05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna...

28
Orioko eta Aiako aldizkaria 2013ko azaroaren 29a 345. zenbakia. 24. urtea karkara 05 Karkara Aldaketa dator 09 Kirol elkarrizketa Alberto Rebollo 11 Aiako berri Ordenantza fiskalak 21 Inkesta Txapelketa Nagusia Salatxotik 20 urtez kantari Aurten bete ditu Salatxo abesbatzak 20 urte. Santa Zezilia Egunaren aitzakian egin zuten kontzertu berezia eta koruaren hainbat kontu jaso ditugu.

Transcript of 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna...

Page 1: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

Orioko eta Aiako aldizkaria2013ko azaroaren 29a345. zenbakia. 24. urteakarkara

05 KarkaraAldaketa dator

09 Kirol elkarrizketaAlberto Rebollo

11 Aiako berriOrdenantza fiskalak

21 InkestaTxapelketa Nagusia

Salatxotik 20 urtez kantariAurten bete ditu Salatxo abesbatzak 20 urte. Santa Zezilia Egunaren aitzakianegin zuten kontzertu berezia eta koruaren hainbat kontu jaso ditugu.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 1

Page 2: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

publizitAteA

2 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 2

Page 3: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 3

karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxeaEusko Gudari, 2620810 Orio943 83 15 [email protected]

Editorea karkara taldea kultur elkartea

Zuzendaria Lore Berasaluze

Erredakzio taldea Irati Agirreazaldegi,Onintza Aiestaran, IkerGurrutxaga, eli Lasa etaIdurre Lizarralde

Publizitatea Iban egiguren

Publizitatearen diseinuaIban egiguren

Testuen zuzenketaelizabete Manterola eta Rikardo Uzkudun

Ale honetakolaguntzaileakAlntton Mari Aldekoa-Otalora, Mireia Atorrsagasti,Ibon Gaztañazpi,, Mikel Iruretagoiena,,eta Ione zInkunegi

Laguntzaileakzigor esoaineta Iñaki Iturain

Diseinuakarkara taldea

BanatzaileakNaroa etxeberria eta esti Uranga (Orio)eli Irureta (Aia)

InprimategiaGertu koop. e. (Oñati)Lege gordailua SS-346/90ISSN 1132-1105Tirada 3.200 ale

kARkARAk ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.kARkARAn argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

bi modulu 24,00 €

Hiru modulu 36,00 €

Lau modulu 48,00 €

Sei modulu 72,00 €

Zortzi modulu 96,00 €

orrialde erdia 120,00 €

orrialde osoa 204,00 €

Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

bi modulu 31,00 €

Hiru modulu 47,00 €

Lau modulu 64,00 €

Sei modulu 95,00 €

Zortzi modulu 127,00 e

orrialde erdia 174,00 €

orrialde osoa 306,00 €

Publizitatea kontratatzeko:Iban Egiguren –688 859 682–edo [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

publizitAte pReziOAK

345

kARkARA

lAguNtzAileAK

EUSKO JAURLARITZA

kultura Sailakdiruz lagundutako

hedabidea

MiKel iRuRetAgOieNA (doinuA: LiZArgAtEko bErtSoAk)

1Tolosatik pasa taibaian behera,zerbait etorri omenOrio aldera,hurbildu geranianmoila baztererrera...Aiba, kilometroakbadatoz gurera!

2kilometroek dutenospe ta indarra,ondo aprobetxatzekodaukagu beharra.Lana egin gogotik,ez galdu irriparra,goian utzi behar deugainditzeko marra.

3zer geran jakitekopentsatu aurrenanola zen daukagunaaiton-amonena,nola izaten ari danorain gure haurrena,alperrikan ez geraherri eoskorrena.

4euskara bihotzianuntzian saltoka,barrenen daukagulaodola bor-borka,abiatzera goazeRRIA TXIkOTA!geldituko gaitunikez da izango ta.

HASi beRtSOtAN

kilometroak 2014

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 3

Page 4: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

gutuNAK

4 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Erabateko euskara zaleari

Elizkizunetako partaide naizenez, KAr-KArAko Nire honetanpasarteko iritziarierantzun nahi nioke.

Komeni zaigunean tradizioari jarrai-tzen diogu eta ez zaigunean gure oniri-tziari.

Zuk esandako hitzei bakarrik eran-tzungo diet: Santu Guztien Eguneanmeza entzutera joan daiteke, baina gurehildakoei bisita egitea nahiko zaila da,nik neureak ez baititut ikusten. Bisitakbizirik gaudenean egin behar dira.

Meza emaileak esandakoari kasu gu-txi egitea edo batere ez? Hobe ohiturarieustea zure esatez.

Latinez kantatzeak belarriko minaegin zizula? Nik dakidanez elizako ateakelizkizun garaian irekita egoten dira, baisartzeko eta bai irteteko.

Ni neu inoiz joan izan naiz hainbatabesbatza entzutera eta errusieraz abes-ten ere entzun izan ditut eta ez didate se-kula belarriko minik egin, nahiz eta pi-perrik ere ez ulertu. Ziur nago hori ger-tatu baino lehen aretotik irtengonintzatekeela.

Gustatuko litzaidake jakitea, ea bela-rriko min hori latinagatik ote den, eliza-ko hizkera izan delako beti, edo bestehizkuntza batean abesteagatik izan den.

Zuk diozun bezala gaizki esanak bar-katu eta ondo esanak gogoan hartu.

Josune Elortza .

Aiarrak

KArKArA aldizkariaren 343. zenbakiakDanbolineko ikasle aiarrek matrikulaosoa ordainduko dute 2014tik aurreraal-bistean ondokoa dio: Igor Iturain Aiakoalkatearen hitzetan, Danbolin MusikaEskolan dabiltzan Aiako ikasleek, laukizan ezik, beren eguneroko bizitza Orionegiten dute: ikasketak, erosketak… guz-tia. Beste lau horiek dira benetan Aiakokaskoarekin lotura dutenak. Horren au-rrean, momentuz Orioko musika eskolandabiltzan aiarrengatik ez dugu ordain-duko. Izan ere zerbitzu hori bera Aian ba-daukagu, nahiz eta xumeagoa izan, gai-neratu du Aiako alkateak.

Ni ez naiz erabaki honen ondorioz kal-tetua izan direnetako bat, baina salaga-rria iruditzen zait Aiako alkateak Aianbizi garenok mailatan banatzea, Santioauzoan bizi den aiar bat naizen aldetik.Nire zergak Aiako udalari ordaintzendizkiot, eta honek jasotzen dituen dirulaguntzak udalean erroldatuta gaudenbiztanle kopuruaren araberakoak dira.Aia zabala da eta auzo asko ditu, bakoitzabere ezaugarri eta gabeziekin. Uste dut,

herri gunetik aparte bizi garenok gabe-zia hauek non bete erabakitzeko AiakoUdalaren betebeharra erraztasunak jar-tzea dela, eta ez oztopoak. Bizitza nonegin aukeratzerakoan, erosotasunaribegiratzen diogu, ez da kapritxo hutsa.

Santion bizi den aiarra.

Musika eskolako adiskideoriotarrok!

Aia eta Orioko politikarien adostasunezak musika eskola honetako ikasleen%10a datorren urtean lekurik gabe utzi-ko du. 12.000€; horixe da, hain zuzenere, gure ordainetan bi udalek berengain hartu beharreko kopurua –nahi du-ten moduan banatua–eta mahai gaine-an ipini nahi ez dutena, familiei kostua iahirukoiztu araziz, seme-alaba bakoitze-ko. Kantitate hori ordaindu beharrakmusika eskola familiengandik urrunduegiten du, luxuzko ekintza eskuragaitzabilakatuz.

Gure seme-alaba aiarrek, eta guk, fa-milia bezala, bizitza Orion egiten dugu.Seme-alabek Orion hartzen dituzte es-kolak, Orioko parkeetan aritzen dira jo-lasean, Orioko kiroldegia eta KulturEtxea erabiltzen dituzte. Orion egitenditugu erosketak eta herri honi estuki lo-tuta gaude. Gure seme-alaben adiskide-ak oriotarrak dira.

Ez dakigu zergatik, beste hainbat es-parrutan, kiroldegian esaterako, bi Udalhauek dituzten akordioak, ez dituztenmusika eskolara ere luzatzen. Arazo ho-nek musika eskolako irakasle kopuruamurriztuko du, ikasleen ia 10% osatzendugula gogoratu, eta aurrerantzeanOrioko Udalari berari eta musika eskola-ren musika maila bikainari eragingo dio.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu, adis-kideok, arazoa ezagun duzuenok eman-dako babesagatik. Bi herrietako politika-riei eskatu nahi diegu, zentzu onez joka-tu eta eurek bakarrik sortutako arazohoni irtenbide egokia emateko.

Aurrera Orioko Musika Eskola.Danbolin Musika Eskolako ikasle aiarren

gurasoak.

Baserritarren bileradeialdia

Aiako eta Orioko baserritarrei jakinara-zi nahi dizuegu, Orion, inguruko base-rritarren azoka dinamika egokia mar-txan jarri nahi dugula, baserritarrentzatjasangarria izango dena. Bileraren hel-burua baserritarren beharrei entzuteaeta horiei ahalik eta irtenbide egokienaematen saiatzea izango da. Baita azoken

gaineko hausnarketa egitea ere. Bileradatorren asteazkenean, abenduaren4an, izango da Orioko Kultur Etxean17:30ean. Ongi izan! Orioko Nekazarien

Batzarra eta Urkome –Urola Kostako Landa

Garapeneko Elkartea–.

Orioko I. MusTxapelketako finala

Iritsi gara ttirriki-ttarraka azken hilabe-tera eta hainbat mus txapelketen osteanhauek dira San Nikolasetako finalerakotxartela lortu duten bikoteak:

Bittor-JokinIllarra-IboniTxanka-IbaiLurdes-JonOto-AnttonMartikorena aita-semeakAmañu-IñakiIbai-AldakurTxapo-EgoitzIbai-OskarEtxabe-ImanolIñaki-TitoAnibarko Portuko bigarrenakTxapo-ErkixiaPaorra-AtorraIbarbia-AsierFinalean parte hartzeko ezinbestekoa

da bikote bakoitzaren parte-hartzeaziurtatzea. Horretarako, abenduaren 2abaino lehen adierazi behar duzue partehartzeko asmoa Lore Burdindegian edo688 617 016 telefono zenbakira deituta.

Finala abenduaren 7an, larunbatare-kin, izango da 16:00etan Herriko plazan,Izan zaitez tantak antolatuta.

Jakinarazi nahi dugu sailkatu direnbikoteekin bilera egingo dugula aben-duaren 2an, 19:00etan, Orioko KulturEtxean. Oso komenigarria da azaltzea!

Izan zaitez tanta!.

kArkArAren 343. zenbakian, egin-dako akats bat zuzentzeko daoharra. Martiportu baserriari bu-ruzko idatzian baserriaren jabearosario Atorrasagasti dela esangenuen eta jakinarazi digute ba-serria Atorrasasti eta ostolazata-rrena dela, eta jabetzan rosarioAtorrasagastik beste anai-arre-ben ehuneko bera daukala inesostolazak izan ezik. Azken ho-nek bizitza osoan baserrian lanegin ondoren, bere anai-arrebenerdia du. besterik gabe, mila es-ker informazio zuzena eman di-gunari eta barkatu okerrak.

Okerrak zuzentzen

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 4

Page 5: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 5

Hamaboskaritik hilabetekari izaterapasako da KarKara urtarrilean

Atzera goaz aurrera ez bagoaz dio esaldibatek eta hori da KArKArAk hartu duenbidea: aurrera egitearena. Duela 14 urtehilabetekari izatetik hamaboskari izate-ra pasa zen gure aldizkaria, baina gauregun bizi dugun informazioaren aro be-rriak beste itzuli bat ematera behartugaitu.

Hilabetekari izateak ez du esan nahiinformazio gutxiago jasoko duenik he-rritarrak. Ez eta produktu gutxiago jaso-ko duenik. Papereko produktua irauli etapatxadaz, informazio eta eduki landua-goekin eskainiko dugu urtarriletik au-rrera.

Hala, webgunean ere indar gehiagoizango dugu. Egungo eskakizunetaraegokitzeko gogoz dago KArKArA. Edukimultimediak ditu gustuko etxean dagoe-nak, ez albiste soilak. Horiek guztiak txu-kun bilduko dituen webgune berritu batere martxan jarriko dugu datozen hila-beteetan papereko produktu berrituazgainera.

Horretarako lanean ari gara gaur egunKArKArA taldean. Sare bat osatu nahidugu, herritarrok guregana gerturatzeanahi dugu. Idaztera, eduki multimediakzabaltzera… nahi dugu animatu Aiakoeta Orioko komunitatea. Guztiek izandezatela beren tokia KArKArAn.

25 urteko ibilbideaUrte askotako ibilbidean beste aldaketabat gehiago baino ez da izango datorre-na. Aurreneko urtean bi zenbaki baino ezziren kaleratu, gero hiruhilabetekari iza-tera pasa zen eta 1992an hasi zen hilabe-tekari gisan funtzionatzen KArKArA.

Orain, ordea, berehalakotasunarenaroan bizi gara eta informazioa toki guz-tietatik iristen da. Horrek ere aldaketakekarri ditu gurean eta iritzi eta bestelakokolaborazioak leku zabalagoa hartzenjoan dira KArKArAn. Orain are eta gehia-go zabaldu nahi dugu ate hori. Datorrensanpedrotan beteko ditu 25 urte KArKA-rAk eta zerbait polita egin nahi dugu.

2012ko ekainean eman zion erreleboa aurreko taldeak oraingoari. kARkARA

informazioaren munduak jasan duen aldaketaren aurreanberritzeko bidea hartu du kArkArAk. Aldizkariko informazioahobetzea eta webgunea indartzea dira kArkArAren erronka berriak

Taldeko aurpegiak aldatuz joan dira. kARkARA

Itxura berria izango du KArKArAk. kARkARA

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 5

Page 6: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ORiOKO KONtuAK

6 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

arturo Elosegiren lanaDonostiako NaturZientzien topaketetan

Natur Zientzien 1. Topaketa antolatuzuen Udako Euskal UnibertsitateakEuskal Herrian naturaren inguruan la-nean dihardutenek elkar ezagutu eta el-karlan-sare baten oinarriak ezarri as-moz azaroaren 9an eta 10ean . Ibaien fun-tzionamendutik proiektu ezberdinetara:EHUko ibai ekologia taldearen aurkez-pena izenburupean ibai arroen baitaneman daitezkeen mehatxuak aztertzetikateratako zenbait ondorio plazaratu zi-tuen Alberto Elosegiren taldeak. Hiruproiekturen emaitzak jasotzen ditu,hain zuzen, posterrak:

Compleaxtream: ordena txikikoibaiertzetako basoetan eta ibaietan urte-etan egin den kudeaketa dela-eta, ibaiekkonplexutasun estrukturala galdu egindute. Egur hila gehituta konplexutasunestrukturala berreskuratu eta bertakobizidunen gehikuntza bat eta hainbatprozesuren funtzionamendu egokiagobat lortu dituzte.

Scarce: ibai mediterranearretan, al-

daketa globalaren aurrean gehien meha-txaturiko ekosistemetan, aldaketa han-diak espero dira euren funtzionamen-duan. Ibai ekosistemetako prozesuakikertuz ibai horietako inpakturik ga-rrantzitsuenen ondorioak identifika-tzen dituzte.

Abstract: zentral hidroelektrikoakzein oinarrizko ur-horniketak tarteko,ibaietatik gero eta ur gehiago ateratzendu gizakiak. Emaria murrizteak ekosis-tema horien habitat fisikoan, komunita-te biologikoetan zein funtzionamen-duan izan ditzakeen ondorioak aztertudituzte.

150 inguru lagun bildu ziren topakete-tan.Gaurkotasun handia duten lau gaiikuspegi oso desberdinetatik jorratu zi-tuzten. 18 hitzaldiz, 44 posterrez etazientziaren munduan euskarak duen to-kiaren inguruan eztabaidatzeko mahai-inguruaz gozatzeko aukera izan zutenhan izan zirenek. Esperientziak zein iri-tziak banatzeko ere aukera paregabea.

Jende asko izan zen UEUk antolatutako Natur Zeientzien topaketetan. UeU

Azaroaren 9an eta 10ean izan ziren jardunaldietan Elosegirenikerlari taldeak ibai arroen baitan eman daitezkeen mehatxueiburuzko lana plazaratu zuen

lAbuR

LanakBentarako errepidea itxitaAzaroaren 14tik itxita dago Orio eta Do-nostia kostatik lotzen dituen errepidea.Izan ere, Bentara bidean bi luizi egon zi-ren eta horietako batek kalte garrantzi-tsua eragin zuen errepidean. OriokoUdaleko hirigintza bulegoko teknikarieklehen azterketa eginda, errepidea ixteagomendatu zuten eta orain GipuzkoakoForu Aldundiko teknikariekin elkarlane-an ari dira errepidearen gaineko ikerke-ta egiten. Ikerketa-proiektu horrenemaitza abenduko lehenengo asterakoizan nahi dute eskuartean, lehiaketa pu-blikora aurkeztu eta konponketa lanaklehenbailehen hasi daitezen. Errepideaegoera onera ekarri bitartean, auzokoekbaino ezin izango dute bertatik igaro. Le-hendabiziko aurreikuspena egin etagero, bidea hiru hilabete inguru izangoda itxita.

KulturaMaialen Sarasua ZinebinDonostiako Giza Eskubideen Zinemal-dian izan eta gero, Bilboko Zinebi festi-balean izan da orain Maialen Sarasua ziazaroaren 21ean Golem-Alhóndiga are-toan, eman zuten Donde nunca pasa

nada film laburra eta Nazioarteko Lehia-ketaren barruan hartu zuen parte Sara-suaren pelikulak. Orain, Bilboko Zinebi-ren atzetik, abenduan, BartzelonakoGiza Eskubideen Zinemaldian ere izan-go da Maialen Sarasua.

KarkaraUdazkeneko kobratzeaNormalean urrian egiten badugu ere,aurten abendura arte atzeratu duguKARKARAKO laguntzaileei egiten diegunudazkeneko kobratzea. Datorren urterabegira, aldaketak tarteko, lehen sehila-betekoan guztiei batera kobratzeko as-motan gara. Gauzak horrela, udazkene-tik udaberrira pasako dugu sasoi hone-tan egiten dugun kobratzea.

IngurumenaHerriokoak pozikAurreko azaroaren 17an urtero egitenduten hazi banaketaren hamargarrenedizioa egin zuten Herrio Natur Taldeko-ek. Eguraldi txarra izan zuten arren, po-zik zeuden taldekoak jende asko gertu-ratu zelako. Hazi gehienak kanpotarrekeraman omen zituzten, gainera. Hazi ba-naketaren atzetik betiko moduan bazka-ria egin zuten eta mundial pasa zutelaesan dute Herriokoek.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 6

Page 7: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 7

Oriotarren arrantza eta auzolana jai girora eramanaz, Erria txikota!

Martxoan jarri zuten martxan Kilome-troak 2014 festarako leloa aukeratzekoprozesua. Horretarako, herritarrei be-ren ekarpenak egiteko aukera eman zu-ten antolatzaileek.

Zortzi hilabete pasa direnean, azaroa-ren 22an, aurkeztu zuten jendaurreanfestaren marka izango diren leloa eta lo-goa. Leloa Erria txikota izango da, arran-tzari eta auzolanari keinu egiten dionesamolde oriotarra.

Marka hori aurkezteko, arrantza giro-an oinarritutako jaialdia antolatu zuenOrioko Herri Ikastolak kiroldegian.Dantzariak arrantzalez jantzita, baporeaeta mutiloia eszenatokian parez pare, sa-reak….

Orduan jabetu ziren leloaren sortzai-leak, Ibon Berasaluze eta Ekiñe Saizar,berek proposatutako leloa izan zitekeelaaukeratutakoa. Gure proposamenarekinbat zetorren Karela kiroldegiko dekora-zioa eta aurkezlea hizketan hasi eta au-rreneko txikota hitza entzunda lehertuzen gure barneko poza. Ilusio handia eginzigun diote biek

Gipuzkoako ikastolen festa eta Orio lo-tuko zituen leloak herriarekin loturaizan behar zutela argi zeukaten biek:Arrantza munduaren bueltakoa beharzuen izan gurean: sareak, josi, txikota…saltsa horretatik ateratako zerbait. El-karlanaren kutsua izango zuen leloa ereaurreikusten zuten Saizarrek eta Bera-saluzek, Ikastolaren balioak gogoan.

Gemma Etxabe ikastolako lehendaka-riak adierazi zuenez Orio eta oriotarrenbizimodua itsasoari eta errioari lotutaegon da beti; arrantza, ontziolak, errioaeta arrauna. Kultura oso bat garatu dahorien inguruan eta oriotarrek itsas on-dare hori bizi-bizirik mantendu dutemendeetan zehar.

Horrez gainera, oriotarren hizkerarigarrantzia eman nahi izan diote antola-tzaileek, globalizatutako gizartea ingu-ruarekin harremana galtzen ari den hei-nean hizkuntza ondarea ere pixkanakagaltzen ari baita. Bide hori jarraituz, gus-tatuko litzaiguke belaunaldi berriek orio-tarren parte diren esamoldeak eta betikoohitura eta balioak berreskuratzea, gai-neratu du Etxabek. 2014ko urriaren5ean, Erria txikota Orion.

Logoa eta leloa atzean, baporea alboan eta mutiloa eta txikota aurrean izan zituen Etxabek. kARkARA

Jendez gainezka izan ziren kiroldegiko harmailak aurkezpen ekitaldian. kARkARA

Azaroaren 22an aurkeztu zuen orioko Herri ikastolak 2014an antolatuko duen kilometroak festarakomarka. Arrantzari eta auzolanari erreferentzia egiten dion orioko esaera aukeratu dute horretarako

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 7

Page 8: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

KiROlA

8 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Urtero bezala, Aiako eta Orioko korrika-lari asko izan ziren azaroaren 10ean Be-hobia-Donostia lasterketan. Nabarmen-tzekoa da Aritz Lizarralde gaztearenmarka. Ordubete, 17 minutu eta 55 se-gundoko denborarekin jubenil katego-riako lehen postua eskuratu zuen.

Dena dela, oriotarren artean Aitor ru-bio izan da aurtengo edizioan ere bizko-rrena: ordubete, 10 minutu eta 31 segun-dotan geratu du kronoa rubiok. Bost mi-nutu gehiago behar izan ditu aurrenekoaiarrak, Iñigo Otegik, lasterketa amai-tzeko.

Emakumezkoetan, berriz, SusanaMartín ibili da azkarren: ordubete, 23minutu eta 34 segundorekin, hamarga-rren egin du emakumezkoen sailkapenorokorrean. Ainhoa Imazen postua aur-tengoan ere azpimarratzekoa da, ema-kumezko promesen artean hirugarrenizan baita oriotarra. Aiako nesken arte-an, berriz, Ainhoa Ubegun izan da lehe-nengoa, ordubete, 44 minutu eta 22 ehu-nenekin.

Iglesias seigarrenEzinduen lasterketan ere izan zen orio-tarren ordezkaritza, Jose Antonio Igle-siasek aurtengoan ere parte hartu baitulasterketa entzutetsuan. Seigarren egindu proba 54 minutu eta 50 segundotanbukatuta.

Festa giroanFesta egun handia izan ohi da Fortunataldeak antolatutako proba hau gureaneta lasterkari asko erakartzen du urtero.Behobia-Donostiako web gune ofiziale-ko sailkapenaren arabera, 91 lagun joandira hain zuzen ere aurtengoan Orio etaAiatik: 23 aiar eta 68 oriotar, zehatz esatealdera. Hala ere, behin betiko sailkapenaabenduan kaleratuko dutela adierazidute antolatzaileek.

Azaroaren 24an Donostiako Maratoiaizan zen jokoan. Sailkapen ofiziala ezinda herriz-herri iragazi, baina, besteakbeste, Susana Martin emakume betera-noetan zazpigarrena izan zen 3 ordu, 8 minutu eta 49 segundoko markarekin.

aritz Lizarraldejubeniletan azkarrenaBehobiatik Donostiara

Susana Martin izan zen oriotarretan emakume azkarrena Behobiatik Donostiarakoan. kARkARA

23 aiarrek eta 68 oriotarrek bukatu zuten 20 kilometro pasatxodituen lasterketa. Herritarren artean, Susana Martin hamargarrenizan zen emakumezkoetan eta Aitor rubio 63. gizonezkoetan

lAbuR

DardoakBi domina Urnietatik OrioraHainbat Oriotar izan ziren azaroaren14an jokatu zen Gipuzkoako Dardo Txa-pelketan parte hartzen, cricket modali-tatean. Urnietako Oianume sagardote-giak hartu zuen bere gain probaren an-tolakuntza eta lurraldekodardo-jaurtitzaile trebeenak izan zirenbertan nor baino nor. J. I. Larrañagakamateur mailan zilarrezko domina bere-ganatu zuen oso maila ona erakutsiazeta haren hitzetan eguna borobila izan

zen, ez nuen horrelakorik espero. Azken

asteetako entrenamendu saioek beren

fruitua ematen dutela ikusteak aurrera

jarraitzeko indarra ematen dit. Bestalde,Joseba Unanuek master mailako tituluabigarren aldiz jarraian irabazi zuen etaduela gutxi zendu zen aitari eskaini ziongaraipena malko artean.

FutbolaAranburuk espediente onenaOrioko Futbol taldeko erregional maila-ko jokalari bat, Jorge Aranburu zarauz-tarra, saritu egin dute azaroaren 18an.Tecnun Ingeniaritza Eskolan Aranburuizan da 2013ko promozioko ikasleen ar-tean espediente onena eskuratu duena.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 8

Page 9: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

KiROlA

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 9

“txakurrek nahikoa erresistentziadute, gu gaude mugatuta”Alberto Rebollokanikrosseko lasterkaria

tsatzeko. Jabe batzuei ez zaien gustatzenbeste txakurrak beraienengana joateakontzentrazioa galtzen dutelako.

Thor nire lehenengo txakurra da, ia 16hilabete ditu eta elkar ezagutzen arigara. Dobermana da. Badira batzuk txi-kiagoak, hanka motzagoak dituztenaketa indartsuagoak, baina honek hankaluzeagoak eta finagoak ditu, gihartsua-goak. Aproposa da korrika egiteko. Opo-rretan mendian, Alpeetan izan naiz be-rarekin eta ondo ibiltzen da, hotzarekinberoarekin baino hobe gainera.Modu berezian zaintzen duzu txakurra?

Ez. Dagokion jatekoa ematen diot, ezgehiago ez gutxiago eta korrika egiterazein mendira joanez gero ondoan izatendut. Ohituta dago mugitzera eta bestetxakurrekin jolas egitera. Gainontzeandutxatu eta orraztu baino ez dut egiten.

Nolakoa izan da Orioko kanikrossa?

Oso gogorra, baina era berean pozikamaitu nuen. Aldapan gora gogorra izanzen eta behera txakurrak bultza egitenzuen, beraz, kontuz ibili behar zen. Zir-kuitua aldatu egin zuten eta aldapa gu-txiago izan arren lokatz gehiago zegoeneta pare bat aldiz erori nintzen.Beste kanikrossen batean hartuko al

duzu parte?

Bai, probatuko dut besteren batean la-narekin eta arraun entrenamenduekinuztartuz. Ez, ordea, jendea joaten denbezala lasterketa guztietara, entrena-mendu bereziak eginda, jatekoa zaindu-ta … baizik eta biok gozatzera.

Arraunean, denboraldi-aurrean, ko-rrika egin behar dugunez ez zait gaizkietorriko, baina denboraldian aurrerajoan ahala gure entrenamenduak gogo-rragoak dira eta udan ezin dugu gehiagoahuldu. Gainera, txakurrak 10 gradutikbehera moldatzen dira ondoen eta haubeltza izatera beroak nekatu egiten du. kARkARA

Orioko lehen kanikross solidarioa jokatu zen azaroaren 24an.Guztira 67 korrikalarik hartu zuten parte beren txakurrekin,tartean Orioko Alberto Rebollok eta Aiako eñaut Solagurenek.euriari eta zirkuitu gogorrari aurre egin behar izan zioten denek.

iRAti AgiRReAzAldegi

Lehen aldia zuten Alberto rebollok etabere txakur Thorrek kanikross batean.Hain kirol ezaguna ez bada ere, herrianizanik probatzeko gogoa sentitu eta au-rreko astean apenas prestatuta ausartuzen aldapan gora eta behera, txakurra la-gun hartuta lasterketan parte hartzera.Nola pentsatu zenuen horrelako laster-

keta batean izena ematea?

Txakurraren gurasoek kanikrossa egitendute, beraz, nik banuen noizbait proba-tzeko gogoa. Horretarako txakurra eta ninola moldatzen ginen ikusi behar nueneta Orion izanik animatu egin nintzen.Korrika egitera joaten banaiz nirekineramaten dut txakurra, askotan askatu-ta eta nire ondoan, baina ez mendian, al-dapa gogorretan eta arnesarekin lotuta.Nola prestatu zarete txakurra eta biok?

Ez genuen prestaketa berezirik egin. Bi-dea ezagutzen nuen eta oso gogorra da,baina lasterketa aurreko astean hiru al-diz baino ez nintzen joan txakurrarekin. Nork jartzen du erritmoa lasterketetan?

Txakurrak ezin du oso gogor tira eginnik ezin diodalako segi, baina era bereanezin du tira egin gabe nire ondoan joan.Hala ere, erritmoa nik jartzen dut. Beraazkarrago joango litzateke, ni aldapangora eta ezinean baino bera moldatu be-har da. Txakurrentzat jolasa da eta bestetxakurrei segika joango litzateke, disfru-tatzen; ni, berriz, gozatzen, baina sufri-tzen. Txakurrek erresistentzia gehiagodaukate, gu gaude mugatuta.Nolako txakurrak izaten dira?

Batzuk txakurrak aurrez oso ondo pres-tatzen dituzte, dieta eta entrenamendubereziekin. Askok ehizako txakur finakerabiltzen dituzte, dirutza balio dute-nak.Lasterketen aurretik txertoak hartudituztela ziurtatzen dute bakteriak ezhartzeko eta txakur batek besteari ez ku-

“Erritmoa ni jartzen dut.Txakurra azkarrago joangolitzateke, baina ni aldapangora eta ezinean baino beramoldatu behar da.”

“batzuk txakurrak aurrez osoondo prestatzen dituzte, dietaeta entrenamendu bereziekin.Askok ehizako txakur finakerabiltzen dituzte.”

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 9

Page 10: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

1 0 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Aiako berri

“Gure txerrien haragiakitxura eta zapore hobeadu aske hazten direlako”

IRATI AGIRREAZALDEGI

Lursail aldapatsua dute Leticia, Iñigo etaazken honen anaia Josebak. Negutegiakjartzeko ideia zuten, baina goi partea or-deka izan arren haizetsua ere bada. Be-raz, beste aukera batzuk begira hasi, etatxerria horrelako lursailera egokitzendenez, horri heltzea erabaki zuten2006an. Lan hori lorezain lanekin uztar-tuz hazten dituzte txerriak. Eusko Labelziurtagiria jaso dute berriki Txerrizaleokelkartean egiten den lana aitortuz.

Iñigo Etxabe eta Leticia IsartTxerri hazleak

Zenbat txerri dauzkazue?70 txerriko bi talde izaten ditugu urtean.Bost hilabetez egoten dira batzuk, tarte-an garbiketa eta desinfekzioa egin, hu-rrengo txandara bitartean hilabete utzieta beste horrenbeste ekarri. Eta nola hazten dituzue?Aske daude txerriak barruan zein kan-poan, nahi duten bezala. Pentsua ere au-keran daukate eta baratzeko zein frutadendako soberak ere ematen dizkiegu.Euri asko egiten badu itxi egiten da lur-saila hesi elektrikoarekin basoa ez altxa-

tzeko. Lurra lehorragoa dagoenean ba-soan aske ibiltzen dira.

Guk jatena ez faltatzea, garbiketa etaosasuna kontrolatzen ditugu. Katarroa,herrena, hernia… izanez gero erizaintzagunera eramaten ditugu. Bestalde ekarrieta hiru astera txertoa ematen diegu.

Zertan bereizten dira beste txerriekin?Txerri industriala kaiolan hazten dute,gureak baino lehen hil eta zapore gutxia-go dute. Gureek haragi kalitate hobeadute, zapore hobekoa, eta hazi ere askea-go egiten direnez estres gutxiago dute. Zein baldintza bete behar dira Eusko Label agiria lortzeko?Kontrola egiten dute hemen jaio eta ha-zitako ganadua dela ziurtatzeko. Horrezgain, gutxieneko pisua, osaera, gantza,haragiaren kolorea… egiaztatzen dituz-te. Horretarako, homologatuta egon be-har dute ekoizleek, pentsu fabrikatzaile-ek, hiltegiek, zatikatze gelek, salmentatokiek eta langileek.

Produktuak aurrez ezagutzen ditue-nak badaki jenero ona dela. Hala ere,kontsumitzaileek esaten dute haragiagantz gehiago edo gutxiagorekin nahiduten. Solomoa eta txuletak eskatzendituzte gehien. Freskoak zaleak baditu,baina ez dago ohiturarik, esaterako,atzeko hankako xerrak jateko eta ede-rrak dira. Gaur egun, Eusko Label pro-duktuak saltzen dituzten harategietaneros daiteke.

Aurreak eta atzeak, urdaiazpikoakondu egiten dira, York urdaiazpikoa,txorizoa, saltxitxoia… ateratzeko. EuskoLabel ziurtagiria dutenak freskoak ba-karrik dira, gainontzekoak Eusko Label-dun txerriarekin egindakoak, eta horrekkalitatea ziurtatzen du. Beste animaliarik hazten duzue?Sasi-ardi batzuk lursailak mantentzekoeta etxerako arkumeren bat. Nekazari-tza eta abeltzaintza arloaren egoera ezda hain ona eta txerriena guretzat lagun-tza modukoa da, ez gara horretatik bizi.Horretarako gutxienez sei talde jarri be-harko lirateke eta guk ez dugu lekurik.

KARKARA

Kalitatezko Euskadiko produktuak bereizteko Eusko Labelmarkak beste jateko batzuk izango ditu hemendik aurrera:txerrikiak. Aiako Elkano auzoan, Aranburu baserritik gertu, haztendituzte baserriko txerriak Iñigo Etxabe eta Leticia Isartek.

“Guk jatena ez faltatzea,garbiketa eta osasunakontrolatzen ditugu. Katarroa,herrena, hernia… izanez geroerizaintza gunera eramanez”

“Txerri haragi freskoak zaleakbaditu, baina ez dagoohiturarik, esaterako, atzekohankako xerrak jateko, etaederrak dira”

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 10

Page 11: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 1 1

Aiako berri

Azaroaren 13ko udalbatzarrean, 2014urterako ordenantza fiskalen proposa-menak desadostasunak sortu zituenAiako Udaleko bi alderdien artean. Aldebozkatu zuen EAJk, kontra Bilduk eta,hortaz, gehiengoz, onartuta geratu zirenordenantza fiskalak.

Oro har, %1-1,5 bitarteko igoera apli-katuko zaie zerbitzu eta zergei. Atalezatal, derrigorrezko zergen artean, %1ekoigoera izango dute Hiri eta Landa izaera-ko Ondasun Higiezinen, Jarduera Eko-nomikoen eta Trakzio MekanikodunIbilgailuen gaineko zergek. Eraikuntza,instalazio eta obra zergen kasuan, ez daigoerarik aplikatuko.

Tasei dagokionez, lurzoru publikoa-ren erabilerarekin zerikusia duten ho-riek ez dute igoerarik izango. Zerbitzupublikoen erabileran, aldiz, zerbitzumotaren araberako igoerak izango dira.

Ura, saneamendu eta arazketari dago-kion tasa %1,5 igoko da, Ur Kontsortzio-ko Batzarrak onartu bezala. Zabor bilke-tari dagokion tasak %5 egingo du gora.Lizentzia emateagatik ordaindu beha-rreko tasari bere horretan eutsiko zaio.

Gizarte zerbitzuen tasaren baitanetxez etxeko laguntzari, herriko obra etabrigadako langileek eta bideak garbitze-ko makinaren erabileragatik emandakozerbitzuei, udal igerilekuari eta udal pi-lotalekuari dagozkienetan ere ez da alda-ketarik izango. Bai aldiz, ospitaletxekoeta hileta zerbitzuetako tasetan eta udalprobalekua-dema plazaren erabilerakotasetan; %1eko igoera izango dute azkenhoriek.

Igor Iturainek adierazi zuenez, zabortasak zerbitzua ordaintzera jo behar du,eta aplikatuko den igoera zorra kitatzekoadinakoa ez dela jakinarazi zuen.

EaJren aldeko botoekinonartu dira 2014koordenantza fiskalak

Zergak igotzea erabaki du Aiako Udalak. kARkARA

oro har, %1-1,5 bitarteko igoera aplikatuko zaie zerbitzu eta zergei,tasetan motaren araberako igoerak izango dira.

lAbuR

JustiziaBake epaileaAiako bake epailea aurreko abuztuanaukeratu zuen Aiako Udalak. Epaileazgainera, ordezkoa ere aukeratu zuten,Rita Portularrume. Baina, arrazoi batzuktarteko, bere kargua uztea erabaki duPortularrumek eta, ondorioz, ordezkoahartu beharrean daude aiarrak. Horidela eta, Aiako Udalak deialdia luzatzendie herritar guztiei zuzenduta. Epailea-ren ordezkoa izateko 18 urte edo gehia-go izan behar dira eta Aian erroldatutaegon behar da. Izena emateko edo infor-mazio gehiago jasotzeko, Aiako Udal bu-legoetara zuzendu beharko da aben-duaren 5a baino lehen.

KirolaSoka tiraAzaroaren 23an jokatu zen Euskadikogoma gaineko sokatira txapelketa laulauen kontrako modalitatean. Sokarri Btaldea izan zen irabazle 6 tiraldi irabazi-ta. Atzetik Ñapurrak A eta Ibarra A izanziren podiuma osatzen, 5 eta 4 tiraldi ira-bazita hurrenez hurren.

IrteeraAgorregiko errotara bisitaDatorren abenduaren 6rako irteera an-tolatu dute Iturrarandik Agorregira. Goi-zeko 11:00etan hasita hiru orduko txan-goa egingo dute bisitariek, tartean ogiaeginaz. Ogia egiteko prozesuan erabil-tzen den irina garai batean nola ehotzenen erakutsiko dute Agorregiko ur-errotazaharrean. Bisita egin nahi duten hel-duek 5 euro ordaindu beharko dute, 5-12urte bitarteko haurrek, berriz, 3 euro.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 11

Page 12: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

1 2 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Aiako berri

Oroitzapena

Ni Ijorretakoa –Iurreta–naiz, Durangaldekoa, etagure baserri inguruan, eza-gutua nuen umetan, Ama-tzakoerrota baserrian bizi

zen Patxi Arruti aiarra. Zigarro mutxiki-na ezpanean kentzeke bere larogeita ur-tetan segan bezain eroso solas patxara-tsua gogoko zuena eta igandetan ardotxuriari laguntzeko pare bat barkillubustiaz edo barkilluari laguntzeko parebat, azunbre bat ardau txuri husten zi-ttuen gizon iharra. Gerora Txomin Agi-rreren Garoairakurri nuenean Hurazan gizona hura, zazpi oin ta erdi bailuze, zabal… hori irakurtzerakoan PatxiArruti, Patxi Errotairudikatzen nuen.

Durangon ura behar zela-eta Ijorreta-ko mendi baten tunel bat egin behar izan

Manterola errotari gizon abilla da, nere txakur txiki ori ark berak illa da; azeria duela or ibillia da, zenbait bildu naia badu ark familiyara.

Gerora hainbat aldiz Txistulari eta ko-ruekin Pablo Sorozabalen Bigarren Ka-lez-kalebertso hoien zatiño bat kantatu-takoa naiz.

Aita Antonio Zavala jesuitak ere, ber-tsoak biltzeko asmotan berak sortutakoAuspoan jaso zuen eta ilusioa egin zidangure auzoko Patxiri esker Izuelaren bio-grafia osatzeak: Agustin Arruti Larra-goien, Izuela1780-1837.

zuten, bestaldeko urak erakartzeko Du-rangora. 1915 inguruan ekin zioten men-dia zulatzeari eta piku eta palarekin hornon agertzen den Patxi Arruti, Aiakoa.Ostatu hartu zuen Amatzakoerrotan,eta nola ez! bertako alabarekin ezkondu,Antonirekin.

Nire umetan zenbat aldiz ez ote ginenizan errota horretan arto eta gari zorroe-kin! Patxik erakutsi zizkidan IzuelakoArtzaiaren:

Txakur txiki gorritxo bat faltatu zait neri, arras galdu zan eta ez da iñon ageri; ez diot maldiziorik bota nai iñori, artaz baliatzen dana ongi bizi bedi.

Aiako leihoa Antton Mari Aldekoa-Otalora

Lardizabal eskolako guraso-elkarteak antolatuta gaztaina-egunaizan zuten Aian azaroaren 10ean. txikiek ibai Esoainen ipuin, bertsoeta jolasekin gozatu ondoren, frontoira hurbildu ziren, gazte eta hel-duekin. gailetak jan eta gero, danbolinetan erre eta kukurutxotansartutako gaztaina beroak probatu zituzten udazken giro hotzean.

Txokoak eta jendeaGaztaina erreakudazken giroan

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 12

Page 13: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ARgAzKi MuNdiAlA

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 1 3

Aurtengoa ez da izan Gozategi taldea-rentzat Argentinako Euskal AsteNazionalean lehenengo aldia. Baina15 urte zeramatzaten bertan izan

gabe, azkenekoz rosarion izan baitziren1998an. Aurretik Necochean eta Mar de Pla-tan egon ziren 1995 eta 1996an.

Baina 1998tik hona aldaketa ugari izan ditutaldeak, tartean taldekideak. Horietako asko-rentzat esperientzia guztiz berria zen Argenti-nakoa. Oraingoan hiru oriotar izan dira Goza-tegiren izenean, Asier Gozategi bera eta2010etik hona taldearen parte diren Iker Gu-rrutxaga eta Iñigo Perona. Euskaldunon ohiturari jarraituz, janik etaedanik ez zen falta izan Euskal Aste Naziona-lean. Guztia euskal musika doinuez lagundu-ta, jakina.

Afariak eta bazkariak kiroldegi moduko tokihandi batean egiten ziren. Lehenengo egunekoafaria kenduta, beti haien tartean bazkaltzengenuen. Otorduen atzetik, ordea, erromeria

modukoak egiten ziren: batzuetan zuzenekomusikarekin eta disko jartzaile batekin bestee-tan. Ia guztietan eszenatokian bukatu genuen,kontatzen du Asier Gozategik.

Kontzertua Villa Mariako anfiteatroaneman zuten, ia 4.000 lagunen aurrean. Festa-ren jiran 2.000 inguru lagun zirela kontuanhartuta, sekulakoa da hainbeste jende gertura-tu izana esan digu Iker Gurrutxagak.

Iñigo Peronari bertakoek duten euskal kon-tzientziak harrituta utzi du: 12.000 kilometro-tik gora daude Euskal Herriaren eta Argenti-naren artean eta sekulakoa da Euskal Herriagertuago sentitzeagatik bakarrik euskaraz da-kiten pertsonak badirela jakitea.Izandako bizipenak eta gero, Agur bat bainoGero arte bat esanda itzuli dira GozategikoakVilla Mariatik. Denak irakurtzeko, sartuw w w . k a r k a r a . c o m / b l o g a k /gozategi-argentina-tour-2013helbidean.

[ ARGAZKIA: IZENA ABIZENA INFOR.: GOZATEGI]

karkaraTxoko honetan erakusteko

moduko argazki zaharren bat

baldin badaukazu, ekarri

karkarara eta gustu handiz

argitaratuko dugu, zuk

ekarritakoa dela jarrita.

euSKAl HeRRiA etA

ARgeNtiNA bAt egiNdA

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 13

Page 14: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

1 4 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Hogei urte etagero, Salatxokantu giroanastero

Salatxo abesbatza, 20. urteurreneko ospakizun kontzertuan, Orioko San Nikolas elizan. kARkARA

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 14

Page 15: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 1 5

teStuA: iRAti AgiRReAzAldegi

ARgAzKiAK: KARKARA

Eztarri txarretik ez delakantu onik ateratzendio esaerak, baina 20urte luzez ahots ozenamantentzeko Salatxoabesbatzako kideeneztarriak batere okerez daudela argi dago.

Kanturako ez ezik hitz egiteko ereazaldu dute gogoa Salatxokoek eta hasie-ratik abesbatzan dauden hainbat laguneta orain dela gutxi sartutakoek korua-ren berri azaldu digute, sorreratik hasieta hogei urteotan zehar bizitako kantuhotsak herrian zabalduz.

Kantu aldetik hutsunea zen herrian,baina, era berean, baita hutsune hori be-tetzeko gogoa ere. Parrokiako abesbatzabeti egon arren, 1984tik 6-7 urte ezergabe pasa zituzten kanturako zaleek.musika Eskolako ikasleekin Salatxo Txi-ki sortu eta gero helduen Salatxorakodeialdia egin zuten. Kantuz bete zutenzuloa, beraz, adin guztietako jendeare-kin abesbatza mistoa eratuz. HasieratikSalatxok bere nortasuna zuen, federatuazen, baina musika eskolaren nolabaitekobabesarekin. Entsegu lokalak ere udale-txe zaharrean, musika eskolako lokale-tan, zeuden.Bost urte-edo egin genituenhan eta gero haurreskolara –gaur egunmusika eskola dagoen tokia– pasatu gi-nen. Han 10 urte egin genituen jende asko-

rekin eta gaur egun Kosta Tailerrean egi-ten ditugu entseguak, azaldu du Salatxonhasieratik kantari ari den Jose AntonioLertxundik.

Urtetan gora, jende kopuruan, ordea,pixkanaka behera egin du. 60 lagun izate-ra iritsi ziren; Musika Eskolan matrikula-tuek lagunak eraman zituztelako eta se-nar-emazteak ere animatu zirelako bes-teak beste. Irteeretara beren bikoteekinlaguntzaile modura etorri eta giroa ikusi-ta haietako batzuk abesbatzan sartu zi-ren gero, dio Ione Iparragirrek. Gazte as-kok ordea, utzi zuen Salatxo pixkanaka:ikasketengatik, ezkondu zirelako, besteherri batera joan zirelako… Azken aldian,berriz, kopurua egonkortu da eta gauregun 30 lagun inguru daude abesbatzan.

Musika eta kantuak pozten ez dituena ez omen da parte onekoa, bainaberaiek pozteaz gain 20 urtean herritarrak poztu dituzte Salatxoabesbatzako kideek. Santa Zezilia hurrengoan kontzertu batekin ospatuzuten hogei urteko ibilbidea eta pauso berri bat eman dute bidean aurrera.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 15

Page 16: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

1 6 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

eRRepORtAjeA

Jose Antonio Lertxundi tipleetatikaritu izan da abesbatzetan kantari etaMaribi Ibarbiaren bidea ere umetan,bost urte zituela hasi zen Patxi Olidene-kin, gero Martinekin segi eta Salatxonhasi arte: musika nire bizitzako parte da.Kantuaz gain, txistua eta biolina ere joizan ditut. Ione Iparragirrek Donostiakoabesbatza batean egin zuen proban ia ur-tebete, baina Salatxo sortu ahala herrianbertan hasi zen kantari. Marije Lizaso-ren Salatxorako sarrera beranduagokoada. Musika Eskolan hasi zen ahotsa lan-tzen eta hango irakasleak animatu zuenabesbatzara. Koruan azkenengotarikohasi dena da Mirene Elizondo. Hasieranbeste adin bateko jende artera sartzeakerreparoa eman zion arren, txikitatikizan du kantua gustuko eta Olaxka etaUhats taldeetan ibilita 16 urte betetzekozain egon zen Salatxon hasteko.

Kantu estilo eta hizkuntza askoAskotariko jendea eta abestiak ere dene-tarik: polifoniak, folklorea, euskal kan-tuak, operak, pelikuletako soinu-ban-dak… Hizkuntzari dagokionez ere pilabatetan kantatzen dute: alemanez, lati-nez, errusieraz, gaztelaniaz, ingelesezitalieraz… eta noski, euskaraz. Hizkun-tza aldetik pixkanaka ikasten dituzte hi-tzak. Batzuetan zuzendariari eskatu izandiogu partituran idazteko esaten den be-zala, baina partitura ez dela ukitu beharesaten du eta buruz ikasteko edo apunte-ak guk hartzeko. Probatu genuen ingele-sez zegoen kantu batekin nola ahoskatubehar zen idatzita, baina ingelesa zekienjendearentzat hori irakurrita zailagoazen, kontatu digute Salatxokoek.

Gehien bat polifoniak izaten dira. Adi-bidez, Orion urtero San Pedro eta San Ni-kolas Egunetako mezetarako zerbait be-rezia prestatzen dute: meza bat latinezedo euskaraz.

280 obra inguruko artxiboa dute abes-tu ahala handituz doana. Abestiak kon-tzertuaren arabera aukeratzen dituzteeta orain, esaterako, 20 urteetako piezakberreskuratu dituzte.

Ione Iparragirrek esan duenez, koru-ko kideek ere proposatu izan dituzteabestiak edo partiturak aurkitu. Batzue-tan doinu bat harmonizatu izan dugu edopartitura aurkitu arren gurea abesbatzamistoa izanik ahots guztietarako molda-ketak egin behar dira; zortzi ahotsetaraegin behar da eta askotan ezin da. Obraorekatuak aurkitu behar dira, esan duJose Antonio Lertxundik.

Kontzertuak etxean eta kanpoanSalatxok Orion egin ditu emanaldi asko,baina oriotarren kantuak beste makinabat txokotan entzun dira. Bereziak izandiren kontzertuei buruz galdetu eta askoetorri zaizkie gogora. Besteak beste Kur-saalean Belenzaleen Elkarteak antolatu-ta Zarauzko parrokiako abesbatzarekinGabonetako pregoia abestu zutenekoa;eta Italiara, Noruegara, Euskal Herrikoiparraldera eta Kataluniarako bidaiak.

Maribi Ibarbiak bidaia horietako bate-an gertatutako pasadizo bat ere kontatudigu: Extremaduran, Meridako konkate-dralean abestu behar genuela-eta apezpi-kuak eskainiko genituen kantuen progra-ma eskatu zigun. Euskaraz abestu behargenuela ikusi zuenean itzularazi egin ziz-kigun esanahia jakiteko.

Etxean gehienetan larunbata aukera-tzen dute kontzertuetarako eta herrikojendea entzutera joan arren, kanpokoabesbatzak entzuten gutxi batzuk izatendira, onak badira ere. Kanpoan egindakoemanaldiak gogoratuz zera esan digute:Ipar Euskal Herrira edo Kataluniara jo-anda, sarrera ordaindu behar bada erejende pila bat egoten da kontzertuetan,efektu zoragarria da guretzat. Solsonako–Lleida– katedrala beteta ikustea erabatharrigarria izan zen eta Maulen ere jen-detza batu zen. Hemen, ordea, kobratuzgero ez litzateke inor etorriko. MaribiIbarbiaren ustez, hemen, akustikaren-gatik, kontzertu gehienak elizan egitendirenez, jendeari nagikeria sortzen dio.Iruditzen zaie opera kantatuko dugulaeta aspergarria izango ote den, baina ez,denetariko kantuak abesten ditugu.

“Probatu genuen ingelesezzegoen kantu batekin nola

ahoskatu behar zen idatzita,baina ingelesa zekien

jendearentzat hori irakurritazailagoa zen”

“Meridako konkatedraleanabestu behar genuela-eta

apezpikuak eskainiko genituenkantuen programa eskatu zigun.euskaraz abestu behar genuela

ikusi zuenean itzularazi eginzizkigun esanahia jakiteko”

“Ipar euskal Herrira edokataluniara joanda, sarrera

ordaindu behar bada ere jendepila bat egoten da kontzertuetan,

efektu zoragarria da guretzat”

“Salatxon nagoenetikkonpromisoz joaten naiz

batzuetan kontzertuetara etakantu ezagunak direnean gogo

gehiagorekin entzun arren, askoznahiago dut abestea. entzuteakez baina kantatzeak zoratzen

nau”

“kirola gustuko duenak askotanegin nahi du eta kantatzea

kirolaren parekoa da guretzat.Adrenalina botatzeko modua”

“Lagun gazteei komentatu arrenparrandarako daude kanturakobaino gehiago. Ongi pasatzen

dugula esaten diet, bainaabesbatzen kontua zaharrentzat

dela uste dute”

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 16

Page 17: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 1 7

eRRepORtAjeA

Jende asko dago abesbatzen kontzer-tuak aspergarriak direla esaten duenaeta Iparragirrek bera ere batzuetan as-pertzen dela onartu du. Salatxon nagoe-netik konpromisoz joaten naiz kontzer-tuetara batzuetan eta kantu ezagunak di-renean gogo gehiagorekin entzun arren,askoz nahiago dut abestea. Entzuteak ezbaina kantatzeak zoratzen nau.

Ikasi eta zainduHiru zuzendari izan ditu Salatxo abesba-tzak: Marina Lertxundi zazpi urtez, geroIdoia Azurmendi 2006ko apirilera arteeta ordutik Igor Arroyo dago. Zuzenda-riek abestiak aukeratu, nola kantatu be-har dituzten erakutsi, erritmoak marka-tu… egiten dute, baita kantariei bestehainbat ikasketa eman ere. Hasi ginene-an batzuk bagenekien solfeoa eta bestebatzuk batere ez. Hori ikusita, zuzenda-riak erabaki zuen astean behin, ez zekitenhoriei, solfeo pixka bat erakustea, behin-tzat partiturak irakurtzeko adina. Orainmoldatzen dira, dio Maribi Ibarbiak.

Zuzendariek badakite kantariak ez di-rela profesionalak, zaletasunez joatendirela, beraz, zerbait gaizki eginez geroerrieta txikia baino ez dugu jasotzen, bro-ma antzean gainera, dio Iparragirrek.

Abestea ariketa fisikoarekin parekatudute. Gauza asko hartu behar dira kon-tuan: ahotsa, haizea, hizkuntzak, tonua,erritmoa, solfeoa… Kirola gustuko due-nak askotan egin nahi du eta kantatzea ki-rolaren parekoa da guretzat. Adrenalinabotatzeko modua, dio Lizasok.

Baina ahotsa modu berezian zaindubehar ote den galdetuta norbere arabe-rakoa dela esan digute. Festetan, esatera-ko, edari hotzak edateak, tabernetan altuhitz egiteak… kalte egiten dielako atera-tzen ez direnak, badira baita pixka batzainduz parranda handiak egindakoakere. Eztarria berotzea oso garrantzitsuada beren esanetan. Muskuluak berotzekoariketak egin behar dira: arnasa hartu,diafragma kontrolatu, masailak mugitu,erlaxazioa... Berotu gabe hasi ezean pilabat igartzen da. Teknika bokala ere ikas-

ten dugu. Eztarritik, besterik gabe, kanta-tuz gero ahots gabe erraz gelditzeko arris-kua baitago.

Hala ere, abesbatzan aritzeko oina-rriak gogoa eta ahots pixka bat izatea bai-no ez dira beren ustez.

Salatxon lagun artea aurkitu dute as-kok. Astean bi aldiz joaten dira entsegue-tara eta horrela eguneroko jarduna moz-ten dutela dio Marije Lizasok. Telebistaaurrean eseri beharrean, mugitzeko, bes-te jende batekin egoteko, gustuko gauzabat egiteko, beste gauza batzuetaz hitzegiteko… modua ematen du. Denak batdatoz esatean kanturako ez ezik bestelaapenas ezagutuko zuketen jendearekinharremana izateko modua eman dielaSalatxok, baita bidaiatzekoa ere.

Ahots berriakEz dira gutxi 20 urte, baina bete nahi li-tuzkete abesbatzako kideek beste ho-rrenbeste kantuan. Horretarako, ordea,jende gehiago behar dutela eta arnas be-rria beti ongi etorria izango dela diote.Maribi Ibarbiaren esanetan, lehen korubatean abesteak sona gehiago zeukan,orain, ordea, egoera aldatu egin da.

Gazteak dira etorkizuna beren ustez,umetatik hasi eta gerora Salatxora joan-go diren abeslariak. Gazteak gaztea eka-rriko luke eta orain sartu berri direnak ar-nas berria dira eta hauek ikusita errazagogerturatuko dira, diote. Mirenek, ordea,ez du kontua batere argi ikusten: lagungazteei komentatu arren parrandarakodaude kanturako baino gehiago. Ongi pa-satzen dugula esaten diet, baina abesba-tzen kontua zaharrentzat dela uste dute.

Zer egin, beraz, jendea abesbatzaraerakartzeko? Krisia egon da abesbatze-tan ere, beraz, jendea gu entzutera etor-tzen ez bada guk joan beharko dugu be-rengana. Horretarako egin dira kantu ji-rak, musikalki beharbada ez da egokiena,baina… Pintxo txikiteoan hasi beharkodugu kantuan, dio Lertxundik.

20 urte lan askoren doinu eta ahotsaleunduz aurrera ere kantuan jarraitukoduen ahotsa, Salatxo abesbatzarena.

OH HAPPY DAYlAN ASKO pOzituRRi

Ez da batere ohikoa abesbatzak

telebistan kantuan ikustea eta

are gutxiago lehian. Baina Eus-

kal Telebistak Oh happy day! ahots

taldeen lehiaketa antolatu zuen eta

han parte hartu zuen Salatxok.

Taldekide batzuk besteek baino

gustukoago izan zuten telebistako

esperientzia. Ione Iparragirrek ume-

ek bezala gozatu zuen arren, eginda-

ko lana gogorra izan zela esan digu:

Egunero izan genituen entseguak.

Denbora askorik ez geneukan abestiak

prestatzeko, hizkuntza ere kontuan

hartu behar zen programak jartzen

baitzituen abesti batzuk eta besteak

guk aukeratu, koreografiak ere egin be-

har ziren, arropak aukeratu… Grabazio

egunetan ordu mordoa pasatzen ge-

nuen kameren aurrean: fokoak, urdu-

ritasuna… Baina egindako dantzak

gogoratu hutsak irribarrea jarri dio

ezpainetan.

Marije Lizasori ez zitzaion batere

gustatu. Ez du zerikusirik normalean

abesbatzan kantatzen dugun moduak

telebistan egiten genuenarekin.

Maribi Ibarbia hasieran gustuko

joan arren, gero han ikusitako azpijo-

koek gogaitu zuten: guri esaten zigu-

ten estrategia geneukala, baina denok

genuela uste dut. Astero bi talde arris-

kuan zeuden eta kantu bat prestatu

behar zuten ea ondoen nork abesten

zuen frogatzeko. Beraz, arriskuan ez

bageunden gutxiago prestatutako

abesti bat eramaten genuen. Bestalde,

zain geundela elkarrekin egoten ginen

eta egun hartan zein taldek irabaziko

zuen ia denok bat etorri eta epaima-

haikoek gutxien uste genuena aukera-

tzen zuten.

Abesbatzentzako propio ez zen te-

lebistako formatua, baina dantza eta

kantua uztartuz paper txukuna egin

zuten Salatxokoek. Mirenek, telebis-

taz jarraitu zuen lehiaketako haien

ibilbidea, orain kantu lagun dituene-

na eta inbidiaz entzuten ditu telebis-

tako kontuak, bera gustura joango li-

tzatekeela esanez. Beraz, ea noizbait

izaten duen Salatxok telebistara be-

rriz joateko aukera.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 17

Page 18: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

1 8 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

iRitziA

Joandakoak eta etorritakoak

Asko dira azkenaldian, arba-soen modura, jaioterriaatzean utzi eta atzerriralan bila doazen euskaldu-nak. Bertan aukerarik ez

denentzat eta zerbaiten desioan doaz er-bestera, bizitza aurrera ateratzeko saia-keran etxean ematen ez dizkieten balia-bideak aurkituko dituzten itxaropenez.Txoriek hotza datorrenean egiten dutenbezalaxe egiten dute ospa urrutira, go-xotasun bila, hegan. Ekaitz guztien aur-ka, ilusioaren itsasoan arraunean pala-daz palada, beren bidea egiten. Esperan-tzak patroi lanak egiten dituen pateran.Etorkizunean eguneroko ogia izan deza-gun, etxean, orain arte, hutsik eduki du-gun platerean. Ameriketara xentimorikgabe joan eta bost milioien jabe bueltatuzen euskaldun diruzalearen balentriaerrepikatzeko prest. Bihotz tristeaktxintxinaren doinuz dantzan jartzekogogoz.

Bertako guztia harrapatu ondoren So-maliara doaz hemengo arrantzaleak bi-

dugu kanpotik etorritako barazkiakirensten ditugun bitartean. Kanpoandauden lehengaiak lehergaiz ekarriz.

Gero eta lehergai gehiago gero eta le-hengai gehiago. Etorritakoak eta

joandakoak. Datoz eta doaz. Pen-tsa, petrolioa ere etorkina omenda!

Joan etorrian dabilena nomadada, etorri eta joatea normala da bai-

na, hemen, gure artean sarritan, badiru-di, ez direla ongi etorriak. Surfean beza-laxe, beste hondartzetako olatuen bilabidaiatzen dugu eta hemengo hondar-tzetara datozenak olaturik hartu gabebidali. Lokals only!Gure begirada etamingain zorrotzek egiten dute somaliarpiraten papera. Aukera bat eman aurre-tik epaitu. Desterratuak enterratu.

Goseak bultzatuta nahitaez herriautzi behar duena ez da imigrantea, ge-rrate amaigabeetatik ihesi datorrena ezda imigrantea, lapurtua berreskuratzeradatorrena ez da imigrantea… erbestera-tua baizik.

zitzeko aukerak arrantzatzera. Goaz etagatoz. Datozenei atea ixten diegun bitar-tean guri alfonbra gorria jartzea desira-tzen dugu, Portugaldik hona AHTaegitera datozen langile zintzoenmoduan bizitzaren trena pasa-tzeko beldurrez. Joandakoak etaetorritakoak. Hemengo baliabi-deak porlanez betetzen jarraitzen

Moila bazterretik Zigor Esoain

Joan etorrian dabilenanomada da, etorri etajoatea normala da baina,hemen, gure arteansarritan, badirudi, ezdirela ongi etorriak

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 18

Page 19: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 1 9

iRitziA

Alakranatik ekarri duguna

Alakrana atun ontzian bizitakoa-ren inguruan iritzia eskatu dida-te KArKArAko lagunek, 25 egunOzeano Indikoan ontziratutaeman ondoren zer den nabar-

menduko nukeena. Ez da lantegi erraza eska-tutakoa, bayapasa eta bizitakoen artetik kon-tu bakar bat bereiztea.

Ezer idealizatzeko borondaterik gabe, garbidaukat zer apartatuko nukeen: arrantza on-tzia bizikidetza edo konbibentzia eredua iru-ditu zait. Mundu zabaletik etorritako 42 lagu-nek osatzen dute Alakranako eskifaia. Hanbadira euskaldunak, galiziarrak, espainiarrak,senegaldarrak, ugandarrak, seychelletarrak,indonesiarrak eta hegoameriketatik etorrita-ko lagunak. Jatorri, kultura, pentsaera, sines-men eta ohitura zeharo desberdinak dituztenarrantzaleak. Edozein giza komunitatetan be-zalaxe han ere badira arazoak, noski, eta per-tsonen arteko tirabirak. Nolanahi ere, honakohonek harritu nau: arrantzaleek ontziaren in-teres komuna beti norbere iritziaren edo inte-resaren gainetik jarri izana. Guztien gainetikdagoen entitate bat da baporea, kasu honetan

Alakrana, eta guztiek babesten dute hori.Guztiontzako onena dena norberarentzakoere onena da, eta guztiona den ondarea babes-ten dute eguneroko jardunean. Adibidez, baz-kalondoko tertulian gai delikaturen bati bu-ruzko eztabaida ateraz gero ixilik geratu be-har badute giroa ez pipertzeagatik, geratuegingo dira. Edo txikota jasotzea ondoko ma-rinelaren zeregina bada, eta hark egin ez badu,txintik ere esan gabe egingo du atzetik dato-rrenak besteak egin gabe utzi duen lana, ho-rregatik gerra zibilik armatu gabe. Alegia, jen-deak badakiela lau hilabete atunontzi bateanelkarrekin bizitzea lan nekeza dela, elkarbizi-tza gogorra dela, eta guztiek jartzen dutelazerbait horren alde. Zerbait gertatzen da ontzihorretan legionario espainiarrak eta Bermeo-ko euskal independentziazaleak armoniaederrean bizitzeko. Musulmanak, kristauaketa agnostikoak erlijioaren inguruan adarrajotzen jarduteko inor muturtu gabe.

Ia 35 egun egon gara telebistarik, mugiko-rrik eta internetik gabe. Gogoan dut EuskalHerrira itzuli eta lehena piztu nuen aparailuairratia izan zela. Badakit oso erraza dela gauregun politikariekin sartzea eta orain esateranoana haizearen aldekoa dela erabat, hemeneta orain. Baina irratia piztu eta politikari batari zen beste batengatik gaizki esaka bi pezeta-ko kontu baten inguruan, lau urteko neskaedo mutil koskorra bailitzan, guztiaren erruabesteari boteaz. Irratia itzali nuen, oraindikOriora itzuli ez eta gogaituta. Errua beti beste-arena eta arrazoia beti gurea delako ideia hainbarneratuta daukan gure gizarte honetan be-rriro bizitzen hasteak ikaragarrizko nagikeriaeman zidan. Lantegian, kalean, etxean, ikaste-txean, politikan, familian, Udalean, arraune-an… norberak beti arrazoi, errua beti besteak.Pufff…. Inoiz konturatuko al gara erremedio-rik gabe elkarren ondoan bizi behar dugulaeta komunitate bat osatzen dugula?

Horixe ekarri dut Alakranatik, hilabete ba-tean behintzat, elkarbizitza eredua izan dengiza komunitate baten irudia. Ea zenbat irau-ten digun!

Adarretatik helduta Ibon Gaztañazpi. Kazetaria

Honako honek harritu nau:arrantzaleek ontziaren intereskomuna beti norbereiritziaren edo interesarengainetik jarri izana. Guztiengainetik dagoen entitatea dabaporea, kasu honetanAlakrana, eta guztiekbabesten dute hori.Guztiontzako onena denanorberarentzako ere onenada, eta guztiona den ondareababesten dute egunerokojardunean

Larunbata zen, 13:30ak,etxean bazkaria presta-tzen ari ginela… argia

joan da!Ba, segituan etorrikoda berriz ere, pentsatu nuen,baina ez zen horrela izan, seiordu luze pasatu ziren.

Bitarte horretan, denboranola pasa ez nekiela, inguru-koei begira aritu nintzen.Ederki antzematen zen zer-bait pasatzen zela. Lehenik,balkoira irten, ea gu bakarrikote ginen argi faltan edo kaleosoan zen, etxeko baten kon-kurtsoa zirudien. Panoramaederra zegoen: autoa garajerasartu nahi eta ezin; alarmak joeta jo; tabernak itxita; etxean,berriz, ez igogailurik –azkensolairuan bizi direnak hauraulkiak igo ezinik–, ez kalefa-ziorik, ez telebistarik, ez frigo-rifikorik –ai izozgailua!–, eztabazkaririk ere –eguerdiko13:30ean joan zen argia–.

Nola edo hala egunez mol-datu ginen, baina behin ilun-tzen hasi zuenean... Non dagolinterna? Hementxe, aurkitudut, baina pilarik gabe…Itxoin, uste dut kandelarenbat badudala nonbaiten…

Honek guztiak, zer pentsa-tua eman zidan, zein garran-tzitsua bihurtu den gure egu-neroko bizitzan argi-indarra.Une horretan, Indian ezagu-tu genuen emakume baserri-tarra etorri zitzaidan burura;irratia pilarekin zuen etailuntzearekin batera etxekokandelak eta linternaren batpizten zituen, sua noski egu-rrarekin eginda... Han horre-la da egunerokoa, gu berriz…

Nire honetanIdurre Lizarralde

Argirik gabe?

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 19

Page 20: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

publizitAteA

2 0 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 20

Page 21: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

iRitziA

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 2 1

inkestaeuskal Herriko bertsolari txapelketa

Azaroaren 30ean erabakiko da aurtengo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketakofinaleko zortzikoa. Nola bizi dute herriko bertsozaleek txapelketa?

“kritiko izan naizbeti puntuengorabeheran ”

pilotazale amorratua naizen arren,alde batera utzi eta telebistaz iku-si ditut bertsolari txapelketako

saioak zuzenean eman dituztenean, bai-ta beste egunetan laburpenak ere.

Finaleko zortzikoa asmatzea zailabada ere, finalerdien bigarren buelta fal-ta dela nik hauek jarriko ditut: Lujanbio,Arzallus, Colina, Mendiluze, Sarriegi,Alaia Martin, Gaztelumendi eta Iturria-ga. Elortza Iturriaga baino gehiago gus-tatzen zait eta ondo ikusi dut, baina fina-leko atarian ez dakit ba zer gertatzenzaion gehienetan. Txapeldun, berriz, Ar-zallus, Maialeni ezer kendu gabe, noski.

Jabier Arruti, Biraola

Saioak onak iruditu zaizkit orokorre-an, baina kritiko izan naiz beti puntuengorabeheran eta iruditzen zait epaileakbatzuekin eskuzabalago ez ote diren aribesteekin baino. Adibidez, final erdieta-ko lehen itzulian Irazu ongi aritu zen etapuntu gutxiegi eman zizkioten, baita Li-zasori ere lehengo bertsokeran arituta.Jon Maia niretzat ez da behin ere punta-koa izan eta oraingoan eman diote egu-rra. Iturriagari, ordea, bi poto galantakegin, eta hala ere, mantendu dute.

“nire sailkapenakez du epaileenekinantzekotasunik”

lau urteko itxaronaldiaren ondo-ren gainean dugu berriz ere Ber-tsolari Txapelketa Nagusia. Gai-

nean bakarrik ez, jadanik finalaren zaingaude bertsozaleok. Zortea izan dugu-

dudala ideiarik ere, nire baitan eginikosailkapenak ez baitu izaten antzekotasu-nik epaileek emandakoarekin.

Borroka gogorra dago finalerako txar-tela lortzeko bertsolarien artean, zeineklagunduko dio aurten Maialen Lujan-biori?Hona hemen nire kiniela: AmetsArzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelu-mendi, Sustrai Colina, Unai iturriaga,Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

Ane Garmendia

nok finala BECen bertan ikusi ahal izan-go dugu, besteek aldiz telebistaz edoirratiz jarraitu beharko dute.

Aurten ere jarraitzen ari naiz txapelke-ta. Saioetara joateko aukera izan duda-netan bertatik, bestela telebistan ikuste-arekin konformatu behar. Ikusgarria dagaur egun bertsoak duen zaletasuna; iasaio guztietako sarrerak amaitu dira! De-netarik ikusi dut txapelketan, gustukogauzak eta ados ez nagoenak, puntuazio-ak gehienbat. Askotan iruditzen zait ez

“bertsolari gazteakgora datoz, besteeskola bat dute”

Aitarengandik jaso genuen ber-tsozaletasuna eta aurten txapel-ketako saio guztietan izan naiz.

Entzule gazte, heldu eta zahar,giro poli-ta sortzen da asteburu arratsaldetan.

Finalistak nahiko argi dauzkat: Arza-llus, Iturriaga, Elortza eta Gaztelumendibai; Mendiluzek eta Colinak saioa egite-ko daukaten arren erraz dute sailkatzen;eta Sarriegirekin dut zalantza, bainahura ez sartzeko Unai Agirrek puntuasko egin behar ditu.

Txapeldun, berriz, Amets Arzallusizatea nahi nuke, baina ez ninduke ha-rrituko Maialen Lujanbio izateak.

Jesus Mari Lizaso

Txapelketan garbi ikusi dut gazteakgora datozela eta indar handia dakartela.Lehengo bertsokerarekin alderatutabeste eskola bat dute, gehiago dakite etahori nabarmentzen ari da

Puntuazioari dagokionez, beti pentsa-tu izan dut epaile lanetan ari direnek gubaino gehiago jakingo dutela eta haiekesandakoa onartu behar dugula. Baina,Elizondoko saioan, esaterako, Iturriagahirugarrengotzat neukan eta lehenaizan zen, beraz, ez dago asmatzerik.

“Entzule gazte askomugitzen ari dasaioetan”

Azken finalerdia eta finala bainofalta diren honetan, nire ustez,txapelketa oso martxa onean

doa. Saioetan oso giro ona egoten da jen-de artean eta aurreko txapelketan baino

Bertsolariak maila oso ona erakustenari dira. Askotariko gaiei modu txukune-an erantzunez gehienetan, eta salbues-penak salbuespen saio on asko izan dira.Epaileek puntuak zeren arabera ematendituzten ez dakidanez, saioetan entzuneta nire gustuen arabera izendatu dut fi-naleko zortzikoa: Lujanbio,Elortza, Ar-zallus, Gaztelumendi, Iturriaga, Mendi-luze, Colina eta Sarriegi.

Larraitz Lizarralde

jende gehiago dabilela dirudi. Saio asko-tara joan naiz entzule gisa eta denborakonturatu gabe pasatu izan zait; ordura-ko hasi eta beti ordu bertsuan bukatu.

Gipuzkoako txapelketan bezalaxe jen-de gazte asko mugitzen ari da Euskal He-rrikoa ere. Asko harritu nau saioetarakosarrerak zein azkar bukatzen ari diren;saio denetan aretoak beteta egoten dira.Bestalde ez nuen inola ere espero BECe-ko finalerako sarrera guztiak bukatukozirenik.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 21

Page 22: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ezpAlAK

2 2 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Orioko zabor edukion-tzien banaketaz ez daasko hitz egiten, izan

ere, batzuentzako oso ongikokaturik daude, baina bestebatzuentzako oso gaizki.

Atez-atekoaren eztabaidahasi zenean, Udalak edu-kiontzi asko kendu eta bestebatzuk beste tokietan kokatuzituen. Adibidez, Erriberakalean zegoen edukiontzia

jada ez dago etaIkastolaren au-rrean zeudenakere ez. Eta on-dorioz, inguru

horietan bizi di-renak, beren etxebi-

zitzetatik oso urruti geratzendiren kaleetara joan behardute zaborra bota ahal izate-ko. Adibide argitzat, Goikokaleko jendea dugu, MusikaEskolaraino joan behar dira-eta zaborra botatzera.

Agian herritar gehienen-tzat garrantzia gabeko arazoada hau, baina egia da leku as-kotan edukiontziak ez dau-dela ongi kokatuta. Arazo txi-kitzat hartu daiteke, bainakonpondu beharra dago.

ikasleak idazleIone Zinkunegi

Zaboredukiontziak

Atez-atekoareneztabaida hasizenean, Udalakedukiontzi askokendu eta bestebatzuk bestetokietan kokatuzituen

Txikienek poza eta segurtasuna erakutsi zuten pasarelan. kARkARA

sikaz ere gozatu genuen. Zo-rionak Ane, ederra benetan!

19:30ak aldera erabat hun-kituta igo ziren herriko mer-katariak taulara. Izugarrizkogiro goxoaz disfrutatu ge-nuen; ikusleok ez ginen neka-tu txaloak jotzeaz eta horiheldu egin zen oholtzara.

Hurrengo egunetan, bestekonturik ez zen herrian, la-runbat arratsaldeko desfilea.

Moda desfilea, jendez etamodaz gainezka

beste konturik ez zenherrian, larunbatarratsaldeko desfilea.Azaroaren 9an, 17:20

inguruan iritsi nintzenArraunetxera. Euri jasa izu-garria ari zen arren, jadanikjendetza ilaran, ateak noizirekiko deseatzen. Berehalabete zen guztia.

18:03ean aurkezleek hasizuten festa, umore puntuare-kin gainera. Haur, gazte nahizhelduak ikusi ahal izan geni-tuen oholtza gainean. Baitajaioberriren bat ere. Adin,gustu eta estilo askotarikoakguztiak. Gehienak oriotarrak,baina baziren Aia eta Zarauz-ko haur zein gazteak ere.

Orokorrean izugarrizko se-gurtasuna transmititu zutentaula gainean; bakoitza bereestiloan eta eroso zihoanarenseinale. Dantza egitera ani-matu zenik ere bazen! Talen-tua dago gero herrian!

Arropari dagokionean esti-lo askotarikoa ikusi ahal izangenuen, aukera zabala bene-tan! Ez dezala inork esanOrion ez dagoela estilo etaadin askotako jendearentza-ko arroparik! Ezustean hartuninduen egia esan! Arropazgain, beste zenbait osagarriere ikusi genuen: eskola-ma-teriala, aterkiak, maletak, be-taurrekoak… Zuzeneko mu-

Zorionak, beraz, antolatzai-leei eta desfilatu zuten haur,gazte nahiz helduei.

Ea horrelako ekintzen bi-tartez gure herriko dendeibultzada ematen diegun. Hu-rrengo denboraldiko modadesfilearen zain gelditukogara!

[ MIREIA ATORRAsAGAsTI ]

KritikaModa desfileaAntolatzailea: Arkupemerkatarien elkarteak arropak etaosagarrian jarri zituen ikusgaiArraunetxean azaroaren 9an.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 22

Page 23: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ezpAlAK

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 2 3

“Orion ikusten da Patziku Perurenakbordaberrismoa deitzen duen hori.Aizarnazabalen ere ikusten dira etxeadosatuak piszina partikularrarekin,hesi metalikoz inguratuak.”

Koldo Izagirre, idazlea, Berria, 2013-11-13

“Pozik nago Tkerekin zerikusirik ezdudalako. Datorren urtean gehiagoeta gertuagotik ikusiko naute.Piragua bat edo iola bat erosiko dutudan estropadak ikusteko.”

J.L. Korta, kaikuko kirol aholkularia, el Diario Vasco, 2013-10-8

Odol emaileak domina jasotzenorioko 11 odol-emailek esker ona jaso zuten oria-behea bailarako ordezkaritzak urnie-tako oianume jatetxean egindako bazkarian. Ekitaldian 11 oriotarretatik bost izan zi-ren: Juan Manuel Aramendi, Maria isabel Etxeberria , itziar Sarasua, Pello Azkonabietaeta rosario Etxeberria. Horiez gain, domina jaso zuten ion Erkizia, Maria isabel gime-no, Maria Eugenia Pagola, inmaculada Peiro, Mari Carmen gallardoeta Joxe olidenek.

HANdiK etA HeMeNdiK››

zORiONAK!››OSpAKizuNA››

Isuna jartzeko udaltzai-nek erabiltzen duten in-primakia euskarazkoa

izan arren, isunaren zergatiaidazterakoan, gaztelaniazbete izan dute orain arte as-kotan udaltzainek papera.

Horregatik Udalak erabakidu hemendik aurrera Oriokoudaltzainek euskaraz idatzi-ko dituztela gaizki aparkatu-tako edo araututako denborapasatu duten ibilgailuetakoisunak, herri barruan.

Isuna jasotzea inoren gus-tukoa ez bada ere eta hainbattokitan beso zabal jokatu etaisunik jartzen ez badute ere,zoriontzekoa da jartzen di-tuztenak gutxienez euskarazjartzea. Zorionak, beraz,Udalari erabaki hori hartzea-gatik eta udaltzainei isunakeuskaraz idazteagatik.

Herrikoudaltzainei

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 23

Page 24: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

ezpAlAK

2 4 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

Euskal mezaren entsegua egin dute herriko abesbatzetako kantariek. kARkARA

ondorioz. Orion bada bat ba-tere aldatu ez dena: herriarenkanturako zaletasuna eta go-goa. Orduan eta orain ondokantatzen da Orion, mezatan.Herriak abestu egiten du.

San Nikolas elizan organoberria estreinatu dute. Osoona omen da. San Nikolaseguneko meza nagusian, or-ganoaren soinua ez da baka-rrik arituko, herriko kantariaskoren ahots-sinfoniak la-gunduko dio. Euskal Mezakantatuko dute, orain 50 urtebezala. Hiru koru izango dirabatera: elizakoa, Salatxoabesbatza eta Egunsentiotxotea, herriko helduenkoru guztiak elkarrekin.

San Pedro egunean ere ho-rixe egin zuten: hiru koruekbatera abestu zuten meza

denok batera, kantari

Ni txikia nintzen ga-raitik hona asko al-datu dira gauzakelizan. Gogora-

tzen hasita: Orduan lau apaizziren Orioko elizan. Orainapaiz bakarrak Orioko etaAiako lanak egiten ditu. Igan-dean bost meza ematen zi-tuzten, apaizak herritarroibizkar emanez eta latinez.Sermoia pulpitutik ematenzuen, zerutik bezala denengainetik, ez aldaretik. Ema-kumeak ez zuen inolako sar-biderik ez aldarean ez ko-ruan.

Onerako aldatutakoak,1962tik 1965era izan zen Va-tikanoko II. kontzilioaren

osoa eta, haren barruan, SanPedro egunean bereziki kan-tatu ohi duten Tu es Petrus.Emaitza zoragarria izan zen,bertan ginenon gozagarri.Unai apaizak hitzez azalduzuen koruen ahalegina etaharen emaitza: gure herriangaur egun batzea ez da erraza,zatiketa da nagusi, politikaeta hezkuntza dira horren adi-bide, bakoitza bere aldetik etagiro ilun eta nahasian. Gaurkoruek erakutsi digute batze-ak merezi duela, batzearenemaitza dela korutik etorrizaigun sinfonia indartsu etaederra. Alde horretatik eredu-garri ditugu, bide erakusle...

[ IñAKI ITuRAIN ]

Oroimenarenkutxa

Maddi Iriarte Unanue,

Orion, azaroaren 17an.

jAiOtAKOAK››

Aitzpea Gozategi Odriozola

eta Josu Zinkunegi Irure,

Orion, azaroaren 13an.

ezKONdutAKOAK››

Juan Jose Uranga Irureta-

goiena, Orion, azaroaren 7an.

82 urte.

Joxe Arruti Aramendi, Aian,

azaroaren 6an. 92 urte.

HildAKOAK››

eskela edourteurrenekogogoangarriakarkaran jarri nahibaduzu, deitu guretelefonora:943 83 15 27

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 24

Page 25: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

HeRRitARRA

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 2 5

kARkARA

“barra aldeko lasaitasuna ez duthango mendi artean sentitzen”Bakarne PikabeaFarmazialaria

tik kanpo, baina biztanleria mugatua daurte guztian hortan aritzeko.Eski denboraldia hasiko da laster. Lan

gehiago izango duzue, ezta?

Bai, horiek nire lan egunak dira. Azaroanoporrak hartu ditut denboraldia hastendenerako prest egoteko. Euskaldunmordoa joaten da hara etxe, hotel etakanpinetara. Frantzian-eta eski estazioasko dauden arren, autopistaz hara joa-teko ere bide ona dago. Zuk eskiatzea gustuko al duzu?

Gustuko dut udaran mendira joatea,baina eskiatzea, eskalada edo goi-men-dia ez. Egiten ditut hainbat txango, urte-an pare bat aldiz igotzen naiz eskiatzera,baina eski garaia da nik lan gehien dudansasoia eta jai dudan egunetan ez dut pis-tetara joateko gogorik izaten. Gainera,ez dut erabat ongi eskiatzen ikasi eta eznaiz zalea.

Oriotik zeren falta sumatzen duzu?

Itsasoarena, barra alderako bueltanikusten denak ematen duen lasaitua hanez daukat. Mendien barrenean, zulo ba-tean gaude han eta arratsaldeko bosteta-rako iluna da maiatzera arte, argitasunfalta dut. Horrez gain, lagunak, familia...Oriotik zertan ezberdintzen da hura?

Jendearen joan-etorrian. Orio beti izanda turistikoa eta kanpinera etorri izan dajendea, baina erdi-oriotar ere bihurtudira batzuk. Han mugimendua askozhandiagoa da, jende berria ezagutzekoona, baina egonkortasuna falta da. Hala ere, eskiatzea gustuko duten orio-tarrei bisita egitea gomendatuko nieke.Elur ona izateaz gain oso ondo zaintzendute. Turismorako ere oso ondo presta-tuta dago: masaje eta spa lekuak; gau gi-roa; taberna batzuk nahiko euskaldun-duta, pintxo-potea ere egiten dute. Pai-saia ere oso polita da, mendi politakdaude,txango txikiak egiteko aproposak. kARkARA

Lanak eraman zuen Lleidako Pirinioetara, sei hilabeterako joaneta 11 urte pasa da han dagoela. eskizalea ez izan arren Vaquèira-Beret eski estaziotik gertu, Vielhako farmazia batean lan egiten dueta Bossòst herri txikian bizi da. Oriotik hara begira jarri dugu.

iRAti AgiRReAzAldegi

Karrera bukatu berritan, lantokian bate-re gustura ez, eta fakultateko lagun batenbidez eskaintzaren berri jasota, askorikpentsatu gabe hartu zuen Lleidarako bi-dea eta farmazia batean ari da lanean.Hasieratik egon zara lan berean?

Han dagoen jendeak eskiatzea, snowegitea, eskalada edo mendia ditu gustu-ko, baina ez da nire kasua. Botikaria naizeta hango farmazia batean egin dut lanbeti. Ez da oso samurra han bizi izatealeku guztietatik urruti baitago. Lleidanegon arren, hiriburura iristeko adinadenbora behar dut Oriora etortzeko. Farmazia ikasi zenuen, hemen ez al

dago horretan jarduteko aukerarik?

Han baino gehiago, baina ni joan nintze-nean hemen ateratzen ziren lan aukerak

epe laburrekoak ziren. Orain dela urtebatzuk izan nuen Usurbilera edo Lasar-tera lanera etortzeko aukera, bainaoraingoz han gustura nago.Hango egoera, beraz, ona da?

Berezia. Zaila da lagunak egitea. Jendenomada asko dago neguan lanera etorri,gero joan eta itzuliko diren ez dakizuna.Harreman ona lortu eta berehala galtzeaoso gogorra da. Herria oso txikia da, etaurte guztian han bizi direnak ere oso gu-txi, eta horrek sustraiak sortzea zailtzendu.

Lanean ere ez dago garapenerako au-kerarik. Orain dela urte batzuk, jendediruduna ibiltzen zen. Farmazia utzitanire kontura jarriz gero beharbada izan-go litzateke. Orain, esaterako, terapianaturalen inguruko master bat egin duteta kontsulta txiki bat daukat farmazia-

“Jende nomada asko dagoneguan lanera etorri, gero joaneta itzuliko diren ez dakizuna.Harreman ona lortu etaberehala galtzea gogorra da”

“urtean pare bat aldiz igotzennaiz eskiatzera, baina eskigaraia da nik lan gehien dudansasoia eta jai egunetan ez dutpistetara joateko gogorik izaten”

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 25

Page 26: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

zeRbitzuAK

2 6 K A R K A R A 2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A

AZArOA

29an, Lasa.

30ean, Larrañaga.

ABEnDUA

1ean, Larrañaga.

2an, Gallo.

3an, Azaldegi.

4an, Mutiozabal.

5ean, Iriarte.

6an, Larrañaga.

7an eta 8an, Zulaika.

9an, Azaldegi.

10ean, Larrañaga.

11n, Mutiozabal.

12an, Zulaika.

Gaueko zaintza: Iriarte.

azaldegi: urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: gipuzkoa kalea,17.

943 83 23 98 Zarautz

Mutiozabal: kale nagusia, 12.

943 83 29 70 Zarautz

Larrañaga: S. Frantzisko, 16.

943 13 38 14 Zarautz

Lasa: Herriko plaza.

943 83 09 36 orio

G. artiñano: Zigordia kalea, 17.

943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, Pilartxo

Enea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika: bizkaia kalea, 41

943 13 39 94 Zarautz

EGUnA ITSASGOrA ITSASBEHErA ILArGIA

29 01:03 eta 13:23 07:04 eta 19:32

30 01:52 eta 14:13 07:55 eta 20:19

01 02:38 eta 14:59 08:43 eta 21:04

02 03:22 eta 15:45 09:29 eta 21:49

03 04:06 eta 16:30 10:14 eta 22:33

04 04:51 eta 17:16 11:01 eta 23:18

05 05:36 eta 18:04 11:48 eta _____

06 06:24 eta 18:54 00:06 eta 12:38

07 07:16 eta 19:48 00:55 eta 13:31

08 08:11 eta 20:48 01:49 eta 14:28

09 09:14 eta 21:56 02:48 eta 15:31

10 10:24 eta 23:10 03:55 eta 16:40

11 11:39 eta _____ 05:07 eta 17:51

12 00:21 eta 12:49 06:19 eta 18:55

13 01:24 eta 13:48 07:23 eta 19:50

lANeguNetAN

DOnOSTIA-ZArAUTZ

Donostia 6:55 7:40 8:10 8:40 9:10 9:40 10:40 11:40 12:10 12:40 13:10 13:40 14:10 14:40 15:10 15:40 16:40 17:40 18:10 18:40 19:10 19:40 20:15 21:00 22:15

Orio 7:25 8:15 8:45 9:15 9:45 10:15 11:15 12:15 12:45 13:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 17:15 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 20:50 21:35 22:50

Zarautz 7:35 8:25 8:55 9:25 10:25 11:25 12:25 12:55 13:25 13:55 14:25 14:55 15:25 16:25 17:25 18:25 19:25 19:55 20:25 21:00 21:45 23:05

ZArAUTZ-DOnOSTIA

Zarautz 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:20 9:45 10:45 11:45 12:45 13:20 13:45 14:20 14:45 15:20 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:15

Orio 6:55 7:25 7:55 8:25 8:55 9:30 9:55 10:30 10:55 11:55 12:55 13:30 13:55 14:30 14:55 15:30 15:55 16:30 16:55 17:55 18:55 19:30 19:55 20:55 21:25

Donostia 7:30 8:00 8:30 9:00 9:30 10:10 10:30 11:10 11:30 12:30 13:30 14:10 14:30 15:10 15:30 16:10 16:30 17:10 17:30 18:30 19:30 20:15 20:30 21:30 22:00

Lanegunetan, grisez dauden orduetako autobusak pasatzen dira Urbiletik.

AStebuRuetAN

DOnOSTIA-ZArAUTZ

Donostia 8:00 9:00 10:00 11:00 12:00 13:00 14:00 15:00 16:00 17:00 18:00 19:00 20:00 21:00 22:00 22:30

Orio 8:35 9:35 10:35 11:35 12:35 13:35 14:35 15:35 16:35 17:35 18:35 19:35 20:35 21:35 22:35 23:05

Zarautz 8:45 8:45 9:45 10:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45 22:45 23:15

ZArAUTZ-DOnOSTIA

Zarautz 6:45 7:45 8:45 9:45 10:45 11:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45

Orio 6:55 7:55 8:55 9:55 10:55 11:55 12:55 13:55 14:55 15:55 16:55 17:55 18:55 19:55 20:55 21:55

Donostia 7:30 8:40 9:40 10:40 11:40 12:40 13:40 14:40 15:40 16:40 17:40 18:40 19:40 20:40 21:40 22:40

AutObuS ORdutegiAK››

itSASOA››

zAiNtzAKO bOtiKAK››

Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

Adineko gizonezkoak

zaintzeko edo beste edo-

zein lan egiteko prest

nago. Gizon gaztea, ardu-

ratsua eta zaintza lanetan

esperientziaduna naiz.

TL:632569121.

Emakumea edozein lan

egiteko prest. 10:00etatik

aurrera. 666 116 641

(nubis rodriguez).

HezkuntzaLizentziatua, Pedagogi-

ka gaitasun agiriarekin

–CAP– eskola partikula-

rrak emateko prest. Prezio

onean. Tf.:652 551 550.

BesteHelduei bizikletan

ibiltzen irakasteko prest

nago. Doan. Informazioa:

658 758 458.

salgaiHiru logelako etxebizi-

tza salgai Goiko Kalean.

Sartzeko moduan.

Prezioa: 210.000 euro.

Tf.: 630 149 835.

Garaje itxia dut salgai

Orioko Goiko Kalean.

Tf.: 649 308 092.

Bugaboo Camaleon

ume-kotxea eta kukoa di-

tut salgai. Hiru fundarekin

–gorria, arrosa eta beltza–

eta zaku gorriarekin.

Kukoarentzako pikezko

zaku zuria eta barruko

funda zuria ere baditut.

Dena 200 euro, xasis gabe.

Oso ondo dago.

Tf.: 606 952 320.

Inglesina haur-kotxe

urdin iluna salgai. Berri

berria. 350 euro.

Tf.: 606 952 320.

GaldutakoakUrre gorri eta urre zuriz-

ko belarritakoa galdu

nuen udan. norbaitek aur-

kituko balu, deitu mese-

dez zenbaki honetara.

Tf.: 671 805 419 –Enkarni–.

Urrezko lepokoa galdu

dut. PE inizialak grabatuta.

norbaitek aurkituko balu,

deitu zenbaki honetara:

676 208 466 –Xabi–.

Lan eskaerakEmakumea lanerako

prest. Asteburuetan, ordu-

ka. Edadekoak zaintzen

edo garbiketa lanetan.

Tf.: 616 136 439.

Mutila lanerako prest.

Adinekoak zaintzen edo

beste lanetan. Arauzko

dokumentazioa egunera-

tuta. Tf.: 644 360 164.

AzOKA››

[ ]

DOnOSTIA-ZArAUTZ

Donostia 5:47 6:17 6:47 7:17 7:47 8:17 8:47 9:47 10:47 11:47 12:17 12:47 13:17 13:47 14:17 14:47 15:17 15:47 16:17 16:47 17:17 17:47 18:17 18:47 19:17 19:47 20:47 21:47

Aia-Orio 6:11 6:41 7:11 7:41 8:11 8:41 9:11 10:11 11:11 12:11 12:41 13:11 13:41 14:11 14:41 15:11 15:41 16:11 16:41 17:11 17:41 18:11 18:41 19:11 19:41 20:11 21:11 22:11

Zarautz 6:19 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

ZArAUTZ-DOnOSTIA

Zarautz 6:08 6:38 7:08 7:38 8:08 8:38 9:08 10:08 11:08 12:08 12:38 13:08 13:38 14:08 14:38 15:08 15:38 16:08 16:38 17:0817:38 18:08 18:38 19:08 19:38 20:08 21:08 22:08 22:40

Aia-Orio 6:15 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:15 10:15 11:15 12:15 12:4513:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 16:41 17:15 17:45 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 21:15 22:15 22:47

Donostia 6:39 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

Gipuzkoan garraiatzeko begira: www.mugitu.com. Grisez dauden orduetan trenak daude asteburuetan.

tReN ORdutegiAK››

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 26

Page 27: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

2 0 1 3 k O A z A R O A R e N 2 9 A K A R K A R A 2 7

entzun dira Orioko San Nikolas parrokian organo berriaren lehen hotsaketa kontzertu zikloari segida emanez, gaur, ostirala, azaroaren 29an, OscarCandendoren emanaldia izango da. Hurrengo kontzertua LoretoAramendi organista oriotarrak –umetan Donostiara joandakoa– eskainikodu abenduaren 13an. Bi saioak 20:00etan izango dira eta sarrera doakoabada ere, eskertuko dute irteeran borondatea ematea.

Loreto Aramendi organoan

OrioTailerra

Azaroaren 30ean eta aben-

duaren 1ean, Mejora y descu-

bre una nueva masculinidad

tailerra. Hizlaria: Vicente Do-

minguez Solera. Antolatzai-

lea: Javier Estévez Mouteira-

tera –Tf.: 651 708 960–,

Mandalara taldearen lagun-

tzarekin. 140 euro. Larunbate-

an 10:00etatik

20:00etara –bazkaritarako

atsedenarekin– eta igandean

10:00etatik 15:00etara, Man-

dalara taldearen

lokalean –Antxiola kalea, 15-

behea.

saskibaloiaAzaroaren 30ean, saskiba-

loi partidak. Gizonezkoen bi-

garren maila probintziala: Au-

tobuses Alustiza Orio-Erroibi-

de Irun, 16:00etan. Partaide-

tzako junior neskak: Ursa

Orio-Carnicas San Marcial,

18:00etan, Karela

kiroldegian.

FutbolaAzaroaren 30ean, futbol

partidak. Kadeteen 1. maila:

Orioko F.T.- Anaitasuna C.F.,

10:00etan. Afizionatuen go-

rengo maila: Orioko F.T.-Mon-

dragon C.F., 16:30ean, Mendi-

beltz futbol zelaian.

Traste zaharrakAbenduaren 4an eta 18an,

traste zaharren bilketa, ohiko

zabor ontzien ondoan. Atera

aurretik udaletxera deitu.

Tf.: 943 830 3 46.

HitzaldiakAbenduaren 10ean, Umea

gainean eramatearen garran-

tzia atxikimendurako eta kan-

Aiasilo-Bolak

Abenduaren 10ean, Silo-

bola plastikoen bilketa. Infor-

mazioa: Urkome –943 81 65

00– edota Igor –660 049 751–.

PodologoaAbenduaren 28an, podolo-

goaren kontsulta, sendagilea-

ren etxean. Aurrez ordua har-

tzeko: 943 131 144.

ErromeriakAbenduaren 1ean, Laja eta

Mikel; abenduaren 8an, Astia-

zaran anaiak eta Leire; eta

abenduaren 15ean, Lutxurdio

eta Aitziber, 18:30etik

21:30era, Andatzako Ariste-

rrazuko plazan.

po haurdunaldia hitzaldia.

Abenduaren 17an, ume era-

maile tailerra. Maria Maestra

Haurreskolako Guraso Elkar-

teak antolatuta, 17:45ean,

Kultur Etxean.

BingoaAbenduaren 4an, 11n eta

18an, 16:30etik 18:30era,

Jubilatuen Elkarteak

antolatuta, Kultur Etxean.

Odol ateratzeaAbenduaren 16an, odol ate-

ratzea, 18:30etik 20:30era bi-

tartean, anbulatorioan.

ZinemaAbenduaren 19an, alardee-

tan emakumeen parte-har-

tzea aztertzen duen Alardea-

ren seme-alabak dokumenta-

la Jone Karres zuzendariak

aurkeztuta, 19:00etan ordu-

tan, Salatxo aretoan.

AgeNdA››

Atzeko azala: Patxi

etxeberria bertsolari

oriotarra Angel

Larrañagarekin kantari

1980ko urtarrilaren 6ko

euskal Herriko Bertsolari

Txapelketan. Atzean eserita:

Xabier Amuriza, Txomin

Garmendia, Jose Luis

Gorrotxategi, eta Manuel

Sein Xanpun.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 27

Page 28: 05 09 11 21karkara.tok-md.com/pdf/345.pdfzer geran jakiteko pentsatu aurrena nola zen daukaguna aiton-amonena, nola izaten ari dan orain gure haurrena, alperrikan ez gera herri eoskorrena.

345_Karkara bikoitia 27/11/13 13:10 Página 28