04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK...

8
Apostamos por mejorar la calidad de vida de todos nuestros vecinos y vecinas, por eso tomamos medidas para mejorar su accesibilidad y seguridad vial. La tercera fase de la actuación de mejora de la iluminación de la zona de Basamortu, en Portutxu y Geltoki, refuerza este objetivo y además contribuirá al ahorro energético en el pueblo. Argi gehiago Basamortun Udal Informazio Aldizkaria 04. zenbakia / 2017 TALATIK TALATIK MUNDAKAKO UDALA Mejoras en iluminación asamortu inguruaren kale argiak barriztu dira gune honetan argiztapena hobetzeko eta segurtasuna, eraginkortasuna eta aurrezpen energetikoa lortzeko. Neurri honegaz, Mundakako Udalak, ingurumena zaintzeko proiektuen garapen estrategiaren barne, inguru honetako kale argiak gaurkotuko dauz, Lamiarango gune industrialean edota Alde Zaharran egin zen bezala. Herrian instalazino hobeagoak eta eraginkorrak izatea da helburua, bai luminotekniari dagokionez bai ekonomikoki. Portutxu eta Geltoki inguruko antzinako farolen ordez LED teknologiazko luminariak ezarri dira, errendimendu handiagogaz eta gutxiago kutsatzen dabezenak. 82 argi puntu ezarri dira. Energetikoki eraginkorra dan diseinua jarraituz burutu da instalazinoa. Farola barriekaz energia aurreztuko da, argiztapen maila gutxituz argi-fluxua erreguladore baten bitartez. Honek, gauean distira gutxitu egiten dau. Zentzu honetan, urtean 27.880 Kwh-tik 4920kwh-tarako aurrezpen energetikoa ekarriko dau. Aurrezpen ekonomiko handia suposatuko dau. Hobekuntza hauen aurrekontua 55.329€koa izan da. Horretarako, Mundakako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko 32.871€ko diru- laguntza izan dau, Agenda Lokal 21 programaren barne. Oraindik ebatzeke dagoen EEEko diru- laguntza bat kudeatu dau be. Kale argien hobekuntza energetikoaren planari jarraipena emotea da asmoa, Kiroldegia eta Geltoki inguruan.

Transcript of 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK...

Page 1: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

Apostamos por mejorar la calidad de vida de todos nuestros vecinos y vecinas, por eso tomamos medidas para mejorar su accesibilidad y seguridad vial. La tercera fase de la actuación de mejora de la iluminación de la zona de Basamortu, en Portutxu y Geltoki, refuerza este objetivo y además contribuirá al ahorro energético en el pueblo.

Argi gehiago Basamortun

Udal Informazio Aldizkaria 04. zenbakia / 2017

TALATIKTALATIKMUNDAKAKO

UDALA

Mejoras en iluminación

asamortu inguruaren kale argiak barriztu dira gune honetan argiztapena hobetzeko eta segurtasuna, eraginkortasuna eta aurrezpen energetikoa lortzeko. Neurri honegaz, Mundakako Udalak, ingurumena zaintzeko proiektuen garapen estrategiaren barne, inguru honetako kale argiak gaurkotuko dauz, Lamiarango gune industrialean edota Alde Zaharran egin zen bezala. Herrian instalazino hobeagoak eta eraginkorrak izatea da helburua,

bai luminotekniari dagokionez bai ekonomikoki.

Portutxu eta Geltoki inguruko antzinako farolen ordez LED teknologiazko luminariak ezarri dira, errendimendu handiagogaz eta gutxiago kutsatzen dabezenak. 82 argi puntu ezarri dira.

Energetikoki eraginkorra dan diseinua jarraituz burutu da instalazinoa. Farola barriekaz energia aurreztuko da,

argiztapen maila gutxituz argi-fluxua erreguladore baten bitartez. Honek, gauean distira gutxitu egiten dau. Zentzu honetan, urtean 27.880 Kwh-tik 4920kwh-tarako aurrezpen energetikoa ekarriko dau. Aurrezpen ekonomiko handia suposatuko dau.

Hobekuntza hauen aurrekontua 55.329€koa izan da. Horretarako, Mundakako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko 32.871€ko diru-laguntza izan dau, Agenda Lokal 21 programaren barne. Oraindik ebatzeke dagoen EEEko diru-laguntza bat kudeatu dau be.

Kale argien hobekuntza energetikoaren planari jarraipena emotea da asmoa, Kiroldegia eta Geltoki inguruan.

Page 2: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

undakako Udalak, herrian babestutako etxebizitzen promoziorako politikak garatzeko bere konpromisoa bete dau. Horrela agertu zan Hiri Antolamendurako Plan Orokor barrian (HAPO).

Sozietate Publikoak salmentarako erregimen orokorreko babes ofizialeko 24 etxebizitzararteko eraikuntza sustatuko dau, Errekaren antzinako harrobian, udal jabegokoa.

Udalak jasoko dauen ordaina eskudirutan jasoko da zatika, guztira 198.765 €, eta hiru zatitan ordainduko da. Gainera, Mundakako Udalari 300 metro karratu inguruko azalera eraikidun merkataritza lokala emango jako. Lokal hau Udalak zehaztuko dauen erabilerarako egokituta entregauko da.

Objetivo: facilitar el acceso a la vivienda a precio asequible en el pueblo, especialmente a los jóvenes mundakeses y mundakesas y a las nuevas familias.

Preferencia: empadronadas con más de 10 años de antigüedad y que cumplan los requisitos para acceder a una VPO en régimen de venta. VISESA es el ente encargado de la adjudicación de las viviendas.

Inicio-Fin obras: compromiso VISESA, inicio de las obras anterior al 30 de abril de 2018 y fin

de las obras deberán antes del 31 de julio de 2020. El Ayuntamiento trabaja para acortar los plazos establecidos.

Régimen uso: Hasta 24 viviendas en propiedad plena.

Garantía cumplimiento: Comisión de Seguimiento.

Convenio de colaboración con Visesa para construir

VIVIENDAS PROTEGIDAS EN ERREKA

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitutako VISESA-gaz sinatu dogu kolaborazio hitzarmena. Honen bitartez, Sozietate Publikoak babes ofizialeko 24 etxebizitzararte sustatu eta gauzatuko dauz, eta honen ordean, atondutako 300 metro karratuko lokala eskeiniko deutso Udalari, 198.765€ eskudirutan ordainduko deutso eta adjudikazioan Mundakan erroldatutakoei emango deutse lehentasuna.

Hacia un desarrollo sostenible

Distribución provisional de planta: 5 viviendas de 2 y 3 dormitorios.

Page 3: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

nte el inicio de las obras de restauración y remodelación para su uso hostelero, que incluye dos edificaciones para ocho viviendas y un centenar de garajes, más trasteros, desde el Ayuntamiento

hemos realizado las gestiones necesarias, para que antes del inicio de las excavaciones se refuerce su estructura y así asegurar la estabilidad del edifico, de propiedad privada.

El plazo de ejecución previsto será de un máximo de 24 meses.

«La apertura de un hotel contribuirá, sin duda, a revalorizar y recuperar la imagen de una de las principales zonas del pueblo», destaca el Alcalde.

Hiri garapena BASAMORTUN“Basamortu” unitateko eraikitze eta garapenak Portutxu deritzon iparraldeko hiri-eremuaren beharrezko berrurbanizazioan lagunduko dau, 60. hamarkadako lehenengo zabalgunea dena.

Conservar el patrimonio histórico-cultural del pueblo es fundamental para perpetuar la personalidad de Mundaka. Por ello en el ayuntamiento hemos tomado medidas para garantizar el futuro del Palacio Larrinaga (S.XIX), un edificio de estilo renacentista, protegido por la normativa urbanística municipal.

LA ESTABILIDAD DEL PALACIO LARRINAGA

es un objetivo municipal

asamortu” deituriko AIR-EA-02 Jarduketa Integratuko Unitatean kokatutako lurzorua itsasoaren aurrean kokatzen den hiri-eremua da, eta Isla Kale pasealekuari jarraipena ematen deutso; etorkizunean, Santa

Katalinagaz lotu egingo da. “Basamortu” bi orubez osatutako 1193,75 metro karratuetako azalerako lurzorua da.

Udalak lehiaketa publikora atera zauen plaza eta lanen esleipenduna izango den enpresak lurzoru honetan eraiki behar izango dau, Mundakako irudiagaz bat datorren diseinu modernoari jarraituz.

Tradizioa eta garai barrien batura izango den diseinua erakutsi beharko dau. Eraikinaren diseinua, bestalde, indarrean dauden arauak zehaztutako jasangarritasun eta ingurumen irizpideak garatu behar izango dauz. Aurkeztutako proiektua salerosketaren eskritura publikoaren sinaduratik 3 urteko gehieneko epean egin beharko da. Horren ordez, Udalak Txorrokopuntako paseoan daude lurzoruak erosiko dauz eta bertan etorkizunean haurtzaindegia joango da.

Jabeetariko batzuk aurkeztutako helegitea dela eta proiektua geldirik dago. Udala dagozkion kudeaketak burutzen dabil uda aurretik martxan jartzeko.

B

Page 4: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

Haurrentzako saioa: Apika animazio taldearen eskutik, Monda Lironda pailazoak Txorrokopuntan izan ziren uztailaren 20an. “Zorionak” umore antzezlana aurkeztu ebeen, emanaldi honetan publikoaren laguntza eskatuz. Herriko neska-mutilek topera gozatu ebeen.

Skate:Para dinamizar las actividades de ocio saludable y tiempo libre en verano de los niños y niñas del pueblo, el Ayuntamiento de Mundaka organizó un curso de skate y otro de patinaje en el Polideportivo Isla Kale, en junio y julio.

Jaiak:Mundakako Udalak, herriko elkarte eta kuadrillekaz batera Jai Batzordean, publiko guztientzako ekitaldiez osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako.

Campamentos inglés:En colaboración con Urremendi organizamos un año más los campamentos de inglés dirigidos a los jóvenes. El objetivo de la iniciativa es combinar el aprendizaje del inglés y la diversión.

Mundaka Festival, zaporetsua:Uztailan Mundaka Festival-aren bigarren edizioa bizi genduan. Musikak eta gastronomiak bat egiten dabe bertan, geure herriko parebako inguru ederran. Estatuko zein nazioarteko lehen mailako taldeak entzutera datozenek, Mundakako erakargarritasun naturalak eta kulturalak eta bere ingurua deskubritzen dabe. Gainera, geure gastronomia apartekoa ezagutuz gozatu egiten dabe. Festibal honek geure kaleak bete egiten dauz ekintza eta esperientziekaz.

En cifras:• 200 personas participaron en las sesiones de

Showcooking.

• 600 personas participaron en los talleres infantiles.

• Más de 624 ventas en la feria gastronómica.

• 3500 personas en el espacio gastronómico del festival (2 días).

“PIPELERAK”, herrian pipiten azalak

lurrera ez botatzeko neurriak hartzen doguz

Por un pueblo más limpio

Herrian “pipelerak” erabiltzeko gonbidapena luzatu egiten dogu. Herriko kiosko eta tabernetan banatzen diren poltsak dira, pipiten paqueteak, kakahueteak edota bestelako fruitu lehorrak erosten dabezenei emoteko. ‘Pipelerak’ paperezko poltsa espesifikoak dira, bi konpartimentukaz, alde baten fruitu lehorrak

ipintzeko, batez be pipitak, eta beste aldean, azalak botatzeko, herriko kaleak, plazak edota parkeak ez zikintzeko.

Orain arte poltsa bikoitzaren 200 aletik gora banatu dira.

Udako ekintzak

Comprometidos con el respeto al medio ambiente y la limpieza urbana, hemos distribuido en los kioskos y bares del pueblo “pipeleras”, bolsas especialmente diseñadas para limpiar las calles de cáscaras de pipas.

Page 5: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

Más parques infantiles

Itxaropena parkean, Talan, Santa Katalinan eta Alkate Mallonan lanak egiten ari gara.

Itxaropena parkean Ping-pong mahai bi ezarri doguz, bertoko jolasakaz batera.

Talan, eleiza inguruan, hondatuta zegoen lurzorua konpondu dogu. Horretarako, recover sistema erabili

dogu, apazgarria indartuz. Sistema honek inpaktuak hartzeko lurraren gaitasuna hobetzen dau.

Mallona parkean zeuden jolasak kendu dira, bakarkako jesarlekuak izan ezik. Bertan honakoak ezarriko dira: eskandinaviar etxetxo bat zutabe gainean 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzako; lau

jesarlekuko kulunka bat (4 eta 10 urte bitartekoentzat); trentzatutako kordelezko txinboa (3-14 urte bitarteko umeentzako); wildspitze igotzeko konbinazioa (3-12 urte); arbolarako plataforma bat txirristagaz (4-12 urte); eta schelehengarten konbinazioa, egurrezko pasabideekaz eta kordelakaz (3-12 urte).

Santa Katalinan txinboak barriztuko doguz. Bertako jolasen ordez jolas igokariak ezarriko dira. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako oreka-barrak izango dira. Skate pista kendu egin da arriskutsua zelako eta honen konpontze lanek, egurraren aldetik, 10.000€tik gorako kostua suposatuko eban.

Geure herritar txikitxoen aisialdirako guneetan inbertitu egiten dogu, adin ezberdinetara egokitutako instalazino dinamikoak eta seguruekaz. Haurren parkeak egokitzeko proiektuen garapenerako aurrekontua 57.224, 68€koa da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzagaz kudeatu dogu diru-laguntza bat (17.984,17€) Itsaspen programaren barne.

GEURE TXIKITXOEN aisialdirako

Page 6: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

ARTEKALE:Antzerkia protagonista izan da Mundakako kaleetan Artekale Egunaren 5. edizioan

Mundaka hautatua izan zan Artekale Eguna 2016a bertan ospatzeko. Kale Arte Eszenikoen topaketa honek kultura eta artea modu herrikoian zabaltzea suposatzen dau. Bertan, hamar bat euskal antzerki konpainiek parte hartu ebeen, Mundakako kultura eta kirola taldeekaz batera.

LITERATURAREN ALDE:Galernen gaineko hitzaldia, 1912an euskal kostaldean jazotako ezbeharra “berpiztuz”Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean galernatan aditua dan Isabel Leteren hitzaldi-konferentzia bat ospatu zan, gure kostaldeetan ohikoa dan fenomenoa, hain zuzen be. Horretaz gain, Lete, “La galerna y la mar” liburuaren idazlea da, gertakari errealetan oinarrituriko elaberria. Euskal kostaldeak 1912. urtean bizi izandako galerna tragikoan oinarrituta. Galernak 140 hildako baino gehiago utzi ebazan, batez be, Bermeoko arrantzaleak.

Inma Roiz idazlearen “Oro verde” liburuaren aurkezpena Mundakako udal liburutegian“Oro Verde”, Inma Roiz idazle arabarraren bigarren eleberriaren aurkezpena izan zan Mundakako J.M Etxeita Udal Liburutegian.

UME ZEIN NAGUSIENTZAKO:Gasteizko izotz-pistara Mundakako Udalak, eskaintzen dauen Udal ludoteka zerbitzuaren bitartez, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako Gasteizko izotz-pistara irteera antolatu eban apirilean.

PIN-eraUrtero BEC-en antolatzen dan Umeen Gabonetako Parkearen aisialdiko ekintzakaz eta atrakzinoekaz topera gozatu ebeen geure txikitxoek. Puzgarriak, ohe-elastikoak, kotxeen pistak, txiki-park eta izotz pista...

Ekintza sozio-kultural gehiago Mundakako Udalak herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzen dau adin guztietarako ekintzekaz. Erlajazioak eta barreterapiak gure osasunaren gain daukaten onuren barri emoteko hitzaldia emon zan martxoan. Geure txikitxoek Ozeaniako kultura ezagutzeko doako ikastaroa antolatu zan ludotekan.

Mundakako Udalak herriko nagusiei zuzendutako kontsumo prestakuntza eskeini dau

Mundakako Udalak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren kolaborazioagaz, herriko nagusiei zuzendutako prestakuntza programa antolatu eban. Kontsumo arduratsuaren inguruan prestatu eta informazioa eskeintzea zan helburua, elikadura eta nutrizioa zein medikazioa eta automedikazioaren gaineko jarraibideak eta aholkuak eskeiniz.

KULTURA ETA TRADIZIOA:Aratusteak, aparteko karnabalak munduan Mundaka tradizioz, musikaz eta kulturaz betetzen da aratusteetan. Beste urte batez, Marrauen kalejirak dira nagusi, “Atorrak” eta “Lamiak” pertsonaia herrikoiak kaleratzen dira Mundakako Aratusteen nortasuna agertuz.

Mundakak euskararen alde egiten dau korrika Mundakako Udalak euskararen aldeko kross herrikoia antolatu eban, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Partaidetza bermatzeko zailtasun hainbat ibilbide ezberdinak prestatu ziren.

Emakumeei zuzendutako defentsa personal ikastaroaMundakako Udalak herriko emakumeei zuzendutako defentsa pertsonal ikastaroa antolatu eban, eraso baten aurreran defendatzeko prest egoteko teknika egokiak eskeintzeko helburuagaz. Klasea Mundakan bizi dan Guzmán Ruiz Garrok eskaini ebazan, gerriko beltza, 6. Dan maila.

Page 7: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

Para que todos los vecinos y vecinas tengan su espacio, vamos a mejorar las instalaciones del edificio que actualmente acoge la ludoteca municipal. El proyecto incluye instalar un ascensor para comunicar la planta baja y primera planta, con el objetivo de cumplir

los requisitos de accesibilidad que establece la Ley. Las mejoras serán

también la ampliación de la ludoteca con un nuevo espacio de casi 14 m2 en la planta baja y la adecuación de una sala polivalente (65m2) y cuatro locales de distintos tamaños en la primera planta, donde irá ubicado el Gazteleku para los jóvenes del pueblo.

Talako Txiringitoak eskeintzen dauen zerbitzua barriztu eta hobetuko dogu. Herriko aisialdiko beharrizanetara egokitutako ezaugarriak eskeiniko dabezen diseinu barritzailea erabiliko da. Talako Txiringito barriak aire zabaleko eta aterpeko guneak izango dauz.

TXIRINGITO BARRIA Talan

GUNE GEHIAGO eta irisgarriagoak

UN LUGAR PARA nuestros jubilados

ESTADO REFORMADOPlanta 1ª

ESTADO REFORMADOPlanta baja

El Ayuntamiento de Mundaka y la Asociación de Jubilados del pueblo “Gaur dala bihar” hemos firmado un convenio para ceder a esta asociación parte de los locales municipales contiguos a la Cofradía de Pescadores San Pedro. Este espacio será utilizado como Hogar de la persona jubilada, para que puedan

reunirse y disfrutar de su tiempo de ocio. Un local abierto a todas y todos los jubilados. En el convenio se permite la cesión temporal, en verano y Semana Santa, de parte de las instalaciones para una actividad hostelera que ofrezca servicio ocasional de comedor. El convenio tendrá una duración de un año prorrogable.

Page 8: 04. zenbakia / 2017 Argi gehiago Basamortun · 04. zenbakia / 2017 MUNDAKAKO UDALA TALATIKTALATIK ... osatutako jai egitaraua prestatu ebeen San Juan eta San Pedro jaietarako. ...

MUNDAKAK TOKIKO PRODUKTUAK

SUSTATZEN DAUZ 2016ko txakolin eguna ospatuz

MUNDAKAK gabonak ospatuz

Beste urte batez, Mundakako Udaletxearen plaza ardau gozoen erakuslehio bilakatu zan, txakolina protagonista izanda. Txakolin Eguna 2016an eskualdeko zein inguruko ekoizleak egon ziren: Busturiako Amunategi txakolina, Gernikako Isasi txakolina eta Bakioko Abio txakolina Bakio.

Jardunaldiak izaera enogastronomikoa izan eban. Eskaintzaren barne, Mundakako Zabaleko Urdaibai enpresaren baserriko produktuak, Arnabar foie-a, Santamañe eta Igotz Gaztak eta Mallabiako Mañeko Gozotegiaren produktuak izan ziren eta.

“Geure ohiturak transmitidu eta mantentzea garrantzitsua da, baita herritarrok ilusioz hauek ospatu eta partekatzea be. Udaletxetik beti parte-hartzera animatzen doguz, ume zein nagusiak, herriko Gabon jaiak ospatzeko”, nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Horra Horra...Abenduaren 24an, Mundakako neska-mutilek Olentzeroari ongi etorria emon eutsezan ilusioz beteta.

Erregiek datoz!!!Errege Magoak trenez heltzen dira Mundakara.

Urtero moduan, urtarrilaren 6aren bezpera magikoan, arratsaldez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregeek trenez hurbiltzen dira Mundakara, herriko kaleetan zehar ilusioa banatuz txikitxoen artean.

San Silvestreko krossaren 30. edizioaGabonetako ohiturari jarraituaz, abenduaren 31an Mundakako Udalak San Silvestreko krossa antolatu dau. Urteari amaiera emoteko topaketa osasuntsua, kirola eginez. Lasterketa berezi honek 30 urte bete dauz jada.

Urteko azkaningoko bainueBeste urte batez, ausartenek urteko azkaningoko bainuen parte hartu ebeen abenduaren 31an. Herritarrak jai giroan batzea da asmoa, urteari modu osasungarrian agurtzeko, zanga eginez, mozorrotuta, eta neguko hotzari beldurrik izan barik.

PEFC/14-38-00193