03 ZIO Giza Gorputza Lanean
-
Upload
komunikazio-bulegoa -
Category
Documents
-
view
280 -
download
9
description
Transcript of 03 ZIO Giza Gorputza Lanean
GIZA GORPUTZA LANEAN
JOHN LENIHAN
IRENE ALDASORO KATARAIN
itzultzailea
ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT
Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa
berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz
erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.
Liburu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Diseinua eta azala: Antton Olariaga
Begirale teknikoa: Jon Irazusta Astiazaran
Hizkuntza-begiralea: Juan Garzia
Fotokonposizioa: Ipar Koop. Elk.
Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao
© 2006, itzulpena: Irene Aldasoro Katarain
© 1974, How the body works
John Lenihan, Medical Physics Publishing, Madison (Wisconsin, USA)
© 1995, Agnes Lenihan
© 2006, Giza gorputza lanean
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
ISBN: 84-8373-870-8
Lege gordailua: BI-2404-06
Inprimatzea: Itxaropena, S.A.
Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
AURKIBIDEA
1. GIZA GORPUTZA, INGENIARIAREN IKUSPEGITIK 7
2. HONDARRA ETA KOLA 15
3. SEIEHUN MOTOR 47
4. LEHENENGO ZORRO TERMOUZKURGARRIA 67
5. KAMERA ALA KONPUTAGAILU? 87
6. SOINU ONDO GOZATUAK 107
7. AIRE LURRINTSUA 129
8. BIZI-ITURRIA 153
9. BARNE-ITSASOA 185
10. ELIKAGAIA ETA ERREGAIA 201
11. KONTROLGUNEA 215
12. ORDEZKO PIEZAK 241
13. HOBETU AL DAITEKE GIZA GORPUTZA? 255
1GIZA GORPUTZA, INGENIARIAREN
IKUSPEGITIK
Gizadiaren berezko aztergaia gizakia da...
Alexander Pope ez zen pentsamendu berri bat adierazten ari.
Arituak ziren 1733 baino askoz lehenago ere filosofoak, medi-
kuak eta olerkariak gizakia aztertzeko zeregin liluragarrian. Bada
oraindik ere Eskozian unibertsitaterik Humanitateetako irakas-
leek latina irakasten dutenik, jakintza bitan banatzen zen garaien
oroigarri: alde batetik, teologia (Jainkoaren azterketa), eta beste-
tik, humanitateak (gizakiaren azterketa).
Zentzu biologikoan, baliteke gizakiak oso bereziak ez
izatea. Guk dakigula, unibertsoaren zatirik handienean ez dago
bizitzarik, eta, lurrean ere, harkaitz, itsaso eta atmosferaren ma-
saren milioiren bat baino gutxiago da, guztira, gauza bizien
masa, landare eta mikroorganismoak barne. Kopuruan, gizakiak
ez dira nagusi. Interesgarriak dira gizakiaren egitura, funtzio,
egokitzapen eta mekanismo biokimikoak, baina ez apartekoak,
biologoarentzat behintzat, mundu bizian beste nonahi aurki
baitaitezke gizakiaren ezaugarri gehienen parekoak edo ho-
beak.
Gizakia, baina, bi zentzutan da berezia. Batetik, bera da zer
den pentsatzeko introspekzio-ahalmena duen izaki bakarra, eta
orobat bere kanpo- zein barne-ingurunea nahita aldarazteko ba-
liabide teknologikoak dituena. Bestetik, bera da bere kideak sis-
tematikoki hiltzen aritzen den izaki bakarra.
Giza gorputzaren teknologiari buruzkoa da liburu hau. Lagun-
garria izango da zehaztea zer adierazi nahi dugun teknologia hitzaren
bidez —eta zientzia hitzaren bidez—, oso maiz nahasten baitira bi
jarduerak. Zientzia abstrakzioez arduratzen da: indar, atomo eta ge-
neez, esate baterako.Teknologiak, berriz, errealitate konkretuak ditu
aztergai, hala nola makinak eta materialak. Informatikarien hizkun-
tzan esanda, softwarea litzateke zientzia, eta hardwarea teknologia.
Zientzialariek beren espekulazio eta teoriak egiaztatzeko
behar dituzten tresna eta materialak eskaintzen ditu teknologiak,
baina bada bi jarduera horien artean lotura estuagorik. Galderak
eginez jarduten du zientziak, edo, gauza bera dena, ereduak egi-
nez eta ereduok errealitatean probatuz. Ereduak ez dira izaten
egitura fisikoak, analogia edo teoriak baizik, ikertzen den siste-
maren egitura, funtzio eta portaera beste sistema baten ezaugarri
dagoeneko ezagunekin erlazionatzen dituztenak. Zientziak bere
aurrerabiderako baliatzen dituen ereduak garaian garaiko tekno-
logia modernoan oinarritu ohi dira. Aspaldi ez dela, zentral tele-
foniko batekin konparatzen zen garuna; geroago, konputagailua
izan zen erreferentzia kontzeptuala, eta, hurrena, berriz, optika-
ren aurrerakada erreferentziatzat harturik, datu holografikoak
biltzeko sistema gisa aurkeztu izan da garuna.
Gizakion eredu berri bat eskaintzea da liburu honen hel-
burua. Ez da hau zentzu horretan egin den lehen saioa. Hama-
GIZA GORPUTZA LANEAN8
zazpigarren mendean, Galileo eta Newtonen mekanikak edozein
arazo konpon zezakeela zirudienean, boladan zegoen palankaz,
sokaz, txirrikaz eta hauspoz egindako antolamendutzat hartzea
gorputza. Harago joan zen Richard Mead medikua (hark artatu-
takoak dira, besteak beste, Ana erregina eta Isaac Newton bera).
1702an argitaratu zuen A Mechanical Account of Poisons (Pozoien
esplikazio mekanikoa) liburuaren hasieran, zera aldezten zuen: ma-
tematika ikertzeak erakutsiko ziela medikuei nola konpondu
medikuntzako arazo ezin konponduzkoak. Ideia interesgarria zi-
rudien, baina Mead-ek porrot egin zuen hura gauzatzen, eta,
hala, hitzaurre zirraragarri baten ondoren, gainbehera etorri zen
liburua, anekdota eta erremedio enpiriko zerrenda amaigabe bat
bihurturik.
Erroman anatomia-irakasle zen Mead-en garaikide batek,
Giorgio Baglivi-k, ikuspegi helduago batetik begiratu zion giza-
kien eredu teknologikoaren baliagarritasunari. Honela idatzi
zuen: «Giza gorputza, bere ekintza naturalei dagokienez, ez da,
zinez, Printzipio guztiz Matematikoen mende dauden Erreakzio
Kimiko eta Mekanikoen Konplexu bat baino. Gorputzaren Egi-
turari arretaz erreparatzen dion edonork Guraizeak ikusiko ditu
Baraila eta Hortzetan, Hodi Hidraulikoak Zain, Arteria eta Bes-
telako Hodietan, Hauspo Pare bat Biriketan, Palanka baten Inda-
rra Muskuluetan,Txirrikak Begi-bazterretan, eta hala beste guz-
tietan».
Bere garaikideak baino zuhurragoa zen Baglivi (eta egungo
bioingeniari asko baino zuhurragoa ere bai), konturatu baitzen
teoria baino garrantzitsuagoa zela praktika. Buru-ariketa interes-
garriak eragin zituzten mekanikaren ideiek, baina osagileei ez zi-
tzaizkien oso baliagarriak gertatu beren lanean. «Ez dugu zertan
GIZA GORPUTZA, INGENIARIAREN IKUSPEGITIK 9
harritu —idatzi zuen— ikusten badugu gaitzen benetako kausak
ez direla inoiz aurkituko Printzipio Filosofiko Teorikoen bidez».
Giza gorputzaren eredu gehiago ere proposatu ziren. Lu-
rrunaren aroan, gorputzaren eredu praktiko bat ondu zuten fi-
siologoek, erregaia barneratu eta energia hainbat modutan era-
biltzen zuen makina termikotzat harturik gorputza. XX. mendean,
berriz, biokimikaren gorakadarekin batera, gorputzaren bizi-fun-
tzioak erreakzio kimiko gisa deskribatzeko ahaleginak egin zi-
ren. Oraintsuago, eredu kimiko hori zabaldu egin da fisika eta
genetikako ideiak bereganaturik, eta biologia molekularra deri-
tzon zientzia berria sortu da.
Aipatu diren eredu horiei guztiei zor die zerbait liburu ho-
netan deskribatu nahi den giza gorputzaren ikuspegi teknikoak.
Garai honetan izan dute ingeniariek, lehen aldiz, gizakien eredu
zehatz bat ontzeko adimen-zolitasuna eta dohain intelektuala.
Ingeniari biomedikoak baditu, gaur egun, bere ikerketetan antze-
mandako diseinu- edo funtzionamendu-akats askori aurre egi-
teko baliabideak ere.
Bi zentzutan erabiltzen ditu ingeniari biomedikoak inge-
niaritzaren ideia eta teknikak. Lehenik, gorputz sanoaren egitura
eta jarduera deskribatzeko eta, ahal dela, esplikatzeko; eginkizun
horretan, ingeniaritzaren hainbat alor ukituko ditu ikertzaileak.
Labur esanda, diseinu-ezaugarri burutsu ugari dituen ener-
gia-iturri autopropultsatu gisa ikusten du ingeniariak gorputza.
Etengabe aldatzen den transmisioari esker, abiadura maila asko-
tan indar guztia emateko gai da makina. Erregai mota askorekin
elika daiteke, eta erreserba handiak ditu. Bere burua konpon-
tzeko zerbitzu landuak eskaintzen ditu, eta bizi osorako lubrifi-
GIZA GORPUTZA LANEAN10
katuta dago. Inoiz egin den edozein tresna elektroniko baino
konputagailu sofistikatuago batek kontrolatzen du aparatu osoa.
Baditu ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sis-
tema landuak ere: 3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzi-
tzaile estereofoniko bat, besteak beste. Zuhaitzetara igotzeko, lu-
bakien gainetik jauzi egiteko eta ezein asmakizun mekanikok
egin ezin dituen maniobra asko egiteko aukera ematen dio giza
animaliari propultsio-sistemak, gurpilen eta beldar-kateen zen-
bait abantaila baliatuz.
Garuna, makinaren kontrolgunea jatorriz, pentsamendu
abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofisti-
katu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da. Oso den-
bora gutxiko berrikuntza da gaitasun hori eboluzioaren den-
bora-eskalan, eta kreazioko gainerako izakietatik bereizten du
horrek gizakia.
Makina hilkorra aztertzean, egiturari erreparatu behar ge-
nioke lehenik; hurrena, mekanismoei, eta, azkenik, kontrolgune-
ari eta diseinua edo errendimendua hobetzeko aukerei. Egitura
eratzen duten gaietan, hezurra da interesgarrienetariko bat inge-
niariarentzat, indarraren eta pisuaren artean egiten duen hautsi-
mautsi onagatik, integraturik duen konponketa-zerbitzuagatik
eta giltzaduretako lubrifikazio-sistema burutsuagatik. Muskuluak,
ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan mo-
tor linealak dira, eta berekin dituzte, beraz, elektrizitatearen eta
kimikaren alorreko ingeniaritzan izan diren aurkikuntza berrie-
netariko bi. Eskeletoaren hezur eta giltzadurekin batera, abiadura
txikiko atzera-aurrerako motor sail bat eratzen dute muskuluek
gorputzaren jarduera fisikoak eragiteko. Larruazala da egiturazko
beste elementu nagusia. Gai sendo hori —lehenengo tanke auto-
GIZA GORPUTZA, INGENIARIAREN IKUSPEGITIK 11
zigilatzailea— ingeniaritzako edozein material baino moldako-
rragoa da. Barruko organo eta ehun delikatuak ingurune gaizto-
tik babesteaz gainera, ingurunea bera kontrolatzen du, ukimena
eta tenperatura baliatuz, eta, lurrinketa kontrolatuaren bidez, gor-
putzaren barne-tenperatura egonkortzen laguntzen du.
Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz ardura-
tzen diren sentipen-organoak andeaturik egongo dira ziur asko
egungo gizakietan, orain ez baitira lehenengo garaietan bezain
baliotsuak bizirik irauteko. Errendimendua, ordea, ikaragarria
dute oraindik. Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu be-
giak, baina askoz leku txikiagoa hartzen du eta guztiz automati-
koak dira kontrolak. Belarria, berriz, sentikorregia dela dirudi,
zaratak eragiten duen haserreak erakusten duenez. Halaber du
belarriak behar baino sentikortasun handiagoa soinuaren altuera-
aldaketekiko. Baina alferrikakoak diruditen ahalmen horiek fin-
tasun handia eskaintzen dute musika entzuterakoan eta balioeste-
rakoan: hain handia ere, ezen gela bete tresna elektroniko behar
baita belarriaren eta garunaren arteko konbinazioaren ahalmen
guztiak ustiatzeko.
Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo
dio ingeniari hidraulikoari, duen diseinu sotilagatik, karga des-
berdinetara aise moldatzeko gaitasunagatik eta fidagarritasun pa-
regabeagatik.Aski da esatea bihotz naturala baino mila aldiz han-
diagoa dela bihotz-bir ika makina, ordu bakan batzuetan
mekanismo naturalaren eginkizunak betetzeko erabiltzen dena.
Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da,
ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta
kudeatua. Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material
GIZA GORPUTZA LANEAN12
sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendi-
mendua.
Sistema funtzioaniztun baten adibide da odol-zirkulazioa,
gorputzean diren beste asko bezala, baina ingeniari proiektugile-
aren ahalmenetik kanpo dagoena. Muntaketa-kate likido, bana-
keta-sare eta hondakinak biltzeko sistema ez ezik, gorputzaren
berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta
infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.
Ingeniaritza kimikoa gailentzen da gibelean eta hesteetan
ere, prozesu konplexuak gauzatzen baitira gune horietan, ten-
peratura baxuan eta laborategian beharrezkoak liratekeen erreak-
tibo indartsuen beharrik gabe.
Garuna, gorputzaren jarduera guztiak kontrolatu eta zain-
tzen dituen organoa, gizakiak egindako edozein sistema elektro-
nikorenak baino ahalmen handiagoak dituen konputagailua da.
Are gehiago, pentsatzeko, hitz egiteko eta sormen artistikorako
gaitasuna duen konputagailua da.
Ingeniaria, hala ere, ez da mirespenaren mirespenez aho za-
balik geratzen giza makinaren aurrean. Ikusten dizkio zenbait
akats ere, bai diseinuan eta bai errendimenduan: lau hankan ibil-
tzetik bi oinen gainean ibiltzera igarotzeari egotz dakizkiokee-
nak batzuk, eta erraz esplikatzen ez direnak beste batzuk. Gorpu-
tzaren berezko egitura eta funtzioa behar bezala ulertuz gero,
ordezko piezak eta bestelako gailuak diseinatzen lagun dezake
ingeniariak bizitza-kalitatea hobetzeko, istripuz edo gaitzak era-
ginda kalteak izan direnean. Hori da ingeniari biomedikoaren
bigarren ardura nagusia, eta garrantzi berezia du gaur egun, tek-
nologia ez baitago medikuntzak izan duen aurrerabidearen mai-
GIZA GORPUTZA, INGENIARIAREN IKUSPEGITIK 13
lan. Munduko ingeniari eta zientzialari gailen gehiago erakartzen
ez bada borroka klinikora, gero eta jende gehiago egongo da bo-
tiken mende bizitzera kondenaturik.
GIZA GORPUTZA LANEAN14