01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz...

7

Transcript of 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz...

Page 1: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1

Page 2: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

7

Tesi bat eta tesi horren dibulgazio-lana.Oso lan ezberdinak dira; zaila izan da biakgaratzea?Biak izan dira gogorrak; neurri ezberdinean,baina biak gogorrak. Tesiak bere zailtasunadu; denboran luzea da, lan gogorra, bainatira. Gero, emaitza horiek dibulgazio-lan ba-tean jartzea ere ez pentsa lan erraza denik.Kostatu zait.

Burua erabat aldatu behar da.Bai, erabat. Hizkuntza aldatu behar da; ezbakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako(tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako artikulua dibulgaziokoadela, eta orduan zientzian erabiltzen nituenterminoak ezin nituen erabili, edozein per-tsonak ulertzeko modukoa izan behar du.Eta, bestalde, hain hitz gutxitan hain emai-tza zabalak jartzea ere oso zaila izan da.

Antxoari buruzko tesia da, AZTI-TECNA-LIAn egina. Pentsa genezake zure tesiakzerikusia duela arrandegietan ikustendugun antxoa-kopuruarekin. Baina tesia-ren lana beste bat izan da, ezta?Helburua da, azken finean, ulertzea urtetikurtera [antxoaren populazioan] gertatzendiren aldaketak zerk eragiten dituen. Bainahorra iritsi baino lehen, pauso txiki batzukeman behar dira, eta tesiaren helburua izanda ikertzea zer prozesuk eragiten duen bizi-iraupenean.

Antxoen barne-belarriko hezur txiki bataztertu duzu, otolitoa. Antxoa berez txi-kia da; nolakoa da otolitoa?Bada, mikrometro bateko tamaina dute, osotxikiak. Imajinatu: antxoak txikiak badira,larbak eta gazteak, are txikiagoak! Larbetan,begi hutsez ezin dituzu ikusi otolitoak, mi-kroskopioaren laguntza behar da. Gaztee-tan, bai.

Bazkaltzeko mahai gainean izaten ditu-gun animaliak dira. Zure kasuan, saltohandia dago laborategitik etxera?[Barreak]. Esan behar dut etxean ere antxoeiotolitoak ateratzen dizkiedala.

Zientziari begira, arrantzaleek kontsumi-tzaileok baino askoz gehiago jakingo duteantxoen biologiari buruz.Bai. Arrantzaleek asko dakite itsasoari buruz(seguru asko, ikertzaileek baino askoz gehia-go), baina beste mota bateko jakintza dahori. Helburu ezberdinak dauzkagu. Nahizeta denak alor berean egon, helburuak ez-berdinak dira.

Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak

“Antxoaren gorabeherak ulertu nahian”

Naroa Aldanondo Aristizabal

IÑIG

O IB

EZ

Naroa Aldanondo (Donostia, 1978). Biologian doktorea. Doktore-tesia AZTI-TECNALIA ikerketa-zentroan egin zuen.

“Hain hitz gutxitan hain emaitza zabalak jartzea ere oso zaila izan da”

04-07 Elkarrizketa2-5 2010:Layout 2 13/4/11 17:32 Página 7

Page 3: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

Aurten izango al da antxoarik? Azken ur-teotan askotan entzun dugu galdera hori.Eta erantzuna ez da erraza. Hainbat urtezBizkaiko golkoan antxoaren arrantza debe-katua egon ondoren, badirudi populazioapixkanaka suspertzen ari dela. Hala ere, krisihorrek agerian utzi du antxoa espezie kalte-bera dela, eta, beraz, kontuz kudeatu beha-rreko baliabidea dela. Arrantzaren eraginaalde batera utzita ere, antxoaren popula-zioak gorabehera handiak izaten ditu urtebatetik bestera. Izan ere, antxoak bizitza la-burra du (3 urte), heriotza-tasa altua, etapopulazioa urteko erreklutamenduaren osomendekoa da; hau da, urtero heldu izaterairisten diren antxoek osatzen dute popula-zioaren gehiengoa (% 70-80). Horregatik,populazioaren gorabeherak ulertzeko, ezin-bestekoa da antxoaren bizitzako lehen fa-seen (larben eta gazteen) biziraupenean,

eta, ondorioz, erreklutamenduan, eragitenduten prozesuak ikertzea. Horixe izan da,hain zuzen ere, tesi honen helburu nagusia.Eta, horretarako, antxoen “kutxa beltzak”ireki eta haietan gordetako informazioa des-zifratu da.

OTOLITOA, ANTXOAREN “KUTXA BELTZA”Otolitoak arrainek barne-belarrian dituztenkarekizko egiturak dira, behar-beharrezkoakespazioan orientatzeko eta oreka manten-tzeko. Esaterako, otolitoei esker jakin deza-ke antxoa batek buruz gora edo buruz behe-ra dabilen. Baina arrainentzat ez ezik,ikertzaileentzat ere izugarri tresna baliaga-rriak dira; izan ere, otolitoen mikroegituraketa konposizio kimikoak arrainen biologiarieta ekologiari buruzko informazio baliotsuagordetzen dute.

Otolitoak proteinaz, eta, batez ere, kaltziokarbonatozko kristalez osaturik daude. Gaihoriek nukleo baten inguruan metatzen diraeraztun moduan, eta arraina hazten denheinean, otolitoa ere haziz doa, eguneroeraztun berriak eratuz. Eguneroko hazkun-tza-eraztun horiek mikroskopioz beha dai-tezkeen banda ilunez eta argiz osatuakdaude; eta zuhaitzen enborretan bezala,eraztunak kontatuz arrainen adina jakin dai-teke (egunetan).

Dena den, hainbat ikerketek erakutsi dutehazkuntza-eraztunen eraketa ez dela egu-nerokoa espezie eta kondizio guztietan. Ho-rregatik, espezie bakoitzerako ziurtatu beharda irakurtzen diren eguneroko hazkuntza-eraztunak benetan maiztasun horrekin me-tatzen direla. Horretarako, laborategian an-txoa-larbak hazi ziren, eta haien otolitoak

12

Naroa Aldanondo Aristizabal / Biologoa

Antxoaren gorabeherak ulertu nahian

Antxoa-larben eta gazteen

otolitoak. Antxoa haziz doan

heinean, otolitoaren forma eta

tamaina aldatuz doaz.

NAROA ALDANONDO

12-15 Tesi artikulua 2010:Layout 2 13/4/11 17:34 Página 12

Page 4: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

aztertuta baieztatu zen eraztunak egunero-ko maiztasunez metatzen direla.

Bestalde, otolitoko hazkuntza-eraztunen za-balera arrainaren hazkuntzaren araberakoada. Hazkuntza azkarreko garaietan eraztunzabalak eratzen dira, eta hazkuntza motele-ko garaietan, aldiz, estuagoak. Hala, egune-tik egunera otolitoetan metatutako eraztu-nek eguneroko hazkuntzaren berri ematenduen patroi bat osatzen dute.

Hazkuntza-eraztunetatik haratago, otolitoenkonposizio kimikoaren azterketak intereshandia piztu du azken urteotan. Izan ere,otolitoaren analisi kimikoaren bidez, arrainekjasandako aldaketa fisiologikoen eta inguru-neko aldaketen berri jakin daiteke. Otolitoen% 90 kaltzio karbonatozkoa bada ere, ure-tan dauden beste hainbat elementu ere me-tatzen dira oso kontzentrazio txikitan (aztar-na-elementuak). Metaketa hori inguruneko

kondizioen araberakoa da, eta otolitoa aze-lularra eta metabolikoki inertea denez, meta-tzen dena bertan gelditzen da betirako. Hala,otolitoan erregistraturik gelditzen da arrainbaten bizitzan inguruneko kondizioak nolaaldatu diren, edo arrain horrek nolako mi-grazioak egin dituen. Esaterako, otolitoko es-trontzio-kontzentrazioa zuzenean erlaziona-tuta dago uraren gazitasunarekin. Eta otolitoosoan estrontzio-kontzentrazioa nola alda-tzen den neurtuta, jakin daiteke banako batgazitasun desberdinetako uretan ibili den.

JAIOTZA-DATAREN GARRANTZIAHala, antxoaren “kutxa beltzetik”, besteakbeste, adina eta, ondorioz, jaiotza-data jakindaitezke. Garrantzitsua da jaiotza-data jaki-tea, jaiotza-dataren arabera ingurune-kondi-zio desberdinak aurkituko baitituzte antxoa-larbek eta gazteek. Izan ere, antxoak osougalketa-sasoi zabala du: martxoan hastenda erruten, eta abuztura arte jarraitzen du;

nahiz eta errutearen unerik gorena maiatzaeta ekaina bitartean den. Bereziki interesga-rria da udazkenera iritsi diren antxoa gazteenjaiotze-data ezagutzea. Izan ere, haiek arra-kastaz gainditu dute heriotza-tasa handiene-ko fasea; eta, beraz, ondoriozta daiteke ba-nako horiek jaio diren garaiko kondizioakegokiak izan direla biziraupenerako.

Hori aztertzeko, hiru urtetako (2004, 2005eta 2006) udazkeneko antxoa gazteen jaio-tza-datak kalkulatu ziren, eta baita haieneguneroko hazkuntza nolakoa izan zen ere.Jaiotza-daten banaketak nabarmen desber-dinak izan ziren hiru urteetan, eta badirudihorrek eragina duela antxoaren errekluta-menduan. Hain zuzen ere, emaitzek iradoki-tzen dute errute-sasoiaren unerik gorenean(maiatza-ekaina) jaiotako antxoek bizirautenduten urteetan erreklutamendua arrakasta-tsua dela. Izan ere, 2005ean, udazkenera iri-tsi ziren gazteen % 40 maiatza eta ekainabitartean jaio zen, eta, hurrengo urtean, po-pulazioa ia hirukoiztu egin zen. Aitzitik,2004an errute-sasoiaren unerik goreneanjaiotakoek ez zuten bizirik iraun, eta, hu-rrengo urtean, erreklutamenduak huts eginzuen; populazioa % 87 txikitu zen.

Otolitoaren eguneroko hazkuntzak aztertu-ta, ikusi zen jaiotza-dataren arabera haz-kuntza-eredu desberdinari jarraitzen diotelaantxoek. Beranduago jaiotakoek hazkuntza-tasa handiagoak dituzte larba-fasean, etamotelago hazten dira, berriz, gazte-fasean.Izan ere, uda-amaieran elikagaiak urriagoakdira, eta horrek mugatu egiten du gazte be-rantiarren hazkuntza. Ondorioz, tamaina txi-kiagoarekin heltzen dira udazkenera (batezbeste 6,54 cm). Lehenago jaiotzen direnek,berriz, denbora gehiago dute hazteko, etalarba-fasean motelago hazten badira ere,

13

EG I LEAREN DOKTORE - T ES IAN O INARR I TUTAKO D IBULGAZ IO -ART IKULU ONENAREN SAR IA

Antxoa gaztearen otolitoa. Mikroskopio

optiko bidez lorturiko irudi honetan,

eguneroko hazkuntza-eraztunak ikus

daitezke. Arrainaren hazkuntza

azkarragoa den heinean, eraztunak gero

eta zabalagoak dira.

NAROA ALDANONDO

Laborategian hazitako 22 eguneko antxoa-larba. NAROA ALDANONDO

12-15 Tesi artikulua 2010:Layout 2 13/4/11 17:34 Página 13

Page 5: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

gazte-fasean aurkitzen dituzten kondizioekhazkuntza azkarra ahalbidetzen dute. Hala,tamaina handiagoa izango dute udazkenean(batez beste 9,91 cm), eta negua pasatzekoaukera gehiago izango dute.

ANTXOA GAZTEEN BIDAIABestalde, aztertu zen udazkeneraino iriste-ko antxoa-larbek eta gazteek egin beharduten bidaia nolakoa den. Bizkaiko golkoan,antxoak produktibitate handiko gunetanerruten du; batez ere Girondako eta Aturri-ko estuarioen inguruan. Udaberrian, inguruhorietan jaiotako antxoa-larbei bi gauzagerta dakieke: estuarioen inguruko uretangelditzea, edo itsaslasterrek plataformatikkanpoko ur ozeanikoetara garraiatzea. Teo-ria onartuenaren arabera, estuarioen ingu-ruan gelditzen direnek aukera gehiago izan-go lukete aurrera egiteko, bertako urakaberatsagoak baitira; kanpora garraiatuakdirenek, berriz, kondizio eskasagoak aurki-tuko lituzkete, eta zaila litzateke larba horiekbizirik irautea.

Aurreko ikerketek erakutsi dute, udaberrian,larbak txikiagoak eta gazteagoak direla kos-taldean (batez ere, estuarioen inguruan), etahandiagoak eta zaharragoak, kostaldetikurrundu ahala. Beraz, badirudi itsaslasterreklarba gehienak ur ozeanikoetara bultzatzendituztela.

Udazkeneko antxoa gazteen banaketa az-tertzean, berriz, plataformatik kanpo gaztetxikiak aurkitu ziren, eta Girondako estua-rioaren inguruan handiagoak. Banaketa horiikusita, pentsa liteke, aipatutako teoriakdioen moduan, Girondan gelditu direnekarrakasta handiagoa izan dutela, kanporaatera direnek baino. Aitzitik, otolitoen haz-kuntza-eraztunak aztertuta ikusi zen urozeanikoetan zeuden antxoa gazteek haz-kuntza-tasa handiak zituztela (0,88 mmeguneko). Girondakoetan, berriz, bi taldebereizi ziren nabarmen: hazkuntza azkarre-koa bat (ozeanikoen parekoa), eta hazkun-tza motelekoa bestea (0,32 mm eguneko).Beraz, batetik, argi zegoen plataformatikkanpo zeuden gazteek kondizio egokiak aur-kitu zituztela, azkar hazten ari baitziren.Baina, bestetik, zergatik zeuden hain haz-kuntza desberdineko bi talde Girondan?

Otolitoen analisi kimikoak argitu zuen hori.Estrontzio-profilek ere garbi erakutsi zutenkostaldeko antxoa gazteak bi taldetan bereiz

zitezkeela. Izan ere, hazkuntza azkarrekoeketa hazkuntza motelekoek profil desberdinazuten. Hazkuntza motelekoek estrontzio-kontzentrazio txikia zuten otolito guztian.Hau da, gazitasun txikiko uretan eman zutenbizitza osoa, estuarioaren inguruan, alegia.Hazkuntza azkarrekoetan, berriz, estrontzio-kontzentrazioa aldatu egiten zen otolitoanzehar. Aldaketa horrek adierazten zuen gazi-tasun handiagoko kanpoaldeko uretara ga-rraiatuak izan zirela, eta, berriz itzuli zirelakostaldeko uretara. Bestalde, kanpoaldeanaurkitutako gazte txikien kasuan ere, analisikimikoak baieztatu zuen kostaldetik kanporagarraiatuak izan zirela, Girondako hazkuntzaazkarrekoak bezala. Baina, kanpoaldekoakGirondakoak baino gazteagoak ziren, eta,beraz, beharbada ez zuten denborarik izan-go oraindik kostaldera itzultzeko.

Hala, esan daiteke larba-fasean plataforma-tik kanpoko uretara garraiatuak diren eta,gero, plataformako uretara itzultzen direnbanakoak askoz hobeki hazten direla, kos-taldeko uretan gelditzen direnak baino. Ho-rren arrazoiak izan daitezke, batetik, uda-berrian eta udan ur ozeanikoak beroagoakizatea (hazkuntzarako hobeak), eta, beste-tik, harrapakinen ikuspen hobeak elikagai-kontzentrazio txikiagoa konpentsatzea. Hauda, nahiz eta plataformatik kanpoko uretanelikagaien kontzentrazioa kostaldean bainonabarmen txikiagoa izan, urak argiagoakdira (kostaldean %50 txikiagoa da ikuspe-na), eta horrek eragin lezake antxoa gaz-teek harrapakinak errazago harrapatzea.Horrez gain, lasterrek kanpoko uretara era-man zituzten eta hazkuntza-tasa azkarra-goa izan zuten aleek osatu zuten antxoagazteen populazioaren % 99. Beraz, aurki-kuntza horiek iradokitzen dute, uste zena-ren kontra, Bizkaiko golkoan plataformatikkanporako larben eta gazteen garraioa onu-ragarria izan daitekeela antxoaren erreklu-tamendu on baterako.

14

Naroa Aldanondo Aristizabal / Biologoa

Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Uni-bertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatu zuen,2005–2009 doktoretza–aurreko bekaren bidez.

Banako beraren otolito-parearekin bi azterketa

egin daitezke: batean, hazkuntza-eraztunen

irakurketa, eta, bestean, analisi kimikoa laser

bidezko ablazio eta espektrometria teknikak

erabiliz. Horrela, bi informazioak konbinatuz,

jakin daiteke banako horrek denboran jasan

dituen inguruneko kondizioak.

NAROA ALDANONDO

12-15 Tesi artikulua 2010:Layout 2 13/4/11 17:35 Página 14

Page 6: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

15

EG I LEAREN DOKTORE - T ES IAN O INARR I TUTAKO D IBULGAZ IO -ART IKULU ONENAREN SAR IA

BIBLIOGRAFIA

Albaina, A., Irigoien, X. (2004). Relationshipsbetween frontal structures and zooplanktoncommunities along a cross-shelf transect in theBay of Biscay (1995-2003). Mar. Ecol. Prog. Ser.284: 65-75.

Allain, G., Petitgas, P., Lazure, P., Grellier,P. (2007). Biophysical modelling of larval drift,growth and survival for the prediction ofanchovy (Engraulis encrasicolus) recruitment inthe Bay of Biscay (NE Atlantic). Fish. Oceanogr.16: 489-505.

Bakun, A. (1996). Patterns in the Ocean: OceanProcesses and Marine Population Dynamics. SanDiego, CA, AEB: University of California SeaGrant, Centro de Investigaciones Biológicas deNoroeste-rekin lankidetzan (La Paz, KaliforniaBeherearen Hegoaldea, Mexiko). 323. or.

Bellier, E., Planque, B., Petitgas, P. (2007).Historical fluctuations in spawning location ofanchovy (Engraulis encrasicolus) and sardine(Sardina pilchardus) in the Bay of Biscay during1967-73 and 2000-2004. Fish. Oceanogr. 16: 1-15.

Borja, A., Fontán, A., Sáenz, J., Valencia, V.(2008). Climate, oceanography, and recruitment:the case of the Bay of Biscay anchovy (Engraulisencrasicolus). Fish. Oceanogr. 17(6): 477-493.

Campana, S.E. (1999). Chemistry and composi-tion of fish otoliths: pathways, mechanisms andapplications. Mar. Ecol. Prog. Ser. 188: 263-297.

Cotano, U., Irigoien, X., Etxebeste, E., Álva-rez, P., Zarauz, L., Mader, J., Ferrer, L.(2008). Distribution, growth and survival ofanchovy larvae (Engraulis encrasicolus L.) in re-lation to hydrodynamic and trophic environ-ment in the Bay of Biscay. J. Plankton Res. 30:467-481.

Elsdon, T.S., Gillanders, B.M. (2002). Interac-tive effects of temperature and salinity on otolithchemistry: challenges for determining environ-mental histories of fish. Can. J. Fish. Aquat. Sci.59: 1796-1808.

Elsdon, T.S., Gillanders, B.M. (2005). Stron-tium incorporation into calcified structures: se-parating the effects of ambient water concentra-tion and exposure time. Mar. Ecol. Prog. Ser. 285:233-243.

Fiksen, Ø., Utne, A.C.W., Aksnes, D.L., Eiane,K., Helvik, J.V., Sundby, S. (1998). Modellingthe influence of light, turbulence and ontogenyon ingestion rates in larval cod and herring. Fish.Oceanogr. 7: 355-363.

Irigoien, X., Cotano, U., Boyra, G., Santos, M.,Álvarez, P., Otheguy, P., Etxebeste, E.,Uriarte, A., Ferrer, L., Ibaibarriaga, L.(2008). From egg to juvenile in the Bay of Biscay:spatial patterns of anchovy (Engraulis encrasico-lus) recruitment in a non-upwelling region. Fish.Oceanogr. 17: 446-462.

Morales-Nin, B. (2000). Review of the growth re-gulation processes of otolith daily increment for-mation. Fish. Res. 46: 53-67.

Motos, L., Uriarte, A., Valencia, V. (1996). Thespawning environment of the Bay of Biscayanchovy (Engraulis encrasicolus L.). Sci. Mar. 60:117-140.

Zarauz, L., Irigoien, X., Fernandes, J.A. (2008).Modelling the influence of abiotic and biotic fac-tors on plankton distribution in the Bay of Bis-cay, during three consecutive years (2004-06). J.Plankton Res. 30: 857-872.

Bizkaiko golkoan antxoa gazteak bi taldetan bana daitezke: larba-fasean itsaslasterrek plataformatik

kanpoko uretara garraiatuak direnak eta, gero, kostaldeko uretara itzultzen direnak (irudian, lauki

urdinez adierazitako eremuetan aurkitu ziren); eta errute-guneetan geratzen direnak (irudian, hiruki

gorriz). Lehenengo taldearen hazkuntza-tasak nabarmen handiagoak dira kostaldean gelditzen

direnenak baino. NAROA ALDANONDO

12-15 Tesi artikulua 2010:Layout 2 13/4/11 17:35 Página 15

Page 7: 01 Azala:Layout 2 13/4/11 17:29 Página 1 - Elhuyar · 2015-04-22 · bakarrik artikulua euskaraz idatzi dudalako (tesia ingelesez idatzi nuen), baizik eta pen-tsatu behar duzulako

16 Kontra-azala:Layout 2 13/4/11 17:26 Página 16