0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X...

28
ELGOIBAR - 1178. zenb. XXVII urtea - 2020-10-30 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta Olatz Urkia

Transcript of 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X...

Page 1: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ELGOIBAR- 1178. zenb. XXV

II urtea - 2020-10-30

Musukoak,komunikaziorako

trabaIbai Etxabe eta Olatz Urkia

1178 azala:Maquetación 1 29/10/20 12:25 Página 1

Page 2: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

Euskaraldiari ekiteko hilabete eskas falta denean

Elgoibarren, orain arte, 558 lagunek eman dute izena

.....................................

412k Ahobizi rola aukeratu dute

146 Belarriprest izango dira

379 emakumezkoak dira

177 gizonezkoak

2 ez-binarioak

16-30 urte artekoak 111 dira

30-50 urte artekoak 273

50 urtetik gorakoak 174

EUSKARALDIA: gure hizkuntza-ohituretan eragiteko ariketa soziala

Izena emateko: euskaraldia.eus

[email protected] 741 626

1178 azala:Maquetación 1 29/10/20 12:25 Página 2

Page 3: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

3EUSKARALDIA:gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ............................

facebook.com/euskaraldiaelgoibar twitter.com/EuskaraldiaElg2 instagram.com/euskaraldiaelgoibar T.me/euskaraldiaelgoibar

azaroaren 20tik abenduaren 4ra 15 egun

"Iruditzen zait Belarriprest txaparekin jendea gehiago animatuko dela niri euskaraz egitera".

- Maite Unzueta -

“Euskarari bultzada ematearenalde nago, eta horregatik era-baki nuen Euskaraldian izenaematea. Euskaraldiko hamai-kakoan parte hartzeko aukeraere eman zidaten, eta hasieranzalantzan egon banintzen ere,etxekoek animatuta, baiezkoaeman nuen. Ni izan nintzenazken letra, eta polita izan zen.

Ahobizi aukeratu nuen orduan, baina, orain, agianBelarriprest izatea aukeratuko dut. Iruditzen zait Be-larriprest txaparekin jendea gehiago animatuko delaniri euskaraz egitera. Dena dela, Ahobizi izateak la-gundu zidan euskaraz gehiago egiten, tarteka ba-daukat-eta gaztelaniarako joera”.

“Proposamen oso polita irudituzitzaidan jendeak kontzientekieuskaraz hitz egiteko, eta partehartzea erabaki nuen. Niretzatoso baliagarria izan zen bene-tan jakiteko zenbat erabiltzennuen euskara nire bizitzan. Nikez daukat arazorik euskarazhitz egiteko, baina gaztelaniarasarri jotzen dut, lanean edo

amarekin eta baita nire bikotea zenarekin ere. Ahobiziizateak lagundu zidan konturatzeko askotan ez delaizaten euskara nire lehenengo aukera. Joera hori al-datzeko ahalegina egin nuen Euskaraldian, eta txapakendu ostean ere saiatu naiz ohitura horri eusten. Nikuste zerbait geratu dela”.

Maite Unzueta Ahobizi Aintzane Gonzalez Ahobizi

“Euskararen aldeko ekitaldi guz-tiak oso garrantzitsuak iruditzenzaizkit, eta horregatik erabakinuen Euskaraldian parte hartzea.Gure partetik ahal dugun lagun-tza guztia eman behar dugulairuditzen zait. Euskalduna naiz,eta euskaraz egiteko ez daukatarazorik, baina Belarriprest iza-tea erabaki nuen, modu horre-

tan nigana etortzen zenari ematen niolako niri euskarazegiteko aukera. Ni saiatu nintzen ahal nuen guztia eus-karaz egiten, baina nire lanean asko egiten dugu gaz-telaniaz eta banekien Ahobizi izateak eskatzen zuenkonpromisoa ezingo nuela bete. Aurten, akaso, anima-tuko naiz Ahobizi izatera, rol hori ere probatzeko”.

“Kuadrillan denok euskaldunakgara, denok Ikastolan ikasi dugueta denok dakigu ondo euska-raz, baina hala ere, gaztelaniazhitz egiteko joera daukagu etahorregatik aukeratu nuen Bela-rriprest izatea. Ez da ohitura ona,baina oso zaila egiten zaigu horialdatzea. Euskaraldiak iraun zuenegunetan saiatu ginen euskaraz

gehiago egiten, baina gero lehengora itzuli ginen. Ka-lean gaztelania asko entzuten da, eta erraza da inertziahorretan jaustea. Guri euskara ez zaigu ahaztu umetanikasi genuelako, baina erraztasuna bai galtzen da. Eki-men hauek ondo daude euskara bultzatzeko, eta aurtenbeharbada Ahobizi izatea aukeratuko dut”.

Ion Zubiaurre Belarriprest Mikel Iñiguez Belarriprest

............................................................. .............................................................

............................................................. .............................................................

..

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 3

Page 4: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

IRITZIA

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iri-tzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzuki-zunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAI-LEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA

Aitor Lauzirika ADMINISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAI-LEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, IñigoLamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ane As-tiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza,Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki goitia, Jose Ramon Cabrera,Alex Segade INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

4

“Positibo” izateak dimentsio berri bathartu duen garai honetan zer pentsa-tua ematen dit gertuko kontaktu iza-

teak suposatzen duenak: gure erlazio orokarrisku izaera hartu du, eta norbaiten zir-kuluan gaudelako deitzen digutenean lo-turak izatearen ohorea baino bestearekikoamorru puntu bat pizten den sentsazioadaukat.

Koronabirusa pandemia global batdela esan genezake, planetako arraza

eta herrialde guztiak bateratugaituena pairatzaile gisa.Klima aldaketaren gaiarekinparekatuko nuke nik: gure esku

dago ahalegin kolektibo bat egi-ten badugu prozesua atzeratzea,

gure ingurune hurbilean behintzat, aha-lik eta ondorio arinenak izan ditzan,baina fenomenoa bera ez dago gureesku eta dimentsio hau kontuan izateagarrantzitsua da. Klima aldaketan pla-neta beraren prozesua eta gure eskueta-tik erabat at dauden faktoreak erebadaude.

Elkarrekin pairatzen dugu eta elkar-tasunak soilik lagunduko digu ahalik etamodu duinenean aurrera egiten. Norba-nakooi arduraz jokatzera dei egiten di-guteean inork jasan beharko ez lukeenpisua bizkarreratzen digute, eta erronka

besterik gabe onartzen badugu, lastersentituko dugu ezinaren ziztada.

Taldearen indarpean norbaiti kalteaeginez gero, erruduntasunak laguntzendigu geure ardura hartu eta egindako kal-tea konpentsatzen. Baina geurea ez denardura bat geure gain hartuz gero, kutsa-tzen garenean errudun sentituko gara gureingurukoen egunerokotasunean sortudugun (hortxe nahasmena) eraginagatik,eta honek inoiz baino bakanago eta zaur-garriago sentiaraziko gaitu geure auto-ais-latze horretan.

Kontuz erruduntasun klase honekin, sin-tomak eta luzera begirako ondorioak sa-kondu ditzake-eta. Elkartasunak sendatzengaitu. Mesfidantza eta erruduntasuna, be-rriz, toxikoak dira eta astindu egin beharditugu egoera honi aurre egiteko.

EDURNE IZAGIRRE Psikologoa

“Elkartasunak sendatzen gaitu. Mesfidantza eta erruduntasuna, berriz, toxikoak diraeta astindu egin behar ditugu egoera honi aurre egiteko”

Erruduntasuna eta bere funtzioak

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 4

Page 5: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

MOTZEAN 5

M

Gezurren, deskalifikazioen eta irainen” ordez “lana, kriti-kak eta iritzi arrazoituak eta objetiboak” emateko eskatudiete Elgoibarko EAJ alderdiko agintariek gainerako

udal taldeetakoei. Elgoibarko EAJko buru Alfredo Etxeberriak etaAne Beitia alkateak eman zituzten azalpenak martitzenean, Ba-tzokian. Bi gertakari aipatu zituzten prentsaurrekoa emateko mo-tiboetan: batetik, Jorge Hernando EH Bilduko zinegotziakFacebookeko Elgoibar Opina orrialdean zabaldutako idatzia.“Gezurrez, desinformazioz, irainez, deskalifikazioz, akusaziozeta manipulazioz betetako idazkia da, objetibotasunik, kontraste-rik eta informazioa bilatzeko ahaleginik txikiena egin gabe ida-tzitakoa. Gaur egun, kanpora begira, bere kargua horrelabetetzeko modua izaten jarraitzen badu, ez gaitzatela bilatu, ezgaituzte-eta aurkituko idazkia zuzendu arte”, esan zuen AlfredoEtxeberriak. Horren harira, Elgoibarko EH Bilduk zer pentsatzenduen ere jakin nahi dute jeltzaleek. Bestetik, Ahal Dugu PodemosElgoibarrek etxez etxe banatu duen argitalpen batean esanda-koak aipatu zituzten. Argitalpen horretan “deskalifikazio pertsona-lak” egitea eta EAJko Elgoibarko hautetsiei eta alderdiari berari“oinarririk gabeko prebarikazio akusazioak” egitea aurpegiratudiote Ahal Dugu Podemosi, eta kargu hartu diote EAJk bere onu-rarako gobernatzen duela esateagatik. Horiek “asmo txarrez” eta“modu interesatuan” egin dituztela uste du Etxeberriak.

Zabaldu duten komunikatuan nabarmendu dutenez, Covidgaitzaz gainera, bada politikan beste gaixotasun bat: “Ahozkoinkontinentzia baliabide gisa erabiltzea”. Eta esan zuten ez dau-dela prest Elgoibarren hori baimentzeko.

EH Bilduren erantzunaBiharamunean ailegatu zen EH Bilduren erantzuna. “EAJk opo-

sizioaren aurka” egindako prentsaurrekoan adierazitako salake-tekin “harrituta” daude ezker subiranistako ordezkariak. "Osodeigarria iruditzen zaigu EAJren erreakzioa; izan ere, badaki etaezagutzen du orain arte udal gobernuarekin izan dugun jarreraelkarlanekoa eta eraikitzailea izan dela, eta, bereziki, osasun-la-

rrialdian gaudenez geroztik. Asko izan dira udal gobernuari he-larazi dizkiogun proposamenak; ez ditu aintzat hartu, eta erantzunere ez ditu egin gehienetan. Askotan eskatu diogu udal gobernuariinformazio etengabea eta lehen eskukoa, eta udal-gobernuak, al-derdi politikoek eta udalerriko eragile ekonomiko eta sozialek el-karrekin lan egiteko foroak edo mahaiak sortzea. Gureproposamen bat bera ere ez dute aintzat hartu”, dio EH Bildukeguaztenean zabaldu zuen oharrean. Ados daude EAJk eginikobaieztapen batekin: deskalifikazioak ez dira politikarako tresnaonak . “Guk ere uste dugu elkarrizketa eta herritarren arazoak kon-pontzeko proposamenak izan behar direla nagusi gure udalerrikoeguneroko politikan. Baina kritika politikoan ere sinesten dugu,egokiak ez diren politikak hobetzeko eta salatzeko tresna gisaulertzen baitugu”, adierazi dute. Orain, “inoiz baino gehiago”,elkarrizketarako eta lankidetzarako garaia dela azpimarratu dute.“Ez da giroa gaiztotatzeko garaia ez eta Elgoibarko herritarreierakundeen arteko desadostasun-sentsazioa helaraztekoa. Horre-gatik, EAJri eskatzen diogu ez iradokitzeko eta ez sortzeko gureudalerrian ez dagoen liskar girorik”.

Bere hautetsien eta alderdiaren kontra esan dituzten “irainak eta deskalifikazioak” salatu ditu EAJk

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 5

Page 6: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

MOTZEAN M6

65 urtetik gora dituztenek, patologia kronikoren bat du-tenek edo haurdun dauden herritarrek, alegia, arrisku-taldeetakoek, urriaren 13az geroztik dihardute

gripearen aurkako txertoa hartzen. Mendaron kontsultategianeman dituzte txertoak eta Elgoibarren Jubilatuen Biltokian,Osakidetzaren saretik kanpo ere egokitu baitituzte guneaktxertoak segurtasunez emateko. Beste berritasun bat ere izanda aurtengo kanpainan, Osakidetzak berak eman baitie hi-tzordua txertoa hartu dutenei. Egunero 160 lagun inguru igaro dira, batez beste, Jubilatuen Biltokitik, 2.000 bat lagun inguru kan-painaren fase honek iraun duen egunetan.

Kanpainaren hirugarren fasea urriaren 31n hasiko da, eta arrisku taldeetakoak ez diren pertsonek hartu ahal izango dute txertoa,dosiak amaitzen diren arte. Osakidetzak jakitera eman duenez, guztira 558.000 dosi dituzte, iaz baino heren bat gehiago, eta bimilioi euroko inbertsioa egin dute. Txertoa hartu nahi duten herritarrek hitzordua eskatu beharko dute dagokien osasun-zentroan: El-goibarko osasun zentroa: 943 032 610 / Mendaroko kontsultategia: 943 756 143.

Arrisku-taldeetakoak ez diren pertsonek hitzordua eskatu beharko dute gripearen aurkako txertoa hartzeko

Jaime Arrese omendu zuten barikuan Gipuzkoako Batzar Nagusietan, hil zutela 40 urte bete ziren egunean

Batzarkide eta Elgoibarko alkate izan-dako Jaime Arrese Arizmendiarrietari ome-naldia egin zioten joan zen barikuanGipuzkoako Batzar Nagusietan, hil zutela40 urte bete ziren egunean. KomandoAutonomo Antikapitalistek hil zuten Arrese1980 urtean, Elgoibarren. Elkarretaratzeisila eta lore eskaintza egin zituzten BatzarNagusietan. Xabier Ezeizabarrena BatzarNagusietako lehendakaria buru zela, Ma-haiko kideek eta EAJ, EH Bildu, PSE-PSOE, Ahal Dugu eta PPkobatzarkide-taldeetako ordezkariek hartuzuten parte ekitaldian. Horiez gain, Mar-kel Olano diputatu nagusia, Foru Gober-

nuko Rafaela Romero eta Jose IgnacioAsensio diputatuak, eta Jon Gambra GizaEskubideen eta Kultura Demokratikoko foruzuzendariak ere izan ziren. Baita ere, JoseAntonio Rodriguez Giza Eskubideen eta

Memoria sailburuordea, Aintzane Ezena-rro Gogora Institutuko zuzendaria, EnriqueUllibarriarana Biktimenganako arretarenarduraduna eta Andrea Arriola, Elgoi-barko Udalaren izenean.

Tokiko Berdintasun Politikak sustatzeko lan saioan hartu du parte Elgoibarko Udalak

Foru Aldundiak antolatuta, Tokiko Berdintasun Politikak sustatzeko lan saioan parte hartu zuten Gipuzkoako hainbat Udalek, tartean,Elgoibarkoak. Ane Beitia alkateak berak hartu zuen parte mahai inguruan, Maribi Joaristi Oiartzungo Udaleko Idazkariarekin eta Kar-mele Gomez Zumaiako Berdintasunerako teknikariarekin batera. Foru Aldundiaren programetan parte hartu duten zenbait udalen es-perientziak partekatu dituzte bertan, eta besteak beste, berdintasuna zeharka lantzearen ideia izan zuten ardatz. Ildo honetan,Udalaren hurrengo erronka Elgoibarko Emakumeen Etxea definitu eta zabaltzea izango dela nabarmendu zuen alkateak. ElgoibarkoUdalak Emakumeen Kontseiluarekin eta herriko beste hainbat taldetako eta arlotako emakumeekin elkarlanean diseinatu du EmakumeenEtxea. Era berean, Aldundiaren zerbitzuetan 2020-2022. urteetarako ezarri diren berrikuntzen berri eman zuten lan saioan.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 6

Page 7: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

MOTZEANM7

Eman ezin izan diren zerbitzuengatik dagokien abonamendu zatiaitzuliko die Udal Kirol Patronatuak erabiltzaileei

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak erabaki du2021eko urtarrilean itzuliko duela aurten eman ezin izan dituzten zerbi-tzuei dagokien kuotaren zatia. Martxoaren 14ko alarma egoerarekin de-

kretatu zuten instalazioen itxieraren ondorioz, abonatuek ezin izan dute hainbathilabetetan Patronatuaren zerbitzuez gozatu. Itzulketa egiteko kontuan izan di-tuzte instalazio guztiak erabat itxita egon diren egunak (86 egun), eta instala-zioak partzialki zabalik egon direnak (112 egun). Bi modu egongo dira diruhori bueltan jasotzeko: 2021ean abonatu izaten jarraitu nahi dutenei, 2020aneskaini ez diren zerbitzuei dagokien zenbatekoa deskontatuko diete 2021ekokuotan. Aldiz, 2021ean abonatu izaten jarraitzeko asmorik ez duten guztiekhorren berri eman beharko dute [email protected] helbidean ur-tarrilaren 15a baino lehen, eta agiri bat bete beharko dute, datuak eman etadagokion zenbatekoa itzuli ahal izateko.

Asteburuko meza ordutegiak

Datorren domekan, azaroak 1, Santu GuztienEguna ospatzen da, eta Parrokiako arduradunekjakinarazi dute meza ohiko domeketako orduanemango dutela, 11:30ean. Egun horretan ohikoaizaten da arratsaldean errosarioa errezatzea,baina Koronabirusaren eraginez, arratsaldekosaio hori bertan behera laga dute. Astelehenean,berriz, Hildako Fededun Guztien Egunean, meza19:00etan izango da.

Hilerrirako bisitak Domu SantuEgunerako ez uzteko eskatu du

Mendaroko Udalak

Domu Santu egunean ere Eusko Jaurlaritzakzehaztutako neurriak bete behar direla gogo-razi du Mendaroko Udalak, eta jende pilake-tak saihesteko, hilerrira egin ohi diren bisitakDomu Santu eguna aurretik edo ondoren egi-teko eskatu die herritarrei. Hau da, bisitak ezuzteko Domu Santu egunerako. Era berean, go-gorarazi die gehienez sei lagun batu ahalkodirela hilerrian ere, gutxienez 1,5 metroko tar-tea gorde behar dutela euren artean, eta gai-nerako segurtasun neurriak ere hartu beharkodituztela.

Koronabirusak baldintzatuko du urriko azken zapatuko feria

Elgoibarko Udalak eta Debemen elkarteak antolatuta, bihar izangoda urriko azken zapatuko feria, baina ez da ohi bezalakoa izango.Koronabirusaren eraginez ezarritako alarma egoerak baldintzatuko dubiharkoa, eta ondorioz, baserritarren salmenta postuak bakarrik jarrikodituzte. Ez dira egongo, beraz, ez umeentzako tailerrak eta eztatxosna ere. Baserritarrak 9:00etatik 14:00etara bitartean egongo diraKalebarren Plazan.

Elgoibarren PCR baheketa masiboak egin ditzatela exijitzeko eskatu dio EHBilduk UdalariElgoibarko EH Bilduk jakinarazi du Ane Beitia alkatearekin hitz egin

dutela eta Osakidetzara jotzeko eskatu diotela, Elgoibarren ere PCRproba masiboak egitea exijitzeko. Elgoibarrek hainbat egun darama-tza pandemiagatik semaforoa gorrian duela, eta EHBilduren ustez, he-rritarren artean kezka handitu egin da. “Ekiteko unea da, neurriakhartzekoa. Ezin gara besoak gurutzatuta egon goragoko instantziabatek neurriak noiz hartuko zain”, esan dute. Horrelako larrialdi batenaurrean, Udalak “parte aktiboa” izan behar duela uste dute. “Ikustenari gara guretik gertu dauden eta antzeko ezaugarriak dituzten udale-rrietan baheketa masiboak egiten ari direla. Azpeitian, Azkoitian, Du-rangon... eta orain jakin dugu Ermuan eta Mallabian ere egingodirela. Eta Elgoibarren?”. Alarma egoeran gaude, eta EHBildutik ustedute ezin dela denborarik galdu: “Azkar eta arin jardun behar duguhelburu bakar batekin: elgoibartarren osasuna zaintzea eta pertsonaahulenak babestea”.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 7

Page 8: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

MOTZEAN8

M30.000 euro jarriko ditu Elgoibarko Udalak “ekintzailetza sustatzeko”

Enpresa jarduera berrien ekimena bultzatzeko, enpresak sendotzeko eta negozio bideragarriak dituztenak mantentzeko dirulaguntzenprograma bat jarri du martxan Elgoibarko Udalak, eta horretarako 30.000 euro inbertituko ditu. Hiru laguntza mota emango dituzte:jarduera ekonomikoa sortzeko; arlo digitala sendotzeko eta eguneratzeko; eta, jarduera ekonomikoen ondorengotzarako. Sorrera-

rako eta ondorengotzarako dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %90ekoa izango da, eta gehienez ere, 5.000eurokoa izango da industria sektoreko enpresentzat, eta 2.500 eurokoa beste sektoreetakoentzat. Bestalde, arlo digitala sendotzeko etaeguneratzeko dirulaguntzei dagokionez ere, zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %90ekoa izango da, gehienez ere, 1.000 eu-rokoa. Gastu hauek 2020ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira. Dirulaguntza hauek elektronikoki eskatu daitezke www.el-goibar.eus webgunearen bitartez, edota aurrez aurre Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana, 2 - 943 741 050). Eskaerak aurkeztekoepea azaroaren 30ean amaituko da.

Martxan da Errigoraren Nafar hegoaldeko uztaeuskarari puzka kanpaina, eta interesatuek azaroaren12ra arteko epea dute saskiak eskatzeko. Iaz be-zala, aurten ere hiru saski egongo dira aukeran: Bel-tza (klasikoa) 50 euroren truke, berdea (ekologikoa)60 euroren truke eta zuria (Berezia) 70 euroren truke.Eskaerak errigora.eus webgunean egin daitezke.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituenekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horre-takoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Bi kanpaina egin ohi dituzte:udaberrian, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina, eta udazkenean, Nafar hegoaldeko uzta Euskarari puzka. Bigarrenkanpaina horretan batzen den diruaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari laguntzeko izaten da. Aurten, baina,ekarpen bikoitza egingo dio euskarari Errigorak. Izan ere, 5 euroko ekarpen gehigarria egiteko eskatuko dute, AEK-ri, Seaskari etaSortzeni emateko, Korrika atzeratzeak, Herri Urrats bertan behera geratzeak eta Sortzenen jaia egin ez izanak eragindako diru-ga-lerak arintzen laguntzeko.

Azaroaren 12ra arteko epea dago Errigorako saskiak eskatzeko

Azpilgoeta auzoan norantza bakarrean zirkulatu ahal izango dute ibilgailuekAzpilgoetako berrurbanizatze obrak direla-eta, urriaren

27tik aurrera, norantza bakarrean zirkulatuko dute autoek Az-pilgoeta auzoan. Mendaroko Udalak jakinarazi duenez, bi-ribilgunetik sartu beharko da eta Arranbidetik irten.Intxarbakoitzako aldapan aparkatu ahal izango da, mendia-ren kontra, baina aldiz, Zelaikua plazara joateko aldapanezingo da aparkatu. Joan zen urriaren 5ean hasi zituztenobrak eta Udalak esan du otsailean amaituko dituztela. Berrur-banizatze proiektuaren ardatza pertsona ororentzako irisgarri-tasuna bermatzea dela nabarmendu dute Udal arduradunek;beraz, eremu osoa maila berean jarriko dute, espaloiak jaitsiz,mailak eta beste elementu batzuk kenduz. Era berean, erramuarbola zaharra dagoen parkearen eremua handitu egingodute, eta, horrela, gune hori erdiguneko plaza bihurtuko. Bertan, berdegune berriak landatuko dituzte, lorontzi, zuhaixka, banku etaabarrekin. Azpilgoeta auzo erdigunean 2.570 m2-ri eragiten dien lanek 282.504,83 euroko aurrekontua dute, BEZ gabe. Irisgarritasunlanez gain, Ur Zerbitzuarekin elkarlanean, euri-uren eta ur beltzen sarea berrituko dute, egungo hoditeria ordezkatuz.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 8

Page 9: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen domekan, eta autonomia erkidegoen eskulaga zuen Covid-aren hedapenari aurre egiteko neurri murriztaileagoak jartzea. Horren harira,astelehenean bertan iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegorako neurriberriak, eta biharamunean sartu ziren indarrean: geroztik, ezin da norbere herritik irten ez

bada lanera edo eskolara joateko, osasun kontuetarako edo mendekoak zaintzeko, baina mugakide diren herrietara joan ahal gara, "jarduerasoziekonomikoak" egiteko. Era berean, eremu publikoan eta pribatuan gehienez sei pertsona elkartu ahal dira, eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitikere ezin da irten, ez eta sartu ere. Etxeratze aginduaren ordutegia ere zehaztu zuen Jaurlaritzak: 23:00etatik 6:00etara. Neurriok hamabosteguneko iraupena izango dute printzipioz.

KORONABIRUSA

1. Etxeratze agindua: Espainiako Gobernuak alarma egoeraezartzean egindako proposamena onartu zuen Jaurlaritzak aste-lehenean: 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean ibili, ez badasalbuespen kasu hauetan: lanera joateko, sendagaiak erostera ir-teteko, medikuarenera edo albaitariarenera joateko, legezko be-tebeharrak betetzeko, zaintza lanetarako eta «ezinbestekoa» denkasuetarako.2. Erkidegoko sartu-irtenak: Espainiako Gobernuaren besteproposamen bat ere indarrean jarri du Jaurlaritzak: ezin da er-kidegotik irten, salbuespen kasuetan izan ezean: lanera, medi-kutara edo ikasketa zentroetara joateko, edo menpekotasunenbat dutenak eta adinekoak zaintzera, azterketa ofizialak egi-tera, epaitegira edo notarioarenera... joateko Zirkulazioari da-gokionez, erkidegotik igaro daiteke, baldin eta beste lekubatera joateko bidaia baldin bada.3. Udalerrietako sartu-irtenak: Itxierekin harago jo du Jaurla-ritzak, ordea, eta ezarri du ezin dela norberak bizileku duenherritik irten: erkidegoko sartu-irtenetarako salbuespen kasu ber-beretan ez bada, ezin da beste udalerri batera joan. Aginduhorrek badu salbuespen bat: mugakide diren herrien arteko mu-gikortasuna onartuta dago, baldin eta banakako gizarte, eko-nomia eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoakegiteko bada.4. Jendea elkartzea: Gehienez sei laguneko taldeak elkar dai-tezke edozein lekutan. Berdin dio toki itxietan edo aire libreanden, berdin dio eremu pribatuan edo publikoan den. 5. Ostalaritza: Tabernek eta jatetxeek 23:00etarako itxi behardute. Nola astebarruan, hala asteburuan. Barran kontsumitzeadebekatu egin dute, eta maskara jateko edo edateko bainoezingo da kendu. Ordutegi muga hori ez dute izango gasolin-degietako tabernek, baina 23:00etatik 06:00etara garraiokoprofesionalei bakarrik eman ahalko diote zerbitzua. Itxita segi-tuko dute diskotekek eta gaueko aisialdiko establezimenduek.6. Elkarte gastronomikoak: Itxita jarraituko dute.7. Joko eta apustu etxeak: Tabernak bezala, 23:00etatik06:00etara, itxita egongo dira.8. Establezimenduak: Gehieneko edukiera adierazi beharkodute jendaurrean, eta neurriak hartu beharko dituzte segurtasuntartea mantentzeko. Gutxienez hiru aldiz aireztatu behar dute

lokala. 20:00etatik 08:00etara ezin dute alkoholik saldu (ostala-ritzan, bai).9. Azokak: Aire zabalean egiten diren azoketan, gehienez pos-tuen erdiak jarri ahalko dira, eta metro eta erdiko distantzia be-harko da postu batetik bestera. Bezeroen joan-etorria ere mugatutaegongo da, distantzia mantentzeko.10. Hilbeilak eta ehorzketak: Beilatokietan ezin dira 30 pertsonabaino gehiago bildu aire zabalean. Barneko eremuetan, berriz,gehienez sei lagun batu ahal izango dira. Ehorzketetan eta erraus-ketetan, aire zabalean 30 lagunekoa da muga, eta barruan,hamar lagunekoa. Uneoro maskara erabili beharko da.11. Kultu lekuak:Ohiko edukieraren erdia bete ahalko da gehie-nez, eta metro eta erdiko distantzia gorde beharko da pertsonabatetik bestera.12. Kultur jarduerak: Erdira jaitsi beharko dute ekitaldia egin nahiden lekuko edukiera, eta ezin izango dira 400 lagun bainogehiago elkartu —aire zabalean, 600 lagun—. Metro eta erdikodistantzia beharko da publikoan daudenen artean (elkarrekin bizidirenek aukera izango dute elkarren alboan jartzeko).13. Kirola: Dekretuak hau dio: Taldeko edozein kirol jardueraeten egiten da. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola. Ba-dira salbuespenak: gimnasioetako ikastaroak taldean egin dai-tezke —maskararekin—, eta onartuta daude lehiaketaprofesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrena-menduak eta partidak ere. Profesionalak ez direnenek gehienezsei lagun elkartu ahal izango dira entrenamenduetan, eta lehia-ketak etenda daude. Kirol instalazioetan, edukieraren erdia beteahalko da gehienez. Eskola kirolari dagokionez, dekretuak dio16 urtetik beherakoentzako kirol jarduera antolatuak etenda gel-ditzen direla.14. Garraio publikoa: Ez dago edukieraren mugarik garraiopublikoetan: Ibilgailuen gehieneko edukiera bete arte sartu ahalizango da jendea. Garraio publikoak 24:00etan du abiatzekoazken ordua, etxeratze agindua indarrean ezarri eta ordubetera.Taxiek eta ibilgailu gidaridunek ez dute ordutegi muga hori.15. Auto pribatua: Ibilgailuan sartzen den gehienezko jende ko-purua joan daiteke autoan. Elkarrekin bizi direnak soilik badoazibilgailuan ez dute maskara jarri beharrik izango; bestela, bai. 6urtetik gorako guztiek jantzi beharko dute maskara kasu horretan.

Herrira mugatuta

9

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:27 Página 9

Page 10: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

KORONABIRUSA10

MARIA ANGELES ZABALA

“Ulertzen dut neurri batzuk jarri behar direla, baina pena ematen dit. 16-17 urtekoseme-alabak dituzten gurasoekin akordatzen naiz, haien egoera zaila iruditzen zai-dalako benetan. Denok izan gara gazteak eta badakigu adin horretan zer nahi/behar duten. Denek nahi dute neska edo mutilak ezagutzea, lagunekin ibiltzea...eta pena ematen didate. Egia esan, adin guztietako jendea daukat orain gogoan.Pertsona edadetuek, esaterako, bakarrik pasatu behar dituzte euren azken urteak.Eta ba al dago hori baino gauza tristeagorik?. Eta ume txikiak? Uste dugu ez direla

ezertaz konturatzen, baina umeak gu baino jakintsuagoak dira gauza askotan eta ustebaino gehiago konturatzen dira. Denera egokitzen dira, inor baino hobeto gainera, eta

dena betetzen dute zintzo, baina guzti honek eragina dauka eurengan ere. Adin bakoitzarimodu batean eragiten dio honek guztiak, eta nik pena handia sentitzen dut”.

Kale inkesta

Larrialdi egoera ezarri du Espainiako Gobernuak eta neurriakgogortu ditu Jaurlaritzak. Zer irizten diozu?

MIGUEL ETXEBERRIA

“Nik ondo ikusten ditut neurri hauek, eta iruditzen zait geuk jarri behar dugulagehiago geure aldetik. Borondate handiagoa. Orain arte ez ditugu erabat beteezarritako neurriak; erdizka gabiltza, eta gehiago egin dezakegu. Neurriakhartzea azkenean denon hoberako da. Kalean sei lagunetik gora ezin biltzeaere ondo ikusten dut, baina etxean lagako nuke. Familiakoak biltzea ez zaithorren arriskutsua iruditzen. Kalean eta tabernetan kuadrillak biltzea bai ikustendut gaizki, gaur batekin eta bihar beste batekin ibiltze hori. Ni neu, badaez-pada, ez naiz horrelakoetan sartzen”.

NAGORE CANCIO

“Neurriak behar direla iruditzen zait, ez dakit hauek diren egokienak edobeste batzuk jarri behar diren, baina argi dago beharrezkoak direla. Orainarte ere bazeuden arauak, baina ikusi da jendeak ez dituela bete eta asko ku-tsatu direla. Gazteen kontra gauza asko esaten ari dira, baina ezin gaituztedenok zaku berean sartu. Gazte asko oso arduratsu ari dira neurriak betetzeneta kontzientziatuta daude koronabirusarekin. Nik ez dut uste arauak betetzeaedo ez adin kontua denik, baizik eta norberaren izaera kontua. Ni neu kezkatutanago, atzera egiten ari garelako berriz. Alarma egoeran gaude berriro, tabernakixteko arriskua dago eta egoera nahiko beltz dago. Nire ustez ondo bete behar dituguneurriak, lehenengo geure burua zaintzeko, baina baita gainerakoenak babesteko ere”.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 10

Page 11: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

KORONABIRUSA 11

ELIAS LARRAÑAGA

“Denborak esango du neurriak eraginkorrak diren edo ez, baina argi dagozerbait egin behar zela. Orain arte hartu diren neurriak ez dira nahikoak izaneta egungo egoerak beldurra ematen du, benetan. Irratian entzun dut Donos-tiako Ospitaleko ZIUko arduraduna berbetan, eta egoera beltz jarri du. Kez-katzekoa da egoera, eta datuak ikusita normala da larritzea. Arduraz jokatzekoeskatzen digute behin eta berriz, eta iruditzen zait ez gabiltzala ondo jokatzen.Gehiago jarri behar dugu gure partetik. Zaila dela badakit, gazteentzako bere-ziki. Gure egunerokoan agian ez daukate horrenbesteko eraginik neurri murriztailehauek, baina gazteenean eragina handia da. Denok izan ditugu 18 urte, eta bada-kigu hori zer den, baina egoera honetan denok egin behar dugu ahalegina”.

JESUS MARI ASTIGARRAGA

“Egoera nola dagoen ikusita, zerbait egin beharra zegoen, baina uste dutagintariak eurak ere apur bat galduta dabiltzala neurriekin. Egoera berria dadenontzat eta ez da erraza neurriak hartzea. Oraingo alarma egoera behin-tzat ez da lehengoa, eta orain “gutxienez” autonomia erkidegoek dute egoerakudeatzeko aukera, arauak norberak bere neurrira egokitzeko ahalmena. Horiabantaila dela iruditzen zait. Dena dela, garrantzitsuena jendeak neurriak be-tetzea izango da, bestela alferrik da. Arauak beteta zerbait hobetuko delakoan

nago. Osasuna garrantzitsua da, baina ekonomiari begiratuta, dena ezin dagelditu. Jendeak lanean jarraitu behar du, derrigor. Herritar asko dago ekonomikoki

estu, eta lanak ematen duen arnas hori laga egin behar zaie. Osasuna eta ekono-miaren arteko oreka lortzea zaila da, baina lortu behar da. Lehenengo osasuna da, du-

darik gabe, baina ezin da jardun ekonomiko guztia gelditu, lehen egin genuen bezala. Egoerakezkagarria da, eremu gorrian gaude eta norberak hartu behar ditu neurriak, izan gazte zein heldu. Jende pilaketak ebitatu,ahalik eta jende gutxienarekin nahastu, distantziak mantendu eta garbitasuna zaindu... Arduraz jokatzea tokatzen zaigu”.

CAMILA ROVIRA

“Neurriak berandu iritsi direla iruditzen zait; egoera hainbeste okertu aurretikhartu behar zituzten. Neurri murriztaile hauek eta gehiago hartu behar direlauste dut, egoera honetan dena delako beharrezkoa. Nire semea Txinan dago,Shangain. BARRENen ere atera zenuten, eta hark aurreratu zuen hona ere iritsikozela han zutena, eta hemen gainera, gogorragoa izango zela. Eta halaxe iza-ten ari da. Hemen nahi duguna egitera ohituta gaude, Txinan ez bezala. Ba-dirudi tabernetara ez bagara joaten edo botila festak ez baditugu egiten, ezdagoela bizitzerik, eta badago. Gazteek adinekoengan pentsatu behar dute etaardura handiagoz jokatu beharko lukete. Guk arauak betetzen ditugu, eta eurek erebete egin behar dituzte. Gazteak ez dabiltza arduraz jokatzen, eta heldu batzuk ereez. Eta horrela gaude! Ni triste eta kezkatuta nago. Senarrari bihotzeko ebakuntza bat eginberri diote, eta ospitaleetan dauden neurriak oso zorrotzak dira. Hori ikusita ez dut ulertzen jendeak nahi duena egitea. PCRproba egin ostean etxean egon beharra dago eta batzuek hori ere ez dute betetzen! Emaitza jakin gabe irteten dira, batekineta bestearekin elkartzen dira eta horrek ondorioak ditu. Une honetan arduraz jokatzea eta neurriak betetzea dagokigu”.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 11

Page 12: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ERREPORTAJEA12

Musukoak ere gortzen duDenoi gertatu zaigu. Maskara edo musukoak jantzita gabiltzanetik nekezago aditzen diegu parekoei. Denok egin dugu: uneren batzutanmaskara jaitsi dugu, parekoarekin komunikatzeko. Bada kolektibo bat, baina, bereziki sufritzen duena gai honetan. Gorrentzat, entzutenez dutenentzat nahiz desberdin entzuten dutenentzat, benetako amesgaizto bihurtu dira musukoak. Komunikaziorako hesi zaizkie maskaraketa haiek erabiltzeko derrigorrak bizimodua zaildu die, lehenaz gainera. Ezin dituzte ezpainak irakurri, eta aurpegiko espresioa ezkutatuta,zeinu hizkuntza erabiltzeko ere zailtasunak dituzte, aurpegi-eskuetan darabiltelako hitza zeinu hizkuntzan.

- AINARA ARGOITIA -

Olatz Urkia eta Ibai Etxabesenar-emazte gorrak.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 12

Page 13: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ERREPORTAJEA 13

Gorrak dira Ibai Etxabe (Elgoi-bar, 1982) eta Olatz Urkia(Azpeita, 1982) senar-

emazteak, baina lehen begiratuanzaila da igartzen. Audifonoarekinondo moldatzen da normalean Ibaiaurrez aurreko elkarrizketetan, bainaIbairentzat laguntza handia dena traba da Olatzentzat, audifo-noak are gehiago gortzen dituelako haren belarriak. Probatu zi-tuen umetan, eta burua lehertzerainoko mina eragiten zioten:“Audifonoarekin dena zen kolpe-hotsa, dena zarata”. %45eko en-tzumen urritasuna dauka Ibaik eta %58koa Olatzek. Sortzez diragorrak, eta belarriko gailuarekin edo gailurik gabe, parean dute-naren ezpainak irakurri ahal izatea funtsezkoa da haientzat ko-munikazio egoki baterako. Musukoek, baina, estali dizkiete ahoguztiak, ezkutatu dizkiete ezpainak, eta lehenaz gainera, zailduegin zaie egunerokoa. Zaildu, lehen ere errazik ez zutelako. “Gal-duta” sentitzen dira, “baztertuta”, eta gorrek dituzten zailtasunakbistaratzeko asmoz eman dute elkarrizketa ere, gorren kolektiboa“ikusgarriago” egiteko. Jaiotzetik bertatik ohituak daude gainera-kook baino ahalegin handiagoa egitera egunero, bai eta azalpengehiago ematera ere, eta gertatu zaie gaur ere, hasierako agurrakegiteaz batera. “Ez dizugu ulertu. Maskara jaitsiko bazenu apurbat...”, zuzendu zaizkio kazetariari. “Badakigu zer ari garen es-katzen eta ez zaigu erraza, badakigulako hein batean arriskuanjar ditzakegula parekoak musukoa kentzeko eskatzean, baina mo-mentuan ez daukagu beste biderik”. Maskara derrigorrez jantzibeharrak eta aurrez aurreko zerbitzu asko bertan behera geldituizanak “izugarrizko mina” egin diela adierazi dute eta “ikaragarri”zaildu diela bizimodua. “Etsita sentitzen gara askotan”.

“Zuek, edozer behar duzuela, beti daukazue telefonoz dei-tzeko aukera; guk, ez, eta orain edozein izapide egiteko, telefo-noz deitu behar da leku guztietara”, zehaztu du Ibaik. “Senideenlaguntzarik gabe, galduta gaude. Nire ama da momentu honetangure babes handiena, gure bitartekaria, gure interpretea. 69 urtebeteko ditu amak azaroan, eta gaur, noan leku guztietara lagun-tzen dit: udaletxera, bankura, pediatrarenera... baina berak eresarri esaten digu ez dela mundu honetan betiko izango”, gehitudu. Autonomo izan nahi dute. Gustatuko litzaieke anbulatorioan,banketxean edo beste edozein zerbitzutan hitzordu bat eskatubehar dutenean, bakarrik moldatu ahal izatea. Edo goizaldekoordu txikietan umeren bat ondoezik jartzen zaienean larrialdi zer-bitzuetakoekin zuzenean komunikatzea, ama edo etxeko besterenbat esnatzen ibili beharrean. Izan ere, herritarrei larrialdi egoere-tan laguntza azkarra eta eraginkorra emateko martxan jarri zuten112 telefono zenbakia ere “hutsa” zaie entzun ezin dutenei.“Proba egiteko eskatuko nizueke. Jantzi kasko on batzuk eta ibilihaiekin hamar egunez. Ez okurritu min hartzerik”.

Autonomia nahi dutela diote behin eta berriz, baina eskubidezdagokien aukera-berdintasuna da eskatzen ari direna. “Aplikaziobat sortzea eskatzen dugu batetik, eta bestetik, zerbitzu publikoa

ematen duten lekuetan, harrerako batekgutxienez maskara gardena janztea”. Be-rehalakotasuna eskaintzen duen aplika-zio bat behar dute. “Whatsappaesaterako sekulako erreminta bihurtu daguretzat komunikaziorako, bereziki nireemaztearentzat, nik baino askoz zailta-

sun handiagoa duelako hitzez gauzak adierazteko”, nabarmendudu Ibaik. Egunero gainditu beharreko oztopoak zerrendatzen hasidira eta amaigabea da zerrenda, are gehiago orain, pandemiaegoeran. Ondorio bat nabarmendu dute: “Informazio asko gal-tzen dugun irudipena izaten dugu beti, eta tamalez irudipenabaino gehiago da”. Bederatzi hilabete eta 7 urteko seme-alababiren guraso dira, eta Olatzek aitortu du ama denetik burukominhandiagoa zaiola hori, seme-alaben hezkuntza prozesurakolehen mailako informazioa galtzen ari den sentsazioarekin bizibeharra. Pandemia hasi zenetik e-postaz komunikatzen diraIkastolarekin esaterako, eta ondo moldatzen dira, baina lehen,aurrez aurreko batzarretatik “triste” itzultzen zen sarri etxeraOlatz, eta orain ere gertatzen zaio ikastolatik edo parketik buel-tan. “Erdia inguru galtzen dut, badakit, eta kezkatzen nau ho-rrek. Semearen gelakideen gurasoen atzetik ibiltzen naiz gerobeti, zalantzak argitzeko. Estimatzen diet ematen diguten lagun-tza”. Seme-alabez ari direla igarri-igarrikoa zaie kezka. “Osomomentu gogorrak pasatu ditugu semearekin gure entzumen urri-tasunagatik. Orain, 7 urterekin, badaki adibidez ondo ahoskatubeharra duela amak ulertuko badio. Baina, lehen, ez, eta ho-rrek izugarri frustatzen eta amorrarazten zuen. Ez da errazaizan”.

Hitza eta zeinu hizkuntza erabiltzen dituzte etxean komuni-katzeko, baina ahozko komunikazioa lehenesten dute, ahalduten guztian. “Iruditzen zaigu hori landu behar dugula, umeeklehenengo hitza behar dutelako”, dio aitak. “Aitarekin hobetomoldatzen da orain ere semea, baina nik gauzak azaltzekozailtasun handiagoak dauzkat eta une askotan semeari zailazaio onartzea. Baina asko laguntzen digu”. Denda eta beste-lakoetan sarri egokitu zaio haurrari gurasoentzako interpretelanak egitea, eta kezkatzen ditu horrek ere zenbaitetan aita-amak. “Nik beti esaten dut 10 urte egiten dituenerako sekulakoheldutasuna izango duela gure semeak, baina ez genuke kargaizan nahi harentzat”, dio aitak. Konponbide erraza ikusten diotehorri. “Badakigu ezin diogula jende guztiari maskara gardenakerosteko eskatu, baina gutxienez erakunde publikoetan, harrera-lanetan ari direnetako batek jantzi beharko luke, edo izan be-harko luke eskura bat”. Eurek ere erosi zituzten lau etxerako,15na euro ordainduta. Eurek bientzat, semearentzat eta Ibairenamarentzat erosi zituzten, baina gainerako guztiek ahoak esta-lita baldin badituzte, ezer gutxirako balio die. “Are gutxiagomaskara eskas hauek. Janzteaz batera lurruntzen dira, eta lauso-lauso jartzen dira. Gainera ez daude homologatuta. Maskaragarden onak eta homologatuak behar ditugu”.

“Zuek, edozer behar duzuela, beti daukazue telefonoz

deitzeko aukera; guk, ez, eta orain, edozein izapide egiteko

telefonoz deitu behar da leku guztietara. Galduta gaude”

- IBAI ETXABE -

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 13

Page 14: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

MASKARA GARDEN HOMOLOGATUEN BEHARRA

Bat dator Anne Etxeberria ere (Elgoi-bar, 1982). “Maskara garden homolo-gatuak behar ditugu, seguruak etalurruntzen ez direnak”. Etxeberriak gogo-rarazi du martxotik dabiltzala gorren elkarteak maskara gardenhomologatuak sortzeko eskatzen Eusko Jaurlaritzari, baina oraindikez daudela. “Agindu zuten ikasturte hasierarako izango zirela,enpresa batekin hasiak zirelako lanean, baina azaroan gaudeesate baterako, eta oraindik arrastorik ez dago”, esan du haserre.Semea [Unax] gorra dute Annek eta Santik [Carrascosa]. “Unaxekez du ondo entzuten eta gorra da. Gorra izateak ez du esan nahiezer entzuten ez duenik, baina. Entzuten ez duenari edo desber-din entzuten duenari esaten zaio gorra”, argitu du aurreraegin aurretik Annek. Hipoakusia diagnostikatu zioten Unaxieta geroztik hamaika ate jo dituzte informazio eta balia-bide eske gurasoek.

Unaxek berak ematen die indarra gurasoei. “Txa-peldun bat da. Txapeldun batzuk dira. Zentzumenbat falta arren, beste gaitasun batzuk gara-tzen dituzte mundu honetan aurrera egi-teko”, dio amak, semeaz harro.Audifonoak erabiltzen ditu Unaxek bost hi-labete zituenetik eta aurrez aurreko elka-rrizketetan, distantzia motzera etainguruan zarata handirik izan ezeanondo moldatzen da entzuteko, bainaUnaxentzat ere, oso lagungarria dahizketan ari zaionaren ezpainak irakur-tzea. Maskara beste hesi bat gehiagoda komunikaziorako eta inork gutxikjarriko du, gaur, hori zalantzan.“Zeinu hizkuntza ere zailtzen du,aurpegiko espresioa galtzen de-lako”, zehaztu du horren hariraAnnek. Ahoz komunikatzeko gai denarren, zeinu hizkuntza irakasten arizaizkio Unaxi Aransgin, Gipuzkoakopertsona gorren familien elkartean, Ber-garan.

“Guretzat amesgaizto bat izan da maskararen erabi-lera derrigortu izana”, gehitu du. Etsita eta egoerak gainahartuta gogoratzen du Annek semea, maskararenerabilera derrigortu zuten egunaz oroi-tzen denean. “Egun horretan hirubat aldiz jaitsi zidan Unaxekmaskara kokots pareraetxerako bidean, ez zida-

lako ahorik ikusten. Etxeratu gineneanazaldu nion hurrengo egunetik aurrerakalean denek jantzi beharko zutela etakosta zitzaion onartzea. ‘Zergatik?’,‘Zergatik?’ galdetzen zigun behin etaberriz, etsita”. Geroztik, Annek mas-kara gardena erabiltzen du semeare-

kin komunikatzeko, nahiz eta zehaztu duen leku itxietan eta birenarteko elkarrizketetan maskararekin ere ondo moldatzen delasemea. “Zarata dagoenean eta distantziara hitz egiten dioteneansortzen zaizkio zailtasunak, ezpainak irakurri ezin baditu”. Etagehitu du: “Arazorik gabe entzuten dugunok ez gara konturatzenzer ahalegin egin behar duten, zenbaterainoko traba zaien mas-kara gorrei, inguruan entzumen urritasuna duen norbait egokitu

arte”. Eta gertatu zaio egoera desero-soak bizi beharra ere horren

kontura. Kalean maskaraerabiltzea gomenda-

garria baino ezzenean batek

b a i n ogehiagok

hartu

ERREPORTAJEA14

“Maskara erabiltzera derrigortu gintuzten egunean hiru aldiz jaitsi zidan Unaxek

musukoa kokots parera etxerako bidean,

ez zidalako ahorik ikusten’”

- ANNE ETXEBERRIA -

Anne Etxeberria, Alemaniatik ekarritako maskara gardenarekin.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 14

Page 15: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ERREPORTAJEA 15

zion kargu Anneri, gabe zebilelako.“Supermerkatura joateko-eta janztennuen bakarrik Unaxekin nengoene-tan”. Orain, berriz, maskara gardenaerabiltzen duenetik, batek bainogehiagok pentsatu du “modernoa-goa” delako janzten duela maskaragardena. “Oker daude. Beharra da”. Maskarak ere hamaika etabi probatu ditu Annek, topatu dituen denak, baina ganorazkobakar bat ez du aurkitu gaur artean. “Kalean ere gelditu izan dutjendea nik, maskara gardenekin ikusi ditudanean”, dio. Oraingehien erabiltzen duena Alemanian ekoitzitakoa da, eta Bilbokoenpresa baten bidez ekarri du, 26 euro ordainduta.

Maskara gardena erabiltzen dute Unaxen amak, eta mas-kara gardena erabiltzen dute Unaxen irakasleek ere ikastolan.Maskara gardenak, baina, ez daude homologatuta, etahorrenbestez, babes neurri gehigarriak erabili behardituzte gaur gaurkoz irakasleek, maskara garde-nak jantzi nahi badituzte: metakrilatozko man-para eta segurtasun tartehandiagoak, esaterako. Gai-nera, gainerako ikasleenganagerturatzeko maskara aldatubehar izaten dute irakasleek,ezin baitute maskara gardena-rekin gerturatu. Baina Unaxenlagun guztiek maskara arruntakerabiltzen dituzte, eta gelan,distantzia jakin batera jarritadaude bata bestearengandik.Eta jakina, distantzia eta maskarak tarteko direla, Unaxek “in-formazio asko” galtzen du. “Askotan konturatu ere ez da egingogelakideak hitz egiten daudenik... Zer esango dizut ba? Go-rren hezkuntza eskubideak ez dira inondik inora bermatzen”.Annek aipatu du etxean baloratu zutela Unaxen gelakide guztieimaskara gardenak erostea ere semearen hobebeharrez, bainalaster jabetu zirela homologatuta ez egotean ezin zituztela gai-nerako umeak maskara gardenak erabiltzera behartu, ez etaerabiltzeko eskatu ere haien gurasoei. Hala ere, gelakide ba-tzuen gurasoak gerturatu zitzaizkien erosteko interesa agertuz.“Ikaragarri estimatu nien hori eta nahi nuke hori publikoki hemen

esatea. Eta eskertu nahi nioke IMHri ere, pantaila garde-nak eman izana”.

Edonola ere, arazoa ez da ikastetxera muga-tzen. Kalean ere maskara arruntak erabiltzen di-tuzte haurrek jolasean eta jolasa erekonplikatzen zaio batzuetan Unaxi. “Tal-dean jolasean ari direnean ez da errazahaurrak konturatzea, eta horregatik hun-kitu ere egiten naiz ikusten ditudanean

Unaxen lagunak maskara apur bat jaistennire semeak entzun ditzan. Distantziarahitz egitean, jabetzen ez bada berari arizaizkiola, Unaxek ez du entzuten. Gertu-ratu egin behar zaizkio, keinu bateginda-edo. Distantziara eta maskarajantzita zaila zaio entzutea. Komunika-

zioa erraztuko genioke maskara garden homologatuak izangobagenitu”. Medikuarenera edo kontsultetara gurasoen eskutik jo-aten da Unax momentuan eta gaur gaurkoz ez du aparteko ara-zorik leku horietan, gurasoen laguntza duelako halakoetarako etazaratarik gabeko lokaletan ez duelako arazorik aurrez aurreko el-karrizketetan bakarrik moldatzeko. Baina kezka hori beti dute gu-rasoek. Moldatzen ote da? “Atzo bertan galdetu nion nolamoldatzen den adibidez litxarkeri erostera doanean, eta ondo

moldatzen dela erantzun zidan, baina badaki halakoetanbestela maskara apur bat jaisteko eskatu behar diola

parean duenari. Hitz eginda daukagu hori”. Administrazioari zuzendu diote eskaera Unaxen

gurasoek. Gorren inklusiorako gaiak aintzathartzeko eskatu diote. “Administrazioa-rentzat gorrena kolektibo txikia da eta

ez diete lehentasunik ematen haienbeharrei, gutxiago oraindik diruajarri behar bada. Bukle magnetikoa,esaterako, eraikin publiko guztietanegon beharko litzateke eta ezdago”. Sistema hori inplantatuta,edozein itxarote gelako bozgorailu,hitzaldi eta antzerki zein film zuze-

nean audifonora konektatzen dira ulermena erraztuz. “Gero etajende gehiagok erabiltzen ditu audifonoak eta garratzitsua da”.Elgoibarko Udalaren 2018ko irisgarritasun planaren kopia ateradu, han ere jasota dagoela erakusteko. Eraikin publikoetako itxa-roteko gela eta aretoetan bukle magnetikoa jarri behar dela ze-haztuta dator planean. “Baina errealitatea urrun dago hortik. IazHerriko Antzokian bukle magnetikoa inplantatzeko eskaera eginnuen (3.000-5.000 euroko kostua dauka). Denboran luzatukozela erantzun zidaten eta zaila ikusten zutela urte hartan jartzea,kamerinoak berritu behar zituztelako (50.000 euro). Aurten jarridute, baina zalantza daukat EH Bilduk eskatu izan ez balu, jarritaizango ote genukeen”, esan du. Irisgarritasun planetan jasotakoakbetetzen ez direla ikusteak amorrarazten du Anne: “Aita Agirrekulturgunea eraikin berria da, eta hasieratik izan beharko lukebukle magnetikoa sartuta, baina ez dago”.

Eskean ibili beharra ez dute ulertzen, eskubidez dago-kiena ari direlako eskatzen. “Aukera berdintasuna eskatzendugu; ez gehiago. Gure semeak eta entzumen arazoak di-tuzten gainerako pertsonek ingurukoekin komunikatu ahal iza-teko bideak jartzeko eskatzen dugu. Ez da gauza handia”.

“Aukera berdintasuna eskatzendugu; ez gehiago: Gure semeaketa entzumen arazoak dituzten

gainerakoek ingurukoekin komunikatu ahal izateko bideak

errazteko eskatzen dugu’”

- ANNE ETXEBERRIA -

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 15

Page 16: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ELKARRIZKETA16

“AEKrentzako kolpe itzela izango da Korrika ez egitea”

u ALFONSO EUGI eta AMAIA LARRAÑAGA ELGOBARKO AEK EUSKATEGIKO ARDURADUNAK

wDatorren urtean egitekoa zen Korrika 2022ra atzeratzekoerabakia hartu du AEK-k. Zein izan da arrazoi nagusia?

Segurtasunik eta bermerik ez dagoelako atzeratu dute. Zuhur-tziagatik, segurtasunagatik eta erantzukizunagatik hartu behar izanda erabakia. Azken batean, ez dago bermerik gaur ondo dago-ena hemendik astebetera ondo egoteko, eta, agian, Korrika ezinda pasatu herri batetik. Egoera hain aldakorra den honetan, era-baki dugu urtebete atzeratzera 22. Korrika.w Nola hartu duzue berria Elgoibarko AEK euskaltegian?

Batetik, pisu bat albo batera laga dugula sentitu dugu, bestelaere kurtso hasiera zoramena izaten delako, eta, aurten, aregehiago. Korrika lan estra eta boluntarioa izaten da AEKideon-tzat, egunerokoari gehitu behar izaten dioguna. Bestetik, ederkiasko dakigu Korrikak duen helburuetako bat, zoritxarrez, oraindikere, bitarteko ekonomikoak lortzea dela, eta Korrika izaten denurteari eta hurrengoari dagozkien aurrekontuetan eragina izatenduela. Behar-beharrezkoa dugun bitartekoa da, eta diru hori ezizateak ondorioak izango dituela badakigu, eta oraingoz ez da-kigu zehazki nola beteko dugu galera ekonomiko hori. Kontu ho-netan erakundeek ere izango dute zer esana eta zer egina, aintzathartuta, azken edizioetan, erakundeetatik Korrikak jaso izan duenbabesa, eta, erabaki hau hartu bada, ez delako izan kapritxoz,baizik eta zentzuz jokatzearren.

w AEK-ren ekimen nagusia da Korrika. Nola eragingodizue atzeratze horrek? AEKrentzako kolpe itzela izango da Korrika ez egitea. Dau-kagun abantaila da erakunde dinamikoa garela eta beti ego-kitu izan garela egoera berrietara, onetara eta txarretara.Orduan, uste dugu jarraituko dugula gure zerbitzua %100ean ematen arlo guztietan. w Eta, euskarari zein kalte eragingo dio Korrika ez egi-teak?

Korrikaren helburu ekonomikoa aipatu dugu aurrez, bainaKorrikaren beste helburuetako bat, hain zuzen, herritarrak eus-kararen inguruan kontzientziatzea da. Beraz, Korrika egingoez dugunez, kontzientziatze hori ere hortxe geldituko da. Eus-kararen egoera, erabilera batez ere, argi gorria piztuta ge-ratuko da, berdera pasatzeko aukera hori gabe, izan ere,eta datuek diotenaren arabera, jendeak, gehienbat, kaleanhitz egiten du euskaraz, eta Korrika zerbait bada, kalearekinlotutako ekimena da. w Korrikaren ordezko beste ekimenen bat egiteko aukera-rik egongo dela iruditzen al zaizue?

Oraingoz, guk dakigula, ez da puntu hori jorratu.Akaso,aurrerago aztertuko dugu. Dena dela, orain “kalera” jotzekoaukera Euskaraldiak emango digu.

Datorren urtean egitekoa zen Korrikaren 22. edizioa urtebetez atzeratzea erabaki du AEK-k, koronabirusaren pandemiak hala behartuta.Horren harira, Elgoibarko AEK Euskaltegiko Alfonso Eugi eta Amaia Larrañagarengana jo dugu, 2021eko Korrika ez egiteak izangodituen eraginei buruz galdezka.

- AINHOA ANDONEGI -

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 16

Page 17: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

17

1946

Mendaroko Alkorta baserriko senideen argazkia dugu gaurkoa, Jose Mari Urainen argazki artxibokoa. Datatu gabeada berez argazkia, baina Urainek dio berak 18 urte zitueneko argazkia dela, eta hortaz, 1946. urtean egindakoaizan behar duela. Jose Mari bera eta anaietako bat ez beste senide guztiak hilak daude. Ekarri ditzagun gogora

Alkortako senide hauen izen-abizenak.Beheko lerroan: Francisco Urain (=) eta Maria Lazkano (=) senar-emazteak, seme-alabez inguratuta. Goiko lerroan: Jose

Mari, Jose (=), Santi (=), Patxi (=), eta Julian. Erdiko lerroan: Manuela (=), Mainixi (=), Pedro (=), Kontxita (=), eta Josefa (=).

GAAI BATEAN

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 17

Page 18: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ELKARRIZKETA18

“Pertsona askok oztopoak jartzen dituzte lan-arrazoiengatik, baina azaltzen diegu

osasun publikoko arazo bat dela”

Koronabirusaren kontrako borrokan ezinbesteko lana egiten ari dira aztarnariak, positibo eman duten herritarrenkontaktuak azkarrago atzemateko eginahalean ari direlako. “Familian eta gizartean” detektatutako kasuak jasoeta kudeatzen dituzte, lan-arloan atzemandako kasuak prebentzio-zerbitzuek eta Osalanek, aztertzen dituztelako.Eta aztarnarien egitekoa zein den hobeto ezagutzeko Debabarreneko ESIko aztarnariengana jo dugu argibideeske. Talde osoaren izenean, Laura Martin Roca koordinatzaileak erantzun die gure galderei, idatziz.

w Gure eskualde osoari ematen diozuezerbitzua Debabarreneko ESIko profe-sionalok. Zenbat profesional zarete,zein arlotakoak? Nola zaudete antola-tuta? Non duzue egoitza eta zein dazuen lan-eremua?

Aste honetatik aurrera, taldean 12 pro-

fesional gaude. Eibarko Ospitaletik lanegiten duten gizarte-langile bat, 4 erizain,6 fisioterapeuta eta administrari bat di-tugu, astelehenetik igandera 8:00etatik22:00etara. Gainera, sarean lan egitendugu, hau da, gure eskualdeko kasuakamaitzen baditugu, beste erakunde bati

laguntzen hasten gara, eta alderantziz.Beste erakunde batek bere positiboak ku-deatzen amaitzen badu, beste erakundebati laguntzen dio. Lankidetza-lana egitenda sarean, erakunde batzuek beste ba-tzuei lagunduz; erakunde bakoitzak sareorokor baten barruan lan egiten duen bere

- AINARA ARGOITIA -

u LAURA MARTIN ROCA DEBABARRENEKO AZTARNARIEN TALDEKO KOORDINATZAILEA

Debabarreneko ESIko aztarnarien taldea.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 18

Page 19: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ELKARRIZKETA 19

“mini” sarea du. w Gauza jakina da koronabirusean po-sitibo eman dutenen kontaktu estuakahalik eta azkarren detektatzea delazuen egiteko nagusia, transmisio-kateaeteteko, baina zeintzuk beste eginkizundituzue?

Guk familian eta gizartean detektatu-tako kasuak jaso eta kudeatzen ditugu,positiboa eman duenarekin harremanetanjartzen gara eta miaketa egiten dugu, hauda, gaixotasunaren eraginpean egondiren pertsonak identifikatu, informatu etakudeatzen ditugu, transmisioa prebeni-tzeko eta geldiarazteko. Gainera, egu-nero Osakidetzako osasun publikoko,epidemiologiako eta koordinazioko tekni-kariekin koordinatuta lan egiten dugu. Ho-riekin batera, gure ESIkokoronabirus-fokuekin zerikusia izan deza-keten kasuak ere baloratzen ditugu. Besteherrialde batzuetatik datozen pertsonakgure udaletan erroldatzeari buruzko da-tuak ere jasotzen ditugu, baheketa bidezegiten den PCR bat tramitatzeko. Eskaeraizapidetu eta emaitzaren berri ematendugu.w Nola hartzen dute herritarrek zuendeia? Eta zeintzuk izaten dira deia jaso-tzen duten herritarrek egin ohi dizkizue-ten galdera nagusiak?

Era guztietako erreakzioak daude. Po-sitiboak direla jakin ondoren laguntzekooso prest dauden pertsonak daude, baieta era guztietako oztopoak jartzen dituz-ten pertsonak ere; horiekin enpatizatzeaoso zaila da, eta batzuetan ez dugu lor-tzen. Pertsona askok oztopoak jartzen di-tuzte lan-arrazoiengatik, baina azaltzendiegu osasun publikoko arazo bat delaeta baja justifikatuta dagoela.w Zabaldu zen hasieran jende batekuko egiten ziola bere kontaktu estuakizan direnen izenak emateari, arrazoiezberdinak tarteko. Zer suposatzendute traba horiek zuentzat? Nola egitenduzue jatorrira iristen saiatzeko?

Denbora behar da, behin eta berrizadierazi behar baitzaie sintomarik ez iza-teak zer ondorio izan ditzakeen kuadri-llan, familian, udalerrian… eta kontaktu

estuak izan direnen izenak ezkutatzeaktransmisio-katea moztea ezinezko egitenduela.w Zein irizpide erabiltzen dituzue per-tsona bat kontaktu estua dela erabaki-tzeko?

Kontaktu estua da kasuaren leku be-rean egon den edozein pertsona, 15 mi-nutu baino gehiagoan 2 metro bainogutxiagora. Gainera, auto berean bi-daiatu duten pertsonak kontaktu estutzatjotzen dira. Gainera, beste irizpide batzukerabiltzen dira, hala nola espazio irekiaketa itxiak, aireztapena duten espazioak,espazioaren metro koadroak eta egitenden jarduera mota.

w Maskara erabiltzea, positiboa denhorrekin kontaktua espazio itxian edoaire librean eduki izana… Zalantzakere sortzen dira batzuetan. Demagunbulego itxi batean, mahaitik mahairametro eta erdiko distantzia manten-tzen den kasuan. Batek positibo emanezkero, denak isolatu beharko lira-teke? Ala maskara janzteak saihes-tuko luke denak konfinatzea?

Aztertu egin behar da egoera bakoi-tza, bulegoko pertsona-kopurua, harendimentsioak, egiten duten jarduera mota,leku horretan zenbat denbora igarotzenduten, aireztapena…w Beste kasuistika bat, azken eguno-tan Elgoibarren eta Mendaron ikaste-txeen bueltan izan diren hainbatkasuri lotuta. Haur batek positiboeman duenean haren gela osoa ba-kartu izan dute (48 orduko irizpideabete denetan) eta baita ondoko gelakoume jakin batzuk ere bai. Kasu horie-tan zeinek erabakitzen du zein den

kontaktu estua? Zuek? Ikastetxeak?Gaixoak berak? Eta zer azalpen dugelakideak konfinatzeak eta gela ho-rretako tutorea ez?

Eskola-miaketa egiteko, jarraitzendugun prozeduran ikastetxeak, ikasleak,familiak eta Osakidetzak parte hartzendute. Jokatzeko modua desberdina dahaurraren adinaren arabera eta maskaraerabiltzearen edo ez erabiltzearen ara-bera.w Kontaktu estuek, positiboak zein ne-gatiboek, etxean isolatuta egon behardute. Zenbat egun? Eta zenbat PCRegiten zaizkie?

Kasu positiboen isolamendua 10egunekoa da emaitza jasotzen denetik,betiere azken 3 egunak sintomarik gabeegon badira. PCR negatiboa emanduten gainerako kontaktuak 10 egunezisolatzen dira, kasuarekin azken kontak-tua izan dutenetik, eta PCR proba erre-pikatzen da, bigarren PCR horinegatiboa bada eta pertsonak sintoma-rik ez badu, berrogeialdia amaitzen da. w Positibo direnak bakartu egin behardira, baina nolako jarraibideak ema-ten dizkiezue etxean beste batzuekinbatera bizi diren positiboei?

Oro har, hauek dira gomendioak:Komunera joateko bakarrik irten daitezkegelatik positibo eman dutenak. Bi bainu-gela badaude, positiboa eman duenakbat erabiliko du, eta familiakoek bestea.Bainu bakarra badago, erabili ondorenlixibarekin desinfektatu behar da. Arro-pak bereizita eta ur beroarekin garbitubehar dira (60/65 gradutan).

Otordua gelara eraman behar zaioerretilu batean, atea jo eta berak jasobehar du. Platerak eta mahai-tresnakontzi-garbigailuan garbitu behar dira,edo bestela azkenean, gainerako ontziguztiak garbitu ostean, eta ur beroare-kin. Isolamendu aldian tresna berberakerabili behar dira. Gelatik irtetean betimaskara erabili behar dute. Ez daetxean bisitarik jaso behar. w Etxe batean, positibo eman duenanegatibo eman dutenak baino aurretikgelditu ohi da libre, beste probarik

“Orain arteko ebidentziaren arabera,

kasu batek alta jasotzen duenean,

kutsatzeko gaitasunaia nulua da”

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 19

Page 20: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ELKARRIZKETA

egin gabe. Ez da erraza ulertzeko.Azalduguzu horren arrazoia.

PCRa diagnostiko-proba bat da, etapositiboa bada, ez da errepikatu behar.Orain arteko ebidentziaren arabera, kasubatek alta jasotzen duenean, kutsatzekogaitasuna ia nulua da. Hasieran negati-boa ematen duten kontaktuei errepikatuegin behar zaie proba, berrogeialdianzehar positibizatu diren jakiteko.w Gaitza pasatu dutenek immunitateagaratzen dute. Positibo eman duen haurbat libre da berriro konfinatzetik, bestegelakide batek positibo emango balu?Zenbat denborarako? Eta berdin nagu-siekin, jakina. Immunitatea betirako ezdela jakinda, zein irizpideren araberahartzen dira horrelako erabakiak?

Oraingoz, gaixotasuna aurreko 3 hi-labeteetan igaro bada eta sintomarik ezbadu, ez du isolamendurik behar. Den-bora gehiago igaro bada, serologia etaPCRa eskatzen dira, eta antigorputzak ba-ditu, berrogeialdi horretatik libratu daiteke.w Positiboa eman duena salbuetsitadago maskara erabiltzetik?

Ez, ez dago erabiltzetik salbuetsita.Prozesu horren ondoren alta eman zaienpazienteei prebentzio-neurriak gainerakoherritarrek bezala egiten jarraitu behardutela adierazi zaie.

w Mugikortasuna mugatzeko neurri be-rriak iragarri ditu Jaurlaritzak eta sema-foro sistema bat ere ezarri du udalerriakzein egoeratan dauden bereizteko. Go-rrian dago Elgoibar. Positiboa den ba-koitzeko zenbat kontaktu estu ari zareteantzematen zuek? Barneratuta al dau-kagu herritarrok gure harremantzekomoduak aldatu behar ditugula?

Batzuek bai eta beste batzuek ezdute barneratu. Egunerokotasunak era-kusten digu gaiarekin oso sentibera denjendea dagoela eta harremanak murriztueta neurriak zorroztu dituela, baina zori-txarrez beste jende askok ez die gomen-dio horiei kasurik egiten, eta ia eguneroaurkitzen ditugu kontaktu asko eta asko.w Radar Covid aplikazioa ere mar-txan da? Zertarako da erabilgarria?

Radar Covid aplikazioa denon es-kura dagoen tresna bat da, kasu batekinkontaktu estuan egon zaren jakiteko.Bluetooth geolokalizazioarekin funtziona-tzen du. Bi miaketa-talde ari dira kon-taktu posible horiez arduratzen. Kontaktuposible bakoitzarekin azterlan bat egitenda, kasuaren konfidentzialtasuna berma-tuta. Oraingoz, aste gutxi daramatzagumartxan Euskadin. w Semaforo gorrian dago Elgoibarune honetan. Inguruko beste herri ba-tzuetan test masiboak egin izan di-tuzte, urrutira gabe Azpeitian etaAzkoitian. Zeren arabera erabakitzenda herri batean test masiboak egiteaala ez?

Ez daukagu informazio hori.w Eta bukatzeko. Koronabirusa bestegairik ez dagoen sasoian, nola egitenduzue arnasa hartu eta deskonekta-tzeko zuek, gaixoekin eta haien kon-taktu zuzenekin harreman estuanzaudetenok?

Galdera ona: beste edozein pertso-nak bezala saiatzen gara bizi dugunegoera honetatik deskonektatzenarrisku handirik ez dakarten jarduerakeginez: mendira joan, irakurri, bideo-konferentziak egin, kirola eginez ba-karka eta aire librean...

“Alta jaso duten pazienteei

adierazi zaieprebentzio-neurriak

gainerako herritarrekbezala betetzen

jarraitu behar dutela”

20

Andrea Fernandez Cobos elgoibartarra (eskuinean), Mikel Recio eta Amaia Telleria lankideekin.

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 20

Page 21: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

KIROLA 21

Ioseba Tamayo gailendu da distantzia erdiko Espainiako Duatloi Txapelketan, bere adin tartean

Distantzia erdiko Espainiako Duatloi Txapelketa jo-katu zuten, urriaren 25ean, Sorian, neurri oso zorrotzakhartuta, koronabirusa dela-eta. Elite mailakoen arteanPello Osoro eibartarra izan zen azkarrena 02:30:21denbora eginda. Jaz Eibar Triatloi Taldeko kidea denIoseba Tamayo Rojo (Elgoibar, 1991) adin taldeetanlehiatu zen eta bera izan zen azkarrena 25 eta 29 urteartekoen artean, 02:48:00 denborarekin. Lasterketakokorrikako lehen zatian 14 kilometroko ibilbidea osatuzuten, 56 kilometrokoa zen bizikletako atala eta 7 kilo-metrokoa saltakako azken proba. Erlojupeko probabaten antza izan zuen probak, banan-banan irten bai-tziren pilaketak sahiesteko. Hala, erreferentziarik gabe,beren buruen aurka lehiatu behar izan zuten kirolariek.Gainera, ikuslerik gabe jokatu zen eta korrikako bi za-tiak Los Pajaritos estadio barruan egin zituzten.

Kirol ikastaro guztiak eten ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak,baina zabalik mantenduko ditu banaka erabiltzeko instalazioak

Eusko Jaurlaritzak Covid kutsatzeen gorakada geldiaraztekoneurri berriak eman ditu ezagutzera asteon. Birusaren ego-era epidemiologikoa larriagoa den guneetan, Elgoibarren

kasu, neurri murriztaileagoak ezarri dituzte. Irizpide berri horiekkontuan izanda, kirol ikastaro guztiak etetea erabaki du Elgoi-barko Udal Kirol Patronatuak. Hortaz, eta abisu berria emanarte, ez da zumba, pilates, Gap, spinning, K-Stretch, Yogaedota Elgoibar Sasoian programako saiorik izango. Elkarteekematen dituzten ikastaroak ere (dantza, karate eta boxeoa kasu)bertan behera geratuko dira. Koronabirusaren zabalpenarenberri ematen duten datuak “kezkagarriak” direlako hartu dituzteerabakiok kirol patronatuko arduradunek eta arduraz eta elkar-tasunez jokatzeko eskatu diete herritarrei. Banaka erabiltzekokirol instalazioak, berriz, irekita egongo dira. Igerilekua orainarte bezala erabili ahal izango da, ohiko sistemarekin: aurretikohitzorduarekin), baita tenis eta padel pistak, squash eta frontoi

txikia ere, hau da, erabilera indibidualeko jarduerak mantenduegiten dira. Aldiz, areto futbolerako kantxa edo futbol zelaiaezin izango dira alokatu. Lagun talde handiek alokatzen dituz-ten areto handiak, alegia, itxita egongo dira. Olaizagako zeinMintxetako muskulazio gelak zabalik mantenduko dituzte. Era-biltzaileek orain arteko sistema berdinarekin erabili ahal izangodituzte.

Goñati gimnasioa zabalik Mendaroko Udalak jakinarazi duenez, Goñati gimnasioak

murrizketa gehigarririk ezarri gabe jarraituko du zerbitzua ematen,beti ere Jaurlaritzak emandako aginduak jarraituta. Horien ara-bera erdira murriztu behar izan dute gimnasioak duen 15 lagu-nentzako aforoa. Ikastaroetan parte hartzen duten lagunekmaskarak erabili beharko dituzte eta gehienezko parte-hartzailekopurua sei lagunekoa izango da talde bakoitzeko.

Arg.: Naike Ereñozaga

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 21

Page 22: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

KULTURA22

Ardi galdua bezela ibilli: Beti bakarrik, lagun-kuadrillarik gabe, dabilenari esaten zaio.

Esanahi berarekin erabiltzen da beste hau ere: Uztarri bakarreko laguna izan.

Irudi bat bazterkeriatik berdintasuneraizan da Elgoibarko Udaleko Euskara Sai-lak aurtengo lehiaketarako aukeratu duen

gaia. Elgoibarren bizi edo lan egiten du-tenek zuten parte hartzeko aukera, eta ba-koitzak 6 argazki aurkeztu zitzakeengehienez. 17 herritarrek hartu dute parte(6 emakumezkok eta 11 gizonezkok) eta72 argazki aurkeztu dituzte guztira. Uda-leko ordezkariez gain, Ongarri argazkilaritaldeko ordezkari bat eta Emakumeen Kon-tseiluko bi ordezkari izan dira epaima-haian. 12 argazki aukeratu dituzte egutegihandirako eta argazki bat txikirako. Ar-gazki bakoitzak 80 euroko saria jasokodu. Hauek dira irabazleak: Regina IsastiAmallobieta, Jose Ramon Cabrera Cid (2argazki saritu), Alberto Fernandez Picon,Asier Orbea Ostolaza (3 argazki saritu), Gurutze Ariznabarreta Acha, Jabi Leon Casado (2 argazki saritu), Julen Ansola Iruretaeta Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu).

Marrazki lehiaketari dagokionez, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasleek hartu dute parte. 124 ikaslek guz-tira. Epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Hauek izan dira irabazleak: Elene AnsolaIrazabal, Goiuri Marcos Etxeberria, Mauricio Justiniano Jiménez, Nahia Olivares Dominguez, Nora Arrizabalaga Rodriguez,Eneritz Rodriguez Arano, Lis Amaia Figueroa Ramirez, Maier Amutxastegi Yarza, Ilargi Galeano Vela, Uxue Gutierrez Celaya-Zugadi, Nahia Garate Estevez eta Eneko Arrizabalaga Loiola. Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren2an izango da, iluntzeko 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian.

2021erako egutegiak baditu argazki eta marrazkiak

19:00etan hasiko da Amoranteren kontzertua

‘Oingoan bai’ egitasmoaren barruan, Amoranteren kontzertuaizango da gaur Herriko Antzokian, baina koronabirusaren pan-demiaren ondorioz ezarritako alarma egoera dela-eta, Kultura Sai-lak orduz aldatu behar izan du kontzertua: 19:00etan izango da,Herriko Antzokian. Gaur zortzi, Elanders eta Leok’k taldeen txandaizango da, eta azaroaren 19an Ander Mujikaren Testurak proiek-tuaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Jardunaldi mikologikoak bertan behera utzi dituzte

Karakate mikologia elkarteak urtero egin izan ditu mikolo-gia jardunaldiak udazkenean, Aranzadi zientzia elkartearekinelkarlanean, eta aurten ere urriko azken asteburuan egitekoasmoa zuten. Koronabirusaren pandemiak, hala behartuta,baina, jardunaldiak bertan behera lagatzea erabaki dute ar-duradunek, “pena handiz”. Gure inguruan batutako perretxi-koak jarri ohi zituzten erakusgai Kultur Etxeko sotoan.

Dantza ikastaroa bertan behera laga du Haritz Euskal Dantzari Taldeak

Herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko asmoz, Haritz Euskal Dantzari Taldeak bertan behera laga du aurtengo dantzaikastaroa. Esan dutenez, “behar-beharrezko” ikusi dute erabaki hau hartzea, “guztion segurtasuna bermatzeko”. Egoerak hoberaegiten badu eta agintariek hala baimentzen badute, 2021eko urtarrilaren 18an hasiko lirateke dantza eskolak. Izena emanda du-tenek ez dute berriz ordaindu beharrik izango eta plaza gordeko zaie. Urtarrilean segitzerik ez badago edo norbaitek ez badu kla-seetan jarraitu nahi, dirua itzuliko diotela jakinarazi dute dantza taldeko arduradunek.

José Ramón Cabrera Cid Nora Arrizabalaga Rodriguez,

Uxue Gutierrez Celaya-Zugadi Oier Ramos Miguel

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 22

Page 23: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

Encuentra el ca-mino. Una historiade búsqueda y feli-cidad liburua kale-ratu berri du LuisCerron elgoibarta-rrak. Irakaslea etapsikopedagogoada, bai eta aholku-laria eta garapeneta hazte prozesue-tan bidelaguna erehainbatentzat. Zo-riontasuna bilatzeari buruzko oinarriak jaso ditu bere bi-garren liburuan. Pitxintxun eta Amazonen eskuratu daiteke.

KULTURA 23

Liburutegiko sekretuak haurrentzako ipuin kontaketa saioaizan zuten joan zen astean Mendaron, Liburutegien Nazio-arteko Egunaren harira. Ane Gebara ipuin kontalaria gonbi-datu zuten eta gozatu zuten udaletxeko udalbatza aretorabatu ziren ume eta gurasoek. 4 eta 8 urte bitarteko umeen-tzako saioa izan zen.

Koronabirusagatik bi aldiz atzeratu ostean, azkenean joan denzapatuan jokatu zuten Elgoibarko Aurresku Txapelketa, eta ar-duradunek jakinarazi dutenez, emaitza onak eskuratu zituzten El-

goibarko dantzariek. Pandemiak baldintzatutako kanporaketa izanzen, izena emanda zeuden hainbat dantzarik ez etortzea erabaki zu-telako, besteak beste. Zapatuan, goizez, 2005-2006. urteetan jaio-takoak lehiatu ziren Herriko Antzokian. Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz,Markel Goenaga eta Aimar Almortza izan ziren Inazio BereziartuaMusika eta Dantza Eskolako ordezkariak eta primeran moldatu ziren:Eneko Etxanizek eskuratu zuen lehen postua eta Markel Goenagak bi-garrena. Arratsaldean B eta A saileko dantzarien txanda izan zen:2007-2008-2009. urteetan jaiotakoak eta 2010-2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak, hurrenez hurren. Sail horietan Nerea Galindo,Naroa Urrutia eta Malen Galarraga izan ziren etxeko dantzariak. Bereziartua eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, gusturagelditu ziren txapelketa antolatzeko eginiko lanarekin eta baita dantzariek eginiko lanarekin ere. Baliteke Elgoibarkoa izatea denboraapur batean jokatuko den azken aurresku txapelketa, gainerako alorretan moduan, ziurgabetasuna baita nagusi dantza munduan ere,eta ez dakite Hondarribian, Lezon, Legazpin eta Errenterian jokatzekoak ziren hurrengo txapelketak egiteko moduan izango diren.

Ane Gebara ipuin kontalariaren saioaz gozatu zuten Mendaron eguenean

Eneko Etxaniz txapeldun eta Markel Goenaga txapeldunorde Elgoibarko Aurresku Txapelketan

Zineklubeko emanaldiak 19:00etan hasiko dira

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen domekan, eta etxeratze aginduaren ordutegia 23:00etatik 06:00etara ar-tekoa izango zela zehaztu zuen astelehenean Jaurlaritzak, besteak beste. Hori dela eta, kultur ekitaldien ordutegiak aurreratu eginbehar izan dituzte eragileek, eta Ongarri zineklubak ere jakinarazi du azaroko emanaldiak 19:00etan hasiko direla. Azaroaren12an El drogas dokumentala emango dute, eta hilaren 26an, La candidata perfecta filma.

Luis Cerronek bigarren liburua kaleratu du

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 23

Page 24: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

Gure etxebizitzan merkataritza-lokal bat dago, atarira eta ga-rajeetara sartzeko aukerarik ez duena. Jakin nahi nuke komertziohorren jabea aseguru komunitarioa ordaintzera behartuta dagoen,berak bere aseguru pribatua izanik.

Erantzukizun zibileko aseguruak estaltzen du elementu, zerbitzu etainstalazio komunen funtzionamendu okerraren edo kalteen ondorioz hiru-garren bati eragindako kalteak ordaintzeko betebeharra. Ildo horretan,aseguruaren prima higiezinaren erabilera egokirako beharrezko gastutzatjotzen da. Gastu hori nahitaezkoa dela ezartzen duen lege-xedapenik egonala ez, gastu hori beharrezkoa da kasu guztietan. Beraz, komunitatekokide guztiek parte hartu behar dute gastu horretan, salbuespenik gabe,merkataritza-lokalak barne, legean gastuak banatzeko ezarritako eta ja-sotako araubide orokorrarekin bat etorriz.

Gomendioa. Kontratatutako poliza komunitarioaren helburuaelementu komunen ondoriozko erantzukizun zibila estaltzea da, ezjabetza pribatiboena, partikular gisa. Horretarako, etxebizitza edolokal bakoitzak bere asegurua izango rdu kontratatuta. Jabetzapartikular bakoitzak bere asegurua izateak ez du esan nahi ase-guru orokor bat kontratatu behar ez denik. Izan ere, komunitateorokorrari eragiten dion aseguru hori kontratatuz, Komunitatekoazpiegiturei eragiten dieten ezbeharrei estaldura eman ahal zaie.

LANA...............................................EskaintzakLangile euskalduna behar dugu hilean bi aste-buruz, goizetan, adinekoak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko. ( 615 006 733 -------------------------------------------------------------------------------------------------Gurekin bizitzeko etxeko langilea behar dugu,adinekoak zaintzeko. Euskalduna. Laguntzaizango luke. ( 615 006 733 -------------------------------------------------------------------------------------------------9 urte dituen ume bati gitarra klaseak emangodizkion pertsona bat behar da. ( 615 750 171 (whatsappez, mesedez)

EskaerakAdinekoak zaintzeko prest, etxeko langile mo-duan. ( 643 977 786-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Titulua etaesperientzia ditut. Elgoibarren bizi naiz. ( 660 511 781/943 742 330 (Elena)-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago,orduka edo etxeko langile moduan. Garbiketalanak ere egiten ditut. ( 602 123 942-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago.Ospitalean zaintza lanak egiteko ere bai. (632 421 912 -------------------------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest nago. Agiriak ditut.( 631 895 039 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko edo garbi-keta lanak egiteko prest nago. Esperientziahandia daukat. ( 643 278 344 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen lan egiteko prest. Baitaeraikuntzan edo basoko mutil lanetan jardu-teko ere. Arduratsua naiz. ( 662 415 709 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko, zerbitzari moduan jar-duteko edo beste edozein lan egiteko prestnago. ( 610 668 183 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko edo garbi-keta lanak egiteko prest nago. Baita ospita-lean dauden gaixoekin gauetan egoteko ere.Esperientzia daukat. ( 641 359 024 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago,orduka edo etxeko langile moduan. Garbiketalanak ere egiten ditut eta baita ospitalean dau-den gaixoekin egon ere. Berehala lanean has-teko prest. ( 602 407 338 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago,eta baita etxeko lanak egiteko ere. ( 657 155 078 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa lanak egi-teko prest nago. Nahiago, etxeko langile mo-duan. ( 631 121 148 -------------------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eta gaztea umeak zain-tzeko prest. Goizez, arratsaldez zein egunosoan, orduka. Eskolako lanak egiten ere la-guntzen diet umeei. Esperientzia dut, haur-tzaindegi batean lan egindakoa bainaiz etagidabaimena ere badut. ( 688 697 204 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Pertsona nagusiak zainduko nituzke, etxekolangile moduan. Esperientzia daukat. ( 604 183 037 (Teresa) -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Euskaldunanaiz. ( 617 571 210 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, orduka edoetxeko langile moduan. ( 649 044 223 -------------------------------------------------------------------------------------------------Umeak zainduko nituzke, baita ikastetxetikjaso edo hara eraman ere. Euskalduna naizeta esperientzia daukat. ( 615 124 660

ETXEBIZITZAK.................................2 logelako etxebizitza alokagai, Deban. Aza-rotik ekaina erdialdera bitartean. ( 669 339 529

GARAJEAK.......................................Garagea salgai Mendaron, Azpilgoeta au-zoan. Handia da, argitsua, ur-sarrerarekin etaate automatikoa. Kalera ematen du eta sar-bide erosoa du. ( 695 730 442-------------------------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia alokatzen dut Lekuederren, 4. so-lairuan. ( 660 042 159 (arratsaldez deitu,Beatriz).

24

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 24

Page 25: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

ZORIONAK

Jada 9 urte! Gizon-txo egiten ari zara.Z o r i o n a k ,Manex, igan-dean zure urtebete-tzea izan zelako.Muxu handi bat,etxeko guztion par-tez.

Zorionak, Ibon,txapeldun, 9. urte-betzean. Familiaosoaren partez.

Zorionak, Maule,politt hori! 9 patxohaundi!

Zorionak Paul!Bihar 3 urte potolobetetzen dituzu-lako. Etxekoen etalagunen partez.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

25

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 25

Page 26: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

26 AGENDA

30 BARIKUA19:00 Kontzertua: ‘Oingoan bai!’: Amo-rante. Herriko Antzokian.

31 ZAPATUA9:00 Urriko azken zapatuko feria. Elgoi-barko baserrietako produktuak jarriko di-tuzte salgai, 14:00ak arte.

6 BARIKUA19:00 Kontzertua: ‘Oingoan bai!’: Elea-ners eta Leok’k. Herriko Antzokian.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Akelarre’

31 zapatua: 19:00 1 domeka: 19:00 2 astelehena: 19:00

‘100% wolf: pequeño gran lobo’

1 domeka: 16:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)

943 206 984

* Fernandez: Herriko Enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

30 BARIXAKUA 31 ZAPATUA 1 DOMEKA 2 ASTELEHENA 3 MARTITZENA 4 EGUAZTENA 5 EGUENA 6 BARIXAKUA

Egunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

GaritaonandiaEgunezArriola

Egunez

*FernandezEgunez Yudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

Barrenetxea

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Arriola

IluntzeanArriola

IluntzeanYudego

Iluntzean Yudego

IluntzeanBarrenetxea

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

1178 alea:Maquetación 1 29/10/20 12:28 Página 26

Page 27: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

Betirako gure bihotzetan

II. URTEURRENA

Isabel Azpeleta Iturricastillo2018ko azaroaren 2an hil zen, 49 urte zituela.

Tristura handia dugun arren, zurekin bizi izandako uneak

gogoratzean beti egingo dugu irribarre.

“La Family”

I. URTEURRENA

Maria Trinidad Larrañaga Arregi2019ko azaroaren 2an hil zen, 67 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan,azaroaren 8an, goizeko 11:30ean, Elgoibarko Bartolome Deunaren

eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

Etxekoak

.....................................

16-30 urte artekoak 111 dira

30-50 urte artekoak 273

50 urtetik gorakoak 174

1178 azala:Maquetación 1 29/10/20 12:25 Página 3

Page 28: 0 3 0 1 0 2 0 2 Musukoak, a komunikaziorako · 2020. 10. 29. · E L G O I B AR-1 1 7 8. z e n b. X X V I I u r t e a-2 0 2 0-1 0-3 0 Musukoak, komunikaziorako traba Ibai Etxabe eta

1178 azala:Maquetación 1 29/10/20 12:25 Página 4