Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako...

15
Udazkena Berriro ekin zaie kanpainei Gurea Aretoko ikuskizunen saila barne urria 2015 121

Transcript of Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako...

Page 1: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

UdazkenaBerriro ekin zaie kanpainei

Gurea Aretoko

ikuskizunen saila barne

urria2015

121

Page 2: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

2

UDAZKENA

Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako

gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina hori eta gutxituz doan eguzki-argia. Eta egunerokoak dakarren zurrunbilo hori monotonia bilakatzen da; izan ere, nahiz eta abenturaz beteriko bizimodua izan, egunek aurrera egin ahala beti iristen gara nolabaiteko monotoniara. Hala, konturatzen gara ikasturtea aurrera doala, eta, oraingoan, emakumeekin bidezkoagoak izateko baliagarria suerta daitekeen lege bat iritsi zaigu; lege horrek, zehazki, elikagaiak ematen dizkiguten emakumeei, nekazariei, eragiten die; izan ere, orain arte itzalean lan egin eta bizi izan dira, aukera-berdintasunik gabe. Udazken honetan, bestalde, itxaropen istorio bat ere iritsi zaigu, Marianen ahots eskertua, hain zuzen ere. Marianek bere buruarekin lan egin du, ingurukoen babesa jaso du eta, horri esker, orain oztopoak gainditzea eta indartsu jokatzea erdigune dituen istorio bat kontatzeko gai da.Udazkenean gure herria ospatuko dugu, Derio ospatuko dugu; herriaren alabek eta gazteek orain futbol-zelaiko belarra zapaltzen dute, takodun zapatekin, haiek sartutako golez gozatzeko prest; beste nagusiago batzuk, berriz, Donostiako alfonbra gorria zapaldu dute, eta haien Zinemaldi berezia ospatu dute.Udazkena hasi baino ez da egin. •

02 Editoriala03 Batzar Orokorretan sartzea04 V. Munduko Landagunea05 Errefuxiatuen aldeko adierazpena06 Merkataritza birsortu egin da07 Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak07 Jesarleku berria08 Minbiziaren Nazioarteko Eguna09 Marian: hobetzeko helburua10 Emakumezkoen futbol-taldeak11 TA21: elikadura osasungarria eta bullying-a12 Australia: hezkuntza-eredua14 Ikuskizunen saileko gomendioak14 Ludoteka irekita15 Parte-hartzaile ugariko San Miguel jaiak15 Sutondoan Zinemaldian16 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila

Azaleko argazkia:Derio Outlet(Egilea: DerioKOmunikazioa)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

3

121 Zenbakia

Urria2015

327 URTEURRENA: BATZARRETAN SARTZEAHerritar gehiago bertaratu dira eta parte-hartzea handiagoa izan da

327 urte igaro dira udalerri honetako herritarrek

foru-erakunde gorenean, hau da, Batzar Orokorretan, aulki bat lortzeko zer egin jakin izan zutenetik, bihotz-bihotzez uste baitzuten eskubidea zutela euren egoera hobetzeko. Ordudanik, Derioren beste historia idatzi da; aurten, agintean 100 egun igaro dituelarik, Udal berriak historia hori ospatu nahi du, omenaldira herritarrak eta elkarteak gonbidatuz.

Udalbatza osoa egongo da bertan, eta espero dugu Batzarreko kide bilakatu ginen egun hura ospatzeko ekitaldi hau kolektiboko kideengana eta herritarrengana hurbiltzea; horixe lortu zen duela zazpi urte, herritarrek antolatutako antzezpena egin zenean, eta derioztar guztiek irribarre batekin gogoratzen dute egun hura.

Hala, Sutondoan elkarteko buruak eta Nagusien Etxeko buruak egun horren oroigarri den harrian loreak jarriko dituzte, alkatearekin batera. Begoña Maíllo pozik dago, urtez urte gero eta derioztar gehiago hurbiltzen direlako ekitaldira. Olatz Santiagok eta Ane Ormaetxek, Lainomendi dantza

taldeko kideek, ohorezko aurreskua dantzatu zuten; aitortu zigutenez, hori izan zen haien “lehen ekitaldi garrantzitsua”. Olatzek gogoan du 320. urteurrena ospatzeko antzezpena ikustera joan zela; oraingoan, berriz, protagonista bera dela sentitzen du. •

Derio guztion artean eraikitzen dugu

Udalaren jendaurreko lehen ekitaldia, agintean ehun egun igaro dituztenean.

Page 4: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

4

DERION EGIN DA MUNDUKO LANDAGUNEAREN V. KONFERENTZIA

Lege aitzindari batek garrantzia emango dio emakume baserritarren figurari

Joan den irailean, Munduko Landagunearen V. Konferentzia egin zen Derion. Bost

kontinentetatik iritsitako landa-munduko 200 ordezkari inguru bildu ziren Mintegian, familia-nekazaritzari buruz hitz egiteko. Iñigo Urkullu lehendakariak ireki zuen Konferentzia; bertan, lehendakariak esan zuen aurreikuspenen arabera urriaren 15ean onetsiko dela Eusko Jaurlaritzak Emakunderen laguntzarekin sustatutako Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea.

Lege hau proiektu berritzailea da, ez baitago antzeko ezer arauetan. Lehendakariak irekiera-hitzaldian esan zuenez, legearen helburua da “emakumezkoek sektore horretan duten egitekoari justizia egitea eta aukera-berdintasuna lortzeko konpromisoa hartu duen gizarte batean aurrerapausoak ematea”.

Neurri zehatzakHelburua da emakumeei, lehen sektoreko

profesional gisa, dagokien lekua ematea eta arlo horretan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea. Ildo horretatik, hartu beharreko neurriek honako hauekin dute lotura: emakume nekazariek ustiategien titulartasuna eskuratu ahal izatearekin, titulartasun partekatuen bitartez (eredu horrek bidea errazten du Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak lortu ahal izateko); nekazaritza-ustiategietan emakumeen kontratazioa sustatzearekin, gaur egun gizonezkoak baino gutxiago baitira; eta emakumeek erabaki-organoetan duten presentzia

areagotzearekin. Urkulluk gogorarazi zuen emakume nekazarien eginkizuna ezinbestekoa dela landa-eremuko familien ekonomiari eusteko; gaineratu zuen emakumeek izan duten garrantzia ez dela orain arte behar bezala aitortu.

Familia-nekazaritzaHonela definitzen da familia nekazaritza:

nekazaritza-ekoizpena, arrantza eta artzaintza antolatzeko era, familia batek kudeatua eta zuzendua. Eredu hori Euskadin zein Estatu osoan gailentzen da; hala, mundu osoan ekoizten diren elikagai guztien % 70 nekazaritza-eredu horretatik datoz. Biltzaileak, lurrik gabeko jornalariak edo indigenen komunitateak ere hartuko lituzke barne eredu horrek.

Bost kontinenteetako 50 herrialdetatik konferentziara bertaratutako berrehun parte-hartzaileen artean hainbat gobernu eta nekazaritza-erakundetako ordezkariak, nekazarien mugimenduko liderrak, landa-garapenerako elkarteak eta nazioarteko erakundeetako ordezkariak zeuden. Guztien artean neurriak bilatu zituzten familia-nekazaritza sustatzeko. Emandako hitzaldietan, nekazaritzak gosearen aurkako borrokan duen garrantzia azpimarratu zen, bai eta iraunkortasunean eta lurraldeen garapenean duen garrantzia ere. •

Mintegia izan zen hitzordu garrantzitsuaren markoa.

Page 5: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

5

Número121

Octubre2015

ELKARTASUN ADIERAZPENADeriok ere laguntza emango die babes eta aterpe eske ari direnei

Gerran dauden herrialdeetatik Europara babes eta laguntza eske

datozen herritarrei egokitu zaien egoera ahula eta babesgabea ikusirik, Derioko Udalak pertsona horienganako solidaritatea agertu nahi du. Oraintsu sinaturiko adierazpenak dio Udala prest dagoela haiei merezi eta behar duten harrera eskaintzeko eta babes hori, halaber, berme guzti-guztiekin emateko.

Horrela, Deriok beste udal eta autonomia-erkidego batzuekin bat egin du, Espainiako Gobernuari eta Europako Batasuneko erakundeei eskatzeko bizkor eta modu eraginkorrean has daitezela zerbait egiten Europan babes eske dabiltzan milaka pertsonekin. Horrez gain, elkarlanean arituko da Eusko Jaurlaritzarekin eta EAEko gainerako erakundeekin, egoera horri erantzun integrala eta koordinatua emateko, gobernuz kanpoko erakundeak, gizarte-erakundeak eta herritarrak erakusten ari diren solidaritatea eta egiten ari diren lana aitortuz eta babestuz.

Ahalik eta lasterrena, baliabide materialen inbentario bat osatuko da, dagokion diru-kopurua jasota. Baliabideok Eusko Jaurlaritzaren eskura jarriko dira hasierako harrera egiteko eta, beharrezkoa bada, egonaldi luzeagoak hartzeko (eta behin betikoak ere bai, agian). •

Babes eske ari denari lagunduz

Page 6: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

6

HELBURUA: GOGOBETERIKO BEZEROAKSaltokiek formula berri eta erakargarriak lortu nahi dituzte

Merkataritzaren sektorearen xede nagusietako bat bezeroak gogobeteta uztea

da. Horregatik, hainbeste famatutako krisiaren eraginez, gure merkatariek jendea erakartzeko eta haien beharrizanetara egokitzeko modu berriak lortu nahi dituzte. Hori dela eta, orain helburua ez da saltzea bakarrik, ezpada bezeroa pozik uztea eta haren konfiantza eskertzea.

Udazkenean egin ziren lehenengo ekintzetako bat Ipuinak jolas-dendako jaia izan zen. “Urte osoan dendara etortzen diren gurasoentzako detaile bat da” dio Lorena Argatzak, bertako gerenteak. Gaztetxoek izugarri ondo pasatu zuten jarduera horrekin: “izan ere, beren joko gogokoenetako pertsonaiak ezagutzen dituzte, eta, gainera, askaria eta zozketa egiten dira” adierazi du. Egun hori “ez da saltzeko, txikienekin egoteko baizik”. Lan nekeza da, baina merezi du, “jendea pozik ikusten dudalako eta ni gustura geratzen naizelako”.

Txartel bidezko beherapenak eta zozketaGlobalmente Danerik Paraje toki-

merkataritzako elkarteak bi ekintza deigarri sustatu zituen. Alde batetik, Outlet edo Mauka Azoka antolatu zuen, eta hileko lehen asteburuan jende ugari bildu zen. Denda edo saltoki bakoitzeko postuak kalean ikuste hutsa elementu erakargarri eta deigarria izan zen, eguneroko jardunari bizia eman baitzion horrek. Bestalde, oraindik ere abian da irailean

hasitako kanpaina; horren bidez, beherapenak lor daitezke haren txartelarekin egindako erosketengatik. Hil bukaera arte, Danerik Paraje txartelarekin ordaindutako erosketa guztietan % 5eko deskontua egingo da. Amaitzeko, beste promozio bat jarriko da martxan, Banco Sabadellek atxikitako Derioko saltokiekin duen babesletza dela eta: azaroan, saltoki horietan erosketaren bat egiten dutenak 1.000 euroko txeke baten zozketan sartuko dira, eta diru hori saltoki horietako hirutan gastatu beharko da, egun batean. •

Jendearen konfiantza eskertzea eta haien beharrizanei erantzutea da merkatarien helburua. Tokiko merkataritza irmo ari da aurrera egiten, geldiezin, hainbat egitasmoren bidez: erosketak egiteagatik zozketa erakargarrietan parte hartzeko aukera ematen duen txartela, txartel hori erabiltzeagatiko beherapenak, sasoiko jaiak

eta mauka-azoka, besteak beste.Saltoki gero eta erakargarriagoak

Mauka Azoka ohiko bihurtu da jada.

Page 7: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

7

121 Zenbakia

Urria2015

BURDINA ETA HAREN BILAKAERAArtea, kirola eta Lezamako bide zaharra, mineralaren begietatik

Aurten, Foru Aldundiak, Udalak eta DerioKOmunikazioak elkarlanean antolatzen

dituzten Ondareari buruzko Europako Jardunaldiek burdina izango dute protagonista. Bizkaiko mineralaren eta haren bilakaeraren bitartez, hobeto ezagutu dezakegu inguratzen gaituen guztiaren historia. Horixe da helburua, eta, horretarako, hiru topaketa antolatu dira.

Urriaren 18an, igandean, goizeko 11:00etan, lehen topaketa egingo da, pilotalekuan. “Burdinaren askotariko eraldaketak” izenburupean, Eneritz Amondarainek eta Iñigo Aurrekoetxea Gotxak mineral gogor honen arte-ikuspegi bat eta kirol-ikuspegi bat eskainiko digute.

Urriaren 22an, ostegunean, arratsaldeko zazpietan, Kultur Birikan hitzaldi-solasaldia egingo da “Lezamako bide zaharra eta haren historia” izenburupean. Juango Olaizola, Historia Garaikideko doktorea, Burdinbidearen Euskal Museoaren sustatzailea eta lehen

zuzendaria izan zen; hark bide zaharrari eta hildakoen trenari buruz hitz egingo du; hori Bilbo eta Lezama lotzen dituen eta Deriotik igarotzen den linearen aurrekaria izan zen. Gure herriaren historiari buruz gehiago jakin nahi duen edonork har dezake parte bi ekitaldi horietan. Jardunaldiak 25ean (igandea) bukatuko dira, “Ibilbidea Bilboko hilerritik” egitasmoarekin. Bisita horrek plaza mugatuak ditu (gainerakoek ez), eta jada ez da plaza librerik gelditzen; dena den, azaroan berriro egitea aztertzen ari gara. •

JESARLEKU BERRI BAT JARRIKO DUTEGernikako Arbola kalean, Correoseko

postontziaren ondoan eta Nagusien Etxearen parean, jesarleku bat jarriko dute. Asier Gutiérrez udal-aparejadoreak adierazi duenez, formatu berriko jesarlekua jartzeko eskaera adineko pertsona-talde batek egin du. Nekane Aiarza zinegotziak jakinarazi duenez, gainerako jesarlekuak aldatu edo konpondu egingo dira, haietariko batzuk ez baitaude oso ondo (esaterako, Udaletxe plazakoak); gainera, beste batzuek arazoak sortzen dizkiete altxatzeko orduan adineko pertsonei (Txosnakoak, kasurako).

Burdina izango da

protagonista kirolean eta

artean

Page 8: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

8

EGUNEZ EGUN OZTOPOAK GAINDITUZ

Bularreko minbizia kasuen % 80 sendatu egiten dira

Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna ospatuko da; minbizia mota hori

emakumeen artean ohikoenetariko bat da, baina, zorionez, kasu gehienetan gainditu egin daiteke. Minbiziaren Aurkako Espainiako Erakundeak (AECC) emandako datuen arabera, zortzi emakumetatik batek izango du bularreko minbizia noizbait; hala ere, bularreko minbizia dutenen % 80k gainditu egiten dute. Hala, urtez urte, tumore hori gainditzen dutenen kopuruak % 1,4 egiten du gora. Hori posible da ikertzaileek egindako lan etengabe eta geldiezinari esker; izan ere, zorionez, gero eta informazio gehiago dugu minbizia goiz diagnostikatzeko eta tratamendu egokia emateko.

Sintomak, tratamendua eta sendatzeaSintomarik ohikoena bularrean nodulu bat

agertzea da; nodulua koskor bat da, batzuetan min ematen du, baina beste batzuetan ez.Minbizia duten pertsonen zelulak, zatitzean, gai dira hurbil dituzten ehunak edo organoak suntsitzeko, bertan sartzeko eta gorputzean batetik bestera mugitzeko eta organismoaren beste zati batzuk kutsatzeko (metastasia).

Minbiziaren tratamenduak hainbat diziplina hartzen ditu barne, hau da “hainbat espezialitatek elkarrekin lan egiten dute, terapiak konbinatzeko eta, hala, gaixoari sendatzeko aukera handiagoak eskaintzeko” gogorarazi du AECCk. Hala, protokolo bat edo jarraitu beharreko urratsak zehazten dira, honako faktore hauen arabera:adina, hormonen egoera edo

tumorearen kokapena. Gehien erabiltzen diren terapiak kirurgia, erradioterapia, kimioterapia eta hormonoterapia dira.

Minbizia pairatzeak eta gainditzeak, gainera, eguneroko bizitzan aldaketa batzuei aurre egin behar izatea ere badakar.Izan ere, kontua ez da soilik tratamenduak jasotzea, baizik eta haiei eta dakartzaten ondorioei irmo aurre egitea ere bai. AECCk gaixoei gomendatzen die “besteei maitatzen eta laguntzen uzteko”. Familia, bikotekidea eta lagunak euskarri garrantzitsuak dira, eta ezinbestekoak dira normaltasuna berreskuratzeko eta gaixotasuna gainditzeko. •

Lagunen eta familiaren babesa ezinbestekoa da sendatzeko

Urriak 19, Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna.

Page 9: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

121 Zenbakia

Urria2015

9

BIZITZA OPARIA DAMarianek egunero eskertzen ditu maitasun-adierazpenak

Marian gaixotasun hori pairatu duten derioztar bat gehiago da… baina bera

bakarra da.Bakarra, gaixo bakoitzak bere ingurunea duelako eta gaixotasuna modu ezberdinean azaltzen zaiolako bakoitzari; baina, gainerakoak bezalakoa da: gaixotasuna bizitzeko, aurre egiteko eta gailentzeko erronkari heldu behar dio.Eta Marian biderik onenean dago.Optimismo kutsakorra du eta zordun sentitzen da hainbeste maitasun-adierazpenen aurrean.

Bere istorioa urtearen hasieran hasi zen, zehazki, hilabete lehenago atzeman zuen gaixotasunaren garrantzia jakinarazi ziotenean. “Hasiera batean emozioen nahaspila da eta esateko beldur zara, hurbilenekoei baino ez diezu esaten” esan digu Marianek.Izan ere, lehenengo egoera hori ez da erraza izaten, “ez gaude psikologikoki prestatuta.Gaixotasuna ezagutzen hasten zara eta nola garatzen den ikusten duzu.Orduan baloratzen duzu keinu bakoitza, agur bakoitza, galdera bakoitza”.Aitortu du oso zaila dela hainbat adierazpen onen aurrean negarrari eustea, “asko baloratzen dituzun interes-egintzak dira”.

Derio, zaharraren maitasunaNoizean behin Burgosera ihes egiten du,

baina ez du isolatu nahi.Gure herriak zaharraren maitasuna gordetzen du, ingurune abegikorra, ia denek elkar ezagutzen duten ingurunea, eta nabaritzen da noiz behar duzun babesa.Honako hau esan digu: “ez dizkiot eskerrak eman nahi pertsona jakin bati, baizik eta kalean geratu eta maitasun-hitzen bat esaten didaten guztiei.Adore-adierazpen horien aurrean, bere

ile-apaintzaile Begok esandakoa du gogokoen: “makila zaitez egunero, ikusi eder zure burua”, eta, egia esanda, halaxe dago.Badaki zein garrantzitsua den adoreari eustea, “izan ere, gaixotasun hau senda daiteke eta positibo egon behar da uneoro”.

Laudorio asko ditu osasun publikoarentzat: “itzela, 10 bat emango nioke, oso babestuta sentitu naiz fisikoki zein emozionalki.Eroraldietan azkar etortzen dira zuregana”. Eta badaki, berak dioen bezala, “bizitzako balaztada” horrek bizitza aldarazten dizula, azkarregi goaz”. Amaitzeko, hasiera batean harrigarria gerta daitekeen zerbait esaten du: “minbizia, nahiz eta latza izan, oparia izan da; izan ere, minbiziari esker bizi izan dut beste modu batera izango ez nukeen guztia” eta hainbeste miresten duen Albert Espinosaren esaldi bat aipatu digu: “minbizi hitza eta zoriontsu hitza bateragarriak dira”.Bere planetako bat da Costa Ricara joatea, “ahal dudanean joango gara”. Fernandok esaten zidan “goazen orain”, baina nahiago dut aurreraxeago, korrika ibili nahi dut oihanean”. •

Garrantzitsua da normaltasuna mantentzea

Marian, bere aldarterik onenarekin.

Page 10: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

10

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA GORANTZ DOAKadeteen taldea neska bila ari da, taldea sendotzeko

Derion futbola zorioneko da, gero eta emakumezkoen talde gehiago sortzen ari

baitira eta oso emaitza onak lortzen ari baitira. Hori Arteaga F.T. eta C.D. Derio klubei esker izan da, federazioaren laguntzarekin lan bikaina egin dute-eta eskolako futbolaren arloan.

Aurtengo sasoian, C.D. Deriok futbol 11ko emakumezkoen kadete taldea osatu du (aurreko urtean ez zen halakorik egon). Klubak 2000. eta 2001. urtean jaiotako neska guztiak parte hartzera animatu ditu.Derio da Txorierrin kategoria horretako taldea duen udalerri bakarra. Arteaga F.T. kluba, berriz, eskolako kimu kategoriako talde bat sortzen saiatzen ari da. Orain arte, neska futbolari gazteenak haurren kategoriakoak ziren; saiakera horiekin Derioko emakumezkoen futbolaren harrobia sendotu nahi da. Kimuen taldean 8 eta 11 bitarteko neskek jolastuko lukete, hau da, 2004. eta 2007. urteen artean jaiotakoek.

Emakumezkoen futbol talde berri horiek kontuan hartuz, Deriok kimu, haur, kadete eta eskualde mailako taldeak izango lituzke; oso berri ona, dudarik gabe. Klubek esan dutenez, edozein neskak edo gaztek kirolaren arloan esperientzia dibertigarria eta aberasgarria bizi nahi badu, ateak zabalik ditu sasoi honetan bertan horixe bera egiteko. •

Aurtengo sasoia, jokalari berriei ongietorria emateko prest

Arteaga eta Derio.Eskolako futbola eta futbol federatua.

Page 11: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

11

BULLYINGA, GAINDITU GABEKO IRAKASGAIAHaurren elikadura jorratuz hasi zuenTA21ek ikasturte berria

Tokiko Agenda 21en ikasturteko lehen foroak,

herrialde garatuetako arazo nagusietako bat izan zuen hizpide: haurren elikadura, hain zuzen ere. Asmoa zen aztertzea haurrek modu jasangarrian eta orekatuan jaten duten ala ez. Topaketan, gurasoek eta hizlariek esperientziak eta trikimailuak partekatu zituzten, jateko ohituretan aldaketak eragiteko eta, hala, elikadura osasungarri bat izateko. Hizketaldi interesgarri horren ondoren, produktu ekologikoekin eginiko askaria dastatu zuten, ikasturteari hasiera emateko. Horrez gain, Kontsumo Taldearen saskiko produktuekin eginiko Errezeten Tailerra ere aurkeztu zuten. Datorren urriaren 17an (larunbata) egingo da.

Eskolara beldurrez itzultzeaUrrirako, Tokiko Agenda 21eko

arduradunek proposatu dute bullyingean jartzea arreta, ikasle batzuek arazo horri egin behar baitiote aurre eskolara itzultzean. Datuak arras kezkagarriak dira; izan ere, gurasoen erdiek ez dakite euren seme-alabek jazarpenik jasaten duten, eta gurasoen % 67,4k biktimen

lekukotzaren bitartez izaten dute jazarpenaren berri, ez eskolak esanda. Topaketa honek helburu terapeutikoa du; hau da, benetako adibideak jarriko dira eta aholkuak emango dira eskola-jazarpen egoera batean nola jokatu jakiteko. Horretarako, gai horretan aditua den psikologo batek hartuko du parte, bai eta udalerriko Kukuke antzerki-eskolako talde batek ere; izan ere, arazo horri buruzko obra bat egin dute, eta arrakasta handia izan du. •

Urriko foro honetan, asmoa da eskola-jazarpen egoeretan nola jokatu jakiteko tresnak ematea biktimari, erasotzaileari edota eraso-ekintzen jakitun izanda horiek ikusten, barkatzen eta babesten dituenari eta ondoren salataritzat har dezaten beldurrez isiltzen denari.

Aholkuak, jokabide onartezin bati aurre egiteko

Lehen foroan jendea gustura gelditu zen.

Page 12: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

12

AUSTRALIA: HEZKUNTZA EREDUAOier Manso Australiako eskoletara joan zen udan

Australiako hezkuntza-sistema hobeto ezagutzea,

horixe Oier Mansoren helburua uda honetan Adelaidara, hau da, Australia hegoaldeko hiri batera joan zenean. Derioko irakasle hau hainbat ikastetxetan aritu da lanean, baina gaur egun beste proiektu batean ari da buru-belarri. Orain dela lau urte ekin zion proiektuari, Arinka Ikastegian, eta horrek eraman du urrutiko hainbat herrialdetara. Antipodetan, indartze-eskolak, hainbat tailer eta eskolaz kanpoko ikastaroak eman dizkie herri horretako eta inguruko ikasleei. Jada itzuli da, eta hizketalditxo bat izan dugu harekin, bere esperientzia konta diezagun.

Nola eta noiz erabaki zenuen Australiara joatea?Duela urte batzuk, Ingalaterrako ikastetxe

batean aritu nintzen lanean, eta horren esperientzia ona eta baliotsua izan zenez, errepikatu egin nahi nuen. Hala ere, abuztuan bakarrik egin nezakeen bidaia eta urte-sasoi horretan Ingalaterrako haurrak oporretan egoten dira; hori dela eta, Australiara joatea erabaki nuen.

Zein zen bidaiaren helburua?Hango hezkuntza-sistema eta

metodologiak ezagutzea. Orain, Australiara joan naiz, aurretik Ingalaterrara, eta baliteke aurrerago Txinara edo Kanadara joatea.

Eta zer esan dezakezu Australiako hezkuntza-sistemari buruz?Proiektuetan oinarritzen da; hau da,

egiturak landu zituztenean, esaterako, ikasleek, hainbat zubi motari buruzko informazioa bilatu behar izan zuten (adibidez, nolakoa izan zen haien bilakaera urteetan zehar) eta, amaieran, maketa bat eraiki behar izan zuten aurreko proiektu batetik abiatuta.

Hartu al duzu ideiarik, orain hemen ezartzeko?Beti pentsatu izan dut leku batean

geratzen dena hango faktoreen araberakoa dela; hau da, gizarteak sortzen du hezkuntza, eta gure gizartea desberdina da. Horregatik, hezkuntza ere desberdina da, eta, aldatzeko, gizartea aldatu behar da. Hori ezinezkoa da. Alabaina, ideiaren bat ekarri dut; esate baterako, ulermena eta adierazpena lantzeko hainbat baliabide, bai eta matematikak

Page 13: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

13

121 Zenbakia

Urria2015

ikasteko robot bat ere. Hasia naiz horiekin lanean.

Zertan dira antzekoak eta zertan desberdinak euskal hezkuntza-sistema eta Australiakoa?Euskal Herriko hezkuntza-sistema

edo, hobe esanda, irakasteko modua aldatzen ari da. Teknologia berriak erabiltzen hasi gara pixkanaka. Bai, badakit duela zenbait urte ezarri zirela ordenagailu eramangarriak eta arbel digitalak geletan, baina ikasle askok oraindik ez daki zer den portfolio digital pertsonal bat. Australian, eskola txikiek ere, nahiz eta publikoak izan, robotak erabiltzen dituzte eskola-curriculumean matematikak, gizarte-zientziak eta abar irakasteko. Hemen pausoak ematen hasi gara, eta han emanak dituzte, bereziki lehen hezkuntzan.

Zein dira zure helburuak epe laburrean eta luzean?Epe laburrean, Arinka Ikastegian lanean

jarraitu nahi dut aurreko ikasturteetako proiektuetan eta berriren batean, esaterako, robotika ikastaroan, harrera ona izaten ari

baita. Hala, aukera izango dut, era berean, Australian ikasitakoa praktikan jartzeko. Zaila da luzera begirako helburuak definitzea, baina antzeko proiektuetan parte hartu nahiko nuke Kanadan edo Txinan, haien hezkuntza-metodologiak aztertzeko eta, ondoren, orain arte egin dugun bezala, gure irakasleei eskaintzeko. Leku horiek ez ditut ausaz aukeratu. PISA probetan emaitza onenak izan ohi dituzten herrialdeak dira, eta interesgarria da, beraz, horiengandik ikastea. •

ADELAIDA, NATURA BETE-BETEAN

Adelaida Australia hegoaldeko hiri bat da. Haren aberastasun historikoagatik da ezaguna eta hego Australiako kultur hiriburutzat jotzen da.Kontinenteko bosgarren hiria da biztanle kopuruari dagokionez: milioi bat biztanle baino gehiago ditu. Ondare kolonialaren dotoretasunagatik egin da ezagun, bai eta bertako parke handi eta askotariko faunagatik ere; nabarmentzekoak eta oso sinbolikoak dira, esaterako, kanguruak eta koalak.

Kanada eta Txina, Oierren jomuga

Fauna exotikoa, Adelaidaren bereizgarria.

Page 14: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

14

ASKOTARIKO ETA KALITATE HANDIKO ZINEMAUrriko ikuskizunen saila filmen kalitate onaren erakusgarri da

Gero eta hurbilago ditugu Gabonak, zinema-denboraldi nagusia alegia, eta hori igarri

egiten da adin guztietarako filmen kalitatean. Urrian, berriro ere gure artean izango ditugu istorio klasikoak, Peter Pan berritua besteak beste: oraingo honetan, borrokan ibiliko da Hugh Jackman aktore australiarrak interpretaturiko Bizarbeltz kapitainarekin. Halaber, handik ibiliko da Kako-oker, Peterren aliatu, bai eta Tigrilla izeneko gudari bitxi bat ere. Gainera, larunbateko emanaldia euskaraz izango da, “Pan: sekula betirako lurraldera bidaia” filmaz beste era batera gozatzeko.

Euskarazko zinemaren kalitateaEuskarazko zinema zorioneko dago:

hasteko, udazken hasieran, “Loreak” filma Oscar sarietan ordezkari izango genuela jakin genuen, eta Zinemaldiak “Amama” ekarri zigun, euskarazko zinemagintzaren beste ekoizpen handi bat. Hala, ingelesez besteko filmik onenaren saria lortzeko lehian gauden honetan, gertuen dugun zinemaz gozatzea dagokigu. “Amama” familia-istorio batean oinarrituriko drama da: hiriaren eta baserriaren arteko gatazka islatzen du, munduari isiltasunik adierazgarrienetik begiratzen dion amama baten ikuspuntutik. Asier Altunak bakarrik zuzentzen duen lehen pelikula da, eta, bitxia bada ere, Amparo Badiolak aktore gisa debutatuko du 83 urterekin, rol maitagarri hori jokatuz. •

ZABALIK DA LUDOTEKA BERRIRO, ZAHARBERRITU ONDOREN

Oporraldia aprobetxatuta, erreforma egin dute

Ludotekaren proiektua 14 urte arteko neska-mutilak aisialdian hezteko eta haiei

gizarteratzen eta osorik garatzen laguntzeko sortu zen. Orain, oporraldiaren ondoren, sasoi berriari ekingo dio, irudi-aldaketa batekin: lurra berritu dute. Oraingo honetan, jendeari ikasturtea hasiko dela jakinarazteko, orri bat utzi da postontzietan, zerbitzua erabiliko dutenen datuak jasotzeko; horrekin batera, erabiltzaileei argazkiak ateratzeko baimena ere igorri da. Aurten ere bi talde daude eskaintzan: txikiena, 2009 eta 2011 artean jaiotakoena, eta ertainena, 2006 eta 2008 artean jaiotakoena. Astelehenetik ostegunera, laurak eta

laurdenetik zazpiak laurden gutxira bitartean hartuko dira. Ordutegi horretan, guraso eta seme-alaben arteko jolasa sustatzeko Ludotxiki zerbitzuak 4 urtetik beherakoak hartuko ditu. Azkenik, Ludogazte, 2002-2006 aldian jaiotakoentzako zerbitzua, bost eta erdietatik bederatzietara egongo da irekita; ikasturte honetan, gainera, azarotik apirilera irekita egongo da larunbatetan ere, laurak eta erdietatik zortziak arte. Horri esker, erabiltzaile helduenek neguko arratsaldeak igarotzeko leku bat edukiko dute. •

Page 15: Udazkena...2 UDAZKENA Ikasturte hasiera gogorra izan bazen ere, urtero bezala, udazkenera heltzerako gero eta ohituago gaude laneko errutinara, eta gogo onez onartzen dugu errutina

15

121 Zenbakia

Urria2015

SAN MIGUELEK PARTAIDETZA MAILARI EUTSI DIOBeste Bar konpartsak bere 25 urteak ospatuko ditu

Urterik urte, eta badira 51, Derioko auzoko

azken jaiek partaidetza-mailari eusten diote. San Miguelek bi asteburuko egitaraua osatu du, eta pozik egoteko moduan da, trantsizio zaileko urtea izan baita. Aurpegi berriak ikusi dira batzordean: jende oso gaztea, besteei gozarazteko gogo betez dagoena. Bestalde, konpartsek, betiko moduan, ez diote utzi parte hartzeari. Aurten, gainera, Beste Bar herriko konpartsarik beteranoenetako baten zilarrezko ezteiak ospatu dira, hainbat modutara gainera: eskumuturrekoekin, tartekin, giltzatakoekin… Horrez gain, emanaldi gogoangarri bat eskaini zuten, eta, horri esker, mozorroen lehenengo saria eta konpartsen sari gorena irabazi zituzten, ondo merezita irabazi ere. Gogoangarriak izan zen,

halaber, herri-bazkarietan bildutako pertsona-kopurua: mila inguru bakoitzean. Horrek argi eta garbi erakusten du San Miguelek ospe handia duela. •

ALFONBRA GORRIKO BEREZKO ARTISTAK

Sutondoan-eko hirurogei emakume baino gehiago Zinemaldira joan ziren irailaren

26an, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Bisita horretan, Paula filmaz gozatu ahal izan zuten. Eugenio Canevari da filmaren zuzendaria, eta emakumeen zapalkuntzan oinarritutako istorio bat kontatzen du. Filma ikusi ondoren, XX. eta XXI. mendeko emakume artisten erakusketa bat ikusi zuten Kursaalen.

Batzorde berriak aurreikuspenik onenak gainditu ditu