Uharrak eta ur basak (1)

Post on 31-Jul-2015

405 views 12 download

Transcript of Uharrak eta ur basak (1)

UHARRAK ETA UR BASAK

Nerea Bernal4.DBH

Biologia eta Geologia

UHARRAK EDO ERREKAK: Errekak eta uharrak ur-laster iragankorrak dira: euria egin ondoren soilik eramaten dute ura.

UR BASAK: Ur basak bideratu gabeko urak dira, eta lurraren gainetik igarotzen dira, euri indartsuen ondoren.

DIFERENTZIA:

Errekak edo uharrak, bakarrik euria egiten duenean sortzen dira, eta gainera, bidea erdi eginda daukate, eta bertatik pasatzen den ura gero ibaira doa. Ur basak berriz, edozein tokitatik sortzen dira, eta egun askotan euria egin ondoren sortzen dira, eta askotan gertatzen da, eta honen ura, ibaira doa baita ere.

DEFINIZIOAK

HIGADURATIK SORTUTAKO ERLIEBE FORMAK-Karkabak (bad lands): lurrean sortzen diren ildo sakonak dira. Karkabak errazago sortzen dira lurreko materialak oso hauskorrak badira, malda gogorra bada eta landarerik ez badago.

- Sakanak: V itxurako haran sakonak dira, eta malda handiko eremuetan sortzen dira.

- Euri-bideak: Oso ubide zabalak dira, eta lehortuta egon daitezke hainbat urtetan. Oso ekaitz gogorrak egiten dituenean, euri-ura ubide horietan zehar igarotzen da.

-Maitagarrien tximiniak: (dammes coiffées): kono itxurako egiturak, goiko aldeko

material erresistenteek beherago dauden material bigunagoak babesten dituzte

higaduragatik.

MAITAGARRIEN TXIMINIAK

UHARREN GARRAIOA

-Uharrak oso ahalmen handia du materialak garraiatzeko.

-Agente geologiko horrek tamaina handiko klastoak eramaten ditu lokatz-jausietan, eta malden oinean metatzen ditu garraiatutako materialak.

-Garraio azkarra eta laburra da, hautespen gutxikoa, material mota asko eramaten baititu.

-Gainera, sedimentua ez da heldu bihurtzen uharretako garraioan zehar.

SEDIMENTAZIOAK SORTUTAKO ERLIEBE FORMAK

-Deiekzio konoak: Metaketa txikiak dira, eta oro har, malda handia izaten dute. Erreka txikiek sortzen dituzte deiekzio-konoak, erliebe malkartsuen oinetan.

- Alubioi-konoak: Oso metaketa zabalak dira. Hain zuzen ere, ehunka metro koadrotik hamarka kilometro koadroraino izan dezakete, baina azalera handiagoa ere.

-Pedimentuak: Hainbat alubioi-kono elkartuta sortzen dira. Sarritan, aldapa txiki bat izan ohi duten gainazalak osatzen dituzte, mendikateen oinetan.

ALUBIOI-KONOAK

PEDIMENTUAK

DEIEKZIO KONOAK