Post on 01-Mar-2016
description
Plastika eta Ikus Hizkuntza
Nahikari Custodio
“Lan honetan erabilitako irudien eskubieen jabetza dagokion pertsona edo erakundearenak dira”
AURKIBIDEA
UNITATEAK
1.unitatea, Komposizioa 1 eta 2.
2. unitatea Erritmoak
3.unitatea, Kolorea
4.unitatea, Proiektu pertsonala
5.unitatea, Erretratua. Abstrakzioa, figurazioa eta errealismoa
1. UNITATEA: Konposizioa (liburuko 7.gaia 112.orrialdea)
Gaia gelan irakurri. KONPOSIZIOA 1 (etxean egitekoa) Aukeratu gustuko dituzun bi irudi eta markatu beraien gainean oinarrizko konposizio eskema. Zintzilikatu zuon koadernoan.
Irudia 1
Irudia 2
KONPOSIZIOA 2 Formatua eta Konposizio eskema:
Aukeratu adierazi nahi duzun zerbait. Sentimendu, sentsazio hori izango da lanaren izenburua. Egin berau irudikatuko duen irudiaren zirriborroa. Irudia docsen zintzilikatu.
Zirriborroa abiapuntu, irudia berregingo duzu, lanerako, hasiera baten, lerroa baino ez duzularik erabiliko.
Bilatu egokia izango den formatu bat. Docs-en aukeraketaren zergatiak azalduz (etxerako).
Lehenengo zirriborroan agertzen den formatua erabiltzea erabaki dut buelta gehiegi eman gabe, beharbada irudiaren elementuei garrantzi berdina ematen zaielako horrela, olatuaen eta mutilaren tamaina eta kokapenari erreparatuz zeren eta, beste zirriborretan badirudi, olatuek protagonismo gehiago hartzen dutela mutilak baino eta hori ez zen nire helburua.
Lehenengo, bilatu eskema zure lanean. Egokia izan daitekeen zerbait dago? Hala bada, saiatu indartzen. Planteamendua desegokia ikusten baldin baduzu aldaketa erabatekoa izan daiteke.Egin orri berri baten eskema eta berregin irudia eskemari erantzunez.
● Hausnarketa. Docs-en burutzeko.
Zergatik aukeratu duzu gai hori? Nola erantzuten dio zure lanak egindako planteamentuari? Hasierako planteamendua hobetu dut? Zertan? Gaiak aportatu dizun gauza bat azpimarrratu.
● Berrikusi hasieran aukeratutako irudiak. Zer duzu esateko orain irudiaren gaia
eta konposizio/formatu arteko harremanean? Aurrez ikusi ez duzun zerbait
dago?
Irudia garbian:
Hausnarketa:
Gai hau ezdakit zer dela eta aukeratu dudan, beharbada Zarautz ekartzen didalako
burura.
Hasierako ideiatik amaierara, aldaketa nabaria dago, hasiera batean formatu gabe eta
edozein modutara irudikatu baitnuen surflaria eta amaieran aldiz, irudian ongi azaltzen
ez den arren, formatua gehiturik dauka orri guztia okupatua beharrean, eta irudi trinkoa
,egongokorra ,izan beharrean, orain pixkat dinamikoagoa egitea lortu dut ordena
pixkabat jartzearekin batera eta honekin mugimendu sentsazioa apurbat areagotu, hau
baitzen nire hasierako ideia.
2. Unitatea: Erritmoak
1. Irakurri erritmoen atala. 2. 1. unitatean aukeratutako bi irudien gainean, zehaztu zeintzuk diren erritmo
nagusiak. 3. Aztertu, sentimendu baten inguruan egin zenuen irudia. Egin eta zintzilikatu
genuen azken irudiak lerroa baino, aztertu orain zeintzuk izan daitezkeen erritmoak eta osatu irudia. Bukatuta dagoenean koaderrnoan zintzilikatu.
4. Hausnarketa: ■Nola laguntzen dio planteatutako erritmoak adierazi nahi zenuenari? ■Hasierako irudiarekin alderatuz hobetu da irudia? nola? ■Hasieran aukeratutako bi irudietan, Nola laguntzen dio erritmoak
adierazi nahi denari?
Hasierako irudiarekin azken hau alderatuz, adierazi nahi nuena askoz ere garbiago ikusten dela orain uste dut, erritmo izurren erabilera dela eta, hauek mugimendua gehitzen baitiote irudiari honekin batera ,errealistagoa bihurtuz irudia.
■Egin zuon irudiaren iruzkina aurreko urteko planteamendua eta gai berriak kontutan hartuta.
Hausnarketa:
Hasteko, formei erreparatuz , forma simpleak ageri dira gehienbat, lerro kurbatuak,
mutilaren gorputza eta olatuak adierazterako orduan erabiliak izan direnak eta zuzenak
detaile bat edo beste adierazteko erabliak izan direnak ,diren bezalaxe. Hauek erraz
gogoratu ,nahiz, ikusteko sortzen dira gehienbat.
Osagai plastikoetaz hitz egiterako orduan, aurretik aipatu dugun bezela lerroa da
nagusiena nahiz eta puntua ere ageri den, oso tamaina txikian .
Testuretaz hitz egingo bagenu ,seguruenik testura laua izango litzateke gehiengoa,
irudian oso garbi ikusi ez arren , eta formen kasuan aipatu dugun bezalaxe, emen ere
nahasketa txiki bat egongo litzake, testura natural eta artifizialen artean eta forma
moten artean, geometrikoak baino gehiago, organikoak agertzen dira eta forma
natural eta artifizialen nahasketa txiki bat ere ageri da, dena bateraturik kontutan hartuz
errealismo pixka bat ere duena.
Kompozizioaren barnean, formatuetan zentratuz gero, formatu laua dela kontarutuko
ginateke, egonkortasun efektu txiki bat adierazi nahi duena da, beste formatuekiko
komparatuz ,nahiz eta honakoan, kontrakoa adierazi nahi izan nuen eta bukatzeko,.
berrtako elementuen kokopenari erreparatuz gero esan dezakegu bi komposisizo
bateratu direla eta honekin eskema komplexua sortu dela.
3. UNITATEA: Kolorea
Zuon 2. unitateko irudia koloreztatu beharko duzue gimp programa erabiliz.
1. Saioa:
Gimp oinarrizko azalpenak.
Etxerako.
zuon irudia kolorestatzen hasi.
Gimp eskuratzeko:
3 kapa, fondoa, multiplikatu eta argitu edo ilundu.
JPG formatuan, docs-era igo eta xcf formatua neri bidali.
2. Saioa:
Gimpen lan egiteko denbora.
3. Saioa:
Kolorearen teoria.
Klasean hartutako apunteak koadernora igo.
Gimp:
Kolorearen apunteak
● Objetuek ez dute berezko kolorerik
● Epektroko parte bat hartu eta beste bat isladatu
● Zentzumenekin kolorea detektatzen dugu
● Nahasketak: C+M+Y= Beltza, imprentetakoa eta B+G+D= Zuria, telebistetakoa.
Erabilerak:
● 1- Adierazlea (Objetiboki irudikatzen dute errealitatea)
● 2-Konotagarria (Sentsasioak sortzeko)
● 3-Seinaletikoak (Informazioa ematen dutenak)
● Objetiboa (Soilik ikusten dena adierazteko modu bat da )
● Subjetiboa ( Sentsazioak adierazteko)
Kultura desberidnetan, sentipen ezberdinak:
● Herrialde primitiboentzako : Kolore asetuak, biziak
● Herrialde garatuetan: Kolore apalagoak
Kolorearen ezaugarriak,gauzak modu ezberdinetan adierazteko erabiltzen direnak:
● Tonua
● Balioa
● Asetasuna
.
Garai bakoitzean zehar pintura mota ezberdinak egon ziren:
Prehistoriako ezaugarriak:
- Gma beroaren erabilera
-Barrua , igerada lantzen zuten lebantean
-Jainkoak eta faraoiak zituzten gaitzat egiptoarrek
-Irudi lauak erabiltzen zituzten
-Kolore apalak
Greziako ezaugarriak:
-Gorputzen agerpena
-Bolumena irudikatu
-Koloretsuak
-Ieratismoa agerpena
-Canon-a
Arte Erromanikoaren ezaugarriak:
-Atzera egin zuen gizakiaren egituran
-Desitxuraketa agertu zen
-Arrazoi erlijiosoak
Arte gotikoaren ezaugarriak:
-Distorzioarekin jolastu
-Igerada gutxitu
-Bolumena nabarmendu
-Irudiak errealistago bihurtu, forma eta testuren laguntzaz.
Errenazimenduaren ezaugarriak:
Gorputz eta forma errealagoak nagusi
-Igerada desagertu
-Testura oso erreala
-Zentzu balorista ematen zitzaion koloreari
Erromantizismoko ezaugarriak:
-Gizartera bueltatzen zen artea, egunerokotasunera nekazarien agerpenarekin batera.
-Geroz eta errealismo gehiago irudietan
Dadaismoko ezaugarriak:
- Lehen mundo gerrran sortutakoa
-Egunerokotasuneko objetuak
-Gizartea kritikatu
Konstruktibismoko ezaugarriak:
-Ordura arteko abanguardien nahasketa
-Forma geometrikoak
Fauvismoko ezaugarriak:
-Imajinatzea irudikatzearen gainetik
-Kolore biziak
-Nabardura eta nahasketarik gabeak
era kromatikoan lan egin
-Sentsazioak bultzatu
Kubismoko ezaugarriak:
-Irudietako alderdi guztiak plano berean erakutsi
-Naturako figurak forma geometrikoen bidez adieraziak
Bi fase:
● Analitikoa
● Sintetikoa
Impresionisten ezaugarriak:
-Aurrerakuntza tekonologiko asko
-Lanek behaketa handia
-Ezta errealitate bera
Neoimpresionisten ezaugarriak:
-efekto optikoetaz arduratu
-puntuekin lan
-koloreak nahastu gabe
-errealitatearengandik aldentzen
Post impresionisten ezaugarriak;
-Kolorearen efektu psikologikoak
-subjetibotasunera kolorea
-pintzekaldak agertu
Espresionismoaren ezaugarriak:
-irudikapen subjetiboa nabarmen
-gauzak sentiarazi
-garaia erakutsi, beraien esperientziekin batera
-gai libreak, askatasun gehiago
-Bi gai:
● Die Brucke
● Zaldun urdina (absrakzioa nagusitu, froma erabat galdu)
Abstrakzioaren ezaugarriak:
-foma eta koloreekin sentsazioak sortu
-geometriara jo
-errealitatekoak ez diren formak irudikatu
-kolorea eta forma komposizio osagai bakarrak
-bi gai:
● Neoplasizimoa ( Arkitekturan garrantzitsua )
● Konstruktibismoa ( Arte berria)
Suprematismoko ezaugarriak:
-Errusiatik etorri
-Formen galera
Expresionismo abstraktuko ezaugarriak:
-formak desagertu
-kolorea suntsitu
Surrealismoa:
-gizaki berri bat sortzeko asmoa
- ametsen mundua irudikatzeko ahaleginak
4. UNITATEA: Proiektu pertsonala
Atal teorikoa.
Power pointean aipatutako garaietako irudi bana bilatu egin lerro kronologikoa (dipity,
timetoast, powerpoint, …) eta irudi gisa igo koaderno digitalera edo aplikazioal utziko
ez balu, kopiatu esteka.
http://www.timetoast.com/timelines/garai-ezberdinak-pintura-mota-ezberdinak
Bilatutako irudietatik, aukeratu gustuko daukazun bat. Bilatu interneten irudi horri
buruzko informazioa.
Nork, nori eta zertarako egindakoa da?
Irudia: Vangogh en gela
Vangoghek egindako artelan bat da hauxe, bere anaiari zuzendutakoa gehienbat eta
adierazi nahi zuena, zera da gutxi gora behera: Lasaitasuna eta bere gelaren
simpletasuna, koloreen simbolismoaren bitartez. Horretarako, hormak lila argiz, lurra
gorri desgastatu batez, aulkiak eta ohea horiz, burukoa eta izarak berde-limoiz, manta
gorriz, mahaia naranjaz eta leihoa berdez margotu zituen.
Kolore ezberdin guzti hauekin, Japoiri egiten dio erreferentzia, eta japonesak barrualde simpleetan bizi izan direla artistak barne, da bere mezua
Atal praktikoa: Gure ingurunea hobetzen.
Streetart utopia ikusi eta gero, zure herri, ikastola, ingururako proiektu bat pentsatuko
duzu. Hurrengo saioa baino egun bat lehenago, gutxienez leku bat aukeratuta izango
duzu eta bertako argazki bat docsen zintzilikatuta egongo da.
2. saioa, ideiak pentsatuko dituzu eta 3. saiorako ideia garatuta egongo da. Ondoren
gimp programa erabiliz, ideia baliabide digitalen bitartez argazki gainean plasmatzen
saiatuko zara.
Bukaeran docsen aurkeztu beharrekoa.
● Lekuaren argazkia ● Irudia lortzeko egindako zirriborroak ● Argazkiaren gainean eskuz egindako zirriborroa ● Azken irudia ● Lanaren defentsa eta azalpenena egingo duen testua.
Baloratuko da
● Proiektuaren originaltasuna eta espazioak irudian duen garrantzia. ● Azken irudiaren kalitatea ● Lanaren defentsaren testuaren sakontasuna
Lekuaren argazkia
Zirriborroak:
Argazkiaren gainean eskuz egindako zirriborroa:
5. Unitatea: Erretratua. Abstrakzioa, figurazioa eta errealismoa.
Dakizuen eran, marrazterako orduan ikonizitate mailaren arabera, gauzak oso era
ezberdinean, irudika ditzakegu. Oinarrian, ondorengo hirurak aipatzen zaizkigu.
Abstrakzioan figurazioa eta errealismoa. Ondoren bakoitzaren hiru eredu aurkezten
zaizkizu. Abstrakzioaren maila ez dugu limitera eramango, ea noraino eraman
dezakezuen desitsuraketa, irudikapenaren esentzia galdu gabe.
Garbi daukazu zein multzotan legokeen bakoitza?
Irudi errealista Irudi abstraktua Irudi figuratiboa
Aurreko kidearen erretratua:
Unitate honetan ondokoa egingo duzue. Zuok zuon buruari ateratako argazki batetik
abiatuta, 2 autoerretratu egin beharko dituzue. Bata errealista izan beharko da eta
bestea, figurazioaren barruan, desitxuraketa maila zuok zehaztuta.
Irudia:
Honela ba, bukaerarako, argazkia eta bi irudiak zintzilikatu beharko dituzue.
Prozesuan egindako zirriborroak ez dira derrigorrezkoak izango, hala ere baloratuko
dut zintzilikatzea.
Pintzelekin lanean.
http://www.youtube.com/watch?v=82nadDeL2us&feature=related
Zirroborroak:
Azken irudiak:
Irudi figuratiboa
Irudi errealista