O H A R R A K / A G EN D A - zurriolaikastola.eus · Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da,...

Post on 07-Jul-2020

4 views 0 download

Transcript of O H A R R A K / A G EN D A - zurriolaikastola.eus · Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da,...

Atzo burutu zen Hurrako Areto Nagusian Ikastolako Urteroko Batzarra. Aurrekoikasturteko emaitzak eta ikasturte honetako helburu, erronka eta aurrekontuaren

berri eman zen. Egindako bozketen emaitzak honako hauek dira. Mila esker partehartu zenuten bazkide guztioi.

Barne AraudiarenaldaketaAzaroaren 19an bildutako azkenEskola Kontseiluak Ikastolako BarneAraudiaren berregokitzapen batzukonartu zituen, besteak beste.Egokitzapen hauek, batez ere,mugikorraren erabilerari buruzproposatutako azken jardunbideakjasotzen dituzte (Agiri osoairakurtzeko betarik ez duenak askiluke 46. orrialdetik aurrerakoEguneroko Arauak izenekoeranskinari erreparatzea).

Kamiseteneskabidea oporaurretikMomentuz kamiseten zuzenekosalmenta eten dugunez, inprimakihau beteta zuen eskabideak bideraditzakezue. Oporrak pasa bitartean,osteguna izango da jasotzekoazken eguna (ohiko idazkaritzaordutegian). Ordainketa bertan eginbeharko da. Izen-ematehurrenkerak izango du lehentasuna,izakinak agortuz gero.

Hizkuntza neurketakUrtero egin ohi ditugun hizkuntzneurketak aurreratu eta Euskaraldiaeta Euskararen Egunarenbiharamunetan egin ditugu.Neurketa hauek ikasleek beraiekegindakoak dira ohiko prozedurazeta sarrera, ataria eta irteera aldiakhartu dira kontutan. LH, DBH etaBatxilergoko ikasleen gelazkanpoko hizkuntz erabilera neurtu daoraingo honetan. Emaitzak bateregogobetezkoak ez izan arren,aurreko neurketarekiko hobekuntzaagertarazi dute. Horretaz gain,nabarmentzekoa da Batxilergokoikasleen emaitzen hobekuntza.

Txistor-giroanSan Tomas ospakizunen bezperan,abenduak 20, urteroko ekintzakegingo dira. Hurran DBH4ko ikasleek DBHkogainontzeko kideei hamaiketakoaemango diete. Batxilergoko ikasleekberaien kideei banatuko dietehamaiketakoa, baita DBH4koei ere.Ondoren, Batxi2ko ikasleek show-aegingo dute. Goizez, Soroangaztain-jatea eta Olentzeroren bisitaizango dira. Arratsaldez, HH etaLHkoek DBH4ko sukaldarien bisitaizango dute. Giroa pizteko baserritarrez janzteaeskatzen dizuegu. Abenduaren 21ean ikastolaksalmenta postua izango du Txofreneta Sarriegi plazan (3.a).

LH igerianGKAIrekinAzken urteotan bezalaxe, aurten ereKiroletako zikloko ikasleek LH3 eta4koei igerian irakasteari ekin diete.Aurten 50. urteurrena ospatzeko,igeriketa txano polit askoak banatuditugu.

DBHko irteerakAurreko asteartean DBHko ikasleekzenbait txango egin zituzten.DBH1ekoak Eureka! ZientziaMuseoan izan ziren, DBH2koakAmaiurren, DBH3koak Igartubeitineta DBH4koak, berriz, Bilbon.

Zineteken 3. saioaAsteazkenean, denboraldi honetakoZineteken 3. saioa izan zen OronaFundazioan. Bertan, Flawless (UnPlan Brillante) filma proiektatu zeneta Batxi 1eko ekonomiako gureikasleek parte hartu zuten.

DUELA 50 URTE...

Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da, gerora EHUko Zientzia etaTeknologien fakultatea izango dena.Pentagonoa, Gerra Hotzaren arriskuak saihestearren, ordenagailuak sareaninterkonektatzen hasten da sistematikoki. Gerora, lan-modu hau besteeremuetara zabalduko da.

OHARRAK / AGENDA:HH-LH: Azken eguneko antolaketa. Abenduak 20. Zirkularra.LH3-4: Igeriketa ikastaroa. Abenduak 17-19. Zirkularra.Zurrimendi: Abenduko irteera.Xiberoko Ikastolen alde: Gabonetako saskiak.Manteo Kiroldegia: Gabonetako eskaintza (HH-DBH2).Groseko Haurtxokoa & Gaztelekua: Abendua + Gabonakprogramazioa.

Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587