Mendekostes eguna

Post on 18-Feb-2017

571 views 0 download

Transcript of Mendekostes eguna

ESPIRITU SANTUA ETORRIMendekoste-egunean, Pazko-egunetik berrogeita hamar egunera, Jesusen lagunak bildurik zeuden. Jesusi gertatutako guztia zuten hizpide, eta beldur

ziren juduek atxilotuko ote zituzten.

Orduan, gauza harrigarri bat gertatu zen, guztiz aldarazi zituena. Bat-

natean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik.

Haizearekin sua etorri zen. Suzko mihi antzeko batzuk ikusi zituzten bakoitzaren gainean bana kokatzen, inor erre gabe.

Orduan denak batera hasi ziren hizketan. Hizkuntza arrotzetan hitz

egiten hasi ziren!!

Jesusengandik hurbil sentitzen ziren, konfiantzaz, alaitasunez eta adorez beterik. Azkenean, ulertu egin zuten Jesusen mezua. Espiritu Santua iritzia zen, Jainkoaren Espiritua.

Jesusez hitz egiten zioten mundu guztiari, eta hain zeuden pozik, ezen jendeari ere poza kutsatzen baitzitzaion, haiek ikusita eta haiei entzunda.