Lurra

Post on 03-Jul-2015

870 views 4 download

description

Lurra.

Transcript of Lurra

LURRA

LURRAREN GERUZAK• Lurrean hiru

geruza bereizten dira: Geosfera, Hidrosfera eta Atmosfera.

Geosfera

GEOSFERA• Gure planetan

zati harritsua geosfera deitzen da.

• Esfera handi bat da eta hiru geruza bereizten dira: lurrazala, mantua eta nukleoa.

LURRAZALA

MANTUA

NUKLEOA

50 km

3.000 km

3.400 km

LURRAZALA: Kanpoaldeko geruza da. Solidoa da eta harriz osatuta dago.

• Kontinenteen lurrazala ozeanoena baino askoz lodiagoa da.

• Baina, geruza hau oso fina da: 50 kilometrokoa.MANTUA: Erdiko geruza da. 3.000km inguruko

lodiera du.• Bere tenperatura oso altua da eta harri batzuk

urtuta daude. Magma esaten zaie.NUKLEOA: Barneko geruza da. Burdinaz osatuta

dago. • 3.400 km-ko lodiera du. Tenperatura oso altua da.• Nukleoaren kanpoaldea egoera likidoan dago eta

barnealdea, solidoa da.

Lurraren geruzak

Lurrazal kontinentala

Mantua

Kanpoko nukleoa

Barneko nukleoa

Lurrazal ozeanikoa

HIDROSFERA• Planeta osoko

uren multzoa da.• Ura edozein

egoeratan dago: ur likido, izotza edo ur - lurruna.

UR LIKIDO: Gehiena itsasoetan eta ozeanoetan dago. Ur gazia da.• Ur geza kontinenenteetan eta

uharteetan dago. Gainazaleko urak (ibaiak, lakuak…) eta lur azpiko urak daude.

IZOTZA: Leku hotzenetan dago: poloetan.

UR – LURRUNA: Atmosferan dago. Kondentsatzen denean, hodeiak sortzen dira.

HIDROSFERA

ATMOSFERA• Atmosfera aire-geruza bat da.• Kanpoko geruza da.• Aire gasen nahaste bat da. Ugarienak

oxigenoa eta nitrogenoa dira, baina beste gas asko ere badaude: karbono dioxidoa, ur-lurruna eta ozonoa.

• Atmosfera hainbat geruzatan banatzen da. Hurbilenak troposfera eta estratosfera dira.

TROPOSFERA: bizia garatzen da. 10 edo 20 km-ko altuera du.•Geruza honetan haizea eta hodeiak garatzen dira. •Atmosferako gas gehienak geruza honetan daude.ESTRATOSFERA: Troposfera amaitzen den lekuan hasten da.•50 km-ko altuera du. Tenperatura oso baxua da.•Ozono-geruza dago. Eguzkitik iristen diren izpi ultramoreei ez die uzten pasatzen, kaltegarriak direlako izaki bizidunentzat.

LURRAZALA• Lurrazala harriz osatuta

dago.• Normalean, harriak puskatu

eta higitzen dira.NOLA PUSKATZEN DIRA

HARRIAK?• Mendietan, euri-ura harrien

arrakaletan sartzen da. Tenperatura jaistean, ur hori izotz bihurtzen da eta izotzak harria puskatu egiten du.

• Landareek sustraiak sartzen dituzte harrien arrakaletan eta pixkanaka - pixkanaka puskatu egiten dituzte.

• Harrietatik sortutako zatiak izaki bizidunen hondarrekin nahasten direnean, lurzorua osatzen da.

• Lurzoruan hainbat osagai mota bereizten dira:–Osagai solidoak: batetik, osagai

organikoak eta bestetik, osagai mineralak.–Osagai likidoa: ura eta uretan

disolbatutako gatz-mineralak.–Gas-osagaia: Atmosferako airea da.

HIGIDURA

GARRAIOA SEDIMENTAZIOA

ZER GERTATZEN DA MATERIAL HORIEKIN?

HIGIDURA• Materialak herrestatzen dira; orduan, higidura gertatzen da.

NORK EGITEN DU?• Ibaiek eta uharrek• Haizeak• Itsasoak

GARRAIOA• Urak eta haizeak higitutako materialak garraiatzen dituzte leku batetik bestera.

SEDIMENTAZIOA• Uraren eta haizearen abiadura moteltzean,

materialak jalkitzen eta pilatzen dira. Hau da sedimentazioa.

Hondartza

Dunak

Delta

LURRIKARAK• Lurrazalaren bat-bateko mugimenduak

dira.• Paisaia aldatu ahal du.

SUMENDIAK• Lurrazalaren irekigune bat

da.• Lurraren barneko magma

gainazalera ateratzen da irekigune horretatik.

• Ateratzean, magmari laba deitzen zaio.

• Sumendi-erupzioak gertatzen dira batzuetan. Laba botatzen da eta gasak eta errautsak ere bai.

ATALAK• Magma sumendi-tximinia izeneko hodi batetik igotzen da eta krater izeneko zulo batetik kanporatzen da.

• Kanporatzean, laba hoztu egiten da eta harriak sortzen dira. Harri horiek pilatzen dira eta sumendi-konoa sortzen da.

laba

Sumendi-tximinia

magna

lurrazala

mantua

krater

Sumendi-konoa

HARRI MAGMATIKOAK• Magma hozten denean, solidotu egiten

da; horrela, sortzen dira harri magmatikoak.

• Oso gogorrak dira.• Batzuk, sumendietatik datoz: basaltoa

eta pumita.• Beste batzuk mantso-mantso hozten

dira: granitoa.

Pumita

Granitoa

HARRI SEDIMENTARIOAK• Beste harri batzuen eta izaki bizidun

batzuen hondakinetatik sortzen dira.• Adibideak: konglomeratua, hareharria,

buztina• Beste harri batzuk izaki bizidunen

hondakinak pilatzean osatzen dira: petrolioa.

• Beste batzuk uretan disolbatutako substantzien bidez osatzen dira: kareharria eta igeltsua.

• Harri sedimentario batzuek fosilak dituzte. Izaki bizidunen hondakinak dira; harri bihurtu eta harri moduan gorde direnak.

Konglomeratua Kareharria

HARRI METAMORFIKOAK

• Beste harri batzuetatik sortzen diren harriak dira, presioa eta tenperatura oso handiak direnean.

MarmolaArbela

HARRIEN ZIKLOA