Post on 03-Jul-2015
Nire izena Leire da. Ilea gaztain
kolorekoa dut, ertain tamaniakoa
naiz. Ene begiak marroi kolorekoak
dira , udazkeneko hostoak
bezalakoak.
Atletismoa asko gustatzen zait eta
bai eskolan , baita eskolatik kanpo
ere , lagun asko ditut.
·Nik korrika egitea gustukoa dut eta
mendira igotzea atsegin dut.
·Zaldi gainean ibiltzea gogokoa dut.
·Udalekuetara joatea gustatzen zait.
2001ean jaio nintzen
2003an eskolan hasi nintzen
2004an nire ahizpa jaio zen
2004an baricela izan nuen
2011an puntuak eman zizkidaten
2012an Londresera joan nintzen
familiarekin
2012an izekoaren etxera katua etorri
zen.
2003an amarekin etxera nindoan. Amak lehenago ni igo ninduen eta gero
aulkia. Ama aulkiaren bila zihoala igogailua zabaldu zen eta ni barrura
sartu nintzen . Norbaitek 4-netik deitu zuen eta gora joan nintzen.
Bitartean ama nire bila zegoen Auzokoak ezagutu ninduenez amaren-
gana eraman ninduen.
.
15 urte barru etxe propioa izango
dut Gipuzkoan. Bi zaldiekin , bi
txakurrekin eta bi katuekin bizi
izango naiz . Nire lana izan daiteke
umeei hipika irakastea edo beste
gauzaren bat oraindik ez dudana
erabaki .
Ama haurdun zegoela jakin zuen gernuarekin proba bat egin zuelako . Amak
nahiera bat izan zuen: olibak eta pepiniloak jatea . Baikor sentitzen
zen dena ondo aterako zelako . 6-7 hilabetetan primeran sentitzen zen .
Amari haurdunaldia laburra egin zitzaion. Hilabetero ginekologoarengana
joaten zen . Jaio baino lehen ez zekiten neska ala mutila izango nintzen.
Bost hilabete nituenean nire mugimenduak sentitzen hasi zen, asko mugitzen
nintzen . Amak 10 bat kilo loditu zuen. Ni jaiotzear nengoenean ama
nekatuta , pozik , urduri , kezkatuta zegoen neska edo mutila
.
Amari aitak lagundu zion Gurutzetako ospitalera. Amak jakin zuen ni jaioko nintzela zaku amniotikoa apurtu nuelako. Haurdunaldiak 9 hilabete iraun zuen. Amarentzat erditzea oso astiro hasi zen eta motel-motel geroago. Erditzeak 20 bat ordu iraun zuen. Berezitasun bat izan zen: Haurnaldi osoa umetokian eserita eman nuen. Horrexagatik ipurdiz jaio nintzen. Prozesu naturala izan zen , aldez aurretik zesarea egingo ziotela jakin arren. Amarekin batera 7-8 erizain eta medikua zeuden. Jaiotzerakoan beltzarana eta oso txikia nintzen. 2,730 kilo pisatzen nuen eta 56cm_ko luzera neukan. Ama harrituta eta oso zoriontsu sentitu zen, aita lasai eta pozik . 2 egun egon ginen ospitalean. Jaio nintzenean pardel bikoitza jarri zidaten aldakak bere lekuan jartzeko. Titiz eta biberoiz elikatzen nintzen. Nire izena izen sorta batetatik aukeratu zuten aitak eta amak: Leire , Lierni ala Uxue
.