Post on 13-Aug-2015
TEKNOLOGIA
LAURO IKASTOLA
Teknologia DBH
PENTSATU
EGIN
FROGATU
PROIEKTUA
ASMATU
Lan proposamena jasotzen denerako, talde lanak eraturik egongo dira.
Talde lanean nola lan egin ikasi beharko duzue. Baina garrantzitsuena ikaskidearekiko BEGIRUNEA izango da.
Demagun makina berri bat asmatu behar duzuela eta tresnak, zerra, edo mailua erabili baino lehen, hausnarketa eta proiektua egin beharko duzue.
Ondoren, hasiko zarete makina eraikitzen. Ez da lan erraza izango, lehenengotan agian ez delako ondo ibiliko. Beraz atzera eta berriz pentsatzeari ekin beharko diozue. Pausu guztiak, Talde-lanaren txostenean aipatu beharko duzue, data, oharrak eta burutazioak idatziz.
Pentsatseari guztiok egingo duzue, baina lana bizkortzeko arduradunak izendatu beharko duzue.
LAN EGITEKO ERA
1. Taldeburua edo zuzendaria:
Taldeko txostena gordeko duena izango da. Asmakizuna egiterakoan sortuko diren gora-beherak idatziko duena. eta behar diren materiala eta oharrak gogoratuko dituenak.
2. Tresnen arduraduna: tresnak:
Erabilitzerakoan segurtasuna gordeko du. Klasea-ordua bukatzean, tresnak batu eta biltegira eramango dituenak.
Taldeko
txostena
Lan banaketa edo AUKERATU ARDURADUNAK:
5. GARBIKETA: klase ordua bukatzean denon artean klasea tsukuntzea, aulkiak bere tokian jartzea (azken orduan goian kokatu beharko dira. eta tresnak biltegian gordetzea.
3. Materiala bildu eta gordeko duena: Beharrezko materialen zerrenda eta aurrekontua egingo duena. Astero ikaskideei gogoratuko die zer ekarri beharko duen. Klase bukaeran dena kutxatilan
gordeko du.
4. Taldeko Marrazkilaria, erreportaria, edo berriemailea: Argazki edo bideo kamerarekin asmakizuna egiteko prozesua
pausuz-pausu aterako duena.
MATERIALA
SEGURTASUN - ARAUAK
Lantegian izan beharreko jarrerak:
1. EZ JOLASTU: ez ibili lasterketa eta jolasean klasean.
2. LANABESAK ZAINDU: ez ibili txantxetan bestela norbait zauritua atera daiteke.
3. ALTZARIAK ZAINDU: ez erabili teoria eremuetan tresnak. Horretarako, LAN-MAHAIAK dituzue.
4. ESKULARRUAK eta AMANTALAK erabili: ertz zorrotzak dituzten materialekin eskularruak erabili eta arropa ez zikintzeko kamiseta zahar bat jantzi adibidez.