IPv6 DIDAKTIKOTZEA

Post on 28-Jan-2016

34 views 0 download

description

IPv6 DIDAKTIKOTZEA. 2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA. 2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA. 2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6 DIDAKTIKOTZEA

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

IPv6ren sarrera

• Atal honetan, lehenik, sartu-irten bat egingo da IPv6ren goiburu berrian, eta horren egituraz eta luzapen-goiburuen funtzionamenduaz mintzatuko da.

• Bigarrenik, IPv6ko helbideratzeaz hitz egingo da, eta dauden helbide motak errepasatu eta horien erabilgarritasuna azalduko da.

• Azkenik, sistema eragile ohikoenetako batzuetan oinarrizko instalazioa eta konfigurazioa nola egin erakutsiko da.

• Gaiari heldu aurretik, ondoren agertuko diren kontzeptu batzuk errepasatuko ditugu. Aurkeztutako definizioak RFCetatik bildu dira zuzenean.

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

IPv6ren sarrera

Ohiko terminoak (1.a 3tik):

• Nodoa: aztergai den protokoloa (IP, IPv6...) erabiltzen duen gailua

• Routerra: Paketeak birbidaltzen dituen nodoa. Bitartekariarena egiten du komunikatzen diren bi nodoren artean.

• Host: router bat ez den beste edozein nodo.

• Upper Layer edo goi-geruza: Erreferentzia gisa IPko geruza hartuta. Goi-geruzako protokoloez aritzean, TCP, UDP, ICMP, eta abar dira aipagai.

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

IPv6ren sarrera

Ohiko terminoak (2.a 3tik):

• Link edo lotura: nodoak lotura-geruzan (justu IP azpian) komunikatu ahal izateko euskarri bat. Adib.: Ethernet, X.25, Frame Relay...

• Interface edo interfazea: nodo batetik lotura baterako konexioa.

• Neighbors edo aldamenekoak: lotura berera konektatutako nodoak.

• Helbidea: interfaze baterako edo interfaze-multzo baterako IP geruzaren identifikadorea.

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

IPv6ren sarrera

Ohiko terminoak (3.a 3tik):

• Paketea: IP goiburua payloadarekin batera, hots, bidali beharreko datuekin batera.

• Link MTU (Maximum Transmission Unit): lotura batean maneia daitekeen pakete kopuru maximoa da.

• Path MTU: Path → datuek jatorritik helmugara egiten duten bidea. Path MTU → bide horretan zehar arazoak saihesteko erabil daitekeen MTU balio txikiena.

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

IPv6ren sarrera

Atal honetan puntu hauek lantzen dira:2.1. Goiburu berria2.2. Helbideratzea2.3. IPv6ren instalazioa eta oinarrizko konfigurazioa2.4. Oinarrizko aginduak GNU/Linuxen eta Windowsen2.5. Konexio-probak LANen (ping6)

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.

2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA.