Ikasgela iirekia Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea · soziolinguistiko berriari...

Post on 31-Aug-2019

6 views 0 download

Transcript of Ikasgela iirekia Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea · soziolinguistiko berriari...

HIZPIDE 56 (2004), 3-13 orr.

Aisa, etorkinak euskarara

hurbiltzeko atea

Belen Benitez, Ainhoa Gaintza

Azken urteotan makina bat etorkin etorri da Afrika, Hego Amerika edoEkialdeko Europatik Euskadira, bizitzen gelditu eta bertakotzeko asmoz.Egoera soziologiko horrek erantzun aproposa izan dezan, errealitatesoziolinguistiko berriari egokitutako hizkuntz politikako neurriak beha-rrezkoak dira. Hortaz, gure egitasmoak euskara ezagutaraztea du xede,etorkinak guztiz gizarteratuta bizi daitezen.

Sarrerako hitz horiek eman diote hasiera AISA ikasmaterialari. Egia daegoera berezia dela euskararentzat. Euskaltegietan gero eta etorkingehiago biltzen ari dira azkenaldian eta etorkin-taldeak ere sortuak diranonahi. Talde hauen beharrei egokitutako euskara-ikastaroak diseinatze-ko premia zegoen eta hutsune hori betetzen laguntzeko sortu dugu AISAizeneko ikasmateriala.

AISA izenburuarekin bi ideia lotu nahi izan dira: gertutasuna eta errazta-suna. Batetik, gertutasuna, ikasle askori izena bera ezaguna egingo zaio-lako, AISA Indian eta Afrika osoan oso hedatuta dagoen emakume-izenabaita. Bestetik, erraztasuna, gure euskarazko aise hitzak (leku batzuetanAISA ahoskatzen dena), besterik gabe, adierazten duena.

Ikasmaterial horren helburua, beraz, euskaltegietako ohiko ikastaroe-tan parte hartzeko bidea erraztea da, etorkinek Euskal Herriko ohitura,sinesmen, gustu, eta abarren berri izan dezaten. Horixe da, bada, gureasmoa: kultura desberdinetatik datozenei nola bizi garen ezagutaraz-tea.

3

IIkkaassggeellaa iirreekkiiaa

60 orduko ikastaro bat emateko moduko ikastunitateek osatzen duteAISA. 20 ikastunitate dira guztira, eta lau liburutan daude bilduta,ikaslearen eta irakaslearen liburuetan bereizita. Ale bakoitza bostikastunitatez dago osatua, eta ikastunitateak hiru ordu inguruko irau-pena dauka.

Garbi zegoen hasiera-hasieratik material honek oso oinarrizko ezagupe-nak landu behar zituela, bai hizkuntzaren zein bestelako eduki soziokul-turalen aldetik ere. Horregatik, kultura berri bati hurbilpena egiterakoan,kontuan hartu beharreko aldeak bildu, eta, geure burua etorri berrienlekuan jarri genuen.

Askotxo dira aztertu behar izan ditugun arloak, hala nola, etorri berridena nondik datorren, zein baliabide kultural dakarren, zein ezaugarriberezi ezagutu behar ote dituen gure artean bizitzeko, eta abar, ikasmate-rialak landuko zituen gaiak erabakitzerakoan.

Eta hogei izan dira ikasmateriala osatzeko aukeratu ditugun gai nagu-siak. Nagusiak diogu bakoitzaren barnean hainbat azpi-gai garatu baiti-tugu. Oro har, ikasle etorkinentzako interesik handiena sortarazikozutenak, gure ustez. Hona hemen, beraz, unitateen gai nagusien zerren-da:

Belen Benitez, Ainhoa Gaintza4

1:

ZK. IZENBURUA GAI NAGUSIA1. KAIXO! Agurrak eta aurkezpenak2. LEHEN ESKOLA EGUNA Norberaren eta ingurukoaren

xehetasunak3. GURE FAMILIA Familia harremanak

4. NON DAGO? Herri eta hirien osaera5. HIRIAN IBILI! Hiri-zerbitzuak

6. AZOKAN Erosketak: janariak eta edariak7. HAU GOSEA! Sukaldaritza8. DENDAZ DENDA Erosketak: jantziak eta bestelakoak

9. ZOAZ OSPITALERA! Osasuna eta osasun zerbitzuak10. HORREK DAUKA SASOIA! Kirola eta ohiturak osasuntsuak

11. ETORRI GURERA! Etxebizitzak12. HAU KUXIDADEA! Etxeko tresnak eta ohiturak

13. JOLASEAN Haur eskolak eta jolasak14. GUTXI IKUSI, GUTXI IKASI Hezkuntza sistema15. BILBOTIK EKUADORRERA Bidaiak

16. A ZE LANA, LAN BILA IBILTZEA! Lana bilatzeko bideak17. GIZONAK LAN, EMAKUMEAK LAN ETA

LANLanbideak eta jarduerak

18. BAIETZ MENDI TONTORERA HELDU! Natura eta mendizaletasuna

19. FESTARA! Festa ospetsuak eta herriko jaiak20. JALGI HADI PLAZARA Euskara

Gaiak ikasmaterialari osotasuna emateko ezinbesteko tresna izan badiraere, hauek aurkezteko erak hartu du garrantzi berezia. Ikasleak, osokultura desberdinetatik gure gizartera etorri diren pertsonak dira, etahemen topatuko dutena erakusteko moduari arreta berezia eskaini nahiizan diogu. Hurbiltasuna eskaintzeko, pertsonaia bat aukeratu genuen,hainbat egoera aurkezteko erabili duguna. Euskal Herrira etorritakoetorkinen orduko estatistikei begiratuta, Hego Amerikako emakumegazteak dira gehien hurbildu omen zaizkigunak, Ekuadorrekoak etaKolonbiarrak, hain zuzen.

Horrela sortu zen Juliana izeneko pertsonaia. Juliana Serrano FriasEkuadorretik etorritako neska gazte bat da, gure artean sei bat urtedaramatzana eta euskaraz dakiena. Pertsonaia horrek erakusten dizkieikasleei eguneroko bizitzan sor daitezkeen hainbat egoera. Ikasleek,entzuteko pasarteen eta liburuan dituzten argazkien bidez ezagutukodute Juliana. Berak egiten ditu beraiek egin ditzaketen gauza ugari, halanola, erosketak, postetxean gutun bat bidali, lagun bati bizi den herriaerakutsi, medikuari izandako ezbeharra azaldu… (ikusi B ataza, 8.orrialdean).

Elkarrizketaren helburuan dago, jakina, ikasleek antzeko diskurtsoaksortzeko tresnak eskuratzea. Horregatik, egoera ulertzeko jarduerez gain,bestelako ariketak ere, hainbat egitura errepikatzeko eta lantzekoak,topatuko dituzte atazan.

Hona iristeko, bide luzea jorratu dugu; beste hizkuntzak irakastekometodoak aztertu ditugu baita Katalunian etorkinei bereziki zuzendutakoikasmateriala ere, handik eta hemendik ideiak hartuz gurera iritsi arte.Eta bidearen erdian birziklatze-lanak ere egin ditugu, Bai Horixe! ikas-material mitikoa kasu, hainbat egoera erakusteko oraindik erabilgarri!Jadanik sortua zegoen bestelako materialaz gain telebistan, irratian edotaegunkarian azaldutakoak ere biltzen ditu AISAk.

Ikastaro hau euskararekin lehen harremana izango duten ikasleei zuzen-dua dago. Ideia horretan oinarrituta, gure helburua izan da, une oro,ikaslea eroso sentitzea klasean, eta modu arinean barneratzea bertanazaltzen zaiona, esfortzu gehiegi sortarazten duten klaseak izan gabe.Horretarako, garrantzitsua izan da materiala ahalik eta modurik erakar-garrienean aurkeztea, irudiak, bideo-pasarteak eta abar erabiliz.

Ikastunitate bakoitzaren edukiak, espresuki eraikitako egiturari erantzu-ten dio. Lehentxeago aipatu dugun arrazoia dela eta, unitate laburrakdira, hiru ordukoak, ikasleak gai nagusiaz jabetu eta horri lotutako egin-kizun errazak jorratzeko modukoak. Unitate bakoitza hiruzpalau atazazosatua dago. Ataza horiek, gure bizitzako jarduerak dira, prozeduradidaktikoa dutenak: ikusizko pizgarria, jardutea, azalpena, feedback…Metodologia honen bitartez ikaslea lau trebetasun komunikatiboak era-biltzera bultzatzen du AISAk.

Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea 5

Unitateetan, ikaslearen inplikazioa bilatzen da hasieratik, eta ideia horre-kin diseinatu genuen A ataza, ikasleen kulturen artean harremanak sor-tzeko bide bat bezala. Modu honetan, taldeko partaideek (gehienakjatorri desberdinetakoak) euren ikuspuntuak biltzeko aukera izango duteune didaktiko honetan. Gaiari egiten zaion hurbilpenaren bitartez, EuskalHerriko kulturarekin zerikusia duten hainbat xehetasun nahastuta azaldu-ko zaizkio ikasleari munduko zonalde desberdinetako berezitasunekinbatera. Han, beren herrialdeetan, modu batera direnak hemen nola direnikusteko aukera erakargarria da sarrerako ataza hau. (Ikusi 2 atazak, Aataza, 10. orrialdean).

Ikastunitateetan, etorkinek izan ditzaketen beharrei erantzuteko asmoz,ataza berezia diseinatu da. C atazan bildu ditugu, besteak beste, instituzioekeskaintzen dituzten zerbitzuen inguruko informazioa, hainbat instrukzio,aholku eta baita tresna erabilgarrien azalpenak ere. Ikasleei, gure gizartea-ren alderdi formalenean ere murgiltzeko aukera eskaintzen dietenak (ikusi 2atazak, C ataza, 11 orrialdean).

Unitate guztietan azken ataza hau ez badago ere, D atazan, ikasleak bil-duta topatzen ditu unitatean zehar landu diren atalak azken helburu batibegira. Beste atazetako egoeren eginkizun nagusia –oro har, B ataza iza-ten da horretarako giltza eskaintzen duena– ikaslearen esku geratzen daorain. Unitatearen ibilbidean jasotako egiturak, hiztegiak eta abar erabi-liz, egoera batean murgilduko dira ikasleak eta guztiz edo partzialki sor-tuko dute hau garatzeko diskurtsoa. (Ikusi 2 atazak, D ataza, 12.orrialdean).

Ezaugarri berezia da, halaber, unitateak bi hizkuntzatan idatzita egotea:euskaraz eta gaztelaniaz. Materiala klasean lantzeko diseinatuta badagoere, baditu zenbait atal ikaslea bere kabuz aritzeko ere. Helburua daberaz, ikasleak ahalik eta errazen ulertzea bertan ematen zaizkion ins-

2:

Belen Benitez, Ainhoa Gaintza6

A. ATAZA

HANGOAK ETA HEMENGOAK

Unitatearen gai nagusia aurkezten du,bertako eta kanpoko ikuspuntuak

azalduz.

B. ATAZA

JULIANA EUSKAL HERRIAN

Julianak aurkeztutako egoerakomunikatiboak. Diskurtsoko egiturak

lantzen dira

C. ATAZA

JAKIN EZAZU

Etorkinentzat interesgarria izandaitekeen informazio praktikoa

eskaintzen da.

D. ATAZA

BERAZ…

Unitatean zehar landutakoa, moduosotuan sortzeko aukera du ikasleak.

trukzioak, bakarka ari denean eta baita taldean edo irakaslearekin aridenean ere, honen azalpenak errazago ulertzea, autonomoago izatekoaukeraz baliatuz. Edukien laburpenean, bestalde, ikasleek unitateanzehar jaso dituzten egitura eta hitz garrantzitsuen bilduma kontsultatzekoaukera dute. Atal honen helburuan dago, berriro ere, ikaslearen ikas-pro-zesuan ahalik eta laguntza gehiena eskaintzea. (Ikusi B ataza) (ikusi 3eranskinak, 13. orrialdean).

Azkenik, materiala osatzeko tresna lagungarria kaleratu da AISA eskuli-buruekin batera: irudi bidezko hiztegia, alegia.

Mila hitz inguru bildu dira hiztegian. Berezia da hau ere, izan ere, hitzakirudiz lagunduta joateaz gain, zazpi hizkuntzatan emanda daude, etorki-nen balizko jatorria kontuan hartuta: euskara, gaztelania, frantsesa, inge-lesa, arabiera, txinera eta berberera.

Ikasleei, klasean, kalean eta, jakina, ikastunitateetan agertzen den hizte-gia ikasteko, errepasatzeko eta, bide batez, zabaltzeko aukera luzatzenzaie hiztegi honen bitartez.

Terminoak honako gai hauen arabera daude sailkatuta:

AISAk, bestalde, bideak zabaldu nahi dizkie etorkinen taldeekin laneanhasi behar duten euskara-irakasleei ere. Material honetan topatuko baitu-te, gure kultura eta gizartera hurbildu nahi duten guztiei eskaintzekohainbat baliabide erabilgarri.

3:

Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea 7

GAIAK

Gure inguruaDenboraNaturaEtxeaGiza harremanakKirolaHiriaGarraioaLanaIrakaskuntzaAisialdiaErosketakJanariak eta edariakJantziakZenbakiakOsasunaGorputzaKokapenak eta nolakotasunakEkintzak

Belen Benitez, Ainhoa Gaintza8

3. Eranskinak

B ATAZA: JULIANA ANBULATORIOAN1. BIDEO-PASARTEAIraupena: 01’ 00’’(lehen zatia)JULIANA: Egun on! Tapia doktorearekin egon nahi dut.IDAZKARIA: Oraintxe bertan?JULIANA : Bai mesedez, eskuan min handia daukat-eta.IDAZKARIA: Ederki. Zure izena, mesedez?JULIANA: Juliana Serrano Frias.IDAZKARIA: Kontsulta pasatzen ari da, baina laster geldituko da libre.JULIANA: Zein da bere kontsulta?IDAZKARIA: Begiratu panel horretan.JULIANA: Mila esker.JULIANA: Hemen itxoin behar al dut Tapia doktorearekin egoteko?PERTSONA 1: Bai, hementxe da.JULIANA: Eskerrik asko.PERTSONA 1: Ez horregatikDOKTOREA: Juliana Serrano Frias… zu al zara?JULIANA: Bai, ni naiz.DOKTOREA: Pasa, mesedez. Eseri. Zer gertatzen zaizu?JULIANA: Akademian eskua bihurritu dut.DOKTOREA: Min handia al daukazu?JULIANA: Bai, ezin dut ondo mugitu.DOKTOREA: Erakutsi eskua… Bai, handituta daukazu, baina ez dago hautsita.

2. BIDEO-PASARTEAIraupena: 1’ 15’’(bigarren zatia)DOKTOREA: Begira, sendabide bat jarriko dizut. Pilula bat hartuko duzu bi aldiz egunean:

bat goizean, gosaldu ondoren, eta bestea gauean, afaldu ondoren.JULIANA: Ondo. Bat goizean eta beste bat gauean.DOKTOREA: Krema hau ere egunero emango duzu, gauean, oheratu baino lehen. Oso ondo

joango zaizu, ikusiko duzu. Krema eman eta gero, benda elastiko bat jarrikoduzu eskumuturrean, presio pixka bat eginez, gehiegi ez mugitzeko. Ulertuduzu?

JULIANA: Bai, ulertu dut.DOKTOREA: Aste osoan lotuta eramango duzu eta datorren astean nire kontsultara etorriko

zara berriro. Orain, utzidazu zure txartela errezetak egiteko.JULIANA: Bai, hementxe duzu.DOKTOREA: Listo. Tori. A!, eta dutxan ez busti eskua, plastiko batekin edo ondo estalita

eduki.JULIANA: Bale. Orduan, datorren astera arte, ezta?DOKTOREA: Bai, eta arazoren bat baduzu, deitu edo berriro etorri.JULIANA: Oso ondo. Agur!

3. BIDEO-PASARTEAIraupena: 0’ 23’’Iragarkia: (DB 3253)Frenatuz eztul lehorraren aurka

IRAKASLEAREN LIBURUA9. ikastunitatea 11

Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea 9

Belen Benitez, Ainhoa Gaintza10

Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea 11

Belen Benitez, Ainhoa Gaintza12

Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea 13