Post on 28-Jun-2015
HODEIAK ETA PREZIPITAZIOAK
ASKATASUNA BHI
DEFINIZIOA
Hodei edo lainoak airean dauden ur eta izotz partikulen metaketa ikusgaiak dira. Hodeiak atmosferako behe geruzako, troposferako, edozein lekutan ager daitezke, eta duten konposaketaren eta agertzen diren altueraren arabera sailkatzen dira.
Munduko Meteorologia Erakundeak (WMO) hainbat azpitaldetan banatzen diren 10 laino mota sailkatu ditu.
Atmosfera, eta zehazkiago troposfera, laino jakin batzuk agertu ohi diren hiru zatitan banatzen da.
Goi-maila: 7 eta 13 kilometroko arteko altueran. Laino altuak agertzen dira.
Erdi-maila: 2 eta 7 kilometro arteko altueran. Erdi-mailako lainoak agertzen dira.
Behe-maila: Lurrazaletik 2 kilometro arteko altueran. Laino baxuak agertzen dira.
Laino altuak izotzezko lainoak izan ohi dira, inguramendu zehazturik gabe, -35ºC baino tenperatura baxuagoa izaten ohi dutenak.
Erdi-mailako lainoak urez eta izotzez osatutakoak izan ohi dira eta -35ºC eta 10ºC arteko tenperaturak izan ohi dituzte.
Laino baxuak urezko lainoak izan ohi dira, eta -10ºC baino tenperatura altuagoak izan ohi dituzte, batzuetan 0ºC-tik ere pasatzen direlarik. Laino hauek, inguramendua guztiz zehaztua izan ohi dute.
Lainoak ere hiru talde nagusitan banatzen dira: zirruak, kumuluak eta estratuak. Eta aipatutako hiru sailkapen hauetatik lortzen dira 10 laino motak.
LAINO ALTUAK :ZIRRUAK Zirruak [Ci] Zirruak troposferaren goiko
partean soilik azaltzen dira, 7 eta 13 kilometro arteko altueretan.
Zuntz eta noizean behin zeta-antzeko itxura izan ohi duten laino meheak izan ohi dira. Itsasgizonen artean katu buztan izenez ere ezagunak dira.
Egunez guztiz zuriak izan ohi dira, itzalik gabeak, baina ilunabarreko eguzki-izpiekin kolore hori-gorria hartzen dute, iluntzean tonalitate grisa hartzen dutelarik.
Errefrakzio fenomenoak sortzen dituzte eta zeru guztia estaltzen dutenean, hurrengo 24 orduetan eguraldiak aldaketa bortitza jasango duela eta tenperaturak jaitsiko direla estima daiteke.
LAINO ALTUAK :Zirrostratuak
Zirrostratuak [Cs] Zirruak bezala, goi partean
soilik azaldu ohi dira eta esne koloreko errezel dirdiratsu leun itxura izan ohi dute.
Ortzia guztiz edo partzialki estaltzen dute, eta oso meheak direnez, Eguzkiaren eta Ilargiaren inguruan aureolak sor ditzakete. Ertzak mugatuta izan ohi dituzte.
Zirruen ondoren agertu ohi dira, ekaitzak edo frente epelen bat datorrela iragarriz.
LAINO ALTUAK:Zirrokumuloak
Zirrokumuluak [Cc] Goi partean azaltzen diren eta
ordenatuta, lerrokatuta edo taldetan laiatutako lits zuri txikiez osaturiko lainoak dira. Guztiz zuriak izan ohi dira eta ez dute itzalik izaten.
Maiz, zirruekin batera agertu ohi dira eta hurrengo 12 orduetan eguraldia aldatuko dela adierazten dute. Normalean, laino mota hau izaten da ekaitzen aurretik agertzen dena.
Erdi-mailako lainoak:Altokumuloak Altokumuluak [Ac] Erdi-mailako altueran egon ohi
diren eta lerrokaturik dauden maluta erraldoi esferiko gisa azaltzen diren lainoak dira. Gris-zuri kolorea izan ohi dute eta normalean, itzalak izan ohi dituzte. Zirrokumuluak baino apur bat mardulago, handiago eta ikusgaiagoak dira.
Erdi-mailako lainoak:Altoestratuak Altoestratuak [As] Altokumuluen altuera
igualtsuan agertu ohi diren lainoak dira. Zerua, osorik edo partzialki tapatzen dute eta apur bat ildaskatutako laino-kapa uniforme gris itxura izan ohi dute. Lodiak izan ohi dira, normalean Eguzkia guztiz lainotzen dutelarik, halorik sortu gabe.
Euri fina eta tenperaturaren jaitsiera iragar ohi dituzte laino hauek.
Erdi-mailako lainoak: Estratokumuluak Estratokumuluak [Sc] Normalean, erdi-mailako
altueran agertzen diren laino hauek kolore gris-zuria izan ohi dute, eta beti agertzen dira zati ilunak hodei-multzoan. Masa borobildu eta multzokatu zabalak izan ohi dira.
Estratokumulek, normalean, ez dute euririk botatzen, nimbostratu bihurtzen ez badira behintzat, eta eguraldi ona adierazten dute.
Laino baxuak :Kumuloak Kumuluak [Cu] Normalean beheko mailan agertzen
diren arren, goiko altueretaraino hedatu daitezkeen laino hauek ganga-forma izan ohi dute eta banaturik, gutxitan, edo konpaktuak, normalean, agertu ohi dira. Azalore erraldoi itxura izan ohi dute eta goiko partea Eguzki-izpien ondorioz argia izan hi den bitartean, beheko alde horizontala, iluna izan ohi da.
Kumuluak, eguraldi onaren adierazgarri dira hezetasun eta mugimendu atmosferiko txikia dagoenean, baina hezetasun altua eta gorako korronte gogorrak daudenean tamaina handia hartu eta ekaitzak eta euri-jasa handiak sor ditzakete.
Laino baxuak: Kumuloninboak
Kumuluninboak [Cb] Bertikalki hedatzen diren
laino handi hauek dira ekaitzak sortzen dituztenak, kazkabarra ere sor dezaketelarik. Goiko zatia izoztean gertatzen dira ekaitzak, eta orduan, motots haritsu itxurako goiko zati zapaldua izan ohi dute.
Laino baxuak:Ninboestratuak
Ninboestratuak [Ns] Laino oso mardul eta
ilunak izan ohi dira, Eguzki-izpiei igarotzen uzten ez dieten adinakoak.
Udaberri eta udako euri eta neguko elur laino tipikoak dira.
Laino baxuak:Estratuak
Estratuak [St] Lurretik hurbilen agertzen diren
lainoak dira, behe-lainoak, hain zuzen ere. Gris edo zuri kolore homogeneoa izan ohi dute eta zeru guztia tapatzen dute.
Udazken eta neguan egun guztian zehar mantendu daitezke zeruan egunari triste itxura emanez, baina udaberri eta udan, gaueko ordu txikietan sortu eta egunaren hasieran desagertzen dira, eguraldi ona egingo duela adierazten dutelarik.
HODEIEN KOKAPENA
Ci : Cirruak
Cs: Zirrostratuak
CC : Zirrokumuluak
As :Altoestratuak
Ac :Altokumuluak
Cu : Cumuloak
Sc :Estratokumuluak
St : Estratuak
Ns: Ninboestratuak
Cb Kumuluninboak
PREZIPITAZIOAK Prezipitazioa: lurrina oraindik gehiago
kondentsatzen da eta tanta likidoak edo kristal izoztuak sortzen ditu. Ura lurrazalera erortzen da eta forma ezberdinak hartzen ditu hala nola euria, elurra edo kazkabarra. Urte batean lurrindutako itsas uraren kopuru osoaren laurden bat, ehun mila km3 inguru, kontinenteen gainean erortzen da, beste guztia ozeanora bueltatzen da.
Plubiometroa Zonalde zehatz batetan eroritako ur
kopurua neurtzeko diseinaturiko tresna da. Unitaterik erabilienak litroa eta metro karratuko milimetroa dira.
Elur Hodeietatik maluta edo izotz-pikor zuritan erortzen den ur izoztua. Elurra, atmosferako ur-lurrina izoztu eta kondentsatzearen ondorioz eratutako izotz-kristal txikien prezipitazio solidoa da. Altuera handian dauden hodeietan eratzen dira kristalok eta atmosferako behe-geruzak 0 gradutik behera baldin badaude, elur-prezipitazioa izaten da. Aldiz, izotz-kristalak eratzen diren gunetik eta beheranzko bidean 0 graduz gorako tenperaturak aurkitzen baldin badituzte, urtu egiten dira eta euri-prezipitazioa gertatuko da. Ura beti sistema hexagonalean kristalizatzen da, baina elur-kristalek forma ugari hartzen dute, beti ere hexagono-itxuratik abiatuta.
EuriUr likidozko zatikien prezipitazioa, prezipitazio
Kazkabar Txingorra, babazuza. Hodeietatik bortizki amiltzen den ur izoztua, pikor gogor eta lodietan, baino ez maluta moduan.
PREZIPITAZIO MOTAK
KONBEKTIBOAK OROGRAFIKOAK FRONTALAK
KONBEKTIBOAK
• IGOERA KONBEKTIBOA GAS<GVT•KUMULOAK eta KUMULONIMBOAK•zonalde ekuatorial eta tropikaleetan.Latitude ertainetan udako ekaitzak sortzen dituzte.
PREZIPITAZIO OROGRAFIKOAK
FOEHN EFEKTUA
ESTRATOKUMULOAK
HAIZEALDE - HAIZEBE
PREZIPITAZIO FRONTALAK
Fronte terminoa Norvegiako Bjerkness-en Eskolak sortu zuen (1918an) dentsitate edo tenperatura desberdineko bi aire-masen arteko banaketa-azala izendatzeko.
Fronteek, motaren arabera aldaketa desberdinak eragiten dituzten faktore meteorologikoetan.
FRONTE BEROA FRONTE HOTZA FRONTE OKLUITUA
F.H.
F.B.
F.O
F.G
PREZIPITAZIO FRONTALAK
PREZIPITAZIO FRONTALAK FRONTE HOTZA bi aire-
masen banaketa-azala, non aire-masa hotza, mihi bat bailitzan, falka modura azpitik sartzen baitzaio aire-masa beroari eta berehala gorantz bidaltzen duelarik; kumuluninboak, zaparradak eta trumonadak eragiten ditu.
PREZIPITAZIO FRONTALAK
FRONTE BEROA bi aire-masen arteko banaketa-azala da, non aire-masa beroa aire-masa hotzaren gainetik igotzen baiten; goialdean zirruak eta behealdean estratuak sortzen ditu, eta etengabeko euria gogo-gozoa eragiten.
PREZIPITAZIO FRONTALAK
FRONTE OKLUITUAk aurrean fronte hotz edo beroak izaten du, eta atzetik, hurrenez hurren, aire-masa beroa edo hotza.
FRONTE OKLUITU HOTZA FRONTE OKLUIDO BEROA
FRONTE GELDIKORRA
fronte geldikorraren ezaugarririk nabarmenena, frontea sortarazi duten baldintzak atmosferikoak ez aldatzean datza. Aire-masa bakoitzaren jatorriaren arabera, hainbat motatakoa izan daiteke: fronte artikoa, tropikala, intertropikala, polarra, etc.
EUROPAKO FRONTEAK