Hezkuntza altxor ezkutua

Post on 30-Jul-2015

358 views 0 download

Transcript of Hezkuntza altxor ezkutua

HEZKUNTZA ALTXOR EZKUTUA

• XXI. Mendean informazioa transmititzeko baliabide berriak egongo dira.

•Hezkuntzak ezagutza teoriko eta tekniko-ebolutiboak transmitituko ditu.

• Etengabe aldatzen dagoen mundura egokitzeko baliabideak eman behar ditu eta horretarako oinarrizko lau ikasketetan oinarritzen da, pertsona bakoitzarentzat ezagutzaren zutabeak izango direnak.

Hezkuntzak 4 ikasketetan oinarritu: • Ezagutzen ikastea

• Egiten ikastea

• Elkarrekin bizitzen ikastea

• Izaten ikastea

• Eskolako irakaskuntza, batez ere “ezagutzen ikastean” eta “egiten ikastean” oinarritzen da.

• Aldiz, Batzordearen ustez, gizarte bakoitzak Hezkuntza Curriculumean lau gaitasun hauek sartu behar ditu.

• XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko, hezkuntzari, helburu berriak eman behar zitzaizkion, horregatik, beharrezkoa zen lau zutabe horiekin jardutea.

• Beraz, hezkuntzaren bitartez, pertsona bakoitzak bere sormen ahalmenak garatu behar ditu.

• Hau da, hezkuntza ez dela bideratuta egon behar helburu jakin bat lortzeko, baizik eta pertsonaren errealizaziora bideratuta egon behar da.

EZAGUTZEN IKASTEA

• Munduaren ulermena

• Duintasunezko bizitza

• Gaitasun profesionala

• Komunikazioa

Kultura orokorra

Inteligentzia intelektuala

• Pertsonak mundua ulertzeko, duintasunez bizitzeko, gaitasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko gaitasuna emango du.

• Inguratzen gaituen guztia hobeto ulertzeko, jakinduria handitu behar da, alderdi intelektuala garatu behar dugu.

• Aitzitik, ezagutza oso zabala denez, ezinezkoa da guzti-guztia ezagutzea.

• Hori dela eta, kultura orokorra irakastea erabaki zuten, alderdi guztietako ezagutzak izateko, beste jakinduria batzuk ikasteko aukera ematen duelako.

• Ezagutzen ikasteko, ikasten ikasi eta ulertzen ikasi behar da lehenengoz, oroimena eta pentsamenduaren bitartez.

• Txikitatik, umeak arreta jarri behar du eta ondoren, oroimenaren bidez, informazioa barneratu behar du. Horregatik, eskolan zenbait gauzaki buruz ikastea nahitaezkoa da.

• Bestetik, pentsamendua garatzeko, gurasoekin hasten da eta ondoren irakasleekin.

EGITEN IKASTEA

• Lanbiderako teknika

• Kalifikazio profesionala

• Elkarlanean aritu

• Ezagutzen ikastearekin lotuta dago, baina lotura handiago bat du lanbidearekin.

• Lan merkatuan, XX.mendean, makinek langileak ordezkatzen zituztenez, lanbideak “ezagutzarekin” erlazioa zuten. Lanbideak intelektualagoak ziren.

•Orain, lanbidean aritzeko teknikak irakatsi beharko dira.

•Orokorrean, kalifikazio profesionala lortzeko, elkarlanean aritzeko eta egoera ugariri aurre egiteko balioko du, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzearen bitartez.

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI

• Errespetua

• Balorazioa

• Bateratzea

• Parte hartzea

• Ezagutza

•Gizakiek, bakoitzaren eta haien taldeen kualitateak gehiegi baloratzeko joera dute eta gainerakoenak aldiz gutxiesteko.

• Taldeen arteko tentsioek, nazioak eta mundua zatitzen dute eta hezkuntza egoera hobetzen saiatu behar da, harmonia lortu behar du.

•Horretarako, hezkuntzari bi orientazio eman behar zaizkio. Batetik, talde desberdinetako kideak elkartzea eta ezagutzea eta bestetik, proiektu komunetan parte hartzea.

• Bestea ezagutzeko, lehenik eta behin, bakoitzak bere burua ezagutu behar du eta ondoren, besteak ezagutzeko aukera izango du.

•Gainerakoen lekuan jartzeko gai izango da, enpatia garatuko duelako.

• Beraz, txikitatik gainerakoak errespetatzen ikasi behar dute.

•Horretaz gain, proiektu komunetan aritu behar dira, berdintasun soziala lortzeko eta elkarrekiko errespetua garatzeko.

IZATEN IKASTEA

• Pentsamendua

• Iritzia

• Autonomia

• Ahalmenak

• Sormena

• Gizaki guztiek pentsamendu eta iritzi autonomoa izan behar dute, bizitzako zirkunstantzietan haiek bakarrik erabakiak har ditzaten.• Bakoitzak bere ahalmenak garatu behar ditu eta bere patua

aukeratu behar du.• Hezkuntza beraz, gizakiaren SORMENA pizten ahalegindu

behar da, eremu guztiak kontuan izanda. -Artistikoa -Estetikoa -Kiroletakoa -Zientzietakoa -Kulturala -Soziala