Post on 27-Jul-2020
Festarik festa
BERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
Zornotzako jaietan, haurren danborrada uztailaren 22an izango da. MIKEL POLO
Testuak: Itxaso Orbegozo Borda
UDAKO JAIAKZORNOTZA • MARKINA-XEMEIN • ANTZUOLA • DONOSTIA (GROS)
GEHIGARRI KOMERTZIALA
keak izango dituzte, baita txapel-
keta ugari ere. Gazteek, berriz,
kuadrillen bazkaria, piragua jai-
tsiera, elektrotxaranga saioak eta
beste zenbait jarduera izango
dituzte. Helduentzat, besteak
beste, dantza erakustaldiak,
hainbat orkestraren emanaldiak
eta erromeriak izango dira.
Karmen egunean, uztailaren
16an, asteartearekin, usadioari
jarraikiz, meza nagusia izango da,
eta, elizatik atera bezain laster,
hainbat bertsolari eta Udabarri
dantza taldea ariko dira. Ondo-
ren, euskal erromeria izango da
Triki Piu taldearen eskutik.
KIROL AUKERA ZABALAKarmen egunean, kirol erakus-
taldirik eta txapelketarik ez da
falta izango. Kirolariek zein kirol-
zaleek hainbat diziplinatako pro-
bak ikusi eta egiteko aukera izan-
go dute herriko zenbait tokitan.
Goiz horretan, herri kirolak
izango dira. Urrezko Txapeldu-
nen Aizkora Ligako norgehiago-
ka bat antolatuko da. Iker Vicente
eta Julen Alberdi Txikia IV.a nor
baino nor ariko dira Larreako
EKITALDI UGARIZORNOTZAKO JAIETANHamaika jardueraz eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dutehaurrek, gazteek eta helduek Zornotzako jaietan.
Pirotecnia Zaragozana su etxeak uztailaren 25ean ikuskizun bat aurkeztu-
ko du Zornotzako jaietan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Hastear dira
Zornotzako
K a r m e n
jaiak. Uztai-
laren 15ean
hasi eta uz-
tailaren 27ra arte jai giroa izango
da nagusi herriko kaleetan. Herri-
ko plazatik jaurtiko dute txupina-
zoa 20:00etan, eta Aidae desgai-
tuak integratzeko elkartearen or-
dezkariak izango dira aurten jaie-
tako pregoia irakurriko dutenak.
Jaien hasiera ekitaldiarekin bat,
II b Udako jaiak BERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
Zornotzako Musika Banda kaleji-
ran aterako da buruhandien eta
erraldoien konpartsarekin, gaite-
roekin eta txistulariek.
Adin guztietako jendearentza-
ko ekitaldiak antolatuko dira ia bi
aste iraungo duten jaietan. Dene-
tariko musika eta dantza ikuski-
zunak izango dira Zornotzako
kaleetan, txapelketak, bazkariak
eta lagunarte giroan ondo pasa-
tzeko nahikoa abagune.
Haurrek ginkanak, multi-
abentura jarduerak eta jolas par-
Urtero bezala, jende ugari bilduko da Zornotzako jaiei hasiera emango dien txupinazora. Uztailaren 15ean izango
da, Herriko plazan. MIKEL POLO
Landetan. Arratsaldean, Amore-
bieta IV.a frontoian, pilota parti-
da profesionalak izango dira;
Altuna eta Etxebarria, Arrien eta
Morgaetxebarriaren aurka ariko
dira lehenik, eta Altuna III.a eta
Rezusta, Elezkano eta Zabaleta-
ren aurka ondoren.
Halaber, arratsalde horretan,
Bizikleta Eguna egingo da, eta
ginkana Herriko plazan.
Uztailaren 19an, berriz, aldibe-
reko 50 xake partida jokatuko
dira Herriko plazan, eta, bihara-
munean, umeen arrantza lehia-
keta, 3x3 modalitateko saskibaloi
txapelketa, umeentzako bolo
txapelketa, 37. Xake Txapelketa,
Karmenetako 12. Esku Pilota
Txapelketa eta Karmenetako 9.
Bolo Txapelketa egingo dira.
Uztailaren 21ean, 8. Jai Laster-
keta, arku-tiro txapelketa, eta
Zornotzako 5. Master Kaiola
lehiaketa egingo dira. 22 urtetik
beherako pilotarien finalak joka-
tuko dira Master Kaiola lehiake-
tan. Egun berean, txirrindularien
junior mailako txapelketa egingo
da, eta Nafarroa kalean izango
dira irteera eta helmuga.
Uztailaren 22an, 12. Pala Txa-
pelketa eta Emakumezkoen 3.
Pala Txapelketa antolatuko dira,
uztailaren 24an gaztetxoentzako
Bubble Soccer eta Bungee Run-
ning3x3 modalitateko futbol txa-
pelketa egingo da, uztailaren
25ean Karmenetako 12. Esku
Pilota Txapelketako finalak joka-
tuko dira, eta hilaren 27an, 3.
Duatloi Txikia antolatuko da.
KULTURAN ERROTUTA Kulturari ere egin diete lekua
Zornotzako jaietan. Uztailaren
19an emanaldia izango dute txis-
tulariek Zelaieta parkean. Jaietan
egingo duten 20. kontzertua
izango da, eta, hori dela eta, zen-
bait euskal artista ezagun gonbi-
datu dituzte: Mikel Urdangarin,
Alex Sardui, Unai Ormaetxea,
Peio Ospital, Norton, Beñat
Egiarte, Xabi Solano, Jaurne
Gaminde, Keu Agirretxea, Niko
Etxart eta Aitor Gorosabel. Haie-
kin batera, Aidae elkarteko kide-
ak arikora.
Zornotzako karmenetan
antzerkiaz, dantzaz eta bertsoez
ere gozatu ahal izango da. Uztai-
laren 21ean, Barsanti Teatroa tal-
deak Kale Gorrian antzerki ikus-
kizuna aurkeztuko du Herriko
plazan, eta uztailaren 25ean,
Trapu Zaharra taldeak Turistean-
do antzezlana aurkeztuko dokre-
an.
Uztailaren 16an, berriz, dantza
erakustaldia izango da, Gernika
plazako ostalariek antolatuta. Bo-
lero, pasodoble, bachata eta beste
Zornotzako txistulariek 20. kontzertua emango dute uztailaren 19an. BERRIA
Udako jaiak b IIIBERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
hainbat estilotan ariko dira
dantzariak Gernika plazan ber-
tan.
Uztailaren 22rako, bertso saio
eder bat antolatu dute Herriko
plazan —euria eginez gero, Zelaie-
ta parkean izango da—. Aitor Men-
diluze, Igor Elortza, Miren Amuri-
za eta Julio Soto bertsolariek kan-
tatuko dute, eta Zornotzako Eta
Abar bertso eskolako kideak izan-
go dira gai jartzaileak.
Bestalde, Pirotecnia Zaragoza-
na enpresak su festa bat egingo du
uztailaren 25ean, marmitako
lehiaketa uztailaren 20an izango
da, mozorroen lehiaketa uztaila-
ren 27an, umeen danborrada uz-
tailaren 22an eta nagusien danbo-
rrada uztailaren 26an.
Zornotzako jaietatik bueltatze-
ko, berriz, gaueko autobus eta
tren zerbitzu bereziak antolatuko
dira. Batetik, autobusak egongo
dira Arratiara eta Galdakaora
bueltatzeko, eta, bestetik, Eusko-
tren konpainiak tren zerbitzua
emango du.
INDARKERIAMATXISTARIK EZZornotzako Udalak eraso sexista-
rik gabeko jaiak bultzatu nahi di-
tu, eta, besteak beste, berdinta-
sun, errespetu eta tolerantzia ba-
lioak azpimarratu. Horretarako,
Beldur Barik gunea jarriko du
Ixerbekoan hilaren 19an, 20an eta
26an, eta Zubiondon 24an eta
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.amorebieta-etxano.eus
@
27an, Jaiak eraso sexistarik gabe
bizi eta gozatu nahi ditugu lelo-
pean. Indarkeria matxistari eta
erasoei aurre egiteko informazioa
eta aholkuak emango dituzte, eta
Beldur Barik gida ere banatuko
dute.
Kaleko musi-kak eta kon-tzertuek jan-tziko dituzteZornotzakoKarmen jaiak.
Euskal Herriko hainbat taldeizango dira oholtzan, bai eta atze-rriko beste zenbait ere. Pop, rock,reggae, swing… estilo andananahastuko dira Ixerbekoan etaZubiondo plazan. Disko jartzaile-ak ere izango dira: besteak beste,Oihan Vega, uztailaren 19an, etaProyect Show, biharamunean. Gauak alaitzen lehena Onintze
izango da, uztailaren 15ean, Zu-biondo plazan. Otsailean kaleratuzuen lehen diskoa bakarlari gisa.Seiren taldearen kantuak sortuohi zituen, eta disko hori du berebakarkako ibilbidearen lehenurratsen ondorioa. Diskoan partehartu dute, besteak beste, AmaiaMontero, Nena Daconte eta Rap-hael kantariek. Zornotzako kon-tzertua udako bigarrena izangodu, berriki Lasarten izan baita SanPedro jaietan.Biharamunean, berriz, Gozate-
gi taldeak joko du toki berean, etahilaren 21ean, Swingtronics Bil-boko bandak. Euskal Herrianduela urtebete sortutako taldeada. Swing musika klasikoa egitendute oinarri elektronikoarekin.Parov Stelar, Caravan Palace etaSwingrower taldeen abestiak jo-tzen dituzte, besteak beste. Hilaren 22an, berriz, azken ur-
teotan sortutako beste talde batekjoko du: Anita Parker. 2017an sor-tu zen taldea, eta sei abestiz osatu-tako disko bat du kalean.Beste hainbat euskal talde eta
artista ezagun gehiago ere arikodira: Huntza, uztailaren 23an; Be-nito Lertxundi, Esne Beltza etaNogen, uztailaren 24an; eta Kaoti-ko eta Willis Drummond, uztaila-ren 26an.
ATZERRIKO DOINUAKHilaren 19an, ostiralarekin, Am-
paranoia Madrilgo rock eta reggae
musika uztartzen dituen taldea
arituko da Ixerbekoan. Amparo
Sanchezek sortutako taldetik
KONTZERTU GAULUZEAK ZORNOTZANWillis Drummond, Anita Parker, Gozategi, Esne Beltza, Onintze, Nogen,Oihan Vega, Benito Lertxundi eta beste hainbat talde eta bakarlariizango dira oholtza gainean Zornotzako gauak alaitzeko asmoz.
Willis Drummond taldea.JON IRAUNDEGI
hainbat musikari pasatu dira, eta
sortzaile bera ere jada ez dago tal-
dean. 2008an agurtu zituen talde-
kideak bakarkako ibilbideari hel-
tzeko. Bi sari lortu ditu: BBCren
World Music Award Europako tal-
derik onenaren saria eta musika
talde ahaldundurik onenarenena
2018ko Emakume Progresisten 21.
Sarietan (Emakume Progresisten
Federazioak emana). Gau berean,
Zubiondon Alma Mexicana talde-
aren bolero eta munduko abestien
kontzertua izango da.
Larunbatean, IRA rap talde fe-
minista ariko da Ixeberkoako
oholtzan. 2016an sortutako taldea
da, lau emakumek osatua, eta
abestien hitzak feminismoari bu-
ruzkoak dira gehienbat, eta kritika
soziala ere egiten dute orokorrean.
Tratu txarrak jasandako emaku-
meen istorioak azaleratzea dute
helburu. Bi disko dituzte kalean.
Dvicio taldea ere Zornotzanizango da jaien azken egunean,uztailaren 27an. Madrilgo poprock musika taldea 2013an sortuzen, eta, ordutik, bi disko kaleratuditu. Lau saritarako proposatu,eta bi irabazi dituzte:artista eza-gutaraztekoa Espainiako estatumailan 2014an eta Dial irratatea-ren 25. urteurreneko saria2015ean.
IV b Udako jaiak BERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
Anita Parker taldea.LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Gozategi taldea. IDOIA ZABALETA / FOKU
Alarabi erraldoigizajalearenjaitsierarekinhasiko diraMarkina-Xe-meingo Kar-
men jaiak, uztailaren 12an, ostira-larekin, 18:00etan. Hamabost mi-nutu geroago, aurkezpen ekital-dia egingo dute, Goikoportalean,eta, ondoren, udaletxeko balkoi-tik pregoia irakurri, eta txupina-zoa botako du S.C. Markina txi-rrindulari elkarteak.70eko hamarkadan sortu zen
S.C. Markina elkartea, lasterketabat antolatzeko. 1977tik aurrera,lanean aritu da lasterketak anto-latzen, hainbat talde kudeatzen,eta bizikletari lotutako egitasmo-ak bultzatzen. Gaur egun eremartxan jarraitzen du, elkarteko256 bazkideren eta boluntariorenlanari esker.Aipagarria da S.C. Markina
elkarteak antolatutako txirrin-dulari lasterketetan Antzuolatikbertatik pasatu direla mundumailako txirrindularitzako izarhistoriko batzuk (Lejarreta,Gorospe, Indurain, Contador,Purito...) eta baita gaur egungoakere (Santesteban, Evenepoel,Landa, Izagirre, Herrada, Bil-bao...). Karmen jaietan ere denetariko
lasterketak antolatu izan dituzte,eta, azken urteetan, gazte maila-ko Bizkaiko Itzuliko etapa batantolatu izan dute. Gogorarazidute «bizikletak erakutsitako-ak» jaietan ere balio handiaduela: anoa guneetan indarrakbete egin behar direla, jan etaedana garrantzitsua dela, errele-boka dena errazagoa dela, erorizgero azkar altxatu behar dela,atseden hartu behar dela, lagu-nak babestu behar direla, ibilbi-dea aztertu behar dela, norbereindarrak aztertu eta ongi kudeatubehar direla, eta sufritu, indarbe-rritu eta, batez ere, gozatu eginbehar dela.Txupinazoaren ondoren, urte-
ro legez, buruhandiak eta erral-doiak txistulariekin kalejiran ate-rako dira, eta baita herriko
kuadrillak ere. Azken horiek bizi-kletan. Danborrada 21:00etanhasiko da Xemeinen, eta,23:00etatik aurrera, musika taldehauen emanaldiak izango dirazelaian: Hilbera, ETS En Tol Sar-miento eta KOP. Larunbatean, kuadrillen egu-
nean, herri bazkaria izango da.Azken urteetan, mahaira eser-tzen den herritar kopuruak goraegin du. Orain dela 25 urte anto-latu zen lehen aldiz herri bazkariajaietan, herrikoak eta kuadrillakbiltzeko. Guztira 150 lagun elkar-tu ziren bazkaltzeko orduan, etapaella lehiaketa sortzeko ideia ereordukoa da. Paella lehiaketanprestatzen ziren jakiak bazkal-tzeko ematen ziren herri bazka-rian. Uztailaren 13an izango da, 14:00tan hasiko da bazkaria,eta, ondoren, herritxoua egingoda.Arratsaldean, zelaia jaso oste-
an, erromeria izango da, Txime-leta taldearekin, eta MotxallaBand eletrotxaranga ibiliko daherriko kaleetan. Gauean, Oxabimusika taldea ariko da.
SENEGALDARRENIKUSKIZUNAIgandean, senegaldarrek Jamu
ikuskizuna egingo dute,20:00etan. Senegalgo dantza tra-dizionalean du oinarria ikuskizu-nak, baina egungo ukituak erenahasten dizkiete. Goizean, kale-jira egingo dute, eta, ondoren,borroka txapelketa, arratsaldekoikuskizuna prestatzen hasteko.Arratsaldean, kuadrillen artekoolinpiadak eta zesta puntakoWorld Tour lehiaketako finaler-diak izango dira: Erik Irastorza-ren aurka eta Goikoetxea Aldaza-balen aurka ariko dira, nor bainonor gehiago. Astelehenean, hainbat txapel-
keta jokatuko dira: margo lehia-keta aire zabalean, toka txapelke-ta, eta helduen mus eta briskatxapelketa. Halaber, arteari etasorkuntza artistikoari bultzadaemateko asmoz, udalak margolehiaketa antolatu du aurten,estreinakoz. Egitasmo honen hel-
ALARABIBUELTAN DA Uztailaren 12tik 16ra ospatuko dira Karmenjaiak Markina-Xemeinen.
Uztailaren 13an, herri bazkaria egingo da Markina-Xemeinen.MADDI IBAIBARRIAGA / LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Udako jaiak bVBERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.markina-xemein.eus
@
burua da Markina-Xemein ikus-pegi artistiko batetik erakustea.Parte hartzaileek, udaletxeanizena eman eta gero, nahi dutentokian landu ahal izango dituzteeuren margolanak, Markina-Xemein eta inguruak gaitzat har-tuta. Asteartean amaituko dira
jaiak, gauerdi aldera. Alarabierreko dute, eta, ondoren, sufesta eskainiko du Astondoa suetxeak. Horren aurretik, bestezenbait ekitaldi egongo dira egunhorretan. Besteak beste, zestapuntako World Tour lehiaketakofinalak jokatuko dira, eta Marki-na-Xemeingo zesta eskolako etaDania Jai Alai taldeko kideek erejokatuko dute, Euskadi Brassmusika bandak kalejira egingodu, Ane Gebara ipuin kontalariaariko da, Nahikari Gabilondo,Aitor Mendiluze, Lander Ibarlu-zea Aitxulua eta Onintza Enbeitabertsolariek kantatuko dute,Luhartz musika taldeak errome-ria egingo du, eta Kukai dantza
taldeak eta Brodas Bross konpai-niak Topa ikuskizuna aurkeztu-ko dute. Azkenik, Markina-Xemeingo
alkateak, Luis Egurrola Arakistai-nek, herritarrei opa die jaietanongi pasa dezaten, eta errespetuzibil daitezen eskatu die: «Marki-narrok jaiekin disfrutatzera animatzen zaituztet. Berdintasu-nean eta elkarrenganako erres-
petuan oinarritutako jaiak izandaitezela, gure herriaren anizta-suna eta bizikidetza eredu izandaitezela gure inguruan eta guremugetatik kanpo».
Tximeleta musika taldeak uztailaren 13an joko du Markina-Xemeinen.GORKA RUBIO / FOKU
An t z u o l a k o
jaiak hastear
dira. Uztaila-
ren 18tik 21era
bitarte, jai gi-
roan murgil-
duko da herria. Musika, haurren-
tzako jokoak, kuadrillen jardue-
rak eta gastronomia lehiaketak
izango dira, besteak beste.
Jaiak uztailaren 18an hasiko di-
ra ofizialki, baina uztailaren 13an
eta 14an ere zenbait ekitaldi anto-
latuko dira. Hilaren 13an, bizikle-
ta jaitsiera egingo da, eta bihara-
munean, berriz, Txirrindulari
Lasterketa, 74. Antzuola Saria,
Iñaki Lete 27. oroigarria, eta erre-
tiratuen bazkaria izango dira.
Uztailaren 18an, jaiei hasiera
ko Bizarrak antolatuta. Arratsal-
dean, Festamentua ikuskizuna
eskainiko du Tio Teronen Seme-
ak dantza konpainiak, eta, Osto-
laza eta Narbaizaren erromeria-
ren ondoren, Hontzaren
igoerarekin amaituko dira aur-
tengo Antzuolako jaiak.
MAIRUAREN ALARDEAMairuaren Alardea tradizio han-
diko ekitaldia da antzuolarren-
tzat, herriaren historian eta nor-
tasunean oinarrituta baitago.
Antzuola goraipatu, eta lurralde-
en arteko errespetua aldarrika-
tzen du. Mairuaren figuraren
bitartez, herrien arteko senide-
tzea irudikatzen da.
Mairuaren alardean hainbat
elementuk hartzen dute parte:
Mairua, dantzariak, Iparragirre-
ren bertsoak, desfilea, eskopete-
roak, herriko bandera… Herrian
zehar itzulia egiten duten bitarte-
an, dantzariek trokeo dantzak
egiten dituzte plazan. Egungo
alardea parekidea da; gizon zein
emakumeek hartzen dute parte.
Dantzak amaituta, tropak plazan
sartzen dira. Buruzagiaren eta
Mairuaren arteko jokoa hasten da
orduan. Mairua preso hartzen
ANTZUOLAKO JAI GIROANMURGILTZEKO PRESTUztailaren 18tik 21era izango dira Antzuolako jaiak. Mairuaren Alardea hilaren 20an egingo da.
Uztailaren 20an, Mairuaren Alardea egingo da Antzuolan. IDOIA ZABALETA / FOKU - ANTZUOLAKO UDALA
emateko, Saharatik etorritako
umeei ongi etorria egingo diete
plazan. Umeek ikuskizuna eskai-
niko dute, eta haurren bazkaria
izango da segidan. Arratsaldean,
behin txosnak irekita, Antzuola-
ko zapia jarriko diete 2018ko eta
2019ko jaiak bitartean jaiotako
haurrei eta herriko bi pertsona
nagusienei. Aurtengo zapiaren
diseinua Janire Garitanok eta Ain-
hoa Etxezarretak egin dute, eta
herriko tabernetan dago salgai,
hiru euroren truke.
Egun berean, 20:00etan, iku-
rrina eta Antzuolako bandera
jasoko dituzte Oinarineko dantza
taldearekin, eta Udalbatzak
aurreskua dantzatuko du. Txos-
netan, erromeria izango da Hun-
tza taldearekin, 21:00etan, eta,
plazan, kantu afaria, Bentazaha-
rreko Mutiko Alaiak taldearekin.
Urtero legez, gauerdian, Hontza-
ren jaitsiera izango da, eta
2:00etan, jokoak, Zurrategin.
Uztailaren 19an, Alborada txis-
tu taldeak diana egingo du, eta
gastronomia lehiaketa antolatu-
ko da Kalebarrenen. Prestatu
beharreko jakia pasta izango da.
Haurrentzako jolas parkea egon-
go da goizean eta arratsaldean,
eta, eguerdian, herri bazkaria,
Kalebarrenen. Kuadrillen arteko
jokoak egingo dira arratsaldean,
eta pilota partidak ikusteko
aukera egongo da.
Uztailaren 20an, berriz, Mai-
ruaren Alardea egingo dute. Goiza
kanoikada batekin hasiko dute.
Haur eta helduentzako mahai jo-
koak izango dira plazan, baita pai-
lazoak eta Bergarako musika ban-
daren kontzertua ere. Arratsalde-
an, goitibeherak egiteko tailerrak
izango dira, eta Mairuaren Alar-
dea ere bai. Alardea 19:00etan ha-
siko da, eta, hori amaituta, elek-
trotxaranga talde bat ibiliko da
herriko kaleetan zehar. Gauean,
zezensuzkoa aterako da, eta erro-
meria izango da plazan, Joselu
Anaiak taldearekin.
Uztailaren 21ean, jaiak amai-
tzeko Arantza, Pantxo eta Mikak
musika saioa eskainiko dute pla-
zan, eta salda eta txorizoa bana-
tuko dira. Halaber, herri bazkaria
izango da plazan, Ez Dot Moztu-
VI bUdako jaiak BERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
dute hasieran, baina, Antzuola
errespetatuz gero, aske utziko
dute. Azkenean, Mairuak zaldia
berreskuratuko du, eta bi herrien
arteko adiskidetzea ospatuko da.
1881ean egin zen estreinakoz
Antzuolan Mairuaren Alardea.
Antzuolak 1629an lortu zuen Ber-
gararekiko independentzia, eta,
ordutik, armak gainbegiratzen
zituzten urtero. 1876an, ordea,
foruak galtzearekin bat, aitzakia
behar zuten herrian alardearekin
jarraitzeko. Bada kondaira bat
Antzuolan, eta, kondaira horren
arabera, 920. urtean, Valdejun-
querako gerran, antzuolarrak
mairuen aurka borrokatu ziren.
Bertsio berria sostengu izan zen
hurrengo urteetan ere alardea
egiten jarraitu ahal izateko.
Alardeak aldaketak izan ditu
azken urteetan. Hizkuntzaren
ikuspuntutik, gaztelaniaz egin
ohi zen buruzagiaren diskurtsoa.
Ondoren, euskara batuan egitera
pasatu zen, eta, egun, Antzuola-
ko euskaran egiten dute. Gainera,
genero ikuspegia txertatu zen,
eta, gaur egun, emakumeek ere
parte hartzen dute alardean.
Ostiral eta larunbat gauetan,
txosna batzordeak antolatutako
kontzertuak izango dira. Kobra-
zulo taldea izango da ostiraleko
lehen gonbidatua. Antzuolako
taldeak bost kantuz osaturiko
lehen diskoa kaleratu du aurten,
bere kabuz. Rock musika lantzen
dute gehienbat. Mugi Panderoa
taldea ere ariko da gau horretan.
Eibar eta Elgoibarko gazteak dira
taldekideak, eta erromeria doi-
nuak joko dituzte. Ostiraleko
parranda amaitzeko, Virgin Mary
taldea izango da oholtzaren gai-
nean.
Larunbateko gaua hasteko,
txosna batzordeak Kilimak taldea
aukeratu du. Euskal runba jotzen
duen talde bat da Kilimak, eta,
azken urtean, Euskal Herriko
plazetan aritu dira. Sustraja Band
izango da oholtzara igotzen
hurrena; Lekeitioko reggae talde
bat da. Ondoren, Javi Laz disko
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.antzuola.com
@
jartzaileak goizaldera arte musika
jarriko du parrandarako gogoz
daudenentzat, eta, eguna argitu
ondoren Elektropapo Usurbilgo
elektrotxaranga ariko da Antzuo-
lako kaleetan, Buztinzuritik
behera.
INDARKERIAMATXISTAREN AURKAAntzuolako Udalak, jai batzorde-
ak eta txosnek herritarrei esan
diete jaietan ongi pasa dezatela,
baina arduraz eta begirunez,
betiere. Indarkeria matxistaren
aurkako deia ere egin dute, eta
hirurek azpimarratu dute «eraso
sexistarik gabeko jaiak» nahi
dituztela.
Udako jaiak bVIIBERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
Tio Teronen Semeak dantza konpainiak Festamentua ikuskizuna aurkeztuko du, Antzuolako plazan, uztailaren 21ean. LEIOAKO UMORE AZOKA
Huntza musika taldeak erromeria egingo du, Antzuolako txosnetan, uztailaren 18an. ANDONI CANELLADA / FOKU
Dono s t i a k o
Gros auzoan
Zipotz jaiak
ospatuko dira
beste behin,
eta, uztaila-
ren 18tik 21era, jai giroa izango da
nagusi. Groseko Jai Batzordeak
lau egunetarako egitaraua osatu
du, eta haurrek, gazteek eta hel-
duek ederki pasatuko dute, urte-
ro bezala.
Jaien hasieran auzotar guztiak
kamiseta tindatuarekin pregoia
entzutera joateko proposamena
egin du Groseko Guraso Elkarte-
ak. Horretarako, kamisetak tin-
datzeko tailerra antolatu du,
uztailaren 15ean eta 17an,
18:30etan. Haur eta helduen dan-
borradak ere ikusmira sortzen du
urtez urte. Helduen danborrada
uztailaren 20an aterako da, Nafa-
rroa Beherea plazatik, 18:15ean,
eta entseguak uztailaren 15ean,
16an eta 17an egingo dira,
20:00etan. Izena eman nahi due-
nak mezu bat bidal dezake posta
elektronikoz zipotzdanborra-
da@gmail.comhelbidera.
Haurren danborrada, berriz,
uztailaren 19an izango da,
17:30ean, eta entseguak uztaila-
ren 15ean eta 17an egingo dira.
Parte hartzeko, aurretik izena
eman behar da, eta, horretarako,
JAI HERRIKOIAK HIRIANUztailaren 18tik 21era izango dira Donostiako Gros auzoko Zipotz jaiak.
Donostiako Gros auzoko Zipotz jaietan, buruhandiek eta erraldoiek kaleak alaituko dituzte.GROSEKO JAI BATZORDEA
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.zipotz.com
@
mezu bat bidali behar da posta
elektronikoz zipotzhaurdanbo-
rrada@gmail. comhelbidera.
Lehiaketak gustuko dituzte-
nek ere ondo pasatzeko aukera
izango dute. Mus txapelketa
antolatu dute uztailaren 20rako.
Ricardo edategian izango da,
arratsaldeko 16:00etan, eta
sariak irabazteko aukera izango
dute lau onenek. Halaber, kirol-
zaleentzat areto-futbol txapelke-
ta antolatuko da. Hilaren hasie-
ran hasi zuten, eta jaiekin batera
amaituko da. Aipagarria da ema-
kume kirolarientzat jarduera bat
prestatu dela aurten, estreinakoz
emakumeen pilota txapelketa
egingo baita.
Bestalde, Zipotz jaietan, hau-
rrentzat, buruhandien kalejirak
eta tailerrak izango dira, besteak
beste; gazteentzat, hainbat musi-
ka talderen emanaldiak, gauean.
SANTURIK EZGroseko jai batzordeko kideek
azpimarratu dutenez, «auzotik
eta auzoarentzat» prestatu dute
egitaraua. «Auzotar guztien-
tzat», haurrentzat, gazteentzat
eta helduentzat. Auzoko elkarte
ugarik egiten dute ekarpena, eta,
horrela, ekitaldi ugari antolatzen
dituzte urtero.
VIII b Udako jaiak BERRIA
Ostirala, 2019ko uztailaren 12a
Herritarren parte hartzea, ber-
dintasuna, begirunea eta iraun-
kortasuna dira jaiak antolatzeko
garaian kontuan izaten dituzten
balio batzuk.
Zipotz jaiak uztailaren erdial-
dean izaten dira utero. Groseko
Jai Batzordeko kideek azaldu
dutenez, batzordeak 1991. urtean
antolatu zituen lehen aldiz orain
Zipotz jaiakesaten zaien Groseko
jaiak: «Groseko auzoan, San Ina-
zio egunean antolatu izan dira
jaiak aspalditik. Gaur egun ere
antolatzen dira, baina jai horiek
auzoko elkarte batek antolatzen
ditu. Elkarte hori pribatua denez,
auzotar batzuen artean jai herri-
koiak egiteko beharra hasi zen
zabaltzen. Adostu zuten jaiek
auzotarren nahien araberakoak
izan behar zutela, eta edozein
bizilagunek izan behar zuela
antolakuntzan parte hartzeko
aukera, betiere San Inazio jaiak
oztopatu gabe eta bi jaien arteko
errespetua bermatuz».
Zipotz jaietan «edozein adine-
tako» bizilagunek parte hartzea
bultzatu nahi dute, eta «hainbat
ekitaldi» antolatu. «Auzotar
talde txiki baten ideiarekin hasi
zena gogo handiz hartu zuen
jende askok, eta, horrela, urtez
urte ospatu dira Groseko Zipotz
jaiak».
1994tik aurrera hasi ziren
Zipotz izena erabiltzen. «Grose-
ko jaiek berezitasunen bat izan
behar zutela erabaki zen. Leku
gehienetan, egun santu baten
inguruan ospatzen dira auzo eta
herrietako jaiak, eta guri irudi-
tzen zitzaigun santurik ez genue-
la behar, baina behar zela beste
jaietatik bereiziko lukeen zerbait,
auzotarrek jaiak irudi edota per-
tsonaiaren batekin lotzeko;
horrela aukeratu zen Zipotz per-
tsonaia, urtez urte protagonismo
handia hartu duena».
Giro edera egongo da Katalunia plazan.GROSEKO JAI BATZORDEA
Herri bazkari gozoak egingo dira.GROSEKO JAI BATZORDEA