Euskarazko tokiko hedabideen erradiografia (HUHEZI)

Post on 03-Jul-2015

209 views 6 download

description

Eneko Bidegainek hedabidez hedabide egindako landa lanaren emaitza.

Transcript of Euskarazko tokiko hedabideen erradiografia (HUHEZI)

Euskarazko tokiko hedabideen erradiografia

Aretxabaleta. 2013ko azaroaren 26a

• Elkarrizketa sakonak, 11 hedabiderekin • Galdetegi zehatzak hedabide guztiei • Eztabaida talde bat, internet-eko arduradunekin • Bisita bat, Flandriako kasu azterketa egiteko

Metodologia

• 52 aldizkari edo egunkari • 21 irrati • 7 telebista • 11 webgune

92hedabide

Elkarteak !Udal hedabideak

TOKIKOM-ekoek

38

70orrialde

Egunean

Orotara,

187.000 aletik gora inprimatuta

Orotara,

400.000 irakurletik gora

Tokikom hedabideek,

200.000 irakurle

Orotara,

300.000 baino bisitari gehiago

TOKIKOM-ekoek

169

271langile

Emakumeak,

%65

Tokikom-en, Bi urteko antzinatasuna baino handiagoa

%91,5

2008tik hona,

langile murrizketak hedabide askotan

Erakunde publikoen diru laguntzek aurrekontuaren

%39 estaltzen dute

Tokikom-eko kazetarien

bi herenak dauka Twitter kontua

44 twitterlarietatik 18 Goiena-koak dira

Ez dago lan antolaketa eredu bakar bat. Erredakzio guztiek ez dute handitasun bera, eta horren arabera modu batera edo bestera lan egiten dute. !!!

Lan antolaketa

Aldakorra, batetik bestera: • zutabegileak • herrietako informatzaile finkoak • berri-emaileak • euskara elkarteko kideak !

Laguntzaile sarea

1.000 laguntzailetik gora.

(Ia bi heren Tokikom sarean)

• Uztarria-k 220 • Goiena-k 52 • Baleike-k 24 • Barren-ek 14 • Euskalerria Irratia-k 10

Blogariak

• Elkarteko bazk ideen laguntza ek i ta ld iak antolatzeko, diru-bilketa egiteko…

• Bazkideak diru-iturri • Harpidedunaren eta sostengatzailearen figura

Boluntarioak

• Antolaketa eredu garbirik ez • Artxiboa gutxi antolatua • Digitalizazioa CD-etara mugatzen • Ez dago sarean

Artxiboa

Egoera desberdinak, toki batetik bestera.

Eskualdekoen arteko harremanak

Tokikom-en baitan elkartzen dira, baina kazetaritza harremanik ez dago. Aholkularitza puntualak publizitateaz eta abar.

Eskualdekoen arteko harremanak

• Harreman egituraturik ez. Informala • Norabide bakarreko elkartrukea:

tokikoek nazionalari ematen.

Harremanak hedabide nazionalekin

Kasu azterketa

32 orrialde, tabloid formatua • 12 orrialde, Limburg, Belgika eta nazioartea • 15 orrialde, tokian tokiko berriak • 5 orrialde, kultura eta aisialdia

16 orrialdeko gehigarria: kirola

Ostiralero, 16 orrialdeko 10 gehigarri, azpi-eskualdeka, laguntzaileen artikuluen hautaketa batekin

Webgunean askoz informazio gehiago, eta mikro-eskualde bakoitzak bere orria.

100.000 ale egunean.

Tokiko gehigarri bakoitza 10.000 aletan.

120.000 bisita egunean.

70 kazetari

9.000 baino berri-emaile edo laguntzaile gehiago

5 kazetari laguntzaileen artikuluak zuzentzen

edo berridazten

“Atomizazioaren kezka

Ondorioak

1Tokiko hedabideen eskaintza zabalena eta handiena Gipuzkoan eta Bizkaian. Bi herrialde horietako eskualde gehienak estalita daude.

2Gipuzkoan, herri guztietan dago euskarazko bertako informazioa jasotzeko aukera. Kasu gehienetan eskualde mailako hedabideari esker.

3Euskal Herriko gune jendetsuenetako tokiko informazioa eskaintzen da euskaraz, maiztasun aldarrokarrekin bada ere

4Tabloid formatuko 70 orrialde argitaratzen dira egunean, bataz beste. Horietatik 32 Tokikom taldekoenak dira.

5Limburg-eko egunkariarekin konparatuz gero? Orrialde gehiago produzitzen da, nazio eta nazioarteko albisteak sartu gabe.

6Tokiko informazioaren alde egitea Euskal Herrian lana mantentzea eta sortzea da.

7Diru-laguntzen pisua erlatiboa da, baina horiek gabe tokiko hedabideek ezin lukete aurrera egin.

8Laguntzaile edo informatzaile sare handiagoa dutenek informazio gehiago eskaintzen diete irakurleei.

9Artxiboa antolatu gabe dago; ez dago antolaketa koherente eta komunik, ez partekatze sistemarik.

10Elkarren arteko harreman desorekatuak. Zenbait eskualdetan adostasunera heltzeko zailtasunak.

Gomendioak

1Zabalkunde handi hori saretzen asmatuz gero, euskarazko tokiko hedabideek indargune handia daukate Euskal Herriko t o k i k o a l b i s t e e n a g e n t z i z e r b i t z u a eskaintzeko. Hain zuzen ere, Euskal Herriko hedabide nazionalentzat ezinbesteko tresna bihur daiteke tokiko hedabideen sare hori, beren albistegiak eta egunkariak osatzerako orduan.

2Laguntzaile sarea eta komunitatea sustatzea interesgarriak dira informazio gehiago jasotzeko, baina baita ere eskualde hedabideak are gehiago errotzeko eta herritarren artean erreferentzia izateko.

3Hedabide bakoitza bere aldetik ikusiz, txikia da eta daukan pisua araberakoa. Denak batera multzo berean aurkeztuz, aldiz, indar handiko hedabide gisa ager daiteke. Beraz, hedabide guztiek batera daukaten pisua azpimarratzea ezinbestekoa da. Pisu hori nabarmendu behar da, eta horretarako Tokikom marka orokortu eta indartu.

4Kalitatea eta berrikuntzak uztartu. Talde tekniko komun bat sortu webgunerako tresnarako, berrikuntzak bilatzeko.

5Negozio aukera berriak bilatu. Talde ekonomiko bat sortu: horren ardura izango litzateke diru-laguntzak negoziatzea, iragarki kanpainak lotzea baina baita ere diru iturri berriak bilatzea.