Energia-arloan esperientziak trukatzeko topaketak. · 2015. 3. 19. · inguruko ekimenak:...

Post on 14-Oct-2020

15 views 0 download

Transcript of Energia-arloan esperientziak trukatzeko topaketak. · 2015. 3. 19. · inguruko ekimenak:...

www.fomentosansebastian.org

Energia-arloan esperientziaktrukatzeko topaketak.

Berriztagarrien sektorea eztabaidatzeko, aztertzekoeta sektoreari balioa emateko jardunaldia.

Honen bidez gonbita luzatu nahi dizugu Euskal Herriko esperientzia energetiko garrantzitsuak aurkezteko egingo den jardunaldira. Bertan, gertutik ezagutu ahal izango dituzu honako hauen

inguruko ekimenak: eguzki-energia, biomasa, eraikinen autokontsumoa nahiz mugaren bi aldeetako egoera energetikoari buruzko diagnostiko orokorra.

Jardunaldian, halaber, sektorearen gainean dugun egoerari buruzko eztabaida eta hausnarketa egingo dira. Horrez gain, iSare proiektua ezagutzeko bisita gidatua egingo da, Mikro Sare

Adimentsuaren proiektu aitzindaria, Enertic eraikinean kokatzen dena.

Eguna: 2015eko martxoak 24, asteartea. Ordutegia: 9:15etik 14:15era.

Lekua: ENERTIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroko Auditorioa (3. pisua).Ubarburu, 39 – 27. Poligonoa (Martutene) – Donostia.

(IKUS PROGRAMA ondorengo orrialdean)

Izena emateko: fomentoss@donostia.org

www.fomentosansebastian.org

9:15 - 9:30 Parte hartzaileei ongi etorria.

9:30 - 9:40 Donostiako Udala eta Udalbiltzako ordezkarien sarrera hitzaldia.

9:40 - 10:00 Euskal Herriko egoera energetikoari buruzko balorazioa.

10:00 - 10:45 Auto kontsumoa Gernikako Astra eraikinean.

10:45 - 11:30 Eguzki energia Iparraldeko herriko etxeetan.

11:30 - 11:45 Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea) eta Mertxe Aizpurua (Usurbilgo alkatea eta Udalbiltzaren lehendakaria) ren hitzak.

11:45 - 12:15 Atsedenaldia-Kafea.

12:15 - 13:15 Biomasa bidezko bero sareak. Praktika onak:

13:15 - 13:45 Galderak eta eztabaida.

13:45 - 14:15 iSare Mikro-Sare adimentsuaren instalakuntzara bisita gidatua (iSare Proiektua Enertic eraikinean kokatua dago)