Post on 17-Mar-2016
description
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
MAILA : LH4 ARLOA: ARTE HEZKUNTZA
Arte-gertaerak hainbat gizarte eta garai historikotako kulturaren oinarrizko elementutzat eta komunikazio eta adierazpen-
modu unibertsaltzat hartzea.
Interesa duen musika edo ikusizko arteak erabiltzeko gai da.
Artearen eta kultura-produktuen komunikazio-alderdia erabiltzeko gai da.
Artelan jakin batek egiten dion ekarpena adierazteko gai da.
KONSTANTEA: Marrazkien ekoizpena, lengoaia musikala, entzunaldia
Adierazpen- eta komunikazio-asmoak garatzea,teknikak eta oinarrizko prozedurak jakinaren gainean
erabiliz.
Dituen musika-hizkuntzaren edo ikusizko hizkuntzaren kodeak ezagutzeko eta erabiltzeko gai da.
Komunikazioan arte-hizkuntzen oinarrizko elementuak erabiltzeko gai da.
Soinu parametroetanedo ikusizko parametroetan desberdintasunak bereizteko gai da.
Kalitatezko lana eskaini nahi izateko gai da.
KONSTANTEA: lengoaia musikala, marrazkien ekoizpena, entzunaldia.
Arte-ekoizpenen motak ikustea eta ulertzea, eta prozesuak ondorioztatzen eta zergatik gertatzen diren jakiten saiatzea.
Entzuten edo ikusten aztertzen ari diren artelanean arreta jartzeko gai da.
Lan baten aurkezpenean azaldutako oinarrizko ideiak ateratzeko gai da.
Lanaren musika-xehetasunak edo ikusizko xehetasunak azaltzen dituzten argudioak erabiltzeko eta iritziak emateko gai da.
KONSTANTEA: Entzunaldia, eskulanen ekoizpena,
Ideiak, sentimenduak, bizipenak... sormenez eta modu originalean irudikatzea.
Musika-produktua edo ikusizko produktua egiteko, irudimena erabiltzeko gai da.
Lan bat interpretatzeko edo berregiteko, baliabideak erabiltzeko gai da.
Inprobisatzeko edo sortzeko baliabideak erabiltzeko gai da.
Musika-lanari edo ikusizko lanari originaltasuna emateko, ideiak emateko gai da.
KONSTANTEA: Entzunaldia, marrazkien eta eskulanen ekoizpena, lengoaia musikala.
Garatuko den proiektuari buruz gogoeta egitea, eta proposamenaren eta norberaren interesen arabera antolatzea.
Arte-ekoizpenean egin beharreko egokitzapenak egiteko baliabideak erabiltzeko gai da.
Artelana egiteko egin beharreko urratsak, antolatzeko gai da.
Arazoak konpontzeko, hobetzeko irtebideak bilatzeko gai da.
Ikaskuntza prozesuan jarrera kritiko eta eraikitzailea izateko gai da.
KONSTANTEA: Marrazkien eta eskulanen ekoizpena, lengoaia musikala.
Ikusizko irudien eta irudi soinudunen esanahiak eta erabilerak identifikatzea eta bereiztea, alderdi kulturalak, sozialak eta
pertsonalak kontuan hartuta.
Artearen gizarte-funtzioak hautemateko gai da.
Musika mezuen eta ikusizko mezuen esanahia hautemateko gai da.
Musika-produktu edo ikusizko produktu berriak eginkizun jakinera egokitzeko gai da.
Bere kultura-ondarea eta beste kulturen ondarea ezagutzeko intereasa agertzeko gai da.
KONSTANTEA: Lengoaia musikala, flauta eta instrumentuak.
Ikusizko hainbat ekoizpenetako
eta musika-ekoizpenetako alderdi nabariak arrazoi teknikoekin, materialekin... lotzea, eta garai historiko eta kultura-garai
jakin bateko adierazpentzat hartzea. Lanak, dagokien garai historiko edo kulturagarai jakinarekin erlazionatzeko gai da.
Musika-gertaeraren edo ikusizko gertaeraren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko gai da.
Lan ezezagunak, errespetatzeko eta ikusmina sortzeko gai da.
Hitzez adieraztea artelanari buruzko ideiak eta sentimenduak, eta egokiro azaltzeko gai da.
KONSTANTEA: Lengoaia musikala, flauta eta instrumentuak, entzunaldia, dantzak.
Taldean artelanak egiten parte hartzea, arauak errespetatuz, proposamenak eginez eta konponbideak bilatuz.
Taldean ardurak onartzeko gai da.
Lana garatzeko bete beharreko jarraibideei arreta jartzeko gai da.
Lana harmonikoki egiten laguntzeko gai da.
Jarduerak taldean egitea atsegiteko gai da.
KONSTANTEA: Jarrera.
Arteen bidez adierazteko eta komunikatzeko aukerak balioestea, eta ongizatearen eta garapen pertsonalaren iturritzat
hartzea.
Bere lana, lanaren amaierako urrats gisa, bere lana berrikusteko gai da.
Lanak, hark duen helburuekin, bat eginda azaltzeko gai da.
Musika-adierazpeneko edo ikusizko adierazpen moduak komunikatzeako bitarteko gisa erabiltzeko gai da.
Bere adierazpen-baliabideak eta ezagutza teknikoa uztartzeko gai da.
KONSTANTEA: Jarrera, flauta eta instrumentuak.
Hainbat kulturatako arte-adierazpenak elkarrekin lotzea, eta bakoitzaren berezitasunak balioestea.
Hainbat motatako kultura adierazpenak ekoizteko gai da.
Kultura arteko jardueretan parte hartzeko gai da.
Hainbat arte-adierazpen zergaitik dauden galdetzeko gai da.
Zeinnahi kulturaren arte-jarduera, errespetatu eta atsegiteko gai da.
KONSTANTEA: Marrazkien eta eskulanen ekoizpena, entzunaldiak, jarrera.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
MAILA : LH4 ARLOA: EUSKARA
Ahozko azalpenen funtsezko ideiak identifikatzea.
Aktiboki entzuteko jarrera agertzen du, hitzik gabeko erantzunen bidez edo galdera laburrak egiteko gai da.
Ideia nagusiak eta garrantzirik gabeko xehetasunak bereizteko gai da.
Testuaren ulermen orokorrerako oinarrizko hizkuntz elementuen esanahia interpretatzeko gai da (lexikoa, lokuzioak, testuaren egitura adierazten duten
hitzak, perpaus joskerak...).
Gaia eta hiztunaren komunikazio asmoa identifikatzeko gai da.
Entzundakoari buruzko talde-elkarrizketa egoeretan, entzundako testu baten oinarrizko ideiak ahoz adierazteko gai da,
Konstantea: Ahozko testuen ulermena
Ahozko testuetan informazioak aukeratzea.
Hainbat jarduera burutzeko (fitxak osatu, galdetegi errazei erantzun...) datu zehatzak identifikatzeko gai da.
Eskueran jarritako tresna eta jarraibideen bitartez ohar sinpleak hartzeko gai da.
Aukeratutako informazioa, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia egoeretan hainbat zeregin burutzeko (taula edo grafikoak osatu, galdetegiei
erantzun...) gai da.
Konstantea: Ahozko testuen ulermena
Elkarrizketa eta eztabaidetan, ideiak azaltzea, arrazoitzea eta besteenekin alderatzea.
Besteekin lan egiteko gai da eta talde lanetako erantzukizunak besteekin batera hartzeko gai da, lan jakin bat egiteko edo arazo bat konpontzeko gai da.
Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak egiteko gai da.
Bere jarduna gaiari eta elkarrizketaren uneari egokitzeko gai da.
Bere ikuspegi pertsonala azaltzen du, ikuspegi hori arrazoitzeko gai da
Berak esandakoari buruzko galderak erantzuteko gai da (azalpen zehatzagoa, informazio gehiago...).
Hitzezkoak ez diren baliabide adierazkorren esanahia egoki ulertzeko gai da.
Argitasun eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu bere ideiak, egoerak eskatzen duen erregistroa eta elementu prosodiko eta keinuzkoak erabiltzeko
gai da
Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzeko gai da.
Konstantea: Ahozko testuen ekoizpena
Eguneroko bizitzako egoera desberdinetan elkarrizketan aritzea.
Bere ideiak argitasun (ahoskera zuzen eta ulergarria) eta jariotasun (erraztasun eta bat-batekotasuna) nahikoarekin adierazteko gai da.
Darabilen hizkuntzaren berezko hitz eta esamoldeak erabiltzeko gai da, gelan landutako erabilera okerrak identifikatzeko eta zuzentzeko gai da.
Bereizkeriaren bat adieraz dezaketen hitz eta esamolde ohikoenak baztertzeko gai da, behar izanez gero, aurrez landu diren bestelako hizkuntz formak
erabiltzeko gai da.
Konstantea: Ahozko testuen ekoizpena
Ahozko aurkezpen argi eta egituratuak egitea.
Ikaskuntza eremuko hainbat informazio iturri erabiltzeko gai da.
Taldean egiten diren ahozko aurkezpenen planifikazioan (informazioaren hautaketa, egituraketa...) taldekideekin elkarlanean aritzeko gai da.
Ideiak koherentziaz (informazioa egoki ordenatuz eta lotuz) adierazteko gai da.
Diskurtsoa ulergarriago egiteko eta entzuleen arreta bereganatzeko hainbat bitarteko (keinuak eta baliabide prosodikoak, hainbat euskarri...) erabiltzeko
gai da.
Bere ideiak argitasun, zuzentasun eta jariotasun nahikoarekin adierazteko gai da.
Konstantea: Ahozko testuen ekoizpena
Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak deskodetzea.
Mota guztietako silaba eta hitzetan grafia-fonema korrespondentzia azkarra eta zuzena ezartzeko gai da.
Oinarrizko hiztegiaren esanahia azkartasun eta zehaztasun nahikoarekin identifikatzeko gai da.
Testu motzen irakurketa adierazkorra zuzentasun eta jariotasun nahikoarekin egiteko gai da.
Testuak intonazio egokiarekin irakurriz puntuazio marken esanahia zuzen interpretatzeko gai da.
Konstantea: Irakurketa: eraginkortasuna, abiadura, irakurketa adierazkorra
Testu idatzi sinpleen esanahi globala inferitzea.
Gaia eta testuaren funtzio eta erabilpen orokorra inferitzeko gai da.
Testu genero sarrienak beren oinarrizko ezaugarriak identifikatuz bereizteko gai da.
Testuaren ulermen orokorrerako oinarrizko hizkuntz elementuen esanahia zuzen interpretatzeko gai da (lexikoa, lokuzioak).
Hitzezkoak ez diren elementuen eta testu-ezaugarri batzuen (irudiak, tipografia, espazioaren banaketa...) esanahia egoki interpretatzeko gai da.
Gizarte, arraza, sexu edo kultur mailako bereizkeriaren bat adierazten duten hitz eta esamolde ohikoenak identifikatzeko gai da.
Ideia nagusiak identifikatuz testua zertan datzan esateko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ulermena: orokorra eta zehatza
Informazio garrantzitsua aurkitzea eta aukeratzea.
Galderek edo jarraibideek zehazten dituzten baldintzei edo ezaugarriei buruzko informazioa aurkitzeko gai da eskueran jarritako iturrietan.
Irakurketa helburuari erantzuteko informazio garrantzitsua eta zehatza aukeratzeko gai da emandako testuan.
Eraginkortasun maila nahikoarekin erabiltzeko gai da ulermen arazoak konpontzeko egokienak diren informazio iturriak (hiztegi orokorra, hiztegi
entziklopedikoa, “txoko zuria”).
Konstantea: Idatzizko testuen ulermena: orokorra eta zehatza
Testu idatzi sinpleen esanahi globala sintetizatzea.
Jatorrizko testuaren ideia nagusiak modu esplizituan adierazten dituzten hitzak identifikatzeko eta azpimarratzeko gai da.
Jatorrizko testuaren ideia nagusi esplizituak idatziz adierazteko gai da.
Eskema eta kontzeptu-mapa sinpleak osatzeko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ulermena: orokorra eta zehatza
Testu idatziak planifikatzea.
Eskueran jarritako iturrietan informazio egokia aukeratzeko gai da.
Proposatzen zaizkion prozedurak erabiliz (ereduen imitazioa eta eraldaketa...) ideiak sortzeko gai da.
Idatzi beharreko testu generoari dagokion gidoi edo eskema bat ohar egokiekin osatzeko gai da.
Ikaskideekin batera testu jakin bat planifikatzea helburu duten jardueretan parte hartzeko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
Testu idatziak sortzea.
Idatz helburua lortzeko behar adinako edukiak adierazteko gai da.
Testua egoki aurkezteko gai da: kaligrafia egokia, marjinak, idazpuruak, irakurgarritasuna...
Edukia, sortu beharreko testu generoari dagozkion atal konbentzionalekin bat egiten duten paragrafoetan antolatzeko gai da.
Testuaren atalak eta enuntziatuak elkarren artean lotzeko aurrez landutako oinarrizko kohesio elementuak erabiltzeko gai da.
Bere ideiak zuzentasun maila onargarriarekin adierazteko gai da, bai morfosintaxiari, bai lexikoari, bai ortografiari dagokionez.
Norberaren testua berrikusteko gai da modu gidatuan, eta hobekuntza eta zuzenketa batzuk egiteko gai da.
Ikaskideekin batera testu jakin bat sortzea eta berrikustea helburu duten jardueretan parte hartzeko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
Hizkuntz elementuen ezaugarri eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak erabiltzea.
Testuan hitzezko zein hitzezkoak ez diren elementuak identifikatzeko gai da, bai testu, bai perpaus eta hitzaren eremukoak..
Testuak edo perpausak hizkuntz elementu egokiak hautatuz osatzeko gai da.
Emandako ereduei jarraituz.testuak edo perpausak behar bezala eta zuzen eraldatzeko gai da,
Modu gidatuan, bai norberaren testuetan, bai besteenetan hizkuntz sistemaren maila desberdinetako oinarrizko akatsak identifikatzeko eta zuzentzeko
gai da
Norberaren testuak ekoizteko hizkuntz ezaguerak modu gidatuan aplikatzeko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
Hizkuntz errealitatearen ezaugarri nagusi batzuez ohartzea
Ohiko erabilera eremu eta komunikazio egoeretan, norbere inguruan hedatuenak dauden hizkuntzak identifikatzeko gai da.
Inguru hurbileneko egoera soziolingüistiko jakinak deskribatzeko edo komentatzeko gaida, errespetua agertuz, eta hizkuntzekin eta beren aldaerekin, zein
hiztunekin lotutako aurreiritziak baztertuz.
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
Euskara ohiko komunikazio eremu eta egoeretan erabiltzea
Eskola inguruko komunikazio eremu desberdinetan ematen diren pertsonarteko harremanetan euskara erabiltzeko gai da.
Euskararen erabilera eta normalizazioa, eta euskal kulturaren transmisioa helburu duten eskola eremuko jardueretan aktiboki parte hartzeko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
Ahozko literaturako hainbat testu ezagutzea eta erabiltzea
Literatur izaeradun testu sinpleak (olerkiak, abestiak, bertsoak, testu dramatikoak), tradiziozkoak nahiz egungoak, buruz ikasi eta jariotasun eta
adierazkortasun nahikoarekin errezitatzeko gai da.
Hainbat narrazio testu (ipuinak, kontakizun luzeen atalak, txisteak...) ulertzeko moduan eta adierazkortasun nahikoarekin kontatzeko gai da.
Kultur ondareko esamolde, esaldi eta atsotitzen esanahia egoki interpretatzen du, eta horietako batzuk bereganatzea helburu duten egoera
kontestualizatuetan erabiltzeko gai da.
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea
Ahoz, talde-elkarrizketa egoeretan irakurritako literatur lan bati buruzko iritzi pertsonala azaldu eta justifikatzeko gai da.
Irakur aztura bereganatu asmoz eskola eremuan eskaintzen zaizkion orientazio eta jarraibideak erabiliz, ohizkotasunez irakurtzeko gai da
Konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
MAILA : LH4 ARLOA: GAZTELANIA

MAILA : LH4 ARLOA: GORPUTZ HEZKUNTZA
1. Mugitzea eta salto egitea, eta bi trebetasun horiek era koordinatuan eta orekatuan konbinatzea; horretarako,
gorputz-mugimenduak jardueren baldintzetan gertatzen diren hainbat aldaketaren arabera egokituko
dira. Hainbat eratako lekualdaketak eta saltoak egiteko ahalmena (norabide-aldaketak, noranzko-aldaketak...), nabarmen hobetzeko gai da.
Lekualdaketak eta saltoak espazioaren ezaugarri berrietara egokitzeko gai da.
Espazioan orientatzeko gai da.
Gorputz-mugimenduak espazio- eta denbora-ezaugarrien arabera, egokitzeko gai da (iraupena, erritmoa, mugimendu-ordena, norabideak...)
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
2. Pilotak edo beste tresna higikor batzuk jaurtitzea, pasatzea eta jasotzea, horien kontrola galdu gabe, eta
mugimenduak ibilbideen arabera egokitzea.
Jolasten ari denean, ojektuak era koordinatuan erabiltzeko gai da (baita euskal herri-jolasetan ere
pilota...).
Jolasten ari dela objektuak pasatzean, jaurtitzean eta gidatzean ibilbideak egokitzeko gai da
Gorputza harrera-egiteetan eta -geldiketetan.egoki bideratzeko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
3. Luzera-ardatzean eta zeharkako ardatzean bira egitea; horretarako, hala eskatzen duten gorputz-jardueretan,
segmentu-posizioak dibertsifikatu eta mugimenerantzunak hobetu egingo dira.
Birak arriskurik gabe egiteko, hainbat luzera-ardatzetan eta zeharkako ardatzetan egiteko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
4. Era koordinatuan eta lankidetzan jardutea, helburuak lortzeko edo taldekako jolas batean aurkari bati
edo batzuei kontra egiteko.
Jolasean ari denean ikaskideekin behar bezalako harremanetan aritzeko gai da.
Ikaskideen jokoa errastea, espazioa behar bezala okupatutzeko gai da.
Mugimen-arazoak estrategia errazak ezagutuz eta erabiliz konpontzeko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
5. Jolasetan eta kirol-jardueretan parte hartzea; horretarako, arauak ezagutu eta gainerako pertsonak
onartu behar dira.
Jolasean guztiz inplikatzeko gai da.
Joko-arauak, jarduerak eta ikaskideak errespetatzeko gai da.
Proposatutako jardueretan, norbanakoaren ezaugarri fisikoetan dauden aldeak onartzeko gai da.
Joko-arauak irakurketaren bidez ulertzeko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
6. Erritmo-egitura errazak proposatzea eta gorputzarekin edo instrumentuekin erreproduzitzea.
Euskal kulturako eta beste kultura batzuetako dantza errazak egiteko gai da.
Instrumentuak erabiliz hainbat erritmo asmatzea, eta horiek gorputzaren mugimenduaz (lekualdaketak eginez, saltoka, txaloka, kolpeka, kulunka,
biraka) erreproduzitzeko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
7. Gorputzaren adierazpen-baliabideak erabiltzea eta taldean inplikatzea, ideiak eta sentimenduak komunikatzeko
eta pertsonaiak eta istorioak (benetakoak eta asmatutakoak) antzezteko.
Mugimenduan naturaltasuna eta sormena garatzeko gai da.
Emozioak adierazteko norberaren gorputzaren adierazkortasuna baliatuz. bide berriak sortzeko gai da.
Gorputzaren adierazpen baliabideak sentimenduak eta ideiak komunikatzeko erabiltzeko gai da.
Ahoz ikaskideek gorputzaren eta mugimenduen bidez adierazitako mezuak interpretatzeko gai da.
Ikaskideekin lankidetzan jardutea, eta emozioak erregulrtzeko gai da.
Tokiko euskal tradizio ludikoetan parte hartzeko (dantzak, inauteriak, kirolak) eta haietan parte hartzeko ezaugarria k jakiteko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
8. Jarduera fisikoak osasunerako duen balioa kontuan hartuta, jokabide aktiboa izatea eta, gorputza zaintzeari
eta jarrera- nahiz elikadura-ohiturak mantentzeari dagokienez, interesa agertzea.
Jarduera fisikoa egitean osasun eta higiene ohiturak zaintzeko gai da.
Jarduera fisikoa egiteak izan ditzakeen arriskuak ezagutzeko gai da.
KONSTANTEA: Mugimen ahalmena eta partehartze aktiboa.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
MAILA : 4. MAILA ARLOA: INGELERA
Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testu errazak ulertzea
Gelan landutako ahozko testuak ezagutzeko gai da
Ahozko testu baten ideia orokorra komunikazio-egoeran dauden eta hizkuntzakoak eta ez hizkuntzakoak diren osagaien laguntzarekin. antzemateko
gai da.
Hitz eta esaera ezagunak ezagutzeko gai da.
Eskolan landutako gaiak jorratzen dituzten ahozko testuen idea nagusia antzemateko gai da.
Datu zehatzak identifikatzen eta erabiltzea, hainbat jarduera osatzeko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzatan gai da.
Gogoz entzuteko jarrera izateko gai da.
Konstantea: Ahozko ulermena
Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testu errazak, laburrak sortzea, ereduak
erabilita eta egokitasun-maila onargarria erakutsiz.
Eredu bati jarraituta eta laguntza jasota dituen ikaste-egoerekiko ideiak eta bizipenak, adierazteko gai da.
Informazioa bilatzerakoan, ikaskuntza-egoeratan, zentzuzko galderak egiteko gai da.
Gai ezagunei buruzko ahozko testu errazak eta laburrak (kontakizunak, azalpenak) sortzeko eta azaltzeko gai da, ereduei jarraituta eta aurrez
plangintza gidatu bat egiteko gai da.
Ongi intonatuzekoeta ahoskatzeko gai da.
Konstantea: Ahozko tentuen ekoizpena
Gelan hitzezko eta irakasleak zuzendutako elkarrekintzetan parte hartzeko gai da. Interakzio-harreman horiek eduki eta garapen ezaguna izan behar
dute, eta gizartean komunikatzeko arauak betetzeko gai da.
Laguntza jasota berehalako komunikazio beharrak adieraztea eskaerak egitea, taldean lan egitea, azalpenak eskatzeko gai da.
Bere buruari buruzko informazioa erraz emateko gai da.
Komunikazio egoera ezagunetan gogotsu parte hartzeko gai da: ohiturak, gelako hizkuntza, role-play, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta
gelako beste jardueretan.
Gizarteko komunikazio-arauak aplikatzea arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz
egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzeko gai da.
Konstantea: Ahozko testuen ekoizpena
Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatzi errazak ulertzea, eta testu horien zentzu
orokorrak hartzea.
Testu idatzi errazak ulertzeko gai da (ipuinak), testu horiek gelan landutako gaiei buruzkoak izanik: moldatutako edo benetako ipuinak eta olerkiak,
errezetak, menuak, liburuxkak, publizitatea, arauak, gutunak...
Testu idatzi arrunten esanahi orokorra hartzeko gai da.
Hainbat jarduera osatzeko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan.datu zehatzak antzematen eta erabiltzeko gai da.,
Konstantea: Idatzizko testuen ulermena
Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatzi erraz eta laburrak sortzea, testuak
sortzeko prozesuko urratsak eginez, lagunduta: plangintza egitea, idaztea eta berrikustea.
Ereduez lagunduta,ezagunak dituen gaiei buruzko testu sinpleak idazteko gai da.
Eredu bati jarraituz testu sinpleak sortzeko eta berridazteko gai da.
Testua argi eta txukun aurkezteko gai da.
Gelako lanetan gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzeko gai da.
Landutako ipuinen hiztegia ondo idazteko gai da.
konstantea: Idatzizko testuen ekoizpena
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
MAILA : LH4 ARLOA: INGURUNEA
Datuak bilduz eta neurketa-aparatuak erabiliz, inguru fisikoko zenbait faktoreren (erliebea, lurzorua, klima, landaretza) eta
bizimodu eta portaeren arteko harremanak hauteman eta azaltzea, eta oreka ekologikoa errespetatzeko jarrerak
bereganatzea balioestea
Ezagutzen dituen pertsonen zenbait jarduera eta bizimoduren (etxebizitza mota, laborantza, paisaia, janzkera, berokuntza...) eta inguru fisikoko
oinarrizko faktoreen (klima, erliebea, zenbait animalia- eta landare-espezie egotea) arteko harremanak ulertzeko gai da
Garapen iraunkorra bermatzeko baliabide natural horiek zaindu beharraz jabetzea eta behar hori azaltzeko gai da.
Gizakion bizimodu eta jarduerek ingurunean dituzten eragin positibo eta negatiboak (baliabideak, ingurumen-kalitatea, bizitza naturala, paisaia...)
antzemateko gai da.
Ingurumen-inpaktua murrizteko eguneroko etxeko bizitza, ikastetxea eta/edo herria abiapuntutzat hartuta. alternatibak proposatzeko gai da.
Ingurunearekiko eta ekiten diren baliabide naturalak zaintzeko ekintzei errespetu-jarrera agertzeko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Animaliak eta landareak identifikatu eta sailkatzen ditu irizpide zientifikoei jarraituz.
Izaki bizidun eta bizigabeak irizpide zientifiko sinpleei jarraituz sailkatzeko gai da.
Landareak eta animaliak zaindu eta kontserbatzeko jokabide aktiboa agertzeko gai da.
Bere inguruko animalia eta landareak, haien ezaugarrien arabera ezagutzeko eta sailkatzeko gai da.
Hainbat informazio-iturri, -baliabide eta - euskarri erabiltzea (behaketa zuzena, argazkiak, IKTak, testuak...), bai sailkapenak egiteko, baita egindako
lana ezagutzera emateko gai da.
Inguruko animalia eta landareak beren habitatean basoan, ibaian, parkean, putzuan...ezagutzeko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Elikadura- eta higiene-ohiturak, jarduera fisikoak eta aisiaren erabilera jakin batzuk identifikatzea, eta horiek osasunean eta
norberaren garapenean dituzten ondorioak modu kritikoan azaltzea.
Elikadura, higiene eta aisialdia erabiltzean osasungarriak ez diren ohiturak d eta horiek osasunean dituzten ondorioak deskribatzeko gai da.
Ohitura egokien, elikadura- eta higiene-ohiturei, jarduera fisikoari, eta aisia erabiltzeari eta gozatzeari dagokien kudeaketa egiteko gai da.
Bere burua ezagutzen, gatazkak konpontzen eta jokabide osasungarriei buruzko erabakiak hartzen aurrera egiteko gai da.
Ikus-entzunezko hedabideetan osasunarekin lotuta agertzen diren informazioei buruz, geroz eta autonomia eta espiritu kritiko zorrotzagoa izateko gai
da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Eguneroko bizitzako adibideetatik abiatuta, baliabide naturalen erabilera garrantzitsuenak identifikatzea eta abantailak eta
desabantailak aipatzea, eta ondasun edo zerbitzu batek izandako prozesua aztertzea, sortzen denetik erabili edo
kontsumitzen den arte.
Baliabide naturalak agor daitezkeela jakitea, eta horiek era arrazionalean erabiltzeko beharra azaltzen jakiteko gai da..
Zenbait ondasun eta zerbitzuren prozesuen adibiderik jartzeko gai da (sortzen direnetik kontsumitu eta edo erabiltzen diren arte).
Ondasun eta zerbitzu bat sortzen denetik kontsumitu edo erabiltzen denera arteko prozesuko pausoetan erabiltzen diren baliabide naturalak
ezagutzeko eta ikertzeko gai da.
Ondasun eta zerbitzuak balioestea, eta pertsonentzat eta ingurumenerako dituzten abantaila eta desabantailak adierazteko gai da.
Teknologiak ekonomian, ingurunean eta gizartean duen garrantzia adibideekin azaltzea, bai eta inguru hurbilean eta globalean dituen zenbait
ondorio adierazten jakiteko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Euskal Herriko administrazioaren eta bizitza publikoan parte hartzen duten erakundeen (GKEak, sindikatuak, alderdi
politikoak...) zenbait funtzio azaltzea, bai eta horiek gizartearen funtzionamendu politikoan duten eragina ere, eta
erantzukizun kolektiboetan banakoen parte-hartzeak duen garrantzia balioestea.
Eskolaren eta udalaren antolakuntza ezagutzea; hango kideen zenbait funtzio identifikatzea, eta, eskola-bizitzan, modu aktiboan parte hartzea,
partaidetza-bide demokratikoak erabiltzeko gai da.
Ohiko udal zerbitzuen funtzioak ezagutzeko eta balioesteko gai da: liburutegia, kiroldegia, udaltzaingoa, zabor-bilketa...
Euskal Herriaren oinarrizko banaketa politiko-administratiboa deskribatzeko gai da.
Bere inguruneko zenbait erakunde ezagutzeko eta errespetatzeko gai da.
Arduraz parte hartzea parte inguruko jardueretan; eta modu demokratikoan eta enpatiaz gatazkei aurre egiteko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Espazioaren nozioak (planoak eta mapak) eta puntu kardinalak erabiltzea norbera ingurunean kokatzeko, zehaztutako
espazioetan objektuak kokatzeko eta haien kokapena deskribatzeko, planoak eta eskala grafikodun mapak erabiliz.
Ikasgelako elementuak kokatzeko planoak ondo erabiltzeko gai da.
Paisaiako elementurik nabarienak herriko planoan kokatzeko gai da.
Hiriko planoa erabiltzeko gai da kale bat, eliza bat, museo bat eta abar kokatzeko gai da.
Mapa edo plano batean eskala grafiko erraz bat interpretatzeko, eta han ibilbide zehatz bat egiteko biderik laburrena zehazteko gai da.
Auzoko edo herriko plano edo mapa egitea edo/eta maketa egiteko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Adibide zehatzekin, gertakari historiko nabariekin lotutako eguneroko bizitzako alderdiren baten eboluzioa azaltzea, iraupen,
segida eta aldiberekotasun nozioak identifikatuz.
Denbora historikoaren oinarrizko nozioak sailkatzeko gai da: oraina/iragana/etorkizuna, lehenagokoa/ondorengoa, iraupena eta aldiberekotasuna (-
ren aurretik, -ren ostean, aldi berean, bitartean...)
Garai historiko jakin bateko gizarte baten bizimoduaren adierazgarriak diren jakiteko gai da.
Hondarrak, erabilerak, ohiturak, jarduerak, erremintak eta abar ezagutzeko gai da.
Bere bizitzako gertakariak, bere familiaren eta herriaren historiatik abiatuta, eta denbora historikoaren oinarrizko alderdiak erabiliz: iragana, oraina,
etorkizuna, lehenagokoa, ondorengoa, aldiberekoa, adierazteko gai da.
Bere historia eta hurbileko familiaren historia berreraikitzeko, ahozko, entzunezko, ikusentzunezko... iturriak erabiltzeko gai da.
Gure arbasoen ohitura eta bizimoduak eta Euskal Herriko zein bere herriko kultura- eta natura-ondarea errespetatzeko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Planetako energia-iturriak eta horiek lortzeko prozedura eta makinak identifikatzea, energiaren erabilera praktikoaren
adibideak jartzea, erabilera arduratsua aintzat hartzea eta aurrezteko neurriak proposatzea.
Energia-iturri arruntenak (haizea, eguzkia, erregaiak eta abar) identifikatzeko eta duen energia horiek gure eguneroko bizitzan duten erabilera
ezagutzeko gai da.
Energiaren transformazio sinpleak (auto bat mugiarazteko behar den motorraren errekuntza, lanparak funtzionatzeko behar duen energia elektrikoa
eta abar) deskribatzeko gai da.
Energia moten erabilera arduratsua balioesteko gai da.
Ikastetxean, etxean eta taldean energia aurrezteko ideaiak emateko gai da.
Beroa energia-transferentzia dela behagarriak diren prozesu fisikoetan jakiteko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Objektu eta makinen osagai nagusiak eta horietako bakoitzaren funtzioak aztertzea; objekturen bat egiteko prozesu erraz bat
planifikatzea eta egitea, betiere talde-lanean lankidetza-jarrera izanda, tresnak era egokian erabili eta zainduta, eta
segurtasun-neurriak errespetatuta.
Makina edo objektu baten parteak ezagutu eta azltzea, eta parte bakoitza bere funtzioarekin lotzeko gai da.
Ezagutza matematiko eta teknologikoak objektu errazak egiteko aplikatzeko gai da.
Talde-lanean, lankidetzarako ideiak aurkeztuz, besteen ideiak errespetatuz, praktika demokratikoa baliatuz eta inolako diskriminaziorik egin gabe
jarrera ona izateko gai da.
Esfortzuz, kontuz eta zehaztasunez egindako eskulana balioesteko gai da.
Lanerako erremintak, tresnak eta objektuak, erabiltzean segurtasun-neurriak errespetatuz erabili eta zaintzeko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
Aurretik zehaztutako gertakari edo fenomeno nabarmenei buruzko informazioa lortzea eta gertakari natural edo sozialei
buruzko aurreikuspenak egitea, oinarrizko iturrietatik (ingurua, liburuak, Internet...) abiatuta egindako behaketa zuzenetik
eta zeharkakotik lortutako datuak bilduz; lortutako emaitzak ezagutzera ematea, hainbat euskarri erabiliz.
Txostenak eta galdetegiak jarraibideak errespetatuz egitea; eta datuak ezaugarrien arabera banatuta jasotzea eta esperimentuen behaketatik
abiatuta aurreikuspenak egiteko gai da.
Ikasgelan erantzukisunez aritzea, taldeko zereginetan, erabakiak hartuz, iritziak emateko eta gainerakoenak errespetatzeko gai da.
Ikerketa lanak egiteko ekimen eta sormena agertzeko gai da.
Hedabideek duten eraginarekinsentsibilizaturik egoteko, batez ere publizitatearen eta kontsumoaren bidez.iritziak sortzeko gai da
Liburutegitik eta internetetik informazioa eraginkor biltzeko gai da.
Hainbat erakunde, gizarte-talde, lan eta lanbideren funtzionamenduari buruzko informazioa lortzeko, elkarrizketak planifikatzeko gai da.
Azterlan egokiak egitea, eta hainbat euskarriren bidez lortutako emaitzak jakinaraztea (ahoz, idatziz, bitarteko digitalen bidez...), irudien, taulen,
grafikoen, eskemen eta bestelako bitarteko batzuez lagunduta eta ikasitako hitz espezifikoak erabiltzeko gai da.
Konstanteak: Gaiaren ulermena eta gaiararen aplikazioa.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
MAILA : LH4 ARLOA: MATEMATIKA
Materialak erabiliz eta behaketaren bidez espazioko formak eta gorputz geometrikoak hautematea eta deskribatzea
(poligonoak, zirkuluak, kuboak, prismak,zilindroak, esferak), eta zenbait irizpideren araberako sailkapenak egitea.
Poligonoak irudi lauen mota batekin identifikatu, eta erabaki eta zein irudi lau diren poligono eta zein ez esateko gai da.
Bi zuzenen posizio erlatibo motak eta horiekin lotutako angeluak identifikatzeko gai da.
Krokis txiki batean orientatu, hartu beharreko noranzkoa adierazten duten terminoekiko mezuak interpretatuz (eskuin, ezker); horrelako ibilbideak
adierazteko krokis txikiak marrazteko gai da.
Kontaketa bidez kubotxoen multzo baten bolumena kalkulatzeko gai da.
Triangelu eta lauki motak eta beroriei dagozkien oinarrizko propietateak ezagutzeko, aztertzeko eta bereizteko gai da: angeluak, aldeak, perimetroa eta
azalera.
Krokis txiki batean orientatu, hartu beharreko noranzkoa adierazten duten terminoak dituzten mezuak interpretatuz (eskuin, ezker); horrelako ibilbideak
adierazteko krokis txikiak marrazteko gai da.
Intuizioz gorputz geometriko xumeen bolumena kalkulatzeko gai da.
Konstantea: Ulermena (U)
Eguneroko bizitzako gertaerei eta objektuei buruzko datuak biltzea, horretarako teknika errazak erabilita; datu horiek
ordenatzea, sailkapen-irizpidea kontuan hartuta; eta emaitza taula edo grafiko batean adieraztea. Problemak formulatzea eta
ebaztea, sarrera bikoitzeko koadroetan eta grafikoetan adierazitako zenbakizko testuak irakurtzea eta interpretatzea
abiapuntu hartuta.
Kasu bakoitzean diagramarik egokienak erabili hainbat problema ebazteko gai da: Venn-en diagrama, zuhaitz-diagrama, gezi-diagrama, diagrama
kartesiarra...; ondorioetara iristeko egindako prozesua arrazoiak emanez azaltzeko gai da..
Konstanteak: Ulermena (U)eta Aplikazioa (A)
Irudikapen espazialak deskribatzea (krokisa, kalemapa, plano errazak…), egoerei eta lekualdatzeei buruzkoinformazioa
interpretatzea eta osatzea
Irudi bat osatzeko eman beharreko pausoak eta irudi hori betetzeko behar diren laukitxoen kopurua kalkulatzeko gai da.
Erregela eta konpasa erabiliz, zenbait marrazki xume kopiatzeko gai da.
Irudi lauak batetik bestera lekualdatu, intuizioz biraketak, translazioak eta simetriak egiteko gai da.
Konstanteak: Ulermena (U) eta kalkulua (K)
Sei zifra arteko zenbaki arruntak eguneroko testuinguruetan irakurtzea eta idaztea, zifra horien posizio-balioa interpretatzea,
eta posizio-balioaren eta zenbakizko zuzenean duten posizioaren arabera zenbakiak alderatzea eta ordenatzea. Eguneroko
bizitzako zenbakizko testuetan zatiki errazen esanahia interpretatzea.
100.000 arteko zenbakiak irakurri eta idatzi sistema hamartarrean, eta txikiagoak zenbaki-sistema erromatarrean; zenbaki bat bere unitateetan
deskonposatu, eta zenbakia osatzen duten zifren lekunezko balioa bereizteko gai da.
Zatiki eta zenbaki hamartar xumeenak identifikatu eta adierazi, eta zatiki bati edo zenbaki hamartar bati kopuru batetik dagokion zatia kalkulatzeko gai
da.
Oinarrizko magnitudeak ezagutzeko gai da: luzera, pisua, edukiera eta denbora; eta sistema metriko hamartarreko unitateekin erlazionatu. Neurri horiek
modu konplexuan edo ez-konplexuan idazteko, forma batetik bestera pasatzeko; neurri horiek interpretatzeko eta zentzua kalkulatzeko; eta unitate
horiekin batuketa eta kenketa xumeak egiteko gai da.
Konstanteak: Ulermena (U), Aplikazioa (A) eta Kalkulua (K)
Zenbakizko batuketa-, kenketa-, biderketa- eta zatiketa-kalkulu errazak egitea, buruzko kalkulu zehatzak eta gutxi
gorabeherako kalkuluak egiteko nork bere estrategia erabilita.
Azkar eta zorrotz, zenbaki osoen arteko kalkuluak eta estimazioak egiteko, kasu bakoitzean zehazten denaren arabera kalkuluak buruz, idatziz edota
kalkulagailua erabiliz egiteko gai da.
Konstantea: Kalkulua (K)
Zenbaki arrunten problemak ebazteko prozesuetan zenbakizko kalkuluak egitea, algoritmo hauek erabilita: batuketa,
kenketa, bi zifrako zenbakiz egindako biderketa eta zifra bateko zenbakiz egindako zatiketa.
Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa eragiketekin lotutako problemak ebazteko, arrazoiak emanez eta erantzunak justifikatzeko gai da.
Konstanteak: Ulermena (U), Aplikazioa (A) eta Kalkulua (K) eta Plangintza buruketetan (Pb)