· dut eta ez dakit nola hasten den hitzegiten" juxtu dei berri baten soinua entzun aurretik....

Post on 26-Jan-2020

0 views 0 download

Transcript of  · dut eta ez dakit nola hasten den hitzegiten" juxtu dei berri baten soinua entzun aurretik....

Ko

pia

tu

eta

ba

na

eza

zu

N.25 www.elpressentiment.net

24.07.2013

"Zerotik hitzegiten ikasteko beharra

dut eta ez dakit nola hasten den

hitzegiten" juxtu dei berri baten

soinua entzun aurretik. Irrifarra

zabaltzen duzu, haizetan gastaturiko

maindirea, eta halere unetxo bat

ba duzu pentsatzeko noizbait zein

koloretakoa izan zen, edo nolakoa

zen zure ahoan zimurturiko agur

korporatiboa. Orain da gezurretan

hasten zaren unea, ez ahaztu

maindirea pintzekin lotzen, haizeak

ez dezan eraman; edo deskuidoz

lurrera erori, galdu eta behingoz

uzten diozun galdetzeari noiz hasi

zinen hainbeste gezurrei irri egiten.

Ikusten? jakinaren gainean zaude.

Berriz erori zaizu.

Orain egian esan nahi izango duzu,

ezertxo ere ez isildu. Zein lanbide

aurkituko duzu horrela, esan. Urte

asko dela erantzuna prest dauka

errealitateak. Zero.

[Nirekiko eta besteen artean

gezurren bat eror arazi lortzen

dudan bakoitzean, berriz hitzegiten

ikasi behar dudala sentitzen dut.]