Post on 07-Jul-2018
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
1/40
OstiralaUztailaren 5a
2013.XI. urtea
3.112. zenbakia
1,30 €www.berria.info
DAdli Mansurrek kargua hartu du.Mohamed Mursi kargutik kendu ondoren, atzo Adli Mansur Au-zitegi Konstituzionaleko burua Egiptoko presidente izendatu zuten. Bestalde,Askatasuna eta Justizia alderdi islam-
darreko goi kargudunak eta Anaia Musulmanen buruzagiak atxilotu zituzten segurtasun indarrek. q2-3
Instituzioak erantzuleAlardeko erasoei aurreez egin izana leporatu dieLandetxa konpainiak q12
pGAUR 40 ORRIALDE q HARIAN 2 IRITZIA 4 EUSKAL HERRIA 6 EKONOMIA 16 MUNDUA 19 q KIROLA 21 q AGENDA 25 q PLAZA 30
«Frantziako Gobernuakez du iritsi nahi euskararenkoofizialtasuna aitortzeraino»
Jakinarazi du hautetsiek eta gizarteak «aldarrikatzeko eskubidea» izanarren Parisek ez duela lurralde elkargoa sortuko eta ez dela bakeprozesuan engaiatuko: «Frantzia ez da sekula izan gerran»q6-7
Elkarrizketa
Patrick DallennesBaionako suprefeta
S T
R /
E F E
Lan hitzarmenakluzatzeko eskatu dieUrkulluk patronaleiLAB,CCOO, UGT eta ESK sindikatuekhitzarmen sektorialak eskatu dituzte kalean,eta gaur Confebaskekin bilduko diralehendakariaren eskaintza aztertzeko q16-17 LAB, CC.OO, UGT eta ESK-k deituta, protesta egin zen atzo Bilbon. J.H./ ARP
Basterretxea,‘Egunkaria’eta‘Egin’saritukoditu GipuzkoakoForu Aldundiak
Artistak diputazioak
eskaintzen duen sarigarrantzitsuena jasoko du:UrrezkoDominaq10
Arantzazukfamiliari itzulidio Arestiren‘Harrizkoherri hau’
Liburuaren eskuizkribuak40 urte egin ditu
santutegian q 30
Zumaia eta SanJuan faboritoGipuzkoakoLigan; igandeanhasiko da q21
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
2/40
Ion Orzaiz
Mohamed Mursiren gobernuaren
arrasto guztiak desagerrarazinahi ditu Egiptoko armadak. Pre-
sidente ohiak iazko azaroan alda-
rrikatutako konstituzioa bertan
behera uztea izan zen militarren
lehen urratsa asteazkeneko esta-
tu kolpearen ostean; atzo, berriz,
gobernuko Askatasuna eta Justi-
zia Alderdi islamdarreko goi kar-
gudunak eta horren atzean dau-den Anaia Musulmanen buruza-
gi gehienak atxilotu zituzten
Egiptoko segurtasun indarrek.
Asteazken gauean bertan eman
zuten lider islamdarrak atzema-
teko agindua. Askatasuna eta
Justizia Alderdiko presidente
Saad el-Katatni eta Anaia Musul-
manen buruzagiorde espiritual
Mohamed Ratxad Baiumi izan zi-
ren lehenak, baina horien ondo-
tik, beste ordezkari asko ere atxi-
lotu dituzte. Desordena publiko-
ak eragitea leporatzen diete
guztiei. Mena Egiptoko berri
agentzia publikoaren esanetan,
Torako espetxera sartu dituzte
atxilotuak, Kairo hiriburutik ger-
tu. Kartzela horretan preso dagoHosni Mubarak presidente ohia
ere.
Horrez gainera, Anaia Musul-
manen hamar kide auzibidean ja-
rri ditu Egiptoko Fiskaltzak. Bes-
teak beste, anaitasuneko buruza-
gi goren Mohamed Badhie, haren
buruzagiorde Jairat el-Xater eta
Mahdi Akef, Essam el-Erian, eta
Mohamed el-Omda ordezkariak.
Botere judiziala «iraintzea» egoz-
ten diete. Badhiek eta El-Xate-
rrek, gainera, Mursiren kontrako
manifestariak hiltzeko deialdiak
egin zituztela dio fiskaltzak.
Libya Herald egunkariaren
esanetan, Libiara ihes egiten
saiatu zen Badhie asteazkenean.
Hori dela eta, Emsaadeko mugaitxi zuten, eta hantxe atxilotu
zuen atzo Egiptoko armadak. Li-
biako kazetaren arabera, gainera,
Awlad Ali tribu beduinoaren la-
guntza jaso zuen buruzagi islam-
darrak, eta tiroketa izan zen tri-
buko kideen eta armadaren arte-
an. Lau beduino hil zituzten mili-
tarrek.
Mursi bera atxilo hartua dute,
baina armadak ez du horren ingu-
ruko adierazpen ofizialik egin.
Presidente ohia Defentsa Minis-
terioaren egoitzan dago, milita-
rren esku, eta haren gobernukide
batzuk, berriz, armadak hirian di-
tuen beste eraikin batzuetan.
Gihad Hadad Anaia Musulma-
nen bozeramaileak eman du ho-rren berri Facebookeko bere kon-
tuan.
Militarren jazarpenagatik pro-
testa egiteko, dimisioa eman dute
gobernuko Askatasuna eta Justi-
Anaia Musulmanen atxiloketekin
hasi da Mursiren osteko EgiptoAnaitasuneko buruzagi gehienak atzemanarren, trantsizioan parte hartzeko dei egindie Mansur presidente berriak islamdarrei
Mursi Defentsa Ministerioaren egoitzanpreso dagoela esan dute haren alderdikideek
Mursiren gobernuaren kontrako manifestariak, atzo,Adli Mansur behin-behineko presidenteak karguaren zina egin zuenean. AHMAD HAMMAD / EFE
Harian›
2 berria 2013ko uztailaren 5a,ostirala
EgiptoDEstatu kolpearen biharamuna
Karguan jarri dute berrizMubaraken fiskal nagusia
Abdelmeguid Mahmud fiskal nagusi
ohia karguan berriz jartzea erabaki du
Egiptoko Magistraturaren Kontseilu
Nagusiak.Hosni Mubaraken agintaldian
izan zen karguan Mahmud,baina Mursi
presidenteak bota zuen eta Tallat
Ibrahim jarri zuen haren ordez.Izenda-
pen hori atzera bota dute epaileek orain.
Adli MansurMaukan gordetako karta
Ekainaren 30era arte,inor gutxik esa-
nen zukeen Egiptoko Auzitegi Kons-
tituzionaleko buru Adli Mansur izanen
zela herrialdeko presidente berria,bere
izena ez baitzen berripaperen lerrobu-
ruetan azaldu.Oharkabean iritsi da
behin-behineko presidentetzara.
Kairon jaio zen 1945ean eta Zuzenbide
ikasketak egin zituen.1967an lortu zuen
lizentzia, eta 1970etik,estatuko magis-
traturan lan egin izan du. 1992etik da
Konstituzionaleko epaile,eta aurtengo
maiatzean,auzitegi horretako presiden-
te hautatu zuten.Iaz, Mubaraken gober-
nukideak hauteskundeetara aurkezteko
debekua baliogabetu zuen epaimahaiko
buru izan zen.Adli Mansur presidentea. STR/EFE
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
3/40
zia Alderdiko ministroek. Ekin-
tza sinbolikoa da, noski, Mursiren
gobernuade facto deseginda da-
goelako asteazkenaz geroztik,
baina dimisio ofizialaren helbu-
rua «estatu kolpearen ondorioak
salatzea» dela nabarmendu dute
gobernukideek. Herri Adminis-
trazio, Gazteria, Enplegu, Inber-
tsio, Baliabide, Nazioarteko El-
karlanerako, Hezkuntza, Infor-
mazio eta Garraio ministroek utzi
dute kargua.
Gaurko, berriz, aldarrikapen
eta protesta eguna antolatu dute
Mursi presidente ohiaren jarrai-
tzaileek. Zilegitasunaren Aldeko
Fronte Nazionala izeneko plata-
forma sortu dute indar islamdar
gehienek —kanpoan gelditu da
Al Nur alderdi salafista— eta «es-
tatu kolpeari aurre» eginen diote-
la adierazi dute. Anaia Musulma-
nen ordezkari Mohamed el-Belta-
gik esan du «logikoa» litzatekeela
islamdarrek indarkeriaz erantzu-
tea militarren esku hartzeari:
«Estatu kolpe honek indarkeria-
ren bidera bultzatuko ditu zen-
bait talde. Mursiren jarraitzaile-
en bortizkeriari nazioarteko ko-
munitateak emandako babesa
ikusita, askok pentsatuko dute
hori dela bide zuzenena aldaketa
eragiteko». Estatu kolpeaz geroz-
tik, hamabost lagun hil dira Egip-
ton, Mursiren jarraitzaileen eta
segurtasun indarren arteko isti-
luen ondorioz.
Kargua hartu du
Atxiloketen eta bortizkeriarengainetik, islamdarrek «Egiptoko
trantsizioan» parte hartuko dute-
la esan zuen atzo Adli Mansur Au-
zitegi Konstituzionaleko buru eta
Egiptoko presidente berriak. «He-
rriaren adiskidetzea eragingo du
prozesu honek, inor kanpoan utzi
gabe», esan zuen, karguaren zina
egin osteko hitzaldian. Anaia Mu-
sulmanek berehala erantzun dio-
te ez dutela presidente berriare-
kin kolaboratuko.
Bere agintaldia «behin-behine-
koa» dela nabarmendu zuen Man-
surrek, presidentetzarako hau-
teskundeak egin bitartean, eta
hori «etorkizun hurbilean» gerta-tuko dela gaineratu zuen. Hitzal-
dian, eskerrak eman zizkien mili-
tarrei, «herriaren kontzientzia
izateagatik eta hura babesteko
kemena izateagatik».
2013ko uztailaren 5a,ostirala berria 3
9›› Iosu Uribetxebarria «atzera bueltarik gabekoegoeran» dagoela berretsi du Osakidetzak 18›› Europako Banku Zentrala prest dago interestasei eusteko edo «are gehiago jaisteko»
EgiptoDEstatu kolpearen biharamuna
Estatu kolpeak Gazari ez diolaeragingo esan du Hamasek
Palestinarrak eta israeldarrak adi jarrai-
tzen ari dira Egipton gertatzen ari dena.
Mohamed Mursiren agintaldiak arnasal-
di txiki bat ekarri zien Gazako herritarrei.
Hala ere,hura boteretik kenduta ere,
Hamas alderdi islamistak esan du Gaza-
ko egoeran ez dela ezer aldatuko.«Egip-
toko aldaketa arriskutsua da, baina
Gazarekiko harremanak Egiptoko segur-
tasun zerbitzuek eta zerbitzu sekretuek
zaintzen dituzte,bai Hosni Mubaraken
garaian,bai Mursirenean». PAN Palesti-
nako Aginte Nazionaleko presidente
Mahmud Abbasek,berriz,Adli Mansur
Egiptoko presidente izendatu berria
zoriondu du. Israeli dagokionez,berriz,
Haaretzegunkariak agintarien isiltasuna
nabarmendu du.
Egipto zigortzea aztertuko duAfrikako Batasunak
Egiptoko estatu kolpearen ostean,
«neurriak» hartuko dituela iragarri du
Afrikako Batasunak. Erakundeko ordez-
kariek jakinarazi dute Egiptorekin duten
harremana bertan behera utz dezakete-
la «konstituzioaren aurkako aldaketak
direla eta».ABko Segurtasun eta Bake
kontseiluko kideak gaur dira biltzekoak.
Batzuek nahi zuten eranGrezia eurotik atera izanbalitz,beste Egipto batizango litzateke orain»IANNIS STURNARASGreziako Finantza ministroa
‘‘
Ricard Gonzalez Kairo
Mobilizazio baketsu
batek Hosni Muba-
raken aginte gogo-
rra bota eta bi urte-
ra, Egiptok historia egin du berri-
ro eta mundu osoaren arreta
erakarri du. Hala ere, oraingo tes-
tuingurua oso ezberdina da, eta
zalantzak eta arriskuak askozaz
handiagoak dira biztanle gehien
dituen herrialde arabiarraren-
tzat, Mohamed Mursi demokrati-
koki hautatutako presidentea
baitzen, ez diktadore militar bat.
Mubarakek ez bezala, gainera,
Mursik mugimendu islamista
gehienen babesa du, eta hori da,
oraingoz, ideologia nagusia Egip-
ton. «Hau estatu kolpe bat da argi
eta garbi. Eta horren sustatzaile-
ak AEBak dira, ez baitute nahi es-
perimentu islamistak Egipton
arrakasta izatea», adierazi dio BE-
RRIA-ri Hamza Zauba Askatasuna
eta Justizia Alderdiko buruzagie-
tako batek —Anaia Musulmanek
sortutako alderdikoa—.
Herenegun gauean, iluntzeare-
kin bat beroa gutxitu ahala, Tah-
rir plaza bete egin zen. Abdel Fa-
ttah al-Sissi Defentsa ministroaktelebistatik iragarri zuenean
Mursi bota zutela, pozez lehertu
zen jendetza. Ospatzeko, dozena-
ka autok klaxona jo zuten ingu-
ruan. Su artifizialek Kairoko ze-
rua argitu zuten ordutan, jende-
tzak garrasi egiten zuen
bitartean: «Herria eta armada
esku bakarra dira!». Mahmud
Alaa Zuzenbideko ikasleak dio
«konfiantza» daukala armadan.
«Adierazpenarekin ulertarazi
dute ez dagoela herriaren gaine-
tik dagoen legitimitaterik». Egip-
toko banderaren koloreak aurpe-
gian margotuta dituela hurbildu
da Alaa Tahrirrera.Helikoptero militar bat plaza
gainetik pasatzen den aldioro, az-
pian dauden milaka lagunek ban-
derak mugitzen dituzte edo zeru-
ra begira agurtzen dute. Nork
esango luke duela urtebete eskas
Mursi txalotu zutela Tahrirren,
eta Eror dadila gobernu milita-
rra! oihukatzen zuela jendetzak.
Hala ere, Mahmudi logikoa irudi-
tu zaio urtebetean gertatu dena.
«Jendea Kontseilu Militarraren
aurka zegoen, baina Al-Sissi jene-
ralarekin ezberdina da». Said la-
gunak esaldia moztu dio Mahmu-
di, argitzeko beraiek ez dutela
nahi diktadura militarra itzul-
tzea. «Armadak hauteskunde
garden batzuk zaintzea nahi
dugu, eta lehenbailehen botere zi-
bil bat eratzea».
Zalantza nagusietako bat dahain zuzen hori; hau da, ea arma-
dak ulertuko duen jaso duen
mandatua trantsizio labur bat zu-
zentzea dela. Hori da Al-Sissiren
hitzetatik ondorioztatu daitekee-
na. Eta hori uste du ere Kairoko
Unibertsitateko Zientzia Politiko-
tako irakasle Mustafa Kamel Say-
yidek. «Militarrek ez dute intere-
sik berriz ere herrialdea kudea-
tzeko. Mubarakek utzi ondoren,
Kontseilu Militarrak agindu zuen
aroan, haien ospeak kalte handia
jasan zuen. Nahiago dute ezku-
tuan agindu».
Garaileak eta garaituak
Estatu kolpe guztietan gertatzen
den bezala, Egiptokoa ere garaile-
en eta garaituen istorio bat da.
Eta garaituak, Anaia Musulma-
nen eta beste joera islamisten ja-rraitzaileak dira. Rais-aren (pre-
sidentearen) legitimitate demo-
kratikoa babesteko Kairoko
Unibertsitatean elkartu dira.
Amorrua zen nagusi haien arte-
an, baina eutsitako amorrua. «Ar-
madak ez du inongo eskubiderik
politikan sartzeko», salatu Adel
abokatu bizardun salafistak.
«Hori ez da herrialde demokrati-
ko bakar batean ere gertatzen.
Mursik ez du amore eman behar».
Adelen iritziz, estatu kolpea AE-
Ben eta Israelen «konspirazio
bat» da, «ez baitute nahi Egipton
gobernu islamista bat egoterik».
Azkenerako, ahotsa altxatu du,
oihuka hasi arte. «Ez dugu indar-
keria gustuko, baina erasorik ja-
sanez gero, islamak erantzuteko
aukera ematen digu».
Manifestazioaren giroa nahiko
asaldatuta dago, eta hainbat par-
te hartzailek makila lodiak dara-
matzate eskutan. Soilik minutu
batzuk lehenago, borrokak eduki
dituzte iraultzaileekin, eta anbu-
lantziak zaurituak eramaten ari
dira oraindik. Horietako gehie-
nek perdigoi tiroak jaso dituzte.
«Raisak akatsak egin dituen
arren, geratzen zaizkion hiru ur-
teak bete beharko lituzke», esan
du Mohamed ingeniariak. Anaia
Musulmanen eta salafisten arte-
an bihotza erdibituta daukala dio.
Adel abokatuak baino jarrera
otzanagoa du Mohamedek. Hainzuzen, Egiptoko etorkizun hurbi-
la islamismo politikoaren joera
guztiek hartuko duten jarrerak
erabakiko du: erreakzio sutuak,
edo etsiak hartutakoak.
Militarrek zer egingo zain daude herritarrak,baina Anaia Musulmanen eta salafisten erreakzioakberebiziko garrantzia izango du hasi berri den trantsizio politikoaren etorkizunean.
Islamisten jarrera da gakoa
Militarrak,Mursiren jarraitzaileen artean,Kairon. AHMED KHALED / EFE
Hau estatu kolpe bat da,argi eta garbi,eta horrensustatzaileak AEBakdira»HAMZA ZAUBAAskatasuna eta Justizia Alderdiko kidea
«Militarren ospeak kaltehandia izan zuen.Nahiago duteezkutuan agindu»MUSTAFA KAMEL SAYYIDKairoko Zientzia Politikoetako irakaslea
‘‘
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
4/40
Zuzendaria:
Martxelo Otamendi
Zuzendariordea:Iñaki Petxarroman
Edizio arduraduna:
Andoni Alvarez
Argitaratzailea:
Euskal Editorea SM
Publizitatea:Bidera
publizitatea
Lege gordailua:
SS-0662/03
Batzorde parekidea:
0712I84059
Egoitza nagusia:
Martin Ugalde kultur parkea.
Gudarien Etorbidea,z/g.
20140 Andoain.
Telefonoa:
(0034) 943-30 40 30
Faxa: (0034) 943-30 09 43
Webgunea:
www.berria.info
Posta elektronikoa:
berria@berria.info
Publizitatea:
publi@bidera.eu
Harpidetza saila:
(0034) 943 - 30 43 45
Date:05/07/2013
Exemplaire:3.112
Editeur:Euskal Editorea s.l.
Directeur de publication:
Martxelo Otamendi
Comission paritaire:
0712I84059
Delegation Labourd:
Lisses 3, 64100-Baiona.
Tel.:(0033) 559256220.
Fax:(0033) 559254303.
E-mail:lapurdi@berria.info
ORDEZKARITZAK
Araba:Bizenta Mogel,6.
Posta kodea: 01008
Gasteiz.Telefonoa:
945-15 04 52. Erredakzioko
faxa: 945-14 83 07.
Posta elektronikoa:
araba @berria.info.
Bizkaia: Uribitarte kalea,18,
3.C. Posta kodea: 48001
Bilbo.Telefonoa:
94-435 26 00. Erredakzioko
faxa: 94-423 49 75.
Posta elektronikoa:
bizkaia@berria.info.
Lapurdi:Lisses,3. Posta
kodea: 64100 Baiona.
Telefonoa: 559-25 62 20.
Faxa: 559-25 43 03.
Posta elektronikoa:
lapurdi @berria.info.
Nafarroa:Iratxeko Monaste-
rioa,45, 13.Posta kodea:
31011 Iruñea.Telefonoa:
948-36 66 22.
Publizitatea: 948-36 66 23.
Posta elektronikoa:
nafarroa@berria.info.
berria
Duintasunaedo esklabotza
Datorren uztailaren
7an hitzarmen
kolektiboen ultrae-
raginkortasuna
agortu egingo da,
azken lan erreformaren ondorioz.
Komunikabideek gu engainatzen
saiatzeko erabiltzen duten iruzu-
rra ezagutzen dugu, saihestezina
izango dela sinestaraziz enpresa-
riek lege-aginduz hitzarmena apli-
katzen amaitu behar izango balu-
te bezala. Badakigu zein ondorio
izango dituen; uztailaren 8tik
aurrera datorrena, ordea, ez dau-
kagu hain argi; lan baldintzen
murrizketari nola helduko zaion,
alegia. Edonola ere, artikuluhonen helburua ez da gako horiek
aztertzea, ez da lege edo prozedu-
rei buruzkoa ere… Erraiei buruz-
koa da, sentimendu eta beharriza-
nei buruzkoa.
Duela gutxi, gizarte esperimen-
tu bat ikusteko aukera izan dugu,
ultimatumaren jokoa izenekoa.
Diru kopuru bat banatzean datza,
100 euro, non bi lagunek parte har-
tzen duten. Lehenak zenbateko
kopurua emateko prest dagoen
erabaki behar du, bigarrenari es-
kaintza bakarra zabalduz, eta bi-
garren horrek tratua onartzen
duen ala ez erabaki behar du. Tra-
tua onartzekotan, kopurua bana-tzen dute, eta jokoa amaitzen da;
ez badu onartzen, biek guztia gal-
tzen dute, eta esperimentua amai-
tutzat jotzen da.
Banaketa parekidea denean, bi
aldeentzat onuragarriak diren
akordioak modu azkar batean lor-
tzen dira. Aitzitik, eskaintzailea-
ren diru-goseak bere buruari eslei-
tutako kopurua handiegia izatea
eragiten duenean, bigarrenari
hutsaren hurrengoko zenbatekoa
utziz, ohikoena da bigarren
horrek tratuari uko egitea eta
biak ezer gabe gelditzea. Zergatik
nahiago du ezer gabe gelditzea,
kopuru txiki bat onartzea baino?
Azken finean, bigarren hori ezer
gabe abiatu da, eta hala eta guztiz
ere tratuari uko egiten dio arerioa
zigortuz: horri duintasuna deitzen
zaio.
Hemendik aurrera, zalantzak
besterik ez zaizkigu sortzen; noiz
hasiko gara langileon duintasuna
aldarrikatzen? Duintasuna lapur-
tzea onartuko al dugu? Tratu bat
bidegabea denean, planto egitekoerantzukizuna dugu, ez onartze-
koa. Askok pentsatuko dute «bai,
baina ez badugu onartzen ezer
gabe geldituko gara», eta ekuazio-
aren ezinbesteko alde bat garela
ahazten dugu. Enpresarien es-
kuak al dira eraikinak egiten di-
tuztenak, lantegietako makinak
martxan jartzen dituztenak, ogia
egiten dutenak edo lurra lantzen
dutenak? Tratuari uko egiten ba-
diogu, beraiek izango dira galtzai-
leak, haien enpresek ez dutelako
berez produzitzen eta dirua ezin
delako jan.
Zenbat balio du gure duintasu-
nak? Zenbateraino onartuko duguzapalduak izatea, aurkezten digu-
ten eskaintza soziala bidegabea
dela konturatu arte? Esklabotza-
ren pareko lan baldintzak, askok
ordaindu ezin izango dugun osa-
sungintza pribatua, aberatsen
seme-alabentzat pentsatutako
hezkuntza prekarioa, babes sozia-
laren desagerpena... Aldi berean,
aberastasun handiak etengabe
hazten eta enpresen etekinak
biderkatzen ikusten ditugu. Guz-
tia gure lepotik, beti gure lepotik.
Batzuk egunero borrokatzen
gara gizarte justuago eta parekide-
ago baten alde, eta apurka-apurka
indarrak batzen gabiltza, baina
egoera guztiz iraultzeko, guztiok
norabide berean arraunean egin
behar dugu. Hitzarmenen ultrae-
raginkortasunaren amaiera ez da
diru kontu bat, ezta lan baldintza
kontu bat ere. Izan ere, gure gaine-
tik pasatzen ez uztean datza, inte-
res ekonomikoen zerbitzura dago-
en eta bizitzaren gauza garrantzi-
tsuek lekurik ez duten gizarte
eredu bati aski dela esatean. Zo-riontasuna, pertsonen arteko jo-
kaerak, gizarte harremanak, fami-
lia, lagunak, bizitza azken finean,
bizitzeko debora izatea besterik ez
da.
Asko gara gelditzeko momen-
tua heldu dela uste dugunok, tra-
tuari uko egiteko unea, arerioari
aurre egiteko eta galtzeko prest
gaudela esateko. Zeren gu eror-
tzen bagara, aurrean ditugunak
ere jarraian eroriko dira, eta gu
baino askoz gehiago dute galtzeko,
gure sufrimenduari esker aberas-
tasun handia pilatu ahal izan dute-
lako. Durrutik esan zuen bezala,
hondamendiak ez gaitu beldur-tzen, gure bihotzetan mundu berri
bat daramagulako. Behin eta be-
rriro berreraikiko dugu; goazen
berregitera, baina, oraingoan,
gure arauen arabera.
Cristina Bereciartuaeta David Pina
Alternatiba
Asko gara gelditzekomomentua heldu delauste dugunok,tratuari uko egitekounea,arerioari aurreegiteko eta galtzekoprest gaudela esateko.Zeren gu erortzenbagara,aurreanditugunak ere jarraianeroriko dira,etagu baino askoz
gehiago dute galtzeko,gure sufrimenduariesker aberastasunhandia pilatu ahalizan dutelako
Boterea
Arauak onartu eta boterearen mezu-
lari bihurtzea da zigorra,baina ezin
baztertu nork bere baitatik boterea,ezin
esan ez,nik ez, nik ez dut parterik hor,
ezin ikusi nork bere burua botererik ga-
beko izaki gisa.Mezulariak baino eroale-
ak gara akaso,baina hobe genuke ero
aleak izatea.Barruraino sartu zitzaizki-
dan Tony Bennetten hitzak: museo
batek erakusten duena da botere-
ak nola ikusten eta pentsatzen
duen mundua,eta nola ikusten
gaituen gu,eta guk nola ikusten
dugun geure burua,eta nola
ikusten dugun geure burua
botere objektu gisa.
Zer erakusten du,esate
baterako,Guggenheim Bil-
bao Museoak? Nola ikusten eta pen-
tsatzen du mundua? Nola ikusten gaitu
gu? Eta guk,nola ikusten dugu geure
burua? Nola ikusten dugu geure burua
botere objektu gisa? Nabarmenegia
iruditzen bazaizu adibidea,saiatu beste
honekin: zer erakusten du San Telmo
Museoak oraintxe bertan, Bake-Ituna
erakusketarekin? Nola ikusten dugu
geure burua botere objektu gisa?
Baina ezin ote diogu geure bu-
ruak eroale soil gisa ikusteari
utzi? Ba al da modurik geure bai-
tako eroalea indargabetu eta
geure arteko boterea indartze-
ko? Ba al da modurik gure
boterearen kontzientzia
hartzeko?
Ikusten al dugu geure
burua botere subjektu
gisa?
Jira
Xabier Gantzarain
Frankismoa
Lander Garrori irakurri diot Twitterren:
«Ikastolaren aldeko itxialdia Baio-
nan: Frankismo garaiko giroa Fran-
tzian».Hots, txio bakarrean egoeraren
marrazki zorrotza egin du Garrok,fran-
kismoko giroa baita Iparraldekoa euska-
rari dagokionez; edo,zehatzago,frankis-
moaren azken urteetakoa, erregime-
nari tankera permisiboagoa eman
zioten arokoa.Alegia,toleratu egi-
ten ziren ikastola,gau eskola eta
euskalgintzako gainerako erakun-
deak, toleratu egiten zen eus-
kara,baina beti legeei izkin
eginez,zirrikituak baliatuz,
lege babesik gabe, erregi-
menaren kapritxoaren
menpe. Toleratu egiten
zen,baina ez onartzen.Gutxiago aintza-
testen.
Bada,horrela da oraindik Iparraldean:
toleratu egiten da euskara,baina ez onar-
tzen; gutxiago aintzatesten.Esaterako,
lege zirrikituetan barrena antolatu behar
izan du Seaskak ikastolen hedakuntza
—eta ikastolak dira euskara ardatz duten
ikastetxe bakarrak—.Baionako suprefe-
tak Hendaiako ikastola handitzeko eza-
rritako debekuak,ordea,gordin bistarazi
du zeinen ahul eta zaurgarri diren; lege
babes eta ofizialtasunik gabe zeinen
erraza den 40 urtean izerdi askoz al-
txatutako etxea erregimenaren ka-
pritxora bertan behera eraistea.
Eta hori guztia frankis-
moa hainbeste mespretxa-
tu zuen askatasun, berdin-
tasun eta senidetasunaren
Errepublikan.
Bira
Idurre Eskisabel
Harian › Iritzia
4 berria 2013ko uztailaren 5a,ostirala
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
5/40
Hegazkina
Obamak Europara egingo duen hurrengo bidaian,ha-
ren hegazkinak ezingo du Portugaleko,Frantziako,
Italiako zerua zeharkatu.Ezta Alemaniakoa ere.Obamak
ezingo du Europa osoko zeruaren urdina gozatu.Ez,
behintzat,ziurtatu arte hegazkinean ez doala finantzari-
ren bat erantzukizuna izan duena europarron gaurko hon-
damendi eta hondoramendu ekonomikoan; ez, behin-
tzat,seguru jakin arte bere koadrilan ez daramala CIAko
goi karguren bat,Europa espiatzen aritu direnen ardura
duena (Europarentzat gaizkile baita,Snowden heroi); ez,
behintzat,segurtatu arte ez daramala berarekin militar-
koteren bat Egiptoko estatu-kolpearekin zerikusiren bat
duena…
Motu propio hartutako erabaki horixe bilakatuko da Eu-
roparen independentziaren aldarri gorena.Egun hartatik
aurrera,Obamarekin izandako ausardia txalotuko dio his-
toriak Europari eta agian barkatzen ere hasiko zaio Evo
Moralesekin erakutsitako koldarkeria.
Hitz beste
Anjel Lertxundi
r Zaldieroa
b Hizpideak
SuprefetarenakAmagoia Iban
aiban@berria.info
Patrick Dallennesek,Baionako bule-
goan eserita dago azarotik,aspal-
diko mezu ezagunak errepikatu ditu
euskal hedabideei eskainitako elka-
rrizketan: Frantziak ez dauka inongo
ardurarik euskal gatazkan,herri elkar-
goa ez da Parisen intereseko eta Fran-
tziak ez du Europako hizkuntza gutxi-
tuen ituna berretsiko.
Errepikatua izanagatik,mezuaren
itxikeria ez da ezabatzen.Euskararen
egoera ez dela larria iradokitzeraino.
Egunetik egunera hiztunak galtzen ari
den hizkuntzan mintzo ei dira gero eta
gazte gehiago.
Alderdi Sozialistaren Baionako egoi-
tzan Seaskako hainbat guraso itxita
daude asteazkenetik, eta asteartean
egina da suprefetaren elkarrizketa.Gu-
rasoek eraikinak ordaintzea,ikastolen-
tzat ez dago beste konponbiderik Da-
llennesen hitzetan.Edo legea alda-
tzea.Frantziako gobernu sozialistak
hona bidali duen ordezkaria lege zaha-
rrean mintzo da,ordea: «Frantsesa da
Errepublikaren hizkuntza».
Suprefetarena da Errepublikaren hi-
tza.Eta jakobinoz mintzo da.
Tturttur...
Lurraren hotza eta gogorra,
gauean edozein unetan kol-
peka kanporatua izateko
kezka.Begirada sarkorra duten
François eta François-ren irudiak
paretetan.Mitterrand eta Hollan-
de,batak zein besteak hainbat eleeder hitzemanak Euskal Herriari
eta azkenean ttutt.Alderdi sozia-
listaren Baionako egoitzan gaueko
minuta eta orenak luze,mila gal-
dera buruan dantzan.
Goizean goiz, seietan,okupa-
tzaileen erdiek lanera joan behar,
eta haien lekuan beste hainbat bi-
saia berri.
Giro polita.Baigorritik Dona-
martirira eta Hendaiatik Miarritze-
ra,ikastoletako guraso,langile ira-
kasle, irakasle ohi, ikasle ohi,ttur-
ttur pasatu dira,bakoitzak bere
animoak,janari goxoak edo sos-
tengua agertzera.
Solasaldiak,irriak.Denborapasa irakasle batzuk PSko lokala
zikina garbitzen ari dira.Bazuen
beharra! Kanpotik ez ziren gehiago
ageri afixak.Aitzineko berina han-
dia garbitu,eta afixetan marrazke-
ta batzuk eginez, lokala dotore-
dotore gelditu da.
Alderdi sozialistako hautetsiek,
hastapeneko erreakzio ezkor eta
mehatxatzailearen ondotik,jarre-
ra aldatu dute.Arazoa ez dugu to-
kiko hautetsiekin,Parisen gober-natzen gaituztenekin baizik.Ara-
zoa da tokiko hautetsi eta Pariseko
agintarien artean lotura egin behar
duten parlamentariek,orain arte
bederen,ez dutela zubi lanik egin,
erranak erran.Nola konpreni dai-
teke Angeluko auzapez sozialistak
ikastola berri bat eskaintzea,Aki-
taniako sozialistek lizeo berri bat
egiteko laguntza gotorra ematea,
eta,une berean, gobernu sozialis-
tak izendatu suprefeta berriak
Hendaiako ikastola debekatzea
eta beste guztiak mehatxatzea?
Arazoa elkarrekin konponduko du-
gu,eta denak irabazle aterako ga-
ra,edo makila atera,eta denak iza-nen gara galtzaile.
Lerro hauek idazteko tenorean,
beste gau bati buruz goaz.Bihar
beste egun bat izanen da.Ongi lo
egin...
Larrepetit
Hur Gorostiaga
Arazoa elkarrekinkonpondukodugu, eta denak
irabazle aterakogara, edo makilaatera, eta denakizanen garagaltzaile
Bi kexa Asegarceri
Uztailaren 1ean telefonoz deitu
nuen Asegarcera,Lau t’erdiko
San Fermin Torneoko sarrerekzenbat balio zuten jakiteko.
Erantzun zidan gizonezkoak oso
informazio zuzena eman zidan,
baina gaztelaniaz; esan zidan ez
zekiela euskaraz,eta handik au-
rrerako elkarrizketa gaztelaniaz
izan zen,halabeharrez.
Euskal pilotaren munduan
gauza batzuek harritzen naute.
Bat da ez jartzea telefonoan
pertsona euskalduna,hizkun-
tza arrazoiengatik inor ez baz-
tertzeko.Beste bat,apustu ar-
tekariak beti gazteleraz aritzea;
berdin da partida Euskal Herriko
herririk euskaldunenean joka-
tzea.Dirudienez, euskarak ez dubalio diru kontuetarako.Buka-
tzeko,zur eta lur uzten nau ikus-
teak batzuetan pilota enpresek
jartzen dizkietela botilero erdal-
dunak pilotari euskaldunei
(euskaradunei) eta euskaldu-
nak pilotari erdaldunei.Ardura-
dunek sentiberatasun handia-
goa erakutsi beharko lukete
euskararekiko.Hitz gutxitan,esanen nuke euskal pilotaren
munduari dezente falta zaiola
benetan euskal pilota izateko.
Xanti Begiristain Madotz. Iruñea.
Munduko agindua
Gogoan dugu nola errugabeko
Aurore Martin Batasuneko kidea
frantses estatuak atxilotu eta
kanporatu zuen.Adierazpen as-
katasuna defendatu behar duen
estatu horrek balizko printzipio-
ak zapaldu,eta Espainiari entre-
gatu zion.Maila bat igo da Ho-
llanderen gobernuaren salduke-
ria.AEBek eman duten isilpekomunduko aginduan oinarrituz,
Evo Morales Boliviako presiden-
tearen hegazkina gelditu zuen
Snowden zegoelakoan.
Pierre Haffner. Mosku.
BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu.Ez dituzte 1.400karaktere baino gehiago izan behar,ta rteak barne,eta BERRIAk moztekoeskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herriaadierazita: Berria,M artin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain. EskutitzakInternet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info .
u Zuzendariari
Iritzia‹ Harian2013ko uztailaren 5a,ostirala berria 5
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
6/40
GAIZKA IROZ
Harian›Euskal Herria
6 berria 2013ko uztailaren 5a,ostirala
Aitor Renteria Uztaritze
Patrick Dallennes Baionako su-
prefeta da iazko azaroaren 15etik.
Suprefeta gisa aritu da hamabost
urtez Frantziako hainbat eskual-detan. Creteileko suprefeta zen
Baionara jin aitzin. Suprefeta
izan aitzin, ibilbide luzea ukan
zuen Finantza Ministerioan. 16
urterekin utzi zuen eskola eta lan-
gile bihurtu. 55 urte ditu. Ipar
Euskal Herriko euskal hedabide-
ei eman die elkarrizketa, Ahoan
Bilorik Gabe emankizunean.
UMPtik abertzaleetara,adostasun
zabala dago lurralde elkargoaren
alde.Frantziak ez du onartu eta Me-
tropolia proposatzen du.Eskatzen
ez dena ematean,ez ote dira sutsua-
goak bihurtuko aldarriak?
Postua hartu nuelarik aldarri
hori plazaratzen ari zen, lurraldeelkargo gisa. Heldu eta bederatzi
egunera, Hautetsien Kontseiluko
bilkuran nintzen. Gobernuak
hainbat alditan jakinarazi du ez
duela segidarik ukanen. Alegia,
ez duela sortuko hautetsien parte
handi batek aldarrikatzen duen
erakunde hori. Halabeharrez, ho-
rrelako adostasun zabala duen al-
darriak ez duelarik aldeko eraba-
kirik, tentsioak sortzen ditu. Ten-tsioak diot, baina neurrian.
Eztabaidak oso eraikitzaileak
izan dira, kalitatezkoak. Manifes-
tazioa lasaia izan zen. Egia da ez
zela jende anitz. Horrek harritu
gintuen, baina duina izan zen. Ez-
tabaidetan gobernuaren jarrera
oroitarazi behar izan dugu aldi
oro baina, ez dute ohiko tonua
gainditu. Eztabaida demokratiko
baten barnean gara, aldarri bat
da. Aldarrikatzeko eskubidea
dute hautetsiek edo gizarte zibila-
ren parte batek. Gobernuak
nahiago du atxikitzea indarrean
dagoen Paysegitura eta Lurralde
Kontratua arraberritu. Aurtenbukatzen da, eta hamarna milioi
euro utzi ditu hemen, estatuaren
partetik bederen 50 milioi. Prefe-
taren kezka nagusia kontratu be-
rriaren prestakuntza da.
Harrigarria da aldarri berriei iragane-
ko formulekin ihardestea.Zergatik?
Gobernuak pentsatzen du bilaka-
era instituzional horrek ez duela
tokirik, ez duelako Pirinio Atlan-
tikoetako departamendua bereizinahi. Nahiz eta bi polo ukan, Biar-
no eta Euskal Herria, egitura ho-
rrek koherentzia osoa du. Mende-
etan hor egon dira, eta elkarrekin
bizi dira. Erraitea erantzun zaha-
rra dela, ez dakit, Lurralde Kon-
tratuaren emaitzak hor dira. Ho-
rren ebaluazioa egiten ari gara.
Uste dut ebazpenak erakutsiko
duela sustapen efektu nabarme-
na eragin duela. Hainbat arlotan
sustatu edo lagundu ditu xedeak,
etxegintza arloan, industrian, en-
pleguan edo euskararen alde. Es-
parru horretan sortu zen Euska-
raren Erakunde Publikoa, finan-
tzaketa eta guzti.Sei mila lagun ziren Baionako mani-
festazioan.Kolore guztietako alder-
diak,gizarte eragileak.Estatuak ez
du deus aldatu horren inguruan,Al-
sazian edo Korsikan bai.
Ez dut erran nahi kopurua adie-
razgarria ez zenik. Baina aitzine-
ko mobilizazioekin erkatuz, aitor-
tu beharra dago ez duela hainbat
mobilizatu. Harriturik geunden
gazte gutxi zegoela ikustean.Uste genuen gehiago egonen zire-
la. Manifestazioa egitea eskubi-
dea da, baina ez du aldatuko go-
bernuaren erabakia. Ikusi dugu
hori sexu bereko bi pertsonen ez-
kontzaren kasuan. Jendetsuak
izan ziren baina gobernuak ez du
jarrera aldatu. Demokrazian bizi
gara, hauteskundeak daude, par-
lamentuak bozkatzen ditu lege-
ak. Ez du erran nahi gobernuak ez
duela aldarriarekiko sentsibilita-
terik, baina ez dio horrek jarrera
aldaraziko.
Pays egitura aski dela diozu adosta-
sun zabala dagoelarik kontrakoan.
Ipar Euskal Herriaren bilakaera insti-tuzionala aztertzerakoan,ez ote
daude hurbilago tokiko hautetsiak,
Parisko teknikariak baino?
Kontrakoa frogatu arte, Parla-
mentuak egiten ditu legeak, ez to-
kiko erakundeak. Horiek lurral-
deak kudeatzen dituzte, baina ez
legeak sortu. Gobernuak edo Par-
lamentuak proposatzen dituzte
legeak, bozkatzen dira. Legeak
osatzen dituztenen artean parla-
mentarioak daude, aldian-aldian
haien hautes-barrutian eta Pari-
sen. Horrez gain, gobernuak ad-
ministrazioa deszentralizatu du,
tokiko informazioa, ikuspegi ez-
berdinak eramateko Parisera eta
alderantziz. Gobernuak badu
aski elementu baloratzeko eta
erabakitzeko. Prefetak, bi astetik
behin edo beharrezkoa den aldi
oro, informazioa igortzen dio go-
bernuari, batzuetan proposame-
nak. Ez da iturri bakarra, baina
elementu horiek kontuan hartu-
rik osatzen ditu gobernuak egi-
tasmo ezberdinak. Bada adminis-
trazio zentrala eta egitura politi-
ko bat ere kabinetea. Ezin da
pentsatu proposamena teknika-
riena denik. Prozesu bat da, eta
horretan kokatzen dira ere tokiko
administrazioa eta gobernuak be-
rak duen harremana, bai ordez-
kari politikoekin, bai gizarte zibi-
larekin.
Zein da Lurralde Elkargoa ez onar-
tzeko egiazko arrazoia?
Gobernuak uste du gaur egun ez
dugula erakunde edo antolaketa
molde horren beharrik politika
publikoak indarrean jartzeko
Euskal Herrian. Departamen-
duan egin daiteke, bertze erakun-
deetan oinarrituz, izan daitezenherri elkargo edo bertze, Paysedo
gisako egitura batekin edo sor
daiteken bertze batekin. Denek
dakigu horri buruzko proposame-
na dagoela parlamentuan eta ez
dakigu zer ondorio ukanen duen.
Beharbada, bertze antolaketa
mota batzuk proposatuko ditu.
Adostutako proposamenari ezez-
koa,adostasunik ez duen proposa-
mena da mahai gainean,Baxenaba-
rre herri elkargo bakarra bihurtzeko.
Ondoko egunetan ebatziko du pre-
fetak.Zein da horren segida ?
Oraingoz, prefetak ez du ebatzi.
Egia da ez dagoela erabateko
adostasunik baina gogoratubehar da 70 auzapezetatik 44k
prefetari eskatu diotela perime-
troa zehaztea. Hori ez da fusioa,
baina prefetak hartuko duelarik
erabakia, hiru hilabete ukanen
Patrick DallennesqBaionako suprefeta
Iazko azaroan hartu zuen suprefeta kargua,eta borbor dauden gaiei erantzuten die Dallennesek.Ipar EuskalHerriko aldarriek ez dute oihartzunik Parisen,hauteskunde kanpainan egindako promesak ahantzirik.
«Frantziak ez du uste bakeprozesuan engaiatu behar duenik»
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
7/40
Aitor RenteriaUztaritze
Euskararekiko jarrera zorrotza
erakutsi du suprefetak. Haren us-
tetan, euskara ez dago arriskuan,
Hendaiako ikastolaren eraikun-
tzak ez du konponbiderik. Esta-
tuaren euskararekiko engaia-
mendua maila bateraino heltzen
dela dio. Euskarari ez dio ofizial-
tasunik aitortuko eta estatuaren
zerbitzu zein ordezkariek frantse-
sa dute hizkuntza bakarra, ber-
dintasunaren izenean.
Europako hizkuntza gutxituen ituna
berrestea,legea eta konstituzioa al-
datzea agindu zuen Hollandek. Zer-
tan dira engaiamenduak?
Europako ituna berrestea ez dago
gobernuaren agendan. Frantzia-
ko Konstituzioa hunkitzen du etaezin da indarrean sartu Parla-
mentuak onartu gabe. Aztertu ze-
larik, ebatzi zuten ez zegoela be-
rresterik Konstituzioa aldatu
gabe. Gobernuak deliberatu du ez
egitea. Neurri batzuk indarrean
jartzeko aukerak aztertzen ari da.
Batzorde bat ari da lanean.
Hendaiako kasuaren ondotik ikasto-
lak arriskuan daudela dio Seaskak.
Zergatik kontra egin,birritan?
Ikastolak ez dira mehatxupean.
Tokiko erakundeek erabakiak
har ditzakete baina prefetari hela-
raziz. Bi hilabeteko epea du kon-
trol administratiboa egiteko.
Epea gainditua, ezin gibelera itzu-li. Hendaiako kasuan ezin da
erran arriskuan ezartzen ditue-
nik ikastolak. Engoitik hartuko
diren erabakiak bai, zainduko di-
tugu. Erraitea prefeta orok be-
giak itxi dituztela sobera da.
2006an Prefekturak zirkular zeha-
tzak plazaratu zituen. Igorri ziz-
kieten oharrak. Hainbatetan le-
gea urratu eta ikastolak egin di-
tuzte. Legea saihesteko bideak
atzeman dituzte. Epea iraganik,
legea urratu arren, ez dago deus
egiterik. Prefetak ohartu dira le-
gez kanpo direla, baina berant.
Eraikuntzak helburu batekin
aurkezten dituzte, eta ikastolak
aterpetzeko baliatu.
Larria da Hendaiako kasua eta 250
haur dira erabaki horren menpe.
Prefeta Seaskako ordezkariekin
bildu zen. Legea betearaztea da
gure lana, begiratzea, aztertzea
aterabideak. Denbora pasatu
dugu aterabideak ikertzen. Ez
dago biderik erakunde publikoekeraikin publiko bat ordaintzeko,
ez Hendaian, ez bertze ikastolen
kasuan. Legea alda daiteke, baina
ez dago gure esku. Anartean, ez
dago konponbiderik. Bertze ate-
rabide bat dago, eskola pribatue-
na, gurasoek ordaintzea eraikun-
tzak. Indok erran zidan ez ziela
hori inposatu nahi gurasoei. Ez
da sartzen Seaskaren politikan,
nahiago dute prezio merkeak es-
kaintzea ikastolak irekitzeko.
Eskualdeak lanbide lizeoen eraikun-
tza ordaintzen du,Estatuak irakasle
postuak.Kontraesana da?
Eskualdeak lizeo teknikoen erai-
kuntza lanak ordain ditzake. Bi-garren mailaren kasuan, ibilmol-
dearen %10 beregain har dezake
urtero. Ez du ordaintzen eraikun-
tza osoa, arraberritze lanak bai-
zik. Haizu da galdetzea tratu ez-
berdina dagoen edo desbidera-
tzea. Seaskaren alde egiten dugu,
auzapezei eskatzen diegularik
herritik at ikasten duen haur ba-
koitzarengatik ordaintzea.
EEPren partaide da estatua. Zure
zerbitzuetan euskara ez da ageri, ez
seinaletikan,ez dokumentu ofizia-
letan,ez komunikazioan.Noiz bihur-
tuko da Estatua eredu?
Estatua EEPren partaide da eta
garrantzitsua da ekartzen duen
finantzamendua. Laguntzen du
euskara, bai galera ekiditeko eta
bai garatzeko. Baina Suprefetura-
ko seinaletika elebidun bihurtzea
oraingoz ez dago egitarauan.
Aitzineko Suprefetek engaiamendu
hori hartu zuten.
Engaiatu zirela?
Bai,2006an , EEPren sorreran.Eskari hori egin digu Frantxua
Maitia EEPko Presidenteak. Ez
da seinaletika elebidunik izanen
Suprefeturan edo Estatuaren zer-
bitzuetan. Ez da behar Suprefetu-
rako seinaletika elebiduna bihur-
tzea, euskararen biziraupena ber-
matzeko. Estatuak ez du nahi
eraman engaiamendua maila ho-
rretara momentuko. Horrela da
Frantzia osoan. Karriketan bada
seinaletika elebiduna, baina ez
Estatuaren zerbitzuetan. Hirita-
rren berdintasuna bermatzen
duen irizpidea da, lurralde osoan,
frantsesa delako Errepublikaren
hizkuntza. Frantziako funtziona-rio guztiei oroitarazten diegu
frantsesez mintzatu behar direla.
Ez da kontraesana EEPko kide gisa
euskara sostengatzea eta ez izatea
beharrezkoa zuen zerbitzuetan?
Mailaketa kontua da. Argi eraku-
tsi nahi dugu zein mailatara hel-
tzeko prest gauden, eta gobernua
ez dago prest seinaletika elebidu-
na sartzeko. Indar handia egiten
dugu euskararen biziraupena la-
guntzeko. Indo jaunak zioen eus-
kara arriskuan dagoen bitartean
ikastola berriak egin beharko di-
rela. Ez dakit zein den euskararen
arriskua. Zein mailatatik aitzina
da arriskuan? Noiz arte lagundu
behar da? Ez dut erantzuna, eta
kontzeptu ulergaitza da. Pentsa
daiteke arriskuan dagoela apal-
tzen bada hiztun kopurua. Ez da
horrela. Gazteen artean garatzen
ari da. Gero eta gehiago mintzo di-
ra euskaraz. Duela urte batzuk
pentsa genezakeen euskara arris-
kuan zegoela.Aldaketa ahula da,ordea.Euskarak
hiztunak galtzen ditu oraindik.
Ez dut erran nahi erabat urrundu
duela arrisku hori. Baina zintzoki
diot, ez dakit zein mailatatik aitzi-
na erran dezakegun euskara
arriskuan dela eta noraino joan
behar dugun arrisku hori ekidite-
ko. Gobernuak ez du joan nahi
euskararen koofizialtasunaren
aitortzaraino. Ez ditu zalantzan
ezartzen euskara sostengatzeko
egiten diren indarrak. Seaska ai-
patu dugu, eta gogoratu behar da
hitzarmen bat dagoela irakasle
postuak ordaintzeko. Ehun baino
gehiago dira, ez da gutxi.
@Elkarrizketa osorik
irakurri nahi izatera,
klikatu webgunea:
www.berria.info
«Gobernuak ez du iritsi nahi euskarariofizialtasuna aitortzeraino»
2013ko uztailaren 5a,ostirala berria 7
dituzte herriek bat egiteko edo ez.
Ez da fusio erabaki bat, prozesu
baten abiatzea baizik, auzapez
eta kontseilarien kontsulta.
Adostasuna ez da osoa, baina ez
da sekula horrela herriarteko egi-
turetan. Ez dira hautetsi edo
herri guztiak izan herriarteko
egitura baten alde. Beti bada
parte bat, herri batzuk, bertze
jarrera bat dutenak. Baina hori
da errealitatea. 44 herrik delibe-
ratu dute alde egitea eta horrez
gain, herri elkargo zenbait. Ber-
tze aldean hautetsi batzuk daude,
Garazi-Baigorri herri elkargoko
presidentea. Bakoitzak bere
argudioak plazaratu ditu. Prefe-
tak kontsulta sakona egin du,
harreman anitz ukan ditu. Nire
aldetik, lan bilkura anitz egin
ditut. Egun gutxi falta dira eraba-
kia hartzeko, hiru hilabeteko
epea baita kontsulta egiteko.
Fusioari buruz abiatuko bagina,
bertze epe batzuk daude gauza-
tzeko. Erabakia ez da hartua.
Duela bi urte ETAk armak behin beti-
ko uztea erabaki zuen.Ondotik,na-
zioarteko adituek Aieteko adieraz-
pena egin zuten,konponbidearen bi-
dean urratsak egiteko eskatzeko
Frantziari.Ez du egin.Zergatik?
Deus gutxi erran dezaket horri
buruz. Izan ere, gaur egun Fran-
tziako Gobernuak ez du uste bake
prozesu batean engaiatu behar
denik, pentsatzen duelako Fran-
tzia ez dela sekula izan gerran.
Baina ez da arrazoi bakarra. Gai
hori ez da lantzen nire mailan,
ezta departamenduan ere. Fran-
tzian lantzen den afera da, eta nik
ezin dut gauza handirik erran,
baizik. Ezin diet deus erantsi jen-
daurreko adierazpenei.
Ekainaren 15ean Euskal Iheslari Poli-
tikoen Kolektiboak konponbidean
eragile aktiboa izan nahi duela erran
zuen,urratsak egiteko prestasuna
agertu.Frantziak iheslariak atxilotu
ditu geroztik.Hori da erantzuna? Es-
painiaren ildoa segituko du beti?
Nahi dituzun ondorioak atera di-
tzakezu. Baina horretan ere, le-
hen eman dudan erantzuna eman
behar dut. Atxiloketak euroagin-
duen ondorioz burutu dira, eta
gainera libre daude. Lotura egi-
tea atxiloketen eta Miarritzeko
ekitaldiaren artean, sobera arin
joatea litzateke. Baina egiazki,
ezin dut deus erran. Judizialki, ez
da prefetaren eskumena eta gai-
neratekoan, berretsi gai horiek ez
direla lantzen nire mailan.
Miarritzeko ekitalditik gutxira atxi-
loketak egitea eskatu zion Espainiak
Frantziari.Nork agintzen du Fran-
tziako barne politikan,Espainiako
edo Frantziako Barne ministroak?
Frantziako Gobernuak agintzen
du barne politikan, ez Madrilek.
jadanik ezaguna den Frantziako
Gobernuaren jarrera berresteko
ez bada. Sentitzen dut etsipena
eragitea baina hori ez da nire
ardura, ez dagokio nire mailari.
Oharrak Parisera igortzen ditu-
gu. Hori dugu eginkizuna.
Frantizako Estatuak ez du engaiatu
nahi euskal gaietan?
Ez dut hori erran. Gainera, ez dut
Frantziako Estatua erraiteko ohi-
turarik. Estatu bakarra ezagu-
tzen dut, haren ordezkaria izanik.
Gai oso minbera da; horregatik ez
da lantzen nire mailan, gorago
A.R. Uztaritze
Lapurdiko AHT xedea gobernua-
ren erabakiaren beha dago. Su-
prefetak ezin du bermatu eginen
den ala ez. Denbora berean, hur-
bileko trena eskatzen dute Lapur-
diko herritarrek. Sexu bereko
pertsonen arteko ezkontza legez-
koa da, eta lege hori betearaziko
du suprefetak, bertzeak bezala.
Lapurdiko AHT xedea bertan behera
gelditu da ala egutegian dago?
Osoki publikoa egin ez den txoste-
na da, pasarte batzuk eskuratu di-
tut. Hobesten dute 2030era edo ge-
rora gibelatzea Bordele eta Espai-
niako mugaren arteko AHT
xedea. Badut joera pentsatzeko
hori gertatuko dela, baina ezin
dut ziurtatu. Gobernuak adierazi
behar du era argi eta zehatzean
AHT egitasmoa gibelatua den ala
ez, eta egutegi bat aurkeztu be-
harko du.
Zergatik atxikitzen da inkesta?
Lehenik, AHT xedea obratzen
den ala ez deliberatu behar da.
Onura Publikoaren inkesta abia-
tu edo ez deliberatuko du ondo-
ren. Lantzen ari da, baina ez da fi-
tsik abiatua. Presa duen gaia da,
udazkenean aurreikusia baita in-
kesta abiatzea. Egutegia atxiki-
tzearen arrazoia ibilbidea segur-
tatzea da. Aski zaila da ibilbidea
finkatzea. 2030era edo gerora gi-
belatzea deliberatzen bada, han
etxeak eraiki ditzakete eta gau-
zak zaildu. Oraindik hipotesietan
gabiltza, ezin dugu erran AHTa
gibelatuko den ala ez, Gobernuak
deliberatu behar du eta inkestare-
kin segitu ala ez agindu.
Donostia-Baiona arteko trena bul-
tzatuko da,AHTrik ez bada?
Pausatzen den galdera da. Ez da-
kit AHT xedeak ekiditen ote duenibilbide horretan hurbileko trena
bultzatzea. Hurbileko garraioa
bultzatzea aztertu beharko da.
Zergatik pasatu da hainbeste den-
bora,sexu bereko pertsonen arteko
ezkontza legea betearazteko?
Arrangoitzeko auzapezak adie-
razpen anitz egin ditu. Ezkontza
egiteari uko egin diotenik proze-
dura abiatu arte aste bete pasatu
da. Isunaren mehatxuak eragin
handia ukan du.
Nomaden harrera bermatzen du le-
geak.Herriek ez dute betetzen.Bo-
kaleko lur kutsatuetan kokatu dira.
Baiona eta inguruak pasaia han-
diko guneak dira. Legeak harrerabermatzen die, baina hori gauza-
tzeko zailtasun handiak daude.
Ez genuen uste kutsadurarenga-
tik itxitako eremuan sartuko zire-
nik.
«Gobernuakadierazi behardu AHT xedeagibelatua denedo ez,argiki»
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
8/40
A.Renteria Baiona
Seaskari ez dio oraindik eman bil-
kura proposamenik Frantziako
Hezkuntza Ministerioak, eta, as-
teazken arratsaldean iragarri be-
zala, PSren Baionako egoitza oku-
patzen segitzen du, hitzordu ho-
rren beha. Atzo Seaskako 30 ira-
kasle eta guraso egon ziren oku-
pazioan, txandakatuz. Parte han-
di batek han pasatu zuen atzoko
gaua.
Atzotik etengabeak dira telefo-
no deiak PSren Baionako egoi-
tzan. Batetik, Seaskako guraso-
irakasleak, okupazioa antolatuz.
Bertzetik, PSko arduradunak,
Paristik edo Parisen dauden dipu-
tatu-senatarien partetik, konpon-
bidearen keinuaren zain. Kanpo-
ratzeko mehatxuak egin zituen
Patrice Laurent PSren departa-
menduko buru eta kontseilari na-
gusiak. Lehenik asteazken gauer-
dian, gero atzo goizeko bedera-
tzietan. Azkenean, Seaskako
kideei jakinarazi zien ez zuela sa-
laketarik ezarriko Frantziako
Hezkuntza Ministerioarekin hi-
tzordua finkatu arte.
Colette Capdevielle PSko dipu-
tatuak jakinarazi zuen atzo, Hez-
kuntza Ministerioko arduradune-
kin mintzatu ondoren, ministe-
rioa prest dagoela Seaskarekin
biltzeko. Baina, ez du finkatu ez
egunik, ez tenorerik, ez tokirik.
Konponbiderako urrats bat izan
daiteke, baina adierazpen horrek
sinesgarritasun txikia du, Seas-
kako zuzendari Hur Gorostiaga-
ren iritziz: «Asteazken iluntzetik
darama gauza bera erraten, eta si-
nesgarritasuna galdu du».
Seaskako kideek delibero ir-
moa dutela dio Gorostiagak.
«Egia baldin bada Frantziako
Hezkuntzak hitzordu bat finka-
tzeko borondatea duela, finka de-
zala hitzordua: tokia, eguna eta
tenorea». Borondate hutsean oi-
narritzen diren zinek balio txikia
dutela diote okupazioan diren Se-
askako kideek. Hendaiako ikasto-
laren kasuan ere, konponbidea
atzemanen zutela adierazi zieten
Baionako suprefetak eta Paueko
prefetak, eta, handik gutxira
ikastola berriaren xedea debeka-
tu zuten, bigarren aldiz.
Elkartasuna
Hitzordua heltzen ez deino, oku-
pazioa antolatzen eta indartzen
segitzen du Seaskak. Atzo arra-
tsaldean Ipar Baionako auzokide
batzuek matalazak ekarri zizkie-
ten, ahal zen neurrian, ez egiteko
lo lurrean. Enpresa bateko langi-
leek diru bilketa egin dute, janari-
edariak eramateko Seaskako ki-
deei. «Kurdu batzuk ere jin dira
elkartasuna adieraztera, erranez
guk bezala hizkuntza eskubideen
zapalketa pairatzen dutela haiek
ere», azaldu du Gorostiagak.
Orain artean okupazioa lasai
eta tirabira handirik gabe iragan
da. Okupazioa egin zutelarik,
PSko kideek bi aukera zituztela
gogorazi du Gorostiagak: salake-
ta ezarri eta kanporatzea edo, bes-
tela, konponbiderako bidea ireki
eta solasa hobestea. «Zentzuz jo-
katu dute PSeko egoitzaren ardu-
radunek». Kezka nagusia, ordea,
Parisen da oraindik, eta han du
begirada Seaskak. Harriturik
daudela diote okupatzaileek, hi-
tzordu bat finkatzeko ez delakoan
horrenbeste denbora behar.
LAB-Irakaskuntzak ere elkar-
tasun mezua helarazi die okupa-
tzaileei. Murgiltze eredua berma-
tzeko lege baten babesa eskatzen
dutela nabarmenduz, Falloux le-
geakeragiten dituen arazoak eta
Hendaiako ikastolaren kasuan
suprefetak ukan duen jarrera sa-
latu ditu sindikatuak.
Gobernuaren hitzorduaren beha,PSrenegoitza okupatzen segitzen du Seaskak
Biltzea onartu duenarren,FrantziakoHezkuntzak ez duSeaskarekin biltzekoegunik finkatu oraindik
Seaskako guraso eta irakasle taldea,atzo, PSren egoitzaren atarian.GAIZKA IROZ
Edurne Elizondo
Lanean jarraitzeko gogoz da
Itziar Aduriz, Hizkuntzala-
ri Euskaldunen I. Topaketa
amaitu eta gero. Atzo egin zuten,
Eibarren (Gipuzkoa), UEU Udako
Euskal Unibertsitatearen udako
ikastaroetan. Euskal Herriko
Unibertsitateko Ixa ikerkuntza
taldeko kide da Aduriz eta, Ruben
Urizarrekin, UEUko Hizkuntza-
laritza sailaren ardura hartu du.
Atzoko topaketa antolatzea izan
da egin duten lehen urratsa. «Nor
garen jakiteko; elkarren berri iza-
teko; eta ikerketa lerro nagusiakmahai gainean jartzeko», azaldu
du Adurizek, jardunaldiaren bu-
kaeran. Hizkuntzalaritzaren
mapa osatzea zen asmoa, eta ho-
rretan ari dira. Lehen topaketa
eginda, bertzelako urratsak egi-
ten jarraitzeko gogoz dira orain.
40 pertsonak baino gehiagok
parte hartu zuten atzoko topake-
tan. Hizkuntzalarien lan ildo na-
gusietako hainbat agerian geldi-
tu ziren bileran: «Batetik, hizkun-
tzalaritza formala edo teorikoa
landu dugu; bestetik, ahozkota-
suna, gai hori nola landu ikaslee-
kin, nola erabili irakaskuntzan;
azkenik, hizkuntzalaritza konpu-
tazionalari buruz aritu gara»,
azaldu zuen UEUko kideak.
Hizkuntzalaritzaren espa-
rruan ari direnen maila nabar-
mendu zuen Adurizek. «Zer iker-keta eta tesi egiten ari diren azter-
tu dugu; pozik egoteko moduko
maila dute lanok. Txikiak gara,
baina arlo akademikoan neurria
ematen dugu».
Bertzeak bertze, Iñaki Seguro-
la idazle eta filologoak hartu zuen
parte atzoko topaketan. Igarri,
ikertu, jakin? izenburuko hitzal-
dia eman zuen. Zer ikertu behar
den ez zuen argitu; bai, ordea,
ikertu behar ez dena zer den ha-
ren ustez: «Euskararen jatorria;
ez dago sekula iristerik hizkuntza
familia baten jatorri absolutu ba-
tera», erran zuen Segurolak. Etor-
kizunari buruz, «300 urte barru
penintsulako hizkuntza guztiak
isildu» egingo direla erantsi zuen,
eta ingelesa gailenduko dela.
«Agian, katalana izango da erdi
bizirik geldi daitekeena», filologo-
aren ustez.
Topaketak segida izanen du
Atzoko lehen topaketan sortuta-
ko giroa ere nabarmendu zuen
Itziar Adurizek. UEUko kide guz-
tien laguntza eskertu zuen, biziki.
«Bikain antolatu zuten dena».
Atzoko jardunaldiak segida iza-
nen duela zalantzarik ez du Ixataldeko kideak. «Asmoa da urtero
antolatzea ekitaldiren bat; ez du
zertan topaketa izan; topaketa,
akaso, bi urtean behin egitea ego-
kiagoa da».
Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketa egin dute, lehendabiziko aldiz,Eibarren,UEUren udako ikastaroetan; 40 pertsonak bainogehiagok parte hartu dute; elkarren berri izatea, eta ikerketa lerro nagusiak mahai gainean jartzea izan ditu helburu jardunaldiak.
Hizkuntzalaritzari buruzko mapa osatzen
Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketa,atzo, Eibarren. ANDONI CANELLADA / ARP
Harian›Euskal Herria
8 berria 2013ko uztailaren 5a,ostirala
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
9/40
Erredakzioa
Atzo goizean igorri zuen Osakide-
tzak, Iosu Uribetxebarriaren osa-
sun-txostena. Espainiako Barne
Ministerioaren eskakizuna betez,
Espetxe Zuzendaritzaren Idazka-
ritza Orokorraren eskuetan dago
orain dokumentua. Donostia Os-
pitaleko eta Onkologia Zerbitzu-
ko arduradunek egindako txoste-
naren arabera, baldintzapean as-
ke utzi zuteneko bera da haren
osasun egoera, «atzera bueltarik
gabekoa».
Berri agentziek Osakidetzak
Espetxe Zuzendaritzako Idazka-
ritzara igorritako osasun txoste-
nak dioena zabaldu aurretik adie-
razi zuen AVTk ez dela fio
Donostiako Ospitaleak esaten
duenaz. AVTko presidente Ange-
les Pedrazak esan zuen «aurreko-
aren bidetik» joango zela Osaki-
detzaren txostena, eta, ondorioz,
«berehala» beste bat egiteko
eskatu zion Espainiako Auzitegi
Nazionalari, Espainiako Barne
ministro Jorge Fernandez Diaze-
kin egindako bileran. «Ez dakigu
txosten berriak zer esaten duen,
baina berdin zaigu, ez gara fio»,
azaldu zuen Pedrazak. Haren
aburuz, Uribetxebarriaren gaixo-
tasuna «sendaezina da, baina ez
da gaixo terminala». Hori
horrela, kartzelan jarraitu behar-
ko lukeela gaineratu zuen. «Ez
dugu nahi aurreko urtekoa beza-
lako udarik, biktimak negarrez
ari diren bitartean», Uribetxeba-
rria «baxoerdiak edaten ibiltze-
rik».
Joan den urteko irailean utzi
zuten aske Uribetxebarria, bal-
dintzapean, giltzurruneko minbi-
zia zela eta. Orduan ere, Osakide-
tza arduratu zen presoaren osa-
sun egoera aztertzeaz, eta urtebe-
te inguruko bizia iragarri zioten.
Diagnostikoa egin zutenetik ha-
mar hilabete pasatu zirenean,
Uribetxebarriak bizirik irauten
zuela ikusirik, haren osasun egoe-
ra aztertzeko deia egin zuten Es-
painiako Barne Ministeriokoek.
Fernandez Diazek azaldu zuenez,
berriro egiaztatu beharra dago ea
Uribetxebarria gaixo terminala
den edo ez, Espainiako Auzitegi
Nazionalak euskal presoa baldin-
tzapean aske uzteko erabakia har-
tzerakoan datu hori «erabakiga-
rria» izan zela iritzita.
Osakidetzak berretsi du iazko beradela Uribetxebarriaren osasun egoera
«Atzera bueltarikgabeko egoeran» dagopreso ohia, txostenarenarabera; AVTk bestetxosten bat eskatu du
Euskal Herria‹Harian
2013ko uztailaren 5a,ostirala berria 9
Uribetxebarria 2012ko udan utzi zuten baldintzapean aske. JUANAN RUIZ / ARP
Erredakzioa Bilbo
«Normal» joan da Bilboko alkate
Iñaki Azkunari egin dioten ebaz-
kuntza, Basurtuko ospitalekoek
jakinarazi dutenez —ezkerreko
giltzurruna erauzi zioten atzo—.
Sendagileek ez dute zehaztu
zenbat denbora beharko duen
ebakuntzatik errekuperatzeko.
2003an atzeman zioten prosta-
tako minbizia, eta hainbat arazo
izan ditu geroztik orduko trata-
menduaren ondorioz. Joan den
maiatzaren 6an ere egin zioten
ebakuntza, eta joan den ekainean
ere izan zen ospitalean. Hilaren
11n eman zioten senda agiria, eta
Munduko Alkateen Foroaren
itxiera ekitaldian agertu zen han-
dik hiru egunera, aulki gurpildu-
nean.
Aurreikusitabezala atera daAzkunarengiltzurrunekoebakuntza
Basurtuko ospitaleanegin diote ebakuntzaBilboko alkateari, etahan egon beharko dubere onera etorri arte
Erredakzioa
Joan den urtean Espainiako Go-
bernuaren «itxikeria» berretsi on-
doren, Euskal Herrian adostu be-
har da konponbide prozesuan au-
rrera egiteko bide orria, Sortuko
presidente Hasier Arraizen hitze-
tan. Herenegun EAJrekin egin-
dako batzarraren ondoren, bide
horretan elkarrekin zer egin deza-
keten pentsatzeko garaia dela
adierazi zuen atzo, Radio Euska-
din egindako elkarrizketan.
Horretarako, aldi politiko be-
rrian «aurrerapausoak» eman be-
harko direla nabarmendu zuenArraizek, batez ere, gatazkaren
ondorioen alorrean —presoen es-
kubideen inguruan, ETAren ar-
magabetzean eta egitura milita-
rren desegitean, eta biktima guz-
tien aitorpenean—. Iragarri zue-
nez, «ekinbide berriak aurkezte-
ko jarrerarekin» joango dira irai-
lean EAJ eta EH Bildu Eusko Le-
gebiltzarreko Bake eta Elkarbizi-
tza Lantaldera, txostena «baliaga-
rri» izan dadin.
Baldintza berrien beharra
Gogor kritikatu zuen ArraizekPP eta PSE-EE izaten ari diren ja-
rrera; haren esanetan, ez dutela-
ko «Madrilekiko autonomiarik»
erakutsi, eta «garaile eta garai-
tuen arteko eskeman» jarraitzen
dutelako. «Euskal Herrian, bloke-
oa gainditzeko baldintzak sor-
tzen ari gara, eta ez gara tranpa
horretan eroriko». Izan ere, Espai-
niako Gobernuak «Euskal He-
rriaren nazio eskubideak uka-
tzen jarraitzeko» eduki nahi du
prozesua blokeatuta, Sortuko ki-
dearen hitzetan.
PPko presidente Anton Danbo-reneak, berriz, EAJ kritikatu
zuen bake lantaldean izandako ja-
rreragatik; haren iritziz, azken hi-
labeteetan «Bildu poztu nahian»
aritu delako.
«Aurrerapausoak behar dira aldi berrian»
«Ekinbide berriak»iragarri ditu ArraizekLegebiltzarreko bakelantaldean,gatazkarenondorioen inguruan
ErredakzioaGasteiz
«Burgosko Diputazioak atea itxi
dio berriz ere Trebiñuk Arabare-
kin batzeko duen eskubideari,
danbateko batez». Hala salatu du,
ohar bidez, Eusko Ekintzak, eta
esan du «espainiarren itxikeria»
dagoela erabaki horren atzean.
Joan den ekainaren 20an atzera
bota zuten, PSOEren eta PPren
botoekin, Trebiñuko eta Argan-
tzungo udalek Burgostik bereiz-
teko egindako eskaria.
Eusko Ekintzaren iritziz, auzi
horrek erakusten du, «modurik
gordinenean», euskal herritarreiez diela nazio eskubiderik aitor-
tzen Espainiako legediak: «Ho-
rren aurka, konfrontazio demo-
kratikorako bidea baino ez da ge-
ratzen».
Gogor salatu duEusko EkintzakTrebiñuko udaleiBurgosek emandien erantzuna
Burgostik bereizi etaArabarekin batzekoeskaria egin zuten bestebehin Trebiñuko etaArgantzungo udalek
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
10/40
Edurne Begiristain
Gipuzkoako Foru Aldundiak es-
kaintzen duen sari garrantzitsue-
na emango diote aurten Nestor
Basterretxea artistari: Gipuzkoa-
ko Urrezko Domina. Erakutsita-
ko «konpromiso eta elkartasuna-
gatik eta Gipuzkoaren irudi bikai-
na zabaltzeagatik» emango diote
saria, Martin Garitano ahaldun
nagusiak atzo azaldu zuenez. Az-
ken urteetan, Anjel Olaran misio-
laria, ikastoletako sorrerako an-
dereñoak eta Mikel Laboa izan
dira, besteak beste, saridunak.
Euskaldunon Egunkaria eta
Egin, berriz, Urrezko Plakarekin
sarituko ditu Gipuzkoako Aldun-
diak. Egunkaria-k «pentsamolde
guztietako euskaldunak batzeko
izan duen gaitasuna» azpimarra-
tu zuen Garitanok, eta Egin, be-
rriz, «adierazpen askatasunaren
aurka egin den erasorik bortitze-
naren biktima» dela salatu zuen.
Sari banaketa irailaren 12an izan-
go da, Gipuzkoako Diputazio jau-
regian bertan.
Foru Aldundiko gobernu kon-
tseiluak hartutako erabakiaren
berri eman zuen Garitanok. Bas-
terretxeari Urrezko Domina ema-
teko arrazoien artean, Foru Al-
dundiak azpimarratu nahi izan
du «XX.mendeko euskal artista-
rik gailen eta aipagarrienetakoa»
dela. Haren alor anitzeko ibilbi-
dea ere goraipatu du, 1940ko ha-
markadan margolaritzan hasi ze-
netik eskulturan bukatu zuene-
raino, zineman, diseinuan,
arkitekturan, hirigintzan, argaz-
kilaritzan eta idazkuntzan lan
ugari egin baititu: «Basterretxe-
ak erakutsi du artista osoa dela,
diziplina itxien mugetatik hara-
gokoa».
Gipuzkoako ahaldun nagusia-
ren hitzetan, «Gipuzkoako gizar-
teak merezitako aitorpena eta es-
ker ona» adierazi nahi izan dio
Bermeokoari (Bizkaia) sariare-
kin. Artista gisa izandako bilaka-
eraz gain, pertsona konprometi-
tua izan dela nabarmendu zuen
Garitanok: «Nestor Basterretxea
beti izan da pertsona bat bere he-
rriarekin konprometitua, eta par-
te hartu izan du gizarte eta kultur
egitasmo ugaritan, hala nola Eus-
kal Filmategiaren sorreran, arte
aholkulari gisa gerra osteko le-
hen Eusko Jaurlaritzan, Donos-
tiako Nazioarteko Zinemaldiko
zuzendaritzan…».
Urrezko Plaka
Bestalde, Euskaldunon Egunka-
ria eta EginUrrezko Plakarekin
saritzeko arrazoiak ere azaldu zi-
tuen diputatu nagusiak. Haren
esanetan, 1990ean jaio eta 2003an
indarrez itxiarazi zuten Egunka-
ria «euskarazko kazetaritza mo-
derno eta kalitatezkoaren iku-
rra» izan zen. Hastapenetatik «in-
dependentzia osoarekin aritu iza-
na» goraipatu zuen Garitanok,
halaber: «Proiektu gutxi izan zi-
ren Euskal Herrian XX. mendeko
historian izaera eta pentsamolde
guztietako euskaldunak adosta-
sun batean biltzeko gai, Euskal-
dunon Egunkaria-ren sorrerak
izan zuen moduan».
Egin-en kasuan, Foru Aldun-
diak gogoratu zuen «milaka gi-
puzkoarren diru ekarpen xume-
en laguntzaz» sortu zela, eta 21 ur-
tez Euskal Herriko politikaren
itsasoan «urak harrotu eta ekaitz
bizien artean» aritu ostean, «Es-
painiako Gobernu eskuindarra-
ren kolpe latzenaren biktima izan
zela 1998ko uztailean». Egin eta
Egin irratiaren aurkako erasoak
«adierazpen askatasunaren aur-
ka egin diren erasorik bortitze-
nak» izan zirela uste du Foru Al-
dundiak, eta hargatik, gipuzkoa-
rrek bere «esker ona eta
aitorpena» adierazi nahi dietela
saria emanda.
PSE-EE eta PP,haserre
Gipuzkoako Aldundiak hartuta-
ko erabakia ez zaie batere gustatu
PSE-EEri eta PPri. Alderdi sozia-
listaren iritziz, «alde bakarreko
sariak» dira. Iñaki Arriola Gipuz-
koako PSE-EEko idazkari nagu-
siak salatu du Gipuzkoako Al-
dundiak soilik «bere alderdikoen-
tzat» gobernatzen duela. Eta,
halaber, salatu du «garbi» geratu
dela Garitano «Bilduren diputatu
nagusia» dela.
Batzar Nagusietako PPko boze-
ramaile Juan Carlos Canok ere
gogor kritikatu du Euskaldunon
Egunkariaeta Eginsaritu izana.
«Garitanori ez zaizkio ardura
bera bezala pentsatzen ez duten
gipuzkoarrak», eta «probokazioa
baino ez du nahi». Bi komunikabi-
de horiei emandako sariek era-
kusten dute, PPko batzarkidea-
ren aburuz, Gipuzkoako ahaldun
nagusia «sektarioa» dela, eta bere
kargua erabiltzen duela «bere
helburuak» lortzeko eta «bere la-
gunak pozik uzteko».
Basterretxea,‘Egunkaria’eta ‘Egin’sarituko ditu Gipuzkoako Aldundiak
Urrezko Dominarekinsarituko dute NestorBasterretxea artista,etaUrrezko Plakarekin‘Egunkaria’eta ‘Egin’
2003ko otsailaren 20an itxi zuen Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak.Irudian, langileak elkarretaratze batean.JUAN CARLOS R UIZ / ARGAZKI PRESS
Harian›Euskal Herria
10 berria 2013ko uztailaren 5a, ostirala
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
11/40
Saioa Alkaiza Iruñea
Manu Aierdik, Geroa Baiko parla-mentariak, adierazi du koalizioa
gainontzeko alderdi guztiekin ha-
rremanetan jarriko dela UPN go-
bernutik kentzeko. Bide horreta-
tik, PSNren jarrerarengatik ardu-
ratuta daudela adierazi du, eta al-
derdi sozialista «anbiguotzat» jo
du: «Egun batean A esaten du, eta
hurrengoan, B». PSNren jarrera
kritikatu arren, Manu Aierdik
oroitarazi du aldaketa lortze bide-
an bere babesa «ezinbestekoa»
izango dela.
Aierdiren ustetan, Nafarroa
egoera «larrian» dago, eta «guztiz
kaltegarria» da herritarrentzat.«Ez dakigu zenbat iraun dezake-
en egoera honek», salatu du.
Hala, gogorarazi du oposizioak —
PPk salbu— UPNri hauteskunde-
ak aurreratzeko eskatu diola, bai-
na hark entzungor egin diola gai-
nontzekoen eskariari.
Ekonomiari dagokionez, ezkor
azaldu da Geroa Baiko parlamen-
taria. Haren ustez, Nafarroako
ekonomiak «ikaragarri» egin du
behera; horren lekuko gisa aipatu
du aurtengo maiatzean zerga bil-
keta %20 jaitsi izana, aurreko ur-
teko sasoi bereko datuekin alde-
ratuta. Azken hilabeteetan langa-beziak behera egin duen arren,
51.000 langabe egotea «eskanda-
luzkoa» dela nabarmendu du.
Bide beretik, Nafarroako Ku-
txaren auzia ekarri du gogora.
«Nafarrek gai horri buruzko in-
formazioa merezi dute», azaldu
du, eta 2009tik Caixabankek iaz
erosi bitarteko epean Nafarroako
Kutxak mila milioi euroko ondare
galera jaso izana gaitzetsi du. Ho-
rregatik, gertatutakoa aztertzeko
ikerketa batzorde bat sortzea pro-
posatu du Geroa Baik, oposizioko
beste alderdien antzera.
Patxi Leuza Geroa Baiko parla-mentariak ere Nafarroako Gober-
nuko zuzendaritzaren jarrera sa-
latu du. Yolanda Barcina presi-
denteari eta Marta Vera Osasun
kontseilariari dimititzeko eskatu
die: «Dimititu beharko luketenek
ez dute oraindik dimititu». «Presi-
denteak kargua uztea da ikusten
dugun aukera bakarra», esan du.
Osasun Departamenduaren in-
guruan, zerbitzu publikoari ete-
kin ekonomikoa atera nahi izatea
leporatu dio UPNri.
Bestalde, gizarteratze errenta-
ri buruz, Leuzak ziurtatu du gai-
nontzeko taldeekin bilduko delaGeroa Bai, krisiaren ondorioz
«gehien sufritzen ari diren pertso-
nak» laguntzeko. Parlamentuan
gizarteratze errentaren aldeko
«lan handia» egitea espero du.
Geroa Bai, denekin hitz egiteko prest, PSNrekin ere baiUPNren agintepekoegoera «larria» delasalatu dute,eta PSNri«anbiguotasunez»
jokatzea egotzi diote
Joxerra Senar Iruñea
Sanfermin aurreko giroan mur-
gilduta dago jada Iruñea. Eztan-
daren aurreko giro elektrikoa na-
bari da kaleetan. Jaiak iruindar
guztiak batzen baditu ere, asko
dira bestelako jai eta hiri eredu
bat bultzatu nahi duten herrita-
rrak eta gizarte mugimenduak.
UPNk 1999tik agintzen du Iruñe-
an. Yolanda Barcina aurreko al-
kateak lorratza utzi zuen, eta ha-
ren oinordeko zuzenak, Enrique
Maiak, ildo beretik jo du. UPNk
urteotan inposatutako politika
gaitzesteko, 83 gizarte mugimen-
duk eta 300 norbanakok manifes-
tu bat sinatu dute.
Agiriaren zergatiaz galdetu
zaio Ilargi Jaunarena sinatzailee-
tako bati eta erantzun du helburu
argi batekin egin dutela. «He-
men, Iruñean, UPNk gobernuan
urte asko daramatza, eta aginte-
an denez geroztik, era guztietako
murrizketetan oinarritutako es-
trategia eskuindar eta atzerakoi
bat martxan jarri du. Horren on-
dorioz, askatasun demokratiko-
ak mugatu egin dira, guk espero
ez genuen neurrian».
«Iruñean ez da garai ona aska-
tasunarentzat», dio hasieratik do-
kumentuak. Bertan, UPNk eza-
rritako eskubide urraketak gai-
tzesten dira. Mezu horren oihar-
tzuna gaur 19:00etan eramango
dute kalera, Iruñea askatasunez,
baita sanferminetan ere lelopean.
Ez da protesta hutsa izango. Mani-
festazioa koloretsua eta plurala
izatea nahi dute, bultzatu nahi du-
ten hiri ereduaren parekoa.
«Deialdia eragile eta norbanako
guztiei egiten diegu, bestelako
Iruñea eraiki nahi duten guztiei.
Mundu guztia ongietorria da».
Aurtengo sanferminak «muga-
rri» izatea nahi dute. «Hau hasie-
ra bat da. Hemendik aurrera, as-
kotariko dinamikak jarriko dira
martxan, baina definitzeke dago-
en zerbait da», azaldu du Jaunare-
nak.
«Argazkitik kanpo dagoena»
Egitasmoa, gainera, jaietatik ha-
ratago doa. «UPNren politika in-
tegrala da. Hor daude etorkinei
egiten dieten jazarpena edo eus-
kararen harira ezarri dituzten
isunak, edo eraso sexisten aurre-
an udalak erakusten duen anbi-
guotasuna»,dio Jaunarenak. Ho-
nelaxe laburbildu du UPNren ere-
dua:«Argazkitik kanpo dagoena
tokiz kanpo dago eta ez dute utzi-
ko euren gustukoa ez den edozein
ekitaldi egiten».
Euskararen harira, adibidez,
UPNk erabiltzen duen jarrera go-
gor kritikatu du. «Euskara altxor
bat da, gure kulturaren ondare,
eta babestu beharrean, kontra-
koa egiten du. UPNk bere eredu-
tik kanpo ikusten du, eta krimina-
lizatu egiten du».
Irizpide hori ohikoa da jaietan.
Azken urteetan, adibidez, txupi-
nazoaren unean Iruñeko Udal-
tzaingoak liskarrak eragin ditu
hainbat herritarrek ikurrina
Udaletxe plazan sartu nahi izatea-
gatik. «Ematen du ikurrina dela
legez kanpoko zerbait. Kolonbia-
ko ikurrarekin joaten bazara, ez
dago arazorik, baina ikurrina iza-
tea, aldiz, delitu bat dela dirudi».
Hala, Jaunarenaren ustez, beste
hainbat ekitaldi, Riau-riaua edo
uztailaren 15eko billabesaren en-
tzierroa, UPNk «kriminalizatzen
ditu ez datozelako bat beraiek bul-
tzatzen duten ereduarekin».
Sexu erasoen inguruan udalak
agertzen duen «anbiguotasuna»
ere deitoratu du: «Guretzat uler-
tezina da txupinazoan ikurrina ez
sartzeko zer-nolako polizia kopu-
rua erabiltzen duten, eta bortxa-
keta bat gertatzen denean, berriz,
justu-justu aipatzen dute gertatu-
rikoa, eta ez dira saiatzen errudu-
nak bilatzen. Ez da neurririk jar-
tzen. Emakumeak guztiz babesik
gabe egoten dira».
Jai batzordeei jarritako oztopo-
ak edo peñek jasaten duten jazar-
pena ere gogorarazi du. Gora Iru-
ñearena da adibide garbiena: «Jai
gune bat ezartzeko traba burokra-
tiko eta polizial guztiak jarri diz-
kiete». Hamabi urte iragan dira
txosnak debekatu zituztenetik,
eta azkenik, Gora Iruñeak baime-
na lortu du lehenengo aldiz Arro-
txapea auzoko Runako parkean.
«Udalak oraingoz baimendu du.
Oso positibotzat jotzen dugu, bai-
na argi dugu ere ez dela Iruñeko
Udalaren edo Enrique Maiaren
borondatearen ondorioz. Hamai-
ka saio egin da. Azken urteetan,
bai udaleko gehiengo politikoak
bai jendartearen gehiengo zabal
batek jai eremu herrikoi baten al-
deko apustua egin dute, eta UPNk
bere burua behartuta ikusi du».
Jendearen inplikazioarekin
egoera aldarazteko ahalmena az-
pimarratu du. Haren ustez, azken
batean, UPNren politika aldatze-
ko giltza «jendartearen eskuetan
dago». Manifestua zein manifes-
tazioa, hasiera besterik ez da izan-
go. Dena den, abiapuntu horretan
«oso pozik» daude bildutako atxi-
kimenduekin. «Orain ikusten du-
gu garai egokia dela planto egin
eta bestelako hiri baten alde egite-
ko».
Gaurko manifestazioan, gaine-
ra, Burlatatik zutabe bat aterako
da Burlatherria webgunearen
itxiera salatzeko. Auzitegi Nazio-
nalaren aginduz itxi zuten.
Ilargi Jaunarenaq Iruñea Askatasunerantz-eko kidea
UPNk urteotan Iruñean bultzatutako eskubideen urraketa gaitzetsieta bestelako hiri eredu bat sustatzeko asmoz, manifestazioa egingodute gaur 18:00etan.Horren aldeko agiriak 383 sinadura bildu ditu.
«Garai egokia da UPNriplanto egin eta bestelako hirieredu baten alde egiteko»
IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Euskal Herria‹Harian
2013ko uztailaren 5a,ostirala berria 11
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
12/40
M.P.A. Donostia
Irungo alardean urtero jasotzen
dituzten erasoekin nazkatuta, sa-
laketa egin dute Landetxa konpai-
nia mixtoko kideek, eta hitz gogo-rrak izan dituzte instituzio publi-
koentzat, uste baitute ez dutela
«ezer» egin halakoak gelditzeko:
«Instituzioek indarkeria onartu,
indartu eta babestu egiten dute».
Alarde parekidearen aldekoak
babesteko, eta erasotzaileak zigo-
rrik gabe ez uzteko eskatu dute:
«Kale Nagusian urtero pairatzen
ditugun erasoek indarkeriaren
izozmendiaren muturra erakus-ten dute, baina azpian indarkeria
ahalbidetzen duen egitura age-
rian gelditzen da», salatu zuten
atzo Landetxako kideek. EH Bil-
duk bat egin du salaketarekin.
Joan den igandean, San Mar-
tzial egunarekin, egin zuten alar-
dea Irunen, Gipuzkoan. Gorabe-
hera handirik gabe igaro zen festa
goizean, baina arratsaldean, des-
filea bukatzear zela, istiluak sor-
tu ziren. Kale Nagusian barrena
zihoan Landetxa konpainia, San
Juan plazara bidean. Han bukatu
behar zuten jaiak. 17:30 inguru zi-
ren. Desfilatzen zihoan14 urteko
neska bat besotik heldu eta kon-
painiatik ateratzen saiatu ziren.
Bestela ere, irain eta mehatxu ar-
tean ari ziren desfilatzen.
Istiluak sortu ziren alardeaikusten ari ziren herritarren arte-
an, eta konpainiakoen artean.
Ikusle batzuek edariak eta eda-
lontziak bota zizkieten, besteak
beste, Landetxako kideei. Ema-
kume eta gizonek, heldu eta adin-
gabeek jaso zituzten erasoak,
Landetxakoen hitzetan. Polizia-
rik ez zen inguru hartan, eta kon-
painia hautsita geratu zen. San
Juan plazara «lerroak deseginda,
musika isilduta eta arnasestuka»
sartu zirela azaldu dute. Besotik
heldu zuten neskaren aitak, be-
rriz, ertzainengana jo zuen, eta le-
potik hartuta ibili zuten poliziek.
«Ordena publikoa ziurtatu behar
dutenek ordena apurtzen dute-
nen aurka neurririk hartu ez, eta
babestu beharrekoak defentsarik
gabe uzten dituzte», salatu dute.
Landetxako kideek gogora eka-
rri dituzte indarkeria fisikoaren
eta indarkeria psikologikoaren
definizioak: «Biktimaren osota-
sun fisikoa edo psikikoa arris-
kuan jartzen duen edo hari kalte
egiten dion egintza, istripua ez de-
na». Nabarmendu dute, «hama-
zazpi urteren ondoren», berriz
erasoak jaso dituztela: «Indarke-
ria fisikoa, psikologikoa eta hi-
tzezkoa». Erantsi dute «okerre-
na» ez direla erasoak, berez: «Oke-
rrena da erasotzaileen zigorgabe-
tasuna. Inpunitate osoz eraso egi-
ten digute, babestuta sentitzen
direlako».
Ustezko «normaltasuna»
Jakinarazi dutenez, aurtengo en-
tseguetako batean ere jaso dute
eraso bat: konpainiako kapitai-
nak auto bati gelditzeko eskatu,
baina gidariak aurrera egin zuen,
«abiadura biziz». Konpainiakide-
ek bazterrera bota behar izan zu-
ten beren burua, ez zauritzeko.
Halakoak gertatu eta gero bi alar-
deak «normal» igaro direla esatea
«nori interesatzen zaio?», galdetu
dute. «Autoritateak eta kazeta-
riak goizez bakarrik etortzen di-
ra, eta irratian, telebistan eta
prentsan bi alardeak istilurik ga-
be ospatu direla esaten digute».
Era horretako erasoekin nazka-
tuta daudela esan dute Landetxa
konpainiakoek, eta salatzea era-
baki dutela. Iker Urtizberea kon-
painiako kapitainak agertu du ha-
serrea: «Iritsi da momentua aski
dela esateko». Landetxakoen us-
tez, «emakumeen eta gizonen ar-
teko harreman desorekatuak bul-tzatzen dituen sistemaren biolen-
tzia» erakusten dute eraso horiek.
Instituzio publikoei eman diete
ardura. Eusko Jaurlaritzako Se-
gurtasun Sailari leporatu diote
«ezikusiarena» egin duela. Horre-
gatik, Eusko Jaurlaritzari eta
Emakunderi eskatu diete alarde-
etan gertatzen direnak «genero
indarkeria bezala interpretatze-
ko», eta neurriak hartzeko. Irun-
go alkate Jose Antonio Santanori
ere zuzendu zaizkio: «Errespe-
tuaz hainbeste hitz egiten duena-
ri, begiak irekitzeko eta bere he-
rriko Kale Nagusian gertatzen de-
na ikusteko exijitzen diogu». Oha-rra egin diete erakunde publikoei,
parekidetasunaren alde egiteko:
«Instituzioen betebeharra da
haiek ezarritako legeak eta egin-
dako promesak egia bihurtzea».
Irungo alardeko erasoeiaurre ez egitea leporatudiete instituzio publikoei
Landetxa konpainia mistoko kideek salatudute igandean eraso eta irain egin zietela, etaerakunde publikoek ez dutela «ezer» egin
Alardeetako erasoak genero indarkeria gisahartzeko eta neurriak abiatzeko eskatu dute
Goiko irudian, Landetxa konpainiarekin zihoan neska gaztea,aitarekin; besotik heldu eta neska indarka
ateratzen saiatu ziren.Beheko irudian, ertzainez inguratua ageri da aita,lepotik heldua dutela.BERRIA
Harian›Euskal Herria
12 berria 2013ko uztailaren 5a,ostirala
Lapidazioa
Lapidazio bat Sudanen (de-
magun) oso gauza ikaraga-
rria da. Gizonezkoak, ema-
kume baten bueltan jarrita, irain-
ka, harrika, emakumea leher-
tzen. Lapidazio baten aurka, Su-
danen bada (adibidez), hasiko
dira sinadurak biltzen Interne-
ten, eta nazioarteko diplomazia
hariak mugitzen. Eraso fisikoak
beti izaten dira ikusteko gogorra-
goak eta salatzeko errazagoak,
eta etxetik urrun direnean gehia-
go; lapidazio sinbolikoak ere ba-
daude ordea, eta ez dago Afrikara
joan beharrik halakoak ikusteko.
Demagun Irunen, adibidez Hon-
darribian, emakume eta gizon tal-
de bat plaza publikoan iraintzea,
mehatxatzea, jotzea... eta gero
«festa handia» arazorik gabe eta
«normal-normal» iragan dela esa-
tea, lapidazio modu bat da. Zer
eta, haizemaile batekin jendea
agurtu beharrean, txistua jo edo
eskopetarekin tiro egin nahi dute-
lako. Kanpoko behatzaile batek
absurdotzat joko luke, iraingarri-
tzat beharbada, baina errepika-
tzearen errepikatzez alarde mis-
toak mehatxatzea, iraintzea eta
sinbolikoki lapidatzea «normalta-
sun» bihurtu da.
Hain normal bihurtu da, igan-
dean pertsona talde bati eraso
egin ziotela Irunen, eta inork ez
duela salatu gertatutakoa. Inork
ez. Lau egun behar izan dira, eta
Landetxa konpainiak berak atera
behar izan du prentsaren aurrera,
argazkiekin. Erasoa jasan dute-
nak hain bakar agertzeak ere ba-
du karga sinbolikoa: Sudanen
(esaterako), lapidatutako andre-
ak agertzen diren bezain bakar
agertu dira prentsaren aurrera.Emakumeen eskubideek eta
osotasun fisiko-psikikoak baino
puskaz gehiago balio dute botoek
Hondarribian eta Irunen. Boto-
kraziadei zitekeen. Ez dio axola
handirik alarde parekideak nahi
dituzten herritarrei zer gertatzen
zaien. Hainbeste urte joan dira
alarde parekideak desfilatzen ha-
si zirenetik, eta denetik ikusi be-
har izan dute haietan dabiltza-
nek. Erasotzaileak, aldiz, ez dituz-
te inoiz zigortu. Alderdi politiko-
en eta administrazio publikoen
erreakzioak, berriz, neurritsue-
giak izan ohi dira; norbere lerroko
boto-emaileak gehiegi ez aztora-tzeko gisakoak. Baina gaur eta he-
men onar al liteke lapidazio sinbo-
likoak gertatzea eta ia klase politi-
ko guztiak beste aldera begira-
tzea, ezer gertatu ez balitz bezala?
AnalisiaMikel P. Ansa
8/19/2019 BERRIA, 2013-07-05
13/40
Eneritz Albizu Lizaso Donostia
Asteazkenean hasi, eta gaur
amaituko dira Hik Hasik antola-
tutako XIV. Udako Topaketak. To-
paketa horien barruan, Urko Aro-
zenak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1971)
eman du Ametsak eta entrena-
mendu mentala izeneko ikasta-
roa. Egun hauetan, adimena kon-
trolatzen eta zaintzen irakatsi die
Arozenak ikastaroan parte hartu
dutenei. Euskal Herriko Uniber-
tsitateko Udako Ikastaroetan ere
izango da irakaslea.
Zeri deitzen diozu,zehazki, entrena-
mendu mentala?
Entrenamendu mentala hainbat
meditazio teknikak edo terapiak
osatzen dute: zuk benetan nahi
duzun hori definitu eta lortzeko
prestakuntza da. Gaur egungo gi-
zarteak badu horren premia. Nire
ustez, teknika onena adimena la-
nean jartzea da: dituzun arazoe-
tan pentsatzea, eta haiek konpon-
tzeko bidea bilatzea.
Beraz, ez dago entrenamendu men-
tala egiteko bide bakarra.
Ez, hori da interesgarriena. Per-