Afrikar maskaren sailkapena

Post on 19-Jul-2015

242 views 3 download

Transcript of Afrikar maskaren sailkapena

AFRIKAR MASKAREN

SAILKAPENA

SARRERA

Ariketa honen helburua Afrika beltzeko tribu desberdinetako maskaren sailkapena osatzea da. Aurkezpenean, Afrikar maskaren sailkapena nola egingo dugun azaltzen da. Aukeratutako maskara bakoitzean datu hauek azaldu behar dira:

•Tribua: maskara zein tributakoa den azaldu.•Herrialdea: tribuaren herrialdea zein den aipatu.•Errituala: maskara zein erritualetan edo zertarako erabiltzen den azaldu.•Ezaugarriak: maskaran agertzen diren ikusizko ezaugarriak deskribatu, hau da, lerroak, formak, koloreak eta abar.

Yoruba tribuaren maskara. Nigeria.

Bembe tribuaren maskara. Kongoko Errep. Dem.

(Zaire)

Pende tribuaren maskara. Angola.

YORUBA MASKARA

• Tribua: Yoruba.• Herrialdea: Nigeria.• Errituala: nekazal

erritualetan erabilia, triburako uzta onak lortzeko.

• Ezaugarriak: elipse erdiaren formako begiak, orrazkera edo hilearen adierazpen berezia, erritmo zehatz bati jarraitzen dioten lerroz ornituta. Aurpegian markak ditu giza estatusaren adierazle bezala.

BEMBE MASKARA

• Tribua: Bembe.• Herrialdea: Kongoko

Errepublika Demokratikoa.

• Errituala: zirkunzisio zeremonietan erabilia.

• Ezaugarriak: itxura zilindrikoa du eta forma geometrikoak erabiltzen dira aurpegiaren elementuak adierazteko; sudurra triangeluarra, ahoa zirkularra, begien aldea elipse formakoa eta ilea sokaz egina.

PENDE MASKARA

• Tribua: Pende.• Herrialdea: Angola.• Errituala: iniziazio,

zirkunsizio eta buruzagien tronuratze zeremonietan erabilia.

• Ezaugarriak: begiak, sudurra eta ahoa erliebean adierazita daude. Maskara beltza da eta ilea edo buruaren atzekaldea estaltzen duen aldea arpillera motako oihalez egina dago.