Actividad para trabajar la expresión escrita

Post on 12-Apr-2017

108 views 2 download

Transcript of Actividad para trabajar la expresión escrita

ACTIVIDAD PARA TRABAJAR LA EXPRESIÓN ESCRITA. Curso 5º Primaria

¿Cómo se juega?

Objetivo

Describir las instrucciones de un juego o juguete creado con los materiales reciclados siguiendo las fases de la escritura: planificar el texto y recoger la información; escribir el texto y releer, revisar, corregir, retocar y por último editar el texto.

Descripción de la actividadFases y estragias que se trabajan

Fase Motivación

Idazteko gogoa sortaraztean datza. Zertarako? Ikasleak egin behar duenari zentzua emateko. Nola? Ikasleek material reziklagarriarekin eurak aukeratutako, asmatutako JOLAS edo JOSTAILUren bat eraikiko dute. Ikasleek benetako komunikazio-xedea duen testu bat idatziko dutela jakin beharko dute, eraikitako jolasaren arauak eta jarraibideak deskribatu beharko dituztelarik, bere ikaskideei zelan jolastu jakinarazteko. Jolas guztien argazki eta jarraibideekin bilduma bat osatuko dela adieraziko zaie.

Una vez contruidos los juguetes...

Fase Planificar el texto

Ikasleek honakoak burutuko dituzte:

Erabiliko duten informazioa bildu eta aztertuko dute: ikasleek aurrez dakitena azaleratuko dute, informazio osagarria bilatu eta informazioa aukeratuko dute, informazio inportanteena jasotzeko txantiloiak eman ahal dira. Gelarako baliabide anitzak eskueran izatea garrantzitsua izango da: hiztegia, gramatika, kontsulta liburua, web helbideak…

Testuaren lehen eskema egingo dute: Testuaren egitura kontuan izanik, informazioa antolatuko dute, aurre-testua ekoitziko dutelarik . Gero, aurre-testu horretatik abiatuta zuzenketak bideratu beharko dira irakaslearen laguntza eta gidaritzapenarekin; testuaren egitura zehaztuko da ikasleen akatsetatik abiatuta. Emaitzari baino prozesuari emango zaio garrantzia.

 

 

Fase Escribir el texto y revisar Ikasleek honakoak burutuko dituzte:

Testuaren hasierako zirriborroa idatziko dute: Orain arte egindako lanaren arabera, komunikazio-egoera zehaztu, testua planifikatu, informazioa bildu, eskema- gidoia egin…, testua idatziko dute.

Zirriborroa idatzi ahala berrikusi eta zuzendu egin beharko dute irakaslearen laguntzarekin. kontuan hartzeko aspektuak izango dira: testuaren edukia eta forma, atalen arteko loturak, hau da, kohesioa eta koherentzia; lexikoa: testuaren arabera, egokia, zuzena, zehatza den eta ortografía, zuzena den.

Berridatzi zuzenketen arabera eta berraztertu. Emaitzaren arabera, testua berriro zuzendu eta berregokitu beharko dute

Aldi honetan, ikustarazi behar diegu idazketa prozesua luzea dela, ez dela bat-batekoa, eta berrikustea idaztea baino garrantzitsuagoa dela.

Fase Editar el Texto

Ikasleek idatzi duten testuaren komunikazio-xedea kontuan izanik, hartzaileei komunikatu/helaraziko diete testua eta gelako guztien lanekin bilduma bat eratuko da jolas eta jostailuen argazki eta deskribapen ororekin.