1 materia biziduna

Post on 13-Aug-2015

45 views 4 download

Transcript of 1 materia biziduna

MATERIA BIZIDUNA

BIOELEMENTUAK Elementu kimikoen taula periodikoa:

Lurrazalean dauden elementuak eta izaki bizidunetan daudenak berdinak dira, baina proportzio desberdinetan

BIOELEMENTUAK

Naturan dauden elementu guztietatik 27k bakarrik parte hartzen dute izaki bizidunen egituretan

PRIMARIOAK: edozein izaki bizidunen

pisuaren %95a dira. C, H, O, N

SEKUNDARIOAK: izaki bizidunen pisuaren

%4,5 dira. P, S, Ca, Na, K, Cl, Mg

OLIGOELEMENTUAK: izaki bizidunen pisuaren %0,5 dira. Fe, I, Cu, Zn, Mn, Co,

Mo, Ni, Si

BIOELEMENTU PRIMARIOAK

Izaki bizidunen masaren %95 Carbonoa (C) Hidrogenoa (H) Oxigenoa (O) Nitrogenoa (N)

Propietate bereziak dituzte eta horregatik dira hain egokiak biziarentzat Beren artean lotura kobalenteak osatzen dituzte Lotura bikoitzak eta hirukoitzak osatu ditzakete Elementu arinak dira, lotura sendok osatzen dituztenak

KARBONOA Lotura kobalenteek energia asko gorde dezakete

Lau lotura osatzen ditu. Horrek konbinazio posible ugari egin ahal izatea dakar.

Lotura bakun, bikoitz eta hirukoitzak egin ditzake

Kate luzeak osa ditzake (makromolekulak)

Erreakzio kimikoen bidez aldatu daitezke

Oxigenoarekin loturik konposatu gaseosoak eratzen ditu (CO2 adibidez)

KARBONOA OINARRI DUTEN MAKROMOLEKULEN ADIBIDEAK

GLUKOSAÁZIDO PALMITIKOA

BIOELEMENTU SEKUNDARIOAKIzaki bizidunen pisuaren % 4,5 dira. 7 elementu dira:

Kaltzioa (Ca)Fosforoa (P)Kloroa (Cl)Potasioa (K)Sufrea (S)Sodioa (Na)Magnesioa (Mg)

P eta S bioelementu priomariotzat hartzen dira batzutan, prozesu biologikoetan duten garrantzia handiarengatik

OLIGOELEMENTUAK Kantitate oso txikietan daude gure gorputzean (% 0,5), baina

ezinbesteko hainbat funtziotan parte hartzen dute. 14 dira:

Burdina (Fe) Kobaltoa (Co) Manganesoa (Mn) Silizioa (Si) Litioa (Li) Iodoa (I) Kromoa (Cr) Molibdenoa (Mo) Fluorra (F) Zinka (Zn)

OLIGOELEMENTUEN FUNTZIOAK

Burdina: ezinbestekoa klorofilaren sintesian, erreakzio kimikoen katalizatzailea, arnasketa zelularrean parte hartzen du eta hemoglobinaren barnean oxigenoaren garraioan parte hartzen du

Manganesoa: Uraren fotolisian parte hartzen du fotosintesiaren barnean Iodoa: metabolismoan ezinbestekoa den tiroxina hormonaren sintesian parte

hartzen du Fluorra: hortzen eta hezurren zati da Kobaltoa: B12 bitaminaren parte da, hemoglobinaren sintesian diharduena Silizioa: ehun konjuntiboari erresistentzia ematen dio, adibidez graminea motako

landareetan Kromoa: Odoleko glukosa maila erregulatzen parte hartzen du insulinarekin batera Zinka: katalizatzaile gisa dihardu organismoko hainbat erreakziotan Litioa: Neurotrasmisoreetan du eragina. Depresioak saiesten lagun dezake dosi

egokietan erabiliz

GIZA GORPUTZA ALPALPA

BIOMOLEKULAK

Bioelementuak elkartu egiten dira biomolekulak osatuz

BIOMOLEKULAKINORGANIKOAK ORGANIKOAK

• Ura

• Gatz mineralak

• Gluzidoak

• Lipidoak

• Proteinak

• Azido nukleikoak

BIOMOLEKULA INORGANIKOAK

URA

Molekularik ugariena da izaki bizidunetan Izaki bizidun bakoitzak ur portzentai ezberdina du

Algak %93-98Medusak %95-97

Tabako landarea %92Onddoak %80

Errekako karramarroa %77Gizakia %63Pinua %47

Zereal haziak %10

ZENBAIT IZAKI BIZIDUNEN UR PORTZENTAIA

URAREN EZAUGARRIAK

Bi hidrogeno atomoz eta oxigeno atomo batez osatua

Oxigenoa hidrogenoa baino elektronegatiboagoa da

Ondorioz, dipolo bat osatzen da

• Aurkako zeinuko kargek elkar erakartzeko joera dute, hidrogeno zubiak sortuz

• Zenbat hidrogeno-zubi egin ditzake ur-molekula batek?

4 hidrogeno zubi. Bi oxigenoarekin eta bat hidrogeno bakoitzarekin

URAREN PROPIETATEAKKohesio indar handia

Hidrogeno zubiei esker Likido mantentzen da giro tenperaturan Gorputz barneko garraio ingurunea osatzen du: odola Zelula barneko osagai nagusia da

Disoluzio gaitasuna Polarra denez, substantzia polarrak disolba ditzake

Bero espezifiko altua Ahalmen termoerregulatzailea ematen dio Tenperatura aldaketa handien aurrean babesa ematen

du Izerdia: gorputza estaltzen

digu kanpoan oso bero dagoenean. Beroak izerdia berotzen du lehenengo, baina asko kostatzen zaio. Horrela gure gorputza freskoago mantentzen da.

BERO ESPEZIFIKOA

Substantzia baten gramo bat 1°C igotzeko

eman behar den bero kantitatea

Bizidunen erreakzio kimikoetan hartzen du parte

GATZ MINERALAK

Izaki bizidunetan kantitate txikitan dauden biomolekula inorganikoak dira

Bi modutan aurki daitezke: Prezipitatuak: karbonatoak, fosfatoak… Disolbatuak:

Anioiak: Cl-, CO32-, HCO3-, PO4

3-… Katioiak: K+, Na+, Ca2+, Mg2+…

Gatz mineralen funtzioak: Osmosiaren erregulazioa

Zeluletan duen eragina osmosiak

Turgentzia Plasmolisia

Azidotasunaren erregulazioa (pH) pH aldaketei aurre egiteaz arduratzen dira

Zelulaz kanpo: H2CO3/HCO3-

Zelula barnean: H2PO4-/HPO4

2-

pH-ak entzimen aktibitatean du eragina

ENTZIMAK:

Erreakzio kimikoak katalizatzeaz arduratzen diren proteinak dira. Adibidez: ogiaren ekoizpenean amilasa, proteasa, lipoxidasa eta

lactasa entzimek parte hartzen dute

BIOMOLEKULA ORGANIKOAK

FRUCTOSA

MAKROMOLEKULAK

POLIMEROAKedo

MAKROMOLEKULAKMONOMEROAK ELKARTUZ

Polimerizazioa

ARTIFIZIALAK

Poliestirenoa

NATURALAK

Glukogenoa

MAKROMOLEKULA MOTAK

KONPOSATU ORGANIKOEN FUNTZIO TALDEAK

GLUZIDOAK Karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko

molekulak diraMONOSAKARIDOAK

Normalean C, H eta O proportzioak 1:2:1 dira Formula orokorra CnH2nOn

Karbonilo talde bat eta hidroxilo taldeak

tartekatzen dira Karboniloa muturrean badago: aldosa Karboniloa erdian badago: zetosa

GLUKOSA FRUKTOSA

Aldosa Zetosa

ADIBIDEZ:

MONOSAKARIDOEN SAILKAPENA

Karbono kopuruaren arabera:

3 C: triosa 4 C: tetrosa 5 C: pentosa 6 C: hexosa

ADIBIDEAK

MONOSAKARIDO ZIKLIKOAK

Uretan forma ziklikoa hartzen dute

ZENBAIT MONOSAKARIDOEN FUNTZIOAK

Glukosa: zelulek erabiltzen duten erregai nagusia eta polisakarido askoren egitura-maila da

Fruktosa: erregai zelularra

Erribosa: azido erribonukleikoak (ARN) dago. Horren deribatua azido desoxirribonukleikoan dago (ADN)

Erribulosa: fotosintesian CO2 finkatzen duen molekula

DISAKARIDOAK Bi monosakarido lotura o-glukosidikoz lotzean eratzen

dira

DISAKARIDOEN ADIBIDEAK

Maltosa: glukosa + glukosa. Naturan ez dagoa aske.

Laktosa: glukosa + galaktosa. Esnean dago.

Sakarosa: glukosa + fruktosa. Kanabera azukrea.

POLISAKARIDOAK

Ehunka edo milaka monosakarido elkartzean osatzen diren oso kate luzeak dira

Funtzioa:

Erreserbakoa: almidoia eta glukogenoa Egiturazkoa: zelulosa

LIPIDOAK

Bi mota:

Olioak: likidoak giro tenperaturan. Landareetan batez ere

Bilgorrak: solidoak giro tenperaturan. Animalietan daude.

Lipidoen funtzioak:

Energia epe luzean biltzea. Gluzidoen energia bikoitza gorde dezakete.

Tenperatura isolatzea

Organoak babestea

Gantzak Gantz baten sorrera: esterifikazioa Gantz baten haustura: hidrolisia

Lipido saponifikagarriak: hidrolisia gertatu daitekenean

ESTERIFIKAZIOA HIDROLISIA

Gantz azidoak Glizerina

Gantz aseak eta asegabeak:

Azido palmitikoa Azido oleikoa

ASEA ASEGABEA

Ez dauka lotura bikoitzik Lotura bikoitz bat dauka gutxienez

Zein asea? Zein asegabea?

Fosfolipidoak Fosfoglizeridoak:

Anfipatikoak dira: buru hidrofiloa (polarra) eta buztan hidrofoboa (apolarra edo ez polarra)

Esfingolipidoak: Fosfolipidoen antzekoak. Gantz azido baten lekuan esfingosina

molekula dute

Fosfoglizeridoek uretan geruza bikoitzak osatzen dituzte. Mintz zelularra osatzen dute. Buru polarrakanporantz etabuztan apolarrabarrurantz

ANIMALI ZELULA

PROTEINAK

Aminoazidoak elkartuta osatzen dira

Aminoazidoak: Amina eta azido taldeak dituen molekula bat da

Proteinetan 20 aminoazido konbinatzen dira Hauek dira proteinetan dauden aminoazidoak:

Aminoazidoak elkarrekin lotzeko lotura peptidikoa osatzen dute:

Polipeptido bat osatzen da horrela. Pisu molekularra 10000 baino haundiago bada proteina deritze

Proteinen funtzioak

Egitura: tendoien kolagenoa

Erreserba: esnearen kaseina

Garraioa: globulu gorrien hemoglobina

Defentsa: antigorputzak

Uzkurdura: muskuluen aktina eta miosina

Hormonala: glukosa erregulatzen duen intsulina

Entzimak: Erreakzio kimikoak katalizatzeaz arduratzen diren

proteinak dira. Espezifikoak dira substratu bakoitzarentzat

Entzima

AZIDO NUKLEIKOAK

Monomeroek nukleotido izena dute3 zati dituzte nukleotidoek:

Azukrea: erribosa edo desoxirribosa izan daiteke

Fosfato taldea

Base nitrogenatua: 5 izan daitezke

UTCA G

PURIKOAK PIRIMIDINIKOAK

Fosfodiester loturen bidez lotzen dira nukleotidoak

Horrela harizpi bat osatzen da

ADNaren (azido desoxirribonukleikoa) egitura Bi kate elkartzen dira Adenina, timina, guanina eta zitosina base

nitrogenatuak dituzte Azukrea desoxirribosa da A – T loturek eta G – C

loturek lotzen dituzte bi kateak

Hidrogeno zubiak daude base nitrogenatu horien artean

Helize forma hartzen du

ARNaren (azido erribonukleikoa) egitura Adenina (A), guanina (G), zitosina (C) eta uraziloa (U,

timinaren ordez) dira base nitrogenatuak Azukrea erribosa da Gehienetan kate bakarrean daude Hiru mota daude:

ARN mezularia: ARNm ARN transferentea: ARNt ARN erribosomikoa: ARNr

Azido nukleikoen funtzioak Informazio genetikoa gordetzea, proteinak

sintetizatzeko behar den informazioaErreplikazioa

Zelulak ugaltzean, informazio genetiko berdin-berdina pasatzen da zelula batetik bestera

ERREPLIKAZIOA ERREPLIKAZIOA ERDI KONTSARBAKORRA DA

Informazioaren adierazpena:

Proteinak nola sintetizatzen diren

Bi prozesu bereizten dira:

Transkripzioa: ADNaren informazioa ARNm bati pasatzea

Itzulpena: ARNm-ak, ARNt-aren laguntzaz aminoazido sekuentzia bat osatzen du, proteina osatuz

TRANSKRIPZIOA: ADN ARNm

Zelularen nukleoan gertatzen da

ADN ARN Adenina uraziloa Timina adenina Guanina zitosina Zitosina guanina

Kate bakar bateko ARN mezularia (ARNm) osatzen da

ITZULPENA:

Proteina baten sintesia egiten da

Erribosometan gertatzen da

Base nitrogenatuen hirukote batek (kodona) aminoazido bat zehazten du: kode genetikoa osatzen da horrela

ARNt-ei lotuta eramaten doaz aminoazidoak

ARNt-ek kodonaren osagarria den antikodona dute

Aminoazidoak elkarrekin lotzen dira proteina osatuz

Kode genetikoa

Lotura interesgarriak ADNaren erreplikazioa:

https://www.youtube.com/watch?v=zmu9OPuXj-k (0:44tik aurrera)http://biomodel.uah.es/biomodel-misc/anim/replic/replic7.html

ADNaren transkripzioa eta itzulpena:https://www.youtube.com/watch?v=a1AVSCopIUo (10:50tik aurrera)http://biomodel.uah.es/biomodel-misc/anim/transcr/transcr7.html

http://biomodel.uah.es/biomodel-misc/anim/traduc/traduc5.html