Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

15
Nutrizioa eta Osasuna Ikas-jarduera kooperatiboen proposamena Testu Liburua: SM 4. maila 1) Elikagai jokoa Materiala: Testu liburua Elikagai txartelak izenekin Elikagai txartelak marrazkiekin Elikagaien piramidea (jolas-taula) Dinamika: Lehendabizi, nork 64.orrian dagoen testua irakurtzen du (“Ongi jaten al duzu?”) Gero, taldean, jolas txiki bat planteatzen da. Txartelak bi multzotan kokatzen dira mahai gainean (izenak eta marrazkiak) Ikasle bakoitzak txartel bat hartzen du eta hurrengoak elikagaiaren marrazkia aurkitu behar du. Hirugarrenak erabaki behar du ea osasungarria den ala ez eta piramidean kokatu, taldearen laguntzarekin. Taldeak, “folio birakaria” erabiliz, elikagai osasungarrien zerrenda egiten du, beste elikagai batzuk gehitzen. Bakoitzak bere koadernoan idazten du elikagai osasungarrien eta ez osasungarrien zerrenda

Transcript of Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Page 1: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Nutrizioa eta Osasuna

Ikas-jarduera kooperatiboen proposamena

Testu Liburua: SM 4. maila

1) Elikagai jokoa

Materiala:

● Testu liburua

● Elikagai txartelak izenekin

● Elikagai txartelak marrazkiekin

● Elikagaien piramidea (jolas-taula)

Dinamika:

● Lehendabizi, nork 64.orrian dagoen testua irakurtzen du (“Ongi jaten al

duzu?”)

● Gero, taldean, jolas txiki bat planteatzen da.

● Txartelak bi multzotan kokatzen dira mahai gainean (izenak eta marrazkiak)

● Ikasle bakoitzak txartel bat hartzen du eta hurrengoak elikagaiaren marrazkia

aurkitu behar du.

● Hirugarrenak erabaki behar du ea osasungarria den ala ez eta piramidean

kokatu, taldearen laguntzarekin.

● Taldeak, “folio birakaria” erabiliz, elikagai osasungarrien zerrenda egiten du,

beste elikagai batzuk gehitzen.

● Bakoitzak bere koadernoan idazten du elikagai osasungarrien eta ez

osasungarrien zerrenda

Page 2: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Hanburgesa

Patata frijituak

Hot dog

Palomitak

Freskagarria

Txokolatea

Pastela

Gominolak

Pizza

Page 3: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Sagarra

Ogia

Gazta

Indabak

Mamia

Letxuga

Lekak

Pistatxoak

Antxoak

Page 4: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Page 5: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

2) Plater osasungarria

Materiala:

● Platerraren marrazkia folio batean

Dinamika:

● Jatetxe batek plater osasungarri batzuk sartu nahi ditu bere kartan eta

laguntza eskatu digute. Talde bakoitzak plater osasungarri bat asmatu eta

platerraren marrazkiaren gainean idatzi behar du jatetxeari eramateko.

● Lehenengoa, nork bere plater bat pentsatzen du

● Bakoitzak bere platerra besteei azaltzen die

● Denon artean plater bakar bat adostu behar dute, bakoitzaren platerraren zati

batekin.

● Talde bakoitzeko bozeramailea beste ikasgelakideei azaldu behar die.

● Marrazki guztiak ikasgelako horman kokatzen dira.

Page 6: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Gure Plater Osasungarria Taldea:

Platerraren izena:

Osagaiak:

Page 7: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

3) Etiketen analisia

Materiala:

● Testu liburua

● Elikagaien etiketak

Dinamika:

● Testu liburuaren 72. orria behin azalduta, ikasle bakoitzak bere etxetik

elikagairen etiketa bat ekarri behar du. Baldintza: etiketa bakoitzean proteina,

karbohidratoak, koipea, bitamina eta mineralak izatea.

● Taldeka, “Arkatzak erdigunera” dinamikaren bidez, guztien artean

mantenugaien kopuruari buruzko taula betetzen dute.

Mantenugaien Kopurua

1.Etiketa 2.Etiketa 3.Etiketa 4.Etiketa

Proteinak

Karbohidratoak

Koipea

Bitaminak

Mineralak

4) Liseri-aparatuaren bingoa

Materiala:

● Testu liburua

● Bingo-txartelak

Dinamika:

● Lehendabizi ikasle bakoitzak bere izena idazten du papertxo batean eta

irakasleak paper guztiak hartu eta pote batean sartzen ditu

● Taldean, testu liburuaren 68. orrian dagoen digestio-aparatuari buruzko

irakurmena egiten dute, “irakurmena partekatuta” dinamika erabiliz

● Irakasleak ikasle bakoitzari bingo-txartelak banatzen dizkio

● Ikasleak zutik jartzen dira eta ikasgelatik paseatzen dira irakasleak “geldi”

esaten duenerako.

● Orduan, ikasle bakoitzak bikote batekin elkartzen da, bingoan dagoen

galdera bat egiten diote elkarren artean eta erantzuna idazten dute.

● Irakasleak “ibili” esaten duenean, berriro errepikatzen da dinamika ikasle

guztiek bere bingo bete arte.

● Azkenean, irakasleak zuzentzen du. Banan banan, ikaslearen izena duen

paper bat ateratzen doa eta tokatzen zaionak galdera erantzun behar du.

Page 8: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Nola egiten da elikadura-boloa?

Zein hodiak konektatzen du faringea urdailarekin?

Nola deitzen dira digestio-hodietan urinak

isurtzen dituzten organoak?

Zertarako balio du

faringeak?

Digestio-aparatuaren

bingoa

Zenbat luzera du

digestio-hodia?

Zein digestio-ataletan sortzen da gorozkia?

Non bihurtzen dute elikagaiak mantenugai?

Non pasatzen dira mantenugaiak

odolera?

Ordenatu: heste lodia,faringea, urdaila,

ahoa, hestegorria, heste-

harra

Eman bi gurinen izenak

Page 9: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

5) Arnas aparatuaren ipuin / kontaketa kooperatiboa

Materiala:

● Testu liburua

● Folioa

Dinamika:

● 70. orria irakurri eta gero, taldea arnas aparatuaren ipun kolektiboa idatzi

behar du.

● “Folio birakaria” dinamika erabiliz, taldekideen artean ipuin edo kontaketa

komuna idazten dute.

● Lehenengo esaldia irakaslek berak ematen die, este baterako: “bazen behin

sudur handi bat…”

● Aldagaia: ipuina izan beharrean, arnas-prozesuaren deskripzioa egitea

6) Iraitz-aparatuaren “flip book”a

Materialak:

● Testu liburua

● Kartulina /papera

● Pos-it-tak

● Aparatuaren zatien argazkiak

● Artaziak

Dinamika:

● Taldean lana banatzen da. Bakoitzak iraitz aparatuaren atal baten ardura

hartzen du.

● Testu liburuan dagoen azalpena post-it batean idazten ditu (71.orrian) eta

dagokion argazkia ebakitzen du.

● Orduan, taldean, Flip-Book egiten da. Prozesuari sekuentzia ematen diote

(zein da lehena, bigarrena…) eta bakoitzak bere informazioa eta marrazkia

kokatzen ditu, azaltzen duen bitartean.

Page 10: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Giltzurrunak

Maskuria

Ureterra

Uretra

7. Azukrometroa

Materiala:

● Freskagarrien etiketak

● Sukaldeko balantza

● Azukre-koskorrak

● Plastikozko edalontziak

Prozedura:

1. Bakoitzak bere etxean freskagarri baten lata eta etiketa bilatzen eta

ikasgelara eramaten ditu. Han, etiketako informazioatik, zenbat azukre-

gramo dituen idazten ditu.

2. Taldean, bana banan, balantza batean etiketan adierazita dagoen azukrearen

kopurua pisatzen dute eta plastikozko edalontzietan kokatzen du.

3. Talde bakoitzak, lau ikasleren emaitzekin edariak sailkatzen ditu, azukre

gutxiago dutenetatik gehiagoetara.

4. Klase osoan, lata eta azukrearekin, erakusketa txiki bat egiten da:

“Azukrometroa”

Page 11: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

8. Globalizatzen: hitz jokoa

Materiala:

● Testu liburua

● Arbela

Dinamika:

● Irakasleak 75. orrian dauden hitzak ( kontzeptu gakoak) arbelan idazten ditu

txandaka.

● Taldean, hitz guztiekin esaldi bat osotu eta bere esanahia azaldu behar dute.

● Taldeetako esaldi guztiak komunean jartzen dira.

● Prozesua errepikatzen da hitz guztiak landu arte

● Aldagaia: talde bakoitzari hitz batzuk ematea txarteletan

Page 12: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Beste jarduera batzuk

1. Birikien maketa

● Bideoa

● Esperientzia

2. Nire sakelako nutrizio sistemak

Paperezko txantiloiarekin eskulana

Bakoitzaren argazki batekin ere egin daiteke:

3. Aparatuaren amantalak

Page 13: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

4. Iraitz sistemaren maketa erraza

5. Elikagai piramidea

Page 14: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

Esperimentuak

Karbohidratoak

Elikagai batzuen konposizioan karbohidrato bat, almidoia, nagusitzen da, esate

baterako zerealak edo lekalak. Beste batzuetan, ordea, proportzio gutxiago

aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez duten

elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo

detektatzen da iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more

kolorea hartzen du.

Materialak:

● Iodo tintura (zaurietan erabiltzen

dena) diluituta (ura pixka batean

10 iodo tanta)

● Plastikozko platerrak

● Goilara

● Elikagai batzuk: ogia, patata, irina,

arroza, haragia, york urdaiazpikoa

Prozesua:

1.Aztertzeko elikagaiak platerretan banatzen ditugu

2. Elikagai bakoitzari iodo tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilararekin nahastuz

3.Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, karbohidratoak dituela esan

nahi du

Koipea

Aurreko esperimentuen bezala, orain Koipea aztertuko dugu.

Materialak:

● Papera

● Kotoia

● Elikagai batzuen laginak: gurina,

yogurra, txokolatea, patata frijituak,

esnegaina, ahuakatea

Prozedura:

1. Elikagai bakoitza kotoiaren bidez igurtzen dugu

2. Papera hartu eta laginak gainean kokatzen ditugu, haien artean distantzia uzten.

Page 15: Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan

3. Bi egun barru, elikagai bakoitzaren laginak paper gainean utzi duten aztarna

behatzen eta neurtzen dugu

4. Aztarna gehiago utzi dutenak koipe gehiago du

Esnearen proteina (kaseina)

Esnearen osagai nagusia proteina bat da, kaseina hain zuzen ere. Esperimentu

honen bitartez kaseina aterako dugu.

Materialak:

● Esnea

● Ozpina

● Edalontzia

● Kafe-filtroa

Prozedura:

1. Esnea edalontzi

batean sartzen dugu

2. Esneari ozpina botatzen diogu eta eragiten dugu

3. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango

da.

4. Kafe-filtro baten bidez, banatzen dugu gazurra kaseinatik eta proteina isolatzen

dugu.