Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko...

12
Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA Elikagaiak: etiketak eta osaera

Transcript of Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko...

Page 1: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

Material osagarria

LEHEN HEZKUNTZA

Elikagaiak: etiketak eta

osaera

Page 2: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

2

TAILERRAREN HELBURUA

TAILERRAREN EDUKIAK

Produktuen etiketak duten garrantzia eta erabilgarritasuna.

Elikagaien etiketetan agertu behar duten nahitaezko datuak:

Produktuaren izena eta marka.

Osagaiak

Pisua eta bolumena

Iraungitze-data edo lehentasunezko kontsumo-data

Enpresaren identifikazioa

Sorta-zenbakia

Kontserbazio modua

Erabilera modua

Nutrizio-informazioa

Elikagai bat aukeratzeko garaian kontuan hartu beharreko ardurazko irizpideak.

Gehigarriak: motak eta funtzioak

JARDUERA OSAGARRIAK

AURRETIKO JARDUERAK

1. ZIKLO

1. Ontzia eta etiketa

2. ZIKLO

1. Argi dago?

3. ZIKLO

1. Patata frijituak

GEROKO JARDUERAK

1. ZIKLO

1. koloreak eta zaporeak

2. Arrautza

2. ZIKLO

1. Freskatu

2. Orain argiago dago

3. ZIKLO

1. Etiketak aztertzen

2. Berdinak eta desberdinak

Elikagai-etiketak irakurtzeko ohitura hartzea eta etiketetako informazioa elikagaiak modu

arduratsuan aukeratzeko erabiltzea.

Page 3: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

3

OINARRIZKO KONPETENTZIEKIKO LOTURA

Zie

ntz

ia

tekn

olo

gia

eta

osasu

n

Ku

ltu

rarako

gait

asu

na

Ikaste

n

ikaste

ko

gait

asu

-

na

Mate

mati

-

karako

gait

asu

na

Kom

un

ikazio

-

rako

gait

asu

na

Gait

asu

n

dig

itala

eta

In

form

a-

zio

aren

trata

erakoa

Giz

arte

ra-

ko e

ta

hir

itarta

-

su

nerako

gait

asu

na

Ku

ltu

ra

hu

man

isti

ko

eta

arti

sti

ko

ra-

ko

gait

asu

na

Norb

eraren

au

ton

om

ia-

rako e

ta

ekim

en

era-

ko

gait

asu

na

On

tzia

eta

eti

keta

Arg

i d

ago?

Pata

ta f

riji

tuak

Kolo

reak

eta

zap

o-

reak

Arr

au

tza

Fre

skatu

Ora

in a

rgia

go d

ago

Eti

keta

k a

zte

rtze

n

Berd

inak

eta

des-

berd

inak

Page 4: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

4

AURRETIKO JARDUERAK

Page 5: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

5

Gaia bideratu eta ikasleen arreta lortzeko, galdera sorta bat eginez has gaitezke. Hauek,

ikasleen adina eta jakintza mailaren araberakoak izango dira. Ondoren azaltzen direnak

izan daitezke baliagarri:

Irakurtzen al dituzu produktuen etiketak?

Zure ustez, zertarako balio du etiketa batek?

Zer gerta liteke elikagai batek etiketarik ez badu?

1. ZIKLO

ONTZIA ETA ETIKETA

Ikasleek bi kontzeptu horiek ulertzeko eta bereizteko, ikasgelan elikagai pro-

duktuetarako ontzien zerrenda bat egingo dute. Ikasleek ontzi bakoitza zer elikagai produktutarako erabiltzen den esan beharko dute (esate baterako,

brikak esnerako eta zukuetarako, kristalezko poteak kontserbetarako eta marmeladarako...). Hori egin ondoren, ikasgelara produktu batzuk era-mango dituzte (freskagarri latak, freskagarri botilak, esne brikak, patata pol-

tsak...), eta horietako bakoitzari buruz galdera hauek egingo dizkiegu: Zein da ontzia edo bilgarria? Eta etiketa? Ikasleak konturatuko dira batzuetan etiketari dago-

kion informazioa ontzian bertan inprimatuta dagoela; esate baterako, freskagarri latetan.

2. ZIKLO

ARGI DAGO?

Ikasle guztiek sarri kontsumitu ohi duten produktuen artean, elikagai produktu bat auke-

ratu beharko da. Produktu horren etiketa ikasgelara eramateko esango diegu. Han, etiketa irakurri eta ulertzen ez dituzten edo zalantzak sortzen dizkieten datuak gorriz azpimarra-

tuko dituzte. “Orain argiago dago” jardueran berriz ere lan honetara joka dugu, tailerraren ostean du-

darik dagoen edo ez argitzeko.

3. ZIKLO

PATATA FRIJITUAK (Fitxa 1)

Produktu bat erosterakoan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz hausnartuko dugu.

Ikasleei eskatuko diegu galdetegi bati erantzuteko.

Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta

erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien aukeratu dituzten hiru aukerak ida-

tziko dituzte. Datu hori tailerrera eraman beharko da.

Page 6: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

6

Fitxa 1: GALDETEGIA

Patata frijituak edo antzeko zerbait erostera joaten naize-

nean, zer aukeratzen dut?

□ Ezagunena egiten zaidan marka.

□ Merkeena.

□ Pertsonaia ezagun baten aurpegia duten poltsa, pertsonaia benetakoa edo

gezurretakoa izatea

□ Eskura ikusten ditudan lehenak.

□ Patata frijitu garestienak, onenak izango direlako.

□ Opariren bat dutenak.

□ Beti marka berekoak erosten ditut, horiek baitira gehien gustatzen zaizkidanak.

□ Poltsarik handiena dutenak.

□ Poltsan zer jartzen duen irakurri ondoren erabakitzen dut.

□ Telebistan agertzen direnak.

Page 7: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

7

GEROKO JARDUERAK

Page 8: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

8

Ikasleei eskatuko diegu elikagaiak haien benetako kolorez margotzeko. Margotu ondoren, moztu eta sailkatu egingo dituzte: kartoi mehe batean berez kolore hori dutenak itsatsiko

dituzte, eta beste batean, kolorea koloratzaileen ondorioz dutenak.

FRESKATU

2. ZIKLO

Jarduera hori egiteko, ura eta ikasgela handi bat behar ditugu. Ikasleen esku, osagai

hauek jarriko ditugu: laranjak eta limoiak (erditik ebakita), menta- eta erregaliz-infusioa,

azukrea, ura, ur gasduna, kanela... Tresna batzuk ere beharko ditugu: zukugailua, neur-

tzeko ontzia eta koilaratxoak. Ikasle bakoitzak, freskagarri bat egiteko, nahi erara erabili

eta nahastuko ditu osagaiak; hori bai, freskagarria (150 ml) egiteko zer osagai eta bakoi-

tzetik zenbat jartzen duen idatzi beharko du paper batean. Freskagarriari nahi duten izena

jarriko diote.

1. ESPERIMENTUA

Arraultzen porositatea

Urez betetako ontzi batean tinta edo tenpera bo-

tako dugu, eta arrautza bat sartuko dugu. Ordu

batzuen buruan, arrautza atera eta egosten jarriko

dugu. Egositakoan, ireki egingo dugu, eta kontura-

tuko gara arrautzak kolorea duela. Hori zergatik

gertatzen den jakinaraziko diegu ikasleei: tintak

arrautzaren azala zeharkatzen badu, arrautza po-

rotsua dela esan nahi du. Beraz, zer gertatuko li-

tzateke zikindutako arrautza bat erosiko bagenu?

Esaterako, gorotz hondarrez edo lumez zikinduta

badago? Nola saldu behar dira arrautzak?

2. ESPERIMENTUA

Arrautzen freskotasuna

Arrautza denboraren poderioz ezaugarriak galtzen

dituen produktu naturala dela esango diegu ikasleei.

Hori egiaztatzeko, oiloek hainbat egunetan jarritako

arrautzak hartu eta litro bat urez betetako ontzi ba-

tean sartuko ditugu. Pixkanaka-pixkanaka gatza botako

diegu (lau koilarakada handi). Hori egin ondoren, ikusiko

dugu arrautza batzuk hondoan geratzen direla eta

beste batzuk ur azalean. Orduan, azalpena emango di-

egu: arrautza freskoenak hondoan geratzen dira, ba-

rruan ez baitute ia airerik; fresko ez dauden arrautzak

aldiz, ur azalean gelditzen dira airea dutelako. Arrau-

tzak ireki, plater batean jarri eta bien artean dauden

aldeak ikusiko ditugu; esate baterako, gorringoa erdian

duten ala ez eta gorringoaren altuera.

ARRAUTZA

KOLOREAK ETA ZAPOREAK (Fitxa 2)

1. ZIKLO

Jarduerari ekiteko, arrautzaren ezaugarriak eta arrautzaz egin daitezkeen

platerak izango ditugu hizpide. Jarraian, bi esperimentu hauek egingo di-

tugu:

* Zuen freskagarriaren errezeta, programako aldizkarian agertzea nahi baduzue, bidali helbide honetara:

Santiago hiribidea, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ

“Kontsumobideko kontsumo prestakuntza ikastetxeetan aldizkaria” adieraziz

Posta elektronikoz ere bidal dezakezue: [email protected]

Page 9: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

9

ORAIN ARGIAGO DAGO

Jarduera horretarako “argi dago?” izeneko aurretiko jarduera hartuko dugu oinarritzat.

Jarduera hartan, ikasleek produktu baterako etiketatik ulertzen ez zituzten datuak idatzi behar zituzten. Orain, tailerraren ondoren, horien esanahia ikasi duten egiaztatuko dute.

3. ZIKLO

ETIKETAK AZTERTZEN (Fitxa 3)

Fitxa 1 erabiliz, ontziratutako produktu batzuk aztertu eta etiketak kategoriaz

kategoria behar bezala dauden ala ez egiaztatuko dute ikasleek.

BERDINAK ETA DESBERDINAK (Fitxa3)

Bi produkturen (Konposizio desberdineko kakao disolbagarri) nutrizio informazioa eta osa-gaien zerrendak aztertu eta galdera batzuk erantzungo dituzte.

Page 10: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

10

Fitxa 2: KOLOREAK ETA ZAPOREAK

Azpian agertzen diren elikagaiak koloreztatu, bakoitzari dagokion kolorea emanez; on-

doren moztu eta kartulina desberdinetan itsatsi, batean berezko koloreak dutenak eta

bestean koloratzailea dutenak.

Zer erabiltzen dute elikagaiei kolorea emateko?

Ba al du zerikusirik elikagaien koloreak zaporearekin?

Page 11: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

11

Fitxa 1: ETIKETAK AZTERTZEN

DERRIGORREZKO DATUAK

1. Produktuaren izena:

2. Osagaien zerrenda:

3. Pisu garbia:

4. Iraungitze data:

5. Kontserbatzeko modua:

6. Enpresaren identifikazioa:

7. Lotea:

8. Jatorria:

9. Nutrizio informazioa

EZINBESTEKOAK EZ DIREN DATUAK

Publizitatea bai / ez

Page 12: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien

12

Fitxa 3: BERDINAK ETA DESBERDINAK

Begiratu bi produktu hauen nutrizio informazioari eta erantzun galdereei.

1. KAKAO DISOLBAGARRIA

NUTRIZIO INFORMAZIOA

Batez besteko balioak 100 g-ko

Energia balioa 376 kcal

Proteinak 4,4 g

Karbono hidratoak 81,2 g

Koipeak 3,5 g

Fosforoa 1 68 mg

Magnesioa 99 mg

Osagaiak: Azukrea, koiperik gabeko kakaoa,

emultzionatzailea (soja lezitina), gatza, landare

koipea, aroma eta kanela.

2. KAKAO DISOLBAGARRIA

NUTRIZIO INFORMAZIOA

Batez besteko balioak 100 g-ko

Energia balioa 361 kcal

Proteinak 6,8 g

Karbono hidratoak78 g

Koipeak 2,4

Kaltzioa 300 mg

Fosforoa 325 mg

Burdina 11,5 mg

Magnesioa 125 mg

Osagaiak: Azukrea, koiperik gabeko kakao hutsa,

zereal-krema, Kola-malteatua (gari-irina, malta-

estraktua, aroma naturala: kola-intxaurraren es-

traktua), zuntza, fosfato bikaltzikoa, aromak, ga-

tza.

Erantzun galdereei:

1. Ba al dago desberdintasunik bi kakaoen energia balioen artean?

2. Zeinek du proteina gehien, karbono hidrato gutxien eta koipe gutxien?

3. Zer dira fosforoa, magnesioa, kaltzioa eta burdina? Zergatik dira beharrezkoak

gure gorputzarentzat?

4. Elikagaien gurpileko zein multzotan sartuko zenuke kakao disolbagarria? Zergatik?

5. Zer osagai berdin dituzte bi kakao horiek?

6. Produktu berdinak ala desberdinak dira?