Etxebizitza gehigarria

16
Guaixeren gehigarria 2015-03-13 Etxebizitza eta eraikuntza Galartxa

description

 

Transcript of Etxebizitza gehigarria

Page 1: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13

Etxebizitza eta eraikuntza

Galartxa

Page 2: Etxebizitza gehigarria

Noiz eta nolatan sortu zenutenLakuntzako denda dotorea?Lopetegi familia-enpresa bat da.Orain bigarren belaunaldia gaudelanean. 2006an denda berritu ge-nuen, merkatuaren eskaerak be-tetzeko, eta seme-alabok errele-boa hartu genuen ilusio eta gogohandiz. Horri esker NafarroakoKomertzio Ganbarako DiseinukoLehehengo Saria lortu genuen eta2010ean edizio guztietako ira-bazleen artean aipamen bereziaeman ziguten.

Zein nobedade edo tendentziaaurki daitezke?Sukaldeetan material berria ate-ra da: entzimera portzelanikoa.Oso propietate onak ditu, gogor-tasun handia eta marratzeareneta urraduraren aurkako erresis-tentzia duelako. Gainera, lodieraeta kolore ezberdinetan eskuratudaiteke. Bestetik, diseinuaren al-detik lur koloreak eramaten diragiro atseginak lortzeko, heldule-kurik gabeko ateak eta linea zu-zenek modan jarraitzen dute.

Berogailuetan produktu berriakatera ahal dira?Bai, asko: aire beroa beste geleta-ra bidaltzeko, erradiadoreak be-rotzeko, pellet berogailuak etaabar. Gero eta potentzia etaerrendimendu handiagoak dau-de. Ohiko erregaien prezioarenigoerarengatik biomasa galdarakugaldu dira merkatuan. Hala ere,gure eskualdean momentuz pe-lleta ez da asko ezarri, egurrezkotximiniak gehiago saltzen dira. Ezdakit herri bakoitzean ematen di-ren egur loteengatik ote den, pre-zioagatik edo ohituragatik, bainamomentuz Sakanan pelletarenaurrean egurra da erregea.

Uste duzu gerora pelleta ezarri-ko dela?Zaila da esatea, uste dut pixkana-ka goraka joango dela, baina he-men kostako da. Pelletak baditubere abantailak, batez ere, egu-rrarekin konparatuz erosotasunaeta garbitasuna. Errendimenduhobea du eta noiz piztu edo itzaliprogramatu daiteke. Baina esanbezala, bertako kultura edo ohi-turengatik edo materia primabertan dugulakoz pentsatzen dutoraingoz egurra gehiago erabili-ko dela.

Zer produktu edo zerbitzueskaintzen duzue?Etxebizitza hornikuntzan oroko-rrean guztia lantzen dugu: sukal-de eta bainu altzariak, tximiniaketa berogailuak, zeramika estal-durak, horma armairuak eta abar.Arlo guztietan aholku eta gestiointegrala eskaintzen dugu, gre-mio desberdinak koordinatuz.Proiektuetan, daukagun atentzioeta mimo guztia jartzen saiatzengara. Gure ustez hori da bezeroakespero duena, bere etxekoproiektuan inplikatzea. Lopete-gin zerbitzu ona ematea duguhelburu.

2 etxebizitza eta eraikuntza

Pelletaren aurreanegurra da erregea

Mikel Lopetegi, Lakuntzako dendan.

Leire eta Mikel Agirre anai-arre-bekin Galartxa Iturgintza-Bero-gintza enpresaren egoitzan el-kartu gara. Haien aita 13 urte zi-tuenetik arlo honetan laneandabil beste batzuendako,1991ean Galartxa sortu arte. Ize-na aitaren jaiotetxetik dator.Orain seme-alabak txanda har-tzeko bidean daude. Gaur egun,krisiaren gorabeherak tartean di-rela, 10 langile ari dira lanean.

Zein arlotan egiten duzue lan?Batez ere iturgintza, berogintzaeta gas instalazioak egiten ditugu,baita haize egokituarenak ere.Bainugeletako altzari eta manpa-rak ere jartzen ditugu, erakusketatxiki bat dugu hemen bertan. Gaur egun bainugelak garrantzihandia hartu du etxeko apainke-tan eta hori dela eta etengabeproduktu berriak ateratzen aridira merkatura. Gero eta gehiagoentzuten ditugu Corian, Durian,Cristalplant… material berri

hauekin edozein modura eraikidezakezu bainuontzi, dutxa pla-ter edo enzimera. Mila aukerasortzen dizkigu material horrekbere malgutasunagatik, gainera,oso garbiak dira material ez po-rotsuak direlako. Horrez gain, iturri termostatikoe-tara digitalizazioa ailegatu da. Gar-bi-garbia da instalazio guztia, pla-ka taktila besterik ez, bi botoirekin.Praktikotasuna bilatzen da gehien.Sakanan aurrekonturen bat egindadaukagu, baina oso-oso berria da.

Berokuntzaren arloan zer egi-ten duzue?Denetatik daukagu, pelleta, gaso-lioa, egurra, gasa, aerotermia…Erregai edo energia gutxi gastatueta etekin ahalik eta altuena izateada lortu nahi dena. Horretarakokondentsazio galdarak jartzen di-ra gasa eta gasoilean. Egurrari da-gokionez gasifikaziozko galdaraedo pailak jartzen dira. Sakananegurrak indar handia dauka, erre-

gai hau lortzeko erraztasuna dau-kagulako eta jendeak horri onuraateratzen dio. Pelleta ere jartzenda, galdara edo estufetan.

Beheko sua probestuz berogintzainstalazio asko egiten dituzue?Bai, gero eta gehiago. Beheko suaizanez gero eta piztuz gero, ener-gia hori etxe osoa berotzekoaprobetxatzea da, paila instala-tuz. Komeni da beste erregai ba-tekin konbinatzea (gasoila, gasa,aerotermia...), etxean ez zaude-nean instalazioak beharra due-nean batetik ez bada bestetikhornitzeko. Elektrizitatearekinegin daiteke maniobra dena: batajaisten bada bestea pizten da, hauda, suak indarra galdu edo itzal-tzen bada galdara martxan jar-tzen da.

Inertzia depositoak aipatzen arizarete, zer dira?Sortzen duzun berotasuna, mo-mentu jakin batean ez baduzu

behar, deposito horretan gordeeta akumulatzen da eta sistemakbehar duenean berreskuratzendu. Autonomia osoa daukazu, no-labait sua piztuta duzunean ezinduzu termostatoarekin kontrola-tu, soberan dagoen bero hori gor-detu egiten da depositu horretan.

Beste sistema berri batzuk aipa-tu dituzue, zeintzuk?Aerotermia, adibidez. Orain ins-talazio bat bukatu berri dugu etaguri behintzat produktu ona iru-ditzen zaigu. Aire egokituarenantzeko aparatua da. Kanpoanjartzen den makinak aireak di-tuen kaloriak, konpresore eta in-terkanbiadore baten bitartez

harrapatzen ditu. Bero hori ba-rruan dagoen generadore baterabideratzen da, eta horrek aska-tzen du instalazioak behar duenenergia. Instalazioak duen kon-tsumo bakarra aparatuek dutengastu elektrikoa da. Hori bai, ha-sierako inbertsioa handia da.Komenigarria izaten da argindartarifa bakoitzaren beharretaraegokitzea.Familia eta etxebizitza bakoitzaezberdinak dira. Hortaz, hobere-na da aztertu eta bakoitzarigehien komeni zaion sistema jar-tzea. Argi dagoena da: munduguztia alde egiten ari dela gasoil,gas eta erregai fosiletatik, alter-natiba merkeagoen bila.

Egurrerako galdarakjartzen dira gehien

LOPETEGI

GALARTXA

Galartxako langilea lanean.

Page 3: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13 3

Noiztik dago Salmen Etxea etanortzuek osatzen duzue?Salmen S.L. orain 40 urte sortu zen.9 lagunez osatutako familia enpre-sa bat da. Sortu zenetik gaur arteetengabe ari gara garatzen, guresektorean erreferente izaten aha-legintzen gara eskaintzen dugunestilo eta gama anitzetan. Gure la-na diseinuan oinarritzen da, baitaberrikuntza etengabean ere. Arre-ta berezia jartzen diogu gure pro-duktuen kalitateari.

Zeintzuk dira bainugeletako ten-dentziak?Epeltasuna, espazio zabala, erla-xazioa, uraren kontrol inteligenteaeta espazioaren pertsonalizazioa.Epeltasuna emateko naturako ele-mentuen presentzia agertzen da:altzarietan zura ikusiko dugu, hor-ma eta zoruen estalduretan ere bai;estalduretan harri naturala etamarmola ere erabiltzen dira. Joeretako bat da tabikerik gabesartzea bainugela logelaren ba-

rruan. Zabaltasunaren sentsazioalortuko dugu horrela, tabikerik ga-beko bainuontzia jarriz, ispilu za-bal eta beirazko bereizle zabale-kin. Uraren kontrol inteligenteari ga-rrantzia ematen zaio, hala, txorro-ta elektronikoen bitartez dutxakoprograma jakin batzuk aukeratuahal izango ditugu. Bainugelako osagarriak dira nor-beraren pertsonalitatea ematekobaliatuko ditugun elementuak,izan ere, aipatu bezala altzariak etazoruak kolore neutroetan oinarri-tzen dira, dekorazioan batasunalortzeko asmoz.

Eta sukaldeko azken joerak?Ergonomia eta funtzionaltasuneanoinarritzen dira egungo sukaldeak.Diseinua formaren eta erabilerarenmenpe egiten da. Eguneroko erabi-leran erosotasuna bilatzen da. Sukalde minimalista lerro garbie-kin. Kolore gama kromatiko epele-ko laminatu lisoak, zurarekin kon-

binatzen dira, baita portzelanazkoentzimera naturalekin zein solidsurface delakoez egindakoekin. Estilo klasikoa modernoarekin uz-tartzen da.

Tximinietan zein joera dago gauregun?Teknologikoki oso berritzaile etamodernoak diren tximiniak gehienbatez. Horiekin batera forma ba-kunekoak, sua ongi erakusten du-tenak eta C02 produkzioan inguru-

menaren jasangarritasuna aldarri-katzen dutenak, birtziklatutakomaterialekin eginak.

Berokuntza sistemetan, zein daSakanarako gaur egun egokiena?Hotzari aurre egiteko beharrezkoada berokuntza, baina etxe guztiekez dute sistema bera behar. Auke-raketan ondoko ezaugarriak hartubehar dira kontuan: etxearen ko-kapena, klimatologia, isolamen-dua, logela kopurua... Sakanan ins-

talatuta dauden berokuntza siste-ma gehienetan gasa edo gasoilaerretzen da. Azken aldian, gero etagehiago jartzen dira egurra eta pe-lleta erretzen duten galdarak.

Zein zerbitzu eskaintzen duzueAltsasuko dendan?Berezoaren beharra eta gustuenaraberako arreta eskaintzen dugu,zaharberritze edo obra berrietanbezeroaren gustuaren arabera ho-bekien egokitzen diren materialakaukeratzeko: estaldura zeramikoa,parkea, zura eta harri naturala,bainugela, sukalde, logela etaegongelako altzariak eta horma-armairuak, baita berokuntza siste-ma ere. Erabakiak hartu eta gero, 3D siste-marekin azterketa egiten dugu,horrela, bezeroak nola gelditukoden ikusteko aukera izango du. Ka-litatezko zerbitzua eskaintzen du-gu prozesu guztian mantentze etafuntzionamendurik hoberena iza-teko.

Gure lana diseinuan oinarritzen da,baita berrikuntza etengabean ere

SALMEN

Salmen Etxeko Irantzu eta Josu Lopetegi.

Page 4: Etxebizitza gehigarria

4 etxebizitza eta eraikuntza

Orleghy Renovables enpresaorain dela 2 urte sortu zen Altsa-sun, eta Andoni eta Iban Azanzaanaiek kudeatzen dute. Bertanenergia berriztagarriak erabil-tzen dituzten berokuntza siste-mak eskaintzen dituzte. Sakananegur ugari dugu; hori dela eta, Or-leghy Renovablesen berezitasu-na da biomasako galdarak es-kaintzen dituztela.

Zer eskaintzen du zuen enpre-sak?Energia berriztagarrietan oina-rritzen diren berokuntza siste-mak eskaintzen ditugu: biomasa,aerotermia, geotermia... Erregaifosilen prezioa igotzen ari zelaikusita, gure apustua energia be-rriztagarrien aldekoa izan da.Gainera, energia hauek ez duteingurumena kaltetzen, erregaifosilek ez bezala.

Zer nolako erantzuna izanduzue 2 urte hauetan?Hasiera guztiak zailak izaten dira,baina guk zortea izan dugu. Gal-dara-ekoizle batzuen errepre-sentazioa hartu genuen hasiera-

tik. Propaganda egiten hasi gi-nen, eta pixkana-pixkanaka be-zeroak interesatzen hasi ziren.Dagoeneko zenbait galdara mun-tatu ditugu.

Nolako galdarak izan dira insta-latu dituzuenak?Biomasa-galdarak; batez ere pe-lleta erretzen dutenak eta egurgasifikaziozkoak.

Zer aholkatuko zenioke etxebi-zitza familiabakar batean bero-gailu sistema berria jarri nahiduen familia bati?Kasu bakoitza banan-banan az-tertu beharra dago. Izan ere, ezda berdina bikote gazte bat edoadinean sartuta dagoena. Egu-rra izateko aukera dutenei go-mendatzen diegu egur gasifika-ziozko galdara jartzea, oso ero-soak direlako. Neguan,berogailua eta ur beroa izateko,egunean behin baino ez da egu-rra bota behar; eta udan, berriz,ur beroa izateko, astean behinbaino ez. Galdara hauek osoerrendimendu ona dute egurgutxi erabiltzen dutelako.

Etxebizitza bloke bateko pisuakberotzeko, zer proposatukozenukete?Tokia baldin badute, etxebizitzabloke handiei biomasa-galdarakjartzea proposatzen zaie, adibi-dez, ezpalekin lan egiten dute-nak. Etxarriko Andra Mari ikasto-la berrian horrelako bi jartzen arigara. Ezpalak gordetzeko silo batbehar dute (kasu honetan 4x4metrokoa da, gutxi gorabehera).Galdarak automatikoki hartzenditu ezpalak.

Badago ezpal hornitzailerik?Bai, gero eta gehiago. Sakananbertan, Etxarrin, Naparpellet du-gu. Pelletekin hasi ziren, bainadagoeneko kalitatezko ezpalakegiten dituzte.

Zenbatekoa da ezpalaren pre-zioa pelletarena eta egurrare-narekin konparatuta?Pelleta da hiruren artean produk-zio prozesurik luzeena duena,eta, hortaz, garestiena. Horrensegidan ezpalak leudeke, 5 cm-koenbor azal zatituak. Merkeena,noski, egurra litzateke. Gainera,

hemen Sakanan herrietan ema-ten diren loteak ditugu, merke-merkeak.

Zeintzuk dira egur gasifikazioz-ko galderen abantailak?Abantaila nagusia da egurra he-men nonahi dugula. Horri gehitubehar zaio gasifikaziozko galda-rak oso erosoak direla. Eguneanbehin bota behar zaio egurra ne-guan. Egurra erre bitartean osotenperatura altua hartzen du,1.000º C. Energia hori akumula-dore batean pilatzen da, egunekoura berotzeko eta etxea berotze-ko. Sua egunero egiten dugunez,oso erraz pizten da: egurra sartueta haizegailua martxan jartzenda. Eguneko 40-50 kg erretzendituzte neguan 250 m2-ko etxe-bizitza batean.

Desabantailak?Hasiera batean egin behar deninbertsioa, baina galdara jarrieta 4-5 urtetan amortizatzen du-

zu egindako inbertsioa. Guk bimarkekin lan egiten dugu: aus-triarra eta bulgariarra. Austria-rrak biomasa galdaratan hobe-renak dira, eta horietako galdaraon batek 9.000 euro balio ditza-ke. Instalazioarekin batera12.000-13.000 euroz ari gara.Bulgariarren kasuan, berriz,8.000-9.000 eurotan gelditu dai-teke guztia. Baina pentsa: gaso-lioan badago jendea urtero2.500-3.000 euro gastatzen di-tuena; beraz egurrarekin oso di-ru gutxirekin berotu dezaketeberen etxea.

Zuk etxean zein duzu?Gurea ez da adibiderik onena, gupisu batean bizi gara, eta gas gal-dara jarrita zuen aurretik. Etxebatean biziko banintz, ordea,egurrezko galdera jarriko nuke,urteko kontsumoa txikia delako.Nire anaia Iban, egur gasifika-ziozko galdara instalatzen ari dabere etxean.

Berriztagarriekinberotu etxea

Andoni eta Iban Azanza, Orleghy Renovablesen nagusiak.

Zoru erradiatzailea instalatzen ari dira Andra Mari ikastolako eraikin berrian. Ezpalak erretzen dituen biomasazko gal-dara instalatuko dute.

ORLEGHY

Page 5: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13 5

Noiztik egiten duzue lan leihoenlanbidean?29 urte daramatzagu leihoenmerkatuan, 1986ko martxoaren19z geroztik.

Zeintzuk dira leihoak aldatzea-ren abantailak?Abantailak asko dira, ugariak.Prezioa eta kalitatea kontuanharturik merkatuko produktu-rik hoberena da. Leiho berriekinaurrezten denari esker eginda-ko inbertsioa amortizatzen daurte gutxiren buruan. Hotzetik,berotik eta zaratatik gehien iso-latzen duen materiala da leihoaetxebizitza batean.

Zein merkaturekin lan egitenduzue?Gure betiko merkatua Euskal He-rria izan da. Orain krisia dela etaFrantzian lan egiten hasi gara.

Leihoa ekoizteko prozesu guztiaEgokin egiten duzue?Alemaniatik jasotzen dugu mate-riala, 6 metrotako perfilak. Perfilhoriek mekanizatzen ditugu, sol-datzen ditugu eta leihoa egitekomuntatzen ditugu.

Nolakoa da produkzio prozesua?Bezeroren etxera joaten gara etaleihoaren neurriak hartzen ditugu.Aurrekontua egiten dugu eta beze-

roari pasatzen diogu. Bezeroakonartzen duenean informatikokitailerrean egokitutako mekanizatuzentrora pasatzen ditugu datuak.

Mekanizatu zentrora perfilak sar-tzen ditugu eta neurrira moztu etamekanizatzen ditu. Ondoren, moz-tutako perfilak soldadoretara bidal-

tzen ditugu eta angelu zuzeneansoldatzen dira. Horrela sortzen dirakoadroak edo markoak. Garbitzekomakinan soldadorako bizarrak gar-bitzen dira eta mahaira ekartzen di-tugu burdineria jartzeko. Hurrengourratsa izaten da markoa eta beira-ren muntatzea. Leihoak pertsianaeramaten badu hori bukaeran jar-tzen zaio. Pertsianen kaxak Egokinekoizten ditugu ere bai. Prozesuari bukaera emateko,Egokiko muntatzaileak joaten di-ra leihoak jartzera. Hala ere, esanbeharra dago prozesua ez delahorrekin bukatzen, izan ere, Ego-kik saldu ondoko zerbitzua es-kaintzen du.

Zer da ESIP?Energia Berriztagarrietan eta Era-ginkortasun Energetikoan espe-zializatuta dagoen enpresa bat da.Bere bezeroei erantzun zehatzakematen dizkio proiektuaren faseguztietan: aurretik egiten den az-terketatik hasita, instalazioan etaondorengo mantentze-lanetanere. Instalatzaileak gara eta gureinstalazioak mantentzen ditugu,baita beste batzuek jarritakoakere. Diru-laguntzen kudeaketazeta tramitazioaz ere arduratzengara. Behar bakoitzarentzat soluziorikhoberena bilatzeko berezko inge-niaritza dugu. Energetikoki eragin-korrak diren soluzioak eskaintzenditugu ondokoetarako: bizitegi-eraikin, etxebizitza independiente,kirol instalazio, industria, hotel edokomertzioetarako.

Zer esparru teknologikotan lanegiten duzue?Energia berriztagarrien arloanpellet, egur eta biomasa galdare-

kin lan egiten dugu. Eguzki ener-gia termikoa eta fotovoltaikoa ereerabiltzen dugu, baita geotermiaeta potentzia baxuko energia eo-likoa ere bai. Alokatu edo saltzeko garaian be-harrezkoa da eraikinak ziurtagirienergetikoa izatea. Ziurtagiriaegiten dugu guk, zerbitzu energe-tikoen arloan. Arlo horretan ere,kontu-ikuskaritza energetikoakegiten ditugu bai erabilera publi-koko eraikinetan (ikastetxeak,egoitzak, udaletxeak, kiroldegiak)bai erabilera pribatukoetan (en-presak, saltokiak, etxebizitzak).Auditoria energetikoak zehaztendigu non eta nola xahutzen ari ga-ren energia, eta erabakiak har-tzen laguntzen digu. Kontu-ikus-

karitza energetikoak energia au-rreztea du helburu. Horrez gain, gas eta gasoil galda-rak instalatzen ditugu, eta etxekogaldera zein galdara industrialenmantentze-lana ere egiten dugu.

Sakanan zein sistema litzatekehoberena?Egur, pellet edo biomasa galdarakegokiak dira etxe-bakarretarako.Horri gehitu dakioke eguzki plakatermikoa. Konbinazio hori oso in-teresgarria da, udan ur beroa do-an izango dugulako. Instalaziora-ko espazioa izatea komeni da ga-rajean. Ur bero asko kontsumitzen dutenespazioetarako, hala nola, kanpin,industria, kiroldegi, hotel edo lan-

da-etxeetarako eguzki plaka ter-mikoak jartzea oso interesgarriada, izan ere, gehien kontsumitzenda erradiazio aldi hoberenetan. Eguzki energia fotovoltaikoa au-kera ona da argindarra iristen ezden lekuetarako, hala nola, borda,baserri, baratzeko txabola, etxal-de eta abarretarako. Urte guztianzehar energia izango dugu eta ezdugu erabili behar izango gasoliogeneradore zaratatsurik.

Animaliak hazteko, etxaldearengune bat berotzea komeni dene-an, pellet, egurra edo biomasara-ko galdara jartzea aukera hobere-na izan daiteke, gasolioa bainomerkeagoa eta garbiagoa delako. 0 km-an energiaz hornitzekodugun edozein aukera (eguz-kia, haizea, egurra, ezpalak...)aukerarik interesgarria da eko-nomia, gizarte eta ingurumena-ren ikuspuntutik.

Leihoa da gehien isolatzen duena

Egokiko langilea leihoa ekoizten.

EGOKI

ESIP

Esip-eko Cristina Val eta Jose Javier Manjon.

Eguzki plaka fotovoltaikoenbitartez, ur beroa doan

Page 6: Etxebizitza gehigarria

2003ko otsailean zabaldu zituenateak Decoven Navarrak, bainalantegi berria ireki aurretik 12 ur-teko esperientzia zuten sortzai-leek PVCarekin lanean. Hasierabatean 58 seriearekin lan egitenzuten, orain, berriz, 70 serieare-kin. Bigarren honek askoz gehia-go isolatzen du, 4 kamara izanbeharrean 5 dituelako.Fermin Cantero, Dekoven Nava-rra Carpinteria de PVC enpresakoburuarekin hitz egin dugu, etaleihoen inguruko hainbat argibi-de eman dizkigu.

Zeintzuk dira PVCaren abantai-lak?Garrantzitsuena da isolamendutermiko eta akustiko ona ematendigula. Horrez gain, perfila ez dakondentsatzen eta leihoa ukitze-an beti epel dago. Ez du mante-nurik behar: zapi busti batekingarbitu daiteke berriak balira be-zala uzteko. PVCaren iraupenaoso luzea da eta natura errespe-tatzen du.

Pertsiana jarri ala ez, batzuetanzalantza izaten dugu.Isolamendu ona lor dezakegu

pertsiana jarrita? Pertsianarik ez duten leihoakhermetikoagoak dira. Hala ere,

pertsiana gordetzeko kaxa on batjartzen bada, pare-parean leude-ke pertsianarik gabeko eta per-tsianadun leihoak. Barrukoa kan-poko aire hotzetik ongi isolatukoduen kaxa jartzea da gakoa. 1,3-1,2ko isolamendua ematen duenleihoa jartzen ari bagara, isola-mendu maila hori ematen duenkaxa jarri beharko dugu.

Diru-laguntzak nahikoak otedira?Ez, ez dira nahikoak. Dagoen di-ru-laguntza bakarra da etxebizi-tza zaharberritzeagatik Nafarro-ako Gobernuak ematen duena.Garai batean baldintzak malgua-goak ziren, baina orain gogortudira. Lehen etxebizitzek 14 urte

baino gehiago izan behar zituz-ten, eta inbertsioa 4.000 eurokoizan behar zen. Orain, berriz, 25urte baino zaharragoko etxebizi-tzak izan behar dira, eta egitenden inbertsioa, berriz, 6.000 eu-rotik gorakoa (BEZa kanpo). Horidela eta, oso pertsona gutxi iris-ten da aurrekontu horretaraleihoekin bakarrik. Aurretik Leihoen Renove modu-ko plan bat egin zuten, eta horioso ona izan zen gure sektorea-rendako, diru-laguntzak egonezgero jendea animatzen baita be-rrikuntzak egitera. Baina lau urtedira Renove planik egiten ez dela.

Zeintzuk dira leihoak aldatzeakdakartzan abantailak?Asko. Energia aurrezteko aukeraematen digu: beira onak jarriz ge-ro ez dugu berorik alferrik xahu-tuko, eta epelago egongo garaetxean. Gainera, akustikoki isola-tuago egongo gara. Horrez gain,elementu dekoratiboa da ere,

etxea barrutik eta kanpotik berri-tzeko aukera ematen baitigu.

Nolakoa izaten da prozesua?Bezeroaren deia jaso eta gero,leiho guztiak neurtzera joatengara, eta aurrekontua prestatzendugu. Bezeroak baiezkoa ematendigunean 15 eguneko epea ema-ten ari gara. Lau leiho izatekotanegun bakarrean egiten dugu. 6izatekotan egun bat eta erdi be-harko genituzke instalatzeko. Gu-re aurrekontuan erremate guz-tiak sartzen dira. Bezeroari mar-gotzea baino ez litzaiokegeldituko.

Zein merkaturekin lan egitenduzue?Gehien batean leihoak jartzenditugu, baina baita ateak ere.Etxeko aterpeak ixten ditugu,eta dendetako erakusleihoakjartzen ditugu. Orokorrean par-tikularrendako eta profesiona-lendako lan egiten dugu.

6 etxebizitza eta eraikuntza

Leihoak: isolatzaile onak Egunetik egunera gero eta hermetikoagoak dira jartzen diren leiho-ak. Helburua da gero eta isolatzaile hobeak izatea, horrexegatik per-filen zabalera handituz joan da azken boladan. Hala ere, perfila bei-ra bezain garrantzitsua da. Izan ere, leihoaren %80 beira da eta per-fila %20 baino ez. Hori dela eta, ongi isolatzen duen beira aukeratubeharra dago. Gehien jartzen direnak hauexek dira: kamara dutenbeira dobleak. Horrez gain beste aukera batzuk ere badaude: emisiogutxikoa, akustikoa eta eguzki izpi kontrolekoa.

Kolore eta testura aukera zabalaPVCaren munduan asko hobetu da kolore eta testuren imitazioa.Egur-imitazioa, adibidez, askoz hobea da orain: PVC zati guztiek ezdituzte marrazki berdin-berdinak, eta zuraren korapiloak oso ongiimitatzen dituzte. Hori dela eta, 10 m-ko distantziara zaila da ezber-dintzea leiho bat zurezkoa ala PVCzkoa den. Koloreen inguruan oso eskaintza zabala dago gaur egun: bai egurimitazioetan nola kolore lakatuetan. Koloreen seriearekin oso pozikdaude Decovenen. Oinarrizko 13 kolore daude modu onean, baina,nahi izanez gero, posible da 200 koloreen artean aukeratzea.

Leiho on batekaurrezteko aukeraematen digu

DEKOVEN

Page 7: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13 7

Sukaldea muntatu aurretik,antolamendua zehaztu behar dalehenik. Baloratu beharko duguzenbateko espazioa dugun, etazer nolako beharrak ditugunmementoan eta zein izan ditza-kegun etorkizunean. Muntatzendugun sukaldearekin asmatzenbadugu, lana modu erosoan egin-

go dugu, denbora eta esfortzuaaurreztuz.

Forma eta neurriakontuan hartuz

Sukaldearen banaketa egitekoorduan bi elementu izan beharditugu kontuan: gelaren forma eta

neurria. Uhartea duten sukalde-ak asko gustatu arren, espazio txi-kia badugu ezinezkoa izango zai-gu uharte bat jartzea gure sukal-dean. Baina planifikazio on bategiten badugu bazter guztieimamia atera diezaiekegu, etaespazioa handiagoa dela iruditu-ko zaigu.

Lanerako triangelua

Sukalde guztietan ezin izangodugu aplikatu, baina lan-trian-gelua aplikatu daitekeeneanhorren alde egitea gomendatzendute adituek. Su plakak, harras-kak eta hozkailuak euren arte-an lan-triangelua osatzen dute.

Hiru elementu horien bueltanegiten ditugu sukaldeko joan-etorri gehienak. Hori dela eta,hirurak elkarrengandik gertubaldin badaude, erraz eta arinarituko gara lanean. 90 cm-kodistantziara egotea da onena:elkarrengandik ez urrutiegi eztagertuegi ere.

Hamarreko sukaldeaSukaldearekin asmatzeko zenbaitgidalerroEtxebizitza bat erosterakoan altzariz etaetxetresna elektrikoz hornitzen dugunlehenengo espazioa izaten da sukaldea. Giroatsegina, erabilgarria eta polita lortzekohainbat gomendio aurkituko duzu ondorengolerroetan. Planifikazio on bat egiten badugubazter guztiei mamia atera diezaiekegu, etaespazioa handiagoa dela irudituko zaigu.

Page 8: Etxebizitza gehigarria

Banaketamotak

Altzarien formaren araberahainbat banaketamota egin ditza-kegu: lerroan, «L»edo «U» forme-tan, uhartean edoparaleloan

Espazio gutxi dagoen sukalde-etan aukera egokia da altza-riak lerrokatzea. Altzariak, elek-tratresnak eta biltegiratze espa-zioak lerroan kokatzen dira.Eredu honetan ezin da lan-trian-gelurik aplikatu. Espazio handietarako U for-mako banaketa gomendatzendute adituek. Banaketa horioso erosoa da: biltegiratzeespazioa handiak ditu, etaguztia elkarrengandik gertudago. Uhartea duten sukalde-ak funtzional eta estetikoakizaten dira. Lanerako espazioasko eskaintzen dute, eta bil-tegi asko izaten dituzte. Halaere, uhartea behar bezalanabarmentzeko, espazio han-dia behar du inguruan. Sukalde txikietarako ego-kiak dira L forman lerroka-tutako altzariak, baita jange-la eta sukaldea batera dutenespazioetarako ere bai. Biparetetan lerrokatutako altza-riak angelu batean elkartuzgero oso ongi aprobetxatzen daaltzarien espazioa: biltegira-ko espazio zabala izango dugubaita gainazal zabalak ere lanaeroso egiteko. Paraleloan antolatutako sukal-dea izatea ametsa da batzuen-dako: sukaldari profesionalenmoduko sukaldea. Lan-triange-lua ongi planteatu daiteke: pla-ka eta harraska paretari lerro-tuta kokatuko ditugu eta, horrenparean, biltegiak eta elektratres-nak. Banaketa hau ez da egokiasukalde estuetarako.

8 etxebizitza eta eraikuntza

Sukaldearen koloreaobrarik gabe aldatuKoloreek gure zirraretan eragi-ten dute, eta argitasun, zabalta-sun, epeltasun eta bizitasun sen-tsazioak sorrarazten dizkigute.Zure sukaldea obrarik gabe itxu-raldatu nahi baduzu, kolorea al-datzea gomendatzen dizugu.Hainbat aukera daukazu espaziohorren tonalitateak aldatzeko,merkeagotik hasi eta garestiago-etara. Hala ere, ez duzu diru han-dirik behar izango etxeko sukal-deari aire berri bat emateko. Ho-na hemen zenbait ideia:

HormakLehenengo aukera merkeena da:margotzea. Zeramikazko estal-duretarako pintura berezia esku-ra dezakegu: pintura plastikoakedo esmalteak. Hormak margo-tzeko espresuki prestatutakomargoek hezetasunari aurre egi-teko disolbatzaileak dituzte, etaerraz garbitzeko aukera ematendute. Gainerako margoekin beza-la margotzen da, baina margotueta gero baldosen arteko tartea

errotuladore berezi batekin erre-pasatu beharra dago. Igeltsuzkopareta badugu, ordea, errazagoaizango da itxura aldatzea. Kolo-rea aukeratu eta margotu bainoez dugu egin behar.

Margoaz aparteko beste aukerabat da binilozko papera hautatzea.Aukera ona da hainbat motatakoefektu, kolore eta bukaerak eskain-tzen dituelako (zuraren imitazioa,adibidez). Eta prezioa ez da osogarestia. Eskura dugun beste auke-ra bat da binilozko zerrenda apain-garria. Gustuko duzu alturan itsa-tsi, eta sukaldeari aire berria eman-go diozu. Hainbat diseinu etamarrazki daude merkatuan.

Paper pintatuarekin hormen itxu-ra alda dezakezu. Baina, gogoratu,tenperatura altuari aurre egitekogai izan beharko da. Izan ere, sukal-datzen dugunean lurrinak etazipriztinak isurtzen dira.

LurraSukaldeko lurra aldatzea ustebaino errazagoa izan daiteke. Ez

dugu zertan obrarik egin. Auke-retako bat da lehorreko zeramikajartzea, beheko zorua kendu ga-be. Laminatutako parketa jartzeabezalakoa izango da. Beste aukera bat da binilozko zo-rua jartzea. Binilozko lurretanzeramika, zur, zementu edo meta-lezko imitazioak ditugu eskura.Itsasten den lamina bat jartzeada, eta ez da oso garestia.

AltzariakBinilozko papera oso aukeraegokia da sukaldeko altzariakitxuraldatzeko. Lamina itsasko-rrak jartzen errazak dira, etaneurrira moztu daitezke. Altza-rien ateak forratuz itxura berriaeman diezaiokegu gure sukalde-ari. Esan bezala, hainbat itxura-ko biniloak aurkituko ditugu,kolore anitzetakoak, modernoe-netik hasita klasikoenetara: la-katuak, mateak, zur edo metalimitazioak...

Beste aukera bat da guztia eral-datu beharrean detaile txiki bat

paratzea. Zenbait elementu ordez-katzea, hala nola, tiraderak. Bes-tela, marrazki originalak dituztenbiniloak daude, sukalderako osoegokiak diren marrazkiz osatuak.Horietako marrazki bat paretanjartzearekin edo armairuren bate-an jartzearekin itxura berria emandiezaiokegu gure sukaldeari.

OsagarriakOihalen bitartez giro berriaeman diezaiokegu sukaldeari.Mahai-oihal, errezela, eskuzapiedo manoplak behar-beharrezko-ak dira sukaldean. Beste kolorebatekoak jarriz gero, itxura be-rria emango diogu etxeko txokohoni.

Horrez gain, badira sukaldeanfalta ez diren elementuak ere; halanola, gatz-ontzia, kafetera, azu-kre-ontzia... Horiek aldatuz gero,kolore bizi edo neutroagokoakaukeratzen baditugu, aldaketasumatuko dugu. Erlojua eta koa-droen aldaketarekin ere efektuberriak lor ditzakegu.

Page 9: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13 9

Orain dela 7 urte sortu zuen bereenpresa Javier Malo altsasuarrak:Decoraciones Zuntaipe. Aurretik10 urteko esperientzia zuen mar-gogintzaren sektorean.

Esan dezakegu eraikuntzarenkrisiarekin batera egin duela Deco-raciones Zuntaipe enpresak bereibilbidearen zatirik handiena, bai-na guztia ez da txarra izan. Auto-nomo jarri eta berehala zorte onaizan zuen, lan asko sortu zitzaion.Hasi berritan eraikuntza sektoreagorenean zegoen eta bat-batean 6hilabeterako lana lortu zuen. Ondo-ren gertatu da beherakada, bainapozik dago, denbora tarte honetanez delako gelditu eta lanean jarrai-tzen duelako.

Negua da lan gutxien egiten duengaraia. “Adineko jendeak pentsa-tzen du margotuz gero leihoak ire-ki behar direla, eta beraz, jendeaknahiago izaten du udaberritik udaz-ken bitartean margotzea etxea”.Maloren iritziz, ordea, hori ez dazertan horrela izan: “gaur egunmargoak hobeak dira, usain hobeadute, azkarrago lehortzen dira etaez dute buruko minik ematen. Osoerosoak dira orain margoak.Neguan edozein etxe 18-20 gradu-tan egoten da, eta horri esker ordu-betean lehortzen da guztia” azal-du digu Malok.

Bezero mota asko ditu, bainabereziki etxekoandreentzat lan egi-ten du. Eta egia esan lan hori egi-tea oso gustokoa du. Nahiago duirudimena jarriz etxebizitza batmargotu, etxebizitza bloke bat pis-tola txuriarekin margotzea baino.Hasieratik bukaeraraino prozesuguztiaz arduratzen da, altzariakmugitu eta plastikoarekin estali..margotu eta guztia garbitu. Etxebarruez gain, fatxadak ere margo-tzen ditu.

“Zuk esaidazu zer nahi duzun etanik nahi dudan bezala margotukodut” leloa oso gustokoa du. Lanaegiteko orduan, berezoaren nahiaeta joera kontuan hartzen du

Malok. Lehenik eta behin begira-tzen du altzaririk dagoen, altza-riek baldintzatzen dute kolorea”.

Dekorazio joerakJoeran dauden koloreak berdea etaurdina dira, tonalitate guztietan:energia asko duten berde eta urdiniluneetatik hasita, erlajazioa sor-tzeko gai diren kolore leunetarai-no. Malok oso gustokoa duen kon-binazioak boladan jarraitzen du:txuria eta beltza, grisaren gamaguztiarekin. “Nire iritziz, konbina-ziorik elegante eta minimalistenada beltza, txuria eta grisaren gamaguztia”.

Egungo beste joera bat da etxe-bizitzei estilo industriala ematea:altzairuzko altzariak jarriz, taki-lla metalikoak, adibidez. Vintageestiloa ere boladan dago, papermargotuekin eta kolore apalekin.Eta Feng Shui estiloa ere asko era-biltzen da: horren helburua daenergia orekatzea osasuna bila-tzeko eta bertan bizi diren pertso-nen zoriona erakartzeko.

Garai batean kolore askorekinmargotzen ziren etxeak, gela baturdin, bestea laranja.... Gaur egun,berriz, etxe guztia kolore unifor-me batekin margotzen da, txuriurratua, marfil edo grisa, gehienbatez, eta ondoren zenbait hormanabarmentzen dira: gorriz, papermargotuarekin, beltzarekin... bai-na etxebizitza guztiari linea batematen zaio, oreka bilatuz.

Malok askotan kontrasterik han-diena bilatzen du: horma guztiaktxuri urratuarekin margotzea, etakolore metalikoekin zaharberritu-tako altzariak sartzea, adibidez:altzairuzko margoarekin margotu-tako altzari zaharrak, kolore bel-tzarekin zaharkituta. Beste kon-traste mota bat da kontrasterik txi-kiena bilatzea, adibidez: beltzezmargotutako pareta mate batean,margo dizdiratsuekin margotuta-ko altzari beltza jartzea. Satinatuaeta matearen arteko ñabarduraknabarmentzen dira, baina biekkolore lerro bera dute, oso ongiuztartzen dira biak eta oso politagelditzen da. Horma txuri bateanaltzari txuri bat jartzen duguneanbezalaxe, adibidez.

Margogintzan buru-belarri

1991az geroztik, margogintzaneta dekorazioan aritu da laneanJavier Zelaia. Gazte-gazte hasizen, 17 urterekin eta, geroztikalorreko hainbat enpresatan ibilida lanean. Azken 24 urteotanmargo lan asko egin ditu eta es-perientzia da bere curriculumekoatalik zabalena. Etxearen barne-aldeak eta fatxadak bietan ari-tzen da buru-belarri Javier Ze-laia. Eskaiola lanak zein pladu-rrezko sabai eta horma faltsuakjartzen ere aditua da altsasuarra. Javier Zelaia Garziak 2014an sor-tu zuen bere enpresa. 2013Anlangabezian egon eta gero hartuzuen autoenpleguaren aldekoerabakia. Momentuz bera baka-rrik aritzen da lanean.

Zer zerbitzu eskaintzen duzu?Etxe barruko pintura lanak egitenditut, etxe zaharberritzeak, etxe-barruak hainbat dekorazio efek-tuekin dekoratzen ditut eta fa-txaden zaharberritzeak eta kan-poko margo lanak egiten ditut.Eskaiolazko dekorazio atalak ko-lokatzen ditut. Hezetasunarenkontrako tratamenduak egiten

ditut. Eta zurezko eta metalezkogainazalak babesten ditut.

Gehien batez, norendako ari-tzen zara lanean?Zaharberritzetan ari naiz gehienbatez lanean, partikularrendako,izan ere, obra berrien eraikuntzaez dago momenturik onenean.Ongi funtzionatzen duen bestealorra da aseguru-etxeena. Ur-ihesek sortutako kalteen kon-ponketak, itsusurak... eta abar.

Zeintzuk dira etxe barnealdekodekorazioaren azken joerak?Gotelea, dagoeneko, ez da erabil-tzen. Paper pintatua, berriz, bai.Indar handiz bueltatu da, kalitatehandiko materialetan eta diseinuberriekin. Koloreei dagokioneztono neutroak dira oinarri-oina-rrian erabiltzen direnak (grisa,beix, baita txuria ere bai) ondo-ren kolore deiagarriagoekin kon-binatzen dira etxebizitzaren zen-bait atal nabarmentzeko. Kanpoko fatxadetan antzekogauza gertatzen da, tonu pasteleta grisak kolore biziagoekinkonbinatzen dira.

Barneko etakanpokomargo lanak

Txuri eta beltza eta paretaren mozketa asimetrikoa.

2 dimentsioko lanak JavierMalok margotzen ditu, bainabezeroren batek erliebea bila-tzen duenean Iker Uriberekin ari-tzen da lankidetzan. Berarekinbatera, 3 dimentsioko efektuaemateko gai dira, alaitasuna edotristura islatzeko gai.

ZUNTAIPE

J.ZELAIA

Page 10: Etxebizitza gehigarria

Feliciano Flores eta Juanki Orella-na Lurgoien Isolamenduak enpre-sako kideak dira. Enpresa orain 13urte sortu zuen Felicianok. Hamar-kada pasa horretan lan asko egin-dakoa da pladurraren lanbidean.Orain eskaintza zabaldu dute etapladurreko pareta eta sabaiak jar-tzeaz gain, isolamenduaren lanbi-dean ere sartu dira hormen artekointsuflatze sistemarekin. Sistemahonek eraginkortasun energetikoahobetzea du helburu, gure etxebi-zitzak hotzetik eta berotik hobekibabestea.

Lanean hasi aurretik hainbatarlotako prestakuntza jaso duteLurgoien enpresako kideek:isolamendu produktu bakoitzera-ko formazioa jaso zuten, eta,horren ondorioz, isolatzailehomologatuak dira sistemahorietan.

Lanari heldu aurretik, etxebizi-tzaren azterketa termografikoaegiten dute. Beroa nondik joatenden aztertzen dute kamaratermografiko baten bitartez.

Ekintzaileak pozik daudelortutako emaitzekin eta gureeskualdean horrelako zerbitzu

berri bat eskaintzearekin, izanere, beraiek bat egiten dute“Sakanan lan eta bizi” leloarekin.

Zer da eskaintzen duzuena?Orain dela gutxira arte isolamendugutxirekin eraikitzen ziren etxebi-zitzak. Horren ondorioz hozbero-tik oso babes gutxi zuten gureetxebizitzek. Horri gehitu beharzaio erregaien prezioa asko igo de-la. Guk eskaintzen dugun sistema-rekin, berriz, arazo hori zerbaitkonpon daiteke. Gure sistemaren bitartez lortzendugu etxebizitzaren isolamenduahobetzea: eraikinaren kanpoko etabarruko paretaren tartean (“tabi-que tambor” izenekoa) zelulosaedo artile minerala intsuflatuz. Ho-rri esker faktura energetikoan diruasko aurrez daiteke.

Isolatzeko zer material erabiltzenduzue?Hainbat aukera dago, bainagehien erabiltzen direnak dira:zelulosa, artile minerala eta ha-rri-artilea. Zulo txiki batzuk egi-ten dira paretan isolatzailea in-tsuflatzeko.

Horrelako lana egin eta gero zeinda emaitza?Erosotasun termikoa, etxe barrukoberotasuna handitzen da, eta, ho-rren ondorioz, aurrezkia lortzen daberokuntzan eta haize girotuan;hezetasun maila murrizten da etaakustikoki ere hobeki isolatzen daetxebizitza. Hitz batean esanda,etxearen balioa handitzen da.

Zeintzuk dira sistema honenabantailak?Oso sistema erosoa da, azkarra etagarbia. Egun bakarrean etxe guztiaegiten dugu, hasieratik bukaerarai-no. Fatxadatik zein etxe barrutikegin daiteke. Fatxada dagoen bezalagelditzen da eta etxebizitzan ez daespazio erabilgarririk galtzen. Gai-nera, sistema merkea da, 1.200 euroingururekin egin daiteke.

Nola ziurtatzen duzue funtziona-tuko duela?

Horretarako argazki kamara ter-mografikoa dugu. Horri esker ikus-ten dugu nondik ateratzen den be-roa. Lana egin aurretik eta ondorenateratzen ditugu argazkiak etxebi-zitza ongi isolatuta gelditu delaziurtatzeko.

Edozein etxetan aplikatu daitekesistema hau?Ez, aire kamara bat egon beharkoda, bestela ezin da. Gutxienez 4-5cm-ko kamara behar da. Hormenarteko tartea zenbat eta zabala-goa, hobe, isolamendua handiagoaizango delako.

Pladurra ere jartzen duzue isola-mendua hobetzeko ezta?Horrelakoetan zenbateko isola-mendua jartzen duzue?5-6 cm-koa, eta lekuaren araberahandiagoa ere jartzen dugu. Una-munoren denda berrian, esatera-ko, 20 cm-ko isolamendua jarri du-

gu eta oso emaitza ona izan dute.Epeltasun handia dute egunean di-ru gutxirengatik.

Zein da sistemarik hoberena?Obra egin nahi ez izatekotan, gureasistemarik hoberena da. Badaudebeste sistema batzuk baina inber-tsio handia eskatzen dute, baita bi-zilagun guztiak ados jartzea. Intsu-flatzeko sistemarekin ez da horre-lakorik behar.

Isolamendua hobetzeko diru-laguntzarik badago?Bai, zerbait badago, IDAEkoakdaude, baina gure ustez ez da nahi-koa. Beste autonomia erkidegoe-tan diru-laguntza bereziak daudeeta jende asko ari da animatzen.Nafarroan berriz, ez dago horrela-ko diru-laguntza berezirik. Zahar-berritzeko diru-laguntzetan eresar daiteke, baina baldintzak betebehar dira.

10 etxebizitza eta eraikuntza

Etxebizitzak hotzetik eta berotikhobeki babestea helburu

Argazki termografiko honetan argi eta garbi azaltzen da etxeko berotasunaknondik egiten duen ihes.

LURGOIEN

Page 11: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13 11

Erkuden Mazkiaran arkitektu tek-nikoak eman dizkigu sistemahorren xehetasunak: eraikinarenkanpoko aldean isolamendu xaflakparatzen dira, etxe barruko beroabarruan gordetzeko. Sistemahorren bitartez etxebizitzak bero-

ago mantentzen dira eta, horriesker, erragaia aurreztu eta dirugutxiagorekin bero mantentzenda etxebizitza. Halaber, gure herrie-tako kaleen paisaia hobetzeko etaberritzeko modu bat da.

Horretarako, 8 cm edo gehiago-ko lodierako xaflak jartzen diraeraikinaren kanpoko aldean, polies-tireno hedatuko xaflak, hain zuzen

ere. 12 cm-ko tako batzuen bitartezfinkatzen dira eta horren gainetikmortero itsaskorraren zenbait geru-za jartzen dira, poliestirenoa babes-teko, baita beira-zuntz sare bat, guz-tiari eutsiko dioena. Eta fatxadaribukaera emateko, koloreko morte-ro geruza bat ematen zaio.

Poliestireno hedatua da sistemahorren materialik garrantzitsue-

na; hori da benetako isolatzailea.Zenbat eta lodiagoa jarri, orduaneta isolatuago eta babestuago egon-go da etxebizitza. Gurean, norma-lean, 8 cm-ko lodierakoa jartzen da,argitu du Erkuden Mazkiaranek.“Oso garrantzitsua da zubi termi-ko lanak egiten duten habe eta for-jatuak ongi babestea, izan ere,horietatik transmititzen da kale-ko hotza”.

Diru-laguntzakIsolamendua hobetzeko %30ekodiru-laguntzak jasotzeko auke-ra dago. Nafarroako Gobernuak

ematen ditu diru-laguntzak bai-na IDAEren (Instituto para ladiversificación y el ahorro de laEnergía) bitartez ere diru-lagun-tzak jasotzeko aukera dagoelaazaldu digu Erkuden Mazkiara-nek: “1979. urtea aurretik erai-kitako etxebitzak isolamendurikgabe eraikitzen ziren eta, horre-gatik, Nafarroako Gobernuakdiruz laguntzen ditu kasuhoriek. Hala ere, urte horrenondotik eraikitako etxebizitzekere diru-laguntza politak jasoditzakete IDAEtik: egindakoinbertsioaren %30ko diru-lagun-tzak, etxebizitza bakoitzak 3.000euroko gehienekoarekin. Diru-laguntzak eskuratzeko, bi bal-dintza bete behar dira: eginda-ko hobekuntzarekin energiaziurtagiriaren kokapena hobe-tzea (letra bat gora egin beharda gutxienez) eta eraikinaren%70 etxebizitzak izatea.

Kanpoaldeko isolamenduahobetzeko sistema: SATEEuropako herrialde

hotzetan aspaldi ari

dira etxebizitzen

kanpoko isolamen-

dua hobetzen. Alema-

nian, esaterako, as-

paldi ari dira SATE

(sistema de aisla-

miento exterior) sis-

tema jartzen. Gurera

ere poliki-poliki ari

da iristen. Altsasuko

plazan, adibidez, be-

rriki berritu dute

etxebizitza bloke ba-

ten fatxada sistema

horrekin, eta auzoki-

deak oso pozik daude

emaitzekin. Etxea

epelago dute, berota-

suna gauez 2-3 gra-

duz mantentzen da,

eta, horrez gain, soi-

nu aldetik ere zerbait

isolatzea lortu dute,

zarata gutxiago en-

tzuten dute orain.

Obra egin aurretik etxebizitzetako berotasuna kanpora ateratzen zela erakusten du argazki termografikoak. Obra egin eta gero, berriz, berotasuna ez da kanporatzen.

Horrelako tratamendua eman diote Altsasuko Foru plazan dagoen etxeari. Berta-ko bizilagunek erosatasunean irabazi dute eta oso pozik daude emaitzarekin.

ERKUDEN MAZKIARAN

Page 12: Etxebizitza gehigarria

Etxeko aseguruak

oinarrizko estaldu-

rak izan behar ditu,

baina komenigarria

da etxetresna elek-

trikoak eta gailu

elektronikoak es-

taltzea. Hau da, gu-

retako balioa duena

aseguratu beharko

genuke, ez azpitik, ez

gainetik

Alabaren logelan itaxurak sortudirela, etxetresna elektrikoamatxuratu dela... horrelako ezus-teko bat gertatzen zaigunean etxe-ko aseguruaz gogoratzen gara,eta aseguru-etxera jotzen duguarazoa konpontzeko gastua arin-duko digun laguntza bila. Bainaaskotan gertatzen da, aseguru-etxearekin hitz egin eta gero, ger-tatutako kaltea ez dagoela gurepolizan jasoa eta, horren ondorioz,ez dutela bere gain hartzen ara-zoaren konponketa. Jasotakoerantzunarekin zapuztuta geldi-tzen gara, baina nahigabea har-tu eta gero, komenigarria da azter-tzea arazoa non dagoen aseguruegokia hartu ez dugulako, etaestaldurak aztertu ez ditugulako.Beraz, hori ez gertatzeko tentuzaztertu behar ditugu etxeko ase-guruaren estaldura xehe eta oro-korrak.

Legeak esaten du kontratu batekbalioa izateko, baldintza guztiakidatziz eman behar dizkigutela etaguk idatziz onartu behar ditugu-la. Baina praktikan hori ez da ger-tatzen, eta askotan ez dakigu zerari garen sinatzen. Hori dela eta,kontsumitzaileren bulegoko tek-nikariek aholkatzen dute baldin-tza partikularrez gain, baldintzaorokorrak xehe-xehe aztertzea

kontratua sinatu aurretik. Letratxikia ongi irakurri behar dugu,eta klausula korapilatsuen aurre-an informazioa eskatzea gomen-datzen dute.

Nola erabili beharkogenuke etxekoasegurua?Etxeko aseguruek orokorrean 30estaldura baino gehiago eskain-tzen dituzte. Horiek zeintzuk direnongi aztertu beharko dugu, izanere, akaso batzuk soberan izangoditugu eta beste batzuk sartubeharrean izango gara. Ezinbes-tekoa erantzukizun zibila izangolitzateke. Hortik aurrera, nahidena kontratatu daiteke: sutea,lapurreta, kristalen haustura,urak sortutako kaltea eta abar.

Gure etxeko arris-

kuak identiFikatu eta

baloratu beharko ge-

nituzke aseguru etxe-

ra joan aurretik: edu-

kia eta edukitzailea

bereizirik. Eta poliza

sinatu aurretik oso

komenigarria da ongi

aztertzea aseguru-

etxeak nola jokatuko

duen zerbait gertatuz

gero: zein kasutan or-

daindu duen eta zein

kasutan ez, eta, or-

daintzekotan, zenbat

ordainduko duen. Si-

natu aurretik ongi ja-

kin behar dugu zer ari

garen kontratatzen.

Hori guztia jakin eta

gero, errazago har-

tuko dugu aseguru-

etxe baten edo beste-

aren eskaintza

Eska itzazu aseguru-kontratua-ren aldaketa eta eransketa guz-ti-guztiak idatziz. Kontratua sina-tu ondoren ez onartu aldebaka-rreko aldaketarik zure kalterakobada.

Egiazta ezazu ordaindukoduzun priman erantzukizun zibi-la sartua dagoela (ondo merezidu kontratatzea). Argitu, ordain-keta zatika egitekotan, gehiagoordaindu behar duzun; baitakomisio, tasa edo zergarikordaindu behar den ere.

Kontrata itzazu estaldurakzeure premien arabera, ez baiti-ra berdinak etxea zurea deneanedo errentan hartu duzunean.Alokairuan bizi bazara, asegu-ra ezazu edukia bakarrik; edu-

kitzailea jabearen kontua da.Etxea zurea duzunean, berriz,biak egitea komeni zaizu.

Azaldu kontratuan zureondasun baliotsu guztiak:bitxiak, larruak, artelanak etaantzinako altzariak. Aipamenhorrek poliza garestitu bai,baina lapurreta edo bestelakoezbeharrik jazotzekotan, gal-dutakoa berreskuratzen lagun-duko dizu.

Poliza sinatu ondoren baliobereziko ondasunik erostenbaduzu, jakinaraz iezaiozu kon-painiari, eskuratu berri hori ereaseguraturik egon dadin.

Gorde zure etxeko altzari etabestelakoen faktura guztiak.Ezbeharrik gertatzen bada, onda-

sunak zureak direla eta hainbes-te kostatu zaizkizula frogatzekobalioko dizute.

Begira arretaz kontserbaziotxarraren ondoriozko kalteak.Ezbeharra zure utzikeriaga-tik gertatu bada, baliteke ase-guratzaileak ordaintzeari ukoegitea.

Bete itzazu aseguratzaileariezbeharraren berri emateko epe-ak eta formak. Eman iezaiozuezbeharrari buruz era guztieta-ko informazioa.

Ezbeharra jazotzen bada, zaz-pi egun dituzu konpainiari kal-teen berri emateko. Ez aginduhondatutakoa konpontzea asegu-ru-konpainiaren baimena lortuaurretik.

Kontuan hartzeko aholkuak

12 etxebizitza eta eraikuntza

Etxea ongi aseguratzeko xehe-xeheirakurri letra txikia: zer kontratatzendugun jakitea da kontua

Page 13: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria 2015-03-13 13

Garaiak aldatzen diren heinean,lanbideetan ere aldaketa nabar-menak gertatzen ari dira. Horrenadibide, hainbat gremiotan doi-kuntza-mekanismoak lortze alde-ra egiten ari diren berrikuntzak.Oraingoan Joxe Martin LizarragaZitek enpresako nagusiarekin hitzegin dugu, eta berak azaldu diguzertan diren berrikuntza hauek.

Kamaratermografikoak

Gaur egun iturginen lanbideanpunta puntako tresnak. Kamarahauek ur-ihesen eta hodien loka-lizazioak egiten dituzte, hau da,etxeetako hodiak non dauden era-kusten dute. Tenperatura bidezetxe guztiko hodien erradiografiaegiten dute, eta, ur-ihesen bat bada-go, berehala ikusiko da tenperatu-ra aldaketa hori, kamara bidez urbaltsa bat agertuko delako. Etxe-bizitzetan obra bat egin nahi badaeta hodiak non dauden ez badaki-gu, tresna honek zehatz-mehatznon dauden esango digu.

Bestalde, fatxadetan tenperatu-ra galera edo isolamendu gutxibalego, zubi termikoak non dau-den azalduko liguke. Kamera hauekkoloreez baliatzen dira tenperatu-ra aldaketak erakusteko.

Hodietarakotrazagailua

Horren bitartez lortzen da matxu-ra dagoen puntu zehatzera joatea.Matxura gutxi gorabehera nondagoen jakin arren, xehetasunezlan egiten laguntzen digu trazagai-luak. Kamara sartzen da eta zehaz-

tasun osoz jakin daiteke matxura-ren kokapena, hodiz hodi kamara-ren bitartez bide osoa egiten due-lako. Askotan arketak trabatutaegoten dira eta modu arruntean ezi-nezkoa litzateke matxurara iristea.Trazagailu honekin, ordea, leku-ra bertara iristen da, puntu zeha-tzera.

BerrikuntzakiturgintzanKamara geotermikoa eta hodietarako trazagailua,

doikuntza-mekanismoak

ZITEK

Page 14: Etxebizitza gehigarria

Nafarroako Gobernuak babestu-tako zaharberritze espedientebatean sartzeko, zenbait baldin-tza bete behar dira, beti ere irai-laren 18ko 61/2013 Foru Dekretuakdioenaren arabera. Horren ara-bera, hiru baldintza hauek betebeharko ditu eskatzaileak, beste-ak beste: 6.000 euroko inbertsioa

egin beharko du (BEZa ez dagobarnean); zaharberritutako etxeaurte osoan bizitokia izan behar-ko da eta 25 urte baino gehiagoizan beharko ditu. Diru-laguntzak zertarako?Zaharberritze, hobetze eta biziga-rritasun araudietara egokitzekoobrak lagunduko dira diruz.

Diruz babesten direnlanak: - Leihoak eta kontraleihoak alda-tzeko.

- Berogailua jartzeko edo galda-ra aldatzeko.

- Instalazioen berrikuntzak (elek-trizitatea, iturgintza...).

- Fatxadak berritzeko.- Hodiak eta txorrotak aldatzeko.- Teilatua berritzeko.- Lehendik dagoen eraikin bate-an etxebizitza berri bat egiteko.

- Bizigarritasun baldintzak hobe-tzen dituzten etxebarneko obrakegiteko.

- Elbarriendako egokitzapenak

egiteko.- Igogailua instalatzeko.- Bainugelan aldaketak egiteko...

Betebeharrak etagainerako baldintzak

- Moldatuko den etxea izan behar-ko du bizitoki urte osoan eska-tzaileak. Zergen orainketak kita-tuak izan beharko ditu; ezin iza-nen du beste etxe baten jabetzan%50eko parte hartzea gainditueta urteko diru-sarrerak diruzlagunduko den obrak izangoduen aurrekontuaren 10a gain-ditu beharko dute.

- Etxeak 25 urte baino gehiago beharditu, salbu, pertsona ezgaituakbizitzeko egiten diren obren kasue-tan edo derrigorrezko arauetaraegokitzeko egiten direnak.

- Gutxieneko aurrekontua 6.000euroko izango da BEZ gabe.

- Obra hasi aurretik egin beharda diru-laguntza eskaera, gutxie-nez hilabete bat edo hilabete etaerdi lehenago.

14 etxebizitza eta eraikuntza

Etxeak zaharberritzeko laguntza-eskaera, urte guztian eskura

HERRIA ETXEBIZITZABABESTUTAKO MAILEGU

DIRU-LAGUNTZAAURREKONTUA KOPURUA

ALTSASU _ _ _ _ _ _ _ _ _ 23 _ _ _ _ _ _ 446.892,00 ______ 278.544,00 _ _ _ _ 142.478,00 ARBIZU _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 _ _ _ _ _ _ 102.082,00 _______ 40.999,00 _ _ _ _ _ 39.577,00 ARRUAZU _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 _ _ _ _ _ _ 70.326,00 _______ 49.881,00 _ _ _ _ _ 20.445,00 BAKAIKU _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 _ _ _ _ _ _ 107.194,00 _____ 1.079.274,00 _ _ _ _ _ 22.683,00 DORRAO _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 1 _ _ _ _ _ _ 39.199,00 _______ 23.519,00 _ _ _ _ _ 15.679,00 ETXARRI ARANATZ _ _ _ _ _ 4 _ _ _ _ _ _ 189.310,00 _______ 89.769,00 _ _ _ _ _ 53.249,00 HIRIBERRI ARAKIL _ _ _ _ _ 1 _ _ _ _ _ _ 10.773,00 ________ 6.463,00 _ _ _ _ _ _ 4.309,00 IRAÑETA _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 _ _ _ _ _ _ 74.277,00 _____________ - _ _ _ _ _ 28.002,00 IRURTZUN _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 _ _ _ _ _ _ 82.992,00 _____________ - _ _ _ _ _ 20.748,00 ITURMENDI _ _ _ _ _ _ _ _ 4 _ _ _ _ _ _ 23.394,00 _______ 12.661,00 _ _ _ _ _ _ 6.669,00 LAKUNTZA _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 _ _ _ _ _ _ 16.306,00 _______ 22.211,00 _ _ _ _ _ _ 3.437,00 LIZARRAGA _ _ _ _ _ _ _ _ 2 _ _ _ _ _ _ 12.417,00 _____________ - _ _ _ _ _ 4.967,00 OLAZTI _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 _ _ _ _ _ _ 59.508,00 _______ 10.850,00 _ _ _ _ _ 21.747,00 SATRUSTEGI _ _ _ _ _ _ _ _ 2 _ _ _ _ _ _ 68.346,00 _______ 54.762,00 _ _ _ _ _ 16.102,00 UHARTE ARAKIL _ _ _ _ _ _ 4 _ _ _ _ _ _ 61.201,00 _______ 27.655,00 _ _ _ _ _ 17.548,00 UNANU _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 1 _ _ _ _ _ _ 10.077,00 _____________ - _ _ _ _ _ 4.031,00 URDIAIN _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 _ _ _ _ _ _ 246.318,00 ______ 121.036,00 _ _ _ _ _ 58.958,00 ZUHATZU _ _ _ _ _ _ _ _ _ 1 _ _ _ _ _ _ 44.438,00 _______ 34.662,00 _ _ _ _ _ _ 9.776,00 GUZTIRA _ _ _ _ _ _ _ _ 86 _ _ _ _ 1.665.050,00 ____ 1.852.286,00 _ _ _ _ 490.405,00

Etxebizitzak zaharberritzeko Lakuntzako bulegoak emandako datuak.

Page 15: Etxebizitza gehigarria

Guaixeren gehigarria

- Oro har, 50 urte baino gehiago-ko etxeek %20 edo %10eko diru-laguntza dute.

- Oro har, 50 urte baino gutxiago-ko etxeek %10-5eko diru-lagun-tza dute. Kasu honetan errenta-ren aitorpenean duen desgraba-zioagatik merezi du espedienteatramitatzea (beste %15-18).

- Familia bakarreko etxeetangehieneko laguntza 25.000 euro-koa izaten da, pisuetan, 12.000eurokoa.

- Zaharberritutako etxea kontra-tu bidez errentan emateko: %22-11ko laguntza.

- Etxe bat baino gehiagoren jabe-ek ezin dute laguntzarik eskatu,errentan uzteko kasuetan salbu.

Babestutako maileguak

Etxebizitzak ZaharberritzekoLakuntzako bulegoaren bitartezespedienteak tramitatu eta diru-laguntzak lortzeaz gain, abantai-la duen mailegua eskatzeko auke-ra ematen da, edo, bestela, faktu-ren BEZ %10koa izatea gehienetan.Izan ere Nafarroako Gobernuakematen dituen diru-laguntzak bimotatakoak izan daitezke: batetik,diru-laguntza hutsa (adibidez, igo-gailuetan %30-45 ingurukoa izan

daiteke; bestelako obretan, berriz,% 0-40 bitartekoa) eta, bestetik,mailegua interes baxuagoan lor-tzeko aukera ere badago.

EZABU: EtxeakZaharberritzekoBulegoaSakandarrok Lakuntzara jo behardugu nahitaez etxebizitzak zahar-berritzeko diru-laguntzak eska-tzeko. Izan ere, Mankomunitatea-ren egoitzako bulegoan Nafarro-ako Gobernuaren diru-laguntzaktramitatzen dituzte, eta Sakanariez ezik Larraun, Araitz, Areso, Lei-tza, Goizueta eta Aranoko biztan-leei ere zerbitzua eskaintzen zaiebertan. Joaquin Anso eta AmaiaSerrano dira bulegoko langileak.Harremanetan jartzeko: Ordutegia: 8:00-15:00 Tel. 948 576 [email protected]

Aurkeztu beharrekodokumentazioa

Espedienteak tramitatzeko ondo-ko dokumentazioa aurkeztu beharda: NAN, udal baimena edo bai-menaren eskaera, proiektua edoaurrekontua, errenta aitorpenaeta erregistroko ohar soila.

Errentaren Aitorpeneandesgrabatzeko aukera diru-laguntza bezaingarrantzitsua izan daiteke

Urtetik urtera gero eta etxebizitza gutxiago dira diru-laguntzak jasotzen dituz-tenak. Izan ere, Nafarroako Gobernuak asko gogortu ditu eskaerak egiteko bal-dintzak azken urteotan.

Page 16: Etxebizitza gehigarria