DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko...

23
DBH 1. MAILA 1

Transcript of DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko...

Page 1: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

1

Page 2: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

2

♦ EUSKARA ♦

HELBURUAK

1. Ahozko nahiz idatzizko testu mota desberdinak ulertzea eta interpretatzea.

2. Edozein testu mota edo literatura-lanen irakurketaren aurrean gero eta jarrera kritikoagoa eta

hausnartuagoa izatea.

3. Pixkanaka testu egokiak, koherenteak eta kohesionatuak sortzea.

4. Hizkuntzari eta haren erabilera-arauei buruzko ezagutzak aplikatzea, beharrezkoa den

terminologia gramatikala erabiliz.

5. Hiztegiak eta beste kontsulta-iturri batzuk eraginkortasunez erabiltzea, hizkuntza erabiltzean

zalantzak argitzeko eta nork bere hiztegia aberasteko.

6. Perpausa osatzen duten elementuak identifikatzea, erabiltzea eta azaltzea, hizkuntza idatzian

nahiz ahozkoan zuzen erabiltzeko.

7. Mendeko perpausak ezagutzea eta testuetan egoki eta zuzen erabiltzea.

8. Euskal literaturako eta literatura unibertsaleko zein gazte-literaturako lanak irakurtzea,

irakurzaletasuna erakutsiz.

EDUKIAK

1. Deklinabidea (Nor, Nork, Nori, Non, Nongo, Noren, Norekin, Norengatik, Nondik, Norantz,

Noraino, mugagabea, deklinabide-akatsak, atzizkiak)

2. Joskera (perpausa, perpausen barne-egitura, deitikoak, galde- eta harridura-perpausak,

moduzko perpausak, paragrafoak, estilo-baliabide sintaktikoak, aginte-perpausak)

3. Aditza (indikatiboko orainaldi burutua, indikatiboko geroaldia, aditz trinkoak, orainaldiko

indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, baldintza eta baldintza trinkoak)

4. Hiztegia (sinonimoak eta antonimoak, kirolak, esamoldeak, elkarrizketak estilo zuzenean

eta zehar-estiloan, esaera zaharrak eta esamoldeak)

5. Ulermena (liburuen irakurketa, idatzizko testuen irakurketa, entzungaien lanketa)

6. Adierazpena (idatzizkoa eta ahozkoa)

METODOLOGIA

-Testuliburu digitala eta koadernoa erabiliko dira.

-Ahozko zein idatzizko jarduerak egingo dira edukiak lantzeko eta finkatzeko.

-Informazioa bilatzeko Internet eta hiztegiak kontsultatuko dira.

-Mota desberdinetako testuak irakurri eta laburbilduko dira.

-Ulermena lantzeko ikasleek beraiek aukeratutako hiru liburu irakurri eta landuko dira.

-Bideoak eta entzungaiak erabiliko dira.

-Irakasleak motibazioa bultzatuko du, edukiak azalduko ditu, IKTak integratuko ditu, ariketak

zuzenduko ditu eta ikasleen jarrerak aztertuko ditu haiengan errespetua, lankidetza eta

elkarrizketa pizteko.

IKT BALIABIDEAK

Page 3: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

3

-Hardware-a: Arbela digitala, proiektorea, chromebook-a.

-Software-a: Testuliburu digitala, internet nabigatzaileak, testu prozesagailuak, Google Drive,

Google Classroom...

EBALUAKETA

1. Unitate didaktikoen idatzizko kontrolak.

2. Irakurriko diren liburuen ebidentziak.

3. Ikasleek taldeka egindako lanak, zein bakarkakoak.

4. Hiruhileko bakoitzeko ebaluazio azterketak.

5. Arloari dagozkion jarrerak.

ERREKUPERAKETA

Azterketa: 10 puntu.

Page 4: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

4

♦ LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA ♦

OBJETIVOS

1. Comprender, interpretar y valorar textos orales y escritos propios del ámbito personal,

académico/escolar y social.

2. Utilizar la lengua como instrumento para la adquisición de nuevos aprendizajes.

CONTENIDOS

1. Lectura: comprensión lectora. Se leerán dos novelas a lo largo del curso. Además, ser repartirán

textos expositivos y de opinión.

2. Comprensión y expresión: oral y escrita.

3. La lengua como objeto de conocimiento: vocabulario, reflexión sobre la lengua y ortografía.

METODOLOGÍA

La metodología a emplear será la siguiente:

1. La herramienta de trabajo principal será el libro digital “Lengua castellana y literatura” 1 ESO

de la editorial Edelvives.

2. Lectura de textos y comprensión de los mismos.

3. Debates, relatos, descripciones, etc. trabajando tanto la expresión oral como la escrita.

4. Realizar ejercicios de vocabulario, gramática y ortografía.

EVALUACIÓN

Se valorarán los siguientes aspectos: actitud %10; libro de lectura %10, ortografía, controles,

proyectos y examen escrito de las unidades didácticas %80.

RECUPERACIÓN

Examen: 10 puntos. Prueba de suficiencia.

Page 5: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

5

♦ GEOGRAFIA ETA HISTORIA ♦

HELBURUAK

1. Kontinente bakoitzeko eta Espainiako ingurune fisikoa ikasi.

2. Gure gizarte eta beste gizarte batzuen bizitzeko era ezberdinak errespetatu eta baloratu, baita

arrazakeria eta sexuari buruzko aurreritziak baztertu ere.

3. Ingelesez ikasteko eta adierazteko gaitasuna sustatu.

EDUKIAK

Geografia Historia

- Lurreko erliebea -Bizimodua Historiaurrean

- Atmosfera: eguraldia eta klima -Lehen zibilizazioak: Mesopotamia, Egipto...

- Ingurune naturala -Antzinako zibilizazioak: Grezia eta Erroma

METODOLOGIA

Erabiliko den metodologia ondorengoa izango da:

1. Ikasleen aldez aurreko ideien azterketa.

2. Oinarrizko informazioaren planteamendua.

3. Ikasketa monografikoa.

4. Prozeduren ikaskuntza.

5. Unitateari buruzko ariketak.

6. Bideo emanaldiak (gaiekin lotuta dauden filmeak)

7. Proiektuak:

-Geografian: Marco Poloren bidaiaren antzekoa antolatzea.

-Historian: Penintsulako Erromatar villei buruzko Power Point bat egitea.

IKT BALIABIDEAK

- Hardware: Arbel digitala, kañoia, ordenadorea...

- Software: Open office, Internet nabigatzailea: Firefox, Google chrome, Internet explorer…

EBALUAKETA

______

Ebaluatuko diren aspektuak ondorengoak izango dira:

1. Unitate didaktikoaren idatzizko kontrolak eta ahozko galdeketa.

2. Kontzeptuak, prozedurak: euskaraz landutakoak.

3. Ikasleek egindako lan osagarriak: proiektuak, lan kooperatiboak... 4. Arloari dagokion jarrera ere ebaluatuko da: % 10.

Page 6: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

6

ERREKUPERAKETA______________________________________________________________

Azterketa: 10 puntu.

♦ ALEMANA ♦

EDUKIAK

1. Gramatika ezagutu.

2. Hiztegia, egiturak eta sintaxia bereganatu.

3. Alemanaren fonetika eta fonologia.

4. Idazmena: esaldi laburrak.

5. Ariketa gramatikalak: itzulpenak, hutsuneak bete...

HELBURUAK

Alemana komunikatzeko baliabide gisa erabiltzeko aukera, ahoz, idatziz eta entzunez.

AKTIBITATEAK

1. Ahozko adierazmena: norbere burua aurkeztea. Esaldi laburrak.

2. Idatzizko adierazmena: ideia eta iritzi errazak idatziz adierazten ikasi.

3. Entzumena: CDaren laguntzaz ariketak egin eta abestiak osotu.

4. Gramatika egitura berriak ikasi.

5. Ikasgai bakoitzeko gaiak, egiturak eta hiztegia ikasteko balioko dute.

6. Ahoskera ariketak.

METODOLOGIA

Alemanaren egitura eta hiztegi egokiak ikasteko, liburuan datozen testuak, gramatika ariketak,

fotokopiak... erabiliko ditugu. Ahoskera ona lortzeko, irakurketa, diktaketak, abestiak,...landuko

ditugu. Hau guztia hiztegiaren laguntzaz.

EBALUAKETA

______

1. Jarrera %10.

2. Kontzeptuak eta prozedurak %90.

ERREKUPERAKETA______________________________________________________________

Azterketa: 10 puntu.

Page 7: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

7

♦ TEKNOLOGIA ♦

EDUKINAK

Prozesu teknologikoa.

Egurra eta papera.

Elektrizitatea.

HELBURUAK

Industrian erabiltzen diren materialen ezagutza eta berain propietateak jakitea.

Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren oinarrizko segurtasun neurriak.

Sistema elektrikoen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

Errealitatean sor daitezkeen problema teknologikoen ebazpen prozesuak ezagutzea eta ulertzea.

Gaur egungo gizartean, teknologiaren garapenak izan duen eraginaz ohartzea.

Langelan segurtasun arauek duten garrantziaz jabetu.

Erabiltzen diren materiale eta erreminten erabileran nolabaiteko trebetasuna lortu.

METODOLOGIA

Ikasgai honetan liburu multimedia bat erabiliko dute ikasleek. Ikasgaiaren alde teoriko eta praktiko

guztia internet sarean eskuragarri izango dute bakoitzak duen erabiltzaile eta pasahitz batekin.

Gelan ikusitako teoria ariketen bidez indartuko da. Posible den heinean teknologia gela erabiliko da

praktika ezberdinak egiteko. Gai batzuetan, bakarkako edo taldeko lanak egingo dira eta gero gelan

bertan aurkeztuko dira.

EKINTZAK

Liburu multimedia jarraituz, eduki teorikoak landuko dira, lortu nahi diren helburuak azalduz.

Gaiari loturiko ariketak egingo dira.

Bakarka edota taldeka lanak egin eta aurkeztuko dira.

Zenbait eduki sakontzeko asmoz, simulazio programa batzuk landuko dira.

Teknologia gelan praktikak egingo dira posible den heinean.

EBALUAZIOA

Ikaslea ebaluatzeko orduan, azterketa, kontrolak, lanak, proiektuak eta gelako jarrera hartuko dira

kontuan. Ondorengo aspektuak hartuko dira kontuan:

1. Ikaslearen jarreraren behaketa zuzena (%10):

. Iniziatiba eta interes jarrerak lanean.

. Ikasgelan, lanean parte hartzea; baita bertatik kanpo ere.

. Lan ohiturak.

. Trebetasunak eta abileziak lan esperimentalean.

. Kontzeptuetan aurrerapenak.

2. Froga idatziak, ebaluazioaren prozesuaren beste elementu bat gehiago bezala

(%10).

3. Proiektuak (%30-%40).

4. Ebaluazio bakoitzaren bukaeran egingo den idatzizko frogan %100era heltzeko

falta den gainontzeko portzentaia.

ERREKUPERAKETA

Nahikotasun froga. Azterketa 10 puntu.

Page 8: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

8

♦ BIOLOGIA ETA GEOLOGIA ♦

EDUKIAK

1. Zientzia jarduera

2. Unibertsoa eta eguzki-sistema

3. Lurra eta Ilargia

4. Geosfera

5. Biosfera

6. Moneroen, protistoen eta onddoen erreinuak

7. Landareen erreinua

8. Animalien erreinua: ornogabeak

9. Animalien erreinua: ornodunak

HELBURUAK

1. Gizakiaren organismoari buruzko ezagutza zientifikoa erabiltzea, norberaren gorputzaren

funtzionamendua nahiz osasuntsu egotea ahalbidetzen duten baldintzak azalduz.

2. Ekosistemen funtzionamenduari buruzko ezagutza zientifikoa erabiltzea, haietan

gertatzen diren interakzioak azalduz, eta ekosistemen oreka eta hura aldatzen duten

faktoreak deskribatuz.

3. Problemak ebaztea eta ikerketa soil batzuk egitea, banaka nahiz lankidetzan zientziaren

prozedurekiko koherenteak diren estrategiak aplikatuz.

4. Gai zientifikoei buruzko informazioa lortzea zenbait iturritatik ikuspegi kritikoz.

5. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak modu aktiboan eta kritikoan interpretatzea,

eta mezu zientifikoak sortzea.

6. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, kontzeptu, printzipio, estrategia, balio eta jarrera

zientifikoak baliatuz.

7. Zientziaren nolakotasuna, saiakera-izaera eta izaera sortzailea baliatzea, dogmatismoak

gainditzeko bide eman duten eztabaida nagusiak aintzat hartuz, bai eta historian zehar

izandako iraultza zientifikoak ere.

METODOLOGIA

Liburu digitala erabiliko dugu. Gaiak hobeto ulertzeko, irakaslea blog batez baliatuko da, bertan

azalpen gehigarriak txertatuz. Bakarkako zein taldeko lanak ere burutuko dituzte.

EBALUAZIOA

Txostenak, lanak, kontrolak, azterketak eta jarrerak. Jarrera ebaluazio-notaren %10 izango da,

gainontzeko %90 ebaluazio bakoitzaren arabera aldakorra izango da.

ERREKUPERAZIOA

Azterketa: 10 puntu

Page 9: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

9

♦ MATEMATIKA ♦

HELBURUAK

1. Gaitasun kontzeptual eta operatorioak era guztietako zenbakizko adierazpenez garatzea eta

ibiltzea.

2. Magnitudeak zuzenki neurtzeko eta tresna eta tekniken erabilera dagozkien gaitasunaz

garatzea.

3. Formak eta gorputz geometrikoak identifikatzea, aurkitzea, irudikatzea eta erlazionatzea

ikusmen eta adierazmen espaziala garatzeko.

4. Hainbat fenomeno eta egoerari buruzko datuak biltzeko, zenbatzeko eta adierazteko teknika

errazak erabiltzea, gaur egungo munduan lengoaia estadistikoak dituen ezaugarrien aurrean

zuhur jokatzeko.

5. Ziurra ez denari buruzko intuizioa garatzea.

6. Problemak planteatzeko eta horiek ebazterakoan matematika-jardunari dagozkion

jokabideen arabera aritzeko gaitasuna garatzea.

7. Norberaren lanaren aurrean hainbat ohitura garatzea: ariketak antolatzen jakitea, lanak

egitea eta aurkeztean garbitasuna eta ordena zaintzea.

8. Talde-lana aprobetxatzeko jarrera eta ohitura orokorrak garatzea.

9. Erlazio funtzional sinpleak identifikatzeko, aztertzeko eta adierazteko gaitasunak garatzea,

hala hitzezko eta zenbakizko ikuspuntutik, nola ikuspuntu grafiko edota algebraikotik.

10. Jarrera positiboa garatzea matematika-edukien aurrean, edukien erabilgarritasuna

aintzakotzat hartzea eta arloko kontzeptu egiturak erlazionatzea.

KONTZEPTUAK

1- Zenbaki arruntak

2- Berreketak eta erroketak

3- Zenbaki arrunten zatigarritasuna

4- Zenbaki osoak

5- Zatikizko zenbakiak

6- Zenbaki dezimaldunak

7- Proportzionaltasuna

8- Hizkuntza algebraikoa

9- Oinarrizko elementu geometrikoak

10- Irudien azalera eta perimetroak

PROZEDURAK

Gai bakoitza garatzeko ekintza praktikoak egin:

1. Buruzko kalkulua

2. Problemak ebatzi

3. Espazioaren irudikapena eta ikuspena

4. Magnitude ariketak

JARRERA

1. Zereginak eguneratuta eraman.

2. Lanak garbi eta ordenatuta aurkeztu.

3. Kritikoa eta autonomoa izan.

4. Ikasgelako jarduera-arauak errespetatu.

5. Talde-lanetan aktiboki parte hartu.

6. Besteei arretaz, begirunez, entzuten jakin.

Page 10: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

10

METODOLOGIA

Liburu digitala eta koadernoa erabiliko dira unitate didaktikoak aurrera eramateko. Google

Drive eta Google Classroom baliabideak lanak eta bestelako ariketak burutzeko erabiliak

izango dira.

Unitate didaktiko bakoitza aldez-aurreko ezaupideen oroipenez oinarrituko da. Ondoren,

ariketa ezberdinen bidez gaiari dagozkion edukiak bereganatuko ditu. Oinarrizkotzat jotzen

da ikasleak matematikako testu bateko azalpenak interesez irakurtzen ohitzea.

EBALUAKETA

1. Unitate didaktikoen kontrolak.

2. Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ebaluatuko dira.

3. Ikasleek egindako lan osagarriak.

4. Arloari dagozkion jarrerak ere ebaluatuko dira.

ERREKUPERAKETA

Azterketa: 10 puntu

Page 11: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

11

♦ PLASTIKA ♦

HELBURUA

1. Kolore primarioak ezagutu eta hauekin nahasketaren bitartez beste kolore jakin bat lortu.

2. Naturan eta artean ematen diren gama kromatiko nagusienen osagaiak bereiztu.

3. Kolorea sentimendu-eramaile bezala ulertu.

4. Inguruneko objektu eta formen testurak ezagutu.

5. Adierazpen plastikoaren osagaiak landu.

6. Ikusmenezko hizkera.

7. Forma simetrikoak.

8. Forma sinpleak marren bidez irudikatu.

9. Marrazketa geometrikoko tresna egokiak erabili.

10. Giza-irudia marrazteko, proportzio nagusienak ongi zehaztu.

11. Kuadrikularen laguntzarekin, marrazki sinple bat tamainu desberdinean eta proportzioak

gordez berregiteko gaitasuna lortu.

12. Marrazki geometrikoak.

13. Forma poligonalak eraiki.

KONTZEPTUAK

1. Kolorea: 3. Marra:

- Oinarrizko koloreak - Geometrikoak eta libreak

- Koloreen nahasketak - Eginkizuna: trazua eta grafismoa

- Koloreen gamak - Metodoa: forma eta fondoa

- Zuria eta beltza - Marrazketa geometrikoak

- Teknikak - Triangeluak eta laukiak eraikitzea

- Sareak

2. Adierazpen plastikoa: 4. Proportzioa:

- Puntua - Gauzen tamainua

- Lerroa - Gizakia eta etxea

- Planoa - Kuadrikula

5. Ikusmenezko hizkera 6. Forma simetrikoak

- Ikus-komunikazioa publizitatean - Ardatz simetria

- Irudien helburua -Simetria erradiala

- Simetria geometrikoa

PROZEDURAK

________

Kontzeptu bakoitzari dagozkion helburuak lortzeko, gai bakoitzeko ariketak egingo dira.

JARRERA

_

1. Lan prozesuko etapa desberdinak zuzen erabiltzeko interesa eta jarrera aktiboa adierazi.

2. Materiala ekarri eta horren erabilera egokia.

3. Lanei buruzko interesa adierazi.

4. Norbere adierazpen artistikoak nahi besteenak analizatu eta baloratu.

5. Taldeko lanetan erabakiak onartu eta hauei begirunea izanez taldeko jarduera eta lanetan parte hartzeko aldez aurretiko jarrera ona erakutsi.

Page 12: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

12

METODOLOGIA

_

Unitate bakoitzaren hasieran argazkien bidez gaiari hurbilketa bat egingo zaio. Ondoren,

kontzeptuak azalduko dira argazki eta beste hainbat ilustrazioren bidez. Hurrengo pausua

kontzeptu horiek bereganatzeko ekintza batzuk egitea izango da.

EBALUAKETA

________

1. Kontzeptuak eta prozedurak egiten diren aktibitate guztietan ebaluatzen dira.

2. Jarrerak era ebaluatzen dira.

3. Kontzeptu-prozedurek %90 eta jarrerak %10 balioko dute.

ERREKUPERAKETA

Azterketa: 10 puntu

Page 13: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

13

♦ ETIKA ♦

GAIAK

Landuko ditugun gaiak honako hauek izango dira:

1. Ikasketak (antolaketa, ordutegia...)

2. Elikadura

3. Osasuna (tabakoa)

4. Baloreak (errespetua, erantzukizuna...)

HELBURUA

_

Hezkuntza eta gizarte mailako beharrizanen definizioarekin bat etorriz, heziketa integrala

errazteko eta identitate pertsonala osatzeko beharrezko diren integritate, duintasun, oreka,

azterketa eta kritika balore pertsonalez jabetzearen bitartez, ikasleen gaitasunen garapena lortzen

laguntzea.

METODOLOGIA

_

Ekintza integrala izateko maila desberdinetan landuko dugu: bakarrik, talde txikietan eta klase

moduan. Gai gehienak osagarri ludiko eta pizgarri den zinetik abiatuz aurkeztuko dira, klipetako

pertsonaiek dituzten gatazka eta arazoei aurre egiteko hartutako jarreren azterketa eta behaketa

kritikoa erabiliko ditugu prozedura modura. Hau guztia, ikasleentzat proposatutako ariketa eta

irakasleari zuzendutako orientabide didaktikoen bitartez landuko dugu. Ekintzak lantzeko

ingelesa erabiliko da.

AKTIBITATEAK

_

Informazioa batu eta eztabaidak edo lanak egiteko talde txiki eta handietan.

EBALUAKETA

________

Ikasleen parte-hartzea kontuan izango da. Ikasgaiaren ezaugarriak direla eta jarrera

garrantzitsuena da. Jarrera 4 puntu izango da, klaseko lanak beste 4 puntu eta azterketa 2 puntu.

ERREKUPERAKETA

______

Azterketa: 10 puntu

Page 14: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

14

♦ HEZIKETA FISIKOA ♦

EDUKIAK ___

1. Gorputz egoera.

2. Jolas eta kirol indibidualak.

3. Jolas eta kirol kolektiboak.

4. Gorputz adierazpena.

5. Inguruneari egokitzeko jarduerak.

HELBURUAK

_

1. Gorputz hezkuntza egiteak, norberaren garapenean, bizi kalitate eta osasunean dituen

hobekuntzak ezagutu eta baloratzea.

2. Mugimenduzko jarduera mota ezberdinetarako ohitura eta zaletasuna.

3. Mugimenduzko errendimenduaren ahalbideak gehitzea, bere gorputza doitu, menderatu eta

kontrolatzeko funtzioak egokitu eta hobetuz, auto exijentzia eta gainditze jarrerak garatu.

4. Bere gorputz irudia era egokian egituratzea.

5. Gorputzarekin zentzudun izatea, osasun indibidual eta kolektiboarentzat eragin negatiborik

dituen praktiken aurrean jarrera kritikoa hartu, ingurugiroa errespetatu eta bere iraupenaren

alde lan egitea.

6. Gorputz eta kirol jardueretan parte hartzea, elkarlan eta errespetu jarrerak garatuz.

7. Gorputzaren adierazpen aberastasuna eta mugimendua, komunikabide eta adierazpen sortzaile

gisa ezagutzea, baloratzea eta erabiltzea.

METODOLOGIA

______

Metodologia orokor bat jarraituko da; batzuetan irakasleak ariketak proposatuko ditu, modelo

teoriko bat hartzeko, beste batzuetan, hori egin beharrean, arazoak proposatzen dira, eta ikasleek

arazo horientzako konponbideak aurkitu behar dituzte, bere ezaugarri fisikoak kontuan edukiz.

AKTIBITATEAK

_

1. Gorputz egoera: gaitasun fisikoak, erlaxazio jokoak, tabakoa eta osasuna.

2. Jolas eta kirol indibidualak: gimnastika, atletismoa, herri kirolak.

3. Jolas eta kirol kolektiboak: saskibaloia, rugbia, herri kirolak, munduko jokuak.

4. Gorputz adierazpena: mimo, erritmoa, dantza.

5. Inguruneari egokitzeko jarduerak: ibilaldiak, jokuak ingurunean, orientazioa.

EBALUAKETA

________

Prozedurak, kontzeptuak eta jarrera baloratuko dira: jarrera (%10), prozedurak (%70) eta edukiak

(%20).

ERREKUPERAKETA

_

Page 15: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

15

Azterketa edo lan baten bitartez.

♦ IPUIN TAILERRA ♦

EDUKIAK

1. Ipuina: ezaugarriak eta definizioa.

2. Euskal ipuingileak eta biltzaileak.

3. Ipuin motak: beldurrezkoak, errealistak, alegiazkoak…

4. Ipuinaren egitura.

5. Ipuinen jatorria.

6. Zuzen idazteko baliabideak.

HELBURUAK

1. Sormenaren eta irudimenaren laguntzarekin ipuinak egitea, genero honi dagozkion

egiturazko alderdiak kontutan hartuta.

2. Ipuinak kontatzea eta idaztea pentsamenduaren heldutasuna eta komunikazioa lortzeko

ezinbesteko aukera dela konturatuz eta hori baloratu.

3. Ipuin mota desberdinak irakurtzea eta ulermena lantzea.

4. Lan taldean aktiboki parte hartzea, nork bere ideiak eta sentimenduak jendeaurrean

adierazteko eta besteen adierazpenak onartzeko.

5. Koherentziaz eta zuzentasunez espresatzea.

METODOLOGIA

Ebaluazio bakoitzean konpondu beharreko egoera-problema bat planteatuko zaie ikasleei. Aurretik

diseinatutako urratsez urratseko ibilbidean, egoera horri aurre egiteko beharrezko dituzten

konpetentziak eskuratuko dituzte.

Taldekako proiektuak izango dira. Besteak beste hauek landuko dituzte:

1. Ipuinaren teoriaren azalpena eta ulermena.

2. Sormena garatzeko hainbat ariketa.

3. Ortografia lantzeko ariketak.

4. Ulermena lantzeko ariketak.

EBALUAZIOA

1. Ipuinaren inguruko kontzeptuen azterketa

2. Proiektua: prosezua eta bukaerako lana

3. Ulermena

4. Sormena 5. Ortografia azterketa

Page 16: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

16

6. Jarrera

ERREKUPERAKETA

Azterketa: 10 puntu.

Page 17: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

17

♦ INFORMATIKA ♦

EDUKIAK

- Google Drive eta Classroom. Informazioaren antolakuntza, informazioa partekatzea.

- Google APPS. Ikasleek izango dituzten Chromebook-ak erabiltzeko lagungarriak izango diren

tresnak landuko dira batez ere, hots, testu prozesadorea, aurkezpenak, kalkulu orria, artxibo

antolaketa eta momentuan erabilgarri egiten zaizkien beste edozein aplikazio edo programa.

HELBURUAK

- Goolge Drive eta Classroom normaltasunez erabiltzea.

- Chromebook-en egingo dituzten lanak aurrera ateratzeko behar dituzten tresnak ezagutu eta

erraztasunez erabiltzea

- GOOGLE APPs erabiliz, ikasleek testu prozesadorea, aurkezpen programa eta kalkulu orrien

bitartez dokumentuak sortzeko gaitasuna izatea, programa hauen oinarrizko tresnak erabiltzen

jakitea.

METODOLOGIA

- Ikasleek bere Chromebook-a erabiliko dituzte gehienetan (baliteke klaseren batean informatika

gelako ordenagailuak erabiltzea). Irakasleak oinarrizko tresnak azaltzeko proiektore bat erabiliko du,

azalpenaren ondoren edota azalpena jasotzearekin batera edukiak lantzeko ariketak egin beharko

dituzten ikasleek.

- Erabiliko diren software tresnak: GOOGLE DRIVE, DOCS, SHEETS eta SLIDES izango dira,

(zientzia aldakorra izanik, baliteke ikasturtean zehar aurreikusitako programaren bat beste batengatik

aldatu egitea).

EBALUAZIOA

- Nota bi ataletan banatuko da: edukiak-prozedurak eta jarrerak. Eduki-prozeduren balioa %90 eta

jarrerena %10.

- Ebaluatzerakoan, ikasleek jasotako edukiak berenganatu dituzten izango da kontutan. Azterketa

gehienak ordenagailuen bidez egingo dira.

- Gai jakin batzuetan, gelan egingo diren praktika edo lanak notarako kontutan har daitezke.

- Jarrerarako, gelan egindako lana, interesa, parte hartzea, jarrera eta taldekideekiko harremana

izango dira kontutan.

ERREKUPERAZIOA

Ebaluazioa berreskuratu beharko balitz, ebaluazioan egindako antzeko proba bat egin beharko luke

ikasleak irakasleak lagundurik.

Page 18: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

18

♦ INGELESA♦

Lehen Hezkuntza amaitzerakoan, ikasleak urteetan izan du ingelesarekin hartu-emana,

bere fonema, intonazio etabarrekin ohitu da eta gauza erraz batzuk esateko gai da.

EDUKIAK

_

1. Gaitasun komunikatiboak

Agurtu, informazioa trukatu, helburu ezberdinak dituzten elkarrizketak,gutunak

eta artikuluak entzun, irakurri eta idatzi.

2. Hizkuntzari buruzko hausnarketak

● Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak

To be, have got, modalak (can, must, should), there is/are/was/were,

etorkizuna (going to, will, orainaldi jarraia) izenordain galdetzaileak,

erakusle, artikulu, edutezko adjektiboak, pluralak, genitiboa, orainaldi

sinple eta jarraia, pertsona izenordainak (subjektuak zein objektuak),

adjektiboak, modu zein intentsitate adberbioak, konparatiboak eta

superlatiboak, denbora esamoldeak, izen zenbakarriak eta zenbakaitzak,

maiztasun adberbioak, agintera, let’s, baldintza (1st) eta iragana (sinplea

eta jarraia) besteak beste.

● Hiztegia

Altzari, janari, edari, eskolarako materiala, zenbakiak, koloreak, asteko

egunak, hilabeteak, familia, hiria, nortasuna adierazteko zein

deskribatzeko adjektiboak, arropa, gorputz atalak, preposizioak, lanbideak,

Page 19: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

19

kirolak, ekintzak, auzoa, etxea, aditzak (rutinak adieraztekoak, estatikoak,

etab),ingurunea, animaliak eguraldi inguruko izen zein adjektibo

ezberdinak, herrialdeak, nazionalitateak, hizkuntzak, film motak,

ordenagailuak etab.

● Fonetika

Ingeles soinuak, erritmo et azentuak ezagutu, bereiztu, errepikatu eta

erabili.

3. Jarrerak

Komunikazioa sortzeko bide ezberdinak erabili, zehaztasuna, errespetua,

interesa eta beste balore positibo batzuk erabiliz.

4. Alderdi soziokulturalak

Arlo hauekin erlazionatutako heziketa: ingurumena, morala, bakea, osasuna eta

sexu bien arteko aukeren berdinkotasuna batik bat.

Page 20: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

20

HELBURUAK

1. Orokorrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ekintza pedagogikoa

ondorengo arloetara bideratuko da: ahozko zein idatzizko konpetentzia lortzera,

zeinek komunikazio minimo bat bermatuko lukeen, eta ingelesa ikasteko

prozesuaren hausnarketa txiki bat egitera.

2. Mailako helburuak: helburu hauek liburuko unitateetan oinarrituta daude eta

ondorengoa egingo da: hiztegian sakondu, konparatu, baloratu, nahiak adierazi,

kritikatu, informazioa eman zein eskatu, jarrerak garatu, interesa adierazi,

bereiztu, kontatu etab.

METODOLOGIA

Chromebook-a eta liburu digitala erabiliko dira eguneroko dinamiketan. Gainera

ikasleak atzerriko hizkuntza bereganatu ahal izateko ahozko ulermena eta

mintzapraktika landuko dute Communicative Language Teaching metodoan oinarrituta

batik bat. Horrez gain, irakasle natibo bat izango dugu klasean lantzen den

mintzapraktika hori indartzeko.

EKINTZAK

Ahozko ulermena

Testu ezberdinak entzun eta ulertu

Azentu, soinu, hitz, esaldi etabarrak

ezagutu

Testuak sailkatu, aginduak bete,

elkartze ezberdinak egin.

Ahozko adierazmena

Praktikatu galdera-erantzun, esaldi

erraz, istorio labur, role-play,

elkarrizketa, soinu, ahoskatzea, etab.

Page 21: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

21

Idatzizko ulermena

Ulertu testu mota ezberdinen

informazio berezia zein orokorra.

Mailari dagokion liburu bat irakurri eta

ulertu.

Zenbait gauza elkartu, erantzun galde-

sorta erantzun, testuak sailkatu, osotu,

etab.

Idatzizko adierazmena

Gai ezberdinei buruzko hitzak zein

lanak idatzi.

Lan erraz batzuk egin ordenagailuan.

Elkartu, sailkatu, hiztegia erabili, bilatu

informazioa eta antolatu, etab

Galderak eta erantzunak, galde-sortak,

imprimaki/orriak bete...

EBALUAZIOA

1. Gelako jarrera, irakasle eta ikaskideekiko errespetua eta parte-hartze aktiboa

baloratuko dira (%10).

2. Kontzeptuak eta prozedurak (kontrolak, lanak, proiektua, azken

azterketa,idazlana, mintzamena eta entzumena) (%90)

ERREKUPERAZIOA_

Errekuperazio azterketa: 10 puntu

● Azterketa hau, minimoetan oinarrituta dagoenez gero, gaindituen

kasuan, 5 bat izango da nota.

Page 22: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

22

♦ MUSIKA ♦

EDUKIAK

1. Musikaren hizkuntza.

2. Musika adierazpena eta komunikazioa.

3. Musika entzutea eta ulertzea.

4. Testuinguru eta erreferente musikalak.

HELBURUAK

_____________

1- Musikaren hizkuntza ezagutzea: hotsa, erritmoa, doinua, harmonia.

2- Musikak norberaren ideien, sentimenduen eta bizipenen berri emateko dituen aukera ugariez

jabetzea.

3- Mota desberdinetako musika-adierazpenak errespetatzea eta balioestea.

4- Musikaren eta beste arte-hizkuntza, ezaguera, ikus-entzunezko baliabide eta hedabide batzuen

arteko loturak zein diren jakitea, eta horiek guztiak artelan konplexuak ekoizteko beharrezkoak

diren sormen-, espresio- eta komunikazio-bidetzat erabiltzea.

5- Zenbait testuingurutan egitekoak diren musika-proiektu musikaletan parte hartzea, eta talde

barruan zenbait funtzio betetzea, horrela plangintzak egitearekin, koordinazioarekin eta talde-

lana ebaluatzearekin lotutako trebetasunak lantzeko.

6- Musikaren eta soinuaren erabilerak eta funtzioak kritikoki aztertzea, eta horiek norberaren nahiz

besteen esperientzietan identifikatzea, musikak gure inguruko gizartean eta kulturan zer-nolako

funtzioa duen ulertzeko.

7- Musika herri eta kulturen ondare eta identitatearen parte dela aintzat hartzea.

METODOLOGIA ____________________

_____________

Ebaluazio bakoitzean konpondu beharreko egoera-problema bat planteatuko zaie ikasleei. Aurretik

diseinatutako urratsez urratseko ibilbidean, egoera horri aurre egiteko beharrezko dituzten

konpetentziak eskuratuko dituzte.

Taldekako proiektuak izango dira.

EBALUAZIOA ____________________

____________________

Kontrolak, lanak, azterketak, koebaluazioak eta jarrerak.

ERREKUPERAZIOA ____________________

______________

Errekuperaketa azterketa.

Page 23: DBH 1. Maila - Larramendi Ikastola · Aditza (indikatiboko ... indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, ... Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren

DBH 1. MAILA

23