bre de 100"
ZERTAN DATZA?
Hamaseina pieza -erregea (E), erregina edo dama (D), bi alfil (A), bi zaldi (Z), bi gaztelu (G)
eta zortzi peoi (P)- dituzten bi jokalariren artean hirurogeita lau laukiko taulan jokatzen den
jokoa. Jokoaren helburua arerioaren erregeari eraso eta defendatzeko modurik ez duela
menderatzea da.
HISTORIA
Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.
Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesh Vicenteren idazlan batean aurkitu
dezakegu, Valentzia imprimatu eta argitaraturriko "Libre dels jochs partits dels shacs en
nom “ izenekoa, XV mendearen amaiera aldean.
EZAUGARRIAK
Materiala: Egurrezko fitxak erabiltzen dira ( Peoiak,dorrea,zaldia,alfila,erregina eta
erregea) 8 x 8 laukitxo zuriak eta beltzak tartekatuaz osatutako taula ere behar da.
Arauak: Xakea bi jokalariren artean jokatzen da, jokalariek norberaren piezak
txandaka mugitzen dituzte. Pieza zuriak dituena hasita. jokalari bat "jokoan dago" bere
aurkariak mugitu ondoren.
Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo
erregina) eta errege bana dauzka.
Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira ezkerretik
hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila, (dama edo erregea), (erregea edo
dama), alfila, zalduna eta gaztelua.
Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza
zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da.
Nork irabazi: Pentsatzeko denbora amaitzen bada fitxa mugitu barik, besteak
irabazten du. Xake - mate egiten duenak ere irabazten du.Xake mate kontrako
erregearen inguruan dauden kasilak eta bera azpian duena erasotzea da.
BITXIKERIAK
Partida bat onena eta interesgarriena izan zenez deitu zioten “La inmortal” (Hilezina).
Baserritar batek erregearen kontra jokatu zuen eta gauza inportante bat erakutsi zionez
erregeak sari bat eman zion. Baserritarrak aukeratu zuen arroz granoak ematea, 1 lehenengo
laukiagatik 2 bigarrenagatik eta horrela bikoitza gehitzen 64. laukitxora ailegatu arte.Hasieran
ondo iruditu zitzaion erregeari, baina kalkulua egin zutenean nahiz eta India osoan arroza
landatu ez zuten edukiko hainbeste arrozik.
JOKALARI OSPETSUAK
Historian zehar egon diren jokalari onenak hauek dira: Bobby Fisscher,Garry Kasparov,José
Raúl Capablanca eta Anatoli Karpov dira.
OSASUNERAKO GOMENDIOAK
Jokaldiak egin aurretik ondo pentsatzea gomendatzen da.
Denbora luze jesarrita bazaude altxatu eta luzapenak egitea komenigarria da.
IRITZI PERTSONALA
Nik jokatu dut eta uste dut dibertigarria eta entretenigarria dela. Dena den, ona izateko asko
pentsatu behar da.
EGILEA:Ander Rosa
Top Related