Gure
Jainko Aitak
maite gaitu
6 – 8 URTETAKO NESKA-MUTILENTZAT OTOIZBIDEA
LA SALLE
Bokazio, Pastoraltza eta Misiotarako Idazkaritza
Bilboko Sektorea
Donostia, 2013
Argitalpen Pribatua
“Aldi hartan, Jesusek honela esan zuen:
Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako, eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko” (Mt 11, 25-26)
Zuentzat, 6-8 urte dituzuen neska-mutilentzat prestatu dugu otoizbide hau. Handik eta hemendik hartu eta egokitutako edota asmatutako otoitzak dituzue.
Beraiekin otoitz egin dezazuen eta otoitzerako bide eta modu egokiak eta ugariak aurki ditzazuen. Bakarka nahiz taldeka erabiltzeko liburua duzue.
Baina, begira: zuen otoitza ez dadila idatzitakoan geldi. Zabaldu zuen barnea eta zuen izaera osoa sormenari eta gugan otoitz dagien Espiritu Santuari. Gorputza bera ere otoizbide izan dakizuela. Esandako honen oroigarri eta lagungarri txiki bezala, noizbehinka otoitzetan “… … … … “ jarri ditugu.zera adierazi nahi dute: une horretan bakoitzak adieraz dezakeela espontaneoki bere barnean sortzen dena.
Eta ekin otoitzari! Jauna zuekin duzue!
Aitaren, eta Semearen,
eta Espiritu Santuaren izenean. AMEN.
Jainko, Aita ona,
eskerrak ematen dizkizugu gaugatik
eta egunsentiko argi zoragarriagatik;
eskerrak, atsedena, janaria eta maitasunagatik.
Eskerrik asko, eguna hain ederra egiten digun guztiagatik.
Lagun iguzu gauza onak egiten
eta besteekin onak eta maitekorrak izaten;
lagundu egunetik egunera maitagarriagoak izaten.
Eskerrak, Jainko maitea,
egun osoan esnaturik egon naitekeelako
eta gauza asko egin ditzakedalako.
Eskerrak, gaurko egunerako daukadan guztiagatik:
gauza berriak ikasteko,
lagunak eta jolasak ondo pasatzeko.
Eskerrak, eguzkiak beroa ematen digulako
eta bere argia, guk ikus dezagun.
Jauna,
gaurko egun osoan,
nik lan egiten dudanean,
jolas egiten dudanean,
egon zaitez nire ondoan.
Izan nadila ona,
maitagarria
eta esanekoa nire lagunekin,
irakasleekin, gurasoekin
eta Zurekin.
EGUNON, GURE AITA.
Eskerrak ematen dizkizut eguzkiagatik,
uragatik eta eguneroko ogiagatik.
Eskerrak, elkar maite duten
gizon-emakume guztiengatik,
eskerrak, elkarri barkatzen dioten
gizon-emakumeengatik,
eskerrak, elkarri laguntzen dioten
gizon-emakumeentatik.
Eskerrik asko,
guzti hau ikusi ahal izateko
begi batzuk eman dizkidazulako,
entzuteko belarri batzuk,
lan egiteko esku batzuk,
eta aho bat barre egin, abestu eta Zuri esateko:
“ESKERRIK ASKO, ENE JAINKO!”
Jauna,
nik ez zaitut ikusten, ez entzuten…
baina, badakit hemen zaudela, nirekin.
Zu nire bihotzean zaude,
nire onenean.
Eskerrik asko, Jauna,
hemen, nirekin egoteagatik.
Jauna,
egun honen hasieran hau esan nahi dizut:
atzo baino hobea izan nahi dudala gaur.
Badakit Zuk maite nauzula,
egunero nire zain egoten zarela,
hazten ikusi nahi nauzula.
Eskerrak ematen dizkizut
zure eskutik hartzen dudan biziagatik.
JAINKO AITA:
entzun Jesusekin batera
egiten dizugun otoitza.
Geure jolas eta geure lanak,
ordu onak eta txarrak
eskaini nahi dizkizugu.
Jesusekin batera
Zeuri eskaintzen dizugu dena.
Egizu, gure bihotza beti pozik egon dadila.
Jauna, ama batek bere umetxoa baino hobeto
zaintzen gaituzu.
Zu geure ondoan zaude beti:
jolasean eta lanean gabiltzanean,
lo gaudenean eta jaikitzen garenean.
Inoiz ere ez gaituzu bakarri uzten.
Eskerrik asko.
AITA,
erreza eta polita da zure izena,
doinu eder bat bazelakoa,
abesti gozo baten antzekoa.
AITA da zure izena.
Gaur, nahi badut, besteak poztu ditzaket,
norbait zoriontsuago egin.
Horrela izan dadila eskatzen dizut.
“Maitatzeko,
asko maitatzeko egin zaitut”,
esaten didazu Zuk.
Jesus, lagun egidazu zure antzekoa izaten.
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun uhineko ogia,
barkatu gure zorrak
guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
Nire Jainkoa,
hemen zaude.
Ez zaitut ikusten,
ez dizut entzuten.
Baina, nire barruan zaude.
Isil-isilik gelditzen naiz zurekin.
Jauna,
mundua oso handia da
eta jende asko bizi da lurbira osoan.
Zuk denak ezagutzen dituzu,
bakoitza bere izenez.
Zein handia den zure bihotza!
Bai ona zarela, Jauna!
Jainko maitea,
ni haur bat besterik ez naiz,
baina Zuk laguntzen didazu
nire bihotza besteei on egiteaz
ardura dadin.
Eskerrak, Jauna,
egun berri honengatik,
gaur ere lan eta jolas
egingo dut ikastetxean.
Nirekin egon zaitezela egun osoan
eskatzen dizut:
ipuin, jolas eta abesti bakoitzean, nirekin beti.
Egiten ditugun gauza eder guztiek
poztu zaitzatela Zu ere, Aita on hori.
Jainko Aita,
egun berri honetan
guk egingo dugun
eta esango dugun guztiak
poztu zaitzala.
Esango dugun eta
egingo dugun guztiak
poztu ditzala gure gurasoak,
irakasleak eta lagunak ere.
Egun berria ari da hasten.
Gure Jaun eta Jainkoa zur maitasunak
bete ditzala gure bihotzak
elkarri laguntzen jakin dezagun.
Eta gaur egingo dugun dena
abesti baten antzekoa
izan dadila Zuretzat.
Jainko maitea, …
jai hauetan gugandik
oraindik hurbilago
egon zaitezen
nahi dugu denok.
Eskerrik asko, Jainko maitea,
Eguberriaren alaitasunagatik,
egiten dizkiguten
opari ederrengatik;
eskerrik asko, batez ere,
Jesus gu bezalako haurra
jaio zelako.
Jainko maitea,
gu bezalako haur bat
etorriko da mundura.
Eskerrik asko, Jauna.
Eguberri-eguna,
egun berezia da.
Urte osoa zain eta,
azkenean, iritsi da.
Eskerrik asko, Jauna,
zure maitasun handiarengatik.
Eskerrik asko
egun berezi honengatik.
Eskerrik asko Jesus bidaltzeagatik.
Eguberria denontzat da,
berdin da adina,
berdin kolorea.
Eta Jesus gure oparirik onena da,
zure maitasunaren frogarik onena, Jauna.
Jainko Aita. zugan sinesten dut.
Jainko Aita, maite zaitut.
Jainko Aita, zatoz laster.
Jainko maitea,
Jesus jaioko denean
lagunak izan ditzan,
gure bihotzetan
lekutxo bat prestatzen
lagun gaitzazu.
Eskerrak, Jesus,
gu bezala haur egin zinelako.
Eskerrak, Jainko Aita,
zure seme Jesus
bidali diguzulako.
Zorionak, Maria eta Jose,
Jesusen urtebetetzea laster delako.
Jesus,
gure aitak eta amak
oso zoriontsuak izan daitezela.
Jesus
Eguberri jai hauetan,
gaizki pasako dutenengatik
eskatzen dizugu.
Jainko maitea,
opari batzuk ditut emateko:
musu bat, irribarre bat,
nire maitasun osoa.
Denontzat berdin banatu nahi dut.
… lagunduko al didazu?
Eskerrak, Jainko Aita
Eguberritako pozagatik.
Eskerrak, Jainko Aita,
Eguberritako zorionagatik,
egiten dizkiguten opariengatik,
eta eskerrak, batez ere,
Jesus jaio zelako,
bera baita da oparirik bikainena.
Jainko Aita,
Jesusen jaiotza ospatzean
hauxe eskatzen dizugu:
berriro jaio dadila Jesus gure bihotzetan
hura bezala hazten joan gaitezela,
guztiei on eginez eta lagunduz.
Jesus,
Zu haur ona izan zinen,
lagunidazu besteekin ona izaten
eta zatoz beti nirekin.
Jesus Jauna,
eskerrak ematen dizkizugu
zure jaiotzak
jende guztia alaitu zuelako.
Eguberri hauetan
besteak zoriontsu egiten
saia gaitezen, lagun gaitzazu.
Jainko maitea,
Eguberria ospatzerakoan,
Jesus bezala
gero eta gehiago bizi gaitezen,
Bera berriro gure bihotzetan
jaio dadila eskatzen dizugu.
Jainko Aita,
emaiezu zure laguntza
herrietako agintariei,
elkarrekin lan eginez
mundu hau izan dadin guztientzat
bizi-leku hobea eta seguruagoa.
Lagundu pakea maitatzen eta
ikus erazi lurreko janariak
egoki banatzeko modua,
inork goserik pasa ez dezan.
Jainko, gure Aita,
lagun egiguzu denok
elkar maita dezagun.
Herri guztiak izan daitezela
elkarren adiskide;
denok maita dezagula elkar
senide bezala.
Gure artean zoriona eta pakea
egiten lagun egiguzu.
Jesus, Jauna,
eman zure pakea gure familiei,
eman zure pakea gure herriari,
eman zure pakea gizon-emakume guztiei.
Denok egin dezagula lan pakearen alde.
Nik egin dezadala pakea etxean,
ikastetxean eta bazter guztietan.
Ni izan nadila denekin
alaia eta maitagarria.
Jainko Aita,
guk pakea egiten dugu:
poza ematen dugunean,
maitagarriak garenean,
besteei laguntzen diegunean,
gure gauzak besteei uztek dizkiegunean, haserretzen ez garenean,
… … …
Lagun egiguzu hau guztia egiten,
denekin paken bizi gaitezen.
Jainko maitea,
mundu osoaren alde eskatzen dizugu:
Herri guztiak lagun izan daitezela.
Gizon-emakume guztiok jakin dezagula
janaria eta gauzak elkar-banatzen.
Denok pakean bizi gaitezela.
Eskerrak, Jesus,
berpiztu zarelako;
oso pozik gaude.
Eskerrak, Jesus,
gurekin zaudelako.
Eskerrak, Jesus,
munduko argia zarelako.
Eskerrak, Jesus,
gure artean bizi zarelako.
Jesus hil ondoren hobiratu egin zuten,
baina Pazko igandean piztu egin zen.
JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.
Emaus-eko ikasleak oso triste zihoazen,
baina ogia zatitzerakoan
Jesus bizi zela konturatu ziren.
JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.
Jesusetaz oroitzen garenean
eta berari buruz hitzegiten dugunean,
bera gurekin dugu.
JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.
Kristauok Eukaristia ospatzen dugunean,
Jesusen heriotza eta piztuera ospatzen ditugu.
JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.
Gure bihotzondotik
lagunak benetan maite ditugunean,
orduan Jesus gurekin dugula somatzen digu.
JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.
Jesus, asko maite gaituzu.
ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.
Jesus, guregatik eta gizon guztiongatik sufritu duzu.
ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.
Jesus, gu salbatzeko zure bizitza eman duzu.
ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.
Jesus, guk betiko bizitza izan dezagun gurutzean hil zara. ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.
Jesus, Jauna,
zure antza izan dezagun,
zuregan pentsatzen lagun gaitzazu.
Gure bihotzean
zurea bezalako maitasuna badugu,
betirako zurekin egon gaitezke.
Jauna, gure bihotza
zertxobait alda dezazula
eskatzen dizugu.
Besteen mina eta beharra
sentitzen ez duen
“harrizko bihotza”
dugu askotan.
Zuregandik eta
besteen beharretatik
gertu egongo den
“haragizko bihotza” emaguzu.
Jesus, Jauna,
zure bizitza
eman diguzun horrek,
erakutsiguzu beti
elkar maitatzen.
Gure ondoan, Jauna,
egon zaitez beti.
Zu zara gure bide
eta gure bizi.
Jesus,
eskerrak gu salbatzeko
zure bizitza eman duzulako.
Jesus,
eskerrak guk betiko bizitza izan dezagun
gurutzean hil zarelako.
Jesus,
eskerrak asko maite gaituzulako.
Jesus, azken afarian Eukaristia sortu zenuen.
ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.
Jesus,
Ostegun Santuz, elkarren zerbitzari izaten
irakatsi zenigun.
ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.
Jesus,
Zuk laguntzen diguzu
gure bihotza zurearen antzeko egiten.
ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.
Jesus,
azkeneraino maitatu gaituzu.
ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.
Jesus,
bizia gugatik eman nahi izan duzu,
gu maitatzen ez zarela inoiz nekatzen adieraziz,
eta gure hutsegiteak beti barkatzen dituzula esanez.
Eskerrak, Jesus.
Badakigu orain, gure artean zaitugula bizirik,
berpiztuta, bizitza berri batez.
Gora jesus, aleluia!
Jesus, gure lagun,
Zu heriotza baino
indartsuagoa zara.
Ezerk ez digu beldurrik
eman behar
Zu bizirik eta
gure ondoan zaudelako.
Jesus piztu da
eta gure artean
bizi da, Aleluia!
Jainko Aita,
badira ulertu ezinezko
eta bukatzen diren gauzak,
baina ni betirako biziko naiz.
Jainko Aita,
landareak eta abereak
hil egiten dira,
baina ni betirako biziko naiz.
Jainko Aita,
(…) hil egin zen,
baina berarekin ere,
ni betirako biziko naiz.
Jainko Aita,
inoiz bukatzen ez den bizitza
eman didazu,
horregatik ni betirako biziko naiz.
Eskerrak ematen dizkizugu, Aita,
inoiz bukatutako ez den
gure barru-barruko bizitzagatik..
Zoriontsuak izan nahi dugu
eta zurekin egon beti.
Eskerrak, Jainko Aita.
Jauna, oso pozik gaude
Jesus piztu eta betirako bizi delako.
Eta gu, Bera bezala,
betirako biziko garelako.
Eskerrak, Aita Ona.
Gora, gora, Aleluia!
Jesus Jauna piztu da.
Jesus,
hau da zuregandik gustatzen zaidana:
gu guztiontzat bizirik zaudela.
Jesus berpiztu da.
Aleluia! Aleluia!
Bizirik dago.
Aleluia! Aleluia!
Gurekin dago.
Aleluia! Aleluia!
Egun batean ikusiko dugu.
Aleluia! Aleluia!
Haren Hitza entzuten duena
berarekin biziko da betirako.
Aleluia! Aleluia!
Eskerrak, Jesus,
La Salle haurren adiskide
izatea nahi izan zenuelako.
Eskerrak, Jesus,
La Sallek, maitasun handiz,
haur behartsu eta utziak
zaindu zituelako.
Eskerrak, Jesus,
La Sallek, ikastetxea,
denek elkar maitatzen eta errespetatzen
duten familia handia egun zuelako.
Eskerrak, Jesus,
nire adiskideei laguntza ematea
posible zaidalako eta hauek niri
ematen didatelako.
Eskerrak, Jesus,
La Salle gure adiskide handia delako.
Eskerrak, Jesus,
Zu gure adiskiderik onena zarelako.
Eskerrak, Jesus,
maite nauten eta zaintzen nauten
gurasoak ditudalako.
Eskerrak, Jesus,
eskolan, irakasleen eta lagunen
familia dudalako.
Eskerrak, Jesus,
ni ere La Salleren familia handikoa
naizelako.
Eskerrak, Jesus,
gure adiskidea zarelako.
Eskerrak, Jesus,
gure guraso, irakasle eta La Salleko Anaiengatik;
hauek egunero gogorarazten digute
Zu gure adiskidea zarela.
Jainko Aita,
zutaz hitzegiten sekula entzun ez duten
neska-mutilen alde eskatzen dizugu,
misiolarien bitartez
iritsi daitezela jakitera denak,
Zu zarela guztien Aita Ona.
Jainko maitea,
gogora zaitez gosez hiltzen direnez,
bizitzeko etxerik ez dutenez,
janzteko arroparik ez dutenez.
Lagun egiguzu
horrelakoekin eskuzabal izaten
eta gure gauzak elkarbanatzen.
Jesus Jauna,
ardura zaitez alde batetik bestera
dabiltzan horietaz, gurea bezalako
etxe bat erosteko dirurik ez dutelako.
Jakin dezagula horiekin gure dirua
elkarbanatzen.
Jainko Aita Ona,
misiolarien alde eskatzen dizugu:
bizi daitezela zoriontsu
behartsuenei lagunduz.
Eskerrik asko, Jainko maitea,
gaurko egunagatik.
Gaur egin dudan guztia eskaintzen dizut:
nire lana, jolasak, …
Egon nirekin gau honetan,
bihar beste egun berri baten argia
ikus ahal dezadan.
Gaurko egun osoan eman didazu
zure laguntza, zure maitasuna
eta bizia.
Orain, gaua heltzean, hauxe esaten dizut.
Eskerrik asko, Jainko Aita!
Jainko Aita,
Zu beti nirekin zaude.
Goizean, arratsaldean,
gauez eta egunez,
izan zaitez beti nire laguntza.
Jauna,
gaua etorri eta oheratzen naizenean,
eta berehala lo hartzen dudanean,
Zu nirekin zaude eta maite nauzu.
Pozik nago, pakean nago.
Jauna, gauez esnatzen naizenean,
Zu nirekin zaude eta maite nauzu.
Pozik nago, pakean nago.
Eskerrak, Jauna,
egun honengatik.
Nekaturik nago eta lo egin nahi dut.
Gaur gauza asko egin ditut:
eskolara joan naiz,
etxean lagundu dut,
jolas egin dut gustura.
Baita ere egin dut zerbait
egin behar ez nuena.
Damu dut.
Nolako poza sentitzen dudan
Jaunak barkatzen didanean!
Jainkoa ona izan da nirekin!
Oso zoriontsu naizela esan nahi diet den-denei.
Jainkoak maite nau eta aintzat hartzen nau!
Egon beti neure ondoan, Jauna,
Zeugan itxaroten dut-eta.
Gabon, ene Jainko. Eskerrik asko.
Maria,
esaiozu Jesusi irakats hiezadala
isilik egoten, zu bezala.
Maria,
esaiozu Jesusi irakats hiezadala,
Haren Hitza entzuten,
zuk bezala.
Maria,
esaiozu Espiritu Santuari irakats hiezadala
Jesusen Hitza gordetzen bihotzean,
zuk bezala.
Maria,
egiozu otoitz Jesusi gure alde.
Hark entzuten dizu, bere ama zarelako
eta gu, zure seme-alabak.
Agur, Maria, graziaz betea;
Jauna da zurekin;
bedeinkatua zara zu
andre guztien artean,
eta bedeinkatua da
zure sabeleko fruitua, Jesus.
Santa maria, jaungoikoaren Ama,
erregutu ezazu gu pekatarion alde
orain eta geure heriotzako orduan AMEN.
Maria, zu Jesusen Ama zara,
geure Ama ere bai
eta Jesus maite zenuen bezala maite gaituzu.
Lagun diguzu bere antzekoak izaten,
Beragan itxaroten,
elkarren anai-arrebak izaten. AMEN.
Kaixo! Maria,
Jauna zurekin dago.
Zuk BAI esan diozu Jainkoari
zure bihotzean eta bizitzan.
Maria,
esaiozu Jesusi
nik ere jakin dezadala
esaten Hari beti BAI,
zuk bezala.
Maria,
irakatsiguzu zuk bezala otoitz egiten,
irakatsiguzu zuk bezala bihotzean isiltasuna egiten,
irakatsiguzu zuk bezala Jesusen hitzak entzuten, irakatsiguzu zuk bezala Jesusen egina egiten,
irakatsiguzu zuk bezala Jainkoa goratzen
eta zu bezala harengan pozten.
Seme-alaben alde hainbeste egiten duten amengatik,
ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZEZ.
Jesusen ama izateko maria aukeratu zenuelako,
ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZEZ.
Maria, gure ama ere izatea nahi duzulako,
ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZEZ.
Zuhaitz eta abere txirien antzera
hazten ari naizelako,
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Idazten, irakurtzen, margotzen eta zenbatzen
ikasten ari naizelako,
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Otoitz egiten
ikasten ari naizelako,
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Nire etxean aita eta ama
etxeko-lanetan laguntzen ditudalako,
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Gure gurasoek barkatzen diguten
bakoitzeko,
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Gure irakasleek gure hutsegiteak
kontutan hartzen ez dituzten
bakoitzeko,
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Gure adiskideek eta lagunek
ematen diguten barkamenagatik,
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Besteei barkatzeko gauza den
gure bihotz onagatik,
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Barkamena eskatzera aurreratu garen
bakoitzeko,
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Eskerrak, Aita Jainkoa,
bizitzarengatik.
Eskerrak urte honetan
ikasi dugun guztiagatik.
Eskerrak guraso,
irakasle eta lagunengatik.
Eskerrak, Aita Jainkoa,
zure seme-alabak garelako.
Eskerrak, Jesus,
hobeto ezagutzen zaitugulako.
Eskerrak bihotz bihotzetik.
Maite gaituzten
gurasoak eman dizkiguzulako.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Zaintzen gaituzten
gurasoak ditugulako.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Entzuten gaituzten
gurasoak eman dizkiguzulako. ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Irakasten digun
andereñoa (maisua) eman diguzulako. ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Asko maite gaituzten
pertsonak eman dizkiguzulako. ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Gure lagun den Jesus
eman diguzulako.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Eskerrak, Jauna,
hazi, jolas egin eta bizi
ahal dugulako.
Eskerrak, Jauna,
pozik bizitzen
laguntzen diguten pertsonengatik.
Eskerrak, Jauna,
… … …
Eskerrak, Jainko Aita,
egiten dizkigun opariengatik.
Eskerrak, oso ona zarelako.
Eskerrak, Jesus, gure anaia.
Gizaki guztien alde eskatzen dizugu,
onak izan daitezen, Jesus bezala.
Jesus, Jauna,
eskerrik asko, egiazko adiskideengatik
eta Zu zarelako nire adiskiderik onena.
Egizu, nik maite ditzadala egiaz
nire adiskide guztiak, eta batez ere, Zu.
Izan nadila ni, zure antzera,
haur guztien adiskidea.
Jainko Aita maitea,
eskerrak neguagatik.
Eskerrak egun hotzengatik ere;
horietan korrika
eta saltoka berotzen gara.
Eskerrak elurragatik;
gustura ibiltzen gara berarekin.
Eskerrak babesten gaituzten
jantziengatik,
eta berotzen gaituen suagatik.
Jainko Aita maitea,
eskerrak udagatik.
Eskerrak egun eguzkitsuengatik,
udako jantzi arinengatik,
kaleko jolasengatik
eta udak dakarzkigun
gauza eder guztiengatik.
Eskerrak, Jainko Aita,
maite gaituzten pertsonengatik
eta Zuk asko maite gaituzulako.
Emaguzu zure laguntza besteak maitatzeko
eta gure gauzak haiekin elkarbanatzeko.
Jainko, gure Aita,
eskerrak euriaren erregaluagatik.
Eskerrak, berak laguntzen dielako
hazten zuhaitz eta loreei;
eta guri egarria kentzen digu
eta freskatu egiten gaitu.
Eskerrak, Jainko Aita,
goiz eguzkitsu honengatik:
zoriondun egiten nau!
Jainko ona
pozik nago zurekin
hitzegin dezakedalako.
Eskerrik asko.
Eskerrak, ematen dizkiguzun
gauza guztiengatik eta
gure hutsegiteak barkatzen
dituzulako.
Jainko maitea,
eskerrak mundu eder honengatik,
eskerrak hartzen ditugun janariengatik,
eskerrak kantatzen duten txoriengatik,
eskerrak ikasten dugun guztiagatik.
Jainko maite eta gure Aita.
eskerrak, gure alde
egiten duzun guztiagatik.
Eskerrak, gure etxeengatik,
janaria eta jantziengatik,
gure irakasle eta lagunengatik,
eta, batez ere, aita eta amagatik.
Lagun iguzu eskerrak ematen beti zuri,
zure opari guzti hauengatik.
Eliza den familia handiko atal
egin gaituen bataioagatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.
Zure seme-alaba garelako,
batez ere, bataiatu gintuztenetik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.
Gurasoek eta adiskideek
niri didaten maitasunagatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.
Ikasgelako lagunak
adiskide izan gaitezkeelako,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.
Eskerrak, Jainko Aita,
inguruan ditugun pertsonengatik,
gu asko maite gaituzten pertsonengatik.
ONA IZAN NAHI DUGU, JESUS IZAN ZEN BEZALA.
Eskerrak, Jainko Aita, Jesusengatik.
Hura izan da beti gure adiskiderik onena,
eta berak ez gaitu sekula ahaztuko.
ONA IZAN NAHI DUGU, JESUS IZAN ZEN BEZALA.
Jainko Aita, guk hazi egin nahi dugu,
jolas egin, ikasi, alai bizi, Jesus bezala.
ONA IZAN NAHI DUGU, JESUS IZAN ZEN BEZALA.
Landan ernetzen diren loreengatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.
Gure zeruak apaintzen dituzten hegaztiengatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.
Mundu guztia argitzen duen eguzkiarengatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.
Udaberria, uda, udazkena eta neguagatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.
Mundu hobea izan dadin
lan egiten duten gizon-emakumeengatik,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.
Sorkuntzaren errege egin gaituzulako,
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.
Jainko, gure Jauna,
zein gauza ederrak egiten dituzun!
Eskerrak, argitzen digun eguzkiagatik.
Eskerrak, freskatzen digun uragatik.
Eskerrak, janaritzen gaituen lurragatik.
Jainko, gure Jauna,
zein gauza ederrak egiten dituzun!
Eskerrak bihotz-bihotzez
elkar maite duten gizakiengatik.
Eskerrak bihotz-bihotzez
elkarri barkatzen dioten gizakiengatik.
Eskerrak bihotz-bihotzez
pakea bilatzen duten gizakiengatik.
Jainko, gure Jauna,
zein gauza ederrak egiten dituzun!
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna:
haizea edo musika,
hegazkinen zarata eta txorien abestia
eta euri-tantak kristaletan jotzen
entzun ditzakegu-eta;
geure izenak entzun ditzakegu
eta Zuri, gure Aita zaren Horri,
gure belarriekin eta gure bihotzarekin
entzun diezazukegu.
Zein zoriontsu garen!
Begiekin ikusi gabe ere maite dugu Jesus,
Beragan sinesten dugu eta esaten diogu:
Bedeinkatua Zu, Jesus!
Zu zara gure Jaun eta gure Jainko.
Eskerrak ematen dizkizugu
txikiek honelako gauzak jakitea
nahi izan duzulako.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, barkatu dezakegulako.
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, nola barkatu
Jesusek irakatsi zigulako.
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, besteei lagundu diezaiekegulako.
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, denei lagundu behar diegula senide bezala elkar maitatzen,
Jesusek irakatsi zigulako.
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Eskerrak ematen dizkizut, Jesus,
giza hitzak esan dizkiguzulako.
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.
Eskerrak ematen dizkizut, Jesus,
kristauok famili handi bat garelako.
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.
Eskerrak ematen dizkizut, Jesus,
Eukaristiaz janaritzen gaituzulako.
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.
Eskerrak ematen dizkizut, Jesus,
laster Lehenengo Jaunartzea egingo dugulako.
ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.
Eskerrak, gure Aita,
zure seme-alabak garelako.
ESKERRIK ASKO.
Eskerrak, Jesus Jauna,
zure anai-arrebak garelako.
ESKERRIK ASKO.
Eskerrik asko, Jesus Jauna,
kristau familia batean bizi naizelako.
ESKERRIK ASKO.
Eskerrak, Jesus,
gure artean zaudela sinesten dugulako.
ESKERRIK ASKO.
Eskerrak, Jauna, gu ere Eliza garelako.
ESKERRIK ASKO.
ESKERRIK ASKO, JAINKO AITA,
ZUK ESAN DIGUZULAKO:
. Zure izena ezagutzen dut,
badakit zein izen daukazun.
. Maitasunez begiratzen dizut.
. Asko maite zaitut.
. Inoiz ere ez naiz zutaz ahazten.
. Egiten duzun guztiari adi nago.
. Bihotzera hitzegiten dizut.
. Beti barkatzen dizut.
. Beti zurekin noa.
BERRI ON HONEK
POZEZ BETETZEN GAITU.
Bedeinkatua, Jainkoa, gure Aita,
ona zarelako, zure maitasunak
amairik ez daukalako!
Pozik esango nieke guztiei
nolako gauza ederrak egin dituzun gurekin.
Asko ere asko maite gaituzu.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Jauna,
Zuk, gure gurasoek eta beste pertsona batzuk
gu asko maitatzea nahi duzu.
Zu, Jauna, gurekin zaude.
Eskerrak, Jainko Aita, maite gaituzulako.
Guk ere maite zaitugu.
Jainko Aita,
bai ederra egin duzula lurra!
Eskerrak,
zuhaitz hain handiagatik;
txoriek haietan egiten dituzte habiak.
Eskerrak,
loreen usainagatik eta
fruten gustu gozoagatik.
Zuk eman diguzu lurra guztioi.
Erakutsiguzu bera errespetatzen eta zaintzen.
Zuk eman dizkiguzu lurreko fruituak.
Erakutsiguzu besteekin elkarbanatzen.
Gure begiek ikus ditzatela zure miragarriak,
eta gure bihotzak, miretsi.
Eskerrak, Jainko Aita,
goizean, esnatzen naizenean,
nirekin zaudelako.
Eskerrak, Jainko Aita,
egunero eskolara noanean,
nirekin zaudelako.
Eskerrak, Jainko Aita,
lagunekin jolasean nabilenean,
nirekin zaudelako.
Eskerrak, Jainko Aita,
gauean, ohera noanean,
nirekin zaudelako.
Jainko Aita,
eskerrak ematen dizkizugu
poza eta osasunagatik,
lagunak eta jolasengatik,
pentsatu eta egiten ditugun
gauza onengatik, eta,
eder, on eta maitagarri den
guztiagatik.
Jainko maitea,
eskerrak ematen dizkizugu
eguneroko gauza onengatik.
Erregalatzen dizkiguzun
gauza on guztiak
eskertzen dizkizugu.
Emaguzu zure laguntza
besteak zoriontsu egin ditzagun.
Jainko Aita,
eskerrak gure jostailuengatik,
handi eta txikiengatik,
zahar eta berriengatik.
Iguzu, jakin dezagula beste haurrei
gure jostailuak uzten, eta,
erregalatu dizkiguten pertsonei eskerrak ematen.
Jainko Aita maitea,
egin gaitzazu zorioneko
egun honetako gure jolasetan.
Lagun iguzu maitagarriak izaten,
besteei jokatzen utziz,
tranparik egin gabe
eta jolasean haserretu gabe.
Jesus,
jolas, barre eta korrika egitea
gustatzen zait, eta kantatzea ere bai.
Gustatzen zait, lagunekin
etxean eta patioan jolas egitea.
Eskerrak, Jesus,
jolas egin dezakedalako.
Jainko Aita,
eskerrak oporrengatik:
eguzkiaren argia
eta aire freskoagatik,
mendia eta itsasoagatik.
Eskerrak,
beste leku batzuk ikus ditzakedalako
eta pertsona berriak ezagutu.
Eskerrak, Jauna,
oporrengatik,
festa eta jolasengatik.
Iguzu, ondo pasa dezagula
eta besteei gure laguntza eman.
Gure Aita,
eskerrak asteburuengatik,
oporrak eta aire libreagatik.
Gabiltzan leku guztietan lagun egiguzu;
eta Zuk guretzat sortu dituzu gauza ederretan
goza dezagula.
Jesus Jauna,
oporraldirik ez dutenen alde
eskatzen dizugu.
Egizu, zoriontsu izan daitezela
dauden lekuan.
Jainko maitea,
ondo igaro ditzagula oporrak
eskatzen dizugu,
inork ez dezala ezbeharrik izan,
zutaz gogora gaitezela,
gure hutsegiteak barka ditzazula,
eta, besteen alde zerbait egin dezagula.
Asko-asko maite gaituzulako,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Beti gurekin zaudelako,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Gun pozik bizitzea nahi duzulako,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Ikasturte honetako gauza on guztiengatik,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Ikasi dugun guztiagatik,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Egin ditugun lagunengatik,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Gure maisu eta andereñoengatik,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Ospatu ditugun festengatik,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Datorren oporraldi ederrengatik,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Uda osoan ere Zu gurekin egongo zarelako,
GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.
Jainko Jauna,
bedeinka ezazu gure ikastetxea;
elkarrekin lan egitean
eta elkarrekin jolas egitean
ikas dezagula Zu zerbitzatzen
eta elkarri laguntza ematen.
Aita ona,
gure ikastetxeko neska-mutil
guztien alde eskatzen dizugu.
Ikasiko dugun guztia
besteei laguntzeko izan dadila,
eta, geuren artean zintzoak
eta maitagarriak izan gaitezela.
Gure Aita,
eskerrak, beste egun zoriontsu bat
pasatu dugulako ikastetxean.
Eskerrak, ikasi ditugun
gauza berriengatik eta
dibertitu gaituzten jolasengatik.
Bihar, etor gaitezela
beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz.
Jesus adiskidea,
eskerrak ikastetxean
zutaz hitz egiten digutelako.
Zuri hitz egiten irakasten digute;
eta, baita zure Aita eta gure Aita den
Jainko onari ere.
Jainko Aita,
oso gustura gaude
eskolan egiten dugun guztiaz:
margotzen ditugun marrazkiez,
irakurtzen ditugun liburuez,
kontatzen dizkiguten historiez,
jolasez, lagunez eta
egiten ditugun gauza guztiez.
Eskolan egiten dugun guztiagatik
eta bertan pasatzen ditugun atsegin-aldiengatik,
ESKERRAK, JAINKO AITA.
Eskerrak, Jainko maitea,
lanean laguntzen diguten
gure irakasle guztiengatik.
Eskerrak, Jauna,
guk ikasi eta gauzak uler ditzagun
egiten duten guztiagatik.
Eskerrak, Aita ona,
guk alai eta zoriontsu hazi gaitezen
egiten duten guztiagatik.
Bedeinka itzazu, jainko maitea,
eta bedeinka beraien lana.
Bedeinka itzazu, Jesus Jauna,
nire gurasoak eta ni maite nauten guztiak.
Lagun idazu haiekin
esaneko eta maitagarri izaten.
Jakin dezadala laguntza ematen
eta ez ditzadala haserretu.
Aita maitea,
zera eskatzen dizut:
zaindu ditzazula, batez ere,
aita edo ama etxetik
joan zaien haurrak.
Egizu, jakin dezatela
Zuk maite dituzula
eta ondoan zaituztela beti, lagun.
Jesus,
nire familiaren alde eskatzen dizut.
Lagun iguzu elkar beti maitatzen,
elkarri laguntzen eta barkatzen,
gure gauzak elkarrekin banatzen
eta bihotz onekoak izaten.
Emaguzu zure maitasuna
beti zoriontsu bizi gaitezen.
Bai ederra familian elkarturik bizitzea!
Eskerrak, Jauna,
nire aitatxok eta nire amatxok
asko maite nautelako.
Eskerrak, Jauna,
Zuk ere asko maite nauzulako.
Gure aita eta amak maite gaituzte,
Jainkoak maite gaitu.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Gure aita eta amak zaintzen gaituzte,
Jainkoak zaintzen gaitu.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Gure aita eta amak laguntzen gaituzte,
Jainkoak laguntzen gaitu.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Gure aita eta amak irribarrez begiratzen gaituzte,
Jainkoak irribarrez begiratzen gaitu.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.
Jauna,
guraso onak eman dizkiguzu,
eta maite gaituzten pertsonak.
Eskerrik asko.
Aita ona,
Zu beti nire ondoan zaude.
Jesus Jauna,
gaurko eguna larri
pasatuko dutenen alde eskatzen dizut:
seme-alabei jateko zer emanik
ez daukaten amen alde;
familia aurrera ateratzeko lan diru
irabazten ez duten aiten alde;
gaixo dauden haurren alde
eta, inoren maitasunik gabe,
bakarrik dauden pertsonen alde.
Jainko Aita maitea,
zaindu ditzazula
lurbira osoko haur guztiak,
eskatzen dizut.
Gorde itzazu arrisku guztietatik
eta lagundu, sendo, on eta
zoriontsu hazten.
Jesus Jauna,
jar ezazu gure bihotzetan
zure maitasuna,
zuganako maitasuna;
inguruengoeganako maitasuna;
maitatzen asko kostatzen zaigun
haienganako maitasuna.
Laguniguzu, Jauna,
zugandik hartutako
erregalu guztiengatik
esker-onekoak izaten.
Jakin dezagula
behartsuenekin elkarbanatzen.
Jesus Jauna,
ez dezagula inoiz ere ahaztu
hobea dela ematea hartzea baino.
Erakutsiguzu etxean laguntza ematen,
besteei jolas egiten uzten,
eta ikastetxean
ahal bezain ongi lan egiten.
Jesus, haurren adiskidea,
izan zaitez adiskide bat niretzat;
har nazazu eskutik
eta gorde beti zure ondoan.
Jesus Jauna,
zurekin egon nahi dut, isil-isilik.
Hemen nago, zaratarik gabe,
batere zaratarik egin gabe.
Bihotz-bihotzez egin nahi dut otoitz
gurasoen alde, adiskideen alde eta
munduko gizon-emakume guztien alde.
Jesus Jauna,
zurekin egon nahi dut, isil-isilik.
Hemen nago zaratarik gabe,
batere zaratarik egin gabe.
Jauna,
lagunidazu, mesedez,
nire ondoan daudenak maitatzen,
nirekin haserreturik badaude ere,
edo beraiekin jolas egiten uzten ez didatenean,
edo gauzak prestatzen ez didatenean.
Jesus, lagunidazu.
Zu nirekin zaude.
Gauzak ez zaizkidalako ondo ateratzen
triste nagoenean,
lagunidazu, Jauna.
Lagundu eskerrak ematen
nirekin bizi direnei,
niri laguntzen didatenei.
Jesus, lagunidazu.
Zu nirekin zaude.
Jainko Aita,
zure ondoan egon nahi dut.
Ahalegin bat egingo dut
denbora luzean zurekin geratzeko,
nigana etor zaitezen
eta niri hobea izaten laguntzeko.
Gure Aita,
elkar maita dezagula denok
Zuk maite gaituzun bezala.
Gizon-emakume guztiok
Zuk nahi duzuna egin dezagula beti.
Horrela, Zu pozik egongo zara gurekin,
zure seme-alaba garenokin.
Gure Aita,
ez dadila falta haurrentzat ogirik
ezta ere, helduentzat lanik;
ez dadila falta familian laztanik,
ezta ere, zahar eta gaixoentzat maitasunik.
Jainkoa ona izan da nirekin!
Oso zoriontsu naizela
esan nahi diet-den-denei.
Jainkoak maite nau
eta aintzat hartzen nau!
Egon beti neure ondoan, Jauna,
Zeugan itxaroten dut-eta.
Jesus,
gure gauzak batzuetan
guretzako bakarrik nahi izaten ditugu.
ERAKUTSIGUZU GAUZAK BESTEEKIN ELKARBANATZEN.
Jesus, lagunek zer edo zer eskatzen digutenenean.
ERAKUTSIGUZU GAUZAK BESTEEKIN ELKARBANATZEN.
Jesus, laguna triste ikusten dugunean
eta gu pozik gaudenean,
ERAKUTSIGUZU GAUZAK BESTEEKIN ELKARBANATZEN.
Jainko gure Aita,
zabal itzazu gure bihotzak
inguruan ditugun gauza harrigarrietara.
Eta erakutsiguzu dohain hauek
gure lagun eta senideen onerako
eta alaitasunerako erabiltzen.
Jauna,
hainbeste maite gaituzten pertsonen
eta Jesus gure lagunaren antzekoak izaten
lagun gaitzazu.
Jainko Aita,
begiak eman dizkidazu ikusteko.
Bai ederra Zuk sortutako mundua!
Jainko Aita,
eskuak eman dizkidazu lan egiteko.
Gauza onak egin nahi ditut!
Jainko Aita,
lagunak eman dizkidazu pozik bizitzeko.
Elkarrekin nahi dugu egin mundu hobea!
Jesus, Zu gure adiskidea zara.
Jesus, Zu gure anaia zara.
Zu bezalakoak izan nahi dugu:
beharrean daudenei lagunduz,
denak maitatuz,
Zure hitzak entzunez,
pertsona guztiekin onak izanez.
Asko pentsa dezagula Zugan eta gure bihotza
zurea bezalakoa izan dadila.
Jesus,
beti Zugan pentsa dezagula eskatzen dizut;
bai zoriontsu sentitzen garenean,
bai triste gaudenean.
Jauna,
irakatsiguzu aurkitzen
dirurik kostatzen ez den
hainbeste gauza:
alaitasuna, maitasuna,
pakea, adiskidetasuna.
… … …
Jauna,
emadazu indarra ikasteko,
lan egiteko eta gauzak ondo egiteko;
ez presaka eta nolanahi.
Jesus Jauna,
armatarako erabiltzen den diru guztia
erabil dadila gaixotasunak sendatzeko
eta beharrean dauden pertsonei laguntzeko.
Jauna,
bakarrik eta triste sentitzen naizenean
Zugan eta lagunengan pentsa dezadala,
eta nire ondo-ondoan senti zaitzadatela.
Jauna,
adoretsu izan gaitezela
besteei laguntzeko
geurekoi izan gabe.
Jauna,
besteei barkatzen,
nire gauzak elkar-banatzen,
eta pertsonak errespetatzen
jakin dezadala eskatzen dizut.
Bedeinkatu, Jauna,
gure eguneroko janaria.
Sendo eta onak egin gaitzazu.
Zatoz, Jesus Jaun maitea,
izan zaitez gure gonbidatua
eta bedeinka ezazu
Zeuk eman diguzuna.
Eskerrak, Aita,
gure onerako eman dizkiguzun
janari hauengatik.
Gogora gaitezela Zutaz
egun honetan eta
egiten dugun guztian.
Eskerrak, Jauna,
ogia, ura eta frutagatik.
Eskerrak, guri ematen dizkiguzun
gauza eder eta on guztiengatik.
Bedeinka itzazu janari hauek prestatzen
lan egin duten guztiak.
Bedeinkatu, Jauna,
gaur ogi hau jango dugunok.
Bedeinkatu berau
egin dutenak,
eta ogirik edukiko ez dutenak.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna,
janaritzen gaituen ogiagatik,
eta erakuts iezaguzu
ez daukatenekin erdibanatzen.
Jainko Aita, gogoz kantatzen dizut!
Eguzki distiratsua ikustean,
gogoz kantatzen dizut, Jauna.
Errekako ur-hotsa entzutean,
gogoz kantatzen dizut, Jauna.
Zelaiko loretxoak hartzen ditudanean,
gogoz kantatzen dizut, Jauna.
Zeruko txoriak entzuten ditudanean,
gogoz kantatzen dizut, Jauna.
Gizonak lanean ikusten ditudanean,
gogoz kantatzen dizut, Jauna.
Nire lagunekin jolasean nabilenean,
gogoz kantatzen dizut, Jauna.
Jainko Aita, gogoz kantatzen dizut!
Goresten zaitugu, Aita,
handia baitzara.
Abesten zaitugu
maitasunez begiratu
eta gauza harrigarriak
gurekin egin dituzulako.
Bedeinkatua Zu, Jainko,
gure Aita,
ona baitzara,
zure maitasuna
betikoa da-eta.
Maite gaituzun Aita,
goresten zaitugu eman dizkiguzun
gauza miresgarriengatik:
eguzkiagatik,
euriagatik,
baso eta zelaiengatik,
itsaso eta zeru urdinagatik,
lore eta txoriengatik,
eta, Zuk emandako opari guztiengatik.
Jainko gure Jauna,
bai miragarria zarela!
Loreak baino miragarriago,
zerua baino miragarriago,
eguzkia ere baino gehiago.
Goratzen zaitugu,
bedeinkatzen zaitugu,
adoratzen zaitugu.
Aintza Zuri, Jauna.
Zuk ezagutzen eta maitatzen gaituzu.
Ezagutzen duzu, ez bakarrik,
gure izena eta aurpegia,
baita ere, gure bihotzeko sekretuak.
Ezagutzen dituzu gure gauza onak
eta, baita ere, badakizu falta zaiguna.
On eta eder den guztia ikusten
irakasten diguzu.
Aintza Zuri, Jauna.
Zuk ezagutzen eta maitatzen gaituzu.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala
orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. AMEN.
Goresten zaitut, Jainko Aita,
eta eskerrak ematen dizkizut
lurrean den guztia egin duzulako.
Zuk sortutakoari begiratzen diodanean,
gehixeago deskubritzen zaitut Zu, Sortzailea.
Zein ona izan behar duzun, pentsatzen dut!
Zuri kantatu nahi dizut eta esan:
ZU BAKARRIK ZARA JAINKOA.
Maitatzen zaitugun Aita, handia baitzara.
Abesten zaitugu maitasunez begiratu eta gauza harrigarriak gurekin egin dituzulako.
Eguzkia eta ilargiarekin
GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.
Mendi eta haranekin
GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.
Ibai eta itsasoekin
GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.
Zuhaitz eta landareekin
GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.
Txori eta arrainekin
GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.
. . . . . . .
Gauza ederrengatik
BEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.
Eskola eta ikastetxeengatik
BEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.
Lantegi eta bulegoengatik
BEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.
kotxe eta hegazkinengatik
BEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.
. . . . . . .
Entzun gaitzazu, Espiritu Santua,
Zuk gure laguna zaren horrek.
Zu beti gure ondoan zaude:
bete gure bihotzak zeure maitasunez.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita,
Espiritu Santua bidali diguzulako.
Ikusi ezin badugu ere
badakigu munduan dagoela
ona den guztian
eta gure bihotzetan.
Espiritu Santua,
Zu nirekin zaude.
Bai, nirekin zaude
otoitz egiten dudanean
eta lanen ari naizenean,
jolasean eta lotan nagoenean.
Nirekin zaude
etxean, eskolan, toki guztietan.
Badakizu behar zaitudala
Jesusek eskatzen didana egiteko.
Espiritu Santua,
Zu nirekin zaude
eta gu guztiokin.
Espiritu Santua, zutaz fidatzen naiz.
Nire bihotzak zugana jotzen du.
Lagunidazu aurkitzen
nik egin behar dudana
gurasoen alde,
anai-arreben alde
eta nire adiskideen alde.
Bedeinkatua Zu, Espiritu Santua:
Jesusek esan duen guztia
gogoratzen diguzu-eta,
eta gurekin
familia handi bat egiten duzu!
Jesusen Espiritua,
zure MAITASUNA nirekin dago beti.
Jesusen Espiritua,
zure INDARRA nirekin dago beti.
ESKERRIK ASKO.
Jainko Aita,
Jesusen Espirituak
eman diezadala bere laguntza,
isiltasuna egin dezadan
nire bihotzean
Zuri entzuteko,
Zuri hitzegiteko
eta, beti,
Zuk nahi duzuna egiteko.
Jesusen Espiritua,
badakit nirekin zaudela Zu beti.
Zure MAITASUNAREN INDARREZ
maite ditut nik denak.
Zure MAITASUNAREN INDARREZ
egiten ditut nik gauzak ongi.
Jesusen Espiritua,
badakit nirekin zaudela Zu beti.
Jauna,
eskuak eman dizkidazu lanerako:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
Zugana zabaltzen
otoitz egiten
eta abesten dudanean.
Jauna,
ahoa eman didazu jateko;
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
eskerrak ematen
hazten laguntzeko
ematen didaten guztiagatik.
Jauna,
hankak eman dizkidazu korrika egiteko:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
korrika joaten
lagunik ez dutenengana
eta jolas garaian
bakarrik daudenengana.
Jauna,
begiak eman dizkidazu ikusteko:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
ingurura begiratzen
ikus dezadan zer egin
poza banatzeko.
Jauna,
belarria eman didazu entzuteko:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
besteei entzuten,
eskatzen didatena egiteko.
Jauna,
mihia eman didazu hitzegiteko:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
zure miragarriak
beste guztiei kontatzen.
Jauna,
adimena eman didazu ulertzeko:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
inguratzen nauten mundua eta pertsonak
deskubritzen eta ezagutzen.
Jauna,
bihotz handia eman didazu maitatzeko:
ESKERRIK ASKO.
Irakatsidazu
Zu eta pertsona guztiak maitatzen.
Jauna,
eskerrak nire gorputzagatik.
Eskerrak,
berarekin jolas, salto, korrika
eta igeri egiten baitut.
Eskerrak,
berarekin margotu, idatzi, abestu
eta entzun egiten baitut.
Jauna,
eskerrak nire gorputzagatik.
Jainko Aita, eskerrak,
ikusteko begiak eman dizkidazulako;
entzuteko, belarriak;
lan egiteko, eskuak;
eta ahoa barre egiteko,
abesteko eta zuri esateko:
ESKERRIK ASKO, JAINKO AITA !
Jainko Aita,
barkaidazu gaizki egina:
nire jenio txarra eta hitz itsusiak;
nire neurekoikeria eta
gauza onak neuretzat nahi izatea;
besteak ernegatzea.
Barkaidazu, Jainko Aita.
Jesus Jauna,
Zuk denei barkatu zenien,
maite ez zintuztenei ere bai.
Laguniguzu denei barkatzen.
Ez ditzagula gauzak sekula
mendekuz egin.
Eskerrak ematen dizkizugu,
Jainko maitea,
Zuk beti barkatzen diguzulako.
Lagundu zure antzeko izan gaitezen.
Norbaitek barkamena eskatzen digunean
barka diezaiogula berehala,
eta berriro adiskide izateko
prest egon gaitezela.
Jauna, barkaidazu.
Eta, pozaren pozez,
saltoka hasteko gogoa etorriko zait.
Mundu guztiari esango diot
zein ona zaren.
Nire bihotza Zugana itzuliko da.
Jainko Jauna,
nire hutsegiteak aitortzen ditudanean,
bakea ipintzen duzu nire bihotzean.
Zuk ez nauzu bakarrik uzten,
beti nirekin zaude.
BEDEINKATUA ZU, JAUN !
Jainko Aita,
lagunidazu barkamena eskatzen
norbaiti kalte egin diodanean.
Lagundu barkatzen
eta elkar maitatzen jakin dezagun.
Badakigu Zuk beti barkatzen diguzula ona zarelako,
eta gure Aita zarelako.
ESKERRIK ASKO.
Jesus,
batzuetan aitatxo eta amatxori
kasurik ez dugulako egiten eta haserretzen garelako.
BARKATU, JESUS, BEDIRA GURE BIHOTZ ONA.
Jesus,
gure anai-arrebekin ere
haserretzen garelako
eta ez diegulako barkatu nahi izaten,
BARKATU, JESUS, BEDIRA GURE BIHOTZ ONA.
Jesus,
gure lagunekin borroka egiten dugulako
eta batzuetan burla egiten diegulako,
BARKATU, JESUS, BEDIRA GURE BIHOTZ ONA.
Adiskideek burla eta barre egiten digutenean,
JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.
Eztabaidaka haserretzen garenean,
JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.
Gure adiskideak mehatxatzen ditugunean,
JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.
Adiskideek kalte egiten
edo gaizki portatzen direnean gurekin,
JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.
Barkamena eskatzea kostatzen zaigunean,
JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.
Jainko Aita,
barkamena eskatzen dizut
anai-arrebekin edo lagunekin
izaten ditudan haserregatik,
lagunei tranpa egiten dizkieten aldiengatik,
agintzen didatena egiteko
ditudan nagialdiengatik.
Jainko Aita,
gaur …-ren urtebetetzea da.
Eskerrak, jaio zenetik gaur arte
zaindu duzulako.
Lagun egiozu sendo eta sano hazten
eta besteak maitatzen
Jesusek egin zuen bezala.
Jainko maitea,
gaur …-ren alde eskatzen dizugu,
bere urtebetetze egunean.
Lagun egiozu ona izaten,
eta egun zoriontsua pasa dezala gaur
etxekoekin eta adiskideekin.
Jainko Aita,
eskerrak ematen dizkizugu Ebanjeliogatik,
bertan dago Jesusek egin eta esan zuen guztia.
Lagun egiguzu arretaz entzuten eta egiten
Jesusek egin eta esan zuena.
Jauna,
gure adiskide egin nahi izan duzu,
eta, nahi duzu, baita ere,
guk Zu zaren bezalaxe ezagutzea.
Horregatik, gugana hurbiltzen zara
Biblian eta Ebanjelioan idatzitako
zure hitzen bitartez.
Eskerrak, hitzegiten diguzulako,
eskerrak, Jesus, gure lagunik onena
bidali diguzulako.
Emaguzu zure laguntza,
zure Hitzak lagun
dezagun hobeak izaten.
Jainko Aita,
zorionekoak izango gara
zure Hitza entzun eta betetzen badugu.
JAINKOAREN HITZAK BIZIA EMATEN DIGU.
Jesus,
Zure anai-arreba izango gara
Zure Hitza entzuten badugu.
JESUS, ZUK BIHOTZERA HITZEGITEN DIGUZU.
Jesus,
Zuk zeure sekretuak kontatu dizkiguzu
zugandik ikas dezagun.
JESUSEN HITZAK IRAKATSI EGITEN DIGU.
AURKIBIDEA
Egunaren hasieran ………….………….……………..……….
4
Abendua – Eguberria ………………….……………..……….
10
Pakearen astean ………………………….………..……………
14
Garizuma – Pazkoa …………………….……………..……….
17
La Salle astea ……………………….…………..………………..
23
Misio astea …………………………………..……………………..
26
Egunaren bukaeran …………………………………..……….
28
Maria …………………………………..………………………………
31
Eskerrak, Jainko …………………………………..……………
34
Jolasean eta oporretan ……………………………..……….
46
Eskerrak eskolarengatik …………………………………....
50
Nire familia …………………………………..…………………….
53
Lagun iguzu, Jainko maitea ……………………………...
56
Eskerrak janariengatik ………………………………..…….
63
Aintza Zuri, Jainko Aita …………………………………….
65
Zatoz, Espiritu Santua …………………………………..….
70
Eskerrak gorputzarengatik ……………………………..…
74
Barka gaitzazu …………………………………..………………
78
Zorionak, lagunok …………………………………………..….
82
Zure hitza entzuten dugu ………………………………….
84
~ 1 ~
Top Related