1. Gorputzaren garapenak Bizitzaren etapak Haurtzaroa jaiotean
hasi eta,gitxigorabehera, 12 urtegaz amaitzen da. Nerabezaroa
haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizino aroa da.
Helduaroa hiru etapa nagusitan banatxen da: gaztaroa, helduaroa eta
zartzaroa: Gaztaroa 25 urte arteko aldia da, gitxi gorabera.
Heduaroa etaparik luzeena da eta, gitxi gorabera, pertsonak 60 urte
inguru benetakoan amaitzen da. Zahartzaroa bizitzako azkenengo
etapea da.Karaktere sexuala Bi karakter sexual dagoz: karakter
sexual primarioa eta karakter sexuak sekundarioa: Karakter sexual
primarioa: jaiotetik daukagun organo sexualak dira. Karakter sexual
sekundarioa: gorputzean gertatzen diran aldaketak dira. Karaktere
honeek ez dira ugalketa aparatuaren parte, berez, eta pubertaroa
deitutako nerabezaroko etapan garatzen dira.Ugalketa aparatua
emakumeskoena eta gizoneskoena Emakumeskoen ugalketa aparatua
Obulutegiak arbendol formako organo txiki bi dira. Organo horretan
obulu izeneko sexu zerula femeninoak sortu eta, pubertarotik
aurrera, heldu egiten dira. Falopioren tronpak obulutegiak eta
umetokia lotzen dabezan hodi bi dira. Umetokiak buruz beherako
madari formako organo hutsa eta giartsua da. Bulbea emakumeskoen
ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra da. Ezpain izeneko
azalaren tolestura batzuk osotzen dabe, ezpainek baginearen
sarrerea babesten dabe.Gizonezkoen ugalketa aparatua Testikuluak
edo barrabilak arrautza itxurako organo bi dira. Pubertaroan,
espermatozoideak, sexu zerula maskulinoak, sotzen hasten
dira.eskroto izeneko boltsa batez babeztuta. Hodi deferenteek
testikuluak eta uretrea lotzen dabez, eta gizoneskoen gorputz
barruan dagoz. Seme bezikulak prostateagaz batera seme jariakina
ekoizten daben guruin bi dira. Zakila kanpoko organo gihartsua da,
eta barruan uretrea dago. Zakilaren muturra glande dauka izena eta
eztaltzen dauan azala prepusio du izena. Uretrea gernua eta semena,
hau da, semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahaturea,
kanporatzen dauzan hodia da.Giza ugalketea Giza ugalketa sexuala da
eta bibiparoak gara eta ugaztunak ere bai.
2. Ernartzea Ernartzea emakumeskoen gorputzaren barruan
gertatzen da, espermatozoide bat eta obulu bat alkartzean.Obulu
ernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten da. Haurdunaldia
Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari enbrioi
deitzen jako. Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi
zanari umeki deitzen jako.Egilea:Leire