Download - Udal buletina. 2012eko Otsaila

Transcript
Page 1: Udal buletina. 2012eko Otsaila

bilduburlata

DIRU ZORRA UDAL JAUREGIAN

Burlatako Udalak Jauregiaren kafetegiaren kudea-

keta esleitu zuenetik 19 hilabete igaro dira, eta orain

jakin dugunez enpresa kudeatzaileak 70.000 euro-

tako zorra du Udalarekin, ez baitio honi euro bakar

bat ere eman. Sinatutakoaren arabera, “EL Palacete

Cultural S.L.” enpresak 30.033 € ordaindu behar zi-

tuen urte bakoitzeko, zerbitzuaren mantenimen-

duari dagozkion gastuak kontutan hartu gabe

(argindarra, ura, hondakinak…).

Egoera honen aurrean, eta enpresaren porrota adie-

razpenaren beldur, Udalak kontratuaren desegite

prozesua urgentziaz abian jartzea deliberatu zuen,

gaia 2011.eko abenduaren 29.eko osoko bilkurara

eramanez. Baina, zergatik ez dute deus egin 19 hi-

labete hauetan? Zorra haunditu eta behar bezala

erantzun ez izateagatik, zeinek du erantzukizun po-

litikoa? Administrazioak herritarren interesak

zaindu egin behar ditu, eta erabakiak hartzeko ga-

raian ardura, gardentasuna eta bizkortasuna beha-

rrezkoak dira. Are gehiago, herriaren eta

herritarren alde egin ahal izateko, administrazioak

baliabide eta prozedura zehatzak ditu.

Gerora jakin izan dugun bezalaxe, Udalaren zerbiztu

ekonomikoek jakinaren gainean jarri zuten orduko

alkatea, Muñoz jauna, eta haren taldea. Enpresare-

kin bildu eta honek ordanketaren atzerapena eskatu

zuen. Hau guztia jakinarazpen ofizialik gabe, proze-

dura administratiboak eskeintzen duen bermerik

gabe eta udalbatzari eta herriari egoera izkutatuz,

ez baitzuten Ogasun Ba-tzordean sortzen ari zen

egoeraren berririk eman. Hauxe al da PSN-ren zo-

rroztasuna eta gardentasuna?

Hau ikusita, Bilduk Udalaren idazkariari gai honek

sortu duen dokumentazioaren gaineko txosten tek-

niko bat eskatu dio, egoera eta erantzukizunak ar-

gitzeko asmoz.

Udal Jauregiaren kafetegia

kudeatu zuen enpresak,

70.000 € zor dizkio Udalari.

BILDU-k txosten tekniko bat

eskatu du egoera eta erantzu-

kizunak argitzeko asmoz.

Udal Buletina 2012eko otsaila

Alkate ohiak, José Muñozek,

eta PSN taldeak informazio

hau ezkutatu zuten.

Page 2: Udal buletina. 2012eko Otsaila

Udal Buletina 2012eko otsaila

Urtarrileko osko bilkuran Blanca Unzuk, taldekidea eta Burlatako Udalean Bilduren zi-

negotzia, dimisioa aurkeztu egin zuen arrazoi pertsonalengatik. Joseba Markos Izal iza-

nen da zinegotzi berria.

Lerro hauen bitartez, Blancak Burlatarekin mantendu duen konpromisoa eta dedikazioa

eskertu nahi genuke, batez ere berdintasuna eta gizarte zerbitzuen alorretan. Modu be-

rean, Euskal Herrian bizitzen ari garen une politiko berriari egin dion ekarpena ere ai-

tortu eta eskertu nahi genuke,

baita ezkertiar eta abertzaleen

arteko indar metaketaren alde,

aldaketa politiko eta sozialaren

alde eta euskal gatazkaren erre-

soluzio benetan demokratiko

baten alde egindako lana ere.

JOSEBA MARCOS, BILDU TALDEAREN

ZINEGOTZI BERRIA

AURREKONTU ERAGINKORREN ALDE

Aurrekontuen (diru sarrera eta gastuen estimatzea)

onarpena erakunde batek hartu beharreko neurririk

garrantzitsuena da. Aurrekontuak dira lan politikoa

aurrera eraman ahal izateko dugun tresnarik garran-

tzitsuena, hortaz, nolako aurrekontuak osatzen ditu-

gun halako lan politikoa burutuko dugu. Hau da,

herritarren interesen aldeko politikak martxan jar-

tzeko erabiltzen ahal ditugu, edo gutxi batzuen inte-

resen aldeko politikak indartzeko baliatzen ahal dira.

Burlatako Udalari dagokionez, badirudi aurrekontuen

gaineko kudeaketa kaxkarrari ohitu egin garela.

2011.eko irailean 2010. eta 2011. urteetako aurrekon-

tuak onartu ziren eta, gaur egun, alkateak zein UPN

taldekoek ez dute 2012. urteko aurrekontuen proiek-

turik aurkeztu. Zer esan nahi du honek? Alkateak ete

bere taldeak politika egiteari uko egiten diotela? Era-

bakiak hartu gabe denbora pasatzen uzten ari direla?

2013. urtean 2012. urteko aurrekontuak onetsiko di-

tugu?

Aurrekontuei dagokien garrantzia eman behar die-

gula uste dugu, baita modu irekian eta parte hartzai-

lean garatu behar ditugula ere, Burlatako herritarren

benetako beharrak jaso ahal izateko. Hortaz, alkate

jaunak euren aurrekontuen proiektua aurkeztu be-

zain laster, hauek herriari zabaldu eta herritar zein

herri erakundeekin eztabaidatzeko konpromisoa

hartzen dugu.

BILDU udal taldearen izenean,

Milesker Blanca!!

Otsaileko osoko bilkuran Burlatako Izquierda-Ezkerrak, UPN, PP eta PSN-rekin batera lerrokatu zen,

BILDU-k lan erreformaren aurka aurkeztutako mozioa atzera botatzeko.

Mozioaren testua gure web gunean: www.bildu.info/burlata

Page 3: Udal buletina. 2012eko Otsaila

Udal Buletina 2012eko otsaila

2001. urtean Burlatako herritarrek hilerriaren on-

doan errausketa-labe baten eraikitzearen aurka

agertu ziren, ikastetxe, kiroldegi eta hirigunetik

bertatik oso hurbil baitzegoen. Hala ere, alkatea,

Irache Servicios Funerarios enpresari, errausketa-

labea eraikitzeko baimena ematearen aldeko pau-

suak ematen ari da.

Errausketa-labeak industria kutsatzaileak dira,

hondakin arriskutsuak sortzen baitituzte. Erraus-

keta baten ondoren sortzen den keak dioxinak eta

furanoak bezalako osagai kutsakorrak zabaltzen

ditu, zeinak lurrean jalki edota arnastu egiten di-

tugun. Hortaz, gaur egun, hiri gehienetan industria

poligonoetan kokatzen diztuzte errausketa-labeak,

osasunaren kalterako baita euren jarduera.

Zaindu dezagun geure ingurua.

Gaztelekuaren obrak amaitzear direla, orain-

dik ere ez diogu heldu garrantzitsuenari; ku-

deaketa ereduari. Honi buruzko eztabaida

sozial bati ekin behar diogula uste dugu, gaz-

teak protagonista izanen diren eztabaidari

hain zuzen ere. Hauen parte hartzeari bidea

irekitzen ez badiogu, eurekin zerikusirik ez

duen zerbitzutzat hartuko baitute Gaztelekua.

Gazteen parte hartzea bultzatzeko aukera ezin

hobea da. Ez dezagun galdu jarrera indibidua-

listak eta gazteak asialdi kontsumitzaile bila-

katzen dituzten kudeaketa pribatuen bitartez.

Parte hartzeari eta kudeaketan gazteek ardu-

rak hartzeari bidea irekitzen badiegu, Gazte-

lekuak izan dezakeen potentzial hezigarriari

probetxua aterako diogu, gazteen garapen

pertsonalari ezezik herri garapenari ere ekar-

pen haundia eginez.

ERRAUSTE LABEA GAZTELEKU

2011.eko azkenengo osoko

bilkuran,UPN-k,PSN-k, etaPP-k, euren

kontrakobozkarekin,BILDU-kaurkez-

tutakomozioarendefentsaeta taldeen

iritzi ematea galarazi egin zuten. Pre-

soen eskubideen aldeko mozioaz ari

gara, zeinak, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta gai-

xoen eta zigorra beteta dutenen askatasuna aldarrikatzen

zuen.Badirudi,momentuz,UPN-k,PSN-ketaPP-kezdutela

gizalegezdagozkiengutxienekohaueiburuzhitzikereegin

nahi.Euren intereserakodeneanhorrenbestealdarrikatzen

duten legediabetetzeabesterik ezbadaere.

Berriz ere Burlatako herri

mugimendua zoriondu egin

behar dugu, oraingoan Burla-

tako San Silbestrearen anto-

latzaileak hain zuzen ere.

Hirugarrenez, Burlatako eta

inguruko korrikalari asko erakartzeko gaita-

suna erakutsi baitute, aurten 500 baino ge-

hiago. Urteari agur esateko modu polita

bezain atsegina, batere lehiakortasunik gabe-

koa eta garaiotan Burlata Iruñerriko kultur

eta kirol erreferentzia bilakatzen duena.

Gazteen parte hartzeari aukera

emanbehardiogu.

Hirigehienetanindustriapoligonoetan

kokatzendiztuzte errausketa-labeak.

Page 4: Udal buletina. 2012eko Otsaila

Udal Buletina 2012eko otsaila

LAN ERREFORMA

PPren eskutik datorren eraso sozial berri hau gogorra da

oso eta tamainako erantzuna eskatzen du. Azken lan

erreforma hau aurretikan inposatu diren neurrien artean

beste urrats bat da, beti langileriaren kontra.

Lehendabizi PSOEren aurreko lan erreforma izan ge-

nuen, ondoren pentsioen erreforma Zapateroren gober-

nuaren eskutik, eta orain dela gutxi negoziazio

kolektiboaren erreforma. Orain PPren gobernu berritik

planteatzen den lan erreforma oso eraso larria da eta

ondorio larriak izango ditu langileontzat eta herritar ge-

hienontzat. Eta honen aurrean, UPN-k eta PSN-k ez dute

inolako alternatibarik proposatzen Nafarroako Gober-

nutik.

Behin eta berriro eramaten gaituzte egoera berdinera.

Kapitalak sortzen duen krisiaren kostea langilegoaren

bizkarrean jartzen da eta aitzaki ezin hobea bilakatzen

dute murrizketa gehiago egiteko. Emaitza beti izaten da

berdina: patronala txaloka eta langileak geroz eta lan

baldintza okerragoetan murgilduta.

Holako eraso eta inposaketen aurrean, geroz eta beha-

rrezkoagoa da Euskal Herrian urratsak ematea. Geure

herriak erabaki propioak hartu ahal izateko bitartekoak

eta markoak sortzeko urratsak hain zuzen era. Marko

propio bat erabaki ekonomikoak eta politikoak biderat-

zeko eta kapitalak sortutako krisiak eragin duen egoera

ekonomiko larri hau beste modu batez kudeatzeko.

Kudeaketa kapitalaren esku uzteak, erabakiak eskumako

interesen esku uzteak,menpekotasun egoera batera era-

maten gaitu. Horren aurrean eredu aldaketa planteat-

zeko ordua da; eredu politiko eta eredu ekonomiko berri

bat. Azken finean, egoera honi irtenbidea emateko au-

kera bakarra dago: aldaketa politiko eta soziala ekartzea.

Eta norabide honetan herri honek burujabetza ekono-

mikoa behar du. Herri gisa munduko gainontzeko esta-

tuek dituzten bitarteko berdinak nahi ditugu geure

politika ekonomikoa, fiskala, laborala edota monetarioa

finkatu ahal izateko.

Kapitalak sortutako krisiaren

kostea langilegoaren bizka-

rrean jartzen da.

Euskal Herriak burujabetza poli-

tikoa eta ekonomikoa behar du,

kapitalaren krisiak sortutako

egoera larri honi beste modu

batez aurre egiteko.

www.bildu.info/burlata

[email protected]

Honen aurrean, UPN-k eta PSN-k ez

dute inolako alternatibarik propo-

satzen Nafarroako Gobernutik