Download - TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 file1 TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 Uda, oro har, prezipitazioari dagokionez ohikoa izan zen eta batez besteko tenperaturari dagokionez, berriz,

Transcript

1

TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018

Uda, oro har, prezipitazioari dagokionez ohikoa iza n zen eta batez besteko tenperaturari dagokionez, berriz, oso beroa. Prezip itazio handiak izateagatik nabarmendu liteke urtaroa eta horregati k hainbat abisu igorri behar izan ziren, eta baita 3 alerta laranja ere, g ehienbat ekainean eta uztailean. Kosta egin zitzaion beroari iristea eta abuztura arte ez zen balio altuegirik neurtu. Ezohiko gertaera moduan, aipatze koa da uztailaren 4an Legaireko pagadietan eragin zuen tornadoa, Arabako Entzia mendilerroan kokatua dagoena.

Prezipitazioa

Uda, oro har, ohikoa izan zen. Alabaina, ezberdintasun batzuekin zonaldearen arabera. Kostaldean hezea izan zen, eta Enkarterrietan eta Bilbo Handiko zati handi batean, berriz, lehorra. Hiruhilekoan pilatutako prezipitazioari dagokionez, Gipuzkoako ipar-ekialdean dugu baliorik altuena. Eskas estazioa nabarmendu zen, alde handiarekin gainera (Eskas 478.9 mm, Oiartzun 342.3 mm, Behobia 339.9 mm, Añarbe 335.4 mm). Kostaldean, batez ere Bizkaian, bigarren mailako maximoak ditugu (Matxitxako 321 mm, Aizarnazabal 292.1 mm, Oleta 268.5 mm, Bermeo 252.1 mm). Beste muturrean Araba hegoaldeko estazioak ditugu (Subijana 85.5 mm, Alegría 87.9 mm, Kanpezu 90.2 mm, Páganos 100.2 mm) eta baita Bizkaiko ipar-mendebaldekoak ere (Ordunte 84.2 mm, Deusto 89.1 mm, Sodupe 92.4 mm, Balmaseda 97 mm). Kalifikazio horren atzean bilakaera oso ezberdina dugu, aztertutako hilabetearen arabera. Tokian tokiko ñabardurak kontuan hartu gabe, ekaina ohikoa izan zen eta uztaila, berriz, oso hezea. Abuztuari dagokionez, oso lehorra izan zen. Bestalde, euri-egunak hiruhileko osoan zehar banatu ziren kantauri isurialdean. Alabaina, mediterraneo isurialdean uztaila erdialdetik aurrera denboraldi lehorra izan zen, ia ez zuen euririk egin. Nabarmentzekoa da udan prezipitazio handiekin loturiko gertaera kopuru handia. Horren ondorioz, 25 abisu bidali ziren muturreko egoerengatik, eta 3 alerta laranja, ia denak ekainetik uztailera bitartean. Ekainaren 13ra arte, ia egun guztietan izan ziren zaparrada trumoitsuak. Horietatik seietan, zaparradak handiak izan ziren (≥15 mm/h) eta batean oso handiak (≥30 mm/h). Hilaren 29 eta 30ean ere zaparrada handiak izan ziren.

2

Denboraldi hartan hilaren 3a izan zen nabarmenena. Ekaitz-gune batzuk, oso aktiboak, eguerditik aurrera kantauri isurialdearen barnealdean eragiten hasi ziren; zaparrada handiak eta oso handiak bota zituen, eta puntualki baita txingorra ere (Areta 38.8 mm/h, Gardea 29.3 mm/h, Eitzaga 28.8 mm/h, Berastegi 28.2 mm/h, Saratxo 23.5 mm/h, Aixola 22.3 mm/h, Eskas 19.3 mm/h, Orozko 17.7 mm/h, Arrasate 15.6 mm/h). Balio horiez gain, nabarmentzekoa da Antzuolan neurtutako euri-jasa, 60.7 mm/h (EPTISA). Bergara eta Antzuola arteko zonaldea izan zen kaltetuena; Deba ibaiak gainezka egin zuen, lur-lerradurak izan ziren eta zenbait errepide moztu ziren. Ekaitzak eragina izan zuen beste herri batzuk Atxondo, Abadiño, Elorrio, Laudio eta Amurrio izan ziren. Aipagarriak izan ziren hilaren 12an jaso ziren zaparrada mardulak ere; euria etengabe egin zuen eguerdira arte eta Eskas estazioan ia 100 mm jaso ziren. Inguruko estazioetan 50 mm ingurukoa izan zen pilatutakoa (Eskas 93.1 mm, Behobia 58.7 mm, Oiartzun 53.7 mm, Añarbe 49.6 mm, Ameraun 43.9 mm). Hurrengo eguneko goizaldean euri gehiago egiten hasi zen eta kopuru garrantzitsuak jaso ziren, baina Artikutza ingurura mugatu zen gehienbat (Eskas 61.5 mm, Añarbe 30.7 mm). Irunen (Olaberrian) eta Hondarribian, Bidasoako erretenak gainezka egin ondoren (Jaizubia, 2.35 m 06:50 h), uholdeak izan ziren. Badaezpadako neurri moduan, Añarbeko presagainean ura hustu zen. Uztailari dagokionez, 5 egunetan neurtu ziren zaparrada handiak, eta beste 4 egunetan oso handiak. Horietatik aipagarrienak lehenengo hamabostaldian neurtu ziren. Horien artean, ondorengoak aipa ditzakegu: Hilaren 4an, ekaitz-guneak garatu ziren, eta Arabako Lautadan eta Arabako Errioxan nahikoa geldikor geratu ziren. Zaparrada handiak utzi zituzten, ia oso handiak (Arkauti 29.4 mm/h, Moreda 24.6 mm/h, Ilarduia 23.1 mm/h, Salvatierra 20.4 mm/h). Arabako Lautadaren ekialdean txingor ale handiak jaso ziren, 3 cm inguruko diametrokoak, laborantzetan, kotxeetan, eta abarretan kalteak eragin zituzten. Horrez gain, aipatzekoa da eguerdian sortutako tornadoa Entzian, Araban. Tornadoak 7 km egin zituen eta 72 ha-ko azaleran, gutxi gorabehera, Legaire basoko hainbat pago suntsitu zituen. Zaila da haizearen abiadura zehaztea, baina kalteak ikusita, seguruenik haize-boladek aise gainditu zuten 180 km/h-ko abiadura. Hilaren 12ko goizaldean, ekaitz lerro batek Arabako kantauri isurialdean izan zuen eragina eta zaparraden intentsitatea harrigarria izan zen. Ondoren zaparradak Gipuzkoako kostaldera mugitu ziren (Gardea 46.9 mm/h, Areta 40.9 mm/h, Orduña 22.2 mm/h, Lasarte 20.2 mm/h). Gardeako datua Euskalmeteko sarean inoiz neurturiko zazpigarren baliorik altuena izan zen, eta uztaileko datuak kontuan izanik, bigarrena. Hilaren 13an eta 14an, ekaitzek batez ere Goierrin izan zuten eragina, eta kalteak eragin zituzten, lehenengo Ataunen, eta ondoren Ordizian, garajeak

3

urez bete ziren eta zenbait azpiegituretan kalteak eragin zituzten (Agauntza 24.6 mm/h, Ordizia 19.3 mm/h, Kanpezu 17.5 mm/h hilaren 13an; Agauntza 35.7 mm/h, Zegama 30.2 mm/h, Amundarain 27.3 mm/h, Ilarduia 20.4 mm/h hilaren 14an). Abuztua, ekaitzei dagokienez, lasaiagoa izan zen. Hala ere, trumoi-ekaitz handiko hiru gertaera izan ziren, batez ere Gernika-Bermeo eta inguruetan eragin zutenak. Aipagarriak dira hilaren 28an, arratsaldean, izan ziren ekaitz handiak, txingor oso handiarekin batera (5 cm inguruko diametroko aleak). Ekaitzak, lehenbizi, Galdakao eta Zaratamo bezalako herrietan izan zuen eragina eta ondoren, Zornotza eta Lekeitio arteko eremu zabal batean definitu zen. Markina-Ondarroa ingurura mugitu zen gero. Zenbait tokitan zaparrada handiak bota zituen (Arteaga 19.4 mm/h, Oleta 15.4 mm/h, Berriatua 13.9 mm/h, Muxika 13.3 mm/h). Beste zenbait lekutan, ordea, kazkabarrak zaildu egin zuen prezipitazioaren neurketa.

1 Taula. Azken urteetan udan pilatutako prezipitazi oa Euskal Autonomi Erkidegoko sare

automatikoaren estazio adierazgarrietan.

2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 89.1 147.6 75.8 105.2 104.6 169.6 66 130.7 245.5 100.6 224.5

Lasarte 218.0 279.2 150.7 245.6 248.1 258 141 256.2 272.2 154.3 254.4

Arrasate 138.9 144.3 101.9 149.9 140 165.1 63.9 142.3 197.3 87.2 145

Abetxuko 107.2 83.5 59.0 101.6 92.5 148.2 38.5 55.7 91.0 64.4 91.7

Páganos 97.2 126.6 21.4 152.8 45.2 113.8 50.1 60.9 81.7 32.3 108.1

Tenperatura Uda oso beroa izan zen, Arabako Errioxan izan ezik, bertan beroa izan zen. Batez besteko tenperatura kostaldean 21 ºC ingurukoa izan zen, eta Arabako Lautadan 19 ºC ingurukoa. Arabako Errioxan, berriz, 20-22 ºC artekoa izan zen tenperatura. EAE osoa kontuan izanik, ohiko batezbestekoa baino gutxi gorabehera 1 ºC altuagoa. Azken urteekin alderatuz gero, erdialdetik gora kokatzen dira balio horiek, baina 2003an edota 2015ean neurtu zirenetatik urrun. Uda osoa izan zen beroa. Logikoa den moduan, batezbestekotik gora dauden egunak gehiago izan ziren egun-hotzak baino, eta anomalia altuagoak izan dira, bereziki ekainaren azken herenetik abuztuko lehen astera arte. Kalifikazio hori izanagatik, beroa ez da abuztuko protagonista izan. Ekaineko eta uztaileko maximoak nahikoa suabeak izan ziren eta ia ez zen 30 ºC-ren muga gainditu (Ebro Ibarrean izan ezik).

4

Hilaren 6a izan zen egunik beroena, udako bero-bolada bakartzat har dezakeguna; izan ere, kantauri isurialdean tenperatura altu iraunkorrengatik maila horia gainditu zen. EAE osoan muturreko tenperatura altuen maila horia ere gainditu zen, eta kantauri isurialdeko barnealdean maila laranjara iritsi ginen, non 40 ºC-tik gertu geratu ziren termometroak, bereziki Bizkaia barnealdean (Ibai Eder 39.4 ºC, Deusto 39 ºC, Sodupe 38.9 ºC, Eitzaga 38.4 ºC, Amorebieta 38.4 ºC). Minimoei dagokienez, ekainaren 6a eta 15a izan ziren hotzenak, eta 10 ºC azpitik geratu ziren balioak EAEko leku gehienetan. Gorbea inguruko mendietan 5 ºC-tik behera ere jaitsi ziren hilaren 6an (Gorbea 5.5 ºC, Sarria 5.7 ºC) eta Arabako mendietan hilaren 15ean (Pagoeta 4.9 ºC, Albaina 5.6 ºC). Intsolazioa, oro har, ohikoa izan zen. Bilbo Handian, dena den, %10 baxuagoa izan zen eta Ebro Ibarrean, berriz, %7 altuagoa. Egunik eguzkitsuenak ekainaren azken herenean eta abuztuan izan genituen.

Taula 2: Udan, azken urteetan, neurtutako batez bes teko tenperatura Euskal Autonomi Erkidegoko sare automatikoaren estazio adierazgarri etan.

2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 20.7 19.9 20.6 20.8 20.0 19.6 20.3 19.6 19.8 20.4 19.6

Lasarte 19.9 19.7 19.4 19.8 19.0 19.0 19.7 18.8 19.1 19.9 18.4

Arrasate 19.1 19.2 18.7 19.4 18.0 18.3 19.0 17.7 18.1 19.5 17.9

Abetxuko 19.0 19.2 18.8 19.7 18.2 18.3 19.0 17.7 17.9 19.2 18.0

Páganos 20.1 20.8 20.3 21.0 19.3 19.5 20.3 19.6 19.7 20.8 19.1

Udako oinarrizko datu estatistikoak

Taula 3: Udako balio klimatikoak, Euskal Autonomi E rkidegoko sare automatikoaren estazio adierazgarrietan.

Estazioa

Batez besteko Tenp.

ºC

Tenp. max.

ºC

Tenp. max.abs.

ºC

Tenp. min. ºC

Tenp. min.abs.

ºC Izotz-

egunak

Pilatutako euria l/m 2

Egun batean

pilatutako euri max.

l/m 2 Euri-

egunak.

Deusto 20.7 24.1 39.0 17.7 12.0 0 89.1 8.2 25

Lasarte 19.9 24.0 34.8 16.2 10.9 0 218.0 34.3 34

Arrasate 19.1 25.0 36.9 14.5 8.0 0 138.9 16.1 25

Abetxuko 19.0 26.6 36.4 12.8 7.2 0 107.2 26.9 17

Páganos 20.1 26.7 35.3 14.2 8.2 0 97.2 17.6 13

5

Eguneko tenperatura eta prezipitazioaren grafikoak

6

Prezipitazioaren jokaera

7

Muturreko egoerak Udan 38 abisu hori igorri ziren: 3 prezipitazio ira unkorragatik, 25 prezipitazio handiagatik, 2 galernagatik, 2 olatuen altueragatik nabigaziorako, 1 kostaldeko kalteengatik, 3 tenpera tura altu iraunkorrengatik eta 2 muturreko tenperatura altuen gatik. Horrez gain, 3 alerta laranja igorri ziren prezipit azio iraunkorragatik. Ondoren gertaera esanguratsuenen sorta aurkezten da: Ekaina • Hilaren 3an, eguerditik aurrera, bai EAEren barnealdean bai Burgos

iparraldean nukleo konbektiboak garatu ziren eta kantauri isurialdeko barnealdeko eskualdeetan zaparrada handiak eta oso handiak bota zituen, zenbait momentutan txingorra ere bota zuen (Areta 38.8 mm/h, Gardea 29.3 mm/h, Eitzaga 28.8 mm/h, Berastegi 28.2 mm/h, Saratxo 23.5 mm/h, Aixola 22.3 mm/h, Eskas 19.3 mm/h, Orozko 17.7 mm/h, Arrasate 15.6 mm/h). Behaketa horiez gain, Antzuolan behaketa izugarri bat izan zen, 60.7 mm/h (EPTISA) euri-jasa. Intentsitate horien ondorioz, urak gainezka egin zuen zenbait tokitan. Kalterik handienak Antzuola eta Bergara inguruan izan ziren, Deba ibaiak gainezka egin zuen, eta horrez gain lurjausiak eta errepide mozketak izan ziren. Zaparradek kalteak eragin zituzten beste herri batzuk Atxondo, Abadiño, Elorrio, Laudio eta Amurrio izan ziren.

Igandea, hilak 3: Abisu Horia prezipitazio handiagatik 12etatik 21etara ordu lokala.

• Hilaren 12an euria iraunkor egin zuen eta eguerdira arte ia 100 mm pilatu

ziren Eskas estazioan, eta 50 mm gutxi gorabehera inguruan dauden estazioetan (Eskas 93.1 mm, Behobia 58.7 mm, Oiartzun 53.7 mm, Añarbe 49.6 mm, Ameraun 43.9 mm). Hurrengo eguneko goizaldean berriro jo zuen euritara eta pilatutako kantitateak esanguratsuak izan ziren, baina Artikutza inguruan soilik (Eskas 61.5 mm, Añarbe 30.7 mm). Irunen (Olaberria) eta Hondarribian Bidasoako erretenak gainezka egin zuten eta uholdeak izan ziren (Jaizubia, 2.35 m 06:50 h). Badaezpadako neurri gisa, Añarbeko urtegian ura hustu zuten.

Asteartea, hilak 12: Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Gipuzkoa ekialdean 09etatik 24etara ordu lokala.

8

Uztaila • Hilaren 1ean, goizaldean, Arabako Errioxatik ekaitzak sartu ziren eta

EAEren ekialdea zeharkatu zuten. Eguerdian, Burgos iparraldean eta baita EAEn berriak sortu ziren eta bereziki mendebaldean eragin zuten. Azken orduetan, beste ekaitz lerro bat Burgos iparraldetik sartu zen, eta Arabako bailaretatik hasi eta Markina-Ondarroara bitarteko eskualdeetan eragin zuen, zenbait tokitan zaparrada oso handiak bota zituen.

Estazioa mm/h hh:mm Estazioa mm/h hh:mm

Oleta 35.6 23:40 Oiz 20.5 23:20

Altube 28.7 22:20 Iurreta 19.1 23:10

Amorebieta 25.9 22:30 Igorre 18.8 22:50

Berna 24.7 22:30 Iruzubieta 18.6 23:20

Espejo 24.4 21:30 Matxitxako 17.5 14:10

Derio 22.2 13:10 Gorbea 16.7 22:40

Mañaria 21.6 23:10 Abusu 16 13:10

Mungia 21.4 13:30 Urkizu 15.1 23:00

Sarria 20.6 22:30 --- --- ---

Igandea, hilak 1: Abisu Horia prezipitazio handiagatik 15etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 4an, mesetaren iparraldean eta baita EAEn ere ekaitzak garatu ziren eta batez ere barnealdean izan zuten eragina. Arabako Lautadan eta Arabako Errioxan nahikoa geldikor egon ziren eta zaparrada handiak bota zituen, ia oso handiak. Zaparrada trumoitsuekin batera txingorra bota zuen, Arabako Lautadaren ekialdean tamaina handiko aleak ikusi ziren, 3 cm inguruko diametroarekin; laborantzetan, kotxeetan, eta abarretan kalteak eragin zituzten.

Estazioa mm/h hh:mm

Arkauti 29.4 14:40

Moreda 24.6 15:10

Ilarduia 23.1 13:50

Salvatierra 20.4 13:50

Kanpezu 16.2 15:50

Iruzubieta 15.7 14:40

Asteazkena, hilak 4: Alerta Laranja prezipitazio handiagatik 13etatik 21etara ordu lokala.

• Hilaren 12an, goizaldean, EAEren mendebaldetik ekaitz lerro bat sartu zen;

Araba eta Bizkaia arteko isurialdeen banalerroan barrena mugitu zen eta ondoren Gipuzkoako kostaldera. Zaparrada oso handiak bota zituen, modu harrigarrian Arabako kantauri isurialdean. Izan ere, Gardean ordubetean 46.9 mm/h pilatu ziren, Euskalmeteko sarean inoiz jasotako zazpigarren

9

neurketarik altuena izan zen, eta bigarrena uztailaren kasuan (La Garbean 2011/07/02an 53.1 mm/h pilatu ziren).

Estazioa mm/h hh:mm Estazioa mm/h hh:mm

Gardea 46.9 5:10 Zarautz 17.9 8:20

Areta 40.9 5:30 Elorrio 17.5 7:00

Orduña 22.2 5:30 Aranguren 17.3 4:50

Lasarte 20.2 8:20 Urkiola 17 6:40

Aizarnazabal 19.1 8:00 Ordunte 16.4 4:00

Matxitxako 18.3 4:20 Aixola 15.2 7:10

Osteguna, hilak 12: Abisu Horia prezipitazio handiagatik Bizkaian 06etatik 11etara ordu lokala.

• Hilaren 13an, goizaldean, ekaitz lerro batek EAE zeharkatu zuen Araba hego-mendebaldetik Gipuzkoaraino eta zaparrada ertainak bota zituen. Arratsaldean hego-mendebaldetik beste ekaitz batzuk sartu ziren; ugariago eta intentsitate handiagoarekin egin zuen euria, eta hurrengo eguneko goizaldera arte ez zuen atertu.

Estazioa mm/h hh:mm Estazioa mm/h hh:mm

Agauntza 24.6 22:40 Urkulu 12.8 6:10

Ordizia 19.3 22:50 Berastegi 11.5 7:00

Kanpezu 17.5 17:00 Iturrieta 11.4 4:30

Alegia 15.6 23:00 Ameraun 10.5 23:10

Amundarain 15.5 22:40 Kapildui 10.5 22:50

Zegama 14.5 22:30 Estanda 10.4 22:50

Araxes 13.9 6:50 Oñati 10.3 6:40

Belauntza 13.6 6:50 Etura 8.3 23:50

Ostirala, hilak 13: Abisu Horia prezipitazio handiagatik 16etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 14an, Burgos iparraldean ekaitzak garatu ziren eta mendebaldetik

ekialdera zeharkatu zuten EAE, Goierrin zaparrada oso handiak utziz. Horrez gain, Goierriko zenbait tokitan egun osoan 60 mm baino gehiago pilatu ziren (Agauntza 64.4 mm, Amundarain 49.6 mm, Zegama 44.4 mm).

Estazioa mm/h hh:mm Estazioa mm/h hh:mm

Agauntza 35.7 18:40 Berastegi 10.9 21:10

Zegama 30.2 18:40 Araxes 10.8 21:00

Amundarain 27.3 18:40 Zarautz 10.7 23:10

Ilarduia 20.4 18:30 Ameraun 10.3 21:20

Ordizia 15.8 20:30 Alegia 10.3 21:00

Kapildui 12.9 18:40 Tobillas 9.5 16:40

Larunbata, hilak 14: Abisu Horia prezipitazio handiagatik 17etatik 24etara ordu lokala.

10

• Hilaren 15ean, aurreko egunetan bezala, goiza lasaia izan zen eta zerua hodei gutxirekin egon zen. Hala ere, arratsaldean ekaitzak handiak izan ziren mediterraneo isurialdean eta Gipuzkoa hegoaldean. Ekaitz lerro oso aktibo batek Arabako Lautada zeharkatu zuen eta zaparrada handiak eta oso handiak utzi zituen; txingorra ere bota zuen.

Estazioa mm/h hh:mm Estazioa mm/h hh:mm

Espejo 33.1 17:30 Arkauti 15.4 18:00

Abetxuko 24.5 17:50 Araxes 14.5 16:50

Ordizia 23.2 16:20 Zaldiaran 13.5 17:40

Herrera 18.6 19:20 Alegría 13.3 18:20

Etura 18.1 18:10 Ilarduia 11.6 19:10

Tobillas 17.7 16:30 Zegama 11.3 16:00

Ozaeta 17 18:10 Alegia 11.3 16:40

Moreda 16.7 19:30 Salvatierra 11.1 18:40

Iturrieta 16.6 20:20 Subijana 10.8 17:10

Igandea, hilak 15: Abisu Horia prezipitazio handiagatik 17etatik 22etara ordu lokala.

• Hilaren 16an, goizaldean, ekaitzak garatu ziren eta batez ere kostaldean

eragin zuten.

Estazioa mm/h hh:mm

Oiartzun 19.9 4:40

Bidania 16.5 5:40

Behobia 15.4 12:40

Almike 13.2 10:30

Matxitxako 13.1 10:10

Oleta 9.9 5:00

Astelehena, hilak 16: Alerta Laranja prezipitazio handiagatik kantauri isurialdean 03etatik 12etara ordu lokala.

Abuztua • Hilaren 6an muturreko tenperatura oso altuen balioak EAE osoan gainditu

ziren. Kantauri barnealdean tenperatura maximoak 40 ºC-tik gertu geratu ziren eta atalase laranja gainditu zuten han, batez ere Bizkaia barnealdean. Gertaeran neurtutako zenbait tenperatura maximo (ºC-tan):

Estazioa °C Estazioa °C

Ibai Eder 39.4 San Prudentzio 37.8

Deusto 39 Gardea 37.7

Sodupe 38.9 Iurreta 37.6

Derio 38.7 Orozko 37.5

11

Aranguren 38.6 Moreda 37.4

Galdakao 38.4 Albaina 37.4

Eitzaga 38.4 Ordizia 37.3

Amorebieta 38.4 Estanda 37.2

Venta Alta 37.9 Saratxo 37.1

Mungia 37.9 Zambrana 37

Alegia 37.9 Mañaria 37

Areta 37.8 Sangroniz 37

Astelehena, hilak 6: Abisu Horia tenperatura altu iraunkorragatik Kostaldean eta Kantauri Zonaldeko Barnealdean.

• Hilaren 6an kantauri isurialde osoan tenperatura altu iraunkorren atalase

horia gainditu zen.

Eguna 6

Kostaldea tmx tmn

C042 Punta Galea 33 21

C0EC Lasarte 35 19

C064 Zarautz 31 20

Kantauri barnealdea tmx tmn

C032 Areta 38 16

C023 Arrasate 37 16

C003 Derio 39 19

C043 Ordizia 37 17

Astelehena, hilak 6: Abisu Horia muturreko tenperatura oso altuengatik 12etatik 19etara ordu lokala.

• Hilaren 28an, arratsaldean, barnealdean ekaitzak garatu ziren eta zaparrada

trumoitsuak bota zituen, batez ere Bizkaian. Gernika-Bermeo eta Markina-Ondarroa eskualdeetan zaparrada handiak bota zituen (Arteaga 19.4 mm/h, Oleta 15.4 mm/h, Berriatua 13.9 mm/h, Muxika 13.3 mm/h), zenbait lekutan txingorrarekin batera. Gainera, zenbait lekutan txingor ale handiak behatu ziren, 5 cm ingurukoak. Trumoi-ekaitzek lehenbizi Galdakao eta Zaratamo inguruan eragin zuten, eta ondoren Zornotza eta Lekeitio arteko eremu zabal batean. Markina-Ondarroa aldera mugitu ziren gero.

Asteartea, hilak 28: Abisu Horia prezipitazio handiagatik 15etatik 24etara ordu lokala.

12

Terminologia Batez besteko tenperatura: hileko batez besteko tenperatura. - Tenperatura maximoa: eguneko tenperatura maximoen hileko batez bestekoa. - Tenperatura maximo absolutua: hileko tenperaturarik altuena. - Tenperatura minimoa: eguneko tenperatura minimoen hileko batez bestekoa. - Tenperatura minimo absolutua: hileko tenperaturarik baxuena. - Izotz-egunak: hilean, tenperatura 0 ºC-tik behera egon deneko egun kopurua. - Pilatutako prezipitazioa: hilean pilatutako prezipitazio totala. - Eguneko prezipitazio maximoa: hilean, eguneko prezipitazio total altuena. - Prezipitazio-egunak: hilean, estazioak ≥ 1 mm-ko prezipitazioa neurtzen dueneko egun kopurua. Tenperaturaren maiztasun-indizea (f) . Irizpidea: - Erabat beroa: tenperaturak, 1971-2000ko denboraldiko balio maximoa, gainditzen duenean. - Oso beroa: f < %20. tenperatura, urterik beroenen %20ari dagokion tartean dagoenean. - Beroa: %20 ≤ f < %40. - Ohikoa: %40 ≤ f < %60. tenperatura erdiko balioaren inguruan aurkitzen denean. - Hotza: %60 ≤ f < %80. - Oso hotza: f ≥ %80. tenperatura, urterik hotzenen %20ari dagokion tartean dagoenean. - Erabat hotza: tenperatura, 1971-2000ko denboraldiko balio minimora irizten ez denean. Prezipitazioaren maiztasun-indizea (f) . Irizpidea: - Erabat hezea: prezipitazio-kopurua, 1971-2000ko denboraldiko balio maximoa, gainditzen

duenean. - Oso hezea f < %20. prezipitazio-kopurua, urterik hezeenen %20ari dagokion tartean

dagoenean. - Hezea: %20 ≤ f < %40. - Ohikoa: %40 ≤ f < %60. prezipitazio-kopurua erdiko balioaren inguruan aurkitzen denean. - Lehorra: %60 ≤ f < %80. - Oso lehorra: f ≥ %80. prezipitazio-kopurua, urterik lehorrenen %20ari dagokion tartean

dagoenean. - Erabat lehorra: prezipitazio-kopurua, 1971-2000ko denboraldiko balio minimora irizten ez

denean. Testuan erabilitako beste termino meteorologikoen azalpena hurrengo terminologi gidan aurki daiteke: http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5893/eu/contenidos/informacion/manual_estilo/eu_9900/eu_manual.html

OHARRA: txosten honetan erabilitako datuak behin-be hinekoak dira eta erabat balioztatzeke daude.