Download - TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

Transcript
Page 1: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

1

TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Abendua oso hezea izan zen, Arabako Errioxan izan e zik, bertan ohikoa izan zen. Batez besteko tenperatura hotza izan zen kantauri isurialdean eta ohikoa mediterraneokoan. Udazkena nahiko lasaia izan zen abisu meteorologikoei dagokienez, baina abenduan asko igo rri ziren eta 8 alerta laranjak izan ziren. Alertak hilabete hasieran izan genuen elur-gertaerarekin -udazkenean elurra kota baxuetan egin zuen lehenengo aldia izan zen- eta “Ana” eta “Bruno” depresio atla ntikoek eragindako denboraleekin izan zuten zerikusia.

Prezipitazioa Abendua, oro har, oso hezea izan zen, Arabako Errioxan izan ezik, bertan ohikoa izan zen. Hilabetean pilatutako prezipitazioaren banaketa espaziala ohikoa izan zen. Prezipitazio kantitate handienak, 300 mm-tik gorakoak, Gipuzkoa ekialdean neurtu ziren (Ameraun 373.8 mm, Eskas 358.7 mm, Berastegi 340.4 mm) eta Bizkaia barnealdean (Iruzubieta 328.7 mm, Amorebieta 319.4 mm, Muxika 314.4 mm). Baxuenak, aldiz, Ebro ibarrean (Moreda 44.1 mm, Páganos 44.3 mm, Zambrana 72.5 mm). Ohikoa denarekiko portzentajeen arabera, Bizkaian egin zuen euri gehien, izan ere Bizkaia barnealdeko toki askotan ohikoa denaren bikoitza jaso zen. Balio nahiko esanguratsuak izan ziren. Izan ere, toki askotan mende honetan orain arte abenduan jaso den euri kopuru handienak jaso ziren. Gasteizko erreferentziazko estazioan 93. urtera arte jo behar dugu abendu hezeago bat aurkitzeko, eta Donostialdean 82. Urtera arte. Euri-egun kopurua (1 mm edo gehiago) oso altua izan zen, 20 inguru, hots, ia ohikoa denaren bikoitza, Arabako Errioxan izan ezik, bertan 8 izan ziren. Prezipitazioa oso ugaria izan zen 8 egunetan (30 mm-tik gorakoa). Gertaera guzti haietan elurra egin zuen, baina era ezberdinetan eragin zuen. Egunik euritsuena hilaren 1a izan zen eta diferentzia handiarekin, gainera. Ia kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean (Aitzu 54.6 mm, Bidania 53.1 mm, Aizarnazabal 50.8 mm). Horrez gain, elur-maila 100-300 m inguruan egon zen Gipuzkoan eta 300-400 m inguruan Bizkaian, zertxobait beherago ekaitz-eremuetan eta ekialdean. Izatez, Gipuzkoako kostaldeko toki batzuetan ere elurra egin zuen. Hurrengo egunean, EAE osoan egin zuen prezipitazioa, bereziki egunaren lehen zatian, hala ere, kantitateak ez ziren hain handiak izan (Ordunte 44.1 mm, Arrasate 34.3 mm, Eitzaga 32.4 mm). Goizaldean elur-mailak berdintsu jarraitu zuen eta goizean igotzen hasi zen. Hilaren 11a ere oso egun euritsua izan zen EAEn. Esanguratsuak dira Bizkaiko kostaldean jasotako kopuruak (Muxika 45.7 mm, Iruzubieta 40.7 mm, Oleta 39.5 mm, Arteaga 33.8 mm, Almike 32.6 mm). Elur-maila jaisten joan zen,

Page 2: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

2

1100-1200 m-tik goizaldean 600-700 m-ra kokatu arte gauean, eta horrela jarraitu zuen hurrengo eguneko goizera arte. Horrez gain, zaparrada trumoitsuak izan ziren eta txingorra bota zuen, batez ere kostaldean. Hilaren 15a abenduko bigarren egunik euritsuena izan zen eta kopuru handienak Gipuzkoa ekialdean pilatu ziren (Ameraun 42.1 mm, Eskas 38.1 mm, Añarbe 33.3 mm), baita Bizkaia barnealdean ere (Ordunte 32.4 mm, Balmaseda 31 mm, Almike 30.6 mm, Igorre 30.1 mm). Elur-kota goizean 900 m-ra jaitsi zen, tarteka 800 m-ra egunaren bigarren zatian. Aurreko gertaeran bezala, egunaren bigarren zatian zaparrada trumoitsuak eta txingorra bota zituen, batez ere kostaldean. Hurrengo egunean elur-kota maila berean egon zen eta prezipitazioa ere oso ugaria izan zen, baina egun hartan Gipuzkoa ekialdean eta isurialdeen banalerroan (Berastegi 35.4 mm, Sarria 33.9 mm, Ameraun 33.2 mm, Arrasate 31.3 mm). Hilaren 17an, arratsaldean, elur-kota 1000 m-ra igo zen, hala eta guztiz ere, ordurako zaparrada txikiak botatzen zituen. Azkenik, aipagarriak dira hilaren 27ko prezipitazio kopuru maximoak: Gipuzkoa ekialdean (Ameraun 44.9 mm, Berastegi 35.9 mm) eta Bizkaia barnealdean han-hemenka sakabanatuak (Iruzubieta 33.9 mm, Balmaseda 33.3 mm). Elur-kota 900 m inguruan egon zen, zertxobait beherago ekaitz-eremuetan eta ekialdean. Taula 1: Azken urteetan abenduan pilatutako prezipi tazioa, Euskal Autonomi Erkidegoko

sare automatikoaren estazio adierazgarrietan

2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 227.5 37.8 9 153.5 48.3 81.4 86.9 127.4 68.8 153.1

Lasarte 237.6 21.2 17.5 217.3 90.2 138.5 172.4 143.2 103.0 210.4

Arrasate 287.3 19.8 11.8 272.9 82.1 123.9 203.4 127.7 81.3 190.4

Abetxuko 131.5 12.3 10.8 119.7 36.4 30.3 70.0 73.7 52.8 104.5

Páganos 44.3 7.0 4.2 71.6 31.2 26.3 21.7 34.0 105.5 74.4

Tenperatura Abenduko batez besteko tenperatura hotza izan zen kantauri isurialdean eta ohikoa mediterraneokoan: 8-9 ºC ingurukoa izan zen kostaldean eta 5 ºC ingurukoa Arabako Errioxan. EAE osoa kontuan izanda, ohikoa dena baino gutxi gorabehera -0.4 ºC baxuagoa. Hortaz, 2017ko abendua ere, mende honetako hotzenetarikoen artean dago, baina 2001eko urte erabat hotzetik urrun. Egun beroak salbuespena izan ziren, bereziki kantauri isurialdean; hilabetean sakabanatu ziren eta urteko azken hiru egunak ere beroak izan ziren. Izan ere, abenduko maximo absolutuak hilaren 30ean neurtu ziren eta 20 ºC-ra iritsi ziren, bereziki kostaldeko eskualdeetan (Ibai Eder 21.4 ºC, Oleta 21.1 ºC, Sodupe 21 ºC, Mungia 20.8 ºC, Oiartzun 20.6 ºC).

Page 3: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

3

Lehenengo astea abenduko asterik hotzena izan zen. Lehenengo hiru egunetan itsasaldeko aire masa artiko baten eraginpean egon ginen eta EAE ia osoan zeropeko balioak izan genituen, kostaldetik hurbilen dauden leku batzuetan izan ezik, bereziki mendebaldean. Hilaren 3an, Araba barnealdean izotz gogorra egin zuen (Pagoeta -10.6 ºC, Albaina -10.5 ºC, Egino -9.9 ºC, Salvatierra -8.6 ºC, Alegría -8.5 ºC, Ilarduia -8.5 ºC), eta Gipuzkoako toki garaietan txiki-handia (Berastegi -7.5 ºC, Eskas -3.8 ºC, Aitzu -3.5 ºC, Bidania -3.4 ºC). Hilaren 5etik 7ra bitarteko elurtearen ostean oskarbi egon zen. Gaueko erradiazioak tenperaturaren jaitsiera erraztu zuen eta izotza egin zuen mediterraneo isurialde osoan eta baita kantauri isurialdean ere. Hilaren 6an egin zuen izotz handiena eta Arabako zenbait tokitan gogorra izan zen berriro ere (Pagoeta -13.9 ºC, Iturrieta -10.5 ºC, Albaina -9.9 ºC, Navarrete -9, Salvatierra -8.4 ºC, Trebiño -8.3 ºC, Egino -8.3 ºC). Gipuzkoako zenbait tokitan txiki-handia izan zen (Berastegi -4.8 ºC, Arrasate -2.2 ºC, Aitzu -2.2 ºC) eta Bizkaian, aurreko gertaeran baino leku gehiagotan egin zuen izotza (Otxandio -3.5 ºC, Balmaseda -3.1 ºC, Muxika -2.1 ºC). Kantauri isurialdean sasoi honetan ohikoa dena baino intsolazio txikiagoa izan zen eta mediterraneokoan apur bat handiagoa.

Taula 2: Abenduan, azken urteetan, neurtutako batez besteko tenperatura Euskal Autonomi Erkidegoko sare automatikoaren estazio adi erazgarrietan.

2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 9.2 12.0 15.0 10.3 10.9 12.0 11.5 9.1 10.5 8.6

Lasarte 8.2 10.4 13.9 8.4 9.6 10.4 10.3 8.1 9.1 8.2

Arrasate 5.9 7.6 10.5 6.4 6.9 7.9 7.4 5.2 7.5 6.5

Abetxuko 4.6 5.1 6.5 5.6 4.5 6.2 6.0 3.2 5.4 4.8

Páganos 5.1 5.4 6.4 5.8 4.3 6.5 6.6 3.9 4.5 4.5

Haizea Abenduan laugarren koadranteko itsasaldeko fluxua nagusitu zen. Hirugarren koadranteko fluxu iberikoak ere egon ziren, baina gutxiagotan. Nolanahi ere, hilabete haizetsua izan zen. Muturreko egoera ugari egon zen, izan ere, hamaika egunetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu zuten eta horietatik seitan 120 km/h-ko abiadura. “Ana” depresio atlantikoa aipatuz hasiko gara. Hura igaro zenean hego-mendebaldeko haize-bolada oso zakarrak eragin zituen hilaren 10ean, gauean, eta 11n goizaldean. Esanguratsua izan zen Gasteizen neurtutako ufada (143.2 km/h), mende honetan eta estazio horretan neurtutako baliorik altuena izan baitzen. Cerrojan eta Orduñan neurtu ziren sareko balio maximoak (173.9 km/h

Page 4: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

4

eta 173.2 km/h, hurrenez hurren). Bilbon, Deustuko estazioan 92.5 km/h neurtu zen. Gipuzkoan, altuenak Zarautzen (141.5 km/h) eta Ordizian (112.2 km/h) neurtu ziren. Donostialdean ufada maximoa 99.5 km/h-koa izan zen Santa Klara uhartean. Nabarmentzeko beste gertaera hilaren 26tik 27ra bitartean “Bruno” depresio atlantikoak eragindakoa izan zen. Mendebal-osagaiko haize-bolada zakarrak eragin zituen Kantauri Itsasoa zeharkatu zuenean. Hortaz, kostaldea izan zen astinduena (Matxitxako 163.1 km/h, Jaizkibel 136.8 km/h, Cerroja 136.1 km/h, Higer 125.6 km/h, Punta Galea 118.4 km/h), baina barnealdean ere ufada indartsuak izan ziren, bai haizeguneetan (Oiz 121.7 km/h, Beluntza 112 km/h), eta baita haizeguneak ez diren tokietan ere (Zizurkil 92.9 km/h, Arrasate 92.5 km/h, Mungia 91.8 km/h).

Analisia Abenduaren 1etik 2ra Azaroa eguraldi euritsuarekin amaitu genuen eta abendua ere halaxe hasi zen. Egoera sinoptikoari dagokionez, goi-geruzetan omega itxurako blokeoa zegoen; lurrazalean Atlantiko antizikloia iparraldetik hegoaldera luzatuta zegoen, meridiano lerroa jarraituz. Antizikloiaren kokapenak, artikoan jatorria zuen itsasaldeko aire masa gurera sartzea erraztu zuen: 850 hPa-eko mailan -5 ºC inguruko tenperaturarekin eta 500 hPa-eko mailan -35 ºC-rekin. Prezipitazioa erruz egin zuen, trumoi-ekaitzak izan ziren eta elurra egin zuen itsasmailan Gipuzkoako zenbait tokitan hilaren 1eko goizean. Egunaren gainerako orduetan elur-kota 200 m inguruan egon zen ekialdean eta zertxobait altuago mendebaldean. Hilaren 2an ere negu giroa nagusitu zen, baina atertzera egin zuen eta elur-kotak gora. Abenduaren 3tik 4ra Hilaren 3an, Atlantikoko antizikloia hegoalderantz mugitu zen. Fronte bero ahul bat sartu zenean, aire artikoaren sarrera eten egin zuen. Prezipitazio txikia egin zuen ipar isurialdean hilaren 3an, arratsaldean, eta hilaren 4an lehen orduetan. Abenduaren 5etik 7ra Hilaren 5ean, presio altuek hegoalderantz mugitzen jarraitu zuten eta Frantzian zentratu ziren, 1039 hPa-eko maximoarekin. Hilaren 6an, ekialderantz mugitu ziren eta bi gune sortu ziren, bata Alpeetan eta bestea Iberiar Penintsulan, biak 1040 hPa-ekoak, eta hurrengo egunera arte berdin jarraitu zuten. Egonkortasuna nagusitu zen eta zerua nahiko garbi egon zen, baina behe-lainoa sortu zen eta barnealde osoan izotza egin zuen. Araban aurreko egunetan egindako elurrak eragina izan zuen eta zenbait tokitan izotza gogorra izan zen.

Page 5: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

5

Abenduaren 8tik 13ra Hilaren 8tik aurrera zirkulazio zonala berrezarri zen; Eskandinavian depresio sakon eta hotz bat nagusitu zen eta Azoreen mendebaldean gailur bat. Horrela, goizaldean ipar-mendebaldeko haizeak bultzatuta fronte sistema batek Kantauri Itsasoa zeharkatu zuen eta euri ugari utzi zuen, bereziki kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsi ziren, baina minimoak asko igo ziren, batez ere Araban. Hurrengo egunean, hego-mendebaldeko haizeak fronte bero bat bultzatu zuen eta berriro ere euria egin zuen. Hilaren 10ean ere giro euritsuarekin jarraitu genuen. Zirkulazio zonal indartsua nagusitu zen eta hego-mendebaldeko haizea ikaragarri zakartu zen. Jatorri leherkorra (lurrazalean presioa 20 hPa baino gehiago jaisten denean 24 orduan) izan zuen Atlantikoko depresio batek (“Ana” izena jarri zioten) Kantauri itsasoa zeharkatu zuen. Haize-bolada maximoak 175 km/h ingurukoak izan ziren Urduñako mendatean, baina Gasteizen 143 km/h neurtu ziren, dudarik gabe ezohiko egoera. Tenperatura nabarmen igo zen eta maximoak 20 ºC-ra iritsi ziren kantauri isurialdean, 850 hPa-eko mailan zegoen aire masa epelari (10 ºC) eta Foehn efektuari esker. Depresio mota horiekin gertatu ohi den bezala - sorrera azkarra dute eta energia handia askatzen dute, baina oso bizkor mugitzen dira- haizeteak 12 ordu inguru iraun zuen eta hilaren 11ko goizean egoerak nabarmen hobera egin zuen. “Ana” igaro ostean, ostarte zabalak ireki ziren, hala ere, hobekuntzak ez zuen luze iraun. Arratsalde-gauean aire masa askoz hotzagoa sartu zen, zaparradak bota zituen berriro ere eta tenperaturak behera egin zuen. Horrela, hilaren 12an, goizean, 600-700 m inguruan elurra egin zuen. Arratsaldean egoerak hobera egin zuen: antizikloia ziri moduan sartu eta zeruak garbitzera egin zuen gauean. Abenduaren 13tik 18ra Hilaren 13an, goizaldean, zerua hodei gutxirekin egon zen eta ia Araba osoan izotza egin zuen, baina egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joan ziren. Fronte hotz bat iritsi zen, ipar-mendebaldeko haizeak bultzatuta, eta prezipitazioa utzi zuen, batez ere ipar isurialdean. Hilaren 14an, tenperatura igo egin zen, baina igoera hark ez zuen luze iraun. Hilaren 15ean, zirkulazioa iparraldetik finkatu zen, 500 hPa-eko mailan aska bat Ipar itsasoan kokatu zelako. Haren isla 995 hPa-eko gune hotzeko depresioa izan zen eta Azoreetako antizikloia iparralderantz luzatu zen. Horrela, iparraldeko korridorea sortu zen: 500 hPa-eko mailan tenperatura -28 ºC-koa izan zen eta 850 hPa-eko mailan -2 ºC-koa. Egoera harekin elurra egin zuen 900 m-tik gora hilaren 15eko gauean eta hilaren 16an, eta baita maila horretatik behera ere. Hilaren 17an, presio altuak Kantauri Itsasorantz mugitu ziren eta pixkanaka atertzera egin zuen. Hilaren 18an, aldiz, antizikloiaren eraginpean egon arren, fronte ahul batek lurraldea zeharkatu eta gauean euri apur bat egin zuen.

Page 6: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

6

Abenduaren 19tik 24ra Hilaren 19tik aurrera, 500 hPa-eko mailan dortsal indartsu batek egonkortasuna eta giro lasaia eragin zituen egun batzuetan jarraian. Goi-geruzetako blokeo indartsu haren isla lurrazalean presio altuko gunea izan zen; Kantauri Itsasoan kokatu zen eta maximoa 1044 hPa-etara iritsi zen hilaren 22an. Ordutik aurrera, presio altuak mendebalderantz mugitu ziren eta Kantauri Itsasoan ziri moduan sartu ziren. Zerua hodeitsu egon zen, behe-hodeiek ipar isurialdea estali zuten iparraldeko haizearen eraginez, eta hilaren 22an, arratsalde-gauean, eta hurrengo eguneko goizaldean zirimiria egin zuen han-hemenka. Hilaren 24an, aldiz, presio altuak mendebalderantz mugitu ziren berriro eta egun hartan 1036 hPa-eko bi gune sortu ziren, bat Alpeetan eta bestea Iberiar Penintsularen erdialdean. Konfigurazio harekin, haizea hegoaldera aldatu eta zerua oskarbi geratu zen, hala ere, barnealdean eta Ebro ibarrean behe-lainoa sortu zen eta Ebro ibarrean egun osoan iraun zuen. Tenperaturak, hegoaldeko haizearen eraginez, gora egin zuen hilaren 23tik 25era bitartean kantauri isurialdean, baina ez zen berdina gertatu barnealdeko toki askotan; bertan berdin jarraitu zuen edo jaitsi egin zen behe-lainoaren ondorioz. Abenduaren 25etik 31ra Hilaren 25etik aurrera, egoera goitik behera aldatu zen. Aire hotzeko aska bat iritsi zen, presio altuak mendebalderantz bultzatu zituen eta lurrazalean arratsalde-gauean fronte hotz bat iritsi zitzaigun. Aska harekin egoera sinoptikoa aldatu egin zen: zirkulazio zonal indartsu bat nagusitu zen eta zirkulazio haren eragina hilaren 26an, egunaren bigarren zatian, eta 27an nabaritu genuen. Depresio sakon batek (“Bruno” bezala izendatu zuten) Kantauri Itsasoa mendebaldetik ekialdera zeharkatu zuen. Mendebal/ipar-mendebaldeko denborale gogorra eragin zuen Kantauri Itsasoan eta kostaldeko zenbait tokitan 160 km/h-tik gorako haize-boladak neurtu ziren. Denboralearen ostean eta urtearen amaiera bitartean, hainbat fronte igaro ziren eta eguraldian gorabeherak izan ziren. Horrela, hilaren 30ean, gailur antiziklonikoa Iberiar Penintsulara hegoaldetik sartu zen eta tenperatura nabarmen igo zen; hilabete osoko tenperaturarik altuenak neurtu ziren.

Page 7: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

7

Oinarrizko datu estatistikoak

Taula 3: 2017ko abenduko balio klimatikoak, Euskal Autonomi Erkidegoko sare automatikoaren estazio adierazgarrietan

Estazioa

Batez besteko Tenp.

ºC

Tenp. max.

ºC

Tenp. max.abs.

ºC

Tenp. min. ºC

Tenp. min.abs.

ºC Izotz-

egunak

Pilatutako euria l/m 2

Egun batean

pilatutako euri max.

l/m 2 Euri-

egunak.

Deusto 9.2 12.8 19.7 6.2 1.2 0 227.5 29.0 19

Lasarte 8.2 12.3 18.9 5.2 -0.7 2 237.6 40.0 21

Arrasate 5.9 10.0 19.3 3.0 -2.2 6 287.3 36.3 20

Abetxuko 4.6 8.7 16.0 1.0 -5.7 12 131.5 21.7 19

Páganos 5.1 8.9 14.8 1.9 -2.0 7 44.3 10.4 8

Page 8: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

8

Eguneko tenperatura eta prezipitazioaren grafikoak

Page 9: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

9

Prezipitazioaren jokaera

Page 10: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

10

Muturreko egoerak Abenduan 43 abisu hori igorri ziren: 1 prezipitazio iraunkorragatik, 9 elurragatik, 6 haizeagatik haizeguneetan, 4 haizeag atik haizeguneak ez diren tokietan, 8 izotzagatik, 9 olatuen altueragat ik nabigaziorako eta 6 kostaldeko kalteengatik. Horrez gain, 8 alerta lara nja igorri ziren, 2 elurragatik, 2 haizeagatik haizeguneetan, 2 haizeag atik haizeguneak ez diren tokietan eta 2 olatuen altueragatik nabigazio rako. • Hilaren 1ean 24 orduan 60 mm baino gehiago pilatu ziren Gipuzkoa

barnealdeko toki gutxi batzuetan (Bidania 60.5 mm, Urkiola 56.5 mm, Aizarnazabal 55.6 mm, Aitzu 55.5 mm, Ibai Eder 54 mm).

Ostirala, hilak 1: Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 1ean elur-kota 100-300 m inguruan egon zen Gipuzkoan eta 300-400 m inguruan Bizkaian, zertxobait beherago ekaitz-eremuetan eta ekialdean. Izan ere, Gipuzkoako kostaldeko zenbait tokitan elurra egin zuen. Araban prezipitazioa elur moduan egin zuen. Zaparrada txiki-ertainak bota zituen, iraunkorrak izan ziren eta oso ugariak kantauri isurialdean. Noizean behin txingorra egin zuen. Zaparrada mardulenak Gipuzkoako kostaldean bota zituen (Aizarnazabal 10.3 mm/h, Ibai Eder 10.2 mm/h, Ereñozu 8.6 mm/h, Altzola 7.9 mm/h). Hurrengo egunean, prezipitazioa egiten jarraitu zuen EAE osoan, bereziki egunaren lehen zatian, baina jasotako kantitateak ez ziren hain handiak izan. Elur-kotak berdin jarraitu zuen goizaldean, baina goizak aurrera egin ahala igotzen hasi zen. Ostirala, hilak 1: Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Larunbata, hilak 2: Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 15etara ordu lokala. Abisu Horia elurragatik barnealdean 15etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 1ean zenbait tokitan haize-boladak oso gogorrak izan ziren, batez

ere kostaldean, eta iparraldeko adbekzioak eraginda tarteka 100 km/h-ko abiadura gainditu zuten (Punta Galea 120.2 km/h, Matxitxako 104 km/h, Oiz 101.5 km/h).

• Hilaren 3an, aire masa artiko baten eraginez, izotza toki gehienetan egin

zuen, eta soilik Enkarterrietan, Bilbo-Handia ia osoan eta Plentzia-Mungian ez zuen egin. Araba barnealdean izotz gogorra bota zuen (Pagoeta -10.6 ºC, Albaina -10.5 ºC, Egino -9.9 ºC, Salvatierra -8.6 ºC, Alegría -8.5 ºC, Ilarduia -8.5 ºC). Gipuzkoan, izotz txiki-handia egin zuen toki garaietan (Berastegi -7.5 ºC, Eskas -3.8 ºC, Aitzu -3.5 ºC, Bidania -3.4 ºC) eta ia kostalderaino zabaldu zen (Oiartzun -2.4 ºC, Behobia -1.3 ºC, Miramon -0.8 ºC, Lasarte -0.7 ºC). Bizkaian, izotz txikia egin zuen (Arteaga -1.1 ºC, Iurreta -1.2 ºC, Mungia -0.8 ºC, Muxika -0.3 ºC, Arboleda -0.1 ºC).

Igandea, hilak 3: Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean 00etatik 10etara ordu lokala.

Page 11: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

11

• Hilaren 5etik 7ra bitartean izandako elurtearen ostean, gaueko erradiazioak

tenperaturaren jaitsiera erraztu zuen eta izotza egin zuen mediterraneo isurialde osoan eta baita kantauri isurialdean ere. Hilaren 6an egin zuen izotz handiena eta Arabako zenbait tokitan gogorra izan zen berriro ere (Pagoeta -13.9 ºC, Iturrieta -10.5 ºC, Albaina -9.9 ºC, Navarrete -9, Salvatierra -8.4 ºC, Trebiño -8.3 ºC, Egino -8.3 ºC), Gipuzkoako zenbait tokitan txiki-handia izan zen (Berastegi -4.8 ºC, Arrasate -2.2 ºC, Aitzu -2.2 ºC) eta Bizkaian ere leku askotan egin zuen (Otxandio -3.5 ºC, Balmaseda -3.1 ºC, Muxika -2.1 ºC).

Asteartea, hilak 5: Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 00etatik 10etara ordu lokala. Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 21etatik 24etara ordu lokala. Asteazkena, hilak 6: Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 00etatik 10etara ordu lokala. Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 21etatik 24etara ordu lokala. Osteguna, hilak 7: Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 00etatik 10etara ordu lokala.

• Hilaren 8an, azken orduetan, eta hurrengo eguneko goizaldean elur-kota

barnealdean 800-1000 m inguruan egon zen. Zaparrada txikiak bota zituen, bereziki kantauri isurialdean. Mediterraneo isurialdean ez zuen ia prezipitaziorik egin edo pilatutako kantitateak txikiak izan ziren. Eguerditik aurrera elur-kota 1100 m-tik gora igo zen.

Ostirala, hilak 8: Abisu Horia elurragatik barnealdean 21etatik 24etara ordu lokala. Larunbata, hilak 9: Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 09etara ordu lokala.

• “Ana” depresioa igaro zenean hego-mendebaldeko haize-bolada zakarrak

izan ziren hilaren 10eko gauean eta hurrengo eguneko goizaldean. Azpimarragarria da Gasteizen neurtutako ufada (143.2 km/h), mende honetan eta estazio horretan neurtutako haize-bolada altuena izan baitzen. Cerrojan eta Urduñan sare osoko ufada altuenak neurtu ziren (173.9 km/h eta 173.2 km/h, hurrenez hurren). Bilbon, Deustuko estazioan 92.5 km/h-ko ufada neurtu zen. Gipuzkoan, esanguratsuenak Zarautzen (141.5 km/h) eta Ordizian (112.2 km/h) neurtutakoak izan ziren. Donostialdean haize-bolada maximoa 99.5 km/h-ra iritsi zen Santa Klara uhartean.

Haizeguneak Hilak 10

(km/h)

Hilak 11

(km/h) Gainerakoan

Hilak 10

(km/h)

Hilak 11

(km/h)

Roitegi 87.5 96.1 Mungia 90.4 62.6

Jaizkibel 90.7 93.2 Iurreta 91.8 57.6

Bidania 97.6 81.4 Deusto 92.5 61.9

Altube 100.4 90.7 Galindo 95.0 55.4

Herrera 101.5 89.3 Espejo 95.8 86.0

Urkiola 103.3 76.3 Arrasate 98.3 93.6

Tobillas 104.0 96.8 Gardea 98.3 47.2

Almike 104.4 85.0 Trebiño 99.0 89.6

Page 12: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

12

Oiz 120.2 97.9 Navarrete 103.3 84.2

Kapildui 121.3 94.3 Arkauti 107.3 98.6

Beluntza 126.4 101.5 Alegría 108.0 86.4

Venta Alta 129.2 60.1 Ordizia 112.3 78.8

Matxitxako 129.6 103.0 Zizurkil 113.0 52.2

Untzueta 137.2 126.0 Saratxo 129.2 73.1

Zarautz 141.5 101.2 Zambrana 133.2 115.6

Arboleda 142.9 65.9

Gasteiz 143.3 119.5

Punta Galea 145.1 89.6

Orduña 173.2 151.9

Cerroja 173.9 92.9

Igandea, hilak 10: Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 12etatik 21etara ordu lokala. Abisu Horia haizeguneak ez diren tokietan 18etatik 21etara ordu lokala. Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 21etatik 24etara ordu lokala. Alerta Laranja haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 21etatik 24etara ordu lokala. Astelehena, hilak 11: Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 00etatik 03etara ordu lokala. Alerta Laranja haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 00etatik 03etara ordu lokala. Abisu Horia haizeguneetan 03etatik 24etara ordu lokala. Abisu Horia haizeguneak ez diren tokietan 03etatik 09etara ordu lokala.

• Hilaren 11n mendebal-osagaiko haizea ibili zen, 6-7ko indarrarekin eta

itsaso zakarra edo itsaso oso zakarra eragin zuen. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m ingurukoa izan zen (Pasaiako portua 3.7 m). Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2.5-3 m inguruko olatuak altxatu zituen eta olatuen arteko periodoa 13-14 segundokoa izan zen. Olatuen ezaugarriengatik, zenbait momentutan pasealeku eta malekoietan zipriztin eta zaparradak erortzeko arriskuagatik abisu horia igorri zen. Astelehena, hilak 11: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 09etatik 24etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 09etatik 12etara ordu lokala.

• Hilaren 11n elur-kota 1100-1200 m-ra egon zen eguerdian eta jaisten

jarraitu zuen gauean 600-700 m-ra kokatu arte, eta horrela jarraitu zuen hurrengo goizera arte. Egun oso euritsua izan zen EAE osoan. Jasotako prezipitazio kantitateak oso ugariak izan ziren kostaldean eta ugariak kantauri isurialdeko gainerako tokietan. Horrez gain, zaparrada trumoitsuak bota zituen eta txingorra egin zuen, batez ere kostaldean. Goizean elur-kota 800-900 m-ra igo zen eta egunaren bukaeran 1200 m-tik gora.

Astelehena, hilak 11: Abisu Horia elurragatik barnealdean 18etatik 24etara ordu lokala. Asteartea, hilak 12: Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 09etara ordu lokala.

• Hilaren 12an olatuen altuera adierazgarria goizaldean 4 m ingurukoa izan

zen, eguerdian 3.5 m-ra jaitsi zen eta 2.5 m-ra egun amaieran (Pasaiako

Page 13: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

13

portua, 3.58 m 01:00ean ordu lokala). Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 m inguruko olatuak altxatu zituen eta olatuen arteko periodoa 13 segundokoa izan zen. Asteartea, hilak 12: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 12etara ordu lokala.

• Hilaren 14an olatuen altuera adierazgarria 3.5 m-tik gora igo zen goizean,

arratsaldean 4 m ingurukoa izan zen eta egunaren amaieran 5 m ingurukoa. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 m inguruko olatuak altxatu zituen eta olatuen arteko periodoa 16-17 segundokoa izan zen. Itsasgora (14:16an ordu lokala) 3.86 m-koa izan zen (gainezka egiteko indizeak: I=5.9 m eta Imax=6.7 m).

Osteguna, hilak 14: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 10etatik 24etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 13:30etatik 15etara ordu lokala.

• Hilaren 15ean Atlantikoko antizikloiaren eta Europako presio baxuen

sistemaren artean iparraldeko fluxu indartsua sortu zien eta haize-bolada oso gogorrak izan ziren, batez ere kostaldean. Toki bakan batzuetan 100 km/h-ko abiadura gainditu zen (Cerroja 104.8 km/h, Punta Galea 99.4 km/h, Higer 98.3 km/h).

• Hilaren 15ean olatuen altuera adierazgarria 4-5 m ingurukoa izan zen eta

goizaldeko 2-3ak aldera puntualki apur bat gehiago igo zen (Pasaiako portua: 5.5 m). Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatu zituen eta olatuen arteko periodoa 15 segundokoa izan zen. Lehen itsasgora 02:37ean izan zen (ordu lokala), 3.89 m-ko altuerarekin (gainezka egiteko indizeak: I=5.5 m eta Imax=5.9 m), eta bigarrena 14:59ean (ordu lokala 3.89 m-ko altuerarekin (gainezka egiteko indizeak: I=5.9 m eta Imax= 6.5 m).

Ostirala, hilak 15: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 02etatik 03etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 14:30etatik 15:30etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 16an olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izan zen

goizaldean eta goizean 3.5 m-tik behera jaitsi zen (Pasaiako portua: 4.1 m). Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3.5 m inguruko olatuak altxatu zituen goizaldean, goizean 2.5-3 m-ra jaitsi ziren eta olatuen arteko periodoa 14 segundokoa izan zen.

Larunbata, hilak 16: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 09etara ordu lokala.

• Hilaren 15ean elur-kota goizean jaisten joan zen 900 m-ra kokatu arte,

egunaren bigarren zatian tarteka 800 m-ra. Horrez gain, egunaren bigarren zatian zaparrada trumoitsuak bota zituen eta txingorra egin zuen, batez ere

Page 14: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

14

kostaldean. Prezipitazio oso ugaria egin zuen Gipuzkoa ekialdeko mendi inguruetan. Elur-kotak horrela jarraitu zuen hilaren 16an. Gipuzkoa ekialdean berriro ere prezipitazioa oso ugaria izan zen, eta baita isurialdeen banalerroko zenbait tokitan ere. Hilaren 17an, arratsaldean, elur-kota 1000 m-ra igo zen, hala eta guztiz ere, ordurako zaparradak txikiagoak ziren.

Ostirala, hilak 15: Abisu Horia elurragatik barnealdean 09etatik 24etara ordu lokala. Larunbata, hilak 16: Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Igandea, hilak 17: Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 12etara ordu lokala.

• Hilaren 15ean zirkulazio zonal indartsuak Atlantikoko depresio bat bultzatu zuen Iberiar Penintsularantz, eta Kantauri itsasoa zeharkatu zuen. Hego-mendebaldeko haize-bolada oso gogorrak eragin zituen, batez ere EAEaren mendebaldeko haizeguneetan (Punta Galea 110.9 km/h, Cerroja 107.6 km/h, Orduña 105.1 km/h).

• Hilaren 26an eta 27an zirkulazio zonal indartsuak Atlantikoko “Bruno”

depresioa Kantauri Itsasorantz bultzatu zuen eta mendebal/ipar-mendebaldeko itsas denborale gogorra eragin zuen. Mendebal-osagaiko haize-bolada zakarrak eragin zituen Kantauri Itsasoa zeharkatu zuenean. Hortaz, haizeak kostaldea astindu zuen gehien, baina barnealdera ere iritsi ziren ufada zakarrak, bai haizeguneetara eta baita haizeguneak ez diren tokietara ere.

Haizeguneak Hilak 26

(km/h)

Hilak 27

(km/h) Gainerakoan

Hilak 26

(km/h)

Hilak 27

(km/h)

Matxitxako 124.2 163.1 Zizurkil 63.4 92.9

Jaizkibel 103.0 136.8 Iurreta 74.5 90.4

Cerroja 108.0 136.1 Arrasate 74.2 92.5

Higer 82.4 125.6 Deusto 88.9 80.3

Oiz 111.6 121.7 Mungia 72.4 91.8

Punta Galea 117.4 118.4

Beluntza 79.2 112.0

Almike 89.6 111.2

Zarautz 98.6 100.4

Untzueta 92.2 97.6

Arboleda 106.6 95.4

Miramon 71.6 95.0

Orduña 108.4 91.1

Herrera 91.8 90.0

Arteaga 65.5 88.9

Kapildui 92.9 87.8

Gasteiz 71.3 84.2

Bidania 82.1 84.2

Venta Alta 80.3 81.7

Asteartea, hilak 26: Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 18etatik 24etara ordu lokala.

Page 15: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

15

Asteazkena, hilak 27: Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00etatik 12etara ordu lokala. • Hilaren 27an olatuen altuera adierazgarria 6 m ingurukoa izan zen goizean

eta egunaren erdiko orduetan 7 m-ra igo zen. Gauean jaisten joan zen, azken orduetan 5 m inguruan kokatu arte (Pasaiako portua: 7.5 m). Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatu zituen, eta olatuen arteko periodoa 14 segundoko izan zen. Itsasgora 10:56ean (ordu lokala) izan zen, 3.71 m-ko altuerarekin (gainezka egiteko indizeak: I=5.8 m eta Imax=6.5 m). Abisu horia igorri zen kostaldeko kalteengatik, olatuen ezaugarriengatik pasealeku eta malekoietan zipriztin eta zaparradak eror zitezkeelako, bereziki itsasgoran, eta ez zelako baztertzen noizean behin olatuek itsasbazterra gainditzea.

Asteazkena, hilak 27: Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 00etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 27an elur-kota 900 m inguruan egon zen, ekaitz-eremuetan eta ekialdean zertxobait baxuago. Zaparrada txiki-ertainak bota zituen, sarriago kantauri isurialdean eta mardulagoak izan ziren lurraldearen ekialdean. Izan ere, Gipuzkoa ekialdean prezipitazioa oso ugaria izan zen eta baita Bizkaia barnealdean sakabanatutako toki batzuetan ere.

Asteazkena, hilak 27: Abisu Horia elurragatik barnealdean 06etatik 24etara ordu lokala.

• Hilaren 28an olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izan zen

goizaldean (Pasaiako portua: 3.9 m). Goizean azkar jaitsi zen 3 m-tik behera. Gauean berriro handitu egin ziren olatuak eta altuera adierazgarria 3.5 m ingurukoa izan zen. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3.5 m inguruko olatuak altxatu zituen eta gauean 2 m ingurukoak, eta olatuen arteko periodoa 14-13 segundokoa izan zen.

Osteguna, hilak 28: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 06etara ordu lokala.

• Hilaren 30ean olatuen altuera adierazgarria 3.5 m ingurukoa izan zen

(Pasaiako portua: 3.3 m). Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3.5 m inguruko olatuak altxatu zituen eta olatuen arteko periodoa 15 segundokoa izan zen. Itsasgora 14:12ean (ordu lokala) izan zen, 4.08 m-ko altuerarekin (gainezka egiteko indizeak: I=5.9 eta Imax=6.4).

Larunbata, hilak 30: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 13etatik 15etara ordu lokala.

• Hilaren 31n olatuen altuera adierazgarria 3.5 m ingurukoa izan zen. Gauean

igo egin zen, azken orduetan 4-5 m-koa izan arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3.5 m inguruko olatuak altxatu zituen, gauean handitzen joan ziren eta azken orduetan 4 m ingurukoak altxatu zituen. Olatuen arteko periodoa 15 segundokoa izan zen. Lehenengo itsasgora 02:39ean (ordu

Page 16: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

16

lokala) izan zen, 4.19 m-ko altuerarekin (gainezka egiteko indizeak: I=5.9 eta Imax=6.4) eta bigarrena 15:08ean (ordu lokala) 4.27 m-ko altuerarekin (gainezka egiteko indizeak: I=6.1 eta Imax=6.6).

Igandea, hilak 31: Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 02etatik 03etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu lokala. Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: kostaldeko kalteak 14etatik 16etara ordu lokala.

• Hilaren 31n zirkulazio zonal indartsuak 100 km/h-tik gorako hego-

mendebaldeko haize-boladak eragin zituen, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan eta kostaldean (Punta Galea 128.9 km/h, Orduña 121 km/h, Arboleda 116.6 km/h, Untzueta 113 km/h, Cerroja 110.2 km/h, Zarautz 101.5 km/h). Haizeguneak ez diren zenbait tokitan ufadek 80 km/h-ko abiadura gainditu zuten (Zizurkil 83.9 km/h, Galindo 85 km/h, Deusto 85.7 km/h).

Igandea, hilak 31: Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00etatik 15etara ordu lokala.

Page 17: TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa · kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean

17

Terminologia Batez besteko tenperatura: hileko batez besteko tenperatura. - Tenperatura maximoa: eguneko tenperatura maximoen hileko batez bestekoa. - Tenperatura maximo absolutua: hileko tenperaturarik altuena. - Tenperatura minimoa: eguneko tenperatura minimoen hileko batez bestekoa. - Tenperatura minimo absolutua: hileko tenperaturarik baxuena. - Izotz-egunak: hilean, tenperatura 0 ºC-tik behera egon deneko egun kopurua. - Pilatutako prezipitazioa: hilean pilatutako prezipitazio totala. - Eguneko prezipitazio maximoa: hilean, eguneko prezipitazio total altuena. - Prezipitazio-egunak: hilean, estazioak ≥ 1 mm-ko prezipitazioa neurtzen dueneko egun kopurua. Tenperaturaren maiztasun-indizea (f) . Irizpidea: - Erabat beroa: tenperaturak, 1971-2000ko denboraldiko balio maximoa, gainditzen duenean. - Oso beroa: f < %20. tenperatura, urterik beroenen %20ari dagokion tartean dagoenean. - Beroa: %20 ≤ f < %40. - Ohikoa: %40 ≤ f < %60. tenperatura erdiko balioaren inguruan aurkitzen denean. - Hotza: %60 ≤ f < %80. - Oso hotza: f ≥ %80. tenperatura, urterik hotzenen %20ari dagokion tartean dagoenean. - Erabat hotza: tenperatura, 1971-2000ko denboraldiko balio minimora irizten ez denean. Prezipitazioaren maiztasun-indizea (f) . Irizpidea: - Erabat hezea: prezipitazio-kopurua, 1971-2000ko denboraldiko balio maximoa, gainditzen

duenean. - Oso hezea f < %20. prezipitazio-kopurua, urterik hezeenen %20ari dagokion tartean

dagoenean. - Hezea: %20 ≤ f < %40. - Ohikoa: %40 ≤ f < %60. prezipitazio-kopurua erdiko balioaren inguruan aurkitzen denean. - Lehorra: %60 ≤ f < %80. - Oso lehorra: f ≥ %80. prezipitazio-kopurua, urterik lehorrenen %20ari dagokion tartean

dagoenean. - Erabat lehorra: prezipitazio-kopurua, 1971-2000ko denboraldiko balio minimora irizten ez

denean. Testuan erabilitako beste termino meteorologikoen azalpena hurrengo terminologi gidan aurki daiteke:

http://www.euskalmet.euskadi.eus/s07-5893/eu/contenidos/informacion/manual_estilo/eu_9900/eu_manual.html.

OHARRA: txosten honetan erabilitako datuak behin-be hinekoak dira eta erabat balioztatzeke daude.