Download - TXIKITTO137 - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-137.pdf · berrogeita hamar urte lehenago gertatutako krimen baten misterioa azalera ateratzen hasi

Transcript

2013ko ekaina

ongi etorri!TXIKITTO137

sanjuanak badatoz

- Aita, handia egiten naizeneanamonarekin ezkonduko naiz.- Baina, semetxo, nola ezkondukozara, ba, nire amarekin?- Eta zu ezkondu zinen, ba,nirearekin…

Aner Gomez

- Noiz jaio zinen zu?- Ez naiz oso ondo gogoratzen,baina larunbata edo igandea zelauste dut.- Eta nola dakizu hori?- Egun hartan ez nintzelakoeskolara joan.

Oier Cid

Irakaslearen eta ikaslearen artekoelkarrizketa:- Zenbat hezur dauzka zuregorputzak?- 208, jauna.- Burugogorra! Ez al nizun esanatzo 207 hezur bakarrik dauzkalagiza gorputzak?- Baina gaur oliva hezur batirentsi dut ordea…

Eneko Igles ias

Gizon bat, begiak minberaturikzeuzkala eta, sendagilearenganajoan zen. Sendagileak esan zion:- Ez duzu betaurreko beharrik.Azenario asko jan behar duzu.Azenarioa ikusmena hobetzekoerremediorik onena da.- Eta zuk, nola dakizuhori? -galdetu zion gizonaksendagileari-.- Oso erraz. Zuk ikusi al duzuinoiz betaurrekodun untxirik?

June Araujo

Ero batek beste bati galdetzen dio:- Zer liburu irakurtzen ari zara?- Eroetxeko liburutegiko liburu bat.- Eta ondo al dago liburu hori?- Nola egongo da, ba, ondo?Ondo egon izan balitz, ez zutenhona ekarriko.

Unai Izquierdo

TXISTEAK

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri, KoldoMitxelena eta Eibarko ikastetxeetakoordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioa

Ainara Lavado, Maider Aranberrieta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Aldatze ikastetxeko 3., 4., 5.eta 6. Mailetako ikasleak Zuhatzarajoan ziren maiatzaren 30ean.Nahiz eta euria eta hotza egin,primeran pasatu zuten uretakokirolak egiten.Ikastetxeko txikienak, berriz,Olentzeroren Etxea bisitatu zutenmaiatzaren 31n.

Juan Antonio Mogel ikastolak Ainara Azpiazu “AXPI”liburu-ilustratzailearen bisita jaso zuen maiatzean Iturburun.Nolako erraztasunez marrazten duen ikustea sekulakoesperientzia izan da. Hori gutxi balitz, Noraren ipuina erekontatu zigun eta, bide batez, horma-irudi handi batzuetanilustratzen joan zen. Horrela, poliki-poliki, pertsonaiarenabenturak eta gertakizunak ikusi genituen. 3. B-ko ikasleekaho zabalik jarraitu zuten Ainararen lana.

ikastetxeetako BERRIAK

2013KO EKAINA 3

Urkizuko ikastetxeko 2. ziklokoikasleak Arritxulon izan zirenmaiatzaren 14an eta 15ean. Etaprimeran pasatu zuten! Ekainaren3an eta 4an, 1.go ziklokoak PiratenEtxera joan ziren; eta 5ean, HaurHezkuntzako ikasleak DonostiakoAquariumean izan ziren. Ekainaren11n, berriz, “Erreka Mari” emanaldiaizan zuten maila bereko ikasleek.

DENBORAPASAK

2013KO EKAINA4

DENBORAPASAK

2013KO EKAINA 5

maitu da ikasturtea! Gora oporrak! Urte osoan ho-rrenbeste lan egin ostean, benetan merezita ditu-zue oporrak. Eibartarrok zorte handia dugu; izanere, ikasturtea amaitu eta berehala, San Juane-

kin ematen diogu hasiera udari eta oporrei.San Juanetan ondo baino hobeto pasatzeko aukera iza-

ten dugu beti: suzko erroberak, barrakak, San Juan sua,danborrada… Gainera, gurasoek kalean berandura arteegoten lagatzen digute, ezta?

Ondoren, aurtengo San Juanetako egitaraua duzu, ondoirakurri, lagunekin edo gurasoekin adostu eta gozatzeko!

Ekainak 20, osteguna- Egunean zehar, barraken prezioa 0,70 eurokoa izango da.

Ekainak 21, barixakua- 17:00etatik 20:00etara, Untzaga plazan, umeendako puz-garriak, Astixaren eskutik.

- 19:00etan, Untzaga Plazan, umeendako antzerkia: “Zoom,zoom” antzezlana, Markeliñe konpainiaren eskutik.- 20:00etan, Coliseo antzokian, “Ballet Eibarres” taldearenemanaldia. Sarrera: 3 €

Ekainak 22, zapatua- 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, Un-tzaga Plazan, simulazio jokoen taillerak (modelismoa,magia, eszenografia eta mahai jokoak), Oviedoko Odiseaelkartearen eskutik.- 18:00etatik aurrera, Untzaga Plazan, “Los extraños juegosdel señor Tonet” jolas parkea, Catalunyako Tombs Creatiuskonpainiaren eskutik.

Ekainak 23, domeka- 13:00ean, Estaziño kalean, ongietorria Lizarrako Dultzai-neroei, eta kalejira Untzagaraino Udalbatzak, Asier Cueva-sek, Badiharduguk, kuadrillek eta …eta kitto!-k lagunduta.

Agur ikasturteari, ongi etorrERREPORTAJEA

2013KO EKAINA6

A

rri sanjuaneri!- 13:30etan, Udaletxetik, pregoia eta jaiei hasiera ematekotxupinazoa.- 18:00etan, Urkizutik, Lizarrako erraldoi eta buruhandienkalejira, Lizarrako Dultzaineroen laguntzarekin.- 19:00etan, Untzaga plazan, kale animazioa “Txantxariak”ikuskizunarekin.- 23:00etan, Untzagan, San Juan Sua, Eibarko Dantza Ga-raikide taldearen emanaldiarekin. …eta kitto! Euskara El-kartearen eskutik.- 24:00etan, Untzagan, San Juan Kantua eta, jarraian, Dan-borradaren Alardea.

Ekainak 24, astelehena- 19:00etan, Urkizun, Umeen Danborradaren irteera, Oriaeta Ustekabe fanfarreekin.- 20:30etan, Untzagan, umeen pregoia, Umeen Danborra-dako Danbor Nagusiak irakurrita, eta Alardea.- 23:00etan, Soka Dantza Untzaga plazan, Usartza Txistulari

Banda eta Kezka Dantza Taldearekin.- 23:30etan, suzko erroberak, Pirotecnia Zaragozanaren es-kutik.Ekainak 25, martitzena- 19:00etan, Untzaga plazan, “Txangoa” umeendako an-tzerkia, Patxin eta Potxin taldearen eskutik.- 19:30ean, Untzagan, Euskal Jaialdia, …eta kitto! EuskaraElkartearen eskutik.- 23:00etan, suzko erroberak, Pirotecnia Astondoaren esku-tik.

Ekainak 28, barixakua- 17:00etan, Karmen kaleko parkean, umeendako txokolate-jana.- 17:30etan, Karmen kaleko parkean, umeendako jokuak(lapikoak apurtzen, lasterketa zakuekin,…)- 19:00etan, Karmen kaleko parkean, Gorriti eta bere abe-reak. Antolatzailea: Beheko Tokia.

ERREPORTAJEA

2013KO EKAINA 7

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

2013KO EKAINA8

Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu.Baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zelan ospatzendozuz/zenittuan

sanjuanak?

DANEL MURILLO,7 URTE

Igaz tanborradan urten nintzan, baiña aurten ez; ondopasau neban, baiña aurten ez nekan gogorik. Askogustatzen jataz sanjuanak, ondo pasatzen dot.Barraketan pilla bat ibiltzen naiz eta su artifizialak beikusten dittut. Gehixen gustatzen jatana barrakak etaizozkixak jatia da.

PAQUI GARCIA,66 URTE

Ni oin dala 43 urte etorri nintzan Eibarrera biziizatera. Atenziñua deittu zestan tanborradiak, askogustau jatan eta, gaur egunian be, gehixen gustatzenjatana da tanborradia. Kalian egoten dan girua beasko gustatzen jata, oso ederra da.

LEIRE ARAUJO,8 URTE

Barraketan ibiltzen naiz eta su artifizialak ikusterajuaten gara. Dantza eta musikia baldin badago, horiikustera be juaten naiz, eta san juan sua be bai. Osoondo pasatzen dot jaixetan, baiña gehixen gehixengustatzen jatana barraketan ibiltzia da.

BELEN DIZ,40 URTE

Umetan gehixen gustatzen jatana txarangak ziran, jaigirua emoten zeben-eta. Txosnetan be ibiltzen giñan,konziertuak entzun, barraketan ibilli… Txarangeksortzen daben girua da gaur egun be gehixengustatzen jatana.

ETXERAKO LANAK: BAI EDO EZ?Eztabaidak pil-pilean jarraitzen du; aldeko eta kontrako argudioak jaso ditugu ekaineko alean zuei

eskaintzeko. Etxerako lanen kontrako kanpaina hasi zuten Frantziako gurasoek, hamabost eguneko greba batekin,

eta Espainiako Estatuko Gurasoen Konfederazioak (CEAPA) bat egin zuen ekimenarekin, azken urtee-tan etxerako lanen kopurua handitu dela salatuz.

Kontrako iritziakHauek dira CEAPAk ematen dituen arrazoiak, etxerako lanen kontra egiteko:- Hezkuntza-sistemaren porrota irudikatzen dute hein handi batean, ikasleak eskolan landu beharko

lituzketen zereginekin gainkargatzen dituztelako.- Gizarte-desberdintasunak sortzen dituzte: ikasleak familia eta inguruaren arabera egingo ditu ho-

beto edo gaizkiago. Guraso batzuk seme-alabei laguntzen saiatuko dira, beste batzuk akademietara bi-daliko dituzte eta beste batzuk ez dute ez mailarik ezta dirurik izango ez bata ez besterako.

- Tentsioak sortzen dituzte guraso eta seme-alaben artean. Askotan, jolastu gabe geratzen dira ikas-leak etxeko lanak egiteko, eta horrek errefusa sortzen du. Ikasleek jakin egin behar dute zeintzuk direneuren eginbeharrak, baina jolasteko denbora ere izan behar dute.

- Arazoak sortzen dizkie gurasoei, berandu ateratzen direlako lanetik eta ez daukatelako denborarik.- Ikasleek denbora behar dute bestelako jardueretako (kirola, kultura, aisia), horiek ere garrantzitsu-

ak direlako garapen pertsonalerako.

Aldeko iritziakEtxerako lanen aldeko iritziak ere agertu dira. Zera diote hauek: norberaren ahalegina eta arduraren

baloreak ikasten direla etxeko lanekin. Horren harira, etxerako lanek eskola emaitzetan eragina dutelaerakusten duten ikerketa baten emaitzak argitaratu dituzte Britainia Handian, 15 urtez 3.000 ikasle az-tertu ondoren. Britainia Handian etxeko-lanei buruzko gomendioak ematen ditu gobernuak. Hala, as-tean ordu batez aritu beharko lirateke etxeko-lanak egiten 5 eta 7 urte bitarteko ikasleak; bat eta erdi7 eta 11 urte bitartekoak; azkenik, bi ordu eta bi ordu eta erdi bitartean aritu beharko lirateke 14 eta16 urte bitartekoak. Eztabaida interesgarria benetan.

Zer deritzozu zuk?

gurasoenTXOKOA

2013KO EKAINA 9

2013KO EKAINA10

Eguzkia

etxekoARTISTA

Eguzkia ikusteko aukera gutxi izan dugunez,geure eguzkia egingo dugu!Oso erraza da, margotu, moztu eta itsatsibesterik ez duzu egin behar.

ZER BEHAR DUGU?� Paperezko platerra.� Tenpera horia.� Errotulagailu permanente beltza� Kartulina, horia (argia eta iluna ahal bada)

eta laranja.� Artaziak� Kola

Nola egiten da?Lehenengo platerra horiz margotu etasikatzen laga.Ondoren, ipini eskua kartulina gaineaneta margotu. Moztu zure eskuarenforma.12 esku beharko dituzu, gutxigorabehera.Margotu dugun paperezko platerrean,aurpegitxo alaia marraztuerrotulagailu beltzarekin.Platerrari buelta eman eta moztudituzun eskuak itsasten joan,eguzki- izpiak balira bezala. Koloreaktartekatu.Platerrari buelta eman eta hor duzuzure eguzkia!

2013KO EKAINA 11

MARRUBI GOZOA

etxekoSUKALDARIA

Sukaldean ibiltzeak badu bere sarma,ezta? Gauza gozoak egiteko aukera askodugu. Eskatu laguntza etxean nagusierieta ekin gaurko errezeta egitera...

1.- Heldu baten laguntzaz, ipini uraberotzen eta, irekiten hasten denean,6 goilarakada ur hartu eta pitxarbatera bota.Gelatina bertan sartu eta irabiatukontu handiz, gelatina erabat deseginarte.Marrubi zukua bota pitxarrera etaondo nahastu.2.- Marrubiei buztana kendu eta,tamainaren arabera, bitan edo lauzatitan moztu. Marrubi politenak edoitxura onena dutenak apaintzeko lagaalde batean.3.- Marrubi zatiak 6 edalontzitanbanatu. Edalontziak ia erabat betetaegon behar dira; baina, aldi berean,lekua egon behar da marrubienartean.5.- Gelatinarekin nahastu dugunmarrubi zukua bota marrubiz beteditugun edalontzietara.6.- Hozkailuan sartu eta lau bat orduzhozten laga.7.- Gelatina gogortzen denean,esnegaina eta marrubiekin apaindu.

OSAGAIAK� Ura� Marrubiak

� Marrubi zukua(marrubiak batidorazeta iragazkitik pasatuzlortuko duzu)

� Gelatina� Esnegaina

INTERNETEN…

www.childtopia.comOrrialde honetan hainbat gauza dibertigarri aurkituko dituzue: jokoak, eskulanak,ahozko eta idatzizko ulermena, detektibea, ipuinak, marrazten ikasi, fitxa heziga-rriak, zenbakiak idazten ikasi, letrak idazten ikasi… Ikus dezakezuen moduan, au-kera asko ematen du orrialde honek ondo pasatzeko. Gutxi balitz, hainbathizkuntzatan egiteko aukera ematen du, baina ez ahaztu euskara! Egin klik etaondo pasa!

www.aisia.netOrrialde honetan jolasean jarduteko ideia praktiko ugari daude, azalpen eta bide-oen laguntzarekin. Eskulanak egiteko aukera ere ematen digu, oso ondo azaldu-tarik eta jarraitu beharreko pausoak emanez. Denda bat ere badauka eta aukeraizugarria CD, DVD, liburuak eta liburuxkak erosteko. Urtean zehar lehiaketak ereantolatzen ditu, igarkizunak eta piropoak… Egin klik eta on egin!

ARIESEz abestu kalean zure ahots horrekin; amonabatek baldekada ur botako dizu. Argi ibili!!!!

TAURUSAprobetxa itzazu asteburuak eta eguraldi ona ka-lean jolasean aritzeko. Oporretara joan eta lagunasko egin!!

GEMINISZoora joaten bazara, animalia guztiak pozik ja-rriko dira. Baina, kontuz, pertsona asko animaliahutsak dira eta.

CANCERNon dago kamiseta gorria?? Gela txukun uztenbaduzu, ez duzu denbora galduko gauzakbilatzen.

LEOKurtsoko azken txanpan gaude. Asko ikasi, etaondo amaituko duzu kurtso hau.

VIRGOAsko ikasten duzun arren, notak ez dira batereonak. Baina zuri bost! Zure azukre koxkorra zeureesanetara duzu adurra dariola! Ayyyyyyyyyyyyy,zein poza!!!!!!! Zorionekoa zu!

LIBRAZure kolorea gorria izango da eta 7 zenbakiak zor-tea ekarriko dizu. San Juanetan lagun berriakegingo dituzu.

SCORPIUSKirola egitea oso lagungarria da; baina neurrian,beti ere. Lasai hartu, ez zaitez gehiegi nekatu.

SAGITARIUSKasu gehiago egin gurasoei… bestela, sanjuane-tan barraketan ibiltzeko aukera galduko duzu.

CAPRICORNIUSItsasoko ura maite duzu, baina eguraldi honekinez dago uretara sartzerik. Zoaz igerilekura, hanederki ibiliko zara eta!

ACUARIUSIkastolako lagunek asko maite zaituzte, zukbatzuetan kontrakoa pentsatu arren. Lagun onakdituzu benetan.

PISCISSegi lurrari begira; seguruenik txanpon bat edobeste topatuko dituzu gaurkoan. Gorde San Jua-netan gastatu ahal izateko.

ZER IRAKURRIINGELESEN HILERRIAInork ez du lorerik eramaten Donostiako Urgull mendiko Ingelesen Hilerrira. Bertan lurperaturik dau-den britaniar soldaduak aspaldi hil ziren, karlistaldian. Baina, 1956ko udako arratsalde batean, nes-katxa batek negar egin zuen hilobi baten aurrean. Une horretan, familia baten inguruko kondaira etaberrogeita hamar urte lehenago gertatutako krimen baten misterioa azalera ateratzen hasi ziren.

POTTOKO HIPERMERKATUANBaserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta haradoa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria… Zer egingo du Pottokok hainbeste marka, pro-duktu eta gauzen artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta baita beldurgarriak ere.Arranoa!

KATIXA ETA KROKOKatixari letrarik gabeko liburua erregalatu zioten. Animalien argazkiak zeuzkan barruan. Hantxezeunden txahala, astoa, ardia, katuak, krokodiloa… Batzuetan animalia hauek liburutik atera egitenziren, eta gero bertara itzuli. Behin batean krokodiloak ere ihes egin zuen liburutik eta izugarrizkobihurrikeriak egiten hasi zen: zapatila-muturrak zulatu, liburuak nahastu, errotuladorez zirriborroakegin, pijama lapurtu… Zer egin ote zuten Katixa eta bere anaia Jurgik krokodiloa harrapatzeko? Etazer egin ote zioten harrapatu eta gero? Auskalo!

IPUIN-KONTALARIAIpuin- kontalariak, bat-batean, urrezko giltza atera eta esan du: “Hitzaren giltza, hitzaren giltza, ahoaireki eta elkarrekin mintza”. Eta urrezko liburua zabaldu du; eta guk, orduan, ireki ditugu begiakleihoak bezala.

KOSK EGITEN DUHogeita hamabi hortz dauzkat. Hogeita hamabi. Denak zuri-zuriak eta zorrotz- zorrotzak. Txikia nintzenean ez: jaio nintzenean ez neukan batere hortzik. Orduan amak ematen zidan titia etaamaren esnea edaten nuen. Besterik ez nuen egiten egun osoan: titia eta lo. Lo eta titia…

JON ZIKINAREN ANAIAJon haur zikin bat zen. Liburuak lurrera botatzen zituen. Zapatak lokatzez zikindu eta mahai gaineanuzten zituen. Behatzak platerrean sartzen zituen. Horregatik, Jon Zikin deitzen zioten.Egun batean, Maitagarria Jonen gelara sartu eta…

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2013KO EKAINA 13

ONDO LO EGIN, MAITEA

14

Euskal Herriko txoko askotan da ezaguna pert-sonaia mitologiko hau. Suge itxura duen jeinugaizto eta beldurgarria dugu hau. Elezaharbatzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetanbakarra duela kontatzen da. Haitzuloetan bizida, eta soilik gosea asetzeko ateratzen omen

da bizilekutik. Aspaldi, erregea herri eder batean bizi zen, eta in-guruko haitzulo batean bizi zen zazpi buruko he-rensuge izugarri bat. Jeinu gaiztoak herrikojendea irensten zuen, eta, halabeharrez, heren-sugearekin tratu bat egin zuten. Urtean behinneska gazte bat eskaintzen bazioten herensuge-ari, bakean utziko zituen hark. Egin zuten herri-tarrek zozketa neska gazteen artean, etaerregearen alabari suertatu zitzaion herensugearen jaki izatea. Erregeak, orduan, erreinu guztian zera zabaldu zuen, herensugea hiltzen zuena bere alabarekin ez-konduko zela, eta erregetzaren oinordeko izendatuko zuela. Eskaintza egiteko eguna iritsi zenean,lotu zuten neskatxa haitzulo ondoko zuhaitz batean, eta zain jarri ziren. Jende asko joan zen bertara,baina inor ez zen ausartzen erronkari heltzen. Halako batean, agertu zen bertara artzain bat bere za-kurrarekin, eta zer gertatzen zen galdetu zion neskatxari. Erregearen alabak dena azaldu zion artzai-nari, eta orduantxe agertu zen herensugea orroa izugarri bat eginez. Artzainak, asko pentsatu gabe,zakurrari agindua bota zion: -Zesar, lot hakio!. Eta zakurrak heldu zien banan-banan herensugearenburuei, eta menderatu egin zuen piztia. Orduan, artzainak animaliaren zazpi mihiak moztu zituen,eta baita neskatxaren zazpi azpikogonen zazpi zatitxo ere. Jaso zuten dama hura eta gaztelura era-man zuten. Jendea harriturik joan zen nor bere etxera, baina gazte lotsagabe batek herensugearen zazpiburuak jaso zituen. Hurrengo egunean, gazte hark zazpi buruak aurkeztu zizkion erregeari, eta erre-geak bere oinordeko izango zela agindu zion gazteari. Ezkontza baino lehen, festa eder bat egin zuten, eta ezkongai gazteak herensugearen zazpi buruak era-

man zituen. Etorri zen artzaina orduan, eta esan zien: -Buru horiek zer-bait behar dute. Eta artzainak zazpi mihiak, zazpi azpikogona zatitanbilduta atera zituen. Erregea gaztearen iruzurraz ohartu, eta bere ala-barekin ezkontzeko esan zion artzainari. Geroztik, zoriontsu bizi omendira artzaina eta neskatxa.

HERENSUGE

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

2013KO EKAINA

ONDO LO EGIN, MAITEA

2013KO EKAINA 15

Behin batean, bazen errege aberats-aberatsa, bi seme zituena. Errege ona omen zen eta harenerresumako biztanleak zoriontsu bizi ziren. Baina hil egin zen eta erregetza bi semeetariko batilaga zion. Zeini? Holan utzi zuen idatzita testamentuan: “Nire semeek zaldi-lasterketa bategingo dute gazteluaren bueltan; azkena heltzen den zaldiaren jabeak irabaziko du erreinua”.Harrigarria! Herria aho zabalik zegoen, eta lasterketa zeinek irabaziko zuen jakiteko irrikitanere bai.

Bi semeak laster batean igo ziren bakoitza bere zaldira, baina berehala konturatu ziren ez zitzaielapausu bakarra egiterik komeni… Beraz, berriro zalditik jaitsi eta bertan geratu ziren, zain, ea besteaaspertuta abiatzen zen-edo. Egun bat joan zen, eta beste bat… eta hilabetea eta herria aspertzen hasizen… eta, inork ez zuenez agintzen, gero eta nahaspila handiagoa zegoen, eta auzi hura erabakitzekogero eta esperantza gutxiago. “Honek ez dauka konponbiderik”, pentsatzen zuten gaztelu-zaindariek,eta okinek, eta arotzek…Seme bati eta besteari proposatu zioten sikiera bat abiatzeko, eta helmugaraino iristeko, horrela bes-teak erregetza hartuko zuela. Baina batek ere ez zuen aukera hura galdu nahi. Eta urte osoa pasatuzen… Erreinua hondamendian zegoen. Inguruko erregeek erresuma hura zatitxoetan banatzeko asmoazuten. Eta hara non agertu zen astozain bat, Nasrudin izenekoa, berak bazekiela nola erabaki kontu hura!Eta nola? galdetu zioten denek. Eta nola? galdetu zioten bi semeek. “Oso erraza da, igo bakoitza bestearen zal-dira eta lehenengo iristen denarentzatizango da erreinua, bere zaldia azkena hel-duko delako”.Esaldia amaitzen ere ez zioten laga. Bisemeak bestearen zaldian igo eta ziztu bi-zian abiatu ziren. Bat iritsi zen lehenengoeta, bere zaldia azkena heldu zenez, beraizendatu zuten errege… Zelako tontake-ria! Erregea, inor izatekotan, Nasrudin as-tozainak izan beharko zuen. Ez duzue

uste?

NASRUDIN ASTOZAINA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

zu margolari!