Download - Txanpa - 2012ko urtarrila

Transcript
Page 1: Txanpa - 2012ko urtarrila

ESKER ONEKO KANTA

ESKER ONEKO KANTA

37. 2012ko URTARRILA

P A S A I A - L E Z O L I Z E O A R E N A L D I Z K A R I A

Lezoko ikastola bizitzeko irrika

txanpa PASAI-LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA • Tel.:943 526 850 • Fax: 943 526 854 • E-mail: [email protected]

‘MUTUAREN KANTUA’(Boxtonek, nahiz eta mutua izan,lortu izan du euskarakiko maitasuna zertxobait transmititzea; baina hori gauzatu ahal izatea ez da izan Box-tonen lana soilik, transmisio horren gose kontzientziarik bazegoelako baizik)

Kaixo laguna, daukat entzunabazatozela gurera,irri batekin jantziko dezuikastolaren honen sorrera.Kantatxo honekin eskertzen dizut zu gurekin egotea.Hau da ne’bihotz hizkeraZure irrien doiñuranahiz mutua izan ordea…Kanta irria, irria kantabihurtu dezagun ba orduan…Mutua beti mutu izango daentzun nahi ez duen onduan.

(Ardi asko gabiltza euskararen belaze honetan, kolore anitzekoak gara, bai barrutik bai kanpotik; baina otsoaren begietarako, ardiak besterik ez gara)

Amets ttipi bat landatua daJaizkibelgo magalean,hari begira jarri izan diraartzain, txakur ta ardiak.Malko batetik irri bateraonarpena bada giltza,gu ere hemen gabiltzaeuskeraren belazetaneuskeraren belazetan…Nor den xuria,nor den gorriabeltzak nortzuk ote diran.Alferrikako ezberdinketaotsoaren hagiñetan.

(Euskaldunak Euskalerrian bizi nahi dugu, momentuz euskara bera da gure lurra, harengan gera euskaldun askatasun osoz eta apurtu ezinezko askatasunean. Soilik geratzen zaiguna entzumenezko lurrari ikusmeneko lurra ematea, besarkatzea, elkartzea)

Euskaldunakba gera baiña…non da gure Euskalerria?Billatze hontan euskerak berakaskatzen gaitu…eskerrak!Dituen basoak, ibai, mendiakitsaso eta lautadak,lurra,haizea,argia,zuhaitz edo animaliak,zuhaitz edo animaliakHauek guztiak biltzera gatozsehaska berri honetan…Entzuten degu Euskalerrianahiz ta ez euki oraindikan.

Iñaki Labaka lezoarra da, eta Lizeoko gurasoa. 2010. urtean zehar Boxtoni bizia eman zion, beste batzuekin batera. Lezoko ikastola berriaren inaugurazioan, berriz, honako kanta hau abestu zuen, egun horretarako berak sortua propio. “Boxtonen barruan edo azpian geundenean berotasun handia jaso genuen jendearen partetik. Izugarria izan zen! Eta Boxtonen azpian jasotakoa eta sentitutakoa islatzen saiatu naiz kanta honen bitartez. Hortik dator izenburua, Boxton mutua zelako edo delako”.

Aitortu du, hasieran, Porrotx pailazoari idatzi ziola abestia, inauguraziora etortzeko gonbidapen gisa. “Irria da Porrotxen ezaugarria, eta horregatik mintzo naiz irriaz kantan. Eta hari abesti bat egitea otu zitzaidan, musika delako, aldiz, nire barru-barruko hizkera. Baina gero ohartu nintzen orokortzea edo zabaltzea zela egokiena, irri egiten duten eta euskararen alde ari diren guztiei eskainia”. “Finean, eskerrak emateko kanta bat da, boxtondarrak bihurtutako guztiei eskainia”, laburbildu du.

Honatx, hitzez hitz, abestiaren letra:Kanta entzuteko, ‘www.lezokoikastola.wordpress.com’ webgunera jo

Page 2: Txanpa - 2012ko urtarrila

KOLABORATZAILE HAUEI ESKER EGIN AHAL IZAN DUGU “TXANPA” ALDIZKARIAtxanpaP

AS

AIA

-LE

ZO

LIZ

EO

AR

EN

ALD

IZK

AR

IA

2

01

2K

O U

RT

AR

RIL

A

Argitaratzailea: Pasaia-Lezo Lizeoa, Kanposantu Bidea z/g, 20100 PASAIA, Tel: 943 526 850. Fax: 943 526 854. www.lizeoa.com. e-mail: [email protected]: Iban IzaKolaboratzaileak: Elena Mendia, Agustina Pontesta, Eneka Lujanbio, Maite Larrea, Jone Arnaez eta Edurne Murgiondo.Diseinua eta maketazioa: Leire OiagaInprimatzailea: Gráficas Alte.Lege Gordailua: SS/1562/98

37A

UR

KIB

IDEA 2

14 16 20

4 8

Egun handia, Lezon ........................................................................................ 2

Ikastola berria, modernoa bezain funtzionala ................................... 4

Lizeoko gurasoekin elkarrizketa ................................................................. 8

Lezoko ikastola, katea ez da eten ........................................................ 10

Gelaz Kanpo ...................................................................................................... 12

Lizeoa eta Herri Eskola, elkarlanean.................................................. 14

Autonomia landuz .......................................................................................... 16

Denboran jauzi egiteko makinak ........................................................... 20

Eneko Sanz, ikasle ohia ............................................................................. 22

Boluntariotza ezagutuz ................................................................................ 24

Page 3: Txanpa - 2012ko urtarrila

EDITORIALA EDITORIALA

2011-2012ko lehenengo TXANPA

zenbaki hau berezia izango da.

Hortaz probestuz eta Agustinek

bere buruari aurrekoan eman zion lizentzia

bera nik neronek hartuz, editorial hau nire

izenean joango da.

Zuzendari berriak, komunitate osoaren ize-

nean, eskertu nahi dizu, Agustin Migeltorena,

erakutsi duzun entrega, kemena eta kari-

ñoa. Egoera larrian ginela hartu zenuen

zuzendaritza, eta egungo panorama beste

bat da, zeharo desberdina. Talde handi eta

sendoa gara Lizeoko komunitatea, hiru eus-

karriren gainean eraikia.

TXANPA hau berezia izango dela esan dut

hasieran; eta zergatik ez baduzue asmatu…

hortxe doakizue pista multzo bat: Lezorekin

zerikusia dauka, Urteko Batzarrean aurkeztu

genuen bere inguruan leloa, eta ederki ospa-

tu genuen inaugurazioa urtarrilaren 22an.

Aurreko zenbakian, Agustinek gogoratzen

zuen, esker oneko uneen artean, Lezoko

ikastola berria hasi zenekoa. Amaitua dugu,

jada, ikastola berria, eta zenbaki honek izan

nahi du harentzako omenaldia. Goza deza-

gun denok TXANPA honen mamiaz, Lezok

badu berriro ikastola eta ez nola-halakoa.

Lezoko ikastola, bizitzeko irrika

Elena Mendia

Este primer número de TXANPA del 2011-12 es diferente. Por ello, y valiéndome de la misma licencia que se dio Agustin en el número ante-

rior, esta editorial va firmada por mí.

Y la nueva directora, en nombre de toda la comunidad, quiere agradecerte, Agustin Migeltorena, la entrega, ímpetu y cariño mostrados. Tomaste las riendas de la dirección cuando estábamos en una situación crítica, y el panorama actual es otro, totalmente diferente. La comunidad del Liceo es un grupo ámplio y sólido, sus-tentado en tres pilares.

Como señalaba al principio, este número de TXANPA es especial; y por si todavía no habéis adivinado por qué… ahí van unas pistas: tiene relación con Lezo, en la Asamblea Anual presentamos su lema, y el 22 de enero festejamos de lo lindo la inauguración.

En el número anterior, Agustin recordaba, entre los momentos memorables, el inicio de la nueva ikastola de Lezo. Pues bien, la nueva ikastola ya está termi-nada, y este TXANPA no es sino un homenaje a ella. Disfrutemos de estas páginas, porque Lezo vuelve a tener ikastola, y no una cualquiera.

Lezoko ikastola, bizitzeko irrika

Elena Mendia

Page 4: Txanpa - 2012ko urtarrila

2tx

anpa

2012

-01-

23G

EUR

E PR

OIE

KTU

A

EGUN HAN

Joan den urtarrilaren 22an egun handia bezain zoragarria bizi izan genuen Lezon, ikastola berriaren inaugurazioa merezi bezala ospatzeko. Eguna goibel hasi zen, bai, euri arteko asteburua izan baitzen hura. Baina, zorionez, ateri egon zen ekitaldi nagusiak iraun bitartean, eta zaparradek ezin izan zuten jaia lausotu.

Eskualdeko dultzaineroek herriko kaleak girotu ondoren, Saldise plazan bildutako guztiok kalejiran joan ginen ikastolara. Txalapartariek eta Murixka dantza taldean dauden ikasleek eman zioten hasiera ekitaldiari, eta, jarraian, hainbat ordezkarik hartu zuten hitza: Gotzon Bereziartua Lizeoko lehendakariak, Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak, Julen Bengoetxea Hezkuntza delegatuak eta Euskal Herriko

Ikastolen Konfederazioko ordezkari Arantza Manterolak, hurrenez hurren.

Iñaki Labakak ikastola berrirako propio sorturiko kantak hunkitu egin gintuen, eta Boxtin, Boxton eta Porrotxen emanaldi bereziak, berriz, barre ederrak eragin. Kilometroetako kantarekin ere dantzatu genuen, eta, zinta mozketaren ondotik, eraikin berria bertatik bertara ezagutzeko parada egon zen.

Lizeoko guraso, ikasle, langile eta irakasleez gain, udal, hezkuntza nahiz kultur arloko eragile asko bildu zituen ospakizunak.

Ikastolan bertan egindako bazkari jendetsuak eman zion, azkenik, inaugurazio festari amaiera, guztion oroimenean egun historikoa iltzatuz.

Inaugurazio ekitaldiko irudi gehiago nahiz bideoak ikus daitezke Interneten,

‘www.lezokoikastola.wordpress.com’ helbidean.

Page 5: Txanpa - 2012ko urtarrila

3

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

NDIA

Page 6: Txanpa - 2012ko urtarrila

4tx

anpa

2012

-01-

23G

EUR

E PR

OIE

KTU

A

MODERNOA BEZAIN FUNTZIONALA

SARETA METALIKOA. Eraikina, kanpotik,

sareta metaliko batekin babestua izan da,

zonaldearen baldintza klimatologikoetara

egokitzeko helburuarekin.

Page 7: Txanpa - 2012ko urtarrila

Lezoko ikastola berria ezagutzean aho zabalik gelditzen da bat baino gehiago. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, eraikin modernoa baita, xehetasun guztiak ondo pentsatuak eta zainduak dituena, ikastola bateko eguneroko martxa errazte aldera. Eraikin modernoa bezain funtzionala, beraz.

Eraikinak, denera, 3.200 metro koadro dauzka, bost solairutan banatuta, eta Ignacio Iturbe Mach arkitektoaren lana da. Hirigintza alorrean eskarmentu handikoa da Iturbe Mach; gure zonaldean, besteak beste, Errenteriako udaletxea nahiz Errenteriako Udaltzaingoaren egoitza berria diseinatu zituen, eta Pasai Antxoko Ikastolaren arkitekto arduraduna ere izan zen.

Haren esanetan, “Lezoko ikastolaren eraikinari antolamendu trinkoa baina, era berean, solairukakoa eman diogu. Batetik, inguruan ahalik eta eragin txikiena sortzeko; eta bestetik, inguruko topografiara nahiz eraikinak dituen sarbideetara egokitu ahal izateko”. Hala, “gelak hegoaldera eta mendebaldera begira eraiki dira”, erantsi du Iturbek, “espazio hauen argiztapen egokia eta inguruarekiko bistak erraztu ahal izateko”.

Eraikinaren barnealdean, berriz, koloreen erabilpenak deitzen du bisitariaren arreta.

“Kolorearen bitartez, hain zuzen, nortasuna eman nahi izan diogu espazio bakoitzari”, argitu du arkitektoak.

OBREN IRAUPENA ETA KOSTUA

Lezoko ikastola berria eraikitzeko obrak 2010eko martxoan hasi ziren. Amaitu, berriz, iragan abenduan bukatu ziren, aurreikusi bezala.

Iragarri moduan, halaber, ikastola berriak urtarrilaren 9an zabaldu zituen ateak, Gabonetan azken ukituak eman ondoren. Lehenik, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1. maila kokatu dira eraikinean; haiek izan dute ikastola estreinatzeko ohorea. Irailetik aurrera, aldiz, Haur Hezkuntzako 0, 1, 2 eta 3 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak egokituko dira bertan.

Guztira, 2.900.000 euroko kostua izan du ikastola berriak. Horietatik, 300.000 euro, 2010eko urrian Lezon egindako Kilometroak jaiari esker lortu ziren.

Auzolanean egindako esfortzuek, beraz, eman dute beren uzta: Lezok, berriz ere, ikastola izango du herrian bertan, aspaldiko nahia errealitate bihurtuz.

Zorionak guztioi!

5

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

Page 8: Txanpa - 2012ko urtarrila

6tx

anpa

2012

-01-

23G

EUR

E PR

OIE

KTU

A

JANGELA. Jangela da barnealdeko

espaziorik handiena, 300 metro koadro inguru baititu; eta

mahaiak tolestu eta jaso daitezkeenez, aretoari

beste erabilpen bat eman dakioke.

SEHASKA GELA.0-2 urtekoen gelan, sehaskak kristal-itxitura baten barruan daude.

Page 9: Txanpa - 2012ko urtarrila

7

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

TXOKOA 2 URTEKOEN GELAN. Honelako txoko polita

edukita, auskalo zenbat ordu pasako dituzten

bertan 2 urteko ikasleek!

ESKAILERAK. Ohi baino zabalagoak dira, ikasleei pausoak

errazteko asmoz.

KIROL PISTA. Ikastolak, kanpoaldean, 1.000 metro koadroko kirol pista du. Kirol eremua ez ezik, atsedenaldietarako espazioa ere izango da ikasleentzat; baina lezoarrek ere erabili ahal izango dute, herrian kirola praktikatzeko eremu berria irabaziz.

Page 10: Txanpa - 2012ko urtarrila

8tx

anpa

2012

-01-

23G

EUR

E PR

OIE

KTU

A

beharrekoa. Autobusak behar bezala sartu ziren, ikasleak bertan, ikastola barruan mugimendua… dena behar bezala martxan hasi zela ikustean lasaitasun ederra hartu genuen.

Zergatik da hain garrantzitsua Lezon bertan egotea ikastola? Zertan sumatuko da ikas-tola berria?M.P.O: Ez dugu ahaztu behar Lezok lehen ere izan zuela bere ikastola, eta orain, eraikin berri honekin, presentzia fisikoa izango duela berriro. Baina, horrekin batera, bizia ere izango du eraikin honek, gure seme-alabek eta ikastolako langileek

Aspaldiko aldarria gauzatu da: Lezon bertan ikastola egongo da berriro. Nolakoak izan dira azken asteak?Maria Puy Oiaga: Poz handikoak, baina urduritasun puntu bat ere izan dugu geure barnean. Urtarrilaren 9rako, hau da, oporren ondotik eskolak hasten zirenerako, lanak bukatuta egongo ote ziren galdetzen genion geure buruari; baina, zorionez, halaxe izan zen.

Nekane Artola: Lehenengo egun hura emozio handiz bizi izan genuen. Egun historikoa, urtero egutegian markatu

“IKASTOLA DENON ARTEAN AURRERA ATERA BEHAR DUGUN PROIEKTUA DA”

Azken asteak “irrikaz” bizi izan dituztela aitortu dute Maria Puy Oiagak eta Nekane Artolak. Biak ala biak, lezoarrak dira, bina alabaren amak, eta Lizeoko gurasoak. Oiagaren kasuan, ikasle ohia ere bada, haren bikotea bezala; alaba zaharrena Lizeoaren eraikin nagusian ikasten ari da gaur egun, eta alaba gazteena Lezoko ikastola berrian hasiko da etorkizunean. Artolaren bikotea ere ikastolako ikasle ohia da; alaba zaharrena lau urtekoen gelan dute orain, baina Lehen Hezkuntzara pasatzean Lezoko ikastolan ikasiko du, alaba gazteenak Haur Hezkuntza hastean egingo duen moduan.

Page 11: Txanpa - 2012ko urtarrila

Hain zuzen, nola ulertzen duzue gurasoen papera edo zeregina ikas-tola proiektuan?M.P.O: Gurasook Pasaia-Lezo Lizeoaren parte gara. Kooperatiba denez, gure kuota ordaintzen dugu. Baina gure parte hartzeak ezin du horretan gelditu. Parte aktibo izateari izugarrizko garrantzia ematen diogu, gure seme-alaben heziketaz ari baikara. Beraz, parte aktibo izan behar dugu erabakiguneetan, batzorde desberdinetan, geletan, herrietako taldeetan…

N.A: Bai, hala da. Kilometroen inguruan sortu zen elkarlanerako eta auzolanerako giro hori mantendu nahiko genuke.

Alde horretatik, beraz, zer esango zeniekete ikastolaren parte diren gainerako gurasoei?N.A: Deialdi berezia luzatu nahi diegu, batik bat, Lezoko gurasoei, hileko azken asteazkenean egiten diren bilkuretan parte har dezaten. Bilgune horri garrantzi berezia ematen diogu, ez baita lan banaketarako egiten den bilera huts bat, ikasto-laren proiektuaren inguruan ditugun kezkak eta ekarpenak lantzeko gune bat baizik.

M.P.O: Argi eta garbi, ikastola denon artean aur-rera atera behar dugun proiektua da.

Amaitzeko, zerbait gehiago erantsi nahi?Biak: Pasaia-Lezo Lizeoa osatzen duen komuni-tate osoari eskerrak eman nahi dizkiogu, Lezoko ikastola aurrera ateratzeko egindako eta egiten ari den ahaleginarengatik.

9

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

zein gurasook emango diogun bizia. Eta honek guztiak bere eragina izango du herrian; hezkuntza, kultura zein euskalgintzaren parte garen aldetik, Lezon gure zeregina ere badugu. Azken finean, herrigintzatik sortu zen ikastola, eta herrigintzarako arituko gara lanean.

N.A: Bestalde, gurasoon ikuspegitik, gure seme-alabak herrian bertan egotea izugarrizko abantaila da; oso txikiak dira, eta gogorra da egunero auto-busa hartu behar izatea Donibanera edo Antxora joateko. Eta familia-ikastolaren arteko harrema-nean ere nabarituko dugu: gaur egun autobus gel-tokian uzten ditugu, eta pixka bat urrun geratzen zaizkigu gelak, irakasleak…

Eta zer azpimarratuko zenukete ikastola berriaz? Kokapena, eraikinaren banaketa… N.A: eraikin ederra da, adin ezberdinei egoki-tutako gelekin, espazio zabalak dituena, koloretsua, eguzkitsua, sukaldea bertan duena, herriari irekita dagoen kirol pistarekin… Gainera, oso leku onean dago, toki lasaia baita. Elkarrizketa honen bitartez, ikastolako gurasoei eta lezoarrei ikustera joateko gonbidapena egiten diegu.

M.P.O: Mendixka txiki horretan horrelako erai-kina egin zitekeela ikusteak harritu gaitu gehien. Eta behin barrura sartuta, dena da berria: psikomo-trizitate gela, liburutegia, gela handiak baina, era berean, goxoak…

Gehien harritu gaituena horrelako mendixka txiki batean horrelako eraikina egin zitekeela ikusteak. Barrura sartu eta dena berria, psikomotrizitate, libu-rutegi, gela libre handiak, eta aldi berean goxoak…

N.A: Eraikinak aukera asko ematen ditu. Eskola ordutik kanpo ere gurasook, ikasleek, irakasleek edota herritarrek erabilera bat ematea litzateke onena, horrek irudikatuko bailuke ikastola bizi bat.

Zuen seme-alabak eskolatzeko orduan, zer-gatik egin duzue ikastolaren aldeko hautua?N.A: Proiektu pedagogiko propioa lantzen duela-ko, eta dituen baliabide materialak eta giza balia-bideak proiektuari egokituak direlako.

M.P.O: Euskara, euskal kultura, Euskal Herri osoa biltzen duen proiektua delako, eta gurasoon parte hartzea bermatzen duen proiektua delako.

ILUSIONADAS

Maria Puy Oiaga y Nekane Artola se muestran ilusionadas

con la nueva ikastola, al igual que el resto de padres

lezoarras del Liceo. Subrayan la calidad y el alto nivel

de las nuevas instalaciones; pero, sobre todo, las ventajas que

conllevará el volver a disfrutar de la ikastola en el pueblo, “tanto

en el día a día como para la vida social del municipio”.

Por ello, agradecen a toda la comunidad del Liceo el esfuerzo

realizado en pro de la nueva ikastola, y animan a las familias

a que sigan siendo parte activa de nuestro proyecto educativo,

“porque, además de tratarse de la enseñanza de nuestros

hijos, la ikastola es un proyecto que debemos llevar adelante

entre todos”.

Page 12: Txanpa - 2012ko urtarrila

ikastola finkatzeko desioak. Horren seinale, leku egokiago baten premia sortu izana: gero eta haur gehiago hartzen zirenez, txiki gelditu zen Kale Nagusiko ikastola.

KALE NAGUSITIK MARKESANERA

1968ko irailaren 15ean zabaldu zen, hain zuzen, Lezoaundi edo Markesaneko ikastola, bertan horretarako propio eraikitako aurrefabrikatu batean. Don Inazio Esnal apaizak jarraitu zuen arduradun nagusia izaten, hura izan baitzen, Mari Karmen Goñirekin batera, hasieran egondako irakasle tituludun bakarra. Lekaroztik etorria, Goñik urtebete eman zuen Kale Nagusiko ikastolan, baina ez zen iritsi eskolak ematera Markesaneko eraikin berrian. Bertan hasi ziren irakasle, ordea, Agustina Pontesta, Axun Larrea… eta, ikastola handitu ahala, maisu-maistra berriak: Markox Zabaleta, Jone Zabala, Maixux Zugasti, Edurne Oroz, Koro Astondoa, Maribel Alkorta, Joxe Agustin Arrieta, Josune Orbegozo, Maite Etxebeste, Elena Mendia…

Bidea urratzearekin batera, legeztapenarena izan zen herriko ikastolak gainditu behar izan zuen arazorik potoloena, gainerako ikastolen antzera. Izan ere, ohikoak eta ugariak ziren guardia zibilen bisitak, Hezkuntza ikuskarienak, salaketak… Ezbairik gabe, meritu handia izan zuten ikastola bultzatu zuten orduko sortzaileek, gurasoek, irakasleek…

2012. urtea indartsu hasi da Lezon, ikastola berriaren estreinaldiarekin. Alta, ikastola proiektua ez da berria

herrian, Lezoko ikastolak 50 urte baino gehiagoko historia baitu.

Lezoko ikastolaren lehen pausoak, hain zuzen, ira-gan mendeko 30. hamarkadan eman ziren, sasoi hartan hasi baitziren Agustina Lizarazu eta Miren Gezala eskolak euskaraz ematen beren etxeetan. 1936ko Gerrak, ordea, eten egin zuen euskarazko irakaskuntza garatzeko lehen saio hura.

Baina, gerrak suposaturiko “gau iluna eta luzearen” ondotik, berriro ekin zitzaion hasitako lanari. Hala, 1960an jarri zen martxan Lezoko ikastola, Manuela Larrea andereñoa herriko umeak euskaraz eskolatzen hastean Kale Nagusiko 18. zenbakiko beheko solairuan. Bizpahiru urteko umeak hartzen zituen Larrea andereñoak. Lehenik, katekesi moduan hasi zen; baina, geroxeago, oinarrizko hizkiak, euskal ohiturak, kantak… irakasteari ekin zion. Lan horren truke, sendi bakoitzak kuota bat ordaintzen zion andereñoari. Edonola ere, Don Inazio Esnal apaiza zen abian jarritako egitasmoaren arduraduna, Larrea andereñoak ez baitzuen titulurik.

Hastapenak, jakina, zailak eta gogorrak izan ziren, dena egiteke baitzegoen. Baina, ezina ekinaz egina, poliki-poliki aurrera egin zuen herrian

10tx

anpa

2012

-01-

23 G

EUR

E PR

OIE

KTU

A1962-63 ikasturteko neskak, Manuela Larrea andereñoarekin

Page 13: Txanpa - 2012ko urtarrila

Joseba Urkizu izan zen, adibidez, sortzaile haietako bat. “Momentu hartan “Padres de Familia” eskola zegoen herrian, eta alde horretatik ez genuen laguntza handirik jaso, konpetentzia egiten ariko bagina bezala ikusten zuten. Beraiek eskola pribatua nahi zuten, eta guk, berriz, esaten genuen ikastola herrikoia, zabala, irekia nahi genuela, mundu guztiarentzat. Ordaindu ezin zuenarentzat ere bai, nahiz eta momentuan kotizatu egin behar zen”. (*)

“Ahal genuen guztia egiten genuen ikastolaren alde”, dio, bere aldetik, Irene Salaberriak, hastapenetako gurasoetako bat izan zenak. “Apustu handia zen, legez kanpokoa, baina gure seme-alabak euskaraz hezi nahi genituen, eta beste hezkuntza mota bat jaso zezatela”. Don Inazio Esnalen hitzetan, “garbi genuen diferenteak ginela. Erdal eta euskal izaerak diferenteak dira, eta guk gure nortasuna defenditu behar genuen. Herriko beste eskoletan ez zen hezten euskaraz, euskal historia ez zen aipatu ere egiten, dena Espainiako ikuspegitik egiten zen. Eta guk hori garbi geneukan, gurean hezi nahi genituen”. (*)

Azkenean, elizaren babesa jaso zuten ikastolek, gehienak haur katekesiak bailiran legeztatuz. Lezoko ikastolak, adibidez, Escuela Parroquial San Juan Bautista izena hartu zuen, arduradun nagusi Don Inazio Esnal izendatuz.

LIZEOA

1975eko irailean, berriz, Lizeoa osatu zen, Antxo, Trintxerpe, San Pedro, Donibane eta Lezoko ikas-tolek bat egitean. Batxilergoari erantzun egokia ematea zen helburua, Pasai Donibane gainean gure ikastolaren eraikin nagusia eraikiz.

Lezoko ikasle txikienentzako eskolek, dena den, herrian bertan jarraitu zuten: Markesaneko ikastolan, aurrena; eta, gerora, udalak utzitako lokal batzuetan, 1988an udalak berak lokal haiek uztera behartu arte.

Lezok berriro ikastola izatea herrian, beraz, albiste pozgarria da oso; baina historia luze baten katebegia baino ez da, ikastola proiektuaren soka edo katea inoiz ez delako eten lezoarren artean.

KATEA EZ DA ETEN

Tras la interrupción que supuso la Guerra Civil, la ikastola de Lezo inició sus pasos en 1960: Manuela Larrea comenzó a escolarizar a niños en euskara en un bajo de Kale Nagusia.

A partir de setiembre de 1968, la ikastola se ubicó en Lezoaundi o Markesane, en un prefabricado construido para tal fin. Su responsable era Don Inazio Esnal, párroco del pueblo, y, junto a él, comenzaron a impartir clases nuevos profesores.

(*) ‘Lezoko ikastolaren sustraiak’ liburuan jasotako testigantza

Ikastolarekin lotura izandako lezoarren testigantza gehiago ikus eta entzun daitezke Interneten: ‘www.lezokoikastola.wordpress.com’

Lezoaundiko ikastolako lehenengo ikasleetako batzuk, 1968-69 ikasturtean, Don Inazio Esnal maisuarekin

Ikastola eraikitzen Lezoaundin,

1967ko urrian

11

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

Page 14: Txanpa - 2012ko urtarrila

12tx

anpa

2012

-01-

23

Txanpa aldizkariaren zenbaki hau berezia izanik, ‘Gelaz kanpo’ izeneko atala ere berezia egin dugu, Lezoko ikastolaren nahiz ikastolan ibilitako lezoarren argazki zaharrak gogora ekarriz.

G E L A Z

1

4

3

5

7

6

2

Bildutako irudi zaharren lagin bat baino ez da honakoa; argazki zahar gehiago ikus daitezke Interneten, www.lezokoikastola.wordpress.com helbidean.

Page 15: Txanpa - 2012ko urtarrila

13

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

1.- Ezker-eskuin, Markox Zabaleta, Jone Zabala, Axun Larrea, Maixux Zugasti eta Joxe Maia ageri dira argazkian, Lezoko ikastolan irakasle izandakoak guztiak.

2.- Ikasleak Markox Zabaleta maisuarekin, 1974ko irailean.

3.- Udalekuak Nafarroako Rokaforten, 1976. urtean.

4.- Ikasleak Maixux Zugasti andereñoarekin, 1974ko irailean.

5.- Ikasle talde bat Gasteizko Gamarrako igerilekuetan, 1977-78 ikasturtean.

6.- Ikasle talde bat, 1977-78 ikasturtean, Landarbasoko haitzuloetara egindako irteeran.

7.- Haurrak zaintzen

8.- Ikasleak Jone Zabala andereñoarekin, 1974ko irailean.

9.- Ikasleak Agustina Pontesta andereñoarekin, 1974ko irailean.

10.- Ikasleak Josune Orbegozo andere-ñoarekin, 1976-77 ikasturtean.

11.- I. Euskararen Eguna ospatuz, 1977ko abenduaren 3an.

12.- Ikasle talde bat, 1984 inguruan, Aritxulegiko bordara egindako irtenaldian.

13.- 1972. urtean jaiotako ikasle talde bat txango batean.

K A N P O

8

10

11

12

13

9

Page 16: Txanpa - 2012ko urtarrila

“Egun hau aurrera eraman ahal izateko, ikastetxe bakoitzak bere ardurak banatuak dauzka: eskaerak, muntaia, edariak, baserritarren postuak... Horrek asko errazten du lana, jakina; baina ezin ahaztu gurasoen eta herritarren parte-hartze paregabea”, azpimarratu du Eneka Lujanbiok.

HATOR HATOR KANTATZERA: Tomas Garbizu Musika Eskolaren eskutik, eta herriko beste talde batzuen laguntzarekin, abenduaren 24ko eguerdian Gabonetako kantak abesten dira herrian zehar. Herriko bi ikastetxeek ere bat egiten dute deialdiarekin, dozenaka ikaslek eta gurasok parte hartuz kalejiran. “Hori ere ekimen polita da”, Lujanbioren hitzetan. “Eta, bide batez, Musika Eskolak bidalitako kantuen CDa helarazten zaie Lizeoko nahiz Herri Eskolako gurasoei, etxean abestiak izate aldera”.

INAUTERIAK: Inauterien ospakizunak zigilu propioa du Lezon, Trapujale baita Lezoko inauterien arima eta protagonista. Eta Trapujale Taldeak antolaturiko ongietorri jaitsieran, Lizeoko gurasoek, beste eragile kulturalekin batera, bidea “argitzen” diote Trapujaleri. Zirraragarria da, bai, argi-zuziek eta musikak sorturiko giroa. Eneka Lujanbioren esanetan, “inauterietan, kolorez betetzen da herria bost egunez. Zirikuen eta Mariñazkane sorginaren konpainian, herriko

14tx

anpa

2012

-01-

23G

EUR

E PR

OIE

KTU

A

Herri txikia izan arren, bi hezkuntza eragile daude Lezon: Lizeoa bera eta Lezoko Herri Eskola. Ezaugarri ezberdinak ditu batak zein besteak. Baina, biak ala biak, elkarlanean aritzen dira herrian, urtean zehar burutzen diren ekitaldi garrantzitsuenetan aktiboki parte hartuz. Hala, bi hezkuntza eragileek nahiz bertako guraso taldeek Lezoko Jai Batzordean esku hartzen dute, herriko hainbat elkarte eta eragilerekin batera. Eneka Lujanbio, esaterako, Pasaia-Lezo Lizeoko irakaslea da, eta Jai Batzordean parte hartzen duen ordezkarietako bat. “Garrantzitsua da hez-kuntza eragileok ere Jai Batzordean parte hartzea, elkarlan horri jarraiki diseinatzen eta prestatzen direlako urteko hainbat ospakizun, Lezori kolorea eta bizia emanez”.

SANTOMASAK: Lizeoak “Baratza Txokoa” izenekoa jartzeari ekin zion orain urte batzuk. Eta, horrekin batera, Lehen Hezkuntzako ikasle talde txiki batek Gabonetako abesti sorta eskaintzen zuten Plaza Nagusian. Duela lauzpabost urte, berriz, Herri Eskolako ikasleekin txandatuz abestu zituzten hainbat kanta.Alta, elkarrekin egitearen beharra sentitzen zen herrian, eta proposamena iaz eraman zen aurrera estreinakoz. Horiek horrela, gaur egun, bi ikaste-txeetako ikasleek elkarrekin abesten dituzte kantak Karlos Saldise plazan; eta, halaber, guraso taldeak ere elkarlanean aritzen dira azoka guneko tabernan.

LIZEOA ETA HER

ELKARLANEAN

Page 17: Txanpa - 2012ko urtarrila

plazan, dantza saio eta korrikaldi ederrak izaten dituzte haurrek eta gaztetxoek”.

MENDEKOSTEAK: Udako oporrei aurrea hartuz, mendekosteek zabaltzen dute eskualdeko jaien sasoia. Eta, mendekosteekin batera, Zabarre herriko pirataren bisita jaso ohi du Lezok. “Alkate Txikiak dira orduan pirata kutunari ongietorria emateaz arduratzen direnak, eta ekitaldi honetan ere bi ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte”, kontatu du Lujanbiok. “Adibidez, azken bi urteetan une politak bizi izan dira portuan, Alkate Txikiek, Zabarreren txaluparen zain egon bitartean, protagonismo berezia edukitzean”. Iaz, esaterako, Alkate Txikiek Andreone liburute-giko balkoian irakurri zuten pregoia, eta Zabarrek, trukean, Alkate Txikien txapela eman zien; ondoren, plazarainoko bidea egin zuten elkarrekin.

SANTAKRUTZAK: Irailean, berriz, santakrutzetan, Alkate Txikiek pregoia elkarrekin irakurtzen dute udaletxeko balkoian, eta jarraian suziria bota, jaiei hasiera emanez. “Ospakizun hau, halaber, herriko bi hezkuntza eragileen elkarlanaren fruitu eta ispilu dugu, duela hainbat urtetik Herri Eskolako eta Lizeoko ikasleen artean prestatzen baita testua”, Lizeoko irakasleak zehaztu duenez. Hala, ikastetxeek idazten dute pregoia, urtero txandatuz. “Lizeoko ikasleen kasuan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Lezoko ikasleak arduratzen dira

prestaketaz, beren tutoreen laguntzarekin. Soinean blusoi berdea dutela, ikasle bakoitzak seina lagun aukeratzen ditu beraiekin batera egoteko balkoian”, Lujanbioren arabera.Emaitza aberasgarria bezain emankorra dela jaki-tun, elkarlan honekin aurrera jarraitzeko eta, ahal den neurrian, berau indartzeko prestutasuna dute bi aldeek. “Oso pozik gaude elkarrekin egindako lanarekin, eta balorazioa positiboa baino ezin da izan. Hezkuntza eragileak izanik, herriko bizitzan eragin behar dugula uste dugu, ez soilik hezkuntza alorrean. Eta horretarako, zubiak eraikitzen eta elkarlana gauzatzen jarraitu behar dugu, esfortzuak optimizatuz eta emaitzak hobetuz”, azpimarratu du Eneka Lujanbiok.

15

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

RRI ESKOLA

Lizeoa y Herri Eskola son los dos centros educativos

de Lezo. Sus características son diferentes; pero,

por encima de ello, desarrollan un notable trabajo en

común en la vida cultural y social de Lezo, convirtiéndose

en agentes activos del pueblo.

Representantes de los dos centros, así como de los gru-

pos de padres de cada uno, participan en la Comisión de

Fiestas del municipio; y fruto de esa sinergia son, entre

otros, la celebración de Santo Tomás, el comienzo de las

fiestas patronales…

Ambas partes valoran muy positivamente dicho trabajo en

común, comprometiéndose a seguir desarrollándolo y, en

la medida de lo posible, fortalecerlo.

TRABAJO EN COMÚN

Page 18: Txanpa - 2012ko urtarrila

16tx

anpa

2012

-01-

23

Ikastolako Hezkuntza Proiektuan (IHP) garbi dago, beste baloreen artean, gure ikasleak/seme-alabak autonomoak izatea nahi dugu-la. Eta guretzat zer den autonomoa izatea ere oso garbi azaltzen dugu IHPn jasota-ko definizioan: “…autonomoa dela ulertuz, besteen esanen edota laguntzen zain egon gabe, eta gainontzekoak kontuan hartuz, bizimodua aurrera ateratzeko eta erabakiak hartzeko gai den pertsona izatea”.

AUTONOMIA MORALA/ETIKOA

Bai definizioa bai titulua gehiegizkoak direla dirudi Haur Hezkuntzan aplikatzeko, baina ez dugu ahaztu behar, pertsona izateko, oinarri sendoan eraikitzeko lehenengo urratsak etapa honetan egin behar direla.

Kontzeptu etiko/filosofiko hauek, beraz, gure arteko iritziak eztabaidatzera eramaten gaituzte: zer den pertsona autonomoa izatea, autonomia eta heterenomia aurrez aurre, zer egin, nola hezi…

Hain zuzen, Haur Hezkuntzako klaustroan horrelakoak argitu nahian genbiltzala, Piaget eta Kohlbergen bibliografian murgildu ginen, besteen

TUTORETZA ETA ORIENTA

AUTO

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

Page 19: Txanpa - 2012ko urtarrila

17

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

artean; eta, gogoeta luze baten ondoren, erabaki genuen autonomia balorea modu integral eta integratzailean sustatzea izango zela gure heziketaren ezaugarri kultural esanguratsuenetakoa, honek markatuz gure hezteko estiloa.

Hala, honek guztiak eskaturiko planteamenduak hezteko estilo jakin bat markatzen du, non bultzatuko dugun:

• Iritzi desberdinak esatea eta entzutea, eta, horretarako, besteekin elkar jartzeko egoerak ziurtatuko ditugu. Egoera hauek maiztasun handiz eman daitezen saiatuko gara, bai gatazkak konpontzeko bai erabakiak hartzeko.

• Haur bakoitzak bere “arautegia” (auto-erregulazioa) eraikitzen joateko gaitasuna garatzea.

• Gelako arauak denon artean adostutako konpromisoak izatea.

• Sariak eta zigorrak ahal den gutxienetan erabiltzea, eta erabiltzekotan, eginkizunen ondorio zuzenak izatea. Errespetu erlazioak izango dira nagusi.

• Txikitatik, mailakatuz, erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea; beti ere gainontzekoak kontutan harturik. Erabakitzeko aukerak errealak izango dira.

AZIOA HAUR HEZKUNTZAN

TONOMIA

Page 20: Txanpa - 2012ko urtarrila

18tx

anpa

2012

-01-

23

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<

Elkarbizitzarako arauak/beharrak asko eta ugariak dira, elkarrekin bizitzen lagunduko digutenak. Besteak beste:

• Biribilean apatx eginda eseriko naiz.• Besteek hitz egitean entzungo ditut.• Garrasirik egin gabe hitz egingo dut.• Kideak minik egin gabe tratatuko ditut.• Haserreak hitz eginez konponduko ditut.• Jostailuak zaindu eta bere lekuan jasoko ditut.

TUTORETZA EKINTZA PLANA (TEP)

Gure eguneroko lana aurrera eramaterakoan, printzipio hauetan oinarrituko gara, haurren auto-nomia garatzen laguntzeko eta heterenomiatik ateratzen bultzatzeko.

Horrez gain, eta egunerokotasuna indartzeko, TEPren barruan, jarduera bilduma bat prestatu dugu, Autoerregulazioa. Gai naiz/Lor Dezaket izendatu duguna eta hiru, lau eta bost urteko gele-tan aurrera eramaten hasi garena.

Hau guztia ulertzeko, adibide bat jar dezakegu: ikasleei eskatzen diegunean jostailuak zaindu behar ditugula, ez ditugula zapalduko, ezta harrika botako ere, edo garrasirik egin gabe hitz egingo dugula, edo… “Zergatik?” galdetuz gero, haurrek, haurrak izateagatik -ebolutiboki-, honelakoak erantzungo dituzte: “Andereñoa haserretzen delako”, “Errieta egingo digulako”, “Garrasirik egin gabe hitz egiten badugu, jostailuak botatzen ez baditugu… saritxo bat emango digulako”, etab.

Gure planteamenduak, beraz, fase heteronomo horietatik eboluzionatzea, garatzea lagunduko die, sari/zigor gabeko elkarbizitzarako funtzionamen-dua sustatuz: arauak denon artean adostuz, iritzi ezberdinak entzunez eta zergatiak jakinez. Hau da, elkarrekin bizitzeko baloreak eraikiz.

Page 21: Txanpa - 2012ko urtarrila

ratzeko eta hurrengo egunetan hartutako erabakietan murgiltzeko.

• Lortzen dugunean, marrazkia paneletik erretiratuko dugu, eta lorpenen lekuan utziko dugu: korridoreetan marraztuta dauden loko-motora txikian, Lor dezaket, lor dezaket esaten duen horretan.

Autonomiaren aldeko jarduera bilduma honekin orain dela gutxi hasi gara Haur Hezkuntzako geletan. Eta, konbentzituak gaudenez gure ikas-leak/seme-alabak pertsona autonomoak izateko lehenengo urrats sendoak etapa honetan eskaini diezazkiekegula, ekintza sorta hau itxaropenez jartzen ari gara praktikan, baina emaitzak luzarora ikusiko direla jakitun. Pixkanaka-pixkanaka lortzen direnean, gauza on guztiak bezala, eraginkorragoak eta sendoagoak izaten baitira.

Deseamos que nuestros alumnos/hijos sean autóno-

mos, y así está reflejado en el Proyecto Educativo

del Liceo. Conscientes de su importancia, en la etapa

de Educación Infantil han comenzado a desarrollar un plan

de actividades con alumnos de tres, cuatro y cinco años. “El

objetivo es trabajar y potenciar el valor de la autonomía, de un

modo integral e integrador”, señalan desde nuestro claustro

de Educación Infantil, “ya que es en esta etapa cuando deben

construirse los primeros cimientos sólidos para que seamos

personas autónomas en el futuro”.

Los profesores y alumnos, de este modo, trabajan diferentes

normas para la convivencia, tratando de aparcar el manido

esquema de premio/castigo.

TRABAJANDO Y POTENCIANDO LA AUTONOMIA DESDE PEQUEÑOS

19

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Autonomian, noski, azpibalore batzuk daude beti inplizituki. Guretzat, pertsona autonomoa da:

• Iniziatiba duena.• Kriterioa duena, besteen presiorik gabe jokatzen duena.• Bere baloreak eraikitzen doana.• Gainontzekoak kontuan hartzen dituena.• Beregan konfiantza duena.• Errespetuzko tratua eskaintzen duena.• Emandako hitza aintzat hartzen duena.• Entzuteko gaitasuna duena.

Eta horretarako: • Biribilean gaudela, elkarbizitzarako arau/behar baten inguruko elkarrizketa proposatzen dugu, eta arau/behar horren zergatiak azaltzen hasten gara, bestelako planteamenduak egitera bultzatuz: garrasirik egin gabe hitz egingo dugu, “eztarria urratzen delako”, “kideak entzun ahal izateko” … Jostailuak, adibidez, ondo zainduko ditugu, “norbaiti botaz gero min egin diezaiokegulako”, “puskatu egiten direlako”… Hau da, ekintzaren arrazoia ez da izango zigorra saihestea edo saria irabaztea.

• Iritzi desberdinak adierazten eta entzuten ditugu.

• Egoera eta zergatien arrazoiak gelako panel batean jartzen ditugu, konpromisoak gogo-

Page 22: Txanpa - 2012ko urtarrila

Irail amaieran, Lehen Hezkuntzako Lehen Mailako gelek tailer itxura hartu zuten, eta irakasleak eta ikasleak ingeniari bihurtu. Izan ere, denboraren makina dotoreak bezain ikusgarriak eraiki zituzten estreinakoz, denboran aurrera eta atzera bidaiatzeko asmoz.

“Lehen Mailan hastearekin batera Maddalen eta Fermin ezagutu ditugu, Txanela proiektuaren protagonistak”, zehaztu du Lehen Mailako irakasle Jone Arnaezek. “Maddalenek eta Ferminek beren birraitonaren denboraren makina konpondu dute, eta haiekin bidaiatuko dugu hurrengo bi urteetan: dinosauroen garaira, erromatarren garaira, naturaren sekretuak ezagutzera… Hortik abiatuta, guri ere gure denboraren makina egitea bururatu zitzaigun, eta gauzak biltzen hasi ginen makinak egiteko”.

20tx

anpa

2012

-01-

23G

EUR

E PR

OIE

KTU

A

Hala, birziklatzeko materiala biltzen aritu ziren aste-betez. “Irakasleok tamaina handiko pare bat kaxa, tenperak, kolak, koloretako zeloak, prezintoak… jarri genizkien eskura ikasleei. Baina haiek ere gauza dezente bildu zituzten: kaxa ezberdinak, tapak, poteak, alanbre zatiak, arrautza kaxak…”, Arnaezen esanetan.

PROZESUA

Irakasleak nahiz ikasleak gogotsu zeuden, eta pare bat egun baino ez zituzten behar izan aparatuak eraiki ahal izateko. “Lehenik, eta genituen kaxa handienak hartuta, denon artean erabaki genuen zein forma eman makinari. Ondoren, kaxak margotu eta bata bestearekin elkartu genituen, makinaren xasisa lortuz edo osatuz”, azpimarratu du Jone Arnaezek.

Eraikitako gailuen barnealdean jarri beharrekoak erabakitzea izan zen hurrengo urratsa: ordenagailua,

DENBORAN JAUZI EGITEKO MAKINAK

Page 23: Txanpa - 2012ko urtarrila

21

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

LA IMAGINACIÓN AL PODER

A comienzos de este curso, nuestros alumnos de 1.er

Curso de Educación Primaria construyeron unas origi-

nales máquinas del tiempo, utilizando todo tipo de

materiales reciclados: diferentes tipos de cajas, botes, tapas…

Trabajaron duro, sí, cuidando hasta el más mínimo detalle;

pero también se lo pasaron en grande, y posteriormente disfru-

taron de lo lindo jugando con los aparatos construidos. “Es la

primera vez que realizamos este proyecto, pero los alumnos se

implicaron mucho”, subraya la profesora Jone Arnaez.

ordularia, martxan jartzeko palankak eta botoiak… Xehetasun txikienak ere ederki zaindu zituzten, beti ere, material ezberdinak erabiliz. “Azkenik, kanpotik apaindu genituen makinak”.

Denera, lau aparatu eraiki zituzten; gela bakoitzak berea. Eta emaitza, argazkietan ikus daitekeen moduan, ikusgarria izan zen. “Ikasleak oso gustura aritu ziren lanean. Asko inplikatu ziren: bai gauzak ekartzeko orduan, bai eta makinak egitean ere. Gainera, Lehen Mailako gela guztietan egiten ari zirenez, ikasleen artean lehia txiki modukoa sortu zen: ea nork makina politena egin!”.

ERREPIKATZEKOA

Makinak, gainera, Gabonak arte eduki zituzten geletan, Lehen Mailakoak Lezoko ikastola berrira pasatu arte. “Oporren aurretik, ikasleekin beraiekin makinak bota genituen birziklatzera berriro; baina pena handiz, ikasleak asko jolastu baitziren haiekin”.

Horregatik, proiektua oso positi-boki baloratu du Jone Arnaezek, egin edo landu duten estreinako aldia

izan arren. “Oso proiektu polita izan zen, bai. Egia da une batzuetan, guretzat, lan gehiago edo desberdina dela horrelakoak lantzea, denak batera zerbait egiten jartzean dezenteko iskanbila sortzen baita gelan. Gainera, kontuz ibili behar da: tenperak alde batetik, gela kaxaz eta trastez betea bestetik… Baina ikasleek ongi pasatzen dutela eta lanean inplikatzen direla ikusteak guri ere indarrak ematen dizkigu horrelako proiektuekin aurrera jarraitzeko”.

Page 24: Txanpa - 2012ko urtarrila

“BIZITZA HONETAN ZERBAIT ARGI IZAN BADUT, HISTORIAKO LIZENTZIATURA EGITEKO NAHIA IZAN DA HORI”

Historia ikasketak egitea erabaki zenuen. Zergatik historia?Hazia etxean jarri zidatela esan dezaket. Nire gurasoek lan egin behar zutenez, amonak zaintzen ninduen eta ordu asko eman nituen bere bizitzako pasarte ezberdinak entzuten: Errepublika, 1936ko Gerra, gerra osteko goseteak… Garaiko OHOko 8. maila arteko ikasketak egin nituen Lizeoan, eta historia ikasketak egiteko azken bultzada eman zidana Batxilergoko azken urtean izandako irakasle bat izan zen. Hark zioen nahiko despistatua nintzela, baina, era berean, oso ona omen nintzela garai ezberdinetako pentsamoldeen nondik norakoak aztertu eta ulertzeko. Egia esan, beti gustatu zitzaidan, adibidez, Hego Ameriketan XX. mendeko bigarren erdialdean egondako iraultzak eta aldaketa sozialak.

Ez dakit nola azaldu; baina, bizitza honetan zer-bait argi izan badut, Historiako lizentziatura egi-teko nahia izan da hori.

Gaur egun historia doktoregai zaitugu, eta tesia prestatzen ari zara, ‘euskal erbeste instituzionala’ gaiaz. Noiztik tesiarekin? Historialari jardun nuen bizpahiru urtez, baina,

Eneko Sanz Goikoetxea Lizeoko ikasle ohia dugu, 1981eko promoziokoa. Haurtzaroa Pasai Antxon igaro ondoren, 16 urte zitu-enean Errenteriara joan zen bizitzera, sen-diarekin batera. Historialaritzat du bere burua, historian lizentziatua baita, eta historia doktoregai. Baina, Sanzek berak nabarmendu duenez, “karrera bukatu eta, lehenengo bizpahiru urteak kenduta, dene-tik egin behar izan dut bizi ahal izateko: tabernetan lan egin, begirale Errenteriako gaztelekuetan, zapata saltzaile…”. Gaur egun, esaterako, Gasteizen bizi da, ‘Euskal erbeste instituzionala’ gaiari buruzko tesia prestatzen; eta asteburuetan Aiako Udalean lan egiten du, gazte teknikari moduan. IK

ASL

E O

HIA

K22

txan

pa

2012

-01-

23

Page 25: Txanpa - 2012ko urtarrila

Egin dezagun atzera orain, ikastola garai-etara. Nola oroitzen dituzu sasoi haiek?Ikastolan hasi nintzenean nahiko mugitua nintzen. Beste era batera esanda, zoriontsua. Horregatik, nire ikasketak aurrera eramateko Maiteren laguntza izaten nuen, bertako psikologoa. Baina, ez dakit, oso garai onen oroitzapena dut.

Gaur egun, mantentzen al duzu loturarik gure ikastolarekin?Baietz esatea gustatuko litzaidake, baina uste dut ez naizela bertatik pasa Gasteizera ikastera joan nintzenetik. Baina beti dago hori aldatzeko den-bora, ezta?

Besterik erantsi nahi?Eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen, nirekin gogoratu zaretelako.

horrek jateko ematen ez zuenez, albo batera utzi beharrean aurkitu nintzen. Joan den urtean, ordea, karreran nire tutorea izandakoaren deia jaso nuen. Gaur egun titulazio guztiak aldatzen ari dira, eta tutorea zenak esan zidan doktoretza ateratzeko azken aukera nuela. Hala, izena eman nuen, berriro EHUko ikasle bihurtuz.

Eta zergatik gai hori tesirako?Gaiaren aukeraketa errazagoa izan da. Nire lehenengo ikerketak Ameriketako euskal etxeen sorrerei buruzkoak izan ziren; baina, azkenaldi honetan, gaiaz asko idazten ari dira hango eta hemengo historiagile ugari. Lantzen ari naizen gaia, berriz, Bilbon egin zen Euskal Herriaz Mugaz Gaindiko Mintegian proposatu zidaten. Ordu txikitan izaten genituen kafe tertulia haieta-ko batean egiten hasi ginen eskema. Ez genuen gauza oso txukunik atera, baina ideia aurrera joan zen.

Tesia prestatzeaz gain, gazte teknikari ari zara aiako udalean. Bi mundu zeharo ezberdinak, dudarik gabe. Nola egiten duzu biak uztartzeko?Ez zait oso arraroa iruditzen, betidanik gustatu izan zaizkidan bi lan baitira. Oso gauza ezberdi-nak dira, ados. Baina hori ere ez da txarra, nire ustez, lan batetik bestera egiten dudan bakoitzean dosifikatu egiten bainaiz.

PASIÓN POR LA HISTORIA 23

IKA

SLE

OH

IA

Eneko Sanz Goikoetxea pertenece a la promoción de 1981 del Liceo. Su infancia transcurrió en Pasai Antxo, y con

16 años se trasladó con su familia a vivir a Errenteria. Cursó los estudios de lo que antaño era la EGB en nuestra ikastola, y reconoce

que guarda muy buenos recuerdos de aquella época.

Siempre ha sentido inquietud por la historia. “El gusanillo me lo inculcaron en casa”, señala. “Como mis padres trabajaban, era la amona la que

cuidaba de mí, y pasaba muchas horas escuchando sus recuerdos de diferentes épocas: la República, la Guerra Civil, la hambruna posterior…”.

“De todos modos, subraya, “el último empujón para cursar la carrera de Historia me lo dio un profesor que tuve en el último año de Bachillerato”.

“No sé cómo explicarlo”, continúa, “pero si algo he tenido claro en esta vida, eso ha sido el querer estudiar la licenciatura de Historia”.

No conforme con ello, a día de hoy prepara su tesis en Gasteiz, que gira en torno al exilio institucional vasco. Los fines de semana, sin embargo,

trabaja como técnico de Juventud en el Ayuntamiento de Aia. “Puede que suene raro compaginar ambas cosas, pero, salvo los dos-tres años

posteriores a la finalización de la carrera, he hecho de todo para sacarme la vida”.

“Ikastolan hasi nintzenean nahiko mugitua nintzen. Beste era batera esanda, zoriontsua”

“Nire lehenengo ikerketak Ameriketako euskal etxeen sorrerei buruzkoak izan ziren; baina, azkenaldi honetan, gaiaz asko idazten ari dira hango eta hemengo historiagile ugari”

Lerro Hauetatik TXANPA aldizkaria eta Lizeoko Eskola Kiroleko lana aurrera eraman ahal izateko ORONA entrepresak eskaini digun diru laguntza eskertu nahi dugu.

Page 26: Txanpa - 2012ko urtarrila

Indibidualismoa, zoritxarrez, gero eta heda-tuago dago gaur egungo gizartean. Baina ekintza boluntarioa, halaber, egon badago gure artean, eta ia ezinbestekoa da gizarteko hainbat alorretan. DBHko eta Batxilergoko gure ikasleek, hain zuzen, boluntariotzaren errealitatea ezagutzeko aukera izan dute azken hilabeteetan, ‘Ireki Begiak, elkartu eta ekin’ egitasmoan parte hartuz Gizalde boluntariotza agentziarekin elkarlanean.

Gizaldek ekintza boluntarioa suspertzea eta indartzea du helburu, hiritarrok konprometituak eta ekintzaileak izan gaitezen. Bide horretan, aholkularitza eta baliabideak eskaintzen dizkie irabazi asmorik gabeko elkarteei, eta orientazioa boluntario gisa aritu nahi duenari. Era berean, gaiari buruzko sentsibilizazioa lantzen du gizartean eta ikastetxeetan, Ireki Begiak, elkartu eta ekin bezalako proiektuekin. “Egitasmo honen bitartez, gazteei boluntariotzaren eta parte hartzearen berri eman nahi diegu”, adierazi dute Gizaldeko ordezkariek. “Hiritar gisa gizartean dituzten ardurez hausnartzea bilatzen dugu, ikuspegi kritikoa landuz. Eta horretarako, besteak beste, gazteak elkarteetara hurbiltzen ditugu, boluntariotzaren lana ezagutzeko bertatik bertara”.

GEU

RE

PRO

IEK

TUA

INTERES HANDIA

Batxilergoko Lehen Mailako ikasleek, esaterako,

gaiari buruzko sentsibilizazio fasea landu zuten

aurrena, eta, ondoren, ekintza fasea. Hala, taldetan

banatuta, hainbat irteera egin zituzten azaroan.

Taldeetako bat, adibidez, eguneko zentro batera

joan zen, adineko pertsonekin zer-nolako lana

egiten den ezagutzera. Beste talde batek, aldiz,

Caritas elkartearen hiru egoitza bisitatu zituen, eta

hirugarren talde batek Kolonbiako egoeraren berri

izan zuen Alboan GKEren eskutik.

Urtarrilaren 13an, bien bitartean, DBHko 1-2

mailetako ikasleek kirol egokituen saioa egin zuten

Lizeoan bertan, Gizaldeko begiraleen laguntzarekin.

Orain arte burututako ekintzak oso positiboak izan

dira: ikasleek interes handia agertu dute, aktiboki

parte hartuz ekimenetan. “Batxilergoko ikasleek,

esaterako, arreta handia agertu zuten azaroan

egindako irteeretan, eta ikasleen bisitak jaso

zituzten elkarteetako ordezkariak ere oso gustura

aritu ziren haiekin”, nabarmendu dute Gizaldeko

arduradunek.

Horiek horrela, proiektuak segida izango du

hurrengo asteetan, DBHko 3. Mailako ikasleek

egingo dituzten saioekin.

Nuestros alumnos de la ESO y Bachiller han conocido qué es la labor de voluntariado, al participar en un proyecto de Gizalde, la

Agencia de Voluntariado de Gipuzkoa. Los alumnos de 1er Curso de Bachiller, por ejemplo, visitaron en noviembre un centro

de día y tres centros de Cáritas, además de conocer la situación social de Colombia. En enero, mientras tanto, alumnos de

Primero y Segundo de la ESO practicaron deportes adaptados. Además, tanto unos como otros reflexionaron sobre la importancia de

las labores de voluntariado. El proyecto continúa, siendo ahora el turno de los alumnos de Tercero de la ESO.

24tx

anpa

2012

-01-

23

BOLUNTARIOTZA EZAGUTUZ

Page 27: Txanpa - 2012ko urtarrila

KOLABORATZAILE HAUEI ESKER EGIN AHAL IZAN DUGU “TXANPA” ALDIZKARIAtxanpa

PA

SA

IA-L

EZO

LIZ

EO

AR

EN

ALD

IZK

AR

IA

2

01

2K

O U

RT

AR

RIL

A

Argitaratzailea: Pasaia-Lezo Lizeoa, Kanposantu Bidea z/g, 20100 PASAIA, Tel: 943 526 850. Fax: 943 526 854. www.lizeoa.com. e-mail: [email protected]: Iban IzaKolaboratzaileak: Elena Mendia, Agustina Pontesta, Eneka Lujanbio, Maite Larrea, Jone Arnaez eta Edurne Murgiondo.Diseinua eta maketazioa: Leire OiagaInprimatzailea: Gráficas Alte.Lege Gordailua: SS/1562/98

37

AU

RK

IBID

EA 2

14 16 20

4 8

Egun handia, Lezon ........................................................................................ 2

Ikastola berria, modernoa bezain funtzionala ................................... 4

Lizeoko gurasoekin elkarrizketa ................................................................. 8

Lezoko ikastola, katea ez da eten ........................................................ 10

Gelaz Kanpo ...................................................................................................... 12

Lizeoa eta Herri Eskola, elkarlanean.................................................. 14

Autonomia landuz .......................................................................................... 16

Denboran jauzi egiteko makinak ........................................................... 20

Eneko Sanz, ikasle ohia ............................................................................. 22

Boluntariotza ezagutuz ................................................................................ 24

Page 28: Txanpa - 2012ko urtarrila

ESKER ONEKO KANTA

ESKER ONEKO KANTA

37. 2012ko URTARRILA

P A S A I A - L E Z O L I Z E O A R E N A L D I Z K A R I A

Lezoko ikastola bizitzeko irrika

txanpa PASAI-LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA • Tel.:943 526 850 • Fax: 943 526 854 • E-mail: [email protected]

‘MUTUAREN KANTUA’(Boxtonek, nahiz eta mutua izan,lortu izan du euskarakiko maitasuna zertxobait transmititzea; baina hori gauzatu ahal izatea ez da izan Box-tonen lana soilik, transmisio horren gose kontzientziarik bazegoelako baizik)

Kaixo laguna, daukat entzunabazatozela gurera,irri batekin jantziko dezuikastolaren honen sorrera.Kantatxo honekin eskertzen dizut zu gurekin egotea.Hau da ne’bihotz hizkeraZure irrien doiñuranahiz mutua izan ordea…Kanta irria, irria kantabihurtu dezagun ba orduan…Mutua beti mutu izango daentzun nahi ez duen onduan.

(Ardi asko gabiltza euskararen belaze honetan, kolore anitzekoak gara, bai barrutik bai kanpotik; baina otsoaren begietarako, ardiak besterik ez gara)

Amets ttipi bat landatua daJaizkibelgo magalean,hari begira jarri izan diraartzain, txakur ta ardiak.Malko batetik irri bateraonarpena bada giltza,gu ere hemen gabiltzaeuskeraren belazetaneuskeraren belazetan…Nor den xuria,nor den gorriabeltzak nortzuk ote diran.Alferrikako ezberdinketaotsoaren hagiñetan.

(Euskaldunak Euskalerrian bizi nahi dugu, momentuz euskara bera da gure lurra, harengan gera euskaldun askatasun osoz eta apurtu ezinezko askatasunean. Soilik geratzen zaiguna entzumenezko lurrari ikusmeneko lurra ematea, besarkatzea, elkartzea)

Euskaldunakba gera baiña…non da gure Euskalerria?Billatze hontan euskerak berakaskatzen gaitu…eskerrak!Dituen basoak, ibai, mendiakitsaso eta lautadak,lurra,haizea,argia,zuhaitz edo animaliak,zuhaitz edo animaliakHauek guztiak biltzera gatozsehaska berri honetan…Entzuten degu Euskalerrianahiz ta ez euki oraindikan.

Iñaki Labaka lezoarra da, eta Lizeoko gurasoa. 2010. urtean zehar Boxtoni bizia eman zion, beste batzuekin batera. Lezoko ikastola berriaren inaugurazioan, berriz, honako kanta hau abestu zuen, egun horretarako berak sortua propio. “Boxtonen barruan edo azpian geundenean berotasun handia jaso genuen jendearen partetik. Izugarria izan zen! Eta Boxtonen azpian jasotakoa eta sentitutakoa islatzen saiatu naiz kanta honen bitartez. Hortik dator izenburua, Boxton mutua zelako edo delako”.

Aitortu du, hasieran, Porrotx pailazoari idatzi ziola abestia, inauguraziora etortzeko gonbidapen gisa. “Irria da Porrotxen ezaugarria, eta horregatik mintzo naiz irriaz kantan. Eta hari abesti bat egitea otu zitzaidan, musika delako, aldiz, nire barru-barruko hizkera. Baina gero ohartu nintzen orokortzea edo zabaltzea zela egokiena, irri egiten duten eta euskararen alde ari diren guztiei eskainia”. “Finean, eskerrak emateko kanta bat da, boxtondarrak bihurtutako guztiei eskainia”, laburbildu du.

Honatx, hitzez hitz, abestiaren letra:Kanta entzuteko, ‘www.lezokoikastola.wordpress.com’ webgunera jo