Download - Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Transcript
Page 1: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936)

Jakintza-arloa: Soziolinguistika

Egilea: XABIER ERIZE ETXEGARAI Urtea: 1997 Zuzendaria: PELLO SALABURU ETXEBERRIA Unibertsitatea: UPV-EHU ISBN: 978-84-8428-281-2

Page 2: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hitzaurrea Tesia aurkeztu nuenetik (1997) hamabi urte igarota Tesiaren izenburua Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936). Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza. Beraz, hiru atal nagusi bereizi daitezke eta hamabi urte hauetako bilakaera horien arabera laburbildu:

• Euskararen historia soziolinguistikoa. • Soziolinguistika historikoa. • Hizkuntza gutxituen bizitza.

Euskararen historia soziolinguistikoa. Alor zientifiko bezala, egin zaion ekarpen nagusia Euskaltzaindiaren babespean 2007. urtean aurkeztu zen “Hizkuntzen historia sozialak” egitasmoa da, “Etxeberri egitasmoa” izena duena (ikus Lionel Joly, 2009, “Hizkuntzen historia soziala: euskararen azterketarako eredua”, BAT Soziolinguistika aldizkaria, 70, 143-157. Proiektu honekin aurrerapen kualitatiboa eta kuantitatiboa egingo du euskararen historia soziolinguistikoak. Soziolinguistika historikoa. Nazioarteko soziolinguistikan gutxi landua zegoen soziolinguistika historikoa, soziolinguistikaren gainerako arloen aldean, eta horrela segitu du. Gehien landu diren gaiak hizkuntzen barne bilakaerari loturikoak izan dira (historia linguistikoaren azalpen soziala nonbait), Laboven teoria “bariazionistaren” ikuspegiaren barruan kokatuta. Hizkuntzen arteko harreman makro-soziolinguistiko historikoak, berriz, oso gutxitan aztertu dira, eta are gutxiagotan egin dira horiek aztertzeko saio teoriko edo metodologiko sendoak. Hizkuntza gutxituen bizitza versus heriotza. Euskararen eta herri hizkuntzei buruzko lan gehienek postulatu edo diskurtso inplizitu bat zuten abiapuntu: herri hizkuntzen heriotza, edo heriotza bidea. Herri hizkuntzak ikertzea hizkuntza ordezkapena ikertzearen sinonimo bezala ulertzen zen kasik. Tesiaren arazo intelektuala hau izan zen: “euskararen heriotzaren” ohiko ikerkuntza-programatik atera eta bestelako ikuspuntua finkatzea. Garrantzirik handiena euskararen biziraupenari eta garai berriei egokitzeko erakutsi duen gaitasunari aitortu nien nire tesian, ez hainbeste bere atzerakadari, nahiz eta hau kontuan hartu beharreko gertaera izan. Euskararen kasuan gauzak aldatu egin dira, gero eta gehiago hitz egiten baita euskararen iraupenaz, ez bakarrik euskararen galeraz edo atzerakadaz. Nazioarteko soziolinguistikan, oraindik ere herri hizkuntzen heriotzaren diskurtsoaren lilura da nagusi. Adibidez, Googlen “Language Death” [Hizkuntza heriotza] bilatuta, 71.700.000 emaitza agertu zitzaizkidan 2009ko ekainaren 7an, eta “Language Loss” [Hizkuntz galera] bilatuta, 50.200.000. Egia da “Language Maintenance” [Hizkuntz iraupena] bilatuta, 42.400.000 emaitza agertzen direla, baina heriotzari edo galerari loturikoak bainoa askoz gutxiago.

Xabier Erize. 2009ko ekainaren 8a

Page 3: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

NAFARROAKO EUSKARAREN HISTORIA SOZIOLINGUISTIKOA

(1863-1936)

SOZIOLINGUISTIKA HISTORIKOA ETA HIZKUNTZA GUTXITUEN BIZITZA

Page 4: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri
Page 5: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

AURKIBIDEA

AURKEZPENA ........................................................................ 13ESKER ONAK ......................................................................... 17LABURDUREN ZERRENDA................................................. 19

1. SARRERA............................................................................. 211.1 Soziolinguistika eta hizkuntz komunitatea: oinarrizko bi

kontzeptu....................................................................... 221.2 Lanaren ezaugarri orokorrak ........................................... 30

1.2.1 Lanaren arazo intelektuala...................................... 301.2.2 Epea: 1863-1936 ................................................... 341.2.3 Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala............. 351.2.4 Hizkuntz komunitatearen azterketa........................ 381.2.5 Metodologia........................................................... 421.2.6 Teorien ebaluazioa.................................................. 45

2. OINARRI TEORIKOAK: EUSKARAREN HISTORIOGRA-FIAREN AZTERKETA KRITIKOA ETA SOZIOLINGUIS-TIKAREN EKARPENAK .................................................... 472.1 Euskararen historiografiaren azterketa kritikoa................ 47

2.1.1 Aurkezpena ............................................................ 472.1.2 Euskararen historiografiaren azterketa .................... 51

2.1.2.1 Ohiko eredua ............................................ 512.1.2.2 Lehentasuna atzerakadari eman zaio .......... 532.1.2.3 Iraupenaren azalpenak ............................... 61

2.1.3 Mitxelenaren ekarpena ........................................... 652.1.4 Euskararen historiografiaren azterketa: ondorioak .. 78

2.2 Gaztelaniaren eta frantsesaren historiografia gainerako hizkuntzen aurrean ........................................................ 792.2.1 Gaztelaniaren historiografia.................................... 80

2.2.1.1 Menendez Pidal ......................................... 802.2.1.2 Rafael Lapesa............................................. 82

2.2.2 Frantsesaren historiografia...................................... 882.2.2.1 Ferdinand Brunot ...................................... 882.2.2.2 Marcel Cohen............................................ 89

2.2.3 Ondorioak ............................................................. 912.3 Literatura soziolinguistikoa: hizkuntzen historiarako iriz-

pideak ............................................................................ 922.3.1 Soziolinguistika historikorako hurbilketak ............. 92

2.3.1.1 Suzanne Romaine ...................................... 942.3.1.2 Peter Burke................................................ 962.3.1.3 Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx” ...... 98

7

Page 6: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

2.3.1.4 Laburpena eta ondorioak........................... 1012.3.2 Soziolinguistika historikorako irizpideak literatura

soziolinguistiko orokorrean ................................... 1022.3.2.1 Uriel Weinreichen aitzindaritza.................. 1032.3.2.2 Hizkuntzen iraupenaren eta ordezkapenaren

ikuspegi bateratua....................................... 1102.3.2.2.1 Joshua Fishman .......................... 1102.3.2.2.2 Ralph Fasold .............................. 1212.3.2.2.3 Charlotte Hoffman .................... 1302.3.2.2.4 Juan G. Cobarrubias .................. 1322.3.2.2.5 Laburpena eta ondorioak............ 133

2.3.2.3 Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx” ...... 1342.3.2.4 Hizkuntz ordezkapenaren ikuspegia........... 142

2.3.2.4.1 Louis Jean Calvet ....................... 1432.3.2.4.2 Pierre Bourdieu .......................... 1472.3.2.4.3 Lluis Vicent Aracil...................... 1512.3.2.4.4 Hizkuntz ordezkapenaren ikuspe-

gia: laburpena eta ondorioak ....... 1542.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia

eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri teo-rikoak............................................................................. 156

3. EUSKARAREN BILAKAERA IRAUPEN LUZEKO BOSTGAIREN ARGITARA........................................................... 1613.1 XIX. mendearen ezaugarri orokorrak .............................. 1653.2 Herri hizkuntzen biziraupena: Frantzia XVIII. mendean

(azterketa konparatiboa)................................................. 1723.3 Erdal eta euskal kulturen arteko ukipena: indoeuroparren

ideologiaren hastapenak .................................................. 1873.4 Erdal komunitatearen hizkuntz politika: Frantziako hiz-

kuntz politikaren eredua................................................. 1983.5 Nafarroako hizkuntz eta kultur tradizioa ........................ 211

4. EUSKARAREN GEOGRAFIA ETA DEMOGRAFIA NA-FARROAN: 1863KO ETA 1936KO EGOERAK................ 2534.1 1863ko egoera geografikoa ............................................. 2534.2 1863ko euskararen demografia ....................................... 2594.3 Euskararen egoera geografiko eta demografikoa 1936. ur-

tean ................................................................................ 2644.4 1863 eta 1936 bitarteko bilakaera: laburpena eta ondo-

rioak .............................................................................. 267

5. EUSKAL HIZKUNTZ KOMUNITATEA BONAPARTE PRINTZEAREN ETA BERE LAGUNTZAILEEN LEKU-KOTASUNEN ARABERA ................................................... 271

Aurkibidea

8

Page 7: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

5.1 Bonaparte printzearen lekukotasunak ............................. 2725.1.1 Bonaparteren lekua euskararen gizarte-bilakaeran .. 2725.1.2 Hizkuntzaren ezagutza Nafarroan Bonaparteren le-

kukotasunen arabera .............................................. 2745.1.3 Hizkuntz jarrerak ................................................... 2765.1.4 Hizkuntz hautaketa eta hizkuntz erabilera.............. 2815.1.5 Hizkuntz hautaketa eta erabilera: emakumeak, gizo-

nak eta euskara....................................................... 2865.1.6 Hizkuntzaren gaineko ekintzak .............................. 292

5.2 Bonaparteren laguntzaileen lekukotasunak ..................... 2955.2.1 Bonaparteren Nafarroako laguntzaileak.................. 2955.2.2 Bonaparteren laguntzaileen esanahi soziolinguisti-

koko lekukotasunak .............................................. 2995.2.2.1 Hizkuntz ezagutza Nafarroan Bonaparteren

lankideen arabera....................................... 3005.2.2.2 Hizkuntz jarrerak....................................... 3015.2.2.3 Hizkuntz hautaketa eta hizkuntz erabilera . 3035.2.2.4 Hizkuntzaren gaineko ekintzak.................. 307

5.2.3 Laburpena.............................................................. 309

6. EUSKAL HIZKUNTZ KOMUNITATEAREN SISTEMA: UITZIKO (LARRAUN IBARRA) LANDA-IKERKETA ..... 3116.1 Uitziren ezaugarri historikoak......................................... 3136.2 Metodologia. Ahozko historia eta teknika kualitatiboak:

eztabaida taldea .............................................................. 3196.3 Lekukotasun esanguratsuenen sailkapen eta aurkezpena . 3226.4 Lekukotasunen esanahia: Uitziko euskal hizkuntz komu-

nitatearen sistema........................................................... 3426.4.1 Baloreen maila: Uitziko sistema etnolinguistikoa eta

uitziarren berarekiko adostasuna ............................. 3436.4.2 Hizkuntz harremanen sarea.................................... 3436.4.3 Uitziko hizkuntz portaeraren sistema ..................... 3476.4.4 Euskal hizkuntz komunitatearen egitura ................ 3526.4.5 Hizkuntz komunitatearen ugalketa ........................ 3566.4.6 Euskaldunak eta Nafarroaren ideiaren onarpena .... 359

6.5 Ondorioak...................................................................... 361

7. ERDAL HIZKUNTZ KOMUNITATEA ETA EUSKARA.. 3657.1 Erdaldunen besteekiko harremanei buruzko ikuskera ..... 3657.2 Erdal munduaren kezkak eta euskara .............................. 369

7.2.1 Estatu espainolaren itxuraldatzea............................ 3707.2.2 Foruen eztabaida.................................................... 3727.2.3 Nabarrismo politikoa eta euskara ........................... 377

7.3 Erdal komunitatearen euskarari buruzko diskurtsoak...... 3807.3.1 Diskurtsoen azterketa............................................. 380

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

9

Page 8: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

7.3.2 Nafarroako erdaldunen euskarari buruzko mentali-tate orokorra.......................................................... 384

7.3.3 Ideologia edota iritzi arrazoituak ............................ 3987.3.3.1 XIX. mendeko hizkuntz ideiak .................. 3987.3.3.2 Espainiatik zetozen iritziak ........................ 4027.3.3.3 Nafarroan sortutako iritziak....................... 408

7.4 Irakaskuntza sistema eta euskara ..................................... 4187.4.1 Sarrera.................................................................... 4187.4.2 Hezkuntza sistemaren zeregina............................... 4207.4.3 Kasu eredugarri bat: Iturengo maisuaren izendapena

(1900).................................................................... 4227.4.4 Erdal irakaskuntzaren nafar sustraiak: 1841 aurreko

eta ondorengo egoeren jarraitasuna ......................... 4367.4.5 Euskararen aurkako zigorren esanahia .................... 4447.4.6 Diputazioa, udalak eta eskolaren erdaltasuna ......... 448

7.5 Erdal hizkuntz komunitatea eta euskara: ondorioak........ 453

8. EUSKARAREN ALDEKO LAN ETA MUGIMENDUAK . 4598.1 Abiapuntua: bi tradizioren uztardura egoera mingarri bati

aurre egiteko................................................................... 4608.1.1 Egoera mingarria: 1876ko krisialdia eta euskararen

atzerakada.............................................................. 4628.1.2 Euskal tradizioaren korrontea................................. 4658.1.3 Nazioarteko korrontea: herri hizkuntzen aldeko mu-

gimendu eta ideologiak ........................................... 4658.2 Nafarroako mugimendu euskaltzaleen ideologia eta egi-

tasmoa ........................................................................... 4708.2.1 Ideologia orokorra.................................................. 4708.2.2 Hizkuntz ideiak ..................................................... 4758.2.3 Euskaltzaletasunerako egitasmoa ............................ 4778.2.4 Nafarren hizkuntz irizpideak: euskararen batasuna

eta garbizaletasunaren auzia................................... 4828.2.5 Ondorioak: Arturo Campionen, Sabino Aranaren

eta karlisten arteko erkaketa.................................. 4948.3 Ekimenak ....................................................................... 496

8.3.1 Ezaugarri orokorrak ............................................... 4968.3.2 Ekimen nagusien taula ........................................... 4998.3.3 Euskararen aldeko ekimenak: iruzkina ................... 508

8.4 Nafar euskaltzaletasunaren mugak .................................. 5138.4.1 Mugimendu euskaltzalearen ahultasuna ................. 5138.4.2 Ahultasunaren zergatiak ......................................... 515

8.5 Laburpena eta iritzi orokorra .......................................... 520

9. ONDORIOAK..................................................................... 523

Aurkibidea

10

Page 9: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ERANSKINAK......................................................................... 5391. taula. 1863ko eremu euskalduna udalerrika.......................... 5392. taula. 1935eko eremu euskalduna udalerrika ........................ 5433. taula. 1863ko eta 1935eko egoeren arteko alderaketa udale-

rrika ...................................................................................... 5474. taula. Herri euskaldunetako maisu-maistren izendapena

praktikan: Elizondo, Gares, Irurtzun, Leitza eta Otsagi (1830-1876)......................................................................... 551

BIBLIOGRAFIA....................................................................... 555

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

11

Page 10: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ESKER ONAK

Lana egiten lagundu didaten irakasle, adiskide eta lagun guztiei nireeskerrik beroenak adierazi nahi dizkiet.

Lehenik, Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”-i, berarekin izanda-ko lan-saio eta elkarrizketa aberasgarriengatik. Guztiz bestelakoa izangozen lan hau bere iradokizun, ekarpen eta sustengurik gabe.

Koldo Zuazori, bere iritzi kritiko zorrotzengatik eta zirriborroen ira-kurketa eta zuzenketa arretatsuengatik.

Pilar Marini, zirriborroak sakonki irakurri eta ulertzeagatik eta bereaholku orokorrengatik.

Carlos Vilchesi, Uitziko ikerketarako irizpide tekniko-metodologi-koengatik. Halaber, Pedro Jose Ariztimuño, Jose Migel Oreja, MariaAngeles Azpirotz, Justo Jimeno, Juantxo Zabaleta eta Arantza Azpirotzi,eta, oro har, Uitziko ikerketan parte hartu duten eta laguntza emandidaten pertsona guztiei.

Beren denbora eta iritziak eskaini dizkidaten Yolanda Arana, JonArrizabalaga, Iñaki Azkona, Xabier Barber, Andoni Esparza, AngelGarcia Sanz, Xabier Idoate, Jose Maria Jimeno Jurio, Emilio Majuelo,Rosa Silva, Kath Speedy, Andres Valentin, Pedro Yrizar eta gainerakolagunei.

Tesiaren zuzendaria izan den Pello Salabururi, hartu duen arduraga-tik, eskaini didan denboragatik eta egin dizkidan ekarpen baliotsuenga-tik.

Nafarroako Gobernuari, tesia egiteko hiru urteko diru-laguntzaeman didalako, Ikertzaileen Prestakuntzarako Programaren baitan.

Eta, azkenik, Nafarroako Gobernuaren Hizkuntz PolitikarakoZuzendaritza Nagusiari liburua argitaratzeagatik.

17

Page 11: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

LABURDUREN ZERRENDA

ASJU =Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”BAP =Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del

PaísBON =Boletín Oficial de NavarraET =Uitziko Eztabaida TaldeaFLV =Fontes Linguæ VasconumGEN =Gran Enciclopedia NavarraIEA =Iruñeko Elizbarrutiko ArtxiboaIJSL =International Journal of the Sociology of LanguageIUA =Iruñeko Udal ArtxiboaJM eta M =Jose Migel eta Marianen elkarrizketa (Uitzi)JMMD =Journal of Multilingual and Multicultural DevelopmentLGEV =La Gran Enciclopedia VascaLH =Lengua e historia (=Mitxelena 1985)NAA =Nafarroako Artxibo AdministratiboaNAN =Nafarroako Artxibo NagusiaPJA =Pedro Jose Ariztimuñoren elkarrizketa (Uitzi)PT =Palabras y textos (=Mitxelena 1987a)SHLV =Sobre historia de la lengua vasca (=Mitxelena 1988c)UPA =Uitziko Parrokiako Artxiboa

19

Page 12: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1. SARRERA

Sarrerak bi zati ditu. Lehen zatian lanaren hasiera-hasieratik erabili-ko diren oinarrizko bi kontzeptu aurkezten dira: soziolinguistika eta hiz-kuntz komunitatea. Ondoren, 1.2 atalean, lanaren ezaugarri orokorrakazaltzen dira.

Hiru ohar, bestalde. Aurrenekoa Nafarroa hitzari buruz.“Nafarroako euskararen historia” dio izenburuak, baina egitan NafarroaGaraiko bilakaera aurkeztera mugatu naiz. Nafarroa Beherea azalpeneta-tik kanpo geratu da gehienetan, batez ere ezin nuelako dena besarkatu.Hala ere, Nafarroako bi zatien arteko lotura ukaezina da eta, harira zeto-rrenean, lotura hori nabarmentzen saiatu naiz. Horretaz gain, garbi dagoNafarroa bere osotasunean hartzeak dimentsio berri bat ematen diolaeuskarak bertan duen tokia ulertzeko moduari: Nafarroa Garaia zeinNafarroa Beherea, bakoitza euskara gehi gaztelania edo euskara gehifrantsesa (eta gaskoia) terminoetan irudika badaitezke, Nafarroarenbatasuna, ordea, ulertezina da euskara alde batera utziz gero, euskarabaita, hain zuzen ere, bi aldeek komun duten hizkuntza.

Bigarren oharra gutxitzearen kontzeptuari buruzkoa da, lanaren izen-buruak “hizkuntza gutxituak” aipatzen baititu. Kontzeptu honek, ukae-zinezko abantailekin batera, alde txar garbiak ere baditu eta ez du egiaz-ko errealitatea ongi islatzen. Alegia, gutxitzearen edo minorizazioarenideia normaltasunarekiko erreferentzian ulertzen da, eta, jakina, egoeranormaltzat hizkuntza nagusiena hartzen dugu inplizitoki. Baina bilaka-era historikoa alderantzizkoa izan da neurri handi batean. Normaltzathizkuntzaren jatorrizko neurriak hartzen baditugu, berriz, hizkuntzanagusiek normaltasunetik aldendu eta gainhedapen edo hipertrofia izandute. Ikuspegi horretatik euren neurriei eutsi dieten hizkuntzak eta hiz-kuntza hipertrofiatuak ditugu. Aldi berean, egia da euskara eta bere an-tzeko beste hizkuntza asko alboko hizkuntzen hipertrofia pairatu eta txi-kituz eta mendeko egoeran geldituz joan direla, eta horregatik saiheste-zina zaigu gutxitzeaz hitz egitea —zentzu teknikoan, gutxiengo etnikoedo kulturalak “son grupos subordinados o cuya posición es vulnerablea la subordinación” (Harris 1993: 394)—, baina minorizazioa bezaingarrantzitsua da gainhedapenaren ideia gogoan izatea. Hizkuntza “gu-txituak” esan beharrean beste aukera batzuk hizkuntza “ez-menderatzai-leak”, “ez-hegemonikoak”, “mendekoak”, “txikiak”, eta abar, izan litez-ke, baina adjektibo hauek ere ez naute guztiz asetzen.

21

Page 13: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hirugarren oharra bibliografi erreferentzien ingurukoa da. Egilea-urtea sistema erabili dut, baina zenbait argitasun eman beharrean nago.Autore gehienen kasuan hitzez hitzezko aipuak1 jaso dira eta horrek, egi-lea eta urtea ezezik, orrialdea ere aipatzea —Campion (1911: 4), adibi-dez— eskatzen du. Hori dela eta, lehentasuna erabili dudan argitalpe-nari ematen diot bibliografi erreferentzietan. Argitalpen hau aurrenekoadenean ez dago arazorik, baina argitalpen berriagoren bat erabiltzen aribanaiz, orduan amaierako bibliografian lehenengo argitalpenaren urtea,ezaguna bada, erantsi dut parentesi artean. Lehendabiziko argitalpena-ren data esanguratsua denean, orduan testu barruan ere adierazi da.

Esan, azkenik, lanak idazkera ulerterraza duela oro har eta gaianinteresa duen edonork, arreta apur bat jarriz gero, irakurri ahal izangoduela arazorik gabe. Liburuak barne batasun handia du, kapitulu guz-tiek berezko tokia dute argumentazio orokorrean eta helburu berberadute: Nafarroako euskararen bilakaera ulertzen laguntzea, argia toki des-berdinetatik eginez. Gomendagarriena, beraz, liburua osorik segitzea da,baina, aldi berean, irakurketa maila desberdinak onartzen ditu eta, ira-kurleak horrela nahiago baldin badu, kapituluka edo atalka ere har dai-teke bere ulergarritasuna gehiegi kaltetu gabe.

1.1 Soziolinguistika eta hizkuntz komunitatea: oinarrizko bi kontzep-tu

Lana soziolinguistikaren barruti zientifikoan kokatzen da, alde bate-tik, eta bestaldetik, euskararen historiaren oinarrizko unitatetzat euskalhizkuntz komunitatea hartzen da. Biak, soziolinguistika eta hizkuntzkomunitatea, tradizionalki oso kontzeptu eztabaidatuak izan direnez,komeni da ezer baino lehen zein esanahitan erabiltzen ditudan zehaztea.

Soziolinguistika

Soziolinguistika hitza bere adierarik zabalenean erabiltzen dut, hauda, hizkuntzaren eta gizartearen2 arteko harremanak aztertzen dituenhizkuntzalaritzaren adar edo azpidisziplina gisa.

Beraz, nire lana euskararen historia soziolinguistikoa dela diodanean,bi gauza esan nahi ditut: (a) soziolinguistikaren kezka eta arauen barru-

Sarrera

22

1. Aipuen jatorrizko ortografia hitzez hitz errespetatzen saiatu naiz, baita egungoortografi arauekin bat ez datozenean ere, baina, dena den, baliteke nik neuk ere hutsakegin izana.

2. Gero eta ahots gehiago entzuten ari dira gizarte hitzaren ordez gizonezkoak etaemakumezkoak besarkatzen dituen besteren bat —sozietate, jendarte…— erabiltzea-ren alde. Lanean, hala ere, arazoaren garrantzia ukatu gabe, normalean gizartea erabilidut, egungo ohituraren arabera.

Page 14: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tian kokatzen dela, ez bakarrik hizkuntz bilakaeraren gizarte-testuingu-rua hartzen dela kontuan3, eta (b) hizkuntzalaritzaren esparru orokorre-ko lana dela, ez, adibidez, soziologiakoa, bere ezaugarri nagusietako batdisziplinartekotasuna izan arren.

Goikoa da, hain zuzen ere, soziolinguistikaren definizioa SuzanneRomaineren hitzetan:

Sociolinguistics is the subdiscipline of linguistics wich deals with the rela-tionships between language and society.

(Romaine 1994: 4.005)

Zentzu berean mintzatu da Peter Trudgill ere:A term used to describe all areas of the study of the relationship betweenlanguage and society other than those (…) wich are purely social scientificin their objectives. Sociolinguistic research is thus work which is intendedto achieve a better understanding of the nature of human language bystudying language in its social context and/or to achieve a better unders-tanding of the nature of the relationship and interaction between langua-ge and society.

(Trudgill 1992: 68)

Bi definizioek ideia bera azpimarratzen dute: soziolinguistikarenberezko ikergaia hizkuntza da —edo giza lengoaia, oro har— eta beretokia hizkuntzalaritzan aurkitzen du, ez bestelako gizarte-zientzietan4,nahiz eta harreman estuak izan hauekin. Alegia, linguistikaren ardureta-ko bat hizkuntzaren gizarte-egoera da, edo beharko luke izan, hizkuntza,Joxe Azurmendik (1987: 122) esan bezala, “bere egiazko bizileku natu-ralean, hiztunen ahotan aurkitzen da”-eta.

Baieztapen hauek Ferdinand de Saussurerengan5 berarengan ere aurkilezakete babesa: “es menester una masa hablante para que haya una len-gua. Contrariamente a las apariencias, en ningún momento existen éstas

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

23

3. Bereizketa garbi adierazi zuen, esate baterako, Gonzalez Ollek (1978: 229):“Me refiero a estudios cuya orientación básica se declara de modo explícito y específi-co como sociolingüística; no a cualesquiera otros, ya que precisamente uno de los ras-gos metodológicos característicos de la escuela lingüística española ha consistido en suatención habitual a las circunstancias extralingüísticas”.

4. Soziologiatik ere iritzi bera adierazi da: “no estoy sosteniendo que la lingüísti-ca deba ser satélite de la sociología y, desde luego, tampoco la sociolingüística. Una yotra han de ocuparse, como es obvio, del lenguaje, que es un objeto con identidad pro-pia que requiere un tratamiento científico diferenciado” (Beltran 1991: 150).

5. Asko dira soziolinguistikaren ikuspegitik Saussurek erakutsitako bideari buruzjardun duten ikertzaileak. Hona hemen izen batzuk, zerrenda batere agortu gabe:Sanchez Carrion (1981 eta 1985), Labov (1983), Calvet (1987 eta 1993a), Fishman(1988b), Rotaetxe (1988), Zuazo (1988), Fairclough (1989), Giglioli (1990), Beltran(1991) eta Villena (1992).

Page 15: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

al margen del hecho social, porque la lengua es un fenómeno semioló-gico. Su naturaleza social es uno de sus caracteres internos” (bigarren etza-na nirea da) (Saussure 1980: 116). Hizkuntzalaritza hizkuntza aztertzenduen zientzia dela garbi utzi eta gero, hizkuntzalaritzaren sailkapena egi-teari ekin zion: “División interior de las cosas de la lingüística” (ibid.:48, 25. oin-oharra). Hemen, linguistikaren barruko sailkapenean siste-maren eta kanpoko faktoreen arteko bereizkuntza ezaguna —eta ezta-baidagarria— egin zuen: “lingüística externa = todo lo que concierne ala lengua sin entrar en su sistema” (ibid.: 48, 25. oin-oharra), nahiz etaondoren ñabardura bat gehitu beharra sumatu: “¿Se puede hablar de lin-güística externa? Si se tiene algún escrúpulo, se puede decir: estudiointerno y externo de la lingüística” (ibid.: 48, 25. oin-oharra).Transmititu zaigun hizkuntzaren barne eta kanpo elementuen artekoetena Saussurek egin zuen bereizketa baino bortitzagoa gertatu dela esandaiteke, eta neurri batean ez zaio berari zor, Cours-aren argitaratzaileei(ibid.: 48, 25. oin-oharra) eta ondorengo jarraitzaileei baizik. Kanpohizkuntzalaritzaren esparruko gaiak hala ere garrantzi handikoak irudi-tzen zitzaizkion Saussureri —“esta lingüística se ocupa, sin embargo, decosas importantes” (ibid.: 48)— eta bertan, hizkuntzaren gizarte-alder-diak ezezik, fonetika (ibid.: 62) eta dialektologia (ibid.: 49) disziplinakere kokatu zituen, egun hizkuntzalaritza barruko estatusa eztabaidatzenez zaien arren.

Hasierako harira itzuliz, soziolinguistikak honako gai hauek ukitzenditu: eleaniztasuna, hizkuntzen iraupena eta ordezkapena, hizkuntzare-kiko jarrerak, hizkuntz hautaketa, hizkuntz plangintza, hizkuntz aldake-ta, dialekto sozialak, eta abar. Era horretan, soziolinguistikaren espa-rruan ondoko disziplina hauek sailkatu ditu Trudgillek (1992: 68): hiz-kuntz antropologia, dialektologia, diskurtsoaren azterketa, hizketarenetnografia, geolinguistika, hizkuntz ukipenaren azterketak, WilliamLaboven linguistika sekularra (“secular linguistics”), hizkuntzaren psiko-logia soziala eta hizkuntzaren soziologia. Zentzu berean mintzatu daDell Hymes (1996: 184) soziolinguistikaren arlo orokorra aurkeztu etadisziplinarteko lanaren ideia nabarmentzean, betiere hizkuntzalaritzatikabiatuta: “A general sociolinguistics, uniting the various phenomena oflanguage in social life (…), integrating the skills of linguistics, ethno-graphy, sociology, and social history (…) might provide the frameworkand coherence that would gather the diverse threads and opportunitiesof the present time into a significant force”. Asmo bera aurkitzen dugu,azkenik, 1997ko otsailean atera den Journal of Sociolinguistics aldizkariberriaren aurkezpenean.

Batzuetan, soziolinguistika makro- eta mikro-soziolinguistikan bana-tzen da, irizpidea aztertzen ari diren talde edo egoeren neurria izanik,baina, nolanahi ere, makro eta mikro ikuspegien arteko bereizketa ez dabatere garbia eta biak nahasi egiten dira maiz. Adibidez, bi lagunen arte-

Sarrera

24

Page 16: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ko elkarrizketa bat mikrosoziolinguistikari dagokiola esan daiteke, bainabata euskalduna eta bestea erdalduna baldin badira, baliteke haien elka-rrizketan bi hizkuntz komunitateen arteko harreman orokorrak islatutaagertzea, eta, orduan, makroarekin topo egingo genuke. Halaber,makrosoziolinguistikari hizkuntzaren soziologia deitu ohi zaio —“socio-logy of language A branch of sociolinguistics wich deals on a large ormacrosociolinguistic scale” (Trudgill 1992: 69; orobat, Labov 1983: 235,Romaine 1996)—, baina, Louis Jean Calvet-ek esan duenez, ezmakro/mikro ez soziolinguistika/hizkuntzaren soziologia bereizketek ezdute munta teorikorik: “les distinctions entre sociolinguistique et sociolo-gie du langage, entre approche micro et approche macro, n’ont aucune per-tinence théorique” (Calvet 1993a: 109)6.

Kontrajarpenaren iturrietako bat Joshua Fishmanen idazlanetan jarriohi da, honek hizkuntzaren soziologia terminoa erabili baitu nagusiki.Baina Fishmanek berak ere hasieratik sinonimo gisa baliatu izan ditumaiz soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia —sinonimiaren leku-kotasun goiztiar bi aipatzearren, ikus 1969ko “The Sociology ofLanguage” (Fishman 1990)—, eta azken aldiko lanetan (1989, 1991,1996, kasu) jadanik, autore gehienekin batera, soziolinguistikaz mintza-tu da, nahiz eta noizean behin bi terminoak erabili.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

25

6. Badaude, hala ere, soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia kontrajarri nahidituztenak ere. Kontrajarpenaren adierazle garbia Humberto Lopez Morales (1993:25-30) dugu. Haren ustez, soziolinguistika hizkuntzalaritzaren alorrekoa da eta hiz-kuntza, hizkuntzaren alde soziala, du objektutzat, hizkuntzaren soziologia, berriz,soziologiaren alorrekoa den eta gaitzat gizartea, gizartearen alde linguistikoa, duenbitartean. Euskal Herrian Maria Jose Azurmendik (1987: 218), adibidez, ontzat emanzuen soziolinguistikaren eta hizkuntzaren soziologiaren arteko bereizketa, nahiz etalehenago (1982: 387) soziolinguistika hitza hobetsia zuen.

Beste aldean hizkuntzalaritza eta soziolinguistika berdintzen dituztenak ditugu:William Labov, Jose Maria Sanchez Carrion eta Louis Jean Calvet, batez ere. Labovenustez egin daitekeen linguistika bakarra hizkuntzaren alde soziala aintzat hartzen duenada eta, ondorioz, ikuspegi horri soziolinguistika baino gehiago huts-hutsean hizkun-tzalaritza deitu beharko litzaiokeela dio: “Si no fuese necesario contrastar este trabajocon el estudio del lenguaje fuera del contexto social, preferiría decir que se trata sim-plemente de lingüística” (Labov 1983: 236).

Antzeko iritzia adierazi zuen SANCHEZ CARRIONEK, ez dagoela hizkuntza hiztu-nengandik bereizita aztertzerik argudiatuz: hizkuntza ez da hiztunik gabe existitzen, ezeta gizakiak hizkuntzarik gabe ere. Horregatik, “sólo la ciencia que toma esta perspec-tiva del lenguaje merecería llamarse «lingüística» o, mejor, «ciencia del lenguaje»”(1985: 332).

Hari beretik tiratu zuen Calvetek ere. Bere ustez egiazko hizkuntzalaritza soziolin-guistika da eta ohiko linguistikak haren adar bat baizik ez luke izan beharko: hizkuntzenbarne funtzionamendua aztertzen duen atala: “la linguistique 1 [ohiko linguistika] n’au-rait alors plus aucune raison d’être, sauf à la considérer comme la partie de la sociolin-guistique qui décrirait le fonctionnement interne des langues” (Calvet 1993a: 124).

Page 17: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntz komunitateaHizkuntz komunitatea terminoa ere bere oinarrizko esanahian erabi-

liko da: hizkuntza7 berean hitz egiten duten lagunen multzoa8.Nafarroako bilakaeran, honenbestez, bi hizkuntz komunitate aurkitzenditugu: euskal eta erdal hizkuntz komunitateak.

Hizkuntz komunitatearen kontzeptuak ere eztabaida franko sortuditu eta ñabardura ugari erantsi zaizkio9 denboran zehar, baina oraindikazalpenik iradokitzaileenak Max Weber-ek 1922. urtean, soziologiarenalorrean, eta Leonard Bloomfield-ek 1933.ean, hizkuntzalaritzarenean,eman zituztenek segitzen dute izaten.

Max Weber-entzat bi ezaugarri ditu hizkuntz komunitateak: gizatalde batek hizkuntza bera edukitzea eta, aldi berean, talde horrekkomunitate bat osatzearen sentimendua izatea:

Tan sólo la aparición de contrastes conscientes con respecto a tercerospuede crear para los partícipes en un mismo idioma una situación homo-génea, un sentimiento de comunidad y formas de socialización —socie-dad— el fundamento consciente de la existencia de los cuales es la comu-nidad lingüística.

(etzana nirea da) (Weber 1993: 34)

Komunitatea, bestalde, gizarte-harreman mota jakin bat da eta esa-nahi tekniko zehatza du Max Weberren pentsaeran: “Llamamos comu-nidad a una relación social cuando y en la medida en que la actitud enla acción social (…) se inspira en el sentimiento subjetivo (afectivo o tra-dicional) de los partícipes de constituir un todo” (ibid.: 33).

Beherago, hizkuntz komunitatea eta botere politikoa ez doazela betilotuta aipatuz, hizkuntz komunitateen adibide batzuk eman zituen: txi-kiak, hungariarra, txekiarra edo greziarra bezalakoak, nahiz handiak,batasunaren aurreko alemana bezalakoak:

Este (…) orgullo por el «poder» político abstracto que posee o al que aspi-ra la comunidad, puede estar más extendido en una «pequeña» (cuantita-tivamente) comunidad, como la comunidad lingüística de los húngaros,checos y griegos que en otra cualitativamente igual, pero mucho más gran-

Sarrera

26

7. Hizkuntza hitzaren konnotazioak (hizkuntza/dialektoa, esate baterako) saihes-tu eta mintzaira mota guztiak besarka ditzakeen termino neutro batez baliatzearrenbarietate hitza erabili ohi da (Fishman 1988b: 47; Trudgill 1992: 77). Lan honetan,ñabardura beharrezkoa den tokietan izan ezik, hizkuntzaz mintzatuko da normalean.

8. Lagunen multzoa diot, gizartearen izaerari buruzko eztabaidetan —gizarteapertsonen batuketa ala pertsonen arteko elkarrekintzaren emaitza ote den— sartugabe.

9. Literatura soziolinguistikoari buruzko ataleko (2.3) bibliografiaz gain, ikusHudson (1981: 35-40).

Page 18: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

de, por ejemplo, en los alemanes de hace siglo y medio, que entonces cons-tituían también una comunidad de lengua (…)

(ibid.: 327)

Hizkuntz komunitatea, beraz, bere izaera berezia duen gizarte-egitu-ra edo harremana da Max Weberrentzat, halako sentimendu edo balorejakin batzuetan oinarritzen da, bere ekintza soziala garatzen du eta beresozializazio edo ugalketa mekanismoak ditu. Bestalde, hizkuntzatik abia-turiko desberdintasunaren kontzientzia inon argi egon baldin badaEuskal Herrian10 izan da: euskaldunak/erdaldunak. Ondorioz, hizkuntzkomunitatearen kontzeptua, Max Weberren adiera soziologikoan, guztizegokia suertatzen da, oro har, euskararen egoera soziala aztertzeko.

Hizkuntzalaritzaren alorrean, aurreneko definizio11 gisa LeonardBloomfieldek 1933. urtean eman zuena aipatzen da:

A group of people who use the same system of speech-signals is a speech-community.

(Bloomfield 1973: 29)

Hizkuntz komunitatea hizkuntz zeinu-sistema bera —hizkuntzabera, azken finean— erabiltzen duen giza-taldea da, alegia. MaxWeberrekin bat datorren definizio honi hainbat ohar eta zehaztapeninteresgarri gehitu zizkion Bloomfieldek hurrengo orrialdeetan. Gureikuspuntutik adierazgarrienetako bat hizkuntz komunitateari berezkoizaera soziala aitortu izana da. Gizaki egiten gaituena lengoaia izanik,gizarte-elkarte motarik garrantzitsuena hizkuntz komunitatea dugu:

A speech-community is a group of people who interact by means of spe-ech (§ 2.5)12. All the so-called higher activities of man —our specifically

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

27

10. Baina ez soilik Euskal Herrian. Hizkuntzan oinarritutako autoidentifikaziobereizgarria gizadiaren joera zaharra da eta ugariak dira bere erakusleak. Ikus, esatebaterako, Fishmanek (1989: 327, 19. oin-oharra) emandako adibideak.

11. Aurreneko definizioa diot, baina hizkuntz komunitatearen terminoaren erabi-lera lehenagotik zetorren eta jadanik Saussure (1980: 272), Sapir (1991: 174) edoMeilleten (Linguistique historique et linguistique générale, 1926: 80. Aipatua inRomaine 1988: 1.464) lanetan, esaterako, agertua zen.

12. Bitxia da Bloomfielden hizkuntz komunitatearen definizioarekin gertatu dena.Berarentzat jatorrizko definizioa 29. orrialdean emandakoa zen eta beste hau, 42.orrialdekoa, bestearen parafrasia besterik ez zen, bertara bidaltzen duen ikurrak —“(§2.5)”— erakusten duenez. 29. orrialdekoa zehatza eta ulergarria den bitartean, 42.orrialdekoa, ordea, nahasi samarra da eta gaizki-ulertuetara eraman gaitzake. Adibidez,R.A. Hudsonen ustez, Bloomfielden definizioak “deja abierta la posibilidad de quealgunos se interrelacionen por medio de una lengua y otros por medio de otra”(Hudson 1981: 36). Baina oker dago. Arazoa da Hudsonek 42. orrialdeko azalpenajaso duela, eta ez jatorrizko definizioa.

Page 19: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

human activities— spring from the close adjustment among individualswhich we call society, and this adjustment, in turn, is based upon langua-ge; the speech-community, therefore, is the most important kind of social group.

(etzana nirea da) (ibid.: 42)

Giza taldeak irizpide desberdinen arabera era daitezke, noski, bainaez dira eskuarki hizkuntz komunitateekin bat etortzen:

Other phases of social cohesion, such as economic, political, or culturalgroupings, bear some relation to the grouping by speech-communities, butdo not usually coincide with it (…)

(ibid.: 42)

Bata bestearekin alderatuta, hizkuntz komunitateen neurriak osodesberdinak izan daitezke eta hor ehunka milioi hiztun dituzten hiz-kuntz komunitate txinatar edo ingelesa, alde batetik, eta ehunen gutxibatzuk besterik ez dituzten herri indiarrak, bestetik, muturreko adibi-detzat hartuta, sartzen dira (ibid.: 43), Max Weberrek ere esan zuenez.

Ez da aski hizkuntza bera edukitzea komun. Hizkuntza ezezik, berauerabiltzeko arauak13 ere partekatu behar dira: “Obviously, the value oflanguage depends upon people’s using it in the same way” (ibid.: 29).

Hizkuntz komunitatearen barnean mintzamolde desberdinak izatendira, geografikoak eta sozialak batez ere (ibid.: 47 eta 52), eta, haienondorioz, zail izan daiteke batzuetan, lagunak banan-banan hartuta,zein den hizkuntz komunitateko partaide eta zein ez esaten: “The diffi-culty or impossibility of determining in each case exactly what peoplebelong to the same speech-community, is not accidental, but arises fromthe very nature of speech-communities” (ibid.: 45).

Bigarren hizkuntza ikasi duen bat, zehaztu beharko litzatekeen nahi-kotasun maila erdietsiz gero, hizkuntza horren hizkuntz komunitatekopartaidetzat jo zuen Bloomfieldek (ibid.: 45).

Bloomfielden oharrekin luzatu baldin banaiz, 1933az geroztik hizkuntzkomunitatearen gaiaz jardun duten autore gehienen ñabardurak Bloomfieldekberak adierazitakoen inguruan egin direla esango nukeelako da.

Ralph Fasoldek oharpen interesgarri bat egin zuen 1990. urtean:jendeak, dakizkiten hizkuntzen arabera, hizkuntz komunitate bat baino

Sarrera

28

Hudson, bestalde, ez da hizkuntz komunitatearen definiziotzat bigarren esaldi hauhartu duen bakarra eta, gainera, gaiaz aritu diren autore frankok, Bloomfieldengana jogabe, Hudsonen iturritik edan dutenez, gaizki-ulertua eta handik sortutako arazoaknonahi aurkitzen ditugu.

13. Arauak egun era bikoitzean ulertzen dira: Chomskyren hizkuntz gaitasunagehi Dell Hymesen komunikazio gaitasuna (“communicative competence”) (Giglioli1990: 15).

Page 20: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

gehiagokoak izan daitezke aldi berean, eta dira, normalki: “People canbe, and normally are, members of several speech communities at thesame time” (Fasold 1993: 42).

Peter Trudgillek, John Gumperz eta Dell Hymes-en ildotik, hizkuntzerrepertorio-aren eta komunikazio gaitasuna-ren ideiak bildu zituen:

A community of speakers who share the same verbal repertoire, and whoalso share the same norms for linguistic behaviour (…)

(Trudgill 1992: 69)

Zehaztasunak zehaztasun, berriro hizkuntz komunitatearen ikuspegizabalera itzuli da azkenaldian:

The terms «speech community» and «linguistic community» are widelyused by linguists and other social scientists to identify communities on thebasis of their languages (e.g. Swahili speech community, English speechcommunity, linguistic communities of India). (…) speech community, likeanother often-used term, «dialect», cannot be defined rigorously. True, allusers of a language seem to know what speech community (or communi-ties) they belong to, or not belong to.

(Braj B. Kachru 1994: 4.176)

Definizio guztiek hizkuntzatik abiatzen den komunitate mota batennabarmentzea dute komun, ikusi dugunez, eta nik neuk ere bide horre-tatik joko dut, Pierre Bourdieu soziologoak (1985: 19), bestalde, eginduen bezala. Badaude, ordea, azentua komunitatearen esanahi soziolo-giko zabalean ipini eta irizpide linguistikoari hertsiegitzat jo dutenak.Ikus, besteak beste, Benjamin Tejerina soziologoa (1992: 60-5) eta LouisJean Calvet hizkuntzalaria (1993a: 86-91).

Ondorioz, hizkuntzalaritzaren eta soziologiaren tradizio teorikoetanuztartzen den eta Nafarroako egoerarako egokia den hizkuntz komuni-tatearen adiera sinple eta zabala erabiliko dut: hizkuntza berean hitz egi-ten duten lagunen multzoa. Bestalde, Max Weberrek eta Bloomfieldekerakutsi bezala, hizkuntz komunitatea berezko izaera soziala duen enti-tatea dugu. Azkeneko ideia hau, hizkuntz komunitatea berezko gizarte-instituzioa dela dioena14, alegia, bereziki emankorra gertatu zait azterke-ta osoan zehar eta hurrengo atalean gehiago garatuko da.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

29

14. Hizkuntz komunitateari gizarte-entitatearen izaera aitortu dioten beste bi JoseMaria Sanchez Carrion, hizkuntz komunitatea bere sistemaren erdigunean jarriz (ikusgure 2.3.1.3 eta 2.3.2.3 atalak), eta Lluis Aracil izan dira. Azken honek dioenez, hiz-kuntz komunitateak “son poblaciones (en el sentido literal) y sistemas sociales” (Aracil1986: 448). Halaber, “tienen su propia cohesión global y se mantienen y renuevan gra-cias a mecanismos de reproducción social” (ibid.: 448).

Page 21: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1.2 Lanaren ezaugarri orokorrak

Euskara, eta, oro har, euskal kultura, Nafarroa izeneko gizartearen biosagaietako bat izanik, bere bilakaera azaltzeak berebiziko garrantzia duNafarroako historiarentzat. Euskararen historiatik nabarmenena ez da bereatzerakada —oso garrantzitsua bada ere—, bere biziraupena eta mundumodernoko erronkei erantzuteko izan duen ahalmena baizik. Ikergaitzatzentzua duen eta arazo horiek ulertzen laguntzen digun osotasun bat hartudut: Nafarroako euskararen historia barne batasuna duen aldi luze batean(1863-1936). Hautapen honek, aberastasunarekin eta onurekin batera,begi-bistako zailtasunak ere ekartzen ditu berarekin. Herri, lagun, erakun-de eta mota askotako gertakari, pentsamolde eta ekimenak, sarritan eurenarteko ageriko loturarik gabeak, bildu eta aztertu behar izan ditut eta erron-ka kaos —“el caos es una distribución bruta de elementos” (Ibañez 1992:27, 10. oin-oharra)— horretako elementuei zentzua ematen dieten harinagusiak aurkitu eta aurkezpena hari horien inguruan antolatzea izan da.Gaiaren konplexutasunari sakontasunez eta alderdi anitzeko azterketa egi-nez erantzun nahi izan diot, bide berriak jorratzen saiatuz eta, aldi berean,jarrera horrek ekar liezazkidakeen arrisku intelektualak onartuz.

Lan zientifiko bati aurreko lanen azterketatik abiatzea, gauzak azal-tzeko gaitasuna, sinpletasuna eta konplexutasuna uztartzea, errealitatea-rekiko egokitasuna eta eztabaida kritikoak jasateko ahalmena eskatzenzaio. Espero dut nireak ere baldintza horiek bete izana.

Euskal taldea beste kulturekiko harremanetan egon da antzinatikNafarroako eremuan bertan eta bere bilakabidearen ezaugarri iraunkorragizarteko botere politiko, erlijioso eta kulturaletik bazterturik gelditu —edoutzi— izana da, Iruñeko erresumaren iturburuan baskoiak egon arren.Nafarroak historikoki ezagutu dituen kulturak (euskalduna, zeltiberiarra,erromatarra, erromantzea —nafar erromantzatuak, frankoak…—, musul-mana, judutarra…), behin musulmanak eta juduak zokoratu eta gero, AroBerriaren hasieran bitan gelditu ziren: euskal kulturako giza taldea eta ordu-ko jadanik gaztelaniaz mintzatzen zen kultura erromantzekoa. Nafarroakoeuskararen bilakaera sozialaren azterketa, beraz, bi kultura hauen arteko uki-penaren testuinguruan kokatuko dugu. Baldintza hauetan, lanaren eginki-zunak soziolinguistika historikorako irizpideak zehaztu, ikuspuntua finkatu,Nafarroako bilakaera garaiko gertakariekin harremanetan jarri, euskararenbizitza —iraupena nahiz atzerakada— azaldu, euskarak eman dituen frui-tuak ezagutu eta, funtsean, hizkuntz eta kultur aniztasunaren aurreanNafarroako euskal zein erdal komunitateek erakutsi dituzten jarrera eta por-taerak ulertzea dira.

1.2.1 Lanaren arazo intelektualaZientzien filosofian paradigma edo ikerkuntza-programa, zientzia

“normala” eta paradigma aldaketa bezalako kontzeptuak erabiltzen dira,

Sarrera

30

Page 22: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

besteak beste (ikus, adibidez, Popper 1992 edo Kuhn 1995).Paradigmak, gutxi gorabehera, onarpen orokorreko teoriak, arazoak etairtenbide-ereduak dira. Zientzia “normala” egitea paradigma horietanmugitzea da. Zientzia normalaren ezaugarri bat ikertzaileen gogoa bereprogramako arazoetara mugatu eta bertan agertzen ez diren arazoakikustezin bihurtzea da, Thomas Kuhnek (ibid.: 53) esan duenez: “a losfenómenos que no encajarían dentro de los límites mencionados fre-cuentemente ni siquiera se los ve”.

Euskararen eta herri hizkuntzen historiografian ere ikerkuntza-progra-ma edo paradigma moduko bat egon da indarrean hamarkada askotanzehar (ikus 2. kapitulua). Programa hau atzerakadaren ideiaren inguruaneratu zen eta ikerketa gehienak arazo hori azaltzera bideratu ditu orainarte. Gure artean finkatu zuena Arturo Campion izan zen. Egiazko arazo-ei erantzuten zien programa horrek sortu zenean, eta horregatik ulertzenda izan duen arrakasta. Programa edo paradigma horri euskararen edoherri hizkuntzen “heriotzaren ikerkuntza-programa” deitzen diot.

Nire lanera etorrita, Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoaegin gabe zegoen, nahiz eta ekarpen baliotsu ugari izan (ikus 2.1 atala:historiografiaren azterketa), eta hori, berez, erronka bat zen. Baina urru-tirago joan nahi nuen. Lanak plazara dakarren arazo intelektual nagusiaikuspuntua finkatzea da: ohiko moldeak gainditu eta euskararen historiaeuskaratik bertatik egitea, bilakabidearen subjektu edo protagonistatzateuskaldunak —euskal hizkuntz komunitatea— hartuz. Horrela esandabegi-bistakoa eman lezakeen ideia hau, hizkuntza baten historiaren sub-jektua bere hiztunak direla, alegia, ez da euskararen historiografian iabatere erabilia izan eta, ikusiko dugunez, sakontasun handiko ikerbide-ak irekitzen ditu. Hortik, halaber, herri hizkuntzen bilakabide histori-koaren azterketarako ondorio orokorragoak ere atera daitezke.

Historia idazterakoan fokalizazio bat egiten dugu: “¿Historia de quéo de quién? ¿Cuál es el sujeto histórico fundamental?” galdetu duSanchez Carrionek (1992: 109). Era berean, historiagileak darabilenikuspegiaren arabera, egiten duen fokalizazioaren arabera, alegia, anitzdira subjektu historiko posibleak (Ferro 1990: 468): estatua, egiturapolitikoak, ekonomia, gizarte-klaseak, eliteak15, mugimendu abertzale-ak, talde baztertuak, eta abar. Hizkuntzaren gizarte-historia, Mitxelenak1964. urtean jadanik esan zuenez, “no es otra que la del pueblo al cualha servido de vehículo principal o único de comunicación, y la del terri-torio donde ha estado en uso” (Mitxelena 1988c: 23)16. Mitxelenari

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

31

15. Elitearen kontzeptua bere esanahi soziologiko teknikoan erabiltzen da: “la élitecomprende a las personas y a los grupos que, dado el poder que detentan o la influen-cia que ejercen, contribuyen a la acción histórica de una colectividad, ya sea por lasdecisiones que toman, ya por las ideas, los sentimientos o las emociones que expresano simbolizan” (Rocher 1990: 521-2).

16. Era berean: Mitxelena (1985: 179).

Page 23: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

jarraikiz, Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa Nafarroakoeuskaldunena —eta Nafarroako euskal eremuarena— izango litzateke.Historia gizakiek egiten dute, ez da berez eta inork eragin gabe gertatzenden zerbait, eta euskararen historia euskaldunek egin dute, egokitu zaiz-kien egoerei erantzunez, jakina. Erakutsi nahi dena, horrenbestez, eus-kal hizkuntz komunitatearen bilakabidea da, berez eta erdal hizkuntzkomunitatearekiko harremanetan17.

Alderantziz esanda, euskararen historia ez da estatuen, NafarroakoDiputazioaren, Elizaren edota irakaskuntza sistemaren euskararekikoekintza edo ideien historia, ez nafar gizarteak osotara —erdaldunak etaeuskaldunak bereizi gabe— euskararekiko erakutsi dituzten jarrera etaportaeren historia, ez eta elite euskaldunen edo mugimendu euskaltzale-en historia ere, nahiz eta aipatutako guztiak aztertu beharreko gaiak izan,lan honetan egin dudan bezala. Horietan gelditzea, euskararen eta bestehainbat hizkuntzaren historiografian normalean egin den bezala, RuizOlabuenagak ohartarazi zigun murriztapenaren akatsean erortzea litzate-ke: “la reproducción de una etnia no implica necesariamente ni puedequedar subsumida por la reproducción de sus movimientos étnicos. Estaes más amplia en su contenido y más larga en el tiempo” (1989: 133).

Oro har, ez klabe politikoek ez klabe sozial orokorrek ez digute eus-kararen, hizkuntzaren historiaren gakoa argitzen. Muina erakusten digu-na klabe linguistikoa da: hizkuntz komunitateen terminoetan egindakoarterketa.

Herri hizkuntzei buruzko lan gehienak hainbat postulatu inplizitota-tik abiatzen dira, adierazten eta eztabaidatzen ez diren arren, onartutzathartzen direnak, 2. kapituluan ikusiko dugunez. Hona hemen postula-tu nagusiak, neure modura laburbilduta:

-Herri hizkuntzen heriotza, edo heriotza-bidea. Herri hizkuntzakikertzea hizkuntz ordezkapena ikertzearen sinonimo bezala ulertzen da ia-ia. Adibide bat: 1980-90eko hamarkadetan aipatuenetako bat, merezi-mendu osoz, bestalde, lan bikaina baita, Susan Gal-ek (1978 eta 1979)Austriako Oberwart herrialdean egindako ikerketa dugu —Oberwartekoahungarieraz mintzatzen den gutxiengoa da—. Izenburua guztiz adierazga-rria da: Language Shift. Social Determinants of Linguistic Change inBilingual Austria. Eta oraindik adierazgarriagoa bertako hizkuntzaren irau-penaz dioena: “These exceptions constitute the maintenance of the olderno-switch pattern” (1979: 165), non bertako hizkuntzak bizirik segitzeari“ez-aldaketa”, eredu zaharra eta salbuespena izatea irizten zaion18 funtsean.

Sarrera

32

17. Azterketan bi hizkuntz komunitateak bereizi izanak, guztiz logikoa izateazgain, babesa du, besteak beste, Uriel Weinreich klasikoaren gogoetetan: “El uso carac-terístico de las lenguas en las diversas funciones debería ser descrito preferentementecon respecto a cada grupo de lengua materna y no simplemente con respecto a lacomunidad (…) en general” (Weinreich 1974: 189).

18. Herri hizkuntzen heriotzarekiko liluraren azkenaldiko adibidea Bat aldizkaria-

Page 24: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

-Herri hizkuntzak iraganarekin eta baserritar munduarekin lotzea,hizkuntza nagusiak industri gizartearekin eta modernitatearekin lotzendiren bitartean. Hortik dator modernitateak ezinbestean herri hizkun-tzen desagerpena dakarrela egi objektiboa balitz bezala sinestea.

-Herri hizkuntzetako hiztunek ez omen dute euren buruaren, eurenhizkuntzaren kontzientzia izaten, itsasoko arrainek uraren kontzientziaez duten era berean, erdeinu doinua darion konparaketa eginez.Hizkuntza horretan mintzatzen badira, beti horrela izan delako da,inertziagatik —inertzia, inerte…—, isolaturik biziz beste aukeren berrijakin ez dutelako, betiko hizkuntzan begetatu egiten direlako.

-Oro har, herri hizkuntzen hiztunak objektu pasibo eta galtzaileakdira, ez dira beren historiaren subjektuak.

Ikuspuntua euskal hizkuntz komunitatean finkatu izanak, berriz,metodologi erronka garbia suposatzeaz gain (1.2.5 atala), diskurtsoinplizito hori kolokan jarri edota gezurtatzera garamatza, eta garrantziahandiko hiru ondorio ditu, besteak beste:

-Euskararen bizitza, bere biziraupen historikoa, ikergai bihurtzea,orain arte egin ez dena. Bide honetatik, inertzia edo isolamenduarengisako sasiazalpenak baztertu —“dejemos el cliché del «perpetuo aisla-miento» (…). Para repetir lugares comunes no vale la pena de estudiar”,eskatu du Caro Barojak (1980: 8)19 — eta euskal hizkuntz komunitate-aren egitura, baloreak, portaera linguistikoen sistema eta ugalketa beza-lako gaiak ikertzeari ekiten diogu (ikus 1.2.4-5 atalak).

-“Euskararen heriotzaren” topos edo diskurtsoa gainditzea. Diskurtsohonekin, errealitatea desitxuratzeaz gain —euskara bizirik dago—, eus-karari eta euskaldunei protagonismoa kendu eta, goian esan bezala,objektu pasiboa direlako mezu izkutua ematen da aditzera zeharbidez.Nire asmoa, beraz, euskararen historia atzerritarren zapalkuntzaren, ber-takoen utzikeria edo saldukeriaren, euskaltzaleen ahaleginen eta baldin-tza sozio-politiko “objektiboen” muturren artean kokatzen duen, maizbiktimismo kutsua duen eta azentua atzerakadan ipintzen duen progra-ma gainditu eta molde berrietan abiatzea da.

-Nafarroan bi hizkuntz komunitateren arteko ukipena gertatu delaulertzea: euskalduna eta erdalduna. Bi komunitateek guztiz portaera

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

33

ren 19. zenbakiko “Hizkuntz heriotza” izeneko dossierra dugu, Elordui (1996) etaJunyent (1996) artikuluez osatua. Halaber, Dressler (1996).

19. Hauxe da Caro Barojaren pasarte osoa:

Dejemos el cliché del «perpetuo aislamiento», que explica fácil pero engañosamente laconservación de una lengua, que, sin duda, es lo más peculiar del vasco. Porque enla Europa occidental tal aislamiento es y ha sido físicamente imposible y el paísvasco está en una de las más complicadas encrucijadas del continente. Para repetirlugares comunes no vale la pena de estudiar.

(etzana nirea da) (Caro Baroja 1980: 8)

Page 25: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

desberdinak izan dituzte elkarrekiko —zeharo desberdinak izan dira eus-kaldunen erdaldunekiko jokamoldeak eta erdaldunen euskaldunekiko-ak— eta ikerketaren zeregina, biak ezagutu eta bereizi ondoren, bakoi-tzaren sustraiak bilatu eta ulertzea da, bi kulturen arteko konparaketaeginez.

Bi hitzetan esanda, ikergai berri bat proposatzen da: euskararen bizi-tzaren sustrai historikoak, eta horrekin batera, orain arte kasik jorratu ezdiren iker-bideak ere iradokitzen dira: euskal hizkuntz komunitatea,bere portaera-arauak, bere egitura, bere baloreak eta bere mundu sinbo-likoa. Bestalde, esan beharrik ez dago, euskararen jarraipena aztertzeakatzerakadaren arrazoiak ere ulertzera eramaten gaitu.

1.2.2 Epea: 1863-1936

Abiapuntutzat ongi deskribaturiko aldi bat hartu dut: Bonaparteprintzearen garaia. 1863. urtea Bonaparteren Carte des sept provinces bas-ques mapak daraman argitaratze urtea20 da eta, funtsean, data honenbidez Bonapartek 1856-1869 bitartean Euskal Herrira egin zituen bostbidaien ondorioz euskarari buruz eskaini zizkigun albiste eta azalpenakadierazi nahi izan ditut.

Amaiera urtea 1936koa da. Espainiako Gerra Zibilak euskal kultu-raren bilakaeran eta, noski, Nafarroako euskararen historian, eraginzuen etena ez da azaldu beharrik. Berarekin aro oso bat bukatu zen eta,hitzetan gehiago luzatu gabe, guztiz justifikaturik dago ikerketa urtehorretan mugatzea.

Azpiperiodifikazioa eginez gero, bi aldi bereiziko nituzke: 1863-1876 eta 1876-1936. 1876ra arte XIX. mende hasieratik zetozen gizar-te-joerak —gizarte tradizionalaren pitzadura, modernotasunaren gara-pena, Espainiako Estatuaren sendotzea, euskararen atzerakada azkarraNafarroako Erdialdean eta biziraupena Mendialdean, kontzientzia eus-kaltzalerik eza…— dira nagusi. 1876tik aurrera, aldiz, joera horiei bestebat erantsi behar zaie: bigarren Gerra Karlistaren ondorioak ikusita, eus-kararen egoera larriak akuilatuta eta Europako hainbat herri hizkuntza-ren aldarrikapenak gogoan edukita, euskara eta euskal nazioa piztunahian, eta Nafarroako “Asociación Euskara” aitzindari izanik, HegoEuskal Herriko lau probintzietan hazi zen mugimendu euskaltzalea.

Sarrera

34

20. Mapak 1863 badio ere, bere benetako argitalpen data asko eztabaidatu duteikertzaileek aipaturikoa zalantzan jarriz. Julien Vinsonek 1869an argitaratu zela esanzuen (1983, I: 321). Georges Lacombek, berriz, 1871ren amaiera edo 1872aren hasie-ra aipatu zituen (1924: planche 7) eta Pedro Yrizarrek (1981: 105, 26. oin-oharra)nahiz Koldo Zuazok (1988: 92, 23. oin-oharra), adibidez, ontzat jo dute Lacomberenproposamena.

Page 26: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Ezarritako periodifikazioa testuinguru orokorrago batean kokatubehar da. Kulturen historia egiterakoan bi ikuspegi21 desberdin erabildaitezke Bertrand Badieren (1992: 344-5) ustez: iraupenaren kontzep-zio bakarra duen eta denei ezartzen zaien ikuspegi eurozentriko edomendebaldarra, bata, eta kulturen aniztasuna aintzat hartu eta bakoitza-ri bere izaera berezia aitortzen dion ikuspegia, bestea. Horren arabera,Mendebaldez kanpoko kulturak egoera bikoitzean aurkitzen dira egun:“marcadas por la superposición de dos historias y, además, de dos cons-trucciones del tiempo: la suya y la del mundo occidental” (ibid.: 344).Sanchez Carrionek ere arazo berari heldu dio. Kulturen historian bi arobereizi behar direla dio, bakoitzak bere erritmoari eutsi dion aroa, aroasinkronikoa, eta, Mendebaldeko kultura nagusituz eta gainerakoei bereparametroak ezarriz joan ahala, hedatu den aro sinkronizatzailea(Sanchez Carrion 1992: 131). Adibide garbia Amerikako indioena da:han aldi asinkronikoa zurien etorrera baino lehenagokoa eta sinkronikoazurien ondokoa izango lirateke.

Gure kasuan, egin nahi dudan paralelismoa ulertzeko, kultura bateuskal kultura litzateke eta bestea, eurozentrismoaren parametroetanoinarritutakoa, erdal kultura. Euskal Herriko aldi asinkronikoa, hau da,besteen gurpilean irentsia izan gabe berezko bilakaera eraman zuenekoa,oso ezezaguna zaigu, Antzin Arotik harremanetan egon da-eta kulturaindoeuroparrekin. Geroztik Mendebaldeko kultura nagusiekiko aldi sin-kronikoan bizi izan dela esan daiteke, nahiz eta euskararen historia azal-tzerakoan esanguratsuak diren gorabehera handiak —Erromatar inpe-rioa hondatu zenekoa, esate baterako— izan. Sinkronia/asinkronia iriz-pideen arabera, mailaketa bat egin daiteke erdal kulturaren esku hartze-ari dagokionez: XIX. mendera arteko gizartea, alde batetik, eta, bestetik,industri gizartea, zeinak beste kulturak asimilatzeko joera areagotu eginbaitzuen. Ikerketaren urteak (1863-1936), beraz, Nafarroako euskaldu-nen gaineko sinkronizazioa edo eragin berdintzailea gehitu zen aldiankokatzen dira.

1.2.3 Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala

“Nafarroako hizkuntz eta kultur tradizioa” atalean (3.5) azaltzendenez, Nafarroa gizarte eta egitura politiko konplexua da, bi komuni-tate biltzen ditu bere baitan, euskalduna eta erdalduna, eta bertan taldeerdaldunak bere pisua du antzinatik. Are gehiago, Nafarroako erakun-deak eta gizarte-dinamika orokorrak komunitate erdaldunaren ingu-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

35

21. Historiagileek darabiltzaten ikuspegiez ikus, esaterako, Marc Ferro (1990)liburu argigarria.

Page 27: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ruan eta bere zerbitzura antolatuak izan dira mendeetan zehar22. Ideiaedo hipotesi honi “Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala” deitzendiot. Euskararen gutxitzearen sustraiak Nafarroan bertan daude gehien-bat, bertako kultura erdaldunaren ezaugarri eta portaeretan, etaEspainiatik etorritako korronteek, alde horretatik, bat egin duteNafarroan sortutakoekin. Aralargo San Migel santutegiko 1076ko kro-nikagilearentzat euskaldunak —“rrusticis”— eta “gu” —“Nos”, latinezedota erromantzez mintzatzen zirenak— talde desberdinak baldin bazi-ren (Lacarra 1957: 24), euskararen bazterketaren oinarri ideologiko etasozialak neurri handi batean ezarrita zeudela esan daiteke, Erdi Arokohizkuntz egoera zehatz-mehatz ezagutzea zaila bada ere.

Erdal taldearen kasuan egokitasun osoa egon da hizkuntz komunita-tearen, gizarte-erakundeen eta hauek hedatzen zuten hizkuntzaren arte-an, baina egokitasuna erabateko desoreka bihurtzen da euskal taldearenkasuan: Nafarroako euskal hizkuntz komunitateari ez zaio bere gaineaneta bere hizkuntzan eratutako egituraketa politiko edo sozialik egokitu.Irudietan azalduta, hau dugu:

Sarrera

36

22. Hizkuntz komunitatea eta komunitate politikoa bat etorri ez eta egitura poli-tiko berean hizkuntz komunitate bat beste baten mende dagoen egoerei buruz luzemintzatu da hizkuntzalaritzan. Ikus, klasiko bat besterik ez aipatzearren, Bloomfieldekgaiaz egin oharrak (1973: 42-3).

hizkuntza

gizarte erakundeak

hizkuntz komunitatea

1. irudia. Egoera orekatua: hizkuntz komunitatearen, gizarte-erakundeen eta hiz-kuntzaren arteko adostasuna

Page 28: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1. irudiak egoera orekatua islatzen du. Bertan hizkuntz komunitatea,gizarte-egiturak eta hauek garatzen duten hizkuntza adostasuneandaude. Bi muturreko geziek elkarrekintza adierazten dute.

2. irudian Nafarroako egoera erakusten da. Gizartean, piramidearenbehealdean, bi hizkuntz komunitateak daude, euskalduna eta erdalduna,baina erdialdean, gizarte-egiturak eta agintzen duten taldeak erakustendituen partean, eta goialdean, erakundeek lantzen duten hizkuntzarene-an, soilik erdaldunak eta gaztelania agertzen dira. Euskal hizkuntzkomunitateak, berriz, ez du Nafarroa mailako euskal erakunderik era-tzerik izan, ez eta euskara piramidearen goialdean jartzerik ere. Erdarazosaturiko sarea egiazkoa denez, gezi “beteez” adierazi dut; eta euskarazosaturiko balizko sarea gauzatu gabeko posibilitate hutsa denez, gezi“hutsez” marraztuta agertzen da. Euskal hizkuntz komunitateakNafarroako erakundeen eta gaztelaniaren eragina jasaten du, bainaberak, ordea, ez du ia haiengan eragiterik, mutur bakarreko geziek era-kusten dutenez.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

37

gaztelania

Nafarroakoerakundeak

erdal hizkuntzkomunitatea

euskal hizkuntzkomunitatea

Nafarroa mailakoeuskal erakunderik ez

Ø

2. irudia. Nafarroako hizkuntz eta gizarte-egituraketa desorekatua

Page 29: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1.2.4 Hizkuntz komunitatearen azterketaEsan bezala, ikerketaren oinarrizko unitatea hizkuntz komunitatea da

eta berari dagokio euskararen historiaren subjektu edo aktorearen rola.Hizkuntz komunitatea gizarte-errealitate edo unitate bat da —“a socialunit”, Fasold (1992: 44) hizkuntzalariaren hitzetan— eta, MaxWeberren eskutik, bere izaera duen gizarte-egitura dela, kohesioa senti-mendu edo balore jakin batzuetan aurkitzen duela, bere ekintza sozialagaratzen duela eta bere ugalketa mekanismoak dituela ikusi dugu, azter-bide soziologikoko oinarrizko ideiak bildurik. Ideia horiek abiapuntuhartuta, eta soziolinguista nagusien ekarpenak eta soziologia alorrekohainbat kontzeptu uztartuz, hizkuntz komunitatearen azterketarakoeredu bat osatu dut. Bertan, hizkuntz komunitatearen bilakaera berekonplexutasunean azaltzean gogoan izango diren mailak jasotzen dira,eta, halaber, hizkuntz komunitatean eragina duten faktoreak ere ereduhonen arabera aztertu ahal izango dira.

Ereduaren azalpenaGizarte-errealitateak elkarri uztarturik dauden bi atal edo azpisistema

ditu: sistema soziala eta kultur sistema. Sistema soziala praktikan gauza-turiko gizarte edo antolakuntza da: “individuos humanos reales que for-man colectividades concretas compuestas por miembros determinados”(Talcott Parsons 1961. In Parsons et al. Theories of Society, I, 34. New

Sarrera

38

Hizkuntz komunitatearen azterketarako eredua

1. maila: aparatu sinbolikoa, baloreak…2. maila: hizkuntz komunitatearen egitura: rol edo talde sozio-

linguistikoak3. maila: hizkuntz portaeraren sistema (hizkuntz komunitatea-

ren gizarte-ekintza)-hizkuntzaren ezagutza, edo hizkuntz gaitasuna-hizkuntzarekiko jarrerak-hizkuntzaren hautaketa-hizkuntzaren erabilera-hizkuntzaren egoera aldatzeko ekintzak (aldeko zein kontrako

mugimenduak, azterketa zientifikoak…)4. maila: komunitatearen ugalketa

Page 30: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

York: The Free Press of Glencoe. Aipatua in Rocher 1990, 371)23; hauda, goiko gizarte-egitura, gutxi gorabehera.

Gizartearen kultur sistema, aldiz, gizarte horren balore, ezagutza etaideologien multzoa da, hots, gizarteari eta bere ekintzei oinarria ematendien aparatu sinbolikoa: “El sistema cultural abarca los valores, los cono-cimientos, las ideologías; es decir, en líneas generales, el conjunto delaparato simbólico en que se inspira toda acción social” (Rocher 1990:371). Biak lotuta daude eta gizarte bat ezin da kultur edo sinbolo apa-raturik gabe bizi: “Un sistema social no puede existir sin un sistema cul-tural que le proporcione los elementos simbólicos esenciales” (ibid.:371). Aparatu sinbolikoan garrantzi berezia dute baloreek —“[valor es]una manera de ser o de obrar que una persona o una colectividad juz-gan ideal y que hace deseables o estimables a los seres o a las conductasa los que se atribuye dicho valor” (ibid.: 70)—, eta zeregin hirukoitzabetetzen dute: gizartearen arau edo ereduei koherentzia ematea; pertso-nen batasun psikikoa bermatzea, bere buruaren eta munduaren pertzep-zioaren elkarlotuz; eta gizarte-integrazio edo adostasunari oinarria ema-tea (ibid.: 84-5).

Kultur sistema, aparatu sinbolikoa, gizartearen gune sinboliko deitu-rikoan (ikus Sanchez Carrion, 2.3.2.3 atalean) gauzatzen da, EdwardShilsek azaldu duenez:

La sociedad tiene un centro. Existe una zona central en la estructura de lasociedad. (…). La cualidad de miembro de la sociedad (…) está constitui-da por la relación con esta zona central. (…) la zona central, como tal, noes un fenómeno localizado espacialmente. (…). El centro o zona central esun fenómeno del reino de los valores y las creencias. Es el centro del ordende símbolos, de valores y creencias, que gobiernan la sociedad. (…). El cen-tro es también un fenómeno del reino de la acción. Es una estructura deactividades, de papeles y de personas, dentro de la red de las instituciones.Es en estos papeles donde los valores y creencias que son centrales estánencarnados y presentes.

(Edward A. Shils 1961. Center and Periphery. In The Logic ofPersonal Knowledge. Essays Presented to Michael Polanyi, 117-31.

Londres. Aipatua in Tejerina 1992: 38)

Gizartearen egituratzailea eta balore eta sinboloen itxuratzailea denheinean, berebiziko garrantzia du erdigune sinbolikoak. Talde mendera-tu edo desegituratuen kasuan, aldiz, bere erdigunerik ezean erdigunea

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

39

23. Bibliografian bakarrik esku artean erabili ditudan lanak ematen ditut. Badira,ordea, bigarren eskutik jasotako aipu edo erreferentziak, Talcott Parsons-en hau adibi-dez, eta orduan hemen bezala egingo dut: jatorrizko autore eta lana, iturriarekin bate-ra, testuan bertan eskaini, bibliografi zerrendan gehitu gabe.

Page 31: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kanpoan, beste talderen batean bilatzen dutela gertatzen da, Lluis V.Aracilek adierazi duenez: “un grup marginal, subordinat a l’ordre esta-blert, pateix una singular paradoxa topològica: té el centre fora d’ellmateix” (1982. Papers de sociolingüística, 149. Bartzelona: La Magrana.Aipatua in Mollà eta Viana 1991, III, 31). Gertakari mota hau alterzen-trismo izenez ere aipatu ohi da gizarte-psikologian (Morales eta Paez1996: 16).

Hizkuntz komunitateak, beraz, aipaturiko bi osagaiak dituela esandaiteke: gizarte-egitura eta aparatu sinboliko edo kulturala, bere gune sin-bolikoarekin. Hortaz, gizarte-erakunde guztiek bezala (Rocher 1992:372-5), izaera egituratua du hizkuntz komunitateak, hots, egitura bat daedo, beste hitzetan esanda, gizarte-sistemaren postulatuak dioenez, siste-ma baten ezaugarriak ditu (ibid.: 66-7 eta 322). Era berean, bere jar-duera edo gizarte-ekintza garatzen du, eta jarduera hori ere sistema egi-turatu bezala azter daiteke (ibid.: 66):

La acción social es toda manera de pensar, de sentir y de obrar cuya orienta-ción es estructurada de acuerdo con unos modelos que son colectivos, es decir,que son compartidos por los miembros de una colectividad de personas.

(etzana nirea da) (Rocher 1992: 42)

Euskararen kasuan, euskal hizkuntz komunitateak halako gizarte-ekintza —pentsamenduak, sentipenak gehi eginak— garatu zuen berekideek komun zituzten ereduei jarraikiz: hizkuntz portaeraren sistema deitududana. Euskal hizkuntz komunitatearen ekintza sozialaren sistema ez dabeti, jakina, toki guztietan bera eta bakarra izan eta gure zeregina aldekomunekin batera azpiereduen berezitasunak argitzea izango da, gogoanizanik, alabaina, sistema edo ereduaren azalpen-ahalmenak mugak dituelaeta gertakari anitz haren koherentzia orokorretik kanpo geldi daitezkeela.

Hala ere, begi-bistakoa den eta eredu soziologikoen eraikuntzarakooinarrizkoa den goiko baieztapena, hau da, aztertutako errealitateak sis-tema baten ezaugarriak dituela, gehienetan ahaztuta gelditu da euskara-ren bilakaera aztertzean, erdal komunitateari izaera egituratua aitortzenzaion bitartean. Ahazte horren adierazpenik gardenena, nire ustez, eus-karak inertziaz iraun duela dioen teoria da. Bertan ez dute tokirik ez hiz-tunek, ez hizkuntz komunitateak, ez eta bien ezaugarriek ere.

Edgar Morinek azaldu duenez, sistema edo egituren iraupena —etahizkuntz komunitatea egitura bat da— antolaketa lan aktiboen emaitzada, ez inertziarena24:

Sarrera

40

24. Halaber, Jesus Ibañezen hitzetan, edozein formaren iraupenak ezaugarri sistemaegonkorra dagoela esan nahi du: “la persistencia de cualquier forma implica una codifi-cación, una marca o sistema de marcas estable” (Ibañez 1992: 27, 10. oin-oharra).

Page 32: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

La permanencia del ser de los átomos, moléculas, astros no corresponde a lainercia, sino a la organización activa. (…). Repitámoslo: la permanencia noes una consecuencia de la inercia, la pesadez, la «fuerza de las cosas».Hemos visto que todo sistema está amenazado por desórdenes exteriores einteriores. Es decir, que todo sistema es también una organización contrala anti-organización (…). Así la formidable organización viva comportagastos, trabajos, refinamientos inauditos abocados únicamente a mantenersu mantenimiento, es decir, a esta tautológica finalidad de permanencia:sobrevivir.

(etzana nirea da) (Morin 1993: 156-7)

Nire ardura, honenbestez, hizkuntz komunitatearen egituraren zer-nolakoa, bere gizarte-ekintza edo portaera eta bere ugaltze eta desegitebilakabideak azaltzea izan da, arreta berezia jarriz, aldi berean, euskal etaerdal komunitateen aparatu sinboliko edo baloreetan.

Hizkuntz komunitatearen egitura Sanchez Carrionen rol edo taldesoziolinguistikoen bidez azaldu dut (ikus 6.4.4 atala). Bestalde, hizkuntzkomunitatearen hizkuntz portaera sisteman, Fishman, Fasold eta SanchezCarrionen ekarpenak jasota, azpisail hauek bereizi dira: hizkuntzarenezagutza, hizkuntz jarrerak, hizkuntz hautaketa, hizkuntzaren erabileraeta hizkuntzaren gaineko ekintzak —egoera aldatzera zuzendurikoekintzak—.

Hizketa ekintzak hautaketen —jakinaren gainean nahiz oharkabeaneginak— fruitu direla jakinik25 (ikus 2.3.2 atala), gakoa egin ziren hau-taketen zergatia aurkitzea da, hots, zergatik eta zein irizpidetan oinarri-turik aukeratu zituzten Nafarroako euskaldunek hartu zituzten bideaketa ez aukeran zeuden beste batzuk. Era berean, hautaketen sailarigarrantzia emateak onura “filosofiko” bat du: gizakiei beren askatasunaedo pertsona-izaera aitortzen zaie, gizarte-baldintzen mekanizismoitsuan erortzeko arriskua saihestuz26.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

41

25. Arrazoi osoa du Anjel Lertxundik (1995) hiztun oro irizpideduna eta hauta-tzailea dela dioenean: “hautatu beharra daukat aukera on eta hobeen, txar eta txarra-goen, on eta kaskarren artean. Hiztun oro irizpideduna da. Hautatzaile. Hizkera esa-ten duenak, tradizioa esaten du; tradizioa esaten duenak, hautamena”. Hautaketak“esperientzia amankomunaren partaide” izateak baldintzaturik egiten ditugu, baina“esperientzia amankomun hori ez da beti bera eta bat” eta hor norbanakoen hautame-na agertzen da.

Hiztunen hizkuntz hautaketa ederki islatu zuen Damaso Intzak Araitz ibarreko esa-eraren iruzkinean: “«Dendariak euskeraz itzegiten du». Alegia, erosleai zeñi bereizkuntzan mintzatzeko; ori komeni zaio saltzalleari” (1974: 28). Oro har, hiztunarikomeni zaionaren arabera hizkuntza bata edo bestea hautatzea, edozein euskaldunekbarneratu duen portaera da.

26. “Nosotros hacemos nuestra historia, pero en primer lugar con premisas y con-diciones muy determinadas”, esan zuen Engelsek (1977: 592), historia pertsonenborondateen elkarrekintzaren emaitza dela gaineratuz: “el resultado final proviene

Page 33: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1.2.5 Metodologia

Metodologia ikerketaren lehengaiak biltzeko eta hauek aztertzekobideen multzo bezala ulertuta, erronka nagusia euskal hizkuntz komuni-tatearen iraganeko ezaugarriak ezagutu eta sakonki azaltzeko bide ego-kiak aurkitu eta baliatzea da, eta honek, ikuspegia finkatzean bezala,metodologi mailan ere berrikuntza eskatzen du.

Ikergai historiko gisa arazoak aurkezten dizkigu euskal hizkuntzkomunitateak, euskaldunek, oro har, erdaldunen aldean, gutxi idatzidutelako, hiztunen intuizioek kasu honetan gutxi laguntzen digutelako,eta dauden lekukotasunak eliteek sortuak direlako; eta, jakina, idazkihauek beren egileen kezken lekuko dira lehendabizi, ez zuzenean herrieuskaldun xehearen kezka edo pentsamoldeen adierazle. Hortik datoriturri idatziak erabiltzearen arazorik handienetako bat, historialariak,beren mugetan geldituz gero, aztertu nahi duen egoerari bere egiazkoorokortasunean heldu beharrean, agiri idatziak utzi dituzten taldeenaldeko desoreka islatu eta ugaldu baizik ez duelako egiten, historiaobjektiboa egiten ari delakoan, Alfonso Ortik (1996: 81-2), esate bate-rako, ohartarazi duenez. Arazoa konpontzeko teknika eta ikuspegi ohibaino zorrotzagoak erabili behar izan ditugu.

Erdal komunitatearen euskararekiko portaerak eta pentsamoldeakargitzeak ere bere berezitasun metodologikoak eskatzen ditu, bi arrazoi-rengatik: batetik, alde handia zegoelako jeneralean erdaldunen euskara-ri buruzko sakoneko mentalitatearen eta formalki —agiri ofizialetan,prentsan…— adierazten ziren iritzien artean, eta, bestetik, Nafarroakoerdaldunen jokamolde orokorrak ulertzeko ez delako aski administrazio-erakundeen edo intelektualen ideologia eta ekintza hutsen azterketangelditzea.

Arazoa, batez ere euskal hizkuntz komunitateari dagokionez, ez damakala eta antz handia du E.J. Hobsbawm historialariak nazionalismo-en azterketan aurkitu zuenarekin: “Esa visión desde abajo, es decir, lanación tal como la ven, no los gobiernos y los portavoces y activistas de

Sarrera

42

siempre de conflictos entre gran número de voluntades individuales, cada una de lascuales está hecha a su vez por un cúmulo de condiciones particulares de existencia. Haypues innumerables fuerzas que se entrecruzan, una serie infinita de paralelogramos defuerza que dan origen a una resultante: el hecho histórico” (ibid.: 592-3). Baliteke hiz-tunak oso baldintza hertsiak pairatzea eta, orduan, hautaketaz baino gehiago beharrazhitz egin beharko genuke, hautamenik ezaz (Levi Strauss 1993: 77), alegia. Bainahorrelakoetan ere hiztunak, bere borondatez nahiz behartuta, bide jakin bat hartzendu, eta ez beste bat, eta gure zeregina erabaki hori azaltzea da. Dena dela, bat natorfuntsean Guy Rocherren honako hitzekin: “El margen permitido a la decisión de losindividuos y de los grupos puede ser mayor o menor, según las sociedades y según lassituaciones; puede también ser más o menos aparente. Pero existe siempre en todasociedad” (1990: 63).

Page 34: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

movimientos nacionalistas (o no nacionalistas), sino las personas norma-les y corrientes que son objeto de los actos y la propaganda de aquéllos,es dificilísima de descubrir” (etzana nirea da) (1991: 19). Hiztun edoherritar xumeen asmo eta portaerak ezagutzearen garrantziaz ohartudiren beste ikertzaile batzuk ere badaude: Gellner (1988) eta Breuilly(1990), kasu. Baina betebeharraren zailtasunak ikusita, sakontasunagaldu eta hari nagusitik desbideratzen ari direla jakinik ere, ageriago etadokumentatuago dauden beste gai batzuk —mugimendu abertzaleak,hizkuntzaren aldekoak, euskararen aurkako erasoak…— jorratzearimakurtu zaizkio eskuarki. Gure kasuan, ordea, ikerketa ez badugu zeha-ro desitxuratu nahi, ez dago halako murriztapenik egiterik: Nafarroakoeuskararen historiaren mamiari heltzeko nahitaez euskaldunen multzoorokorrera jo beharra dugu.

Eredu eginik ezean, neure hautapenak egin behar izan ditut, denenartean eskema metodologiko emankorra osatzeko asmoz. Ez dira gutxiegoera berean aurkitu diren ikertzaileak eta ziur nago gehienek, nik neukere bai, noski, bat egingo luketela Ferdinand Brunotek Histoire de la lan-gue française-n adierazitakoarekin: “Il va sans dire qu’obligé de me créerde toutes pièces une méthode pour cette philologie sociologique, je neme flatte pas de l’avoir portée à la perfection” (Brunot 1967, VII: 3).Soziolinguistika historikorako laguntza eske auzo-zientzietara jotzendugularik, haien arazo metodologikoak antzekoak direla ikusten dugu.Soziologia historikoak, esaterako, mende laurden luzeko ibilera du etaeginkizun konparatibo garrantzitsuei ekiten die, baina metodo arazohandiak aurkitzen ditu, Bertrand Badiek (1992: 342) agertu zuenez: “elmétodo sociohistórico parece carecer por ahora de definición”.Metodologi hutsuneek ez dute, hala ere, ikerketa eragotzi behar: “Sinembargo, la magnitud de estas dificultades metodológicas no deberíaimpedir el florecimiento de la perspectiva sociohistórica: su utilizaciónno tiene sustituto en ciencias sociales y no se ha igualado el esclareci-miento comparativo que es capaz de aportar” (ibid.: 349). Gauza beraesango genuke historia soziolinguistikoaz.

Esandako erronkek berrikuntza metodologikoa eskatzen dute eta, ildohorretatik, erabili dudan metodologiak hiru ezaugarri nagusi ditu:

(1) soziolinguistika sinkronikoaren ekarpenak —kontzeptuak, tek-nikak…— bilakaera diakronikoaren azterketara egokitzea;

(2) disziplinarteko lana izatea, oso anitza, soziolinguistika eta hiz-kuntzalaritzaz gain, historia, soziologia edota etnografia zientzietara joazsarritan;

(3) lan konparatiboa da, Nafarroako euskararen bilakaera beste hiz-kuntza eta lurralde batzuetakoekin alderatuz.

Helburua —edo argitzeko arazo intelektuala— euskaldunek subjek-tu bezala euren hizkuntzarekiko izan duten portaera ulertzea dela esandugu, eta, honi lotuta, erdaldunek euskararekiko izandakoa.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

43

Page 35: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Horretarako hainbat gai jorratu behar izan ditut, zein bere iturri etametodo bereziekin.

Euskal hizkuntz komunitatearen baloreen, egituraren, portaera lin-guistikoen sistemaren eta ugalketa bideen azterketaren muina eta goianazaldutako arazoei aurre egiteko giltza Uitzi herri euskalduneko27 landa-ikerketak ematen digu (6. kapitulua). Ikerketa hau Ralph Fasoldek(2.3.2.2 atala) hizkuntz bilakabideen hurbilketa antropolinguistikoadeitu duenaren parametroetan koka daiteke oro har, eta praktikan tek-nika soziologiko kualitatiboen28 eta ahozko historiako tekniken erabile-ran oinarritu da bereziki: 65 urtez gorako pertsonekin egindako eztabai-da taldea eta subjektu pribilegiatuen elkarrizketak. Horiei artxibo lanaeta gainerako datu eta argibide bilketa gehitu zaizkie. Bigarren iturribezala Bonaparte printzearen eta bere laguntzaileen idazki eta eginak (5.kapitulua) izan ditut. Bonaparteri buruzkoa artxibo lana izan da batikbat eta nire zeregina, orain arte ezagutzen ez ziren hainbat laguntzailerenizen berriak aurkitzeaz gain, materialen interpretazio soziolinguistikoaegitea izan da. Bestalde, ahal izan dudan guztietan herri literaturarenlekukotasunetara jo dut. Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearenbilakaera egoera bereko beste komunitateenarekin alderatu nahi nueneta, eskura nituen kasuen artean, Frantziako herri hizkuntzen XVIII.mendeko bilakabideaz Ferdinand Brunotek bildu zituen lehen eskukoargibide aberatsak suertatu dira argigarrienak (3.2 atala). Euskal hiz-kuntz komunitatearen zati txiki bat “mugimendu euskaltzaleak” ditugu:egoera aldatu nahi zuten lagun eta elkarteak. Haiei 8. kapitulua eskainidiet eta iturri bezala beraien idazkiak eta garaiko prentsa eta aldizkariakerabili dira.

Alderdi kuantitatiboak ere landu ditut. Bi hizkuntz komunitateenbilakaera geografiko eta demografikoa 4. kapituluan aurkeztu da.Iturriak Bonaparte eta Angel Irigarayren 1863 eta 1935eko egoera geo-

Sarrera

44

27. Uitzik, euskarari eutsi dioten Nafarroako gainerako herrien aldean, ez du apar-teko berezitasunik eta, horrexegatik hain zuzen ere, mota bereko beste herri batzueiburuzko ikerketek kontrakorik esaten ez duten bitartean, han erdietsitako argibideakbesteetara ere heda daitezkeela uste dut. Are gehiago, Uitziko berezitasunen bat aipa-tzekotan, ohiko faktore erdalduntzaileek —hezkuntza, komunikabideak, inguru erdal-dunarekiko harremanak, hiriarekiko eta industri zibilizazioarekiko ukipena, etab.—herrian izan duten eragin handi eta iraunkorra —beste toki batzuetakoa baino han-diagoa— nabarmendu beharko genuke, baina, hala eta guztiz ere, bizi eta sendo iraundu euskarak bertan. Uitzi eta ez beste edozein herri euskaldun bat hautatzeko arrazoiaoso pragmatikoa izan zen: bertan ditudan adiskideek ikerketaren alde praktikoak anto-latzerakoan eskainiko zidaten laguntza.

28. Metodologia kualitatibo eta kuantitatiboaren arteko bereizketa ohikoa da etabere azalpena edozein testu-liburutan aurki daiteke. Ni neu Colectivo Ioé (arg.)(1990), Orti (1990) eta Ibañez (1991 eta 1992) lanetan oinarritu naiz.

Page 36: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

grafikoen deskribapenak eta garaiko erroldak izan dira, haien gaineanneure zenbakiak eginez, Pedro Yrizarrek ezarritako irizpideen arabera.

Erdal hizkuntz komunitatearen euskararekiko portaera eta jarrerak7. kapituluan jorratu ditut. Erdal komunitatearen errotulopean erdalmundu osoa hartzen da: nafar erdaldun arruntak ezezik, Nafarroako eli-teak, Diputazioa, irakaskuntza sistema, Eliza, alderdi politikoak…, etaEspainiako Estatua, intelektualak eta gainerako erakunde edo faktoreakere kokatu ditut, denek hizkuntza beraren izenean eragiten baitzuten.Gai ugari, beraz, eta beraiei heltzeko hainbat teknika eta iturri erabilidira. Lehentasuna erdaldunen euskararekiko diskurtsoei, batetik, eta ira-kaskuntza sistemari, bestetik, eman diet. Diskurtsoetan iritzi edo ideo-logia egituratuak (7.3.3 atala) eta sakoneko mentalitateak (7.3.2 atala)bereiziz, azken hauek ezagutzeko, garaiko testuetatik abiatu eta diskur-tsoak aztertu eta deskodetzea izan da bidea. Irakaskuntza sistemari (7.4atala) hainbat aldetatik heldu diot: herrian herriko gertakariak, erakun-deen jarrerak, Espainiako eta Nafarroako legediak, nazioarteko argibide-ak, ikasketa-programak, zigorrak, maisu-maistren izendapenaren auziaeta gurasoen jarrerak, besteak beste, sarritan lehen eskuko iturriak erabi-liz. Irakaskuntzari buruzko ohiko iritzi ugari kolokan jarri edota gezur-tatuak gertatu dira. Bestalde, azalpen bila harantzago joanez, erdal gizar-tearen euskararekiko portaera eta jarrerek hiru iturburu zuten: iturburuhurbila Frantziako Iraultzaren hizkuntz politikan dugu (3.4 atala), lehe-nagotik Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioa zetorren (3.5 atala)eta denaren azpian Erromatik eta, funtsean, indoeuroparren eskema ide-ologikoetatik datorren gizarte-hierarkizazioaren ideia dugu (3.3 atala).Iturriak hauek izan dira: Frantziako Iraultzaren hizkuntz politikarako,Brunoten frantsesaren historia; Nafarroako tradiziorako Mitxelena, JoseMaria Lacarra eta Julio Caro Barojaren lanak; eta indoeuroparren ideo-logiarako Georges Dumezil-en ikerketak.

1.2.6 Teorien ebaluazioa

Herri hizkuntzen bizitza historikoa —beren indarra eta beren ahul-tasuna— azalduko lukeen teoria beharko genukeen, eta helburu horre-kin aztertu da literatura soziolinguistikoa, baina horrelako teoria osatu-rik ez dago, ez eta, neurri handi batean, soziolinguistika mailako teoriaorokorrik ere (Fasold 1993: viii; Romaine 1996: 13). Aldi berean, sozio-linguistikaren beste ezaugarri nagusietako bat heterogenotasuna da, kez-kak, helburuak, kontzeptuak eta lanabesak franko aldatzen baitira auto-re batetik bestera; eta oraindik gehiago soziolinguistika historikoa eginnahi izanez gero. Soziolinguistika historikoa oraindik finkatu gabe dago-en disziplina dela esan daiteke.

Hizkuntzen historiarako teoria edo eredu osaturik ezean, literaturasoziolinguistikoan gure ikerketarako ekarpenik emankorrenak (teorien

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

45

Page 37: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

aurkezpen eta azterketarako ikus 2. kapitulua) Jose Maria SanchezCarrionen —azentua hizkuntz komunitatean eta hizkuntzaren osotasu-naren ideian ipintzen duena— eta Joshua Fishmanen —hizkuntzeniraupenaren eta ordezkapenaren ikuspegi bateratua darabilena— teoriakgertatu zaizkit. Biei Ralph Fasolden azalpen teoriko eta metodologikoorokorrak, Fishmanekin bat datozenak, gehitu behar zaizkie. Hirurek,halaber, hizkuntz prozesuen dimentsio komunitario eta kulturala nabar-mentzen dute, eta hau ezinbestekoa da Nafarroako bilakaera ulertzeko.

Mugatuagoak gertatzen zaizkigu, berriz, ordezkapenaren ikuspegitikgaratutako ereduak —Louis Jean Calvet eta Pierre Bourdieu frantsese-nak, Lluis V. Aracil eta hainbat katalanenak, Euskal Herrian nagusikierabilitako moldeak…, gehi mundu zabaleko lan gehienen abiapuntuinplizitoak— hizkuntzen historia desorekatu eta alderdi bakar bat ain-tzat hartzera baikaramatzate, nahiz eta beren esparruan, ordezkatzemekanismoen azterketan, oso argigarriak izan.

Auzo-disziplinetan, historia alorrean lagungarriena mentalitateen histo-riaren korrontea (ikus 3. kapituluaren sarrera) suertatu zait, bere kezka etametodoek bete-betean erantzuten baitiete euskaldun xehen portaera etamentalitatearen azterketatik abiatzen den gurea bezalako historiaren beha-rrei. Soziologia mailako kontzeptuak Guy Rocher —gizarte-unitateenazterketarako tresnak, nekazari gizartearen ideia, hainbat kontzeptu oro-kor…— eta Pierre Bourdieu —habitus-a, pedagogi lana…— autoreen-gandik hartu ditut gehienbat eta bereziki baliagarri eta sendoak gertatuzaizkit ikerketaren erronkei aurre egiterakoan.

Azkenik, Nafarroa bere konplexutasunean ulertzeko, iradokitzailee-nak Julio Caro Baroja, Jose Maria Lacarra eta Koldo Mitxelena izan dira,nor bere esparruan.

Sarrera

46

Page 38: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

2. OINARRI TEORIKOAK: EUSKARAREN HISTORIO-GRAFIAREN AZTERKETA KRITIKOA ETA SOZIO-LINGUISTIKAREN EKARPENAK

Ikerketaren erronka intelektual eta metodologikoek nahiz neurebidea eratu beharrak eraginda, tarte ohi baino luzeago eta, batez ere,konplexuagoa eskaini diot oinarri teorikoen kapituluari, sarreran azal-dutako arrazoiengatik. Oso garrantzitsua zaigu arloko ikerketen egoeraezagutzea bai euskararen historiografian eta baita literatura soziolinguis-tikoan ere.

Kapitulua lau ataletan banatzen da:2.1 Euskararen historiografiaren azterketa kritikoa2.2 Gaztelaniaren eta frantsesaren historiografiak gainerako hizkun-

tzen aurrean2.3 Literatura soziolinguistikoa: hizkuntzen historiarako irizpideak2.4 Ondorioak.

2.1 Euskararen historiografiaren azterketa kritikoa

2.1.1 Aurkezpena

Ikergaia Nafarroako euskara dugu, baina, azaldu beharrik ez dago,azterketa bibliografiko honek Nafarroako euskaraz ezezik Euskal Herriosokoaz ere idatzi diren hainbat lan ukituko ditu. Euskararen historiazasko idatzi da, baina, Nafarroari gagozkiolarik, hutsune handiak erebadaude.

Hutsunerik handiena, eta esanguratsuena, oharkabean gelditu ohida: Nafarroari buruzko historiografia orokorrak euskararekiko erakutsiduen ardurarik eza. Hau da azpimarratu beharreko lehen ideia.Nafarroako historiografiak ez du normalean euskararen gaia ukitu, edo,gehienez ere, aipatu duenean euskararen ikertzaile berezituen ekarpenaklaburtzera mugatu da. Lanak erdal mundutik eginak daude batik bat,euskararen atzerakada azpimarratzen dute eta, objektibotasunaren itxu-rapean, oso ulerkor agertu ohi dira gaztelaniaren hedapenaren aurrean,bai gaztelaniaren beraren bikaintasunagatik —“el vehículo de comuni-cación de mayor prestigio en Europa occidental y lengua del «Imperioespañol»” (Floristan 1994: 109)— eta baita euskaldunen “nahiagatik”—“los deseos de las propias familias cuando se esforzaban en erradicar

47

Page 39: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

una lengua que no les abría las puertas de la burocracia, que era para loque podía servirles el castellano” (Andres Gallego 1982: 62)— ere.

Beste alde batetik euskararen historiari eskainitako lanak ditugu.Hauen kasuan, euskararen bilakaeraren gizarte-alderdiei buruzko kezkalan gehienetan agertzen da eta horien artean, bestalde, zuzenean euska-raren historia soziala aztertu dutenen saila ez da batere txikia.

Multzo hautatu baten azterketa egin dut. Nafarroako euskararen his-toriaren berri, zuzenean nahiz zeharka, ematen duten egileak ondokozerrendan jasotakoak baino gehiago dira, dena den, eta horietako askolanean zehar agertuz joango dira. Azterketa historiografikoaren helbu-rua, autore bakoitzak eskaintzen dituen argibide edo materialak aipatzeabaino gehiago, erabili diren galdera, ikuspegi eta ideia nagusiak ezagutu,beren balorazioa egin eta aurrerantzean jorratzea komeni diren bideakzehaztea da.

Horrela, orain artekoen lanen ebaluazioa abiapuntutzat hartuta,errazago izango da nire burua euskararen gizarte-historiaren korronteorokorrean kokatu, nire kezkak azaldu eta jorratu nahi ditudan alorrenesanahia argitzea.

Autore bakoitzak ikertzeko hartu duen gai nagusien arabera sailka-tuta, hona hemen atal honetan aztertu diren lanak:

Euskararen historia orokorrak: Nafarroako euskararen historiaz lehe-nengo liburua izateaz gain, bere interesa gorde du Jose Anjel IrigarairenEuskera eta Nafarroa-k (1973). Euskal Herriko historia orokorraren bar-nean kokatuta, euskararen historiaren sintesi bat Jose Miguel Azaolakegin zuen: Vasconia y su destino II. Los vascos ayer y hoy I (1976). 1977.urtean bi lan argitaratu ziren, Joan Mari Torrealdairen Euskal idazleak,gaur. Historia social de la lengua y literatura vascas (1977) etaEuskaltzaindiak sustaturiko El libro blanco del euskara (1977). Lan hau,bere sakontasunagatik eta ukitzen dituen gaien ugaritasunagatik, ezin-besteko erreferentzia da euskararen historia ikertu nahi duen edonoren-tzat. Joseba Intxaustik bi lan argitaratu zituen 1990. urtean: Euskara,euskaldunon hizkuntza (1990a) eta “Nafarroako euskararen historiaz”(1990b). Euskararen historia orokorra da, halaber, BenjaminTejerinaren “Los procesos histórico y social del euskara”, Nacionalismo ylengua liburuko bigarren kapitulua (1992: 73-137). Garrantzia handi-koa da bilakaeraren ikuspegi orokorra eskaintzen duen Jose MariaLarrearen Euskaldungoa erroizturik (1994) lana. Euskararen historia oro-korraren aurkezpen egoki eta orekatua Koldo Zuazoren “The BasqueCountry and the Basque Language: An overview of the external historyof the Basque language” (1995) artikuluak eskaintzen du. Izaera oroko-rra du, orobat, eta urte askotako lana biltzen du Jose Maria JimenoJurioren Navarra. Historia del euskera (1997) liburuak. Azkenik, BlancaUrmenetaren tesia dugu: Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuacio-

Oinarri Teorikoak

48

Page 40: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

nes (1876-1919) (1997). Arabako euskararen historiarako, ikus Zuazo(1997).

Oro har, aipamen berezia merezi du Auñamendi argitaletxearenEnciclopedia General Ilustrada del País Vasco bildumak, non hainbat etahainbat argibide eta azterketa eskaintzen zaigun.

Ondoren, alde bat edo beste nabarmenduz hurbilketa partzialakeskaini dituztenen berri emango da.

Hizkuntz geografia: euskararen geografia historikoaren bideak jorra-tze lanean Arturo Campion (1884) dugu aitzindari. Honek zehaztasunhistorikoa bilatzen zuen eta, zehaztasunarekin batera, euskararen heda-pena egungoa baino askoz zabalagoa izan dela demostratzea, lekukota-sun historiko eta toponimikoetatik abiatuta. Ondoren etorriko zirenek,gaur egun arte, Campionen helburuei eutsi zieten neurri handi batean.Julio Caro Barojaren “Límites de la lengua vasca: sus dialectos y varian-tes” (1990: 7-32) lana 1945ekoa da. Hainbat autoreren artikuluak,Campionenak eta Angel Irigarayrenak tarteko, Geografía histórica de lalengua vasca (Siglos XVI al XIX) (Askoren Artean 1966) liburuan bilduziren. Angel Irigarayren ia berrogeita hamar urteko lanen fruitu helduaUna geografía diacrónica del Euskara en Navarra (1974) dugu. PedroYrizarren ikerketa geografiko-demografiko-historikoak Contribución a ladialectología de la lengua vasca I (1981) liburuan ditugu. Arazoaren sin-tesia Euskararen galera Nafarroan (1587-1984) (E. Elgoibar et al. 1987)da. Ikus, halaber, Txillardegi (1996).

Aroz aroko ikerketak: Erdi Aroko Nafarroako euskararen egoera JoseMaria Lacarraren Vasconia medieval. Historia y Filología (1957) gauregun oraindik gainditu gabe dagoen lan klasikoak aztertu zuen.Euskararen egoera XVIII. mendean Andoni Sagarna (1984) laneanaztertzen da. Bonaparte printzearen garaiko egoera Koldo Zuazoren“Euskararen egoera Bonaparte-ren garaian” (1991) eta Xabier Erizeren“Euskararen egoera soziolinguistikoa Nafarroa Garaian, Bonaparteprintzearen lanetan” (1992) lanek erakusten dute. XIX. mendearenhasierako egoeraz, ikus Beñat Oyharçabal (1992a eta b). NafarroakoXIX. mendearen bigarren aldiko mugimendu euskaltzaleak Erizek(1996) aztertu ditu.

Euskararen eta hizkuntza erromantzeen arteko ukipena: lan klasiko etaNafarroako bilakaera bereziki aztertzera zuzendua Fernando GonzalezOlleren Vascuence y Romance en la Historia lingüística de Navarra (1972)dugu. Sintesi orokorra Maria Teresa Echeniquek egin zuen, Historia lin-güística vasco-románica (1987) lanean. Hizkuntz aniztasuna RicardoCierbidek azpimarratu zuen bere “Plurilingüismo histórico en EuskalHerria” artikuluan (1990). Euskararen eta latinaren arteko harremanakbere orokortasunean Caro Barojak Materiales para una historia de la len-gua vasca en su relación con la latina (1990) liburuan aztertu ditu.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

49

Page 41: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen estandarizazioa: euskararen estandarizazioaren historiaosoa Koldo Zuazoren Euskararen batasuna (1988b) ikerlanak eskaintzendu. Bertan toki handia egiten zaie bilakaeraren alde orokorrei ere.

Eskualde jakin batzuetako hizkuntz egoera edo bilakaerak: Jose MariaSatrustegik Lizarrerriko euskararen bilakaera historikoa aztertu du(1991). Jose Maria Jimeno Juriok hainbat tokitako egoerak aztertu ditu:Urraulgoiti 1785. urtean (1991), Galipentzu eta Oibar ibarra 1571.urtean (1992a), Agoitz XVII-XIX. mendeetan (1992b eta 1992c),Iruñea XVII. mendean (1993a), Zaraitzu ibarraren eta Nabaskozekoalmiradioaren arteko mugaren egoera 1605. urtean (1993c), Allin iba-rreko atzerakada (1994b), Iruñerriko egoera 1790.ean (1994c), Iruñekohizkuntz bilakaera orokorra (1995a eta b) eta Eguesibarreko XIX. men-deko atzerakadaren azterketa (1996). Lehen mailako iturriak erabilidituenez, denetan oso argibide baliotsuak eman ditu.

Nafarroako euskal idazleak edota euskal testuak: Angel IrigaraykEnrike Zubiri “Manezaundi” eta P. Fermin Irigaray “Larreko” idazleenlanen hautaketa bat Prosistas navarros contemporáneos en lengua vascaliburuan (1958) erakutsi zigun. Beranduago autore beraren Noticias yviejos textos de la “Lingua Navarrorum” (1971) etorri zen eta, azkenik,Escritores navarros en “Euskara” (1980). Jose Maria Satrustegik Bordelbertsularia (1965) eta Euskal testu zaharrak I (1987), besteak beste, argi-taratu ditu. Jose Maria Larrea eta Pedro Diez de Ultzurrunek Nafarroakoeuskal idazleak I (1987) argitaratu zuten eta Jose Maria Larrearena daNafarroako euskal idazleak II (1995). Halaber, Rosa Miren Pagolak pres-taturiko Enrike Zubiri “Manezaundi”-ren Artikulu bilduma (Zubiri1990) eta Iñaki Caminok argitatutako P. Fermin Irigaray “Larreko”-renLekukotasuna (P.F. Irigaray 1992a) eta Nafarroatik (P.F. Irigaray 1992b)bildumak ditugu, azken biak Larrekoren garaia (1869-1949) ongi era-kusten duen Iñaki Caminoren sarreraz (1992) hornituta. Larrekoriburuz, ikus, orobat, Antoñana (1991 eta 1994).

Hizkuntz ideiak eta euskararen historia: sail honetan ospe handialortu duten bi liburu ditugu, Antonio Tovar-en Mitología e ideologíasobre la lengua vasca (1980) eta Joxe Azurmendiren Espainolak eta eus-kaldunak (1992b).

Euskal eta nafar literaturaren historiak: euskal literaturaren historiaorokorrez gain, Fernando Gonzalez Olleren Introducción a la historialiteraria de Navarra (1989) dugu.

Euskararen historiaren ikuspegi etnografiko-antropologikoa: sail hone-tan, berez euskararen historia egitera zuzenduak ez egon arren, Julio CaroBarojaren lan sakon, zoragarri eta iradokizunez beterikoak aipatu beharradaude. Horien artean, Etnografía histórica de Navarra (1971-1972), LosPueblos de España II (1976) eta Los Vascos (1978) aztertu ditut bereziki.Ikus, halaber, Jose Anjel Irigarairen “Aspectos de antropología socio-cul-

Oinarri Teorikoak

50

Page 42: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tural en la evolución diacrónica del euskara” (1977) artikulua eta JoseMaria Satrustegiren Antropología y Lengua (1989) liburua.

Diagnostiko historikoa, hau da, egoera jakin baten azalpena eta har-tara eraman duten arrazoien aurkezpena: alor honetan ere gaurkotasunagordetzen duen aitzindaria Arturo Campion dugu. Ondo umotutakoarrazoiak Gramática-ren sarreran (1884) eta “El euskara en Sarasaitzu”(1911) artikuluan eman zizkigun. Bilakaeraren egungo arrazoibideakezarri zituena29 Jose Maria Sanchez Carrionen El estado actual del vas-cuence en la provincia de Navarra (1970) (1972) ikerlana izan zen. Egileberaren ikuspegi eguneratua “Panorama actual del conflicto” (1993)artikuluan dugu. Arrazoiak aztertzen dituen eta eragina izan duen bestelan bat SIADECOk Euskaltzaindiarako egin zuen Hizkuntz borrokaEuskal Herrian (Euskaltzaindia 1979) txostena da. Goio Monrealek bila-kaeraren alde juridikoak nabarmendu zituen (1990). Bestalde, IñakiLarrañagak “Nafarroako egoera demolinguistikoa” (1990) artikuluarenlehen zatian ordura arte emandako arrazoien laburpena eskaini du.

Koldo Mitxelenaren ikerlanak dira, nire ustez, euskararen historia sozio-linguistikoaren hainbat eta hainbat alderdi hobekien erakutsi edo iradokidituztenak. Aukera bat haien berri goiko gaien arabera sailkatuta emateaizan zitekeen, eta horrela sail gehienetan bere lanen bat edo beste agertu-ko zen, baina lan bakoitzak ukitzen dituen gaien ugaritasunagatik etaberen konplexutasunagatik, eta Mitxelenaren ekarriaren koherentzia era-kustearren, egokiago iruditu zait guztiak atal batean biltzea. Geroago azal-duko zituen ideia anitz 1960ko Historia de la literatura vasca-n (1988b)aurkitzen dira jadanik. 1964 eta 1983. urteen artean euskararen historia-rekin zerikusia duten artikulu ugari idatzi zituen eta gehienak Lengua eHistoria (1985), Palabras y Textos (1987a), Euskal idazlan guztiak (1988a)eta Sobre Historia de la Lengua Vasca (1988c) bildumetan berrargitaratudira. Erabili ditudan artikuluak bibliografian agertzen dira, baina aipuak,besterik ez badut adierazten, esandako bildumetatik hartuko dira.Azkenik, laburra bezain interesgarria da 1983. urtean Maria TeresaEchenique (1987)-ri egin zion aurkezpena (Mitxelena 1987b).

2.1.2 Euskararen historiografiaren azterketa

2.1.2.1 Ohiko eredua

Esandako ikertzaileek nork bere antolaketa egin eta azentua alde des-berdinetan ipini arren, badaude euskararen historia gehienetan agertzendiren arrazoibideak, ondoko eran laburbil daitezkeenak:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

51

29. Ondoko lanak honek “esandakoen baieztapen eta gaurkotzea edo eritzi etajarreretan sakontzea” (Larrañaga 1990: 51) dira gehienbat.

Page 43: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

-Testuinguru sozioekonomiko eta politikoaren ezaugarri historikonagusiak.

-Euskara inoiz ofiziala izan ez den eta jarduera administratibotikbaztertuta egon den hizkuntza da.

-Baldintza horien pean, ia beti atzeraka etorri da euskara historianzehar (Erromatar inperioa erori zenean edo Erdi Aroko populazio mugi-menduak izan ezik). Honen erakusgarri deigarriak XVIII. mendeanAraban eta XIX.ean Nafarroan izandako gibelamendua eta EuskalHerria osoan, baita gunerik trinkoenetan ere, pairatutako higadura dira.

-Atzerakadaren arrazoiak testuinguru historikoan, kanpoko gober-nuen eraso eta debekuetan, Euskal Herriko goi-klaseen jarrera eta era-bakietan eta euskaldunen axolagabekerian bilatzen dira normalean.

-Euskaltzaleen ahaleginak nabarmentzen dira haren aurrean: euskalliteratura, erabilera soziala areagotzeko saioak, euskararen estandariza-zioa…

-Euskararen iraupena, hain baldintza txarretan, harrigarritzat har-tzen da eta isolamenduarekin edo inertziarekin lotuta erakusten da ba-tzuetan, eta euskaltzaleen ahaleginekin, beste batzuetan.

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa egiteke dago

Ikusi dugunez, euskararen historia sozialaz idatzi dena hurbilketapartzialak edota irakurlego zabalarentzat egindako dibulgazio liburu edoartikuluak dira, gehienak aurretik esan diren ideien aipamen edo labur-pena. Lehen eskuko ikerketa sakonak gutxi dira eta hauek bilakabideorokorra baino gehiago alde hautatuak aztertzen dituzte, Koldo Zuazok(1988b) euskararen batasunaren eta estandarizazioaren historian, esatebaterako, egin zuen bezala.

Nafarroara mugatuz, euskararen historiako lan orokorretanNafarroari egiten zaion tokia txikia da, alde batetik, eta, bestetik,Nafarroa gaitzat zuzenean hartzen dutenak gutxi izan dira orain arte,eta, gutxi izateaz gain, oso txikia da nik hautaturiko epeari (1863-1936)eskaini dioten tartea, Jimeno Jurioren (1997) eta Urmenetaren (1997)lanekin gauzak aldatzen hasi badira ere.

Gainerako ezaugarriak

Soziolinguistika alorreko kontzeptuak ez dira eskuarki erabili euska-raren historiografian. Salbuespenak, hala ere, izan, badaude.Esanguratsuena Sanchez Carrion da, bere lanen ardura nagusia, hainzuzen ere, landa-ikerketak ahaztu gabe, eta hauetan ere bera izan duguaitzindari (Sanchez Carrion 1972 eta 1981b), teoria garatzea izan baita.Ez da kasualitatea haren liburu nagusiaren bigarren izenburua Claves dela recuperación del Euskara y teoría social de las Lenguas (1987) izatea.

Oinarri Teorikoak

52

Page 44: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Aipatzekoak dira, halaber, Mitxelena, Andoni Sagarna eta KoldoZuazoren ahaleginak euren lanetan soziolinguistikaren ekarpenak kon-tuan izateko.

Bestalde, azterketa konparatiboak urri samarrak dira. Euskararenhistoria ulertzeko lagungarria da oso beste hizkuntzen bilakaerak gogo-an hartu eta gurearena haienekin alderatzea. Zenbait autorek horrelaegin dute, baina ez gehienek, ordea.

2.1.2.2 Lehentasuna atzerakadari eman zaio

Arreta bereziki atzerakadan jarri dute euskararen historiagileek etaaskoren ahaleginak gertaera hori azaltzera zuzendu dira, arestian esanbezala. Zentzu komuna ia denek naturaltzat jo eta inplizitoki onartzendutena baldin bada (Fairclough 1989: 2; Ibañez 1992: 21), ideologianagusiaren emaitza “espontaneoa” nonbait, euskararen historia euskara-ren atzerakadarekin berdintzen duen ikuspegiaren nagusitasunak erebere zentzu komuna sortu du, euskal gizartean oso hedatua dagoena.Diodanaren erakusle tipikotzat, doktorego-tesi mailan, BenjaminTejerinaren aipu hau ekar daiteke:

El proceso histórico del euskara ha sido definido como el proceso de retro-ceso de su función comunicativa. La reducción de su extensión geográfica,la pérdida de espacios sociales de utilización y el debilitamiento progresivode los mecanismos de reproducción lingüística nos lleva a preguntarnospor los distintos factores sociales que han influido en este proceso.

(Tejerina 1992: 73)

Era berean, Baztango Udalak, adibidez, Euskara Teknikarirako opo-saketaren programan horrela adierazi du euskararen historiari dagokiongaia: “10.— Retroceso lingüístico del euskara hasta el siglo XIX: Procesohistórico” (BON 107, 1994-9-5, 4.208. or.). Berdin gertatu da IruñekoUdaleko Euskara Itzultzailerako (BON 58, 1996-5-13, 2.971) etaMalerrekako Euskara Teknikarirako (BON 106, 1996-9-2, 5.163) opo-saketetan ere.

Dena dela, euskararen gibelatzeak garrantzi objektibo handia duela-ko eta, adierazi dudanez, historiografian eskaini zaion leku pribiligiatua-gatik, komeni da gaiaz eman diren azalpen nagusiak ezagutzea.Arrazoibideak hobekien bildu dituztenak, nire ustez, Arturo Campion(nahiko ezezaguna) eta Jose Maria Sanchez Carrion (nahiko ezaguna)izan dira. Oihartzun handia izan du, bestalde, SIADECOkEuskaltzaindiarentzat 1979an egin zuen Hizkuntz borroka EuskalHerrian (Euskaltzaindia 1979) txostenak. Ikuspegi berritzailea JoseMaria Larreak (1994) eman du. Jose Miguel Azaolak (1976), bestalde,ohiko azalpideak kritikatu ditu. Banaka aurkeztuko ditut.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

53

Page 45: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Atzerakadaren arrazoiak Arturo Campionen iritziz

Arturo Campionek 1910eko abenduaren 21ean hitzaldi mamitsubat eman zuen Euskal-Esnalea elkarteak Gipuzkoako Diputazioarenaretoetan egin zuen biltzarrean. Hitzaldi hura “El euskara enSarasaitzu” izenburuarekin argitaratu zen Euskal-Esnalea aldizkarian(Campion 1911). Zaraitzu ibarreko bilakaera azalduz, Nafarroa osokoaezezik —“Nabarra, la antigua y admirada Baskonia, la gran matriz delos Baskos, está dejando de ser baska por momentos” (ibid.: 4)— HegoEuskal Herri osokoa ere badu gogoan: “¿Por qué desaparece el bas-kuenze en el valle de Sarasaitzu? Poner la mano en esta llaga equivale ápalpar el cáncer que está corroyendo á todo el país basko de la penín-sula, puesto que no se presenta allí con ningún signo de dolencia par-ticular” (ibid.: 20).

Kanpo eta barne arrazoien artean bereizi zuen Campionek, hizkun-tzen desagerpena azaltzeko eman ohi diren arrazoiak kanpo arrazoienartean kokatuz. Ohiko azalpen hauek hiru multzotan biltzen diraCampionen ustez:

Inbasioa edo menderatzea: “Invasión de numerosas gentes extrañas,más fuertes ó cultas que las invadidas, á quienes aquellas imponen (…)su idioma propio”. Baina, “No es éste el caso de Sarasaitzu; el valle haestado siempre bajo el dominio de sus habitantes originarios” (ibid.:20).

Erdal gizartearekiko harremanen ugaritzea: “Contacto continuo congentes extrañas, directamente favorecido por el ejercicio del comercio, laexplotación de industrias, la inmigración de veraneantes ó turistas y lafacilidad de comunicaciones” (ibid.: 20). Horrekin lotuta karabineroeneragina genuke: “Algunos amigos míos me señalan, como causante de ladecadencia baska de Sarasaitzu, el influjo social de la brigada de carabi-neros, que vive de pupilo en las aldeas y propaga el castellano” (ibid.:21), eta, horiez gain, “los viajes á la Ribera, las escuelas (…), los curasque no predican ni enseñan el catecismo en uskara” (ibid.: 23). Bainaarrazoi hauek ere ez dira aski (ibid.: 20 eta 23).

Espainiako Estatuaren erantzunkizuna: “La ventaja que en la luchade las lenguas confiere á una de ellas el apoyo oficial. El estado españolcomete el delito contra el derecho y la historia, de favorecer á una solaen detrimento de todos los idiomas peninsulares. El castellano disfrutade una posición privilegiada y única” (ibid.: 21). Indar hau ukaezainabada ere, bere eragina euskaldunen beraien onarpenari zor zaiola dio:“Pero no prosperaría ni produciría efectos permanentes si el país mismono le prestase el calor de su complicidad. También en Cataluña el caste-llano se apoderó en provecho exclusivo de la escuela; no obstante, loscatalanes mantienen el catalán” (ibid.: 21).

Oinarri Teorikoak

54

Page 46: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Arturo Campionentzat goikoak kanpo-arrazoiak dira, lagungarriak,baina ez erabakitzaileak:

Las tres causas por mí enumeradas arriba, y otras que omito, son causasexternas, coadyuvantes, pero no eficientes, de la catástrofe, á modo de esosmicrobios que únicamente infeccionan al organismo disminuído de susmedios naturales de resistencia y reacción. (…) si el espíritu basko reinasey dominase allá como hace doscientos años, maestros y curas y carabineroshabrían de amoldarse á él y adaptarse por virtud de la regla universalmen-te admitida: «quien va á tierra extraña ó aprende la lengua ó se calla».

(ibid.: 22-3)

Aipu honetan ikerbide interesgarri bat erakusten digu, alegia, orga-nismo baten edo, gure kasuan, komunitate baten “medios naturales deresistencia y reacción”, kanpotarrak beraietara egokitzera behartzekoadina indar dutenak, zein diren argitzearena. Honek, noski, euskarareniraupenaren auziarekin du zerikusia eta beherago aztertuko dut.Campionek, hala ere, ez zuen bide hori urratu eta beste mota batekoarrazoiak eman zituen.

Euskal Herrian bertan aurkitzen zituen arrazoi erabakigarriak barnearrazoiak ziren: alde batetik, euskaldunen kontzientziarik eza: “el bas-kuenze se extingue de una manera inconsciente, involuntaria, por flo-jedad, por dejadez, á la buena, digo mal, á la mala de Dios” (ibid.: 23);eta, bestetik, agintari eta goiko klaseen jarrera, bizkarra emanda bai-tzioten euskarari: “Faltaron allí, como en otros muchos puntos de nues-tra tierra, autoridades sociales empapadas de un patriotismo vivo, culto,sabedor de la altísima significación que en la caída de un pueblo poseesu idioma (…). La única clase social (digo clase, no individuos) que enNavarra podía haber mantenido la grande y sana tradición del bas-kuenze, se desentendió de ella” (ibid.: 23). Goi klaseen bazterketarenondorioa garbia da: “Nadie ha cuidado de convertir su baskismo [eus-kaldunena] inconsciente, puramente natural, en baskismo consciente yvoluntario, capaz de resistir y sobreponerse á las causas externas que lehabían de socavar” (ibid.: 23). Bi arrazoiak, euskaldunen utzikeria oro-korra eta goiko klaseen bazterketa, batean biltzen dira: “Faltan el ner-vio, la vitalidad, nombrémosle con su nombre propio, el patriotismobasko” (ibid.: 23).

Laburpena: Campionek kanpo eta barne arrazoien artean bereizizuen, nagusitasuna barne faktoreei —euskaldunen utzikeriari eta goi-klaseen jarrerari— emanez. Bigarrenik, eta honi garrantzitsuago deri-tzot, bilakabide bat azaltzerakoan, bilakabide hori baldintzatu dutenfaktoreak erakustea ez dela aski erakutsi zuen. Azterketa zehatza eginbehar da, toki jakin batean ondorio batzuk eman dituen faktoreak bestebatean ez ditu-eta ondorio berdinak ematen.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

55

Page 47: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Atzerakadaren arrazoiak Jose Maria Sanchez Carrionen iritziz

Jose Maria Sanchez Carrionen azterketa (Sanchez Carrion 1972)ezagunagoa izan da, bere laburpen egokia Iñaki Larrañagak eman zuen(1990: 46-8) eta honen ustez ondoko ikertzaileek, Sanchez Carrionekinparekatuz, ez dute “gauza berririk azaltzen” (ibid.: 51). Euskararen atze-rakada ondoko faktore erdalduntzaileen bidez azaltzen da nagusiki:

Eskola: “La escuela. Es el principal, pero no es el único” (SanchezCarrion 1972: 199). Hala ere, nahiz eta eskolak erdara zabaldu, bestefaktorerik ezean horrek ez du berez euskararen galera ekartzen.

Inmigrazioa: inmigrazioa masiboa bada oso arriskutsua da euskara-rentzat, ez, ordea, lagun bakan batzuena denean, ez baita arraroa hauenseme-alabek euskaraz ikasi izana (ibid.: 199-200).

Egiazko faktore eragileak, ostera, faktore psikologikoak dira: “Losprincipales factores son, con todo, los psicológicos, que producen la des-valorización de la lengua materna en el individuo, incitándole a des-prenderse del idioma propio” (ibid.: 200).

Euskararen gutxiespena “baserritar-konplexuan” eta kultura erdararilotuta datorrela uste izatean erakusten da (ibid.: 200) eta SanchezCarrionek aipatzen dituen zenbait gertaeraren ondorioa da: erdarazmintzatzen diren gune edo lagun batzuen presentzia (administrazio- edofinantza-burokrazia, profesio liberalak), gaztelaniazko komunikabideenareagotzea (irratia, telebista, prentsa), garraioen ugaritzea, eta abar (ibid.:200).

Tokian tokiko eragina izan duten bestelako faktore batzuk ere aipa-tu zituen Sanchez Carrionek: apaizen predikuak eta haurren katekesiakerdaraz izatea, udatiar erdaldunen etorrera… (ibid.: 200-1).

Atzerakadaren arrazoiak Hizkuntz borroka Euskal Herrian liburuan

Arturo Campionen eta Jose Maria Sanchez Carrionen eskemak ber-dintsuak direla —azentua faktore psiko-sozialetan eta Nafarroako berta-ko arrazoietan ipiniz— esan badezakegu, SIADECO-Euskaltzaindiak1979an plazaratutakoa (Euskaltzaindia 1979), ordea, lehentasuna arra-zoi sozio-politikoei eta Espainiako hizkuntz kolonialismoari ematendien azalpen motaren adierazle tipikoa da.

Ikerlan honek bi atal bereizten ditu, besteak beste: “Area gaztela-niaztatuak” (ibid.: 23) eta “Ukipen-areak” (ibid.: 39), bakoitzean gerta-tutakoari berari dagokion azterketa eskainiz.

“Area gaztelaniaztatuei” buruzko azalpenarekin hasita, eremu hauenerdalduntzea “azken batean, zentralismo espainolak euskaraz hitzegitenzen Euskal herriko lurraldeetan jaso duen emaitza” (ibid.: 38) besterik ezdela diote. Abiapuntu gisa “Euskal herri osoa mintzatu izan da euskaraz”(ibid.: 23) baieztapena dugu; eta Nafarroara gatozelarik, “Erromatarren

Oinarri Teorikoak

56

Page 48: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

garaiko lehen testigantzek diotenez, Nafarroan hitzegiten zen hizkuntzaeuskara zen”30 (ibid.: 27) eta “Lehen atzerapena I. eta VI. mendeen arte-an burutu zen” (ibid.: 25), “Ebro hibaiaren eskuineko urbazterra” (ibid.:25), Tuteraz haratagoko eskualdea, alegia, hondatuta geldituz. VI. etaXVI. mendeen artean “agian” Nafarroako Erriberatik jarraitu omen zuenatzera (ibid.: 25-26) eta Nafarroaren Hegoaldea “XVI. mendetikXIX.aren erdialderaino, Bonaparte printzearen ikerketa linguistikoarengaraia berau” (ibid.: 26) irentsia geratu omen zen.

Erdalduntzean zerikusia izan duten faktoreak honako hauek izanomen dira:

-Euskal Herriko erakundeetako administrazio-hizkuntza latinahasieran eta erromantzea gero izan ziren, bai Nafarroako erresuman, etabai “Gaztelarekin tratuan hasiak ziren beste herrialdeetan” ere (ibid.:31). Horrela, “herri euskaldun elebakarrak ulertzen ez duen hizkuntzaofizialetik urrun jarraitzen du” (ibid.: 30).

-Hirien sorrera, diglosiak jo zituen lehen guneak hiribilduak izanbaitziren (ibid.: 31-2).

-Jarduera ekonomikoei loturiko “kanpoarekiko komunikazioa”,gehienbat euskararen kaltetan joan zena (ibid.: 32).

-“Euskal nobleziaren Gaztelarekiko lotura” (ibid.: 32) eta agintariak“ofiziale errealak” (ibid.: 34) izatea.

Bilakaera guztiari “Gaztelaniaren euskararekiko inposaketa” (ibid.:35) deitzen diote, sei zatitan banatuz: (1) Erdi Aroaren bukaera: XIII.mendea; (2) Austriak (XV. mendearen bukaera); (3) Borboiak (XVIII.mendea); (4) Foruen Abolizioa (1839 eta 1876); (5) DiktaduraFrankista (1936-1975) eta (6) Postfrankismoa (ibid.: 35-37). Ikustendugunez, Erdi Aroarena izan ezik, gainerako aldi guztiak EspainiakoEstatuaren gorabeheretan, edo, gutxienez, gorabehera horiek EuskalHerrian izan zuten eraginean, oinarrituriko periodifikazioa da.

Egileek ateratzen dituzten ondorioak honako hauek dira:

(1) Hizkuntzen arteko ukipena ez da elebitasunezko egoera nola-hala ore-katu batez konpontzen; aitzitik, hizkuntza batek bestea ordezkatuz bukatzendu. Hortaz, beti ere biktima bat sortzen da, heriotz-zeinua berekin dara-mana.(2) Gertaera hau arrazoi extralinguistikoen emaitza da, funtsean arrazoisozio-politikoena.(3) Espainiako indar zentralak etapaz-etapako eta luzera handiko kolonia-lismo linguistikoa ezarri du, gaztelaniaz, beste hizkuntzekiko.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

57

30. Egiazko egoera zein ote zen, dena den, askoz ere ilunago dago, eta ez dago fro-garik Euskal Herri osoan euskaraz mintzatu zela esateko, ez eta Nafarroako Erriberaneuskaraz mintzatu zela esateko ere, Mitxelenak erakutsi zuenez (ikus 2.1.3 atala).

Page 49: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(4) Kolonialismo linguistiko hau Austriekin hasi zen, Borboiekin zorroztu,eta diktadura frankistaz izan du adierazpiderik basatiena.

(ibid.: 37-8)

Beraz, “area gaztelaniaztatuak” izenekoen azterketaren muinean arra-zoi sozio-politikoak eta Espainiako indar zentralen hizkuntz kolonialis-moa ditugu.

“Ukipen-areei” buruzkoa dugu bigarren atala. Kontzeptu hau “areaeuskaldunen eta jadanik gaztelaniaztatuen arteko zona linguistikoakaipatzeko” (ibid.: 39) erabiltzen dute. Ordezkapen prozesuaren faktore-ak, “lehentasun-mailaren arabera” (ibid.: 43), lau multzotan bildu dituz-te liburuaren egileek:

Faktore sozio-politikoak: “Kolonialismo linguistikozko ikuspuntuorokor batetatik” (ibid.: 43), “Erregearen ordezkarien jokaera”, maisu-maistra nazionalak eta funtzionario publikoak (ibid.: 44) azpimarratzendituzte.

Faktore sozioekonomikoak: industrializazioa eta jarduera ekonomi-koan gertaturiko aldaketak, inmigrazioa eta, azkenik, aldaketa hauekfamiliako bizitzan ekarri zuten puskaketa (ibid.: 44-5).

Faktore instituzionalak: bi maila bereizi ondoren —kanpokoa,Erregearen Gorteak zekarrena, eta barrukoa, Euskal Herrian funtziona-tzen zuena (ibid.: 45)— hiru instituzio aipatzen dituzte: lehena, Eliza,eragin bikoitza izan omen zuena, “ordezkapeneko prozesuan, baina baitaeuskararen kontserbazioan ere” (ibid.: 46). Bigarrena, “JuntaGeneraletan, Diputazioetan eta Udaletxeetan zeuden erakunde” euskal-dunak (ibid.: 46) eta, hirugarrena, familia, “garairik larrienetan hiz-kuntzak aurkitu izan duen babeslekua” (ibid.: 46).

Faktore psiko-sozialak: mekanismo psiko-sozialek “aurreiritzi etaestereotipo bezala funtzionatu izan dute. Eta beti gaztelaniaren alde(…), irabazle izango dela jakina denaren alde” (ibid.: 47).

Ikusi dugunez, gune “erdaldunduetan” bezala, ukipen eremuetan erelehentasuna kanpotikako zapalkuntzak eta berari loturiko faktore politi-ko-ekonomikoek hartzen dute Hizkuntz borroka Euskal Herrian lanarenegileen arabera.

Atzerakada Jose Maria Larrearen iritziz

Jose Maria Larreak (1994) euskararen galtze prozesuaren azalpenberria eman nahi izan du bere liburuan: “Lan honetan azken bi mende-etako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzenda” (ibid.: 13). Azentua kanpo faktoreetan ipintzen duten azterketa-motak kritikatu (ibid.: 11), nahiz eta testuinguru historikoaz ez ahaztu(ibid.: 158-60), eta barne faktoreak argitzera jo du, euskaldunak erdal-duntzea onartzera eraman dituzten jarrerak (ibid.: 11), hain zuzen.

Oinarri Teorikoak

58

Page 50: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Bi motatako iturriak erabili ditu: ahozko tradizioari loturikoak,beren erabilerak dakarren berrikuntza azpimarratuz, eta ohiko iturriidatziak (ibid.: 12-3).

Liburuaren ekarpena gertaera historikoek euskaldunen jarreretanizan duten eragina erakustean, Sanchez Carrionen eta Aracilen teorienbaliatzean eta ahozko tradizioari loturiko iturrien erabilpenean dagobatik bat.

Ondorioa iradokitzailea da: “lan honek (…) oroitarazten du tradi-zionalki eta hasieratik euskaldun ez letratua baino akonplexatuagoakegon direnak eta (…) beheititze horretan bide urratzaile gisa jokatudutenak euskaldun letratuak izan direla” (ibid.: 14).

Jose Miguel Azaola eta euskararen atzerakada: ohiko moldeei kritika

Interesgarria da, orobat, Jose Miguel Azaolaren iritzia, atzerakadareneragiletzat jo izan diren faktoreen balioaren orokortasuna auzitan jartzendu-eta. Eskolarizazioa, inmigrazioa, industrializazioa, zapalkuntza lin-guistikoa eta zentralismoa euskararen gibeleratzean eragin duten fakto-reak dira, zalantzarik gabe, baina ez dute denek toki guztietan emaitzabera eman.

Horrela, eskolarizazioak erdalduntzea bultzatu omen zuen Arabaneta Nafarroan, baina Iparraldea oraindik ere eskolatuagoa izan da etaez du euskara galdu31. Berdin Gipuzkoa eta Bizkaian (Azaola 1976:97).

Inmigrazioak etorkin erdaldunak erruz ekarri ditu, baina Nafarroaneta Araban ez zen inmigraziorik izan eta, hala ere, hor gertatu zen eus-kararen atzerakada nagusia. Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan,ordea, nahiz eta inmigrazioa jaso, iraun egin du (ibid.: 96-7).

Industrializazioa nahiz, beste muturrean, nekazari ekonomiareniraupena ez dira zuzenean euskararen galera edo iraupenarekin lotubehar. Nafarroa eta Araba nekazari gizarteak ziren eta galdu egin zuteneuskara. Iparraldea ere bai, baina eutsi egin dio euskarari. Bizkaia etaGipuzkoa industrializatu egin ziren eta, hala ere, euskaldun izaten segi-tu zuten (ibid.: 98-9).

Ideia bera hizkuntz zapalkuntza eta zentralismoaz. Hegoaldeaneragina izan dute, baina Iparraldean zapalkuntza berdintsua eta zen-tralismoa askoz handiagoa izan dira eta euskarak iraun egin du (ibid.:99).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

59

31. Azaolaren lana 1976koa da. Azkenaldiko ikerketek (Aizpurua 1995; EuskoJaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskal Kultur Erakundea 1997), aldiz,Iparraldean katea higatzen ari dela erakusten dute.

Page 51: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen atzerakadari buruzko lanak: ondorioak

Euskararen heriotzaren topos-a. Euskara gibelamendu azkarra paira-tzen ari zen, hori errealitate ukaezina da, baina, aldi berean, euskararenheriotzarena gai autonomo gisa ulertu behar dugu, literaturako toposbaten zeregina betetzen zuena. Ikus dezagun:

Aquella fatídica frase aplicada por el gran geógrafo francés Eliseo Reclus alpueblo Basko “Un peuple qui s’en va”, por muchas veces que la hayamosreargüido de falsa, hemos de reconocer que está trocándose en irrebatibleaxioma. (…) el pueblo Basko se va, y se nos escapará de entre las manospronto, porque como cantó Bürger en su famosísima balada: “los muertosandan aprisa”.

(Campion 1911: 3)

Reclusen esaldia 1867koa da (Reclus 1929) eta Campionen hitzal-dia 1911koa32. Bitartean, Vinsonen eta Hovelacqueren baieztapenaketa hauek Bonaparterekin izandako eztabaidak ditugu. Hego EuskalHerriko lehenengo Euskal Jaietan —Elizondo 1879— Felipe ArreseBeitiaren “Ama euskeriari azken agurrak” olerkia suertatu zen garaile.Beranduago Unamunoren hitzaldiak etorriko ziren. Denen ahotaneuskararen heriotza hurbilaren gaia genuen. Bi argumentazio motaagertzen ziren, gai beraren bi aldaki moduan-edo: aurrerapenaren ize-nean euskararen eta gainerako hizkuntza ez-ofizial gehienen heriotzairagartzen zutenena —Reclus, Vinson, Hovelacque, Unamuno— bata,eta, bestea, gaia euskaldunen kontzientzien pizgarri moduan erabiltzenzutenena.

Euskararen heriotzarena, beraz, egiazko gertakaria baino gehiagohamarkada haietako politika eta kultura alorretako topiko bat da, bainaeragin zuzena izan zuen, eta izaten segitzen du, ikerketak bideratzerako-an, ikertzaileei hizkuntzaren heriotzaren unibertso kontzeptuala ezarridie-eta. Behin heriotzaren diskurtsoaren esparruan kokatu eta gero,azterketa bere mugei egokitzen zaie, errealitatearen alde bat bakarrikikusiz —euskararen gibelatzea—, eta ahalegin guztiak hori azaltzerazuzentzen dira.

Aldebakarreko azterketaren arazoak. Hala eta guztiz ere, hainbateskualdetako euskararen galera aztertu beharreko gertaera da dudarikgabe, eta are beharrezkoagoa Nafarroako XIX. mendea ulertu nahi bal-din badugu.

Oinarri Teorikoak

60

32. Ideia, hala ere, ez zen ez berria eta ez orijinala ere, XIX. mendean denen gogo-an zegoen zerbait baizik. Humboldtek, 3.1 atalean ikusiko dugunez, jadanik 1801.urtean adierazia zuen eta, oro har, “Europan galtzear ikusten zen orduan [XIX. men-dean] Euskal Herria” (Agirreazkuenaga 1993)

Page 52: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Kanpo eta barne arrazoien artean, kanpokoaz ahaztu gabe, euskara-ren galera hizkuntzaren transmisioaren katea etetean gauzatzen dela jaki-nik, barne arrazoien azterketa da biderik emankorrena. Hau da, gurasoeuskaldunak euren seme-alabei euskara ez irakastea hautatzera eramatenzituzten arrazoien azterketa.

Baina, lehentasuna atzerakadari eman izanak, euskararen heriotzarentopos-ak baldintzaturiko norabidea izateaz gain, baditu bere arazoak. Bidira arazo nagusiak: lehena, soilik atzerakadari erreparatu eta aldebaka-rreko irudia ematen duen azterketa egitea. Bigarren arazoa euskararenhistoria baino gehiago erdaldunek —erdal kulturak— euskararekikoizan duten portaeraren historia egitean dago, eta bide horretatik gehie-nez ere euskaldunak kanpotiko eraginen aurrean nola makurtu direnaztertzera iritsiko ginateke. Badaude beste arrisku batzuk ere, hala nolaguztia zapalkuntza edota saldukeriaren klabeetan azaltzea edo,Nafarroako gizartean, komunitate erdaldunak eta komunitate euskaldu-nak ez bereiztea, prozesu guztia euskaldunen arteko jokoa, gaur eguneuskaldunak direnak eta iraganean izan zirenak —egun deseuskaldun-duak—, gertatu delakoan.

2.1.2.3 Iraupenaren azalpenak

Atzerakada azaltzeak azken batean erdal taldearen jokamoldeetarabidaltzen bagaitu —hau da, erdal kulturak euskaldunekiko zer eginduen ezagutzera, baina subjektua betiere erdal kultura izanik—, irau-pena azaltzeak, berriz, euskal komunitatearen ezaugarriak ezagutu etaaztertzea eskatzen du. Iraupenaren subjektua euskal kultura da, eus-kal hizkuntz komunitatea, eta galdera nagusia “zer izan da euskaraeuskaldunentzat?” dugu, eta ez hainbeste “zergatik iraun du?” itaunabstraktua.

Harrigarria bada ere, euskararen iraupena ez da normalean autoreenikergai izan. Gehienen ardura atzerakada azaltzea izan da eta, beste zer-bait erantsiz gero, euskaltzaleen ahaleginak nabarmendu dituzte.

Dena den, izan, badaude iraupena aipatu dutenak. JosebaIntxaustirentzat, “batez ere inertziak eta inguruko egokiera hobeek sal-batu digute behin baino gehiagotan nafar euskara” (Intxausti 1990b:31). Beste lan batean, bi arrazoi eman zituen: “Historiako arrazoi iluneta oraindik gutxi ezagunei ezezik”, euskaltzaleen borondate argituari erezor zaio gaur egun euskara bizirik izatea (Intxausti 1990a: 10), gertaerahau “Herri eta hiztungo baten iraun-ahalmena sakonean datorren egitu-razko korronte iraunkorra dela” (ibid.: 10) erantsiz.

Joan Mari Torrealdairen hitzetan, “se nos presenta como un hechohistórico-lingüístico sorprendente” (Torrealdai 1977: 86-7). El libroblanco del euskara-rentzat “es milagrosa esta larga supervivencia”(Euskaltzaindia 1977: 11) eta, halaber, “Es un caso insólito de terque-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

61

Page 53: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

dad vital” (ibid.: 661-2). Baina lan hauek guztiak, esan bezala, ez dirairaupenaz gehiago luzatu.

Interesgarriak dira Arturo Campionen iradokizunak. Iraupenarenfuntsezko indarra gizartearen bizimodua giro euskaldun orokorreangaratzean ikusten zuen Campionek (1911: 23). Isolamendua, berriz, ezzitzaion euskararen iraupenaren lagungarri zenik iruditzen: “Anotemosal paso, la chica influencia que sobre el mantenimiento del baskuenzeejerce el aislamiento del territorio. El valle de Baztan, p.ej., situado enuna arteria de comunicación nacional é internacional, siempre muy fre-cuentada, perdura en su baskismo” (ibid.: 21). Eta ideia bera garatuz,hauxe esan zuen Zaraitzu ibarrari buruz: “Parece que la naturaleza cons-truyó allí un inexpugnable reducto para el Basko y sus cosas. (…). Alláno hay ferrocarriles, ni tranvías, ni paso de automóviles; el forasterismoy el turismo no tienen ocasión (…). Industriosos los habitantes, con suspropios recursos cubren sus necesidades de alimentarse, vestirse y alha-jarse” (ibid.: 18). Baina, hala eta guztiz ere, oso isolatuta bizi bide zenZaraitzu ibarrean euskara galtzen ari zen. Karlismoa ere, bestalde, ez zeniraupenerako arrazoia: “los salacencos, al revés de sus vecinos del Este losronkaleses, y los del Oeste los aezkoanos, son carlistas, conservando lamisma posición política que adoptaron el año 1823 al levantarse contralos constitucionales” (ibid.: 18).

Angel Irigarayk sen handiaz euskaldunen atxikimendua azpimarratuzuen iraupenaren oinarrizko arrazoi bezala:

El euskaldun es o ha sido, contra la opinión actual de muchos, extraordina-riamente apegado y amante de su lengua; no ha dejado de hablarla y estimar-la, a pesar de ser castellano hace siglos todo lo que encontraba escrito (…)

(Irigaray 1935: 601)

Ildo beretik, Jose Anjel Irigarai bere semearen iritziz, euskarareniraupena nekazari bizimoduan hazitako atxikimendu eta bizitasuneanbilatu behar dugu: “euskaldunengan datzala erranen nuke. Euskaldunak,alegia, euskerari atxikiak egon direla mendez mende. Nekazalgoari lotuazegoen herriak abantxu atzo artio iraun du” (J.A. Irigarai 1973: 28),nekazari bizimodu hori baserriarena izanik: “euskera eta jatorrizko kul-tura —sozio ekonomiko baldintzak direla medio, noski— baserriariesker gorde dira” (ibid.: 42). Era berean mintzatu zaigu beranduagokolanetan (1977: 289-91; 1988: 119). Hizkuntz borroka Euskal Herrianliburuak (Euskaltzaindia 1979) ia oharkabean mota bereko arrazoiaeman zuen: “eredu euskaldunean mamitutako mundu kulturalarenbarruan” (ibid.: 45) gertatu zen euskararen iraupena, transmisioarengiltza familian aurkitzen dela gaineratuz (ibid.: 46). Baina, zoritxarrez,oso emankorrak gerta zitezkeen intuizio horiek ez dute segidarik izanikerketa mailan.

Oinarri Teorikoak

62

Page 54: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Iraupenaren auzia erantzun beharreko galderatzat jo dutenak KoldoMitxelena, Jose Maria Sanchez Carrion eta Jose Miguel Azaola ditugu33.Mitxelenari buruz geroago mintzatuko naiz eta Azaolaren azalpenak ereMitxelenarenekin batera agertuko ditut. Oraingoan, beraz, SanchezCarrionen iritziak jasoko dira. Oihartzun handi eta iraunkorra (ikus,esate baterako Larrañaga 1990: 48-9) lortu zuten 1972. urtean emanzituen arrazoiek.

Sanchez Carrionek isolamendua aipatu zuen orduan euskarareniraupenaren faktore nagusi bezala eta, horrekin lotuta, gaztelaniaz ezjakitea:

La razón primordial que preserva al vasco es el aislamiento, más que ungénero de vida tradicional agrícola-ganadero. Lo que ocurre es que aquél esconsecuencia de éste. Por esto donde se mantiene el vascuence por exce-lencia es en el habitat de los caseríos, pues el caserío es por antonomasia lavivienda aislada que practica una economía de pura subsistencia. (…). Enconsecuencia, debemos concluir que el factor principal que mantiene elvasco es el desconocimiento del castellano.

(Sanchez Carrion 1972: 201)

Bizilagunek gaztelaniaz ere bazekitenean, orduan honako arrazoihauek aurkitzen zituen:

-praktikotasuna: “Cuando hay una razón práctica para conservar elvascuence se mantiene con una enorme vigencia” (ibid.: 202);

-euskararekiko atxikimendu erreflexua, ez kontzientea, eta inertzia:“Apego a la lengua. Pero este apego en la mayoría de los casos no es cons-ciente, sino meramente reflejo. (…). Este apego, es lo que queremosseñalar aquí, no es, en la mayoría de los casos, más que inercia” (ibid.:202);

-elebitasuna: “Libera al individuo de prejuicios y lo protege de com-plejos infundados” (ibid.: 202);

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

63

33. Aipagarria da, orobat, Roger Collins historialari ingelesaren ikuspegia. Berelehenengo asmoa “profundizar en este tema de la inveterada independencia de los vas-cos de la montaña y su permanente oposición a los poderes de las tierras bajas” (1989:17-8) zen. Lanean ari zela, “descubrí que empezaba a alimentar ciertas reservas” (ibid.:18) eta Euskal Herriaren iraupenaren gakoa, atzerritarrekiko borrokan baino gehiago,euskal gizartearen oinarrizko egituretan bilatu behar zela adierazi zuen: “la superviven-cia vasca no era el producto de una obstinada resistencia, sino que más bien descansa-ba sobre ciertas estructuras básicas de su propia sociedad” (etzana nirea da) (ibid.: 18).Isolamenduarena ere ez zitzaion azalpen egokia iruditu: “Los vascos no han sobrevivi-do desde la remota antigüedad porque hayan marginado al mundo, sino que es esasupervivencia lo que representa su mayor y más incuestionable proeza” (ibid.: 18).

Page 55: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

-hizkuntz kontzientzia: “Es justamente lo contrario a este apegoreflejo que hemos referido más arriba. Pero es actualmente excepcional”(ibid.: 204);

-besterik: tokian tokiko eragina izan duten faktoreak, hala nola “laintroducción de las funciones litúrgicas en lengua vernácula” (ibid.:204).

Txepetxek 1972an emandako arrazoi horien artean, izan duten era-gin handia gogorazteaz gainera, azentua gaztelaniaren ezjakintasunean,isolamenduan eta inertzian ipini zuela nabarmenduko dut, dena, azkenbatean, baserritarren munduaren “itxitasunari” lotuta erakutsiz.Elebitasun pertsonala, beste autore batzuen lanetan ez bezala, euskara-ren iraupenaren faktore lagungarritzat jotzen zen. Hizkuntz kontzien-tziak, aldiz, zeregin txikia izan du euskararen iraupenean. Azkenik, bizi-modu tradizionalaren arrazoia baztertuz, euskal mundu sozial eta kultu-ralaren iker-bidea ez zuela sumatu esan daiteke.

Hogeita bat urte igaro eta gero, berriz, 1993. urtean, beste modubatean aurkeztu zituen Sanchez Carrionek euskararen iraupenaren arra-zoiak. Nire lana egile honen bilakabidea azaltzea ez denez, garai bateaneta bestean esandakoak objektiboki jaso besterik ez dut egin.

1993ko azalpenen arabera, euskal hizkuntz komunitatearen jarrai-kortasun historiko tradizionala, egun arte nagusi izan den eredua, alegia,ondoko prozedura eta ekintzen emaitza izan da (Sanchez Carrion 1993:51-2):

-euskaldunen bere buruarekiko begirunea;-ohituren indarra: “La fuerza de la costumbre (…), esto es la aco-

modación o concordancia a unas pautas sociales dentro de las cuales eluso y presión social del Euskera seguían siendo necesarios como señal deidentificación y conformidad social”;

-euskararen bidez sortzen ziren talde barneko lotura afektiboak;-familia bidezko transmisioa, aurreko mekanismoei lotuta;-hazkunde demografiko handia, euskal hizkuntz komunitatearen

belaunaldiz belaunaldiko ugalketa bermatzen zuena;-nazio kontzientzia, nazioa bere esanahi linguistikoan ulertuta.

Euskararen iraupenaren azalpenak: laburpena

Euskararen historiografian hizkuntzaren iraupenari buruz emandiren azalpenak lau multzotan bil daitezke:

(a) inertzia, isolamendua, atxikimendu erreflexua, gaztelaniaren ezja-kintasuna…;

(b) euskaltzaleen borondatea, hizkuntz kontzientzia…;

Oinarri Teorikoak

64

Page 56: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(c) bizimodu eta mundu kultural jakin baten emaitza, horrek sortzenduen hizkuntz atxikimendua, famili transmisioa, talde barneko loturaafektiboak…;

(d) besterik: elebitasuna (gaztelaniaren ezagutza), euskaldunen bereburuarekiko begirunea, jarrera politikoak, eta abar.

Bereziki gogoan izatekoak dira, bestalde, Campionen isolamenduabezalako arrazoibideen kritika eta Sanchez Carrionen (1993) azalpenak.

2.1.3 Mitxelenaren ekarpena

Koldo Mitxelenak ez zuen euskararen historia sozialaz teoria oso bateman, ez eta azalpen borobildurik ere, baina bere ezagutza sakonean etabere sen zorrotzean oinarrituta, gainontzeko autoreek emandako azalpe-nekin alderatuz gero, beste ikuspegi berri bat eskaini zuela esan daiteke.Ikertzailearen eginbeharra lehenagokoen lanen ezagutza eta kritikanoinarritzea baldin bada, gero aurrerago jo ahal izateko, zeregin hau ez dainorekiko argiagoa Mitxelenarekiko baino.

Guztien ezaguna denez, ardura berezia erakutsi zuen Mitxelenak eus-kararen historiaz, bere burua “un historicista que se ha ocupado de his-toria de lenguas” gisa (1985: 192) hartzeraino iritsiz. Horrela, euskara-ren, eta beste hizkuntza askoren, historia sozialaz azterketa, gogoeta etairadokizun ugari utzi zizkigun: “he conseguido reunir una cierta canti-dad de información, y perdón por la inmodestia, sobre el pasado y elpresente de lenguas muy diversas, sobre la situación lingüística actual depaíses más o menos familiares y sobre la historia interna y externa de suslenguas, antiguas, medias, modernas y contemporáneas” (1985: 192).

Soziolinguistika, soziolinguistika historikoa eta besteMitxelenak ontzat eman zuen hizkuntzaren barne eta kanpo histo-

rien arteko bereizkuntza epistemologikoa (1988c, I: 23), baina bereiz-kuntzak “no tiene por qué ser un divorcio” (ibid.: 23), gaineratu zuen.Hala ere, zioen, hizkuntzen bizitzaren baldintza sozialen ikerketa hiz-kuntzalaritzaz kanpoko auzitzat jo izanak ukaezinezko arriskuak ditu etaez dute hizkuntzalari guztiek onartzen:

El lingüista no tiene por qué ser un experto en esta clase de problemas, quepuede considerar, con alguna razón (aunque la razón parezca absurda alcomún de los mortales), extralingüísticos; esto no es cierto, me apresuro aañadir, para un pequeño grupo, que va creciendo al parecer, de ellos. Laconsecuencia es que (…) los conocimientos de un lingüista sobre aspectosesenciales de las lenguas —ya que son factores determinantes de su fortu-na o de su decadencia, de su pervivencia o de su desaparición— son amenudo superficiales (…)

(1985: 181)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

65

Page 57: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Era berean, “sorprende la parquedad de las investigaciones sobre lasituación concreta de una lengua, como medio vivo de comunicación,en un país y en un momento determinados” (ibid.: 181).

Hizkuntzalarien arreta txikia izan bada, historiagileentzat ere iker-tzen ari diren herria zein hizkuntzaz mintzatzen zen ia oharkabean igaroden auzia izan da:

En efecto, no me parece injusto pensar que los historiadores, como grey ycon muy señaladas excepciones (…), no se suelen preocupar gran cosa delas lenguas de las gentes que estudian y de la diversa fortuna, determinan-te a veces de hechos de muy otro carácter, que aquéllas pudieran tener.Como muestra, diré que nunca he conseguido enterarme, a pesar de misesfuerzos, de qué clase de lengua hablaban los hunos (…). Insisto, sinembargo, en que las lenguas no son entidades que los historiadores puedanpasar por alto sin daño para su trabajo.

(1987a: 169-70)34

Hizkuntz ordezkapen bilakabideak gogoan eduki zituen Mitxelenak,haietan kanpo indarrek izan ohi duten eragina azpimarratuz, 1971kotestu honetan bezala:

Toda lengua es eminentemente apropiada para la cultura a la cual sirve devehículo. La adecuación deja de existir, y las dificultades (dificultades tangraves que pueden conducir al cambio de lengua) empiezan cuando lascondiciones de vida de la comunidad cambian bruscamente siempre o casisiempre por la injerencia de factores exteriores.

(1985: 152)

Bestalde, euskararen historiaren erdigunean, arestian aipatu bezala,euskal hiztunen taldea jarri zuen.

Jendeek erakutsi ohi dituzten hizkuntz jarrerez ere mintzatu zenMitxelena: hizkuntzen desagerpenaren aurrean ager daitezkeen bi mutu-rrak (1985: 182-3), giza taldeek euren lehen hizkuntzaren aurrean iza-ten dituzten portaerak (ibid.: 187) eta, azkenik, botere publikoek horre-lako arazoen aurrean erakutsi ohi dituztenak.

Euskararen historiaren atalakEn nuestro caso nos hallamos con la lengua de una pequeña comunidadsometida durante siglos a una influencia exterior tan fuerte como podríadesearse incluso en un ensayo experimental. ¿Cuáles han sido sus resulta-dos? Se ve de inmediato, incluso sin mayor conocimiento de causa, que esa

Oinarri Teorikoak

66

34. Historiagileen hizkuntzen ahazteaz, ikus, halaber, Mitxelena (1985a: 181 eta192, 1987a: 16 —Iruñeko 1276ko Nafarrerriko gerraren kondairaz— eta 1987b: 12).

Page 58: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

lengua ha resistido con todo éxito a la presión (…). Por otra parte, se haacercado a éstas [auzo-hizkuntzei] de mil modos y maneras (…)

(1988c, I: 41)

Aipu hau 1964koa da eta zuzenean euskararen eta latinaren artekoharremanei buruz dihardu, baina eskema gisa guztiz erabilgarria da, eus-kararen historiak gogoan izan behar dituen hiru mailak adierazten ditueta. Atal bat euskararen iraupenak —“ha resistido con éxito”— osatukoluke, beste bat kanpoko eraginek —“influencia exterior tan fuerte”—eta hirugarrena eraginaren emaitzek —“se ha acercado a éstas”—.Ukipenaren emaitzak linguistikoak izan direla diogun modu berean,soziolinguistikoak ere —bazterketa soziala, atzerakada…— izan direlaesan genezake.

Euskara Antzin Aroan: Nafarroako Erribera

Nafarroako euskararen historiaren nondik norakoa, eta Nafarroa beraere zer den, ulertzerakoan, Erriberaren balizko euskalduntasun historikoagarrantzi handiko auzia da. Baskoien lurrak Ebro ibairaino iristen zirelajakinik, oso zabaldua egon da lur horiek hasieran euskaldunak izan zirelaeta gaur egun erdaldunduak daudela dioen ustea35 (ikus 2.1.2 atala).

Guztiz bestelako iritzia adierazi zuen Mitxelenak:Guk dakigun garaian, azken bi mila urte honetan, lehen esan dudan beza-la, Euskadiko eremua osorik hartzen baldin badugu, eskualde hori ez dainoiz —bi mila urte horietatik gora nik ez dakit zer gertatzen zen— osoroeta zeharo euskalduna izan. (…) guk besteren aurrean esaten duguneanNafarroako Erriberak, Kaskantek esate baterako, euskara galdu zuela etaberreuskaldundu egin behar dugula, ez gara egiaz ari; guk dakigunez etaguk ezagutzen dugun garaian Kaskanten ez da euskaraz egin; hori da egia,egia huts hutsa (…)

(1988c, II: 684-5)

Aldi berean, Euskal Herriaren eleaniztasunaren sustrai historikoaknabarmendu nahi izan zituen: “gero Euskal Herri edo Euskadi bezalagelditu den hori ez da osorik euskalduna izan azken bi mila urteotan”(ibid.: 685), edo, lehentxeago esan zuenez: “eskualde horretan guztian ezzen euskaraz soilik egiten: euskararen aldamenean bazegoen beste hiz-kuntzaren bat” (ibid.: 684).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

67

35. Uste horren adierazle Erribera hitza “Herri Beherea”-tik datorrela dioen sasia-zalpena dugu. Bere arrastoak aita Jose Moret-enganaino (1677) bederen iristen dira: “Ybera en idioma vascónico es baja. Y de ahí Erri-bera la tierra baja de Navarra, que conligera corrupción llaman Ribera” (1890-2, VIII: 125).

Page 59: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Baieztapen hauek 1981ekoak dira, baina tankera honetako azterketajadanik 1960.ean plazaratua zuen, Historia de la literatura vasca libu-ruan: “La lengua vasca no ha llegado a ser en tiempos históricos el mediode expresión total de la vida del pueblo vasco” (1988b: 13), eta berdin1964ko Sobre el pasado de la lengua vasca izenekoan: “podría desterrarsela idea a que todos propendemos de que los límites de la lengua vasca,aun suponiéndolos estables, coincidieron con los de la Vasconia históri-ca” (1988c, I: 26). Iritzi hauek, beraz, ikertzaile guztiek irakurri ahal izandituzte eta, goian ikusi bezala, kontrakoei eustea erabakiz gero, gutxie-neko zorroztasun zientifikoak Mitxelenaren baieztapenen kritika egiteaeskatzen du. Eta hori, nik dakidala, ez du inork egin.

Antzin Aroaz oso hedatua dagoen beste mota bateko topikoa latini-zazioa berez gertatu zela eta denentzako onuragarria izan zela dioena da,beherago aztertuko dudan R. Menendez Pidalen testuetan (1985: 2-3)agertuko denez (ikus 2.2.1 atala). Mitxelena, ordea, ez dator bat ideiahorrekin:

Se da por supuesto que la romanización, con la latinización como secuela,es una especie de inexorable proceso natural que se produce por el pesomismo de las circunstancias, sin que hubiera necesidad de forzarlas en nin-gún momento. También es corriente aceptar, adoptando el punto de vistade las fuentes (…), que ese proceso fue beneficioso, al menos “histórica-mente” beneficioso, para las poblaciones afectadas (…). No hay que olvidar,sin embargo, que la expansión romana fue una empresa colonizadora, lle-vada a cabo con métodos acaso no más drásticos, pero en todo caso no mássuaves y humanos, que las colonizaciones modernas. Tuvo que suponersiempre una violenta imposición sobre los pueblos que la padecieron (…)

(1985: 207)

Kristautasuna. Eliza

Kristautasunaren aurreko euskal kulturaren aztarnez ere arduratuzen Mitxelena, bereizten zailak direla erantsiz:

Parece natural, por ejemplo, que un pueblo cuya cristianización, al menosen las zonas centrales, se supone más bien tardía conservara gran copia decreencias y elementos paganos. Pero no ocurre así. Mejor dicho, los ele-mentos precristianos de la cultura popular no siempre resultan fáciles dedescubrir.

(1988b: 24)

Bestalde, Elizak euskararen historian izan duen eraginaren zenbaitalderdiz behin baino gehiagotan mintzatu zen Mitxelena (1988b eta1988c, II: 1.014-5, adibidez).

Oinarri Teorikoak

68

Page 60: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioaNafarroako erresumaz frankotan hitz egin zuen Mitxelenak, “nuestra

mayor realización política” (1987a: 55) izan zenak latina eta erroman-tzearen aldeko apustua egin zuela erakutsiz, besteak beste. Ideia hau,oinarrizkoa izanik ere, ez da berria eta hor utziko dugu.

Bereziagoak dira, lehen azterketa Lacarrarena (1957) izan arren, ErdiAroko euskaldunen eta erdaldunen arteko banaketa sozialaz esan zituenak.Horrela, euskara hainbat eskualdetako jendeen hizkuntza bakarra zen,beste batzuk euskaraz eta erromantzez mintzatzen ziren eta bazeuden bestemultzo batzuk, zenbait eskualdetako bizilagun gehienak, erdaraz baizik ezzekitenak. Euskaldunek, “Por desgracia, no formaban parte de los gruposmás influyentes del país” (1988b: 15), eta beherago zera erantsi zuen:“Basta una ojeada a documentos medievales para comprobar que las per-sonas que en Navarra llevan nombres y patronímicos de tipo vasco (…)abundan entre los collazos y pecheros” (ibid.: 15, 2. oin-oharra). ErdiAroko agirien azterketa bat 1969. urtean egin zuen, “Notas lingüísticas a«Colección diplomática de Irache»” artikuluan, ondorio berberetara iritsiz:“El oficio o condición aparece a menudo (…). Las denominaciones vascasson aquí escasas y reservadas por lo común a profesiones rústicas, mientrasque los romances dan fe de la complejidad de la vida urbana” (1987a: 130).

Erromantzea Nafarroako ekialde eta hegoaldean garatu zen batik bat(1985: 218) eta agertu zenean, latina/euskara estratifikazioari beste osa-gai berri bat gehitu zitzaion: “hay una nueva estratificación con un ter-cer nivel: latín/romance (navarro)/vascuence” (ibid.: 218).

Euskara eta erromantzearen artean hierarkizazio sozial nabaria zego-en, baita lurralde elebidunetan ere:

Dos cosas parecen claras, en todo caso. Que vascuence y romance, en pri-mer lugar, tuvieron que convivir a menudo en una misma zona, sin que lasfronteras territoriales entre una lengua y otra estuvieran claramente marca-das (…). Y en segundo, que en esos lugares el vasco no era, en manera algu-na, la lengua «superior». No lo era para los nobles y, sobre todo, no lo erapara los eclesiásticos.

(1987a: 60-1)

Banakuntza, gizarte mailakoa ezezik, geografikoa ere bazen eta euskaraalde batzuetan —“ante todo en lo que Julio Caro Baroja llama, apropián-dose el término de Plinio, el Saltus Vasconum” (1985: 218)— oso sustrai-tua egon arren, gutxiengoan zegoen Nafarroako eremu zabal eta aberatsbatean: “era minoritario en una zona extensa y rica del Reino” (1987a: 80).

Foru erakundeak eta euskara

Auzi honi buruz garbi eta tinkoa da Mitxelenaren iritzia. 1971. urte-an hauxe zioen: “La existencia de instituciones autónomas contribuía

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

69

Page 61: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

también, aunque sólo fuera pasivamente, a la conservación de la lengua”(1985: 159). Bost urte geroago, J.M. Azaolari erantzunez, ideia berarieutsi zion (1988c, II: 1.019-20) eta 1983.ean berdin segitzen zuen:“Geurezko genituen eskubideak ez ziren (sekula, behar bada) etxeko hiz-kuntzaren alde erabiliak izan, gorengo gobernu mailan behintzat. Gurearbasoek ez zuten, halaz guztiz, gogor hartu hizkuntza, nik axalekotzatjotzen ditudan kasu batzuetan baizik. Ukatu izan didate hori horrelazela, baina lehengoan irauten dut eta iraungo, aski den adinako kontra-ko frogarik erakusten ez didateino” (1988c, II: 950).

Mitxelenak bazekien Foru erakundeek behin baino gehiagotan eus-kararen aurkako agindu eta debekuak ezarri zituztela, eta aipatu ere egi-ten ditu (1988b: 17, 64 eta 91; 1988c, II: 691-2, 1.020, 30. oin-oha-rra), baina euskara eta Foru erakundeak lotuta ikusten zituen: “Azkenfinean, zergatik eta hargatik, geuregandikako legeekin batera ibili da eus-kara beheraka” (1988c, II: 951).

Mitxelena eta euskararen iraupena

Alde orokorrak. Mitxelenaren zorroztasuna inon ageri bada euskara-ren iraupenaren auzia ukitzean da36.

Abiapuntua hauxe da:Izan ere, mendebal-alde honetako gainontzeko eskualdeak hartzen baditu-gu konparaketarako, ez da gurea izan ezik aspaldietako hizkuntzarik min-tzaira indoeuroparren bultzadaz, eta latinarenaz azkenik eta batipat ito ezdenik. Nornahik aski harrigarri deritza iraute etengabe horri, eta horrelairitzi behar ere. Artean bederen ez du inork, jende piloa saiatu delarik,esplikazio oso-beterik aurkitu.

(1988c, II: 949-50)

Oinarri Teorikoak

70

36. Mitxelenak “Euskararen bide luze bezain malkarrak” (1978a) lanean euskara-ren iraupenaz ari zelarik, Jose Miguel Azaolarengana bidaltzen gaitu, honek ematendituen ideiekiko adostasuna agertuz: “Honen [iraupenaren] arrazoiak xurgatzekoazken azterketa José Miguel Azaolarena dugu (…) eta, oro har, ados egon gaitezkeberonen alderdi kritikoarekin” (1988c, II: 1.016). Dena den, Azaolaren testua ezagu-tuta, zenbait ohar egin daiteke.

Azaolak Vasconia y su destino lanaren bigarren liburukiaren lehen zatian (1976),Euskal Herriko historiaren arazoak arakatu zituen, bertan euskarari toki bat eginez.Bere eginkizuna bilketa kritikoa egitea izan zen batik bat, Mitxelena eta AntonioTovarren idazlanetan oinarrituta, eta arazoa ulertzen laguntzen digun arrazoi sorta bateskaini zuen (ibid.: 100). Bildu zituenak bereziki berriak ez diren heinean, ez du mere-zi berriro azaltzea.

Nire ikuspegitik, azpimarragarriena euskararen iraupena eta euskal kulturarenalotuta daudela (ibid.: 86) eta euskal kulturaren iraupena azaltzen duten arrazoi oroko-rrek euskararena ere azaltzeko balio dutela (ibid.: 94) baieztatu izana da.

Page 62: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hots, euskararen iraupena oraindik ongi erantzun gabeko eta garran-tzi handiko galderatzat jo zuen Mitxelenak, oinarrizko testuinguruaMendebaldeko zibilizazioaren eta indoeuroparren etorreraren aurrekomintzaira edo kulturen arteko ukipenean kokatuz. Bestalde, ñabarduratxiki bat erantsi beharrean nago, alegia, iraupenaren gakoa ulertzen saiatudirenak “jende piloa” izan baldin badira, askoz gehiago dira, historiogra-fiak erakusten duenez, iraupena ez, galera baizik, azaltzera jo dutenak.

Euskarak hizkuntzen bizitza baldintzatu ohi duten faktore ia guztiakaurka zituela ikusten dugularik (bere garaian Campionek ohartarazi zue-nez), arazoaren neurria handiagotu egiten zaigu:

Queda por explicar (…) que no se produjera [euskararen uztea] a pesar deque todos los factores extralingüísticos, que son los decisivos, parecían con-jurados para conseguirlo: lo exiguo del espacio, el corto número de hablan-tes, el grado de cultivo de la lengua, aparentemente también el prestigiosocial mismo cuya raíz última está en el poder económico de los hablantes.

(1985: 157)

Isolamenduaren eta inertziaren azalpenei kritika. Inertzian edo isola-menduan oinarrituriko azalpenak ez zituen Mitxelenak onartzen.Inertziari dagokionez, ez du euskararen iraupena azaltzeko balio: “unalengua [no] va a seguir siendo viva porque haya sido viva hasta enton-ces” (1985: 158).

Isolamenduaren esplikazioak hiru alderdi ditu behintzat, eta euska-rak isolamenduagatik iraun duela huts-hutsean esatea hirurak nahasteabesterik ez litzateke izango. Hiru alderdiak hauek dira: (1) isolamendulinguistikoa (euskararen bereztasuna, alegia), (2) Antzin Aroko gertaeraketa (3) isolamendu geografiko-sozial orokorra. Azken hau eduki ohi dagogoan isolamenduaz hitz egiterakoan.

(1) Isolamendu linguistikoa —genetikoki uhartea izatea— Tovarrekeman omen zuen azalpen gisa, baina alde on eta txarrak ditu: “Se ha pre-sentado un argumento, y creo que es Antonio Tovar el primero que loha formulado, según el cual una parte del mérito de esta conservación(…) ha de imputarse a la lengua misma y no a sus hablantes. Dicho deotra manera, la peculiaridad de la lengua, su diferencia con respecto a laslenguas indoeuropeas —el latín y sus sucesores, en especial—, facilitabapor sí misma su conservación. Esto, creo, tiene una parte de verdad, perosólo una parte” (1985: 156-7).

Neurri batean egia da, “besteekiko izate bakanak, hizkuntzaren aldebulkatu du”, ez baitzitekeen “bere ezaugarriak galdu ahala inorenakbereganatzen dituela antzeko beste hizkuntzekin nahas” (1988c, II:1.014). Baina beste neurri batean euskararen aurka bihurtu da ezaugarrihori: “idazketa zailtzen zion aldetik, lehendabizi, eta kanpoko laguntzaezak lantzea eragozten ziolako gero” (ibid.: 1.014).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

71

Page 63: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Eta, oro har, bakantasunak ez ditu desagerpenerako bide guztiakixten, batzuk itxi arren: “«la alteridad» aumenta en las lenguas la posibi-lidad de pervivir, puesto que imposibilita que desaparezcan de ciertamanera, aunque no naturalmente que desaparezcan” (1987a: 80-1).

(2) Isolamendua, geografikoa baino gehiago soziala, erromatarrengaraiko iraupenaren arrazoietako bat da, zalantzarik gabe: “La principaldefensa frente al latín debió estar no en la fuerza, sino en la misma debi-lidad del país y de las gentes. Sin ciudades importantes (…), el retrasocultural hizo menos seductora la tentación del latín, a la vez que lapobreza de buena parte del territorio incitaba poco a Roma a ocuparloy explotarlo” (1988b: 40). Ez da, hala ere, arrazoi bakarra, euskarareniraupena bertako gizarte jentilizioaren mantentzearekin lotzen baita,gero ikusiko dugunez.

(3) Orokorki, ordea, nekez mintza gaitezke Euskal Herriaren isola-menduaz. Mitxelenarentzat, Euskal Herria ez da historikoki lurralde iso-latua izan, alderantziz baizik, 1978. urtean Euskararen liburu zuria-nidatzi zuenez: “Diogun ere, gaztelu hurbilgaitzean baino areago pasabi-deko lurraldean mintzatua denez, beste edozeinek hainbat harremanizan duela gureak bi mila urteotan zehar bederen” (1988c, II: 1.013), etaberdin dio bi orrialde beherago ere. Nabarmenena, hortaz, inoiz isolatu-ta egon ez den lurralde batean euskarak iraun izana da.

Euskal Herriaren isolamenduari buruz, berari topikoak iruditzen zi-tzaizkion iritziak aspaldidanik salatu zituen Mitxelenak, 1960an, 1796-1804 urteez ziharduelarik, esate baterako, zioenez: “Una vez más sedemuestra que Vasconia ha estado muy lejos de ser el terreno imperme-able a nuevas ideas y modos de vivir que algunos se figuran” (1988b:113).

Eta isolamenduak berez ez dakarrela euskararen iraupena Erronkariibar erdaldunduan erakusten da, euskarari eutsi dion Zuberoarekin alde-ratuta: “En toda una serie de rasgos puede comprobarse que el valle per-maneció durante siglos mucho más cerrado a toda influencia exteriorque el país de Soule” (1988c, I: 13).

Euskararen prestigioa. Askotan errepikatu diren ideien artean, bada-go beste bat Mitxelenak zalantzan ipintzen zuena: euskararen prestigio-rik eza euskaldunentzat. Mitxelenak ez zuen horretan sinesten eta kon-trako iritzia, hots, euskara euskaldunen artean prestigiodun hizkuntzazela, iradoki zuen horretaz mintzatzea egokitu zitzaion bakoitzean.

Erdi Aroko Nafarroaz ari zelarik, eta euskararen arazo orokorrezmintzatu ondoren, euskararen prestigioa garbi gelditzen zitzaionMitxelenari: “A mi entender, para resumir, el vascuence medieval notuvo por qué ser una lengua sin prestigio, a pesar de su escasísimo culti-vo escrito; lo que sucede es que el prestigio de que disfrutaba tenía queser, por la fuerza de las cosas, un tanto sui generis” (1987a: 81). Era bere-an, “me permitiría sostener que la lengua no carecía, ni mucho menos,

Oinarri Teorikoak

72

Page 64: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

de prestigio, es decir, de prestigio de cierta clase, puesto que esta nociónno tiene por qué ser total y unitaria” (1985: 160).

Orokorkiago mintzatuz:No se ha considerado detenidamente (con salvedades como Lacarra a unextremo y Sánchez Carrión al otro) cuál podía ser el ámbito y el rango dela lengua primera en distintas zonas y distintas épocas: que su arraigo erafortísimo, sean cuales fueren las limitaciones a que estaba sujeto su uso, sesigue de lo duradero de su implantación. Las esferas de uso estaban tam-bién condicionadas por factores extralingüísticos y es dudoso que los aspec-tos que hoy consideramos sin vacilar más importantes, por más “elevados”,lo hayan sido siempre en realidad.

(etzana nirea da) (1987b: 12)

Zer gertatzen da? Besteak beste, diglosia kontzeptuaren erabilpenmekaniko eta, nonbait, anakronikoa egiten ari garela:

Fergusonek ez zekien ongi zer gerta zitekeen hedatu zuen “diglosia” hitza-rekin eta hitzak azaltzen edo estaltzen duen gogoetarekin (…). Diglosiakjoa dagoen egoeran, ez zaio orain beheko maila baizik aitortzen gure hiz-kuntzari. Beldur naiz, haatik, ez ote ziren gauzak bestela gertatzen gurean,ez baitaiteke izan azpiko eta morrontzako hizkuntzarik mendez-mendeiraungo duenik gureak bezala.

(1988c, II: 950)

Hizkuntz hierarkizazioa izanez gero, goi eta beheko eginkizunekinbaino gehiago barne eta kanpokoekin du zerikusia eta garbi dago euskalgizartearen barneko zeregin gehienak, eguneroko beharrei loturikoak,euskaraz garatzen zirela:

Maila nagusiak eta apalagoak, uste dudanez eta Sánchez Carrión-en iri-tziari narraiolakoan nago, barren eta kanpo neurtu behar dira, ez goi etabehe, hemengo eta oraingo ohituraren arabera. Idatzi, noski, erdaraz idaz-ten zen edonon (…). Baina eginkizun goitar eta dotoreago hauek ez zirenbehar bada, ez ziren segur aski, deus asko eguna joan eta eguna etorri era-biltzen ziren oinarrizko eta premiazkoenen aldamenean. Halaz guztiz, ego-era horrek berekin zeraman aldakortasuna (…)

(ibid.: 950)

Behin euskara ez zela euskaldunen artean prestigiorik gabeko hiz-kuntza argi utzi eta gero, euskararen iraupena ulertzeko iradoki zituenbideak aurkez daitezke.

Euskararen iraupenaren giltza euskaldunen leialtasuna izan da.Hizkuntza txikien iraupena beren hiztunen atxikimendu edo leialtasu-nari egotzi behar zaio batik bat, eta leialtasun hau, halaber, baldintzasoziokulturalen arabera ulertzen da:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

73

Page 65: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Si se han conservado, si van a continuar vivas, esto se debe al apego que leshan demostrado y les demuestran gentes de toda edad y diversa condición.Es decir, a lo que en inglés suelen denominar language loyalty (…). Estaadhesión no es, sin embargo, un dato primitivo, un movimiento del espí-ritu que sopla donde quiere sin depender de algún sustrato de más bajacondición. Está estrechamente condicionada y limitada por factores eco-nómicos, sociales, políticos (culturales, religiosos), etc.

(1985: 196-7)

Bide honi jarraikiz37, euskararen iraupenaren arrazoiak haren hiz-kuntz-bereztasunean baino gehiago euskaldunengan bilatuko ditugu,“por tratarse de una fidelidad de los hablantes, no de la lengua misma”(1985: 156).

Iraupena oso trinkoa izan den gune geografiko jakin batean gertatu da:“el núcleo de habla vasca (localizado en época histórica sobre todo enbuena parte de Vizcaya, en Guipúzcoa y en la zona montañosa deNavarra), —más, naturalmente, el país vasco-francés, erantsi zuen 24.oin-oharrean— (…) parecía tan compacto y tan impermeable” (1985:157-8)38. Gune hau erromanizatu gabe gelditu zen bera da (1987a: 15)eta, esan bezala, ez zuen Nafarroa osoa besarkatzen: lagun ugari “dehabla materna románica” izateaz gain, euskara “era minoritario en unazona extensa y rica del Reino” (ibid.: 80).

Nafarroan, hortaz, historikoki hiru alde eratu dira euskarari dago-kionez: euskararen gune trinkoa, bazter eremuak, non gutxiengoanzegoen, eta alde erdalduna.

Euskararen iraupena Erdi Aroan: euskal gizarte-antolaketaren iraupe-na. Euskarari atxiki zaion lurraldea “hararteko bizimoduari eustea lortuzuen eskualdea” (1988c, II: 1.016) da. Era berean:

No es dudoso que el vascuence se conservó, ya desde la época imperial roma-na, en la medida en que no fue destruida la sociedad gentilicia a la que ser-vía de instrumento de comunicación, y de instrumento muy útil a juzgar porel apego que le mostraron sus usuarios. Algo debió de quedar de esta socie-dad gentilicia o tribal (…) en el reino de Navarra, a partir del siglo IX (…).A fin de cuentas, no se puede poner en duda que muchas huellas de la orga-nización social tradicional han seguido vivas durante largo tiempo, puestoque al menos sus rastros han llegado hasta nuestros días.

(1985: 218)

Oinarri Teorikoak

74

37. Ikus, orobat, “Las lenguas y la política” artikuluan: “Se trata, en último térmi-no, de la adhesión o despego de una comunidad respecto a su lengua” (1985: 185).

38. “Euskararen bide luze bezain malkarrak” idazlanean ere “gune trinko bat” eta“listuz joan” diren ertzak bereizi zituen Mitxelenak (1988c, II: 1.016).

Page 66: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Erro sendoak zituen euskarak euskal gizartean. Gizarte-eredu horretansustrai sakonak zituen euskarak eta haiek zer nolakoak ziren aztertzeaikergai gisa erakutsi du Mitxelenak: “Bistan daukagu euskarak erro sen-doak zituela gure herrian landatuak, eta komeni genuke orain artekoakbaino ikerlan sakonagoei ekingo bagenie zer-nolakoak ziren jakiteko”(1988c, II: 950).

Barne erabilera handia eta prestigio soziala. Barne erabilerak lehenagojaso dudan “barren” eta “kanpo” bereizketarekin du zerikusia. Euskaraeuskaldunen eguneroko hizkuntza omen zen, familia eta herri mailanbederen, nahiz eta idatzia izatera ez igaro:

El vasco era la lengua de la intimidad familiar y de las relaciones privadas,pero no intentó competir sino en muy escasa medida con el latín y luegocon el romance en la vida pública. Para hablar de un modo más preciso, noes que el vascuence no tuviera su lugar, que en muchas partes y momentosdebió ser casi exclusivo, en la administración municipal y aun en esferasmás elevadas (…)

(1988b: 14)

Prestigioaz ez naiz gehiago arituko, baina garbi dago ezagutza ezezik,erabilera eta motibazioa —prestigioa, leialtasuna…— ere biltzea lortzenzuen tokietan, euskarak bere iraupena bermatu egiten zuela, neurri bate-an bederen.

Euskararen transmisio naturala. Hizkuntzaren belaunaldiz belaunal-diko transmisioa familian eta herrian bideratzen zen: “la transmisión dela lengua se producía antes en el ámbito natural de la familia y de lacomunidad local” (1985: 227).

Beste faktore batzuk: emigrazioak ekartzen zuen oreka demografikoa etabertoko erakundeen babesa. Industri iraultza gertatu arte Euskal Herriaemigrazioko lurraldea zen, ez inmigraziokoa, eta horrek gainpopulazioaarindu egiten zuen. Etorkinak gutxi ziren eta etortzen zirenak bertakoohiturei, baita hizkuntzari ere, egokitu egiten zitzaizkien (1985: 159).Bestalde, Euskal Herriak bere erakundeak XIX. mendera arte eduki iza-nak hizkuntzari babesa eman ziola behin eta berriro adierazi duMitxelenak, arestian ikusi dugunez.

Euskararen atzerakada

Mendeetan zehar pairaturiko atzerakada gertaera nabarmena da euska-raren historiaz aritu diren guztientzat, baita Mitxelenarentzat ere. Honenaipamena ia bere idazlan guztietan aurki dezakegunez, erreferentzia bakarbat emango dut: “lo vasco —y aquí vasco significa siempre vasco de len-gua— es un carácter recesivo, no dominante, y recesivo en varios sentidos”(1987a: 60), non alde geografikoak eta sozialak biltzen zituen.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

75

Page 67: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen eremuetan gunea eta ertzak bereizita, eta bereizketa, geroikusiko dugunez, guztiz egokia da, gibelatzea “ertzetan listuz” (1988c, II:1.016) gertatu da eta bere arrazoiak, erdararekiko ukipenaz gain, XVIII.mendearen bigarren erdian hasi zen prestigioaren hausturan bilatubeharko ditugu: “está por estudiar, si se deja aparte la condición fronte-riza, el motivo de que el prestigio que hemos atribuido a la lenguaempiece a sufrir grave merma en Navarra, como en Alava, ya probable-mente en la segunda mitad del siglo XVIII” (1987a: 82).

Nafarroako gibeleratzea eragin duten zenbait faktore erakutsi zituenMitxelenak (1988c, II: 1.017): “Independentziako gerratea eta, are gehia-go, hogei urte ondotik darraion lehen karlistada”; Iruñeko galera, “luzaro-ra (…), aldaketen arrazoi nagusia” izango zena; “1872-76.eko gerra zibi-la”; eta “azken urte honetako lege deuseztatzailea”, besteak beste.

Atzerakada, hala ere, ez da, erromatarren aroan eta duela oso gutxi-ko garaietan (frankismoan?) izan ezik, euskara desagertzeko zorian bene-tan jartzera iritsi: “Lo que sí quiero subrayar, porque acaso no se insistelo bastante sobre ello, es que en el pasado la lengua vasca, hasta tiemposmuy recientes, no ha conocido más que un momento en que el riesgo dedesaparición fuera inminente: la época romana. (…) Lo que subrayo noes el riesgo, sino su inminencia” (1985: 157).

Ikertzaile gehienekin bat datozen arrazoi ugari ere eman zituenMitxelenak, eta ez ditut errepikatuko. Dena dela, euskararen galerarensakoneko arrazoiak bilatuko badira, eman ohi direnekin ez zen asetzenMitxelena. Adibidez, utzikeriaren —euskaldunen utzikeria— eta zapal-kuntzaren —kanpoko eta bertakoen zapalkuntza— artean mugitzendiren azalpenak, gehienak, egia esatera, ez dira aski: “Si pasamos a ladecadencia o a la pérdida misma, es altamente probable que no hayaninfluido sólo en ello la imposición o la desidia, por muy reales que fue-ran” (1987b: 12).

Nafarroako euskararen historiak landu beharko lituzkeen gaiak

Jadanik jasoak ditugun irizpide eta azterketa orokor baliotsuakeskaintzeaz gain, Nafarroako bilakaeran sakontzeko bide anitz erakutsizituen Mitxelenak. Hona hemen horietako batzuk.

Erromatarren garaietatik datorren Saltus eta Ager Vasconum —lat. sal-tus= basoa, oihana; lat. ager= lurralde landuak, gutxi gorabehera— izene-ko lurraldeen arteko bereizketa, Erdi Aroko banaketa sozial eta linguisti-koa, Nafarroako erresuma eta hango eleaniztasun historikoa, guztiakNafarroako hizkuntz historia sakonki baldintzatu duten gertaerak izaki.

Beste arazo bat XVIII. mendearen bigarren aldian hasi zen euskara-rekiko jarrera aldaketa, prestigioaren puskaketa, dugu. Hau azaltzeakNafarroako euskararen historiaren gunera garamatza eta Mitxelenakikertu beharreko gaitzat jo zuen. Horri lotuta, XIX. mendeko gertaerak

Oinarri Teorikoak

76

Page 68: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eta euskararen bilakaeran eduki zuten eragina: 1808ko Independentzigerra, gerra karlistak, Iruñearen erdalduntzea, 1876ko Foruen deusezta-pena…

Nafarrek ez dute euskara jasotzeko ardura handirik erakutsi eta haukonstante historiko bat izan da: “Nafarroan, zoritxarrez, eta arrazoi-bilahasi beharko dugu noizpait, (…) ez zuten, halaz guztiz, hizkuntza jaso-tzeko lehia sutsurik agertu: ikus, adibidez, Beriain, Elizalde, argitaratuakzeuden eta argitaratzen ari diren dotrinak… Elkanoko Lizarraga berazein ere garbizale eta landu agertu nahi duen hiztegiari buruz, ez du jos-keran Mendibururen urrutiko antzik ere” (1988c, II: 917).

Goikoez gain, Nafarroako euskal literaturaren urritasuna dugu azal-du beharreko beste gai bat (1987a: 82).

Mitxelenaren ekarpena. Laburpena

Azterketa luze honek Mitxelenaren idazlanen hiru ezaugarri nagusierakutsi dizkigu: (1) topikoak puskatu eta ohiko iritziez haratago joate-ko joera, (2) euskararen iraupena azaltzeko nahia eta (3) hipotesi etaikerbide berrien adierazpena. Lehenengo biak jadanik aski azalduakditugunez, Mitxelenak iradoki zituen ideia, hipotesi edota ikergai berrie-tara mugatuko naiz.

Maila orokorrean: azterketa soziolinguistikoen beharra erakutsiondoren, hizkuntzaren iraganeko gizarte-egoera desberdinak neurtzeko“diglosia” (goi/behe) baino kontzeptu egoki edo zehatzagoak behar dire-la argi utzi du. Adibidez: barne (komunitate barneko bizitza)/kanpo(komunitatetik kanpokoa) bereizketa.

Euskararen historian: bere subjektua hiztunak dira, euskaldunak.Iraupenaren arrazoiak sakoneko ikergaitzat hartu beharra. Euskararensustraiak euskal gizartean eta bertan zuen prestigioa zer nolakoak zirenzehaztu beharra. Euskararen nondik norakoa ulertzeko euskal kulturarajo beharra. Atzerakada azaltzerakoan zapalkuntzan edo utzikerian ez gel-ditzeko deia.

Nafarroako euskararen historian: Nafarroako Erribera eta euskara.Nafarroako hizkuntz eta kultur aniztasun historikoaren sustraiak.Nafarroako erresuma eta euskara. Nafarroako hizkuntz eremu historiko-ak —eremu euskaldunaren gune trinkoa, eremu euskaldunaren ertzaketa eremu erdalduna— eta banaketa horrek izan dituen ondorioak,eremu bakoitzak dinamika berezia izan du eta. Prestigioaren galerarenhasiera XVIII. mendearen bigarren aldian. XIX. mendeko gertakarieneragina. Nafarren ekarpenaren urritasuna euskal literaturan zein euskarajasotzeko ahaleginetan.

Oro har, bai euskararen iraupenaz, bai bere atzerakadaz eta baita XX.mendera arteko aldietan izan duen gizarte-egoeraz ere, erantzun desego-ki edo anakronikoak baztertu eta galdera eta arrazoi berriak adierazteko

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

77

Page 69: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eskatu du Mitxelenak. Beste hitzetan esanda, euskararen historia sozio-linguistiko berrirako gai nagusiak aurki ditzakegu Mitxelenaren obran.

Interpretazioaren ardatzak jadanik 1960-1964 urteetan adieraziakzituen, Nafarroako azterketaren muina 1971ko idazlanetan agertzen daeta, alde horretatik, 1983 eta 1984. urteetan plazaratu zituen ideiek ber-berak izaten segitu zuten azken batean. Gauzak horrela, harrigarrienaMitxelenak euskararen historiaz adierazi zituen bideez ia inor ohartu ezizana da. Arrazoia, Mitxelena egitan irakurria izan dela suposatutzatemanez, berarengana hurbildu direnen ikuspegian bilatu beharko genu-ke. Gogoan ditugun kontzeptu edo ideien arabera arreta errealitatearenalderdi desberdinetan jartzen dugu, gainerakoak alde batera utziz, eta,gure kasuan, “euskararen heriotzaren” paradigmatik egindako irakurke-tek euskararen biziarekin erlazionatutako gaietan ez erraparatzera era-man dituzte ikertzaileak. Eta ez ohartze hau da, nire ustez, Mitxelenarenirakurketa soziolinguistiko zehatza egin nahi izan duen Jose ManuelOdriozolari (1992-1993) gertatu zaiona, adibidez.

2.1.4 Euskararen historiografiaren azterketa: ondorioakZehaztasun handiaz egin dut euskararen historiografiaren azterketa,

nire asmoa euskararen historiaz jardun dutenen galdera nagusiak etaiker-guneak zein izan diren, zer azalpen motak eman diren eta agertzendiren ikergai berriak zein diren ezagutu eta neure burua korronte horrenaurrean kokatzea baitzen.

Oro har, bi izen nagusi daude euskararen historiografian: ArturoCampion eta Koldo Mitxelena, Sanchez Carrion, azkenaldiko bilakaera-ri dagokionez, ahaztu gabe. Arturo Campionek orain arte indarreanegon diren hainbat bide interesgarri zabaldu zituen; beranduagoMitxelena etorri zen, ikuspegi desberdinak erabili eta aurrerapausonabarmena emateko hipotesi eta oinarriak iradokiz, bere ekarpenak iaoharkabean gelditu arren.

Landutako gaiakGehien landu diren gaiak euskararen geografia historikoa eta atzera-

kadaren arrazoiak —kanpokoak nahiz barnekoak; politikoak zein sozia-lak— dira, Arturo Campion eta bere lankideek jadanik mende hasieranjorratuak zituzten arloetan segituz. Beste maila batean, mugimenduabertzaleak nahiko ikertuak izan dira: foruzaletasuna, ArturoCampionen ideologia, EAJren zenbait aldi…; ezagunak dira halaber,baina ez hainbeste, elkarte eta ekimen euskaltzaleak, eta aipatzen dire-nean maiz abertzaletasun orokorraren agerpenen artean izaten da.

Ibiltzeko bide berriak(a) Euskararen historiografiaren hutsunerik deigarriena euskal hiz-

kuntz komunitatearen ausentzia da. Nafarroan euskara izan bada, eus-

Oinarri Teorikoak

78

Page 70: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

karaz minzatu den giza talde bat izan delako da. Nafarroako euskararenhistoria talde euskaldunaren historia da. Talde horrek egituraturik iraunduenean euskarak ere iraun egin du eta hizkuntz komunitatea desegitu-ratu den lekuetan, euskara desagertu egin da. Euskal hizkuntz komuni-tatearen ezaugarri linguistiko-kulturalak ezagutu behar ditugu, hortaz,eta hizkuntzaren transmisio mekanismoak eta beren indarraren iturriak.Halaber, euskarak euskaldunentzat zituen balio praktikoa eta prestigioaulertuko ditugu horrela. Ezagutu behar dugu, nola ez, transmisio meka-nismoak nola puskatu diren eta zergatik. Hau da, azken batean hauta-pen kolektiboen aurrean gaudelako, zergatik hautatu den alde batzuetanseme-alabei euskara irakasten segitzea eta beste batzuetan, berriz, ezsegitzea. Ezaugarri sozio-kultural berdinak ala desberdinak zituzten bialdeek, euskara baztertzea erabaki zuenak eta euskarari eutsi dionak?

Ikergaiak, beraz, euskal hizkuntz komunitatea, bere ezaugarri etno-linguistikoak, bere bizitza, ugalketa eta transmisio mekanismoak (irau-pena, azken batean) eta haien puskaketa (galera) dira. Halaber: taldeeuskaldunaren eta erdaldunaren arteko ukipena eta horren ondorioak.

(b) Ikergai zehatzagoak: Nafarroako hizkuntz tradizio historikoa;Foruak eta euskara; XIX. mendeko jazoerak; gertaera horien eraginmaterial eta ideologikoa eta euskararen bilakaeran izandako ondorioak.

(c) Benetako aurrerapausoa izango bada, honako ezaugarri hauekeduki behar ditu Nafarroako euskararen historiaren ikerketak:

-ohiko azalpen ereduaz haratago joan nahi izatea, borondate horialdaketa metodologikoan gauzatzen dela jakinik;

-soziolinguistika zientifikoaren barruan kokatzea;-ikuspegi disziplinarteko eta konparatiboa garatzea.

2.2 Gaztelaniaren eta frantsesaren historiografia gainerako hizkuntzenaurrean

Gaztelania eta frantsesaren historia-liburuei alde askotatik hel bada-kieke ere, nik bi hizkuntzen historialari nagusiek erabili dituzten hizke-ra eta ikuspegien aldetik irakurri ditut, euren hizkuntzei buruz nahizgainerakoei buruz mintzatzen direlarik baliatzen dituzten hizkera motaketa hauen azpitik dauden ikuspegi ideologikoak argitzeko asmoz. Xedeaez da, beraz, eman dituzten datuen egiazkotasuna epaitzea, are gehiago,albiste gehienak, banaka hartuta, kalitate handiko ikertzaileengandikdatozelarik, zuzenak direla esan genezake39. Helburua, esan bezala, jazo-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

79

39. Esate baterako, ukaezina da Menendez Pidalek euskararekiko erakutsi zuenarreta, iritzi orokorretan sartu gabe. Ikus, adibidez, 1918. urteko “Sobre las vocales ibé-ricas e y o en los nombres toponímicos” artikulua (Menendez Pidal 1952), non, bes-teak beste, Pirinioetako euskararen aztarnak aztertzen diren, Joan Corominasek geroa-go egingo zuen bezala.

Page 71: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eretara hurbiltzerakoan darabilten ikuspegia nabarmentzea da. Sintesibat egin dut, eta, sintesi guztiak bezalaxe, sinplifikatzailea da neurribatean, baina, hala ere, jasotako adierazpenen jatorrizko zentzua faltsu-tu ez izana espero dut.

2.2.1 Gaztelaniaren historiografia

Gaztelaniaren historien adierazle gisa Ramon Menendez PidalenManual de gramática histórica española (Menendez Pidal 1985) etaRafael Lapesaren Historia de la lengua española (Lapesa 1981) hartuditut aztergai.

2.2.1.1 Menendez Pidal

Menendez Pidalek arreta gaztelaniaren eraketa fonetiko eta morfolo-gikoari eskaini bazion ere, latin arruntetik datorren bideari so eginezbatik bat (Menendez Pidal 1985: 30), gaztelaniaren bilakaera historikoorokorraz zenbait zertzelada aurkitzen ditugu bere historiaren lehenen-go kapituluan. Hizkuntzaren izenari dagokionez, “castellano” baino“lengua española” nahiago du (ibid.: 2), 1920-30eko hamarkadetakoeztabaidetan ere aldarrikatuko zuenez (Gonzalez Olle 1978). Zergatik?Espainiako beste erregioetako hizkuntzek baino literatura inportantea-goa eman duelako eta Leongo, Nafarroako eta Aragoiko erromantzeakirentsi zituelako:

El castellano, por servir de instrumento a una literatura más importanteque la de las otras regiones de España, y sobre todo por haber absorbido ensí otros dos romances principales hablados en la Península (el leonés y elnavarro-aragonés), recibe más propiamente el nombre de lengua española.

(ibid.: 2)

Edozein modutan, gaztelania “nuestro idioma” (ibid.: 30) da etaAmeriketara zabaldu eta gero, “ha venido a ser la lengua romance que halogrado mayor difusión” (ibid.: 2). Beste une batean, arabierak gaztela-nian utzitako aztarnei buruz ari zelarik (ibid.: 22-24), “gu”, “nuestra cul-tura”, kristauak, “cristianos”, gara eta “haiek”, “moros” edo, behin baka-rrik, “conquistadores de lengua árabe” ziren, eta betiere, “conquistado-res” edota “invasores”.

Gaztelania latinaren jarraipen modernoa da, are gehiago, “pode-mos decir que aun hoy día siguen hablándolo, claro es que muy trans-formado” (ibid.: 1) eta, ulertzera ematen zaigunez, latinak beste hiz-kuntzekiko jokatu zuen era berean jokatuko zuen bere ondorengoa zengaztelaniak ere. Latinaren hedapena horrela gertatu zen Iberiar penin-tsulan:

Oinarri Teorikoak

80

Page 72: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(…) [erromatarrek] gracias a su poderío político, a su talento administra-tivo y a su cultura superior, romanizaban rápidamente las razas sometidasy les hacían ir olvidando su idioma nativo, que no podía menos de resul-tar pobre e insuficiente para las complejas necesidades de la nueva vida quela colonización traía consigo.

(ibid.: 2-3)

Gainera, latinaren inposaketak, aurreko hizkuntzen galera, “salvo elvasco” (ibid.: 15), bultzatu bazuen ere, funtsean, ezer baino gehiagoonurak ekarri zizkien jatorrizko biztanleei:

Además, la imposición de una lengua tan difundida como el latín, aunquemolestara cariños y vanidades patrióticas, resultaba cómoda y útil para elcomercio y la cultura; así que los idiomas nacionales se olvidaron casi deltodo (…)

(ibid.: 3)

Gaztelaniaren Iberiar penintsulako beste hizkuntzen gaineko zabal-kuntzaz ez da mintzatzen, baina bai, ordea, Amerikako kolonizazioaz.Han, latinak penintsulan lehenago egin bezalaxe, espainolak Amerikakohizkuntzak garaitu egin zituen, hizkuntza haien ahultasuna beren ugari-tasuna eta, gaztelaniarekin alderatuta, garapen txikiagatik azalduz:

(…) el descubrimiento y colonización de América puso al español en con-tacto con la muchedumbre de lenguas del Nuevo Mundo. Claro es que porsu inferior desarrollo respecto del español y por su mucha variedad, las len-guas americanas no pudieron resistir la invasión de la española. Esta se pro-pagó con relativa facilidad, pero sin eliminar por completo los idiomasindígenas (…)

(ibid.: 28)

Gaztelaniaren filologian bideak ireki zituen Menendez Pidalen hitzeimezu ideologiko garbia darie. Alegia, “gu” espainol eta kristauak gara etaespainolez mintzatzen gara. “Gure” kultur jatorria erromatarrengandugu, ez haien aurreko kultura ahul desagertuetan, eta latinaren heda-pena, bortxazkoa nahiz borondatezkoa, denentzat, baita garaituentzatere, onuragarria izan zen bezalaxe, gaztelaniaren hedapena ere denentzatonuragarria da. Soilik kultura eta hizkuntza indartsuek irauten dute eta,garaian garaiko aurrerapenaren beharrei egokituak ez dauden hizkun-tzen desagerpenaz kezkatuta, haien ezarpenari kritikak egitea hutsalke-rietan galtzea besterik ez da.

Euskarari dagokionez, aipamenak gutxi dira eta ez du hitz nabarme-nik erabiltzen, baina, erromatarren aurreko hizkuntza denez, haien ajeberberek jota dagoela uler dezakegu, hau da, “pobre e insuficiente paralas complejas necesidades de la nueva vida que la colonización traía con-sigo” (ibid.: 3).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

81

Page 73: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

2.2.1.2 Rafael Lapesa

Rafael Lapesak irakasle izan zuen eta hitzaurrean babesa eman zionMenendez Pidalen ikusmolde berdinei jarraitzen die, baina, besarkatu-tako epea egun arte iristen denez, eta kontaketaren hari nagusian ema-ten dien garrantziagatik, ugariagoak dira gaztelaniaren historia sozialariburuzko iritziak.

Lapesaren Historia-ren subjektua gaztelania edota gaztelaniaz hitzegiten duen giza taldea dugu, gaztelaniaren hizkuntz komunitatea esan-go genukeena. Kontagaia hizkuntza horren garapen linguistikoa nahizGaztelako konderriko garaietatik Espainia eta Latinoamerikako hiz-kuntza bihurtu arte izandako hedapena ditugu. Gaztelaniaren hizkuntzkomunitatea Lapesarentzat erdigunea Espainian duen eta herri hispani-koetara zabaltzen den giza taldea denez, garbi dago bere bilakabideanjauzi bat gertatu dela eta gaztelaniak hasieran ez zituen, alegia, beste hiz-kuntzetan mintzatzen ziren, hiztun multzo ugari bereganatu dituela.Bilakaera hori, jatorrizko mugak gainditu eta besteen eremuetara heda-tu izana, Lapesak nola azaltzen duen argitzea da hurrengo paragrafoenzeregina. Arreta, ondorioz, gaztelaniari eta bere hiztunei emandako tra-tamenduan, alde batetik, eta gainerako hizkuntzei eta beren hiztuneiemandakoan, bestetik, jarri beharko dugu.

Gaztelaniaren hedapenaren onespen eta goraipamena dira Lapesarentestuaren ezaugarri nagusiak, liburuaren aurkezpenean adierazten zaigunbezala:

(…) es la vida misma del español por excelencia —el castellano— lo quevemos surgir y desarrollarse, etapa tras etapa, desde sus humildes orígenesdialectales hasta ser la lengua de España y de la comunidad de los puebloshispánicos.

(1981: atzeko azala)

Gaztelaniaren nagusitze bilakaerak bi alde ditu, Espainiako hizkuntzbatasuna eta atzerriko zabalkuntza, 1492 inguruko une “zorionekoaren”iruzkinean azaldu digunez:

El proceso lingüístico de unificación y expansión coincidía con el afor-tunado momento histórico en que las energías hasta entonces disper-sas se congregaban para fructificar en grandiosas empresas nacionales.

(ibid.: 288)

Gaztelaniaren tratamenduaGu, subjektua, era desberdinetan izendatzen du Lapesak: “todo his-

panohablante” (atzeko azala), “todos los españoles” (ibid.: 192),“España” (ibid.: 291), eta abar. Espainiera —“la lengua española”—

Oinarri Teorikoak

82

Page 74: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

horrenbestez, “nuestro idioma” (ibid.: 293) da, irakurlea ere barneanhartuz.

Subjektu hau hainbat balore, egitasmo edota ezaugarrirekin lotutaagertzen da kontaketan zehar. Espainia eta kristautasuna hasieran, eta,zehazkiago, katolizismoa gero, guztiz lotuta agertzen dira. Horrela, erro-matarren garaian “Hispania ofrendó a la fe salvadora la sangre de susnumerosos mártires” (ibid.: 65), XIII. mendean “el empuje cristiano”(ibid.: 190) areagotu egin zen eta XVI. mendean “[España] se empeñaen la defensa del catolicismo” (ibid.: 291).

Bereziki azpimarragarria da, bere ondorio sakonengatik (ikus 3.3atala) Espainiaren, Mendebaldeko zibilizazioaren eta latinaren arteanezarri duen segida. Erromako estatu unibertsalaren disziplinapean jada-nik osatua eta batua genuen “el Occidente europeo” (ibid.: 54), honek,Mendebaldeko zibilizazioak, “ha heredado el latín (…) como lenguahablada, madre de los idiomas románicos, y como vehículo universal ypermanente de cultura” (ibid.: 107) eta Erdi Aroan zibilizazio honendefentsaren ardura Espainiak hartu zuen: “Durante la Edad Media,España había defendido la suerte de la civilización occidental” (ibid.:291). Orobat, Aro Modernoan “se lanza con Carlos V a regir los desti-nos de Europa” (ibid.: 291). Haiek guztiak “gure” arbasoen —“nuestrosmayores” (ibid.: 291)— eginak eta, halaber, “una aleccionadora afirma-ción de dignidad y hombría” (ibid.: 291) izan ziren.

Gaztelania goi mailako eginkizunei loturiko kultur eta literatur hiz-kuntza dela garbi uzten du Lapesak. Adibidez, XVI. mendearen hasieranliteratur hizkuntza zen, katalaneraren kalterako: “La difusión del caste-llano como lengua literaria se intensifica en las regiones catalanas” (ibid.:285). Berdin gertatzen zen Portugalen, non “Gil Vicente emplea el cas-tellano en sus obras más elevadas y cortesanas” (ibid.: 285). KristobalKolonek berak ere “escogió el castellano como lengua de cultura” (ibid.:286). Oro har, agerian zeuden garai haietan “los triunfos de nuestrasletras en el extranjero” (ibid.: 292). Eta Espainian ere bai, gaztelaniaberehala “instrumento de comunicación y cultura válido para todos losespañoles” (ibid.: 192) bihurtu baitzen eta, horren ondorioz, “la unidadlingüística del centro de la Península estaba casi consumada” (ibid.:281). Era horretan, “el castellano, que había obtenido superior conside-ración social, era vehículo de amplia y brillante cultura” (ibid.: 463).

Gogoan hartzekoak dira, orobat, gaztelaniaren irakaskuntza grama-tikala, ez soilik familiakoa, erabiltzera igaro zen garaiaz mintzatuz emandituen arrazoiak, gaztelaniari bai eta euskarari, berriz, hainbat mendetanonartuak izan ez zaizkionak:

En agosto de 1492, salía de la imprenta la Gramática castellana de Antoniode Nebrija. El concepto de “artificio” o “arte”, esto es, regulación gramati-cal, estaba reservado a la enseñanza de las lenguas cultas, esto es, latín ygriego: era una novedad aplicarlo a la lengua vulgar, pues se creía que,

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

83

Page 75: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

aprendida de los labios maternos, bastaban la práctica y el buen sentidopara hablarla debidamente.

(ibid.: 288)

Lapesak nabarmentzen duen gaztelaniaren beste ezaugarri nagusi batbere bizitasuna da. Zertan nabaritzen da bizitasun hau? Bere hedatzekoahalmenean, batez ere: “La crisis espiritual y política atravesada por elmundo hispánico a partir del siglo XVIII no ha restado vitalidad a nues-tro idioma, que, lejos de manifestar síntomas de decadencia, ha quintu-plicado su número de hablantes” (ibid.: 462). Gaztelaniaren bizitasunaerakusten duen bigarren ezaugarria bere batasuna da: “La vitalidad de lalengua española se revela no sólo en su creciente difusión, sino tambiénen la fundamental unidad que ofrece, a pesar de usarse en tierras y ámbi-tos sociales tan diversos” (ibid.: 465).

Gaztelaniak bere garapen eta hedapenaren aldeko borrokan izandituen erronken artean lau dira nagusi:

-Espainiaren konkista, Lapesaren ustez XVI. mendean burutu zena:“El castellano, lengua española” (ibid.: 297);

-munduaren konkista, nazioarteko hizkuntza unibertsala izatera iri-tsiz: “El español, lengua universal” (ibid.: 296);

-latinarekiko borroka;-atzerriko hizkuntzen, eta, bereziki, frantsesaren, eraginaren aurreko

defentsa (ibid.: 427, 456).

Gainerako hizkuntzen tratamendua

Hierarkian gaztelaniaren kidetzat jotzen dituen frantsesa, ingelesa edoalemana bezalako hizkuntzei buruz begirunez mintzatzen da Lapesa.Sarritan lehian egon da gaztelania hizkuntza horiekin eta, jakina, beremugak zaindu beharra du, baina, hala eta guztiz ere, “como consecuenciadel influjo francés en los más diversos órdenes de la vida” (ibid.: 454) gali-zismoak jasan behar izaten ditu. Ingelesaren eragina “primero con su lite-ratura y pensadores, más tarde por prestigio social” (ibid.: 457) gertatzenda eta alemanarena, askoz txikiagoa bada ere, filosofia edo zientzien alo-rreko terminologian nabaritu da. Hizkuntza horiek, beraz, arrasto nabariautzi dute gaztelanian, baina haiek “gure” hizkuntzaren mugak gainditzealortu duten bezalaxe, “gu” ere harro egon gaitezke XVIII. mendera artegaztelaniak beraietan izan zuen eraginaz: “Durante el Siglo de Oro losextranjerismos adoptados habían tenido por contrapartida la abundanteexportación de voces españolas, representativas de nuestra profundainfluencia en la vida espiritual y material de Europa” (ibid.: 460), hau da,“introducción de numerosos hispanismos en otras lenguas” (ibid.: 293).

Latinarekiko borroka amarekiko independentzia aldarrikatu nahiduen hizkuntza batena moduan ulertu behar da. Hor ez da inolaz ere

Oinarri Teorikoak

84

Page 76: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

latinaren gutxiespena egiten. Latina “lengua común del mundo civiliza-do” (ibid.: 299) zen Berpizkundearen garaian eta gaztelania eta bestehizkuntza erromantzeen erronka zibilizazio esparruak bereganatzea zen.Latinarekin izan zuten lehia hizkuntz kontzientzia handiago baten adie-razle (ibid.: 299) izan zen eta estatu modernoen sortze uneko asalduranazionalistaren giroan ulertu behar dela dio: “la exaltación nacionalistaque acompañó a la creación de los Estados modernos no podía menosde reflejarse en un mayor aprecio de las lenguas nacionales” (ibid.: 299).

Oso bestelakoa da, aitzitik, Lapesak penintsulako eta kanpoko besteherri eta hizkuntzekiko erakusten duen jarrera.

“Kristauok” “los moros” (ibid.: 190) kanporatzeko borrokatu ginela dio,Mendebaldeko zibilizazioa “de la amenaza musulmana” (ibid.: 291) babes-tuz. Karlos I.arekin katolizismoaren defentsan atera ginen, “frente a protes-tantes y turcos” (ibid.: 291) eta Ameriketan Isabel Katolikoak, Nebrijarenhitzetan, baina Lapesaren adostasunaz, “muchos pueblos bárbaros e nacio-nes de peregrinas lenguas” (ibid.: 289) jarri zituen bere uztarripean.

Penintsulako hizkuntza eta herriei dagokienez, hauxe esan daiteke.Antzinako herrien erromanizazioa, euskaldunena izan ezik, borondatezgertatu zen (ibid.: 27, 56), Menendez Pidal bere maisuak esana zuenez.XII. eta XIII. mendeetako mozarabierak “hablas decadentes” omen zireneta “no pudieron competir con las que llevaban los conquistadores, másvivas y evolucionadas” (ibid.: 189). Beranduago, “el castellano redujo lasáreas de los dialectos leonés y aragonés, atrajo a su cultivo a gallegos,catalanes y valencianos, y de este modo se hizo instrumento de comuni-cación y cultura válido para todos los españoles” (ibid.: 192), eta, noski,leonera “habla rústica” zen (ibid.: 281). XVI. mendean “con el auge delcastellano coincide el descenso vertical de la literatura catalana” (ibid.:297-298) eta hainbat faktorek “acabaron por recluir al catalán en loslímites del habla familiar” (ibid.: 298). Portugesez egiten zena “literatu-ra vernácula” (ibid.: 298) zen eta “Gil Vicente emplea el castellano ensus obras más elevadas y cortesanas, mientras escribe en portugués las decarácter más popular” (ibid.: 285); era berean, “algunos elogian el caste-llano como lengua más universal que el portugués” (ibid.: 298).

Bilakabide osoan gaztelaniaren eraginak “ha actuado sin interrupciónsobre las zonas de otros idiomas” (ibid.: 462) eta “en España no huboregión donde no ganara terreno el castellano” (ibid.: 463). Katalanarenbeherakada areagotu egin zen XVIII. mendean eta XIX.aren zati bateaneta, oro har, “en contraste con la escasa o nula importancia de las crea-ciones vernáculas, las regiones bilingües dieron valiosas figuras a la litera-tura nacional” (ibid.: 463). Erromantizismoarekin “despertaron de suletargo las literaturas regionales” (ibid.: 463), baina “la elaboración lite-raria del catalán, la menos sostenida y menos extensa del gallego, y losintentos de capacitar al vascuence como lengua de cultura, no impidie-ron que continuara la aportación de las respectivas regiones a la literatu-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

85

Page 77: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ra nacional en castellano” (ibid.: 463). Gaztelaniaren eragina gero etahandiagoa izan da “erregioetako hizkeretan” eta, euskarari dagokionez,“no es de extrañar, por tanto, que el área del vascuence sufra constantereducción” (ibid.: 464).

Estatu espainoleko hizkuntzetan, literatur garapenaz den bezainba-tean, mailaketa bat egin du. Gaztelania aurrena, noski —“la literaturanacional en castellano”— eta gero “erregioetako hizkuntzak”. Hauenartean, katalanak literatura bat sortzea lortu du, galizierak ere bai, nahizeta urriagoa izan eta, azkenik, euskara dugu, kultur hizkuntza izaterairitsi ez dena, oraindik gaitasuna erdiesteko ahaleginetan omen dabilena.

Horrela gauzatu da, bada, kontra-azalean egin digun asmoen aur-kezpena: “Asistimos, pues, a la evolución esencial de nuestro idioma (…)sin que se oscurezcan en ningún momento las relaciones íntimas con lasdemás lenguas —tan hermosas también— de la geografía española”.Penintsulako gainerako hizkuntzen “edertasunaren” aitorpena gogoanedukitzekoa da, antzeko aitorpenak erruz aurkituko baititugu XIX.mendeko idazleengan, baita erdaltzaleengan ere (ikus 7.3 atala).

Penintsulaz kanpoko hizkuntzen artean Europakoak etaAmeriketakoak daude. Europako hizkuntzekin edukitako harremanezdagoeneko hitz egin dugunez, Ameriketako hizkuntzak gelditzen dira.Hauek batzuetan “lenguas indígenas” edo “idiomas aborígenes” (ibid.:537) dira, baina beste batzuetan ez omen dira “hizkuntza” izatera iristeneta “hablas indígenas” (ibid.: 551) baizik ez dira. Beste pasarte batean“lenguas generales” —hedapen orokorra zutenak: azteken nahuatla,inken kitxua…— eta “infinitas lenguas tribales” (ibid.: 541) edo “abi-garrada multiplicidad de las lenguas aborígenes” (ibid.: 544) —hedapentxikikoak— bereizi ditu. Adjektibo hauek guztiak, funtsean, lehen aipa-tutako Nebrijaren ildotik doaz: “pueblos bárbaros e naciones de peregri-nas lenguas”. Gauzak horrela, denok ulertuko dugu zer onuragarria izanden beraientzat “hispanohablantes” bihurtu eta “comunidad de puebloshispánicos” osatzera iritsi izana, besteak beste, barbaro hutsak izatetik“250 millones de seres humanos” edo “hombres de todas las razas”(ibid.: 462) multzoen barruan onartuak izatera heldu ahal izateko.

Honaino iristen da Espainiako —Euskal Herria barne— hizkuntza-lari belaunaldi bat baino gehiagoren maisua —“tuve, para ello, al mejorde los maestros: Rafael Lapesa” (Echenique 1987: 16)— izan denLapesaren Historia de la lengua española-ko hizkeraren azterketa40.Liburu honek zein Menendez Pidalenak darabilten terminologia baloredikotomia garbian oinarritzen da: gauza bat opa diogu geure buruari etabeste bat, guztiz desberdina, besteei. Gurea bezalako hizkuntzek besteei

Oinarri Teorikoak

86

40. Agerian gelditu den pentsamoldea ez da salbuespen bat Rafael Lapesaren bila-kaeran. Ikus, adibidez, “España, creadora de una lengua universal” (Lapesa 1997) arti-kulua.

Page 78: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

nagusitzeko eskubide osoa dute eta gurea bezalakoak ez direnei, berriz,mendekotasuna onartzea besterik ez zaie gelditzen. Azpian, honen para-leloa den beste dikotomia bat dago: Mendebaldeko zibilizazioa barbaro-tasunaren aurrean (indigenak, aborigeneak…). Eta funtsean, ortodoxiakristauaren defentsa, konkistaren ideia eta gaztelaniaren hedapenarendiskurtsoa lotuta agertzen zaizkigu. Errazago ikus daitezen, hona hemensail bakoitzeko ezaugarriak taula batean bilduta:

Menendez Pidal eta Lapesaren terminologia hizkuntzen tratamenduan

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

87

Gaztelania

“Nuestro idioma”latinaren oinordekoa“convertido en idioma nacional”“lengua universal”“más vivas y evolucionadas”“regulación gramatical”“lengua literaria”“vehículo de amplia y brillante cultura”“superior consideración social”“proceso lingüístico de unificación yexpansión”“vitalidad”: “creciente difusión” eta“fundamental unidad”“hispanismos en otras lenguas”“reacción purista”

Gainerako hizkuntzak

-Erromatarren aurrekoak: “pobres einsuficientes”, “idiomas primitivos”-Penintsulakoak: “hablas decadentes”,“no pudieron competir”, “habla rústi-ca”, “descenso vertical de la literaturacatalana” “habla familiar”, “cracionesvernáculas”, “el área del vascuence sufraconstante reducción”, baina “tan her-mosas también”-Ameriketakoak: “muchedumbre delenguas”, “inferior desarrollo”, “peregri-nas lenguas”, “idiomas aborígenes”,“hablas indígenas”-Beste estatu-hizkuntzak: “influjo fran-cés en los más diversos órdenes de lavida”, ingelesaren “prestigio social”,baina “extranjerismos”

Gu

“España”, “comunidad de los puebloshispánicos”“empuje cristiano”“defensa del catolicismo”“grandiosas empresas nacionales”“civilización occidental”“250 millones de seres humanos”“comunidad que abraza dos mundos yen la que entran hombres de todas lasrazas”“mayor conciencia lingüística”, “exalta-ción nacionalista” eta “aprecio de laslenguas nacionales”

Besteak

-“Moros”, “conquistadores de lenguaárabe”, “amenaza musulmana”-“frente a protestantes y turcos”-“pueblos bárbaros e de peregrinas len-guas”-“regiones bilingües”

Page 79: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

2.2.2 Frantsesaren historiografia

Frantsesaren historiografiaren azterketarako Ferdinand BrunotenHistoire de la langue française des origines à nos jours (Brunot 1967) etaMarcel Cohenen Histoire d’une langue: le français (des lointaines originesà nos jours (Cohen 1973) lanetan oinarritu naiz41.

2.2.2.1 Ferdinand Brunot

Ferdinand Brunoten Histoire de la langue française lan erraldoi etaklasikoak eskaintzen digun informazio aberatsa oso baliagarria izan zaitbeste zenbait gai aztertzerakoan —Frantziako hizkuntz eredua (3.4atala) eta hizkuntzak nekazari gizartean (3.2 atala), kasu— eta frantsesa-ren bilakaeraz ezezik euskararenaz ere mintzatu zaigu lana osatzen dutenliburukietan zehar. Alde horiek, beraz, geroago ukituko ditut eta orain-goan soilik erabili dituen hizkera eta ikuspegiei lotuko natzaie.

Brunoten historia frantsesaren eta frantsesez mintzatzen direnenikuspegitik garatua dago, gaztelaniaren historiak bezala, eta ikuspegihorretan denak, hizkuntza, egilea nahiz irakurleak, sartzen ditu.Frantsesa “gure” hizkuntza da, “notre langue” (Brunot 1967, VIII: VIII.or.), “la langue de la France” (ibid., VII: 1) eta Frantziako gainerako hiz-kuntzak, berriz, “la foule des patois et des langues hétérogènes” (ibid.,VII: 1) besterik ez ziren. “Patois” batean mintzatzen ziren lagunak“patoisants” (ibid., VIII: 1.072) ziren, eta frantsesez edo dialektorenbatean mintzatzen ez ziren lurraldeak “provinces particularistes ou delangue hétérogène” (ibid., VII: 233). Bereizketa aseptikoagoa ere eginzuen: “Les pays à dialecte” eta “les pays à idiome” (ibid., IX: 164 eta165). Frantsesez mintzatzen ez ziren Europako gainontzeko herriak,begirune handiagoaz, “pays de langue étrangère” (ibid., VIII: 1.198)ziren.

Frantsesaren historia, bada, bere konkisten historia da. XVIII. men-dean “il conquérait l’Europe, presque d’un élan” (ibid., VII: 1), eta ba-tzuek “l’universalité de la langue française” (ibid., VIII: X) deitu zutena“langues concurrentes”-ekiko (ibid., VIII: 966) lehian, alemana eta inge-lesarekikoan bereziki, gauzatu zen, nahiz eta Iraultzaren erasokortasuna-gatik “des fautes de divers ordres contribuèrent à précipiter le déclin denotre influence” (ibid., XI: 48). Frantzia osoaren konkista, geldoa XVIII.mendean eta azkarra XIX.ean, borroka bikoitz baten emaitza izan zen:“lutte contre le latin” eta “prévaloir sur les patois” (ibid., VII: 3).

Oinarri Teorikoak

88

41. Mota bereko ikuspegiaren oihartzunak harrigarriro William F. Mackeyrenganberarengan ere aurki daitezke (1994b). Guztiz bestelakoa da, ordea, frantsesaren bila-kabideaz Louis Jean Calvet-ek (1981b) eman duen azalpen kritikoa, baina lan haueredu orokorra baieztatzen duen salbuespentzat har daiteke hain zuzen ere.

Page 80: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Mundu zabalean ere saiatu zen frantsesa hedatzen eta orduan ikus-pegia eta hizkera guztiz garbiak dira: harremanak “avec les sauvages”(ibid., VIII: 1.091) eduki zituzten eta haien hizkuntzak “langues indigè-nes” (ibid., VIII: 1.103) ziren. Esklabotasuna izan zen herrietan “le lan-gage des esclaves et gens de couleur” (ibid., VIII: 1.125) dugu eta kreo-lerak gauzatzean gatazka sortu zen: “Conflit du français avec le créole”(ibid., VIII: 1.146).

2.2.2.2 Marcel Cohen

Marcel Cohenen Histoire d’une langue: le français-ek (Cohen 1973,1. argitalpena 1947) ere antzeko terminologia erabili zuen, oraindikargiagoa, agian. Bereziki esanguratsua da Coheni buruzko azterketa,frantsesaren historialaria ezezik, soziolinguistikaren sortzaileetako bat—Pour une sociologie du langage 1956koa da— eta, aldi berean, zapal-kuntza prozesuen kritikatzaile garbia ere badelako. Baina etxetik kanpoerakusten zuen zorroztasuna, nonbait, zeharo kamustu zitzaion berehizuntzaz, frantsesaz, hitz egiterakoan.

Haren hitzetan, frantsesaren historiaren egitekoa batean biltzendiren bi bilakabideren berri ematea da, alegia, frantsesa Frantziaz jabe-tzea lehena, eta, bigarrena, hiritarrek frantsesaren ondasuna beregana-tzea: “Coup d’œil d’ensemble sur la conquête de la France par le françaiset la prise de possession du français par les Français” (ibid.: 404).Konkistaren ideia aski ikusia dugu Brunoten aipuetan nahiz gaztelania-ren kondairetan, baina ez hainbeste, ordea, bigarrena, frantsesaren heda-pena demokratizazioaren izenean defendatzea: “Et maintenant, cettelangue française cultivée (…) est devenue le bien de tout le monde; toutle monde en France, à Paris comme ailleurs, accède à ses richesses, à sesraffinements” (ibid.: 408-9).

Brunoten eta gaztelaniaren historiagileen antzera, Frantziako hiz-kuntzekiko eta latinarekiko borrokan kokatu zuen Cohenek frantsesarenzabalkuntza (ibid.: 304). Borroka jadanik Erdi Arotik zetorren, etamonarkia jaun feudalei nagusitu zitzaien bezalaxe, frantsesa ere gainera-ko hizkuntzei nagusitu zitzaien: “le français «francien» les a petit à petitdominés, pénétrés, puis éliminés, comme la royauté elle-même a peu àpeu soumis les grands féodaux” (ibid.: 405).

Egungo frantsesaren lehentasuna bere aurrekaria izan zen latinarena-rekin parekatu zuen. Biak, bakoitza bere garaian, zibilizazio hizkuntzadira eta biek beren tokia hizkuntza ahulagoen aurka borrokatuz zabaldudute:

Le latin, grande langue de civilisation, est devenu, sur le sol de l’ancienneGaule, le français, grande langue de civilisation (…). La Gaule avait étésoumise par l’armée romaine. Le latin, langue des Romains, était l’organed’une civilisation matérielle notablement supérieure à celle des vaincus

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

89

Page 81: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(…) avec toute una littérature écrite tandis que celle des Gaulois était restéorale (…)

(ibid.: 404)

“Hizkuntza garailea = idatzia” eta “hizkuntza galtzailea = ahozkoa”paralelismoa gogoan edukitzekoa da, hau hizkuntzen artean hierarkiajustifikatzeko askotan erabili izan den irizpidea baita.

Hizkuntz borrokaren adierazpen nagusia zibilizazio hizkuntzen arte-ko lehia omen da gaur egun. Frantsesa besteak bezalako kide bat beste-rik ez da hizkuntza modernoen multzoan, eta haiekiko lehian dago,baina, hala ere, denen artean europar zibilizazioaren batasuna osatzendute (ibid.: 408).

Frantsesa zibilizazio hizkuntza den bitartean, Frantziako gainerakohizkuntzak, aldiz, zaharren eta baserritarren hizkuntzak baizik ez dira:

(…) il y a bien quelques vieux qui ne savent que leur patois.Et les autres Français, ils ne parlent que français?Non pas, beaucoup parlent plus souvent un patois campagnard qui res-semble plus ou moins à du français sans en être, ou bien breton, ou bienbasque, ou bien alsacien, que sais-je encore.

(ibid.: 9)

Hizkuntza horietako elebakarrak “réfractaires isolés” (ibid.: 305)dira. Bestalde, hizkuntza edo nazio batzuen eta besteen aldarrikapenakez bide ziren berdinak Cohenentzat. Azken boladako hizkuntzen alda-rrikapena berriki esnatu diren nazionalismo suminduei zor zaie: “L’espritrécemment réveillé et quelquefois exaspéré des nationalismes linguisti-ques, même petits, n’a pas été sans se faire sentir en France; un espritparticulariste, sinon autonomiste” (ibid.: 306), eta, hauek gogoko ezdituen bitartean, XVII eta XVIII. mendeetan gertatu zena desberdinaizan omen zen: “affermissement des divers nationalités d’Europe, chacu-ne avec sa langue” (ibid.: 406). Testuinguru hartan, “le français s’estalors assis, intérieurment poli, clarifié” (ibid.: 406).

Euskararen aipamena ez da falta Cohenen liburuan. Euskarak ez duatzera egin —“Le basque n’a pas reculé en France de manière très sensi-ble” (ibid.: 304-5)—, baina, hala ere, nahiz eta txikia izan, bere barneezberdintasunek euskaldunak beraien artean ezin euskaraz ulertzera era-maten dituzte: “Les parlers d’autre origine (…) sont diversifiés chacundans leur petit ensemble; ainsi tous les Basques ne se comprennent pasentre eux” (ibid.: 304). Lapesarentzat (1981: 465) gaztelaniaren bizita-suna bere neurriak handitzeko ahalmenean eta bere batasunean erakus-ten zela gogoan edukita, ezaugarri horiek ez dituen, hau da, txikia deneta barne zatiketa handia erakusten omen duen hizkuntza bat, euskara,

Oinarri Teorikoak

90

Page 82: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

gure kasuan, gain behera doala ulertu behar dugu Cohenen hitzetan,bizitzeko indarrik ez duela, beste modu batean esanda.

Bi autoreek, Ferdinand Brunot eta Marcel Cohen, beraz, kontrako-tasun sistema garbian oinarrituriko eta inolako kritikarik gabe onartuta-ko42 hizkera zerabilten, ondoko taulan laburbilduta ikus daitekeena:

Brunot eta Cohenen terminologia hizkuntzen tratamenduan

2.2.3 OndorioakBi taulak, gaztelaniarena eta frantsesarena, guztiz antzekoak dira

eta paralelotasun handia erakusten dute. Laburbilduz, gaztelaniareneta frantsesaren historiografiaren subjektu edo protagonista esandako

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

91

42. “Obsérvese la falta de distanciamiento de Brunot, que prácticamente asume elpunto de vista de las cosas que describe” (Calvet 1981b: 153).

Frantsesa

“Notre langue”“l’universalité de la langue française”“grande langue de civilisation”“conquête de la France par le français”“le bien de tout le monde en France”

Gainerako hizkuntzak

-Frantziako beste hizkuntzak: “languehétérogène”, “patois”, “langues régiona-les”, “diversifiés chacun dans leur petitensemble”, “dominés, pénétrés, puis éli-minés”, “campagnard”-Kolonietako hizkuntzak: “languesindigènes”, “langage des esclaves et gensde couleur”-Beste estatu-hizkuntzak: “Langues con-currentes”, “luttes d’influence entre lesdifférentes grandes langues modernes decivilisation”

Gu

-“La France”“tout le monde en France”-“affermissement des divers nationalitésd’Europe, chacune avec sa langue”

Besteak

-“Provinces particularistes ou de languehétérogène”, “pays à idiome”, “patoi-sants”, “pays à dialecte”, “réfractairesisolés”, “l’esprit exaspéré des nationalis-mes linguistiques”-“sauvages”, “esclaves et gens de cou-leur”-“Pays de langue étrangère”

Page 83: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

bi hizkuntzak dira, eta, beraiekin batera, beren hizkuntz komunitate-ak; objektu edo gai, berriz, euren hizkuntz garapena, zabalkuntza etabeste hizkuntzen gaineko nagusitasuna lortzeko ahaleginak ditugu.Nagusitasunaren justifikazio ideologikoa etiketazioaren43 bidez lortzendute: euren burua zibilizatutzat jotzen duten bitartean, besteak basatibezala etiketatzen dituzte. “Gure” hizkuntza zibilizazio hizkuntza etabesteenak hizkuntza primitiboak direnez, “gure”, zibilizatuon, zeregi-na besteak zibilizaziora erakartzea da, hots, beren kultur ereduak deu-seztatu eta, demokratizazioaren edo mundu modernoan integratzearenizenean, “gureak” ezartzea, beraientzako ere egokiagoak direlakoan.Gogoan duten zibilizazioa, noski, Mendebaldeko zibilizazioa da.

2.3 Literatura soziolinguistikoa: hizkuntzen historiarako irizpideak

Atal honen helburua literatura soziolinguistikoak hizkuntzen histo-riarako eskaintzen dituen lanabes, kontzeptu edota irizpideak aztertueta, dagoeneko euskararen historiaren beharrak ezagututa (2.1 atala),geure lanerako egokienak hautatu eta finkatzea da. Garbi gera bedi,beraz, asmoa ez dela egungo soziolinguistikaren aurkezpen orokorra egi-tea, historia soziolinguistikoan —eta, bereziki, Nafarroakoan— erabil-garriak diren ekarpenak biltzea baizik. Nire ibilbidea behetik gorakoaizan da eta emaitzen aurkezpena ere modu horretan egingo da; alegia,autore sorta jakin baten irakurketa ordenatutik abiatu, bakoitzaren ekar-penik interesgarrienak nabarmendu (2.3 atala) eta, azkenik, ondorioorokorrak ateratzera igaro naiz (2.4 atala).

Literatura soziolinguistikoa den nahaspila txikian —egile bakoitzamundu bat da— aurkezpenaren ordena neure ikerketaren interesen ara-bera ezarri dut. Aurrena, historia soziolinguistikoaren arazo orokorreta-ra hurbildu direnen lanak aurkezten dira (2.3.1 atala), ekarpen balio-tsuak egin dituzte autore hauek, baina, jakina, ez dute gaia agortzen.Ondoren soziolinguista orokorren ekarpenak aztertzen dira, hizkuntzenbilakabidearen aurrean erakutsi dituzten ikuspegien arabera sailkatuta(2.3.2 atala). Ondorioak, esan bezala, 2.4 atalean biltzen dira.

2.3.1 Soziolinguistika historikorako hurbilketak

Soziolinguistika historikorako eredu bila literatura soziolinguistiko-ra jotzen dugunean, bere irakurketak agerian uzten duen ezaugarri nagu-

Oinarri Teorikoak

92

43. Etiketazioaren teoriaz (“Labeling Theory”) ikus Asher eta Simpson (arg.)(1994: 4.026-7). Teoria honen erabilpen emankorra Peter Burke-k (1987 eta 1988)egin du, besteak beste.

Page 84: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

sia urritasuna da. Aztertu ditudan egile guztien artean soilik lauk hartudute bere gain historia soziolinguistikoaren arazo orokorren eztabaida:Peter Burke (1988)44, Suzanne Romaine (1988), Jose Maria SanchezCarrion (1992) eta Francisco Gimeno (1995)45. Berdin gertatzen daaldizkari berezituen mailan: International Journal of the Sociology ofLanguage (IJSL) aldizkariaren bilduma osoa egiten duten 123 zenbakie-tatik (1976-1997), gehienak gai hautatu bati buruzko monografikoakizaki, ez diote bakar bat bera ere soziolinguistika historikoari eskaini.Berdintsu gertatzen da Euskal Herriko Bat soziolinguistika aldizkariare-kin (1990-1997), eta hutsune bera dute erabili ditudan Language inSociety eta Journal of Multilingual and Multicultural Development aldiz-karien urteek ere.

Heterogenotasuna da historia soziolinguistikoa jorratu duten lanenbigarren ezaugarria, bai arazo orokorrak eztabaidatu dutenen kasuaneta baita hizkuntza jakin batzuen bilakaera aztertu dutenenean ere—Gal (1978 eta 1979), Vallverdu (1984 eta 1986), Marchetti (1989),Aikio (1992), Comiti (1992), Abad (1994), Hagege (1994), Mehstrie(1994, erf.: Satyanath 1994), O Riagain (1994), MacAlevey (1996)eta Martinell eta Piñol (1996), adibidez—, kezkak, ikuspegiak, jorra-tutako gaiak eta aztertutako mailak guztiz desberdinak baitira batetikbestera.

Aurkezpena, dena dela, soziolinguistika historikoaren arazo oroko-rrak eztabaidatu dituzten lau autoreetara mugatu dut. Horrela, Romaineeta Gimeno William Labovek zabaldutako iker arloan mugitu dira: hiz-kuntz aldaketen —fonologia, morfologia, sintaxi eta semantika mailanbatez ere— oinarri sozio-historikoak, elebitasuna edo hizkuntzen irau-pen eta ordezkapen prozesuak bezalako gaiak hein handi batean aldebatera utziz (Labov 1983: 235-6; 1996: 31-4). Burke prestakuntzaz his-torialaria da eta bere asmoa hizkuntzaren eta historiaren arteko harre-manen ikerketarako oinarriak erakustea izan da. Sanchez Carrionen hel-burua hizkuntzen eta hizkuntz komunitateen existentziatik abiatzen denhistoria eredu berria plazaratzea dugu.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

93

44. Lan honen berridazketa zabalduaren erdarazko itzulpena: Burke (1996: 11-49).

45. Aipatutako hiru izenei Lluis V. Aracil, bere Història de les llengües d’Europalanarekin, erantsi beharko litzaieke. Hau 1992ko abenduan Institut de SociolingüísticaCatalana-k antolatu eta Aracilek eman zuen ikastaro baten izenburua da.Antolatzaileen asmoa hitzaldiak argitaratzea zen, baina zenbait arazo zirela medio argi-taratu gabe gelditu dira eta, behin baino gehiagotan jatorrizko bertsioaren kopia eska-tu arren, ez dut lortzerik izan. Ikastaroaren aipamena Aracil (1992) bibliografi errefe-rentziapean aurki daiteke.

Page 85: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

2.3.1.1 Suzanne Romaine

Laboven irakaspenetan oinarrituriko soziolinguistika historikoarenadierazle nagusia Suzanne Romaine da (Lopez Morales 1993: 39, 9. oin-oharra), eta bera hartu dut korrontearen eredu gisa, Francisco Gimenorenkezkak, adibidez, neurri handi batean Romaineren gogoetetan jasota dau-delakoan. Gaia behin baino gehiagotan azaldu du Romainek —1982koSocio-Historical Linguistics: Its Status and Methodology, Cambridge:Cambridge University Press, lanean, adibidez—, baina bere ekarpenenaurkezpena 1988ko “Historical Sociolinguistics: Problems andMethodology” artikulutik abiatuta egingo dut.

Romaineren asmo nagusia, soziolinguistika historikoaren beharraerakutsi ondoren —“sociolinguistics must be a historical discipline (…)and historical linguistics must be a social discipline” (Romaine 1988:1.453)—, disziplinaren helburu, metodologia eta arazoak finkatzea da.

Zentzu horretan, bi ardura nagusi adierazi ditu Romainek: hizkun-tzaren aldaketa azaltzea eta hizkuntza bere testuinguru sozialean berre-raikitzea (ibid.: 1.453). Kontua, azken finean, hizkuntz aldaketariburuzko ikerketei eta, oro har, linguistika historikoari alde soziala erans-tea da (ibid.: 1.466). Beraz, elebitasun egoeren bilakaera historikoabaino gehiago, hizkuntza jakin baten aldaketak azaltzea da SuzanneRomaineren xedea eta, zentzu honetan, bere linguistika soziohistoriko-ak lotura du filologiarekin (ibid.: 1.453). Hala ere, nahiz eta bere kez-kak eta gure ikerketarenak itxuraz desberdinak izan, oso iradokizun inte-resgarriak eskaintzen zaizkigu bere lanean.

Soziolinguistika historikoaren helburua hizkuntz komunitate jakinbatean aldaketa zein forma pean eta zein erabilpenetan erakusten denikertzea litzateke eta, aldi berean, aldaketa mota desberdinak nola etazein esparrutan garatzen diren:

The main goal of a sociohistorical linguistics would be to investigate andprovide an account of the forms and uses in wich variation may manifestitself in a given speech community over time, and of how particular func-tions, uses and kinds of variation develop within particular languages, spe-ech communities, social groups, networks and individuals.

(ibid.: 1.453)

Zeregin metodologikoak hizkuntza bere gizarte-testuinguruan berre-raikitzeko prozedura sorta bat garatu, hizkuntz aldaketaren teoriei oina-rria eman eta bi lan hauek soziolinguistikaren aurkikuntzen arabera egi-tea dira (ibid.: 1.453). Aldaketak azaltzeko soziolinguistika orokorrarenaurkikuntzez —kontzeptuez eta tresneriaz, azken finean— baliatu beha-rrak zerikusi handia du soziolinguistika historikoaren edozein alderdire-kin, gurea barne, noski.

Oinarri Teorikoak

94

Page 86: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Iturriei dagokienez, iraganeko mota guztietako idazkiak dira erabil-garriak, zeren gure eginkizuna zuzenean eskuragai ez den edota galdutadagoen informazioa lortzea baita. Iturrien erabileran, behin materialakeskuratu eta gero, hurrengo urratsa haietatik esanahi soziala duten argi-bideak aurkitzea dugu, eta honek, jakina, metodologia egokia eskatzendu. Historia ez da, beraz, soziolinguistei betiko egina ematen zaien zer-bait; alderantziz, soziolinguistak nork bere ikuspegiarekin historia sor-tzen duten historiagile aktiboak bihurtzen dira (ibid.: 1.453).

Aurrera segituz, artikuluaren hirugarren atalak, “Txertakuntzarenarazoa: aldaketaren abiapuntu soziala” izenburukoak, gizarte-hierarkieneta hizkuntz aldaketaren arteko harremanen arazoa (ikus, halaber, Labov1983) plazaratzen du. Garbi dago biak erlazionatuta daudela, bainaharremanak ez dira beti berdinak eta, are gutxiago, beti goitik-behera-koak, behin baino gehiagotan azalpen mekanikoetatik urruntzerabehartzen gaituzten ustekabeak sortzen dira-eta (ibid.: 1.459).

Hierarkien eta rol sozialen araberako hurbilketa baino emankorra-goa aldaketak kultur-gurutzaketaren ikuspegitik aztertzea izan daiteke,batez ere hizkuntza ez-ofizialen iraupenaren azterketan. Bertan, kon-tzeptu nagusia Lesley Milroy-ren “gizarte-sarea” (“social network”) dugu(ikus gure 6.4.2 atala).

Laugarren atala, hizkuntz hautaketen esanahi sozialari buruzkoa, osoiradokitzailea suertatzen da. Soziolinguistika historikoaren arazoetako bathauxe dugu: nola baloratu hiztunen hautapen jakin bat, hiztunek eskurazituzten aukera guztiak, aukera hauen prestigioa orduko gizartean etaberen erabilera antolatzen zuten arauak ezezagunak zaizkigunean?:

If the synchronic signifiance of language is to be seen at least in part interms of choices made by speakers acting in larger social roles associatedwith class, ethnicity, sex, etc., the problem for socio-historical linguistics ishow to evaluate correctly a choice when the full set of alternatives at thedisposal of writers and readers is not known. We must ask the following:What prestige norms apply in a particular time? How do they change?How can one reconstruct who had access to wich varieties?

(ibid.: 1.459)

Hautaketak, beraz, zerikusia du prestigio arauekin, baina prestigioarauak, Mitxelenak ere, Nafarroaz ari zelarik, arestian jasotako aipuan(1987b: 12) erakutsi zuenez, aldatu egiten dira (Romaine: 1.460).Kontua hautaketen esanahi sozial zehatza eta, oro har, prestigio arauakahalik eta hobekien ezagutzen eta ulertzen laguntzen diguten zantzu etaargibideak aurkitzea da (ibid.: 1.461). Hots, berriro ere goian aipaturi-ko iturrien arazo berarekin egiten dugu topo.

Esanahi soziohistoriko garbiko hautaketa izan zen, esate baterako,ingeles hizkuntzaren aldekoa latinaren aurrean, lehendabizi, eta frantse-saren aurrean, gero. Kasu honetan boterearen kontua agertzen da. Nork

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

95

Page 87: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

du hautapena bideratzeko ahalmena? Ingelesaren kasuan, errege anglo-saxoniarrek izan omen zuten ahalmen hori (ibid.: 1.461), nahiz eta betiez den horrela gertatzen, beste askotan aldaketa behetik gorakoa baita.

Ondorioak zazpigarren atalean aurkeztu ditu eta horien artean azpi-marragarriena, hizkuntzen iragana aztertzerakoan gizarte-baldintzakkontuan hartu eta soziolinguistikaren ekarpenetan oinarritzeak, behar-beharrezkoa izateaz gain, hizkuntzalaritza historikoaren suposizio tradi-zionalak aldatzera eramango gaituztela da (ibid.: 1.464).

2.3.1.2 Peter Burke

Historia soziolinguistikoa ulertzeko beste era bat Peter Burke histo-rialari ingelesarena dugu. Bere asmo nagusia, hizkuntzaren historiasozialaren beharra erakutsi, hau ekimen bideraezina ez ote den galdera-eragozpenei erantzun eta, zeregin horretarako iturriak izan badaudelabaieztatu ondoren (Burke 1988: 10), bere kide historialariei disziplina-ren hastapenak aditzera ematea izan zen.

Hizkuntzak berak zein hizkuntzen gaineko gatazkek zeregin handiabete dute historian zehar, zeren, azken batean, hitzen gainean agintzeakpertsonen gainean agintzea esan nahi baitu:

(…) struggles have been waged not just in language, but also over langua-ge; and (…) the history of revolutions, of professions, of nations, of rela-tions between sexes, is inseparable from the part played by language indefining, stigmatizing, unifying and dividing. Power over words has oftenmeant power over people.

(Burke eta Porter, arg., 1988: atzeko azala)

Hizkuntzaren historia soziala egiterakoan, soziolinguista eta etnolin-guisten ekarpenetara jo behar du historialariak, bertan hizkuntzarenzereginen kontzientzia zorrotza ezezik, azterketarako sistema teoriko etakontzeptual aberatsa ere aurkituko baitu (Burke 1988: 3).

Soziolinguistikak azpimarratu dituen eta hizkuntzaren historia sozia-lerako oinarrizkoak diren ideiak, gauza jakina direla iruditu arren, ezdituzte gizarte-historialariek oraindik bereganatu eta ondoren adierazikodiren lauetara laburbildu ditu Burkek (ibid.: 3-4): (1) talde sozialbakoitzak bere hizkuntz barietatea(k) erabiltzen d(it)u; (2) pertsonaberak ez du beti berdin hitz egiten: egoeren arabera barietate desberdi-nak erabiltzen ditu; (3) hizkuntzak gizartea islatu egiten du; eta (4) hiz-kuntzak gizartea itxuratu egiten du.

(1) Talde sozialen eta hizkuntz barietateen arteko harremanei buruz,historialarientzat garrantzitsuena hizkuntz formek ez dutela beti gizarte-estatus berbera eduki jakitea da:

From a historian’s point of view, the important thing is to note that lin-guistic status symbols are subject to change over time, so that words wich

Oinarri Teorikoak

96

Page 88: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

are U [Upper] in one generation may not be so in the next. Regionalaccents have not always been non-U.

(ibid.: 5)

(2) Bigarren puntuaz —lagun berak, dagoen egoeraren arabera,barietate jakin bat erabiltzen duela dioen puntuaz— azpimarragarrienada hizkuntz aldaeren arteko aukeraketa ez dela kasualitatezkoa, unehorretan gizartean indarrean dauden eta “eremu” kontzeptuaren ingu-ruan antolatzen diren arau jakin batzuek baldintzatua baizik (ibid.: 7).

Barietate edo erregistro bat ala bestea hautatzeak esanahi desberdinadu, baina historiagileak, dena den, ez baditu egoerak gaizki interpretatunahi, aztertzen ari den kulturako hizketa arauak ongi ezagutu beharkolituzke (ibid.: 9).

Idazketaren erabilpenaren esanahi soziala ere ez da garai eta toki guz-tietan berdina izaten eta hura interpretatzerakoan oso erraz gerta daitez-ke gaizki ulertuak. Horrexegatik, nork idazten zuen, nori eta zertaz,argitzea beharrezkoa da (ibid.: 10).

(3) Hirugarren atalak hizkuntzak gizartea islatu egiten duela, edo,interpretazio mekanizistak saihesteko, bere oihartzuna46 dela dio (ibid.:11), eta hau bi moduz gertatzen da. Batetik, pertsonen hiztegia zein hitzegiteko modu orokorra beren gizarte-mailaren erakusle bikainak dira(ibid.: 11). Bestetik, kultura jakin batean, edo kultura multzo batean,erabiltzen diren hizkuntz formak eta hauen aldaketak ezagutuz, askojakin dezakegu kultura horietako gizarte-harremanei buruz (ibid.: 11).

Zentzu honetan, nolako hizkuntz aldaera hautatu, halako talde leial-tasuna eta halako urruntasuna adierazten ari gara, Europako goi klaseekXVII eta XVIII. mendeetan herri barietateei bizkarra eman eta bestebatzuk hautatzean egin zuten bezala, adibidez (ibid.: 12).

(4) Laugarren tesiak, hizkuntzak gizartea eratu egiten duela dioenak,alegia, hizkuntza talde sozialek euren arteko borroketan maiz baliatzenduten indar aktiboa dela esan nahi du, ez dela soilik gizartearen emaitzapasiboa, islaren irudiak aditzera eman dezakeenez: “language is an acti-ve force in society, used by individuals and groups to control others orto defend themselves against being controlled, to change society or toprevent others from changing it” (ibid.: 13).

Hizkuntzak parte handia hartzen du errealitatearen eraikuntza sozia-lean (ibid.: 14) eta, horrexegatik, sakoneko gogoeta egin beharra dute

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

97

46. Oihartzunaren ideia interpretazio mekanizistak ekiditzeko erantsi du Burkek.Era berean, hizkuntzaren eta gizartearen artean zeharkako harremanak baizik ez dau-dela adierazi du beherago (ibid.: 13).

Page 89: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

historialariek hizkuntzaren zereginaz aztertzen ari diren egoeren sorreranahiz aldaketan (ibid.: 15).

Bestaldetik, hizkuntzaren historia sozialak zerikusi zuzena du agintekontuekin (ibid.: 13) eta estatu modernoen garapenarekin (ibid.: 16).

Hizkuntzaren zereginaz, halaber, ikuspegi murriztatzaileetatik ihesegin eta askotan duen rol sinbolikoaz —boterea, nazio integrazioa, kul-tura…— jabetu behar dugu (ibid.: 16-7).

Peter Burkeren ondorioak bi dira: alde batetik, gizarte-historialariekarreta handiagoa eskaini behar diote hizkuntzari, eta bestetik, historiala-riek hizkuntzaren esparrua jorratu duten soziolinguistika bezalako diszi-plinetatik ikasi beharra dute (ibid.: 17).

2.3.1.3 Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”

Jose Maria Sanchez Carrionen lanak oso ugariak dira eta, aurrera-go (2.3.2.3 atala) ikusiko dugunez, haietan plazaratutako hainbat ideiaeta kontzeptu oso baliozkoak zaizkigu euskararen historia soziolin-guistikoari ekiterakoan. Oraingoan, dena dela, egile honen idazkibakar bat hartu dut: hizkuntzen historia soziolinguistikoak bete behar-ko lituzkeen baldintzak azaltzeko asmo orokorra duen “Las lenguasvistas desde la historia versus la historia vista desde las lenguas (o elgiro copernicano de un nuevo discurso social)” (Sanchez Carrion1992) artikulua.

Lanaren helburua hizkuntz komunitateen existentzian oinarritzenden historia eredu edo paradigma berri bat proposatzea da (ibid.: 93).Kontua hauxe da: Txepetxek berak aurreko lanetan, 1987koan batez ere,garatutako aparatu teorikoaz baliatuz,

(…) ensanchar ahora nuestra percepción y apreciación del pasado. (…)producir una convulsión radical en la perspectiva de nuestras cienciashumanas tales como la historia, la antropología o la sociología: tan igno-rantes o distorsionadas hasta ahora de la realidad de las comunidades lin-güísticas, y del hombre como realidad hablante.

(Sanchez Carrion 1987: 19)

Bere asmoa, beraz, soziolinguistikaz haratago doa —giza kulturenbiziraupena eta berdintasuna dira bere ardura nagusiak, berak dioenez—, baina, aldi berean, soziolinguistika historikorako eredu bat eskaintzenduela esan genezake.

Hizkuntzaz kanpoko ikuspegia eta hizkuntza barnekoa

Ikuspegi zaharrari “hizkuntzaz kanpoko ikuspegia” eta berriari “hiz-kuntza barneko ikuspegia” deitzen die —“Las perspectivas extralingüís-tica e intralingüística de la historia” (ibid.: 103)— eta bien arteko erka-

Oinarri Teorikoak

98

Page 90: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

keta historia mota orok erantzun behar dituen galdera sorta baten ingu-ruan egin du:

(…) hay una serie de interrogantes básicas a las que ambas deben respon-der y que son éstas:-¿Historia de qué o de quién? ¿Cuál es el sujeto histórico fundamental?-¿Es posible la objetividad histórica? ¿Cómo se logra?-¿Qué importancia tiene el individuo dentro de la historia? (…) ¿Cómo searticula lo individual y lo colectivo?-¿Hay un para qué de la Historia?-¿Qué determina la división de los períodos históricos?

(ibid.: 109)

Badago beste galdera bat hizkuntza barneko ikuspegiaren berezkoadena: zer nolako hizkera erabiltzen da historia idaztean? Errealitate ber-dinak deskribatzeko hizkera berdina erabiltzen du historialariak, ala ez?(ibid.: 109). Adibidez, Leopold Von Ranke historiagile alemanarenHistoria de Francia-ren bi pasarteren alderaketa dugu. LehendabizikoanFrantziaren alboko herriekiko harremanak aztertzen ditu eta bigarrene-an, berriz, Hexagonoaren barnekikoak: Estatu frantsesak bretoi eta eus-kaldunekiko izan zituenak. Zeharo hizkera desberdina erabiltzen duVon Rankek kasu batean eta bestean. Frantziari buruz aleman bezalahitz egiten du, distantzia kritikoa erakutsiz; bretoi eta euskalduneiburuz aritzean, aldiz, Estatu frantsesarekiko begikotasun nabaria dario,estatua eta erdirakoia izateagatik, ez frantsesa izateagatik (ibid.: 124).

Historiografia aztertzerakoan, beraz, honako hiru alde hauek argitubehar ditugu: zein hizkuntza motatan dagoen idatzia, zein hautatzenduen subjektutzat eta, hirugarrenik, zer deskribatzen duen (ibid.: 105,10. oin-oharra).

Honen guztiaren arabera, hizkuntzaz kanpoko ikuspegiak hizkuntzaakzidentetzat eta substantziatzat beste edozein gertakari hartzen du:harreman ekonomikoak, langile buruzagitza, estatua, aurrerapen tekno-logikoa, eta abar, nahiz eta jeneralean estatua hautatu subjektu historikonagusi gisa: “elige como sujeto primordial al Estado, como la formaciónhistórica más capaz de contener los aspectos de la realidad que se privi-legian. El Estado es, pues, su estructura básica de análisis” (ibid.: 109).

Molde honetako historian estaturik gabeko herriek duten toki baka-rra “bazter nazionalismoei” eskaini ohi zaien kapitulua —“la historia delos nacionalismos periféricos” (ibid.: 124)— izaten da.

Distortsioa, hala ere, ez da estatu garatuen kasuan soilik gertatzen,nazio menderatuetako historialariak ere akats berberean erori ohi dira,Euskal Herriko historietan maiz ikusten den bezala:

Pero la distorsión afecta igualmente al historiador de la “nacionalidad irre-denta” que utiliza —en diferente o distinta escala, según los propósitos—

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

99

Page 91: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

para construir su historia, los mismos parámetros que la historia del Estado“opresor”. (…) ¿Hay alguna diferencia sustancial entre la Historia deEspaña o de Francia que se remonta a las tribus prerromanas (…) y unahistoria de Vasconia englobando bajo su seno territorios que desde quetenemos noticia de ellos no constituyen una unidad racial, ni geográfica, nilingüística, ni se nos aparecen en ningún momento históricamente docu-mentable bajo la dependencia de una sóla unidad política?

(ibid.: 123)

Hizkuntza barneko ikuspegiarentzat, berriz, substantzia hizkuntzada, eta, era berean, subjektu historiko bezala hizkuntz komunitatea har-tzen du, ez estatua:

(…) elegirá como sujeto histórico más relevante a la Comunidad deLengua, ya que es ella la que establece el nexo entre hablante e idioma,socializando a aquél y dando a éste su concreción en el tiempo y en el espa-cio. Cualquier otra forma de comunidad, incluido el Estado, se verá en susrelaciones con ella. El Estado es, pues, su coyuntura (…)

(ibid.: 109)

Aipatutako distortsioa ekiditeko bidea hizkuntz komunitatetikabiatzea litzateke, goian esan bezala: “¿No tiene más sentido historiar laexpansión, continuidad o retroceso espacio-temporal de los pueblos delengua árabe, eúskara, castellana, francesa o bretona?” (ibid.: 123-4).

Denbora paradigma linealari kritika

Hizkuntzaz kanpoko ikuspegiaren azterketan sakonduz, bere azpiandagoen paradigma lineal —aurrerapen etengabearen goraipamena—,mendebaldar, eurozentriko eta kultura guztien sinkronizatzailea kritika-tu du Txepetxek47 (ibid.: 99), eta zera gaineratu du, Vandana Shivarenhitzak bere eginez:

El desarrollo ha interrumpido el desarrollo cíclico y lo ha sustituido por unacarrera lineal hacia el “futuro”, el siglo XXI. (…) la imagen del occidentecontemporáneo. La historia se ve reducida a la imitación de la cultura másdesalmada, y esta imitación se define como modernización y progreso.

(V. Shiva 1988. Staying Alive. Women, Ecology and Survival inIndia. London: Zed Books. Aipatua in ibid.: 100)48

Oinarri Teorikoak

100

47. Antzeko kezkak soziologia historikoaren metodoez arduratu den BertrandBadieren “Análisis comparado y sociología histórica” (Badie 1992) artikuluan ere aurkidaitezke, adibidez.

48. Gaztelaniazko itzulpena: V. Shiva (1995). Abrazar la vida. Mujer, ecología ydesarrollo. Madril: horas y HORAS, Cuadernos inacabados.

Page 92: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Artikulazio puntuaTxepetxen ideietan garrantzirik handiena ondoko honek du behar-

bada: historia orain idazten dugu, iragana orainetik, geure oraingo ikus-pegitik berregiten eta berreraikitzen ari gara etengabe; egin behar dugunhistoriak erdigune bat du eta bilakaera historikoa erdigune horren ara-bera baloratuko dugu:

Es en relación con ese punto, como la historia encuentra ella misma su cen-tro, y en relación con el cual podría reinterpretar (como alejamiento o acer-camiento) el ritmo, la secuencia, la concatenación lógica de los aconteci-mientos. Sin ese punto de vista la historia se vuelve lineal (descentrada),plana, elusiva, evasiva, ni psicológica (porque no entiende el centro delhombre) ni sociológica (porque no capta el núcleo simbólico del grupo:qué tiene o qué le falta, qué ha perdido o qué ha puesto la sociedad en sucentro).

(ibid.: 98)

Zein da erdigune hori?: “un punto de articulación (…) que repre-senta la integración entre arte, idioma y naturaleza. Es el momento deplenitud del hombre: el hombre en su centro” (ibid.: 98). Hizkuntzenkasuan, artikulazio puntua osotasuna —hizkuntzaren garapen osoa:ikasketa naturala eta ikasketa kulturala batera biltzea— lortzen dutenunea genuke: “Lo que completa a un idioma es su conexión o articula-ción de lo natural (aprendizaje natural) con lo cultural (aprendizaje cul-tural)” (ibid.: 98).

Hizkuntzen bilakaera historikoa erdigune horren arabera azaldukogenuke, osotasuna adierazten duen transmisio naturalaren eta transmi-sio kulturalaren uztarduratik zein hurbil edo zein urrun dauden agertuz(ibid.: 102).

Amaitzeko, eta orain artekoa esan eta gero berez sortzen den ondo-rioa besterik ez da, hizkuntzetatik egiten den historiaren interesgunenagusietako bat euren hizkuntzari eutsi dioten herriak dira: “desdeluego que una historia desde las lenguas atraerá a su atención, comofoco de interés relevante, la parte desempeñada en la historia comúnpor los pueblos que han mantenido la continuidad de su lengua”(ibid.: 109).

2.3.1.4 Laburpena eta ondorioakAipatutako lau autoreak —Romaine, Gimeno, Burke eta Sanchez

Carrion— dira arakatu ditudan guztien artean soziolinguistika histori-koaren izaera orokorra azaltzen saiatu diren bakarrak. Urritasuna genu-ke, beraz, lehen ezaugarria.

Beste aldetik, norberak gaiari bere interesen arabera heltzen diola ikusdaiteke. Suzanne Romainek —eta Francisco Gimenok berdin— linguis-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

101

Page 93: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tika historikoari alde soziala gehitzea bilatzen du, William Labovek era-kutsitako bidetik joaz. Peter Burkeren ardura gizarte-historian hizkuntza-ri buruzko kezkak txertatzea da. Eta, azkenik, Sanchez Carrionen lanaohiko historia moldeak kritikatu eta erdigunetzat gizakien eta hizkuntzengarapen osoa, giza taldeen ezberdintasunaren ezagutza eta, honenbestez,hizkuntza —gizaki egiten gaituena— eta hizkuntz komunitatea —hiz-kuntzatik sortzen den taldea— dituen historia proposatzea izan da.Heterogenotasuna litzateke, hortaz, bigarren ezaugarria.

Dena dela, disziplinarako hurbilketa gisa, ekarpen eta iradokizunbaliotsuak utzi dizkigute, eta, autoreak banaka hartuta, honako ideia etairizpide hauek iruditu zaizkit Nafarroako euskararen historia soziolin-guistikoa egiterakoan gogoan hartu beharrekoak:

Suzanne Romaine: hizkuntz aldaketen gizarte-testuingurua; sozio-linguistika sinkronikoaren ekarpenen erabilgarritasuna bilakabide histo-rikoaren azterketan; iturrien arazoa; hizkuntz aldaketaren abiapuntuareneta gizarte-hierarkiaren arteko harreman ez-aldebakarrekoa; hizkuntzhautaketen esanahi soziala: prestigio arauak eta haien aldakortasuna;hautapenak bideratzeko ahalmena: agintearen arazoa.

Peter Burke: hizkuntzaren historia sozialaren garrantzia; historialariakez dira hizkuntzaz arduratu; oinarritzat soziolinguistikaren ekarpenakhartu beharra; iturrien arazoa; hizkuntz hautaketak “eremuetan” biltzendiren arau sozialen pean egiten dira; idazketaren esangura soziala ez dabeti bera izan; hizkuntzak gizartea aldi berean islatu eta eratu egiten du;hizkuntza kontrolatzeko borroken garrantzia historian zehar; estatuenhizkuntza estandarraren erabilera gainerako hizkuntzen kalterako.

Jose Maria Sanchez Carrion: historiografia aztertzeko irizpideak:zein hizkuntza edo hizkera motatan dagoen idatzia, zein den hautatzenduen subjektua eta zein deskribatzen duen objektua; hizkuntzaz kanpo-ko historia: estatuan oinarritzen den historia eredua; eredu honen kriti-ka: estatuaren goraipamena, hizkera historikoaren manipulazioa, para-digma lineal, mendebaldar, eurozentriko eta sinkronizatzailea; hizkuntzabarneko historia: hizkuntz komunitateen existentzian oinarritzen denhistoria eredua; kulturen aldi asinkronikoa eta aldi sinkronikoa; historiaegungo ikuspegitik berregiten dugu: hizkuntz komunitatearen garapenautozentriko eta osoaren baldintzak gogoan edukita; euren hizkuntzarieutsi dioten herrien historiaren garrantzia; norbanakoa eta gizartearenarteko elkarrekintza.

2.3.2 Soziolinguistika historikorako irizpideak literatura soziolin-guistiko orokorrean

Literatura soziolinguistikoak ez du historia bereziki landu, baina,goian erakutsi bezala, soziolinguista nagusien ekarpenak behar-beha-rrezkoak ditugu bide horretatik abiatu nahi izanez gero. Datozen orrial-

Oinarri Teorikoak

102

Page 94: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

deetako asmoa historia soziolinguistikorako egokiak izan daitezkeeniker-arlo eta irizpideak ezagutu eta nabarmentzea izanik, autoreen aur-kezpena ere ahal den neurrian bakoitzak jorratutako iker-arloen araberasailkatuta antolatu dut. Horrela, lau ataletan bildu ditut:

2.3.2.1 Uriel Weinreichen aitzindaritza;2.3.2.2 Hizkuntzen iraupen eta ordezkapen prozesuak batera azter-

tu dituzten autoreak;2.3.2.3 Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”;2.3.2.4 Arreta ordezkapen bilakabideetan jarri duten autoreak.Egindako antolaketak ez du azalpen handirik behar: autore gehienak

bi multzotan jaso ditut: hizkuntzen iraupena eta ordezkapena bateraaztertzen dituzten autoreak, alde batetik, eta hizkuntzen ordezkapenarenikuspegia darabiltenak, bestetik. Multzo horietatik landa, atal bana osa-tuz, ez batean eta ez bestean sailkaezinak diren bi autore gelditzen dira:Uriel Weinreich klasikoa eta Jose Maria Sanchez Carrion egungoa.

2.3.2.1 Uriel Weinreichen aitzindaritzaUriel Weinreich denek aitortzen duten soziolinguistikaren sortzaile-

etariko bat49 da eta bere lanik ezagunena den Languages in contact libu-rua (Weinreich 1974, jatorrizko edizioa ingelesez: 1953) klasiko bihur-tu zen aspaldian eta berrogei urte luze igaro eta gero ez du ia gaurkota-sunik galdu eta guztiz iradokitzailea izaten jarraitzen du.Soziolinguistika historikoa ez zuen bereziki landu, baina hizkuntz uki-penaren dimentsio diakronikoa aintzat hartzea ezinbestekotzat jo zuen,eta egin ere hala egin zuen. Orobat, geroagoko soziolinguistikak kon-tuan hartuko zituen irizpide eta metodo eta jorratuko zituen gai ugari,gehienak ez esateagatik, jadanik berak adieraziak zituela esan daiteke.Horrexegatik, ondo merezitutako tokia hartu du gure azalpenean.

Ikergaitzat hizkuntz ukipen egoeretan hiztun elebidunen hizketansortzen diren interferentziak eta hauek hizkuntza baten edo bestearenegituran eragiten dituzten aldaketak zituen Weinreichek (ibid.: 17). Aldiberean, bide berriak urratzen ari zela jakinik, bere lanari, ikerketa buru-turik uztea baino gehiago, ondorengoentzat baliagarriak izango zirenalde metodologikoak jorratu eta helburuak adieraztea ezarri zion xedebezala (ibid.: 234), funtsezko asmoa hizkuntzen arteko ukipenaren iker-keta hizkuntzalaritza eta gizarte-zientzien ekarpen zabaletan oinarritzeaizanik (ibid.: 239).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

103

49. Lluis V. Aracilen hitzetan, “Gaur egungo soziolinguistika (errotulua bezala)1953 ingurukoa dugu” (Aracil 1987: 148), Languages in Contact liburua argitaratuzeneko urtea, alegia; eta, era berean, Toni Molla eta Amadeu Vianarentzat (1991: 15)Languages in Contact “el que es considera el primer treball de conjunt de la sociolin-güística moderna” da.

Page 95: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Interferentziak eta hizkuntz ordezkapena

Interferentzien definizio gisa hau eman zuen Weinreichek:Los casos de desviación con respecto a las normas de cualquiera de las doslenguas que ocurren en el habla de los individuos bilingües como resulta-do de su familiaridad con más de una lengua, es decir, como resultado decontactos, serán denominados fenómenos de interferencia.

(ibid.: 17)

Gauza bat da interferentziak izatea eta beste bat hizkuntz ordezka-pena gertatzea, baina, Weinreichek berak esan zuenez, badago nolabai-teko paralelotasuna bien artean eta zilegi da interferentzien azterketasoziolinguistikorako eratu den bilbe kontzeptual eta metodologikoa hiz-kuntz ordezkapen bilakabideen azterketan ere erabiltzen saiatzea, ohikosinplifikazio edo errazkeriak saihestuz, jakina (ibid.: 224)50. Horregatik,Weinreichen lanetik datozen orrialdeetan azpimarratuko ditudan ideiek,besterik ez badut esaten, interferentzietarako ezezik hizkuntz ordezka-pen bilakabideetarako eta, oro har, ukipen egoeren azterketarako erebalio dutela ulertuko da.

Dena dela, goiko pasartetik ez dugu interferentziak eta ordezkapenabeti lotuta agertzen direnik ulertu behar. Adibidez, interferentzien uga-ritzea ez da beti hizkuntz ordezkapena gauzatzen ari den seinale —enpi-rikoki egiaztatu beharko litzatekeen auzia da hau— eta, zentzu berean,ordezkatze prozesuak ez du nahitaez interferentzien trantsiziozko etapa-tik igaro behar (ibid.: 149).

Disziplinarteko metodologia: hizkuntzalaritzaren, antropologiaren etapsikologiaren elkarlana

Metodologiaz den bezainbatean, ukipena sakonki ulertzeak ohikodeskribapen linguistikoetan agertzen ez diren argibideez baliatzea eska-tzen duenez, disziplinarteko ikuspegia gomendatu zuen: “Sobre unabase interdisciplinaria, la investigación de los contactos lingüísticosalcanza más profundidad y validez” (ibid.: 23).

Hizkuntz ukipena eta kultur ukipena elkarren antz handia dutengertaerak dira eta, nahiz eta hizkuntzalaritza eta antropologia bakoitzakbere esparrua jorratzen duten disziplinak izan, ukaezinezko paralelismoadago bi alorren artean (ibid.: 25). Hizkuntzalariek interferentziak arau-tzen dituzten faktoreak ulertzeko antropologiaren beharra dute (ibid.:27), eta biek psikologiarena, ukipenaren gunea norbanakoa den premi-satik abiatzen dira-eta (ibid.: 28).

Oinarri Teorikoak

104

50. Ideia bera adierazi zuen Susan Galek ere (1979: 153), adibidez.

Page 96: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Norbanakoengandik hizkuntzaren sistemara eta gizartera

Azterketa gizabanakoen hizkuntz portaeran hasi —“Los individuosque usan las lenguas son (…) el punto de contacto” (ibid.: 17)—, hiz-kuntzaren sistematik pasa (ibid.: 17) eta gizartean —“el comportamien-to lingüístico de los individuos bilingües (…) está condicionado por lasrelaciones sociales en la comunidad en la que viven esos individuos”(ibid.: 24)— bukatzen da51.

Arreta gizarte mailako faktoreetan jarri ezean, dio Weinreichek, ezdago interferentziaren azterketarik burutzerik (ibid.: 21), eta era berean:“el lingüista que hace teorías acerca de la influencia de las lenguas, perono se preocupa por explicar el ambiente sociocultural del contacto lin-güístico deja su estudio en el aire, por decirlo así” (ibid.: 24). Areago,hizkuntza baten bestearen gaineko eragina ezin da datu linguistiko hu-tsen bidez azaldu (ibid.: 144). Kanpo faktoreen artean, banakoen ezau-garriak, gizartearen ezaugarriak eta denbora azpimarratu ditu:

(…) los factores externos incluyen ciertos rasgos individuales de loshablantes bilingües, algunas circunstancias de la situación lingüística (elbilingüismo de los interlocutores, la participación emotiva de los hablan-tes, etc.) y el contexto sociocultural del contacto lingüístico, donde fun-cionan factores de valor social, de purismo y otros semejantes. El elemen-to de tiempo, o duración del contacto, también puede intervenir.

(ibid.: 145-6)

Gizabanako elebiduna: hizkuntza dominantea

Gizabanako elebidunaren azterketa delako lagun hori bi hizkuntzenaurren nola kokatzen den argitzera zuzendurik dago. Azterketaren giltzapsikologiako hizkuntza dominante (ibid.: 161) kontzeptua dugu, pertso-na jakin batengan nagusitzen den hizkuntza zein den izendatzen duenkontzeptua, alegia —zehazkiago mintzatuz, hiztunen barne mailako hiz-kuntza dominantea52 —. Kontzeptu hau oso konplexua da eta hiztunak

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

105

51. Gizakiaren eta gizartearen arteko harremanei buruzko eztabaida etengabea dagizarte-zientzietan eta maiz irizpide metodologiko kontrajarrietara —indibidualismometodologikoa vs determinismo soziala— eraman du, azentua norbanakoan ala gizar-te-egituretan jartzen den arabera (Tilly 1992: 358; Giddens 1993: 739-42). GuyRocher-ek, adibidez, abiapuntua bi pertsonen arteko harremanean ipintzen du:“hemos abordado la realidad social a partir de la unidad más reducida de observaciónen sociología: la relación entre dos personas, de la que hemos desprendido la nociónde acción social, a partir de la noción de interacción” (Rocher 1990: 103). Biak uztar-tzen dituen ikuspegirako, ikus Leca (1992).

52. Dominante kontzeptuaren bikotea errezesibo dugu. Dominante/errezesibobinomioa barne/kanpo binomioarekin gurutzatu behar da eta orduan lau egoera

Page 97: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

hizkuntza bakoitzean duen trebetasuna, hizkuntzak ikasi dituen hurren-kera53, emoziozko atxikimendua, prestigioa54 eta hizkuntz jarrerak beza-lako irizpideez osaturik dago, Weinreichek nagusigo-konfigurazioa (“Laconfiguración del predominio”) deitu zuena (ibid.: 169-70) eratuz.Normalean hizkuntza dominantea eta ama hizkuntza55 bera izan ohi dira(ibid.: 161, 12. oin-oharra), baina arazoa goiko faktore horietakoren batdela-medio hiztunarengan ama hizkuntza ez den beste bat nagusitu etabinomioa puskatzen denean sortzen da.

Ukipenaren giro soziokulturala: gizarte mailako azterketa

Abiapuntua norbanakoa bazen, taldera igarotzean sozialki baldintza-turiko hizkuntz ohiturak nabarmentzen dira eta hauxe da, hain zuzenere, atal honen gaia: neurri handiko taldeen hizkuntz erabilera bidera-tzen duten arauak argitzea (ibid.: 177), edo, beste hitzetan esanda, hiz-kuntza baten nagusitasuna ezartzen laguntzen duten faktore soziokultu-ralak (ibid.: 161, 12. oin-oharra).

Pertsonen hizkuntza dominantearen kontzeptua gizartera ere hedadaiteke:

Es evidente que los factores que hacen que una lengua se convierta endominante para un individuo bilingüe (…), son factores que el individuoencuentra en el medio donde vive; por lo tanto, el status relativo de las len-guas posiblemente será el mismo para la mayoría de los individuos bilin-gües que viven en un ambiente no diferenciado.

(ibid.: 177-8)

Oinarri Teorikoak

106

desberdin gerta daitezke: barne mailako dominantea, kanpo mailako dominantea,barne mailako errezesiboa eta kanpo mailako errezesiboa.

Konbinazio guztiak dira posible. Adibidez, hizkuntza bat kanpo mailako domi-nante, baina hiztunen barne mailako errezesiboa baldin bada, orduan nekez burutukoda ordezkapena, eta hauxe da, hain zuzen ere, euskarak iraun duen eskualdeetan ger-tatu dena.

53. “La diferencia de haber aprendido una lengua primero es tan grande que la len-gua que se aprende primero, la «lengua materna», es considerada como lengua domi-nante por definición” (ibid.: 163).

54. Prestigioaren kontzeptuaz, adiera zabalean eta adiera tekniko hertsian, ikusWeinreich (1974: 168, 34. oin-oharra eta 208, 50. oin-oharra).

55. “Ama hizkuntza” kontzeptua ez da oso zorrotza —ez baita beti amaren hiz-kuntza haurrak lehen ikasten duena— eta Weinreich arazo honen jakitun dago (ibid.:161, 12. oin-oharra), baina behin oharra egin eta gero, “lehen ikasitako hizkuntzaren”esanahi teknikoan erabiliko duela dio (ibid.: 189, 5. oin-oharra). Berdin egin zuenUnescok ere: “The Unesco Committee defined moter tongue as «the language which aperson acquires in early years and which normally becomes his natural instrument ofthought and communication» (Fasold 1992: 293). Nik neuk ere, besterik ez badutadierazten, sinonimo bezala erabiliko ditut “ama hizkuntza” eta “lehen hizkuntza”.

Page 98: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntza jakin baten nagusitasuna bideratzen duten faktoreak—edo, barne/kanpo bereizketa kontuan hartuz, kanpo mailako domi-nante bihurtzen dutenak— sailkatu eta aurkezteko honako atal hauekeratu ditu Weinreichek, denak dinamika historiko soziolinguistikoaulertzeko biziki baliagarriak eta, ikusiko dugunez, bere ondorengosoziolinguistek abiapuntutzat hartuak: (1) hizkuntzen funtzioak taldeelebidunean; (2) banaketa linguistiko eta soziokulturalen arteko ados-tasun edo kongruentzia; (3) hizkuntz leialtasuna; (4) hizkuntz ordez-kapena (ibid.: 184-5); eta (5) denbora faktorea: ukipenaren iraupena(ibid.: 217).

(1) Hizkuntz funtzioak. Ez dago hauek sailkatzeko arau orokorrik(ibid.: 186), baina, besteak beste, hizkuntz ordezkapena eginkizunengaleran gauzatzen da eta, adibidez, “se podría crear una balanza parapesar las diferentes funciones en las que una u otra lengua predominanen la situación de contacto” (ibid.: 188-9). Hizkuntza estandarizatuaeskatzen duten eginkizunak (administrazioa, hezkuntza, komunikabide-ak, etab.) betetzeak iraupenari laguntzen dio (ibid.: 187) eta alderantziz(ibid.: 188).

Hizkuntz funtzioak eta ama hizkuntzako taldeak. Gizarte elebidunjakin bateko hizkuntz funtzioen banaketaren deskribapena zorroztu etabeste irizpide bat gehitu behar zaio: ama hizkuntzaren faktorea (ibid.:189). Komunitate elebidunean ama hizkuntza bateko eta besteko taldebana daude eta, seguraski, bi hizkuntzak batera ikasi zituztenen bestemultzo bat ere bai. Horren arabera, bi hizkuntzen erabilpen-funtzioenazalpena ama hizkuntzako talde bakoitzean egin beharko litzateke, ezbakarrik denak multzo berean sartzen dituen gizarte osoaren mailan(ibid.: 189). Ideia hau, ama hizkuntzako talde bakoitzak bere hizkuntzanagusia duela erantsiz, beherago garatu du: “Evidentemente, cada grupopuede clasificar las dos lenguas independientemente y con resultadosdiferentes. Es completamente dudoso si vale la pena clasificar a todacosta dos lenguas en contacto como «superior» e «inferior», respectiva-mente” (ibid.: 207)56.

Oro har, eta berriro norbanakoekiko paralelotasuna ezarriz, hizkun-tzarentzat ukipen egoeretan ama hizkuntzako talde sendo bat edukitze-ak duen garrantzia azpimarratu beharrekoa da (ibid.: 190-1).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

107

56. Nafarroan bi ama hizkuntzako talde ditugu: euskaldunak eta erdaldunak.Euskarak zeregin bat zuen euskaldunen artean eta beste bat —ia hutsa—, aitzitik,erdaldunen artean. Hortik dator, hain zuzen ere, euskararen historiaren ikerketa taldeeuskaldunean oinarritzearen ideia, zeren bestela, Weinreichek esan bezala, Nafarroakogizarteaz zehaztasunik gabe hitz eginez gero, errealitatea guztiz desitxuratuta aurkeztu-ko baikenuke.

Page 99: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(2) Banaketa linguistiko eta soziokulturalen arteko adostasuna.Normalean, hizkuntz ukipeneko egoeretan ama hizkuntzako taldeenarteko banaketa bat etortzen da beste hainbat ezaugarriren banaketare-kin (ibid.: 191). Hona hemen hizkuntzarekin kongruente izan ohi direnbereizgarri zenbait: eremu geografikoak, talde kultural edo etnikoak,sexua, adina (ordezkapenaren diakroniaren isla sinkronikoa), estatussoziala, baserritarra/kaletarra oposaketa, eta abar (ibid.: 191-204).Bizimodu bakoitzak bere hizkuntz erabileraren patroi jakinak garatzenditu (ibid.: 208) eta hizkuntz banaketari halako bereizgarriekiko adosta-suna gehitzen bazaio, bizirauteko ahalmena berrindartu egiten dela esandaiteke, eta alderantziz:

La falta de divisiones socioculturales que refuercen la diferencia de lenguamaterna es no solamente uno de los factores que facilitan el cambio de len-gua, sino probablemente también uno de los obstáculos en el camino deldesarrollo de la resistencia a las interferencias lingüísticas, y, por lo tanto,contribuye a las influencias interlingüísticas.

(ibid.: 207)

(3) Hizkuntz leialtasuna. Honela definitzen du Weinreichek hiz-kuntz leialtasuna:

(…) el principio —cuyo contenido específico varía de caso en caso— ennombre del cual los individuos se reúnen consciente y explícitamente pararesistir los cambios en las funciones de su lengua (como resultado de uncambio de lengua) o en su estructura o vocabulario (como consecuencia delas interferencias).

(ibid.: 210)

Hizkuntz leialtasunaren berezko iturria ia hiztun orok ama hiz-kuntzarekiko izan ohi duen atxikimendua litzateke: “Podría sospe-charse que existe de manera natural en cada hablante de toda lengua”(ibid.: 210). Hizkuntz leialtasuna, halaber, hizkuntzak taldearen sin-bolo gisa funtzionatzen duenean erakusten da (ibid.: 211) eta, aldiberean, hizkuntzak pairatzen dituen mehatxuekin —egiazkoak zeinirudimenezkoak— erlazionatuta dago (ibid.: 212). Leialtasuna, halaere, maiz puskatzen da ukipenean dauden komunitateetan, eta,orduan, ama hizkuntzari zor zaion atxikimendua dela-eta barne zati-ketak sortu ohi dira (ibid.: 214).

Leialtasunaren agerpenik garbiena hizkuntzaren estandarizazioa iza-ten da (ibid.: 215), baina mehatxuen aurrean, leialtasunezko erreakzio-ak bezain erraza da haiei men egin eta interferentziak edota eginkizunengalera onartzea (ibid.: 216).

(4) Hizkuntz ordezkapena. Hizkuntza aldatzea, ordezkapena, alegia,hizkuntza bat erabiltzetik beste bat erabiltzera egiten den aldaketa da

Oinarri Teorikoak

108

Page 100: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Weinreichen hitzetan (ibid.: 224). Aldaketa pertsonek egiten dute etaazpian, beraz, hiztunen hautaketa bat dugu, nahiz eta sozialki baldintza-tua izan (ibid.: 229). Alderdi hau, hots, hizkuntza aldatzea hiztunekhartzen duten erabakia dela, maiz ahaztuta gelditzen da ordezkapenarenikerketetan, baina, horretatik at, kontzeptuak ez du zailtasun berezirik.Kontua hizkuntz ordezkapena goiko (1), (2) eta (3) irizpideen argitaraaztertzea da.

Aurrena, hizkuntz funtzioak ditugu:Primero que todo, los cambios de lengua deben ser analizados en términosde las funciones de las lenguas en la situación de contacto, ya que un grupode lengua materna puede cambiar de lengua en ciertas funciones y no enotras.

(ibid.: 224)

Eginkizunik erabakigarriena familia mailakoa da eta aldaketa hor eregertatu denean jadanik burututako ordezkapenaren aurrean gaudelaesan daiteke. Esate baterako, “en vez de examinar ese cambio funciónpor función, Selk se concentró en el nivel familiar y, por consiguiente,analizó sólo el cambio total” (ibid.: 228).

Gogoan hartzeko bigarren irizpidea da ea ama hizkuntzaren arabera-ko banaketa bat datorren ala ez beste banaketa batzuekin, azpitaldebakoitzak jokamolde desberdinak erakuts baititzake hizkuntza berriarenaurrean (ibid.: 226).

Hirugarrenik, hizkuntz leialtasunaren ondorioak ditugu, baina hiz-kuntza baten iraupena ez dago mekanikoki ez leialtasunaren ez presti-gioaren mende: “Muchas lenguas con poco «prestigio» han podido resis-tir contra las amenazas de cambio durante largos períodos” (ibid.: 227).

(5) Denbora faktorea: ukipenaren iraupena. Gaia ez zuen luze gara-tu, baina hauxe da bere mezuaren mamia: “estudiar los cambios progre-sivos inducidos por los contactos en una lengua dada a lo largo del tiem-po” (ibid.: 217).

LaburpenaUriel Weinreichen ekarpenetatik soziolinguistika historikorako

baliagarriak diren irizpideak eta metodologiari buruzko aipamenak azpi-marratu dira.

Irizpideak: abiapuntu bezala norbanako elebidunaren portaera dugu,bera baitugu ukipenaren gune, baina hurrengo urratsa gizarte-baldin-tzak aztertzea da. “Hizkuntza dominantearen” kontzeptua, pertsonanahiz gizarte mailan. Prestigioa. Ukipenaren giro soziokulturala.Hizkuntz funtzioak eta haien banaketa ama hizkuntzako taldeen arabe-ra. Banaketa linguistiko eta soziokulturalen arteko adostasuna. Hizkuntzleialtasuna. Estandarizazioa. Hizkuntz ordezkapena. Denbora faktorea.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

109

Page 101: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Metodologiaz: disziplinarteko lana, hizkuntzalaritza, antropologiaeta psikologiaren ekarpenak uztartuz.

2.3.2.2 Hizkuntzen iraupenaren eta ordezkapenaren ikuspegi bateratua

Atal honetan bilduriko egileek lotura garbia dute Weinreichen ira-kaspenekin eta lan bereziki sakon, aberats eta iradokizunez beterikoakeskaini dituzte. Ikuspegi eta metodologiaren aldetik ezaugarri bat dutekomun: hizkuntzen dinamikaren bi aldeak jotzen dituzte ikergaitzat, ezsoilik galera. Bi kasuetan, hizkuntzari eusten zaionean nahiz galtzen uztendenean, hizkuntz komunitateak ikertzaileak azaldu behar lukeen hauta-pen bat egiten du. Hautaketa, Ralph Fasoldek dioenez, ez da bat-bateangertatzen den zerbait, epe luzeko hizkuntz erabilpen eta hautapen eredusendoen emaitza baizik: “Language maintenance and shift are the long-term, collective consequences of consistent patterns of language choice”(Fasold 1992: 239).

Alde honetatik, eta nik neuk guztiz egokia deritzot ideia honi, his-toria soziolinguistikoaren zeregina hizkuntz komunitate batek bere hiz-kuntzari eusteko, elebidun bihurtzeko zein hizkuntza aldatzeko ibilidituen bideak eta egin dituen hautaketak azaltzea litzateke.

Ikuspegi orokor hau Joshua Fishmanek orain dela hogeita hamabi urteinguru (Fishman 1964) aldarrikatu bazuen ere, gutxi dira ildo horretatikabiatu diren ikertzaileak (Fasold 1992: 218)57, gehienak, hizkuntz ordez-kapenak erakarrita, alde hau aztertzera lerratu dira-eta —“language shifthas held more fascination for scholars than language maintenance has”(ibid.: 227)—, euskararen historiografian ere gertatu den bezalaxe, ondodakigunez.

Hurrengo orrialdeetan Joshua Fishman, Ralph Fasold, CharlotteHoffman eta Juan G. Cobarrubias egileen berri emango da. Antzekoikuspegi eta kezkak dituzte William Mackeyk (1976, 1991 eta 1994a,kasu) eta Einar Haugenek (1987 eta 1996, esaterako) ere —azken honiburuz ikus Fishman (1964, 3. oin-oharra; 1996)—, baina azalpenakgehiegi ez luzatzearren, oraingoan jaso gabe utzi dira.

2.3.2.2.1 Joshua Fishman

Soziolinguistikaren arloan aurkezpenik behar ez duen JoshuaFishmanen lanak bi alde dituela esan dezakegu: ikerketa soziolinguisti-koak, kontzeptu teorikoen garapena eta haien azalpen akademikoa, aldebatetik, eta arriskuan dauden hizkuntzekiko ardura, bestetik. Lehen ata-

Oinarri Teorikoak

110

57. Gai honi buruz, ikus, halaber, International Journal of the Sociology of Language-ren zenbaki monografikoak: 25 (1980), 68 (1987) eta 69 (1988).

Page 102: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

leko ekarpenak —soziolinguistika edota hizkuntzaren soziologiaren iza-era zientifikoaren finkapena, diglosia ideia egoera elebidunetara heda-tzea, diglosiaren eta elebitasunaren arteko harremanen sailkapena, hiz-kuntzaren erabilpen esparrua kontzeptua, eta abar, gure artean batik batSociología del lenguaje (Fishman 1988b) liburuaren bitartez zabalduak—oso ezagunak —eta, apika, sinplifikatuegiak ere bai— izan dira. Ez dirahain ezagunak, ordea —eta ezagutu direnean eztabaida izan da nagusi(Odriozola 1992, adibidez), aldeko iritziak ere jaso arren (Txillardegi1992 eta 1993; Aizpurua 1995)—, arriskuan dauden hizkuntzei buruz-ko aldeari dagozkion ekarpen heldu eta sakonak (Fishman et al. 1985;Fishman 1988a, 1989, 1991 eta 1994), nahiz eta bere pentsamenduanbeste alderdiekin uztartuta egon:

My values in the area of language and ethnicity predate my professionalcareer; indeed, I suspect that these values are responsible for my gravitatingtoward sociology of language as a whole and toward the study of languageand ethnicity in particular. I was socialized by parents and by an organi-zed, first-generation American immigrant sociocultural environment thatpointed me toward minority ethnolinguistic goals, problems, and effortsfrom a very tender age. (…). I have spent a good bit of my intellectual lifestudying, testing, revising and theorizing or generalizing in connectionwith language and ethnicity.

(1989: 2-3)

Hizkuntzen historia: iraupena eta ordezkapena ikuspuntu etnokultura-letik

Gizartearen bilakaerak bi alde ditu Fishmanen iritziz —gizartearenaztertzaile zenbaitentzat bezala (Rocher 1990)—: iraupena eta aldaketa,eta biak beti elkarri lotuta ageri direla dio (1991: 34) eta behin bainogahiagotan aldarrikatu du biak aintzat hartzen dituen ikerketaren beha-rra (1991: 37, 6. oin-oharra).

Hizkuntzaren soziologiaren arazorik interesgarrienak esanahi sozialiraunkorreko bilakaera historikoei loturikoak dira, Fishmanen ustez: “Ifrankly tend to see the best problems of the sociology of language as thosethat are closely linked to historical developments of lasting social signi-fiance” (ibid.: 101). Fishmanen ahalegin soziolinguistikoen helburua hiz-kuntza, kultura, gizarte eta identitatearen belaunaldiz belaunaldiko trans-misioaren teoria eta eredua eratzea izanik (1991: 396), historia soziolin-guistikoaren zeregina transmisio prozesu horien, edota transmisioaren ete-naren, berri ematea izango da hain zuzen ere. Ildo horregatik, azterketahistorikoak “Language maintenance and language shift in ethnoculturalperspective” (1989: 177) izenburupean aurkeztu ditu, eta bertan oinarriz-ko kontzeptuak sistema etnokulturala (“ethnocultural system”) (ibid.: 177)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

111

Page 103: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eta berau babesten duten muga etnokultural autorregulatuak (“self-regula-ted ethnocultural boundaries”) (1991: 357) ditugu.

Erdigunean, beraz, delako hizkuntza horretan mintzatzen den taldeadago eta azalpenak talde horren autorregulazio etnolinguistikoarenideiaren gainean antolatzen ditu Fishmanek.

Hizkuntzaren iraupena

Hizkuntzaren iraupena esandako mekanismoen bizitasunari58 zorzaio:

Language maintenance, the process and pursuit of inter-generational lin-guistic continuity, is a reflection of sufficient indigenous control over anddelimitation of ongoing inter-group interaction processes so that they donot overpower the indigenous ethnocultural system.

(1989: 177)

Kasu hauetan ere, nahiz eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioabermatuta egon, hizkuntz komunitatea ez da kanpotiko eragin etnolin-guistikoei mugak jarri beharretik libratzen (1991: xii).

Halaber, orain arte iraun duten hizkuntz komunitate gehienek eurenama hizkuntzaren transmisioa, nagusiki ahozkoa izateaz gain, etxea-fami-lia-auzoa-komunitatea multzoaren sendotasunean oinarritu dute (ibid.:95), hots, “lehen mailako erakunde soziokulturalen bidez” (1988a: 14),eta Kataluniako edo Quebeceko egungo saio itxaropentsuek59 aipaturikotransmisioa inoiz eten ez izana dute abiapuntu (1991: 374).

Sistema etnolinguistikoaren dislokazioa

Hizkuntz ordezkapena azaltzeko dislokazio kontzeptuaz baliatzen da,binomioa talde dislokatuak/talde dislokatugabeak (egituratuak edoetnolinguistikoki autorregulatuak) izanik (1988b: 178-9). Alegia, hiz-kuntza aldatzea sistema etnolinguistikoa dislokatzen denean gertatzenda:

Language shift of any kind (…) is an indicator of dislocation. It implies thebreakdown of a previously established societal allocation of functions; thealteration of previously recognized role-relationships, situations and

Oinarri Teorikoak

112

58. Goiko kontzeptuen kidea Howard Giles, Richard Y. Bourhis eta Donald M.Taylor-ek 1977. urtean plazaratutako bizitasun etnolinguistikoa (“ethnolinguistic vita-lity”) genuke. Ikus, adibidez, Giles eta Johnson (1987), Giles, Coupland eta Coupland(arg.) (1991) eta Harwood, Giles eta Bourhis (1994).

59. Ikus 10. kapitulua: “Three Success Stories (More or Less): Modern Hebrew,French in Quebec and Catalan in Spain”. In Fishman (1991: 287-336).

Page 104: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

domains, so that these no longer imply or call for the language with theywere previously associated.

(1989: 212)

Komunitatearen dislokazioa era askotakoa izan daiteke: fisiko etademografikoa (1991: 57), soziala —aukera sozialak hizkuntza nagusiazbideratzen direnean (ibid.: 59-60)— edota kulturala —independentziapsikologiko eta kulturalaren higadura (ibid.: 62)—. Ildo beretik, “hiz-kuntz hedapenari dagozkion ahaleginak dislokazio personal, sozial etakulturalezko gertaera ageri edo ezkutuz ere beterik daudela” (1988a: 6)ohartuko garela esan du. Dislokazioa, ordezkapena, azken finean, ez daberez sortzen den zerbait, ukipenean dauden kulturetan indartsuenakahulenean eraginda baizik (1991: 59).

Sistema soziokulturalez eta kultur ukipenaz ari garelarik, oinarrianhainbat kultura mehatxatuk Mendebaldeko baloreetan oinarriturikokulturarekin duten ukipena dugu (ibid.: 7). Mendebaldar kulturarenezaugarrietako bat —“a prevalente worldwide phenomenon” (ibid.:28)— hedazalekeria da, gainerako kultura eta bizimoldeen kaltetan. Etagoikoari lotuta, intelektual gehienak balore horien alde ateratzen dira:“Many modern intellectuals (…) are basically integrationists or assimi-lationists insofar as minority cultures are concerned (…) believingfirmly that larger, wealthier cultures are obviously better” (ibid.: 29).

Azkenik, hizkuntzen txikitzea mundu modernoan gertatzen ari denbilakaera orokorrago baten zatia da:

The destruction of languages is an abstraction wich is concretely mirroredin the concomitant destruction of intimacy, family and community, vianational and international involvements and intrusions, the destruction oflocal life by mass-market hype and fad, of the weak by the strong, of theunique and traditional by the uniformizing, purportedly «stylish» and pur-posely ephemeral.

(ibid.: 4)

Hizkuntza eta kultura, hala ere, ez dira gauza bera eta gerta daitekehizkuntza galtzea, baina aldi berean kulturak irautea (1989: 673).

Hizkuntzen historiaz gehiago: hizkuntza eta nazionalismoa eta hiz-kuntzaren aldeko mugimenduak

Hizkuntzen historia baldintzatu duten beste bi gertakari (1) nazio-nalismoak eta (2) hizkuntzaren aldeko mugimenduak dira eta hauei ereeskaini die arreta Fishmanek.

(1) Lehenengoari liburu bat eskaini zion 1972.ean, Language andNationalism: Two integrative essays, bi partetan banaturik: nazionalismoa-ren izaera (1989: 95-175) eta nazionalismoaren eragina hizkuntzan eta

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

113

Page 105: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

hizkuntz plangintzan (ibid.: 269-367). Nazionalismoari buruz erabilidudan bibliografian interesgarrienetakoa da lan hau. Nazionalismoa,nazio-estatua ezarri edo sendotzera zuzenduriko ideologia politiko gisaaurkezten duten definizio tipiko edo estandarretatik aldenduz (ibid.: 100),nazionalitateek euren interes etnokulturalen alde antolatzen dituzten era-kundeekin eta garatzen dituzten ideologia, sinesmen, ohitura eta baloree-kin zerikusia duen hitza da Fishmanen ustez (ibid.: 107). Azterketan esta-turik gabeko herrien nazionalismoari zein nazio-estatuenari egin die tokia.

Bigarren zatian hizkuntz plangintza nazionalismoak baldintzaturikozerbait zein neurritan izan den argitu nahi du, eta horri lotuta, nola etazergatik gertatu izan den hainbeste aldiz hizkuntza nazionalismoarenhelburuen osagarri bat izatea (ibid.: 102). Nazionalismoaren erroakjatortasunaren aldarrikapenean daude (ibid.: 270), hizkuntza nazionalis-moaren mezuaren zati bat da (ibid.: 274) eta, aldi berean, nazionalis-moak hizkuntz plangintzaren beharra dauka (ibid.: 287), baina ondorionagusia hauxe da: XIX. eta XX. mendeetan bi joera kontrajarriren aurre-an aurkitu gara: ezberdintasunak ezabatu eta uniformizazioa bultzatzenduen joera, batetik, eta ondo sustraitu eta besteengandik bereiziturikokomunitatearen beharra, bestetik (ibid.: 318).

(2) Hizkuntzaren aldeko mugimenduei eta haien oinarri teorikoaksendotzera zuzentzen diren ahaleginei beste lan batzuk eskaini dizkieFishmanek: Reversing Language Shift (1991) liburua nagusiki, etaFishman (1994) bezalako artikuluak beranduago.

Aurrenik, soziolinguistika zientifikoak mugimendu hauek aztertzekoduen beharra erakusten saiatu da, esandako mugimenduak munduanzehar miloika lagun biltzen dituzten gizarte-gertakariak dira-eta: “It is noexaggeration to say that millions of people throughout the world are cons-ciously engaged in efforts to reverse language shift and that many hun-dreds of thousands do so as members of movements whose explicit goal isRLS [Reversing Language Shift]” (1991: 381). Duten garrantzia ikusita,gizarte-zientzietan eta, zehazkiago, soziolinguistikan eskaini zaien arretaurria, edo arretarik eza, harrigarria ezezik, etikoki funsgabea eta intelektualeta praktikoki dezepzionagarria iruditzen zaio Fishmani (ibid.: 381).

Iraganeko eta egungo hainbat herritako esperientziak —Irlanda,Euskal Herria, Frisia, Estatu Batuetako navajo indioak, hispanoak etajuduak, Zeelanda Berriko maori herria, Australiako hizkuntzak eta nola-baiteko arrakasta erdiesten ari omen diren hiru hizkuntza: hebraieramodernoa, Quebeceko frantsesa eta katalana— eta ikerketa soziolinguis-tikoen ekarpenak gogoan hartuta, hizkuntzaren aldeko mugimenduenarazoen balantzea egin eta aurrerantzeko bidea iradokitzen du (ibid.: 1).

Fishmanen iritziz, gizateriaren aniztasun eta demokrazia etnolinguisti-koaren beharrik sakonenekin bat datozen mugimenduak dira hauek:

RLS-efforts go on and on, paying homage to human presistence in buil-ding the kind of ethnocultural life that is more consistent with deeply held

Oinarri Teorikoak

114

Page 106: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ethnolinguistic convictions. Indeed, RLS is a peculiarly and admirablyhuman endeavor (…) to rebuild society in accord with an ideal of culturaldemocracy, justice and equality, to meet felt responsabilities vis-à-vis one’sidentity (…)

(ibid.: 414)

Hortaz, erraz ulertzen da hizkuntzaren aldeko mugimenduen esa-nahia ez dela hizkuntzara mugatzen, hau da, ez dela hizkuntza hutsabultzatzen dutena, kultura jakin baten eduki eta ereduen baitan txerta-tuta dagoen zerbait baizik (ibid.: 17).

Proposatzen duen bideak honako osagai hauek ditu: demokrazia kul-turalaren aldarrikapena, lehian dauden bi hizkuntzen artean eginkizunenbanaketa egonkorra bermatzea —“the attainment of diglossic bilingua-lism”, bere hitzetan—, hiztunen bilketa, elkarlotze eta sendotze demogra-fikoa eta muga etnokulturalen berrindartzea, lagunarte, familia eta komu-nitatean bereziki oinarrituta (ibid.: 5). Mugen barrutian hizkuntzak sozial-ki adostutako onarpen eta babesa bereganatuko lituzke. Mugek, baina, ezdute erabat isolatzaileak izan behar, ez eta nahitaez muga geografiko, poli-tiko, ekonomiko edo sozialekin bat etorri ere (ibid.: 66). Esandako bal-dintzak lortuz gero, goragoko helburuak ezarriko lirateke (ibid.: 5).

Zergatik aztertzen dira soilik ordezkapen prozesuak? Gizarte-zientziaofizialen kritika

Aipatuak ditugu jadanik gizarte-zientzialariengan nabarmentzendiren korronte uniformatzaileak nahiz hizkuntzen aldeko ahaleginenbazterketa. Gaian sakonduz, desoreka handia dago hizkuntz ordezkapenbilakabideei eskaintzen zaien arretaren eta iraupena bermatzea bilatzenduten saioen ahaztearen artean. Heriotzerako bideetan dena aztertutadago, urrats guztiak zehatz-mehatz deskribatu nahi dituen izugarrizkoterminologia sofistikatua eratu da: hizkuntz higadura-aldaketa-arriskua-galera-heriotza…, eta asko eta asko dira bakoitzari buruz konta daitez-keen ikerketak. Hizkuntzen bizitasunari buruz, berriz, gutxi, zabalegiaeta zehaztasunik gabea da idatzi dena:

(…) very refined terminological and conceptual distinctions are made withrespect to the «minus» side of the ledger (we speak of language attrition-shift-endangerment-loss-death and can itemize many studies of each way-station along this increasingly negative progression), while the «plus» sideremains rather gross and undifferentiated and studies of revival, restora-tion, revitalization and restabilization remain proportionately few and farbetween.

(ibid.: 381)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

115

Page 107: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Desoreka hori ez da kasualitatezkoa, pentsamendu moderno, liberaleta razionalak bere egin baina aitortzen ez duen joeraren isla baizik:“The fact that all of the latter [language convergence, language attritionand language death] have already been closely studied by sociolinguistswhile RLS has languished in neglect is merely an indication that themodern, liberal, rational mind is generally biased in incorporative direc-tions that it itself rarely recognizes” (ibid.: 65).

Arrazoi ideologikoak ezezik, intelektualen jarrera psikologikoak erekontuan hartu beharrekoak dira, eta garbi dago intelektual hauek ezdituztela oso begiko gutxiengoen aldeko ahaleginak:

It is hard for self-serving mainstream intellectual spokesman and institu-tions to be sympathetic to the lingering, cantankerous, neither fully alivenor fully dead quality of many (perhaps most) efforts on behalf of recedingminority languages (and the majority of sidestream scholars too are ulti-mately dependent on the mainstream for their perspectives, if not for theirvery livehoods).

(ibid.: 382)

Adibidez, gutxiengo etnolinguistikoen heriotza hurbilaren iragarpe-na azken bi mendeetako konstante bat izan da, batzuetan krokodiloarenmalkoak isuriz eta beste batzuetan haiek gabe, ezkortasuna baino gehia-go funtsean iragarleek gutxiengo horiek lehenbailehen desager daitezenduten nahia adieraziz:

The impending demise of ethnolinguistic minorities has been prematurelypredicted, with or without crocodile tears, over and over again during thepast two centuries. Such predictions are no more than thinly disguised«death wishes» that urge threatened cultures to hurry up and die today (orto submit quietly to euthanasia) rather than tomorrow.

(ibid.: 414)

Bestalde, hizkuntz hedapenari buruzko ikerketak irabazleen ikus-puntutik eginak daude eta, honenbestez, baikortasun eta triunfalismoadarie: “Hizkuntz hedapenari buruzko estudioen aldarte-giroa baikorra60

izan ohi da gehienetan, beren abiaburua ere hedatzen ari diren hizkun-tzen perspektibatik beretik, eta horien babesleenetik, hartzen dutenez”(1988a: 6).

Oinarri Teorikoak

116

60. Gogoan izan, adibidez, lan honen 2.2 atala: “Gaztelaniaren eta frantsesarenhistoriografia”. Hizkuntz ordezkapenaren azterketetan, ordea, ezkortasuna gailentzenda: “Hizkuntz hedapenaren estudioari dagokion ukitu afektiboa triunfalista izaten denbezala, hizkuntz ordezkatze edo lerratzearen azterlanari dagokiona aski goibela gerta-tzen da sarritan” (1988a: 7).

Page 108: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Aldakuntzaren lilura versus hizkuntzen iraupenaren defentsa

Badago beste arrazoi bat: aldakuntzaren lilura, egungo gizarte-zien-tzietan nagusi dena. Lilura horrek ikertzaileei gizarteko prozesu guztiak,eta areago hizkuntzenak, iraupenaren eta aldaketaren arteko konbinaziobat direla ikustea eragozten die:

(…) they [RLS] are actually «change-agents on behalf of persistence». Veryfew social scientists indeed have been inclined to conceptualize and analy-ze the relationship between change and persistence, probably because ofour modern fascination with the dynamics of change per se. But all chan-ge is interspersed with persistence as well, just as all persistence is inters-persed with ongoing change. (…). The forces and processes of change coe-xist, in a single process, with the forces and processes of persistence (…)

(ibid.: 387)

Horri lotuta, hizkuntzen aldeko ahaleginak naturaren aurkakotzat(ibid.: 382), irrazionaltzat (ibid.: 383), modernizazioarekin bateraezin-tzat (ibid.: 384) eta atzerakoitzat (ibid.: 386) jo eta mesianismo eta mile-narismoarekin (ibid.: 384) edo iraganaren nostalgiarekin (1989: 657-8)berdinduak izan dira mendebaldar gizarte-zientzien korronte nagusie-tan. Halako erasoak ez dira berriak, iraganean oso sustraituak baizik.Norberaren hizkuntza edo kulturaren aldeko mugimenduak jadanikXIX. mendean bai goitik —Lord Acton (1862), barregarritzat hartuz—eta bai behetik —Engelsen “historiarik gabeko herriak”, kasu— oldar-tuak izan dira (1991: 383) eta, ideia laburbilduz, “Again and again, eth-nicity has been delegitimized in the West (by both secular and Churchspokesmen) as anti-modern, anti-intellectual, irrational, anti-progressi-ve and anti-civil” (ibid.: 383).

Herrien nortasunaren defentsak, hala ere, leku bat aurkitu duMendebaldeko pentsamenduan, sustraiak XVIII. mendearen azkenal-dian eta Herder eta Whorf pentsalariengan dituena (ibid.: 70, 11. oin-oharra). Zentzu horretan, mundu kulturalki eta linguistikoki anitzabilatzen duten soziolinguistak Herder eta Whorfen segitzaileak dira,ohartuta zein oharkabean, eta Fishmanek berak ere Herder etaWhorfzaletzat jo zuen bere burua: “I too am a Herderian and aWhorfian” (1989: 3)61.

Hizkuntz bilakabideak aztertzeko ereduakFishmanen pentsamoldea, ikusi dugunez, konplexu samarra da eta

nekez bil daiteke eskema batera. Hala eta guztiz ere, Fishman bera saia-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

117

61. Arturo Campion ere herdertzalea izan zen (ikus 8.1.3 atala). Ikus, halaber,Berlin (1995).

Page 109: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tu da hizkuntzen bilakabidearen azterketa berau errazten duten ereduenarabera egiten. Bi dira saiorik aipagarrienak: 1964ko “LanguageMaintenance and Language Shift as a Field of Inquiry” (bigarren ber-tsioa in Fishman 1988b: 135-80), bata, eta, bestea, Language andEthnicity in Minority Sociolinguistic Perspective-ko “Language mainte-nance and ethnicity” (1989: 202-23) atala, baina lehendabizikoa erabil-garritasun orokorragokoa denez, bigarrena eskematiko samarra denbitartean, soilik lehenengoa aurkeztuko dut hemen.

Hizkuntzen iraupenaren eta ordezkapenaren azterketa Fishmanek“hizkuntzaren soziologia dinamikoa” deituriko sailean kokatzen da: “lasociología dinámica del lenguaje, intenta dar contestación al interrogante«¿qué es lo que explica las diferentes causas del cambio de la organiza-ción social del uso lingüísticos y del comportamiento ante el lenguaje?»”(1988b: 35). Abiapuntua diglosiarik gabeko elebitasuna62 erakustenduten egoerak dira (1988b: 135), hau da, egoera batzuk non elebitasu-na gertatu arren, hizkuntzen arteko oreka puskatuta egonik, aldakorta-suna nagusi den (ibid.: 129).

Azterketaren helburua modu honetan adierazi du:El estudio del mantenimiento y desplazamiento de la lengua (…) se ocupabásicamente de la relación entre el grado de cambio (o grado de estabili-dad) en los modelos del uso lingüístico, por un lado, y, por otro, de los pro-cesos psicológicos, culturales o sociales en marcha dentro de las poblacio-nes que utilizan más de un nivel lingüístico para fines de tipo interno oexterno.

(ibid.: 135-7)

Iker-eremua hiru azpisailetan banatzea proposatu du: “(a) el usohabitual de la lengua en más de un punto del espacio o del tiempo; (b)los procesos psicológicos, sociales y culturales previos, simultáneos oposteriores y su relación con la estabilidad o el cambio en el uso lin-güístico habitual; (c) conducta ante la lengua incluidos el mantenimien-to dirigido o los intentos de cambio” (ibid.: 137).

Banaka hartuta, honako ezaugarri hauek ditu azpisail bakoitzak:(a) Hizkuntzaren erabilera. Hizkuntzaren iraupenaren eta ordezka-

penaren ikerketaren abiapuntua bere ohiko erabilpen ereduetan aldake-ta gertatu denentz jakitea da (ibid.: 137). Neurketa kualitatiboa nahiz

Oinarri Teorikoak

118

62. Fishmanentzat, elebitasuna norbanakoei dagokien ezaugarria den bitartean,gizarteari dagokiona diglosia da (Fishman 1988b: 120). Bi kontzeptuen gurutzaketa-tik, maila pertsonala eta sozialaren nahastetik, alegia, sortzen diren lau aukerak —(1)diglosia gehi elebitasuna, (2) diglosiarik gabeko elebitasuna, (3) elebitasunik gabekodiglosia eta (4) ez diglosia eta ez elebitasuna— erakusten dizkigun taula ezaguna eratuzuen Fishmanek (ibid.: 121).

Page 110: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kuantitatiboa izan daiteke (ibid.: 138) eta erabilpen arauak ezagutzera-koan kontzeptu guztiz egoki eta emankorra “erabilpen eremua” dugu63

(ibid.: 140).(b) Prozesu psikologiko, sozial eta kulturalak. Faktore hauen mul-

tzotik axola duten aldagaiak hautatzerakoan disziplinarteko lana etagizarte-zientzien laguntza behar dira, ez soilik ikertzailearen intuizioa(ibid.: 149 eta 178). Bestalde, askotan faktore berak egoera bateanondorio bat eta bestean aurkakoa izaten duela ikusita, nekez ezar daite-ke baliagarritasun interkultural eta diakronikoa duen tipologiarik edoaraurik (ibid.: 149-50). Erregulartasunen bilaketan metodo konparati-boa behar dugu alde batetik, hots, kulturen arteko alderaketa, eta, bes-tetik, aztertzen ari diren egoerak ahalik eta sakonkien ezagutzea (ibid.:166-7).

(c) Jarrerak eta hizkuntzaren gaineko jarduerak. Atal honetan hirugai aztertzen dira: jarrera afektiboak —leialtasuna, gorrotoa, aurriri-tziak…—, hizkuntzaren gaineko jarduerak —plangintza, eragozpe-nak…— eta, hirugarrenik, alde kognitiboak —kontzientzia, hizkuntzgaitasuna, norberaren taldearen pertzepzioa hizkuntzaren aldetik, inter-ferentzien aurreko jarrera…— (ibid.: 167-76).

Oro har, azken bi mendeetako gutxiengoen historia linguistikoahonako bi muturren artean koka dezakegu: mutur batean ohiko egin-kizunei eutsi eta erabilpen esparru formalagoak irabaziz joan diren tal-deak —Quebeceko frantsesaren antzera— genituzke (ibid.: 178), etabestean eurena baztertu eta hizkuntza nagusiren baterantz —ingelesaEstatu Batuetan, errusiera Sobiet Batasunean, gaztelania Hego etaErdialdeko Amerikan…— lerratu direnak. Dislokazioaren terminoe-tan hitz eginez, lehena dislokazio handirik pairatu ez duten komuni-tateetan gertatzen da eta bigarrena, berriz, komunitate dislokatuetan(ibid.: 178-9).

Arestian esan bezala, azalpenaren antolaketa mota honi, ukitu zen-bait gorabehera, iradokitzailea eta bilakabideen konplexutasuna bildueta adierazteko egokia deritzot eta Nafarroako nire azterketa egiterakoangogoan hartzeko modukoa.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

119

63. Erabilpen eremuak (“domain” ingelesez) hizkuntza edo barietate baten edo bes-tearen hautaketa baldintzatzen duten testuinguru sozial tipifikatuak dira. Nork hitzegiten du, zein hizkuntzaz, nori eta noiz? galdera ezagunari erantzunez eratzen dirabatik bat. Eremuen sailkapena ez da behin betikoa eta, nahiz eta erregulartasunak izan,egoera bakoitzari egokitu behar zaio (Fishman 1988b: 140-5). Eman den zerrenda bat,esaterako, hauxe da: familia, lana, hezkuntza, erlijioa, aisialdia, komunikabideak etapolitika (Fishman 1991: 44), eta hau edo eman daitekeen beste edozein zerrenda beti,funtsean, formala/informala mailaketaren arabera antolatuko da.

Page 111: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Irizpide metodologikoak

Aurkezpenean zehar sakabanatuta agertu dira metodologiarekin erla-zionatutako anitz ohar, hala nola gizarte-aldaketa eta iraupena uztartzendituen teoriaren beharra, ikuspegi konparatibo eta disziplinartekoa,esangura soziolinguistikoa duten lan etnokulturalak, teknika kuantitati-bo eta kualitatiboen erabilera, triunfalismo edo goibeltasunez kutsaturi-ko molde psikologikoen saihestu beharra, eta abar. Horiek ahaztu gabe,arreta oraingoan ikerketa diakronikoaren arazo, metodologia eta tekni-ketan ipiniko da.

Ikerketa historikoen arazo nagusietako bat da garai desberdineta-ko hizkuntz egoerekin lan egin behar dugula, normalean A garaikoegoera abiapuntutzat eta B garaikoa helmugatzat hartu eta bien arte-ko konparaketa eginez. Konparaketa egin ahal izateko iraganeko ego-era, hots, A egoera, ongi ezagutu behar da, eta hor hasten dira arazo-ak. B garaia oraina ez bada, orduan A-rako esan dugunak B-rako erebalio du. Mota honetako lanen erronka abiapuntu fidagarritzat hardaitezkeen ikerketa egokiak, erroldak batik bat, eskura edukitzea da(1991: 41).

Oso gutxi dira halako azterketak eginak dituzten hizkuntza “zorio-nekoak” (ibid.: 41), baina euskara, hizkuntz egoera erakusten duenerroldarik ez badu ere, Bonaparte printzearen mapa eta lanei esker,horietako bat dela esan dezakegu.

Iraganean burututako ikerketez landa bada erabil daitekeen besteiturri bat: hiztunen oroitzapenak: “In some such studies, the «then» datais sometimes based on (…) the memory of current respondents with res-pect to Xish language use at one or more points in the past” (ibid.: 41).Lekukotasun hauek arazo bat dute: datu edo argibide hutsekin bateralekukoek euren iritziak ematen dituzte, eta kontua ez da bakarrik iritzisubjektiboak gehitzen dituztela, baizik eta gizarteko momentuko joereiedota galdetzailearengan sumatzen dituzten nahiei egokitzearren iraganaitxuraldatu egin dezaketela (ibid.: 41). Ikertzailearen zeregina arriskuhau teknika egokiez saihestea da64.

Ikerketa batean hoberena eskala handiko teknika zabalak eta eskalatxikiko teknika zorrotzak elkartzea da, aurrenekoek agerian utzi dituztengaietatik gehien interesatzen zaizkigunetan bigarrenekoen bidez sakon-tzeko (ibid.: 43).

Azken ohar metodologikoa ikertzailearen ikuspuntuari dagokio: des-kribapena aztertzen ari den esperientziaren barrutik eta bere aktoreen-tzat duen esanahia aintzat hartuz egiteko eskatzen du Fishmanek, ez

Oinarri Teorikoak

120

64. Seigarren kapituluan ikusiko denez, Uitziko landa-ikerketan arazo hori ekidi-tzearren eztabaida taldearen teknikaz baliatu naiz, ahozko historiaren barruan.

Page 112: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kanpotik eta gertaeren berezko esanahia kontuan hartu gabe (ibid.:392). Hau da, emic eta etic ikuspegien arteko bereizketaren arabera(emic: barrutiko ikuspegia; etic: kanpotiko ikuspegia. Ikus, esaterako,Harris 1993: 32-4), emic-aren aldekoa litzateke Fishman.

Laburpena

Hizkuntzen historia soziolinguistikoak honako arlo hauek ukitzenditu gutxienez: (1) hizkuntzen iraupena eta galera; (2) bien dimentsioetnokulturala; (3) hizkuntza eta nazionalismoa; eta (4) hizkuntzen alde-ko mugimenduak. Azterketaren muina, hala ere, aurreneko biek osatzendute. Aldi berean, Fishmanen ahaleginen iparra adierazten duena lauga-rrena da: ordezkatze prozesuei aurre egiten saiatzea, alegia.

Fishmanentzat garrantzi handia duen ikuspuntu etnokulturaleankontzepturik emankorrenak autorregulazio etnolinguistikoa, mugaetnokulturalak eta dislokazioa dira.

Kultura txikien gibelatzearen atzetik Mendebaldeko baloreetan oina-rrituriko kulturen hedazaletasuna aurkitzen dugula erakutsi du. Halaber,gizarte-zientzien korronte nagusiak balore horiekin ideologikoki nahizpsikologikoki identifikatuak daude eta hizkuntza txikiez dihardutelarikhauek arrotz egiten zaizkiela argi erakusten dute.

Hizkuntzaren hautaketa —erabilpen eremuan— eta norbanakoeneta gizartearen mailen konbinazioa —elebitasuna eta diglosia— ideiek,nahiz eta oraingo azalpenean zeharka baizik ez ditudan ukitu, toki han-dia dute Fishmanen kontzeptuetan.

Azterketa eredu interesgarria: hizkuntzaren iraupen eta ordezkape-naren berri hiru azpisailetan banatuta ematea. Azpisailak (1) erabilera,(2) prozesu psikologiko, sozial eta kulturalak eta (3) hizkuntz jarreraketa hizkuntzaren gaineko jarduerak dira.

Metodologiaz: konparatibo eta disziplinartekoa, etnokulturala,barrutiko ikuspuntutik (emic) aztertu beharra, teknika kuantitatiboaketa kualitatiboak, eskala handiko ikerketa zabalak gehi eskala txikikoikerketa zehatzak. Hizkuntz historiaren arazo bat: abiapuntu fidagarribat lortzearen garrantzia. Iturriak: errolda zaharrak eta lekukoen oroi-tzapenak.

2.3.2.2.2 Ralph Fasold

Ralph Fasoldek 1984. urtean The Sociolinguistics of Society (Fasold1992) testuliburua65 argitaratu zuen eta 1990.ean Sociolinguistics of

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

121

65. Liburuaren azterketa kritikorako ikus Fishman (1986).

Page 113: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Language (Fasold 1993), bien bitartez soziolinguistikaren arloa eratzenduten atal eta gaiak aurkezteko helburuarekin. Gizartearen soziolinguis-tikari eskala handiko arazoak eta hizkuntzaren soziolinguistikari, berriz,eskala txikikoak legozkieke (Fasold 1993: vii) sailkapen horren arabera,betiere soziolinguistika zientifikoaren esparrua biek batera osatzen dute-la jakinik (Fasold 1992: ix-x).

Soziolinguistika historikoa ez du aipatzen eta gutxiengoen arazoeiere ez die toki handirik egiten, baina hizkuntzen gorabeherak ulertzekooinarri sendoak ematen dituzten azterketa eta lanabes kontzeptual etatekniko ugari eskaintzen ditu Fasoldek. Halaber, Paraguay, India,Irlanda eta Oberwart —azken hau arestian aipaturiko Susan Galen(1978 eta 1979) ikerketan oinarrituta— lurraldeetako hizkuntz bilakae-ren deskribapena dakar.

Soziolinguistikaren zeregina

Soziolinguistikaren gaia hizkuntzak giza taldeentzat duen garrantziaikertzea da eta garrantzi hori hiztunek egiten dituzten hautaketen esan-gura sozialetik —nortasunaren adierazle gisa, nonbait— dator:

The sociolinguistics of society is about the social importance of languageto groups of people, from small sociocultural groups of a few hundred peo-ple to entire nations. (…) they [people] exploit the subtle and not so sub-tle aspects of language to reveal and define their social relationships withthe people they are talking to, with people who can overhear them, andeven with people who are nowhere around. In many countries of theworld, a lot of this kind of social identity work can be accomplished simplyby choosing one or another of the two or more languages a speaker knows.

(1992: 1)

Dena den, Fasoldek ez du teoria soziolinguistiko orokor eta batera-tuan sinesten. Soziolinguistika, bere ustez, gehiago da elkarren arteanlotuta dauden gai edo arazo multzoaren azterketa, teoria oso bat baino(1993: viii).

Hizkuntz jarrerak

Atal hau gehi hurrengo biak, hizkuntz hautaketa eta hizkuntz irau-pen eta ordezkapena, Fasolden azalpenen zatirik mamitsuenak diragure interesetarako, hiruren artean lotura logikoa duen multzoa osa-tuz.

Hizkuntz jarrerei toki garrantzitsua egin behar zaie soziolinguistikan(1992: 149) eta haien azterketarako norabidea, hautaketaren kasuanbezalaxe, norbanakoengandik hasi eta gizartera heltzea da, psikologiasozialaren ekarpenez baliatuz (ibid.: 147).

Oinarri Teorikoak

122

Page 114: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Fasoldek dioenez, hizkuntz jarrerei buruzko ikerketa gehienak psi-kologia sozialean ikuspegi mentalista deitzen zaionetik egin dira, etaFasold bera ere horren alde agertzen da (ibid.: 146-7). Ikuspegi honenarabera, jarrera pertsonaren prestasun egoera bat da, pertsona hori estimu-lu baten aurrean era jakin batean eta ez bestean erantzuteko gertutzenduena66.

Hizkuntz jarreren kasuan, hauek hiru motakoak izan daitezke: hiz-kuntzari berari buruzko jarrerak, hizkuntzaren hiztunekiko jarreraketa, hirugarrenik, hizkuntzaren iraupenaren aldeko ahaleginekikojarrerak (ibid.: 148). Kontuan hartu behar da askotan hizkuntzarekikojarrerak haren hiztunei buruz ditugun iritzien isla hutsa izaten direla(ibid.: 148).

Jarrerak pertsonen prestasun egoera subjektiboa izaki, beren iker-ketan metodo arazoak sortzen dira. Jarrerak ezagutzeko bi bide nagu-si daude: aitorpen zuzena, bata, eta, bigarrena, lagunen portaeratikatzean zer jarrera motak dauden ondorioztatzea (ibid.: 147).Hizkuntz jarrera historikoak zehazterakoan, garbi dago bietara jobehar dugula.

Hizkuntz hautaketa

Soziolinguistika existitzen bada, Fasolden hitzetan, hiztunok uneorolengoaiaren erabileran aukera desberdinen artean bat hautatzen dugula-ko da, hots, gizartean eskura ditugun barietateen artean —bi erregistro-ren artean, bi hizkuntzaren artean, adibidez— hautapena egin dezake-gulako (ibid.: 180). Hizkuntz hautaketaren azterketak egoera jakin bate-an jendea hizkuntza batean mintzatzera eramaten duena zer den ikertu-ko du (ibid.: 180). Galdera, beraz, ez da nolanahikoa eta hizkuntz bila-kabideen muin-muinean dagoela esan daiteke.

Hizkuntz hautaketaren gaiari heltzeko hiru hurbilketa mota bereiziditu Fasoldek: (1) soziologikoa, (2) psikosoziologikoa eta (3) antropolo-gikoa (ibid.: 180)67.

(1) Hurbilketa soziologikoa. Tresna kontzeptual nagusia gizarte-egitu-ra edo erakunde bat da: Fishmanen erabilpen eremua (ibid.: 183), kontuahalako eremu batean zein hizkuntza aukeratzen den aztertzea izanik.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

123

66. Ikuspegi mentalistaren aurrean ikuspegi konduktista genuke: jarrerak egoerenaurrean pertsonek ematen dituzten erantzunetatik ondorioztatuko genituzke besterikgabe (Fasold 1992: 147).

67. Ildo beretik, Pier Paolo Gigliolik, Laboven soziolinguistikari hurbilketa lin-guistikoaz gain, hurbilketa antropologikoa eta soziologikoa bereiziak zituen 1972.ean,bakoitzari buruzko ohar interesgarriak erantsiz (Giglioli 1990: 8-13).

Page 115: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(2) Hurbilketa psikosozialak arreta norbanakoen motibazioetan etahauen alderdi sozialean ipintzen du gehienbat. Hau azaltzeko bi ereduaurkezten ditu Fasoldek: Simon Herman-en egoera teilakatuak (“over-lapping situations”)68 eta Howard Giles-en egokieraren teoria (“accom-modation theory”)69 (ibid.: 187).

Hermanen egoera teilakatuen teoriak dioenez, hitz egiterakoan hiruegoera ditu hiztunak gogoan: bere beharrak —hobekien menderatzenduen hizkuntzan egiteko, batez ere—, mintzatzen ari den unean taldesozialak berarengandik espero duen hizkuntza (“immediate situation”)eta, hirugarrena, kanpoko talde batekiko kidetasunaren zein urruntasu-naren adierazpena (“background situation”) (ibid.: 187). Esandako hiruegoerak teilakatzen direnean, hirurak bat etorri eta hizkuntza bera eska-tzea edo bakoitzak hizkuntza desberdin bat eskatzea gerta daiteke.Kontua orduan zein gailentzen den, eta zergatik, ikertzea litzateke (ibid.:187), batez ere hiztunaren beharra eta talde soziokulturalen eskeak kon-trajarriak daudenean (ibid.: 188).

Gilesek hizkuntz portaeraren egokieraren teoria garatu zuen.Oinarrizko ideiak konbergentzia edo bateratzea eta bere kontrakoa,dibergentzia edo aldentzea, dira. Hots, konbergentzia hiztunak solaski-dearen beharrei egokitzen zaien barietatea erabiltzen duenean gertatzenda, eta hau da ohikoena, baina beste batzuetan ez egokitzea gerta daite-ke, eta orduan dibergentzia genuke (Fasold 1992: 188). Pertsona bathitz egiten ari delarik bateratze maila desberdinak izan daitezke, kon-bergentziarik handienetik —aurrean duenaren hizkuntzaz mintzatzea—aldentzerik bortitzeneraino (ibid.: 189). Teoria hau erabilgarria da gu-txiengoen hizkuntz portaeraren azterketan, gehiengoen portaerareneanere bai, eta, besteak beste, horrela egin zuten 1977.ean Giles, Bourhis etaTaylor-ek (ibid.: 189-91).

(3) Hurbilketa antropologikoa. Aurrekoetan bezala, ikuspegi antro-pologikoa ere hizkuntz hautapena bideratzen duten baldintzak argitzensaiatzen da. Ikuspegi antropologikoaren ekarpena bikoitza da: ikerketa-ren orientazio edo nondik norakoa eta helburuak70, alde batetik, etametodologia, bestetik. Metodologiaz beherago mintzatuko gara.Hurbilketa antropologikoaren orientazioaren berezitasuna hizkuntz por-

Oinarri Teorikoak

124

68. Egoera teilakatuen teoriaren jatorrizko azalpena: Herman (1977).69. Egokieraren teoria Gilesen beraren hitzetan azaldua: Giles et al. (arg.) (1991).

Teoria horren garapen bat “nortasun etnolinguistikoaren teoria” dugu: Giles etaJohnson (1987).

70. Ez dira soziolinguistak antropologiaren laguntza bilatzen duten bakarrak. Ikus,esate baterako, historiaren alorrean, Le Goff et al. (zuz.) (1988: 567), non antropolo-giak eta etnologiak kulturen historian duten zeregina erakusten den.

Page 116: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

taera komunitatearen baloreei lotuta esplikatzen ahalegintzean datza(ibid.: 192), eta, zehazkiago, komunitatearen hizkuntz baloreen ezagu-tza sakona bilatzean.

Aldi berean, ikuspuntu antropologikoak hizkuntz hautaketa, balore-en aldetik ezezik, partaidetza komunitarioren aldetik ere aztertzen du.Alegia, hizkuntza jakin batean hitz egitea hautatzen dugunean hizkuntzkomunitate horretako kide garela —edo izan nahi dugula— adieraztenari garela hartzen da abiapuntu gisa hurbilketa antropologikoan (ibid.:208).

Hizkuntz portaera balore eta arau soziokulturalekin eta komunitatebateko zein besteko partaidetza adieraztearekin uztartzen duen hurbil-keta mota hau da Fasoldek gogokoen duena (ibid.: 207). Ez ditu ikus-pegi antropologikoa eta aurrekoak, ikuspegi soziologikoa eta ikuspegipsikologikoa, kontrajartzen eta, antropologikoari sakonena iritziz, hiru-rak bateragarriak direla dio:

The contributions of the three social science disciplines all provide valua-ble insights into the phenomenon of language choice. Anthropology seemsto provide the greatest explanatory depth of three (…). The most thoroughunderstanding of language choice as a sociolinguistic phenomenon seemsto come from incorporating the insights of sociology and social psychologyinto an anthropological framework.

(ibid.: 209)

Hizkuntz komunitatearen eta komunitate politikoaren arteko harre-manez Fasoldek egin azterketa interesgarria da. Azterketaren abiapun-tutzat ondoko ezaugarriak dituen egoera konplexu bat irudikatu du: bihizkuntz komunitate erkidego batean bilduta, biak, noski, botere politi-ko beraren pean egonik. Aginpidea, bi komunitateetatik indartsuenakdu, hau da, komunitate batek agintzen du eta besteak ez. Hemendikaurrera bi aukera daude.

Aurrena, bi komunitateak elkarrengandik bereizirik egotea, nahiz etagizarte berean eta bata bestearen agindupean egon. Inork ez du bereburua aldi berean beste taldeko partaidetzat jotzen (ibid.: 193).

Bigarren kasuan ere bi komunitate dugu, baina behe mailakoak goimailakoaren zatitzat jotzen du bere burua, partaidetza eta, ondorioz,leialtasun bikoitza-edo balute bezala. Leialtasun bikoitz horrek arazoaksortarazten ditu maiz, eta egoera korapilatsuaren aurrean mota desber-dinetako erantzunak ematen dizkiote beheko taldeko kideek, hizkuntzondorio ezberdinekin ere (ibid.: 193).

Irudietan, hauexek lirateke bi gizarte-egitura moten eskemak:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

125

Page 117: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

3. irudia. Gizarte-egitura mota bien eskema: (a) goi eta behe mailako komunitateakbereizirik; (b) behe mailako komunitatea goi mailakoaren zati aldi berean (Iturria:Fasold 1992: 194)

Nafarroarekiko erkaketa berehala datorkigu gogora eta garbi dago (a)ereduko egitura inoiz gertatu bada, Nafarroako erresumaz geroztik (b)eredukoa dugula. Alegia, euskaldunak, euskal komunitatekoak izateazgain, Nafarroa izeneko eta erdaldunen ereduen arabera antolatutakogizarteko kideak ziren eta horrela ikusten zuten euren burua: euskaldu-nak eta nafarrak (ikus 3.5 eta 6.4.6 atalak). Erdaldunek, aldiz, Nafarroapolitiko osoa euren talde etnolinguistikoarekin berdintzen zen heinean,nekez onartuko zuten luzaroan erdaraz ez zekien nafarrik izatea.

Hizkuntzaren iraupena eta ordezkapena

Hizkuntzaren iraupena zein galera hizkuntz hautaketa kolektiboarenepe luzeko emaitza dira (ibid.: 239) eta, ikuspegi antropologikotik, biakgertakari edo bilakabide mota beraren parte (ibid.: 213-4), nahiz eta orainarte ordezkapena aztertzea ikertzaileentzat iraupena aztertzea baino askozerakargarriagoa suertatu (ibid.: 227), Fishmanek ere erakutsi bezala.

Iraupena komunitateak tradizionalki erabili d(it)uen hizkuntza(k)erabiltzen segituko d(it)uela erabakitzen duenean gertatzen da: “In lan-guage maintenance, the community collectively decides to continueusing the language or languages it has traditionally used” (ibid.: 213).Ordezkapenak alderantzizko erabaki kolektiboa adierazten du: komuni-

Oinarri Teorikoak

126

(a) (b)

Goi mailako komunitatea

Behe mailakokomunitatea

Goi mailako komunitatea

Behe mailakokomunitatea

Page 118: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tateko kideek hizkuntza berri bat hautatu dute ohiko hizkuntzarenordez (ibid.: 213). Ordezkapena egiaz gertatzen ari den seinale gisa biaipatu ditu Fasoldek: jarrerei dagokienez, hizkuntzari txarra, itsusiaedota desegokia iriztea, eta transmisioari dagokionez, familia bidezkojarraipena etetea (ibid.: 238).

Iraupen eta ordezkapenaren alorrean, soziolinguistikaren egitekoajendea, hizkuntz komunitatea, alegia, hizkuntzari eusteko edo hizkuntzaaldatzeko hautapena egitera daramaten arrazoi multzoa agertzea da(ibid.: 214).

Hizkuntz ordezkapenaren eragiletzat gehien jotzen diren faktoreakaipatu ditu Fasoldek: migrazioa, industrializazioa edota ekonomi alda-ketak, hezkuntza, gobernuaren presioak, urbanizazioa, prestigioa, demo-grafia, eta abar (ibid.: 217). Baina aipamena egin eta ordezkapena sarrigutxiengoen kaltetan gertatzen dela esan ondoren, teoriaz ahulak lirate-keen hizkuntzek iraun izana, nahiz eta adierazitako faktoreak agertu,maiz gertatu dela erakutsi du Fasoldek (ibid.: 217).

Zientziaren kezka bat lege orokorrak aurkitzea izan ohi da, bainairaupen eta ordezkapen prozesuendako balio unibertsaleko azalpenaksoilik komunitatez komunitate egindako ikerketa intentsiboen kopuruhandi baten azterketa konparatibotik lor daitezke (ibid.: 214).

Denaren atzetik, eta Fishmanek adierazi bezala, nortasun etnokultu-ralaren gaiarekin egiten dugu topo, bai galera bai iraupena azaltzeko.Galera taldeak bere izaerari muzin egin eta talde handiago eta indar-tsuago bateko zati bezala agertu nahi duenean gertatzen da. Beste taldebatzuek, berriz, aurrekoen gizarte-baldintza bertsuetan maiz, euren hiz-kuntza eta kultur nortasunari eusten diete (ibid.: 240).

Dell Hymes-en komunikazioaren etnografia

Komunikazioaren edo hizketaren etnografia Dell Hymes-ek, hiz-kuntzalaritzak —erabileraren azterketa baztertuz— eta antropologiak—hizkuntza ahaztuz— uzten zuten hutsunea betetzeko asmoz, bultza-turiko iker arloa dugu, eta Fasoldek tarte bat eskaini dio. Disziplinarendefinizioa, Dell Hymesen hitzetan, hauxe da:

The ethnography of speaking is concerned with the situations and uses,the patterns and functions, of speaking as an activity in its own right.

(Hymes 1968. The ethnography of speaking. Aipatua in Fasold1993: 39)

Beraz, soziolinguistikari hurbiltzeko mota bat da komunikazioarenetnografia, zeinean hizkuntzaren erabilera balore sozial eta kulturalekinharremanetan jartzen den (Fasold 1993: 39). Soziolinguistikaren etaantropologiaren arteko mugetan ikusten du disziplina hau eta, arestian

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

127

Page 119: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ikuspegi antropologikoa gogoko zuen era berean, komunikazioarenetnografia ere biziki atsegin du Fasoldek (ibid.: ix).

Gizarte bateko hizkuntz aniztasuna ulertzeko abiabururik argigarrie-netako bat Dell Hymesen ondoko baieztapenak ematen digu: hizkuntzabatek irauten badu, gizartean gainerakoek betetzen ez dituzten zereginberezi batzuk dituelako dela pentsatu behar dugu:

The heuristic assumption is that their [of the kinds of codes employed in acommunity] separate maintenance implies some specific role for each wichis not wholly duplicated by any other (…)

(etzana nirea da) (Hymes 1990: 31)

Komunikazioaren etnografiaren kontzeptu nagusiak hauek dira(Hymes 1990: 22; Fasold 1993: 40-7): hizkuntz komunitatea, deskri-batzen duen taldea hizkuntz komunitatea delako; elkarrekintzaren uni-tateak: hizketa egoera, hizketa gertaera eta hizketa ekintza; eta hizketa-ren osagaiak —Roman Jakobsonen komunikazioaren teoriatik erato-rriak—: partehartzaileak, kanalak, kodeak, tokia, mezuen forma etageneroa eta gaia.

Komunikazioaren etnografiak ez du eredu teorikorik garatu, bainahizkuntzaz arduratzen diren gainontzeko gizarte-zientziekin erkatuta,nabarmentzen zaizkion ezaugarriak sakontasuna eta arazoak besarkatze-ko ahalmen handia dira Fasolden ustez (1993: 62).

Irizpide metodologikoak

Metodologiaren aurkezpenean oinarrizko banaketa metodo kualita-tibo eta kuantitatiboen artekoa da. Ikuspegi kualitatiboan hizkuntzakbetetzen dituen funtzioak eta funtzio bakoitza betetzeko zer ezaugarribehar dituen aztertzen da, besteak beste (Fasold 1992: 113). Metodokuantitatiboek datuak batez ere errolda eta inkestetatik jasotzen dituzteeta estatistikaren erabilpen konplexua egiten dute. Arlo askotan erabil-tzen dira (ibid.: 133).

Jarreren azterketa mentalistan eskura dauden bideak aipatuak ditugudagoeneko: subjektuen aitorpen zuzena eta ikertzaileak behatzen dituenportaeretatik jarrerak ondorioztatzea.

Gainerako arloei —hizkuntz hautaketa, iraupena eta ordezkapenaeta komunikazioaren etnografia— dagozkien metodologi irizpideakbateratuak aurkez daitezke.

Hurbilketa soziologikoak errolden miaketaz, inkestez, galdeketaz etasoziologian ohikoak diren metodoez baliatzen da. Metodo kuantitatiboeta estatistikoak dira nagusi (ibid.: 192 eta 215).

Hurbilketa psikologikoaren metodoez Fasoldek egin duen aipamenia bakarra jendeen portaera kontrolpeko esperimentuetan aztertzearena

Oinarri Teorikoak

128

Page 120: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

da (ibid.: 192), baina “egoera teilakatuen” nahiz “akomodazioaren teo-riaren” irizpideak erabat erabilgarriak zaizkigu.

Arretarik handiena hurbilketa antropologikoaren metodoetan71 jarridu. Hauetan, datu zenbakarriak erabiltzen badira ere, azterketa estatisti-ko konplexurik ez da egiten (ibid.: 193) eta bide nagusia behaketa da.Ikuspegi antropologikoak komunitatearen barruko ezagutza eta ulerme-na bilatzen du batez ere (1993: 47). Bi metodo gailentzen dira: “beha-keta partehartzailea” (“participant observation”) eta “introspekzioa”(ibid.: 47). Halaber, beste metodo batzuk ere aipatzen dira, hala nolaelkarrizketak, iturri idatziak —egungoak nahiz iraganeko deskribape-nak— (ibid.: 47) eta galdeketak (1992: 239).

Behaketa partehartzaileak —antropologiaren metodo tradizionala—epe luzea eskatzen du. Ikertzailea komunitatearekiko arrotza da, ez dabertakoa, eta deskribapen egokia egin ahal izateko mundua komunitate-ko partaideek bezala ikusten saiatu beharko du, jasotzen dituen argibi-deak bere iritzien galbahetik iragazi gabe. Duen arriskua datuek bertakokulturan duten esanahi zehatza gaizki ulertzea edota ulertzera ez iristeada (1993: 47-8).

Introspekzioak ikertzailearen lana bere komunitatean bertan egiten aridela esan nahi du (ibid.: 48). Beraz, bi behaketa motaren aurrean gaudelaesan daiteke, kanpotik etorritakoarena eta bertakoarena. Introspekzioa ezda lehen begirada batean eman dezakeen bezain erraza eta gutxieneko bal-dintzak bete behar ditu. Alde batetik, portaera asko begi-bistakoak etaautomatikoak direnez, komunitateko kideentzat oharkabean igarotzendira. Bertako ikertzaileak portaera horietako anitz berarentzat ere oharka-bean gelditzeko arriskua du (ibid.: 48). Ikertzaileak, bestalde, komunita-teko praktika eta sinesmenak ongi ulertzen dituela ziurtatu behar du(ibid.: 49). Azkenik, beste arrisku mota bat ikertzaileak bere komunitate-an gogoko ez dituen aurkikuntzak egiten dituenean gertatzen da. Joeraarriskutsu bat jasotako datu horiek ez onartzearena izan liteke (ibid.: 50);beste joera bat, beste muturrera joan eta masokismo ariketa batean txar-tzat jotzen diren ezaugarriak handitu eta areagotzearena genuke.

Laburpena

Fasolden ekarpena soziolinguistikako sail guztien aurkezpen zehatze-an, hizkuntz bilakabideak aztertzeko ikuspegian eta eskaintzen dituenohar metodologikoetan dago batik bat. Bere azalpenetatik, arreta hiz-kuntz jarreren, hizkuntz hautaketen eta hizkuntz iraupen eta ordezkape-naren ataletan jarri dut.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

129

71. Metodo antropologikoak goraipatu dituen beste bat Charlotte Hoffman(2.3.2.2.3 atala) izan da. Bereziki erakargarriak eta, baldintza teknikoak ongi zainduzgero, balore handikoak iruditzen zaizkio (Hoffman 1991: 183).

Page 121: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntzen bilakabideen erdigunean hiztunek, banaka nahiz talde-ka, egiten dituzten hautapenak daude. Hautaketak jarreren iragazkitikpasa ondoren hartzen dira eta hizkuntza irautera edo galtzera eramatendute. Funtsean sistema etnokulturalekiko atxikimenduaren arazoa aur-kitzen dugu.

Bilakabide hauek ezagutzeko bide desberdinak daude. Bide soziolo-gikoaren kontzeptu nagusia erabilpen eremuarena da. Bide psikosozialakegoera teilakatuen kontzeptua eta egokieraren teoria baliatzen ditu.Baina biderik sakonena eta, aldi berean, beste biak bere baitan uztartze-ko gaitasuna duena antropologikoa da. Ez da portaera linguistikoarendeskribapenean gelditzen eta behaketak eskaintzen dizkion argibideakkomunitatearen balore kulturalen arabera azaltzen eta, alderantziz, balo-re kulturalak hizkuntz portaeraren argitara ulertzen saiatzen da. Halaber,hizkuntzaren antropologiaren eta hizkuntzalaritzaren artean kokatuta,komunikazioaren etnografia disziplina dugu.

Metodologiaz den bezainbatean: metodo kuantitatibo eta kualitati-boak; jarrerak ezagutzeko bideak: aitorpen zuzena eta portaera ikusitahandik jarrerak ondorioztatzea; errolden erabilera eta inkestak; kanpokoikertzailearen behaketa partehartzailea, bertako ikertzailearen introspek-zioa —zientifikoki egokia izateko bete behar dituen baldintzekin—;elkarrizketak, idatzizko iturriak eta galdeketak.

2.3.2.2.3 Charlotte Hoffman

Hizkuntzen bilakaera iraupena eta ordezkapenaren ikuspegitik landudutenen sailean hirugarrena Charlotte Hoffman dugu. Autore honek AnIntroduction to Bilingualism (Hoffman 1991) liburu orekatu eta ongitaxutua plazaratu zuen.

Elebitasuna norbanako zein gizartearen aldetik aztertu du, horrenarabera liburua bi zatitan banatu —hurbilketa psikolinguistikoa eta hur-bilketa soziolinguistikoa— eta bietan ideia eta azterketa egoki eta irado-kitzaileak agertuz. Ideia gehienak, hala ere, Weinreich, Fishman etaFasolden aurkezpenetan ezagutu ditugunen ildotik —disziplinartekolana, gizabanako eta gizartearen uztardura, elebitasunaren soslaia, hiz-kuntz hautaketa, iraupena eta ordezkapena ikergaitzat hartzea, bilakabi-de hauen dimentsio etnokulturala…— doazela esan daiteke eta horre-xegatik ez ditut berriro errepikatuko.

Haien lanekin erkatuz gero, aldiz, alderdi bat nabarmentzen daHoffmanen lanean: liburu osoan erakusten duen gutxiengoenganakoardura.

Hizkuntz gutxiengoakHizkuntz gutxiengoen azterketa Mendebaldeko Europara mugatu du

Hoffmanek, baina Europan bertan egoera txit aberatsa dugu, ia estatu

Oinarri Teorikoak

130

Page 122: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

guztietan hizkuntz komunitate bat baino gehiago baitugu (ibid.: 219).Gainera, estatuen arteko egungo mugak irizpide kultural, etniko eta lin-guistikoak kontuan hartu gabe marraztuak izan dira eta muga politikoaeta linguistikoa bat datozen egoerak oso bakanak dira (ibid.: 224).

“Hizkuntz gutxiengoa” izena ez zaio asko gustatzen, lagun multzotxiki batek baizik ez duela hitz egiten aditzera ematen duelako, baina“hizkuntza etnikoa”, “hizkuntza erregionala” edo “nazio hizkuntza”bezalako terminoak ere ez dira hobeak (ibid.: 226). Hala ere, oharra egineta gero, gehienetan “hizkuntz gutxiengoa” (“linguistic minority”) hitzaerabiltzen du.

Hizkuntz gutxiengoaren definizioa eman (ibid.: 221), FrantziakoIraultzatik abiatzen diren lerro historiko zenbait marraztu (ibid.: 227-31) eta estatuek beren barrutian dituzten gutxiengoekiko jokamoldeakaurkeztu (ibid.: 235-6) ondoren, interesgarriena gutxiengoen egoerarenikerkuntzaren ezaugarriei eskaintzen dien atala da.

Hizkuntz gutxiengoen azterketa

Hizkuntz gutxiengoena ikergai berri samarra bada ere, Hoffmanekdioenez, bi aro bereiz daitezke bere bilakabidean. Lehen, banaka azter-tzen ziren gutxiengoak, arreta bakoitzaren historia, hizkuntza eta tradi-zio soziokulturalean ipiniz72. Egun, ordea, hurbilketa soziolinguistiko etakonparatiboek hartu dute lehentasuna (ibid.: 244).

Elebitasunaren ikerkuntzak disziplinartekoa izan behar du (ibid.:245). Orobat, teknika mota desberdinak erabiltzen dira. Arazoa sintesiegoki batera iristea da, eta horretarako ekarpen guztiak bere baitan bildueta kontzeptuak integratzeko gai den bilbe teorikoa eduki behar da(ibid.: 245). Bestalde, hainbeste izanik hizkuntzetan, beren hiztun tal-deengan eta beren testuinguru historikoetan eragina izan duten faktore-ak, beste arazo bat faktore guztien artetik munta duten aldagaiak ongiaukeratzea da.

Konparaketa dinamikoa eta emankorra izan dadin, ongi hautaturikoaldagaiez baliatzeaz gain, dimentsio historikoa gehitu behar zaio, azterke-ta historikoen hutsunea orain arte ia erabatekoa bada ere:

While, for example, it may be relatively straightforward to describe andcompare language use among two given minorities, it may prove impossi-ble to account for the fact that one has largely lost its native tongue alt-hough the other has not. One of the reasons for this difficulty is that nolong-term studies have ever been carried out in this area (…)

(etzana nirea da) (ibid.: 245)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

131

72. Oroitzen bagara, hauexek dira, hain zuzen ere, euskararen historiografiarenazterketak erakusten dituen ezaugarriak.

Page 123: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntz gutxiengoei buruzko lanetan saihestu behar den arriskubat subjektibismoa da, hots, emaitzak ikertzailearen iritzi subjektiboezkutsatzea (ibid.: 245). Azkenik, aurrekoek bezala, iturri eta datuen urri-tasunaren arazoa aipatu du Charlotte Hoffmanek (ibid.: 246).

Laburpena

Weinreich, Fishman eta Fasolden ildotik doan Hoffmanen ekarpenahizkuntz gutxiengoen azterketan dago, eta hortik metodologi kontuezdioena nabarmendu dut: terminologiaren arazoa, hurbilketa soziolin-guistiko eta konparatiboa, disziplinarteko lana, ikuspegi antropologiko-aren aberastasuna eta dimentsio historikoaren beharra.

Bestalde, lan honetan elebitasunaren alde indibidual eta sozialakjorratu ditu Hoffmanek. Gizabanakoei dagokien aldea psikolinguistika-ren ekarpenetan oinarritu du eta bertan pisu handia eman zaio hizkuntzhautaketaren atalari.

Elebitasunaren alde sozialaren azterketa da soziolinguistikaren egite-koa, Hoffmanen ustez. Hizkuntzen iraupena eta galera funtsean haienhiztunen erabaki eta hautapen kolektiboen emaitza dela erakutsi ondo-ren, arreta hizkuntz gutxiengoengana zuzendu du.

2.3.2.2.4 Juan G. Cobarrubias

Juan G. Cobarrubias hizkuntz plangintzaz egin ekarpenengatik daezaguna batez ere, baina badu hizkuntz iraupen eta ordezkatze bilakabi-deak aztertzeko oso erabilgarria den kontzeptu bat: etoglosia.

Etoglosia eta hizkuntza menderatuen iraupena

Etoglosia hizkuntzen estatusa azaltzea ahalbidetzen digun kontzep-tua dugu. Zein da etoglosiaren definizioa?:

La etoglosia está dada por la combinación de funciones sociolingüísticas deuna lengua y el arraigo correspondiente a cada función.

(Cobarrubias 1986b: 189)

Definizioan, beraz, hizkuntzaren eginkizunak eta haien errotze mailalotzen dira. Funtzioak instituzionalizatuak, instituzionalizatu gabeak etamistoak izan daitezke (ibid.: 190). Funtzio baten errotze maila hainbatfaktoreren emaitza da: hiztunen leialtasuna eginkizun horrekiko, funtziohorrek bideratzen duen komunikazioaren kalitatea, hiztunen portzen-taia, e.a. (ibid.: 189). Cobarrubiasek dioenez, etoglosiarena kontzeptudinamikoa da eta sustrai historikoak dituzten bilakabideak aztertu etaetorkizunerako hipotesiak luzatzeko abagunea ematen digu.

Oinarri Teorikoak

132

Page 124: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntza menderatuen kasuan, beren iraupena etoglosia handiadutelako azaltzen da. Alegia, hizkuntza batek, eginkizun instituzionali-zaturik betetzen ez duen arren, instituzionalizatu gabeko funtzioakirmoki sustraituak baldin baditu, euskarak bezala, mantentzeko aukerahandia izango du:

(…) la etoglosia permite, por ejemplo, explicar que una lengua oprimida,es decir, una lengua carente de funciones institucionalizadas, pueda man-tenerse con pocas funciones no-institucionalizadas de arraigo sólido, comonuestra propia experiencia [euskararena] bien nos lo demuestra.

(ibid.: 190)

2.3.2.2.5 Laburpena eta ondorioak

Oso emankorra gertatzen da hizkuntzen historiarako iraupen etaordezkatzearen ikuspegia, berez —arreta bakarrik atzerakadaren arazoe-tan jartzen duen ikuspegiaren aldean— eta, bereziki, plazaratzen dituenkezka orokorrengatik. Ikergai bezala Fishmanek erakutsi zuen hurbilke-ta mota honen arabera, historia soziolinguistikoaren gaia hizkuntzeniraupen eta ordezkatze bilakabideak, prozesu beraren alde zatiezin gisaulertuta, ditugu batera. Bide hau hartzen duten ikertzaileengan nabar-men-nabarmena da, orobat, hizkuntzen bilakaeraren dimentsio etno-kulturalarekiko ardura. Hauei lotutako gaiak hizkuntz jarrerak, hiz-kuntzen gaineko jarduerak —hizkuntzaren aldeko mugimenduakbarne— ditugu, denen gizarte-baldintzak ahaztu gabe.

Iraupenaren nahiz galeraren atzean hiztunen hizkuntz hautapenakdaude eta hauek dimentsio bikoitzean aztertzen dira: norbanakoen mai-lan eta maila kolektiboan.

Bestalde, hizkuntz hautaketa prozesuak aztertzeko hiru bide nagusiditugu: bide soziologikoa (erabilpen eremuak), bide psikologikoa (egoe-ra teilakatuak, egokieraren teoria) eta bide antropologiko edo etnokul-turala (portaera linguistikoa eta komunitatearen kultur baloreak harre-manetan jarriz). Sakontasunik handiena bide antropologikoak eskain-tzen digu, zeren hizkuntza baten nahiz bestearen aldeko apustuak komu-nitateko sistema etnokulturalekiko atxikimenduaren aldetik azaltzensaiatzen baita. Aldi berean, beste bi ikuspegiak bere irazkian txertatzekogaitasuna du hurbilketa antropologikoak. Bertan txertatuko genuke oro-bat Cobarrubiasen etoglosiaren ideia.

Analisia ikuspegi etnokulturaletik egiteak alor emankorrak jorratzeraeramaten gaitu. Hizkuntzaren iraupena taldeak bere muga etnolinguisti-koei eutsi egin dielako eta galera, honenbestez, mugak puskatu eta komu-nitateak bere gizarte-egituran dislokazioa pairatu duelako azaltzen bada, bikasuetan subjektua taldea eta bere izaera etnokulturala dugu. Beste alde-tik, kultura txikien desegituraketaren atzetik Mendebaldeko baloreetansustraituriko kulturen hedazaletasuna aurkituko dugula erakusten zaigu.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

133

Page 125: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntz gutxiengoen arazoek —historikoek nahiz egungoek— tokihandia aurkitu dute sail honetako autoreen kezketan, diakronian bainogehiago sinkronian jardun duten arren.

Metodologia eta teknikak: konparatibo eta disziplinartekoa.Dimentsio etnokulturala. Eskala handiko eta txikiko ikerketen uztardu-ra. Behaketan oinarrituriko teknikak. Metodo kuantitatibo eta kualita-tiboak. Jarrerak ezagutzeko bideak. Iturrien arazoa.

2.3.2.3 Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”

Teoria soziolinguistikoan berezko lekua du autore honek, baina era-bili ditudan irizpideen arabera sailkaezina gertatzen da egiten ari naizenazalpenean, ez baita zuzen-zuzenean sartzen ez iraupena eta ordezkape-na batera aztertu dituztenen artean, ez eta azentua galeran jarri dutenenartean ere. Alde batzuk —sakontasuna, hizkuntz gutxiengoenganakoardura, hizkuntzen bizitzaren aldarrikapena, etorkizun linguistiko ore-katua bermatzea bilatzen duen teoria garatu izana, hizkuntzaren antro-pologiaz interesa73, eta abar— komun ditu Fishmanekin. Beste batzuk—ordezkapen mekanismoen azterketa zorrotza eta haien aldeko ideolo-gien salaketa, estatuaren zereginari kritika, eta abar—, ordea, arretaminorizazioan jarri dutenekin (ikus 2.3.2.4 atala), eta zenbaitetan batezere alde honetatik izan da ulertua. Teoriaren garapena eta kontzeptunagusien adierazpena, berriz, jatorrizkoak ditu, eta, agian, aipatutakoautoreak baino sakonagora iristen da batzuetan kontzeptualizazio mai-lan. Orain arteko orrialdeetan Txepetxen zenbait aipamen egin dirajadanik eta oraingo atalean bere ekarpen teorikoetatik hizkuntzen histo-ria ulertzeko baliagarrienak direnak aurkeztuko ditut.

Hizkuntzaren garapen osoa

Oroitzen bagara, soziolinguistika historikoaren egitekoaz aritzean(2.3.1.3 atala), Sanchez Carrionen ideia nagusienetariko bat iraganekohizkuntz egoerak hizkuntzen garapen osoaz dugun ideiaren ikuspegitikaztertzea da. Zer ulertzen du Txepetxek hizkuntzaren garapen osotzat?:Egoera bat non hizkuntzak berezko hiru eskubide hauek bermaturikdituen:

Oinarri Teorikoak

134

73. Ikus, esate baterako, 1981eko pasarte hau: “Poco a poco he ido llegando al con-vencimiento de que el bilingüismo, huésped de muchas casas, permanece aún ajeno auna que le pertenece por derecho propio: la antropología de la vida cotidiana, o, ennuestro caso, la descripción antropológica del uso lingüístico diario, una de cuyasvariantes lo constituye el uso lingüístico de las comunidades multilingües. De estemodo, (…) mis intereses se han ido desplazando, progresivamente, desde la sociolin-güística hacia la antropología del habla” (1981: 20-1).

Page 126: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Uno es el derecho de toda Lengua a ser en su territorio lengua completa desu comunidad lingüística. Otro, el derecho de toda comunidad lingüísticaa recibir y transmitir su lengua de modo completo. Y el tercero, el derechode los padres a transmitir su lengua a sus hijos.

(Sanchez Carrion 1987: 304)

Definizio honen muina, ikus daitekeenez, osotasunaren kontzeptuada. Hizkuntza osoa transmisio naturala gehi transmisio kulturala biltzendituena da (ibid.: 185), ikasketen teoriaren atalean ikusiko denez.Hizkuntza jakin baten aldi historikoak aztertzerakoan, beraz, erreferentzipuntutzat transmisio osoaren ideia hartuko genuke. Alegia, hizkuntzahorrek nahiz aldamenekoek aldi bakoitzean zer nolako garapen edo trans-misioa duten ezagutzen saiatuko ginateke: soilik familia bidezkoa alafamilia bidezkoa eta kulturala, eta, behin egoera ezagutu eta gero, kon-paraketa egiten eta egoeraren arrazoiak argitzen ahaleginduko ginateke.

Ikasketen teoria

Teoria honen helburua hizkuntzen ikasketan egiten den ibilbidea etabetetzen diren baldintzak argitzea da. Emaitzak gizabanakoen, taldeenzein hizkuntzen egoerak erakusteko dira erabilgarriak.

Hizkuntza bat oinarrizko hiru faktore hauengatik ikasten dela dio:motibapena, ezagutza eta erabilera (ibid.: 35). Hirurak elkar lotutadaude zirkuito bat osatuz. Aldi berean, horietako bakoitza berezkoa alainduzitua —hausnarketaren bidez eragindakoa— izan daiteke. Horrenarabera bi hizkuntz ikasketa mota ditugu: ikasketa primarioa —A iku-rraz izendatua— eta ikasketa sekundarioa —B ikurraz—. Ikasketa pri-marioa haurtzarokoa da, non erabilera, ezagutza eta motibapena natura-lak diren; ikasketa sekundarioa, aldiz, nerabezarotik gorakoa, non moti-bapena, ezagutza eta erabilera induzituak diren (ibid.: 36-7). Pertsonagehienek hizkuntzaren bi ikasketa prozesuak jasotzen dituzte: primarioabizitzaren lehenengo urteetan eta sekundarioa edo kulturala hezkuntzasisteman. Horrela, hizkuntza baten hiztun osoa izateak hizkuntzarenpertzepzio bikoitza edukitzen dela batera esan nahi du: berezkoa eta kul-turala (ibid.: 70). Hizkuntza horretako hiztun osoa, beraz, AB da, goikoikurrez baliatuz. Hizkuntza bigarren hizkuntza gisa ikasi duena, berriz,BA da, hots, aurrena ikasketa sekundarioa egin du eta gero naturaltasu-na bereganatu.

Talde mailan, ikasketaren ikuspuntutik, bost dira talde soziolinguis-tikoak (ibid.: 203):

AB: jatorrizko hiztun kulturizatuak;BA: heldu bertakotuak;A: jatorrizko hiztun primarioak;B: ikasten ari diren helduak, naturaltasuna lortu ez dutenak;

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

135

Page 127: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Ø: hizkuntza ez dakitenak.Hizkuntzaren mailan, hizkuntza bat une historiko jakin batean hala-

ko egoera hauetako batean egon daiteke (ibid.: 185):AB: naturalki eta kulturalki transmititzen denean;A: soilik transmisio naturala duenean;B: soilik transmisio kulturala duenean (latina, greziera klasikoa…);Ø: mintzatzen ez dena.Hizkuntza baten egoera orekatu eta osatua, jakina, AB da:(…) las condiciones de existencia de una lengua manifiestan una situaciónequilibrada cuando recibe de sus hablantes una motivación espontáneajunto a una motivación racional, una percepción natural junto a una per-cepción cultural o reflexiva. Y unas funciones informales o naturales juntoa unas funciones formales o culturales.

(ibid.: 70)

Gainerako egoerak —A hutsa nahiz B hutsa—, ostera, desorekatuaketa osatugabeak dira eta hizkuntzaren garapen beharrez hitz egitendugunean soil-soilik AB egoeraz ari gara (ibid.: 191).

Esparru edo funtzioen teoria

Gizabanakoen hizkuntz portaera aldakorra baldin bada eta egoerasozial batetik bestera erregistroa, hizkuntza zein bien funtzioa aldatzenbaldin badira, erronka talde sozialen hizkuntz portaera gobernatzenduten arau edo legeak azaltzea izango da. Azalpen hori ematera zuzenduzuen Txepetxek esparruen teoria (Sanchez Carrion 1981: 20 eta 22).

Esparruaren definizioa hauxe da: “Una unidad básica del campo lin-güístico que condiciona, modula o modifica el comportamieto lingüís-tico y social de los individuos «ubicados» en ella en un momento dado”(ibid.: 75), Fishmanen erabilpen-esparruen kontzeptuaren oihartzunaagertuz, nonbait. Espazio edo esparru hauek ez dira fisikoak, buruzkoakbaizik. Buru-kategoriak dira (ibid.: 22) eta oso lotuta daude hizkuntzakbetetzen dituen eginkizunen banaketarekin. Esate baterako, esparrupubliko eta pribatuak, ireki eta itxiak, barneko eta kanpokoak, eta abar,aipatu ditu Sanchez Carrionek (ibid.: 71). Batzuetan bat datoz esparrufisikoa eta mentala. Adibidez, herriko tabernaren esparruan hizkuntza-ren lagunarteko erabilpen informala egingo da, baina batzarrea tabernanbiltzen bada, orduan ez du tabernaren esparru fisikoak aginduko, batza-rrearen buru-kategoriak baizik, eta hizkuntzaren erabilpen formalagoaegingo dute (ibid.: 71).

Oro har, une edo toki jakin batean hiru esparru mota daudela esandaiteke: soilik bertako hizkuntzaz betetzen diren esparruak, soilik kan-poko hizkuntzaz betetzen direnak eta bi hizkuntzez —bertakoaz eta

Oinarri Teorikoak

136

Page 128: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kanpokoaz— betetzen direnak. Hizkuntzen arteko lehia batak bestearenesparruak betetzean datza funtsean (ibid.: 144-5).

Espazioen teoria era garatuago batean 1987. urtean azaldu zuenTxepetxek, esparruak eta hizkuntz funtzioak elkar lotuta agertu eta zen-baitetan funtzioen teoria (1987: 225, 14. oin-oharra) sinonimoa erabiliz.Oinarrizko hizkuntz funtzioak, kategoriazko esparru mentalekin uztar-tuta, zazpitan bildu ditu: norberaren identitatea, famili hizkuntza, lane-ko hizkuntza, herriko hizkuntza, nazio hizkuntza, kultur hizkuntza eta,zazpigarrena, nazioarteko hizkuntza (ibid.: 354-5).

Hizkuntz komunitatearen egituraHizkuntz komunitatearen Bloomfielden definiziotik abiatuta (1992:

128), ohiko ikerketak baino harantzago joan, hiztuna, hizkuntza etagizartea lotzen dituen eta ikertua izatea merezi duen unitate sozialtzathartu (ibid.: 131) eta haren egituraren azterketari ekin nahi dio SanchezCarrionek.

Hizkuntz komunitatea arestian aipaturiko bost talde soziolinguisti-koez osatua dago, zirkulu zentrukideen moduan antolatuta (1987: 203):erdian jatorrizko hiztun kulturizatuak (AB taldea) ditugu; hurrena,heldu bertakotuak (BA taldea); kanpoalderago jatorrizko hiztun prima-rioak (A taldea); gero, egituraren azken mailan, hizkuntza ikasten aridiren helduak (B taldea); eta azkenik, kanpoaldean, hizkuntza horrenhiztunak ez direnak (Ø taldea).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

137

4. irudia. Hizkuntz komunitatearen egitura (Iturria: Sanchez Carrion 1987: 203)

Page 129: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Irudian ikus daitekeenez, kanpoko zirkuluak, atomoaren egiturare-kin paralelotasunean (1981: 31), barnekoen inguruan antolatuta daudeeta talde soziolinguistikoekin berdin gertatzen da. Hizkuntzarentzat,hizkuntz komunitatearen bizitasunerako, alegia, garrantzirik gehienduena AB taldea da. Gero BA taldea. Biek euskararen garapen osoa era-kusten dute eta bien artean gune sinboliko deiturikoa eratzen dute (1987:203).

Hizkuntz komunitatearen gorabeherak ulertzeko erabilgarria da arti-kulazioaren eta desartikulazioaren ideia. Hizkuntz komunitate artikula-tu edo egituratua AB+BA gunearen inguruan antolatuta dagoena da.Baina hizkuntz komunitatearen erdigunean AB eta BA taldeen ordez Øtaldea —hizkuntzaz ez dakitenak, hots— jarri eta besteak baztertu egi-ten badira, orduan artikulazioa puskatuta gelditzen da, komunitateahutsune baten inguruan eratuta gelditu baita.

Gune sinbolikoaGune sinbolikoa, esan bezala, hizkuntzaren garapen osoa gauzatu eta

hizkuntza horretan pentsatzen duten AB eta BA taldeek osatzen dute.Gune sinbolikoaren definizioa, Txepetxen hitzetan, hauxe da:

Definimos el espacio simbólico como el núcleo de hablantes que dotan asu lengua de un desarrollo completo. O, correlativamente, el núcleo dehablantes que tienen un desarrollo lingüístico completo en esa lengua.

(ibid.: 65)

Oinarri Teorikoak

138

5. irudia. Hizkuntz komunitate desegituratua (Iturria: Sanchez Carrion 1987: 223)

Page 130: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hauek dira hizkuntzaren bihotza —hizkuntza batek, biziraungobadu, bere gune sinbolikoa behar du (1981: 29)— eta zenbat eta gunesinbolikoa handiagoa izan —hiztun osoen proportzioa— gero etaindartsuagoa izango da hizkuntzaren bizitasuna (1987: 65).

Hizkuntzaren iraupena eta ordezkapena

Hizkuntzaren iraupen eta galtze prozesuen azalpen sakona esparru-fun-tzioen eta gune sinbolikoaren ideietan oinarrituta egiten du Txepetxek.Horri, beherago azalduko den estatu hedakorraren eragina gehitu behar zaio.

Esparru-funtzioen aldetik, ordezkapena kanpotikako hizkuntza ber-tako hiztunengan barneratuz eta haien hizkuntza funtzioz funtzio ordez-katuz doanean gertatzen da. Azken batean, hizkuntz ordezkapena egin-kizunen ordezkapena da Txepetxen sisteman, eta iraupena, jakina, egin-kizunei eustea:

Desde la teoría de los espacios el problema de la sustitución y de la nor-malización lingüística consiste en analizar cómo puede un idioma pasar deser inasequible, a ser asequible, de ser extraño a ser reconocido, de ser reco-nocido a ser aprendido, de ser aprendido a ser interiorizado, y de ser dis-tinto a mí, a ser parte de mí. Este proceso tiene lugar a través de una suce-siva ocupación de los espacios categoriales, mediante un proceso de susti-tución de funciones. Funciones desempeñadas en la lengua A van siendosustituidas por funciones desempeñadas por la lengua B.

(1981: 131)

Gune sinbolikoari dagokionez, ordezkapena hizkuntz komunitatearenkanpo aldean hasi eta gunea hizkuntza berriaz betetzen denean gertatzenda. Gunerik gabe gelditu diren osagaiak —hiztun solteak edota talde sozio-linguistikoak— beste gune berri batek erakarri eta bere inguruan hasikodira jiraka, hizkuntza ordezkatzailearen gunearen inguruan (ibid.: 33).

Hizkuntzaren iraupena, era berean, gune sinbolikoaren kalitate, indareta gainerako hiztunengan eragiteko ahalmenaren araberakoa izango da:

La defensa del propio idioma, sobre todo si éste es minoritario y no gozade las garantías de un estado y a veces aun a pesar de estas garantías, estáíntimamente ligada a la existencia de un grupo consistente de hablantesque desde ese idioma tenga una concepción cultural propia de ellos mis-mos y la proyecten hacia la comunidad idiomática propia (…)

(ibid.: 38)

Estatu hedakorra

Hizkuntza bakan batzuen besteen gainean nagusitze bilakabideetanestatuak zeregin handia izan du eta Sanchez Carrionek horretara ere

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

139

Page 131: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

zuzendu du bere azterketa. Denaren azpian giza antolaketan estatuekhizkuntz komunitateak ordezkatu eta estatuan agintzen dutenen hiz-kuntza nagusitu izana dugu (1987: 188).

Agintean dagoen taldearen hizkuntzari bere muga politikoen barru-tian dauden gainerako hikuntzen kalterako lehentasuna ematen dionestatu mota honi estatu hedakorra izena eman dio Txepetxek. Zein daestatu hedakorraren definizioa?:

Todo aquél cuya naturaleza hace posible que la minoría en el poder dentrodel estado, se sirva, cuando tal cosa conviene a sus intereses, de la comuni-dad lingüística a la que se adscribe para degradar, desintegrar y aniquilar alas otras comunidades lingüísticas naturales atrapadas en su seno.

(ibid.: 206)

Estatu hedakorra nazio-estatuaz mozorratzen da eskuarki, bere bai-tan hizkuntza bakarra edukitzearen itxurak eginez (ibid.: 225, 14. oin-oharra), eta, salbuespenak salbuespen —Islandia…—, Europako esta-tuen kasuan estatu hedakorraren aurrean gaudela uler daiteke.

Hizkuntz komunitatearen desartikulatze eta ordezkatze prozesuenazalpenean lehentasunezko tokia hartzen du estatu hedakorraren ideiak.Komunitatearen erdigunean, gizartearen gune igorlean, gehiengoarenhizkuntzaz mintzatzen ez den elite berri bat kokatzen da. Erabakiak etamezuak euren hizkuntzan adierazten dituztenez, jendeak elite agintaria-ren hizkuntza ikastera behartuta ikusten du bere burua, kanpoko hiz-kuntzaren hedapena bideratuz horrela (ibid.: 215).

Paraleloki, jatorrizko hizkuntz komunitatearen desegituraketak alde-rantzizko bidea egiten du:

En el centro, en lugar de estar los nativos cultos (euskaldun osoak AB) seincrusta el grupo Ø: es decir, monolingües erdaldunes. Estos son los queemiten los valores y la ley. Como la ley y los valores (y girando en torno aellos “la cultura”) se emiten en erdara, los propulsores (…) pasan a ser tam-bién erdaldunes, o euskaldunes incompletos (diglósicos: con sólo el erdaracomo lengua completa) (…). La transmisión cultural de la lengua de estemodo se extingue, porque queda situada marginalmente. Los monolingüescompletos euskaldunes (AB) son sin embargo identificados como ciudada-nos incompletos, y toda la comunidad euskaldun gira en torno a un vacíoque va creciendo a expensas de lo que todavía queda.

(ibid.: 217)

Estatu hedakorraz mintzatzean, euskararen kasuan, Espainia etaFrantziakoak datozkigu gogora, eta Txepetxek ere hori ematen du ulertze-ra. Baina, Nafarroarekiko paralelotasuna ezartzea zilegi da nire ustez. Estatuindependientea (Nafarroako erresuma) hasieran, erregeorderria (1512tik1839ra bitartean) eta Foru Diputazioa gero, berezko nortasun politikoaizan duen egitura politikoa dugu Nafarroa. Erdara euskal hizkuntz komu-

Oinarri Teorikoak

140

Page 132: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

nitatean txertatzeko ahaleginak Nafarroako “Estatuak” berak bideratudituela da nire hipotesia, Espainiakoaren bultzada ahaztu gabe, noski.

Ordezkapena eta normalizazioa biltzen dituen eskemaOrdezkapenaz ezezik, hizkuntzaren normalizazioaz ere jardun du

Txepetxek. Are gehiago, bere sormen teorikoa euskararen etorkizun nor-malizatua irudikatu eta erakustera zuzendu du: Un futuro para nuestropasado (1987). Bi ibilbideetako urrats nagusiak laburtu eta gertatzen direnordenan eskema batean azaldu ditu. Ordezkapenera daramaten muga-rriak, behin bi hizkuntzen arteko ukipen unea —oklusio puntua— gerta-tu eta gero, hauek dira: hizkuntza menderatuaren funtzioen galera, hiz-kuntza menderatzailearen hiztunen aldebakarreko elebakartasuna, gutxia-gotasun konplexua, hizkuntz komunitatearen desegituraketa eta bideberriak jorratzea debekatzen dion legezko diskriminazioa (ibid.: 393).

Normalizazioaren bidea haustura tentsioa gertatzen denean hastenda eta ondoko urrats hauen inguruan azaldu du Sanchez Carrionek(ibid.: 394): komunitatearen trinkotzea, legedia aldaraztea, hizkuntza-ren eginkizunen berrirabaztea eta gutxiagotasun konplexuaren desegitea.Honek hizkuntza garatu eta hiztunen behar berriak asetzen joatekobidea irekitzen du eta dinamika berri bat hasten du.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

141

6. irudia. Galera eta normalizazio bilakabideen eskema (Iturria: Sanchez Carrion1987: 397)

Page 133: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Laburpena

Hizkuntzen historia ulertzeko oso baliagarria den tresneria garatu duSanchez Carrionek: ikasketen teoria eta hizkuntzaren garapen osoarenkontzeptua; esparru edo funtzioen teoria; hizkuntz komunitatearen egi-tura; gune sinbolikoa; egituraketa eta desegituraketa bilakabideak; esta-tu hedakorra eta bere kritika. Hizkuntzen aferak dimentsio soziokultu-ralean eta, lehen aurkezturiko autoreek bezala, hurbilketa antropologi-koari garrantzia emanez aztertzen ditu.

Gogoan iraupen zein ordezkapen prozesuak ditu eta arreta bietanipintzera garamatza: “la explicación del proceso de descompensación yequilibramiento de cualquier lengua humana” (1987: 23), nahiz eta egindituen azterketa gehienak desegituratze dinamikak agerian jartzerazuzenduak dauden.

Gainerako autoreekin alderatuz gero, zabaltasun, kezka eta interesenaldetik, parekotasunik handiena Fishmanekin du.

Bereizgarriena, ordea, hizkuntz komunitatearen aztertzeari aitortzendion garrantzia dugu. Hizkuntz komunitatea, Txepetxen pentsaeranhiztunak, hizkuntza eta gizartea uztartzen dituen gizarte-unitatea izanik,ikergai nagusienetariko bat bihurtzen da eta hizkuntzaren zoria eta berehizkuntz komunitatearena lotuta agertzen dira.

2.3.2.4 Hizkuntz ordezkapenaren ikuspegia

Literatura soziolinguistikoan hizkuntzen historiarako nabarmentzendiren moldeen azterketan azkenekoa, baina ugariena, hizkuntz ordezka-penaren ikuspegia dugu. Molde honen ezaugarri nagusia ikertzaileenindarrak hizkuntzen menderatze- eta minorizazio-bilakabideen meka-nismoak agerian jartzera zuzendu izana da. Desagerpenaren deskribapenedo azalpen hutsezko lanak alde batera utzita, eta, ingelesezko biblio-grafian batez ere, asko dira hauek, zorroztasun eta sakontasun handikoazterketak sortu dira ikuspegi honetatik, hizkuntza ofizialen ezartze pro-zesuei dagokienez bereziki. Salaketa kutsu nabaria darie idazki hauetakoaskori eta, geografikoki, ezagunenak Frantzian, Katalunian eta EuskalHerrian (ikus 2.1 atala) sortutako lanak zaizkigu74.

Oinarri Teorikoak

142

74. Horiez gain, oso interesgarria da Dell Hymesen (1996: 177-8) historia sozio-linguistikoaren zereginari buruzko lana, non sakontasun kritikoa hizkuntz heriotzaren—testu bereko beste pasarte batean hizkuntzen hilketaz (linguacide) mintzatzen da—ikuspegipean azaltzen baitu:

The systematic history that we need would show, probably, a widespread effort toeradicate linguistic diversity and implant uniformity down to the last colorlessdetail (…). We need to know as fully as possible about past tension and struggle inthe imposition of linguistic hegemony as well.

Page 134: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Muga nabariak ere badituzte ordezkapenaren ikuspegipeko lanek:interesen esparrua aldez aurretik mugatuta dutenez, herri hizkuntzenohiko bizitza, beren orain arteko biziraupena eta honek plazaratzen dituengaldera eta ikergai aberasgarri berriak ia oharkabean pasatzen zaizkie.Interesa bakarrik hiltzear bide daudenean sortzen dute, ez bizirik daude-nean. Bestalde, beti menderatze prozesuak azpimarratuz errealitatea fal-tsutzen duen prisma bat zabaldu eta finkatzeko arriskua ere badago: aldebatetik hizkuntza ofizial, nagusi, aktibo, guztiahaldun irabazleak genituz-ke, eta, bestetik, hizkuntza txiki, ezdeus eta baztertuak, objektu pasibogaltzaile direnak. Horrela, asmoa hizkuntza hauen zapalkuntza salatzeaizan arren —eta ez beti—, alderantzizko ondorio psikologikoa atera dai-teke maiz: arreta merezi duten bakarrak, onerako zein txarrerako, kritika-tuak nahiz goraipatuak izateko, hizkuntza ofizialak lirateke.

2.3.2.4.1 Louis Jean Calvet

Louis Jean Calveten Lingüística y colonialismo. Breve tratado de gloto-fagia liburuak (1981b, jatorrizko edizioa frantsesez: 1974) eragin handiaizan du Euskal Herriko75 eta Kataluniako76 soziolinguistikan —eta baitanazioarteko soziolinguistika kritikoan77 ere—, hain handia ezen libu-ruan emandako hizkuntz ordezkapenaren eskema ia eredutzat hartuaizatera iritsi den gai horri buruz aritzerakoan.

Lanaren ardatza hirugarren kapituluan da: “El proceso colonial lin-güísticamente considerado” (ibid.: 53-80). Kolonizazioa dioenean, kan-pokoenaz ezezik, estatu barneko herrien kolonizazioaz ere ari da, eta zen-tzu horretan bretoiera edo okzitaniera bezalako hizkuntzek Frantziakozentralismoaren eskutik pairaturiko kalteek berezko lekua dute azterketan(ibid.: 77). Kolonialismoa alde ekonomiko, politiko eta sozialak dituengertaera izanda ere, Calvetek bere hizkuntz ondorioak aztertzera mugatunahi du bere lana, hizkuntza menderatu eta nagusien arteko harremanensakoneko mekanismo orokorrak argitzeko asmoz (ibid.: 54).

Aurreko kapituluetan hedapena justifikatzen duten teoriak —hiz-kuntzaren eta nazioaren teoriak (ibid.: 53)— erakutsiak ditu Calvetek,eta teoria horien ondorioa Mendebaldea kolonizazioaren abenturarakoprest gelditu izana da: jargoietan mintzo diren lurralde basatietara berehizkuntzak eramateko, alegia (ibid.: 30).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

143

75. Aipamenak ez luzatzearren, ikus, lan nagusien artean, Euskaltzaindia (1977)eta Sanchez Carrion (1987).

76. Katalunian izan duen oihartzunerako, ikus han egindako soziolinguistikarenemaitzak bildu nahi dituen Curs de sociolingüística (Molla eta Palanca 1989; Molla etaViana 1989-1991).

77. Ikus, esate baterako, Calveten aipamenak Singh (arg.) (1996) lanean.

Page 135: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Mendebaldar kulturaren eta besteen arteko ukipenaren lehen ondorioideologikoa kultura menderatuen izendapena bera da. Besteenganakomesprezua da nagusi eta haien aurrean lehenagotik ez izenik eta ez izaera-rik ez balute bezala jokatzen dute kolonizatzaileek, euren buruari besteeiizena ezartzeko eskubidea aitortuz (ibid.: 55). Adibidez: “En GranBretaña, en el siglo VI, mientras que los galeses se llaman a sí mismoscymry (en galés: «compatriotas»), los invasores anglosajones les dan unnombre que les quedará y que significa «extranjeros»: Welsh “ (ibid.: 54).

Hizkuntz kolonialismoaren hiru aldiak

Behin ukipena edo, askotan, inbasioa gertatu eta gero, kolonizazioprozesua dugu, hiru zati edo alditan banaturik: (1) kolonialismo ezarriberria (ibid.: 58), (2) kolonialismo garailea (ibid.: 68) eta (3) glotofagiaburutua (ibid.: 75).

Lehenengo aldian, kolonialismo ezarri berrian, kolonizatzaileakberen hizkuntzako elebakarrak dira, menderatuak ere elebakarrak diraeuren hizkuntzan eta soilik kolonizatzaileekin harremanetan jartzendiren, edo beren ordezkari bihurtzen diren, handikiak elebiduntzen dira(ibid.: 58). Faktore ekonomikoak garrantzi handia zuen estadio honetaneta hizkuntz banaketa sozialki bertikala zen, gizarte-klaseetan adieraztenzen, bertako hizkuntzari muzin egiten zioten lehendabizikoak gortea,noblezia, burgesia, zerbitzariak eta merkatariak baitziren (ibid.: 68).

Bigarren aldia kolonialismo garailearena da eta bertan lehenengoarenbanaketa sozialari banaketa geografiko-horizontala gehitu behar zaio:hiria/herria banaketa (ibid.: 69). Hizkuntza nagusiaren hedapenak sako-neko aldaketa eragiten du bi hizkuntzen ezagupenaren banaketan: goi-klaseak elebidun izatetik hizkuntza berriko elebakar bihurtzen dira etahirietako klase xumeak elebidundu egiten dira. Bigarren aldiaren emai-tza, beraz, hauxe da: agintarien klasea elebakarra, hirietako biztanleakelebidunak eta nekazari klaseak elebakarrak (ibid.: 69).

Galdu ez diren hizkuntza menderatu gehienak estadio honetan, hauda, hirugarrenera igarotzeko bidean, daudela adierazi (ibid.: 73), eta,okzitanieraren egoera adibidetzat jarri ondoren, hizkuntza nagusia bizi-modu berri eta industrialari eta menderatua nekazari bizimodu atzera-tuari lotzen zaizkiela dio Calvetek:

En todos los casos, la lengua dominante va asociada a las formas más“modernas” de economía (…) y la lengua dominada a las formas “arcaicas”de producción (es decir, a las formas de vida social más próximas a la tra-dición local). Y así, pues, econtramos tres parejas opositivas isomorfas:Industria, comercio - agriculturaCiudad - campoLengua dominante - lengua dominada.

(ibid.: 74-5)

Oinarri Teorikoak

144

Page 136: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Funtsean, azaldutako bilakabideetan, eta Calveten hitzetan beraietanere, hiriari gizarte modernoan aitortzen zaion nagusitasuna islatzen da78.

Hirugarren aldia, glotofagia burutua, hizkuntza menderatuaren herio-tza, aurreko bien dinamikaren ondorio zuzena baino ez da (ibid.: 75).

Beraz, Calveten azalpenaren ezaugarri nagusietako bat hiru aldiendinamikak, geldiezinezko prozesu batean, zuzenean hizkuntz ordezka-pena burutzeraino eramaten gaituela da, eta ideia hau behin eta berriroerrepikatzen da. Adibidez: “Esta organización de la diglosia, que partici-pa también de la superestructura lingüística, lleva en germen la desapa-rición de la lengua dominada a plazo fijo, cosa que sólo una conmociónsocial podrá evitar” (etzana nirea da) (ibid.: 73).

Azkenik, bilakabide osoaren eskema kanonikoa aurkezten diguCalvetek:

La lengua dominante se impone según un esquema que pasa por las clasesdirigentes, después por la población de las ciudades y finalmente por elcampo, proceso que va acompañado de bilingüismos sucesivos allí dondela lengua dominada se resiste.

(ibid.: 76)

Hizkuntza menderatuaren iraupenari Calvetek uzten dion bide baka-rra: glotofagiaren aurkako erresistentzia

Hiru aldiak estuki lotuak badaude ere, baliteke prozesua burutu gabegelditzea, hirugarren aldira ez iristea (ibid.: 75). Noiz eten daiteke ordez-kapen prozesua?: Hizkuntza menderatuan mintzatzen den herriak eutsiegiten dionean, goian eskatu duen inarrospen soziala gertatzen denean,alegia.

Oro har, glotofagiaz hitz egiteak glotofagiaren aurkako indarrez erehitz egitea eskatzen du, bien arteko borroka izaten baita (ibid.: 77).Glotofagiari aurre egiten dioten indarren artean bat erlijioa da, hots, hiz-kuntza eta erlijioa baturik dauden egoera (ibid.: 77), baina bertako hiz-kuntzari eusteko bide nagusia, ziurrena, herri menderatuaren naziokontzientzia genuke, zapaltzaile arrotzen aurkako jazarpena (ibid.: 77).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

145

78. Hizkuntza menderatua nekazari bizimoduarekin eta hizkuntza nagusia moder-nitatearekin berdintzen dituen zentzu komuneko inplizito bera aurkitzen dugu sozio-linguistika anglosaxoniarrean ordezkapenaren azterketarik hoberenetariko bat bezalahartu ohi den Susan Gal-en Oberwart-eko hungarieraren galerari buruzko lanean(Fasoldek goraipatu zuen bera). Honen arabera, bi hizkuntzetan mintzatzen diren ele-bidunak gizarte-aldaketaren erdibidean daude eta arazoz beteriko, erabaki gabeko etaerraz manipula daitezkeen leialtasun edo baloreak omen dituzte: “Their values andloyalties with regard to the peasant/worker distinction are often problematic, undeci-ded, manipulable” (1978: 237).

Page 137: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntza eta herri gutxituen belaunaldiz belaunaldiko iraupena,beste autore batzuengan —Fishman, Fasold…— ezaugarri etnokulturaleiloturiko ikergai sakon eta zabala iradokitzen zuen gaia, hain zuzen, ez zaioCalveti axola izan, “portaera” dela, eta ez “borroka antolatua”, argudiatuz:

¿En qué momento los hablantes de las lenguas minoritarias del hexágonoempezaron a luchar por la conservación de su lengua? Indudablemente entodo momento, de una manera u otra, y esta cuestión apenas tiene sentido,pues el simple hecho de hablar su lengua era en sí una oposición (cons-ciente o inconsciente) a los progresos del francés y una defensa (conscien-te o inconsciente) de lo vernáculo. Pero esto es un comportamiento y no unalucha organizada y clarificada.

(etzana nirea da) (ibid.: 166-7)

Hizkuntza menderatuen aldeko mugimenduei kritika

Beren salbamenerako zer egin beharko luketen erakutsi zienCalvetek hizkuntza gutxituei (ibid.: 172-3), baina ez dirudi, ordea,hauek orain arte eraman dituzten borrokabideak oso gogoko dituenik.Horrela, XIX. mendean tokian tokiko hizkuntzekiko jakinmina piztubazen ere, literatur interes hutsagatik eta Alemaniako erromantizismoa-ren anbiguotasunaren eraginpean gertatu omen zen:

Pero se trata de un interés literario por esas lenguas [bretoiera eta okzita-niera], tomadas como lenguas de cultura y no como lenguas populares. Yesa renovación es ambigua, muy influenciada por el romanticismo alemán,por los hermanos Grimmm en particular y su noción de poesía popular, quesólo existía por oposición a la poesía culta (Volk-kunst).

(ibid.: 167)

Era berean, herriaren hizkuntzaren benetako arazoekin zerikusia ezomen zuten erudito edo intelektualen kezka da Calvetek mugimenduhaien abiaburuan aurkitzen duena (ibid.: 168).

Hogeigarren mendean, hizkuntzaren erreibindikazioa eruditoeneskuetatik mugimendu errogionalista edo nazionalistengana igaro zen,baina hauek ere ez bide zuten askoz argiago jokatu eta, esate baterako,hizkuntza hauek irakaskuntza sisteman txertatu behar zirela aldarrika-tzen zutelarik, Aljeriako F.L.N.ren borrokarekin alderatuta, huskeriaerreformistetan zebiltzala iruditzen zaio Calveti:

Finalmente, los movimientos regionales combatían en esos momentos por-que se enseñara su lengua en la escuela, lo cual es una forma de aceptar elcuadro general del hexágono a fin de modificarlo (el F.L.N. tenía cosas másimportantes que hacer, en Argelia, que reclamar la enseñanza del árabe enla escuela francesa), reivindicación que es completamente aceptable para elpoder en cuanto que profundamente reformista.

(ibid.: 171)

Oinarri Teorikoak

146

Page 138: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Laburpena

Glotofagia, hizkuntz kolonialismoa eta Mendebaldeko kulturarenhizkuntz nagusitasunaren ideologiak, ideia hauen inguruan eratu daCalveten mezua. Hizkuntza nagusi eta menderatuen arteko harremanakia irtenbiderik ez duten glotofagiaren hiru aldien burdinezko logikarabiltzen ditu eta hizkuntza menderatuen iraupenari gelditzen zaion auke-ra bakarra gizarte osoa astinduko lukeen borroka latza omen da. Besteaskorentzat bezala, Calvetentzat ere hizkuntza hauen iraupena ez daikergai izan eta mantendu direnak oraindik ordezkapenaren katearenbigarren estadioan dauden mundu arkaiko eta tradizionaleko hizkun-tzak besterik ez dira. Portaerak, eta ez borrokak, erakusten dituzten neu-rrian ez zaizkio Calveti hizkuntza hauen gorabeherak interesatzen, bainamugimenduak antolatzera igarotzen direnean ere, gutxiespena nabariada bere hitzetan.

Dena den, ukaezina da Calveten eskema atzeraka egin duten hainbathizkuntzaren kasuak, Nafarroakoa barne, bere baitan biltzeko oso ego-kia dela.

2.3.2.4.2 Pierre Bourdieu

Pierre Bourdieu soziologo frantsesaren (Bourdieu eta Passeron 1970;Bourdieu 1972 eta 1985) ekarpen aberats eta iradokitzaileetan bi zatibereiz daitezke: kontzeptu orokorrak, alde batetik, eta haietatik hiz-kuntzaren azterketarako egin zuen egokitzapena, bestetik.

Bourdieuren praktika, habitus-a, erreprodukzio edo ugalketa eta lanpedagogikoa bezalako kontzeptu orokorrez beranduagoko beste atal ba-tzuetan baliatuko naizenez, bi hitzetan azalduko ditut oraingoan. Ideia,funtsean, zera da: gizartearen ezagutzan ez da aski gizartearen egitura etaaktore sozialen portaera edo praktika deskribatzea. Ikertzaileak praktikahoriek nola sortzen diren azaltzea bilatu behar du, eta horri, hain zuzenere, erantzuten dio habitus-aren kontzeptuak. Giza talde bateko kideekantzeko praktikak erakusten badituzte, funtsean beren bizitzan portaeraeskema berdinak, hastapen berdinak, barneratu dituztelako da.Praktiken eta irudikapenen sortzaile —“principe de génération et destructuration de pratiques et de représentations” (Bourdieu 1972:175)— diren portaera eskema horiei habitus (lat. “habitus”) izena emandie Bourdieuk, eta, nonbait, gizartearen egituraren eta jendeen prakti-ken arteko bitartekaritza egiten duen kontzeptua da. Habitusaren sino-nimo gisa kultur gaitasuna (“compétence culturelle”) eta, hizkuntzarenalorrean, hizkuntz gaitasuna, (“compétence linguistique”) (ibid.: 183)aipatu ditu, Chomskyren hizkuntz gaitasunaren arabera eratuta dagoelaagerian utziz.

Segida hauxe litzateke: gizartearen egiturak portaerak moldatzendituen habitusa sortzen du eta gizartearen ugalketa —bere egituren zein

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

147

Page 139: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

funtzionamendu arauen ugalketa— jendeek habitusa bereganatu izanakbermatzen du, habitusak egoera ezagun nahiz berrien aurrean erantzute-ko portaeren eredu egonkorra ematen baitie denei. Habitusaren trans-misioa lan pedagogikoaren bitartez egiten du gizarteak, eta lan pedago-gikoa bikoitza da: familiarena eta hezkuntza erakundeena.

Ikuspegi honetatik, gure lanak euskal eta erdal hizkuntz komunita-teek erakutsi zituzten hizkuntz portaeren atzean zer nolako habitusakzeuden eta hauek nola eratu ziren eta nola transmititzen ziren argitzeaizan beharko luke.

Hizkuntz azoka eta hizkuntz habitusa

Goiko kontzeptuetan oinarrituta eta ekonomiaren metaforaz balia-tuz, hizkuntz portaeraren azterketa burutu zuen Pierre Bourdieuk ¿Quésignifica hablar? Economía de los intercambios lingüísticos (Bourdieu1985) liburuan.

Bourdieuren arabera, hitz egiten dugunean gure produktua, hitza,jendaurreko azokan aurkezten dugula esan daiteke. Hizkuntz azokan,elkartruke harreman guztietan legez, hiztunen, edo haiek parte diren tal-deen, artean dauden botere harremanak azalera ateratzen dira. Bertan,talde bakoitzaren indarren neurrian, halako balioztapen bat, onespenazein gaitzespena, ematen zaio gure hizkerari eta horrek materialak edotasinbolikoak izan daitezkeen etekin zein galerak ekartzen dizkigu (ibid.:11). Merkatuak legitimotzat jotzen duenak —onargarritasun sozialarenlegeen (onargarritasun gramatikala ere barne) araberakoa dena, alegia(ibid.: 50)— etekinak emango ditu eta legezkontrakotzat jotakoak,berriz, galerak. Hiztunek, ez badute galerarik pairatu nahi, euren hitzegiteko era eredu legitimotik ahalik eta hurbilen moldatzen saiatu behardute, eta horrek zuzenean baldintzatu egiten du jendearen hizkuntz hau-taketa:

(…) la coerción que el mercado ejerce mediante la anticipación de posibi-lidades de beneficio reviste naturalmente la forma de censura anticipada, deuna autocensura, que no sólo determina la manera de hablar, la eleccióndel lenguaje —el código swtching de las situaciones de bilingüismo— o del“nivel” del lenguaje, sino también lo que podrá o no podrá decirse.

(ibid.: 51)

Estatu modernoetan, hizkuntza legitimoa estatuaren hizkuntza ofi-ziala da, eta hizkuntz azokaren barrutia, non hizkera bat onetsi eta bes-teak gutxietsi egiten diren, estatuaren mugek marraztutakoa dugu (ibid.:19). Legitimotzat jo izan den hizkera, hizkuntza ofiziala, estatuaren era-bateko babesa izateaz gain, kodifikazio, legitimazio eta ezarpen prozesuluze baten emaitza da. Bilakaera horretan hezkuntza sistemak berebizikozeregina betetzen du (ibid.: 22).

Oinarri Teorikoak

148

Page 140: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Habitus linguistikoa, hots, hizkuntz portaera gobernatzen duenjoera-sistema, azokaren eskaeren arabera eratzen dugu. Jaiotzen garene-tik hizkuntz azokarekin egiten dugu topo, familiako azokarekin aurrenaeta eskolakoarekin gero, eta horrela, pixkanaka-pixkanaka gizartekoarauei egokitzen zaien eta egonkortasun aparta duen habitusa moldatuzgoaz (ibid.: 55-6).

Aipatutako mekanismo hauek —azoka batua eta hizkuntza legiti-moaren nabarmentzea, batez ere— hizkuntza ofizialaren nagusitasunaeta gainerako hizkuntza edota barietateen azpiratzea dakarte (ibid.: 20).

Azokak, hizkuntza ofizialaren nagusitasuna bideratzea ezezik, mende-ratuen berarekiko adostasuna —menperapen sinbolikoa— ere lortzen du:

El reconocimiento de la legitimidad de la lengua oficial (…) en la prácti-ca, se inscribe en las disposiciones que se inculcan insensiblemente, a tra-vés de un largo y lento proceso de adquisición, por medio de las accionesdel mercado lingüístico.

(ibid.: 25)

Eta guztiaren ondorioz hizkuntza aldatzea etor daiteke. Nahiz etalagun askorentzat hizkuntza legitimoan hitz egitea, hots, hizkuntz gaita-sun legitimoa edukitzea, zaila izan, delako hizkuntza legitimoa zein denguztiek dakite eta hartara jotzen dute, ederki baitakite hori dela erabilibehar dena (ibid.: 36).

Menperapen sinbolikoa onartzera daraman habitusa oharkabean etaageriko bortxarik gabe bereganatzen da, ezarpena/askatasuna dikoto-miaz haratago dagoen dinamikan:

Lo propio de la dominación simbólica consiste precisamente en que, porparte de quien la sufre, implica una actitud que desafía la alternativa corrien-te de libertad - coerción: las “elecciones” de habitus (…) se realizan, incons-cientemente y sin ninguna coerción, en virtud de disposiciones que, aunquesean indiscutiblemente producto de determinismos sociales, se constituyenal margen de toda intención consciente o coacción.

(ibid.: 25)

Horrexegatik, eta hizkuntz politika edo presio taldeen esku hartzezuzena bera ere arazoaren alderik azalekoena baizik ez direlako, hizkuntzbilakabideak aztertzerakoan ikertzailearen zeregina ez da aktore sozialenerantzunkizunak erakutsi edo azaltzera mugatu behar (ibid.: 25).

Hizkuntza menderatuen iraupena: azoka nagusitik kanpo daudelakoHizkuntza ofizialaren ezarpenera daramaten hain baldintza zabal eta

indartsuen testuinguruan, nola azaltzen da mendeko hizkuntzen iraupe-na? Arazoak ez dio Bourdieuri kezka handirik eragin, baina gaia ukituduenean, hizkuntza horien iraupena estatuak eratu eta babesturiko hiz-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

149

Page 141: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kuntz azoka nagusitik at gelditu izanagatik gertatu dela esan du. Alegia,merkatuaren batasuna ez da guztiz burutzera iritsi eta, ondorioz, berebarrutiaren barnean zenbait probintzia “franko” izan daitezke non hiz-kuntza gutxituek, hizkuntza “frankoek”, familia eta lagunartearen espa-rru pribatuen azoka txikietan gordelekua aurkitzen duten:

Cierto también que la unificación del mercado nunca es tan absoluta comopara que los dominados no puedan encontrar en el espacio de la vida pri-vada, entre familiares, otros mercados del que dependen las leyes de for-mación de precios que se aplican a los mercados más oficiales (…). Dichoesto, la ley oficial, así más provisionalmente suspendida que realmentetransgredida, sigue siendo válida y se impone a los dominados en elmomento en que salen de las provincias francas en que el hablar franco cir-cula (…)

(etzana nirea da) (ibid.: 44-5)

Bazterreko gertaera diren hizkuntza horien adibide garbitzat “erre-gio” hizkuntzak jarri ditu Bourdieuk, familiako eta baserritarren artekogiroetara mugatuta omen daudenak: “Lo que se ve claramente en el casode las lenguas regionales cuyo uso se reserva para las ocasiones privadas—es decir, principalmente en la vida familiar— y, en todo caso, para losintercambios entre locutores socialmente homogéneos (entre campesi-nos)” (ibid.: 44, 2. oin-oharra).

Laburpena

Bourdieuk dimentsio historikoa duen arazo batean jarri du arreta:hizkuntza legitimoaren garapenaren arazoan, eta, horrexegatik, emanda-ko azalpen nahiz erabilitako kontzeptuek, aberats eta iradokitzaileak iza-teaz gain, zeresan handia dute gure lanean.

Hizkuntza legitimoa estatuaren hizkuntza ofiziala da eta honen babesosoa du. Bere hedapenean berebiziko garrantzia du hezkuntza sistemak.

Hizkuntza legitimoak lehentasuna erdiesterakoan mekanismo nagu-sia ez da estatuaren bortxa edota agindu zuzenetan bilatu behar, hiz-kuntz azoka deiturikoan baizik. Hizkuntz azokak mintzaira onetsia zeinden eta mintzaira baztergarriak zein diren erakusten die hiztunei.Hauek, hizkuntz azokan jardunaren jardunaz beren portaera linguisti-koak gidatuko dituen, eta gizarteko eredu edo jokaerak ugaltzen lagun-duko duen, habitusa bereganatzen dute. Habitusa barneratu izanarenondorioa hizkuntza menderatuetako hiztunen adostasuna da, mendera-pen sinbolikoa.

Joera nagusia erakutsitako hau izanda, hizkuntza gutxitu zenbaiteniraupena azaltzea gelditzen da. “Erregio” hizkuntzek iraun baldin badu-te estatu mailako azoka batutik kanpo gelditu diren nekazarien hizkun-tzak izateagatik izan dela dio. Dena den, haietaz mintzatzerakoan era-

Oinarri Teorikoak

150

Page 142: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

biltzen duen terminologiagatik eta eskaini dien toki txikiagatik, badiru-di hizkuntza hauek azokatik ezezik, Bourdieuren interesetatik ere kanpogelditu direla.

Ikertzailearendako ondorio bat nabarmentzekotan, azterketa azaldunahi dugun egoeraren atzean dagoen habitusa ezagutzera zuzentzeakomeniko litzatekeela esango nuke nik. Gizarte jakin bateko mekanis-mo eta joeren ugalketaren azpian dagoen kontzeptua dela jakinik, osoemankorra dugu habitusaren ideia. Joera hizkuntz ordezkapenarenadenean, horren berri emango digun habitusa bilatu beharko dugu,Bourdieuk egin bezala, baina hizkuntzak iraunez gero, orduan ere bestehabitus bat ezagutuko dugu: iraupena ahalbidetu duen habitusa.

2.3.2.4.3 Lluis Vicent Aracil

Katalunian ezezik Estatu espainoleko nazionalitateetako soziolin-guistikan ere, Euskal Herrikoan barne, bideak urratu eta erakutsi dituenLluis Vicent Aracilen lan pizgarri eta aberatsetatik hizkuntzen historiaridagozkion ideiak jaso ditut batik bat, bi ataletan banatuta: azterketa his-torikoak eta ikerkuntzaren arazoak.

Orainaldiko historia linguistikoa: hizkuntz ordezkapenaren historia

Historia soziolinguistikoaren beharra behin baino gehiagotan alda-rrikatu izan du Aracilek, baina bere azterketa zorrotzak gehienetanordezkapen bilakabiedeak salatu eta azaltzera zuzendu ditu, soziolin-guistika historikoaren ikergaia horixe baita bere ustez: “el desplaçamenti la redistribució (=substitució) de les varietats i formes lingüístiques”(Aracil 1982: 84). Oro har, Aracilen hitzetan, hori izan da Kataluniakosoziolinguistikak argitu nahi izan duen arazo historiko nagusia: “la cas-tellanització (ençà de c. 1500) i, després, l’afrancesament de les comar-ques més septentrionals han estat, comprensiblement, el gran centred’interès del pensament sociolingüístic català” (Aracil 1982: 117-8). Aregehiago: “La substitució lingüística és un camp en el qual els investiga-dors catalans poden fer les més originals i valuoses aportacions a la teo-ria sociolingüística” (ibid.: 119).

Beraz, bilakabide historikoa eta gutxiagotzea kontzeptu paraleloakdira bere pentsaeran, eta gaur egungo historiaren alderdi soziolinguisti-koa ordezkapen prozesuak ikertzean omen datza: “Los procesos de subs-titución lingüística (que son un hilo importante de esa historia[Orainaldiko Arokoa]) pueden ser investigados y explicados bastantebien” (Aracil 1986: 449), eta denak minorizazioaren kontzeptu oroko-rraren baitan bilduko genituzke:

En suma: el éxito de la “lengua nacional” y la minorización de otras sondos aspectos estrictamente correlativos de un proceso histórico global —no

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

151

Page 143: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

meramente político. Se trata en definitiva de la “minorización”, considera-da necesaria (inevitable e indispensable) desce circa 1750.

(ibid.: 446)

Orobat, minorizarioak halabeharrez iraungipena dakarren bezala,elebitasunaren ondotik elebakartasuna dator erregularki (ibid.: 452).

Historia eta gutxiagotze prozesua orokorrean Aracilek ia sinonimo-tzat jotzen baldin baditu, euskararen kasuan ez dira gutxiago. 1984.urtean, esaterako, horrela laburbildu zuen euskararen historia:“Funtsean, Euskal Hizkuntz komunitateak galtzera jokatu du” (Aracileta Larrañaga 1984: 41) eta, noski, “Norabidea hizkuntz komunitatebaten atzerapenezkoa izan da, salbuespenak salbuespen” (ibid.: 39).Horrela, nazio-estatuaren eraikuntza, irakaskuntza, administrazioa, lanmundua eta profesio liberalak, alor hauetako guztietako gertaerak eus-kararen galeraren ikuspegitik aurkeztu ditu.

Gibeleratzea elkar lotuta eta teilakatuta dauden bi prozesutan gerta-tu da: euskaldunen elebiduntzea, aurrena, eta, behin elebidundu etagero, elebakarkuntza etorri da (ibid.: 39-40), hizkuntz bilakabide oro-korrez diharduelarik arestian esan duen bezala.

Euskararen iraupena, aldiz, elebitasunetik elebakartasunera daramanbidea erabatekoa eta toki guztietan aldi berean ez delako izan suertatuomen da:

Prozesu guztiak —eta are gehiago bi prozesu batetan— desnibeletan da-tzate, desfasetan, dena ez da denbora berean gertatzen leku berean, e.a.(…). Justu desfaseak eta desnibelak daudelako iraupena dago; bestela ins-tant batekoa litzateke eta beraz, noski, zonaldeak daude, tarteko zonaldegeografikoak, mapatan projekta ditzakegunak. Zonalde literalak dira,lurralde zonaldeak, baina baita ere zonalde sozialak (…)

(ibid.: 40)

Prozesu nagusia, beraz, ordezkapenarena da eta arreta horretan ipin-tzen da. Bestea, euskararen iraupena, berriz, desfase eta salbuespenenondorioz aurkitzen dugun azpiproduktua besterik ez da (ikus, halaber,Aracil 1982: 27).

Oro har, lehen, ordura arte, guztiz bideragarriak ziren hizkuntzak,XIX. mendearen hasieran bideraezinak bihurtu omen ziren: “Al princi-pio, sin embargo, eran perfectamente viables — y llegaron más tarde aser inviables, seguramente porque habían sido antes consideradas sacrifi-cables” (Aracil 1986: 445).

Logikoa dirudien baieztapen honek, hala ere, huts nabarmena dauka:hizkuntza horiek ez ziren guztiz bideraezinak izatera iritsi, orain arte iraunizanak, hain zuzen ere, erakusten duenez. Orduan, ikergai berri eta eman-korra izan zitekeena, euskara bezalako hizkuntzen bideragarritasuna zertanizan den azaltzea, oharkabean pasa eta estali egin du Aracilek.

Oinarri Teorikoak

152

Page 144: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Bide batez, herri hizkuntzen belaunaldiz belaunaldiko iraupenazkezkarik ezaren beste erakusle bat Toni Molla eta Amadeu Viana katala-nen azalpena dugu (ikus, halaber, 3.2 atala). Hizkuntz komunitateak bimotatakoak omen dira: tradizionalak eta modernoak, eta bi mutur kon-trajarri balira bezala aurkezten dituzte. Badirudi orain arteko iraupena-ren gunea izan den komunitate tradizionala, modernoaren aldean, ezau-garri ezkor eta atzerakoi guztien paradigma dela: “localistes (…) rurals,aïllades, petites, autosuficients, etc.” (Molla eta Viana 1989: 34).Halaber, Hans Kohn, Ralph Linton eta Rafael Ninyolesen hitzetanbabesa bilatuz, komunitate tradizionalek hizkuntza jakin batean min-tzatzearen kontzientziarik ez zutela (ibid.: 27) eta beren hizkuntzarekikoatxikimendua inkontzientea, begetala, tribala eta ohiturazkoa (“rutinà-ria”) zela diote Molla eta Vianak (ibid.: 27-8). Horrelako “etiketazioa-ren” ondoren, nori bururatuko ote litzaioke, ikuspegia aldatu ezean, hiz-kuntzaren transmisioaren molde naturalaren azterketan murgiltzea?

Ikerkuntzaren arazoakIkerkuntzaren erronka nagusia ohiko bide ibilietatik atera eta alor

berriak jorratzea da Aracilen ustez:Un nuevo discurso descartará pseudo-problemas consabidos y descubrirácripto-problemas no-reconocidos. La investigación debe contribuir a acla-rar y declarar una nueva problemática, muy distinta del repertorio de luga-res comunes (…)

(Aracil 1986: 454-5)

Are gehiago, denboraren poderioz eztabaidatua ere izaten ez denzentzu komun bat eratu da eta ikerketa gehienak naturalak diruditenmuga kontzeptual horietara makurtzen dira. Aracilek dioenez, metodo-aren muina eztabaidatua ez dena auzitan jartzean datza hain zuzen ere:“El método consiste en enfocar lo que no es discutido” (ibid.: 444).

Soziolinguistikak ahalmena du ohiko diskurtsotik —zentzu komu-nak moldatutako diskurtsotik— irten eta argi berria ekartzeko, bai ira-ganaren bai egungo egoeraren azterketan:

Creo (…) que la investigación sociolingüística puede modestamente aven-turarse fuera del marco de un multidiscurso notoriamente inconexo y con-fuso. Además de reconstruir y entender un pasado real pertinente (almenos un hilo importante de la Historia Contemporánea), puede iluminarel marasmo actual de esta crisis sin crítica y ayudar a explicitar los dilemasque las diversas rutinas y propagandas conspiran para eludir.

(ibid.: 448)

Ikerkuntzak, arnas berriak erdietsiko baditu, ikuspegi integratzaileaizango du eta lan enpirikoa egiteaz gain, teorikoki ondo hornituta egonbehar du:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

153

Page 145: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Como cualquier otra investigación, la sociolingüística ha de coordinar laexploración empírica con la construcción teórica. Su dificultad inicial noes la “falta” de datos, sino más bien lo contrario: el escándalo de unos datosque “sobran” porque faltan absolutamente las ideas indispensables parasacar algo de ellos.

(ibid.: 448)

Hala ere, aitortu beharra dago “gaur egungo soziolinguistikak ezduela jakin izan bereziki gutxiengoen egoerak zuzentzen eta esplikatzen.Okerrago oraindik: ez da arduratu ezta behar bezala enfokatu eta des-kribatzen ere” (Aracil 1987: 148).

Aracilen kritikak historiografia ofizialari zuzendu zaizkio batez ere.Hau da, ordezkapena ontzat ematen duten diskurtsoen aurrean gutxien-goen bilakaeraz arduratzen den beste ikuspegi berri bat aldarrikatzen duAracilek. Baina beste urrats bat egin eta hizkuntz gutxiengoei buruzkoikerketen esparruan pausatuz gero, mota bereko hutsuneak —zentzukomunaren moldeak, betiko ideien errepikapena, irekitzen ez diren iker-gaiak “ikusi” ere egiten ez direlako, eta abar— daudela ikusiko genuke.

LaburpenaAracil soziolinguista sakon eta eraginkorra dugu, baina bere pentsa-

eran gaur egungo historia linguistikoa hizkuntzen ordezkapenaren his-toriarekin berdintzen da. Kontzeptu nagusiak ordezkapena eta gutxien-go egoera dira. Bestalde, gertaera hauen erantzule nagusitzat nazio-esta-tua jo du eta kritika zorrotza egin dio bere idazlanetan.

Hizkuntza gutxituen iraupena ez du ikergai gisa hartu eta gaiariburuz mintzatzea egokitu zaionean, euskararen iraupenari buruz, kasu,ordezkatze dinamikaren urratsetan desfaseak egon direlako gertatu delaesanez azaldu du. Alde horretatik, berak salatzen dituen akats metodo-logikoez guztiz libre ez dagoela esatera ausartuko nintzateke.

Azpimarragarria dira, bestalde, Molla eta Vianaren azalpenak, antze-ko haritik tiratu eta isilean edo inplizitoak egon zitezkeen iritziak toles-gabeki azaleratu eta azken muturreraino eraman baitituzte.

Ikerkuntzaren arazo nagusiak gizartean nagusi den zentzu komune-tik ez atera eta ohiko azalpenen mugetan ibiltzean ikusten ditu Aracilek.Benetako ikertzaileak aldez aurretik onartuta dagoena zalantzan jarri eta,lanabes teoriko egokiez baliatuta, enfokatu eta azaldu egin beharko luke.

2.3.2.4.4 Hizkuntz ordezkapenaren ikuspegia: laburpena eta ondo-rioak

Aztertu ditugun autoreen ezaugarria ordezkapen prozesuen azalpensakon eta konplexua eman izana da. Hala Calveten glotofagia eta hiz-kuntz kolonialismoa, nola Bourdieuren hizkuntz azoka, hizkuntza legi-

Oinarri Teorikoak

154

Page 146: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

timoa eta hizkuntz habitusa edo Aracilen hizkuntz ordezkapena eta gu-txiengoko egoera, denak tresna guztiz egoki eta erabilgarriak dira hiz-kuntzen bilakaeratik arazo hauek ikertzerakoan.

Aldi berean, arreta soilik hizkuntzen nagusitze prozesuetan, hau da,estatuaren hizkuntza ofizialaren garapenean, jarri dutela esan behar da.Bakoitzak azalpen mota bat eman du, baina hirurek bilakaera jatorrizkohizkuntzaren elebakartasunetik trantsiziozko elebitasunera eta trantsi-ziozko elebitasunetik kanpoko hizkuntzaren elebakartasun berrira gel-diezina dirudien logika hertsi batez aurkeztu izana dute komun.

Kritika gogorrak egiteko bada ere, bilakabidearen subjektutzat hiz-kuntza ofiziala eta honek baliatu dituen bitartekoak hartu dituztela esandaiteke. Gainerako hizkuntzen bizitza, aitzitik, bazter arazoak, hots,bilakabide nagusiaren salbuespenak, dira egile hauentzat, eman dituztenazalpenek —glotofagia burutu gabe izatea (Calvet), azoka nagusitikkanpo gelditzea (Bourdieu) nahiz desfaseak gertatzea (Aracil)— erakus-ten dutenez.

“Dentro del orden establecido, las situaciones minoritarias son «mar-ginales» por definición”, eta “parecen ser «residuos» y «supervivencias»”dio Aracilek (1986: 447), baina badirudi ordena hori salatzen dutenikertzaileen artean ere hizkuntza horien biziraupena ez dela bazter izae-ra gainditzera iritsi. Diskurtso kritikoak kritikatu nahi duen egoerarenisla edo irudi simetrikoa eratu duela esango nuke. Alegia, errealitateannagusia denak kritikan ere lehentasuna bereganatu du eta, era berean,mendekoa denak baztertuta segitu du, arretaz aztertua ez izanak erakus-ten duenez.

Hizkuntza gutxituen heriotzaren diskurtsoa eta bere eragina

Funtsean hizkuntza minorizatuen heriotzaren diskurtsoa dei dezake-gunarekin egiten dugu topo, aldagai desberdinetan gauzatuta. Bere ager-pen nagusia, joko-arauak ezarri dituena, aurrerapenaren eta, horri lotu-ta, hizkuntza ofizialen izenean gainerako hizkuntzen heriotza iragarri etaonartu egiten duen diskurtsoa da. Galdutzat jotzen ditu hizkuntzahoriek eta halabeharra da nagusi. Diskurtso arazle edo performatiboadugu hau —baieztapen performatiboak “contribuye prácticamente a larealidad de lo que enuncia por el hecho de anunciarla, de preverla y dehacerla pre-ver, de hacerla concebible y, sobre todo, creíble” (Bourdieu1985: 97)— eta errealitateari itxura jakin bat ematen dio: egia izan alaez, berdin da, halako hizkuntzak hiltzear daudela egi objektibotzat har-tuaraziko baitie guztiei.

Heriotzaren diskurtsoaren beste agerpen bat, hizkuntza ofizialarenhedapena ez onartu, baina hizkuntza menderatuen heriotza saihestezin-tzat jotzen dutenena da. Salaketa moduan azalduta egon arren, ondorioberberetara iristen da: etsipena eta heriotzaren halabeharrezkotasuna.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

155

Page 147: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntzak hiltzear daudela dioen baieztapenaren egiazkotasuna ez dutezalantzan ipintzen.

Hirugarren agerpena hizkuntza minorizatuetatik garrasi iratzartzailemoduan maiz sortu dena dugu. Salaketa eta mina adierazten dute, bainaegoerari aurre egin ezean hizkuntza hauek heriotzara kondenaturik dau-dela onartzen dute.

Oro har, nagusitasuna atzerakadari aitortzen dioten ikerkuntza pro-gramak, euskararen historiografiari buruzko atalean ikusi bezala, hiz-kuntzaren heriotzaren diskurtsoak ezarritako adimen-mugetan mugi-tzen direla esan daiteke.

2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta lite-ratura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri teorikoak

Historia soziolinguistikoa, kontzeptuaren zentzu hertsian, gutxitanjorratu den alorra izateak eta, aldi berean, ongi finkaturiko ondorioakatera beharrak gaiaren egoeraren aurkezpen ohi baina luzeagoa egitera era-man naute, baina, hala ere, lana merezi izan duela uste dut. Bi motakoeginkizunak bete dira: gaiari buruzko ikerketen egoera ezagutzea —euska-raren nahiz beste hizkuntzen historiografiaren azterketa kritikoa, gaztela-niaren eta frantsesaren historiografiaren molde hierarkizatzaileak barne—eta, bigarrena, gure zereginari dagozkion joera teoriko edo metodologikonagusiak aurkeztea.

Ondorioak (ikus, halaber, 1.2 atala) bi zatitan sailkatzen dira: (1)euskararen historiaren beharrak eta (2) literatura soziolinguistikoarenekarpenak.

Euskararen historiografiak agertzen dituen beharrak

Euskararen historiografiatik honako ezaugarri hauek nabarmendukonituzke: Nafarroako —eta Euskal Herri osoko— euskararen historiasoziolinguistikoa egin gabe dago eta, oro har, gaiari buruz argitaratudiren lanetan soziolinguistikako kontzeptuen erabilera oso urria izan da.Beste toki batzuetako egoerekiko azterketa konparatiboak zenbait auto-rerengan ageri dira, baina beste askorengan, berriz, ez. Arreta euskararengibelamendua azaltzera zuzendu da bereziki eta joera honek, ulergarriabada ere, arrisku handiak ditu. Adibidez, euskararen historia bainogehiago erdaldunen euskararen aurkako erasoen historia egitea genukearrisku bat, euskaldunei euren historiaren protagonismoa kenduz; bestebat, bilakaera zapalkuntza versus utzikeria —eta saldukeria— klabe her-tsi eta sinplifikatzailean aurkeztea. Euskararen iraupena, euskararenbizitza, azken finean, ez da normalean ikergai izan, eta horri buruzkoazalpenak eman direnean, askotan nekazari munduaren jarraipenari

Oinarri Teorikoak

156

Page 148: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

loturiko inertziaren edo isolamenduaren eta euskaltzaleen ahaleginenmuturren artean kokatzen diren arrazoi kontrajarriak eskaini izan dira.

Erabat bestelakoa izan da Mitxelenaren arrazoibidea. Bere idazlane-tatik hiru ideia hauek azpimarra daitezke: topikoak eta ohikeriak saihes-tu eta betiko iritziez harantzago jotzeko gogoa; euskararen iraupenasakonki azaltzeko nahia; eta, hirugarrena, ikergai berriak erakutsi izana.Denen artean euskararen historia soziolinguistikorako programa orain-dik bete gabea marrazten dutela esan daiteke.

Historiografiaren azterketa egina eta Mitxelenaren iradokizunakkontuan hartuta, Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa hona-ko oinarri orokor hauen gainean eraiki beharko litzatekeela esango nuke:

-ohiko azalpen ereduaz haratago joan nahi izatea, borondate horialdaketa metodologikoan, besteak beste, gauzatzen dela jakinik;

-soziolinguistika zientifikoaren barruan kokatzea;-ikuspegi disziplinarteko eta konparatiboa garatzea;-euskararen historia euskaraz mintzatu direnen historia, hots, euskal

hizkuntz komunitatearen historia, dela argi edukitzea. Nafarroako eus-kararen historiaren subjektua ez da Nafarroa osoa, ez dira nafar guztiak-erdaldunak eta euskaldunak nahasita—, bertako euskaldunak baizik,euren bilakaeran eta baita erdaldunekiko izan dituzten harremanetanere;

-azterketan nagusitasuna euskal kulturako giza taldearen ezauga-rriak, euskarak bere bizitzan betetzen zuen eginkizuna eta euskaldu-nentzat zituen balio praktikoa eta prestigioa ulertzeari emango zaio;

-aldi berean, erdal taldearen euskararekiko pentsamolde eta portae-ren ezaugarriak ulertu behar dira. Horri lotuta, Nafarroako euskal etaerdal kulturen arteko ukipenaren zer-nolakoaren eta baldintzen azalpe-na dugu;

-goikoez gain, Nafarroako historiak aurkezten dituen hainbat galde-ra sakon ere gogoan edukitzekoak dira.

Literatura soziolinguistikoaren ekarpenak

Nola erantzuten die literatura soziolinguistikoak Nafarroako euska-raren historiaren beharrei? Erantzuna konplexua da eta bost puntutanbildu dut.

(1) Historia soziolinguistikoaren hastapenak. Historiari alderdi lin-guistikoa eta soziolinguistikari dimentsio diakronikoa txertatzen dizkienhistoria soziolinguistikoaren beharra autore moderno anitzek erakutsidute —Aracil, Azurmendi, Burke, Fishman, Romaine, Sanchez Carrion,Villena, Weinreich…—, eta, haiek baino lehenagoko garaietara joanez,haren justifikazioa Saussureren beraren esanetan ere oinarri daiteke.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

157

Page 149: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hala ere, gauza bat da historia soziolinguistikoaren beharra adieraz-tea eta beste bat disziplina irizpide, metodologia eta eredu mailan gara-tzea, eredua minuskulaz balitz ere. Garapen falta hau da, hain zuzen ere,bibliografiak erakusten duen hutsunea. Aztertu ditudanen artean lauautorek soilik arduratu dira historia soziolinguistikoaren oinarriak lan-tzeaz, eta bakoitza ikuspuntu ezberdin batetik: Suzanne Romaine etaFrancisco Gimeno —hizkuntz aldaketaren gizarte-alderdiak, Labovenildotik—, Jose Maria Sanchez Carrion —hizkuntz komunitateen exis-tentziatik abiatzen den historiaren aldarrikapena— eta Peter Burke—hizkuntzaren garrantzia historia orokorrean—. Eskasiarekin bateraheterogenotasuna nabarmentzen da, beraz.

(2) Soziolinguistika orokorrak ez du euskara bezalako hizkuntzenbilakaeraren azterketan zuzen-zuzenean erabil daitekeen eredu bat gara-tu. Soziolinguista gehienek ez dituzte gutxiengoak arretaz aztertu etaaztertu dituztenen artean frankok —Aracil eta zenbait katalan, Bourdieu,Calvet, Gal, hainbat euskaldun…— menderatze prozesuak azaldu dituz-te batik bat, nahiz eta interpretazio kalitatezko eta argigarriak eskaini.Horrela, hizkuntza horietan mintzatzen diren taldeak ez dira subjektutzathartuak izan, objektu galtzaile pasibotzat baizik, eta bide horretatik para-doxa batera iristen da. Alegia, gutxiengoen orain arteko iraupenaz dihar-dutenean, ikertzaile askoren hitzei mesprezu doinua dariela dirudi, hiz-kuntza hauen iraupena funtsean nekazarien mundu “arkaikoaren” irautepasiboaren emaitza besterik ez baita haien ustez.

Bestalde, soziologian, historian eta antropologian aritu diren iker-tzaile gehienak ez dira hizkuntz aniztasunaz arduratu, euren abiapuntuagizarte linguistikoki homogenoa79 izan baita. Horren ondorioz, ikustenden eta ikertzaileek gogoan edukiko duten hizkuntza bakarra tokibakoitzeko hizkuntza ofiziala da. Hizkuntz aniztasuna, beraz, haientzatexistitzen ez den sasi-arazoa izanik, nola garatu egoera horiek azaldukolituzkeen metodorik?

Laburbilduz, gizarte-zientzietan eta baita, neurri batean, soziolin-guistikan bertan ere, gutxiengoak edo ez dira existitzen —aipatu ere egi-ten ez direnean— edo objektu galtzaile dira —nagusitze/menperatzebilakabideetan—. Euren bizimodua daramatenean, berriz, subjektudirenean, alegia, ez dute ia interesik sortzen.

(3) Gure ikerketan lagungarri suertatzen diren osagai teorikoek, gu-txiengoak aintzat hartzeaz gain, hizkuntz eta kultur ukipen egoera bate-an, elebitasun egoeran, beraz, atzeraka baina egun arte bere hizkuntzarieutsi dion giza komunitate baten aurrean gaudela hartu behar dute kon-tuan. Azalpenek, aberatsak eta sakonak izango badira, talde nortasuna-

Oinarri Teorikoak

158

79. Soziologiari dagokionez, ikus Giglioliren hitzak: “sociologists have consideredlanguage as an omnipresent and invariant feature of every society” (Giglioli 1990: 11).

Page 150: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ren alde etniko eta kulturalekin lotuta egon behar dute. Halaber, egoerabakoitza ongi aztertzeko, hizkuntzen garapenaren garaian garaiko beha-rrak zein ziren ulertzen laguntzen duten elementu teorikoak behar ditu-gu.

Balio orokorreko eredu garaturik ez izanik, gure eginkizuna, handiketa hemendik ekarpenak bilduz, metodo egoki batez hornitzea da, aldiberean aurrerantzean ibili beharko liratekeen bideak ahal den neurrianerakutsiz.

(4) Ekarpenik interesgarrienak hizkuntzen bizitzaren bi aldeak—iraupena eta ordezkapena— aintzakotzat hartu dituzten autoreen-gan —Fishman, Fasold;…— eta Jose Maria Sanchez Carrionenganaurkitu ditut.

Lehenengo sailekoen arabera, iraupena zein ordezkapena hizkuntzhautaketaren eredu kolektibo iraunkorren emaitza izanik, historia sozio-linguistikoaren zeregina hizkuntz komunitate bat bere hizkuntzari eus-tera, hizkuntza aldatzera zein elebidun bihurtzera eraman duten portae-ra motak aztertzea litzateke. Hautaketa prozesu kolektiboa bada ere,bere abiapuntua norbanakoak dira. Hizkuntz hautapena hiru ikuspegi-tatik azter daiteke: soziologikoa, psikosoziala eta antropolinguistikoa,sakonena eta besteak bere baitan biltzeko ahalmenik handiena duenaantropolinguistikoa izanik. Autore hauentzat, hortaz, garrantzi handi-koa da giza talde baten bere ezaugarri etnolinguistikoekiko atxikimen-dua zertan den eta ukipenaren inguru etnokulturala zein den ongi eza-gutzea. Hautaketaz eta alde etnokulturalaz gain, hizkuntzaren erabileraz,hizkuntz jarrerez eta hizkuntzaren gaineko jarduerez arduratu dira.

Ildo horretatik, ohar metodologikoak ere alor horiek lantzeak sorditzakeen arazoei aurre egitera zuzendu dituzte.

Gure ikerketaren interes orokorrekin bat datorren beste autorea JoseMaria Sanchez Carrion dugu, lehen aipaturiko soziolinguistika histori-korako galdera eta irizpideez gain, hizkuntzen historia ulertzeko guztizbaliagarria den sistema kontzeptuala garatu baitu.

(5) Literatura soziolinguistikoak adierazi dituen erronka metodolo-gikoak horrela aipa daitezke:

-gizakien erabaki eta hautapenak, gizarte-egituraren baldintzak etabien arteko elkarrekintza ongi azaltzea;

-hizkuntzaren bilakaera testuinguru etnokulturalean kokatzea, ara-zoa euskal muga etnolinguistikoak mantentzea edo puskatzea baita fun-tsean;

-erdal komunitatearen portaeraren abiaburuan dauden mentalitateeta ideologiak ulertzea, euskal hizkuntz komunitatearen bilakaerarenoinarrian erdal kulturarekiko ukipena baitago;

-kultur aniztasuna kontuan hartuz, guztiei ezarriko litzaiekeen para-digma lineal bakarrean ez erortzea. Adibide bat: tradizioaren ostean

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

159

Page 151: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

modernitatea etorri dela dioen eskema lineal kanonikoa (Badie 1994:343) onartuz gero, eskema horri egokitzen ez zaion guztia, euskararenexistentzia, esaterako, iraganaren hondakin gisa aztertuko litzateke;

-iker-unitatetzat hizkuntz komunitatea, ez eliteak eta ez erakundeakedo estatua, hartzen denez, ia lekukotasun idatzi zuzenik utzi ez duenherri xehearen hizkuntz jokaera eta mentalitateak ezagutzeko bide ego-kiak baliatzea;

-bilakabidearen abiapuntu ongi dokumentatu bat aurkitzea;-iraganeko hizkuntz egoeren berri ematen duten iturri fidagarrien

arazoa;-eskura ditugun hainbat datu, albiste eta argibideren artean ordena

ezartzen duen eta berriak integratzeko ahalmena duen eskema edo inter-pretazio eredua eraikitzea;

-eredu eginik ez dagoenez, lan honetarako berariaz eratutako meto-dologia disziplinarteko eta konparatiboa prestatu beharra.

Oinarri Teorikoak

160

Page 152: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

3. EUSKARAREN BILAKAERA IRAUPEN LUZEKOBOST GAIREN ARGITARA

Aurreko kapituluetan esan bezala, lanaren gaia Nafarroako euskara-ren 1863-1936 bitarteko historia soziolinguistikoa dugu. Euskararenhistoria bere hizkuntz komunitatearena da eta gaiari Nafarroan erdalhizkuntz komunitatearekiko harremanetan egon dela kontuan hartuzheldu diot. Oraingo kapituluan bi hizkuntz komunitateen arteko uki-penaren oinarriak azaldu nahi ditut. Asmoa ez da testuinguruan kokatzehutsa, Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearen bilakaera sakonkiulertzeko behar-beharrezkoak diren zenbait alderdi erakustea baizik.

Iraupen luzea eta iraupen laburra

Historialariek egin ohi duten iraupen luzeko eta iraupen laburrekodenboren arteko bereizketa oso egokia da euskararen historiarako. Izanere, datozen lerroetan erakutsiko denez, iraupen luzea/iraupen laburraikuspegi-jokua onartuta, Nafarroako euskararen historiatik nabarmendunahi ditudan gaiek mendetako sustraiak dituzte nafar gizartean eta zeri-kusi handiagoa dute iraupen luzeko bilakabideekin denbora laburrekogertaerekin baino.

Arreta iraupen luzeko bilakaeretan jartzen duen ikuspegiak —His-toria Berriaren korrontea, kasu— historiaren indar sakonek gehienbatdenbora luzean eragiten dutela du gogoan: “La más fecunda de las pers-pectivas definidas por los adelantados de la nueva historia ha sido la dela larga duración. La historia avanza más o menos rápida, pero las fuer-zas profundas de la historia sólo actúan y se dejan prender en el tiempolargo” (Le Goff 1988: 282). Bere ikergaia “lo que cambia lentamente”(ibid.: 283) da eta iraupenak nahiz aldaketak erakusten eta azaltzensaiatzen da (ibid.: 282), gureen antz handia duten ardurak erakutsiz,ikusiko denez. Psikologia kolektiboak eta izpiritu-gertakari historikoekerakarrita, iraupen luzeko ikuspegitik jorratu diren alor berrien arteanezagunenetariko bat mentalitateen historiarena da. Horrekin lotuta, irau-pen luzearen historiak antzinatik datozen eta denbora luzean zehar irau-ten duten oinarrizko portaerei buruzko gogoetak plazaratzen ditu:“Braudel, a partir de la reflexión etnográfica, ya se había preguntado sihay invariables históricas, rasgos elementales del comportamiento que seperpetúan en una tan longue durée (…) que se pierden en una intempo-ralidad real, o en orígenes tan lejanos que llega a significar lo mismo”(Vovelle 1985: 222).

161

Page 153: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Orobat, beste giza zientziekiko elkarlanean dihardu historia motahonek eta haien artean antropologia, edo etnografia, du solaskide pribi-legiatua (Le Goff 1988: 290) eta, sakontasun bila, landu beharreko alo-rren artean irudikapen edo imajinario kolektiboarena azpimarratzen du:“una dimensión, fundamental, que todavía se echa de menos en granparte en la historia es la de lo imaginario, esa parte del ensueño que,cuando desenredamos bien sus complejas relaciones con las demás reali-dades históricas, nos introduce tan a fondo en el corazón de las socieda-des” (bigarren etzana nirea da) (ibid.: 292). Denbora-bitarteei dagokie-nez, iraupen luzearen kontzeptu pean oso epe desberdinak aztertu izandira: hamarkada batzuetako aldiak —La Méditerranée et le monde médi-terranéen à l’époque de Philippe II (Fernand Braudel)—, mendeak —Leproblème de l’incroyance au XVIe siècle: la religion de Rabelais (LucienFebvre)— eta mende multzoak —Los tres órdenes o lo imaginario del feu-dalismo (Georges Duby)—.

Iraupen laburraren ikuspegiak epe motzeko gertaerak ditu aztergaieta arreta aldaketa azkarretan ipintzen du. Iraupen laburreko gertakaribat Iraultza Frantsesa litzateke, adibidez, eta iraupen luzeko bilakaerabat nekazari klaseen portaera, Iraultzaren aurretik eta Iraultzaren ondo-ren ezaugarri komun ugari zituena, esaterako. Iraupen luzea herri-masendenbora geldoarekin parekatu ohi da eta iraupen laburra, berriz, eliteendenbora urduri eta aldakorrarekin (Vovelle 1985: 220). Bi denboramotak, baina, uztartuta daude eta historiagileak ez ditu kontrajarribehar, bien arteko harremana argitu baizik: “¿No sería conveniente noya redescubrir el acontecimiento, sino definir, en la historia, una nuevadialéctica del tiempo corto y del tiempo largo?” (ibid.: 224).

Nafarroako euskararen historiarako hautatu dudan ikuspegia —eus-kal hizkuntz komunitatearen hizkuntz portaeraren ereduak, haien alda-keta nahiz gizaldiz gizaldiko jarraipena eta euskal eta erdal kulturen arte-ko ukipenaren ezaugarri sakonak, denak agerian jarri eta azaltzen saia-tzea— bat dator iraupen luzeari buruzko ikerketek agertzen dituztenkezkekin, nahiz eta epe motzeko gertakariak —agintarien zein mugi-mendu euskaltzaleen ekimenak, esate baterako— ez ahaztu.

Ez da kasualitatea, nik uste, Julio Caro Baroja bere Etnografía his-tórica de Navarra (Caro Baroja 1971-2) lan ederrean Nafarroako his-toriaren denbora “luze eta beteaz”, orainean eragin handia duena,mintzatu izana: Nafarroako historiak badu “un Tiempo largo y lleno,históricamente hablando. ¿Lleno de qué? (…) de hechos concretos,varios, abundantes, ocurridos a lo largo de unos siglos en unos espa-cios muy determinados y con dimensiones y duraciones distintas:hechos que gravitan sobre nuestras vidas de maneras muy variadastambién. Con una «simultaneidad» a veces muy enigmática” (CaroBaroja 1971-2, III: 460).

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

162

Page 154: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Iraupen luzeko bost gai

XIX. mendearen ezaugarri orokorren aurkezpen laburra (3.1 atala)egin ondoren, eta bertan aipatutako ezaugarri bakoitzak berezko azalpe-na mereziko lukeela jakinda ere, denbora luzearen ikuspegian kokatzendiren lau gai ukituko dira bereziki (3.2-3.5 bitarteko atalak). Ez diraaukera nitzakeen bakarrak eta, gainera, lehen begirada batean, elkarrenarteko lotura logiko esturik ez dutela eman lezake, zertzelada sorta batenmoduan aurkeztuak baitaude, nonbait, baina denek helburu komungarbia dute: Nafarroako euskararen historiari alde desberdinetatik argiahalik eta indartsuena egitea. Beste toki edo garai batzuetako adibideakdira eta haien azalpena bakoitzaren barne koherentzia gordeaz emannahi dut, desitxuratu gabe, baina, aldi berean, Nafarroako gertaerekikoduten parekotasun handia nabarmendu egingo dut behin baino gehia-gotan.

Euskal hizkuntz komunitateaz, bere portaera eta hautapenen etabere ugalketaren azpian eredu eta egitura jakin batzuk zeudela erakutsinahi dut lanean zehar. Alegia, ez gaudela inertziazko bilakaera batenaurrean, portaera egituratu baten aurrean baizik. Horretarako oso ego-kiak dira azterketa konparatiboak. Ez dut gai hau beste hizkuntzetanzuzenean azaltzen duen ikerketarik ezagutu ahal izan, baina bai analo-giaz argia ekar diezagukeen deskribapen bat: Frantziako herri hizkun-tzen bilakaera XVIII. mendeko eguneroko bizimoduan, FerdinandBrunotek (1967, VII) erakutsitakoa80. Hizkuntza horiek frantsesarenpresio handia jasan behar izaten zuten orduan jadanik eta muga nabar-menak zituzten, baina bizi-bizirik zeuden, eta ez kasualitatez. Beren ego-eraren azterketak euskara bezalako hizkuntzen ugalketaren eredu tradi-zionala, hots, lehen mailako sozializazio agenteetan oinarriturikoa,marraztuko digu.

Erdal hizkuntz komunitatearen portaerak bi ikuspuntutatik argitudira: bere sustrai ideologikoen ikuspuntutik eta hizkuntz politikarene-tik. Erdal kulturaren ideologiaz mintzatzen garenean Mendebaldekokulturaren ideologiaz ari gara funtsean eta haren ikerketak, iturrirainoeramanda, lotura du Jacques Le Goffek gizarteen bihotz-bihotzean mur-gilduko gintuzkeen imajinarioaren edo amets sozialen azterketari ekite-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

163

80. Bi adibide gehiago aipa litezke, baina ez dira Frantziako XVIII. mendekoa bezainargigarriak eta ez ditut orrialde hauetara ekarriko. Aurrena gaur egungoa da —ingelesa-ren belaunaldiz belaunaldiko transmisioa Holandan bigarren hizkuntza gisa— eta kultureta harreman zereginak betetzen dituen eta, hala ere, ama hizkuntza ordezkatzera iristenez den hizkuntza baten ugalketaren eredu egonkorra erakusten du: Fishmanen “TheIntergenerational Transmission of «Additional» Languages for Special Purposes” lana(1991: 355-67). Bigarrena Genevieve Calame-Griauleren Ethnologie et Langage. La paro-le chez les Dogon (1982) liburua da, Mali aldeko Dogon herriaren gizarte eta hizkuntz egi-turaketaz egindako azterketa zoli eta borobildua.

Page 155: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ko egin zuen eskaerarekin (ikus Le Goffen goiko aipua). Bere hastape-nak mitologia eta epopeia indoeuroparretan aurkitzen ditugu. Ibiltzekozaila eta emaitzetan abstraktuegia eman lezakeen bide hau urratuta dagojadanik eta Georges Dumezilen ikerketek erabilgarritasun handikoondorioak ateratzea ahalbidetzen digute81. Bestalde, erdal komunitatea-ren hizkuntz politika argitzeko asmoz iturrietara jo dut: FrantziakoIraultzak adierazi eta abian jarri zuen hizkuntz politika eredugarrira.Gaur egungo nazio-estatuen hizkuntz politikaren eredua —Nafarroakoeuskararen historia baldintzatu duen Estatu espainolarena barne—,oinarrian duen ideologia —“Estatu bat, nazio bat, hizkuntza bat”, fun-tsean—, herri hizkuntzak deuseztatu nahia, hauei buruzko iritzi eta este-reotipoak eta, azkenik, helburu horiek erdiesteko erabiliko ziren bitarte-koen —irakaskuntza, departamentuen sorrera, administrazioa, solda-dutza, garraiobideak eta abar— zereginari buruzko gogoetak, denakIraultza Frantsesaren ideologiaren sortzaileen azalpenetan aurkitzenditugu eta zeharo argigarriak suertatzen zaizkigu.

Amaitzeko, Nafarroaren kultur eta hizkuntz izaeraren gaia jorratudut (3.5 atala). Nafarroakoa, Euskal Herriko gainerako herrialdeekikohala-nolako harremanetan ia beti egon den, baina berezko izaera politi-koa duen, historiko eta kulturalki anitza den eta erdal kulturako taldea-ren mesedetan eraikitako erakundeen inguruan antolatuta egon dengizartea dela esan dut lehenagoko kapituluetan. Ideia horren justifika-zioa eta izan dituen ondorio nagusiak aurkezten saiatu naiz.

Laburbilduz, hauxe erakutsi nahi nuke hirugarren kapitulu honetan:Nafarroan bi giza talde —euskalduna eta erdalduna— antolamendupolitiko berean elkartuta bizi izan dira, baina nagusitasuna eta gizarte-egituren buruzagitza talde erdaldunak izan ditu, nafar gizartea bere zer-bitzuan jarriz. Talde bakoitzaren portaera-ereduak argitu nahian, eus-kaldunen oinarrizko portaeren antz handia Frantziako XVIII. mendekoherri hizkuntzetan aurkitzen dugu (3.2 atala). Irudia borobiltzeko XIX.mendeko hizkuntzen aldeko mugimenduen aurkezpena egin beharkogenuke, baina hori 8. kapituluan egingo da. Nafarroako talde erdaldu-naren jokamoldea ulertzeko bi ideia nabarmendu ditut: euren buruaindoeuroparren kulturaren eremuan kokatuz, mundu horretako gizarte-hierarkizazio ereduen arabera jokatu dute, hierarkiako mailarik altuenaberaientzat gordeaz, jakina (3.3 atala). Hizkuntz politika, bestalde,Frantziakoa gogoan edukita taxutu dute (3.4 atala).

Kapitulu honek, beraz, bost atal izango ditu:3.1 XIX. mendearen ezaugarri orokorrak3.2 Herri hizkuntzen biziraupena: Frantzia XVIII. mendean

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

164

81. Imajinarioaren, edo irudikapenen, historia zientifikoaren alorrean Dumezilekegindako lanaz, ikus Patlagean (1988: 306-7).

Page 156: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

3.3 Mendebaldar eta euskal kulturen arteko ukipena: indoeuropa-rren ideologiaren hastapenak

3.4 Erdal komunitatearen hizkuntz politika: Frantziako hizkuntzpolitikaren eredua

3.5 Nafarroako hizkuntz eta kultur tradizioa.

3.1 XIX. mendearen ezaugarri orokorrak

1863-1936 epealdiaren testuinguru orokorra, esan beharrik ez dago,oso zabala da berez: XIX. mendean eta XX.aren lehengo hamarkadetanEuropan, Estatu espainolean, Euskal Herrian eta Nafarroan bertan izan-dako gertakari eta bilakaerak. Adibidez, orokorrenak aipatuz: industriiraultza, iraultza politikoak, estatu modernoen eraikuntza, hezkuntzarenhedapena, gerrateak, nazionalismoak —estatuko nazionalismoak nahiznazio gutxiengoenak— eta, oro har, nekazari gizartetik industri gizartera82

doazen bideak eta prozesu horretan eragindako ideologiak. Horiez gain,badaude lehenagotik zetozen beste osagai garrantzitsu batzuk —nafargizarteko hizkuntz joerak, esate baterako— eta hauek ere gogoan hartze-koak dira. Kapituluaren zeregina ez da, noski, denak zehatz-mehatz aur-keztea, horretarako daude-eta historia liburuak, baina laburpen bat egiteakomenigarria da.

Humboldten aurrikuspenak

XIX. mendearen ezaugarri orokorren aurkezpena ariketa argigarribatekin hasiko dut. Wilhem F. von Humboldtek (1975) 1799. eta 1801.urteetan Euskal Herrira egin bidaietan ezagutu zuen egoeraz nahiz bereetorkizunaz adierazi zituen galderak eta aurrikuspenak eta egiazki gerta-tu zen bilakaera konparatuko dira. Humboldtek lehen eskuko lekukota-sun sakon eta argiak eskaini zituen bere liburuan eta bertan azaldutako-ak XIX. mendearen hasierako euskararen eta euskal gizartearen egoeraezagutzeko bide ezinhobea ematen digu83; baita nazio gutxiengoei

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

165

82. Soziologia eta historiako lanetan gizarte tradizionala eta gizarte industrialakontzeptuak erabiltzen dira eskuarki, baina bereizketa honek arazoak ditu batak beste-arekin inolako zerikusirik —ez egiturazkoa, ez geografikoa eta ez denborazkoa ere— ezduten gizarte mordoa zaku berean biltzen duelako. Horrela zorroztasun kontzeptualagal lezake hainbat egoera aztertzerakoan, Nafarroakoa, esate baterako. Arazoari irten-bidea emateko, Robert Redfield-i eta Guy Rocher-i jarraikiz (Rocher 1990: 299),gizarte tradizionalean gizarte arkaikoa eta nekazari gizartea bereiziko ditut, gure gaiaridagokiona nekazari gizartea dela jakinik.

83. Euskarari buruzko bere hizkuntz ideia eztabaidatuak alde batera utzita,Mitxelenaren (1985: 127) ustez Humboldt “a été (…) l’observateur étranger le plusaverti qui se soit jamais penché sur cette réalité qu’on appelle le Pays basque, et ceci

Page 157: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

buruzko orduko pentsaera mota baten berri jakiteko ere. Nafarroakoegoera, Caro Barojak (1971-2 eta 1985) erakutsi bezala, alde askotatikbegiratuta —bizitasun sozioekonomikoa, biztanleen herriarekiko atxiki-mendua…— berdintsua zela kontuan hartuta, Humboldtek Bizkaia,Gipuzkoa eta Arabarako esandakoek Nafarroako mendialderako ereneurri handi batean balio dutela uste dezakegu.

Humboldtek herri sendo eta egituratu bat aurkitu zuen EuskalHerrian, bere nortasun eta sustrai historikoak, hizkuntza bizia eta era-kunde politiko-sozialak —Foruak, azken finean— zituena (Humboldt1975: 11 eta 16). Euskaldun ugari Espainia eta Ameriketako bizimo-duetan txertatuak zeuden, baina hori ez zen eragozpena euren herriariirmo eusteko: “Animados de un entusiasmo por su país y su nación (…)permanecen fieles a su patria de buen grado aun los hacendados, aun losque reciben títulos honoríficos en Castilla, o que han ejercido cargos deprincipalía” (ibid.: 16).

Euskal Herria, Espainiako zatia bereziki, ez zen, Humboldtek zioe-nez, artzainen edo morroi zapalduen herri bat, nekazaritzan, itxasketaneta merkataritzan ziharduen eta aski ondasun material zituen herria bai-zik (ibid.: 16). Beren izaerari eutsi dioten Europako beste gutxiengo ba-tzuen aldean —Bretainia, Gales, Eskozia, herri baltikoak, Alemania,Suedia eta Italiako herri zenbait…—, herri aurreratu eta kulturalki egu-neratua zen Euskal Herria eta ezaugarri horiek hain zuzen ere nabar-mendu nahi izan zituen Humboldtek: “ninguno, entre todos estos pue-blos, ha logrado, en tanto grado como los vascos, todavía hasta el día dehoy, el proveerse de una organización política independiente y un bie-nestar floreciente, ninguno tanto como ellos el trasplantar muchos de losfrutos más benéficos de la ilustración europea” (ibid.: 11)84.

Gizarte egituratu eta garatu hartan hizkuntza bizia zen euskara,baina jadanik, Europako beste asko bezala, atzeraka egiten hasia omenzen, euskaldunen Europako gainerako herriekiko ukipenagatik eta klaseilustratuen bazterketagatik (ibid.: 13). Klase hauek, baina, herriko egu-neroko bizimoduan euskaraz ziharduten: “en su patria viven necesaria-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

166

dans un des grands tournants de l’histoire”. Julio Caro Baroja ere iritzi berekoa da: “Unperfil psicológico de vasco-españoles y vasco-franceses, excelente a mi juicio, es el deGuillermo de Humboldt” (Caro Baroja 1978: 262, 2. oin-oharra). Halaber, AndresOrtiz Oses (1993: 152).

84. Iritzi bera adierazi zuen Mitxelenak bere euskal literaturaren historian (1988b:113): “en el corto período que va de 1769 a 1804, entre la guerra de la Convención yla Zamacolada, es cuando (…) producen sus mejores frutos el espíritu de las anterio-res Juntas de la Real Sociedad Vascongada y las ideas de la Ilustración. Una vez más sedemuestra que Vasconia ha estado muy lejos de ser el terreno impermeable a nuevasideas y modos de vivir que algunos se figuran”.

Page 158: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

mente en una muy grande comunidad con la masa del pueblo, pues nopueden eximirse de las costumbres y de la lengua de éste” (ibid.: 16).

XIX. mendearen hastapenetan egoera hura bazen, etorkizunaz eremintzatu zen Humboldt. Etorkizun baketsua eta hazkunde demografi-ko eta ekonomikoa iragarri zituen Euskal Herriarentzat: “Al presente noes ya fácil que les acaezcan conmociones violentas, al contrario puedenlas provincias vascas en España y Francia esperar un crecimiento ascen-dente de su población y de su bienestar” (ibid.: 13). Ez dirudi, hortaz,liburua idatzi zueneko hasita zeuden Frantziako Iraultzaren gerra etakonkistek izango zituzten ondorio larriak susmatuko zituenik.

Aurrerapenaren ondorioz eta gehienez mende baten buruan, hau da,XIX. mendearen amaierarako, euskararen desagerpen azkarra gertatukozela uste zuen: “Ya en el día tiene que retroceder a la montaña, de dece-nio en decenio cada vez más, acosada por todos lados (…) y es de pre-ver que su decadencia tomará de aquí en adelante una marcha aún másacelerada. (…). En menos de un siglo habrá desaparecido quizás el vas-cuence de la serie de lenguas vivas” (ibid.: 13). Joera hau mingarri etadeitoragarria zen Humboldtentzat —“promueve siempre una sensacióndolorosa la decadencia de un pueblo (…) y aún más la completa desa-parición de una lengua” (ibid.: 14)—, baina saihestezina aldi berean, baibaitzirudien giza kulturaren abiadak ezinbestez herrien arteko diferen-tzien desagerpena zekarrela.

Euskaldunen nortasun etnikoak, apurka desagertuz joango bazenere, oraindik luzaroan iraungo zuen eta bere norabidean eragin handiaizango zuen Espainiako monarkiaren jokamoldeak: “¿cómo debe tratara la nación vasca la monarquía española (…) para hacer su fuerza y suactividad tan provechosas para España como sea posible?” (ibid.: 17).Humboldtek garrantzi handikotzat jo zuen galdera hau, nahiz eta ososusmo baikorrik ez izan, ordura arte joera berdintzaileak izan baitzirennagusi: “hay que confesar libremente que hasta ahora siempre se ha pen-sado más en desembarazarse sólo de las dificultades, que opone la dis-paridad, que en utilizar lo bueno, que consigo trae la peculiaridad”(ibid.: 18).

Espainiako monarkiari barne aniztasuna onar zezala eskatzeaz gain,euskararekin zuzenean zerikusia zuten bi nahikari adierazi zituenHumboldtek. Lehendabizi, toki bat eskatu zuen euskal kulturarentzathezkuntza sisteman (ibid.: 17), eta bigarrenik, euskararen literatur gara-penaz ari zela, artifizialtasunean eroriko ez bazen, ordura arteko bizita-sun etnolinguistikoan oinarritu behar zuela iradoki zuen, hau da, egu-neroko hizkuntza izateari utzi gabe, handik edan behar zuela literatureuskarak (ibid.: 15).

Plazaratu zituen gai eta galderak, ikus dezakegunez, ez ziren nola-nahikoak eta, iragarpenetan sarritan huts egin arren, XIX. mendearenezaugarri nagusiez gogoeta egitera garamatzate. Garapen sozioekonomi-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

167

Page 159: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

koaren arazoak —geroagoko industri iraultza, azken finean— eta berenondorio berdintzaileak, praktikoak zein ideologikoak, gogoan edukizituen Humboldtek. Aurrerapenaren ordainez euskararen heriotza XX.mendea heldu baino lehen gertatuko zela zioen iragarpena, ordea, ez zenbete. Garbi dago euskarak Humboldtek uste baino sendotasun handia-goa zuela, nahiz eta euskal gizartearen sendotasuna Humboldtek berakerakutsi zigun. Euskara ez zen hil, baina, hala ere, gizartearen garapenakeuskararen heriotza ekarriko zuela zioen leloak arestian aipatu den “eus-kararen heriotzaren topos-ak” (2.1 atala), alegia, bizitza luzea izan zuenXIX eta XX. mendeetan: Reclus, Vinson, Hovelacque, Unamuno etabeste (ikus 5.1 eta 7.3.3.1 atalak).

Are gehiago, euskal literatura modernoaren hastapenak XIX. men-dean hasi ziren jartzen, euskararen berezko bizitasunean oinarrituta,Humboldtek eskatu bezala. Beste gauza bat litzateke euskara biziaren etahautatu ziren bideen artean zer nolako harremanak ote zeuden zehaztea.

Etorkizun baketsu eta emankorra iragarri zuen, baina gerrate gogo-rrak jasan zituen Euskal Herriak XIX. mendean, aurrena 1808. urteanFrantziako Iraultzaren hedazalekeriaren ondorioz, eta izugarrizko puska-keta eragin zuten euskal eta nafar gizarteetan. Puskaketa ideologikoa etapuskaketa sozioekonomikoa: gerrateen berezko hondamendi materialaeta, ondorio sakonagoak izan zituena, XVIII. mendean hartutako abia-daren etena (Caro Baroja 1971-2 eta 1985).

Estatu espainolaren joera uniformatzaileak antzeman zituenHumboldtek, baina bilakaera oraindik bortitzagoa izan zen. EspainiakoEstatuak ez zuen barne aniztasuna onartu eta, jokamolde berdintzaileakmuturreraino eramanez, Euskal Herriarekiko jarrera guztiz gaiztotuzuen. Foruen aldaketa —Nafarroan— eta galera —Araba, Bizkaia etaGipuzkoan— dugu jarrera horren emaitza politiko nagusietariko bat.

Hezkuntzak XIX. mendean hartuko zuen garrantzi eta indarrasumatu zuen Humboldtek, baina, uniformizazioaren zurrunbiloanharrapatuta, euskarak eta euskal kulturak ez zuten hezkuntza sistemaberrian berak opa zien tokia erdietsi.

XIX. mendearen ezaugarri orokorrak

Humboldtek Euskal Herriari buruz aritzean erakutsitako gaietatikabiatuta, XIX. mendearen hainbat ezaugarri garrantzitsurekin topo eginbadugu, hurrengo paragrafoetan ikuspegia borobiltzen lagunduko digu-ten zertzeladak eskaintzen dira.

Oro har, industri iraultza eta iraultza politikoak ditugu XIX. men-dearen ezaugarri nagusiak. Iraultza industrialaren izenburupean gizartetradizionaletik gizarte industrial edo modernora eraman zuten aldaketaekonomiko eta sozialak biltzen dira. Iraultza politikoen emaitza oroko-rra Errejimen Zaharraren krisialdia eta estatu berriaren eraketa izan zen

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

168

Page 160: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eta bere abiapuntu eta, aldi berean, adierazpenik gardenena FrantziakoIraultza eta bere ondorioetan aurkitzen dugu, historiagile gehienekonartzen dutenez. Biak, iraultza industriala eta iraultza politikoak, estu-ki lotuak daude eta, azken finean, modernizazioaren85 izena eman ohiizan zaion bilakabide orokorrean elkartzen dira. Biek ez dute, dena den,ezinbestean beti batera eta elkarrekin gertatu behar eta, industrializazio-rik oraindik ez izan arren, modernizazioaren eraginak nabariak izan dai-tezke gizarte batean —XIX. mendearen bigarren aldiko Nafarroan, adi-bidez, industrializazioaren bultzadarik handiena 1950-60ko hamarkade-tan gertatu arren— Ernest Gellnerrek erakutsi zuenez:

La industrialización propiamente dicha puede ser precedida —y en ciertoscasos seguida— por los atavíos, terminología, expectativas y slogans de lasociedad industrial. Un complejo de importaciones anticipatorias puedetener casi el mismo impacto sobre una sociedad que la cosa en sí.

(Gellner 1964. Thought and Change. Londres, 171. Aipatua inSmith 1976: 162)

Estatu berriaren eratzeak birmoldaketa osoa eragin zuen bere egitu-retan. Horrela, lehenagotik zetozen antolamendu askok aldaketa sako-nak jasan zituzten, beste batzuk desagertu eta beste batzuk, berriz, sortuegin ziren. Esandakoaren lekuko, Espainiako kasuan armada eta nahita-ezko soldadutza, Foru erakundeen deuseztapena eta beraiek ordezkatze-ra etorri zen probintzien antolakuntza administratiboa, hezkuntzarenhedapen orokorra, partidu politikoen sistema berriaren eraketa eta besteditugu. Bilakaera luzea, ia mende osokoa, izan zen eta egiturak berriz-tatzeaz gain, estatuaren indartze orokorra eta honek hiritarren bizitzanzuen esku hartzea etengabe handiagotuz joan izana dira bilakaerarenemaitza nagusiak86.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

169

85. Modernizazioa hitza oso erabilia da XIX-XX. mendeetako bilakaeren deskri-bapen soziologikoetan eta neuk ere erabiliko dut, bere ohiko esanahian —“equivalen-te de desarrollo capitalista en su fase industrial” (Botti 1992: 20, 1. oin-oharra), esatebaterako—, industri gizartearen sinonimo gisa, nonbait, baina iradokitzen dituen kon-notazioengatik alde txarrak ere baditu eta haietaz ohar gaitezen komeni da.Modernizazioaren —moderno edo berria— antonimoak zaharra eta tradizionala diraeta lehenari baikortasunaren tasunak eransten bazaizkio, zaharraren kasuan, ordea,ezkortasuna da nagusi. Modernoa berezko edukina duen kategoria positiboa da, tradi-zionala, ordea, modernoaren kontrakoa besterik ez da: “«La sociedad tradicional» erauna especie de categoría residual, definida como lo contrario de la sociedad en quevivía el sociólogo” (Burke 1987: 106). Horren arabera, modernizazioaren ondoriotzatjotzen diren gertaerak onesteko eta tradizionaltasunari loturikoak gaitzesteko joera psi-kologiko-ideologikoa nabaria da.

86. Anthony D. Smith-en ustez, esate baterako, “Lo que importa es el nuevo papel«intervencionista» del Estado” (1976: 320) eta bere garapenean lau osagai nahastuziren: “asimilación de la población, discriminación contra alguno de sus subgrupos, un

Page 161: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Gailendu ziren molde ideologikoak hauek izan ziren, hitz bitan esan-da: alde batetik, indibidualismoa —gizabanakoen askatasun eta buruja-betasunaren aldarrikapena—, bere alde on eta txarrekin, etengabekoaurrerapenean sinestea —Spencerren asmoa, esate baterako, indibidua-lismoa eta aurrerakuntza bereiztezinak zirela demostratzea izan zen(Rocher 1990: 235)— eta gizarte tradizionalarekiko nagusitasun senti-mendu itzela (Rocher 1990: 290-6), eta, beste aldetik, nazionalismoa.Alde sozial orokorrari dagokionez, kultur ezberdintasunaren ezabatzeaetorkizuneko garapen sozioekonomikoaren truke ordaindu behar zensaria balitz bezala justifikatzen zen, XIX. mende hasierako giroa islatzenzuten Humboldten hitzetan agertzen zenez. Horrelako jarrerak mailagorenera ideologia liberalak (J.S. Mill, Lord Acton, Spencer…) eramanbazituen ere, oihartzun handia aurkitu zuten beste alor askotan libera-lismoaren etsai amorratua izan zen XIX. mendeko beste korronte ideo-logiko handian ere: marxismoan, Engelsen zenbait pasartetan bereziki.

Europa osoan nazionalismoen aroa dugu XIX. mendea. Bi eratanagertuta, nazio-estatuen —zaharren nahiz berrien— eraikuntza eta esta-turik gabeko nazioen mugimenduen sorrera eta garapena. Bien kasuetanideologia nazionalisten adierazpenak aurkitzen ditugu eta beraietan hiz-kuntzei buruzko ideiei tarte handia egiten zitzaien.

Aro honek, beraz, bi ezaugarri izan zituen, ez bakarra. Alegia, joeraberdintzaileekin batera hainbat nazionalitateren garapena dugu, estatuberriak sortuz, bilakaera orokorra uste ohi dena baino konplexuagoaizan zela erakutsiz. Berdin gertatu zen hizkuntzen mailan. XIX. mende-az hitz egiten dugunean aldebakarreko irudia datorkigu sarri gogora:herri hizkuntzen atzerakada. Aldebakarreko ikusmolde hau oso nabariada, besteak beste, nazionalismoen teorikoen artean, Ernest Gellner-enhitz hauetan, esate baterako, ageri denez: “la mayoría [kulturak] se enca-minan dócilmente al matadero, ven cómo su cultura (si bien no elloscomo individuos) desaparece poco a poco, disolviéndose en una mayorperteneciente a un nuevo estado nacional. La civilización industrial llevaa la mayor parte de las culturas al desván de la historia sin que éstasofrezcan la menor resistencia” (1988: 68-9).

Baina, nazionalitateen kasuan bezalaxe, egiazko bilakaerak beste aur-pegi bat ere izan zuen eta, jaitsi beharrean, gorakada handia izan zuengarapen osoa erdietsi zuten hizkuntzen kopuruak. Horrela, Karl W.Deutsch-ek (1977: 599-600) esan duenez, 1809. urtean hamasei zirenEuropako hizkuntza osoak —osatuak—, 1900.ean hogeita hamar zirenhizkuntza osoak edota osatze bidean —“with new literatures and educa-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

170

intervencionismo y una centralización niveladoras, y finalmente, lo más importante, elintento de aplicar los últimos métodos y técnicas científicas a los problemas del gobier-no” (ibid.: 323).

Page 162: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tional or political institutions or movements” (ibid.: 600, 3. oin-oha-rra)— eta 1937.ean, lanaren epearen mugan, berrogeita hamahiru, eus-kara barne. Hau da, 1809ko zerrendari gehitu zitzaizkion hizkuntzenbilakabidea, euskararena ere bai, modernitatetik at egotetik modernita-tearen barruan egotera igarotzea izan zela esan dezakegu, ez modernita-tearen trena galtzearena.

Estatu espainoleko bilakaera joera erdirakoi eta uniformatzaileenklabeetan gertatu zen. Abiapuntutzat, Britainia Haundia, Frantzia etaPortugalgo kasuetan bezala, Espainiako monarkiak XV-XVI. mendeeta-tik besarkatzen zuen eremu politiko-geografikoa eta bere mugak hartu-ta, XIX. mendeko estatu burgesaren helburua muga horien barrutianbiltzen ziren herri eta talde guztiak bateratu eta denentzat berdina izan-go zen aginpide bakar baten pean jartzea izan zen. Klase politiko ia osoa—Berrezarkuntzan (1874-1923) gobernuan txandakatu ziren alderdikontserbadore eta liberalak buru— bat zetorren asmo horrekin eta XIX.mendeko gertaerak espainiar nazioaren aurrerapena, gaztelaniaren heda-pena eta gainerako hizkuntzen bazterketa elkartzen zituen ideologia edomentalitatearen pean aritu ziren lagunek gidatuta burutu ziren.Espainiako pentsaera erreakzionario edo tradizionalista ere koordenadahorietan kokatuko genuke, bere kezka nagusia ez baitzen garapen kapi-talistari aurre egitea, industrializaziok berarekin zekartzan iraultzareneta sekularizazioaren arriskuak saihestea baizik87 (Botti 1992: 20).Ingurune honetan, Euskal Herrian berebiziko eragina izan zuen karlis-moaren konplexutasuna, kronologikoa ere bai, I. eta II. gerra karliste-tan88 aldarrikatu egitasmoak ez baitira berdinak, azpimarratu behar da,Alfonso Bottik berak eta beste egile askok ere egin dutenez, eta nabar-mentzen dugun aldearen arabera karlismoa Espainiako nazionalkatoli-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

171

87. Europa mailan ere, korronte politiko erreakzionarioen esangura ez zen iraga-nera edo Errejimen Zaharrera itzuli nahi izatea, egoera berrian ideal progresistei aurreegingo zien alternatiba eratzea baizik: “Hacia 1815, por primera vez desde la época delas guerras religiosas, hubo un amplio acuerdo de principios entre los reaccionarios detodos los países. (…). Había cristalizado la alternativa moderna al ideal social progre-sista de la Ilustración. La autoridad tradicional sería respetada de un modo nuevo, lomismo que los derechos históricos y consuetudinarios” (Roberts 1989: 73). XIX. men-dearen erdialdean inork ez zuen jadanik Errejimen Zaharreko erakundeen alde egiten:“en 1851, ya no se creía que las corporaciones y los estamentos constituyeran una baseaceptable para las instituciones políticas” (ibid.: 73).

88. Zeharo adierazgarria da Don Karlosen Morentingo Agiria (1874-7-16), nongizarte burgesaren hastapenak, hauteskundeak barne, ezagutzeaz gain, ErrejimenZaharraren erakundeak berrezartzeko asmoak zituela leporatzen ziotenen esanak gezur-tatu zituen: “desmentir las calumnias que algunos propalan entre el sencillo vulgo,suponiendo que estoy dispuesto a restaurar tribunales e instituciones que no concuer-dan con el carácter de las sociedades modernas” (Don Karlos 1874. In Garmendia1976: 114)

Page 163: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

zismoaren, euskal nazionalismoaren (Garmendia 1985) edo bien itu-rrietan aurki dezakegu.

Korronte guztiek Europara jotzen zuten erreferentzi puntuen bilanola edo hala. Liberal eta liberal-kontserbadoreentzat, Estatu espainola-ren eraikuntzarako eredua, hizkuntz politika barne, Frantziakoa izanzen. Ilustrazioaren aurkako espainiar pentsamenduaren sustraiak, oro-bat, Frantzian daude (Botti 1992: 31) eta karlismoa “katolizismo euro-pear garaikidearen beste adibide batzurekin paralelotasuna eta antzeko-tasuna gordetzen duen errealitatea” da89 (Goñi 1987: 146). Berdin suer-tatu zen, sortu zirenean, mugimendu euskaltzale, foruzale eta abertzale-ekin ere.

Nafarroako klase politikoetako kide gehienek ere —liberal-kontser-batzaileak argi eta garbi eta karlistak edota tradizionalistak ere bai, neu-rri handi batean— nazio espainolaren eraikuntzaren erreferentzia zutenildo horietan kokatzen zuten euren burua, Nafarroan sustrai historikosakonak zituzten joerak erakutsiz.

Esandako guztiaren zurrunbiloan aurkitzen dugu Nafarroako euskalhizkuntz komunitatea. Ez zuen, oro har, aipatutako joerei aurre egingozien ideologiarik agertu, baina iraun, zati handi batean iraun egin zuen, ezbere eremu guztian, noski: Nafarroako Erdialdea eta ekialdeko ibarrakerdaldundu egin ziren-eta. Euskaldunen molde ideologikoa xeheago azter-tuko badugu ere, halako osagaiak nabariak ziren: kontserbadurismoa,katolizismoa, gehiengo karlista, baina Bortzirietatik Erronkariraino libera-lek ere eragin handia zuten (Pan-Montojo 1990: 57-8). Erreferentziakoingurune politiko nagusi bezala Nafarroa zuten eta Nafarroaren kokapenaEspainian ikusten zuten. Hegoaldeko lau herrialdeen batasuna —“PaísVasco-Navarro”— onarpen orokorreko zerbait zen, baina ez zitzaien eznafartasunari eta ez espainoltasunari bereziki kontrajartzen. EuskalHerriaren aldarrikapen politikoaren zantzuak han-hemenka aurki daitez-ke hasieran. Gero, batez ere foruzaletasunaren eta euskal abertzaletasuna-ren eskutik, adierazpen politikoa emango zitzaien eta pixkanaka hedatuzjoan zen, betiere eragin txikiarekin.

3.2 Herri hizkuntzen biziraupena: Frantzia XVIII. mendean (azterke-ta konparatiboa)

Orain arte iraun duten hizkuntz komunitate minorizatu gehienekeuskararenak bezalatsuko baldintzetan iraun dute normalizazio proze-suei ekin arte: eguneroko bizimoduan oinarrituriko famili transmisiotikabiatuta. Zenbaitek —okzitaniera, katalana…— behinolako literatur

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

172

89. Zentzu berean, ikus Rujula (1994).

Page 164: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

garapena izan dute, beste batzuek, aldiz, ez, baina funtsezkoena hiz-kuntza ofizialak ez izanik indarra familiaren, edo gertuko komunitatea-ren, bidezko jarraipenetik hartu dutela da. Arestian esan bezala, ez dutalde hau jorratu duen ikerketarik ezagutzen, ez eta, are gutxiago, irau-penaren azpian dagoen barne egituraketa, hizkuntz komunitatearenazein norbanakoena, erakusten saiatu denik ere. Dena dela, badago ana-logiaz zeharo argigarria den deskripzioa: Brunotek (1967, VII) XVIII.mendeko Frantziako hizkuntzen bilakaeraz egindakoa.

Eguneroko bizimoduan txertaturiko familiaren bidezko transmisio-aren kontzeptua, sail honetako hizkuntzen bilakaera oso deskribaturik ezizan arren, ezaguna da literatura teorikoan. Bourdieuk, adibidez, “l’ac-tion pédagogique exercée par la famille” (Bourdieu eta Passeron 1970:47) aipatzen du, familia eta eskolako lan pedagogikoak bereiziz. SanchezCarrionen terminologian (1987) familiakoa A heziketa mota edo zirkui-toa dugu eta hezkuntza sistemakoa, berriz, B zirkuitoa. Fishmanen hi-tzetan, azkenik, horrelako kasuetan duguna “a firm family-neighborho-od-community base” (1991: 374)90 da. Egiazko lan pedagogiko batenaurrean gaude, bide nagusia praktikan duena, eta gizarteak deliberatukibilatzen duen zeregina betetzen du, Bourdieuk erakutsi duenez: “Entrel’apprentissage par simple familiarisation dans lequel l’apprenti acquiertinsensiblement et inconsciemment les principes de l’«art» et de l’art devivre (…) et, à l’autre extrêmité, la transmission explicite et expresse parprescription et préceptes, toute société prévoit des formes d’inculcationqui, sous les apparences de la spontanéité, constituents autant d’exercisesstructuraux tendant à transmettre telle ou telle forme de maîtrise prati-que” (Bourdieu 1972: 191).

Nekazari gizartea

Lanean aztertzen ari garen epea XIX. mendearen bigarren aldia etaXX.aren lehenengo hamarkadak dira, esan bezala, eta euskal hizkuntzkomunitatearen garai hartako bilakaera argitzeko Frantziako XVIII.mendeko argibidea dakart. Bide kontraesankorra eman lezake, baina ezda horrela. XIX. mendeko ezaugarri asko orduan hasi ziren eratzen eta,ikusiko denez, antz handia dute Frantziako XVIII. mendeko gizartearenhainbat alderdik eta XIX. mendeko Nafarroak. Orobat, Caro Barojakesan duenez, Nafarroako mendi aldeko eskualdeen bilakabidean fun-tsezko bereizgarri komunak dituen ziklo bat dago: Aro Berriaren hasiera-tik XX. mendearen erdi aldera arte dirauena: “en nuestro pequeño yhumilde ámbito se abre un ciclo real a comienzos de la Edad Moderna yse cierra o se va cerrando de modo inexorable ante nuestros ojos” (Caro

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

173

90. Ikus, halaber, Fishman (1988b).

Page 165: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Baroja 1986: 351). Bestalde, badago zubiarena egiten duen kontzeptua:nekazari gizartea (Rocher 1990: 299-301), eta horretan oinarrituko naiz.

Trantsiziozko gizartea zen XIX. mendeko Nafarroakoa eta, nahiz etaErrejimen Zaharra puskatu eta gizarte kapitalistaren baldintza orokorrekgero eta eragin nabariagoa izan, nafar gizartearen bilakaera nekazari etaindustri gizarteen ezaugarrien gurutzaketaren emaitza izan zen.Gurutzaketan, hala ere, nagusitasuna oraindik nekazari munduari zego-kion eta Nafarroa, eremu euskalduna ere bai, jakina, nekazari gizartea91

zen gehienbat: “interesa destacar dos cuestiones acerca de la economía yla población navarra de la época [XIX. mendea]. Una, su profunda vin-culación con el mundo agrario. Otra, el carácter tradicional de la agri-cultura navarra” (Mikelarena 1994: 161). Nafarroak esandako nekazariezaugarriak zituen, baina ez zen bakarra Europan eta, beste lurraldeaskotan, Euskal Herrikoetan ere bai, industrializazioa jadanik abiatutaegon arren, biztanleriaren zati nagusia baserritarra zen: “Incluso en lospaíses más industrializados, habría que aguardar hasta fines de siglo paraque la balanza [nekazari guneetako biztanleria/hiriguneetakoa] se incli-nara a favor de las ciudades” (Bedarida 1989: 156). Nekazari gizarteak,XIX. mendean ezezik, egungo munduan ere, industri gizartean txertatu-ta, pisu handia du:

(…) los dos tipos de sociedad pueden coexistir en el seno de una mismasociedad global concreta. En efecto, puede afirmarse que, si bien hay socie-dades que son exclusivamente tradicionales, no hay ninguna, sin embargo,que sea íntegramente una sociedad tecnológica. En todas las sociedadesmodernas, incluso en las más industrializadas, Canadá, Estados Unidos,Gran Bretaña, Francia, URSS o Japón, unas formas de sociedad tradicio-nal —en el campo y, para el caso de América del Norte, entre las tribusindias— cohabitan con la civilización tecnológica.

(Rocher 1990: 298)

Behin toki askotan industri gizartearekin batera nekazari gizarteakere bizirik dirauela, are gehiago XIX. mendean, eta horrek XVIII. men-deko Frantziari buruzko azterketa analogiaz erabiltzea baimentzen digu-la erakutsi eta gero, aztertzen ari garen bilakaera hobeki ulertzen lagun-duko digutelakoan, nekazari gizartearen ezaugarriak aurkeztuko ditut.

Gizarte tradizionala/industri gizartea ohiko sailkapeneko gizarte tra-dizionalaren izenpean oso egoera mota desberdinak jasotzen direnez, ezda harritzekoa “que los historiadores de la Europa preindustrial hayanvisto que el modelo [gizarte tradizionala/gizarte modernoa] no es ade-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

174

91. Nekazari izaeraren nagusitasuna ez da berria, Nafarroako konstante historikoabaizik, Jose Maria Lacarrak, esate baterako, azaldu duenez: “siempre pesó más enNavarra el elementu rural que el urbano” (Lacarra 1963: 232).

Page 166: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

cuado para las sociedades que estudian”, esan du Peter Burkek (1987:106). Irtenbide moduan, motz gelditu nahi ez badugu, gizarte tradizio-nalean azpisailkapen bat egitea proposatu du Guy Rocherrek: gizartearkaikoa eta nekazari gizartea. Nekazari gizartea, ikuspuntu honetatik,gizarte arkaikoaren eta industri gizartearen arteko urratsa litzateke: “lasociedad campesina puede ser considerada como un tipo social interme-dio entre la sociedad arcaica y la sociedad moderna” (Rocher 1990:302). Gizarte arkaikoaren ezaugarriak, laburbilduz, hauek dira: bizirau-pena ehizan eta arrantzan oinarritzea, animalien domestikazioa eta neka-zaritza apenas ezagutzea eta isolamendua (ibid.: 299-300). Oso bestela-koak ditugu, aldiz, nekazari gizartearen ezaugarriak. Lurlangintza etaabeltzaintzan oinarritzen da, lurren jabegoa araututa dago, baditu gara-pen teknikoak eta, oro har, “zibilizazio” zabal baten barruan kokatuta etazibilizazioarekiko harremanetan bizi da, ez dago isolaturik. Hiria eza-gutzen du eta bere eraginpean bizi da:

La sociedad campesina, en cambio, conoce la ciudad, o sabe al menos desu existencia. Puede incluso mantener con el medio urbano relaciones fre-cuentes: la ciudad es el mercado para los excedentes de su producción agrí-cola; es el lugar de atracción de los jóvenes que abandonan el campo; puedeser también el lugar de residencia del gran propietario de las tierras o de lapersona que otorga los créditos a los campesinos; la ciudad es asimismo lasede principal del gobierno, etc. La sociedad campesina sufre pues, en gra-dos diversos según los casos, la influencia de la ciudad, de sus modas, desus ideas, de sus invenciones, de sus leyes, de su gobierno, de sus guerras,de sus ciclos económicos, etc.

(ibid.: 300)

Hiriarekiko ukipenak ez du ezinbestean nekazari gizartearen puska-keta ekartzen, beronek, askoz ere hauskorragoa den gizarte arkaikoak ezbezala, hiriaren aldamenean bizi, kanpoko eraginak asimilatu eta berea-ri eusteko ahalmena aspaldian garatu baitu:

La sociedad campesina, por su parte, posee un largo hábito de coexistenciacon la ciudad, ha desarrollado a su respecto mecanismos de defensa y pro-tección, y ha aprendido desde mucho tiempo atrás a asimilar a su modo y asu propio ritmo lo que le aporta la sociedad urbana.

(ibid.: 300)

Guy Rocherren azalpen hauek guztiz bat datoz, irakurlea honezkeroohartuko zenez, Nafarroako eremu euskaldunaren ezaugarriekin eta eus-kararen iraupenaren baldintza sozialekin, herri askok euskaldun izatenjarraitu izana, nekazari gizarteak bere buruaren babeserako eta egokitza-penerako garatu dituen mekanismoen argitara azter daiteke-eta.

Rocherren azalpenak bat datoz, halaber, Berako bizimoduaren azter-ketatik Caro Barojak ateratako ondorio teorikoekin:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

175

Page 167: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(…) poco a poco, he ido sacando una sustancia teórica. Esta se resume, demodo claro, a mi juicio, en una negación total de las premisas, admitidasincluso por algunos filósofos, acerca de la ahistoricidad de la vida del hom-bre del campo, de la inmovilidad y aislamiento de las pequeñas comuni-dades o sociedades rurales, de su carácter “iletrado”, etc. Por otra parte, enla necesidad de describir sus caracteres en el tiempo y en el espacio, comose hace con cualquier otro tipo de sociedades urbanas, grandes y famosas.

(Caro Baroja 1986: 350)

Era berean, beste artikulu batean:No se puede creer ya —en efecto— que en el campo y sobre el campo noactúan los grandes hechos históricos, que preocupaban de modo primor-dial a los historiadores antiguos, tales como batallas y conflictos interna-cionales; actúan éstos y, además los grandes cambios técnicos y culturalesen estilos artísticos, modas, modos de trabajar, utilización de materias pri-mas, etc. El campo cambia. Tendrá, pues, su Historia propia, grande opequeña, pero Historia al fin. Ciudadanos y aldeanos, pobres y ricos, cul-tos o incultos, aquí, en Europa al menos, todos estamos dominados por eldevenir histórico, tengamos o no conciencia de él.

(Caro Baroja 1995: 837-8)

Parekotasuna borobiltzeko, nekazari gizartearen kidea aipatu beharradago: industriaurreko hiria, eta berriro ere Nafarroa eta bere hiriburua,Iruñea, datozkigu gogora. Industriaurreko hiria, nekazari gizartea beza-la, antolakuntza mota jakin bat da, baina bere baitan hiri berria aurrei-rudikaturik dagoela esan daiteke: “la ciudad preindustrial es ya un«medio técnico» que prefigura la ciudad moderna. Esta última, por lodemás, encontraría en la primera el medio favorable a su desarrollo”(Rocher 1990: 304).

Laburbilduz, Frantziako XVIII. mendeko herri hizkuntzen bilakae-raren azterketak argia emango digu Nafarroako XIX. eta XX. mndeeta-ko hizkuntz portaeren arauak ezagutzeko. Konparazioa ahalbidetzendigun kontzeptua nekazari gizartearena da.

Frantziako XVIII. mendeko herri hizkuntzakGai honen azalpenean Ferdinand Brunoten Histoire de la langue

française des origines à nos jours VII. La propagation du français en Francejusqu’à la fin de l’Ancien Régime (Brunot 1967, VII) liburuaz baliatunaiz, esan bezala, bere oparotasunean, ikerlanarena ezezik, iturriarenzeregina ere betetzen baitu.

Eleaniztasuna nagusi zen Frantzian XVIII. mendean zehar. LuisXIV.a hil zenean, 1715. urtean, frantsesa Erregearen, Estatuaren etagizarte-maila gorenetako hizkuntza zen eta, alde horretatik, Frantziaosoko hizkuntza zela eman zezakeen. Baina ez zen horrela gertatzen etaParisen inguruetatik urruntzen hasiz gero jende gehienak frantsesaz beste

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

176

Page 168: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

hizkuntzetan mintzatzen ziren: “sitôt qu’on s’éloignait de la région deFrance où il [frantsesa] s’était formé, le peuple des campagnes et mêmedes petites villes l’ignorait ou l’entendait tout au plus, sans le parler”(Brunot 1967, VII: 1). Marseillan, adibidez, itzultzailea behar izan omenzuen Racinek (ibid.: 1). Mende amaieran, Iraultza Frantsesa hasi zenean,gauzak ez ziren sobera aldatu: “L’Ancien Régime finit avant que lefrançais fût maître incontesté de tout le territoire, avant même qu’il eûtété établi officiellement dans son rôle de langue souveraine”92 (ibid.: 1).

Frantsesa apurka-apurka hedatuz zihoan, baina ez nagusiki monar-kiaren inongo hizkuntz politikaren bultzadaz. Alderantziz, Brunoteniritziz, Errejimen Zaharreko monarkiarekiko atxikimendua ez zetzanezhizkuntz batasunean, monarkiak ez zuen geroko nazio-estatuek —esta-tuko hizkuntz politika 1789ko Iraultzak asmatuko zuen— adina grinaberdintzaile agertu —baina Villers-Cotteretsko ordenantza 1539koazen, Brunotek baieztapenei ñabardura gehituz, nahiz eta ordenantzahori formalki latinaren aurka egina izan (Calvet 1981: 161)— eta gau-zak, frantsesaren hedapena barne, indar eta egoera sozialen “berezko”eraginaz gertatu omen ziren: “Il en résulta que les choses, faute d’êtredirigées, allèrent librement leur train, plus vite ici, plus lentement là, auhasard des poussées et des résistances” (Brunot 1967, VII: 2). XVIII.mendeko hizkuntz bilakaeran kontuan hartzeko indar edo faktoreak,baina, ez ziren nolanahikoak eta, estatuaren hizkuntz politika eta irakas-kuntza izan ezik —eskolaketa maila oso baxua zen—, gaur egun azter-tuko genituzkeen berberak ditugu, ikusiko denez.

Lau hitzetan esanda, Brunotek erakutsitako egoera hau zen: herrihizkuntzak mintzatuak ziren batik bat eta beren indarra eguneroko bizi-moduan errotzen zen. Haien literatura, literatura zuten kasuetan, guztizbeheratuta zegoen eta arreta eskaintzen zitzaienean ikergai gisa izatenzen gehienbat. Frantsesak, aldiz, literatura handia garatua zuen ordukoeta ia Frantzia osoan, idazten zenean, frantsesez egiten zen.Administrazio hizkuntza, maila apalenetan ere, frantsesa zen eta frantse-sez ez zekiten lagunek oztopo handiak aurkitzen zituzten. Errepideensarea XVIII. mendean berritu eta zabaldu zen. Horrek harremanen ugal-keta orokorra, posta zerbitzuen garapena eta prentsa idatziaren hedape-na, besteak beste, ekarri zituen, frantsesaren aldeko ukaezinezko hiz-kuntz ondorioekin. Frantsesaren hedapena, hala ere, geldo samarra ziho-an eta ez zuen gainerako hizkuntzen galera ekarri, nolabaiteko elebita-sun egonkor diglosikoa baizik: jendea herriko hizkuntzan bizi zen etafrantsesa egoera berezietarako ikasten zuen, ahal zuen neurrian, noski.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

177

92. Brunotek frantsesa eta gainerako hizkuntzen tratamenduan darabilen hizkera—“le français maître incontestable” vs “patois”, adibidez— dagoeneko aztertua dugu-nez (ikus 2.2.2 atala), ez dago arreta berriro hartara zuzendu beharrik.

Page 169: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Herri hizkuntzen indarra eta beraiekiko atxikimendua

Herri hizkuntzei indarra, esan bezala, eguneroko bizimoduko hiz-kuntza, bere esanahirik sakonenean, izateak ematen zien eta, oro har,beren iraupena horregatik azaltzen da: “Ainsi s’explique sa survie et sarésistance en partie victorieuse aux forces si nombreuses dont nousallons étudier l’action. Le patois était la voix du village, le verbe quiincarnait son âme” (ibid.: 33).

Jendeen ama hizkuntza ziren eta horrek, ohikotasunarekin batera,berebiziko indar psikologikoa eskaintzen zien herri hizkuntzei: “le patoisavait pour lui la force psychologique la plus redoutable de toutes, celleque la raison, l’intérêt même ne parviennent que difficilemente à vain-cre: l’habitude. Il était la langue que l’enfant apprend sans peine, sanss’en douter, de sa mère, cella dans laquelle se fixent pour toute la vie lessouvenirs des premières années” (ibid.: 30-1).

Herritarren bizitzaren alderdi gehienak herri hizkuntzez betetzenziren —“le patois était chez lui partout où l’on causait au village, sur laplace, à la fontaine, au cabaret” (ibid.: 32)— eta, herriko bizimoduaksortuak izanik, herritarrek euren beharrizanei guztiz egokituta zituzten:“C’étaient des produits spontanés, produits de la vie et produits de l’es-prit des villageois. Ce qu’ils avaient assimilé d’étranger ne leur ayant pasété imposé, correspondait aussi à leurs besoins” (ibid.: 31).

Herriko antolakuntzaren erdigunea batzarreak ziren, 1787ko ekai-naren 25eko arautegiak Frantzia osoan ordezkarien bidezko funtziona-mendua ezarri artea93 (ibid.: 183). Batzarreek Euskal Herrian ezagutzendirenen antz handia bide zuten eta herriko arazoei buruzko erabakiakbertan eztabaidatzen eta hartzen ziren, herriko hizkuntzaz, horrela hiz-kuntza, eguneroko bizimodua eta herriko antolakuntza elkar lotuz:

Les habitants, réunis sur la place, à l’Église, dans une halle, un préau, déci-daient les ventes, les achats, les échanges, les locations des biens commu-naux, la réparation des églises, des presbytères, des édifices publics, des che-mins, des ponts; outre leurs syndics, ils nommaient leur maître d’école,leur pâtre, leur sergent, leur messier (…). Ces assemblées étaient diverse-ment composées, les unes excluaient les femmes ou même les célibataires;les autres comprenaient l’universalité des indigènes. En tous cas c’était vrai-ment une réunion générale. (…). Il est fort possible que le patois jouât un

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

178

93. Batzarrei indarra kendu eta ordezkarien bidezko antolakuntza lehenagotik bidezetorren (Brunot 1967, VII: 183) eta Nafarroako bilakaera berdintsua dugu. Kontzejuirekien ordez Hogeinako Juntak (=”Juntas de Veintena”) XVIII. mendean zehar joanziren hedatzen, Balterra eta Zentronikokoak, adibidez, 1724ko ekaineko Gorteetanonartu ziren eta Frantziako arautegiaren pareko Nafarroako 1794ko uztaileko GorteenXXVII. legea dugu, 100 bizilagunetik gorako herrietan kontzeju irekien ordezHogeinako Juntak ezarri zituena (Zabalza et al. 1994: 140-2).

Page 170: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

grand rôle dans les discussions —ou les disputes— qui précédaient la déci-sion.

(ibid.: 183-5)

Arazoak erabakiak paperera eramaterakoan sortzen ziren, adminis-trazioan onartzen zen hizkuntza bakarra frantsesa baitzen, baina horre-taz beranduago mintzatuko naiz.

Hiztunek behar zituzten alorretan, nekazaritza eta abeltzaintzariloturikoetan, batez ere, aberatsak ziren herri hizkuntzak eta hiztegi tek-niko bereziez ondo hornituta zeuden (ibid.: 31-2). Barne adierazpena-ren biderik egokiena ere hizkuntza haietan zuten: “S’il s’agissait de la viemorale et intellectuelle des individus, et non plus de leur travail, la con-venance du patois à leur façon de sentir et de penser n’était pas moinsgrande. Chacun y trouvait sans peine l’expressión adéquate à ses mou-vements intérieurs” (ibid.: 32). Baita une alaietan ere: “Le patois, pres-que partout, était la langue de la gaieté” (ibid.: 33).

Guztiaren ondorioz, herritarren hizkuntzekiko atxikimendua —“l’at-tachement que ses fidèles lui [hizkuntzari] portent” (ibid.: 31)— eta mai-tasuna begi-bistakoak ziren Brunotentzat: “Pour cela nul doute qu’il [hiz-kuntza] ne fût chèrement aimé” (ibid.: 31). Herri hizkuntzekiko atxiki-menduaz aurkitu ditudan lekukotasunen artean, adierazgarriena eta hun-kigarriena, agian, Iraultza Frantsesaren aurreneko urteetan Gregoire aba-dearen inkesta ezagunaren erantzule batek hizkuntza haiek deuseztatzeabilatzen zutenen aurrean emandako ihardespena genuke:

Pour le détruire (le patois), il faudrait détruire le soleil, la fraîcheur desnuits, le genre d’aliments, la qualité des eaux, l’homme tout entier.

(ibid.: 31)

Hizkuntza bere barren-barreneko bizipenekin, bere baliorik handie-neko sinboloekin uztartuta, haietan sustraituta, sentitzen zuenGregoireren berriemaileak eta, gure gaiaren mamiari dagokionez,garrantzitsuena hizkuntzaren iraupenaren gako psikologikoa, hizkuntza-ren gune sinbolikoa, Txepetxen hitzetan, adieraztera iritsi zela da. Barnemuinetako bizipenak deuseztatzea eta hizkuntza deuseztatzea gauza bateta bakarra ziren berarentzat.

Orobat, ugariak dira hizkuntzarekiko atxikimenduaren herriz herri-ko testigantzak. Horrela, euskaldunak, euskarari ezezik, euren herri iza-era orokorrari ere eusten nabarmentzen ziren: “les Basques, très indé-pendants, tenaient à tout ce qui conservait la marque de leur originalitéethnique, à leur langage en particulier” (ibid.: 235). Biarnotarrek, berenaldetik, oraindik XVIII. mendearen bigarren aldean, frantsesa atzerritarhizkuntzatzat hartzen tematzen ziren: “Un siècle et demi après l’anne-xion [1620], les Béarnais s’entêtaient encore, poètes ou bourgeois, àrefuser d’adopter la langue de France. Ils la savaient, mais ils voulaient

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

179

Page 171: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

la considérer comme étrangère” (ibid.: 234). Amaitzeko, Probentza etaLanguedoc-eko eskualdeei buruzko 1808ko lekukotasuna jasoko dut:

Le peuple de la Provence ou du Languedoc sait presque généralement lefrançais; mais il se plaît à parler le provençal ou le languedocien: les enfantsl’apprennent dès le berceau comme leur langue maternelle; ils le parlentavec tous ceux qui les entourent; et les hommes que les circonstances ontconduits dans des contrées éloignées, aiment à employer un idiome quileur rapelle leurs premiers plaisirs et le lieu qui les a vus naître (…). Qu’unhabitant du midi de la France en rencontre un autre à Paris, à Londres, àPetersbourg, à la Chine, aussitôt vous entendrez, qu’es aqueou? etc. vous lesverrez se chercher, et se livrer au plaisir de parler la langue de leur pays.(Millin 1808. Magazin encyclopédique. In Brunot 1967, IX-1: 524,

1. oin-oharra)

Lekukotasun hauek guztiek gauza bat dute komun: ama hizkuntza-ren eremuan kokatzen ziren. Bazekiten frantsesez, baina euren nortasu-na norberaren hizkuntzaz osatzen zuten. Ez zuten frantsesaren mundukontzeptualaren erreferentzi puntuaren beharra sumatzen, ez eta, ondo-rioz, hizkuntza aldatzearena ere.

Ikertzaileen herri hizkuntzekiko itsutasunaBrunotek eskainitako azalpen eta testigantzen aldean, a zer hotzak

gertatzen diren eta zenbat ikerbide ixten duten Ernest Gellner-en ondo-ko hitzek!: “Antiguamente no tenía sentido preguntarse si los campesi-nos amaban su cultura: era una cosa que estaba ahí, como el aire que res-piraban, y ninguno de ellos tenía conciencia de ella” (Gellner 1988: 86-7). Ideia beraren adierazpen klasikoa Ralph Linton-ena da: “Lo últimoque descubriría un habitante de las profundidades del mar sería, tal vez,precisamente el agua. Sólo llegaría a tener conciencia de ésta si algúnaccidente lo llevara a la superficie y lo pusiera en contacto con la atmós-fera. El hombre ha tenido durante casi toda su historia una concienciamuy vaga de la existencia de la cultura (…). La capacidad para ver la cul-tura de la propia sociedad (…) exige cierto grado de objetividad que raravez se logra” (Linton 1965. Cultura y Personalidad. Mexiko. In Ninyoles1975: 83-4). Lintonen hitzak ontzat emanez, ildo beretik jo dute ToniMolla eta Amadeu Vianak: “la gent d’aquella societat tradicional ni tansols és conscient de parlar una determinada llengua. L’exemple clàssic deRalph Linton continua sent ben vàlid” (Molla eta Viana 1989: 27)94.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

180

94. Gisa bereko baieztapenak ugariak dira hizkuntz arazoei buruzko literaturan.Rafael Ll. Ninyoles-en ustez, adibidez, duguna zera da: “identificación natural, «vege-tal» diríamos, con la propia lengua” (Ninyoles 1975: 85). Topikoaren iturburuetakobat Hans Kohn-en hitz hauek ditugu: “Las masas apenas se daban cuenta, antes de laépoca del nacionalismo, de que se hablaba un mismo idioma en un gran territorio. Dehecho no era siempre un mismo idioma, sino varios dialectos, uno al lado del otro, que

Page 172: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Zein hizkuntzaren hiztunak eduki dituzte gogoan Gellnerrek, Lintonek,Ninyolesek edo Molla eta Vianak? Ez, behintzat, ikerketa historikoakguri erakutsi dizkigunak. Are gehiago, autore horiek begi-bistan dena ezikustera eraman dituen aurriritzi baten biktima direla esatera ausartukonintzateke, herri hizkuntzen heriotzaren ikerkuntza-programa akritiko-ki onartu izanaren biktima, nonbait. Alegia, aldamenekoak beste hiz-kuntza batean mintzatzen direla, hala baldin bada, ikustea gizarte gehie-nek (guztiek ez esatearren) egin duten esperientzia da. Horren lekukota-sunak ugariak dira eta nonahi aurki daitezke: Iparramerikako indioenartean (Grinnell 1990: 223-4), juduen, grekoen eta arabeen artean(Calvet 1987: 33-42), euskaldunen artean (euskaldun/erdaldun),Afrikako Dogon herrian (Calame-Griaule 1982), eta abar. Eta orokor-kiago mintzatuz, ideia bera adierazi zuen Roman Jakobson hizkuntzala-riak: “Los hablantes comparan las lenguas. Al decir de los antropólogos,uno de los caracteres más significativos de la comunicación entre loshombres es que no hay pueblo, por primitivo que sea, que no puedadecir: «Aquella gente tiene una lengua distinta; la hablo o no la hablo;la oigo o no la oigo»” (1985: 35). Bestalde, “gizarte tradizionalaren”kontzeptu zabalegia erabiltzearen arazoak inon nabarmen agertzen badi-ra, Molla eta Vianaren hitzetan da, irakurlea honezkero ohartuko zenez.

Frantsesaren hedatze bideak

Herri hizkuntzen alde idatziaren gainbehera Villers-Cotteretskoordenantzak (1539), besteak beste, abiatu zuen eta handik mende bate-ra agiri ofizialetatik desagertuak zeuden jadanik. Idazki pribatuak eregero eta bakanagoak izan ziren eta horrela herri hizkuntzetako hiztunekeuren hizkuntzen idatzizko erabileraren ohitura galdu zuten, alfabeta-tzea, gertatzen zenean, frantsesez baitzen (Brunot 1967, VII: 30, 2. oin-oharra).

Zatiketa soziala ere egina zegoen orduko eta herri hizkuntzak labo-rari eta behe klasekoen hizkuntza ziren bitartean, handikiena eta gizar-tean goian egon nahi zuen ororena frantsesa zen. Sozialki igotzea etafrantsesaren mesedetan nork bere herri hizkuntza baztertzea sinonimoizatera heldu ziren, Brunoten hitzetan: “Comment dès lors se déclasseren parlant comme les rustauds? La vanité poussait à sortir du patoiscomme d’une classe inférieure” (ibid.: 30).

Hizkuntzen gizarte-banaketa literaturaraino iritsi zen, literaturekoizpen gehiena, ez guztia, frantsesez izateaz gain (ibid.: 22), hierarkiafideltasun osoz islatzen duen jenero mota bat baitugu: idazlan elebidu-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

181

a veces resultaban incomprensibles para los habitantes de una provincia vecina. El idio-ma hablado se aceptaba como un hecho natural” (Kohn 1949: 19).

Page 173: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

nak. Haietan nagusiak frantsesaz mintzatzen dira eta morroiak edotabehe klasekoak herri hizkuntzaz, ordea. Gabon kantetan, esate baterako:

(…) les personnages considérés, le Christ, les anges, parlent souventfrançais, les bergers patois. Dans un vieux noël languedocien, quand lespaysans veulent envoyer une délégation à l’Enfant Jésus, ils cherchent quel-qu’un qui lui parle français:

Cal prendre Jean-FrancesQue sab parla frances.

Ce déclassement en dit long. C’est la reconnaissance la plus éclatante de lasupériorité du français.

(ibid.: 25)

Idatzi, frantsesez idazten zen batik bat, baina irakurketak, hala ere,zeregin txikia izan zuen herrietako frantsesaren hedapenean. Arrazoiaerraza da: herrietan ez zen ia irakurtzen. Alde batetik, lagun gehienekirakurtzen ez zekitelako: “Les gens de campagne n’ont point le goût dela lecture, parce qu’à peine savent-ils lire” (ibid.: 51). Baina bazegoenarrazoi gehiago ere. Orduko lekukoek aipatzen zituzten liburuen arteanerlijio liburuak eta almanakak ziren nagusi, baina nabarmenena libu-ruen falta dugu: “Seules quelques rares familles avaient un livre ou deux.L’immense majorité n’en possédait aucun. Et le curé n’en prêtait pas,faute d’en avoir lui-même” (ibid.: 49)95. Halaber, irakurketaren aurkakoaurriritziak oso zabalduak zeuden eta, oro har, irakurketaren jakinminaez zen piztu oraindik (ibid.: 52).

Frantseste faktore nagusia eguneroko arazoek ezartzen zuten beharrazen Brunoten iritziz, ez irakurketa edo irakaskuntza, frantsesez ez jakiteaeragozpen gero eta handiagoa izaten ari zelako (ibid.: 183). Alde horre-tatik, arreta berezia eskaini behar zaie herritarrek euren interesen kude-aketan —eskaerak, prozesuak, ezkontzak, itunak, testamentuak, ekintzaekonomikoen bermea…— administrazioarekin izaten zituzten harre-manei, administrazio aferei, alegia: “Aux termes des ordonnances, il[herritarra] ne pouvait ni faire son testament —ce qu’il ne fait guère—ni rédiger son contrat de mariage dans son patois, ni passer un acte devente ou d’achat, ni contracter un prêt ou faire un bail” (ibid.: 184).Halako egoeraren aurrean, bi bide zituzten herritarrek: frantsesez zeki-ten lagunez baliatzea edo, epe ertainean onuragarriagoa zitzaiena, fran-tsesez ikasi, elebidun bihurtuz, eta euren interesen gestioan esku hartze

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

182

95. Bera herriko irakurketa maila ez bide zen oso desberdina 1934-1944 urteetan,Caro Barojak dioenez: “¿Qué lee el aldeano de Vera? Poco o nada, en realidad. En elcaserío puede que se encuentre algún libro de misa o devocionario (…), también habráalgunos números de periódicos viejos, que no se leen, y, revolviendo mucho, tal vez sedé con un pliego de versos en vascuence, «berso berriak». Si hay chicos que van a laescuela, existirán también los libros que en la enseñanza primaria se usan. Nada más”(Caro Baroja 1986: 333-4).

Page 174: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

zuzena edukitzea (ibid.: 186), eta gero eta gehiago izango ziren bigarre-na aukeratuko zutenak.

Hau da, batzarreak bertako hizkuntzaz egiten ziren, ikusi dugunez,baina erabakiek, indarrean sartuko baziren, idatzita egon behar zuten etahor hizkuntza bakarra eta ezinbestekoa frantsesa zen: “Mais quand on envenait à la pièce écrite, les conditions changeaient, bon gré mal gré. Etc’est ici que l’ordonnance de Villers-Cotterets sortait son effet.Impossible de rédiger un acte, une requête, une écriture quelconque enpatois; l’interdiction était absolue. Or tous les actes d’administrationcommunale devaient, pour être valables, être soumis à l’intendant et revê-tir une forme authentique” (ibid.: 185). Herri guztiek, beraz, frantsesezzekiten lagun multzo baten beharra izaten zuten —“une petite paroissedu Nivernais renfermait, en 1789, six procureurs et six notaires” (ibid.:186)— herriko administrazioaren zereginak betetzeko. Lagun haueneginkizuna pixkaka finkatuz joan zen eta gero eta gehiago ziren halakofuntzionarioak egonkortasunez hartzen zituzten herriak. Haietako askokanpotarrak ziren, bertako hizkuntza ez zuten menderatuko eta nahitazein oharkabean frantsesaren zabaltzailearena egingo zuten:

(…) les nécessités d’administrations multiples et compliquées obligeaient àavoir dans toutes les villes et les bougardes un nombre important de fonc-tionnaires, pour lesquels l’usage du français était nécessaire au moins dansleurs écritures. Beaucoup, du reste, étrangers à la localité, ignoraient le par-ler local, et ne s’en servaient pas, même verbalement. C’était une sorte degarnison de langue française (…) dont la présence seule avait ses consé-quences.

(ibid.: 186-7)

Frantziako XVIII. mendeko hizkuntz bilakaeran eragin handia izanzuen beste faktore bat errepide sarearen eraberritzea izan zen.Zabaltasuna, erosotasuna eta sendotasun teknikoa eman nahi izan ziz-kieten errepide berriei eta lanak 1775. urteko amaituta zeuden. Bainasarearen diseinuari dagokionez erdirakoitasuna nabarmendu beharradago, zentralizazio tresna berri bat ziren errepideak, denen erdiguneaParisen ezarri zuten-eta, geroko burdinbide sarearekin egingo zen bezala(ibid.: 211).

Errepideen eraberritzeak ukaezinezko ondorioak ekarri zituen epeerdira, bai herrietako bizimoduan, bai hizkuntz bilakaeran: “Leurs avan-tages économiques et politiques devinrent bientôt sensibles. Leurinfluence sur le langage a été moins rapide, moins directe: elle n’en estpas moins très grande” (ibid.: 228). Sare berriak berehala garraiabideen—gurdiak, dilijentziak…— hobekuntza eta garapena, bidaien areago-tzea eta, ondorioz, jendeen arteko harremanen ugaltzea ekarri zituen.Hirietako eta herrietako bizilagunak, adibidez, askoz gehiagotan elkar-tuko ziren, baina, oro har, merkataritza harremanen —azokak, herriz

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

183

Page 175: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

herriko saltzaileak, hiriguneetako erosketak…— biderkatzea nabarmen-du behar da bereziki (ibid.: 225). Zein hizkuntzatan egiten ziren nego-zioak? Ezinezkoa da erantzun zehatza ematea, faktore anitzen araberakoabaita: herri jakin batera, adibidez, nondik zetozen gurdi eta zaldi-kotxe-ak? Zenbat lagun zeramatzaten barruan? Zein zen haien hizkuntza?Idatzita gelditu zen guztiak frantsesa erakusten du, baina mintzatua,ordea, oso bestelakoa izango zen: “si on pense aux millions de parolesenvolées pour toujours, qui furent dites, à raison peut-être de cent millepour une lettre qui s’écrivait, la réserve s’impose” (ibid.: 225). Kanpotiketorritako saltzaileekiko harremanetan, nola hitz egiten zuten?Denetatik izango zen: “On «fait l’article» pour vendre, non pour enseig-ner. Qui n’a entendu, il y a seulement trente ou quarante ans, les mar-chands de petite ville, barboter le patois d’un peu de français, et frotterle français d’un peu de patois?” (ibid.: 226). Eragin orokorra, hala ere,ukaezina zen: “En augmentant les relations entre les villes et la campag-ne, il n’est pas contestable que le développement du commerce sur routea assuré à la langue centrale des chances nouvelles de se répandre” (ibid.:227).

Errepideen zabaltzeak beste ondorio bat ere ekarri zuen: posta zer-bitzuen garapena eta, horrekin batera, liburuen eta prentsaren hedape-na. Oroitzen bagara, herrietan ez zen irakurtzen, besteak beste, etxeetanzer irakurririk ez zegoelako. Arazoa posta zerbitzuaren hedapenak kon-pondu zuen eta handik aurrera kontaezinak izango ziren Frantzia osoanbarrena egunero ibiliko ziren liburu, aldizkari, egunkari eta mota guz-tietako idazkiak, ia guztiak frantsesez eginak, noski. Inprenta asmatuzenez geroztik, “on n’avait créé aucune machine de diffusion compara-ble à la poste aux lettres qui désormais emportait presque tous les joursdes périodiques à travers tout le pays. Un quotidien qui, cinquante ansplus tôt, aurait été un non-sens, était possible en 1776. Il se créa. Aveclui, et avec les autres publications, c’était un flot d’écrits français que les«magasins» emportaient sur tout le pays” (ibid.: 231).

ElebitasunaXVIII. mendeko gizarte-aldaketek frantsesaren alde eragin zuten,

aztertu dugunez, baina ez zuten gainerako hizkuntzen desagerpena eka-rri. Frantziako biztanle kopuru handi batek 1789.ean nork bere ama hiz-kuntza baizik ez zuela ezagutzen alde batera utzita —Ipar Euskal Herria,esaterako, ia euskaldun hutsa zen (ibid.: 237)—, frantsesez ikasten zute-nek ez zuten euren hizkuntza baztertzen eta, orokorki, elebitasun egoe-retara iristen zen: “En général, le français ne remplaçait pas la langueindigène dans l’usage quotidien. Les deux langages se juxtaposaient. Onsavait tant bien que mal le français, on usait du patois” (ibid.: 319).Jendeen lehen hizkuntza —ama-hizkuntza eta norberaren adierazpidenagusia— herrikoa zen eta frantsesa, aitzitik, baita gizarte goi-mailetan

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

184

Page 176: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ere, bigarren hizkuntza besterik ez zen, ikasitako hizkuntza gehigarria,alegia, Boissier de Sauvages hiztegigileak bere Dictionnaire languedocien-français-aren sarreran (Nimes, 1755) zioenez: “[le languedocien] est (…)encore la langage du peuple et même celui des honnêtes gens élevés danscette Province; c’est le premier qui se présente, et qu’ils (les honnêtesgens) emploient plus volontiers (…); le François (…) devient pour laplûpart une langue étrangere, et pour ainsi dire de cérémonie: (…) nouspensons en languedocien avant de nous exprimer en françois” (Boissierde Sauvages 1755. In Brunot 1967, VII: 319-20).

Elebitasunean, dena dela, mailak daude eta XVIII. mendeko elebita-suna eta XX. mendearen lehen hamarkadetakoa —Brunoten historiarenjatorrizko argitalpena 1905-1937 bitartekoa da— desberdinak ziren:

Il faut donc entendre le mot «bilinguisme» un peu autrement que de nosjours. A l’heure actuelle [1905-1937] le français est la langue des villes, lepatois la langue des campagnes, la plupart des individus de la campagnesachant du reste la langue qu’ils n’emploient pas couramment. Au XVIIIesiècle, il ne parait pas en avoir été ainsi; le français s’est introduit, il s’écritseul, il se parle même à l’occasion, dans les villes comme dans les villages,presque nulle part les populations ne s’en servent d’ordinaire.

(ibid.: 320)

Nafarroako herri euskaldunetako egoera oso aldakorra izan denez,denboran nahiz espazioan, Brunoten bi elebitasun motak aurki zitezke-en aldi berean eta konparaketa egiterakoan biak komeni zaigu gogoangordetzea.

Laburpena eta ondorioak

Eguneroko bizimoduan txertaturiko familia eta gertuko komunita-tearen bidezko hizkuntz jarraipenaren ohiko ereduaren ezaugarriakargitzen laguntzen digun azterketa ekarri dut. Hizkuntzaren jarraipenmota honek egituraketa sozial jakin bat du azpian eta gizarteak urteetanzehar antolatu dituen arau eta bitartekoen arabera egiten da.

Azalpenean erabili den kontzeptu nagusia nekazari gizartearena(Rocher) da. Nekazari gizartea gizarte arkaikoaren eta industri gizartea-ren artean kokatzen den antolaketa mota da eta bere ezaugarri nagusie-tako bat, zibilizazio zabal batean integratuta, hiria ezagutu eta harekikoharremanetan egotea da. Alegia, nekazari gizartea ez da, maiz esan denbezala, mundutik isolatua bizi den zerbait. Kontzeptu honek, bestalde,gizarte tradizionalaren ideia nahasgarriaren neurriz kanpoko erabilerarenarazoak saihesten ditu (Caro Baroja).

Nekazari gizarteko hizkuntz bilakaeraren ereduak bikain erakutsidizkigu Brunotek Frantziako XVIII. mendeari buruz egin zuen ikerke-tan. Nekazari gizartea, industri gizartean txertatuta, oraindik bizirik

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

185

Page 177: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

dirauen sistema den era berean, bere hizkuntz ereduak ere ez zirenErrejimen Zaharraren krisialdian ahitu. Aitzitik, XIX. eta XX. mendee-tan jarraitu dute eragiten eta haien deskribapena zeharo argigarria zaiguNafarroako euskararen historia ulertzeko.

Azaldutako hizkuntz egoerak honako ezaugarri hauek ditu: herri hiz-kuntzak etnolinguistikazko bizitasun handikoak ziren; beren hiztunenlehen hizkuntza izateaz gain, haien eguneroko bizimoduaren eta adie-razpen beharren alde gehienak asebetetzen zituzten; gizarte-antolaketa-ren erdian herritarren batzarrea zegoen eta hor ere herriko hizkuntzakziren nagusi. Oso sustraituak zeuden, beraz, eta honek, lekukotasunekerakutsi dutenez, hizkuntzenganako egiazko atxikimendua sortaraztenzuen.

Herriak, nekazari gizartea, oro har, ez zeuden kanpoko munduariitxita eta irekitasun horretatik zetozkien herri hizkuntzei mugak eta era-gozpenak. Estatuak onartzen zuen administrazio hizkuntza bakarrafrantsesa zen eta, ondorioz, batzarreko hizkuntza edozein zelarik ere,hartutako erabakiak frantsesez idatzi behar ziren. Herri guztiek, beraz,halako idazkari edo notario frantsesdunak eduki behar zituzten etaherritarrek ere, beraiei zegozkien xedapenak ulertuko bazituzten, fran-tsesarekiko harremanetan, zeharka nahiz zuzenki, jarri behar zuten.Irakurketak ez zuen zeregin handirik orduko gizartean, irakaskuntzakere ez, baina herri hizkuntzak ia guztiz baztertuta zeuden idatziarenmundutik eta aurki zitezkeen irakurgai bakanak frantsesez zeuden,honek prestigio mailan zituen ondoriekin.

Herriek truke eta salerosketa harremanak zituzten beste herri etahiriguneekin eta 1775. urtean burutu zen errepideen sarearen berri-kuntzak, diseinu erdirakoia zela-medio Parisekiko lotura areagotzeazgain, bidaiak eta toki desberdinetako jendeen arteko harremanak erraz-tu eta ugaritu egin zituen. Posta zerbitzuen eta liburu eta aldizkari edoegunkarien banaketaren bultzada ere errepide berriei esker gertatu zen.Epe erdira, oro har, jendeak eta salgaiak ezezik, frantsesa ere zabalduzutela, ez dago dudarik.

Horrela, herriko hizkuntzen bizitasun etnolinguistikoa, alde batetik,eta estatuko hizkuntza, bestetik, elkartuz, nekazari gizartean elebitasuneredu diglosiko sasiegonkor bat —lehen hizkuntza vs ikasitako frantse-sa, non bakoitzak zeregin zehatzak zituen— eratu zela esan genezake.1789ko Iraultzak eta XIX. mendeak haustura handia eragingo zutenegoera hartan, baina, hala eta guztiz ere, oraindik XX. mendearen lehen-dabiziko hamarkadetan, higatuta, baina bizirik zirauen. XX. mendekobilakaeraren kontuetan sartu gabe, garbi dago herri hizkuntzek beraiekbaino indartsuagoa zen estatu- eta kultura-hizkuntza bati aurre egitekoadina indar izan zutela, eta indarra beren etnolinguistikazko bizitasunakeman ziela. Hauxe zen, hain zuzen ere, Nafarroako bilakaera konpara-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

186

Page 178: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

zioz hobeki ulertzearren, Frantziako herri hizkuntzen bilakabidea aur-keztuz erakutsi nahi nuen ideia.

3.3 Erdal eta euskal kulturen arteko ukipena: indoeuroparren ideolo-giaren hastapenak

Euskaldunen eta erdaldunen arteko ukipenaren oinarrian bi kulturaegon direla, euskal kultura eta erdal kultura, eta euskal kulturaren jato-rrizko bakantasunaren aldean erdal kultura, linguistikoki ezezik kultu-ralki ere, indoeuroparren munduan kokatzen dela onartuta, ukipenarensakoneko joerak ulertzeko bide emankorra kultura bakoitzak sustraiandituen ikuspegi edo ideologiak eta jarduera ereduak ezagutu eta aldera-tzea da, horretarako oinarri zientifikoak izanez gero. Eta oinarri zientifi-koak, egon, badaude, ideologia indoeuroparrerako bederen, arestianesan eta hurrengo paragrafoetan erakutsiko den bezala.

Euskal kulturaren jatorrizko hastapen ideologikoak, ordea, oraindela bi mila urtetik hona, bederen, aldameneko kulturekiko ukipensakonean egon denez, ez dira hain gardenak, beren ezagutza eta inter-pretaziorako bideak irekita egon arren. Euskal kultura eta mitologiarenjatorrizko ondarea eta bere esanahia Barandiaranek erakutsi zituen. CaroBarojak ere bai, beste modu batez. Hauek bildu materialeen gainekointerpretazioa Andres Ortiz Oses (Ortiz Oses eta Meyr 1981; Ortiz Oses1993 eta 1996) —antzinako euskal kulturaren egitura psiko-soziala—eta Juan Ignazio Hartsuaga (1987) —euskal mitologiari darion ideolo-gia konparatua—, besteak beste, saiatu dira ematen, betiere euskal etaindoeuropar mentalitateak alderatuz: “hemos defendido y defendemosque, frente a las mentalidades indoeuropeas y greco-cristiana, la concep-ción vasca del mundo es pre-indoeuropea” (Ortiz Oses 1993: 149). Eraberean, maila estetiko eta mitikoan, Oteizaren gogoeta pizgarriak ditu-gu (1984, 1994 eta 1995, adibidez). Denek azterketa iradokitzaileakegin dituzte, eta, alde horretatik, bidezkoa dirudi beraiez baliatzea eus-kal kulturaren hastapen ideologikoak jorratzeko. Baina, aldi berean,ikerbide zail eta labaina da —eta nire lanaren haritik urrun samarra—;horregatik, jorratu gabe utzi eta azalpena irakaspen argigarriz beterikdagoen indoeuroparren ideologiaren azterketara mugatu dut.

Erdal kulturak gizarteaz eratu dituen ideologien eta, ondorioz, jende-ei proposatzen zaizkien jardueren sakoneko azalpena, Georges Dumezilhistorialari, hizkuntzalari eta mitologo frantziarrak zibilizazio indoeuropa-rrari96 buruz egindako ikerketetan —“una de las empresa históricas más

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

187

96. Bere lana “zibilizazio indoeuroparraren” azterketa zela azpimarratu zuenDumezilek eta ez, hasieran deitzen zion bezala, “mitologia konparatua” edo “herriindoeuroparren erlijioen ikerketa konparatiboa” (Dumezil 1977: 14-5).

Page 179: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

importantes del siglo XX” (Le Goff et al. [zuz.] 1988: 156)97— aurki-tzen dugu. Indoeuropar jatorriko taldeek historian zehar beste herrieki-ko —erdal kulturak euskaldunekiko erakutsitakoak, esate baterako—behin eta berriro errepikatu dituzten portaerek eta esplikazio ideologi-koek iturri komuna dutela eta eredu kanoniko moduko baten araberataxututa daudela esan zuen Dumezilek98.

Zer den bere burua indoeuropartzat jotzea askok jakin dute eta, adi-bidez, harro-harro mintzatu zen horretaz J. Vendryes hizkuntzalariaAntoine Meillet eta Marcel Cohenek zuzenduriko Les langues du mondeliburuan:

La famille indo-européenne est celle à laquelle étaient reservées dans l’his-torie les destinées les plus hautes. Elle a créé les formes linguistiques qui ontservi aux littératures les plus belles et les plus riches; elle a aidé à se répan-dre les civilisations qui ont conquis le monde. (...). Ce succés prodigieux, sion le compare au sort de tant d’autres langues, qui ont végété sans éclat dansdes territoires resserrés ou même ont été étouffées par des langues plus viva-ces, s’explique par des causes historiques au nombre desquelles il faut comp-ter le génie propre des Indo-européens, le caractère de leurs institutions, leprestige de leur civilisation. Partout où ils se sont étendus, les Indo-europé-ens représentent une aristocratie conquérante, dominant des peuples vain-cus et leur imposant avec son autorité l’usage de sa langue.

(Vendryes 1924: 19)

Laburbilduz, bi atal nabarmentzen dira indoeuroparren ikuskeran:hiru funtzioen ideologia eta gizartearen sorrera eta osaketari buruzko teoria.Hiru funtzioen ideologiak funtsean gizarteak hiru osagai, hiru funtziodituela dio: (1) subiranotasunaren funtzioa —erlijioa gehi botere politi-koa—, (2) funtzio militarra eta (3) emankortasunaren funtzioa —ugari-tasuna; aberastasuna; plebea, patrizioei oposatzen zaien kontzeptu beza-la; emakumeak; kanpoko herriak; elikadura; bakea; plazerra…—. Hiru

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

188

97. Era berean, Enrico Campanilek (1995: 32) indoeuroparren ideologiaren aurki-kuntza eta zehaztapena Dumezili zor zaiola dio: “el descubrimiento y la definición de laideología indoeuropea se debe a un gran estudioso francés, G. Dumézil, que ha dedica-do a esta problemática su larga actividad científica”. Ikus, halaber, Mircea EliaderenDumezilen ikerketen goraipamena (Eliade 1984: 116, 30. oin-oharra). Eztabaidatua ereizan da Dumezil. Esate baterako, Colin Renfrew-ek (1990: 202-10), begirune handiz etaikuspuntu arkeologiko-historikotik argudiatuta, hiru funtzio hierarkizatuen ideologiakestatua zuten herrientzat balio duela uste du, baina ez oraindik estaturik garatu ez zutenhasierako indoeuroparrentzat. Beste kritika bat: Francisco Villar (1991).

98. Erdal kulturak euskal kulturarekiko ukipenean erakutsi dituen joeren azalpe-na emateko bide bat baino gehiago izan daitezke. Oso emankorrak dira, adibidez,Claude Levi Strauss-ek (1993) nahiz Mircea Eliade-k (1982) Mendebaldeko zibiliza-zioak gainerako kulturekiko erakutsitako jarrerak eta erdietsitako nagusitasuna ulertze-ko asmoz egindako azterketak. Haien ekarpen aberatsak baztertu gabe, oraindik sako-nago eta iradokitzaileagoa delakoan Dumezilen bidea hautatu dut, esan bezala.

Page 180: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

funtzioak hierarkizaturik daude, hots, nagusitasuna lehen funtzioaridagokio, berarekin elkartuta bigarren funtzioa dago, funtzio militarra,eta, azkenik, hirugarren funtzioa dugu, bere zeregina beste bien mendeeta zerbitzuan egotea izanik. Gizarte osatua bizitza garatzeko behar direnosagai guztiak dituena delarik, bere eraikuntzari buruz hiru funtzioenideologiari loturiko ikuspegia erakutsi dute indoeuroparrek. Horrela,gizarte osoa bere baitan hiru funtzioak biltzen dituena da eta bere osake-ta, bere eraikuntza, konkista edo indarraren bidez lortu ohi da: lehenen-go eta bigarren funtzioetakoek hirugarreneko kideak garaitu, nagusienbikaintasuna onartarazi eta elkarrekin bizitzera, elkarrekin gizarte bat egi-tera, behartzen dituztenean.

Zurien ametsa

Zurien oldartze eta menderatzea, indoeuroparren oldartzea, hots,pairatu zuen Iparramerikako Seattle Buruzagi Nagusiak, bere herriarenegoera berria ulertu nahian, galdera hau egin zuen 1855. urtean:

Dios os concedió el dominio sobre los animales, los bosques y los PielesRojas por un determinado motivo. Y este motivo es un enigma para noso-tros. Quizá podríamos comprenderlo si supiésemos qué es lo que sueña elhombre blanco, qué ideales les ofrece a los hijos en las largas noches inver-nales, y qué visiones arden en su imaginación, hacia las que tienden el díade mañana.

(Seattle 1992: 41)

Zer amesten dute zuriek, zein dira beren seme-alabei eskaintzen diz-kieten xedeak, zein beren etorkizunerako urratsak gidatzen dituzten iru-dikapenak? Galdera hauen erantzuna da, hain zuzen ere, ametsa hitzaerabiliz eta guzti, Georges Dumezilek erakutsi nahi izan duena99:

La explicación indoeuropea del mundo no es más que uno de los innumera-bles sueños de la humanidad, y no constituye, en cuanto a su contenido, unsueño privilegiado. Pero sí lo es, en cuanto a las condiciones de la observa-ción por la concatenación de circunstancias que ha hecho que los pueblosherederos de los indoeuropeos hayan desempeñado en la historia (…) unpapel tan precoz, tan continuado, tan considerable y tan pertinazmente con-signado: en ningún otro caso, se tiene la oportunidad de seguir, a vecesdurante milenios, las aventuras de una misma ideología en ocho o diez con-juntos humanos que la han conservado después de su completa separación.

(etzana nirea da) (Dumezil 1977: 603)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

189

99. Amets hitza darabilen beste bat Georges Duby (1980: 12) historialari frantsesadugu, hiru funtzioen ideologiak Erdi Aroan izan zuen eraginaz ari zelarik: “La figuratriangular sobre la cual se erigió el sueño de una sociedad una y trina (…)”. Ikus, hala-ber, Le Goffen hitzak, 3. kapituluaren sarreran jasotakoak.

Page 181: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Gizarte-multzo handi baten eginak, mendebaldar guztienak barne,bideratu dituen mundu ikuspegi baten aurrean gaude100 eta bere ezagu-tzarako bidea mito edota epopeien azterketa konparatiboa dugu, mito-en zeregin nagusia gizarteari bere buruaren azalpena ematea baita:

(…) los mitos no se pueden entender si se los separa de la vida de los hom-bres que los narran. (…) no constituían invenciones dramáticas o líricasgratuitas sin relación con la organización social o política, con el ritual, conla ley o con la costumbre; por el contrario, su papel era el de justificar todoello, y expresar en imágenes las grandes ideas que organizan y sostienen elconjunto.

(ibid.: 10)

Dumezilen lan-metodoa, lotura genetikoa duten hizkuntza indoeu-roparren existentziatik abiatu eta hauen erlijio eta mitologien azterketakonparatua justifikatutzat eman eta gero, behaketa hutsean eta induk-zioan oinarritzen da:

Ce que je vois quelquefois appelé «la théorie dumézilienne», consiste entout et pour tout à rappeler qu’il a existé, à un certain moment, des Indo-Européens et à penser, dans le sillage des linguistes, que la comparaison desplus vieilles traditions des peuples qui sont au moins partiellement leurshéritiers doit permettre d’entrevoir les grandes lignes de leur idéologie. Apartir de là, tout est observation. (…). Aucune [structure] n’est imposée apriori ni par extrapolation et quand, alerté par quelque ressemblance,j’ouvre un chantier comparatif, je ne sais pas d’avance ce que j’y trouverai.

(etzana nirea da) (Dumezil 1981: 14-5)

Hiru funtzioen ideologia

Indoeuroparren mundu ikuskeran gizartea hiru funtzioz osatzen da:subiranotasuna, indarra eta emankortasuna. Gizarte batek, osatua izan-go bada, hiru funtzioak bildu behar ditu bere baitan.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

190

100. Etnozentrismoa, handinahia eta norberaren hizkuntza bestei ezartzeko esku-bidea babesten duten ideologiak ezagunak izan dira munduaren historian etaDumezilena ez da joera horiek ulertzeko saio bakarra izan. Adibidez, Maurice Olender-ek (1990: 7) Les langues mégalomanes izenburua zuen Le genre humain aldizkariarenzenbakian zera galdetu zuen: “Comment comprendre en effet cette folie des grandeursqui peut saisir, à un moment de son histoire, un peuple, lorsqu’il s’arroge le droit dedominer ses voisins en affirmant la suprématie, voire l’antériorité, de sa langue?”.Borondate hau indoeuroparrak ez diren hizkuntzetan ere aztertu zuen aipaturiko aldiz-kariak: arabiera, japoniera eta txinera, baina, Leon Poliakov-ek (1990: 9) bertan esanzuenez, hizkuntza indoeuropar bat —sanskritoa— izan zen asmo horietan urrutienjoan zena eta asmo horren oihartzunak gainerako hizkuntza indoeuroparretan erenabariak dira.

Page 182: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Zein da ikusmolde horren gakoa? Kontua ez da gizartea hiru zatitanbanatzea —nahiz eta batzuetan horrela den, kasten sistema indiarrarenkasuan bezala: brahman-apaizak, ksatriya-gerlariak eta vaisiya-nekaza-riak (Dumezil 1977: 12)—, gizarteak dituen eginbeharrak hiru multzo-tan, hiru funtziotan, biltzea baizik. Funtzioak, rol sozialak edo literaturkritikako aktanteak (Marchese eta Forradellas 1986: 13) bezala, tasun-multzo baten bilduma dira eta gertakarien nahiz pertsonen edo beharrensailkapena haien arabera egiten da, pertsona edo gauza bakoitza, edoberaien alderdi bat, funtzio bati lotzen zaio eta. Eta alderantziz, balitekepertsona batek, edo talde batek, funtzio bat baino gehiago biltzea berebaitan.

Hiru funtzioak hierarkizatuta daude: lehentasuna lehenengo fun-tzioak du, subiranotasunak, gero bigarren funtzioa dator, indarra, etahierarkian azkena hirugarren funtzioa da, emankortasuna (Dumezil1981: 338). Horrela, hiru funtzioen ideologiaren arabera, lehen fun-tzioan kokatu direnek besteetan kokatutakoek baino gehiago balio dute:erregeak edo erlijio buruak militarrek baino gehiago balio dute eta herrixeheak goiko biek baino gutxiago.

Hiru funtzioen hierarkizazioan Hartsuagak (1987: 20) pitzaduranagusia deitu duena gertatzen da. Alegia, lehenengo bi funtzioak elkar-tuta doaz normalean eta, aldi berean, hirugarrenarekiko bereiztuta.Indian, adibidez, “Es común (…) la estrecha solidaridad de los dos pri-meros varna [kastak], en oposición al tercero: el brahmán y el ksatriyason «las dos fuerzas», ubhe virye, entre las que el entendimiento es pro-vechoso y necesario para los dos” (Dumezil 1977: 62), eta bi hauekezaugarri baikor eta aberatsez beterik agertzen dira. Hirugarren funtzio-koen ezaugarriak, berriz, esaldi batean laburbiltzen dira: “los vaisyadeben honrar y servir a los brahmanes y a los ksatriya” (ibid.: 62).Eskandinavian ere harreman mota bera dugu, hau da, lehenengo bifuntzioetako ordezkariak elkartuta daude hirugarrenekoak menderatunahian: “la agresión de los representantes de las funciones superiores,ávidos de conquistar, de esclavizar a los de la tercera” (ibid.: 270-1).Berdin Erroman ere, beherago ikusiko dugunez.

Azalpen honen aurrean zalantza bat aurkeztu ohi da, hots, gizartebatek subiranotasuna, indarra eta emankortasuna bildu behar ditueladioen baieztapen hori ez al da gizarte orok bete behar dituen eginkizunenadierazle hutsa? Benetako ideologia ote da? Eta ideologia izatekotan,indoeuroparren berezkoa al da? Dumezilek zalantzarik gabe erantzun du:

La respuesta no es dudosa. Aunque las tres funciones corresponden a tresnecesidades que todo grupo humano debe satisfacer para no perecer, sonmuy pocos los pueblos que, de esta estructura natural, han extraído una ide-ología explícita o implícita. Se conocen algunos ejemplos en América y enAfrica. Pero es bien cierto que, en el Viejo Mundo, incluso ampliado desde

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

191

Page 183: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Africa hasta el norte del Sáhara y desde Asia hasta Siberia y China, esta ide-ología no aparece sino entre los pueblos que hablan lenguas indoeuropeas oque han sufrido, en fechas conocidas, la influencia de los indoeuropeos.

(ibid.: 605)

Are gehiago, gertatu zena “el surgimiento en los indoeuropeos, antesde su dispersión, de una ideología plenamente consciente que había sidoelaborada por intelectuales y que había modelado la teología, la mitolo-gía y la organización social” (ibid.: 41-2) izan zen.

Beraz, laburbilduz, indoeuroparren ustez osatua dagoen gizartebatek hiru funtzio bildu behar ditu bere baitan: botere edo subiranota-suna —erlijiosoa zein politikoa—, indar militarra eta emankortasunasortzen duen herri xehea. Hirurak hierarkizaturik daude eta bakoitzarenbalioa ordena horren araberakoa da. Subiranoak eta indar militarraelkar-lotuta agertzen dira normalean eta hirugarren funtzioko lagunakedozertara behartzeko eskubidea dute, hauek gutxiago balio dute eta.

Gizartearen sorrera eta osaketa

Sorrera mitoek garrantzi handia zuten, eta dute, gizarteen bilakae-ran bere kideei, sorrera azaltzeaz gain, portaera ereduak eskaini etaetorkizunean hautatuko ziren norabide politiko eta nazionalak justifi-katzeko balio baitute: “Dans les vieilles sociétés italiques, les légendesd’origine, de fondation servaient à justifier toutes sortes de prétentionset d’orientations politiques ou nationales” (Dumezil 1981: 204). Atalhonen asmoa indoeuroparren sorrera mitoek antzinako Erroman etagainerako herrietan bete zuten eginkizuna indoeuropar zibilizazioarenesparruko egungo gizarteetan ere betetzen segitzen dutela eta, gurekasuan, Nafarroako erdal hizkuntz komunitatearen euskal komunita-tearekiko portaeren inspirazio ereduak beraietan aurkitzen direla era-kustea da.

Gizartearen sorreraren ereduak lotura zuzena du hiru funtzioen ide-ologiarekin eta, funtsean, beharrezkoak diren hiru funtzio edo osagaiakbere baitan biltzen dituen gizarte osatu baten eraikitze prozesu neketsuaazaltzen digu. Bestalde, sorreraren azalpenetan hiru funtzioen araberamoldaturiko kontaketa historiko-mitikoa aurkitzen dugula esan daiteke:“En los pueblos surgidos de los indoeuropeos, se puede encontrar, eneste papel director, un esquema conceptual tan dominante y vivaz comola estructura de las tres funciones. De hecho, ha servido a menudo paraconstruir la historia a todos los niveles, las historias del mundo o de lahumanidad y las historias estrictamente nacionales” (ibid.: 246). Irangoeta Eskandinaviako kasuak eta Hesiodoren mitoak aztertu eta gero,honako ondorio honetara iritsi zen Dumezil:

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

192

Page 184: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(…) en todas partes una «historia» (razas, edades, dinastías, etc.) ha sidocompuesta mediante la colocación en sucesión cronológica, siguiendo unorden descedente de enumeración (razas de Hesíodo: 1, 1 bis, 2, 2 bis, 3;edades del mundo, dinastías iranias, Skjöldungar: 1, 2, 3; Ynlingar: 1+2,3), de representantes de las tres funciones. En Roma, los historiadores delos «orígenes» (…) no procedieron de otra forma.

(ibid.: 250)

Sorrera mitoen artean Irlandako zeltenak eta Erromakoak garrantziberezia dute.

Irlandako zelten sorrera mitoa

Zeltak Irlandara joandako herri indoeuroparra ziren eta uhartearenhistoria inbasio edo konkisten segida baten moduan azaltzen zuten,beren burua konkistatzaileen irudian islatuta ikusiz. Azkenaurreko herriinbaditzailea Tuatha Dé Danann-ena (“Dana jainkosaren tribuak”) izanomen zen eta, Dumezilek dioenez (ibid.: 271), konparaketa indoeuro-parrerako gaia tribu honen “historian” aurkitzen dugu.

Tribu hau, uhartera iritsi zenean, talde bat zen, ez gizarte oso bat,gizarte egonkor batek behar dituen funtzio guztiak, hiru funtzioak, ezzituelako bere baitan. Lehenengo biak —jainkoak, buruzagiak, gerla-riak…— bai, bazituzten, baina hirugarren funtzioaren arrastorik, ordea,ez: elikagaiez eta aberastasunaz hornitzen duen nekazaritzaz ez omenzekiten ezer. Nekazaritza, aldiz, deabruzko itxurapean agertzen direnFomore izeneko uharteko jatorrizko biztanleen ezaugarria zen.Inbaditzaileek, Tuatha Dé Danann-ek, nekazaritza faltan zutela, jato-rrizko biztanleekin borrokatu, gehienak hil eta bakan batzuk esklabiza-tu ondoren, nekazaritzaren sekretuen ezagutza erdietsi eta gizartea osa-tzea, hiru funtzioak batzea, alegia, lortu zuten. Dumezilen hitzetan,horrela laburbiltzen da Irlandan gertaturikoa:

En esta versión celta, se ve que la iniciativa de la guerra vuelve a los repre-sentantes de las «funciones superiores», como en Escandinavia; es más, hayvencedores y vencidos: los vencidos son prácticamente eliminados y elrepresentante de la función agrícola, después de la derrota de su bando, noes asimilado ni admitido en la vida común, sino esclavizado.

(ibid.: 271)

Irlandako zeltek, beraz, eredutzat uhartea konkistatu eta bertako biz-tanleak garaitu ondoren ezarri zen “zibilizazioaren” hastapenak zituzten.Txanponaren beste aldea euren haragian ezagutzea, ordea, hastapen ber-berak zituen baina indartsuagoa zen beste herri batekin topo egin zute-nean egokitu zitzaien irlandarrei: ingelesekin topo egitean, baina haubeste historia bat da.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

193

Page 185: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Erromaren sorrera

Erromaren sorreraren gakoa segida sinple bat da berez: Eneasenondorengoak ziren Romulo —Marteren semea, aldi berean— eta berekideek Erroma sortu berrian emakumerik ez zutenez, aldamenekoherriaren emakumeak lapurtu zituzten: sabinoen emakumeen bahiketaospetsua; bahiketa zela-eta gerra izan zuten sabinoek eta erromatarrek,erromatarrak atera ziren irabazle eta, ondoren, behin sabinoak garaituakizan eta gero, bi herrien arteko elkarketa gertatu zen, aurrerantzeangizarte oso bat izango zena eginez. “Gertakari” hauek101 gizarte osatua-ren sorreraren eskema tradizionalaren arabera berrantolatuak izan zirenErromako historiografian (ibid.: 272) eta berrantolaketa horren emaitzada erakutsi nahi duguna. Dumezilen hitzetan hauxe gertatu zen:

(…) tenemos en nuestro poder los dos extremos de una larga cadena. Poruna parte, mucho tiempo antes de Roma, un esquema indoeuropeo quedesarrollaba los orígenes de una sociedad completa trifuncional a partir desus futuros componentes unifuncionales, inicialmente separados, y poste-riormente reunidos tras un duro combate en el que estos futuros compo-nentes se enfrentaron (el primero y el segundo contra el tercero). Por otra,según la vulgata surgida de las manos de los analistas, una «historia» de laformación de Roma por la estrecha asociación de los compañeros deRómulo, hijo de Marte y protegido de Júpiter, (…) con los sabinos del ricoTacio, tras un conflicto en el que estos futuros componentes, a la vez étni-cos y funcionales, se enfrentaron severamente (el primero y el segundocontra el tercero).

(ibid.: 404)

Erromaren sorreraren gunea sabinoen aurkako gerra da eta diogunaulertzeko biderik egokiena delakoan, Tito Livioren bertsiora joko dugu,Dumezilek gomendatzen digunez: “Prácticamente, es en los dos prime-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

194

101. “Gertakariak” diot, baina ez dago batere garbi egiazkoak, hots, historikoak,ala mitikoak izan ote ziren. Dumezilen ustez, ez dute oinarri historikorik eta, Indiakoedo Greziako kasuen bezala, kondaira mitologiko baten aurrean gaude: “Roma tuvo sumitología y ésta se ha conservado. (…) Roma quiso simplemente exponer, con la sim-plicidad de un atestado, sus propios inicios y sus propios períodos, su fundación (…).Pero estos relatos, fechados y situados en una perspectiva próxima, fueron heredadosde un tiempo en que Roma todavía no existía y no eran menos ficticios ni desempe-ñaban un papel menor que los relatos prodigiosos de los griegos y de los indios”(Dumezil 1977: 264). Era berean, “hay que examinar los cuatro reinados en tanto queexpresiones (…) de estos elementos de una ideología tripartita (…), y no en tanto quehuellas de historia auténtica sobrecargadas de fantasías inexplicables” (ibid.: 256). Ikus,orobat, ideia bera 412. orrialdean: “Imposibilidad de conclusiones históricas”.

Page 186: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ros libros de Tito Livio donde hay que buscar el equivalente de las teo-gonías y cosmogonías de los demás pueblos indoeuropeos” (ibid.: 264).

Aurrekari hurbilak Eneasen etorrera eta Lavinia hiriaren sorrera dira(Tito Livio, I: 1-2), eta orduko gertakariek gero Erromaren sorreranagertuko den funtsezko egitura bera dutenez, Tito Livioren kontaketanaurkezpenaren zeregina betetzen dutela esan daiteke. Troia bere sorterri-tik ihesi, Lazio aldera iritsi zen Eneas printzea, Ankises eta Afroditarensemea zena eta, beraz, lehenengo eta bigarren funtzioak bere baitan bil-tzen zituena, baina hirugarrena falta zitzaien Eneas eta bere kideei: ezzuten jateko ezer. Nahiz eta kanpotarrak izan, badirudi, lehenengo bifuntzioen ordezkariak ziren heinean, eskubide osoa zutela bertako biz-tanleak —“los aborígenes”— (ibid.: 1,5) ziren latindarrei —hirugarrenfuntzioaren ordezkariei— oldartu eta ondasunak ohosteko. Borrokanhasi eta gero, latindarrek bi irtenbide zituzten —Tito Liviok biak aipa-tzen ditu—: garaituak izan eta gero Eneasekiko bakea onartzea, bata,eta, bestea, Eneasen bikaintasuna hasieratik onartu, borrokatzeari utzieta berarekin elkartzea. Edozein modutan, hiru funtzioak batuz gizarteosatua eraiki zuten Eneasen eta latindar garaituen artean. Hasieran kon-trakoa iruditu arren, latindarrentzat onuragarria izan omen zen atzerri-tik etorritako herri nagusiarekiko mendekotasuna onartu eta haiekin bategitea, Lavinium hiri berria berehala hazi eta aberastu —“la ciudad yafloreciente y rica” (ibid.: 3,3)— baitzen. Nire ondorioa garbia da:Eneasen eredua barneratzen duen herri orok —eta inork ez du, gogozkontra ez bada, bere burua menderatuen ispiluan islaturik ikusi nahiizango— besteen gaineko hedazalekeriarako joera guztiz justifikaturikaurkituko du haren ikasgaietan.

Erromaren sorreraren kondaira aurrekoaren paraleloa da, konple-xuagoa izan arren. Jatorria Eneasengan zuten eta Marte eta vestale batensemeak ziren Romulo eta Remok hiri berri bat sortzeko gogoa hartuzuten (ibid.: 6,3). Hiria sortu, biztanle ugari —denak gizonezkoak—bildu eta lotura erlijioso eta legezkoak ezarri eta gero (ibid.: 8,1), “Romaera ya tan fuerte que igualaba en la guerra a cualquiera de las ciudadesvecinas; pero por la escasez de mujeres su grandeza había de durar laedad del hombre, pues éstos no tenían en la patria esperanza de sucesiónni matrimonios con los pueblos limítrofes” (ibid.: 9,1). Hau da, erro-matarrek lehenengo eta bigarren funtzioak zituzten —aginpide erlijiosoeta politikoa eta indar militarra—, baina, Eneasek bezala, hirugarrena-ren —emakumezkoak, emankortasuna…— arrastorik ez, ordea.

Erromatarrek emakumeen beharra zutela, aldameneko herrieiezkontzan lotzeko eskatu zieten, baina erromatarrak auzo arrotz eta bil-durgarriak zitzaizkienez, aldameneko herriek ezkontza ukatu egin zieten.Ondorioz: “La juventud romana a duras penas toleró esto, y sin ambi-güedad la situación empezó a inclinarse por la solución violenta” (ibid.:9,6). Eskariaren bidezkotasuna onartu nahi ez zuten guraso sabinoen

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

195

Page 187: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

196

7. irudia. Emakume sabinoak (Jacques Louis David).

Page 188: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

“harrokeriak” beste irtenbide bat bilatzera behartu omen zituen erroma-tarrak: emakume sabinoak bahitzea (ikus 7. irudia). Bahiketa, dena dela,Romulok behin eta berriro azaldu zuenez, guztien onerako izango zen:

(…) Rómulo en persona iba de una parte a otra y explicaba que esto habíasucedido por la soberbia de sus padres, que habían rehusado el matrimo-nio con los pueblos vecinos; que, no obstante, ellas serían aceptadas enmatrimonio y compartirían todos sus bienes, su patria y sus hijos (…); queapaciguasen sus iras y entregasen su corazón a quienes la casualidad habíaentregado sus cuerpos; que muchas veces de la injuria ha nacido después elafecto, y que por esto ellas disfrutarían de mejores maridos (…)

(ibid.: 9,5)

Sabinoek, baina, ez bide zioten Romulori jaramonik egin eta gerrariekin zioten: “la última guerra la iniciaron los sabinos, y fue con muchola más importante” (ibid.: 11,5). Borroka latza izan zen, sabinoak eregudari onak zirelako, baina erromatarrak apurka-apurka nagusitzen hasiziren. Orduan, emakume sabinoak bien artean tartekatu eta bakea eginzezaten erregutu zieten. Bi herriek, hunkituta, borrokari utzi eta bat egi-tea erabaki zuten, Erromaren agindupean, etorkizuneko Erromazoriontsu eta handiari hasiera emanez:

(…) las mujeres sabinas, por cuyo rapto se había originado la guerra,revuelto el cabello y rasgadas sus vestiduras, vencido su temor femeninopor las desgracias, se atrevieron a avanzar en medio de una nube de fle-chas, lanzándose de través impetuosamente a separar los ejércitos enemi-gos y poner fin a sus cóleras. (…). Esta actitud conmueve a los soldadosy a sus jefes. Se produce un silencio y una calma repentina. Luego se ade-lantan los jefes para hacer un tratado. Y no sólo firman la paz, sino quelos dos pueblos hacen uno solo. Asocian el poder y confieren todo elmando a Roma.

(ibid.: 13,1-4)

Erromaren sorreraren kondairak, laburbilduz, hiru funtzioak biltzendituen gizartearen osaketa nola burutzen den erakusten digu. Sintesiaemakume sabinoen —hirugarren funtzioaren ordezkariak— bahiketaeta ondoko gerraren bidez burutu zuen Romulok —lehen eta bigarrenfuntzioen ordezkaria—, horrela Erroma, behin garaituek hoberena erro-matarrekin elkartzea zela “ulertu” eta gizartea osatuta gelditu eta gero,kanpo gerrate eta konkistetarako prestatuta utziz.

Pentsamolde hau zeharo dinamiko eta eredugarria da: arrotzek edoetorri berriek —Eneas, erromatarrak—, jaungoikoen babesaz, bertako-ak —latinoak, sabinoak— bi irtenbideren artean hautatu beharrean jar-tzen dituzte: edo indarrez garaituak izan edo nagusien baldintzak onar-tu eta haiekin batera gizarte berria eraiki. Irlandan lehendabizikoa ger-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

197

Page 189: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tatu zen, Lavinian eta Erroman, ordea, bien nahasketa, indarra eta ados-tasuna batera izan zirelako.

Hauxe da, Dumezilen ustez, kultura indoeuroparrak gogoan duenirudia, Seattle buruzagiak ezagutu eta ulertu nahi zuen gizon zurienametsa, alegia, eta orduz geroztik Erromako ispilura begiratu duen zibi-lizazio edota talde orori erakutsi zaion ikasgaia.

Gaztelania eta frantsesaren historiografiaren azterketari eskaini atale-an (2.2) ikusi bezala, beren ardura nagusietariko bat euren erromatarjatorriak aldarrikatzea izan da. Erroman eredua bilatzeko kezka antzina-tik dator102 eta, urrutirago joan gabe, nabaria da XVI. mendeko huma-nista espainolen artean. Erromako ereduaren irakaspenek hizkuntzenarazoetan zuten erabilgarritasuna, bestalde, guretzat ezezik, beraientzatere begi-bistakoak ziren, Arias Montano humanista espainolak (1527-1598) Albako Dukeari zuzendutako gutunean Erromaren historiaz eginirakurketak erakusten duenez:

Esta fue una de las cosas que principalmente procuraron los romanos paraconfirmar su Imperio en la tierra y conciliarse los hombres de todas nacio-nes, ordenando que por todas partes, o de uso, o de lección, se ejercitase lalengua latina, y tanto pudieron y ejecutaron en esta parte, que a muchasnaciones trocaron sus antiguos lenguajes en la suya latina.

(Arias Montano, 1570eko gutuna. In Alvar 1984: 212)

Nafarroako euskararen historiara etorriz, Erroma, Eneas edoIrlandako zeltak dioen tokian erdaldunak, eta “aborígenes”, latindarrakedo sabinoak dioenean euskaldunak ipiniz gero, garbi dago zer zutenerdaldunek gogoan —euren hizkuntza hedatzeko nahia, indarra eta“eskubide” jainkotiarra— eta zer eskatzen zieten euskaldunei —erdarazikasi eta lehentasuna hizkuntza honi aitortzeko—.

3.4 Erdal komunitatearen hizkuntz politika: Frantziako hizkuntz poli-tikaren eredua

Frantziako Iraultzak berebiziko eragina izan du XIX eta XX. mende-etako bilakaera orokorrean: aro berri bat zabaldu zuen eta hango gerta-erek Frantziako historia ezezik, Europa osokoa ere baldintzatu zuten(Roberts 1989: 60). Eragina bereziki nabarmena izan zen Espainian nonestatu liberal-monarkiko erdirakoi berria eredu jakobino-napoleonikoa-ren arabera (Sole Tura 1985: 28) eraikitzen saiatu baitziren.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

198

102. Era berean, Erromako eredua kritikatzeko joera ere aspaldikoa da. Ikus, adi-bidez, kultur aniztasunaren aldarrikapen modernoaren iturrian dagoen Herder filoso-fo alemanaren kritika zorrotzak (Berlin 1995: 208).

Page 190: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hizkuntz politika mailan ere Frantzia eredu bat osatzera iritsi zelaesan daiteke: “Francia ofrece un ejemplo de lo que ocurrió en el siglo XIXen toda Europa, y más tarde en todo el mundo” (Schudson 1994: 87).Estatu espainolean, Nafarroan103 eta Hego Euskal Herrian ere bai, beraz,hain oihartzun handia izan zuen eredu honek lau alde ditu: estatua,nazioa eta hizkuntza berdintzen dituen ideologia; estatuaren —nazio-estatuarena, zehazkiago hitz eginez— hizkuntz politika aktiboa; nazio-hizkuntza gisa hautaturiko hizkuntzaren aldeko apustu garbia; eta, lau-garrenik, bere barrutian dauden gainerako hizkuntzak nazioaren batasu-naren oztopatzailetzat hartu eta ezabatzera jotzea. Frantziako Iraultzareneragina, bestalde, ez da hor amaitzen, nazio hizkuntzen aldarrikapeneneta nazionalismo linguistikoen lehen adierazpen modernoak ereIraultzaren zurrunbiloak harrapatutako herrien artean entzun baitziren,normalean frantsesen ezarpenei aurre egin nahian.

Berez, hizkuntza eta nazioa identifikatzen dituen pentsamoldea ez daberria, ez da Frantziako Iraultzak sortua, antzinatik dator eta oso heda-tua izan da munduan zehar. Gure hizkuntzaren testigantzan —euskara,euskaldunak, Euskal Herria— luzatu gabe, Pertsiako akemenestarren(K.a. 550-330) dinastiako inskripzioetan, esate baterako, hitz bakarra,lisani, agertzen da hizkuntza zein nazioa izendatzeko (Calvet 1981b:153). Goiko biak, hizkuntza eta nazioa, eta estatua —edo osatu nahikolitzatekeen estatua— berdintzen dituzten ideiak ere ez ziren FrantziakoIraultzan jaio, ez eta Herder, Humboldt edo Alemaniako erromantiko-en artean ere. Danteren kezketariko bat literatur italiera osatu eta beregainean nazio italiarra finkatu eta batzea izan zen (Breuilly 1990: 14-5;Robins 1987: 106). Manuel Alvar-ek (1984) Frantzia, Italia, Portugaleta Espainiako lekukotasunak eskainiz erakutsi duenez, XVI. mendeanjadanik oso garatuak zeuden ideia horiek eta toki handia izan zutenXVI-XVIII. mendeetako bilakaera linguistiko-politikoan. Era berean,Frantziako hizkuntz politikak Espainian izandako eraginaren aztarnakere XV. mendeaz geroztik aurki daitezke. Manuel Alvarren hitzetan,“Francia es un ejemplo singular de cómo la autoridad real sirvió a ladifusión del franciano y, a la vez, fue un instrumento que vino a presti-giar a la lengua común. (…) En España las cosas caminaron de formaparecida, aunque nos falta un edicto como el de 1539” (Alvar 1984:213-4). Halaber, XVIII. mendean, Espainiako Hizkuntz Akademia(1714) Frantziakoaren irudira sortu zen eta, oro har, “la lengua estabasirviendo a las necesidades del Estado, y un Estado que —nueva imita-ción de Francia— se había centralizado poderosamente desde que advi-nieron los Borbones (1701)” (ibid.: 231). Erresuma Batuan ere, Galesenbereganatze-aktak ingelesaren ezarpena aldarrikatu zuen 1542.ean,

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

199

103. Harrigarria da Nafarroako euskararen historiak erakusten dituen faktoreerdalduntzaile ia guztien aurrekari zehatz eta teorizatuak nola agertzen direnFrantziako Iraultzan ikustea.

Page 191: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

lurralde osoak hizkuntz bakarra eduki behar zuela argudiatuz (Williams1996: 295). Nolanahi ere, aurrekariak aurrekari, Frantziako Iraultzarenberezitasuna nazioa, hizkuntza eta estatua estuki lotzen zituen egitasmopolitikoa gauzatzea izan zen eta hizkuntz politikari buruzko ideiek gauregungo historian hartu duten itxura finkatzea Frantziako Iraultzari zorzaio. Hortik dator bere garrantzia.

Hizkuntz ideia nagusiak Iraultzaren garaian, 1789-1815 tartean104,sortu eta ezarri ziren, baina epe motzeko emaitzak espero baino urriago-ak izan ziren (Brunot 1967, IX-1: 408-9). Beren gauzatzea ia XIX.mende osoa eraman zuen bilakaera luze baten emaitza izango zen: “laRévolution a préparé pour la langue un régime de vie nouveau. Le XIXesiècle nous en montrera certains effets” (ibid.: 421). Horregatik,Iraultzaren garaian errotu ziren ideiak nahiz XIX. mendean zehar gor-puztuz joango ziren neurriak azalduko dira.

Frantziako Iraultzaren hizkuntz alderdi nagusiakIraultzak aro —politiko zein linguistiko— desberdinak igaro zituen

eta bakoitzak azterketa berezia onartuko luke hizkuntz arazoen ikuspe-gitik105, baina, hala ere, denen aurkezpen orokorra egingo dut. Brunotenarabera, Iraultza frantsesaren berezitasuna gutxitan gertatzen den biindarren elkarketa izan zen: hizkuntz politika garbia zuen estatuarenbultzada eta hiritarren nahia: “l’action d’un État qui a une politique lin-guistique, l’élan d’un pays qui désire l’unification de son langage” (ibid.:1). Hiritarren hizkuntz batasunera iristeko nahia norainokoa ote zenarazoa albora utzita, dudarik ez dago frantsesa aro berri batean sartu zela,eta berarekin batera Europako hizkuntza gehienak ere.

Frantziako nazio modernoa, hiritar guztien multzoa, sortzen ari zen.Nazio horretan hizkuntza, frantsesa, osagai nagusietako bat zen eta bereeraikitze prozesuan frantsesaren zabaltzea eta are ezartzea ere beharrez-kotzat jotzen zuten klase politikoek zein herri xeheak. Adierazi zirenideiak nahiz hartu ziren neurriak helburu hori betetzera zuzenduak zeu-den eta, oro har, hizkuntz politika baten oinarriak finkatu zituztela esandaiteke: “Si la langue devient nationale, c’est qu’une nation se forme106,

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

200

104. Frantziako Iraultzaren izena 1789-1815 bitarteko epeari, Napoleonen garaiaere barne, emango diogu: “un proceso que se extiende desde la convocatoria de losEstados Generales en la primavera de 1789 hasta el derrocamiento final, en 1815, delImperio napoleónico” (Roberts 1989: 58).

105. Hizkuntz gutxiengoekiko portaeren aldetik, adibidez, 1789-1794 eta1794-1815 aroak bereiziko genituzke, etena 1794. urtean haien aurkako erasoaldigogor bati ekin zitzaionean gertatu baitzen.

106. Erroman bezalaxe, nazioaren sorreraz ari gara hemen ere eta, ikus daitekee-nez, gogoan portaera eredu berbera, indoeuroparren eredua, zutela jardun zutenErromatarrek nahiz Frantziako iraultzaileek.

Page 192: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

sciemment, (…), et que la langue apparait aux hommes politiques et auxcitoyens comme un élément essentiel de la «nationalité». On croit néces-saire, non plus seulement de la répandre, mais de l’imposer. Toute unesérie de mesures sont prises à cet effet, et constituent une politique”(Brunot 1967, IX-1: 1). Hizkuntz bilakaera ordura arte nonbait berez-koa izan bazen, handik aurrera estatu-afera bihurtuko zen —“L’usagelinguistique n’est plus considéré comme chose indifférente et négligea-ble. (…). Le langage est devenu une affaire d’État” (ibid.: 2)— eta esta-tuaren egitekoen artean Frantziako gainerako hizkuntzen aurka borro-katzea zegoen: “Les langages locaux sont désormais des dissidents, qu’ilfaut combattre et réduire” (ibid.: 2).

Ideiei dagokienez, esan bezala, Iraultzaren giro beroan gorpuzten arizen nazioarekiko abertzaletasun politikoari frantsesarekiko identifika-zioa gehitu zitzazion: abertzalea izatea frantsesez hitz egitea zen (ibid.:7). Nazio batasuna eta hizkuntz batasuna, beraz, estuki lotuak zeudeneta elkarri indarra ematen omen zioten (ibid.: 7), Limogesko korres-pontsalak Iraultzaren lehendabizikoen urteetan Gregoire abadeareninkesta107 ezagunari erantzunez adierazi zuen bezala: “Il est bien à désirerque chaque nation ait la sienne [bere hizkuntza], que cette langue soit lamême dans toutes les parties de son territoire, afin que deux hommesd’une même nation puissent se reconnaître et s’entendre au premierabord” (ibid.: 10). Mezu nagusiak herriaren askatasuna eta hizkuntz etanazio batasuna lotzen zituen: “dans une République une et indivisible,l’usage unique et invariable de la langue de la liberté” (Gregoire, 1794.In ibid.: 207). Behin politiko eta ideologikoki itxuratu eta gero, “naziobat, estatu bat, hizkuntza bat” dioen ikusmoldea XIX. eta XX. mendee-tako dogma bihurtu zen, “nazionalitateen printzipioaren” osagaietakobat izan arte: “Il faut tenir le dogme qu’une nation ne doit avoir qu’unelangue pour un des dogmes essentiels de l’évangile des temps modernes.Parti de France, il est devenu européen. Il a en un siècle gagné d’autrespays, jusqu’à constituer un des éléments du principe des nationalités”(Brunot 1967, IX-1: 9-10).

Nazioaren ikurtzat frantsesa hartu izanak hexagonoko gainerako hiz-kuntzen bazterketa ekarri zuen, eta bazterketarekin batera erasoak babes-tera etorriko ziren argudio sorta baten adierazpena ere bai. Argudiohaien oihartzunek, ikusiko denez, luzaroan iraungo zuten. Hizkuntz

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

201

107. Iraultzaren hizkuntz ideien itxuratze lanean Gregoire abade ospetsua nabar-mendu zen eta, beren asmatzailea ez izan arren, hobekien pertsonifikatu zituena beraizan zela esan da (Brunot 1967, IX-1: 13). Gregoireren ekimenen artean, 1790ekoabuztuaren 13an Frantzia osoan zabaldu zuen inkesta (ibid.: 12-3; Certeau et al. 1986:11-4, non galdetegi osoa jasotzen den) eta 1794ko ekainaren 6an Konbentzioarenaurrean irakurri zuen txostena, “sur la nécessité et les moyens d’anéantir les patois etd’universaliser l’usage de la langue française” (ibid.: 300-17; Brunot 1967, IX-1: 204-14) nabarmendu behar dira.

Page 193: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

aniztasuna elkar ulertzea oztopatzeaz gain, herri hizkuntzak ezabatubeharreko iraganaren eta feudalismoaren arrastoak omen ziren (ibid.: 5).Era berean mintzatu zen Konbentzioa, Gregoire abadearen txostena en-tzun ondoren, 1794ko ekainaren 6an frantsesei igorritako mezuan.Ohitura zaharrei eta ezjakintasunari lotuak bailiren aurkezten ziren—“Ils ne survivaient que par la force de l’habitude et de l’ignorance”108

(ibid.: 6)— eta herritarren atzerapena eta kultur eskasia ere beraiei lepo-ratzen zitzaizkien, Sauveterre-d’Aveyron-go administratzaileek 1792kotxostenean zioten bezala: “ce maudit idiome particulier à nos villageoisest leur fléau et le tombeau de l’instruction sous quelque autre formequ’elle se montre” (ibid.: 6). Hizkuntzen deuseztapenak, ordea, herria-ren heziketa, berdintasuna eta batasuna ekarriko zituen (ibid.: 6). Herrihizkuntzak, gainera, urriak eta garatu gabeak omen ziren, Gregoire aba-deak zioenez: batzuk joskera zehazkabekoak, beste batzuek ez zuten poli-tikari buruzko hiztegirik, gehienek ez zuten hitz abstrakturik eta, orohar, herri hizkuntzen txirotasunak adimena hersten omen zien berenhiztunei (ibid.: 208). Ez zitzaien hizkuntzei izan zezaketen balio filolo-giko edo linguistikoa ukatzen —“l’homme de génie peut cependanttrouver quelque chose de précieux, en ce que ces restes informes de l’an-cien langage national, bien examinés, bien scrutés, peuvent servir à enretrouver les origines” (Briquet-ek Greogoireri igorri gutuna, 1791. Inibid.: 8, 3. oin-oharra)—, baina, hala ere, txikikeria hutsak iruditzen zi-tzaizkien kontu horiek eta Briquet delako honi ez zioten inolaz eremunta handiagoko arrazoien izenean hizkuntzen deuseztapena eskatzeaeragotzi109. Gehienez ere, Gregoirek gomendatu zuenez, zientziaren iker-gai bihurtuko zituzten: “Déjà la Commission des arts, dans son instruc-tion, a recommandé de recueillir ces monuments imprimés ou manus-crits; il faut chercher des perles jusque dans le fumier d’Ennius”(Gregoire, 1794. In ibid.: 210).

Hauek eta beste hainbat esan ziren Iraultzan zehar frantsesaz gaine-rako hizkuntzei buruz. Beren laburpenik argigarrienetako bat BarereOsasun Publikorako Batzordearen bozeramaileak 1794ko urtarrilaren27an eman zuen hitzaldi ezaguna da110. Hitzaldiaren helburua hizkun-tzek Errepublikari zekarzkioten arriskuak salatu eta haien aurka borro-katzearen beharra aldarrikatzea izan zen eta ondorio gisa hitz ospetsu

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

202

108. Bide batez, euskararen iraupena inertziari eta gaztelaniaren ezjakintasunarizor zaiela dioten azalpenetan ez al dira oraindik “arrazoi” hauen oihartzunak aditzenahal?

109. Hizkuntzen balio zientifiko-filologikoarena argudio ahula zen, antza, korron-te orokorraren oldarraren indarraren aurrean, Nafarroan Campion eta bere kideeimende bat beranduago gertatuko zitzaien bezala.

110. Txostenaren testu osorako, ikus Certeau et al. (1986: 291-9).

Page 194: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

hauek adierazi zituen, non hizkuntza bakoitzari buruzko adjektiboakelkar trukagarriak diren funtsean:

Le fédéralisme et la superstition parlent bas-breton; l’émigration et la hainede la République parlent allemand; la contre-révolution parle l’italien, et lefanatisme parle le basque. Cassons ces instruments de dommage et d’e-rreur. (…). Comme si c’était à nous à maintenir ces jargons barbares et cesidiomes grossiers qui ne peuvent plus servir que les fanatiques et les con-tre-révolutionnaires!

(Barere 1794. In Certeau et al. 1986: 295-6)

Jarrera haien atzetik, azaldu diren ideia orokorrez gain, arazo prakti-ko bat zegoen. Alegia, Iraultzaren buruzagi eta bultzatzaileak gehienbatfrantsesdunak zirenez, mezuak frantsesez zabaltzea beste biderik ezzuten, baina Iraultzaren komisario edo ordezkariak herrietara joatenzirelarik, jendeekin harremanetan jartzerik ez zuten eta, oro har, frantse-sez sortutako ideia iraultzaileek zailtasun handiak aurkitzen zituztenberen hedapenean: “Les idiomes, malgré tous les efforts qu’on pouvaitfaire (…) pour pénétrer à travers un rideau de ténèbres jusqu’aux mas-ses rurales, offraient un obstacle insurmontable” (Brunot 1967, IX-1:175). Iraultzaren aurkakoak (Eliza, aristokratak, Alemania…), ordea,tokian tokiko hizkuntzetan mintzatuz harreman estuak zituzten herrita-rrekin. Gauzak horrela, 1794. urtera arte Bretainia, Korsika, EuskalHerria, Katalunia, Niza eta hauek bezalako lurraldeetan propaganda ele-biduna argitaratzen saiatu baziren ere (ibid.: 164-7), herri hizkuntzakberehala susmagarri bihurtu ziren iraultzaileen begien aurrean eta hauek,erraztasunaren eta azkartasunaren izenean, itzulpen politikari uko eginzioten. Arazoa, hala ere, maiz ez zetzan ideia iraultzaileetan, beren mezu-larien elebakartasunean baizik. Iraultzaren ordezkariek herriko hizkun-tza ezagutzen zutenean zailtasun gehienak gainditu ezezik, arrakasta erelortzen zutelako, Gonchon izeneko iraultzaileari Lyonen gertatu zitzaionbezala:

Un autre jour, c’est Gonchon qui tient une réunion à Lyon (28 mai 1793):«Toutes les femmes disaient que j’avais été envoyé pour protéger les acca-pareurs. Comme elles tenaient ces propos en patois lyonnais, je m’écriai surle même ton et dans le même patois: «Bravas citoyenas! vo ne volli doncpas m’écota?». Elles furent toutes surprises de m’entendre parler leur patois,et alors elles demandèrent les premières le silence, en disant toutes:«Ecotons-le, il a l’air d’un bon infant».

(ibid.: 196-7)

Dena dela, herri hizkuntzen aurkako giro gogor eta oldartsu horrekukaezinezko eragina izan zuen jendeen gogoan eta haietatik aldentzeprozesuan gobernuen aginduei herritarren adostasuna gehitu omen zi-tzaien, nonbait: “Les patois seront poursuivis, c’est vrai, mais ils étaient

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

203

Page 195: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

abjurés” (ibid.: 7). Norberaren ama hizkuntza zela kausa bere buruare-kiko gorrotoaren adierazpenak ez ziren gutxi izan. Arestian aipatutakoSauveterre-d’Aveyron-go ordezkariak horrela mintzatu ziren 1792. urte-an: “Ce qu’il y a de plus pressant dans le moment c’est que la Languenationale s’introduise dans nos campagnes (…). Que des maîtres placésdans les six principaux Bourgs de ce District commencent donc par nousapprendre à parler la Langue française que nous connaissons à peine;qu’elle prene la place de ce malheureux Jargon qui étouffe le develope-ment de nos idées” (ibid.: 6). Hauek bezalako lekukotasunak, frantsesairakasleak eskatuz eta guzti, oso ugariak dira eta, iraultzaileen argudioakbezalaxe, behin eta berriro errepikatuak aurkituko ditugu Nafarroakoeuskararen historian ere.

Gauzak ez ziren erasoaldi gogorretan edo autogorrotoaren adieraz-penetan bakarrik gelditu. Herri hizkuntzen deuseztatze eta frantsesarenzabaltze lanean gogoeta zorrotzak egin ziren eta, hartu beharreko neu-rriak edo jorratu beharreko bideak zehaztuz, gaurkotasun eta itzal han-diko egitasmo artikulatuak proposatzera iritsi zen Frantziako Iraultzan.Hizkuntz politika koherente bat eratuz joango ziren hautapenak ez zirenoharkabean egin. Ardatzak irakaskuntza eta administrazioa, eta, mailaapalago batean, soldadutza izan arren, gainerako alorren —Eliza, justi-zia, garraiabideak, hiriguneak…— egitekoa ere aski finkaturik utzizuten: “Il fallait, pour triompher de vieilles habitudes, transformer lesusages du clergé, interdire prônes, exercices, catéchismes en patois,exclure en même temps les patois des tribunaux et des actes civils; (…)la multiplication, par tous les moyens, des voies de communication etdes raports des villageois avec les centres plus instruits. Il convenait sur-tout de compter sur un plan d’éducation bien organisé, appliqué par desinstituteurs purement français” (ibid.: 204-5). Zerrenda gehiago luzaliteke nahi izanez gero, baina une honetan, euskararen bilakaeran era-gingo zuten faktore erdalduntzaile gehienen zeregina, guztiena ez esate-arren, Iraultza Frantsesaren hizkuntz politikaren asmatzaileek jadanikdefinitua zutela nabarmendu nahi dut.

Estatuko hizkuntzaren hedapenean lehentasunezko tokia eman zi-tzaion hezkuntza politikari, aurrerantzeko estatu moderno guztietanegingo zen bezala. Politika horren aurreneko adierazlea Talleyrand(1791ko irailak 10, 11 eta 19) omen dugu: “Talleyrand ne se borne pasà déplorer la survie des dialectes et à annoncer leur prochaine disparition;il dresse contre eux l’école primaire. De l’instituteur rural il fait ce quel’ancien régime n’avait jamais conçu qu’il pût être, un maître de la languenationale, un facteur d’unité. La politique scolaire était inventée” (ibid.:97). 1793ko urriaren 21ean estatuaren oinarrizko eskolak111 sortu zituen

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

204

111. Dekretua, dena dela, nahi hutsean geratu zen eta eskolen zabalpena beran-duagoko kontua izan zen.

Page 196: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

dekretua onartu zen eta bertan haurrek frantsesez mintzatzen, irakurtzeneta idazten ikasteko helburua (ibid.: 147) ezarri zen. Areago, hezkuntzasistema estatu-erakunde bihurturik, ikasketa planen oinarrizko printzi-pioa bikoitza zen: frantsesa irakastea eta frantsesez irakastea (ibid.: 148).Gregoire abadeak, 1794. urtean, herrialdeetako laguntzaileen iradokizu-nak gogoan hartuta, garbi zuen bidea: eskolak zabaldu eta beraietarafrantsesez baizik ez zekiten irakasleak igorriko ziren (ibid.: 212).Aurreneko urratsak ez ziren, hala ere, nahi bezain arrakastatsuak suerta-tu, baina XIX. mendean zehar hezurmamituz joango zen hezkuntza sis-tema printzipio hauetan oinarrituko zen, eta ez bakarrik Frantzian.

Hala ere, irakaskuntza herri hizkuntzetan izateko eskatzen zutenahotsak ez ziren Frantziako Iraultzaren urteetan falta izan eta, beraz,horretan ere aitzindari dugu Iraultza, bertan aurkitzen ditugun aurreka-riak ez baitziren frantsesaren ezarpenari mugatu: “il y avait encore desvilles et même des départements où on continuait à désirer que l’écolese fît dans l’idiome du pays” (ibid.: 145). Eskabide hauen lekukotasunakBretainia, Alsazia eta Frantziako iparraldeko beste zenbait lurraldetako-ak ditugu (ibid.: 145).

Administrazioak zerikusi handia eduki zuen frantsesaren zabalpene-an, bi aldetatik ikusita: lurralde antolakuntza berria, departamentuensorrera, hots, alde batetik, eta, bestetik, administrazio aparatuaren erake-ta. Errejimen Zaharreko lurralde antolakuntza desegin beharra aitzakitzathartuta, barne batasuna (ibid.: 75) zuten ordura arteko administrazio-barrutiak, Lapurdiko Biltzarra edo Nafarroa Behereko erresuma bezala(Goihenetxe 1989: 57), adibidez, deuseztatu112 eta frantsesaren hedape-nean lehentasunezko zeregina izan zuten departamentuak antolatzeariekin zioten (Brunot 1967, IX-1: 75). Departamentuen eraketan hizkuntzirizpidea nahita bazterturik gelditu zen, Asanblada Konstituziogilearenhelburua nazioaren batasuna oztopa zezaketen berezko komunitateak,hizkuntz komunitateak, kasu, desegitea izan zen-eta (ibid.: 77). Berezkohizkuntz komunitateei eraso egiteko asmatutako zatiketa administratibo-ak ondorioak izango zituen etorkizunean: “peut-on dire que le départe-ment, tracé sans souci aucun de leurs rapports [hizkuntz komunitateenbarnekoak], leur enlevait les chances qu’ils pouvaient garder de se réunirpar une force de cohésion naturelle. Il ne leur restait plus en ce sens quela possibilité de groupements artificiels, entrepris volontairement,comme on en a vu au XIXe siècle” (ibid.: 78). Gai honi buruz, guztizargigarria izan zen euskaldunek —Garat anaiak— eta biarnesek sortubehar zen departamentu berria zela-eta eduki zuten eztabaida.Asanbladak biarnotarren alde egin zuen eta Ipar Euskal Herria

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

205

112. Hego Euskal Herriko Foruen deuseztapenari buruzko eztabaiden esanahiaFrantziako gertaera hauen argitara sakonkiago ulertzen da.

Page 197: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Biarnorekin uztartu zuen departamentu bakarra ezarri zen (ibid.: 76-7).Antolakuntza berriaren esanahi sakona garbia da Brunotentzat: “Rien, ouà peu près rien ne resta de ce qui faisait l’originalité des divers pays. Leursinstitutions propres abattues ne furent remplacées par rien qui sentît deprès ou de loin «la localité». Il n’y a désormais en France qu’une admi-nistration uniforme” (ibid.: 523)

Administrazioaren beste aldea administrazio-aparatua eta bere fun-tzionamendua dira. Administrazio hizkuntza bakarra frantsesa zen —“quetoutes les municipalités admissent dans leurs discussions l’usage exclusifdu français” (ibid.: 212)— eta ezarpen honek ondorio zuzenak ekarrizituen berehala. Horrela, edozein herritako udal ordezkariek euren buruafrantsesa menderatzera behartuta ikusten zuten, agintariekiko harremane-tan ezezik, beren auzoekikoetan ere, herriko hizkuntza erabiltzeagatik bes-teek beren lepotik barre egiterik ez bazuten nahi (ibid.: 412). Maila oro-korrago batean, Frantzia osoan administrazio-aparatu bakarra ezarri zen,frantsesdunez osatua, berdina toki guztietan, eta estatu-funtzionarioenbanakuntza zoriaz egiten zen, lanpostuen hutsuneak sortzen ziren neu-rrian. Hau da, herri jakin batera edozein tokitan jaiotako funtzionarioakizan zitezkeen igorriak eta hauek, herriko hizkuntza zeinahi izanda ere,beti frantsesez eginaraziko zieten herritarrei (ibid.: 523).

Frantsesaren hedapenean zeregin handia izan zuen beste erakundebat Armada izan zen, mutilen soldadutza, zehazkiago. Hara joandakomutilek frantsesaren aldeko jarrera zuten buruzagiekin, alde batetik, eta,bestetik, Frantziako lurralde guztietako mutilekin topo egiten zuten.Harreman hizkuntza posible bakarra frantsesa izango zen beraientzat etanahitaez ikasi edo erabili beharra zuten. Soldaduzka bukatu eta herriraitzultzen zirelarik, beste pertsona berri bat ziren hizkuntzaren aldetik etahasieran mutil bakoitzaren aldaketa izan zena berehala hasiko zen herri-kideengana ere hedatzen. Bilakaera hau ez zen oharkabean gertatu.Alegia, Armadaren berezko zereginaz —indar militarra— gain,Frantziako hizkuntz bateratze ahaleginetan beteko zuen lana ia hasiera-tik zehaztuta zuten hizkuntz politikaren sortzaileek, Gregoire abadeak,adibidez, jadanik 1794. urtean, bitarteko honen emaitza onak goraipa-tuz, azpimarratu zuenez: “En général, dans nos bataillons, on parlefrançais, et cette masse de républicains qui en aura contracté l’usage lerépandra dans ses foyers” (ibid.: 211). Era berean, Behe-Senako prefetakzera zioen 1812ko abenduaren 31ko txostenean: “La réquisition et cons-cription militaire qui, dépaysant une bonne partie de la jeunesse, la mitdans le cas d’épurer son langage par l’habitude d’entendre parler mieuxou différemment. D’où il arrive que, quand ils reviennent dans leursfoyers, ils y apportent une manière de parler qui, tout en se détériorantpeut-être un peu, ne laisse pas que de se propager peu ou beaucoupparmi ceux qu’ils fréquentent” (ibid.: 412).

Gerra zegoenean, eta Frantziako Iraultzan gerrak kasik etengabe izanziren, aipatutako arrazoiei borrokek ernarazten zuten nazio-sentimendu

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

206

Page 198: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

sutsuaren eragina gehitzen zitzaien, hau da, soldadu joandako mutilekfrantseste bikoitza izaten zuten: linguistikoa eta politikoa, batak bestea-ri indarra emanez113:

Fondus dans une France militaire et guerrière, (…) les paysans prenaientbon gré mal gré un sentiment national dont l’orgueil soutenait les élans.L’école de français d’alors, c’etait le régiment. (…) dans son cours ordinai-re, la vie de gloire et de servitude était toute française. Une absence aussiprolongée de toute la population mâle ne s’était jamais produite. Les con-séquences devaient en être fatales pour les patois.

(ibid.: 523-4)

Iraultzaren kanpo politikaren hizkuntz ondorioak: nazio hizkuntzenaldarrikapenen piztea

Frantziako Iraultzaren ekarpenak nabariak dira nazio-estatuen erai-kitze prozesuetan, baina hauek ez dira Iraultzaren zurrunbiloan sortuta-ko ideietatik edan zuten bakarrak. Estaturik gabeko herrien mugimen-duek ere, hizkuntzen aldekoek, gure kasuan, handik edan zuten.

Iraultzak, erromatarren hegemonia gogoan hartuta, bere amets indo-europar berezia izan zuen. Ametsa Hexagonora mugatu zen hasieran:“Le tu regere imperio populos fut appliqué à la France, et il semble que,comme jadis, on ait considéré que l’unité de langue devait être une desformes de l’imperium” (Brunot 1969, XI-1: 62). Baina, berehala, 1791zgeroztik izan zituzten gerrek akuilatuta, eta XVIII. mendearen azkenal-diko “frantsesaren unibertsaltasunari” buruzko gogoeta oraindik fres-kuek itsututa, “askatasunaren hizkuntzaren” ezarpenaren ametsa mugazbestaldeko herrietara ere hedatu nahi izan zuten (ibid.: 55). Emaitzak,dena den, iraultzaile frantsesek espero zutenaren aurka, ez zirenFrantziarekiko eta frantsesarekiko atxikimenduaren areagotzea,Europako herrien nazio hizkuntzen eta, oro har, abertzaletasunarenaldarrikapenen hasiera baizik.

Iraultzaren goiburuak “nazio subiranotasuna”, “nazio bat, hizkuntzabat” eta “giza eskubideak” baldin baziren, Europako herriek nork berebaitatik eta bere hizkuntzatik ulertu zituzten: norberaren nazio askata-suna. Frantziaren inbasioa pairatu zutenek —Espainia, kasu—, gainera,Frantziaren konkisten aurkako erresistentziaren edukia gehitu ziotenaskatasunari. Mota horietako interpretazioak aurkitzen dira Hungaria,Irlanda eta Poloniako orduko mugimendu iraultzaileetan, esate batera-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

207

113. XIX. mendeko gerrateetan nafarrek izan zuten esku hartze handia gogoan iza-nik, Frantziako gertakarien parekotasuna aise antzemango da, Arturo Campionek(1976: 27, 265) erakutsi zuenez. Maria Cruz Minak (1981: 72) Campionen baiezta-penarekiko adostasuna adierazi du.

Page 199: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ko (ibid.: 65-6). Italian, italiar kulturaren Risorgimento-aren eta naziobatasunaren nahiak jadanik 1748. urtekoak bederen baziren ere (ibid.:68, argitaratzailearen oin-azpiko oharra), 1796ko frantsesen inbasioakbihotz eman zien eta, adibidez, Milango Herri IrakaskuntzarakoElkarteak Italiar Errepublika batuaren aldeko aldarrikapen ozenak eginzituen 1797. urtean (ibid.: 68). Alemanian berdin gertatu zen, askatasu-na maitatzea Alemania maitatzea izan baitzen haientzat (ibid.: 68). Aregehiago, nazionalismoari buruzko hainbat lanetan114 nazioaren ikuspegiorganiko edo erromantiko-alemaniartzat —Volksgeist hitzaren aipatzehutsarekin islatu nahi dena askotan— hartua izango zenaren jatorriaIraultza Frantsesaren eraginean kokatu du inplizitoki Brunotek: “àmesure que l’Allemagne subit davantage l’action de la pensée française,elle se sépare plus profondément de la France. La Révolution pour lesAllemands consistant à devenir une nation, c’est-à-dire à vivre par eux-mêmes (…), les Allemands les tournent (…) contre la culture françai-se»” (ibid.: 70). Ikuspegi alemana, honenbestez, ideologia frantsesarensemea besterik ez zen funtsean izango115, Brunotek dioskunez.

Bukatzeko, horrela laburtu zuen Brunotek bilakaera orokorra:Nous avons montré le développement en France de ce sentiment que lalangue était un des éléments principaux de la nationalité, une force créa-trice d’unité d’âme. Un peu partout naquit ou se développa la même con-viction. Le désir, qui avait pu rester obscur, jusque-là, d’une langue quireprésentât la patrie, tourna au besoin. (…). A l’attachement instinctif etprofond que les gens de tous pays ont pour leur parler, s’ajouta une sortede conscience d’un devoir. On conçut qu’il y avait lieu non seulement degarder vivante la langue et de sauver ses droits et sa dignité, mais de la gar-der pure en la préservant des altérations et des souillures.

(ibid.: 69)

Ohartzen bagara, Iraultzaren ondorioei buruzko Brunoten hitzhauetan, esate baterako, Arturo Campionen eta gainerako euskaltzaleenahaleginak zortzi-bederatzi hamarkada beranduago gidatuko zituztenoinarrizko ideia eta sentimendu berberak aurkitzen ditugu. Hortikberen garrantzia.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

208

114. Ohikoa da nazioaren kontzeptu alemana eta frantsesa bereizi eta bata beste-ari kontrajartzea (Smith 1976: 42-4, adibidez). Azterketa mota honen oihartzunanabaria da, esaterako, Reguera (1992) eta De Blas (1994) autoreen lanetan.Estereotipoetan oinarritzen den kontrajarpen horren kritikarako: Azurmendi (1992a).

115. Terminologiari dagokionez, orobat, bi ikuspegien arteko aldeak uste denbaino nabarragoak dira. Brunoten hitz hauek, esate baterako, ez al lirateke alemaniarikuspegikoen artean sailkatu behar?: “faire des créations de l’esprit français, des chefs-d’œuvre de nos poètes, de nos prosateurs, de la langue elle-même, produit autentiquedu génie de la race” (Brunot 1967, IX-1: 407). Zein da alemanen Volksgeist eta fran-tsesen génie de la race-en arteko ezberdintasuna?

Page 200: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

XIX. mendeko garapenak

Iraultzaren urteek, 1789-1815, esan bezala, berehalako emaitzakerdietsi baino gehiago, bilakaera baten hastapenak ezarri zituzten.Frantsesa askoz hedatuagoa zegoen, zalantzarik ez, baina 1815ean herrihizkuntzak ez ziren oraindik desagertu eta, oro har, Brunotek dioenez,emaitzak ez ziren itxaropenen neurrikoak (ibid.: 408). Emaitzak XIX.mendean zehar joango ziren agertzen eta hiru ataletan bil daitezke: esta-tismoa, hots, estatuaren esku hartze zuzena hizkuntz arazoetan, hez-kuntza eta armada edo soldadutza.

Estatuak esku hartze zuzena izan zuen hizkuntzaren bilakaeran etabere jagole nagusi bihurtu zen (Brunot 1968, X-2: 686). Frantsesarenkodifikazioa estatuaren lehentasunezko zeregina izan zen: babes osoaeman zitzaion hizkuntzaren akademiari eta honek araututako gramatikaeta ortografia zuzenen ezarpena estatuaren agindupean bideratu zen,unibertsitatean hasieran, eskola azterketa guztietan gero eta funtzionarioizateko oposaketetan 1832az geroztik, eta, horrela, biztanle guztienganahedatu zen (Cohen 1973: 251).

Hezkuntza sistemaren garapena hamarkada luzetako emaitza izanzen. Ezaugarri nagusiak Iraultzaren garaietatik zetozen, baina haurreneskolatzearen orokortzea, dena dela, ez zuten hasieratik lortu. 1832.ekolege batek estatuko oinarrizko irakaskuntza, borondatezkoa, ez nahita-ezkoa, sortu zuen, frantsesez, noski (ibid.: 251). 1850. urtean, Fallouxlegeak irakaskuntza pribatua onartu zuen eta haren babespean ugarituziren eskolek, Elizakoak gehienbat, eskola publikoek bezalaxe frantseshutsean jardun zuten, hizkuntzaren hedapenari beren ekarpena eginez.Bultzada nagusia, dena den, III. Errepublikan gertatu zen. Lehen maila-ko heziketa nahitaezko, dohain eta laikoaren ezarpena Jules Ferry-ren1881-1884 urteetako legeen emaitza da. Aurrerantzean sei eta hamahi-ru urte bitarteko haur guztiak dohain eta frantsesez eskolatuak izangoziren. Herri hizkuntzen ikuspegitik, ordea, beren behin betiko bazterke-ta finkatu zuten 1881-1884ko legeek: “Visto desde Occitania o Bretaña,condena a muerte a las lenguas locales (…). El deber civilizador enco-miado por Jules Ferry (…) desemboca, dentro del aparato ideológicodominante, en la necesidad de deshacerse de las lenguas locales, y laescuela republicana se convertirá en un rodillo compresor sobre cuyosdaños nunca se dirá lo bastante” (Calvet 1981b: 162-3). Maisu-maistrenpsikologia politiko kulturalari dagokionez, argigarriak dira MarcelCohenen116 (1973: 278) oharrak: herriarengandik sortuak, baserritarrenseme-alabak askotan, maisu-maistrak joera demokratikoetan heziak izanziren eta ezkerreko korronteen aldekoak ziren normalean. Herriko apai-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

209

116. Zentzu berean ikus, halaber, Calvet (1981b: 160).

Page 201: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

zekin eta irakasle erlijiosoekin lehia bizian, hezkuntza sistema laiko etademokratiko berriaren aldeko sutsutzat jotzen zuten euren burua. Eta,goikoarekin bat zetorrelarik —herri hizkuntzei Iraultzaren tradizioanapaizen eta krontrairaultzaileen tresna izatea leporatu zitzaiela gogoaneduki—, ez zuten herri hizkuntzekiko edo ohitura eta tradizioekiko ino-lako ardurarik erakutsi. Eta ardura erakutsi zutenean, higuina agertzenzuten batik bat117.

Armada, Napoleon erori zenez geroztik, 1815-1872 bitartean, eredubikoitzaz osatzen zen: gune nagusia soldadu profesionalak ziren, bainazozketaren bidez mutil frankok ere egin behar izaten zuten soldadutza(ibid.: 265). Aldaketa, hezkuntzaren alorrean bezala, III. Errepublikakekarri zuen, 1873ko uztailaren 24ko legeak nahitaezko soldadugoa eza-rri baitzien mutil guztiei (Chabot 1986: 40). Iraultzaren garaianArmadak ukaezinezko zeregin frantsestzailea izan bazuen, oraindik han-diagoa izan zuen nahitaezko soldadutza ezarri zenetik: “Le service mili-taire obligatoire a été l’instrument d’un grand brassage de la population”(Cohen 1973: 270).

Laburpena

Frantziak —Iraultza Frantsesak nahiz XIX. mendeko garapenak—gaur egungo historian eragin orokorra izan duen nazio-estatuaren erai-kuntzaren eredua eskaini zuen. Hizkuntzaren arlora etorrita, Frantziakohizkuntz politikarako eredua nazio-estatuarena bezain garbia izan da.Bertan lau osagai bereiz ditzakegu: (1) estatua, nazioa eta hizkuntza ber-dintzen dituen ideologia; (2) estatuak hizkuntz politika eraginkorra era-matea, hots, hizkuntza Estatu-afera bihurtu izana; (3) nazio-hizkuntza-tzat aukeratu denaren aldeko apustu garbia; eta (4) estatuaren barrutikogainerako hizkuntzak ezabatzeko joera. Nazionalismo linguistiko etapolitiko modernoen sorrera ere Iraultzaren ondorioen artean kokatubehar da: Frantziak “nazio subiranotasuna” eta “nazio bat, hizkuntza

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

210

117. Frantziako maisu-maistrengan erakusten zaigun psikologia soziopolitikoberetsukoa da Arturo Campionen Blancos y Negros eleberriko maisua, Don Bernardino:“Hijo de podrísimos labradores, desde su mísero villorrio del Pirineo, de once años,pasó a Pamplona (…), siguiendo la carrera de maestro, a costa de infinitas privaciones.(…). Dominábale la pasión de la lectura, incubada por la ebullición de ideas que pro-dujo la septiembrina. (…). Como nunca tomó libro que le hablase de su tierra, disi-póse el sabor de la patria nativa. La patria de sus amores era la patria política, la que élhalló enaltecida y celebrada por sus autores favoritos. Era la suya de las almas moldea-das por la guerra de la Independencia, madre verdadera del unitarismo español.Profesaba al regionalismo odio de jacobino (…). Singularmente detestaba el baskuen-ce, recordando, acaso, las burlas que le valió cuando comenzaba a chapurrear el caste-llano que hoy, con su criterio de maestro de escuela, estimaba ser la lengua más sono-ra, majestuosa, rica y perfecta del orbe” (Campion 1934: 208-9).

Page 202: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

bat” lemak aldarrikatzen bazituen, Iraultzaren ideietatik edango zutenherriek berdin egingo zuten, nor bere baitatik abiatuta.

Iraultzako urteek ideia eta jarreren finkapena ekarri zuten batik bat,beren gauzatzea beranduagoko bilakaeraren emaitza izan zen eta.Esandako ideien orijinaltasuna helburu argi eta zehatza erdiestea bila-tzen zuen sistema egituratu bat osatzean zegoen bereziki. Halaber, alo-rrez alorreko proposamen nagusiak gogoeta luzeak egin ondoren plaza-ratu zituzten, ez oharkabean. Oro har, XIX. eta XX. mendeetako hiz-kuntz arazoei buruzko ideien lehen adierazpenak Iraultza Frantseseanaurkitzen dira, baita Nafarroan eragina izan zutenenak ere.

3.5 Nafarroako hizkuntz eta kultur tradizioa

Nafarroaren historiatik bi alderdi nabarmendu nahi ditut:Nafarroako etnokulturazko barne aniztasun historikoa eta Nafarroakoerresumatik abiatu zen hizkuntz tradizioa. 1.2.3 atalean aurkeztu den“Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturalaren” ideia bien emaitza da.

Nafarroaren kontzeptua —eta nafarren batasunaren ideia— histori-koa da, ez dator betidanik, Erdi Aroan gailendu zen ikuspegi jakin batenkristalizazioa dugu. Egungo Nafarroaren esparruan bi mundu geografi-ko-kultural desberdin izan dira historikoki, ez bakarra: eremu euskaldu-na eta eremu erdalduna, edo Mendialdea eta Erribera118, beste termino-logia batez. Bien artean erdal eta euskal kulturen arteko mendetako uki-pen-gune zabal, aldakor eta askotan zehazten zaila dugu: Erdialdea.Nafarroako erakundeak, Nafarroako eliteak, azken batean, Erdialdekoeskualde elebidundu edo erromantzatuetan eta Erriberan sustraitu zirenerresuma eratu eta berehala, eta kultura erromantzearen izenean, hots,euren kulturaren mesedetan neurri handi batean, jardun dute historianzehar. Nafarroaren eta nafartasunaren definizioa beraiek egin eta jato-rrizko kultur eremu guztietara hedatu dute. Berez, lanaren epearenmugetatik —1863tik 1936ra— kanpo gelditzen diren gertakariak dirahauek, baina Nafarroako euskararen bilakaera erro-errotik baldintzatudute eta azterketa berezia merezi dute. Zeren, azken finean, 1936ra arte-ko atzerakada, adibidez, Nafarroako Erdialdean eta Pirinioetako eki-iba-rretan gertatu baita, Mendialdean, euskal kulturaren eremuaren erdigu-nean, euskarak bizitasun eta egonkortasun handiak erakutsi dituenbitartean.

Bestalde, nabaria da Nafarroako euskaldunek historikoki pairaturikobazterketa soziolinguistikoa. Legezko diskriminaziorik izan ez bada ere,

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

211

118. Honek ez du ukatzen, noski, jendeen mugikortasun geografikoa eta euskal-dunen presentzia Erriberan, Jimeno Juriok (1997: 95-8) erakutsi duen bezala.

Page 203: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako erakundeek integrazio-baldintza praktiko eraginkorra erabi-li izan dute: hizkuntza, erdaraz jakin beharra. Gaztelaniaz ez zekienaautomatikoki baztertuta gelditzen zen, ez zuen zereginik Nafarroa ofi-zialean eta normalean herri edo eskualde mailako bizimodura makurtubehar zuen.

Asko eztabaidatu da Nafarroako Erdialdearen eta Erriberaren hiz-kuntz bilakaera historikoaz eta gogoan hartzeko ekarpen eta ñabarduraberriak gehitzen dira etengabe (Jimeno Jurio 1997), baina oinarrizkoideia —Nafarroako bi kultur munduena— ez da nire ustez kolokan jar-tzen eta ez naiz ñabarduren eztabaidan sartuko. Oro har, eskura daudendatuekin argumentazio zuhurra egin nahi izan dut eta balio osoa aitor-tzen diet oraindik Mitxelenaren 1971ko hitz hauei:

Cuando se habla de la extensión y densidad del vascuence en Navarra (…),se navega siempre entre Escila y Caribdis. (…). No es, pues, extraño queen estos casos la gente propenda a dos interpretaciones extremas e igual-mente exageradas: la que, bajo la superficie casi lisa de los textos latinos oromances, ve un sustrato vasco no menos uniforme como única realidadlingüística primaria y la que, a la inversa, se resiste a reconocer un sustratopoco manifiesto y se contenta con la mera apariencia. Hay, sin duda, untérmino medio razonable, al cual no siempre es fácil atenerse en la prácti-ca (…)

(Mitxelena 1987: 77-8)

Mitxelenarekin jarraituz, esan, azkenik, atal honetan aurkeztukodiren ideia eta autoreak bat datozela funtsean, nik uste, bere azterkete-kin. Hala ere, jadanik aurkeztuak daudenez (ikus 2.1.3 atala), ez dituthona berriro ekarri, gauza asko ulertzeko giltza Mitxelenak eman arren.

Nafarroaren aniztasun etnokultural eta geografikoa eta euskararen bila-kaera

Nafarroa historian zehar gizarte linguistiko eta kulturalki anitza izandela gauza jakina da —ikus, adibidez, Caro Baroja (1971-2, I: 12-3) edoCierbide (1990)— eta ez naiz hori demostratzen luzatuko. Oraingoan,Nafarroako eskualdeez eta hauek euskararen historian bete duten zeregi-naz mintzatuko naiz, alde bakoitzak ezaugarri desberdinak dituela eta,aldi berean, Nafarroako euskararen bilakaera eta bere arrazoiak eskual-dez eskualde desberdinak izan direla erakutsi nahian.

Alde geografikoak, kulturalak eta linguistikoak harremanetan jartzendituen azterketa batek begi-bistan dauden arriskuak ditu eta handiena,beharbada, anakronismoarena da, hots, iraganeko egoerak gaur egungokategorien arabera epaitzea, orduko ere egokiak direnentz pentsatu gabe.Kontzeptu geografiko-politikoen historikotasuna kontuan hartzen ezduen anakronismoaren arriskuaren adibiderik nabariena Nafarroa kon-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

212

Page 204: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tzeptua119 bera da, egun duen adiera geografiko eta politikoa Berant ErdiArora arte ez baitzen finkatu120. Bestalde, gogoan izan behar dugu bereiz-garri geografiko edo fisikoen esanahi kulturala ez dela beti gardena etaaldebakarrekoa. Arazoak arazo, bai gure ikuspegitik bai azaltzen direngertakari eta egoeren aldetik egokia den eta gauzen jatorrizko zentzuabortxatzen ez duen interpretazioa ematen saiatuko naiz.

Alderaketa erraztuko delakoan, Nafarroako eskualdeak aipatu aurre-tik euskarari buruzko bi mapa aurkeztuko ditut: euskararen muga histo-rikoen mapa121 (ikus 8. irudia: “Euskararen muga historikoak”) eta eus-karazko toponimiaren mugarena (ikus 9. irudia: “Euskarazko toponi-miaren muga”).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

213

119. Nafarroa —Navarra— izenak, Gaztelak bezalaxe, adiera geografiko aldako-rra izan du denboran zehar eta eskualde txiki bat izendatzetik erresuma osoaren izenaizatera igaro zen denboran zehar, lurralde antolaketari buruzko ikuspegi jakin bat fin-katuz, arestian esan bezala. Eskualde hura zein ote zen argitzerakoan ia ikertzaile guz-tiek Jose Yanguas y Miranda historiagilearen Diccionario de antigüedades del Reino deNavarra (1964 [1840]) lanetik edan dute. Bertan Bianako Printzearen (XV. mendea)pasarte ospetsua jasotzen da, Nafarroa zaharraren lurrak zein ziren zehaztuz: “é llama-se la antigua Navarra estas tierras, son á saber las cinco villas de Goñi, de Yerri,Valdelana, Amescoa, Valdegabol, de Campezo, é la Berrueza, é Ocharan” (BianakoPrintzea. In Yanguas y Miranda 1964, II: 237). Horren arabera, Yanguas y Mirandareniritziz, jatorrizko Nafarroa Lizarrako merinaldeko eskualde bat zen eta bere biztanleakgero Iruñeraino zabaldu ziren: “Según esto parece que la antigua Navarra estaba en lamerindad de Estella, cuyos pobladores se extendieron después hasta Pamplona” (ibid.:237). Gartzia IV.a Ramirez Berrezarleak (1134-50) 1138. urtean “decía que reinaba enPamplona, Tudela, Logroño, en toda Navarra y en todas las Montañas” (Yanguas yMiranda 1964, II: 234). Peraltako bizilagunentzat Nafarroa lurralde arrotza zen XII.mendean eta, halaber, “La ciudad de Tudela consideraba también a Navarra en 1237como un país distinto al suyo” (ibid.: 235), nahiz eta denek erresuma berean zeudelaaitortu (Lacarra 1975: 246). Pixkanaka, XII eta XIII. mendeetan, Nafarroa, eskualdejakin baten izena izatetik, erresumako eremu osoa izendatzera igaro zen (ibid.: 246).Gai honetaz, ikus, aipatutako autoreez gain, Jimeno Jurio (1994a), non, mapak etaguzti, Lizarrako Forua abiapuntutzat hartuta, navarrus jentilizioaren eremua aurkeztenden: Elizagorria (Lazagurría)-Lizarra-Iruñea-Zangoza-San Martin Unx.

Beste aldetik, desberdina da Nauarri hitzaren erabilera Pirinioez bestaldeko testue-tan. Aurreneko aldiz frankoen kroniketan dokumentatzen da, 800. urtearen inguruan,baskoiak hitzaren esanahi beretsuan, eta antzeko adiera izango zuen XII. mendekoAimery Picaud-en gidan ere (Mitxelena 1988c, II: 540).

120. Gauza bera gertatzen da, adibidez, Espainiaren kontzeptuarekin. Geografogrekoek Iberia edo Hispania izeneko penintsula, espaziozko konteptua beraz, zehaztuzuten, baina handik Espainiaren adiera politikoraino tarte handi bat dago eta jauziaBerpizkundera arte ez zen eman. Antzinatea Espainiaren kontzeptu politikoaren argi-tara ikustea arriskuz beteriko hutsa litzateke, Caro Barojak adierazi zuenez: “El con-cepto espacial a que me refiero es el de Iberia o Hispania, que, en los geógrafos griegosestá perfectamente caracterizado (…). Se trata de una península. Este concepto desdeel Renacimiento se equipara al moderno y actual de España, que, en esencia, es un con-cepto político. Se lleva nuestra España a la Antigüedad y se procura ver cómo ha mar-chado desde entonces. Cosa llena de riesgos” (1988: 67).

121. Euskararen muga historikoak zehazteko bi lekukotasun nagusi erabili izandira orain dela gutxi arte: IX-X. mendeetarako Menendez Pidalen “El último reducto

Page 205: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

214

IruñeaLizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Agoitz

1587:

1778:

1935

IX-X. mendeak:

8. irudia. Euskararen muga historikoak (Iturriak: Bonaparte 1863; Menendez Pidal 1950; Lecuona 1966; Irigarai 1973; Irigaray 1974; Elgoibar et al. 1987; Salaberri 1994; Jimeno Jurio 1997)

1863

1985

X-XIII. mendeak:

8. irudia. Euskararen muga historikoak (Iturriak: Bonaparte 1863; Menendez Pidal1950; Lecuona 1966; Irigaray 1974; Elgoibar et al. 1987; Salaberri 1994; Jimeno

Jurio 1997.

Page 206: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

215

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

9. irudia. Euskarazko toponimiaren muga (Iturria: Belasko 1996)

9. irudia. Euskarazko toponimiaren muga (Iturria: Belasko 1996).

Page 207: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Laburki esanda, zer erakusten digute bi mapek? Euskarazko topo-nimiaren muga eta euskararen hego muga historikoa bat datoz, gutxigorabehera, ekialdeko eskualdeetan izan ezik. Erribera, hortaz,Baskoien eremu historikoaren zatia izan arren (Caro Baroja 1985b;Sayas 1994), euskararen muga ezagunetik at gelditzen da122.Atzerakada Nafarroako Erdialdean, ekialdean eta Pirinioetako eki-iba-rretan gertatu da batik bat. Euskararen iraupena, ordea, ipar-mende-baldeko koadrantean izan da.

Azter ditzagun orain Nafarroako eskualdeak. Oinarrizko banaketaMendialde eta Erriberaren artekoa da. Klasikoa da, adibidez, PascualMadozen hiztegiak dakarren azalpena, Mendialdeko nafarrak etaErriberakoak ia bi arraza desberdinetatik datozela esan daitekeela dioe-na:

CARACTER, USOS Y COSTUMBRES. Son en un todo diferentes enlos hab. de las 2 zonas de que ya anteriormente se hizo mérito: en la ribe-ra se parecen mucho á los de las prov. con quienes confinan, y en la mon-taña á los guipuzcoanos y rayanos franceses; ni aun el vestir es en ellosconforme; y sobre todo la lengua vascongada que se habla solamente en

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

216

de los dialectos ibéricos” mapa (1950: 464) eta 1587. urterako Manuel Lecuonaren(1966) zerrenda. Biak onarpen orokorrekoak ziren (Gonzalez Olle 1972: 31, Irigaray1974: 96, Mitxelena 1987: 70 eta beste hainbat). IX-X. mendeetako muga bat dator,gutxi gorabehera, Lecuonak 1587ko elebidunen muga deitu zuenarekin. Hau da, badi-rudi Erdi Aro osoan euskararen muga egonkor samarra izan dela Nafarroan. CaroBaroja ere, Menendez Pidalen lekukotasuna aipatu gabe, iritzi berdinekoa da: “Hayque suponer —como se ha indicado— que la línea de 1587 es la que se mantuvo enNavarra en gran parte de la Edad Media, sin variaciones ostensibles” (Caro Baroja1990: 17). Berdin dio Gonzalez Ollek (1972: 22) ere.

1994. urtean, ordea, Patxi Salaberrik (1994: 1.090-8) zuzenketa garrantzitsuakegin zizkien bi mapei, Tafallaren ekialdeko eskualdeei dagokienez batik bat, mugaZangozatik gora jarri behar dela esanez: “Tafalla, San Martin, Erriberri, Zangoza etaKasedan gure hizkuntza XI. menderako lekutua zela uste dugu” (ibid.: 1.090).Zuzenketen ondorioz X-XIII eta XVIII-XIX. mendeetarako mapa berriak proposatuzituen Salaberrik (ibid.: 1.092 eta 1.098). Jimeno Juriok (1997) ontzat eman dituzuzenketa hauek. Mapa, hortaz, azkeneko ekarpen hauei egokituta marraztu dut.

Jimeno Juriok (1997: 60-3), bestalde, XII-XIII. mendeetan Sesma eta MendaviatikEbroraino iristen zen jatorrizko gune euskalduna zegoela iradoki du, baina nik neukoraingoz egiaztatu beharreko hipotesitzat hartu nahiago dut.

122. Zentzu horretan mintzatu da Mikel Belasko: “la toponimia no nos permiteafirmar la existencia de comunidades vascohablantes en la zona más próxima al Ebronavarro” (1994: 67). Eta gehiago zehaztuz: “en Navarra la toponimia vasca es clara enLana, Valdega, Arróniz, Oteiza, Puente la Reina, Artajona, Pueyo, Ujué. Más al surdesaparece casi por completo y bruscamente, aunque es indiscutible la existencia deunos pocos nombres vascos o vascoides en la Solana, La Oliva y sus proximidades”(ibid.: 67, 42. oin-oharra).

Page 208: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

217

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

SALTUS VASCONUM

AGER VASCONUM

Donibane Garazi

10. irudia. Saltus eta Ager Vasconum.

Page 209: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

la zona del N., diferencia tanto á los unos de los otros á pesar de la estre-cha comunicación entre si, que casi puede decirse que proceden de dosrazas distintas.

(Madoz 1845-50, XII: 95)

Bereizketa ez da berria eta bat dator funtsean erromatarrek Saltusvasconum eta Ager vasconum lurraldeen artean egin zutenarekin (ikus 10.irudia: “Saltus eta Ager Vasconum”).

Ohikoa da, orobat, bi eremuen artean trantsiziozko hirugarren batmarraztea: Erdialdea, Zangozatik Lizarraraino doana, gutxi gorabehera.Nafarroan, beraz, hiru alde genituzke —Mendialdea, Erdialdea etaErribera (ikus 11. irudia: “Nafarroako aldeak”)— eta bakoitzak bereerritmo historikoa eraman duela esan izan da: “El Norte lleva un ritmohistórico, el centro otro y el Sur otro muy distintos entre sí desde laEdad Antigua. No hay modo de explicarse lo que ocurre en cada parteechando manos de una hipótesis única y general” (Caro Baroja 1985b:111).

Hala ere, Nafarroa Erdialde, Mendialde eta Erriberan banatzeakkategoria isil bat du azpian: Nafarroako zentro edo erdigunea Erdialdealitzateke, Iruñea azken finean, eta bazter aldeak Mendia nahiz Erribera.Hau da, egiazko nafartzat Iruñea ingurukoak hartzen dira,Mendialdekoei gipuzkoarren eta Iparraldekoen eta Erriberakoei aragoia-rren antza hartzen zaien bitartean, eta Nafarroa definituko dutenakErdialdekoen ezaugarriak izango dira. Biztanle guztiek ez zuten, ordea,ikuspegi Iruñe-zentriko hori eta, 6. kapituluan ikusiko dugunez, osobestelakoa zen euskaldunen berezko ikusmoldea.

Beste ñabardura batzuk ere kontuan hartu behar dira: Mendialdeanoso desberdinak dira Nafarroa atlantiarra eta Pirinioetako ibarrak.Gauza bera gertatzen da Erdialdean, ez baitira berdinak Zangoza edoLeireko aldea, nafar erromantzearen eta Ximeno dinastiaren sorlekua etaXI. menderako erdaldundua (Salaberri 1994: 1.090), eta Lizarrakoa.Pirinioetako ibarrak eta Leire-Zangozako aldea elkartuz Nafarroakoekialdea marrazten da (ikus 12. irudia: “Nafarroako ekialdea”), hizkuntzberezitasun nabariak dituen eremua Caro Barojaren ustez (1971-2, I:351). Lotura zaharra du Jazetaniarekin (Antzinatean Baskoien lurraldea)eta Akitaniarekin. Antzinateko zelten eta galo-erromatarren eragina hor-tik etorri bide zen eta harremanak Erdi Aroan segitu zuen. Horrela, “Lalínea Jaca, Sangüesa, Pamplona fue de excepcional importancia” (ibid.:340). Menendez Pidalen (1952: 42) ustez ere Zangoza aldeko eskualde-en berezitasuna elebitasun goiztiarra da: “en las riberas navarras del ríoAragón, a pesar de conservar el vascuence, hubo bilingüismo desde muyantiguo, efecto de la comunicación con Jaca”.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

218

Page 210: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

219

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Izaba

Elizondo

Donibane Garazi

Leire

MENDIALDEA

ERDIALDEA

ERRIBERA

11. irudia. Nafarroako aldeak: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera (Iturria: Floristaneta Martin Duque [zuz.] 1977: 26).

Page 211: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

220

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Otsagi

Leire

Siresa

Jaca

12. irudia. Nafarroako ekialdea (Iturria: Caro Baroja 1971-2, I: 351).

Page 212: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako eskualdeen arteko bereizketa hainbat ezaugarri geografi-ko eta kulturalen pilaketaren emaitza da, sustrai historiko luzeak ditu etaondorio zuzenak izan ditu euskararen historian, Weinreichen adierazpe-na baieztatuz: “En toda situación concreta de contacto, la división entrelos grupos de lengua materna es generalmente congruente con una omás de las otras divisiones de naturaleza no lingüística” (Weinreich1974: 191).

Oinordetza sistemen banaketa geografikoa aztertuz gero, adibidez,honako hau ikusten dugu: Tafallatik gora etxearen zatiezintasunaren sis-tema —maiorazkoa, gehienbat— da nagusi eta Tafallatik behera,Erriberan, senideen arteko berdintasunaren sistema, aldiz (ikus 13. iru-dia: “Oinordetza sistemak”). Banaketa, Caro Barojak ohartarazi duenez,lotuta dago euskararen muga historikoarekin: “el régimen sucesorio quepodríamos definir como septentrional (…), sin duda está en cierta rela-ción con la línea mantenida por el idioma hasta ciertas épocas conocidasdocumentalmente” (Caro Baroja 1971-2, II: 141). Fernando Mikelarenahistorialariak ere, oinordetza sistemak, familia motak eta euskararenmugak elkartuz, iritzi bera adierazi du: “existe una superposición bastan-te admisible entre los límites teóricos trazados arriba al régimen iniguali-tario de transmisión de bienes, los límites de las estructuras familiarestroncales y los límites de la lengua vasca a finales del siglo XVI”(Mikelarena 1995: 249). Jakina da (Barandiaran 1972: 332 eta 334, adi-bidez) etxearen zatiezintasunean oinarritzen den oinordetza sistema, etxe-ak euskal kulturako zeregin orokorrekin duen loturagatik, euskaldunenmundu ikuskeraren adierazgarririk garrantzitsuenetako bat dela123.

Garrantzi handikoa da, orobat, herri moten banaketaren mapa. CaroBarojak erakutsi duenez, herri moten arabera hiru eremu ditugu EuskalHerrian (Nafarroa barne): A eremuan baserriak dira nagusi, B eremuanherrixkak eta C eremuan herri handiak (ikus 14. irudia: “Herri motak”).Mapa hau beste hainbat ezaugarriren banaketaren mapekin alderatze-ak124 ondorio orokorrak ateratzea ahalbidetzen digu:

(…) si comparamos este mapa con otros lingüísticos y antropológicosobservaremos:I) Que guarda relación con el de la extensión y retroceso del vascuence,pudiéndose afirmar que en la zona A se halla hoy aquella lengua en uso, enla B es donde ha experimentado sensible retroceso desde el siglo XVI al

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

221

123. Dena den, etxearen garrantzia eta bere zatiezintasunean oinarritzen denoinordetza sistema ez da bakarrik euskal kulturan agertzen. Pirinioetan izan duenhedadurarako, ikus Esteban eta Fonquerne (arg.) (1986).

124. Gomendioa Caro Barojak berak egin zuen: “Conviene ir examinando el con-junto de los mapas (…) para darse cuenta de la correspondencia, más o menos exacta,de las áreas” (1978: 51).

Page 213: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

222

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Maiorazkoaren hego muga

13. irudia. Oinordetza sistemak (Iturria: Caro Baroja 1971-2, II: 142).

Page 214: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

223

IruñeaLizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane GaraziA

B

CA= baserrien eremuaB= herrixken eremuaC= herri handien eremua

14. irudia. Herri motak (Iturria: Caro Baroja 1978: 46).

Page 215: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

XIX o comienzos de éste, y en la C, por último no ha tenido nunca, segúnnuestras noticias, gran expansión, variando radicalmente el paisaje.II) Que el mismo mapa guarda relación con el de ciertos datos antropoló-gicos de carácter físico.

(Caro Baroja 1978: 45)

Goikoez gain, franko dira aztertu diren ezaugarriak eta haietako ba-tzuk aipatuko ditut. Antolakuntza administratiboa bailaraka egiten deneremuak Mendialdea eta Erdialdea besarkatzen ditu (mapa in CaroBaroja 1971-2, I: 287), guztiz bat dator etxe moten banaketarekin(mapa in Caro Baroja 1978: 111, non Erriberako, Erdialdeko,Pirinioetako eta Atlantiar isurialdeko ereduak bereizten diren) eta biakharremanetan daude euskararen mugarekin: “La entidad casa es, así, sen-siblemente distinta yendo hacia el Norte; desde la zona en que empiezala división por valles y también allí donde se ha hablado vasco en épo-cas documentalmente bien conocidas” (Caro Baroja 1971-2, II: 166).Argigarriak dira, halaber, beste hainbat ezaugarriren mapak: eguraldimotak, artzaingoa eta trikuharriak harremanetan jartzen dituena (CaroBaroja 1978: 51); golde moten mapa (ibid.: 143); gurdi motena (ibid.:154); mundu ikuskera desberdinen banaketa geografikoa125 (ibid.: 266,4. oin-oharra); arabismo eta mozarabismoen ipar muga (Caro Baroja1971-2, I: 143); baso motena (ibid.: 44), eta abar.

Eremuen arteko egokitasuna ederki islatzen da, orobat, landaketamoten banaketan, almendra, melokotoi, oliba, mahats eta gaztainarenmugen mapak erakusten duenez (ikus 15. irudia: “Landare motak”).Muga haiek iruzkinduz, berriro euskararen mugekin topo egiten dugu-la nabarmendu du Caro Barojak:

La zona meridional de Navarra desde el punto de vista climático, se hallabien limitada por una línea que es la del límite superior del almendro y elmelocotonero, con estos puntos, de Oeste a Este: Viana, Allo, Artajona,Tafalla y San Martín de Unx. La del olivo va algo más arriba (…). Más alNorte aun, está la de la viña (…). Estos límites actuales han variado poco

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

224

125. “Dentro del país vasco parece haber sensibles variedades entre la concepcióndel mundo propia de los habitantes de unas regiones y la de los que nacieron en otras.(…). A juzgar por lo que personalmente me ha sido dado observar, creo que sería con-veniente tener en cuenta cinco tipos de «mundos circundantes», al llevar a cabo estalabor: 1) el mundo del habitante de los puertos de mar y de la costa; 2) el mundo delcampesino de la zona más baja y próxima a aquélla, de Vizcaya, Guipúzcoa, Navarra yel país vasco-francés; 3) el mundo del campesino de la zona más alta de estas mismasregiones; 4) el mundo del campesino de los valles alaveses y navarros; 5) el mundo delcampesino de las llanadas y tierras más meridionales del país. Los datos más curiosospara caracterizar el vasco deben buscarse en las áreas 2 y 3, que son aquellas en que,justamente Barandiarán encontró (descubrió, podríamos decir) los materiales másatractivos de su colección” (Caro Baroja 1978: 266, 4. oin-oharra).

Page 216: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

225

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Almendra eta melokotoia

Mahatsa

Gaztaina

Oliba

15. irudia. Landare motak (Iturriak: Caro Baroja 1971-2, III: 140; 1978: 136).

Page 217: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

desde el siglo XVIII. Las líneas señaladas son de gran significación desdeotros puntos de vista: porque la primera hacia el Norte [almendrondoa etamertxikondoa], marca también el límite máximo de expansión de la len-gua vasca, bien conocido documentalmente desde el siglo XVI (…)

(Caro Baroja 1971-2, III: 139)

Gaztainondoaren eremua, orobat, mapei so eginez gero, bat datorfuntsean baserrien eremuarekin eta baita egungo euskara biziarenarekinere.

Hizkuntzaren eta hainbeste ezaugarriren arteko egokitasuna ikusita,arrisku bat determinismo geografiko-kulturaletan erori eta neurriz kan-poko ondorioak atera nahi izatea izan liteke, Caro Barojak (1976: 20)eta Mikelarenak (1995: 83) ohartarazi dutenez, baina, nahiz eta egoki-tasuna beste lurralde batzuetan hain hertsia ez izan, garbi dagoNafarroan egiazko gertakari baten aurrean gaudela: “Por supuesto, lasuperposición de la variable cultural-lingüística en Navarra sobre la geo-grafía familiar y sucesoria sería un fenómeno ceñido a nuestra provincia,que probablemente también se dará en Alava, pero no en cambio en losdemás territorios pirenaicos, donde la traducción lingüística del sustra-to cultural no es formulable” (Mikelarena 1993: 27).

Nafarroan, beraz, eremu geografiko-kultural-linguistiko desberdi-nak ditugu —“distintas «regiones naturales» (…) distintas «áreas cultu-rales», «lingüísticas» y aun «antropológico-físicas»” (Caro Baroja 1971-2,I: 13)— eta denak Nafarroa izeneko batasun politiko beraren pean bil-duta:

(…) no cabe duda de que hoy existe una provincia de Navarra, con unosnaturales o vecinos que son los navarros, dentro de un estado que esEspaña. Pero antes y durante mucho, Navarra, en sí fue un estado, losnavarros fueron considerados como un grupo muy cognoscible en elOccidente de Europa y que aquel estado pequeño no tenía unidad de len-gua, ni de lo que más o menos vagamente se llama cultura, ni raza, nisiquiera tenía unidad de paisaje.

(ibid.: 12-3)

Ildo beretik, Nafarroako izaeraren ezaugarri nagusia ibilbide histori-ko luzeko —estatu independientea Erdi Aroan, erregeorderria 1512kokonkistaz geroztik eta Foru Diputazioa 1841etik aurrera— antolamen-dua izatean dagoela dio Caro Barojak (ibid.: 13). Nafarrak, Nafarroakobizilagunak, batzuk kulturalki euskaldunak izan dira eta beste batzuk,berriz, ez, baina horrek ez du eragotzi denak egitura politiko berean batu-ta egotea: “los «navarros» (…) en parte son vascos y en parte no lo son,dígase lo que se diga, y (…) sin embargo, han estado y están unidos entresí por importantes vínculos jurídicos, institucionales y políticos: por unraro Devenir o por la Historia, en una palabra” (ibid.: 17). Batasun poli-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

226

Page 218: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tikoaren seinale nafartasun sentimendua da, nafar abertzaletasuna non-bait, eta sentimendu hau kanpoko bisitariek aspaldian antzeman dutenzerbait da, Richard Forden 1845eko hitzek erakusten dutenez:

Placed by position on the borders of France, Arragon (sic), and Castile(…), necessity has forced them [nafarrak] to be always on their guardagainst neighbours whom fear and abhor. Thus a spirit of nationality burnsin every heart, wich broods with retentive memory over wrongs that arenever forgotten or forgiven.

(etzana nirea da) (Ford 1845: 999)

Nafarroako egituraketa politikoak bi talde baldin baditu bere baitan,kontua aginpidearen banaketa da. Alegia, botere berdina izan dute biek,ala desoreka egon da bien artean? Arazoa da agintea talde erdaldunareneskuetan egon dela historikoki eta bere zerbitzuan erabili duela.Nafarroa euskal taldearen kaltetan eratu den antolamendua da eta beresustrai historikoak hurrengo atalean azalduko ditut.

Euskaldunak Nafarroako zati bat dira, baina zati iraunkorra etairmoki sustraitua eta bere sakoneko bilakaeran Nafarroa erakunde gisaantolatuta egotea edo ez azaleko akzidentea baizik ez da: “Bueno serátambién observar previamente que el grupo lingüístico, antropológico yetnográfico vasco vive con independencia bastante continua del hechode que en Navarra haya un reino o no” (Caro Baroja 1971-2, I: 13).

Ez da berdina, hortaz, euskaldunez mintzatzea edo nafarrez mintza-tzea, baina euskaldunei gagozkielarik ere, euren eremuan mailaketa bategin beharra dago, ezaugarrien banaketa geografikoek erakutsi digute-nez. Mitxelenak euskal talde etnolinguistikoaren “gunea eta ertzak” aipa-tu zituen (ikus 2.1.3 atala) eta Caro Baroja ere ondorio berdinetara iri-tsi da. Bere terminologian garrantzitsua da kultur eremua (“área cultu-ral”) kontzeptua. Ideia argia da: kultur eremu orok gunea, non ezauga-rrien pilaketa —dialektologiako isoglosen moduan, adibidez— trinkoaden, eta bazter aldeak, non ezaugarriak urriagotuz doazen, dauzka.Kultur eremuaren kontzeptua oso egokia suertatzen zaio euskal kultura-ren azterketari eta, horren arabera, “klimax” edo erdigunea Gipuzkoaneta Nafarroako alde atlantiarrean duela, Nafarroako Erdialdea etaArabako zati nagusia bazter eskualdeak direla eta Bizkaiko Mendebaldeaeta Nafarroa eta Arabako Hegoaldeak gehienbat beste kulturen eremue-tan daudela dio Caro Barojak (ikus 16. irudia: “Nafarroako euskal kul-turaren eremuak”):

Teóricamente, toda área tiene su «climax» o punto central, de formas másconcentradas y típicas, y sus zonas marginales, en que aquéllas (de modomás o menos regular) van perdiéndose, mezcladas con las marginales, tam-bién, de otra «área». No cabe duda de que en nuestro caso particular, elcentro de Navarra y gran parte de Alava son hoy «zonas marginales», queel extremo S. de estas provincias queda casi en absoluto dentro de «áreas

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

227

Page 219: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

228

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

BAZTER EREMUA

ERDAL KULTURAREN EREMUA

EUSKAL KULTURAREN ERDIGUNEA

16. irudia. Nafarroako euskal kulturaren eremuak (Iturria: Caro Baroja 1978: 377).

Page 220: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

culturales» distintas (…) y sostengo que el «climax» de tal cultura [euskalkulturarena] hay que buscarlo en (…) Guipúzcoa y la Navarra oceánica.

(Caro Baroja 1978: 377)

Euskal kulturaren erdigunean lehenago (ibid.: 266, 4. oin-oharra)Bizkaiko eta Iparraldeko hainbat eskualde ere aipatuak zituen, baina,beste lurraldeetako kontuak gorabehera, Nafarroari buruzko azalpenakgarbiak dira. Nafarroako iparraldearen berezitasunaz, Erriberarekikoaeta baita Erdialdearekikoa ere, behin eta berriro ohartarazi digu CaroBarojak, hitz hauek erakusten dutenez: “El ciclo histórico-geográficopropio de la zona Norte de Navarra es, en grandes y esenciales caracte-res, completamente distinto, no sólo al que hemos descrito al tratar delSur, sino también al dibujado al tratar de la zona media del reino” (CaroBaroja 1971-2, I: 197).

Orain arteko gogoeten eskutik, beraz, honako ondorio orokor hauatera dezakegu: Nafarroan bi kultur mundu historiko daude, euskaldu-na eta erdalduna, eta bien arteko ukipen eremu zabal bat: Erdialdea etaekialdeko Pirinioetako ibarrak. Bi kulturen arteko harremanak politikoeta instituzionalki guztiz desorekatuak izan dira, beti bere eragina ezar-tzera jo duen erdal taldearen mesedetan, baina ez dira euskara ezabatze-ra iritsi. Euskararen iraupena euskal kulturaren erdiguneko eremuetangertatu da eta galera, ordea, ukipen eremuetan, Caro Barojak euskal kul-turaren “bazter aldetzat” jo dituenetan. Euskararen historiak, hortaz,euskal kulturako eremu bakoitzaren ezaugarrietara jo beharko du hiz-kuntzaren sendotasunaren zein ahultasunaren berri ematerakoan.

Hari beretik tiratuz, bistan da berriro aurkezpen orokorraren (1.2)eta oinarri teorikoen (2.4) ataletan agertutako gaiekin topo egin dugula.Alegia: euskararen historia, iraupena nahiz higadura eta galera, ulertze-ko behar-beharrezkoa zaigu euskal giza taldearen ezaugarri etnolinguis-tikoak kontuan hartzen dituen ikuspegitik —bigarren kapituluan “hur-bilketa antropologikoa” deitu dena— abiatzea eta berdin gertatzen zaiguaurrean eduki duen erdal giza-taldearekin. Bestalde, euskararen galerabereziki Nafarroako Erdialdean gertatu baldin bada, iraupenaMendialde atlantiarrean izan den bitartean, garbi dago kultur maila oro-korreko bi gertaeraren aurrean gaudela: Mendialdean iraun duena ez daeuskara bakarrik, euskal kulturako mundu oso bat baizik, eta Erdialdeanalderantziz, hau da, mendeetan zehar eratuz joan ziren bilakabide lin-guistiko-kulturalak zirela-medio guztiz higatuta eta ahulduta gelditu zeneuskal kultura eta, horrexegatik, XIX. mendeko aldaketek haize boladabatek bezala eraman zuten erroak orduko ia hautsita zituen euskal hiz-kuntza. Gunea eta ertzak aurkitzen ditugu, zalantzarik ez, eta bakoitzakbere azterketa eskatzen du. Euskarari dagokionez, ez ziren berdinakGares eta Leitza, adibidez, eta batetik bestera dagoen aldea ezin da soi-lik denak berdinak bailiren aztertzen dituen denbora bilakaera linealaren

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

229

Page 221: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

emaitzen argitara ulertu. Hain zuzen ere, Gares mendetako higadurapairatua duen eremukoa eta Leitza, berriz, ezaugarri gehienei eutsi dieneuskal eremuaren erdigunekoa direlako.

Euskararen eta erdararen arteko ukipen eremuaren arazoak —Na-farroako Erdialdearenak— eta, orobat, bi taldeen arteko aginpide bana-keta desorekatuaren sustraien azterketak nafar erromantzearen sorreraeta zabaltze prozesuak eta, oro har, Nafarroako erresumak hedatu zituenhizkuntz eta kultur joerak aztertzera garamatzate.

Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioa: lengoage de Navarra

Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioaz mintzatzeak gai konple-xu, polit eta eztabaidagarri, askotan ilun eta laburtzeko beti irristakor etazailen aurrean kokatzen gaitu126. Bestalde, arestian ikusi bezala,Nafarroaren ezaugarri nagusietako bat antolamendu politiko gisa izanduen jarraikortasuna da eta, dudarik gabe, lanaren epeko bilakaera ereulertu nahi izanez gero, Nafarroaren hastapen historikoetatik errotutadauden joera eta jarreren berri eman beharra dugu. Bertan arreta bere-zia jarri behar da Nafarroako Erdialdeko bilakaeran, erresumaren egitu-ren ezarpena eta, hauekin batera, erromantzearen zabalpena hor gertatubaitziren batik bat: “sería de especial interés el poder precisar cuál era ladistribución territorial y por clases de la lengua hablada a lo largo de laEdad Media (…). El problema, naturalmente, se ciñe a la zona media deNavarra —que es donde se asienta la nueva monarquía— y a Alava, puesen el interior el predominio del vascuence es incontestable” (Lacarra1957: 14-5).

Nafarroako —Iruñekoa, XII. mendera bitartean— erresumaren has-tapenetan hiri bat, Iruñea, eta bi giza talde aurkitzen ditugu: “podríamosconstruir un esquema de la primera organización del reino, con una ciu-dad, capital, punto estratégico de primer orden y dos territorios más omenos montuosos a los lados, con dos linajes dominantes en cada uno deellos” (Caro Baroja 1971-2, I: 115). Aipatutako bi leinuak arabiarrenkroniketan agertzen dira jadanik: Iruñearen ondoko eta ezkerraldekoak—Abartzuza eta Gesalazko eskualdekoak (ibid.: 115)—, Baskoiak, edoBaskunis, arabiarrek deitzen zietenez, eta Leire-Zangoza ingurukoak,arabiarrek Glaskiyun izenaz ezagutu zituztenak (Lacarra 1982: 18). Bitaldeek ezaugarri desberdinak zituzten: Baskunis delakoak soilik euska-raz —baskiya-z— mintzatzen ziren eta, horregatik, ia ezinezkoa omenzitzaien arabiarrei beraiekin hitz egitea. Euren erlijioa zuten eta, halaber,

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

230

126. Harrigarria da, gainera, Nafarroako historiografia orokorrak gai honi buruzerakusten duen isiltasuna. Ikus, Goiz Erdi Aroaz, Martin Duque (1987) eta, BerantErdi Aroaz, Carrasco (1987).

Page 222: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

pobreak, borrokalariak eta kulturalki atzeratuak omen ziren (ibid.: 19).Leire-Zangoza inguruko jendeak, Ekialdekoak, desberdinak bide zirenhasieratik eta, Aragoiko jendeekiko harreman estuetan, franko edo karo-linjioen eragina islatzen zuten: Glaskiyun-ak, “situados más al Este,representan la influencia franca o carolingia en el país, frente a losAristas” (Lacarra 1982: 19). Aurreneko kristau-guneak —Leire, Igari(Zaraitzu ibarrean), Urdaspal (Erronkari ibarrean), Usun (Irunberritikhurbil), Echoko haraneko Siresa…— ere han kokatu ziren (ibid.: 19)eta karolinkjioek sortu zituzten: “Responden a la política de LudovicoPío de infiltrarse en los territorios dudosos, por la colonización monás-tica” (ibid.: 19)127. Oro har, inguru horretakoa “una zona más romaniza-da, más cristianizada, más europeizante” (Lacarra 1957: 15) zela esandaiteke.

Nafarroako erresuma Iruñea aldeko taldeen ingurutik sortu zen etabere aurreneko erregea Eneko Aritza (824?-851) izan omen zen. IX.mendean zehar Baskoien lurretan sustraituriko Aritza dinastia —dinas-tia Iñigotarra ere deitu izan zaio— izan zen nagusi. Tarte hartan,Lacarrak dioenez, Penintsulako gainerako estatu kristauekin alderatuta,izaera berezia izan zuen Iruñeko erresumak eta gehien nabarmentzenzena independentzi nahia omen zen:

Ya en su origen la monarquía de Pamplona se presenta como algo distinto—por su espíritu— de los demás Estados cristianos que surgen tras la inva-sión musulmana. (…) los reyes de Pamplona no son ni continuadores deToledo —contra cuyos reyes lucharon los pamploneses hasta el últimomomento—, ni vasallos de Carlomagno, contra cuyo imperio combatieroncon insistencia bien notoria. En los dos siglos que siguen a la invasión noaspiran los navarros a reconquistar, sino a afirmar su independencia, comolo venían haciendo siglos atrás. Les veremos apoyarse en los francos para ircontra los moros, y en éstos para derrotar a aquéllos, pero sin someterse aninguna soberanía política extraña.

(Lacarra 1963: 231-2)

Baina X. mendearen hasieran, 905. urtean, zeharo aldatu ziren gau-zak: “Sólo a partir del siglo X —articulado el Estado con unas institu-ciones que llamaríamos «modernas»— entra el reino pirenaico en el con-cierto de los Estados peninsulares, y se contagia del mismo deseo queanimaba a los asturianos de «reconquistar» tierras para la Cristiandad”(ibid.: 232). Ongi ezagutzen ez diren arrazoiak zirela-medio, dinastiaberri batek hartu zuen Nafarroako erresumaren buruzagitza: jatorriaLeire-Zangozako lurraldean —oroit gaitezen: erromanizatuagoa, kris-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

231

127. Zentzu berean mintzatu da Florencio Idoate monastegien sorrera karolinjio-ek Nafarroa eta Aragoako iparraldean izan zuten eraginarekin lotuz (1977: 13).

Page 223: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tautuagoa eta europazaleagoa— zuen Ximeno dinastia (905-1076),dinastiako lehenengo erregea Antso I.a Gartzes (905-925) izanik.Erresumaren finkapena Ximeno dinastiaren eskutik etorri zen eta, bera-rekin batera, Nafarroako hizkuntz historia baldintzatu duten hainbatjokamolderena ere. Gortearekin batera Iruñeko apezpikua ere Leireraaldatu zen: “La sede [apezpikuarena] de Pamplona (…) se encontrarámás en su ambiente en esta zona del Este (en Leire, hacia lo que se llamael Romanzado), que en el mismo Pamplona, a donde no volverá hasta elsiglo XI” (Lacarra 1982: 20).

Antso I.a Gartzes musulmanen aurkako borrokari lotu eta, berehala,Asturiasko Alfontso III.arekin hitzartuta, lur berriak konkistatu eta erre-sumaren mugak zabaltzeari ekin zion: Lizarra hasieran, LizarrerrikoErribera ondoren eta Errioxa beranduago, Errioxako lurrak “pobladaspor romanizados y romanceados”128 (Cierbide 1986: 131) izanik.Ekialderantz ere zabaldu zen erresumaren eragina eta Aragoiko konterriaere Nafarroako erregeen agindupean geratu zen. Konkista berrien ondo-rioz, Nafarroako Gortearen egoitza Naxerara eraman zuten 921. urtean.Beraz, oinak Naxeran eta Leire-Zangozan zituen eta NafarroakoErdialde osoa eta Erriberaren zati bat besarkatzen zituen antolamenduadugu Nafarroako erresuma sendotzen hasi zenean: “es sobre esta ZonaMedia, de aldeas, que va de Sangüesa a Estella, sobre la que se asentarála nueva monarquía en sus comienzos” (Lacarra 1957: 16).

Erresuma eratzearekin batera, gizarte-antolakuntzako molde atzerri-tarrak eredutzat hartuta, klaseetan hierarkizaturiko gizarte feudala gau-zatzen ari zen Erdialdean eta horrek ondorio ukaezinak ekarri zituenerresumako jatorrizko populazioaren baitan, gero eta handiagoa baitzenpopulazio horren —nekazariak eta hizkuntzaz euskaldunak— eta gor-puzten ari zen estatu-aparatuaren arteko etena129:

El conjunto de su población, compuesto por campesinos, es vasco, creoque de habla vasca en su totalidad (…). Pero la estructura política que allíse forma es de inspiración extraña. En primer lugar la monarquía y la curiadel rey, que reflejan la doble influencia de las cortes condales carolingias yde la tradición hispanovisigoda. Los seniores serán propietarios territorialesque se hacen cargo de la defensa de ciertos lugares estratégicos; ellos con elrey llevarán el peso del gobierno, y el campesino netamente vasco del noro-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

232

128. Iritzi berekoa da Jose Maria Lacarra: “En los territorios nuevamente agrega-dos —Aragón y Rioja— el sustrato humano era ya netamente románico y cristiano”(1975: 80), eta: “la Rioja, enteramente romanizada y cristianizada en esta época [IX.mendea]” (1982: 20).

129. Ikus, halaber, Sanchez Carrion (1980: 30 eta 72), non, Lacarraren azterketaabiapuntutzat hartuta, Nafarroako erresumaren hizkuntz jarrera asimilaziozalea izanzela esan eta berari buruzko gogoeta iradokitzaileak egiten diren.

Page 224: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

este se sentirá doblemente extraño a esta estructuración en clases y alambiente de lucha que supone.

(ibid.: 16)

Dimentsio politiko, erlijioso, kultural eta linguistikoa izan zuenhedapen bilakaera osoa “Nafarroako erresuma (905-1035)” mapan (17.irudia) jasotzen da.

Apurka-apurka garrantzi berezia hartuko zuten Nafarroako Gorteek,non erresumako hiru klase nagusiek zuten ordezkaritza —hiru estamen-tu edo estatuak130: “los prelados (…) los ricoshombres e cavaylleros (…)et las bonas villas” (1329ko Gorteak. In Lacarra 1983: 239), hau da,Eliza, noblezia eta hiribildu onak (“las bonas villas”)—, XIX. menderaarte iraungo zuen egituraketa batean131.

Hirutan antolatu eta hierarkizatutako —“Tres «estados», tres catego-rías establecidas, estables, tres divisiones jerarquizadas” (Duby 1980: 7)—gizartea dugu, beraz, Nafarroakoa eta bertan gardenki islatuta agertzendira indoeuroparren hiru funtzioak: aginpidea eta erlijioa —monarkia etaEliza—, indar militarra —nobleak— eta herri xehea. Ez da kasualitatehutsa, baizik eta, Georges Duby historialariak azaldu duenez, Erdi Aroangizarte-ordenari buruz nagusi zen ideologiaren emaitza: “desde sus oríge-nes el género humano estaba dividido en tres, entre los oradores (oratori-bus), los labradores (agricultoribus) y los guerreros (pugnatoribus)”(Gerardo, Cambrai-ko apezpikua, 1020ko hamarkada. In ibid.: 12).Ideologia hori, bere aldetik, indoeuroparren hiru funtzioen sisteman txer-tatzen da: “Estructura encajada en otra más profunda, más amplia yenvolvente, en el sistema igualmente trifuncional que los trabajos deGeorges Dumézil situaron admirablemente entre las formas de pensa-miento de los pueblos indoeuropeos” (Duby 1980: 13).

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

233

130. Horrela dio Lacarrak (1983: 252): “sabemos del importante papel quedesempeñan los tres «estados» —como se les designa, al modo francés— en la mecá-nica política del reino durante el siglo XIV”.

131. 1512 eta 1841 bitartean, “Componían las Cortes los mismos Brazos oEstados que en la Edad Media: el eclesiástico, el militar o noble y el de las universidadeso municipios” (Lacarra 1963: 241). Eta ez bakarrik Nafarroan. Berdin gertatzen zenFrantzian 1789ko iraultza arte:

Unos están consagrados particularmente al servicio de Dios; otros a conservar elEstado por medio de las armas; otros a alimentarlo y a mantenerlo mediante el ejer-cicio de la paz. Estos son nuestros tres órdenes o estados generales de Francia, elClero, la Nobleza y el Tercer Estado.

(Carlos Loyseau 1610. Tratado de los Ordenes y Simples Dignidades. In Duby1980: 7)

Page 225: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

234

Iruñea

LizarraTafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Biana

Naxera

Kalagorri

Siresa

LeireAbartzuza

Nafarroako erresumarenjatorrizko eremua (905)

Konkistaturiko eskualdeak Jaca

Aragoiko konterria

17. irudia. Nafarroako erresuma (905-1035) (Iturria: Floristan eta Martin Duque[zuz.] 1977: 43.

Page 226: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Orain arte bereziki Nafarroako erresumaren egituratze prozesuarenalde politiko-sozialak aipatu badira, bere hizkuntz alderdiak nabarmen-du eta sakonkiago uler ditzagun izan da, eta horiei lotuko natzaiehurrengo paragrafoetan.

Nafarroako erresumaren jatorrizko lurraldeen eta Erdialde osoareneuskalduntasuna gauza jakina dugu dagoeneko, baina horrez gain, bilaka-bide osoa baldintzatuko zuen beste gertaera bat ere izan zen: Nafarroakoerromantzearen sorrera. Hau, eta ez da kasualitatea, Leireko monastegiareninguruko eskualdean sortu bide zen eta bere ibilbidea Ximeno dinastiarengarapenari lotuta agertzen da, Ricardo Cierbidek erakutsi duenez: “Fue sinduda en Leyre y demás monasterios de la zona, como Igal, Urdaspal, Siresa(…) donde surgirán los primeros brotes del romance y (…) al calor de lacorte y chancillería del reino se convertirá rápidamente en el medio decomunicación diplomática para las necesidades de la corte” (Cierbide1986: 131). Lacarrak dioenez, Gorteko agiriak idazterakoan latina edotaerromantzea, harrezkero lagun frankok —bai Gortean, bai Ekialdekolurraldeetan— ezagutuko zuen hizkuntza, zituzten eskura eta ez zuteninolako beharrik sentitu euskaraz baliatzeko (Lacarra 1957: 14). Gainera,ez da ahaztu behar Ximeno dinastia handik zetorrela, Nafarroako lurral-derik erromanizatuenetik, alegia: “Piénsese que cuando en el siglo X seestabiliza la monarquía navarra, ésta se extendía desde Jaca hasta la Rioja,y que precisamente la dinastía Jimena procede de la zona más romanizadadel País” (Lacarra 1957: 14). Horrela, Errioxako lurrak konkistatu zituz-tenean Naxerara aldatu zen Gortearen egoitza (924), eta Gortearekin bate-ra hizkuntza ere, nafar erromantzea, eraman zuten (Cierbide 1986: 145).Are gehiago, monarkiaren erdigune politiko, kultural eta ekonomikoberria Naxera izango zen aurrerantzean, Iruñea bigarren mailan geldituz(Lacarra 1975: 87). Gure harira zuzenean ez datozen, garrantzi handikoakizan arren, Erdi Aroko beste hizkuntz arazo batzuk —nafar erromantzea-ren eta gaztelaniaren arteko harremanak; Errioxako euskara; Mendialdetikhegoalderantzako migrazioak; euskararen hego-mugen aldakortasuna;Nafarroako beste giza talde eta hizkuntzak: frankoak, arabiarrak, juduak;euskara Pirinioetan…— bazter utzita, garbi dago Nafarroako erresumarenhedapenaren ondorio zuzena erromantzea —“patrimonial en zonas impor-tantes” (Mitxelena 1987a: 121)— Nafarroako Erdialde osoan zabaltzeaizan zela:

Este romance creado con fines administrativos, jurídicos y diplomáticos,amén de vehículo de expresión de las gentes del medioeste navarro y pre-pirenaico aragonés occidental descendería en dirección oeste al compás dela reconquista, alcanzando, acaso, la Población de San Nicolás dePamplona, Olite y Tafalla, para proseguir por Estella camino de la Rioja,donde se estableció la Corte navarra una vez conquistada Calahorra y

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

235

Page 227: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nájera con Sancho Garcés II (924), constituyéndose una franja romancedesde Jaca hasta el Ebro.

(Cierbide 1986: 145)132

Erresumaren erakundeek zabalduta, nafar erromantzea maila guztieta-ko administrazio hizkuntza —Foruen testuak, Gortea, hiri eta herriak,Eliza…— ia bakarra izan zen XIII., XIV. eta XV. mendeetan eta Iruñea etaTutera bitarteko lurretan milaka dira hizkuntza horretan idatziriko agiriak,gaztelaniarekin nahastuta gelditu zen arte (Cierbide 1986: 133-4).

Dakigun bezala, erromantzea hedatzearen ondorioa ez zen izan eus-kararen desagerpena, Nafarroako Erdialdearen elebiduntzea baizik. Ezdakigu zehatz-mehatz zer nolako elebitasuna izango zen —soziala, geo-grafikoa, hiriguneak/herriak…— ez eta bere hedapen maila ere —ele-bakarren eta elebidunen proportziak…—, baina, ziur asko, Lacarrakdioenez, denetatik gertatuko zen toki eta une desberdinetan (Lacarra1957: 12). Bi hizkuntzen arteko ukipena handia bide zen: “examinandoel censo de 1366, por lo que dice de la capital misma [Lizarraz] ya adver-tiremos que, como en Pamplona, la población es compuesta y que granparte de ella es de habla o hablas romances”133 (Caro Baroja 1971-2, I:399). Esate baterako, Beriain herriaren —Iruñetik behera 10 bat kilo-metrotara— 1276ko egoerari buruzko monografiak (Oroz 1991) euska-raren eta erromantzearen presentzia nahasia erakusten digu, herritargehienak euskaldunak izan arren. Are gehiago, egileak dioenez, “el inte-rés de ese documento reside en el hecho de que no se refiere a una situa-ción excepcional, sino a una ciertamente corrientísima en otros muchospueblos de la Navarra medieval” (ibid.: 76).

Ukipena, hala ere, ez zen gatazkatik guztiz libre geldituko: “acaso lazona [Lizarra aldeko Lanaibarra] era también zona de conflicto entre elvasco y el romance” (Caro Baroja 1971-2, I: 120), eta Lizarra ondoandagoen Iratxeko monastegiko dokumentazioak, esate baterako, bideaematen du “para percatarse de las situaciones de choque entre la viejalengua y otras” (ibid.: 398).

Dena dela, aukera guztien artean zatiketa linguistiko-soziala,hiria/herria —“oposición que a partir de entonces [1214] es fundamen-tal entre dos mundos, la ciudad y el campo” (Duby 1980: 452)— mota-koa ere barne, da nire ustez nabarmentzen dena. Alde batetik Gortea,noblezia, administrazio erakundeak, elizgizonak eta hiri eta hiribildue-tako burges, merkatari eta artisauak ditugu, erresumako biztanleen %48 inguru 1366. urtean (Lacarra 1983: 266). Talde hauek erresumakoindar ekonomiko eta politiko nagusiak osatzen zituzten eta linguistiko-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

236

132. Ikus, halaber, Cierbide (1991: 44-5).133. Hala ere, Iruñeari buruz, ikus Jimeno Jurio (1995a).

Page 228: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ki denetatik izango ziren. Euskarak toki nabarmena zuen haien artean(Jimeno Jurio 1995a eta 1997), baina, aldi berean, goiko klaseen etahiritar libreen hizkuntza nagusia erromantzea zela esan da (Cierbide1986: 146; Mitxelena 1987a eta 1988b). Bestetik nekazari populazioadugu, Mendi eta Erdialdeko baserri eta herrixketan eta Iruñea edoLizarra bezalako hirietako Nafarrerria izeneko auzoetan bizi zena.Biztanleen % 46 inguru (Lacarra 1983: 266) izango ziren, gehienbateuskaldunak, eta navarri izenaz aipatzen zitzaien XII. mendeko agirie-tan: “Por el contrario el conjunto de labradores medieros y collazos yque los textos medievales del siglo XII denominan «navarri» (…), en sumayor parte serían de habla vasca a lo largo de todo el medievo y ocu-parían las aldeas extendidas por el antiguo «saltus» y la zona media”(Cierbide 1986: 146)134.

Zatiketa linguistiko-sozialaren erakusleak Leireko monastegiko etaAralarko San Migel santutegiko dokumentazioan aurkitzen ditugu.Leiren, esan bezala, Eliza eta Gortea elkartzen ziren, lehenengo funtzio-aren ordezkariak —botere erlijioso eta politikoa— Dumezilen termino-logian, eta beren idazkietan garbi adierazten zuten euskara “besteen” hiz-kuntza zela, baserritarren hizkuntza, hirugarren funtziokoena.Euskarazko hitzak rustico vocabulo, antiquis vulgalibus, vocabulum sorti-tum, basconea lingua, eta abar ziren haientzat eta, Lacarraren hitzetan,“desde luego, los notarios o «escribas» de los documentos tienen con-ciencia de que las gentes que les rodean hablan una lengua distinta dellatín de sus documentos. (…). Percibimos como una separación social y,sin duda lingüística y cultural, entre el notario y estas gentes” (Lacarra1957: 12-3). Oraindik argigarriagoak dira Aralarko San Migelgo 1076eta 1167ko testuak:

De San Miguel Excelsis es aquel texto del año 1076, tan conocido ycomentado, que dice: In partibus Iberiae, iuxta aqua currentis, soto uno quedicitur a rrusticis «Aker Çaltua». Nos possumus dicere «Saltus ircorum». A loque se añade una glosa interlineada en letra coetánea: Nos possumus dicere«Soto de ueko», es decir, «el soto del reveco». Tenemos, pues, tres versionesde la misma frase: Aker Zaltua, Saltus ircorum y Soto de ueko, vascuence,latín y romance.A este fondo de San Miguel pertenece el texto, también conocido, quedice: Quod Orti Lehoarriç faciet ut lingua navarrorum dicitur unamaizter etAceari Umea faciet buruzagui. (Año 1167).

(Lacarra 1957: 24)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

237

134. Caro Barojak ere berdin esan du: “«navarros»: gentes de habla vasca que vivenen aldeas y pequeños núcleos de población en la mayor extensión del país” (1971-2, I:128).

Page 229: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Aralarko notarioak ere, Leirekoak bezalaxe, garbi bereizten ditu bereburua eta baserritar herria: Nos eta rrustici135. Beraiek —Nos— latinez edoerromantzez hitz egiten dute eta nekazariek —rrustici— euskaraz, ordea.Baina horretaz gain, badugu oraindik beste ideia bat azpimarratzeko: lin-gua navarrorum delakoa. Lingua navarrorum euskara da, jakina, nafarrenhizkuntza, baina, zein dira nafar edo navarri ospetsu horiek? EzNafarroako biztanle guztiak, egungo interpretazio anakronikoak —egun-goa diot, baina iturrietako bat XVII. mendekoa dugu: aita MoretenAnales del Reino de Navarra (1890-2, I: 4)— aditzera ematen duenez,notarioa ere Nafarroakoa zelako, rrustici delakoak baizik, baserritar klase-ak, alegia. Nafarrak, Cierbide eta Caro Barojak goian azaldu bezala, erre-sumaren osagaietako bat, jatorrizko baserritar euskaldunak, besterik ezziren orduko hizkeran eta, horrenbestez, lingua navarrorum esaldiarenmezu argia Nafarroako erresuman euskarak pairatu zuen bazterketa sozia-la agerian uztea dugu.

Ez dugu Erdi Aroko gizarte-egituraketa feudal ahaztu behar eta ber-tan nekazariek, bazterketa ekonomiko-soziala ezezik, bazterketa juridi-ko-politikoa ere pairatzen zutela: “La clase más numerosa de los labra-dores carece de personalidad política, y se halla sometida a la jurisdic-ción señorial” (Lacarra 1975: 335). Mendekotasun juridikoaErregearekikoa, nobleekikoa edo Elizarekikoa —hau da, indoeuropa-rren ideologiara itzuliz, hirugarren funtzioko klaseak lehenengo etabigarreneko funtziokoekiko mendekotasunean— izan zitekeen: “Loslabradores. (…) se les llama también villanos y pecheros (…). Unosdependían directamente del rey (realengos ); otros, de algún noble (sola-riegos ) o eclesiástico (abadengo)” (ibid.: 344-5). Era berean, Cierbiderenhitzetan: “«navarri», muchos de ellos «misquins» o «collaiços», la mayorparte de las veces propiedad de los «possessores» —brazo militar y ecle-siástico—” (1991: 45, 4. oin-oharra). Nekazariak, funtsean, laugarrenestatua ziren Erdi Aroko irudikapenetan, ez hirugarrena, gizarte-egitu-retatik at uzten zen zerbait —“los campesinos, embrutecidos, simplo-nes”, “una masa inmensa, doblegada, muda. Olvidada” (Duby 1980:452 eta 461)— eta amonekin eta haurrekin parekatuak —“rustici, vetu-la, pueri” (ibid.: 452)— izaten ziren. Gizartean deus ez zirenen hiz-kuntza zen euskara goi-klasekoen ustez, beraz, petxeroen hizkuntza, eta,horregatik, arrazoi osoa du Peter Burkek herri hizkuntzak askotan ida-tziak izatera iritsi ez badira, batez ere elite alfabetatuek hizkuntza haie-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

238

135. “Notableen” eta herri xumearen arteko bereizketa, linguistikoa nahiz soziala,beste egoera batzuetan ere izan da aztertua. Oso argigarria da, esate baterako, Gregoireabadearen inkestaren erantzunak (1790-2) ikergaitzat hartuta, Frantziako Iraultzarengaraiko tokian tokiko goi klase iraultzaileen psikologia linguistiko-sozialaz —“la rela-tion de différence ou d’affinité qui s’établit entre eux (les gens de la campagne) et nous(les auteurs des réponses)” (Certeau et al. 1986: 56-7)— egindako azterketa.

Page 230: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kiko erakutsi duten axolagabekeria edo lotsagatik izan dela dioenean:“Much of popular culture long went unrecorded in writing, not onlybecause most ordinary people were illiterate, but because the literatewere either uninterested in popular culture, or ashamed of their inte-rest” (Burke 1988: 10).

“Besteen” basconea lingua edo lingua navarrorum delakoaren aurrean“geure hizkuntza” dugu, Nafarroako Gorteen hizkeran: lengoage deNavarra izenekoa, Erriberriko 1329ko Gorteek aitortu zutenez.Lengoage de Navarra delako hori nafar erromantzea zen, jakina, bainaNafarroako erresumaren lurralde egitura eta egina zuten hizkuntz hau-taketa hobeki ulertzearren, komeni da batzar haren azterketa zehatzagoaegitea. Nafarroako Estatuaren oinarrizko printzipioa Erregearen eta erre-sumaren arteko hitzarmena —“pacto entre la monarquía y el reino”(Lacarra 1963: 234)— zen. Erregea gauza bat eta Nafarroako gizarteabeste bat zirelako ideia hau oso nabarmena izan zen XIII. mendean etaXIV.aren hasieran, frantsesen dinastiaren garaian. Horregatik, adibidez,Teobaldo I.ak (1234-1253), erregetua izan ahal izateko, aurrez Foruenzina egin behar izan zituen: “Teobaldo I al ser alzado como rey deNavarra había tenido que jurar sus fueros. El rey sólo es reconocidocomo tal si se somete previamente a las leyes del país. El rey jura, y sólodespués de su juramento es reconocido y jurado por sus súbditos” (ibid.:234). Beraz, alde batetik, Erregea zegoen eta, bestetik, erresuma. Etaerresumaren ordezkaritza —erresumako indar eraginkorrena— Gorteekzuten, beren baitan noblezia, kleroa eta hiribildu onak (“las bonasvillas”) izeneko hiru estamentuen ordezkariak bilduz. Gorteek erresu-mako zeregin nagusietan hartzen zuten parte: “Las veremos intervenir enla coronación de los reyes, juramento y sucesiones reales, en las bodas delos infantes, en las cuestiones de paz y de guerra, en dictar leyes y orde-nanzas de todas clases” (ibid.: 237).

1329ko Gorteak bereziak izan ziren, Felipe III.a Evreuxkoari (1329-1343) Foruen zin egitea hartzeko bildu baitziren. Dinastia aldaketa zeka-rren errege berriaren izendapenak eta horrek berebiziko garrantzia izanzuen nafarrentzat: “Los navarros lograban así su vieja aspiración de desli-gar su suerte de la del reino de Francia, y a la vez la de restaurar la legiti-midad sucesoria de acuerdo con la legislación del país” (Lacarra 1975:360). Errege-erreginek arazo bat zuten, hala ere: Frantzian bizi ziren,Parisen gehienbat, eta ez zituzten Nafarroako ohiturak eta hizkuntza(k)ezagutzen: “se amoldaban con dificultad a los gustos y costumbres deNavarra, cuya lengua desconocían” (ibid.: 365). Horrexegatik, Gortehaietako akordioak hain garrantzitsuak zirenez, eta inolako gaizki-ulertu-rik izan ez zedin, aktak bi hizkuntzetan, ohiko hizkuntzaz gain frantsesezere —“uno en françes e otro en lengoage de Navarra”—, egin ziren etaErregeari eta Erreginari bina kopia eman zizkieten:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

239

Page 231: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Et tovieron por bien et quisieron que fuessen fechos dos otros publicos ins-trumentos en lengoage françes de todas las cosas sobredichas non mudan-do la rubrica a fin que los dichos seynnores rey e reyna meior los enten-diessen. Et que cada uno ovies uno en françes e otro en lengoage de Navarra.

(etzana nirea da) (Erriberriko 1329ko maiatzaren 15eko Gorteenakta. In Lacarra 1983: 242)

Nafarroako erresumak —bere “indar biziek”, bere eliteek, Gorteetanbilduta— ez zuen, beraz, batere zalantzarik erakutsi Nafarroako hiz-kuntza zein zen adierazterakoan: erromantzea.

Nafar gizartearen ordezkariek —legezko ordezkagarritasuna zuenzatiaren ordezkariek, hobeki esanda— nafar hizkuntzatzat erromantzeazuten, ikusi bezala, baina baieztapen haren esanahia eta egoera orokorrazehazki ezagutzeko oso adierazgarria izango litzateke erresumaren oina-rri sozialen banaketa geografikoaren berri jakitea. Eta hau ere 1329koGorteen aktak ematen digu, bertan batzarrean parte hartu zuten hiribil-du eta kontzeju guztien izen eta zigiluak agertzen baitira:

Otrosi, las vyllas de Pomplona, de Esteylla, de Sanguesa, de Tudela, deOlit, de Los Arquos, de Viana, de Lagoardia, de San Viçent de la Soçierra,de Aguyllar, de Vernedo, de Lombierr, de Montrreal, de Larrasoyna, deRonçasvaylles, de Sant Johan de Pie del Puerto, de Vilava, de Vyllafrancapusieron lures sieyllos en esta carta.Otrosi, los conçeios de Miranda, de Lerraga, de Artaxona, de Bervinçana, deMendavia, de Lerin, de Carcar, de Sesma, de Andosieylla, de Açagra, de SantAdrian, de Falçes, de Peralta, de Marzieylla, de Caparroso, de Rada, deMelida, de Santa Cara, de Carcastieyllo, de Uxue, de Pitieyllas, de Tafaylla,de Sant Martin d’Unx, de Gayllipienço, de Casseda, de Ayvar, de Sanguessala Vieylla, de Leach, de Eslava, de Labraça, de la Poblacion e de muchos otroslogares pusieron lures sieyllos en esta carta. Nota Miguel Ortiz.

(ibid.: 243)

Hemezortzi hiribilduren eta hogeita hamaika kontzejuren izenakagertzen dira zerrendan. Hiribilduen zerrendari Gares ere gehitu beharzaio, Aktaren beste leku batean (ibid.: 240) agertzen delako. Beraz,hemeretzi hiribildu eta hogeita hamaika kontzeju ditugu 1329koGorteetara ordezkariak igorri zituztenak.

Beren banaketa geografiko-linguistikoa zehaztearren ordezkatzenzituzten herriak euskararen X-XIII. mendeetako mugarekin (MenendezPidal 1950: 464, “El último reducto de los dialectos ibéricos” mapa;Salaberri 1994: 1.092) alderatu ditut (18. irudia: “1329ko Gorteak:ordezkarien banaketa geografiko-linguistikoa”). Horren arabera, eta ErdiAroko sailkapen linguistikoak eztabaidagarriak direla onartuta, hemere-tzi hiribilduetatik, hamar eremu euskaldunekoak ziren: DonibaneGarazi, Orreaga, Larrasoaña, Atarrabia, Iruñea, Gares, Irunberri, Elo

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

240

Page 232: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

241

Iruñea

euskararen muga (XIII. mendea)

18. irudia. 1329ko Gorteak: ordezkarien banaketa geografiko-linguistikoa (Iturriak:Menendez Pidal 1950: 464; A. Irigaray 1974; Lacarra 1983: 240-3; Salaberri 1994).

Page 233: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(Monreal), San Vicente de la Sonsierra (egungo Errioxakoa) eta Lizarra.Dena den, gehienak Erdialdekoak ziren, Iruñetik gorakoak lau bakarrik(Atarrabia, Larrasoaña, Orreaga eta Donibane Garazi) baitziren. Eremuerdaldunekoak, ordea, bederatzi ziren: Zangoza, Tutera, Erriberri,Urantzia (Los Arcos), Viana, Biasteri (Laguardia), Bernedo, Aguilar deCodes eta Alesbes (Villafranca).

Zigilua jarri zuten kontzejuak hogeita hamaika izan ziren, esan beza-la. Haietatik hamar eremu euskaldunekoak ziren, guztiak Erdialdekoak,eta hogei eremu erdaldunekoak. Oro har, beraz, 50 herritatik, 30 (% 60)eremu erdaldunekoak eta 20 (% 40) eremu euskaldunekoak.

Nafarroako erresuman eragina zuten hiri eta herrien banaketa geo-grafikoa ikusita, zer ondorio atera ditzakegu? Erresumaren pisuaErdialdeak eta Erriberak zuten, Nafarroa ofiziala beraiek ziren.Mendialdeak, aldiz, ez zuen ia ordezkaritzarik Nafarroako egituretan etabazter eremua zen136. Hizkuntzari dagokionez, euskararen barrutia gu-txiengoan zegoen Nafarroako Gorteetan, baina, hala ere, hiri eta herrieuskaldun edota elebidunetako ordezkariak asko ziren eta uste izatekoada haietariko gehienek, herriko bizimodua eramango bazuten, euskarazjakingo zutela, Gorteetako eta hiribilduetako hainbat burges eta artisauaskeren erromantzearekin batera, jakina. Erresuma elebiduna zen eta ele-bitasuna gorengo egituretaraino, Gorteetaraino, iristen zen, baina bertanbildutako ordezkariei —franko euskaldunak izan arren— ez zitzaien eztabururatu ere egiten Nafarroako hizkuntza euskara izan zitekeenik:Nafarroako hizkuntza —lengoage de Navarra— erromantzea besterik ezzen.

Kontua, oro har, hau da: Nafarroan estatu bat izan zen Erdi Aroan,egiazko estatu independiente bat —Nafarroako erresuma—, eta, estatuorok bezalaxe, estatu horrek lur-eremu bat besarkatzen zuen, eremuhorren barruan kokatuta zeuden talde guztiak aginpide bakar baten peanjarriz. Estatua eta bere lur-eremua finkatu izanak lurraldearen hautemateberri eta bakun bat ekarri zuen. XII. mendean (Gartzia IV.a) Iruñea,

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

242

136. Pixkanaka, Mendialdeko herri gehiago —baita Erdialdeko eta Erriberakoakere— joan ziren Gorteetan eserlekua erdietsiz, 1525eko Gorteetako hiribilduen zerren-dan ageri denez: Agoitz, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Lakuntza, Lesaka, Arakil-Uharteeta Urrotz (Yanguas y Miranda 1964, I: 243). Euskalduntasuna, hala ere, egiazko era-gozpena izan bide zen herrientzat. Gorteetako eserlekua ez zitzaien herriei oztoporikgabe aitortzen. Adibidez, Erronkari ibarra 1607. eta 1785. urteetan ez onartzeko era-bili ziren argudioen artean euskalduntasuna zegoela dio Florencio Idoatek —“lo tocan-te al uso del Vascuence” (1977: 57, 91. oin-oharra)—, eta ondorengo ikertzaileek on-tzat eman dute albiste hau (adibidez: Mina 1981: 28-9, 42. oin-oharra). Dena dela, ezdut datu hori egiaztatzerik izan. Auziari buruzko dokumentazio ugaria (NAN, 22.519prozesua, Arrastia, “Del Valle de Roncal con la Diputación de este Reino […] sobreasiento y llamamiento a Cortes”) arretaz miatuta, ez dut bertan euskararen aipamenikaurkitu.

Page 234: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Tutera, Logroño, Nafarroa eta Mendialdea berezko barrutitzat jotzenziren eta, ikusi bezala, Tuterako batek, edo Mendialdeko batek, kasu, ezzuen bere burua nafartzat jotzen. XIII. mendeaz geroztik, berriz, ikus-puntua aldatu eta pixkanaka-pixkanaka berezko barruti bakartzatNafarroa —bere adiera berrian: erresuma osoa— hartuz joan zen.Erresumaren muga politikoekin bat zetorren kontzeptu espazial berriafinkatu zen, beraz. Nafarroari buruzko ikuspegi horretan erdigune batdugu: Iruñea eta Erdialdea, eta bazter eremuak: Erribera eta Mendialdea.Erriberak eragin handia zuen erresumaren egitura ofizialetan, baina ezordea Mendialdeak. Beraz, euskaldunen gizarte-bazterketari —nos/rrusti-ci— bazterketa geografikoa —Erdialdea/Mendialdea/Erribera— eregehitzen zion lurraldearen ikusmoldea finkatu zen Erdi Aroan. Hau da,Nafarroari buruz gailendu zen mentalitateak erdigune sozial —nos—,linguistiko —erromantzea— eta geografiko —Erdialdea, Iruñea— gar-dena zuen, eta hala ematen zitzaien aditzera erresumako bizilagun guztiei.Euskal hizkuntz komunitateari ez zitzaion erdigunerik aitortzen mentali-tate horretan eta hauek, berezko erdigune aitorturik ezean, nafar guztieieskaintzen zitzaien hartan bilatu beharko zuten erreferentzi puntua.

Nafarroako estatuak, azaldu dugun bilakaeraren ondorioz, bere hiz-kuntza zuen —praktikan hizkuntza ofiziala—, erromantzea, eta bere men-deko giza-talde guztiekiko, euskaldunekiko, gure kasuan, harremanetanhizkuntza hura hedatzen zuen, estatuko hizkuntzaren ezarpen maila etabideak XIX eta XX. mendeetakoak bezain zorrotzak ez izan arren.Erromantzearen zabaltze lanetan, bestalde, euskara rustico, vulgalibus, sor-titum, eta abar bezala kalifikatuz, ez zitzaien babes ideologikorik falta izan.

Hala eta guztiz ere, Nafarroako populazioaren zati handi bat euskal-duna izanik, euskararen presentzia oso handia izango zen egunerokobizitzan eta baita goren mailetan ere, Arturo Campionek (1884: 28),Angel Irigarayk (1974) eta Jimeno Juriok (1997) ederki erakutsi dutenbezala. Lacarrarengana itzuliz, aipatutako monastegietako dokumenta-zioa aztertzean, argi iruditzen zaio autore honi notarioek, euskarazkohitzak sartzen zituztenean, beren esanahia ederki ezagutzen zutela eta,oro har, familiartasun osoz erabiltzen zituztela (Lacarra 1957: 12).Gaian haratago joanez, zein ote zen Erdi Aroko pertsonaia nagusienohiko hizkuntza? Galdera ez da inozoa eta hori dela eta, gogoeta irado-kitzaileak egin zituen Lacarrak: “para nosotros, es decir, para el que estu-dia la Edad Media, será siempre un problema acuciante el saber qué len-gua hablaban los personajes históricos con los que convive en los docu-mentos. Cómo se expresaban en la intimidad Iñigo Arista o el abad deLeyre, Sancho el Fuerte o el abad de Irache” (ibid.: 12). Erantzuna ezindaiteke garbia izan eta denetatik egongo zen, baita euskararen lagunar-teko erabileraren testigantzak ere. Esate baterako, Machin de Çalba etaMartin de Sant Martin Karlos III.aren (1387-1425) idazkariek elkarrenarteko gutunetan naturaltasun osoz tartekatzen zituzten erromantzea eta

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

243

Page 235: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

euskara. Eskutitzak oso adierazgarriak dira eta, ezagunak izan arren, ongidago bat adibide moduan kopiatzea, Florencio Idoatek eta AngelIrigaray egindako transkripzioaren arabera:

Seynnor maestre Martin. Acomendo vos a Miguel Papon, vostre amic, etseredes bien ayssa en casa de Peyre de Tors del bon baron qui mal li se fagaen el coillon, et escusat me de combit que non puedo ser, que huespedestengo. Et jaunatiçula abarion ez naiz bildur ezten alla. Et jaquiçu, doneJohane garacicoec dute gracia eregue [baytaric (?)] huitean yruroquey t’a-maui florin huitean baytator sey florin et tercio bat [ylean] rebaticera colec-toreari et alegra çaiteç onguy. —Çure guzia. Machin de Çalba.

(Idoate 1969, Irigaray 1970)

Euskararen oihartzuna nabaria da, bestalde, Nafarroako ForuNagusien testuetan (Lacarra 1957, Gonzalez Olle 1972, Irigaray 1974,Viñes 1977, eta abar) eta, lekukotasun guztiak aipatu gabe, ezaguna da1494ko urtarrilaren 10ean Joan III.a Albretekoaren koroatze ospakizu-netan Iruñeko katedralean abestu zen euskarazko kopla (Mitxelena1964b: 100-1).

Euskararekiko arroztasunaren erakuslerik ere badago eta, zentzuhorretan, oso adierazgarria da erresumako lehenengo erregea izan zenEneko Aritzaren izenaren interpretazioaren auzia. Erdaraz Iñigo —etaEnecho, Enego, eta abar— Arista deitu izan zaio. Arazoa, beraz,Arista/Aritza alternantzian dago. XVII. mendeaz geroztik, Oihenarteneskutik, Arista euskarazko (h)aritza-z ulertzen da, baina Erdi Aroan,ordea, erromantzezko arista edo ariesta-z (=galburutik behin aletu etagero gelditzen dena): “el «cognomen» de Iñigo Arista, interpretado desdeel siglo XVII hasta hoy, mediante el vasco «aritza», se interpretaba antes,e incluso de modo heráldico, por el romance «arista» o «ariesta». No alu-diría a la fortaleza corporal del rey, comparable a la de un roble pirenai-co, sino a su ardor en las luchas: inflamable como la «arista» seca, esdecir, la especie de espina de la espiga de trigo, «aresta» o «ariesta» tam-bién” (Caro Baroja 1971-2, I: 120-1). Horrela izanez gero, toponimianere ezaguna den gertaera mota baten aurrean egongo ginateke: jatorriz-ko hizkuntza galtzen denean hizkuntza horretan eraturiko toki-izenenesanahiaren oroimena ere galdu eta hizkuntza berriaz interpretatzen diraaskotan: Lizarrerriko Deierri ibarra, adibidez, “Valle de Yerri” bezala eza-gutu izan da erdaraz (Euskaltzaindia-Nafarroako Gobernua 1990: 164).Eneko Aritzaren kasuan berdin gertatuko zatekeen, hots, euskara eta,berarekin batera, euskarazko esanahiaren oroimena galduta, haritzarenordez erdarazko “arista” gisa ulertzera igaroko ziratekeen.

Nafarroako erresumak ireki zuen hizkuntz tradizioaz beste gogoetabat azaldu nahi dut: euskal kulturako taldearen mundu-ikuskera eta gizar-te-sistema mailako mugak. Oroitzen bagara, oinarri teorikoen kapituluan(2. kapitulua) azpimarratu diren funtsezko kontzeptuetako bat taldearen

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

244

Page 236: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

muga etnolinguistikoena (Fishman, Fasold) da. Hizkuntz komunitatebaten iraupena besteekiko muga etnolinguistiko sendoak dituenean ger-tatzen da eta alderantziz, muga etnolinguistikoak ahultzen badira, hiz-kuntza ere atzeraka hasiko da. Mugak psikologikoak —mundu ikuske-ra, sinboloak, motibazioa…—, sozialak —hizkuntz zereginak— eta fisi-koak —geografikoak, demografikoak…— izan daitezke, bai Fishmaneketa bai Sanchez Carrionek erakutsi dutenez. Sendotasunaren gakoamaila psikologikoan dago, 3.2 atalean ikusi dugun Gregoireren berrie-maileak ederki adierazi zuenez. Eta alderantziz, ahultasunaren sorburuaere hortxe dago, hiztunek ez badute beren barne mundua hizkuntzahorrekin lotzen, gero eta zeregin gutxiagotan erabiliko baitute eta, fun-tzioen galeraren ondorioz, gibeleratze geografikoa etorriko da: delakotoki horretan ez dute geroztik hizkuntza horretan hitz egingo.

Zein zen Nafarroako abiapuntua? Erabateko muga zegoen euskalduneneta erromatarren artean —bizimodua, kultura, hizkuntza, erlijioa, ondasunmaterialak…— eta muga kultur-sistemaren barne muinetaraino heltzenzen, dudarik gabe: “separados espiritualmente —como pueden hoy vivir loseuropeos no ya en ciertas zonas de Africa sino en países de gran distanciacultural— vivían romanos y vascos hasta el siglo V” (Lacarra 1982: 14).Horrela segituko zuten Erromatar inperioa hondoratu osteko gizaldietanere. Mundu bakoitzak bere gune eta bazterrak zituen eta batentzat erdigu-nea zena periferia zen bestearentzat, eta alderantziz. Euskaldunentzat peri-feria mundu erromantzekoak ziren: “erdaldunak”. Hauentzat, ordea, alde-rantziz gertatzen zen eta, beraiek erdigunea —“Nos”— ziren bitartean, eus-kaldunak “besteak” ziren, kanpoaldea.

Bi munduen arteko bereizketa onartuta, zehaztapen gehiago eginbeharrean gaude. Alegia, kultura erromantzeko lagunek eredu geografiko,politiko eta linguistiko jakin bat finkatu zuten: Nafarroako erresuma,non “gu-a”, erdigune geografiko eta soziala eta besarkatzen zuen eremuazeharo zehaztuta baitzeuden. Euskal hizkuntz komunitatearen historiaegin nahi duenarentzat, berriz, galdera edo arazo historiko nagusia hauda: zein ziren orduko euskaldunentzat “gu-a” eta euren barrutia, nonkokatzen zuten beren erdigune geografiko eta soziala, nola ikusten zuteneuren burua orduko euskaldunek? Soziologiako terminoetan, nola irudi-katzen zituzten talde-barneko eta talde-kanpoko multzoak (“intragrupo”eta “exogrupo”)? Munta handiko arazoa da, bistan denez, eta lotura du3.3 atalaren hasieran aipatu diren “euskal kulturaren jatorrizko hastapenideologikoekin”, baina ez du erantzun errazik, batez ere protagonistenlekutotasun zuzenik ez dugulako. Orduko euskaldunei buruzko albisteakhaiekiko harremanetan egon ziren beste herriek —erromatarrek, bisigo-doek, arabiarrek, kristau erromantzatuek, Donejakueko Bidea egitenzuten erromesek…— sortutakoak dira eta euren iritziak islatzen dituzte,sekula ez euskaldunen beren buruarekikoak. Ikertzaileak egin dezakeenbide bakarra, behin galdera aintzat hartu eta gero, eta hauxe da garran-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

245

Page 237: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tzitsuena, eskura dituen lekukotasunetatik abiatu, hipotesiak adierazi etaapurka-apurka hariak lotuz joatea da137.

Euskal eta erdal kulturen arteko jatorrizko muga etnolinguistikoenzenbait osagai nagusi zehatz daitezke: erlijiozkoak —euskal sinesmenzaharrak/kristautasuna—, gizarte-egiturazkoak —komunalismo edo ber-dintzaletasuna/gizarte-hierarkizazioa— eta linguistikoak —euskara/erda-ra—. Funtsezko osagai haiei beste hainbat ezaugarri antropologiko etafisiko eransten zaizkie denen artean egokitasun handia erakutsiz, arestikomapek erakusten dutenez: “A este respecto creo que, por ejemplo, enNavarra la distinción entre el viejo «saltus» y el viejo «ager Vasconum» esfundamental”138 (Caro Baroja 1971-2, III: 295). Euskal kulturaren hasie-rako osotasuna aspaldian puskatu bazen ere (Barandiaran 1972), sines-men mitologikoen aztarnek eskualde euskaldunetan, saltus-aren erdigu-nean, alegia, bizirik eta nolabaiteko koherentziaz XX. mendearen erdial-dera arte iraun dute: “esta coherencia, más o menos aparente que hantenido durante el siglo XIX entero y hasta bien entrado el XX (hasta lamuerte de las gentes nacidas hacia 1870, poco más o menos), las creen-cias mitológicas de los vascos de habla, que han tenido estudiosos afortu-nados y capaces” (Caro Baroja 1971-2, III: 295-6).

Dena dela, muga IX-X. mendeetan hasi zen urratzen, arestian ikusibezala, Aragoirekiko eta franko eta karolinjioekiko harremanak zituztenekialdeko lurraldeetan batez ere. Hasieran, gutxi batzuk izango zirenerreferentzia psikologiko-kulturalaren Rubikon-a gurutzatuko zutenak:elizgizonak, nobleak, notarioak…, monarkia berriaren aparatuarenmuina, azken batean. Mundu sinbolikoa kultura erromanikoan zuten,erlijioz kristauak ziren orduko —“La primitiva Monarquía navarra es yauna Monarquía cristiana, sin duda” (Caro Baroja 1971-2, I: 237)—, etaeuren nortasuna mundu horretatik eraiki zuten. Bide horretatik, eten-gabeko segidan, gero eta lagun gehiago izango ziren Rubikon kontzep-tual-kulturala gurutzatuko zutenak, erresumaren sare administratibo eta

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

246

137. Ikus, adibidez, Caro Baroja (1980 eta 1988) eta Mitxelena (1988c, II: 538-54).

138. Hala ere, ez dugu ahaztu behar biak, saltus-a eta ager-a, zirela baskoien lurral-dea, ez bakarrik saltus-a, eta, zentzu horretan, hemen, Aragoi eta Lleidan bezala, fisi-koki eta geografikoki oso desberdinak ziren eskualdeak besarkatzen zituen leinu-siste-ma zaharrarekin egiten dugu topo: “Desde el punto de vista geográfico Navarra, menorque el territorio de los vascones, se ajusta, como Huesca y hasta cierto punto Lérida ala vieja organización del espacio gentilicio en zonas fisiográficamente muy distintas”(Caro Baroja 1988: 65). Berdin gertatzen zen Autrigoi, Karistiar eta Barduliar taldeeuskaldunen kasuan: “Si consideramos el ámbito que se asigna a los «autrigones»,«carísticos» y «várdulos» en las tablas de Ptolomeo advertiremos que tampoco corres-ponde, en cada uno de los casos, a una sola región natural, sino, por lo menos, a dos,diferenciadas por el clima, hidrografía y orografía, separadas por la divisoria de aguas,entre la vertiente atlántica y la mediterránea” (ibid.: 65).

Page 238: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

erlijiosoan sartzen zirenetik hasita. Ondorioak erlijiosoak, sozialak etalinguistikoak izan ziren. Erlijio mailan, kristautasunak, euskaldunensinesmen zaharren munduaren pitzadura eta mentalitate osoaren berre-gokitzapen orokorra ekarri zuen, zehatz-mehatz neurtzen zaila den bila-kaera baten baitan. Gizarte-antolakuntza ere euskal taldeen berdintasu-nezko ohiturekin —egungo komunalak eta batzarreak, adibidez, berenoihartzuna bide dira— inolako zerikusirik ez zuten gorte karolinjio etahispanobisigotikoen eredu feudalei jarraikiz bideratu zen. Hizkuntzamailan, urratsa egiten zuten lagunek hizkuntz zeregin nagusiak latinezedo erromantzez betetzen zituzten. Urrats psikologiko eta sozialarenondoren urrats geografikoa etorri zen, erresumaren egiturak hedatuahala, beraiekin batera erromantzea hedatzen zen eta. Erdi Aroan eraikizen Nafarroa, beraz, erdaldunak erdigunetzat eta euskaldunak bazterre-ko taldetzat jotzen zituen gizartea zen.

Testuinguru honetan kokatuta, zail samarra da Nafarroako konkista-ren (1512) hizkuntz ondorioez mintzatzea. Gaia aipatu besterik ez dutegingo. Konkistak —estatu independiente izatetik Gaztelapeko errege-orderria izatera igaro izanak— maila guztietako ondorio larri eta sako-nak izan zituela historialariek onartzen duten zerbait da. Politika mailan,gero eta parte-hartze handiagoa izango zuten nafarrek aurrerantzeanEspainiako zereginetan (Caro Baroja 1971-2, I: 101). Aldi berean, “apartir del siglo XVI Navarra ha pasado a ocupar un lugar secundario enla serie de reinos que integran la corona española; ya no depende deNavarra la política internacional de la monarquía; el reino está libre depeligros exteriores y los reyes no residen en Navarra” (Lacarra 1963:240). Gaztelako koroaren zati bihurtzeak goi mailako administraziopertsonalgo berria ekarri zuen. Beren postuengatik —erregeordetza,epaitegietako arduradunak, apezpikuak eta elizgizonak, militarrak…—oso eraginkorrak, Nafarroako ohiturekiko arrotzak, gaztelaniaz baizikhitz egingo ez zuten lagun haiek bultzada berria emango zioten hiz-kuntzaren hedapenari (Jimeno Jurio 1995: 58-9). Espainoltze orokorra,halaber, begi-bistakoa da: “Es evidente que desde 1521, en que se esta-blece una administración castellana pacificadora, con el Conde deMiranda como virrey, Navarra ha ido españolizándose, en este sentidode los nacionalismos modernos” (Caro Baroja 1971-2, II: 74).

Konkistaren beste ondorio bat Nafarroaren zatiketa izan zen. NafarroaGaraia eta Nafarroa Beherea elkarrekin zeudelarik nolabaiteko osotasunazuen erresumak eta alde bietako nafarren arteko lotura, praktiko nahiz sin-bolikoa, administrazio aparatu eta hizkuntzaz gain —Donibane Garazikoordezkariek ere parte hartu zuten 1329ko Gorteetako lengoage de Navarragogoan izan—, euskarak bermatzen zuen. Konkistatik aurrera, ordea, des-berdinak izango ziren gauzak.

Bestalde, kontuan hartzekoa da Joxe Azurmendiren gogoeta, nireiritzia bestelakoa izan arren. Hainbat herri hizkuntzaren garapena

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

247

Page 239: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Berpizkunde garaian eratzen ari ziren estatu berrien inguruan gertatuzela jakinik, eta Nafarroa Beherearen XVI. mendeko historia eta hor eus-karak hartu zuen lekua gogoan edukita, Nafarroa konkistatua izanakEuskal Herriari aukera hori galerazi ziola uste du Azurmendik:“Nafarroarik ez, Ernazimenturik ez. (…) Nafarroa izan zitekeen euskarahizkuntza ofizial deklaratuko zigun estatu euskaldun bat. Baina hori ezda gertatu. Eta ezin gerta zitekeen, posible zen momentuan Espainiakkonkistatu egin zuen eta” (1992b: 507). Esanak esan, nire iritzizNafarroako konkistak ez zuen hizkuntz arazoen norabidean aldaketakualitatiborik ekarri. Erromantzearen aldeko apustua askoz lehenagotikegina zegoen Nafarroako estatuan eta nafar erromantzeak berak ere gaz-telaniaren antz gero eta handiagoa hartuz joateko ez zion konkistari itxa-ron behar izan: jadanik XIV. eta XV. mendeetan “se fue castellanizandoprogresivamente” (Cierbide 1990: 160), konkistarekin batera gaztela-niaren baitan urtuta gelditu arte139. Orobat, elebitasuna orduko osoaurreratua bide zegoen Iruñean: “durante el siglo XV la población pam-plonesa, excepto un sector de vascongados puros, era mayoritariamentebilingüe” (Jimeno Jurio 1995b: 58). Gaztelako koroaren mende jarri iza-naren hizkuntz emaitza, nire ustez, aurretiaz zetozen joerak norabideberean areagotzea izan zen nagusiki. Nafarroako erresumak indepen-diente izaten jarraitu izan balu ez dakigu zer gertatuko zatekeen, ez eta,Azurmendik iradoki duen bezala, euskal pizkunderik ezagutuko otegenukeen ere, baina gauzek egiaz eraman zuten bilakaeran, ez dirudialde kualitatiborik zegoenik Nafarroako konkista baino lehenagoko etakonkista ondoko hizkuntz jarrera eta portaeretan.

Zentzu horretan, ez da harritzekoa XVII. eta XVIII. mendeetakoherriko eskolen zeregina irakurtzen eta idazten erakustea zela adieraztenzenean, 1617ko Gorteen XXXII. legean, adibidez, gaztelaniazko alfabe-tatzeaz ari zirela azpiulertzea. Berdin alkate edo herriko beste zenbaitkargu publiko izendatua izan ahal izateko baldintzatzat 1628ko GorteenXXX. legeak irakurtzen eta idazten jakitea ezarri zuenean (ikus 7.4.4atala).

Nafarroako erresumari buruzko gaia borobiltzeko, azkeneko gogoe-ta: Nafarroako monarkiaren “filosofia”. Euskal Herriaren izaera historiko-aren ezaugarri nagusietako bat bere ekimenen aurpegi bikoitza deitukogenukeena izan daiteke. Euskal Herriak dinamismo berezia erakutsi duzenbait aro historikotan, baina bere baitatik sortutako dinamismohorrek barne zatiketaren hazia ere eraman du berarekin. Hau garbi dagoXIX. mendeko industrializazioren kasuan, sustraiak Erdi Aroaren amaie-

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

248

139. Nafarroako erromantzearen desagerpenaz ikus, adibidez, Lacarra (1975:454), Cierbide (1986: 146), Mitxelena (1987: 84), Jimeno Jurio (1995: 56-7) eta,halaber, autore hauek aipatzen duten bibliografia.

Page 240: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

rako eta Aro Berriaren hasierako itsasketa, meatzaritza eta burdingintzaindustrietan (Caro Baroja 1978: 377) dituena. Gauza bera esango genu-ke Nafarroako erresumaz. Baskoien baitatik sortua, Nafarroako erresu-ma euskaldunen ekimenaren fruitu historikoa dela esan daiteke, baina,aldi berean, abiapuntuko talde etnikoarekiko autonomia handia erdietsizuen berehala. Bere kasa jardun zuen, bere interesen alde, eta, askotan,interes haien defentsak hala eskatzen bazuen, jatorrizko nafarren aurkaborrokatuz: “La dinastía navarra constituida primero, no es ya tanto unadinastía de raza, como una dinastía en la que priman los intereses de lainstitución real (…). Se funda, sí, en la existencia de gentes más allega-das: pero no vacila en actuar sin tenerlas en cuenta o contra esas gentes”(Caro Baroja 1971-2, I: 99). Halaber, “en Navarra misma, es claro queen algunas ocasiones (…) los mismos reyes se enfrentaron, a veces conparte de sus súbditos. Aquí, concretamente, en momento memorable140,con la población indígena, para favorecer a los francos” (ibid.: 233).Oinarrizko taldearekiko aldentzea zerbaitetan garbi gelditu bada hiz-kuntzaren alorrean izan da, Nafarroako erresumaren sakoneko izaeraedo “filosofia” agerian utziz: “La «Filosofía» que puede extraerse del estu-dio de tal monarquía es muy peculiar. No fue una monarquía domina-dora desde el principio sobre razas extrañas a los que la fundaron (…),sino una monarquía fundada sobre la existencia de un núcleo étnicobásico, que pronto vive con mucha autonomía dentro de ella: porqueresulta que hasta en el empleo de las lenguas el vascón, el navarro devieja cepa, se inhibe de las exigencias cancillerescas” (ibid.: 100).Inhibizioaz, ez dut uste euskaldunak Gortearekiko inhibituko zirenik,Gortea euskaldunekiko baizik, baina, gainerakoan, ezin gardenagoakdira Caro Barojaren hitzak.

Laburpena eta ondorioak

Euskararen bilakabidea, euskal hizkuntz komunitatearen bilakabi-dea, alegia, luzaroan baldintzatu dutelakoan, Nafarroaren historiatik bialderdi azpimarratu ditut: Nafarroako etnokulturazko barne aniztasunhistorikoa eta Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioa.

Etnokulturazko barne aniztasun historikoari dagokionez, Nafarroakeremu geografiko, kultural eta linguistiko desberdinak dituela etabakoitzak —Mendialdea, Erdialdea eta Erribera— bilakaera historikoberezia izan duela erakusten saiatu naiz. Eremu hauei NafarroakoEkialdea gehi geniezaieke. Halaber, oso handia da eremu hauen eta eus-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

249

140. Nafarrerriko gerran (1276). Ikus, orain, Anelier de Tolosa, G. (1995). LaGuerra de Navarra-Nafarroako Gudua (2 liburuki). Iruñea: Nafarroako Gobernua.

Page 241: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

250

kararen eremu historikoen arteko egokitasuna, Weinreichen hipotesiabaieztatuz.

Eskualde hauek guztiak, gehi egungo Huescako zati bat, baskoieneremu historikoaren parte ziren. Horrek ez du esan nahi ordea denakeuskaldunak zirenik, Mitxelenak esan duenez: “puede darse por seguro(…) que ni todos los uascones eran vascófonos ni todos los vascófonosera uascones” (1988c, II: 539). Baskoien peko batasuna Erdi Aroan pus-katu egin zen ondoren beste egitura bat sortzeko: Nafarroako erresuma.Bertan zati bat, Mendialdea eta Erdialdea, etniko eta linguistikoki eus-kalduna izan da eta bestea, Erribera, berriz, ez, hizkuntza mailan bede-ren, baina denak estatu edo egitura politiko berean —Nafarroan— bil-duta eta berarekiko atxikimenduan elkartuta egon dira. Nafarroako erre-sumak, hala ere, hizkuntzen arteko oreka puskatu eta erdara, erroman-tzea, hautatu zuen bere hizkuntzatzat, Ralph Fasoldek (1992: 194) hiz-kuntz komunitatearen eta komunitate politikoaren arteko harremanezaurkeztutako eredua Nafarroan bete-betean gauzatu zela baieztatuz (ikus2.3.2 atala). Eremu euskaldunean, hala ere, mailaketa egin beharra dago,euskal kulturazko ezaugarrien pilaketarik trinkoena Mendialde atlantia-rrean gertatzen baita, euskara eta erromantzearen arteko ukipen eremuaizan den Erdialdean euskal kulturaren aztarnak nahasiagoak agertuz.Mitxelenaren euskal lurraldearen gunea/ertzak eta Caro Barojaren kli-max/bazterrak bereizketek mailaketa hori iradokitzen digute.Euskararen iraupen edota bizitasuna euskal kulturaren erdiguneko ere-muetan gertatu da eta galera, berriz, ukipen eremuetan, Erdialdean etaekialdean, XIX. mendeko bilakabideak erakusten duenez. Bi gertaerenarrazoiak eremu bakoitzaren izaera linguistiko-kultural desberdinetanaurki daitezke nire ustez. Ez gaude, askotan sinpleki uste izan denez,galera-bilakabide lineal edo beti berdin baten aurrean.

Bigarren gaiari helduz, Nafarroako erresumak finkatu eta lanarenepean —XIX. mendearen azkenaldia eta XX.aren lehenengo hamarka-dak— indarrean zegoen hizkuntz tradizioa 1329ko Gorteetako lengoagede Navarra esapideak laburbiltzen du hobekien. Hau da, Nafarroa batezere egitura politiko bat baldin bada, egitura horretako gidariek hizkuntzhautaketa garbia egin zuten, erromantzea, eta hori hartu zutenNafarroako hizkuntzatzat. Euskara, ordea, lingua navarrorum besterik ezzen erresumako eliteen begietara, nafarra, baserritarra, rusticus edotabilaua sinonimoak izanik Erdi Aroko hizkeran, egitura feudalean deus ezzirenen hizkuntza, alegia. Bereizketa linguistiko-soziala zen, hortaz, etaindoeuroparren ideologiaren azterketan erabilitako terminologiaz balia-tuz, lehenengo eta bigarren funtzioetako ordezkarien hizkuntza nagusiaerromantzea eta hirugarren funtziokoena euskara zirela esan dezakeguneurri handi batean, Gorte mailan ere euskararen presentziaren lekuko-tasunak ugariak izan arren.

Page 242: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako erresuma baskoiengandik sortu zen IX. mendean, bainabere talde nagusiek laster, 905. urtean Ximeno dinastia nagusitu zenetikbatik bat, eredu erromantzeetara jo zuten: kultura orokorra, erlijioa,gizarte-antolakuntza, egituraketa politikoa… eta hizkuntza. Leire-Zangoza eta Nafarroako ekialdetik, eskualderik erromanizatuenetik,abiatuta, Erdialde osoa hartu eta Errioxaraino hedatu zen erresumahamarkada gutxitan. Gortearen egoitza Naxerara eraman zuten eta erre-sumaren egituren zabaltzearekin batera hizkuntzarena, nafar erroman-tzearena, ere egin zuten. Gorteko erromantzea lurralde batzuetan, Leire-Zangoza, Erribera eta Errioxan, bertako jendeen ama hizkuntzarekin batetorriko zen, nonbait, baina beste batzuetan, ordea, gainerakoErdialdean eta Mendialdean, ez, eta haietan hedapena eliteengandikherri xehearengana doan bide soziolinguistiko klasikotik zabaldu bidezen. Horrela, ez da harritzekoa elebitasunaren aztarnak zaharrak izateaErdialdean.

1329ko Gorteetako aktek, lengoage de Navarra-tzat erromantzea jozuten berberek, Nafarroako Estatuaren oinarri sozio-geografikoak eza-gutzeko bidea eman digute, bertan zigilua jarri zuten herrien zerrenda-gatik. Herri gehien-gehienak Erdialdekoak eta Erriberakoak ziren.Mendialdeak, aldiz, ez zuen ia ordezkaririk Nafarroako Gorteetan.Jatorri geografiko-linguistikoaren arabera, eremu erdaldunetik 30 (%60) herri joan ziren Gorteetara eta eremu euskaldunetik 20 (% 40),orduko herri askoren izaera linguistikoa eztabaidagarria izan daitekeelajakinik. Aldi berean, Erdialdea gehienbat elebiduna zela gogoan izanda,zenbaki horiek ez dute berez esan nahi eremu euskalduneko herri guz-tietako ordezkariak euskaldunak zirenik, nahiz eta gehienek euskarazjakingo zutela uste izatekoa izan. Edozein modutan ere, asko izangoziren ordezkari euskaldunak, hau garbi dago.

Alegia, eta hau Nafarroako hizkuntz historiaren muina da, Nafarroaerdaraz, erromantzez, eraikitako estatua zen, erdarari bere garapen sozio-linguistiko osoa bermatzen zion egitura politikoa, euskarari inolako begi-runerik erakusten ez zion bitartean. Nafar gizartearen integrazio-baldin-tza erdaraz jakitea zen: euskaldun bezala ez zegoen ia deus egiterikNafarroa mailan, euskaldun hutsa izateak automatikoki bazterketa zeka-rren berarekin eta alde horretatik euskaldunak mendeko taldea zirela esandaiteke. Nafarroako estatuak bere muga geografikoen barrutiko bizilagu-nen onarpena erdiesten zuen neurrian, eta badirudi Nafarroaren onarpenmaila handia izan dela aspalditik (ikus, orobat, 6.4.6 atala), bizilagunhaiek, euren jatorrizko hizkuntza edozein zelarik ere, antolaketa politiko-arekin batera bere hizkuntza ere onartzen zuten inplizitoki. Bazekitenberen bizitzaren une batean edo bestean, edo askotan, topo egingo zute-la erromantzearekin, eta hizkuntza horretan jakiteak, ahal izanez gero, ezziela kalterik egingo gero eta barneratuagoa izango zutela pentsa dezake-gu. Nafarroa “tranpa” historiko bat izan da euskaldunentzat, nonbait.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

251

Page 243: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Orduko Nafarroan euskarak zuen presentzia, baina, ukaezina da etanaturaltasun handiaz islatzen da hainbat agiritan: Foruen bildumetan,errege-idazkarien gutun pribatuetan eta abar.

Hizkuntzen bilakaeraren ikuspegi antropologikoa deitu dugunarenildotik, arreta berezia jarri dugu euskal kulturako munduaren muga etno-linguistikoen arazoan. Jatorrizko mugak maila guztietakoak ziren: erli-jiozkoak, gizarte-egiturazkoak, geografiko-fisikoak eta hizkuntzazkoak.Garbi dago zenbat eta muga horiek ugariagoak eta sendoagoak izan geroeta aukera gehiago dagoela euskarak iraun dezan. EuskararenMendialdeko eskualdeetako iraupenak direlako muga haiei eutsi izanare-kin du zerikusia. Bestalde, mugen arazoan erabakigarriena alderdi psiko-logiko-kontzeptuala da, hots, zein den hiztunen erreferentziako kultura,euskalduna ala erromantzea. Hau da, euskarak iraun badu giza-multzohandi batek euren burua euskal kulturatik irudikatzen duelako izan da.Euskal hizkuntz komunitatearen historia egin nahi duenarentzako galde-ra nagusia, beraz, hau da: nola ikusten zuten euskaldunek euren burua?Alegia, zein ziren euskaldunen irudikapen kolektiboaren, halakorikbazen, “gu-a”, esparru geografikoa eta erdigune fisiko eta soziala?

Galdera erantzunik gabe gelditzen da, baina, oro har, garbi ematendu orduko euskaldunentzat erdararen mundua existitu bai, baina kan-poan zegoen zerbait zela. Eta alderantziz, higadura edo atzerakada mun-dua erdaratik irudikatzera igaro zirenean hasi zen. Hauxe da, hain zuzenere, Nafarroako eliteek egin zuten urratsa: euren nortasuna erreferentziakultural erromantzeen inguruan eraikitzea, eta beren buruarekin batera,Nafarroako gizarte osoa itxuratu zutela esan daiteke. Kultura erroman-tzea= Mendebaldeko kultura= indoeuropar kultura ekuazioa ez ahaztu.

Nafarroako konkistaren (1512) hizkuntz ondorioak ukaezinak dira,baina batez ere Nafarroak aurrez hartuta zuen norabidea areagotzea izan-go zirela uste dut. XVII. eta XVIII. mendeetan herrietan eskolak ireki-tzen zituztenean gaztelaniaz irakurtzen eta idazten erakusteko izatea edo1628ko Gorteek alkate izan nahi zuen orok alfabetatua, gaztelaniaz,noski, egon behar zuela eskatzen zutenean, norabide beraren segida delairuditzen zait.

Azkenik, beste bi arazo ukitu dira: Nafarroa Beherearen galera etaNafarroako monarkiaren “filosofia”.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

252

Page 244: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

4. EUSKARAREN GEOGRAFIA ETA DEMOGRAFIANAFARROAN: 1863KO ETA 1936KO EGOERAK

Hizkuntzaren historia soziolinguistikoaren funtsa A garaiko egoeraabiapuntutzat eta B garaikoa helmugatzat hartu eta, bien arteko aldera-keta eginez, bilakaera azaltzen saiatzea baldin bada, zeregin honetan aur-kitzen dugun arazo metodologikorik handienetako bat A eta B egoerahorien berri fidagarritasunez jakitea da, arestian ohartu bezala (ikus2.3.2 atala). Gutxi dira iraganeko une jakin batzuetako egoerak zehazkiezagutzeko bidea zabalik duten hizkuntzak eta, zorionez, horietako bateuskara dugu.

Lan honen kasuan, hasierako eta amaierako mugarri-urteetako eus-kararen hedapen geografikoa zehaztasun osoz ezagutzen da Bonaparteprintzearen eta Angel Irigarayren (1956) ikerketei esker, hurrenezhurren. Horietan oinarrituta, oraingo kapituluaren zeregina bikoitza da:euskararen eremuak erakutsi eta hizkuntzaren demografiaren zenbakinagusiak atera eta aurkeztea.

4.1 1863ko egoera geografikoa

Euskararen 1863ko eta, oro har, 1860ko hamarkadako egoera eza-gutzeko iturri zuzena Bonaparte printzearen141 mapa eta idazlanak ditu-gu. 1863. urtea mapak data hori daramalako diot, baina, Lacombe etaYrizarren iritziak ontzat emanez (ikus 1.2.1 atala), mapa Bonapartek1856 eta 1869 bitartean Euskal Herrira egin bost bidaien emaitzetanoinarrituta142 eta 1870 eta 1871 urteetan zenbait laguntzailerengandik

253

141. Louis Lucien Bonaparte printzea (Ingalaterra, 1813-Italia, 1891) euskalaritzamodernoaren bideak urratu zituen hizkuntzalari atzerritarra da. Napoleon Bonaparteenperadorearen iloba zen. Berari buruzko argibideak nonahi aurki daitezke eta ez dituterrepikatuko.

142. Adibidez, Nafarroako euskararen muga 1864. urtean marraztu zuen, BrunoEcheniqueren laguntza erabakigarriaz baliatuz, Bonapartek Echeniqueri 1864ko urta-rrilaren 9an eta abenduaren 31n igorri eskutitzek (Urquijo 1910: 271 eta 283) erakus-ten dutenez. Are gehiago, Bonaparteren azken gutun horretatik lana Echeniquerenaizan zela uler daiteke: “Vos deux lettres, l’une du 18 Nov. et l’autre du 17 de ce mois[abendua] m’ont fait le plus grand plaisir, surtout la dernière accompagnée du frag-ment de carte. Que de peine ne devez-vous pas vous être donné pour établir les deuxlignes de démarcation!” (ibid.: 283).

Page 245: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

jasotako albisteez osatuta dago eta, honenbestez, 1860-70 bitarte osokoegoera islatzen duela esan daiteke.

Bestalde, Bonaparteren ikerketak Euskal Herri guztirako balio han-dikoak badira, bereziki baliagarriak dira Nafarroari dagokionez, besteakbeste, Nafarroarekiko erakutsi zuen jakinminagatik, Arturo Campioni1880ko urriaren 12ko eskutitzean aitortu zionez: “les dialectes, sous-dia-lectes et variétés du basque usité dans la Navarre espagnole, m’ont inté-ressé plus, peut-être, que ceux des autres pays” (Lacombe 1932: 193).Eta ideia bera adierazi zion hurrengo urtean ere, 1881eko otsailaren15eko eskutitzean (Lacombe 1933: 306).

Diogunaren lekuko Bonaparte printzearen bidaien ibilbideak dira.Izan ere, bost bidaietatik lautan etorri zen Nafarroara —1856, 1857,1866 eta 1867. urteetan— eta azkenekoan ere —1869.ean— Estatuespainoleko egoera politikoa143 zela-medio muga ez gurutzatu arren,Donibane-Lohizunen gelditu eta Aezkoa, Zaraitzu, Erronkari, Gares,Elkano, Goñi eta Oltzako laguntzaileekin elkarrizketatuz Nafarroakoeuskarari buruzko argibide ugari jaso zituen (Arana Martija 1994: 435).

Bere mapan bi gauza erakutsi nahi izan zituen Bonapartek: euskara-ren orduko mugak eta burutu berria zuen euskalkien sailkapena, etaegin, ederki egin zituen biak. Hizkuntzaren hedapenari dagokionez,zehaztasun eta zorroztasun osoz marraztu zituen Bonapartek euskarareneremuak, Bonapartek berak (1876: 1-3) Abel Hovelacquerekin izanda-ko ezatabaidetan aldarrikatu eta orduko euskalariek, Arturo Campion(1881: 242) eta Julien Vinson —“L’exécution de l’une et de l’autre[maparen bi argitalpenena] est admirable” (1983: 321)—, besteak beste,baieztatu zutenez. Iritzi berekoak dira gaur egungo ikertzaileak ere,Angel Irigaray (1974: 23), Pedro Yrizar (1981: 243) edo Koldo Zuazo(1997: 87), kasu, herri jakin batzuei buruzko zuzenketak (Irigaray 1974:27; San Martin 1985) gorabehera.

Eremu euskaldunean Nafarroako euskararen historiarako guztizgarrantzitsua den beste bereizketa bat egin zuen Bonapartek: euskaragehiengoan zegoen eskualdeen eta gutxiengoan zegoenen artekoa. Hots,Bonaparteren oinarrizko irizpidea aztertzen ari zen herriko jatorrizko

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

254

143. Estatu espainoleko egoera politikoak eragin zizkion eragozpenak JoséVilallongak (1953-7: 63) aipatu zituen eta ulertzekoak dira. Isabel II.aren monarkia-ren erorketa eta 1868ko Iraultzaren garaiak ziren haiek. Erregina erori berriak loturaestua zuen Frantziako Napoleon III.arekin eta bere ihesaldian Bidasoako muga zehar-katu eta haren babesa jaso zuen Miarritzen (Tuñon de Lara 1976, I: 266). Gainera,Bonaparte printzea Napoleon III.aren lehengusua zen eta honek eman zion urterokodiru-laguntzaz bizi izan zen harik eta Frantzian ere Inperioa erori eta 1870. urtean III.Errepublikak diru-laguntza hura kendu zion arte. Beraz, nahasketa hori guztia zela eta,ez da harritzekoa Bonaparte printzea 1869. urtean Hegoaldera ez igaro eta Donibane-Lohizunen gelditu izana.

Page 246: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

bizilagunen hizkuntza zen eta, orduan, behar ziren egiaztapen guztiak,frankotan oso neketsuak, egin ondoren, herria euskaldunen proportzio-en arabera —gehiengoa edo gutxiengoa: “Il ne peut donc être questionque de majorité et de minorité” (Bonaparte 1876: 3)— multzo bateanedo bestean sailkatzen zuen. Koloreen indarraz baliatu zen Bonapartemapan bi eremuak azaltzeko: kolore bizia euskara gehiengoan zegoenaldeetarako eta kolore apalagoa gutxiengoan zegoenetarako. Azkenekoeremu hau Nafarroaren berezitasuna zela esan daiteke, Ipar EuskalHerrian ez baitzegoen halakorik eta Hegoaldean, Arabako zati txiki ba-tzuk kenduta, Nafarroan izan baitzuen bere adierazpenik nabariena.

Margo ahulaz adierazitako eremua, ukipen eremua, alegia, euskara-ren hego marratik Iruñetik hamar bat kilometro goraino iristen zen,Gares, Iruñerri144 osoa, Agoitz inguruko ibarrak eta Erronkari ibarrarenbeheko zatia, Burgi, bere baitan hartuz (ikus 19. irudia: “Euskararenmuga 1863. urtean”).

Ukipen eremuaren esanahi soziolinguistikoa, hala ere, ez da uste izanden bezain argia. Lehenengo begirada batean euskara NafarroakoErdialdean atzerakada azkarra pairatzen ari zela nabarmentzen zaigu, etaXIX. mendeko galeraz hitz egiten dugunean barruti horretan gertatuta-koaz ari gara hain zuzen. Izan ere, Bonapartek berak garbi zuen euskaraminorian zegoen hainbat tokitan, Iruñeko inguruetan, kasu, hil zorian—“à l’état d’agonie” (Urquijo 1910: 272)— zegoela. Euskara eta erda-raren arteko lehian erdara irabazten ari zen lurraldea zen margo apalekoeremua, beraz, hau garbi dago, baina ukipen egoera hura noiztik zeto-rren ez dakigu zehatz-mehatz. Esate baterako, Frantziako enbaxadoreak1807. urtean Hegoaldeko euskararen muga adierazten zuen mapa bat(Oyharçabal 1992a) igorri zion bere Barne Ministroari. Muga Iruñetikgora marraztu zuen eta Bonaparteren mapako ukipen eremu ia osoa,1807.eko mapan euskalduntzat jo zen Agoitz izan ezik, euskararen espa-rrutik kanpo utzi zuen. Halaber, Añibarrok (1748-830) 1820.aren145

inguruan egin zuen herri euskaldunen zerrenda (Villasante 1966) batdator funtsean Frantziako enbaxadorearen maparekin (ikus 20. irudia:“Euskararen muga 1807-1820 urteetan”). Hau da, badirudi 1807-20urteetan jadanik oso elebiduna zela Nafarroako alde hori, enbaxadorea-ren mapan zein Añibarroren zerrendan erdalduntzat jota agertzeraino

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

255

144. Iruñerriarena kontzeptu geografiko zehatz samarra da. Zentzu hertsian Iruñeainguratzen duten mendizerrek besarkatutako eskualdea da (Askoren artean 1977: 10)eta Atarrabia, Barañain, Beriain, Burlata, Iruñea eta Uharte udalerriez eta Antsoain,Galar, Itza, Oltza eta Zizurko zendeen zati batez osatua dago.

145. Añibarroren eskuizkribuak ez darama ageriko datarik eta haren argitalpenazarduratu zen Villasantek bi data iradoki zituen Añibarroren zerrendarentzat: 1820inguru (1979: 220) eta, zehaztapen gehiago gabe, XIX. mendearen lehen herena(1966: 45).

Page 247: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

256

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Ziordia Ergoiena

Gares

Garinoain

Sorauren

AgoitzBurgi

Otsagi

ArrakasGoiti

Nabaskoze

Goñi

: euskara gehiengoan

: euskara gutxiengoan

19. irudia. Euskararen muga 1863. urtean (Iturria: Bonaparteren mapa, 1863).

Page 248: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

257

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Ziordia Ergoiena

Gares

Sorauren

AgoitzBurgi

Otsagi

Goñi

Frantziakoenbaxadorea(1807)

Añibarro (1820)

: Bonaparte (1863)

20. irudia. Euskararen muga 1807-1820 urteean (Iturriak: Oyharçabal 1992a;Villasante 1966).

Page 249: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

iritsiz, eta, 3.5 atalean Nafarroako Erdialdeko mendetako elebitasunazerakutsi dena gogoan izanik, baliteke XIX. mendean galdu zena aspaldi-danik elebidundutako gunea izatea. Alegia, puskatu edo galdu zena, egi-tura euskaldun bat baino gehiago, euskararen eta erdararen artean nola-baiteko oreka gordetzen zuen eredu edo gizarte-egoera izan zela esangonuke nik, Campionen “El último tamborilero de Erraondo” (1983, II:79-89) ipuinaren irakurketa sinplista batek, adibidez, aditzera emanlezakeenaren aurka.

Euskararen hego mugak honako hauek ziren Bonaparte printzearenmaparen arabera (ikus 19. irudia): Ziordia, Ergoiena, Gares, Garinoain,Orisoain (Orba ibarrekoa), Ibargoiti, Urraul Goiti, Arrakas Goiti(Nabaskoze udalerrikoa146) eta Burgi. Lizarra, Tafalla eta Zangoza, beraz,eremu erdaldunean zeuden eta Altsasu eta Agoitz euskaldunean, berriz.

Iruñea ere eremu euskaldunean zegoen, baina hiri erdalduntzat jozuen Bonapartek147, euskararen barrutian uharte erdaldun gisa agertuz.Hau da, herri euskaldunez, edo elebidunez, inguratuta zegoen Iruñeaeta, gainera, bazituen bizilagun euskaldunak, baina euskaldun hauek ezomen zirenez jatorriz iruindarrak —“Pampelune présenterait aussi desBasques; mais nous ne les comptons pas puisque ils ne sont pas dePampelune” (Urquijo 1910: 272)— edota han erabiltzen zen euskara,Bilbon eta Gasteizen bezala, bakarrik herrietatik etorritako lagunekinizaten omen zenez (ibid.: 254), ez zegoen Bonaparteren ustez euskal-duntzat hartzerik. Areago, erdalduna izateaz gain, Iruñeak gune erdal-duntzailearen zeregina betetzen zuela behin baino gehiagotan iradokiizan du Bonapartek: “Je considère (…) les localités de Burlada, Ansoain,Villaba, Arre etc. comme conservant encore un souffle de vie basque,quoique jusqu’à présent elles aient été regardées tout-à-fait castillanes àl’instar de Pampelune” (ibid.: 283). Halaber, aipatutakoak baino apurbat gorago dagoen Olabe herria euskalduntzat jo zuen Iruñearen eragin-

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

258

146. Udalerria eta herria bereizten dira. Udalerria udalak administratzen duenbarrutia da, baina Nafarroako udal anitz konposatuak dira —administrazio-barrutiakharanetan biltzen diren kasuetan, esate baterako— eta beren baitan hainbat herri edokontzeju biltzen dituzte. Adibidez, Larraun udalerria hamasei herrik —Uitzi, Baraibar,Astiz… tartean— osatzen dute. Beste udalerri batzuk, ordea, bakunak dira —herribakar batez osatuak— eta horietan udalerri eta herria berdintzen dira, Leitzan, adibi-dez.

Demografi kalkuluak udalerrika egin ditut, baina ohiko aipamenetan, ordea,herrien izenak agertzen dira maizenik, udala edo kontzejua (edo, Baztanen bezala, herrihutsa) den bereizi gabe —Uitzi, Leitza, Elizondo, Atarrabia… gisako zerrendan, adi-bidez—. Bereizketa axola duten kasuetan soilik adieraziko dut.

147. Iritzi berekoa zen Arturo Campion, bera jaio zeneko (1854) Iruñea guztizerdaldunduta zegoela esan baitzuen: “Yo nací en Pamplona, cuando ya esta insigne ciu-dad había completamente renegado de su lengua nativa” (1907b: 674).

Page 250: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ingurutik at gelditzen zela argudiatuz: “Quant à Olabe je crois qu’il estbasque, car il doit être assez éloigné de Pampelune” (ibid.: 275).

Iruñearen eragina zela-eta, bitxiak eta argigarriak dira hiriburutikurrun ez dauden Añezkar eta Etxeberri herriei buruzko oharrak, euska-raren indarrean erakusten duen mailaketagatik. Horrela, bere bigarrenbidaian, 1857.eko urriaren 21ean Iruñetik Arabako Agurainerako bide-an Añezkar —Iruñetik 10 kilometrotara— eta Etxeberri —Iruñetik 21kilometrotara— herriak, besteak beste, zeharkatu zituen Bonapartek.Añezkarri buruz ohar hau idatzi zuen bere egunkarian: “Castellano yvascuence”. Aurrera segitu, Irurtzun igaro eta Etxeberrira iritsi zen.Hemen, ordea, “Vascuence y castellano” idatzi zuen (Arana Martija1994: 437). Hots, zenbat eta Iruñetik urrunago, gero eta biziagoa zeneuskararen indarra.

4.2 1863ko euskararen demografia

Euskararen historiari buruzko ikerketarako erabiltzen ari garen ikus-pegian lehentasuna alde kualitatiboei —hizkuntz komunitatearen siste-ma, baloreak eta egitura, hizkuntz jarrerak eta hautaketak, komunitatea-ren ugalketa…— ematen zaie, 2. kapituluan agertu denez, eta haiekosatzen dute azalpenaren muina, baina, euskararen historiari oinarriobjektiboak ematearren, azterketa kuantitatiboek ere badute berentokia148 lan honetan.

Hizkuntz komunitatearen neurria —bere hiztunen kopurua nahizalboko hizkuntzetakoekiko proportzioa, bere demografia, azken fi-nean— garrantzi handiko faktorea da iraupen eta ordezkapen prozesuenazterketan, eta Ralph Fasolden ustez (1992: 120), esate baterako, datudemografikoak ezinbestekoak dira soziolinguistikazko lanetan. Bi dirabehintzat eskala handiko demografiazko argibideak erabiltzearen onu-rak: denboran zeharreko joerak erakusten zaizkigu eta herri edo komu-nitate desberdinen arteko alderaketa egitea ahalbidetzen da (ibid.: 120).Bestalde, datu demografikoak bereziki erabilgarriak dira hizkuntz aniz-tasunari, hizkuntzaren iraupen eta ordezkapen bilakaerei eta hizkuntzjarrerei buruzko lanetan (ibid.: 133), gurea bezalako ikerketetan, alegia.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

259

148. Estatu espainolean teknika kualitatiboen —teknika estrukturalak, bere ter-minologian— aitzindaria izan zen Jesus Ibañez soziologoak teknika kuantitatiboen—estatistiko edo distributiboak— beharra ere nabarmendu du (1992: 27, 10. oin-oha-rra), lehentasuna, hala ere, kualitatiboei emanez: “La tecnología estadística (distributi-va) tendrá su lugar propio subordinada a la tecnología lingüística (estructural), puescontar unidades es una operación posterior y lógicamente inferior a la de estableceridentidades y diferencias” (1992: 43).

Page 251: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Azterketa demografikoen iturria normalean errolda edo zentsoak iza-ten dira, baina horko datuek, fidagarritasunez erabiliak ahal izateko,baliozkotasun-baldintzak bete behar dituzte: kanpo-egiaztapena etabarne-adostasuna —“external verification and internal consistency”(ibid.: 120)—. Hots, kanpo-egiaztapena deiturikoak esku artean ditu-gun zenbakiak eta egiazko egoera bat datozela kontrolatzen du etabarne-adostasun edo koherentziak, berriz, errolda bereko zatiek elkarrenarteko logika gordetzen dutela edo, aldi desberdinetako erroldekin aribagara, errolda bakoitzeko emaitzen artekoa.

Erroldek, hala ere, ez dituzte beti behar ditugun datuak zuzen-zuze-nean eskaintzen, are gutxiago iraganeko erroldek, eta halako kasuetan,hizkuntz argibide erabilgarriak lortuko badira, beharrezkoa izaten daikertzailearen sormena jokoan jartzea (ibid.: 122). Horrela gertatzen daNafarroako euskararen historiaren kasuan. Bi iturri ditugu: iturri geo-grafikoak —Bonaparte printzearen eta Angel Irigarayren mapak— etaerroldak, baina hauek ez dute, ordea, hizkuntz argibiderik ekartzen.Erronka aipaturiko bi iturrietatik Fasoldek eskatutako baldintzak bete-tzen dituzten demografi emaitza fidagarriak eratortzea da, eta hauxe da,hain zuzen ere, Pedro Yrizarren “Los dialectos y variedades de la lenguavasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápidaextinción. Su evolución en el transcurso de un siglo” (1981: 241-67)lanak ahalbidetzen duena.

Esandako lanaren helburua ahulduta edota hiltzear zeuden euskalkieta hizkeren hiztun-kopuruen 1863-1935 bitarteko bilakaera aztertzeazen (ibid.: 241) eta horretarako Bonaparte printzeak 1863. urteaz etaAngel Irigarayk 1935.az eskaini zehaztapen geografikoak eta garaibakoitzeko erroldetako biztanle-kopuruak uztartzen dituen azterbidezorrotza prestatu zuen Pedro Yrizarrek (ibid.: 242-7). Hona hemen bereoinarriak. 1863ko egoeraz zera dakigu: herri euskaldun guztien zerren-da, herrietako biztanle kopuruak eta herri horietako bakoitzeko euskal-dunak bizilagunen erditik gora ala erditik behera —gehiengoa ala gu-txiengoa, azken finean— ziren. 1935eko egoeraz hau dakigu: herri eus-kaldunak, bakoitzaren biztanleria eta, baita ere, eremu euskaldunareneta erdaldunaren arteko mugan zeuden herrien hizkuntz ezaugarriak,bakoitzaren euskararen ezagutza eta erabilera adin multzoka sailkatutaadierazi baitzituen Irigarayk. Horrelako argibideak ezagututa, kontua1863ko eta 1935eko egoerak alderatu eta hortik garai bakoitzeko eus-kaldunen kopuruak kalkulatzeko irizpideak finkatzea da. Hala egin zuenPedro Yrizarrek eta geroagoko ikertzaileek, Koldo Larrañaga (1977: 483,333. oin-oharra) eta Iñaki Larrañaga (1990: 36-41), adibidez, bai irizpi-deak bai emaitzak ontzat eman dituzte.

Pedro Yrizarrek eskualde jakin batzuetara mugatu zuen bere azterke-ta eta nire lana, aldiz, bere irizpideak abiapuntutzat hartu eta Nafarroaosoko zenbakiak eta ondorioak ateratzea izan da. Iraganari buruz ari gara

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

260

Page 252: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eta emaitzak, noski, erabat zehatzak ezin daitezkeela izan erraz ulertukoda, zenbaki hauek, fidagarriak izan eta Fasolden baliozkotasun-baldin-tzak bete arren, hurbilketa gisa hartu behar direla, alegia.

Euskaldunen kopuruak zehazteko kezka ez da gaurkoa eta ahaleginnabarmenak egin ziren XIX. mendean. Elisee Reclusek (1867. Aipatuain Velasco 1879: 488-9) euskaldunak 1854. urtean Nafarroa etaArabako biztanleen laurdena zirela esan zuen. Beraz, 1860ko erroldarenarabera Nafarroak 299.654 bizilagun baldin bazituen, euskaldunak75.000 inguru izango ziren.

Ladislao Velascok (1879: 490) Nafarroak 1867-1868 urteetan60.000 euskaldun zituela esan zuen, datu hau ez zela ziurra gaineratuz:“No nos ha sido posible acopiar datos exactos, sobre la parte de Navarraen que aun se habla el vascuence (…). Repito, que no tengo seguridadsobre la estadística de Navarra” (ibid.: 490). Horrela gertatu zen,Ladislao Velascok ez zuen segurtasunik Nafarroari buruzko zenbakiezeta, gero ikusiko dugunez, ez zuen asmatu, baina berak proposatu zuenkopuruaren oihartzun eta onarpenek harrigarriro egundaino iraun dute(ikus, besteak beste, Euskaltzaindia 1977: 663 eta 666; Larrañaga 1977:293; Intxausti 1990a: 124 eta 1990b: 29).

Julien Vinsonek (1882: 68), berriz, Nafarroako euskaldunak150.000 zirela esan zuen.

Kalkulurik zuzenena, ikusiko denez, Arturo Campionek bere gra-matikaren hitzaurrean (1884: 29) eskaini zuena dugu. LadislaoVelascoren zenbakiak oker zeudela esan ondoren (ibid.: 29), Nafarroakoeuskaldunak gutxienez 85.000 zirela adierazi zuen Campionek: “Por loque hace á Nabarra, los datos que yo tengo reunidos me permiten ase-gurar que el mínimum de nabarros que hoy poseen el bascuence comolengua nativa, es de 85.000” (ibid.: 29). Gaur egungo egileen arteaninork ez du, nik dakidala, Campionek emandako kopurua kontuanhartu. Hau da, Ladislao Velascoren iradokizun okerra, Velascok berakbatere fidagarritasunik ez zuela aitortu arren, oraindik ere denen lume-tan dabilen bitartean, Campionen proposamen zuzena ahaztuta geldituda, eta ez da hau Campionen ekarpenekin horrela gertatzen den aldibakarra.

Denen proposamenak batera bilduak, honako taula hau dugu:

Nafarroako XIX. mendeko euskaldunen kopuruaz plazaratu ziren zenbakiak

Nire zenbakiak Bonaparteren mapako eremu euskalduneko udale-rrietatik abiatzen dira. Beraietan oinarrituta euskal eremuko biztanleria

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

261

E. Reclus (1867) L. Velasco (1879) J. Vinson (1882) A. Campion (1884)

75.000 60.000 150.000 85.000

Page 253: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eta Nafarroako Iruñetik kanpoko euskaldunen kopurua ezagutzea lor-tzen da. Nafarroa osoko euskaldunak eremu euskaldunekoak gehiIruñekoak ziren nonbait149. Iruñeko euskaldunak zenbat ziren zehazkijakiteko biderik ez dagoenez, hurbilketa moduan Nafarroako propor-tziotik apur bat behera zeudela —hiriburua izanik kanpotarren dentsi-tatea handiagoa zen: funtzionarioak, militarrak…— uste dezakegu eta,orduan, Iruñeaz gainerako Nafarroan euskaldunak % 31 baldin baziren,Iruñeari % 25eko ehunekoa kalkulatu diot.

Zenbakiak, laburbilduz, hauek dira: Nafarroak, 1860ko erroldaren(Junta General de Estadística 1863) arabera, 299.654 biztanle zituen.Horietatik, eremu euskaldunean 124.587 bizi ziren eta eremu erdaldu-nean (Iruñea barne) 175.067. Euskaldunak, euskal hizkuntz komunita-tea, alegia, 90.000 inguru —eragiketen emaitza zehatza 90.344 da—ziren, horrela banatuta: eremu euskaldunekoak 84.620 (ikusEranskinak, 1. taula) eta Iruñekoak 5.724. Erdaldunak 209.000 inguruziren. Ehunekoetan, euskaldunak nafar guztien % 30 ditugu eta erdal-dunak % 70. Eremu euskaldunean, ordea, hau da, euskaraz mintzatzenzen Nafarroako zatian, % 68 ziren euskaldunak, nahiko proportzioaltua, baina orduko Gizpuzkoa edo Bizkaikoa baino txikiagoa.

Beraz, orduko euskal hizkuntz komunitatea Nafarroako biztanleen %30 zuen gutxiengoa zen. Bere banaketa geografikoa, hirugarren kapitu-luan Nafarroako erresumaren tradizioari eskaini atalean ere ikusi dugu-nez, ez zen homogeneoa Nafarroa osoan zehar (ikus 19. eta 20. irudiak).Alderantziz, euskaldun gehienak barruti jakin batean, eremu euskaldune-an, bilduta zeuden, eta, Altsasu, Leitza edo Lesaka bezalako herriengarrantzia gutxietsi gabe, edo Agoitzena, baina Agoizko euskara oso ahul-duta zegoen orduko, Nafarroako hiriburua eta herririk jendetsu eta era-ginkorrenak —Tutera, Lizarra, Tafalla, Zangoza, Corella…, adibidez—erdaldunen esparrukoak ziren. Arrazoi hauek, gehi hurrengo kapitulue-tan erdaldunen eta euskaldunen arteko harremanei buruz aztertuko ditu-gunek, bidea ematen digute euskal hizkuntz komunitateak Nafarroakogizartean zuen eraginkortasun linguistiko txikia ulertzeko.

Aldi berean, demografikoki oso indartsua zen euskara bere barru-tian, bizilagunen % 68, eta Iruñetik gorako lurraldeetan, hau da, erdal-duntze bidean zegoen ukipen eremua kenduz gero, proportzioa oraindikhandiagoa zen. Indar honek, zalantzarik gabe, zerikusia du hizkuntzareniraupenarekin, barne aldera begira bizitasun demografiko nabaria bai-tzuen.

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

262

149. Eremu erdaldunean bizi ziren euskaldunak ere gehitu beharko lirateke, bainaberen kopurua oso txikia eta, gainera, ia kalkulaezina denez, ez dira kontuan hartuko.

Page 254: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako bi hizkuntz komunitateen150 demografia (1863)

Euskal Herriko gainerako lurraldeekiko alderaketa egiteko LadislaoVelascoren zenbakiez baliatuko naiz, eztabaidatuak izan badira ere151.Horietan oinarrituta, posible zaigu lurralde guztietako kopuru eta ehu-nekoen arteko alderaketa egitea, ondoko taulan egin denez:

Euskal Herriko bi hizkuntz komunitateen demografia (1863)(Iturriak: Velasco 1879: 488; neure elaborazioa)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

263

150. Gauzak erraztearren elebitasunaren arazoa kanpo utzi da. Hots, erdal hiz-kuntz komunitatearen kopuruetan ez dira euskaldun elebidunak, euskaraz ezezik erda-raz ere bazekitenak, sartu, nahiz eta, berez, erdaraz zekiten neurrian erdal komunitate-koak ere izan.

151. Iparralderako, adibidez, Coquebert de Montbret-ek 108.000 euskaldun kal-kulatu zituen 1808. urtean, eta Oyharçabalek (1992b: 287) funski egindako zenbake-ta zela dio. Francisque Michelek 1857. urtean 140.000 zirela zioen (Velasco 1879:489), Elisee Reclus-ek 120.000ko kopurua eman zuen (ibid.: 489) eta Bonaparteprintzeak 140.000koa (Vinson 1877: xij; Campion 1884: 29).

Oro har, Hegoaldea ere barne, Campionek, Bonaparteren eta Velascoren zenbakienarteko aldeak ikusita, okertzat jo zituen Velascoren kalkuluak (ibid.: 29), eta,Nafarroari buruz, garbi dago Velascok huts egin zuela. Gipuzkoako eta Bizkaiko kasue-tan, ordea, Pedro Yrizarri (1981: 174) logiko samarrak iruditu zaizkio Velascoren iriz-pideak.

Biztanleak Euskaldunak Erdaldunak % euskaldun Udalerri1863 1863 1863 1863 kopurua

Eremu 124.587 84.620 39.967 % 68 132euskalduna

Iruñea 22.896 5.724 17.172 % 25 1Eremu 152.171 0 152.171 % 0 13

erdalduna

Nafarroa, guztira 299.654 90.344 209.310 % 30 269

Herrialdea Biztanleak Euskaldunak Erdaldunak % euskaldun 1863 1863 1863 1863

Araba 120.494 12.000 108.494 % 10Bizkaia 183.098 149.000 34.098 % 81Gipuzkoa 176.297 170.000 6.297 % 96Nafarroa 299.654 90.344 209.310 % 30Iparraldea 123.810 80.000 43.810 % 65

Euskal Herria 903.353 501.344 402.009 % 55

Page 255: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Hego Euskal Herrian, garbi ikusten denez, bi multzo zeuden:Gipuzkoa eta Bizkaia, kopuruz nahiz proportzioz probintziarik euskal-dunenak, alde batetik, eta Nafarroa eta Araba, bestetik. Nafar euskaldu-nen kopurua ez zen makala, gipuzkoarrena edo bizkaitarrena bainoaskoz txikiagoa izan arren, baina ahultasuna erdaldunekiko proportzio-an agertzen zen batez ere. Tartean Iparraldeko egoera genuen.Nafarroako eremu euskaldunak, baina, % 68ko proportzioa zuen,Iparraldeko zenbakien antz handia erakutsiz, eta Gipuzkoako etaBizkaikoetara hurbilduz.

4.3 Euskararen egoera geografiko eta demografikoa 1936. urtean

1936ko urtea diot, baina, zehazkiago mintzatuz, erabiliko diren argi-bideak 1935ekoak dira, arestian aipatutako Angel Irigarayren (1956) etaPedro Yrizarren (1981: 241-67) lanek ekarritakoak.

Euskararen muga Ziordia, Irurtzun, Sorauren (Iruñetik gora, hamarkilometrotara), Gorza (Zaraitzu ibarra) eta Erronkari herrietan zegoen(ikus 21. irudia: “Euskararen muga 1935. urtean”)152. 1863ko egoerare-kin alderatuz gero, aldaketarik nabarmenenak bi ziren. Bata, euskaragutxiengoan zegoen eremu osoa, Bonapartek kolore ahulez margotuzuena, erdaldunduta agertzen zen 1935. urtean. Bestea, euskarakgehiengoa zuen eremuan galdu zuen lur-zerrenda luze eta meharra dugu.

Atzerakada, mugei dagokienez, handia eta txikia da aldi berean.Alegia, Bonaparteren ukipen eremua kontuan hartuz gero, oso zabalakdira galdutako lurrak eta benetan ikusgarria gertatzen da atzerakada,baina Beñat Oyharçabalek (1992a) erakutsi 1807ko mapak zeinAñibarrok 1820. urtean alde hori jadanik erdalduntzat jo zutela gogoanedukita (ikus 20. irudia), galera ez zela hain handia izan esango genuke.Arreta euskarak indar altua zuen lurretan jarriz gero, atzerakada geogra-fikoa txiki samarra izan zen eta Sorauren herriaren inguruetan, adibidez,ez zen ia batere mugitu. Erdaldundu ziren herrien artean Goñi, Oltza etaGarde nabarmentzen dira. Barruti euskaldunak, beraz, ukipen eremuakbaino sendoago eutsi zion bere lurraldeari, baina, Irigarayk (1956) era-

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

264

152. Irigarayk marraztutako egoerarekin bat dator funtsean Engracio Arantzadiren1934ko lekukotasunarekin:

Hoy la línea fronteriza de Euskal-Erria está formada así: Uztarroz, Isaba, Bidangoz,en Roncal; Guesa, en Salazar; Aristu en Urraul alto; Lakabe, Uriz, Zandueta, en elvalle de Arce; Biorreta, Uroz, Aginaga, Galduroz, en Arriazgoiti; Akereta, Larrasoaña,Idoy, Gendulain, en Esteribar; Zaudio, Beraiz, Ostiz, en Olaibar; Anoz en Ezkabarte;Belzunze, Larrayoz, Ariztegi, en Juslapeña; Gulina, Larunbe, en el valle de Gulina;Erroz, Irurdiaga, Urrizoba, en Arakil; Lizarraga de Ergoyena y Ziordia.

(Arantzadi, E. El euskera en Navarra. Catástrofe racial. La Voz de Navarra,1934-07-19)

Page 256: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

265

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Ziordia

Gares

Garinoain

AgoitzBurgi

Otsagi

Nabaskoze

Goñi

: 1863

: 1863

Irurtzun

Erronkari

Gorza

: 1935

Garde

Sorauren

Oltza

21. irudia. Euskararen muga 1935. urtean (Iturria: Irigaray 1956).

Page 257: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kutsi eta 1935.ari buruzko taulan (ikus Eranskinak, 2. taula) agertzendenez, zenbait eskualde eta ibarretan —Erronkari, Zaraitzu, Iruñearenondoko Atez, Xulapain, Ezkabarte, Arriasgoiti…— higadura handiapairatzen ari zen euskara eta bere gibeleratzea ez zen eten.

Euskal hizkuntz komunitatearen 1935eko egoera demografikoaPedro Yrizarren irizpideei (1981: 245-7) jarraikiz aztertu dut, arestianesan bezala, Angel Irigarayk eskaini herrien zerrendarekin uztartuz.1935. urtean ez zen erroldarik egin eta, orduan, urte hartako biztanle-goa 1930 eta 1940ko erroldetako kopuruen batez-bestekoa eginez kal-kulatu zuen Yrizarrek eta horrela egin dut nik neuk ere. Udalerri bakoi-tzeko euskaldunak beren biztanleriari Irigarayren sailkapenaren arabera-ko ehuneko jakin bat ezarriz zehaztu dira. Iruñeko euskaldunak, 1863.urteari buruzko azterketan bezala, Iruñeak Nafarroa osoko proportziotikapur bat behera zuelako hipotesiaz atera dira: % 14 egotziz kalkulatudira.

Emaitzen laburpena (ikus ondoko laukia eta Eranskinak, 2. taula)hauxe da: Nafarroak 357.751 biztanle zituen 1935. urtean eta haietatikeuskaldunak ia 61.000 ziren —60.724 nire zenbakietan—, hau da,nafarren % 17. Eremu euskaldunak 77.199 biztanle zituen, euskaldunak53.483 (% 69) izanik. Iruñean, 51.724 bizilagunetik euskaldunak7.000tik gora —7.241 (% 14), zenbaki zehatza— ziren. Nafarroakoalde erdaldunean 228.828 lagun zeuden eta, 1863. urteari buruzkoazterketan bezala, denak hipotesi gisa erdalduntzat joak izan dira.

Euskal hizkuntz komunitatea % 17ko gutxiengoa zen Nafarroan,baina, 1863an bezala, gehiengo sendoa (% 69) zuen bere barrutian,eremu euskaldunean. Arazoa da bitartean euskaldunen lurraldearenhedadura murriztu egin zela.

1935eko Nafarroako bi hizkuntz komunitateen demografia(Iturriak: 1930 eta 1940ko erroldak; Irigaray 1956; Yrizar 1981)

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

266

Biztanleak Euskaldunak Erdaldunak % euskaldun Udalerri 1935 1935 1935 1935 kopurua

Eremu euskalduna 77.199 53.483 23.716 % 69 82Iruñea 51.724 7.241 44.483 % 14 1Eremu erdalduna 228.828 0 228.828 0 183

Nafarroa, guztira 357.751 60.724 297.027 % 17 266153

153. 1930eko erroldak 267 udalerri zituen eta 1940koak, berriz, 266. AldeaArraiza herriari (eremu erdaldunekoa) dagokio, 1930eko erroldan berezko udalerriazen bitartean 1940an, ordea, Zabaltza udalerriaren zati gisa agertzen baita. 1863koudalerri zerrendan ere Zabaltzaren baitan agertzen da. Horrela bada, 266n utzi dutudalerrien kopurua.

Page 258: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1863ko egoeraren azterketan Euskal Herri osoko zenbakiak erkatuditut, Ladislao Velascoren lanari esker. 1935eko egoerarako, berriz, ezdut ezagutzen horrelako iturririk eta, hortaz, euskaldungoaren kopuruenarteko alderaketa ezinezkoa da. Aukera bakarra Hegoaldeko herrialdebakoitzeko populazioa eskaintzea da eta, besterik ezean, hori emangodut, ondoko taulan ikus daitekeenez.

Hego Euskal Herriko lau probintzien biztanleak 1935. urtean(Iturria: Larrañaga 1977: 275)

4.4 1863 eta 1936 bitarteko bilakaera: laburpena eta ondorioak

1863. urtetik 1935.era bitartean nabarmen murriztu zen Nafarroakoeuskal hizkuntz komunitatea. Murrizketaren adierazpen geografikoa 21.irudian dugu eta, beheko taulan (ikus, halaber, 1863-1935 bitartekobilakaera udalerrika jasotzen duen eranskinetako 3. taula) ageri denez,udalerri euskaldunak 1863. urtean 132 izatetik 1935.ean 82 (% 62) iza-tera igaro ziren, hau da, 50 udalerri gutxiago, heren luze bat galduz.Euskaldunen kopurua, hots, euskal hizkuntz komunitatearen neurria,90.000 ingurutik 60.000 (% 67) ingurura jaitsi zen, 30.000 lagunekobeherakada edukiz, beste heren bat galduta. Ehunekoetan adierazita,Nafarroako biztanleriak gora egin zuela kontuan hartuz, oraindik han-diagoa izan zen euskaldunen pisu demografikoaren jaitsialdia, ia erdiangelditu baitzen, % 30etik % 17ra, gutxiagotasun egoera areagotuz.Hirurogeita hamar urte igaro eta gero txikiagoa zen, beraz, barruti eus-kalduna azaleraz zein biztanleriaz, baina euren esparruan gehiengoa iza-ten segitu zuten euskaldunek, % 69 ziren, eta hori euskararen bizitasu-naren adierazlea eta, aldi berean, bermatzailea zen, hizkuntza atzerakabazihoan ere. Bestalde, hurrengo kapituluetan aztertuko denez, kopuruztxikiagoa izan arren, Nafarroako gizartean eraginkorragoak —kon-tzientzia, ekimenak, elkarteak…— ziren 1935eko euskaldunak1863koak baino.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

267

Araba Bizkaia Guipuzkoa Nafarroa Hego Euskal Herria

Biztanleak 1935 108.526 498.170 317.041 357.751 1.281.488

Page 259: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Nafarroako bi hizkuntz komunitateen bilakaera (1863-1935)

Aurkezpena amaitzeko, eta konparaketa adierazgarria delakoan,1863 eta 1935eko zenbakiak gaur egungoekin, 1991ko erroldakoekin,alderatuko ditut, lanaren epetik kanpo ateratzen bagara ere.

Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearen bilakaera (1863-1991)(Iturriak: neure elaborazioa, 1863 eta 1935. urteetarako; Francisca Zabaleta 1995 eta1997, 1991.erako)

Taulan argi ikusten denez, Nafarroako euskaldungoak murriztuzsegitu zuen 1936ko gerra ondoren, biztanleen % 10 izateraino. Egungoegoera, baina, 1986 eta 1991ko errolden (Nafarroako Gobernua 1988;Francisca Zabaleta 1995 eta 1997) eta azkeneko inkesta soziolinguisti-koen (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskal KulturErakundea 1997) arabera, egonkorra da, edo, zehazkiago mintzatuz, doibat igotzen ari da.

Kapitulu honetan Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearen bila-kaeraren alde geografiko eta demografikoak aztertu dira eta bai udale-

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

268

154. Erkaketa homogenoa izan dadin bakarrik euskaldunen kopurua hartu dut.Horiez gain, 1991ko ia-euskaldunak 31.696 ziren eta euskaldunak eta ia-euskaldunakbatuta 51.147 + 31.696 = 82.843 lagun genituen. Dena dela, gogoan hartzekoa da1991ko erroldari buruzko azken azterketan (Francisca Zabaleta 1997) irizpidea aldatueta euskalduntzat euskaldunak gehi ia-euskaldunak hartu dituztela.

Euskaldunak 1863 Euskaldunak 1935 Euskaldunak 1991

Nafarroa 90.344 (% 30) 60.724 (% 17) 51.147154 (% 10)

1863 1935Bizt. Eusk. % Udal. Bizt. Eusk. % Udal. Euskaldunen1863 1863 eusk. 1863 1935 1935 eusk. 1935 aldea:

1863 1935 (1935-1863)Eremu 124.587 84.620 % 68 132 77.199 53.483 % 69 82 -31.137

euskaldunaIuñea 22.896 5.724 % 25 1 51.724 7.241 % 14 1 1.517Eremu 152.171 0 % 0 136 228.828 0 0 183 0

erdalduna

Nafarroa, 299.654 90.344 % 30 269 357.751 60.724 % 17 266 -29.620guztira

Page 260: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

rrien bai hiztunen heren bat inguru galdu zuela ikusi da. Nafarroako biz-tanleria bitartean hazi egin zela kontuan hartuz, euskaldunen portzen-taia % 30etik % 17ra jaitsi zen. Galera, dena dela, euskal eremuarenhego- eta eki-ertzetan gertatu zen batik bat eta, orduan, atzerakadarekinbatera, euskarak esparru oraindik zabal batean —Caro Barojak (ikus 3.5atala) euskal kulturaren erdigunetzat jo zuen esparruan, gutxi gorabehe-ra— iraun zuela ageri zaigu.

Bilakaeraren alde geografiko-demografikoak, hala ere, sakonagokobeste alderdi batzuen adierazle dira eta beraietara jo beharra dugu.Alegia, beren atzetik alde soziologikoa dago, hizkuntzak gizartean bete-tzen dituen zereginak —hizkuntz funtzioak, erabilpen esparruak—, etaalde soziologikoaren atzetik alde psikologikoa, euskarak bere hiztunenbaloreetan eta mundu sinbolikoan duen tokia. Beste hitzetan esanda,zenbat eta euskara errotuago egon hiztunen baitan —banako nahiz taldemailan—, gero eta erabilpen handiago eta hedatuagoa izango du eta,bien ondorioz, gero eta aukera handiagoa edukiko du bere muga geo-grafiko eta demografikoei eusteko. Eta alderantziz, herri jakin batekobiztanleak erdalduntzen direnean gizarte-bizitzako esparru gehienakerdaraz betetzen joan direlako da eta honek pertsona horiek aurretiazerreferentzia psikologikoko eta sinbolikoko hizkuntzatzat erdara hauta-tuz joan direla adierazten du. Hauxe da, hain zuzen ere, ondorengokapituluetan azaldu nahi dudana.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

269

Page 261: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

5. EUSKAL HIZKUNTZ KOMUNITATEA BONAPAR-TE PRINTZEAREN ETA BERE LAGUNTZAILEENLEKUKOTASUNEN ARABERA

Lanaren helburu nagusia Nafarroako euskal hizkuntz komunitatea-ren bilakaeraren azalpen kualitatiboa ematea da eta zeregin honetan itu-rri mota desberdinez baliatu naiz. Lortutako emaitza eta ondorioak, 4.kapituluan alderdi kuantitatiboak aztertu ondoren, bostgarren, seigarreneta zortzigarren kapituluetan jasotzen dira. Bostgarren kapitulu honetanBonaparte printzeak nahiz bere laguntzaileek euskararen egoeraz eskainizizkiguten argibideak aurkezten dira, bi ataletan banatuta: 5.1Bonaparte printzea, eta 5.2 Bonaparteren Nafarroako laguntzaileak.Kapituluak, oro har, euskararen aldeko mugimenduak sortu aurrekoegoera erakutsiko digu.

Jasotako albiste eta argibideak hizkuntz komunitatearen azterketara-ko ereduko Hizkuntz Portaeraren Sistemaren atalen arabera antolatudira:

-Hizkuntz ezagutza-Hizkuntz jarrerak-Hizkuntz hautaketa-Hizkuntzaren erabilera-Hizkuntzaren gaineko ekintzak.Ereduaren justifikazioa 1.2.4 atalean eman dut eta Fishman, Fasold

eta Sanchez Carrionen ekarpenetan oinarritzen da. Atalez atal, bere esa-nahia garden samarra da. Hizkuntz ezagutzaren eta hizkuntz jarreren sai-lek ez dute, nire ustez, azalpen beharrik. Hizkuntz erabilerarenak ere ez.Hizkuntz hautaketarena, ordea, irristakorragoa suertatzen da argibideaksailkatzeko orduan. Oinarrizko kontzeptua da berau erabiltzen ari garenikuspegian eta arreta berezia eskaini nahi diot, euskararen bilakaeragizarte-baldintzen eta hiztunen erabakien arteko harremanei zor bai-tzaie. Baina, aldi berean, erabileraren eta jarreren sailek tokia jaten diote,nonbait, hizkuntz hautaketarenari. Hots, hiztunen aukeraketak askotanerabileraren bidez besterik ez dira adierazten eta beste batzuetan, halakohautapen bat egiteko izan dituzten arrazoiak agerian daudenean, hiz-kuntz jarrerekin topo egiten dugu. Hala ere, aipaturiko hiru sailen arte-ko mugak zeharo garbiak ez direla jakinik, eutsi egingo diot hautaketensailari, bertan hautaketa ohiturak, beren emaitza praktikoak eta berenzergatiak jaso nahian. Azkenik, hizkuntzaren gaineko ekintzei buruzkosailean hizkuntzaren egoeraren gaineko eragina duten jarduerak aurkez-

271

Page 262: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tuko dira: ikerketa zientifikoak, literatura, instituzio edo erakundeenlana, hizkuntzaren aldeko nahiz aurkako ekimenak, eta abar.

5.1 Bonaparte printzearen lekukotasunak

Bonaparteren lekukotasunok argigarriak eta baliotsuak dira oso, aregehiago norengandik datozen jakinda, eta orduko egoeraz nolabaitekoikuspegi orokorra irudikatzea ahalbidetzen digute, muga nabarmenakbadituzte ere.

5.1.1 Bonaparteren lekua euskararen gizarte-bilakaeran

Ohorezko tokia aitortzen zaio Bonaparte printzeari euskalaritzareneta, oro har, euskararen historian. Gaiaz arduratu direnen gogoetak baz-tertu gabe, Bonaparteren ekarpenak geure ikuspegitik begiratuta labur-bilduko ditut hurrengo paragrafoetan.

Bonaparte printzearen eragina ulertzeko errealitate sozialak bi osagaidituela izan behar dugu gogoan: gertakari objektiboak eta pertsonenuste edo pertzepzioak —“incluir en lo real la representación de lo real”,esan du Pierre Bourdieuk (1985: 88)155—. Errealitatea, bada, bien batu-ketaren emaitza da, alde objektibo eta subjektiboen batuketa156, etaikertzaileen zeregina biez arduratzea da, Mario Bungek agertu duenez(1995: 24). Beherago, ideia beraren azalpena argituz, zera gaineratuzuen Bungek:

(…) los científicos sociales están interesados en estudiar la manera comolos factores subjetivos, tales como las creencias, las valoraciones y las acti-tudes influyen objetivamente sobre las acciones y, a su vez, cómo las accio-nes de otra gente influyen en nuestras experiencias subjetivas.

(ibid.: 38)

Zientzialariak, beraz, errealitatearen alde objektiboak nahiz subjekti-boak aztertu behar ditu, jakinik alde subjektiboek ere —pertsona batensinesmenek, kasu— azterketa objektiboa onartzen dutela: “El objetivis-mo no supone el rechazo de la subjetividad: sólo nos invita a estudiarlaobjetivamente” (ibid.: 23). Errealitateak bi osagaiak, objektiboak etasubjektiboak, dituela inon garbi baldin badago hizkuntzaren kasuan da

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

272

155. Bereizketa honen kidea Guy Rocherren (ikus 1.2.4 atala) gizarte-sistema etasistema sinbolikoa bikotea genuke.

156. “La realidad social se compone, pues, de objetos, sujetos, y de representacio-nes elaboradas por los sujetos acerca de los objetos y de los sujetos” esan du BenjaminTejerinak (1992: 19). Interesgarriak dira, oro har, lan bereko “Las representacionessociales de las realidades colectivas” (ibid.: 13-72) kapituluan aurkezten diren eztabai-da eta bibliografi erreferentziak.

Page 263: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

eta horrexegatik egin diot ereduan hain toki handia jarreren eta hauta-keten azterketari.

Bonaparte printzearen ekarriari gagozkiolarik, nabariak dira euska-raren egoeraren bi alderdietan eragin zituen aldakuntzak. Oro har, aroberri bat zabaldu zuen euskalaritzan eta honek zerikusia du bere ekarpe-nen alde objektibo nahiz subjektiboekin. Alegia, banaezinak dira bereikerkuntza zientifikoak —euskalkien deskribapen eta sailkapena, euska-raren mapa…—, ikerkuntzek euskarari buruzko ezagutza edo hautema-tean izan zituzten ondorioak eta, aldi berean, Bonapartek euskaltzalebelaunaldi berriei eman zien bultzada.

Euskalkiei dagokienez, euskarak mintzatze-molde ezberdinak dituelagauza jakina izan da betidanik euskaldun guztientzat eta hor ditugu, adi-bidez, Leizarraga, Axular, Oihenart eta Larramendiren testigantzak(Zuazo 1988b: 87-91). Baina hauek oso zehazki banantzen ez ziren mul-tzo batzuk ikusten zituzten tokian —Larramendik, esate baterako, ba-tzuetan hiru euskalki aipatzen zituen: nafar-lapurtera, gipuzkera eta biz-kaiera, beste zenbaitetan bi gehiago erantsiz: zuberera eta Arabakoa (ibid.:88-91)— Bonapartek zortzi euskalki, hogeita bost azpieuskalkitan bana-tuta, erakutsi zituen (1869), eta, ondorioz, ordura arte ikusten ez zenaharrezkero denek ikusiko zuten, euskalkien ezagutzan, beraiei buruzkoikuspegi subjektiboan, aldaketa garbia eraginez. Hots, egoera objektiboaez zen aldatu, euskaldunek berdin hitz egiten jarraitu zutelako, baina baiordea egoeraren hautemate subjektiboa. “Izena duen guztia omen da” dioesaera zaharrak eta, zentzu berean, Bourdieuk zerbaiten ezagutzak aipa-tutakoaren existentzia edo izana sortarazten duela —“un acto de conoci-miento que (…) produce la existencia de aquello que enuncia” (1985:89)— dio. Bonapartek, beraz, izena eman zien euskalki eta azpieuskal-kiei, eta izenarekin batera izana.

Oraindik garbiagoa izan zen euskararen hedapen eta bizitasun geo-grafiko-sozialaren ezagutzan ekarri zuen mudantza. Goian aipaturikoFrantziako enbaxadorearen mapak (1807. urtea) eta Añibarroren zerren-dak (1820. urtea inguru) erakusten digutenez (ikus 20. irudia), euskara-ren muga Iruñetik gora zegoelako ustea157 oso zabaldua zegoen XIX.mendearen hasieratik. Beheragoko euskaldunen berri —Gareskoak,1820. urtean; Lizarrerrikoak, I. Gerra Karlistan (Irigaray 1974: 39-40)— jakingo zen, baina, nonbait, lurralde haietako hizkuntz egoerazehazterakoan ez omen zitzaien garrantzirik aitortzen. Bonaparte prin-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

273

157. Orobat, Pascual Madozen hiztegiak (1849: 95), adibidez, euskara NafarroakoIparraldean soilik mintzatzen zela zioen: “la lengua vascongada que se habla solamen-te en la zona del N.”, eta gainera gaztelaniarekin nahastuta —“aunque en la mayorparte confundida con el castellano” (ibid.: 95)—. Elisee Reclusek ere 1867. urtean eus-kara Sakanan, Iruñetik gora eta “en los altos valles de Roncesvalles, Orbaiceta,Ochagavía, Roncal” (1929: 60) mintzatzen zela zioen.

Page 264: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tzeak, aldiz, euskara askoz beherago hitz egiten zela azaldu zuen,Garesen eta Orba ibarrean hain zuzen; eta muga hegoalderantzago era-mateaz gain, euskara garai hartan pairatzen ari zen atzerakadarengarrantziaz ohartarazi zien bere garaikidei nahiz geroztikako jendeei158.Euskalkien kontuan bezalaxe, Bonapartek ez zuen berez errealitateaaldatu, hau da, Garesko euskaldunak hor zeuden, berak erakutsi nahizerakutsi gabe, baina ezagutza —izana ematen duen izena— Bonaparteriesker aitortu zitzaien horko euskaldunei.

Euskararekiko jarreretan alde kognitiboak eta alde afektiboak,Fishmanen terminologiari jarraikiz (ikus 2.3.2 atala), bereizten baditu-gu, orain arte aipatutakoak alde kognitiboen sailekoak lirateke. Alderdihau franko areagotu zen Bonaparteren ikerketen eraginez, ikusi bezala,baina horrez gain, hainbat euskaldunen jarrera afektiboen aldakuntzanere zeregin zuzena izan zuen Bonapartek. Orokorrean, euskaltzaletasu-naren aro berri baten hastapenetan aurkitzen dugu Bonaparte printzeaeta bere eragina arrazoi bat baino gehiagoren emaitza dela esan daiteke.Horrela, bera bezalako atzerritar baten euskararekiko jakinminak hain-bat euskaldunen euren buruarekiko konfiantza piztu edota berrindartuzuen, are gehiago euskararen etorkizunaren sendotasunaz erabateko bai-kortasuna adierazi zuela gogoan edukita. Halaber, euskal literaturarengarapenaren bultzatzaile sutsua izan zen Bonaparte, euskararen ortogra-fia bateratzeko saioetan parte hartze nabaria izan zuen (Bonaparte 1876:14; Zuazo 1988b: 239-43) eta, oro har, euskararen aldeko orduko eki-men nagusiei lotuta edota babesa emanez agertu zen, Arturo Campionieta bere “Nafarroaco Euscarazco Elcargoa-Asociación Euskara deNavarra”159 eta Revista Euskara-ei, besteak beste. Luzeago jardungo dutgai honetaz “Hizkuntzaren gaineko ekintzak” izeneko atalean (5.1.6).

5.1.2 Hizkuntzaren ezagutza Nafarroan Bonaparteren lekukotasu-nen arabera

Bonaparteren lekukotasunik landuena euskararen ezaguerari buruz-koa da zalantzarik gabe. Haren berri dagoeneko aztertua dugun mapan(ikus 4. kapitulua) eman zuen eta, dakigunez, eremu euskaldunaren bai-

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

274

158. Bonaparterena bezalako lan baten beharraz Reclus mintzatu zen 1867. urte-an, dirudienez printzearen maparen berri jakin gabe: “Para darse cuenta de este fenó-meno, tan considerable en la historia de la humanidad, de la desaparición gradual deun idioma ante un dialecto vencedor, sería de la mayor importancia trazar actualmen-te el límite cierto del euskera; pero nadie piensa en emprender esta labor” (1929: 60).

159. Elkartearen erdal izena “Asociación Euskara de Navarra” zen eta euskarazkoitzulpenean “Nafarroaco-Euscarazco Elcargoa” izena eman zioten (Revista Euskara I,1878, 5). Nik neuk bata, bestea zein bakoitzaren laburpena —Euskara elkartea,Asociación Euskara, Euscarazco Elcargoa— erabiliko ditut, betiere elkarte bera adie-razteko.

Page 265: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tan euskara ohiko hizkuntza zuten eskualdeak eta gaztelania nagusitzenari zenekoak erakutsi zituen, azkeneko hauetako herri anitzetan euskaraazken hatsetan zegoela —“ne conserverait plus qu’un léger souffle de viedans la bouche de quelques vieillards” (Urquijo 1910: 272)— jakinik.Garesko euskara, adibidez, oso desberdina izateaz gain, ia hilik zegoelaesan zioten 1866.ean: “A Puente-la-Reina, on m’assure, que le basquequoique à-peu-près éteint, y est très différent” (Urquijo 1910: 294)

Bizitasun handiko lurraldeei dagokienez, oso gutxi eta txikiak diraBonapartek utzi zizkigun oharrak. Behin euskara bertako hizkuntzanagusia zela egiaztatu eta gero, egoera hori normaltzat jo eta ez zen bere-ziki gaiaz gehiago arduratzen, nahiz eta euskararen gehiengoa indartsuaedo ahula —“forte ou peu marquée” (Bonaparte 1876: 3)— izan zite-keela adierazi.

Euskararen ezagutza ez zen adin- edota gizarte-talde guztietan berdi-na eta ezberdintasun horren berri bazekien Bonapartek. Transmisioarenkatea indarrean zegoen eskualdeetan denek, adineko nahiz gazteek, zeki-ten euskaraz, baina talde bakoitzak ezaugarri desberdinak zituen. Gutxibatzuek, apaizek eta beste lagun bakan batzuek, euskara landua zuten,baina gehienek ez, eta euskara herritarra zutenen artean, bertako euska-raren eredurik garbiena, eta hauxe zen hain zuzen ere Bonapartek bila-tzen zuena, aiton-amonek eta neskatoek erakusten zuten, mugikortasuntxikia izanik kanpoko kutsadurarik ez zutelako jaso nonbait:

Je me suis adressé dans deux voyages consécutifs non pas aux curés et auxgens qui ont cultivé leur basque, mais aux campagnards, surtout aux viei-llards et aux vieilles femmes et même aux petites filles, qui mènent une viesédentaire;

(Urquijo 1910: 246)

Elebitasuna nahiko zabaldua omen zegoen, baita euskal eremuanere, eta, norainokoa ote zen zehaztu ez zuen arren, Euskal Herriko herrihazi gehienak elebidunak zirela esan zuen Bonapartek:

(…) on peut parfaitement dire que le plus grand nombre des villes et desvillages de l’euskalerria sont mixtes, sans excepter Saint-Sébastien, Tolosa,Marquina de Biscaye, Guernica, Sare, Saint-Jean-de Luz, Baïgorry, Saint-Jean-Pied-de-Port, Tardets et Mauléon, puisque dans tous ces endroits l’es-pagnol ou le français se trouve être concurremment avec le basque la lan-gue d’une minorité quelconque de leurs habitants originaires.

(Bonaparte 1876: 3)

Herri txikietako lekukotasunek ere, Baztango Arraiozko herritarreierdaraz egindako galdeketek, kasu, elebitasun egoera adierazten digute:

(…) observer que pendant deux voyages consécutifs je me suis arrêté àArrayoz, et que des personnes non instruites du pays (…) à ma demande:cómo se llama en vascuence la mano? ont répondu sans hésitation escube et

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

275

Page 266: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

non pas escue, ni escuba, ni escua. De même ¿por hijo? ils ont répondu tout-de-suite semie (…)

(Urquijo 1910: 251)

Ez diogu aipu honi berez eskain dezakeena baino gehiago eskatuko,baina garbi ematen du Arraiozko euskara jatorraren lekukotasuna emanbehar zioten lagun ikasigabe haiekiko harremanak gaztelaniaz izan zitue-la Bonapartek.

Gaztelaniaren interferentziak nabariak omen ziren euskara atzerakaegiten ari zen eskualdeetan. Horrela, Agoitz inguruko euskara zela-eta,hegoalderantz asko joz gero gaztelaniaz kutsaturiko euskara aurkitukozutela ohartarazi zion Bruno Echeniquek: “comme vous le faites remar-quer fort bien, si l’on va trop au midi on risque de trouver du basquetrop castillanisé” (Urquijo 1910: 270). Erdararen interferentziaren era-kusle garbia Garesko euskaran erabiltzen zen jota hotsa —[X] hotsa, gaz-telaniazko “j” bezala ahoskatzen dena— dugu, Bonaparteren iritziz.Hegoaldeko goi nafarrerak160 ez omen zuen hots hori, baina euskalkihorren barruan zegoen Garesko hizkerak bai, ordea, eta bere presentziagaztelaniaren eraginari egotzi zion:

Quant au «j» de la variété bisc. occ. d’Orozco et du sous-dialecte nav. mér.de Puente, sa présence, due selon toute apparence à l’influence du castillan,n’a rien de surprenant, puisque ces localités, quoique faisant partie, la pre-mière d’un sous-dialecte et la seconde d’un dialecte sans «j», se trouvent àl’extrème limite de l’euskara, et par conséquent en contact immédiat ducastillan.

(Bonaparte 1869: xxxi)

5.1.3 Hizkuntz jarrerakJarreren alderdi kognitiboan eragindako aldaketaz gain, gorago

aztertutakoa, bi multzotan banatu nahi dut hizkuntzarekiko jarrerenazalpena: Nafarroako euskaldunek adierazitako iritziak eta Bonaparteprintzeak plazaratutakoak. Bigarren multzokoak argiak eta interesga-rriak dira eta Bonapartek izandako hizkuntz eztabaidetara eramaten gai-tuzte. Lehenengo multzokoei buruz, euskaldunen euskararen gainekousteez, berriz, ez zigun Bonapartek batere lekukotasunik utzi. Hutsuneaulergarria da, batik bat kontuan harturik Bonaparte ez zela gai horretazarduratu. Kontzientzia handirik gabeko egoera orokor bat ispilatzen duhalaber, baina aldi berean lanean zehar metodologia egoki batez (ikus 6.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

276

160. Orreaga Ibarrak (1995 eta 1996) goi nafarreraren sailkapen berria proposatudu Bonaparterenaren ordez: Ekialdeko eta Mendebaldeko goi nafarrera, baina, ezta-baidan sartu gabe, beharra sortu zaidanean Bonaparteren terminologia klasikoa erabi-li dut.

Page 267: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

kapitulua) konpondu behar dugun egiazko arazoaren aurrean jartzengaitu: euskaldun xeheek ez zituzten normalki euren hizkuntz jarrerakhitzez adierazi, praktikaz baizik.

Bonapartek eztabaida luze eta latzak izan zituen bere garaiko zenbaithizkuntzalarirekin, Willen Jan Van Eys eta Julien Vinsonekin bereziki161.Orduko ideia linguistikoen giroa (ikus 3.1 eta 7.3.3.1 atalak) ederki era-kusten diguten eztabaida hauetan esanahi soziolinguistiko handiko bigai ukitu zituzten: batetik, euskararen hiztegiaren urritasuna eta hitzabstraktuen gabezia eta, bestetik, euskararen desagerpen edo heriotza,aurrekoari lotuta dagoena.

Euskararen hiztegiaren urritasunari buruzko eztabaidaren aurrenekoagerpena Bonapartek Abel Hovelacqueri eman zion erantzunean aurki-tzen dugu: “Nous avons de la peine à comprendre que celui qui croit quele vocabulaire du basque est imparfaitement connu, puisse décider qu’ilest pauvre” (1876: 21). Hurrengo urtean, 1877.ean, ideia berberak pla-zaratu zituen Vinsonek, euskararen hiztegia txikia eta hitz abstrakturikgabea zela eta kontzeptu orokorrak adierazteko hitzak aldameneko hiz-kuntza indoeuroparretatik maileguan hartu behar zituela aldarrikatuz:

Le vocabulaire basque est au demeurant fort pauvre. Bien qu’il soit encoreimparfaitement connu, (…) on peut affirmer que les termes réellementbasques n’expriment pas d’idées abstraites. En dehors des mots gascons,français, espagnols, latins, empruntés, on ne trouve pas de traces d’unecivilisation bien avancée et l’on se trouve en présence de fort peu d’expres-sions impliquant une collectivité, une généralisation. (…) c’est vraisem-blablement par leur contact avec les races indo-européenes que les Basques,ou ceux qui parlaient le basque, sont arrivés à la vie historique.

(Vinson 1877: xiv-xv)

Aipu honek gaztelaniaren eta frantsesaren historiografiaren azterke-tan (2.2 atala) eta 3. kapituluan aurkeztu den mundu kontzeptual oro-korrera —indoeuroparren mundu ikuskerara— garamatza zuzen-zune-an eta, hango azterketak errepikatu gabe, argi dago Vinsonek hizkuntzaprimitiboak vs zibilizazio hizkuntzak bereizketa162 duela gogoan. Euskaraabstrakzioa ezagutzen ez duten hizkuntza primitibo edo logika-aurreko-en artean sailkatzen da, noski, zibilizatua/basatia hierarkian beheko alde-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

277

161. Eztabaida haien aurkezpen sakon eta zehatza Ricardo Gomezek (1989) egindu. Ikus, halaber, Zuazo (1991: 40).

162. “Uno de los prejuicios más tenaces que ha retrasado los progresos de la antro-pología moderna ha sido el de creer en la existencia de una «mentalidad primitiva»esencialmente diferente de la del hombre civilizado”, esan du Guy Rocherrek (1990:270). Bere adierazlerik tipikoena Lucien Levy-Bruhl izan zen (La mentalité primitive.Paris: Alcan. 1922), gizaki primitiboen “logika-aurreko mentalitatea” etaMendebaldeko zibilizazioaren “mentalitate logikoa” kontrajarriz (Rocher 1990: 271).

Page 268: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

an, eta hauxe da, hizkera “zientifikoaz” jantzita, Vinsonek euskalduneieuren hizkuntzaz jakinarazten ziena.

Horren aurrean, Bonaparte bizkor atera zen euskararen alde:Ici M. Vinson (…) en décidant, de sa propre autorité, que son vocabulai-re [euskararena], qu’il avoue ne connaître qu’imparfaitement, est fort pauv-re; en avançant que le basque n’a pas de mots pour exprimer des idées abs-traites, etc., il ne fait que répéter exactement ce qui a été dit par M.Hovelacque son maître, qui a au moins sur lui le mérite de l’originalité.

(Bonaparte 1877: 11)

Baieztapenen jatortasuna norena ote zen alde batera utzita—Bonapartek Hovelacquerena zela zioen, baina Ricardo GomezekHovelacquek Vinsonengandik jaso zituelako susmoa du (1989: 380,87. oin-oharra)—, XIX. mendean euskara bezalako herri hizkuntzeki-ko nagusi ziren ideiak islatzen zituzten biek zalantzarik gabe: jadanikXVIII. mendean “se decía que las «lenguas primitivas» carecían de losmedios para la expresión de lo abstracto” (Robins 1987: 161), bainaBonaparte euskararen egoera oso bestelakoa zela erakustera mugatuzen, sakoneko ideologi inplikazioetan ez sartuz, baina, bai gai honetanbai euskararen heriotzari buruzko eztabaidan, euskararen defentsanatera izanak berak ere garrantzi handia izan zuen Euskal Herriko hiz-kuntz jarreren bilakaeran.

Euskararen hiztegiaren urritasuna eta hitz abstraktuetarako ezgaita-suna baieztatzearen ondorioak ez ziren bertan gelditzen eta beren segidaeuskararen heriotza hurbila, edo, hobeki esanda, heriotzaren halabeha-rrezkotasuna, iragartzea izan zen. Alegia, euskaldunen herri ikasigabeak,bere auzokoen parean jarriko bazen, bere hizkuntza “zaharra” ahazteabeste biderik ez zuela esan zuen Vinsonek (1877: xv): “un peuple illettréet qui ne peut se mettre au niveau de ses voisins qu’en oubliant son anti-que langage”. Vinsonek ederki zekien zertaz ari zen eta ideia berberak biurte beranduago berretsi zituen Nafarroako Revista Euskara-n argitara-turiko artikulu batean, euskararen heriotza, izaki bizidun ororena beza-laxe163, denboraren legeen ondorio saihestezina zela eta egia, mingarriabazen ere, onartu behar zela esanez:

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

278

163. Gizarte-eboluzionismoaren teoriaren (Spencer) oihartzun orokorrak nabariakdira Vinsonen hitzetan eta, zehazkiago, Schleicher-ek darwinismoaz hizkuntzen azter-ketarako egin zuen egokitzapenarenak.

Schleicherrentzat, hizkuntzak izaki bizidunak ziren eta, hauek bezala, hazkunde,heldutasun eta heriotza aro naturalak zituzten hiztunen nahien gainetik (Robins 1987:181). Halaber, Darwinen teoria, Schleicherren ustez, “era válida para la historia de lalingüística, y la difusión de las distintas lenguas por la superficie terrestre y los contac-tos y roces surgidos entre ellas podían asemejarse a las luchas de los seres vivos por su

Page 269: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

¿A quién podrá ofender la verdad? (…). Badakite ere Laphurdin izan ditutadisquide onec cembait eta nola maite dudan eskuara, nola ikasi dudanmintzaixa eder eta zahar hura, nola nahi nuken hura ere bizi dadin. Bainannor ausartuko dá gauzen ibiltzeari buruz alchatzera, demborari erranez:eztuk eginen hire obra? Hobe zait munduco gorabeherei yarraikitzea oroi-turik atsotitzak erráiten duenez: oro nahiz, oro gal!

(Vinson 1879: 148)

1882. urtean, azkenik, bost urte lehenagoko esaldia hitzez hitz erre-pikatu ondoren, zera erantsi zuen: “La langue basque, qui, n’en offred’ailleurs aucun intérêt pratique, malgré son extrême importance scien-tifique, est manifestement en train de disparaître” (1882: 66).

Atzetik XIX. mendeko “zentzu komunaren” indar edo babesa zutenestereotipo, ideia eta aurreiritzien multzo honen aurka altxatu zenBonaparte, ezerk ez zuela euskara hil-beharrean zegoenik adierazten esa-nez:

«Tout fait prévoir la mort prochaine de l’escuara ou euscara», continue M.Vinson. Rien n’indique, répondons nous, que le basque ait envie de mou-rir. Cette langue contre laquelle M. Vinson conserve une rancune, (…)continuera à vivre pour des siècles, nous le promettons bien à M. Vinson,à la grande satisfaction des vrais linguistes et des vrais philologues.

(Bonaparte 1877: 6)

Gainera, zioen Bonapartek, nondik atera ote du Vinsonek euskaldu-nak herri ikasigabea direla, hortik gero aldameneko herrien parean jarrinahi izanez gero euskara baztertu behar zutela ondorioztatzeko?:

M. Vinson, toujours aimable envers les Basques, se plaît à tàcher de fairecroire (…) que ce peuple illettré ne peut se mettre au niveau de ses voisinsqu’en oubliant son antique langage. A d’autres! Quand même M. Vinsonaurait le pouvoir, presque miraculeux, de transformer, par son rare talent,en vérité palpable une erreur aussi manifeste que celle qui consiste à dire

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

279

existencia en el mundo, de las cuales salían victoriosas las lenguas indoeuropeas” (ibid.:181). Euskara, noski, heriotzaren aldian bide zegoen.

Darwinen biologi eboluzionismoa eta Spencerren gizarte-eboluzionismoa ez diragauza bera eta biologiaren barrutian balio duen teoria gizarte-zientzienera hedatu izanaoso kritikatua izan da. Levi Straussen iritziz (1993: 51-3), adibidez, “el evolucionismobiológico y el pseudo-evolucionismo [soziala] que aquí hemos visto, son dos doctrinasmuy diferentes. La primera nace como una vasta hipótesis de trabajo, fundada enobservaciones, cuya parte dejada a la interpretación es muy pequeña. (…). Pero cuan-do pasamos de los hechos biológicos a los hechos de la cultura, las cosas se complicansingularmente. (…). Anterior al evolucionismo biológico, teoría científica, el evolu-cionismo social no es, sino muy frecuentemente, más que el maquillaje falseadamentecientífico de un viejo problema filosófico”.

Page 270: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

que les Basques ne sont pas au niveau de leurs voisins, il lui resterait enco-re à prouver que cette infériorité dépend de leur langue antique.

(ibid.: 11-2)

Are gehiago, Frantziako irakaskuntzaren hedapenari buruzko taulakerabiliz, analfabetoen proportzioa euskaldunen artean auzo herrietanbaino askoz txikiagoa zela erakutsi zuen Bonapartek:

(…) d’après la Carte du Progrès de l’Instruction en France par M.J. Manier,tandis que dans le Département des Landes où il n’y a pas de Basques lenombre des illettrés était, en 1867, de 33 à 83 %, dans celui des BassesPyrénées où le tiers de la population parle basque, les illettrés se trouvaientêtre, à la même époque, de 10 à 25 %. Or, (…) ces faits ne sont nullementfavorables à l’opinion si légèrement émise par M. Vinson que la langue puis-se exercer une influence nuisible sur l’instruction du peuple basque.

(ibid.: 12)

Bonaparteren argudioak ez ziren, ikusten dugunez, sakontasun ideolo-giko handikoak, baina errealitatean oinarritzen ziren eta horrek berebizikoindarra ematen zien orduko euskaltzaleen begietara. Denen kezka euskara-ri iragartzen ari zitzaion heriotza zen eta, giro horretan, Bonaparteren alda-rrikapenek bihotz ematen zieten, Manuel Gorostidik Nafarroako RevistaEuskara-n argitaraturiko artikuluak erakusten duenez164:

[Vinson] se propasó á causar una verdadera injuria á la Euskal erria mani-festando que sus habitantes no saldrán de la ignorancia en que se hallansumidos, hasta que olviden el antiquísimo idioma que les legaron suspadres. (…). Por fortuna para nosotros, aún tiene vida y aliento el ínclitopríncipe Luis Luciano Bonaparte, que ciñe á sus sienes la doble corona desu ilustre prosapia y de su vastísima erudición. Ese sapientísimo vascófilose hizo cargo de todos los errores de Mr. Vinson en un folleto publicadoen Lóndres durante el año de 1877, refutando y destruyendo por comple-to sus sofísticos argumentos.

(Gorostidi 1878: 215-6)

Euskarari buruzko eztabaida hauen esanahia edukiak berak iradoki-tzen duena baino harantzago doa. Jokoan zegoena Pierre Bourdieuk“irudikapenaren indarra” (“la fuerza de la representación”) deitu duenada: “estrategias interesadas de manipulación simbólica cuyo objeto esdeterminar la idea que los demás pueden hacerse de esas propiedades yde sus portadores” (1985: 87). Alegia, euskaldunek hizkuntza bat zuten,euskara, eta hau egoera jakin batean zegoen eta ezaugarri jakin batzukzituen, baina Vinsonek eta, berarekin batera, XIX. mendeko pentsa-

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

280

164. Gogoeta bera aurkitzen dugu, esate baterako, Duvoisinek 1885eko azaroanArzak-i igorri eskutitzean (Daranatz 1931: 334).

Page 271: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

mendu- eta mentalitate-joera nagusiek, hizkuntza primitiboa zela etabizitzaren legearen halabeharraz hiltzera kondenatua zegoela adieraztenzieten. Hau da, euskaldunek “zientziaren” ispilura begiratu eta eurenhizkuntzaz halako irudia-edo, sinestarazi nahi zitzaien irudikapena, aur-kitzen zuten, eta, ulertuko denez, norberaren hizkuntzak ez duela deus-tarako balio eta hiltzear dagoela sinestetik hizkuntza baztertu eta hiltzenuztera urrats bat besterik ez dago. Lilura bat zen, ez errealitatearen egiaz-ko isla, eta Bonaparteren eztabaidak erabakigarriak gertatu ziren irudi-kapen faltsu hori puskatzeko ahaleginetan.

5.1.4 Hizkuntz hautaketa eta hizkuntz erabilera

Orduko euskaldunek, ohikoa denez, mintzatzerakoan hautaketakegiten zituzten, hots, gizartean eskura zituzten hizkuntz formen artean,hizkuntzen artean batez ere, bata edo bestea hautatu beharra izatenzuten askotan eta hala egiten zuten. Aukeraketen zergatiak, baina, uler-garriak izan badaitezke ere, isilean gelditzen ziren, euskaldunek ez bai-tzituzten normalean azaltzen, eta horixe gertatzen da Bonaparteren leku-kotasunekin. Praktikan egiten zituzten hautaketak, eta baita hauek bil-tzen zituzten ohitura-sistema edo ereduak ere, erakusten dizkiguten argi-bideak izan badaude, baina beraiei buruzko azalpenik, aitzitik, ez dago.Bestalde, hizkuntz hautaketak erabilpenean erakusten ziren heinean, zailsamarra zaigu bi sailak —hautaketa eta erabilera— bereiztea, kontzep-tualki desberdinak izan arren.

Badakigunez, euskararen barrutian bizitasun handiko eta higadurapairatu duten egoerak ditugu. Behin euskara indartsua zegoen eskualde-ak erakutsi eta gero, Bonaparte ez zen zehaztasun handiagoetan sartu etaoso urriak dira lurralde horiei buruz eskaini zituen albisteak. Ziordian,adibidez, oso erabilia zela zioskun —“C’est à Ciordia même, où le bas-que est très en usage…” (Urquijo 1910: 264)— baina argitasunak ezzihoazen askoz harantzago.

Desberdinak dira gauzak, aldiz, ukipen-eremuei dagokienez.Hauetaz argibide franko eman zuen Bonapartek eta, Pirinioetako ekial-deko haranei buruz bereziki, bertako hizkuntz hautaketa eta erabilpenereduen ardatz nagusietako batzuk marraztera irits gaitezkeela esangonuke. 1866. urtean Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari ibarretara joan zenBonaparte eta txango hartako emaitzak bi tokitan aurkitzen ditugu:bidaian zehar hartu zituen eskuzko oharretan —Gonzalez Echegaray etaArana Martijaren (1989: 41-2) katalogoko 29 zenbakia duen eskuizkri-bua: “Cuestionarios y notas lingüísticas sobre los dialectos de Aribe,Jaurrieta, Roncal, Roncesvalles y Vidángoz”— eta gero argitaratukozuen Études sur les trois dialectes basques des vallées d’Aezcoa, de Salazar etde Roncal (1872) liburuan.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

281

Page 272: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

1872ko lekukotasuna ezaguna bezain mamitsua da eta gizonezkoeketa emakumezkoek erakusten zituzten portaera desberdinak aurkeztzendizkigu haranez haran. Aezkoan, ibarreko herri guztietan erabiltzen zeneuskara: “L’aezcoan (…) est parlé dans les neuf localités suivantes quiconstituent la vallée d’Aezcoa” (1872: 25). Zaraitzun, hamabost herrita-tik euskaraz hamalautan, denetan Uskartzen izan ezik, mintzatzen zen,baina Hegoaldean Zaraitzu ibarretik kanpo gelditzen den Arrakas Goitiherrixkan, ordea, biztanle gehienak euskaldunak ziren:

Le salazarais (…) est usité en quatorze localités sur quinze dont se compo-se la vallée de Salazar (…). Dans cette dernière localité [Uskartze], le basquea cessé d’être parlé (…). A Racas le Haut au contraire, situé en dehors deslimites de la vallée, on pouvait encore en 1866 entrendre parler le salazaraispar la majorité des habitants, composée seulement de quelques individus.

(ibid.: 25)

Albisterik mamitsuenak, beharbada, Erronkari ibarraz mintzatuzeman zituen, beste bi ibarretarako ere erabilgarriak zirela ohartaraziz:

À Burgui le basque n’est parlé qu’en minorité, et seulement par quelquespersonnes qui ne sont plus jeunes. Les Roncalais entre eux parlent espagnol;avec les Roncalaises, ils parlent basque, ainsi que les Roncalaises entre elles.On observe à peu près la même chose à Ochagavia en Salazar. Cet usage n’apas lieu toutefois dans les localités roncalaises d’Uztarroz et d’Isaba, où leshommes entre eux, comme dans les deux autres vallées, se servent tout aussibien du basque que du castillan.

(ibid.: 25)

Aipatutako pasarteak oinarri eskuzko oharrak dituenez, argigarriaderitzot berauek ere hitzez hitz aditzera emateari. Horrela, adin eta sexutaldeen hizkuntz jokaerak era honetan jaso zituen:

Los hombres de Burgui, Garde, Vidangoz, Urzainki y Roncal, entre sí, cas-tellano. Ochagavía también, parece; pero ?no?? Izalzu; Uztarroz, Isaba ytodo Salazar.Niños y niñas responden en castellano y se les pregunta en vascuence enRoncal, menos Uztarroz y Isaba. Cuando adultos hacen como los otros.

(Bonaparte, 29. eskuizkribua)

Bestalde, hiru haranetako egoerak laburbilduz, zera idatzi zuen:Salacenco Todo Salazar - Uscarrés nada + Racas alto- en mayoríaRoncalés Todo Roncal - Burgui: en mayoríaAezcoano Toda Aezcoa

(ibid.)

Azkenik, Burgiko euskarari buruz hau gehitu zuen: “Burgui; lopoquísimo, bascuenze de Garde” (ibid.).

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

282

Page 273: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Bonaparteren lekukotasunak honaino iristen dira. Bertan aurkitzenditugun portaerak geografikoki mailakatuak daude, 22. irudian(Pirinioetako ekialdeko ibarrak) ikus daitekeenez: hegotik iparrerantza-ko eta ekialdetik mendebalderantzako norabidean. Hau da, zenbat etaiparralde eta mendebalderago, gero eta trinkoagoak dira euskara erabil-tzearen aldeko hautaketa-ohiturak, denboran sustrai luze eta sakonakdituzten joerak erakutsiz (ikus 3.5 atala). Burgin adineko bakan batzuekbesterik ez zuten euskaraz hitz egiten; Uskartzen inork ez. Handik gora,mailaketa nabarmena da Erronkariko herrietan. Haranaren erdialdekoherrietan —Bidankoze, Garde, Urzainki eta Erronkari— emakumezko-ek euskara hautatzen zuten, gizonezkoek, ordea, euren artean zeudelarik,gaztelania, baina emakumezkoekin arituz gero hauen eredura makurtzenziren euskara erabiliz165 eta haurrek, azkenik, euskaraz galdetzen bazi-tzaien ere, erdarara jotzen zuten, gizonezkoek bezalaxe, hizkuntzarentransmisioaren katean erdara hautatzeko joera dagoeneko txertatuazegoela erakutsiz166. Erronkariko ipar herrietan —Izaba eta Uztarroze—beste eredu bat zuten, gizonezkoek euskara zein erdara erabiltzen bai-tzuten, eta haurrek ere euskarari eusten zioten. Erronkariko euskara,beraz, nahiko higatua zegoen eta egoera lehenagotik zetorrelaAñibarroren 1820 inguruko lekukotasunak baieztatzen du, bertan ezzela jadanik euskaraz predikatzen baitio: “Roncal. En este Valle ya no sepredica en bascuence” (Villasante 1966: 58).

Zaraitzu ibarra sartuago dago eta hegoaldetik baizik ez zuen erdara-rekin ukitzen. Han, sendo samarra zen euskararen erabilera: Izaba etaUztarrozeko eredu bera, Otsagi hiriburuan izan ezik. Eliz gaietan ereeuskarak Erronkarin baino toki handiagoa zuelako albisteak baditugu,Eiaurrietako erretorea zen Pedro Jose Samperren dotrinaren ikastaldiak,adibidez. Zaraitzuko euskara aztertzeko asmoz han egon zenean,Bonaparte haietako batera joateko gonbidatu zuen Samperrek, zuzene-ko euskara herritarra entzuteko era egokia zelakoan (Campion 1890:84). Otsagiko gizonezkoek, Erronkarikoek bezala, erdararen aldekojoera erakusten zuten. Bestalde, Koldo Artolak (1993) Zaraitzu etaErronkarin jaso zituen albisteak bat datoz funtsean Bonapartek eskaini-takoekin: “Saiatu nintzen haien arteko [Zaraitzu eta Erronkari] harre-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

283

165. Portaera molde honekin bat dator arrazoi askorengatik balio sinboliko han-dia duen Gaiarrek bere izebari zuzendu zion euskarazko eskutitz ezaguna (Irigaray1974: 40-2).

166. Mende bat beranduago portaera mota berbera aurkitu du Sanchez Carrionekoso elebidundurik zeuden eskualdeetako haurrengan: “Cuando la presión de esteambiente disminuye (porque todos entienden ya el castellano, no hay monolingüesvascos) el niño pasa a ser exclusivamente castellanófono. Aunque en su casa le hablenen vasco, él contesta en castellano, ya que no siente la necesidad de hacerse entenderen vasco” (1972: 149).

Page 274: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

284

Iruñea

Lizarra

Tafalla

Zangoza

Tutera

Altsasu

Bera

Elizondo

Izaba

Donibane Garazi

Burgi

Erronkari

Bidankoze

Uztarroze

Uskartze

Eiaurrieta

Aribe

Abaurrepea

Garralda

ERRONKARI ibarra

ZARAITZU ibarra

AEZKOA ibarra

Garde

Otsagi

Itzaltzu

Arrakas Goiti

22. irudia. Pirinioetako ekialdeko ibarrak: Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa.

Page 275: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

manak azalerazten, eta denetarik aditzen nuen. Adibidez, Espartzakoekesaten zuten Erronkarikoekin beti erdaraz egiten zutela, bainaEiaurrietako emakume batek duela gutxi esan zidan Donibane-Garazikoekin ez zutela batere arazorik ulertzeko”.

Amaitzeko Aezkoa dugu, non Bonaparteren lekukotasunen araberaez zen higadura aipagarririk agertzen. Hala ere, gizonezkoen elebitasuna,Bonapartek dioenez, ohikoa zen hiru ibarretan, XX. mendean pairatukozuten atzerakada iragarriz beharbada.

Hizkuntz hautaketa aztertzeko 2.3.2 atalean aurkeztu diren irizpide-ak —soziologikoa, psikosoziala eta antropologikoa— gogoan izanik,hitz batzuk esan ahal ditugu goiko argibideei buruz. Irizpide soziologi-koak erabilpen eremuak —barruti fisikoak, geografikoak, funtzionalak,gizarte-taldeak eta abar— hartzen ditu kontuan. Irizpide horren arabe-ra, barruti batzuk hizkuntza jakin bati eta beste batzuk beste bati lotutazeudela ikusten da. Esate baterako, Erronkariko gizonen eremua, orohar, eta, bereziki, herritik kanpo egindako lanarena, eremu erdaldunazela esan dezakegu. Emakumeena, ordea, eremu euskalduna zen.Zaraitzuarrentzat, Erronkariko biztanleekiko harremanena barruti erdal-duna omen zen eta Nafarroa Behereko biztanleekikoena, berriz, lekuko-tasunek diotenez, euskalduna.

Ikuspegi psikosozialak norbanakoek hautaketa jakin bat egitekodituzten motibazioetan jartzen du arreta, motibazioak banakoaren etagizartearen arteko elkarrekintzaren emaitza direla jakinik. Kontuan har-tzeko faktoreak hauek dira: hiztunaren gaitasuna hizkuntza batean nahizbestean, talde sozialak berarengandik espero duen hizkuntza eta, hiru-garrena, solaskidearen hizkuntza. Hiru faktoreak bat datozenean egoerateilakatua dagoela esaten dugu. Aldi berean, solaskideak hizkuntza des-berdinekoak direnean, uste izatekoa da nor bere mintzaira besteareneraegokitzen saiatzea. Horrela begiratuta, garbi dago Erronkariko artzainakBardeen inguruko bizilagunen mintzairetara egokitu zirela (ikus 5.1.5atala), euren jatorrizko hizkuntza apurka-apurka baztertuz. Haurrekerdaraz erantzuten zutenean, berriz, azalpen bat baino gehiago izan zite-keen: aukera bat da gaztelaniaz gaitasun handiagoa zutelako zela pen-tsatzea eta, adibidez, kontrajarria ez den beste aukera bat, egokierarenedo akomodazioaren ikuspegitik, ume haiek, Bonaparte eta bere kideakkanpotarrak zirela ikusita, arrotz batengan espero zitekeen hizkuntzara,erdarara, egokitu nahi zutela uste izatea da. Aldiz, gizonak emakumeenhizkuntzara, euskarara, egokitzen ziren eta, orobat, euskara nagusi zenAezkoan eta Zaraitzuko herri gehienetan bat zetozen, hots, teilakaturikzeuden, hiztunen gaitasunak eskatzen zuen hizkuntza, solaskideen hiz-kuntza —solaskidea kanpotar erdalduna zenean izan ezik— eta gizarte-ak haiengandik espero zuen hizkuntza: euskara.

Ikuspegi antropologikoak, azkenik, hautaketen atzean egon daitez-keen kultur baloreak eta talde-partaidetza sentimenduak aztertzen ditu.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

285

Page 276: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Erabili ditugun albisteak ez dira alde honetatik oso adierazgarriak,baina, adibidez, erronkariarrak Zaraitzuko auzoekin erdaraz mintzatzenzirenean, argi ematen du euren burua gehiago kokatzen zutela erdaldu-nen komunitatean euskaldunenean baino. Zaraitzuarrak elebidunakbide ziren, baina Donibane-Garazikoekin elkar ulertzeko euskaraz hitzegiten zutenean, bi taldeak euskal komunitateko partaidetza ari zirenadierazten.

Laburbilduz, esku artean darabiltzagun argibideen arabera, hizkun-tzaren hautatze-erabiltze ereduak bi ziren Pirinioetako sortaldeko ibarre-tan: euskarak bizitasun handia zuen eskualdeetakoa eta jadanik ahuldutazegoenetakoa. Aurrenekoa Aezkoa osoan, Zaraitzu ia osoan —Otsagin etaUskartzen izan ezik— eta Erronkariko Uztarroze eta Izaban aurkitzendugu. Bere ezaugarri nagusia guztiek, bai gizonezkoek bai emakumezkoeketa baita haurrek ere, euskaraz mintzatzeko ohitura izatea da, nahiz etagizonek erdararekin tartekatu. Bigarrena bizitasun txikiko egoeren adie-razlea da: Erronkariko gainerako herriak eta Otsagi. Eredu honen ezauga-rri nagusia bi gizarte-taldek —gizonezkoak eta haurrak— erdararen alde-ko hautaketa egina zutela da, gizonek emakumeekiko harremanetan eus-kara erabiltzen bazuten ere. Ordezkapena oso aurreratuta zegoen tokietan,Burgin, kasu, soilik adineko jendeak mintzatzen ziren euskaraz.Hizkuntzaren hautaketa-erabiltze sistema bien esanahia ikuspegi soziolo-giko, psikosozial eta antropologikotik azter daiteke, goian egin dugunbezala, eta elkarren osagarriak diren ondorioetara iristen da.

5.1.5 Hizkuntz hautaketa eta erabilera: emakumeak, gizonak etaeuskara

Esandako lau gizarte-multzoetatik bik aipamen banandua merezidute: emakumezkoak eta gizonezkoak, bakoitzak portaera desberdinakerakutsiz, emakumeak euskararen gordetzailearen zereginean eta gizonakerdararen bideratzailearenean agertzen direlako.

Jokabide horiek ezagunak izan dira Bonapartek aipatu zituenetik etaazalpenak ere berehala hasi ziren ematen. Pedro Madrazoren (1886:261) azalpen bitxiak alde batera utzita, emakumeen eta gizonen artekoezberdintasuna ulertzeko bidea Campionek finkatu zuen. Gizonezkoenerdalduntzea lana zela-medio urtero Erriberan167 ematen zituzten ego-

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

286

167. Lanak eragindako mugikortasuna ez zen txikia orduko gizonen artean etaZaraitzu eta Erronkari ibarretakoak ez ziren eskualde erdaldunetara joan beharra zutenbakarrak. Bonapartek, adibidez, Elizondoko igeltseroak aipatu zituen, Tuterara eta, orohar, Nafarroako hegoaldera lan egitera zihoazela esanez: “les maçons d’Elizondo (…)en allant travailler à la Ribera ou à Tudela” (Urquijo 1910: 267).

Page 277: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

naldi luzeei zor zitzaiela dio Campionek, emakumezkoak, herritik aterazgero, Iparraldera joaten ziren bitartean:

Débese ésta más temprana erderización de los hombres á que muchos sala-cencos bajan anualmente á la Ribera en su penoso y peligroso oficio dealmadieros, ó á calidad de trujaleros. (…). En cambio la corriente industrialde las mujeres se encamina á Larrau y Mauleón, donde se les proporcionatrabajo de alpargatería, y en esos países de lengua baskongada, ellas no secontaminan de erdera como sus hermanos y maridos, los inmigrantes alSur.

(Campion 1911: 19)

Caro Barojak munta handiko beste faktore bat gehitu zuen: trans-humantzia. Erdi Arotik datorren ohiturari jarraikiz, Erronkariko artal-deek udazkena eta negua Bardeetan ematen zituzten eta Erriberako ego-naldi luze hauek ukaezinezko eragina izan zuten gizonen hizkuntzan168:

No hemos de dejar de recordar que los traslados contribuyeron de modopoderoso últimamente a que en el valle se fuera perdiendo la lengua vascay esto de manera particular. En efecto, los hombres que bajaban al S. y per-manecían allí mucho tiempo, a fines del siglo XIX ya hablaban general-mente castellano, aunque comprendían el vasco.

(Caro Baroja 1978: 161-3)

Herri literaturak ederki islatu ditu ohitura hauek. Koplak dioenez,gogokoago zuten negua Bardeetan ematea Erronkarin —Belabartzeibartxoan— baino:

Ama Berjina MartxokoetanBelabarzeko ordokietan,obeki egonen nintzenBardeako lerkopetan

(Azkue 1931: 301)

Herrian geratzen zirenek, bestalde, hauxe abesten zuten:Ya van las mozas a Francia

los mozos a la Ribera,

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

287

168. Pirinioetako bi aldeek, hala ere, osotasuna zuen gunea eratzen zuten eta maiztranshumantzia Pirinioetako beste aldera bideratzen zen, eta Baztan, Aezkoa etaZaraitzuko artzainak, eta Erronkarikoak ere bai Erdi Aroan, Iparraldeko lur euskaldune-tarantz joaten ziren (Caro Baroja 1971, I: 266 eta 1978: 163). Euskara trinkotzen zuentranshumantzia genuke hau, beraz. Ikus, halaber, Etxegoien (1994), non, aziendak etamugak zirela-eta, Aezkoako Juntak Ezterenzubi —1863— eta Donazaharre —1905—herrietatik jaso euskarazko gutunak erakusten diren. Ikus, halaber, Camino (1997: 91-101).

Page 278: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ya nos quedamos solicoshasta la otra primavera.

(Ollarra 1957. A la Bardena del Rey ya bajan los roncaleses “Seis díascon los pastores y los rebaños trashumantes”. Vida, paisaje y anécdota de la

Cañada. Iruñea, 40. Aipatua in Caro Baroja 1972, III: 378)

Artzain guztiak ez omen zeuden oso gustura Bardeetan, eta emaku-me guztiak ez bide ziren Iparraldera joaten, emaztea eta seme-alabakherrian zain zituela gogoratuz herrira itzultzeko irrikitan zegoen gizonakdioskunez:

Adios, maldita Bardename voy para no volver,

porque en mi pueblo me esperanmis hijos y la mujer.

(ibid.: 377-8)

Erriberarako trashumantziaren oihartzunak Aezkoan ere jaso dira:“Ardiak daza belarrez / Irriberako kanpadres” (Azkue 1927: 252).

Emakumezkoek euskara gorde zutela argi dago, eta honen esplika-zioa orokorrean herriko bizimodu eta ohiturekiko loturei eutsi izane-an bilatu behar dugula uste dut, baina logikak Campioni iradoki zionarrazoibidea —Iparraldera joanda giro euskaldunari eutsiko ziotela,alegia—, ordea, ez dator bat egitan gertatzen zenarekin, Maulera joan-dako emakumeek, euren artean denek gaztelaniaz egiten zuten-eta,Fidela Bernat uztarroztarrak Koldo Artolari bere harridurarako adiera-zi zionez:

Fidela Bernat ere, bere garaian, askotan joaten zen Maulera, espartinak egi-tera, eta haiekin euskaraz egiten zuen galdetzerakoan han denek «espaino-lez» egiten zutela esan zidan. Harriturik utzi ninduen.

(Artola 1993)

Fidela Bernaten ñabardurak gorabehera, euskararen zaindariakemakumezkoak ziren Erronkarin eta Zaraitzun eta kanpoko hizkun-tzaren aldeko hautua, aldiz, gizonezkoek bideratzen zuten. Berdingertatu zen Nafarroan Aro Berri osoan, lekukotasun franko eskainiondoren —Urraul Goiti 1785 (Jimeno Jurio 1991: 241); Eraul 1723(Satrustegi 1991: 116); Uskartze 1605 (Jimeno Jurio 1993c: 242), etaabar—, Jimeno Juriok (1994c: 333) nahiz Satrustegik diotenez: “lamujer conserva mejor el idioma autóctono, que el hombre”(Satrustegi 1991: 116). Horrela gertatzen zen eta Erronkari etaZaraitzuko arrazoi hurbilak ezagunak zaizkigu, baina honek ez diguarau orokorragorik ateratzea baimentzen, eta, era berean, literaturasoziolinguistikoan sexuen portaerei buruz esan direnak, XX. mendera

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

288

Page 279: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

arteko jokamoldeei dagokienez bederen, erlatibizatu egin behar dire-la erakusten digu.

Ohiko ustea da berrikuntza, hizkuntza ofiziala onartu eta herrikoabertan behera uztea, gure kasuan, emakumeek dakartela, bertako hiz-kuntzaren iraupena gizonei zor zaien bitartean. Pierre Bourdieuren hi-tzak uste horren erakusle ezin garbiagoak dira: “se comprende, comotantas veces han observado los sociolingüistas, que sean las mujeres quie-nes antes adoptan la lengua o la pronunciación legítima: condenadas ala docilidad respecto a los usos sociales dominantes por la división deltrabajo entre los sexos” (Bourdieu 1985: 24)169. Era berean, Korsikakobilakaera aztertu duen Jean Marie Comiti-k, ordezkapena gertatu dene-an lehenengo urratsa emakumeek egin dutela adierazi eta gero —“EnCorse, la plupart des femmes ont abandonné l’usage de la langue bienavant les hommes” (Comiti 1992: 165)—, ondorio orokorrak atera nahiizan ditu, William Laboven babesa ekarriz.

Aipatutakoak bezalako baieztapenen aurrean bi ohar egin beharreangaude: bata, unean uneko lekukotasunek, Erronkari eta Zaraitzukoekbezala, denetatik erakusten dutela sexu-taldeen hizkuntz portaeran, ezbeti norabide bereko portaera —“women are linguistically innovative insome communities and not in others” (Gal 1984: 293); “We are thusconfronted with two theories: women are conservative, women are radi-cal” (Aikio 1992: 44)—; eta, bigarrena, Laboven babesa oker hartutadagoela, autore honek, ongi ulertu baldin badut, bestelako iritzia adie-razi zuen eta.

Goikoez landa, mota bateko zein kontrako albisteak ditugu, OrreagaIbarrak Ultzamako azterketa dialektologikotik abiatuta erakutsi duenez.Bere ustez, “badirudi herri eta nukleo txikietan emakumeek erabilerakontserbatzaileagoa erakusten zutela, eta hirietan, ordea, berrikuntzenburu direla” (1995: 609).

Frantzian, XIX. mendearen hasieran, emakumeak ziren herriko hiz-kuntzaren zaintzaileak:

L’anéantissement des patois eût été proche s’il n’était resté dans les villagesune population sédentaire, composée non seulement des vieillards, maisdes femmes, qui elles n’avaient pas fait campagne et couru le monde, mêlé-es à des camarades de tout pays et de tout idiome. Celles-là transmettaientleur langage aux enfants: «Semper lactamus idiomate materno».

(Brunot 1967, IX-1: 420)

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

289

169. Ikus, halaber, Calvet (1993a: 49-50), Bourdieurekiko adostasuna adieraziz.

Page 280: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Weinreichek Mazedoniako lekukotasuna ekarri zuen gogora eta hanere hizkuntza aldatzeko joera gizonek zutela, ez emakumeek, erakutsizuen:

De vez en cuando, es posible que uno de los sexos esté más expuesto al con-tacto con la segunda lengua. En Macedonia, por ejemplo, las mujeres aro-múnicas son unilingües en su mayoría, mientras que los maridos son bilin-gües o multilingües.

(Weinreich 1974: 199)

Berdin gertatzen zen XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasie-ran Norvegia eta Finlandiaren artean dauden kven eta sami170 herrietan,eta beste hainbatetan ere bai, Marjut Aikiok dioenez:

(…) Fris (1871: 120) pointed out that Kven men managed well inNorwegian, but that Kven women remained monolingual and spoke onlyFinnish. The geographer J. E. Rosberg (1891: 45, 1920: 183), found asimilar situation among the Sámi. These results agree with research donein other multilingual societies.

(Aikio 1992: 44)

Bestalde, Sanchez Carrionek 1970.eko egoerari buruzko ikerketarenondorioetan erdararen aldeko joera gaur egungo emakumeen ezauga-rrizkoa dela esan zuen: “La mujer es siempre más inclinada al castellanoque el hombre, más apegado al vasco” (1972: 192). Uitzi herriko nireikerketak (ikus 6. kapitulua) joera bera erakutsi du eta egungo egoereiburuzko beste ikerketa askok ere bai. Adibidez, arestian aipatutakosamien artean, “Men seemed to be the last preservers of the Sámi lan-guage. (…). Women, on the other hand, seemed to be the innovators ofthe majority language” (Aikio 1992: 54). Berdin gertatzen da egungoTunisian ere (Dhaouadi 1996).

1981. urtean, berriz, Malerrekari buruzko azterketan, gaztetxoen etahelduen portaerak bereizi zituen Txepetxek. Gaztetxoen artean neskakmutikoak baino berritzaileagoak agertzen ziren, baina helduen artean,aldiz, emakumeak ziren gordetzaileagoak171:

Por encima de esa edad [40-45 urte], y hasta la senectud, las mujeres sue-len saber menos castellano que los varones, e incluso lingüísticamente son

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

290

170. Sami herria izendatzeko bi izen erabili ohi dira: “samiak” eta “laponiarrak”.Azken hau ezagunagoa da gure artean, baina beraientzat mesprezio kutsua du eta samihitza hobesten dute. Horrela egin dut nik ere.

171. Eredu bikoitz berbera erakusten zuten 1970eko hamarkadan Oberwart-ekoemakumeek (Gal 1984).

Page 281: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

más conservadoras presentando rasgos de arcaísmo lingüístico. (…). En lasmujeres por encima de la edad citada la invasión lingüístico-cultural[1960-80 hamarkadetakoa] (…) las ha sorprendido con unas pautas deexpresión completamente fijadas a su lengua materna, y con una resisten-cia adquirida a la asimilación de otro idioma, en tanto que sus coetáneosvarones, siquiera por el servicio militar obligatorio y porque sus desplaza-mientos forzosos fuera del pueblo o caserío son más abundantes, siemprehan retenido unos conocimientos elementales del castellano.

(Sanchez Carrion 1981b: 78-9)

Honenbestez, aurkeztu diren adibideek, Euskal Herriko zein kanpo-koek, gizarte-taldeen hizkuntz jokaera aztertzerakoan sexuaren aldagaiamuntaduna dela adierazten digute, baina ez gehiago. Emakumeei etagizonei beti zeregin bera leporatzen dieten Bourdieu edo Comiti bezala-koen baieztapen orokorrak ez datoz bat, beraz, errealitateko gertaerenaniztasunarekin.

Halaber, Laboven babesa ekartzea bere hitzen interpretazio bortxa-tua egitea da, nire ustez. Alegia, New York, Detroit eta Chicagon hiz-kuntz aldaketaz egin zituen ikerketan aldaketaren aitzindariak emaku-meak zirela ikusi zuen Labovek (1983: 371-2) eta joera bera aurkituzuen Gauchat izeneko ikertzaileak 1905. urtean Charmey herriko hiz-keraz egindako azterketan (ibid.: 405). Orobat, emaitzei indar handia-goa ematearren, Frantziako hizkuntz historiako beste adibide batzukekarri zituen gogora Gauchatek.

“Zergatik jokatzen dute horrela emakumeek?”, galdetzen dio bereburuari Labovek. Badirudi, bere iritziz, prestigiodun formek eragin han-diagoa dutela emakumeengan gizonengan baino, baina honela izandaere, hau erdibidean geratzen den erantzuna besterik ez litzatekeela gehi-tzen du: “No puede tratarse únicamente de su sensibilidad hacia las for-mas de prestigio, porque ésta es sólo una explicación a medias” (ibid.:373). Orobat, harantzago doan azalpenik ez dago ematerik. Gainera,kontradibideak ere ugari dira (ibid.: 374) eta, ondorioz, oker larria izan-go litzateke hizkuntz aldaketaren aitzindariak beti emakumeak direlaesatea: “Sería un error grave construir un principio general según el cualson las mujeres las que encabezan siempre el cambio lingüístico” (etza-na nirea da) (ibid.: 374). Hauxe da, hain zuzen ere, Laboven autoritate-aren itzalpean ustez kokatzen diren egile frankok egiten duten hutsa.

Labovek dioenez, aipaturiko datuetatik atera daitekeen ondorio oro-kor zuzena ez da aldaketaren erantzunkizuna emakumeei egoztea, sexuahizkuntzaren aldaketan maiz berebiziko garrantzia duen aldagaia delabaizik:

La generalización correcta no es, por lo tanto, que las mujeres están encabeza en el cambio lingüístico, sino más bien que la diferenciación sexual

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

291

Page 282: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

del habla desempeña a menudo un papel primordial en el mecanismo dela evolución lingüística.

(ibid.: 374)

Azalpen bila, ukaezina da hizkuntzaren transmisioan emakumeekduten betekizuna, haurren lehendabiziko urteetan batez ere, eta garbidago amaren jokamolde ugari zuzenean islatuko direla umeek barne-ratzen dituzten hizkuntz ereduetan. Horrexegatik ematen zaio haingarrantzi handia sexu-aldagaiari hizkuntzaren bilakaeraren azterketan.Haurren sozializazioan bi alor lantzen dira: jaioterriarekiko lotura,komunitatearen barneko munduarekikoa, alegia, eta kanpoko mundu-rako prestaketa. Bietako hizkuntza bera denean, hizkuntza normaliza-tu bateko komunitate batean, kasu, orduan ez dago arazo handirik.Komunitate euskaldunetan, berriz, desberdina zen egoera, barnekohizkuntza euskara, baina komunitatetik at ibiltzekoa erdara zirelako.Barne munduari loturiko hizkuntza eta kanpo munduari loturikoagenituen, beraz, eta emakumeen esku zegoen haurren heziketak bieierantzun behar zien. Batzuetan komunitatearen hizkuntzari ematenzitzaion lehentasuna eta beste batzuetan kanpokoari, ordea, eta hauta-keta horretan faktore asko sartzen ziren jokoan. Adibidez, herriko hiz-kuntzaren bizitasuna, herriko bizimoduaren indar sozioekonomikoa,kolektibitatearen hizkuntz nahiak, emakumeen beraien estatusa172,emakumeei eta gizonei eskaintzen zitzaizkien rolak —“Hizkuntz alde-tik, nire eritziz, emakumearen rola funtsezkoa da lehengo eboluzioanahiz egungo asimilazioa ulertzeko” (Egia 1990: 122); “when women’sand men’s roles are completely different (…) there is a clear differencein language choice” (Aikio 1992: 58)—, prestigiozko araua (GarciaMouton 1992: 674), eta abar. Emakumeek bereganatu eta seme-alabeitransmitituriko hizkuntz portaerak esandako faktoreen araberakoakizango ziren.

5.1.6 Hizkuntzaren gaineko ekintzak

Kontaketaren harira itzuliz, atal honek hizkuntzaren egoera aldaraz-tea bilatzen duten jardueren berri ematen du eta bertan euskalaritza, lite-

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

292

172. Estatusa izan zen Aikiok (1992: 58) samien artean aurkitu zuen arrazoia: “thefact that the women accept the majority language when their status is low as a way toimprove their station in life and that women reject the majority language when theirstatus is high in their own culture”.

Page 283: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ratur garapena, euskararen aldeko zein aurkako ekimenak eta tankerahorretako gaiak jasotzen dira.

Bonapartek Nafarroako euskarak literatur garapenik ez zuela eta, orohar, ordura arte landugabe zegoela adierazi zuen argi eta garbi.Bonaparteren ardura euskalkien azterketa izanik, literatur euskalkiak etaliteraturarik gabeko euskalkiak bereizi zituen. Literatur euskalkiak biz-kaiera, gipuzkera, lapurtera eta zuberera ziren eta haien azterketarakooinarria literatura zen, ez alde mintzatua (Urquijo 1910: 238-9).Nafarroakoak, ordea, literaturarik gabeko euskalkiak ziren bere ustez: “leHaut-Navarrais et le Bas-Navarrais, qui sont aussi bien des dialectes queles premiers, ne possèdent pas de livres” (Urquijo 1908: 657), hau da,literatur euskalkia eratu gabe zuten: “pour le Haut et le Bas-Navarrais, ledialecte littéraire ne peut pas être invoqué puisqu’il n’a pas été formé”(ibid.: 657), eta beren ezagutzarako iturritzat alde mintzatua hartu zuen(Urquijo 1910: 239). Baliteke goi nafarrera literatur euskalki bihurtzea—“Si le haut-navarrais devient un jour dialecte littéraire…” (ibid.:239)—, eta berri pozgarria izango litzateke hura, baina orduan, 1862.urtean, euskalki mintzatuak baino ez ziren Nafarroakoak: “quant à prè-sent (…) le haut-navarrais, ainsi que le bas-navarrais existent dans labouche du peuple, et seulement de cette manière” (ibid.: 239).

Halaber, Nafarroako euskararen ikerkuntza zientifikoa, gainerakoeuskalkienaren aldean, atzeratuena omen zen, 1881. urtean ArturoCampioni adierazi zionez (Lacombe 1933: 306).

Beraz, Nafarroako euskara hainbat eskualdetan atzeraka zihoan hiz-kuntza baldin bazen ere, ez zen Bonaparte etorri arte egoera horri aurreegiten lagunduko zion ekimenik sortzeko gai izan. Gipuzkoarekin alde-ratuz gero (Zuazo 1991: 25), berriz, oso desberdina zen Nafarroako ego-era. Gauzak Bonaparteren lanen ondorioz hasiko ziren pixkanaka alda-tzen, eta ez soilik euskal literaturari orokorrean eman zion bultzadaga-tik. Adibidez, 1868. urtean, hau da, behin Euskal Herrirako bostbidaiak egin eta ehunka eskuizkribu, argitalpen eta itzulpen jaso etagero, Intxausperi igorri gutunean Hegoaldeko goi nafarreraz bildutazituen materialek euskalki honen erlijio-literatura, ia bizkaierazkoa adi-nakoa eta zubererazkoa baino aberatsagoa, osatzeko bezainbeste bazirelaadierazi zion: “Hace 50 años todavía era este dialecto [Hegoaldeko goinafarrera] el de mayor extensión de la lengua. Los in-folios y los in-4ºque de él poseo son más que suficientes para construir una pequeñaLiteratura religiosa, más rica que la suletina impresa, y casi tan abun-dante como la vizcaína” (Riezu 1958: 158).

Bonapartek parte hartze zuzena izan zuen, badakigunez, bere garai-ko euskalaritzaren eta euskaltzaletasunaren sustapenean eta, alde horre-tatik, Euskal Herriko euskalarien euren buruaren onespenerakogarrantzi handikoa izan zen Bonaparte printzeak, Vinson eta besterenkritikei aurre eginez, haiei buruz adierazi zuen oniritzi garbia (1877:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

293

Page 284: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

16)173. Gainerako lurraldeak alde batera utzita, bere eraginaren emai-tzak oso nabariak izan ziren Nafarroan, Arturo Campion eta bere kide-ek Bonaparterengandik jaso zuten babesean islatuta. Campionen eki-menak 8. kapituluan aurkeztuko baditugu ere, oraingo atalean hasta-peneko urteetako lankidetzaz albiste zenbait eskainiko ditugu.Elkarlana pertsonala —Arturo Campionen ikerketetan— eta kolekti-boa —Revista Euskara eta “Euscarazco Elcargoa-Asociación Euskara”-rekikoa— izan zen.

Campionek Bonaparteren konparaketa dialektalaren ildotik zuzen-du zituen bere lehenengo euskal lanak —1880ko Orreaga balada— etahasieratik bilatu zuen harremanetan jartzea printzearekin. Bonapartekzeharo harrera on eta irekia adierazi eta lanean segitzeko bihotz emanzion behin eta berriro, bere laguntza osoa eskainiz. Jadanik Campionizuzendu zion bigarren gutunean —1880ko urriaren 12koa— bere pozaerakusteaz gain, bilduta zeuzkan argibide eta ikerketa guztiak helarazikozizkiola esan zion: “Je suis tellement charmé que vous occupiez (sic) dubasque de Navarra, que je vais tâcher de vous envoyer tout ce que j’aiécrit moi-même ou étudié sur ce sujet” (Lacombe 1932: 194), eta aurre-rantzean ere ez ziren horrelako bultzadak falta izango (ibid.: 195).Gramatikaren lanei ekin zienean, haien berri eman zion CampionekBonaparteri eta honek poza eta adostasuna adierazi zizkion berriro(Lacombe 1933: 310). Behin Campionen gramatika (1884) argitaratueta gero ez zuen Bonapartek iritzia aldatu eta, adibidez, hura gomenda-tu zion H. Schuchardti berau euskaraz arduratzen hasi zenean,Aizkibelen eta Novia de Salcedoren hiztegiak hura bezain gomendaga-rriak ez zirela erantsiz: “Je suis enchanté que la langue basque ait capti-vé votre attention. Je ne saurais assez vous recommander la Grammairebasque de Mr. Campion parue à Pampelune. Je ne suis pas égalementcontent des deux énormes Dictionnaires basques d’Aizquibel et deNovia de Salcedo” (Schuchardt 1909: 136).

Nafarroako Euskara elkartearekiko elkarlana Revista Euskara-ri igo-rri zizkion artikuluetan gauzatu zen batik bat. Sortu zenetik elkartekoohorezko bazkide izendatu zuten Bonaparte printzea (Lista de los SS.socios honorarios. Revista Euskara I, 1878, 16) eta hau prest agertu zenelkarrekin lan egiteko (Lacombe 1932: 196-7), artikuluen gaztelaniaz-ko itzulpenez Campion arduratzea begi onez ikusten zuela gehituz:

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

294

173. Arturo Campionek dioenez, ugariak izan ziren kanpotarrek —Vinson,Hovelacque…— hemengo euskalariei egindako kritikak: “han sido objeto en épocareciente, de acerbas y despiadadas críticas” (1884: 17). Kritiken aurrean, pozgarria zi-tzaien Bonaparteren oniritzia, Arturo Campionek azpimarratu zuenez: “Dice conmucha razón el Príncipe Bonaparte que entre las publicaciones de los autores bascon-gados, hay varias que nada tienen que envidiar á las de otros países, como son las deZabala, Inchauspe, d’Abbadie y Duvoisin” (ibid.: 18, 1. oin-oharra).

Page 285: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

“C’est avec plaisir que je contribuerai toujours, comme membre hono-raire, à la «Revista Euskara» grâce surtout à un traducteur aussi bonque vous [Campion]” (Lacombe 1933: 306). Aldi berean, aldizkaria-ren zenbaki bakoitzetik hogeita bost ale igortzen zizkioten Bonaparterieta honek ezagutzera ematen zituen Londresko elkarte filologikoan(ibid.: 307).

5.2 Bonaparteren laguntzaileen lekukotasunak

Euskararen gizarte-egoeraren aztertze lanean beste iturri batBonaparteren laguntzaileen lekukotasunak ditugu. “Lekukotasunak”hitzaren adiera zabalean diot, hau da, batzuetan pertsona haiek beraiekesandakoak erabiliko dira, baina beste batzuetan, ordea, esanak bainogehiago euren bizitza eta eginen bidez adierazitako argibideak hartukodira azterketaren abiapuntu. Bestalde, ez ditut laguntzailetzat jotzenBonaparterekiko harremanik izan ez zuten pertsonak, beren izenakBonaparteren paperetan ageri baziren ere.

Franko eta herri askotakoak ziren Bonaparteri euskararen berri emanzioten lagunak, gehienak euskaldunak ziren eta, nonbait, denen arteaneuskal barruti osoa gehi Iruñea estaltzen zuen euskaldun hautatuen sarebat osatu zutela esan genezake. Guztien erdi-erdian Bruno Echeniqueurdazubiarra dugu, bost itzulpenen egilea (Salaburu 1980 eta 1996),Nafarroako lanen koordinatzailea eta Bonaparteren nahi eta beharrakhobekien ulertu zituena, printzeak berak adierazi zuenez (Urquijo 1910:251). Ondoren, gainerako itzultzaileak ditugu, maiz apaizak edo mai-suak, Bonapartek aurretiaz ezarritako testuak, dotrinak eta Biblia-kopasarteak gehienbat, nork bere herriko euskara jatorrera itzultzen zituz-tenak. Beste batzuek, aldiz, berariazko itzulpenik egin ez, baina hainbatdotrina helarazi zizkioten, edo lan-saio eta elkarrizketak izan zituztenBonaparterekin. Azkenik, nola edo halako albisteak eskaini zizkiotenlagunak ditugu.

5.2.1 Bonaparteren Nafarroako laguntzaileak

Bonaparteren laguntzaileen gainean lan egiteko aurrena nor izanziren ahalik eta zehazkien jakitea da, noski. Beren zerrenda ez dago behinbetiko itxita eta ikertzaileak gaiaz arduratzen hasi zirenetik —lehendabi-ziko zerrenda, nik dakidala, Urquijorena da (1908: 216)— guztiek azpi-marratu izan dute hura osatzearen garrantzia. Ni neu ere saiatu naizBonaparteren Nafarroako lankideen zerrenda osatzen eta, bere xehetasunguztietan lanetik at gelditzen den ikerketa dela jakinik, bere laburpenaaurkeztuko dut, bi ataletan sailkatuta: (1) orain arteko ikertzaileek pro-posaturiko zerrendetan agertu eta ontzat ematen ditudan izenak eta (2)izen berrien proposamena.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

295

Page 286: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(1) Egun arte proposaturiko zerrendak. Anitz dira egundainoBonaparteren laguntzaileen zerrendak egin dituzten ikertzaileak, norkbere emaitzak aurkeztuz, eta kronologikoki ordenatuta, hauek dira eza-gutu ahal izan ditudanak: Julio Urquijo (1908), Aita Jorge Riezu (1958),Nikolas Alzola (1958-68), Jose Anjel Irigarai (1973) eta Jose AntonioArana Martija (1992).

Azalpenetan luzatu gabe, guztira hogeita bi izen proposatu dira, etahoriei beste lau gehitu behar zaie, Bonaparteren laguntzailetzat jotzekoadinako ziurtasunik ez dutenak.

(2) Izen berrien proposamena. Bonaparteren laguntzaileak ezagutze-ko aukera ez da, jakina, orain arte eman diren zerrendekin agortzen.Aurrera jotzeko hiru bide ditugu, zenbaitetan batera erabil ditzakegu-nak: jadanik argitaratuta dauden gainerako iturrietan agertzen direnizenen azterketa, Bonaparteren fondoko eskuizkribuen miaketa eta ar-txibo lana.

Iturri argitaratuei dagokienez, hainbat lan erabili ditut, batez ereBonaparteren eskutitzen bildumak —Urquijo (1908-10), Lacombe(1932-3), Rodriguez Ferrer (1873: 75-7)—, Bonaparteren eskuizkri-buen argitalpenak —Pagola et al. (arg.) (1995 eta 1996)—,Bonaparteren idazkien katalogoak —“Indice…” (1913), Garmendia(1933), Gonzalez Echegaray eta Arana Martija (1989)— etaBonaparteri buruzko bibliografia —Arana Martija (1991)—.

Bonaparteren fondoko eskuizkribuen azterketarako kopia mikrofil-matuak —mikrofilmen erreferentziarako, ikus Gonzalez Echegaray etaArana Martija (1989) katalogoa— eta, Nafarroari dagokionez,Nafarroako Artxibo Nagusiko (NAN) orijinalak ditugu. Artxibo lanean,NANaz gain Nafarroako Artxibo Administratiboa (NAA) eta IruñekoElizbarrutiko Artxiboa (IEA) miatu ditut.

Xehetasun handietan sartu gabe, zerrendetan agertzen ez ziren hain-bat laguntzaile berri ezagutu ahal izan ditut bide hauei esker. Batzuenkasuan, Urizko Juan Cruz Elizalde, adibidez, Gonzalez Echegaray etaArana Martijaren katalogoan (1989: 47) edo Pagola et al. (1996) bildu-man adierazitakoa jaso besterik ez dut egin behar izan. Beste batzuetan,ordea, urrats gehiago egin behar izan dira. Esate baterako, 239. zenba-kia duen Zugarramurdiko dotrinaz katalogoak (ibid.: 86) nahiz eskuiz-kribuak berak argibide soil hau eskaintzen digute: “Zugarramurdi, poruno de Saldias de Basaburua menor”. Beraz, genekien gauza bakarraZugarramurdiko dotrina Saldiastar batek egina zela zen. ErantzunaIEAn gordetzen den 1857. urteko Zugarramurdiko txostenean (Caja413, Fajo 28) aurkitu nuen, parrokiako apaizen berri emanez bertakoparrokoa Saldiasen jaiotako Jose Erasun zela baitio, hitzez hitz jasorik:“Dn. José Erasun de edad de treinta y seis años, natural de Saldias,Diocesis de Pamplona, (…), cura Parroco es su cargo, lleba de residen-cia nueve años y medio”, Jose Erasunen beraren letra eta sinaduraz.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

296

Page 287: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Gainera, txosten honen letra eta Zugarramurdiko dotrinarena ia segur-tasun osoz esku berekoak direla esan daiteke.

Aipatutako bi hauek adibide moduan azaldu dira, baina ondorenaurkeztuko diren Bonaparteren laguntzaileen izen berriak, hamaikaguztira, antzeko bideetatik aurkitu ditut:

Goiko atalean bezala, oraingoan ere laguntzailetzat joak izateko adi-nako ziurtasunik ematen ez duten izenak agertzen zaizkigu:

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

297

Izen-deiturak Herria

Elizalde, Juan Cruz UritzErasun, Jose Zugarramurdi eta SaldiasGarcia, Miguel Orontze eta OtsagiGoyeneche, Martin ElizondoIrurita, Antonio AtarrabiaJuanco, Marcelino OtsagiLacunza, Miguel Jose Arakil-UharteOllo, Jose Joaquin Iruñea eta HondarribiaRibed, Juan Pablo IruñeaSaralegui, Juan Andres IntzaZabalo, Esteban Etxarri-Aranatz

Bonaparteren laguntzaileen izen berrien proposamena (neuk egina)

Izen-deiturak Herria

Ansorena, Patricio ErronkariEcheverri, Martin Aezkoa eta BaztanIbarrondo, Melchor Madril eta IruñeaIdoate, Felix ArreIñarra Echenique, Fermin UrdazubiLegaz deiturako lagun bat Aezkoa eta BaztanNicolao, Angel Bidankoze eta Garde (?)Nicolao, Antonio GardePalarea Soto, Jose Maria Iruñea

Bonaparteren zalantzazko laguntzaileak (neuk proposatuak)

Page 288: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

(3) Laburpena. Bonapartek Nafarroan izan zituen laguntzaileetatikhogeita hamahiru ezagutzen dira, orain arteko zerrendek aipatutakoakgehi neuk proposatutako izen berriak, honako taula honetan bilduta:

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

298

Izen-deiturak Herria Lanbidea edo bestelako ezaugarriak

Arandia, Antonio Bera KaputxinoaCampion, Arturo Iruñea AbokatuaElizalde, Juan Cruz Uritz MaisuaElizondo, Martin Aribe OstalariaErasun, Jose Zugarramurdi eta

Saldias ApaizaErbiti, Mariano Beintza-Labaien ?Echeverria, Damaso Elizondo AlkateaEchenique, Bruno Urdazubi eta Baztan Elizondoko alkateordeaGarcia, Miguel Orontze eta Otsagi ApaizaGil, Benito Irurozki ApaizaGoyeneche, Martin Elizondo ApaizaGulina, Vicente Goñi Udal idazkariaHualde, Prudencio Bidankoze ApaizaIrazoqui, Fidel Bera KaputxinoaIrurita, Antonio Atarrabia Udal idazkariaJuanco, Juan Marco Otsagi MaisuaJuanco, Marcelino Otsagi Apaiza, Juan Marco

Juancoren semeaLacunza, Miguel Jose Arakil-Uharte ApaizaLarrainzar, Jose Javier Elkano “Comisión local de

instrucción” delakoan ordezkaria

Loperena, Javier Garralda ApaizaMendigacha, Mariano Bidankoze AlkateaMinondo, Pedro Jose Garralda MaisuaOlave, Miguel Aria ApaizaOllo, Jose Joaquin Iruñea eta

Hondarribia ApaizaOtamendi, Jose Maria Gares ?Remondegui, Francisco Eiaurrieta Maisua (?)Ribed, Juan Pablo Iruñea MerkatariaSamper, Pedro Jose Eiaurrieta ApaizaSaralegui, Juan Andres Intza ApaizaSolis, Miguel Aizpurgi ApaizaTornaria, Pedro Lizaso MaisuaUgarte, Juan Martin Oltza ?Zabalo, Esteban Etxarri-Aranatz Apaiza

Bonaparteren Nafarroako laguntzaileen laburpen-taula

Page 289: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Horiez gain, zalantzazko laguntzaileak ditugu, hots, euren izenak inonaipatuak suertatu arren, Bonaparteri laguntza benetan eman ote ziotenegiaztatzeko adinako arrazoi ez dugun pertsonak, hamaika guztira:

Amaitzeko, egiazko lguntzaileen banaketa geografikoa erakustenduen mapa dugu (ikus 23. irudia). Bertan ikusten denez, euskararenbarruti osora hedatu zen Bonaparteren laguntzaileen sarea.

5.2.2 Bonaparteren laguntzaileen esanahi soziolinguistikoko leku-kotasunak

Bonaparteren nafar laguntzaileei buruzko ikerketak garaiko euskara-ren egoera ezagutzeko eskaintzen dituen argibideak aurkeztea da hurren-go urratsa. Argibideok, hala ere, mugatuak suertatzen dira, baina berenmugatutasuna bera ere euskararen egoeraren seinale da, Bonaparterenhelburuek baldintzaturiko hautaketen adierazle izateaz gainera. Alegia,alde batetik, Bonapartek euskararen ezaugarri dialektologikoak eta hiz-kuntzaren barrutiaren mugak ezagutu nahi baldin bazituen alde haieta-ra zuzendu zuen bere laguntzaileen lana, ez euskararen gizarte-egoerarenaztertze aldera; baina, bestalde, egia da orobat, Bonapartek bildu zituenidazkiak eta elkarrizketatu zituen lagunak ezagututa, bere kezkak dialek-

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

299

Izen-deiturak Herria Lanbidea edo bestelako ezaugarriak

Ansorena, Patricio Erronkari MaisuaEcheverri, Martin Aezkoa eta Elizondo MaisuaGarmendia, Jose Javier Elkano ?Ibarrondo, Melchor Madril eta Iruñea Euskarari buruzko

txosten baten egileaIdoate, Felix Arre Trinitateko kaperauaIlarregui, Pablo Iruñea Udaleko idazkariaIñarra Echenique, Fermin Elizondo Abokatua, Bruno

Echeniqueren hilobaLazco, Vicente Auza ?Legaz,––- Aezkoa eta Baztan ?Nicolao, Angel Bidankoze eta Garde ?Nicolao, Antonio Garde ?Obanos, Esteban Iruñea ApaizaPalarea, Jose Maria Iruñea Gobernadore zibila

Bonaparteren zalantzazko laguntzaileak

Page 290: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

tologiaz haratago zihoazela eta beraietan euskarari buruzko gai oroko-rrek bazutela tokia. Beraz, Bonaparteren laguntzaileen lekukotasunenurritasuna, Nafarroako 1860 eta 1870eko hamarkadetako egoerari zorzaio neurri batean.

Albiste iturriak hiru izan dira nagusiki: lankideen zuzeneko azalpe-nak, Bonaparteren fondoko eskuizkribuak eta, hirugarrenik, lankideenizena finkatze lanean artxiboetan erabili ditudan gainerako dokumen-tuak. Hiru iturrien emankortasun maila, ordea, ez da berdina izan eta,zalantzarik gabe, baliotsuena eskuizkribuen beraien miaketa suertatuzait eta, tamalez, Bonaparteren lankideek utzitako zuzeneko azalpenakurriegiak izan ziren.

Emaitzen aurkezpena, goian bezalaxe, hizkuntz ezagutza, hizkuntzjarrerak, hizkuntz hautaketa, hizkuntz erabilera eta hizkuntzaren gaine-ko ekintzak ataletan sailkatuta egingo da.

5.2.2.1 Hizkuntz ezagutza Nafarroan Bonaparteren lankideen araberaBonaparteren laguntzaileen albiste eta argibideak ezinbestekoak ger-

tatzen dira orduko Nafarroako euskararen ezagutzaren berri jakiteko,Nafarroako mugaren zati handi bat marraztu zion Bruno Echeniquerenekarpenak batez ere (ikus 4. kapitulua), baina gaia dagoeneko aztertutadugunez, ideia bat bakarrik gehituko dut.

Oroitzen bagara, 4. kapituluan Iruñearen eragin erdalduntzaile mai-lakatuaz mintzatu naiz Añezkar eta Etxeberri herriak aipatuz. Gauzabera gertatzen zen Sorauren eta Olabe herriekin. Sorauren Iruñetik 9kilometrotara dago eta Olabe 11tara, biak Belate mendatetik igarotzenden Iruñea-Irun errepidean. 1857.eko bidaian, urriaren 19an Iruñerairitsi zen Bonaparte eta elkarrizketa bat izan zuen Pablo Ribed lankide-arekin. Han, bi herriei buruzko argitasunak eskatu omen zizkionBonapartek Ribedi eta honek Atarrabiako udal idazkaria zen AntonioIruritarengana jo zuen ohartxo baten bidez (55. eskuizkribua GonzalezEchegaray eta Arana Martijaren katalogoan). Honela zioen PabloRibeden eskariak, hitzez hitz:

El Principe Napoleon que ha llegado hoy desea saber fijamente:Si los abitantes de Sorauren ablan en su mayoria la lengua Castellana ó laBascongada.Si los de Olabe en su mayoria ablan el Castellano o el Bascuence.

Antonio Iruritaren erantzuna orri berean dator eta oso adierazga-rria izan zen. Sorauren herrian, Iruñetik gertuen dagoena, erdarazmintzatzen ziren, euskara menderatu arren: “Ablan la Castellana,aunque poseen bien la Bascongada” (ibid.). Olaben, ordea, bi kilo-metro harantzago, euskaraz hitz egiten zuten, erdaraz bazekiten ere:“Ablan el Bascuence, aunque poséen muy regularmente el

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

300

Page 291: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Castellano” (ibid.). Beraz, bietan bi hizkuntzak ezagutzen zituzten,baina Soraurenen gaztelania hautatzen eta erabiltzen zuten etaOlaben, berriz, euskara.

Bestalde, emandako albisteez gain, Bonaparteren laguntzaileekberaiek ere ederki islatzen dute, oro har, Nafarroako gizartean euskarakzuen ezagutza maila. Geografikoki, laguntzaileen kokapena bat dator eus-kararen eremuarekin (23. irudiko mapa). Sozialki ere egokitzapen handiadago laguntzaileen eta Nafarroako hizkuntz egoeraren artean. Ez dakasualitatea berriemaile erdaldunak Iruñekoak eta aparatu politiko-admi-nistratiboko kideak edo goi klaseetakoak izatea: Pablo Ilarregui Iruñekoudal idazkaria eta Madrilen diputatu izandakoa, Jose Maria Palareagobernadorea, Juan Pablo Ribed ondasun handikoa eta Madrilen diputa-tu izandakoa…, Iruñea hiriburuaren eta nafar gizarteko talde nagusienhizkuntz izaera inplizitoki erakutsiz.

Euskaldunei dagokienez, badakigu Bonapartek euskara landua zute-nen multzoa —apaizak, maisuak174 eta beste— eta euskara herritarra bai-zik ez zutenena —zaharrak, neskatoak…— bereizi zituela (5.1 atala) eta,izan ere, ongi ordezkatuta daude bi multzoak Bonaparteren laguntzaile-en artean. Hala ere, Nafarroako testuak, Bonaparterentzat berariaz egin-dako itzulpenak zein aldez aurretik idatzitakoak, orokorrean hartuta,ukaezina da haietako euskarari kutsu herritar nabarmena, ez oso landuabederen, dariola.

Hizkuntz gaitasunari dagokionez, adierazgarria litzateke besteurrats bat egin eta laguntzaileen testuen euskararen ezaugarriak eta kali-tatea aztertzea, baina nire lanetik gehiegi desbideratzea da eta jorratugabe utzi dut. Dena dela, azaleko begirada batean garbi dago kalitatea-ren aldetik alde handia dagoela idazki batzuetatik besteetara, nahiz eta,Bonapartek bertako euskara fideltasun osoaz jasotzeko eskatzen zienez,kalitateaz zer ulertu behar dugun jakiteko irizpidea labain samarra izan,Juan Cruz Elizalde maisuak Uritz herriko dotrinari egindako sarrerare-kin — “Arcico Vallea componcen da oguei eta vorz erri eta caserioquin,Urizco erria dago erdisuan, eta Valleco uscara dá, nic oray esplicacenduten vezala” (52. eskuizkribua)— gertatzen zaigun bezalaxe.

5.2.2.2 Hizkuntz jarrerak

Salbuespenak salbuespen, azpimarragarriena Bonaparteren lagun-tzaileek ageriko hizkuntz jarrerarik azaldu ez izana da. Hots, euskaldu-nak ziren —zirenak, jakina—, euskara ezagutzen zuten eta, nor bere

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

301

174. Berriemaile gisa zenbaitetan hobeagoak suertatzen omen ziren maisu-mais-trak apaizak baino: “Quelquefois les maîtres d’école réussissent très-bien, encore mieuxque les curés” (Urquijo 1910: 264).

Page 292: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

Iruñea

Bera

Elizondo

Gares

Otsagi

Goñi

UritzAribe

AriaGarralda

UrdazubiZugarramurdi

Beintza-Labaien

Orontze

Irurozki

BidankozeAtarrabia

Arre

Uharte-Arakil

Elkano

Eiaurrieta

Intza

Aizpurgi

Lizaso

Oltza

Etxarri-Aranatz

: euskara gehiengoan

: euskara gutxiengoan

23. irudia. Bonaparteren laguntzaileen banaketa geografikoa.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

302

Page 293: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza · 2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri

ahalen neurrian, Bonaparteri euskararen gaineko argitasunak ematekoprest agertu ziren, baina handik aurrera nekez antzematen zaie gehieneiaparteko iritzi edo kezkarik euskarari buruz. Horrelakoa zen euskal hiz-kuntz komunitatearen egoera orokorra eta printzearen laguntzaileek ezzuten besterik agertu.

Zenbait salbuespen,