Download - Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

Transcript
Page 1: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

Agregazio diploma lehentze eginen da aurten Baionakoeuskal ikasketetan b Zazpi hautagai aurreikusi dituzte b 4-5

Euskal agregazioa sortu dute

Gizartea Etxaldeen autonomiahelburu, ikastaro bat eginen du

L’Atelier Paysan-ek Bastidan

3Kultura Lapurtarren Biltzarrabesta aldarrikatzailea gelditu da,

zerbait berriren esperantzarekin

2Ostirala

2018ko irailaren 7aIX. urtea365. zenbakia

[email protected]

ISABELLE M

IQUELESTORENA

Page 2: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

Iñaki Etxeleku Larresoro

Lapurtarren Biltzarra

ez da eginen aurten.

Duela kasik 40 urte

sortu zen urri hasta-

peneko Uztaritzeko

besta, eta ziklo baten bururatze

gisa ikus daiteke. Antton Lannes

2003tik ibili da antolakuntzan,

eta, indarren berritze eskasez, uz-

tea deliberatu dute. Bizkitartean,

bidea zabalik utzi dute edozein

gauza berriren abiatzeko.

Garaiak aldatu direla sentitzen

du Lannesek. Alta, haren belau-

naldikoak entseatu ziren akuilu

berri baten ematen duela zenbait

urte, zailtasunak zein ziren argi

ukanez: «Inportantea zitzaigun

erratea gertakariak bazituela zail-

tasun teknikoak, gizartearen bila-

kaerari lotuak, hain segur, mobi-

lizazio eskasa. Karroen egitea tek-

nikoki beti konplikatua izan da,

garai horretan jendea lanean be-

rriz hasten, ikasketak berriz har-

tzen, asteburu guti eta jendea el-

karteetan inplikatua baita...». Ez

zuten horregatik gelditu nahi.

«Gure irakurketa hau zen: ‘La-

purdi ez da gehiago existitzen jen-

dearen buruan. Bazkariak bere

xarma galtzen du pittaka. Beraz,

lapurtar nortasunari leku berria

ematea da erronka’».

Hortik etorri zitzaien pertso-

naia zenbaiten asmatzea antzerki

moldean agertzeko: Bertrand La-

purdikoa eta Garat siamdar

anaiak. Lapurtarren arteko joko

bat, gai polemikoak jorratzen zi-

tuena. Ibili zen hasieran, baina

laster uztariztar taldea zen baka-

rrik gelditu. «Ez zuen gehiago

zentzurik, eta erran genuen,

‘Stop!’». Identifikazio krisi bat

gertatu balitz bezala: «Erran nahi

du nonbait gertakaria ez zela hain

errotua, eta jendea heldu zela

ikusle gisa parte hartzera, baina ez

aktore gisa». Gizarte usaien alda-

keta bat sumatzen du, eta elkarte

mundutik entzuten den oharra

egin: «Uste dut gaurko gizartean

jendeak zailtasunak dituela inpli-

katzeko egonkortasunean. Ez dut

erraten ongi edo gaizki denik; ho-

la da».

Ez zaio horregatik izutzekoa

iruditzen Lapurtarren Biltzarra

bara dadin. Erran du onartu

behar dela halako gertakariek

ziklo bat badutela eta buka dai-

tezkeela: «Ez da gauza larria. Egi-

ten dira anitz gauza. Ez da erori

behar goibelkerian; gertakariak

egiten dira, bukatzen dira eta

beste batzuk sortzen. Beharra

badelarik, jendea mobilizatzen

da». Lehenagoko gogoetara itzu-

liz, halere: «Beldurtzen nauena

bakarrik da gizarte baketsu

horretan orain lokartzea pixka

bat, normalizazio batean sartzea.

Inpresio bat da. Gehiago gure

belaunaldiari begira buruan

dudan galdera da; iduritzen zait

batzuetan ongi garela, kanapean

trankil, erranez: ‘Egin dugu hale-

re!’. Ez dakit oraingo gazte batek

hori sentitzen duen».

Besta eta aldarrikapenaRobert eta Maria Koxepa Hiri-

goien larresoroarrak 1979ko le-

henbiziko Lapurtarren Biltzarre-

ko antolatzaileetan ziren. Elizon-

doko Baztandarren Biltzarra ikusi

zuten, eta hango karroen ibilaldia

gustatu zitzaien. Halako zerbait

sortu behar zela deliberatu zuten.

Halaber, Frantziako Iraultza arte

iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz

oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

bazuen: euskaltasunaren eta eus-

kal kulturaren sustatzeko grina.

«Ageri zen zerbait ari zela piz-

ten, baina espantu handirik gabe,

halere» dio Robert Hirigoien sor-

tzaile taldekoak. Maria Koxepa

Hirigoienek gehitu du ez zela ha-

lako gertakari handirik oraino

euskal kulturaren sustatzeko; be-

har bati erantzun zion: «Bazen

gogo bat, ez baitzen besterik deus;

zerbaiten beharra bazen». Ro-

bertek gogoan ditu lehen urra-

tsak: «Bai Euskarari-rentzat izan

zen bilkura bat Hazparnen. Baz-

tandarren Biltzarra ikusia ge-

nuen, eta bilkura horretan aipatu

genien besteei behar genuela ha-

lako zerbait egin. Baziren han Uz-

taritzetik, Lekuinetik etorri gazte-

ak».

Orduan abiatu lehenbiziko

ikastoletako buraso ziren Maria

Koxepa eta Robert. «Ikastolak

hasiak ziren sortzen, eta erraten

zen ezker eta eskuin zerbait egin

behar zela». Hastetik, bazkaria

Kanboko ikastola sortu berriak

hartu zuen bere gain. Bestak arra-

kasta bildu zuen lehen urtetik,

zazpiehun bazkaltiarrekin.

Bernard Dassance orduko au-

zapezak ongi etorria egin zien le-

hen urtetik herriko etxean, hi-

tzartze eta aperitifarekin. Ez zuen

iraun ondoko urtean; Azkaingo

auzapez Andde Luberriaga gomi-

tatuen artean zen, eta Azkaingo

gazteek haren kontrako karro bat

egin zuten biltzarraren karietara;

hartan makurtu, eta harrerarik ez

zuen gehiago egin Uztaritzeko

auzapezak.

Karro andana bat agertu zen le-

hen urtetik. Robert Hirigoienek

Larresoroko lagunekin muntatu

zuen bat usategien arazoa aipa-

tzen zuena: «Zuberoako usate-

gietan sekulako gatazkak izan zi-

ren. Herritarrek ez zuten gehiago

erosten ahal uso ihiziko lekua, so-

bera kario bilakatua baitzen. Bor-

deletik heldu ziren jende dirudu-

nek kario erosten zituzten. Karro-

an ezarri genuen bikote bat, hiri-

ko jantzi eta kapeluarekin, eta be-

hean hemengo herritar batzuk,

txori batzuk dilindan atxikitzen

zituztela». Karro aitzineko idaz-

kiak hala zion: Galdu ditugu lu-

rra, mintzaira, usotegiak. Ezpele-

tarrek larru apaindegiaren heste-

ko lanjerra izan zuten gaia; haz-

pandarrak zapatak zulaturik ibili

ziren oinez, zapeta xilotik lelope-

an, zapata fabriken hestea zutela

salatzen.

Ondoko urteetan izan zen beste

gairik: Henri Grenet orduko Baio-

nako auzapezak ikastolen alde

egitekoa zen Realaren eta Naone-

den arteko zango-baloi partida

debekatu zuela, edo, nola Charles

Pasquak, orduko Frantziako Bar-

ne ministroak, Baxenabarreko

mendialdea CRS eta poliziaz bete

zuen. Urrunagotik ere heldu ziren

hatsarre hartan, hala nola Doni-

bane Lohizune, Hendaia ala Bia-

rritzetik. «Orduan, ez zen beste

manerarik gauzen errateko, alda-

rrikatzeko» esplikatu du Maria

Koxepak.

Lekukoa aise berantago hartu-

rik ere, Lannesek sentimendu

bertsua bizi izan du: «Denborare-

kin, enetzat bilakatu da manera

bat ondarea markatzeko, Lapur-

diko Biltzarraren gauzarekin ba-

zuela ere zentzu politikoa. Ga-

rrantzia bazuen, ez zelako gehia-

go aipatzen. Nortasunaren parte

handi bat zen niretzat». Baita bes-

tak bete funtzioa ere: «Bada baz-

kari herrikoiarena, karroen ibilal-

dia berezia zena eta lapurtarren

arteko saretze hori, beste inon ez

dudana ikusi. Zinez hola bizitzen

nuen hasieran».

Antolatzaileek jakinarazi dute Lapurtarren Biltzarrik ez dela izanen urri honetan,beste zerbaiti menturaren uzteko. 40 urteko besta aldarrikatzailea da Uztaritzekoa.

Ziklo baten bururatzea

2011ko Lapurtarren Biltzarreko karro ibilaldia ziganteekin. GAIZKA IROZ

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 7aGaiak

Ez da erori behargoibelkerian.Gertakariak egiten dira,bukatzen dira, etabeste batzuk sortzen»Antton LannesLapurtarren Biltzarraren antolatzailea

‘‘

Page 3: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

Iñaki Etxeleku

L’Atelier Paysan (laborari tailerra)Grenobleko kooperatiba bat da(Isere, Okzitania), eta berezikiarlo biologikoan diren laborariakteknika mailan autonomoak izandaitezen du xede. Lur lanetarakomekanikak, tresnak eta aterpe alabordak beren eskuz egiten ikaste-ko formakuntza saioak ematenditu. Horietarik bat Bastidan egi-nen dute, irailaren 17tik 21era, Joi-nillon etxaldean, Biharko Lurra-ren Elkartearekin partaidetzan.Zehazki, ikastarora doazenekikasiko dute 15 metro karratukooilategi baten eta urdandegi ba-ten osoki eraikitzen.Bastidako ikastaroa Jonas Mia-

ra laborari tailerreko teknikariakemanen du. Kooperatiba gaztea-goa bada ere, haren ideia duelabederatzi urte hasi zela esplikatudu. Laborari ttipien autonomia duhelburu, eta elkarrekin bildu gai-tasun eta jakintzak eginahala par-tekatzea, molde librean. «Gureobra guztiak open sourcegisa ja-rriak ditugu, creative commons

lizentziapean. Nornahik librekiikus ditzake gure planoak, lanak,autonomia osoz berrerabiltze-ko». Internet atari batean zintzili-katuak dituzte delako marrazkieta esplikazioak (https://www.

latelierpaysan.org/). Bideoak ereaurki daitezke.Tailer parte hartzaileak egiten

dituzte, tokian-tokian laboraritaldeekin elkarlanean, lanerakotresnen denen artean pentsatueta ekoizteko. «Plantan ematendituzten laborantza mota be-rrientzat, laborariek ez dute ara-berako tresnarik. Erran nahi dulaborantza industrialetik kanpoari direnentzat eremu ttipi ba-tzuen lantzeko tresnak: landare-zainentzat, lerro iraunkorren egi-teko, estalpeko hazi ereiteentzateta abar. Zernahi tresna badira ezdirenak aurkitzen ahal salmentatokietan. Beraz, tresna horiensortzen laguntzen ditugu». Kooperatibatik, teknikan aditu

diren ingeniariak heldu dira ikas-taroen eramatera, baina ez dutebatere goitik beherako irakas-kuntza bat nahi. Osatzen den la-borari taldeak hastetik autono-mian lan egiten du, eta urrats oro-tan parte hartzen. «Laboraritaldeak berak finkatzen du arau-

tegia, bere egin-moldetik eta es-katu tresnaren erabilpenetikabiatuz. Guk ingeniaritza aldeaekartzen dugu». Ondorioa baitalaborariak bere etxaldean berebaitarik egin ditzan gauzak gero,eta horretarako aste batez beha-rrezkoak zaizkion teknikak ikasditzan. «Eman dezagun: astele-hen goiz batez heldu dira, eta ezdakite metalaren lantzen eta sol-datzen. Ostiraleko, ikasia dute,eta, gainera, ikastaroan bereanberen tresna egin dute eta hare-kin itzultzen dira etxera».

Laborari berriakLaborari etxaldedunen artean,den mendrena xitxuketan usatuadirenak badira, hargintzan, zur-gintzan ala burdin lantzen bada-kitenak. Bizkitartean, L’AtelierPaysan kooperatibak eskaerahandia du ikastaroentzat. Lur gu-tirekin, laborantza biologikoanplantatu berri diren belaunaldiberrikoengandik heldu zaie na-gusiki.Horiek horrela, ohartuak dira

laborari alaba-semeen artean ereeskulanetarako jakitate galtze batbadela. «Bai, horri ohartzen ga-tzaizkio, eta aski arranguragarri

da. Gaur egun, lurrik edo etxalde-rik gabekoek dituzte sortzen la-borantza biologikoan sortzen di-ren etxalde ttipi gehienak. Ani-tzetan —ez beti— hiri eremutikheldu dira, edo ez dira laborantzamundukoak; beraz, ez dute jaki-tate hori ukan».Beste arazo bat bada iturrian;

laborantza formakuntza laburrakeginik hasten direla. «Urte bate-ko edo biko agronomia ikasketabatzuen ondotik abiatzen dira la-borantzan, etxalde batean plan-tatzeko. Gaitasun tekniko eskasadute, eta agronomian guziz espe-rientzia guti. Gero eta gehiagodira —eta zinez eskertzekoa da, la-borantza berri horren sortzaileakbaitira—, baina gaitasun teknikohorien biltzeko beharra dute»,trenkatu du Miarak. Baina, erranbezala, zailtasunak ikusten dituz-te ere jada laborari etxe bateansortu eta handitu direnen artean.«Horiek ere beharra senti dutemekanika gaitasunaren berres-kuratzeko. Gauza bera eraikinenobrentzat». Sistemak laborantza saila anto-

latzen duen moldean ere aurkitudituzte hobenak. «Arazo oso po-litikoa da. Gaur egun ekoizten eta

saltzen diren laborantza mekani-ka guzi-guziak ingeniari ikerketabulego batzuetan pentsatuakdira. Ingeniari horiek ez dakitezer den zinez lur lana, eta ez dutekasik batere harremanik labora-riekin». Horregatik, ez dadingainbeherako harreman bat izan,kooperatibaren helburua da la-borariei erakustea beren tresna-

ren sortzen, egokitzen eta berekkonpontzen.Ikastaroak molde kolektiboan

eramanak dira, laborariek elka-rren artean gauzak pentsatu etaegiteko gisan. «Trukerako mo-mentu oso aberasgarriak dira. La-borariak solasean ari dira berenlan egiteko moldeez». Teknika-riek kasu egiten diote eginahalatresna munta eta antolaerrazen

egiteari. «Egia da mekanika ba-tzuentzat badela teknika mailagora bat; bizkitartean, gure oina-rria norberak egitea denez, low-

tech ideiarekin lan egiten dugu.Erran nahi du teknologia gutiekoizpenerako. Adibidez, egitenditugun metalezko tresnak ahalgutirekin egin daitezke, eta tresnabera teknologia sinplekoa da». Administrazioak, maiz, neurri

zorrotzak jartzen ditu mekanikenedo eraikinen egiteko arauetan.Laborari batek bere eskuz eginbadu tresna bat, badu aukera agi-ri baten idazteko, tresna badueladeklaratzeko, eta haren erabilpe-naren bermatzaile izateko. Haatik, borda ala eraikinen-

tzat, kooperatibak gauza askiohizkoak ditu lantzen. Ez da,konparazione, kabala hiltegi etamozteko gela egiten hasiko, arau-tegi oso zorrotzak jarri baitituztelegediek. Gehiago dena, norberakegin eraikin batentzat, ofizialekbakarrik eman ditzaketen obrenhamar urteko asurantza berme-rik ez da. Legediaren muga horieiburu egin nahi die nolabait L’Ate-lier Paysan-ek. «Kooperatibandugun adar politikoetarik batdugu hori. Norberak eraikitzealaborantzan plantatzeko eredugisa onarrarazi nahi dugu. Gauregun, ez du kasik ezagupenik».Traba hori ageri da tresnatzekoeta eraikitzeko laborariek haizudituzten diru laguntzen banake-tan. Norberak eginarentzat ezbaita laguntzarik, edo arras guti.

BastidakoaBastidako ikastaroa, kooperati-bak egin guzien gisan, galde bate-tik zutik eman da. Anitzetan, lu-rralde bateko laborari talde batekgaldegiten die, duten behar batierantzuteko. Gertatzen da, bes-talde, laborantza biologikokopartaide batek galdegitea, aldihonetan, Izurako BLEk egin duenbezala.Ez da lur lanerako tresna edo

makina baten egiteko ikastaroaizanen, baizik eta aterpe eraikun-tzarako. «Ikastaro horren helbu-rua da jendeari zurezko eraikun-tzako oinarrien erakustea; zure-riaren egiten. Tresna ekoiztekoikastaroetan ez bezala, ezin da ba-koitza etxera itzuli eraikin oso batbere autoan. Beraz, Bastidan biaterpe ttipi eraikiko ditugu berta-ko. Hamabost metro karratukooilategi bat eta izari bereko zerri-tegi bat». Hamar bat parte hartzaile iza-

nen dira. Lehen egunean, denenartean pentsatu eta marraztukodituzte aterpeak; gero, egur moz-ten ikasi, zureria muntatu, etaburuan buru egiten ikasiko dute.

Laborarien autonomia xede

Laborariek beren eskuz aterpe egiten ikasteko formakuntza aldi bat antolatu du BLEk L’AtelierPaysan kooperatibarekin, Bastidan, buruilerako b Etxaldeen autonomia teknikoa da helburua

Laborariak zura lantzen ikasteko ikastaro batean, zureria egitura batekin. LABORARI TAILERRA

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 7a Gaiak

Zernahi tresna badira ez direnak aurkitzensaltokietan. Beraz,tresna horien sortzenlaguntzen ditugu»Jonaz MiaraLaborari tailerreko arkitektoa

‘‘

Page 4: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko irailaren 7aAstekoa

Nora Arbelbide Lete Baiona

Hogei urtez aldarrikatu ondoren,

azkenean lortu da lehen aldikoz

euskal agregazioa. Eta, horrekin

batera, Euskal Ikasketen irakas-

kuntzaren zikloa borobildua da.

Urrats «inportanta euskararen-

tzat», hori argi du Jon Casenavek,

Baionako Euskal Ikasketen ardu-

radunetako batek. «Jakinez hiz-

kuntza gehienek badutela. Italie-

rak, gaztelerak, ingelesak, hebre-

erak eta horiek oro».

Lizeoetan eta kolegioetan ira-

kasteko aukera ematen du agre-

gazioak. Berez, Cafep-Capes aski

da maila horietan irakatsi ahal

izateko. Praktikan lan bera da.

Baina, agregazioa ukanez gero,

hilabete saria goititzen diote ira-

kasleari, eta irakaskuntza orduak

txikitu. Zehazki, astean hiru oren

gutiago. Baina agregazioa beste

zerbait da, halere. Hasteko,

«prestigio» aldetik, Casenavek

beti: «Frantses sisteman bada

ezagutza gehiago agregazioaren-

tzat, Cafep-Capesendako baino.

Selekzio gehiago ere bada».

Luzeago dira probak eta zaila-

go, testu zaharragoekin. Cafep-

Capesan, literatura eta itzulpen

probak bost oren irauten du.

Agregazioan zazpi oren dituzte li-

teraturarako, eta beste sei oren

itzulpenerako. Eta ahozkoan ere

badituzte beste hiru proba. Ira-

kasleentzako «desafio» baten gi-

san ikusten du Casenavek: «Be-

har dugu araberako proba eman,

ebaluazioa pentsatu. Hozka bat

gehiago pasatzen dugu gure lane-

an, irakasle eta ikerle gisa».

Agregazioa pasatzeko, ikasleek

Cafep-Capestik edo master 2 be-

har dute. Eta, ondorioz, «pentsa

daiteke haiekin urrunago joan

daitekeela prestakuntzan ere».

Literaturan, Joanes Etxeberri Sa-

rakoa, Martin Goihetxe, Pierre

Lhande eta Jean Etxepare medi-

kua dituzte aztertzekoak: «Pro-

blematika interesgarriak erakar-

tzen zituzten autoreak eta obrak

hautatu ditugu, bai hizkuntzaren

aldetik, bai eta literaturaren alde-

tik ere. Adibidez, Lhanden Yolan-

daez da batere ezagutua. Eleberri

historiko bat da. Eta, gainera, gi-

puzkeraz idatzia du, bera zubero-

tarra izanik. Idatzi zuelarik, Az-

Bizkitartean, ikasle kopuru es-

kasa ez da bakarrik agregazio za-

baltze kontuetan ageri. Oro har,

euskara edo euskaraz irakasten

dutenen egoerari begiratuz gero,

bereziki lehen mailakoei, «krisi»

bat aipatzen da azken urteetan,

Casenaven hitzetan. «Irakasleak

falta dira hiru sareetan», dela

ikastoletan, eskola pribatuetan

edo eskola publikoan. Azken ur-

teetan hamabost bat lanpostu ire-

pes-Cafep-dun eta masterdun

behar dira irekitzeko. Eta, kopu-

ruak ttipiak direnez, hori dute ar-

gumentua». Argumentu horie-

kin berekin zieten iazko urtean

ukatu konkurtsoa, bretoierari,

korsikerari eta okzitanierari

onartu zietelarik, lehen aldiz.

Euskarari ez zioten ireki, ez eta

katalanari ere. Aurten, berriz,

euskarari, katalanari eta korsike-

rari bai, baina besteei ez.

teko. Zazpi bat hautagai izanen

direla aurreikusi dute. Eta bakar

batek du lortzen ahalko agrega-

zioa. Gehiago dena, aldez aitzine-

tik badakite heldu den urtean se-

gur aski ez dutela baliabiderik

izanen agregazioaren proposa-

tzeko, urtero egin behar baita

agregazio eskaera. Bordeaux

Montaigne Unibertsitateak du

kudeatzen. «Ikasle kopuruetan

oinarritzen dira. Honenbeste Ca-

kuerekin ari zen Euskaltzaindian

lanean. Ari ziren gipuzkera oso-

tua hizkuntza literario gisa lan-

tzen. Erran nahi baita azpian ba-

dela beste eztabaida bat hizkun-

tzaren aldetik». Frantsesezko

konposizio bat ere badu agrega-

zioak. Hizkuntza guziendako

proba bera da. Aurtengo gaia

Frantziako Iraultza dute.

Oraindik aste bat gelditzen da

agregazioa pasatzeko izena ema-

Euskal agregazioa estreinakoz Agregazioarekin irakaskuntza sailaren zikloa borobilduko dute aurten Euskal Ikasketek b Agregazioaez da, haatik, euskal irakaskuntzako berrikuntza bakarra b Irakasle eskasari erantzun nahian dabiltza

Euskal agregazioa aurkezteko izena eman dutenek asteazkenean izan zuten lehen hitzordua. ISABELLE MIQUELESTORENA

Page 5: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 7a Astekoa

terioak du finantzatzen, PauekoUnibertsitatearekin. Ideia da ira-kaskuntzarako gogoa sustatzea,gero konkurtsoa pasa dezaten.Kontratua lortu ahal izateko,

nota onak eta euskara maila onabehar dute segurtatu ikasleek.Kontratu morala da. Baina ez zaiebermerik eskatzen irakasle kon-kurtsoa pasatuko dutela segurta-tzeko ondotik. Lizentzia ukan etakonkurtsoa beren aldetik behardute finantzatu ikasleek. Prakti-kan, lehen urtean lau lagundu zi-tuzten. Horietarik hiruk pasatuzuten konkurtsoa. Ikustekoa daondoko urteetan nola joanen di-ren kontuak. Laugarren bidea Euskaraz Ira-

katsi beka da, EEPk finantzatua.Departamendutik kanpoko ira-kasle tituludunei zuzendua da.Disponibilitate bat hartzen duteirakasleek, eta engaiatzen diraformatzera C1 maila lortu arte.Hilabete batetik hamabi hilabete-taraino doa finantzamendua, be-harren arabera. Master bat dute-nek ere ukan dezakete beka hori.Euskara ikasi eta euskal irakasleizateko Paueko konkurtsoa pasa-tzeko aukera ematea da ideia. Eta,

bide batez, Euskal Herrira hurbil-tzekoa. Argumentu horrek badubere pisua. Aurten hamar dirabeka hori eskuratuko dutenak. Aukera hauek oro aski berriak

dira, eta ikustekoa da bilakaera.Zifra bat bada aurtengo: sortu ha-mabost lanpostutan hamabi pos-tu bete dira. Eta, bestalde, euskalikasketetan izen emateko jendegehiago bada. Luzaz hamabostbat ikaslerekin bete dira klaseak;iaz, hogei batek eman zuten izena,eta aurten 28 ikaslerekin hasikodute lehen urtea. Ordea, arrazoianitz daudela pentsatzen du Celi-ne Mounole Hiriarte Urrutik. Eus-kal Lizentziaren arduradunetakobat da. Gaia globalki begiratzeragonbidatu du: «Nik uste dut ba-dela ere euskara hasi dela Iparral-de honetan toki baten hartzen.Garrantzi bat ematen ari zaio.Errealitate bat bada, era berean,lan guti dela beste ofizioetan, etaeuskararekin, bederen, badakiteEuskal Herrian gelditzen ahal di-rela. Badut susmo hori». Ohartarazi du, bide batez, Etxe-

pare lizeoan eta lizeo elebidune-tan ikasle gehiago dela, eta horrenfruituak ere biltzen ari direla.

rria aukera hori. Baina orain artesei hilabeteko formakuntza zu-ten; aurten, berriz, urte osora za-baldu dute. Hamabi irakasle for-matuko dituzte. A2 maila beha-rrezkoa dute ikasleek hasieran.Erran nahi baita esaldi arruntenulertzeko gai direla, zenbait sola-saldi sinple izateko. Usu, maila

hori lortzen da hizkuntzaikasgai gisa eskolan ika-siz. Euskararen ErakundePublikoa eta FrantziakoHezkuntza Ministerioadira finantzatzaile, etaPaue eta Bordeleko uni-bertsitateak obratzaile. Hirugarren aukera

Euskal Ikasketetan diren-tzat da, lizentzia presta-

tzen ari direntzat. Zehazki, biga-rren eta hirugarren urtean dire-nei. Aprendizgo kontratu bat da,25 urte baino gutiago dutenei zu-zendua. Gaurko egunean, orota-ra, hamar ikasle badira, 1.000 eu-ro hunkitzen dutenak hilabetero.Horren truke, Euskal Lizentzianikasteaz gain, astean bi arratsaldeikastetxe batean pasatzen dituzte,irakasle tutore batek lagundurik.Laguntza hori Hezkuntza Minis-

kal Herrikoak dira. Horiei frantse-sa ikasteko aukera eman dieteBordelen urte batez, eta, ondotik,beste urte batez CRPE konkurtsoaprestatzeko urtea lagunduko die-te, dena kalte-ordain bidez. Esko-la Futura horretako beste bedera-tziak Ipar Euskal Herrikoak dira.Horiei euskara ikasteko aukera

emanen zaie Zornotzan (Bizkaia),urte batez. Hor ere kalte-ordainenbidez. Hortik konkurtsoaren ur-tea aurkezten ahalko dute Pauen,baina hori, beren sakelatik. Bigarren bidea jadanik irakasle

tituludun direnentzat da. Urtebatez soldata hunkitzen segi de-zakete irakasleek, baina kurtsoakemateko ordez euskara dute ika-siko. C1 maila lortu behar dute,hau da, EGAren maila. Ez da be-

kitzen ziren, eta aldi bakoitz hirueta bost artean ziren beteak. Anitzpostu galtzen ziren, hautagaiakeskas baitziren, eta maila ez zenbeti segurtatua. Euskaraz irakasteko, master 1,

eta Paueko Unibertsitateko CRPEkonkurtsoa behar da. Probakgehienbat frantsesez dira, etaPaueko Unibertsitatean segitzendira. Euskal probak Baionanprestatzen dituzte, astean egunbatez. Gainerateko egunak Pauendituzte. Horiek horrela, irakasle eska-

sari erantzun nahian, zenbait au-kera berri proposatzen hasi dira.Lau aukera, irakaskuntza publi-koari dagokionez. Pribaturakoirakasleentzat beste kuadro batari dira pentsatzen, baina, me-mentoko, deus ez da finkaturik.

Diruz lagunduak Hasteko, hogei ikasleri urte bate-ko formakuntza eskainia zaie, Es-kola Futura programaren barne-an. Euroeskualdetik, EEPtik etaEuropatik dator dirua. Obratzaile,berriz, Akitania Berria, EHU etaBordeleko Unibertsitatea dira.Horien artean, 11 ikasle Hego Eus-

Lan guti bada beste ofizioetan,eta euskararekin, bederen,badakite Euskal Herriangelditzen ahal direla»Celine Mounole Hiriarte UrrutiEuskal Lizentziaren arduradunetako bat

‘‘

Page 6: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

RPEIO DUFAUCGTko kidea

Borroka luze baten

kronika

Macron presidentegisa bozkatu zela-rik, argi ikusi zutenlangileek ondoko

urteak bortitzak izanen zirela.Bereziki trenbideetako langileon-tzat, xeminoak. Urteetan, geureburua Frantziako hedabideetanpribilegiatu gisa erakutsi baitute,eta buruzagiek indar sindikalhandia ikusten zutelako gutan.Beste langileen egoera txartu ai-tzin, Macronek SNCFko langilee-kin eredu bat egin nahi zuen. Guretzat gobernuaren estrate-

gia argi zen, gure estatutuak,gure lan baldintzak eta gure en-presa urratu, pribatuari bide za-bala uzteko. Gauzak argitu zirenSpinetta jaunak (Air Francekoburu ohia) bere bilduma agerra-razi zuenean otsailean. Borroka-rako prest ginen, baina borroka-tzeko formarekin ez ginen denakados, azkenak galdu genituelarik20 egun inguruko muga gabekogreba batean sarturik.Ipar Euskal Herriko CGT sindi-

katuan argi genuen: muga gabe-ko greba batean sartu bai, baina

ez egunero, bi ala hiru astez ezitotzeko, jakinez iraun beharkogenukeela irabazteko. SNCFkobeste 3 sindikatuek (UNSA, SUDrail eta CFDT) CGTren proposa-mena onartu zuten: apirilaren3tik, bi egun greba eta hiru egunlan ekain bukaera arte bederen.Gainera, erabiltzaileei informazioasko zabaldu genien, eta batzuekmugimenduan parte hartu dute.Azkar sentitzen ginen eta mo-

bilizazio ikusgarriak antolatu ge-nituen Ipar Euskal Herrian LABsindikatuarekin batera. Adibidez,Carrefouren, 1500 pertsonakomanifa sarraraziz; IKEAn 400pertsona denda barnean; trenbi-de gainean, 450 pertsona mani-fan Baionako geltokiaren eta Os-pitalearen artean. Beste enprese-kin egin ekintzak, bestalde:EDF-GDF, Ospitalea, Dassault... Espero genuen beste enprese-

tan (bereziki, publiko, metalgin-tza edo energiako langileak) bo-rrokari lotuko zitzaizkiola, Ma-cronen erreformen gelditzeko.Uste genuen ere gobernuak

erabiltzaileen presiopean gibel

eginen zuela agian, baina lasterohartu ginen iraun beharko zela,ekain bukaera arte, gehiago ere.Horrez gain, nahiz eta SNCFko

langileen %94k erreformarenkontra bozkatu (%61,15ek partehartu zuen), zuzendaritzak era-baki zuen, legez kanpo izanki ere,grebalarien pausa egunak ken-tzea, diru eskasa gehiago sentia-razteko langileei. Kontraerasobat antolatu behar izan genuen,epaiketa bat eskatuz.Grebaren antolatzea zer den ja-

kiteko, hasi behar da hiru lanegunetatik. Langileengana joa-nez toki guztietan, goizez, arra-tsaldez, eta batzuetan, gauekotaldeengana. Zertan garen jaki-narazi, zer diren ondoko bi egu-netako ekintzak eta horietaraetorraraziz. Horrez gain, ondokogreba blokeoko ekintzak aitzinikusi behar genituen, eta antola-tu. Dena hiru egunez. Bi egungreba gero, eta goizetik arrats,ekintzak. Greba egun oroz, orenbateko solasa telefonoz Akitania-ko CGTko beste buruekin antola-tu eta esperientziak partekatze-

ko. Batzuetan goizean goiz, blo-keatzeak eta beste. Ondotik, bil-tzar nagusiak, 11:00etan: hitzhartzeak landu, ekintzak, irudiakprestatu hedabideentzat. Azke-nik, bazkaria antolatu greban di-ren langile guztientzat (eta ez dagutti). Arratsaldean, ekintzak.Ekain bukaeran, 37 greba egun

bete genituen: historikoa. Zaha-rrenek beti aipatzen zuten1995eko greba baino luzeagoa.Historikoa, luzea eta latza; honamugimendua irudikatzeko ditu-gun hitzak. Ekainean erabaki ge-nuen udan ere segitzea, hats be-rriz hartuz halere. Hiru hilabetehoriek militanteentzat zailakizan ziren. Paregabeak elkartasu-nean, anaitasunean, borrokatze-ko gogoan, baina luzeak, gure-tzat, familientzat ere naski; indar

ainitz utzi genituen, hemen etabeste lurralde guzietan. Ekain bukaeran mugimendua-

ren apaltze bat sentitu zen, bere-ziki, lurralde batzuetan. UNSAeta CFDTk baliatu zuten mugi-mendua bi hilabetez uzteko, udapasa eta borrokan berritz sartukozirela erranez.Data sinboliko batzuk finkatu

ziren udan mugimendua man-tentzeko. Ekintzak antolatu geni-tuen berritz, baina zuzendaritzakerabaki zuen grebalarien kontra-ko eraso larriena abiatzea: lanki-de baten kanporaketa. Mugi-mendua azkarra izan den tokiguztietan antolatu da berdina(Nîmes, Lyon, Rennes...). 11 gre-balari dira mehatxatuak gauregun, 2 jadanik kanporatuak.Hemen, gure lagun bat hartudute begitan, Laurentkontrolegilea. Diotenaz, ekainaren 22anDonibane Lohizuneko geltokianizan ekintza bategatik, non ezden ezer gertatu. Saiatu dira bestebatzuekin (nirekin, adibidez),baina gezurrak argiki frogatuz,zuzendaritzak gibel egin zuen.Kontraeraso bat antolatu duguagorrilaren 21ean 400 lagun el-kartuz Baionako geltokian.Orain hasten da borrokaren bi-

garren fasea eta iragan hilabetee-tatik ikasiz irabaziko dugu, agian,langile guztiak mobilizatuz!

Ekain bukaeran, 37 greba egun bete

genituen: historikoa.Zaharrenek betiaipatzen zuten

1995eko greba bainoluzeagoa

Irudia b Uztaritze

Seaskako burasoek kexua agertu dute Joan den asteleheneko eskola sartzean kexuaren adierazterat deituak ziren Seaskako burasoak, Hezkuntza

Ministerioak ez dituelako onartu 25 postu berri. Ipar Euskal Herriko ikastola aitzinetan bildu ziren haurrekin ba-

tean, «Kasu, ikastola kexu» erranaldia zekarten paperak eskuan. Aitzineko ostiralean Seaskako irakasleek

Paueko ikuskaritzan egin protestari segida eman zioten hala. Seaskak erran du ezinezkoa litzatekeela ikasleen

beharrei erantzutea 14 irakasle gehiagoren soldatak bere sakelatik ordainduko ez balitu. ISABELLE MIQUELESTORENA

650.000RFF-K EROS LEZAKEEN ETXEAREN PREZIOA, EUROTAN

Otsoa arditegian izenburua jarriz, Tote Elizondo Urruñako laborari eta

AHTaren kontrako mugimenduko ezagunak mezu bidez zabaldu du

RFF/SNCF tren konpainiak etxe bat erostekoa lukeela Urruñan, 650.000

euroan; hain zuen AHTa egitekoa zen iragan bidean.

«Polizia Nazionalari ahalgehiago emateko eskatzen dut.Estatuak ahal juridiko gehiagoeman diezazkion, Poliziakgehiago egin dezan»

Jean Rene EtxegaraiBaionako auzapeza

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

I-Enerrek guztiz berriztagarria litzatekeenargindarraren hornitzaile izan nahi luke

BAIONA b«Prest ote zinateke EDFtik joatea argindar %100 berriztaga-rria proposatzen duen tokiko kooperatiba bati buruz, jakinez prezioakEDFkiko berdintsu liratekeela?». Hala dio I-Ener kooperatibak heda-tu duen galdetegi berriko lehen galderak. Internetez bete daiteke gal-detegia, helburua lukeelarik tokiko argindar hornitzaile bilakatzea,besteak beste, herritarrek kooperatiban parteak erostearen medioz.

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 7aIritzia

Page 7: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

MUSIKA

BAIONAPauline & Juliette eta

Gerard Luc eta bere orkestraren

kontzertua. Xexili Foix eta Karyn

Jugeren sostenguz, Basamortue-

tako Arrosen auto lasterketan par-

te hartu dezaten. Sartzea: 12 eta 15

euro artean.

b Igandean, 15:00etan, Elkarteen

Etxean.

DONIBANE GARAZIGogotik eta

Giroussens abesbatzak.

bBihar, 21:00etan, elizan.

HAZPARNEElgarrekin abesbatza.

bOstegunean, 21:00etan, elizan.

KANBOArraga abesbatza.

bGaur, 21:00etan, elizan.

MAULEOne Rusty Band taldearen

kontzertua.

bGaur, 22:00etan, Zinka ostatuan.

SARANiarawa batukada, Itziarren

Semeak, Willis Drummond eta

Ingo Al Deu taldeen kontzertuak,

herriko besten karietara.

bBihar, 21:00etan, plazan.

SARAPantxoa Karrereren kantal-

dia, herriko besten karietara.

b Igandean, 20:30ean, plazan.

SARAMenditarrak eta Herritmo

taldeen kantaldia.

bAstelehenean, 21:00etan, plazan.

SARAHego Amerika gaua, gazte-

txeak antolaturik. Zezenaren Tal-

dearen kontzertua.

bAsteartean, 22:00etan,

gaztetxean.

ZIBURUGoraki abesbatza.

bOstegunean, 21:15ean, Zokoan.

BERTSOAK

SARABertso bazkaria Maindi

Murua, Maddi Sarasua Laskarai

eta Aitor Servier bertsolariekin.

bAsteartean, 12:00etan, Pleka

trinketean.

DANTZA

BIARRITZMaitaldia festibala,

sorkuntza andana batekin.

Egitarau osoa (frantsesez):

letempsdaimer.com.

Baiona, Angelu, Biarritz b Mintzalasai

Mintzalasai, euskara hirigunera«Uste baino gehiago girelako» dio festibalaren aurkezpen erranaldiak. Baiona, Angelu eta Biarritzen, hitzordu

andana bat dela medio, euskara erdigunera ekartzea du xede Mintzalasai festibalak aurten ere. Antzerki taile-

rretan, surf edo skate hastapen-saioetan, baratzezaintzan eta bestelako eskaintzetan, euskararen erabilpena

aktibatu nahi dute antolatzaileek. Proposamena argi da: «Has gaitezen euskara denekin partekatzen». HITZA

Kirolak zuzenean.Kanaldudek

eskaintza berriekin hasiko du ikas-

turtea. Besteak beste, kirolak zu-

zenean ikusteko parada eskainiko

du. Bihar, Maule eta Hazparne ar-

teko errugbi partidua ikusten ahal-

ko da, 16:00etan, kanaldude.eus

helbidean eta Facebooken.

Gaur

6:30.Goizberri.

7:45.Musika sorkuntza: Marilou

Lapeyrade.

Bihar

15:00.Errugbia zuzenean: Maule

Hazparneren kontra.

18:00.Kirol magazina.

inguruko kolokioa, Euskaltzain-

diaren mendeurrenaren karietara.

bOstegunean, 09:00etatik

16:30era, herriko etxean.

HENDAIAAlexandra Piat eta

Paula & Arena artisten erakusketa

gurutzatuak. Bitrailetan inspira-

tzen den margolaria eta zizelkaria.

b Irailaren 15a arte, Mendi Zolan

kulturgunean.

bGaur hasirik irailaren 16a arte,

areto desberdinetan.

SARALarraineko Erregetxopitak

dantza taldea, herriko besten ka-

rietara.

b Igandean, 16:00etan, plazan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BAIONATernuara joan-etorria,

Caroline Richter-Boniniren filma.

bBihar, 10:00etan,

Euskal Museoan.

BESTELAKOAK

BAIONAHartzarekin ipuinka,

Joseba Martin Ayalaren eskutik.

bBihar, 15:30ean, Historia

Naturalaren Museoan.

BAIONAEuskara ikasteko lehen

urratsak. AEKren eskutik. Izena

emaiteko: 0559591713.

bBihar, 10:30ean.

BAIONAEuskara Batua eta Ipar

Euskal Herria (1964-2018)gaiaren

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 7a Gaiak

Page 8: Ostirala 2018ko irailaren 7a IX. urtea 365. zenbakia www ......2018/09/07  · Halaber, Frantziako Iraultza arte iraun zuen Lapurdiko Biltzarraz oroitzeko. Beste arrazoi nagusi bat

Joanes Etxebarria Ahüzki

Bretainiatik Euskal Herrira jin zenformatzera, gerora bere familiakoetxaldean ardiekin plantatzekoxedez. Zazpi urtez Ahüzkiko Na-bolegi etxolan artzain lanetan ariizan da, eta aurten Zuberoakoetxalde baten segida hartuko du.Aurreiritzia ote da pentsatzea

artzaingoa gizon mundu bat de-

la? Zuk nola bizi izan duzu?

Hasi nintzelarik pentsatzen dutZuberoan ez zegoela emazte ar-tzain anitz, edo batere ez. Jendea-ren jakin-mina pizten du. Pentsa-tzen dute gai ote garen edo ez. Az-kenean ez da arazorik: emazte ba-tek ofizio hau egin lezake gizonbatek bezala. Erraten da lehenagogizonen mundua zela, baina, aldiberean, hiruzpalau ziren lan egi-teko; beso anitz behar zituzten.Orain, gehiago mekanizatuak ga-ra; lana errazten du, eta gizon edoemazte izatea berdin da.Emazte izateagatik oztopoak

ezarri dizkizute?

Ez, baina uste dut gehiago frogatubehar dugula zeren egiteko gai ga-ren. Ez dut beti dena kausitu, hu-tsak egin ditut, baina ez dugu so-bera huts egiteko eskubiderik.Bretoia izanik, kanpotik jinez,

segidan onartua izan zinen?

Iduri zait zinez ontsa hartua izannaizela, anitz sostengatua ere. Be-harbada emaztea naizelako ere,mundu horretara iristean ongihartu naute. «Gaixoa!», erratenzuten nitaz. Bestalde, uste dut la-gundu nauela laborari mundu-koa izateak. Iritsi naizelarik, gau-za liluragarri eder andana batatzeman ditut, tradizio batzuk,xerrikia egitearena adibidez, etaez dut beldurrik ukan eskukaldibat emateko. Interesatu naiz he-men egiten zenari, eta ontsa joanda.Bretainiatik hona aldaketa han-

dia izan da?

Bai, halere. Aitak behi esnedunakzituen. Esnearen krisia ezagutuzuen; partaidetza bat egin beharizan zuen, eta, gero, egitura handibat ukan zuten. Gainera, laboran-tza munduan zinez lanean hasinaiz urde hazkuntza industrialbatean. Ez nuen beste erreferen-tziarik, eta erdi normala zen. Ha-lere, astean mila bat zerrikume

sortzen ziren, eta lana katean egi-ten zen. Ez nuen gehiago baldin-tza horietan lan egin nahi, kanpo-an aritu nahi nuen, eta hona iris-tean bikaina zen. Beste laborantzamundu bat zen, niretzat egokia-goa. Zuberoako etxalde baten segi-

da hartuko duzu orain.

Beharbada okerrago da familia-ren segida hartzea. Harremanona ukan behar da; uste dut usuarazoa hortik jiten dela instala-zioetan. Familia berean izanik,zailagoa iduri zait.

Zuberoan etxalde bat atzemannahi nuen, bertan bizitzeko, jabe-ak bertan egon gabe; bainahemen etxearekiko atxikimen-

dua azkarra da, eta ez dute utzinahi. Onartu behar da.Artzain gisa urteetan egin duzun

lanak eman ote dizu Zuberoan

instalatzeko gogoa?

Bai. Alta, ez dut bortxaz lan eginartzaingoaren sisteman ari direnetxaldeetan, baina horrela lanegin nahiko nuke. Egokia zait.

Nola moldatzen zara ardi batzuk

Ahüzkin eta besteak Larrainen

ukanez?

Ez gaude bakarrik. Etxoletan tal-deak badira, elkarteak balira be-zala. Hori badelarik, orokorrean,erran nahi du mendian dinamikabat badela. Horren bidez, mendibatean libratzen ahal naiz besterajoateko, nahiz bat bestetik askiurrun izan. Hemen, elkar lagun-tza hori bada.

Artzaingoan ari diren laborarien

kopurua aldatzen ari da azkenal-

dian?

Uste dut gainbehera txiki bat ba-dela. Edo sistema horretan segi-tzen da, edo etxaldeak doi bat in-tentsifikatzen dira, eta orduan ezda gehiago bateragarria artzain-goarekin. Mendia uzten dutenenlekuak libratzen dira, baina ezindira berriz hartuak izan, txotxentransmisioa ez delako egiten[txotx bat etxola baten erabiltzekozuzenaren parte bat da]. Ondaregisa atxikitzen da, soilik erratekotxotx bat badutela. Ezagutzen di-tudan bi gazte laster Zuberoanplantatuko dira; ez dira Zuberoanariko artzaingoan. Etxola hone-tan ere, diren hamaika partaidee-tatik lau edo bost ezagutzen ditut;besteak ez ditut sekula ikusi.Ahüzkik jende anitz erakartzen

du udan. Zuk gasnak hemen

egin eta saltzen dituzu.

Bai. Hemen anitz saltzen dut, ongikokatua naizelako. Ahüzkiko itu-rri ondoan naiz, iturriak historia

bat badu, eta jende anitz etortzenda. Mendi hau, gainera, denentzateskuragarria da... Hemen gaindi ikusten duzun tu-

rismo mota ontsa doa zure lana-

rekin?

Hemen badoa, ez da sobera gehie-gikeriarik. Uste dut, halere, jen-deek errespetua badutela. Ikusi-rik zenbat jende heldu den, orohar, errespetua nagusi da. Gasna Bretainian ere saltzen du-

zu.

Hemen lekuko bezero anitz ditu-gu, eta urtero itzultzen diren tu-ristak bereziki. Nire ahizpa bara-tzegintzan plantatu da, aurten be-ra ere, eta ekoizle merkatu batabiatu du bere etxaldean. Beraz,han ere saltzen dut hemen egitendudan gasna.Laborantzan usu dinamika ko-

lektiboak aipatzen dira. Zalgize-

ko Etxe Gazna kooperatibako ki-

dea zara. Zergatik?

Gaztandegiaren kolektiboan sar-tu nintzen ez dudalako gasnakontzeko sotorik; horrela, ez dutlokal batean inbertsioa egin beha-rrik. Gainera, kolektibo dinami-koa da, bederen 1992tik ari dena.130 kidetik gora hortik pasatu di-ra, eta orain 80 gara. Bada saltzekodiren gasnak ontzeko gela bat, etabeste bat gure kontsumorako di-ren gasnentzat.

Orain, nahi genuke ekoizlegehiagorentzat lekua ukan etaontzeko manera desberdinak lan-du —bi gela behar lirateke gasnabatzuk luzaz ontzen uzteko—. Dinamika kolektiboek lagundu

zaituzte etxalde bat hartzeko

ideian aitzina jotzen?

Ez banu hori dena ukan, pentsa-tzen dut ez nintzatekeela instala-tuko. Hemen, beste leku batzue-kin konparatuz, zinez azkarra dajendeen inplikazioa dinamika ko-lektiboetan.

Bretainian alternatiba geroz etagehiago bada. Han bada ereduorokor bat, intentsiboa, baina al-ternatibak orotarikoak dira. El-karlana, berriz, han ez da hemenbezain ohikoa. Etxaldea zure esku geldituko da

laster. Aldaketak ekartzeko

ideiarekin abiatzen zara?

Orain arte, behi esnedunak eta ar-diak baziren, eta ni soilik ardiekinariko naiz. Esne guztia esnetegiarisaltzen zioten; nik parte bat gas-natuko dut.

Biologikoan plantatuko naiz,eta nahi nuke kabala dibertsitatebat ukan, lehen izaten zen ekosis-tema gisako bat ukaiteko. Helbu-rua da ahal bezain autonomoaizatea. Beste ideiak emeki-emekijinen dira.

«Nire helburua da ahal bezainautonomoa izatea»

Helene Rolland b Artzaina

Ahüzkiko Nabolegi etxola —‘ola’ zubereraz— kantu batek ezagun eginzuen. Zazpi urtez hango artzaina izan da, langile gisa, Bretainiatik jinlaboraria. Heldu den larrazkenean etxalde baten jabe izanen da.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko irailaren 7a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]

«Etxola honetan, direnhamaika partaideetatiklau edo bost ezagutzenditut; besteak ez ditutsekula ikusi»