●Nutrizioa:
• Laburpena
● Esperimentuak:
●Zenbat odol ponpatzen du bihotzak
●Bihotzaren indarra
●Estetoskopioa egin, zure bihotzaren taupadak
entzuteko
●Bihotz taupaden kopurua
●Bihotz taupadak
●Bihotz taupadak
●Bihotz taupadak kopurua
●Froga idatzia
NUTRIZIOA
Izaki bizidunek oxigenoa eta elikagiak sartzen dituzte zeluletan.
Horrela energia eta beste sustantzia batzuk lortzen dituzte
hazteko eta bizi-funtzioetarako.
Nutrizioaren funtzioak dira:
-Izaki bizidunek behar dituzten oxigenoa eta elikagaiak
lortzea eta zeluletara eramatea da eta
-Zeluletan sortzen diren hondakin sustantziak kanpora
botatzea.
Nutrizio funtzioaren aparatuak
Gizakion nutrizio funtzioan liseri-aparatuak, arnas aparatuak,
iraitz-aparatuak eta izerdi
guruinak, eta zirkulazio-
aparatuak parte hartzen dute.
••••Liseri aparatuak, inguruko jakiak hartu , elikagai bihurtu eta
odolera eramaten ditu. Liseriketa
ondoren erabili ez diren jaki-
hondakinak kanpora botatzen ditu
gorotz eran liseri-aparatuak.
••••Arnas aparatuak, aireko oxigenoa hartu eta odolera
eramaten du eta odoleko karbono
dioxidoa hartu eta kanpora
botatzen du.
••••Iraitz-aparatuaren funtzioa hondakin sustantziak
kanporatzea da.
Giltzurrunek eta larruazaleko
izerdi guruinek odoletik hondakin-
substanziak atera eta kanpora
botatzen dituzte.
Giltzurrunek odolak daramatzan
hondakin-substantziak kentzeko
iragazi egiten du odola.
Substantzia horiek urarekin nahasi
eta gernua osatzen dute. Txiza
egitean botatzen dugu gernua.
Larruazaleko izerdi-guruinek ere
ateratzen dituzte odoleko
hondakin-substantziak eta
urarekin nahastean sortzen den
fluidoa da izerdia.
••••Zirkulazio-aparatuak elikagaiak eta oxigenoa
banatzen ditu odolaren
bidez zelula guztietara eta
zelulak sortzen dituzten
hondakin–substantziak bildu
eta banatu egiten ditu.
Odolaren bidez egiten
dugun substanzia-garraio
horri odolaren zirkulazioa
esaten zaio.
-Zirkulazio-aparatuak
arnas aparatuak hartzen
duen oxigenoa bildu eta
zelula guztietara eramaten
du.
-Zelulek sortzen
duten karbono dioxidoa
biltzen du, eta arnas
aparatura eramaten du,
kanpora botatzeko.
-Odolak liseri-aparatuak lortzen dituen elikagaiak ere bildu
eta zelula guztietara eramaten ditu.
-Azkenik, odolak zelulek sortzen dituzten hondakin-
substantziak bildu eta iraizpena egiten duten organoetara
eramaten ditu.
NUTRIZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN APARATUEN
ORGANOAK
Liseri aparatuaren organoak:
-Digestio-hodiak hamar metro inguruko luzera du eta
liseri-prozesu bakoitza egiteko tarte hauek ditu,ahoa, faringea,
hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
-Digestio-guruinak, digestioan parte hartzen duten
substantziak sortzen eta digestio-hodiko tarteetan isurtzen
dituzten organoak dira: listu guruinak, gibela eta pankrea dira.
Arnas aparatuaren organoak:
-Arnasbideak aire biriketara eramaten duten hodiak
dira:sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak.
Bronkioak bronkioloetan adarkatzen dira, gero eta finagoak;
biriketan sartu eta albeolo izeneko zaku txiki-txikietan sartzen
dira bronkioloak.
-Birikak toraxaren barruan dauden bi organo dira , saihets-
hezurrek eta bularrezurrak babestuta. Milioika albeolo dituzte
eta, horregatik, itxura harroa dute.
Iraitz-aparatua et izerdi guruinen organoak:
-Giltzurrunak
kolore marroi iluna
duten bi organo
dira.
Bizkarrezurraren
alde bietan daude,
bizkarraren
erdialdean. Gernua
sortu eta
gernubideetara
isurtzen dute.
Ureter izeneko bi hodi dira gernubideak. Gernu-maskuri edo
puxika deritzon poltsa malgura iristen da gernua eta puxikatik
uretra izeneko beste hodi batera irteten da gernua kanporatua
izateko.
-Izerdi-guruinak gorputz osoan daude, azalaren azpian. Izerdia
sortu eta kanpora botazen dute poroetatik.
Zirkulazio-aparatuaren organoak:
-Odol-basoek guztiz adarkatutako hodi multzoa osatzen dute;
hodiak zirkuitu itxia eratzen dute, sare itxurakoa, eta
gorputzeko leku guztietara heltzen dira.
-Odola sare horretan zehar dabil, substantziak leku batetik
bestera eramateko. Zirkuitu hori bihotzetik pasatzen da beti.
-Bihotza organo hutsa da;
barruan lau burrunbe eta
muskulu-paretak ditu. Bihotzak
berarekin lotuta dauden odol-
basoetan zehar bultzatzen du
odola.
ZENBAT ODOL PONPATZEN DU BIHOTZAK? 1
Helburua: bihotzak zenbat litro odol ponpatzen duen jakitea.
Materiala:
Lau litro ur ontzi batean.
Edalontzi edo baso txiki bat.
Kronometroa
Nola egin:
Edalontzi txikia erabiliz, ontzia ustu behar duzu. Hori egiten
duzun bitartean, lagun batek neurtuko du zenbat denbora behar
duzun.
Ondorioak:
Zenbat denbora behar izan duzu?
Ba, bihotzak minutu batean egiten du lan hori. Bestalde, jakin
behar duzu bihotzeko taupada batek basokada batean sartzen
den odol kopurua ponpatzen duela.
Ariketa: Orain kalkulatu zenbat litro odol ponpatzen duen
bihotzak egun batean. Eta gero, urte batean.
BIHOTZAREN INDARRA 2
HELBURUA: bihotza muskuluak zein indar handia egiten duen
ikustea.
MATERIALA:
Tenis pilota.
Kronometroa
NOLA EGIN:
Har ezazu tenis pilota esku batean. Estutu pilota indar handiz.
Egiten ari zaren indarra bihotzak egiten duenaren antzekoa da.
Orain saia zaitez pilota estutzen hirurogeita hamar aldiz minutu
batean.
Ondorioa:
Lortu duzu ariketa ondo egitea? Nola daude zure eskuko eta
besoko muskuluak ariketa hori egin eta gero? Ba, jakin ezazu
bihotza muskulu bat dela; beraz, zer adierazten du honek zure
bihotzak duen indarrari buruz?
ESTETOSKOPIOA EGIN, ZURE BIHOTZAREN TAUPADAK
ENTZUTEKO 3
Helburua:
Zure bihotzak egiten duen hotsa entzutea.
Materiala:
Enbutu txikia, alde batean 10cmko diametroa izango du; eta
bestean, 0,5 cm.
70 cmko gomazko tutua, barruko diametroa 0,5cmkoa gutxi gora
behera.
Zelofan papera edo plastikoa.
Goma elastiko bat
Nola egin :Elkartu pieza guztiak irudian ikusten den bezala.
Hartu zure estetoskopioa eta bularrean kokatu ea bihotzaren
taupadak entzuten dituzun.
Ondorioa:Hots hori entzutea espero zenuen? . Deskribatu zure bihotzak
egiten duen hotsa.
BIHOTZ TAUPADEN KOPURUA 4
Helburua:
Gure bihotzak egoera desberdinetan ematen duen taupada
kopurua ikustea.
Materiala:
Kronometroa, ondoko fitxa eta arkatza.
Nola egin:
Aukeratu lau bost taldekide. Hauek lasai daudela, hartu
bakoitzaren taupada 15 segundutan eta kopurua biderkatu bider
lau, minutuko taupada kopurua ateratzeko. Bakoitzaren datuak
ondoko fitxan apuntatu.
Joan jolastokira eta banan banan zeharkatu jolastokia ahalik eta
azkarren. Hori egin eta berehala, hartu datuak berriro, lehen
egin bezala.
Izena Taupada
kopurua
ariketarik egin
gabe 15
segundutan
Taupada
kopurua
ariketarik egin
gabe minutu
batean.
Taupada
kopurua
ariketak egin
ondoren, 15
segundutan
Taupada
kopurua
ariketak egin
ondoren,
minutu batean.
Taldearen bataz besteko taupada kopurua, ariketa fisikorik egin
gabe:................
Taldearen bataz besteko taupada kopurua, ariketa fisikoak egin
ondoren:...........
Ondorioa:
Aldaketarik egon al da? Zertan data aldaketa? Saia zaitez
azaltzen zergatik gertatzen den alde hori.
BIHOTZ TAUPADAK 5
Helburua:
Zure gorputzeko atal desberdinetan taupadak aurkitzea.
Baina aurretik taupada zer den jakin behar duzue: zure odolak
zainetan egiten duen bultzada, bihotzak bere mugimendua egiten
duen bakoitzean, horixe da taupada. Bultzada horiek azaletik
gertu dauden zainetan hatzematen dira.
Nola egin:
Saia zaitezte eskumuturrean eta lepoan taupadak aurkitzen,
irudian ikus daitekeen bezala. Eta gero beheko tabla osatu.
Izena Taupadak 15
segundutan
Taupadak minutu
batean
Ondorioa:Zaila izan da taupadak aurkitzea? Non izan da zailagoa,
eskumuturrean ala lepoan? Zergatik izan da zailagoa toki batean
Ongi Gaizki
bestean baino? Zergatik ez ditugu aurkitzen taupadak
gorputzeko beste ataletan?
BIHOTZ TAUPADADAK 6
Helburua:
Adina edo pisuaren arabera, bihotz taupada kopurua handiagoa,
txikiagoa edo berdintsua den jakitea.
Nola egin:
Hartu zure familiako kide guztien taupada datuak eta pasa
beheko taulara.
Adina Pisua Taupadak 15
segundutan.
Taupadak min.
1ean
1
2
3
4
5
6
7
Ondorioa:
Zure datuak eta zure lagunek hartutakoak aztertu ondoren, ba al
dago erlaziorik adina, pisua eta bihotz taupaden artean? Hala
bada, esan zein den.
BIHOTZ TAUPADA KOPURUA 7
Helburua:
Pultsometroa erabiliz, jakin zenbat taupada ematen duen
bihotzak minuturo.
Materiala:
Pultsometroa
Ordenagailua
Nola egin:
Piztu ordenagailua eta pultsometroa prestatu.
Bihotz taupadak neurtu pertsona desberdinei (ahal bada, neskak,
mutilak eta helduak ere).
Ondorengo datuak grafikora pasa.
Grafikoa
Izena Adina Pisua Minutuko
taupadak
Ondoren, atera bataz besteko taupada kopurua:
......................
Top Related