1. NUTRIZINO FUNTZINOA DIGESTINO APARATUA ETA DIGESTINOA
Digestino aparatuaren funtzinoa hartzen doguzan elikagaiak
substantzia txikiago edo mantenugai bihurtzea da. DIGESTINO
PROZESUA Ahoan elikagaiak mastekatu eta xehatu egiten dogu
hortz-haginen bidez. Mihinak txu guruineak sortzen daben txagas
naahasten dauz elikagaiak, elikadura boloa sortu arte. Faringean
eta hestegorrian behera, elikadura boloa urdailera heltzen da.
Urdailean, elikadura boloa urin gastrikoagaz nahasten da, urdaileko
mogimenduari esker eta kimo substantzia oretsua bihurtzen da. Heste
mehean, kimoa pankreako urinakaz behazunagaz eta heste urinakaz
nahasten da eta kiloa sortzen da, elikagaien mantenugaiek osotutako
substantzia likidoa. Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatu ez
dauzan substantziak batu eta gorozki bihurtzen dauz. Gorozkiak
uzkiaren bidez egozten dira.
2. DIGESTINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK Txantxarrak, aerofloagia
eta beherakoa. > Hortz-haginetako txantxarrak hotz-haginei kalte
egiten deutse, ahoko bakterioen eraginez. > Aerofagia digestino
hodian gasak sartzen diranean sortzen da, eta ondoeza eragiten
dauz. > Beherakoa heste meharra ura eta mantenugaiak ondo
xurgatzeko gai ez danean gertatzen da, eta, horregaitik, gorozkiak
sarri eta likidoak izaten dira. ZIRKULAZINO APARATUA ETA
ZIRKULAZINOA Mantenugaiak eta oxigenoa gure gorputzeko zelula
guztietara heldu daitezan eta zelulek sortzen dabezan hondakinak
egozteko behar da. ZIRKULAZINO APARATUAREN OSOGAIAK Bihotza, odol
basoak eta odola. Bihotza toraxaren ezkerraldean kokatuta dago,
odola gorputz guztira bultzatzen dau. Bihotzaren hormak muskulu
ehunez osotuta dagoz, eta
3. barrualdea hutsa dauka, lau berrunbez osotuta: aurikula bi
eta bentrikulu bi. Balbula trikuspideak eskumako aurikulea eta
bentrikulea bereizten dauz. Balbula mitralak ezkerreko aurikulea
eta bentrikulea banatzen dauz. Odol basoak era askotako lodiera
daukien hodiak dira.Lodiaren arabera, arteriak, benak eta
kapilarrak bereizten dira. > Arteriak odola bihotzetik
gorputzeko organo guztietara zabaltzen dabe. > Benek odola
gorputzeko atal guztietatik bihotzera daroe. > Kapilarrak
arteriak eta zanak lotzen dabez. Odola, mantenugaiak eta oxigenoa
garraiatzen dauz, eta hondakinak batzen dauz. Zelulez osotuta dago.
> Plasmea likido horixka bat da, digestinoari esker sortutako
mantenugaiak garraiatzen dauz. Odol zelulak globulu gorriak, gobulu
zuriak eta plaketak dira. > Plaketakzauriak ixten dabez. >
Globulu zuriek gorputza infeksinoetatik babesten dabe.
4. > Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa
garraiatzen dabe.ARNASA APARATUA ETA ARNASKETA Arnasa aparatuak
airetik oxigenoa hartzen dau eta gure gorputzak sortzen dauan
karbono dioxidoa kanpora botaten dau.Arnasa aparatuaren osogaiak
Arnasbideak: > Sudur hobiak airea gure gorputzean sartzeko eta
ateratzeko hobiak dira. Airea birikietara heldu aurretik garbitzea,
berotzea eta hoztea da. > Faringea airea eroaten dau sudur
hobietatik birikietara. Horregaitik gara gai ahotik ere arnasea
hartzeko. > Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia da.
Barruan ahotz kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta ahotza
sortzen daben muskulu bi. > Trakea bronkio izeneko hodi bitan
banatutako hodia da.> Bronkioak birikietan bronkiolo izeneko
hodi txikiagotan adarkatzen dira.
5. > Birikiak biriki bakoitzaren barruan, bronkioloen
muturretan, biriki albeolo izeneko zakutxo moduko batzuk dagoz.
ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUNAK > Gripea: birus batek sortutako
gaixotasun oso ohikoa da. Birus hori errez kutsatzen da petsona
batetik bestera, eta sukarra, muskuluetako mina eta ondoeza
eragiten dauz. > Asmea: bronkioloak estutu eta aireari pasatzen
izten ez deutsienean sortzen da. Bronkodilatadore izeneko botiken
bidez kontrolatu daiteke. ODOL ZIRKULAZINOA Odol zirkulazinoa
zirkuitu bereiztu biren bidez egitea da. > Zirkulazino txikia
edo birikietakoa bihotzetik birikietara doa eta bihotzera itzultzen
da. Eskumako bentrikulutik karbono dioxidoz betetako odola biriki
arteriaren bidez atera eta birikietara heltzen da. Birikietako
albeoloetan odolak karbono dioxidoa azkatzen dau, eta oxigenoa
artzen dau. Biriki benen bidez, odol oxigenatua bihotzaren
eskerreko aurikulara
6. heltzen da, gero eskerreko bentrikulura doa eta zirkulazino
nagusia hasten da. > Zirkulazino nagusia edo orokorra bihotzetik
beste organoetara doa eta bihotzera itzultzen da. Ezkerreko
bentrikulutik odol oxigenatuak aorta arteriaren bidez urteten dau,
eta gorputzeko organo guztietan banatzen da oxigenoa eta
mantenugaiak izteko eta karbono dioxidoa eta ondakinak jasoteko.
Substantziaz betetako odola bihotzeko eskumako aurikulara itzultzen
da, kaba benen bidez. Eskumako aurikuletik eskumako bentrikulura
doa eta, hortik, zirkulazino txikira. ZIRKULAZINO APARATUAREN
GAIXOTASUNAK > Tronbosia: odolean tronbo izeneko pikor bat eratu
eta arteria bat edo bena bat ixten dauanean gertatzen da.
Obesitateak eta erreteko ohiturak gaixotasun hau izateko arriskua
ugaritzen dabe. > Miokardio infartua: oxigenorik ezak eraginda
bihotzaren zati bateko zelulak hiltean oinarritzen da gaixotasun
bat da. Bihotzekoa dieta orekatu baten eta jarduera fisikoaren
bidez ekidin daiteke. > Arteriosklerosia: arterien barruan
gantzak metatzen diralako arteriak gogortzean sortzen
7. da, ariketa fisikoak egitea, neurriz jatea, koipe gitxi
hartzea eta ez erretea dira neurri egokienak. IRAITZ APARATUA ETA
IRAIZKERA Zelulek ezabatu beharreko hondakin substantziak sortzen
dabez. Iraitz aparatua genu sistemeaz eta izerdi izerdi guruinez
osotuta dago.GERNU SISTEMEA Gorputzak karbono dioxidoa botatzen dau
eta, gernu sistemak gure zelulek osotutako hondakinak ez-gaseosoak
egozten dauz. Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maskuriak eta uretreak
osotzen dabe gernu sistemea. > Kuntzurrunak baba formako organo
bi dira, eta kaxa torazikoaren azpian dagoz, bizkarrazurraren alde
banata. Kuntzurrunetatik igaroten dan odola iragaztea da horren
eginkizuna, organismoarentzat toxikoak diran hondakinak
erauzteko.
8. > Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu
maskuria eroaten daben hodi bi dira. > Gernu maskuria zaku
formako organo gihartzu bat da, eta zakuan gordeta egoten da
gernua, uretratik kamporatu arte. > Uretra hodiaren bidez, gernu
maskurian gordtako gernua egiten da. IZERDI GURUINAK > Izerdi
guruinen bidez, horreetatik hur dagozan kapilarretako substantzia
toxikoak ezabatzen dira. Horretarako, izerdia sortzen dabe, poroen
bidez egozten da. >Izerdi guruinei esker, gorputzaren
tenperaturea kontrolatzen da. IRAITZ APARATUAREN GAIXOTASUNAK >
Zistitisa gernu maskuriaren infekzioa da, pixa egiterakoan mina
eragiten dauz. > Kuntzurrunetako harriak organo horretan gernuan
disolbatutako substantzietatik sortzen
9. diran masa solidoak dira. > Kuntzurrunetako
gitxitegitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen
da.
10. diran masa solidoak dira. > Kuntzurrunetako
gitxitegitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen
da.