Download - NEBA-ARREBARIK BAI?

Transcript
Page 1: NEBA-ARREBARIK BAI?

40

Mugikorrak eta tabletak baino kide garrantzitsuagoak baditugu etxean: senideak.Norberaren iritziz, zer da hobea: etxean seme edo alaba bakarra izatea, zaharrena izatea, gazteena, erdikoa...?Hona hemen bi lagunen arteko elkarrizketa: bata alaba bakarra da, eta besteak neba-arrebak ditu.

EtxahunLekue

EtxebarriaDoinua:

Gazteak LizargatezZortziko txikia

NEBA-ARREBARIK BAI?

Alaba bakarraAlaba bakarra naizetxe polit batenzerbaiten falta izan dudana hainbaten.Ea ba gurasoekahal dela aurtenahizpa edo nebarikekartzen didaten. (bis)

Neba-arrebadunaBa nik baten faltan bineba-arreba ditutsortzen dizkidatenak buruhauste batzuk.Neba-arreba pareagura baduzu zukoparitzat neureakemango dizkizut. (bis)

Alaba bakarraAhizpa nagusia duzuikasteko danata jolasteko neba txiki barrabana.Ta nik ez dakit norigaldetu, ai ama!,gurasoei galdetugura ez diedana. (bis)

Neba-arrebadunaBakarrik egoteakzer dauka ba txarrik?Logela zeurea da lotan zein itzarrik.Ez daukazu mandoabanatu beharrikta gurasoak erezeuretzat bakarrik! (bis)

Batak gurako lukeetxean talde bat,besteak berriz saldu bere neba-arrebak.Zertan inbidiz hartubesteen aukerak?Norbereaz gozatudezala norberak! (bis)