Download - Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

Transcript
Page 1: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea, 2018ko Bagila.

Bagilaren 10ean, 82. kilometroan egon ginan GIZATEAren katebegia osatzen gure udalerriko 170 lagun. “JENDE

ZORIONTSUA HERRI LIBRE BATEAN”, Berriz eta Zaldibar artean.

Abenduan, gurean be EUSKARALDIA izango dogu 11 egunez. Herri erakundeak eta Herri Administrazioa bat eginez, hasi gara dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez

beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori be GEURE ESKU DAGO, zalantzarik barik.

Page 2: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

2

UDA

LA:

FUN

TZIO

NA

MEN

DU

Aau

rkib

ide

a

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Eako Udala BI-1519-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.diseinuetakomunikazioa.eus

AURKEZPENA 2HIRITIK AT 3EUSKARA 4NEKAZAL AZOKA 5OBRAK 6HONDAKINAK 8BATZUK 9LABURRAK 10POESIA EGUNAK 13NAGUSIENGANAKO JARRERA 14“ENADEN BEGIAK” OGELLAN 16BARDINTASUNA 18ARGAZKIEN TXOKOA 19IEtaROCK 22AGENDA 24

UDALETXEA Donibane enparantza, 2 48287, EA (Bizkaia) Telefonoa 946 27 52 27 Fax 946 27 51 99

MEDIKUA Ea: 94 627 51 35 Lekeit io: 94 603 58 60

SOS DEIAK Tel . : 112

TAXIA Tel . : 626 219 407

BIZKAIBUS Tel . : 902 222 265

LORADI HAURRESKOLA Tel . : 94 627 50 63

HAIZEDER ESKOLA Tel . : 94 465 10 19

BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUAK ETA EMAKUMEENTZAKO ZERBITZUA 946 25 51 22

UR PARTZUERGOA 946 25 73 33 (Gernika)

Hara UDALIEN!; udaldiari sarrera emongo bageunkio lez, barriro be.

Orain dala 7 urte udal kudeaketaren barri emoteko sortutako tresna zuen eskuetan, herritarrok.

Udal barriak, eta herriko bestelako jakinga-rriak; bietatik.

Azalera, halandabe, gure udalerritik harago Euskal Herri osoa erreferentziatzat hartuta, ekarri doguz bi gai: osotu barri itxi genduan GIZAKATEA; eta ia neguan etorriko jakun EUSKARALDIA.

Bata zein bestea, Herri nortasunagaz lotura sendoa daukien gaiak.

Azken baten, gure herritik abiatuta He-rri handiago bat osotzen dogu, eta geurez erabagi guran gabilz; besteak beste, geure hizkera eta hizkuntza ardatz hartuta.

Os presentamos un nuevo UDALIEN, infor-mando desde hace 7 años de los planes y realidades municipales.

Sin embargo, la portada se hace referencia a la CADENA HUMANA que se llevó a cabo el pasado 10 de junio y el EUSKARALDIA que se celebrará a primeros de diciembre. Desde nuestra realidad más cercana (Ea, Bedarona, Natxitua) convergemos en una Euskalerria que quiere decidir como Pue-blo, basándose entre otras “razones” en el Euskara, como idioma nacional.

3

hiritik at

Zer da Hiritik at?7 kidez osatutako kooperatiba multidiszi-plinarra da, arkitekto, ingeniari, geografo eta antropologoz osatua. Tokiko garapen komunitarioa helburu izanda politika publi-koak aztertu, inplantau eta sistematizatzea da gure jarduna. Ikuspegi integrala dauka-gunez hainbat arlo lantzen doguz, koopera-tiba moduan zein aditu kolaboratzaileekaz: merkataritza, agroekologia, umeen jolasera-ko espazioak, etxebizitza, hirigintza, enple-gua…

Zein da Natxitua, Bedaronan eta Ean egi-ten diharduzuen lana? Zertarako da?Leku bakotxean dagozan jolaserako eremuak aztertu eta erabiltzaileekaz euren beharrak ezagutzeko saioak egiten gabilz: umeak, gu-rasoak, eskolako irakasleak… prozesu honen bitartez, gaur egun dagozan jolas eremuen egoera zehatza aztertu, hobetu beharrekoen ideiak jaso eta dagozan bitartekoekin aurre-

rantzean egin beharreko hobekuntzak disei-nauko dira. Ostean, emon beharreko pau-soak zehazteko be balioko dau proiektuak.

Zer aztertu dozue orain arte? Nola bide-ratu dozue?Orain artean Ea herri guneko zein inguruko auzoetako hainbat jolas eremu aztertu do-guz; guztiak gure begirada teknikoagaz, eta batzuk, ume eta guraso erabiltzaileen begi-radagaz. Horretarako, hainbat parte hartze saio egin doguz, eta jolas eta ariketa ezbar-dinen bidez jolas eremuak aztertu eta egun daukien erabilpena ezagutuko dogu.

Zein izango da emoitza?Prozesu honen emoitza, datozen urteetan jolas eremu honeetan egin beharreko man-tenu lan, hobekuntza zein interbentzino ba-rrien diseinua aurkeztea izango da. Emoitza horregaz, udalak datozen urteetan aurrera eroan beharreko egitekoen zerrenda argia izango dau, eta horrek erabagiak hartzea erraztu eta zereginak argituko deutsaz.

Ibai Esteibarlanda Etxeberriak, Arkitektura ikasketak EHUn egin eta Hiritik At

kooperatiba sortu eban

Page 3: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

UDA

LA:

FUN

TZIO

NA

MEN

DU

A

5

nekazal azoka

4

Euskaraldia se trata de un ejercicio social para aumentar el uso del euskera. Durante 11 días (del 23 de noviembre al 3 de diciembre), quienes sepan euskera se relacionarán en euskera con aquellas personas que lo entiendan, y cuando se dirijan a personas que no conocen, su primera palabra también será en euskera. En el caso de aquellas personas que lo entienden, pedirán a las y los vascoparlantes que les hablen en euskera.

El periodo de inscripción será, a partir de septiembre de 2018. Para inscribirse bastará con cumplir dos requisitos: Ser mayor de 16 años y ser capaz de hablar o entender euskera.

eusk

ara

11 EGUN EUSKERAZ

Zer da Euskaraldia?

Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko hartu-e-monetan euskera gehiago erabilteko ekimena da: 2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, euskeraz berba egiten edo ulertzen daben da-nen artean euskeraz egitea da helburua. Euskal Herri osoan eta alkarregaz aurrera eginda, gure egunerokoan eragin geinke.

Zer egingo dogu Natxitua, Ea eta Bedaro-nan?

Euskaraldiako Herri batzordea osatu da, eta las-ter hamaikako taldea aurkeztuko da. Irailean ize-na emoteko epea zabalduko da, eta izena emoten dabenek prestakuntza/girotze saioa jasoko dabe urria-zemendian. Zemendiaren 23tik abendua-ren 3ra Euskaraldian sartuko gara bete-betean.

Nork parte hartu leike?

16 urtetik gorako herritarrek emon leikie izena.

• Ahobizi izateko, euskeraz berba egiten jakin behar da.

• Belarriprest izateko euskera ulertu behar da.

Baldintza horrek betez gero, norberak erabagiko dau zein roletan izena emon.

2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, Aho-bizi edo Belarriprest ikurra soinean eroan, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dogu!

Euskeraz dakien guztiei bera-ri euskeraz egiteko gonbitea egingo deutse. Euskera ulertzen dabela adierazoko deutse, eta beragaz euskeraz berba egiteko eskatuko dau Belarriprest ikurra soinean daroala.

Euskeraz edo erdaraz erantzun-go dau, baina berari euskeraz egiteko eskatuko dau.

Euskeraz egingo deutse ulertzen daben danei. Edo-non, edonoz eta ulertzen daben edonogaz egingo dau euskeraz, Ahobizi ikurra soi-nean daroala.

Ezezagunekaz lehenengo berba euskeraz egingo dau, eta ulertzen badabe, hortik aurrerakoak be bai.

Ahobizi Belarriprest

“2012ko udan izan zan lehenengoz. Erdi Aroko Azokaren alternatibari

oratuz bertoko edo bertotik bertorako kutsua emon guran ekin

jakon”.

Ordurako han eta hemen herri askotan ari ziran zabaltzen Azokak.

Herritik eta euskaratik, auzolanari lotutako erakusketa eguna; eta zelan ez, jai eguna be bai!. “Gure herrietan azoka edo feria egunak, baserritarrentzat jai girotik be beti euki dau”.

“Udalaren laguntzagaz talde eragile zabal bat ari gara urteotan antolaketa zereginei eusten, baina iazkoa amaituta, jarraian ekin geuntsan ideia batzueri bueltak era-giten”

Jose Mari Landa Mendibe dogu holan ber-ba egiten deuskuna

Galdera: Zetan gara, orduan?

Erantzuna. Azoka, talde eragile baten es-kutik, bertoko produktoreek -nahiz eta gi-txi izan- euren zerak azaltzeko eta saltzeko bidea errazteko antolatzen dogu. Lehenen-go sektorea areagotu. Eta bertoko “pro-duktuak”esaterakoan , bertoko betiko sis-tema tradizionala be kontuan hartu behar dogu eta bertoko bizimodua ta bertoko eta koanpokoen arteko hartuemonerako siste-ma be bai.

G. Beraz, zein izango da Azokaren gaia?E. Elikagaiak eskuratzeaz ari gara; kolektibo baten alkarbi-

zitzaz. Akaso abstraktoegia da, baina Azoka aukera bat da bizitzaren arlo guztietara zabaldu daitekeena eta ho-rretan saiatu behar dogu, bertokotik abiatuta. Herritarren arteko topaketa da azoka; kasu honetan eligaien sortzeaz eta trukeaz ari gara; modu arrazionalean sortzeaz eta kontsumitzeaz, baina hor bide luze-zabala daukagu, zei-netan danok daukagun lekua eta zeregina, kolektibitate osoak. Elikagaietatik haruntzago be, edozein produktuk eta proiektuk deuko lekua azokan, bertotik bertorakoa bada;mikroprezesadoreak izan leikez,eskuz eginiko lana-besak, blog bat, auzolanerako ideia bat,…

G.: Horretarako aliatuak?E: Herritarrak; herritarren inplikazioa eta parte hartzea.

Talde eragile antolatu bat beharrezkoa da baina eaginko-rrak izatekotan komunitatearen luze-zabalean ekin behar jako; udala bera bei bai, baina batez be herritarrak.

G. Partaidetzarako gonbitetik aparte bestelako saiake-rak be egon daitezke.E. Bai halan da. Izan be,argi dekogu abuztuko azoka egu-

na produktore-herritar arteko urte osoko harreman fin-koaren parte baino ez dala; une baten zapatu batzuetako maiztasunaz ekin jakon azoka ha eraginkorragoa gura dogu; urtean 6/8 saiotakoa: “gutxiago baina sendoa-go”;hor daukaguz ERRIGORAren eta BEDAROKELA-ren errealitate sendoak.

G.: Helburuak jartzea be …E.: Ni urte bakotxari helburu txikiak baina pauso sendorako

baliozkoak ipintzearen aldekoa naz. Esaterako, ORTU TXIKIAK aurten.

Herritarren hurbileko kontsumoagaz dauken lotura itzela da, bai elikagaien ekoizpenean, bai produkzio natural edo tradizionalagaz lotuta be. Eta herritarrak berak landua!

G.; Parte hartzeaz eta inplikazioaz be ekin deutsazu lehentxoago.E.: Era askotako taldeak gagoz herrian eta danak izan leikez

parte Azokaren kontzeptu honetan; horrek aberastasu-na eta kolorea emongo deutso Azokari, baina garrantzi-tsuagoa dana, konplizitateak sortuko dauaz herritarron artean, saltzaile eta erosleen artean, urte osoan zehar he-men bizi garenon artean zein besteen artean. Urte osoko proiekzioa daukan Azoka bultzatu gura geunke. Komu-nitate sentiberatasunaz ekin; jaietarako moduan,bardin bizitzaren gainontzeko arloetara be, kolektibitate-senti-mendu hori bultzatu.

G.: Eta zelan egin leike hori?E.: Dagoeneko egon gara talde batzuekaz eta prest dagoz,

hasi dira ardurak hartzen gogotsu. Herriarena eta herri-tarrena dan ezkero, aliantzak sortzera goaz; antolaketa-rako batzarrak eta hitzorduak zabalak dira eta horrela adierazoko doguz.Edozelan be, herritarrari esan behar dotsagu:”etorri eta parte hartu” zeu be bazara-eta!”

Page 4: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

7

obrak

El 2016 el Ayuntamiento de Ea y la Agencia Vasca del Agua firmaron un Protocolo de colaboración para in-tervenir conjuntamente en los cauces y márgenes del dominio público hidráulico. Dicho protocolo establece que URA realizará actuaciones de recuperación ambiental y de mantenimiento de la capacidad hidráulica, y el Ayuntamiento de Ea de retirada de residuos y el mantenimiento de la capacidad hidráulica en infraestruc-turas municipales. Las obras que se están acometiendo en este sentido son la colocación de un retenedor de sólidos en Bekoerreka para aliviar los problemas que causa, la sedimentación de sólidos en su desembocadu-ra al río Ea, la retirada de sedimentos del tunel y el arreglo de la arqueta de Bidenarri. Asimismo URA tiene planificado naturalizar un tramo de cauce en Bekoerreka, en su zona final antes de la entrada en cobertura que se encuentra invadido por muros; se hablará con los propietarios para ver si se cuenta con su beneplácito.

UHOLDE ARRISKUARI AURRE EGITEKO NEURRIAK MARTXAN

La primera fase del proyecto de cal-mado de tráfico se terminará para finales de este mes. Los trabajos rea-lizados han sido: recogida y canaliza-ción de aguas pluviales de las vivien-das de Goi-kobidea, calmar el tráfico mediante senálitica y un Paso de Pea-tones Sobreelevado, se ha demolido parte del trazado que se encontraba por encima del nivel de la acera para poder enrasar con esta y así ampliar los recorridos peatonales y eliminar las barreras arquitectónicas. En el tra-mo de la plaza Donibane se ha fresado y renovado el pavimento y se ha tra-tado la separación de tráfico mediante elementos de mobiliario urbano y tra-tamiento en color del pavimento. Se plantea un tramo de carril único con tráfico alterno, se plantea la coloca-ción de dos semáforos en ambar con un mando para que el autobús pueda cerrar y abrir los semáforos. En sep-tiembre se reanudarán las obras para proseguir con la fase II que llegará hasta la curva donde se gira hacia Be-darona. En este tramo se disminuirá la sección efectiva de la calzada gene-rando un recorrido peatonal accesible hasta el final de la travesía y donde los cruces de vehículos se realizarán en tres apartaderos dispuestos al efecto.

a) Bekoerrekan, Madarya inguruan hondakin solidoak multzo han-dietan geldiarazteko obrak aurrera doaz. Horren ondorioz, erre-kan behera hondakin solido gitxiago helduko da herrigunera, eta horrek, eragin zuzena izango dau uholdeetan. Obrok URA agen-tzia dabil gauzatzen, eta beronen kostua, 72.600€-koa da.

b) Eako aparkaleku inguruko tuneletik hondakin solidoak ata-rateko beharrei ekin deutse udalak, Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako diru-laguntzaren bitartez. Udalaren nahia lanok San Juanetarako amaituta izatea da. Beharren exekuzio kostua 36.000€-koa da.

c) Bidebarrin, Bedaronarantz hartzen dan inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak urak jasotzeko arketa konpondu eban udalak horrela eskatuta, inguruko etxeetara ura sartzea ekarten eban eta aurretik zegoenak.

d) URA agentziak 60.500€-tan baloratutako proiektu bat aurkeztu dau, eta bertan, herrigunean uholdetasun arriskua hobetzeko aparkaleku inguruan lan batzuk egitea aurrikusten dau. Euren asmoa errekaren inguruan eraikitako hormak kendu eta berau naturalizatzea da, eta sekzio handiago bat emotea. Udalaren as-moa udan lurjabeekin bilera bat egitea da lan hori gauzatzeko baimenik emoten daben jakiteko.

6

obra

k TRAFIKOA BARETZEKO NEURRIAK

Garagarrila aurretik amaituko da trafikoa baretzeko proiektua-ren lehenengo fasea. Lehenengo fase honetan ondokoak egin dira:

a) Goikobidean, sarreran trafikoa baretzeko seinaletika eta ze-bra-bide bat kolokau da.

b) Goikobidean jaso barik egoazan teilatuetako euri urak jaso eta kanalizau dira.

c) Goikobideara sartzeko arazoei konponbidea emon jake; horre-tarako, oinezkoentzat eta gurpildun aulkientzat behar bezala-ko espaloi bat egokituta.

d) San Juan elizako elizpearen teilatuari zati bat kendu jako ibil-gailu handiei trabarik ez egiteko, eta bertara zuzenean etozen euri urak egoki bildu dira.

e) Prebisinoko tuboak sartu dira, etorkizunean sar daitekezan zerbitzuei bidea egiteko eta gaur egun fatxadetatik zintzilika dagozan herriko argiteriaren kableak lurperatzeko.

f) Eremu guztia asfaltatu da eta asfalto inpresoa emon da; asfalto horri kolorea emon jako, plazari plaza itxura gehigo emoteko asmoagaz; oinezkoentzat leku seguru eta atsegina bihurtzea da helburua; ondo bereiztuaz oinezkoentzat diren espazioak eta espazio mistoak (kotxe eta oinezkoentzat direnak).

Trafikoaren funtzionamenduari jagokonez, semaforo bi jarriko dira; biak be anbar kolorean, eta autobusak mando baten bidez semaforoak zabaldu eta zarratzeko aukera izango dau. Aurre-rantzean, aparkalekurako sarbidea norantza bakarrean izango da, Donibane Enparantzatik; eta irteera, ostera, Kurtziatik.

Bigarren fasea, uda ostean etorriko da (irailean), eta fase horre-tako beharrak Bidebarrin zehar luzatuko dira.

2016.ean Eako Udalak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) jabari publiko hidraulikoko ibai-ibilgu eta ertzetan batera lan egiteko lankidetzarako protokoloa sinatu eben. Protokolo horren helburua da, besteak beste, udalerria zeharkatzen daben ibai tarteetan ibai-ekosistema konserbetako, lehengoratzeko eta ingu-rumen aldetik hobetzeko eta ibilguen edukiera hidraulikoa mantentzeko beharrak planifikau, koordinau, ebaluau eta erraztea da. Plangintza horretan URAk ingurumena lehengoratzeko eta edukiera hidraulikoa mantenitzeko jarduerak egingo dauz; udalak, ostera, hondakinak kenduko dauz eta edukiera mantenidu-ko dau jabari publiko hidraulikoan eragina daukien udal azpiegituretan. Horren haritik, 2018an gauzatzen dabilzen jarduketen plana ondokoa da:

Page 5: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

9 8

hond

akin

akbatzuk

Etxeko hondakinei buruz gabilz; udalaren ardurapean dagozanak: beira, ontzi arinak, papera, ta-maina handikoak, organikoa eta errefusa.

Europaren lan ildoa jarraituaz, 2020ko birziklapen tasa % 50era heltzeko asmoz, Eako Udalak 3 egi-tasmo plazaratu dauz azken urteetan:

Egitasmo horren ondorioz, herriko birziklapen tasa behean agertzen dan moduan ulertuta, grafi-koan agertzen da.

%BT = (Beira + Papera+Ontzi Arinak+Boluminsoak+Organikoa) / Totala

BT = Birziplapen Tasa

Totala = Beira + Papera+Ontzi Arinak+Boluminsoak+Organikoa+ Errefusa.

Nahiz eta Bizkaiko bataz bestekoa baino hazkunde handiagoa euki gure udalerrian, %50era heltze-ko oraindino geratzen jaku zer hobetu; halandaze (beraz), animatu eta ekin birziklatzeari.

Gracias a los planteamientos del ayuntamiento y, funamentalmente, al esfuerzo de nuestra gente, estos son los datos de reciclaje en nuestro municipio; aunque se superan los datos de la provincia, sin embargo hay margen, superando algunas reticencias, y añadiendo un poco de empeño queda margen para alcanzar los objetivos de las diertices procedentes de Europa para el 2020: 50% de re-ciclaje.

HONDAKINEN KUDEAKETA

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017Ea 17,19% 18,28% 18,80% 18,76% 22,74% 25,07% 30,10% 33,02%Bizkaia 18,86% 18,47% 18,44% 18,80% 18,87% 19,40% 19,67% 20,78%

0,00%

5,00%

10,00%

15,00%

20,00%

25,00%

30,00%

35,00%

% Birziklapen Tasa

Ea

Bizkaia

2014an Autokonposterak zabaldu

2016an Hondakinen guneak sortu, autokonpostera gehiago banatu eta zamarrontzi marroia eta auzokonpostarako ontziak zabaldu.

2017an Hobariak eskaini organikoa bereizten dabenei.

ALTXIKARREN APARKALEKUAUdalak Altxikarren goikaldean 40 bat plazako aparkaleku bat egokitzeko proiektua enkar-gau deutso IKERLUR enpresari; aparkalekua, gaur egun nahiko degradauta dagoan zo-nalde bat errekuperauta eta naturarekiko begirunea zainduta egin gura da. Erabilterraza izatea da helburua: bai Altxikarreko bizilagunentzat, eta baita, hondartzara datozenentzat be. Horretarako, besteak beste, argiztapena ezinbestekotzat jotzen dogu. Udalaren nahia, udazkenerako proiektua esku artean izatea da, egin beharrekoak egoki planifiketako.

El ayuntamiento ha encargado a la ingeniería IKERLUR el proyecto para la realización de un parking en la ladera de Altxikar, recuperando así una zona que en la actualidad está bastante degradada.

Eguzkia urteteko bildurragaz badago be, uda denboraldia hasi da; gure herrian San Juan jaiekaz batera hasten dogu urtaro hori. Antolatu daben jai honeetan eta geroago eto-rriko diran jai eta ekintza guztietan parte hartzera eta ondo pasatzera animatzen zaituegu udaletik.

Eako turismo bulegoa bagilaren 15etik irailaren 15era arte egongo da zabalik, eta bertan, Jose Maria Ugalde gernika-rra izango dogu beharrean aurten.

Bestetik, aurten be urtero egiten dogun lez, LoreartEAn lehiaketa izango dogula gogorarazo gura deutsuegu. Ha-landaze, zeuon etxe eta baserriak lorez apaindu, eta lehia-ketan parte hartzera animau gura zaituegu.

Eguraldiak hoberantz egin ahala, gure herria eta hondartza jendez beteten hasiko dira. Halandaze, bainatzeko orduan, bagilaren 1etik beharrean diharduten sorosleen esanak/oha-rrak adi entzun eta kasu egitea gomendatzen deutsuegu.

Ganera, gogorarazo gura deutsuegu, uda sasoian (herri ba-rruan), erroldatuek eta kotxearen zerga Eako udalerrian ordaintzen dabenek bakarrik aparkatu ahal izango dabela. Horreek, udaletxetik pasau behar dabe baimen-txartela ja-sotera. Mesedez, errespetau araudia.

Amaitzeko, aipatu, danon artean alkar errespetauta eta inguruan aurkitzen doguna zainduta ( kaleak, hondartza, itsaso eta erreka, hondakin guneak...), herri atseginagoa eta gozagarriagoa egingo dogula.

Ondo pasa, baina ez pasa!!!

Con las fiestas de San Juan ini-ciaremos el verano y la época de las fiestas locales de Ea, Bedaro-na y Natxitua. ¡A disfrutarlas!

Desde el gobierno municipal queremos recordaros, por otra parte:

- Que la oficina de turismo per-manecerá abierta desde el 15 de Junio hasta el 15 de Septiembre.

- Animaros a embellecer como en veranos anteriores vuestras fachadas, balcones, caseríos, .. y participar en el LoreartEAn.

- En las playas y zonas de baño respetad las orientaciones de l@s socorristas.

- En el núcleo urbano de Ea sólo podrán aparcar los vehículos au-torizados (residentes); la txarte-la para ello, se podrá recoger en las oficinas municipales.

- Y para concluir, respetemos nuestro entorno medioambien-tal; redundará en beneficio de un pueblo amable.

UDA SASOIAN udaletik

Page 6: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

10

NATXITUKO BOLATOKIAN, ITZEL!Urtebete joan jaku barrizte beha-rrak amaitu eta funtzionatzeko antolaketa barria abian ipini za-netik.

Balantzea guztiz baikorra da; uda-laren aldetik planifikatutakoak eta batzorde barrituak eginiko ahaleginak merezi izan dabela au-tortu behar. Askoz gehiago era-biltzen da eta askoz gusturago dabilz erabiltzaileak.

Zer hobetu badago eta hobetze-ko borondatea ez da falta. Zer ho-berik, gosea eta zer jana eukitea baino?

BI-3481BI-3238BI-3239BI-3234

BI-3238

Eguneko menuaKatering zerbitzuaSasoiko platerakMenu bereziak

Ramón y Cajal, 24 - DEUSTUTel. 94 447 45 00www.bordatxo.eus

2018ko

13

11

laburrakNATXITUKO TXIRRINDULARI

LASTERKETA

Klasiko bat da gaur egun zaletuentzat eta ibilbidea egin gura daben txirrindulari gaztetxu eta gazteentzat. Azke-nengo GIROAn gailurrean ibilitako PELLO BILBAO edo ….. adibidez, hemen irabazle izandakoak doguz.

Txiri-txiri, ezer ez dalakoan 25.a izango da hurrengo urtean eta dagoeneko antolatzaileak badabilz mende laurdeneko etapari aparteko ikutua emoteko beharretan.

Badira urte batzuk udalak berak be, hasikera baten bertioko gaztetxu biren zaletasunaren eraginez abiatutakoak apar-teko tratamendua eta laguntza merezi ebala erabagi ebane-tik; harrezkero, hortxe dihardue auzolanean 25 bat lagunek.

2019ko San Isidro bueltan, beraz, euskal txirrindularitzak 25. edizioa izango dau Natxitun.

HERRIKO BARRIAK ZUZENEAN

JAKIN GURA?Sare Sozialak erabiliz –kasu honetan watxapa- aspaldi zabaldu eban sarea udalak, udaleko zein herriko barriak zuzenean hartzeko watxap taldea.Dagoeneko 200 partaide baino gehiago dira eta udal teknikariak ku-deatzen dau. Gustauko litxakizu zuri be txioak ja-sotea? Jo Eskolondon dagoan tekni-kariarengana edo deitu 649354834 zenbakira.

ESKOLA TXIKIA HANDITZEN DOA

Ilusio handiz 2008an 8 ikaslerekin martxan hasi zan proiektua aurrera doa. Aurton 13 matrikula barri izan dira. Danetara 33 izango dira hurrengo ikasturtean.

Urte honeetan ekintza ezbardin asko egin da-bez, eta horrek danak eskura daukazuez Hai-zeder eskolako blogean. Sartu hemen eta ikusi zertan dabilzen eskolako umeak: https://haize-dereskola.blogspot.com/

Ganera, ekainaren 22an eskolako jaia ospatu-ko dabe eta gonbidatuta zagoze herritar danok bertara.

Haizeder eskolakoagaz ganera, Loradi haurres-kolako matrikulazioak be nabarmen egin dau gora: irailean, 8 ume egongo dira; eta 2019ko urtarrilean, 9.

EGOINek 55 behargin enplega-tzen dauz bere ekoizpenean, eta horreetatik 6 dira emakumeak.

LAGUN ETXEAk, 12, eta danak dira emakumeak.

UDALAk 10 behargin daukaz, eta 5 dira emakumeak (ez dira sartzen aparejadore edo arkitekto kontra-tazinoak).

ESKOLETAN (Haizeder eta Lora-di) 10 behargin ari dira, jantoki-koak barne, eta danak dira ema-kumeak.

ERMINTXO JATETXEAk 7 behar-gin enplegatzen dauz, eta horree-tatik 6 dira emakumeak.

Gure herrian gura dogu

Hezi ta hazi

Gure herriko eskolan

jolastu ta ikasi

lai lai lai

jolastu ta ikasi

lai lai lai

jolastu ta ikasi

UDAL TEKNIKARI BARRIA

Aldaketa bat izango dogu aurre-rantzean herritarrok, kultura, aisial-dia edo euskara gaietarako: MIKEL IZARRA MONTERO.

Normalean Eskolondon egongo bada be, hilean behin Natxituko bolatokian eta Bedaronako eskola zaharrean aurkituko dogu.

Ordutegia: Astelehenetik Ostirale-ra 17etatik 20etara.

GURE HERRIKO LANTEGIAK

Ba al zenkian?

labu

rrak

Page 7: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

12

labu

rrak

“UDAL TRAMITEAK” ESKULIBURUAREN

AURKEZPENAGaragarrilaren 13an, arratsaldeko 18:30ean, Eskolondon, “Udal tramiteetarako eskuli-burua” aurkeztuko da.

Bertan, udalak herritarreri zuzendutako tramiteak aurkezteaz gain (pertsonalki edo on line), eurok zelan kudeatu be azaldu-ko da, eta ondoren, herritarren zalantzak erantzungo dira.

ERROLDA

ZERGA ETA TASAKDIRU LAGUNTZAK

LIZENTZIAK ETA

BAIMENAKGIZARTE ZERBITZUAK

...

TRAMITEEN ESKULIBURURA

NEKAZAL LURRAK, BASOAK, … GURE UDALERRIAN

Azalerak:

Pinua 497Ha /orain 15 urte baino 50 Ha gutxiago)

Artea 32 Ha

Eukaliptua 325 Ha (25 Ha gehiago orain 15 urte baino)

Baso atlantiarra 115 Ha (orain 15 urte, 70 Ha gehiago)

Nekazal lurren erabilerak gitxitu egin dira 455Hatik 156 Hara azken 20 urteetan. Lanpos-tuei jagokenez 91etik 5era pasatu dira gure he-rrian baserritar kopurua.

Eako udalerrian baso publikoak:

a) Natxitun 6.000m2 (umeen basoa)

b) Urtubiaga (38.396 m2)

Pendiente ditugu kudeatzeko EGOINEkin hi-tzarmena ( 2 Ha); eta Galdizko artadian 1 Ha.

MUNDU MAILAKO SAREAN DA GURE HERRIA

Edadetuen Hiri Adeitsuen sarean, WHO Global Network for Age-friendly Cities and Communities WHO, sartu da gure herria maiatzean. Honela idatzi zigun sareko zu-zendariak : “It is my pleasure to welcome Ea as a member to the WHO Global Net-work for Age-friendly Cities and Commu-nities. As a member, Ea will be part of a growing global movement of communities, cities and other sub-national levels of go-vernment that are striving to better meet the needs of their older residents”. Gaur egun mundua mailan 600 herri daude sare horretan. Horietako bat da gure herria.

NAN-A BARRIZTATZEKO BILBORA

Bagilaren 6ko arratsaldean, NANa barriztatzen joan ziran Bilbora 6 herritar, udalak beren-be-regi horretarako jarritako taxi-zerbitzuan.

13

poesia egunak

Poesia berba aitatu eta…ufff ! Nik ez dot ho-lakorik aittuten!! Ez jat hori gustetan!!

Baina gero poemak dira kantuetan ahopean darabilguzanak. Poemak dira nor edo nor hiltzen jakunean irakurtzen doguzanak edo bizitzaren momentu hunkigarri baten, poe-sia behar dogu…Poesia behar da umeekaz dihardugunean, ipuin kontaketan… edo… mila momentutan.

Orduan zergaitik ez emon aukera bat poe-siari?

Eta gainera euskeraz!!! Baina… nik ez dot euskeraz leiduten-eta! Eta ez naz antzerkira joaten eta zinea be nahiago erderaz!! Ber-tsolariak be… batzutan eta ez badira gauza gatxetan sartzen!

Bai, egia da erraztasunak erderaz egitera eroaten gaituela danok, nahiz eta hori izan ez barru-barrutik nahi doguna. Erdal itsa-soak eroaten gaitu…

Poesia egunetan bestelako ekitaldiak dagoz.

Bai, hurreratu behar da eta ahalegina eska-tzen dau… jesarri eta entzuteak… gozatze-ko gero ahalegindu beharra dago. Pentsatu eragin… geure barrura begiratu… Pentsa-mendu sakonak barruan izten daben gozoa, azalekotik barrurainokoa lortzeko beste bide batetik joan beharra dago, egia da!!

Baina leku barriak ezagutzeko bide barrie-tatik joan beharra dago!!!

Eta “gure” aspaldi ahaztutako bideak ba-rritzen eta barriak egiten ahalegintzen dira Poesia Egunak.

Uztailaren 13, 14 eta 15ean, hainbat ekital-di barritzailegaz gozatzeko aukera izango dogu.

Aurtengo ideia nagusia LURRA da, zentzu zabalean, Lurra bizitoki, lur errea, koloniza-tua, erderatua, lurra helmuga batzuentzat… bestelako lur bat nahian.

Lur horrek sortzen deuskun minez jardungo dogu. Tokiari lotuta gara garenak.

“Nekez uzten du bere sorterria, sustraiak

han dituenak…”, m i g r a t z a i l e e n markak, zauriak…

Emakumeen gor-putza lur okupa-tua…

Gai horreek jo-rratzeko eskatu deutsegu hainbat pentsalariri eta guretzat berariaz landu dabena es-keiniko deuskue Eskolondoko 2. solairuko hitzal-dietan. Hitzaldiak eta errezital musikatuez gainera ikuskizun bereziak izango doguz. Batzuk aitatzearren:

Bariku gauez Mizel Tereth, Miarritzeko Dantzariak, Mikel Laboaren LEKEITIOAK dantzaldia eskeiniko deusku Eskolondoko barruko frontoian.

Zapatuan KALE ANTZERKIA izango dogu kalerik kale, Metrokoadroko Konpai-niak Ean bakarrik eta Earako prestatuko dauan obrarekin, 16 artistak parte hartuko dabe.

Zapatu gaueko kontzertua MICE taldeak.

Eta horrela egitarau oso bat… laster gure artean.

Barritzailea, kalitateko sorkuntzaz, mundu guztiari irekia… gure kulturaz gozatzeko aukera emongo deuskuna, aurten 15. urtez. Gonbitea dozu hau.

Hea Kultur Elkartea

BAINA ZER DIRA, BA, POESIA EGUNAK?? UZTAILAREN 13, 14 ETA 15EAN…ZER GERTATUKO DA EAN?

Los días 13,14 y 15 de julio y organi-zadas por HEA, se celebrarán en nuestro municipio las POESIA JAR-D U N A L D I A K , tomando, en esta edición, como ar-gumento la TIE-R R A / L U R R A . Conferencias, co-loquios, concier-tos, … desarro-llarán este tema. . Desde la asocia-ción se anima a go-zar durante estas jornadas y a acer-carnos a la poesía de un modo más consciente tam-bién en el resto del año, pues de una manera u otra está presente siempre en la vida diaria.

Page 8: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

14

nagu

sien

gana

ko ja

rrer

a KONTUZ ZURE TXAKURREKIN

ETA ASTIRO IBILI

KONTUZ ZURE TXAKURREKIN

ETA ASTIRO IBILI

Atención con tu perro y circula despacio

Kontuz, astiro ibiliKaleetan jende gehiago izaten da udan eta bizikleta kopurua ere asko handitzen da. Moilara bidean edo kalean abiadura bizian ibiltzen dira bizikletak eta nagusiok beldurtu eta arriskuan jartzen gaituzte, batez ere edadetuenak direnak. Horiek kontuan hartu eta guztiok ahalegin bat egin eta batez ere guraso eta arduradunei gazte eta umeekin hitz egitea eskatzen dizuegu.

Atención, circula despacioEn verano suele haber más gente en la calle y también aumenta considerablemente el número de bicicletas. Camino al Muelle ó en la calle las bicicletas suelen pasar a gran velocidad. Hecho que nos asusta y nos pone en peligro, sobre todo a la gente de mayor edad. Teniendo esto en cuenta, os pedimos que hagáis un esfuerzo, sobre todo a los padres y madres y a los responsables hablando con vuestros hijos e hijas y con la gente joven.

Jagon zure txakurra eta batu kakak

Txakur jabeei beste eskaera bat: alde ba-tetik zuen txakurrek egindako kakak batu eta bestetik, solte dabiltzanean kontu izan beraietaz. Traba egin, edo kaka zapaldu eta laban egiten badugu, pentsa zelako kaltea!

Cuida tu perro y recoge sus excrementos

Por otra parte, a los responsables de los pe-rros os pedimos que recojáis los excrementos de vuestros perros. Y por favor tened cuidado

cuando estén sueltos. Si nos tropezamos o enredamos con ellos o pisamos los excre-

mentos y resbalamos, puede causarnos serios percances.

Gure herrian nagusienganako jarrera ona izanik ere, gure ustez batzuetan eta asmo txar barik suertatzen/gertatzen dira oztopo/arazo txiki batzuk, batez ere udan.

Aunque en nuestro pueblo haya una actitud/tolerancia favorable hacia las personas

mayores, muchas veces y sin mala intención sue-len surgir pequeños inconvenientes,

sobre todo en verano.

Kaixo

Hola

Nagusion mugimenduak eta erreflexuak ez dira gazteenak modukoak. Horregatik, lagundu eta errespetatu gaitzazue mesedez. Edozein kolpe hartu, edo jausten bagara, kalte handiak izaten ditugu. Hori kontuan izatea eskatzen dizuegu, batik bat, bizikletan zabiltzatenoi eta txakur jabeei.

Nuestros movimientos y los reflejos no son como las de las personas jóvenes. Ayúdanos y respétanos por favor. Cualquier golpe o caída suele ser muy perjudicial para nosotros y nosotras. Os pedimos que lo tengáis en cuenta sobre todo los que uséis la bicicleta y los responsables de los perros.

Eskerrik asko kontuan

hartzen gaituzuelako

Eskerrik asko por

tenernos en cuenta 15

nagusienganako jarrera

HERRI LAGUNKOIA

Natxitua Ea Bedarona

Page 9: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

16

enad

en b

egia

k “ENADEN BEGIAK” OGELLAN

Eako Udala eta Euskal Herriko hainbat mugi-mendu ekologista bat eginda etorri dira gure he-rrian Enaden Begiak izeneko jardunaldiak anto-latzeko lanean. Bateratze hori oso interesgarria da bi arrazoirengatik: batetik, Euskal Herrian garai batean izan genduan nuklearizazino arris-kua zelan gainditu genduan aztertzeko balio izan dabelako; eta bestetik, oraindino bertan eta au-rrera begira, gure ondasun naturalak eta aberas-tasun ekologikoa zelan babestu eta zaindu bideak zabaltzen doguzalako, Enaden Begiak fundazino barriari esker.

Ean, Natxituan eta Bedaronan bagilaren 2 eta 3an egin ziran jardunaldiak, eta benetan arrakas-tatsuak izan ziran. Herriaren defentsa, arrisku larri baten aurrean, zelan egin ahal dan erakutsi deuskue Comisión de Defensa/ Defentsa Batzor-dea historiko hartako fundatzaileek, Ean bertan. Euren artxibo, agiri eta artelanak ekarri dabez Eara, betirako gogoan euki dagigun, Lemoizen eta Ogellan, besteak beste, egiteko ziran zentral

nuklearrak zelan gelditu genduazan, zorionean. Hemen geldituko da, ondo zainduta, material baliotsu hori guztia. Gainera, Ogellara bisita eta azterketa ekologikoa, itsas txangoa, bertso saio bikaina, poema eta pintura ederren inaugurazioa, eta hainbat hitzaldi eta erakusketa bikain izan dira egunotan Ean. Barriro be Ea, Natxitua eta Bedarona Euskal Herriko mapan txertatu doguz motibo ona emonda. Eta holan agertu da komu-nikabideetan.

Enaden Begiak Fundazioa, hemendik au-rrera:

Eako Eskolondon kokatu da Enaden Begiak Fundazio jaio barria. Atarian, haren iragarle diran horma-irudi handia (Zumeta, Ames-toi eta Zabala pintore famatuek egina), eta Gabriel Arestiren “Enaden begiak” poema, Ean bertan idatzia.

Abiatu da fundazinoa bere lanetan. Jardu-naldiak amaitu eta jarraian hasi da antola-tzen, Comisión de Defensa historikoak eta artista zein irakasleek emon deuskuen do-kumentazino eta lan guztia, hemen artxibo egoki batean gordeteko. Hemendik aurrera, fundazinoaren egoitzan egingo dabe beha-rra gaian interesa daukien ikerlariek, eta herritarrek be kontsultau ahal izango dabe ondare hori.

Hiru lan-ildo berehala garatzea erabagi dau

Fundazioak egunotan:

1. Energia barriztagarriak: trantsizinoa praktikan zelan garatu, gure herritik ha-sita.

2. Itsasoaren egoera gure kostaldean, ur garbien zaintza eta itsasoari lotutako ba-liabideen optimizazinoa landu.

3. Gure inguruetako basoen eta lur eremuen egoera hobetzeko lanak, eta lurraldearen plangintza optimizatu.

Lan zehatz horrek garatzeko neurriak har-tzen dabil egunotan Enaden Begiak Funda-zio barria, herritar guztien parte-hartzeari zabalik.

Tomando el nombre prestado de la poesía de Gabriel Aresti Enaden Begiak ( Los ojos de las golondrinas) se ha presentado en Ea la fundación que de ahora en adelante llevará ese nombre.

Esta fundación impulsada por el ayuntamiento de Ea y una parte importante del movimiento ecologis-ta se presento durante los días dos y tres de junio. La fundación persigue dos objetivos.

1. Preservar la memoría histórica de la lucha que lle-vo a la paralización de las centrales nucleares de Lemoiz, Ogella, Deba y Tudela. Con todo lo que supuso para Euskal Herria y para el pueblo de Ea.

2. Mirando al futuro, a partir de la experiencia que supuso la lucha por una Costa Vasca no nuclear, mantener y enriquecer nuestro patrimonio natu-ral.

La fundación estará localizada en el edificio de Es-kolondo y acogerá los archivos cedidos por el movi-miento ecologista, así como el mural realizado por los artistas Zumeta, Amestoi y Zabala, cuya copia se puede contemplar en la fachada del edificio.

17

enaden begiak

Page 10: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

18

bard

inta

suna BARDINTASUN BATZORDEA

Berdintasun batzordearen lehen emoitza: Eraso sexisten aurrean jarduteko gida.

Berdintasun Plana aurrera eroan-go daben Berdintasun batzordea eratu da. Berdintasun batzordea osatzeko deialdia egin ostean, bertaratu ziran herritarrek eta udal ordezkariek osatu dabe.

Batzordearen zeregin nagusia, udalean ezarritako plana aurre-ra eroatea da; abiapuntua hori izanda be, bestelako ekintzak be bideratzeko asmoa dauka batzordeak. Lehenengo pausoe-kaz batera etorri dira lehenengo emoitzak be; horreetako bat da aldizkari honi gehitutako “Eraso sexisten aurrean jarduteko gida”.

Gida horren bidez, eraso sexistak zer diran adierazo eta erasoen aurrean zelan jokatu azal-du gura izan da. Gida hau jai giroari begira egindakoa bada be, edozein egoeratarako balia-garria da. Danok gara ezinbestekoak, jazarpen sexualak eta sexistak prebenitzeko, begiz jote-ko eta lehenengo esku-hartzea egiteko.

Zelan jokatu argitzeaz gain, gida horretan, la-guntzarako telefono zerrenda bat gehitu da, eta telefono zerrenda hori udaleko ohar tauletan be jarriko da ikusgai, behar duenarentzat.

La comisión municipal de IGUALDAD ha ini-ciado ya su andadura con el ánimo de aclarar distintos conceptos, prevenir y detectar el acoso sexual y cómo actuar en el caso de que se den este tipo de conductas.

Aunque se sitúa dentro de un contexto festivo, puede servir de ayuda también para otras cir-cunstancias.

19

argazkien txokoaherrian lan

eta bizi

MADARIXABASERRIAEan

Jose Jul ian Garetxana 94 627 51 19

Urtza baserriko BEDAROKELAMikel I turraspe Bedarona 653078518

Nagusia, 14 EA94 627 51 04

Martxoak 8

Sagradue

Page 11: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

Errefux iatuak

Gure Esku Dago Natx itua

20

arga

zkie

n tx

okoa

21

Gizakatea

Kl ik eguna

Euskara ld iaren aurkezpena

Enaden beg iak

Page 12: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

22

ieta

rock

IEtaROCK

Zuen izenetik zer da azpimarratzekoa, IE edo ROCK? eta zein da garrantzitsuena bietatik?Gure herriaren izena (IE) eta gure zaletasu-na (ROCKa) elkartzean, emoitza gentilizioa izatea. Sortutako hitz-jokoa da gehien bat az-pimarratzekoa. Biak daukie garrantzia bera, ezinbestekoak izan diralako gu alkartzeko.

Noiz eta zelan sortu zan alkartea?Alkarte lez, 2016ko abenduan eratu ginen. Ha-landabe, urte horretako udan kontzertuak an-tolatzen hasita geunden Eskolondo tabernaren izenpean.

Proiektua Jakok Eskolondo tabernaren ardura hartu ebanean hasi zan.

Kontzertuzale lez, kontzertuak herrira ekartea-ren ideia bota eban bere lagunen eta zaletasun bera eukan jendearen artean. Hasierako amu hori Aitor Barbarinek eta neuk (Borja Alvarez) iruntsi genduan. Jakok ideia aurkeztu ebanean, argi neukan taberna batek ezin eutsala aurre egin holako proiektu batek daukan aurrekon-tuari. Iparragirre Rock Elkarteko kide izateaz ganera, 11 urte egin dodaz musika munduan backliner (musika taldeei zuzeneko emonal-dietan laguntzen deutsena: bozgorailuekaz,

instrumentuekaz…) lanetan hainbat musika taldegaz. Hortik dator alkarte moduan era-tzearen ideia. Erabagia hartuta, hurrengoko pausoa burokrazia lanetan fin dabilen nonor topatea zan; hori bai, musikazalea. Holan sartu zan alkartean, gaur egun bertako lehendakaria dana; Aitor.

Eta holan batu dira IEtaROCKen gogoa, espe-rientzia eta trebetasuna.

Zenbatek osatzen dozue taldea?Hasiera baten hiru baginen be, gaur egun, bost lagun gabilz proiektu hau aurrera eroaten (Lo-gan, Rober, Borja, Jako eta Aitor). Igarten da neskarik ez dagoala IEtaROCKen. Halandabe, laguntza handia eskaintzen deuskue, eta uste dogu oso garrantzitsua dala taldeko erabagie-tan neskek be parte hartzea.

Zelan finantzatzen dozuez zuen jarduerak?Eako Udalaren laguntzaz aurrera goaz herriko ekintza asko antolatzen, baina gure aldetik aha-legintzen gara beste diru sarrera batzuk lotzen; bai material salmenta, herri bazkari eta beste autofinantzaketa ezbardinekaz (modu barriak aztertzen be bagabiz). Esan beharra daukagu malabarismoak egin behar izaten doguzala diru kontuekaz, eta behin baino gehiagotan lagundu behar izan deuskula Eskolondok. Alkartea apur-ka-apurka musika ekipoa osatzen doa, ahal dan heinean mikroak, monitoreak, kableak… eros-ten, baina beharrezkoa dan soinu ekipoa Esko-londo tabernarena da, esate baterako.

Zein izan da orain arteko ibilbidea eta nora edo norantz jo nahi dozue?Gure proiektuaren barruan, kontzertuak, antzerkia edo bestelako ekimen kulturalak sartzen doguz.

Iaz hasi ginan kontzertuak antolatzen (IE-taROCK moduan) eta herritar guztientza-ko nahiak asetzeko era guztietako musika ekartzen ahalegintzen gara. Urtero 10-14 ekimen inguru egitea da gure asmoa (hi-lean behin behintzat egitea da gure erron-ketako bat).

Salbuespenak kenduta (moilako jai elek-tronikoa, jaietarako egin dogun ekarpena, herritik doazen kalejirak…) gure ekintza gehienak Eskolondoko arkupean egiten doguz, herriko aterperik handiena dala-ko eta eraikin hau herriaren beharretarako prestatuta dagoalako (logistika aldetik leku aproposa da ekintza honeek egiteko).

Epe laburrera daukagun helburuetako bat, inguruko herrietako jendea bere aisialdian Iera erakartea da. Orain dala urte batzuk lez, bertako giroaz gozatzera hurbiltzen zan jendea, eta barriro be bizipen horreek eka-rri gura doguz geurera. Ohitura hori sortu alboko herrietan, eta zergaitik ez Gernika edota Lekeition be.

Etorkizunari begira argi daukagu gure hel-burua herriko jende gehiago kutsatzea dala proiektuaren parte izateko, ideia edo eki-men barriak sortzeko.... Adibidez, herrian zehar musika jaialdi bat egitea, Natxitxu, Bedaru eta Angelutxu ahaztu barik. Hori izango zan, beharbada, daukagun helbu-ruetako handiena. Halandabe, argi dauka-gu gurea fondoko lasterketa bat dala, eta gauzak astiro eta patxadaz egin behar dira-la eta egin gura doguzala.

Erronka horrekaz danekaz batera, argi dau-kagu herriko talde hau gizarte aldaketan eragiteko eta kulturaren garapena bultza-tzeko tresna moduan erabili gura dogula; ez aisialdi moduan bakarrik.

Udarako musika egitaraua aurkeztu do-zue. Hori da zuen eremu bakarra?Horixe da taldearen beste helburu nagusie-tako bat, baina gure egitaraua neguko hila-beteetara be zabaldu nahi dogu.

23

ietarockUdarako oraingoz lotuta daukagun egitaraua, honako hau da:

EKAINAK 22 (San Juan jaiak)

-THE PUSHERMEN

-OSKAR BENAS INSTRO COMBO

-FRANCO

UZTAILAK 7 (Txipiroi Extreme)

-GAIZKA eta RUBEN (AUDIENCE)

UZTAILAK 26 ( Siempre 26 jai Kubatarra)

-KONTZERTU KUBATARRA

ABUZTUAK 2

-LA PULGA

ABUZTUAK 9

-THE RIFF TRUCKERS

ABUZTUAK 16

- MARIATXIAK

ABUZTUAK 23

-LIBE (*)

ABUZTUAK 30

-INOREN ERO NI

Ordutegiaren aldetik, kontzertuak orokorrean 21:00-22:00 bitartean hasten dira.

(*) LIBE, rock talde gasteiztarra da. Orain dala hilabete pare bat, kontzertu baterako bidean euren furgonetak su hartu eban:

“Furgoak su hartu zigun atzo Urretxuko Poligra-fofest jaialdian jotzera gindoazela. Zalantzarik gabe garrantzitsuena da denok ondo gaudela. Ja-rraitu nahi dugu jotzen eta musika egiten, baina ekipoaren zati handi bat eta furgotxoa errauts eta aurri dira. Laguntza eskaini diguzue askok eta oso eskertuta gaude. Pentsatzen jarrita, momentu ho-netan gehien lagunduko ligukeena gure disko eta mertxana erostea (libemusika.bandcamp.com/merch) eta zuen herrietara jotzera eramatea ([email protected]) izango litzateke.

Kontzertuetan ikusiko dugu elkar!”

Page 13: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori

AGENDABAGILABagilak 28 LGTBIQ eguna

Bagilak 22 - abuztuak 30 IEtaROCK * ikusi alkarrizketa

Bagilak 29 18:00 JON MIRANDEren “HAUR BESOETAKOA” nobelaz berba egingo dogu IRAKURLE TXOKOAN.

GARAGARRILAGaragarrilak 11 Liérganesera txangoa BELETXEtik

Garagarrilak 28 11:00tan TXIPIROI SWIM eta TXIPIROITXU SWIM (Ie-Kaiarria itsas zeharkaldia)

Garagarrilak 13, 14 eta 15 Eako POESIA EGUNAK 2018 ospatuko ditugu.

Garagarrilak 31 Bedaronako jaiak

ARMOZUAK BERRIA egunkariarekin (goizetan, konfirmatu barik)

Irakurle txokoa (hilean behin, konfirmatu barik)

ABUZTUAAbuztuak 15 Natxituko jaiak

Abuztuak 24 San Bartolome jaiak

ZINEMAGaragarrilak 4 21:00: Umeentzako filma: Gruffaloa

Garagarrilak 11 21:00: Filme laburrak: Emakumea film laburrean

Garagarrilak 18 21:00: Musika filmeak: Nola?

Garagarrilak 25 21:00: Filme dokumentalak: Denok akuriak?

Abuztuak 1 21:00: Umeentzako filma: Ma vie de Courgette

Abuztuak 8 21:00: Filme laburrak: Inmigrazioa film laburrean

Abuztuak 15 21:00: Musika filmeak: Janis: little girl blue

Abuztuak 22 21:00: Filme dokumentalak: Shock doktrina

Donibane enparantza, 2Tel. 94 627 52 27www.eakoudala.net

PK 48287, Ea (Bizkaia)Fax. 94 627 51 [email protected]