Download - MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Transcript
Page 1: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Hondarribiko Udala - Euskara Batzordea

HONDARRIBIKO UDALA

www.hondarribia.org / argitalpenak / Hondarribia

277 2014ko Abendua

NA

GU

SIA

K 03: Herrian barrena11: Bizargorri14: Elkarrizketa16: Erreportajea24: Historiaren leihotik29: Ganbarako Kutxa miatzen

MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Page 2: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Telefono erabilgarriak02

Argitaratzailea: Euskara batzordeaErredakzioa: Xabier SagarzazuDiseinua: Leire Ruiz de Angulo

Koordinatzailea: Zif Comunicacion

Kolaboratzaileak: Naroa Susperregi, Koldo Ortega,

J.M Mendizabal, Fermin Olaskoaga, Floren Portu.

Inprimategia: Antza.

HONDARRIBIAk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta eritzien ondorioak.

2014ko Abendua // 277 zenbakia // L.G.: SS 122/86

HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Page 3: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Aldizkaria non eskuratu 03

Gure eskerrik beroenak aldizkaria banatzen laguntzen diguten establezimenduei

NON ESKURATU AHAL DA HONDARRIBIA?www.hondarribia.org gunean eta honako puntuetan:

ALMIRANTE ALONSO KALEA- Amalur izozki-denda- Arretxe Txirrindak , 7- Kaizar Taberna- Olioaren Txokoa- Portutxo Jatetxea, 10- Uxoa Taberna

BERNAT ETXEPARE KALEA- Arahonde Inbertsioak, 18- Arbelaiz Goxotegia 1- Done Pedro Arrantzale Kofradia- Higuer Optika, 6- Hondarribia Klinika Podologia-Miramar kafetegia, 2

ITSASARGI KALEA- Kaialde Jatetxea, 8- Kaiela Kafetegia, 4

MATXIN DE ARZU KALEA- Itsas Etxea Anbulategia-Iza liburu-denda- Joski Arropa Denda, 18 - Marian Urdaitegia, 3- Podologia Unai Ortiz, 10

SABINO ARANA KALEA- MK, 12 Hortz Klinika-Itxola liburu-denda, 13

SAN PEDRO KALEA- Ardoka Taberna, 32- Casa Senra, 34- Don Jamon Jatetxea, 12- Eukeni Optika, 57- Gaur Liburu-denda- Ignacio Taberna, 20- Itsaspe Taberna - Javier Optikoa, 6 - Kai-Alde Kafetegia , 10- Kontxita Taberna- Kutxa, 9

- La Caixa- Laboral Kutxa, 7- Maite Taberna- Olearso Liburudenda, 2- Ogi-berri Okindegia, 69- Ondarribi Taberna, 31- Tabisa Beilatokia- Txantxangorri Taberna, 27- Zeria Jatetxea, 7

SANTIAGO KALEA- Aginagalde Aholkularitza, 10-Aizpea jatetxea, 65- Aliprox Sunsundegi , 17-Biondar Erretegia, 47- El Curry Verde Jatetxea, 67- Inmobiliaria Etxebeste, 15 - Uralde Jatetxea, 74

ZULOAGA KALEA- Elduayen, Mapfre, 8- Hermandad, Arrantzaleen Kofradia, 12- Nola Moda, 14-Yolaberri taberna

ALDE ZAHARRA/HARRESILANDA- Aise Gune Psikopedagogikoa. Juan Laborda- Batzoki, Damarri- Danontzat Taberna- Etxeberria Taberna - Gazte Informazio Bulegoa, Javier Ugarte 6- Joxean Harategia, Harresilanda 5- Kasino Zaharra- Larra Taberna, Damarri- Prebentzio Komunitarioa, Harresilanda 3- San Gabriel Egoitza- San Nikolas hotela, Arma Plaza 6- Sebastián Jatetxea - Ttopara Kafetegia- Turismo Bulegoa, Arma Plaza 9 - Udaletxea BAZ

AMUTE-MENDELU- Carrocerías Amute, 19- Caser Betherram egoitza- Manolo Jatetxea- Nati janari denda- Ondare Kafetegia, 6. behea- Oronoz Elektrizitatea, Amutalde 19

PUNTALA- Arraun Elkartea Puntala- Arraun Etxea Jatetxea, Molla Ibilbidea 5- Hamaika, Plaza San Marcos, Puntala- Izkiña Taberna- Puntala Janari-denda, Nafarroa Behera 6

SOKOA - Eguzki-lore Kafetegia, Sokoa Merkatalgunea- Sokoa Liburudenda, Sokoa Merkatalgunea

TXIPLAU- Margolanak Txingudi, 28- Mariñel Burdindegia- Ondartz Ederra Biberoak- Txingudi, Txiplau, 19

BESTE ZENBAIT

- A+JP Arkitektoa, Arrantzale Auzoa 10- Ardora Jatetxea Foru kalea, z/g- Arroka Berri Higer Bidea, 6 - Beko Errota , Jaitzubia- Endanea Biberoak, Jaitzubia- Faro Higer Jatetxea- Hiruzta Txakolindegia, Jaitzubia 266- Hondartza Kiroldegia- Itsaskari Baita Kirol Kaia- Kilker Lorazaintza, Errazkinenea, 2- Kirol Kaia, Kapitaintza- Susana Liburutegia , Zezen plaza, Rebellin- GymJazz, Soroeta Gain, 3 kalea

HONDARRIBIA 277 2014ko Abendua

Page 4: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Herrian Barrena04 HONDARRIBIA 277 2014ko Abendua

Bertso-afaria, Euskararen egu-neko Mintzodromoa, Bordari eta Satarka sarien banaketa eta Liburu Azoka izan dira ekitaldi nabarmenenak

Udazkenero bezala, Neguko Jardunal-diak martxan egon dira azken asteetan. Aurreko alean hitz egin genuen lehenen-go ekitaldien inguruan eta orain, azken asteetakoei errepasoa egitea dagokigu.

Azaroaren 29an, Amute-Kostako auzo egoitza bete egin zuten haur eta gu-rasoek, Zapata gorriak antzerki lana ikusteko irrikiz, eta egun berean, jende kopuru polita bildu zen Itsas Lur elkar-tean. Ondo afaldu ondoren, lehen mai-lako bi bertsolarirekin gozatu ahal izan zuten, Maialen Lujanbio eta Amets Ar-zallusekin, edo azken Euskal Herriko bi txapeldunekin. Ez da gutxi, ez.

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, euskara ikasle eta euskaldunen arteko Mintzodromoa (edo Mintzalaguna pro-gramaren edizio erraldoi eta bateratua) egitea ohitura bihurtu da azken urte hauetan.

Oraingoan, Mintzodromoa oso berezia izan da. Irungo Txanaleta plazan elkar-tu ziren Hego Lapurdiko Hiriguneko herrietatik etorritakoak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko euskaldun eta ikasleak eta nola ez, Irun, Hondarri-bia eta Hendaiakoak. Ekimen honek ha-siera publikoa eman dio Hego Lapurdiko Hiriguneko 12 udalerriek, Bortziriek eta

NEGUKO JARDUNALDIETAN EKITALDI UGARIZGOZATU AHAL IZAN DA AZKEN ASTE HAUETAN

ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu

Page 5: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Herrian Barrena 05HONDARRIBIA 277 2014ko Abendua

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Par-tzuergoak bultzatu duten Sareuska proiektuari. Honen helburua, hiru eremu hauetan euskara ikasi eta erabiltzea bultzatu eta euskaldunen arteko ha-rremana sortzea izango da hemendik aurrera.

Egun batzuk beranduago, abenduaren 13an, Kul-tur Etxean egin da Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketetako sari-ematea.

Aurten guztira 32 lan aurkeztu dira, “aurreko urteetan baino gutxiago, baina kalitate interesga-rrizko asko tartean”, esan dute epaimahaikideek. Ipuinen Bordari lehiaketan, Jexux Mari Mendiza-bal, Mayi Iza, Juan Garzia eta Karlos

Page 6: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Herrian Barrena06

k

HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Zabalak egin dituzte epaile lanak. Gazte-txoen B mailan, Asier Olaizolak irabazi lehenengo saria eta hondarribiar egilea duen lan onenarena, Maddiren koadernoa izenburukoarekin. Maila honetara aur-keztu diren lau lanen artean bigarren sa-ria hutsik uztea erabaki du epaimahaiak.

Bordari lehiaketako A mailan, berriz, 16 lanen artean, Olatz Mitxelenak irabazi du lehenengo saria, Oinordetza izeneko lanarekin. Bigarren saria eta hondarribiar onenarena Ainara Elizondok eraman ditu Hiru urtaro izenburuko idazlanarengatik.

Olerkien Satarka lehiaketara, aldiz, 7 lan aurkeztu dira A mailan eta 4 lan B mailan. Guzti horien artean, sariak me-rezi izan dituztenak, hauexek, Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena epaimahaikideen erabakiz.

B mailan, lehenengo saria, Jone Roncal nafarraren Atzo bertan poemarentzat izan da eta bigarrena, Saioa Ventrua nafa-rrak eraman du, Negarra izenburukoare-kin. Hondarribiar egile onena izan duen lana, aldiz, Jon Aperribayren Nire paradisu partikularrera izan da.

Satarka lehiaketako A mailan, aldiz, lehe-nengo saria Iñigo Legorburuk eraman du Latina dakien ezjakina naiz izeneko poe-marengatik. Bigarren saria eta hondarri-biar onenarena, ex aequo, Ane Garcíak eta Ainara Elizondok lortu dute, Urtaroen memoriaz eta Alaba izeneko lanei esker.

Sari hauek entregatzearekin batera, lau egunetan zehar zabalik egon da Arrant-zale Auzoan Euskal Liburu eta Disko Azoka. Bertan, Durangon aurkeztu be-rri diren nobedade guztiak eskura egon

ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu/Floren Portu

Page 7: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Herrian Barrena 07HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

dira eta zenbait egile ere liburuak sinat-zen aritu dira, hala nola, Arantza Urre-tabizkaia, Maite González Esnal, Jabier Muguruza eta Fernando García.

Lerro hauek irakurtzeko egun ingurue-tan egingo dira aurtengo Neguko Jardu-naldietako azken ekintzak.

Alde batetik, abenduaren 28an, Kalean Kantuzen edizio berria, Damarri plazan 12.00etan. Eta hurrengo egunean, 29an, Lupe Lekuonak ipuinak kontatuko dizkie umeei, 11.30ean Zuloaga etxeko iburu-tegian.

Page 8: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

08 Herrian Barrena HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Liburutegiaren leku-aldatzea eta beste zenbait barne-lan otsaila eta martxoan zehar egingo direla eta, bitarte ho-rretan ez da zerbitzurik egongo

Iritsi da unea, Hondarribiak bere libu-rutegia eraberritu eta zabaltzeko lanak laster hasiko ditu eta hori dela eta, Ur-bycolan enpresak egingo duen obra bukatu arte zerbitzua nolakoa izango den azaldu dute Kote Guevara liburu-zainak eta Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak.

Jakin beharreko lehenengo gauza, libu-rutegiaren obra urtarrilaren amaieran hasiko dela, beraz, ordura arte zerbit-zuak normalki funtzionatuko du Zuloa-ga Etxean bertan.

Baina lanek irauten duten bitartean be-hin-behineko kokapena behar du libu-rutegiak eta hori, Biteri kalean, Jostaldi frontoia eta euskaltegiaren aurrean egongo da, han muntatuko den espa-zio modularrean. Eraikina Itsas Etxea berritu zenean erabili zenaren antze-koa izango da itxuraz.

Espazio hori atondu, gaurko liburutegia hustu eta zerbitzua hara eramateak bi hilabeteko lana suposatuko du. Beraz, “otsailean eta martxoan liburutegi zer-bitzurik ez da egongo”, iragarri dute Guevarak eta Sagarzazuk. Aste horie-

LIBURUTEGIAREN BEHIN-BEHINEKO ZERBITZUA JOSTALDIN EGONGO DA APIRILETIK AURRERA,

ZULOAGAKO LANAK BUKATU ARTEARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu

Page 9: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

09Herrian BarrenaHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

tan, “behin-behineko kokapenera libu-ru zenbait eramango dira, beste asko ere gorde egingo dira eta azkenik, libu-rutegiko fondoaren garbiketa egingo da; hau da, zaharkituta edo hondatuta dauden liburu eta publikazioak kendu eta birziklatzera” bidaliko direla azaldu du Kote Guevarak.

Espazio zabala. Behin-behineko libu-rutegia izango denari dagokionez, honek “apiriletik Zuloaga Etxeko lanak amait-zen diren arte udal liburutegiko zerbitzu guztiak era egokian” eman ahal izateko “espazio zabala” izango duela azaldu dute udal arduradunek.

“Zehazki, 680 metro karratu izango

ditu, denak solairu maila bakarrean. Barnean, liburutegiaren bulego eta barne-funtzionamendurako zerbitzuak egongo dira eskuinaldean, sartu eta aurrean, aparteko gelan, haurren libu-rutegia, eta ezkerralde osoan, helduen liburutegia, mediateka eta irakurri eta ikasteko 80 plaza, bateria modura saka-banatuta egongo diren liburu-apalekin nahastuta. Ez dira faltako, ezta ere, or-denagailuak, wifi zerbitzua eta beste guztiak”, esan du Guevarak.

Behin-behineko liburutegiak, modu-loen alokairu eta guzti, 94.320 euroko kostatuko du eta martxan egongo da Zuloaga etxekoa eraberritu eta Kale Nagusiko 10. zenbakiko eraikinera za-

baltzeko lanek irauten duten bitartean. Lanek bederatzi hilabete eta erdi irau-tea kalkulatua du Urbycolan enpresak, beraz, urri bukaerarako edo liburutegi berria prest egongo litzateke. Gero, bar-netik ekipatu eta hornitu beharko da altzari eta bestelako guztiekin, eta be-rriz ere, liburu eta material guztiak hara aldatu. Honetarako, 300.000 euro izan-go ditu Udalak 2015eko aurrekontuan eta obra bera, 2014ko aurrekontuko 1,12 miliorekin egitekoa da.

“Beraz, liburutegi berria 2015 abenduan martxan egotea” kalkulatzen dela esan du Txomin Sagarzazuk.

Page 10: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

HONDARRIBIA 2772014ko AbenduaHerrian Barrena10

Marije Zapirain izan da aurten ban-deren maidia eta Arraun Elkarteak oinarriko kategorietako entre-natzaileei eman die aurten bere Urrezko Intsignia

Hondarribia Arraun Elkarteak urte opa-roa izan du 2014.eko hau eta ospakizun askotarako bidea eman dute bere kiro-larien lorpenek.

Traineruetan zein aulki mugikorrean, aurten, guztira, 14 bandera lortu dituz-te hondarribiarrek, eta ohi den bezala, azaroaren 29an, bandera guzti horiek

bedeinkatu dituzte Jasokunde eta Sa-garrondo Amaren parrokian.

Kirolariak elkarteko instalazioetatik ate-ra ziren desfilean, eguerdian puntuan, parrokira bidean. Haiekin eraman zituz-ten aurten Hondarribia Arraun Elkar-teak lortu dituen garaipen nagusietako banderak, hala nola:

-Kadeteen eta Jubenilen Gipuzkoako Ligak aulki mugikorrean-XXII. San Jose Saria (Astilleroko traine-ru eta zortzikoen jeitsiera)-Getariako IV Antxoa Eguna trainerillen

bandera-Gipuzkoako Trainerillen Liga (gizo-nezko seniorrak)-Gipuzkoako Trainerillen Txapelketa (gi-zonezko seniorrak)-TKE-ACT Traineruen Ligako zazpi ban-dera: IX Marina de Cudeyo estropada, La Caixa II. Bandera, Getxoko XXXVI. Ikurriña, Moañako Bandera, II. Playas de Noja Bandera, Bilboko V. Bandera eta Bermeo Hiriko XXXII. Bandera.

Udal agintariek lagunduta, eta Honda-rribia Arraun Elkarteko buruekin batera, aurtengo bedeinkapenaren maidia

AURTEN IRABAZITAKO 14 BANDERAKBEDEINKATU DITU HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

BANDEREN DESFILEA KALE NAGUSIAN GORA ETA PARROKIKO BEDEINKAPENAREN UNE BAT X. SAGARZAZU

Page 11: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

11Herri BarrenaHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

joan zen desfile honetan.

Ohore hori Marije Zapirainek izan du, 2010. urtean istripuz hil zen Eñaut Laba-yen arraunlariaren amak. Labayenek urte asko eman zituen Ama Guadalupekoa traineruan eta garaipen ugari lortzen la-gundu zuen, horien artean, 2006. urteko San Miguel Liga.

Aurten lortu dute hondarribiarrek be-raien bigarren San Miguel Ligako Ko-roa, eta koroa bera ere protagonista izan zen bedeinkapen honetan.

Elizkizunaren ondoren, segizioa Her-mandderaino jeitsi zen eta han utzi zituzten bandera guztiak hemendik aurrera haiek zainduko dituen Kofra-diaren eskutan.

Ondoren, Arraun Elkarteko kide eta zaletuek bazkaria egin zuten Alameda jatetxean eta han, bere Urrezko Intsig-niak banatu zizkion oinarrizko maile-tako entrenatzaile diren eta izan diren Jose Arrizabalaga, Joserra Oiarzabal, Celes Bratos, Martin Goikoetxea eta Ka-lixa Silanesi.

“Batzuek aurretik arraunlari izanak dira, Kalixa Silanesen kasuan bezala, edo patroi, Josema Arrizabalagarenean. Zu-zendaritzako kide ere izana da Martin Goikoetxea eta Celes Bratosek (18 den-boralditan) eta Joserra Oiarzabalek (9 denboraldiz) urte pila daramate klube-ko arraunlari gazteenekin lanean.

Guztiek lan itzela egiten dute eta urrezko intsignia hauekin “isilean eta itzalean egindako lan horren aitortza” egin nahi izan duela azaldu du Honda-rribia Arraun Elkarteak.

Page 12: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Jatetxea

12 Herrian Barrena HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Otorduan 900 euro biltzea lortu dute eta elkarteko bolondresek prestatu dituzten 200 arkume menestra anoa ere bideratu di-tuzte hirian beharra duten fa-milientzat

Urte osoan zehar elkartasuna bultzat-zeko ekimenak burutzen ditu Klink elkarteak. Aurten, adibidez, bularreko minbiziaren aurkako borrokarako, San Filippo sindromearen ikerketarako edo duela oso gutxi, Vicente Ferrer Funda-zioarentzat dirua bildu eta bizikletak erosteko otorduak antolatu dituzte.

Baina badute urtero egiten duten bat, Gabonen atarian, Hondarribiko Carita-sen alde egiten den bazkaria.

Bazkari hori abenduaren 13an egin dute Klink elkartean eta bertan, 900 euro bildu dituzte, Hondarribiko Carita-sek gure hirian beharra duten familien beharretarako erabiliko dituenak.

Gainera, Klinkeko bazkide eta bolon-dresek 200 arkume menestra anoa prestatu dituzte eta horiek ere Carita-sen bitartez banatuko dira.

Elkarteak eskerrak eman nahi izan di-zkie ekimen hau lagundu duten Hon-darribiko Batzokiari, Alzaga Urdaiaz-pikoak dendari, La Pitanzari, Endaneari eta Formattoo publizitate agentziari.

URTERO BEZALA, KLINK ELKARTEAK HONDARRIBIKO CARITASEN ALDEKO

GABONETAKO BAZKARIA EGIN DUARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu

Page 13: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

13Herrian BarrenaHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Dei egiten diete nahi duten hon-darribiar guztiei hamabostean be-hin, ostiraletan 18.00etan Banako tabernan egingo dituzten bileretan parte hartzera

Duela gutxi sortu da Sare, euskal pre-soen giza eskubideen aldeko gizarte mugimendu berria eta honek ere, bere aurkezpena egin du Hondarribian.

Azaroak 28an, Kultur Etxeko ekintza aretoan, 125 lagun inguru bildu ziren, presoen sakabanaketa eta urruntzea-rekin amaitzea helburu nagusia duten

herritarren sare honen berri izateko.

Bertan, Sareren egitura nazionaleko kide diren Teresa Todak eta Joseba Azkarragak sailburu ohiak talde berria Euskal Herri mailan zein atzerrian egi-ten ari den lanaren berri eman zuten.

Horiekin batera, azken asteetan Honda-rribiko Sare sortzeko biltzen ibili diren lagunek elkartearen helburuak azaldu zituzten eta Urko Labeaga eta Tomas El-gorriaga preso hondarribiarren egoera azaltzen duen bideo bat ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek.

Alfonso Sastrek idatzitako testu bat irakurri zuen honen semeak eta Lasaga-baster abokatuak “dispertsioak nazioar-teko tratatuak eta Espainiako konsti-tuzioa bera urratzen” dituela esan zuen.

Aurkezpen honen ondoren, Hondarri-biko Sarek gazte eta familiei begirako jardunaldia antolatu du abenduaren 13an eta dei egin dei sentsibilitate guztietako hondarribiarrei, halaber, hamabostean behin Banako tabernan, ostiraletan 18.00etan egingo diren bile-retan parte hartzera.

SAREK, EUSKAL PRESOEN GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO GIZARTE MUGIMENDU BERRIAK, BERE

AURKEZPENA EGIN DU HONDARRIBIAN

SAREREN AURKEZPEN EKITALDIKO UNE BAT, KULTUR ETXEAN UTZITAKOA

Page 14: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

14 Gure Eskoletan HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Aurtengoan ere Euskararen Astea modu atsegin eta arrakastatsuan burutu dugu San Jose Ikastetxekook abenduaren le-henengo astean Euskararen Eguna ait-zakian.

Ikasturte honetan, martxoa aldean ospa-tuko dugun Korrikaren 19. edizioa dela eta, egunero martxoso hasi ditugu goizak, azken bost edizioetako bideoklipa eta abestiak ikusiz zein abestuz.

Horretaz gain, aurten euskarazko zinema-gintzaren urte oparoa izan dela ospatze-ko, hainbat filma eta dokumental euskaraz ikusteko aukera izan dute eskolako kide guztiek, hala nola, Aizkorak goi mendietan, Asterix eta Obelix, Kiriku, etab.

Alaia Martinek eta Beñat Gaztelumendik bertso munduan murgildu zituzten bert-so programaren barruan lanean dihar-duten 4. eta 5. LHko ikasleak. Hauek gai ezberdin, puntu edota errima aldrebesak prestatuta bertsolariak kolokan jartzeko asmotan zebiltzan baina noski, maila ho-netako bertsolariekin ezin!

Aurten Eskolako Agenda 21 programaren gaia “Elikadura Jasangarria” dela eta, Hon-darribikoa den Eli Gallego nutrizioan adi-tuak DBHko ikasleei hitzaldi interesgarria eskaini die, bertan otorduetako ohiturei buruzko hausnarketa sustatuz.

Hondarribiko udal Euskara Sailetik jasot-zen dugun laguntza baliatuz, aurten es-kolako HH eta LHko ikasleek KULKIko lagunek antolatzen duten euskal jolas par-keaz gozatzeko tartea izan dute. Bistakoa da benetan disfrutatu zutela ume guztiek.

EUSKARAREN ASTEA OSPATU DUTEAURTEN ERE SAN JOSE IKASTETXEAN

Page 15: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

15Gure EskoletanHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Astea borobiltzeko ostiralari kirol eta musika kutsua eman genion. Alde batetik, Bidasoaldekoak diren errealeko jokalariek ,atezaina den Maria Asun Quiñonesek eta Leire Baños erdilariak, emakumeen kiro-laren inguruko hitzaldi oso entretenigarri eta atsegina eskaini ziguten eskolako are-to nagusian.

Bestetik, HHko bi zikloek, eta LHk euskal musikaz osatutako errepertorioaz gozat-zeko aukera izan zuten Beti Mugan talde-ko musikari izandako Koldo Emeryk eta ikastetxeko musikariek emandako kont-zertu pedagogikoari esker.

Honetaz gain, aste osoan zehar ospatu ge-nuen Esku Pilota txapelketaren finalekin eman genion amaiera ekitaldiz beteriko aste honi.

Jada hurrengo urteko KORRIKArako prestatzen ari gara!

Eskerrak eman nahi dizkiegu astea osat-zen lagundu diguten gonbidatu guztiei eta Ikastetxeko euskara teknikariei egindako lanagatik.

Page 16: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

16 Elkarrizketa HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Ontzigintza izan du ogibide gaur 82 urte dituen Inaxio Olaziregik, baina honekin batera, beste bi pasio bizit-zan. Musika alde batetik, hamarkada luzetan Musika Bandak saxofoia jot-zen, eta bestetik, arrauna. Traineruan ibilia izan da eta Ama Guadalupekoa alde guztietara jarraitzen duten ho-rietakoa da. Berarekin hitz egin dugu guzti hauetaz eta bereziki, trainerua-ren ospakizunetan kantatzen den abestiaren jatorriaz.

Noiz eta nola hasi zinen ontzigint-zan? Zer izan da ofizio hau zuret-zat?Aita bera ontzigilea zen eta berarekin hasi nintzen lanean, hamahiru urte nituela. On-tzigintza nire bizitza izan da eta asko gustat-zen zaidan gauza bat. Orain ere, erretiratuta banago ere, ordu piloa ematen dut semeak eta biok 1997an zabaldu genuen ontziolan, Gabarrari kalean.Asko aldatu da ontzigintza zu hasi zinenetik hona?Erabat. Nire hasierako garaietan itsasontzi guztiak egurrezkoak ziren eta txikiak tamai-nan. Orain askoz haundiagoak egiten dira eta poliesterrarekin. Lan kopuruak behera egin du, alde batetik eskari gutxiago dagoelako, eta bestetik, Europar Batasunak ere arrantza ontziak egiteko diru laguntzak asko murriztu dituelako. Orain, aisialdirako ontziak ia gehia-go egiten dira gure ontziolan arrantzakoak baino.Ontziak egiteaz gain, musikarako zaletasun haundia daukazu. Non-dik datorkizu?Aita bera, Lazaro Olaziregi, musikaria zen. Txikitatik ikasi nuen eta oso gustuko izan

“TRAINERUAREN OSPAKIZUNETAKO ABESTIAREN HITZAK GALTZEN ARI DIRA ETA DENON ARTEAN

IKASI ETA MANTENDU BEHAR DITUGU”INAXIO OLAZIREGI - ONTZIGILEA, MUSIKARIA, ARRAUNLARI OHIA ETA ARRAUNZALEA

Page 17: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

dut. Pena eman zidan duela lau bat urte Musika Bandan jotzeari uzteak, baina adi-nak ez du barkatzen. Asko gozatu dut mu-sikarekin, bai Hondarribiko bandan zein Irungoan ere. Nik nere garaian nola hala ikasi nuen solfeoa eta beste. Gaur, nire bilobaren batek saxofoia jotzen du eta zoragarria da nola egiten duten gazteek musika! Inbidia ematen didate.Musikaz ari garen honetan, goa-zen aurreko hilean gure lehiake-tan hizpide izan genuen traine-ruaren ospakizunetako kantura. Nondik dator abestia?Nire aita zenak soinua jotzen zuen eta Orion bazituen zenbait lagun. 1944. urtean, lagun horiek deituta, Oriok irabazitako ban-dera baten ospakizunean jotzen aritu zen. Eta han entzun zuen lehenengo aldiz gaur Gora Joseba eta... hitzekin abesten dugun

doinu hura. Gero, 1947an, Beñardo Eldua-yen patroi zuen Hondarribiak Kontxan irabazitakoan, Gora Beñardo eta... abesten hasi zen Hondarribian, eta letra osoarekin: Gora Beñardo eta beraren koadrila / urti as-kuan ondo kontserba dedila / Buruz azkarra eta memoriz abilla / berriz ere saiatuko gera banderaren bila. Gauza da urteak pasa zirela, Hondarribiak berriz ere banderak irabazi arte, eta 1965.ean, dagoeneko. Gora Lujam-bio eta... abestu zenean, hitzen zati haundi bat ahaztua zegoen. Eta azken urte hauetan,

ordutik hona beste urte mordoa pasa on-doren, beste horrenbeste gertatzen ari da. Jendeak ez dakizki hitz guztiak eta pena lit-zateke kantu honen letra galtzea. Ea denon artean ikasi eta ondo abesten dugun! De-non esku dago kantu hori mantentzea, oso polita da eta ospakizunetan abestea.Kantua bera alde batera utzita. Noiztik datorkizu arraunerako zaletasuna?1942. urtean ikusi nuen nire lehenengo Kontxako estropada, eta ordutik hona ez dut ia inoiz ere hutsik egin. Egun haundia izaten da eta asko bizitzen dut. Bere ga-raian ere arraunlaria izan nintzen, 50.eko hamarkadan, Beñardo Elduayen patroi zela. Ordutik hona, alde guztietan iza-na naiz estropadak ikusten. Bai Euskal Herriko kostaldean baita Kantabria aldean ere.

17ElkarrizketaHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

“Ontzigintza izan dut ogibide, baina musika eta arrauna ere pasioa

izan dira niretzat”

Page 18: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

18 HONDARRIBIA 2772014ko AbenduaErreportajea

Abia puntu izan dituzten 1.126 testamentuen transkripzioa eta hauekin osatu dituzten 37 zuhaitz genealogikoak liburua-rekin batera datorren CDan eskura daude irakurle zein iker-larientzat

Hondarribiak historia zabala duela jaki-na da eta guk ere horri tarte bat egiten diogu hilero. Eta Historian, badira gure hirian gertakari entzutetsuak jaso di-tuzten garaiak. Horietatik, entzutetsue-nak XVII. mendekoak dira, 1638. urteko

setiokoak adibidez. Baina, egon, badira aurreko eta ondorengo gertakariak.Denis Álvarez hondarribiarrak eta Iñaki Garrido irundarrak “orain arte nolabait beste gertakariek ezkutatu izan duten” XVI. mendea ikertzeko aukera izan dute, zazpi urte luze iraun duen lan batean.

Lan horren ikerketa iturria XVI. mende-ko hondarribiarren hil aurreko azken bo-rondate edo testamentuak izan dira, eta lan horrren emaitza, In Dei Nomine. XVI. mendeko Hondarribia bere testamentuetan izenburuko liburu mardula, ia 700 orrial-

de dituena eta bi egileek abenduaren 11n aurkeztu dutena.Liburuaren eta ikerketaren oinarria, “XVI. mendeko hondarribiarrek egin-dako 1.126 testamentu agiri” izan direla azaldu dute bi egileek.

“Testamentuak ez dira bakarrik garai bateko norbanakoen azken borondate pertsonala; borondate horrek eta bere ezaugarriek, baita hiltzear dagoen pert-sonaren izaerak, bere garaia eta gizar-tea aztertu eta deskribatzeko ere balio dute”, esan dute Álvarezek eta Garridok,

DENIS ÁLVAREZ ETA INAKI GARRIDO, UDALETXEAN EGINDAKO LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIAN UTZITAKOA

ZAZPI URTEKO IKERKETA LANA EGIN DUTE DENIS ÁLVAREZ ETA IÑAKI GARRIDOK ‘IN DEI NOMINE’

LIBURUAN XVI. MENDEKO HONDARRIBIA GARAIKO TESTAMENTUAK AZTERTUZ DESKRIBATZEKO

Page 19: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

943 64 03 66Telf :Fax:

19ErreportajeaHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

aurkezpenerako jendez bete den uda-letxeko Areto Nagusian. Lan honetan, testamentuek horietatik abiatuz, “garai hartako gizarte antolaketa, Elizak jokat-zen zuen papera eta merkatari, militar eta itsasgizonen lanbideen ezaugarriak” aztertu dituztela azaldu du Denis Álva-rezek.

“Hala ere, testamentu hauetatik abiatuz, garai hartako gizartearen eta Hondarri-bia beraren beste ikuspuntu eta ezauga-rri asko aztertu eta definitzeko aukera “ dagoela esan dute bi egileek.

Horregatik, liburu honek egingo duen ekarpen garrantzitsua aipatu dute. “Az-terketaren iturri izan diren 1.126 testa-mentuak transkribatu ditugu, gaur egun-

go testu artxibo informatikoetan, eta artxibo horiek guztiak In Dei Nominre-kin batera argitaratu den CDan daude”, azaldu Iñaki Garridok.

Testamentuak gazteleraz daude, “garaiko eskribauen hizkuntza zelako”, baina eus-kara “Hondarribiko herriaren hizkuntza zela eta gaztelera, gehienbat, gotorlekuko militarrena” argi azaltzen dute agiriek.

“CD horretan, testamentuen transkri-pzioaz gainera, libururako osatu eta ber-tan azaldu ditugun 37 zuhaitza genealo-gikoak daude”, gaineratu du ikertzaileak.

CD hau “ez da bakarrik irakurle soila-ren interesa asetzeko baliagarri izango, baizik eta beste edozein historialari eta

ikerlariren esku jartzen du ikerketarako informazio iturria, formatu elektro-nikoan eta transkribatuta. Honelako materiala besteren eskutan jartzea ez da oso ohikoa”, azaldu dute lan hau egin duten bi historialariek.

Lan honetan, gainera, “ez da bakarrik Hondarribia beraren historiako zati bat aztertzen, baizik eta garai hartan bere menpean zeuden Irun, Lezo eta Pasaia-renak ere bai”, esan dute Iñaki Garridok eta Denis Álvarezek.

In Dei Nomine. XVI. mendeko Hondarri-bia bere testamentuetan dagoeneko li-buru dendetan eskura dago, 20 euroko prezioan.

Page 20: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Joan den azaroan Hondarribian DBHko 2. mailan dauden ikasleek antzezlan hau ikusteko aukera izan zuten. Hilaren 11n Ama Guadalupe-koako ikasleekin, San Josekoekin eta Talaiako ikasleekin bildu zen Peter Roberts herriko Kultur Etxean.

Peter Roberts-ek, aspaldian Donos-tian bizi den mimo eskoziarrak, ur-teak darama proiektu hau aurrera eramaten. Alkoholaren gehiegizko kontsumoa da antzezlanaren ildo nagusia eta mimoaren artea, magia, humorea eta ikuslegoaren parte hart-zea erabiltzen du Peter-ek gazteriak alkoholaren kontsumoaren inguruan gogoeta egin dezan.

Helburua da, gazteek antzeztutako eszenekin identifikatuta sentitzea eta era berean alkoholaren gehie-gizko kontsumoak sor ditzakeen osasun-arazoei buruz hausnarketa egitea.

Ikuskizuna ikusteaz gain gazteak gaiarekin jarraitzeko aukera izango dute irakasleei helarazten zaielako lan-gida bat non beraiek beharraren arabera fitxa ezberdinak burutzeko aukera duten. Programa hau DBHko 2. mailako ikasleei zuzentzea Preben-

tzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko profesionalen erabakia da. Hain zu-zen ere, adin hauetan sortzen diren kontsumo goiztiarrekin arduratuta gaudelako. Izan ere, garrantzitsua da gazteek zein helduek kontutan hart-zea kontsumo goiztiar hauek gazteen garatze prozesuan eragin kaltegarria dutela.

Halaber, esan beharra dago ikaste-txeetako eta ikasleen jarrera Progra-ma honekiko oso ona dela. Eskertze-koa da ikuskizuna aurrera eramateko izandako jarrera eta laguntza eta be-raien antolakuntzan sortzen diren trabak gainditzea.

Proiektua edota Peter hobeto eza-gutzeko: www.teatromimo.com

20 Prebentzio Komunitarioa HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Hondarribiko DBHko ikastetxeekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak burutu du ekintza hau pasa den azaroan.

“MIMARTE”ALKOHOLAREN GEHIEGIZKO KONTSUMOA PREBENITZEKO PROGRAMA

Page 21: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Gure Merkatariak 21HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

ORTOLEKU

HARREMANETARAKO

Helbidea

Bernat Etxepare, 8

Telefonoa

943 641262

Webgunea

www.ortoleku.com

Facebook

www.facebook.com/pages/Orto-

leku

CELESTE PÉREZ-JARAIZ, ORTOLEKUKO ARDURADUNA ARGAZKIA: X.S.

ARDURADUNA: Celeste Pérez-Jaraiz

Noiz sortu zen zure denda?2012an

Zer saltzen duzue?Ortopedia eta laguntza teknikoa, parafarmazia produktuak eta belar-denda.

Zer da zuen negozioa berezi egiten duena? Zer nabarmenduko zenukete?Portuan kokatuta egoteaz gain, gure dendak ez dauka ino-

lako oztopo arkitektonikorik eta erakusketarako espazio za-bala dauka.

Osakidetzarekin hitzarmena daukagu sinatuta eta ortopeda eta farmazialariak atenditzen ditu bezeroak.

Atentzio pertsonalizatua ematen dugu eta oinetako ortope-dikoetan katalogo zabalarekin egiten dugu lan.

Page 22: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

22HONDARRIBIA 277

2014ko AbenduaHondartza Kiroldegia

Page 23: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

23Hondartza KiroldegiaHONDARRIBIA 277 2014ko Abendua

2014KO URRITIK AbENDURA ARTE, mATRIKULA DOAN DA hONDARTZA KIROLDEgIAN. KANPAINA AbENDUAREN 31AN

AmAITUTZAT EmANgO DA.

APRObETxATU AUKERA ETA ETORRI gUREKIN KIROLA EgITERA!

Page 24: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

24 Historiaren leihotik

Koldo Ortega

HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Gaurko lantxoari ekin baino lehen, azke-nari “Hondarribiar gatibuak Aljerian” be-netako amaiera eman behar diogu. Hona hemen: Gatibutasunaren historian izen aipagarriena Miguel de Cervantes baldin bada, hemendik aurrera gure gatibu hon-darribiarrok ere bere lekua izan beharko dute, zeren historia denen artean, handi zein txiki, egina baita.

Batzuek zail izaten badute historian sart-zea, besteek, aldiz, ezin dute historiatik atera. Hori bera gertatzen da gaurko aldi-zkariaren protagonistarekin: Martin Ugal-de. Aspalditik Euskal Herriko historian ate nagusitik sartua, gaur den egunean ere bere lekua jarraitzen du betetzen.

Aurten, hamar urte hil ondoren, Honda-rribiak, Euskeraren Eguna baliatuz, oroi-men ekitaldi hunkigarria eskeini zion goi mailako euskaltzale izandakoari.

Behin baino gehiagotan, adituak aritu eta aritzen dira Martin Ugalderen ekar-penak –bizitza eta lana – ikertzen eta argitaratzen. Primeran, gainera! Gaur, Hondarribiko “Hondarribia” aldizkariak ere bere leihoa berriz zabaltzen dio lan-txo berria gauzatzeko. Martin bera izan-go dugu idaz-le, lehen bezala, herriko aldizkarian.

Berak azalduko digu zergatik honda-rribiratu zen Caracas-en 22 urte bizi ondoren eta ni, ahal dudantxoan, bere Hondarribiarekiko lotura saiatuko saia-tuko naiz osatzen, Txomin Sagartzazuk

lagundurik. Joan Mari Torrealdai maisu-ki laburbildu du Martinen bizi-ibilbidea: “Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena”. Hiru tokiok baldin badira na-gusienak Martinen bizitzan, Hondarri-bian bete zuen luzeena. Herri honetan, Andoainen 1921eko San Martin egunez jaiotako “Urrezko hondarribiarrra” 2004. urtean hil zen eta Hondarribiko hilerrian lurperatuta dago Antonia Orradre eta Pello Ugalde gurasoekin batera.

UGALDETARRAK HONDARRI-BIRA

“Gizon askea naiz, askatasuna nahi dut

naizena izateko eta idatzi behar duda-na idazteko. Gizonak askatasuna galtzen badu, gizon hori galdu da”. Martin Ugal-deren hitzok argi uzten digute nolakoa zen Euskal Herritar Unibertsal honen fi-losofia. Askatasuna erabili zuen Andoain-go Seme Kutun honek Caracas uzteko eta Euskal Herrira itzultzeko 1969an, Venezuelako hiriburuan 22 urteko er-bestealdia bete ondoren. Hona hemen, labur bada ere,Hondarribia aukeratzea-ren zergatiak Martin berak emanak: “Mu-til koskorra nintzela etortzen nintzen attonarekin Lezora…Pasatzen nintzen Irundik , urtean behin bazkaltzera joaten baiginen Biarritzera. Baina nik Hondarri-

MARTIN UGALDE HONDARRIBIAN

Hondarribiko Hiriaren Urrezko Intsignia (1998an Udalak emana gure herriarekiko lotura handia izateagatik).

Page 25: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Historiaren leihotik 25HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

bia ez nuen ezagutzen…Ezkondu nintze-nean (1955) Otaño pintorea Venezuelan zegoen eta erregalatu zidan kuadro bat, Hondarribia. Gero, handik puska batera, 1956an edo 1957an, Venezuelara dator Hondarribitikan, eta Caracasen jartzen dizkit aurrean Hondarribiko kuadro guztiak, eta ni txoratu egin nintzen. Pin-tore hori izan zen Enrique Albizu”. Albizu berak esan zion Martini Hondarribian Don Joxe ttikiak argitaratzen zuela “On-darribiko izparrak” aldizkaria eta Martin Ugalde bi edo hiru lan bidali zion apaizari. Hauek izan ziren Martinen lehendabi-ziko harremanak Hondarribiarekin. Urte haietan “ez nuen pentsatzen etortzerik. Baina azkenean, gero, 1968an erabaki genuenean 1969an etorri ginen”. Hauek dira Martinen hitzak Txomin Sagartzazu-ri esanak eta aldizkari honetan 1990eko otsailean argitaratuak.

Zer moduzkoak izan ziren Hondarribian Martinekin igarotako urteak? Galdera honi, dela gutxi hil den Martinen Ana Mari Martinez Urreiztieta emazteak ho-nela erantzun zion aldizkari honetan 2004ko abenduko zenbakian: “Oso ede-rrak. Nik beti esan dut pribilegioa dela Hondarribian bizitzea. Hondarribia oso garrantzitsua izan da guretzat. Orain gutxi omenaldia egin diote Martini, eta guretzat aukera bikaina izan da eske-rrak emateko, zorretan gaude herri ho-nekin”. Nire uste apalean, Hondarribiko herria ere zuekin.

HONDARRIBIAREKIKO LOTURA

Euskeraren Nazioarteko Egunean, Txo-min Sagartzazuk, Hondarribiko Kultura udalkideak, Ugaldetarrei omenez iraku-rritakoa helearazten dizut, irakurle, Martinen Hondarribiarekiko loturak pri-meran azalduak gelditu baitira. Hona he-men aukeraturiko hitzok: “Martin Ugalde bezalako gizandi baten bizitza ulertzeko ezinbestekoa dugu erbestearen eta dese-rriaren ideia.

Baina Euskal Herriaren, Eusko Lurraren, ideia ezinbestekoa ez ezik nahitaezkoa ere badugu. Euskal Herriaren ideia ho-rretan ez dago ukatzerik gure herriak, Hondarribiak, ere baduela bere lekua…Gure herrian idatzi zuen Martinek ezke-roztiko bere obra guztia eta modu as-kotan hartu zuen parte gure herriko bizitzan, besteak beste: Bordari Satarka literatur lehiaketako epaimahaikide gisa-ra eta “Hondarribia” aldizkarian idatzi-tako artikuluen bidez… Baina ez nuke gure artean lajatako arrastoa horretara mugatu nahi, hainbat herritarren baitan utzi baitzuen bere aztarna. Esate bate-rako, halaxe aitortu zidan orain dela urte batzuk gaur egun 87 urte dituen Jose Luis Amunarriz Iridoi lege-leleko portuar eta

arrantzaleak: Ni egondu ketu naiz Martin Ugaldekin hizketan eta hark esaten zuen, dena gezurra, ez dela esan behar Tolosan ondo hitz egiten dela…ez, behar duela nork bere herriko hizkera segitu, hori ez dela behin ere galdu behar”.

Horrela, Martin Ugalderi buruzko ekar-penak Hondarribitik. Hondarribia ez da Andoain eta Andoain ez da Hondarribia, baina Martinentzat ia-ia. Martinek An-doainen hasi eta Hondarribian bukatu zuen bere bizi bidaia lur honetan. Bizit-zaren bi aldeak: hasiera eta bukaera. Hala ere, Urte Berri on, irakurle on! Datorren urtera arte! Bitartean gozatu, ahal eta behar den neurrian, jaiotako “pailakoak”.

Lan Onari Saria, denon izenean (2002)

Page 26: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Aisialdia / Liburuak26 HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Lainoak ezkutatzen dizkionean maite ditu maite poetak gure bazterrak, orduan, eta orduan baino ez, so egin lezakeelako bere buruaren baitan.Bestela, ezinezkoa zaio, hain dira liluraga-rriak eta ederrak, bere eta gure begietara, Euskal Herriko txokoak. Liburu honetan gure herriari begiratu diogu, zuzen eta garden, paisaiari, naturari, historiari eta kulturari erreparatuta. Eta hor azaldu zaigu Euskal Herria, bere horretan, guk ikusten dugun bezala. Lainoa izan zein oskarbi izan.

EUSKAL HERRIA

Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hart-zen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erroman-tikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizonemakumeen boron-date komunean, omen.

HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA PRIME-TIME

Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrin-tzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, Bala eta Klemente ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira.

Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako laba-rretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta.

ESKAINTZA EKAITZARI

Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Sa-lazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikus-ten du bere burua, ordea.Elizondoko neskatiko baten bat-bateko he-riotzak susmoak piztuko ditu: haurrak go-rriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak gel-diarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa....

Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxerai-no. GAL garaia da, zelatan daude mertzena-rioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari be-giratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren...

GERRA TXIKIATUNELAK, IZARAK,

MOZORROAK ETA BAFLEAK

Mundu mailan hainbat ihesaldik izan du-ten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gerta-tu diren hamar ihesaldiren kronika pro-posatu gura dizuet hurrengo orrialdee-tan. Batzuk aski ezagunak izango dira… eta ezezagunak beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait… eta gaizki ate-ratakoak beste hainbeste. Bakarka egin-dakoak… edo kanpoko laguntzaz buru-tuak.

Page 27: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Bidasoa Bizirik / Gazte Informazioa 27

GAZTEEN ZERBITZUA (GIB)

HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

GAZTEEN ALORREKO ABENDUKO EKINTZEN NOBEDADEAK:

Gazteria saila

ORDUTEGIA:ASTELEhENETIK OSTIRALERA: 16.30ETATIK- 19.30ETARALARUNbATETAN: 10.00ETATIK-13.00ETARA

NON GAUDE:JAbIER UgARTE, 6 [email protected]

BANAKAKO IKASTAROAK

Ostalaritzako sektorean sare sozialek duten garrantzia kontuan hartuta, Hondarribiko eta Irungo establezimentu ezberdinekin lanean ari da Bidasoa Bizirik.

Guztira 10 ikastaro/aholkularitza saioa egin dira interesa izan duten ostatuekin (5 Hondarribian eta 5 Irunen): Pala-cete, Gure Ametsa, Alcázar, Atalaia, Urdanibia Park, Txoko Goxoa, Mendiola, Art and Relax, Villa Lorenea eta Jauregi.

Helburua da sektorea bizi dugun errealitatera egokitzen laguntzea dela aipatu du Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak.

Miguel Ángel Páez presidenteak hainbat gako eman ditu: “Hasteko, ikastaro bateratuak egitea pentsatu genuen. Beranduago banaka egitea hobetsi genuen, bakoitzaren ezaugarrien arabera eta eskaintzen dituen zerbitzuetan ezberdintasun handiak daudelako. Sare sozialen erabilera ez da berdina hotel handietan edo nekazaritza turismoko etxe txikietan”.

Formazio ikastaroen helburu nagusia izan da establezi-mentuei beharrezko tresna eta ezagutza ematea, Interne-ten duten oihartzuna kontrola dezaten. Erreserbatzerako orduan, erabakiak beste internauta batzuen iritzien ara-bera hartzen dituzte bezero askok eta askok. Horregatik, turistek bere negozioaren inguruan non hitz egiten duten erakutsi zaio establezimentu bakoitzari.

Beste alde batetik, Interneteko ikusgarritasuna handitze-ko eta irudia hobetzeko lan egin da ikastaroetan.

Negua Berotuz 2014:Gabonetako oporrak iristear daude eta planik gabe zaude? Abenduak 23, 26, 27 eta 30erako plana duzu! Animatu zaitez eta parte hartu!

Abenduak 23 (asteartea)KINBALL16.30 - 20.00 Kiroldegian

Abenduak 26 (ostirala)KRONOGYNKANA16.30 - 20.00 Sainduan

Abenduak 27 (larunbata)“NEGUA BEROTUZ” SARIAK17.30 - 20.00 Sainduan

Abenduak 30 (asteartea)IRTEERA DONOSTIARATxuri Urdin Izotz Jauregia10.30 - 19.30 Korreoseko bus geltokian

Izen emateak:Abenduaren 9tik 17raSaindua GaztelekuanTelf.: 943 643 198 / [email protected]

Page 28: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

28 Leihaketa HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

ZEIN ERAIKINETAN DAGO ARGAZKIAN AGERI DEN ELEMENTU HAU?

Hilabete honetan, gure hiriko eraikin batean dagoen elementu deigarri bat erakusten dizuegu, goiko argazkian. Zein da eraikin

hori eta zergatik izan da notizia eskuetan daukazuen aldizkari honetan?

Bidali erantzunak Udal Euskara Zerbitzura posta bidez, zuen izen-abizenak, helbidea eta telefonoarekin batera. Helbidea,

Panpinot kalea 12-14 da. Gogoan hartu erantzunak jasotzeko azken eguna hurrengo hilaren 15a izango dugula.

AZAROKO IRABAZLEA

Aurreko hilean, Santa Maria arkua pasa eta berehala, ezkerretan aurkitzen den Margolarien Txokoaren irudia erakutsi geunen.

Erantzun zuzena bidali duzuen guztion artean, JAXINTO AGIRRE da BEKO ERROTAN otordua irabazi duena.

Zorionak irabazleari! Gogoratu datorren hileko amaiera arte daukazula epea sariaz gozatzeko eta ez ahaztu aldizkaria eta

zure NANa eramatea!

Page 29: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

29Ganbarako KutxaHONDARRIBIA 2772014ko Abendua

1935. URTEKO ARGAZKI EDERRA DAKARGU ORAINGOAN

IRAKURLE ANONIMO BATEN ESKUTATIK

Aurreko hilabeteko argazkia ederra eta jendetsua izan zen eta oraingoan, beste altxor txiki bat ekarri dugu gure txoko honetara. Argazkia izena aipatzerik nahi ez duen irakurle batek bidali digu eta 1935.urtekoa dela esan digu.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Urbano González, Daniel González, Braulio Oronoz, Salbador González eta Pierre Fagondo ageri dira. Irakurle honek esan digu “gaur egungo Lurgorri dagoen inguruan egina” dela eta, zenbaiten esanetan, garai hartan, eremu honi “Lur Erori” esaten omen zioten. Ba erori, oraindik ere lurra erortzen da inguru horretan, ekaitza eta euria direnean.

Gogoratu zuen etxeetako argazki bitxi eta polit hauek asko atsegin ditugula denok!

Bidali mesedez zuen argazkiak Udal Euskara Zerbitzura (Pampinot Kalea, 12-14) edo posta elektronikoz, [email protected] helbidera.

Page 30: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

30 Albiste Ona HONDARRIBIA 2772014ko Abendua

Bere bizitzaren inguruko dokumen-talaren emanaldiak, hitzaldi batek eta Uhats taldearen musikak eka-rri dute gogora Andoainen jaio eta gure artean zendu zen kazetari, ida-zle eta politikari haundia izan zena

Pasa den urriaren 4an hamar urte bete ziren Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikaria izan zena hil zenetik.

Andoainen 1921an jaio, Gerrarekin er-besteratu eta bueltatutakoan Honda-rribian luzaroan bizi izan zen hil arte. Besteak beste 1998an Hondarribiko hi-

riaren Urrezko Intsignia ere jasoa zuen.Zendu zenetik hamar urte bete diren honetan, Martin Ugalderen irudia go-gora ekartzeko omenaldi ekitaldi txiki bat egin zen Kultur Etxean, justu berak hainbeste maitatu zuen Euskararen Egu-nean.

Lehenengo, Martin Ugalde: Bihotza go-lkoan izeneko dokumentala ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Film hone-tan, Ugalderen bizitza eta lanari errepa-soa egiten zaio.

Ondoren, Larraitz Ariznabarretak hitzal-

dia eman zuen Deserriaren Kartografiak izenburupean eta azkenik, Uhats taldea-ren musikarekin itxi zen Martin Ugalde gogoratzeko ekitaldi xumea.

Pertsona eta pertsonaia haundia izan zena gogora ekartzeak merezi zuen, ba-dira eta Martin Ugalde nor zen eta zer egin zuen ez dakiten asko.

Honelako ekimenek bere lana eta balioa ezagutzera ematen dute eta merezi dute jarraipena izatea.

MARTIN UGALDE ZENA GOGORA EKARTZEKO EKITALDIA BURUTU DA BERE HERIOTZAREN

HAMARGARREN URTEURRENEAN

UDAL EUSKARA ARLOKO ARDURADUNAK ETA MARTIN UGALDEREN SENDIKOAK, HARI EGINDAKO OMENALDIAN X. SAGARZAZU

Page 31: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

GOBIERNO DE ESPAÑA

[email protected]

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA EUSKAL AUTONOMIA

ERKIDEGOAN

DELEGACIÓN DEL GOBIERNO EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

PRENTSA KABINETEA GABINETE DE PRENSA

(*) Los datos empleados para elaborar este boletín son provisionales y están sujetos a una posterior validación.

PASEO FRAY FRANCISCO, 17 01071 VITORIA-GASTEIZ TEL.: 945 759 000 FAX : 945 759 170 FAX PRENSA: 945 759 140

CORREO ELECTRONICO http://www.mpt.gob.es/ministerio/delegaciones_gobierno/delegaciones/paisvasco.html

[email protected] Página 1 de 2

Hondarribia, aeropuerto. Boletín climatológico Octubre 2014 (*)

Octubre muy seco en la precipitación y muy cálido en las temperaturas

Temperatura (ºC)

05

101520253035

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Máxima Media Mínima

Humedad relativa (%)

020406080

100120

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Máxima Media Mínima

Precipitación 7-7 (mm) e intensidad máxima en 10 ' (mm/h)

0

5

10

15

20

25

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Precipitación Intensidad

Horas de sol

02468

1012

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Nota

de pr

ensa

Demografia 31HONDARRIBIA 277

2014ko Abendua

Herriko bizilagunen gora-beherak azaroan - Azaroko liburutegiko datuak

Azaroko eguraldiaren datuak

Arrantzale kofradian azaroan saldutakoa

Bazkide berriak:

- 16 Gizonezkoak- 13 Emakumezkoak- Guztira 30

Liburuak:

- Berriak - 39 Euskaraz - 72 Gaztelaniaz - 02 Gainontzekoak

- Maileguak - 442 Euskaraz - 1744 gaztelaniaz - 52 gainontzekoak

- guztira 1796

Gehien mailegatutako liburuak:Haurrak:

- Euskaraz: STILTON, Geronimo.-Yetiaren atzetik.-Destino

- Gaztelaniaz: STILTON, Geronimo.-El ma-ratón más loco.- Destino

Helduak:

- Euskaraz: ATXAGA, Bernardo.-Soinujolea-ren semea.- Pamiela

- Gaztelaniaz: LORENZO PINO, Noelia.-Chamusquina.- Dauro.

EGUZKI KOPURUA

2014ko azaroko batez besteko tenperatura: 14.8 ºCAzaroko serie klimatologikoaren batez besteko tenperatura: 11.6 ºC2014ko azaroaren sailkapen termometrikoa: Oso beroa.

Tenperatura gorenena: 26.6 ºC hilaren 23an.Tenperatura baxuena: 7.6 ºC hilaren 27an.

2014ko azaro osoan jasotako euria: 250.8 mmAzaroko serie klimatologikoaren batez besteko euri kopurua: 199.4 mm2014ko azaroaren sailkapen termometrikoa: Hezea

2014ko azaroko eguzki orduak: 77 orduAzaroko seri klimatologikoaren batez besteko eguzki ordu kopurua: 96 ordu

Haizearen norabide nagusia, HegoaldekoaGehienezko haize bolada, 68 km/ordukoa 110ºko norabidearekin, hilaren 28an.

TxITxARROA........................4.618,50ANTxOA..............................63.036,50SARDINA.............................738.005,70bERDELA..................................8.686,60LANPOA...................................4.125,50DORADA.................................3.222,10

bObA...........................................295,80ZAPATARI........................................5,70mAKAREL..............................47.139,30ALgAK....................................40.486,00mELbA..........................................343,50

ALTAK ERROLDAN UDALERRI ALDAKETA DELA ETA........ .……..….52ALTAK JAIOTZENgATIK.....…………………………………....…….....142014/11/30KO bIZTANLEEN KOPURUA……………………...........17151

Page 32: MINTZODROMO ERRALDOIAN HONDARRIBIARRAK ERE BAI

Bernat Etxepare, 12 - 20280 HONDARRIBIA Tel Kafetegia: 943 64 10 66 Tel Okindegia: 943 64 49 44