Download - mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

Transcript
Page 1: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

VI. MENDEKO KLIMAALDAKETATIK IKASDAITEKEENA

SUMENDIEN ERUPZIOEK KLIMA NABARMEN

ALDATU ZUTEN VI. MENDEAN, HISTORIALIBURUEK AIPATZEN DITUZTEN MAKINA BAT

GERTAERA AHALBIDETUZ. ORDUKOKONTUETATIK ASKO DUGU IKASTEKO GAUR

EGUNGO GIZAKIOK. > 4 GAUR8

INDEPENDENTZIAZ HAUSNARTZEN (I)Andoni Olariaga: «Hautsi da anphora,erresistentziatik eraikuntzara» > 22

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Ez da gotorturik geratzeko garaiaIÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko otsailaren 13a | X. urtea • 455. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Aimar Etxeberria Korta.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Pertsonala publikoa da10 Unai Fernandez de Betoño: Golfaren turismoa11 Iñaki Altuna: Ez da gotorturik geratzeko garaia 15 Xabier Mikel Errekondo: Mozorroak16 Amaia Ballesteros19 Maider Iantzi: Zorionak, maitea! 20 Gorka Zozaia: Unibertsoaren sinfonia entzungai 21 Garazi Goia: Poesiak, errutinak eta sorpresak30 Iratxe Esnaola: Mugikorrarekiko menpekotasuna antzerkira

Sumendiek VI. mendean eginzutena aztertu, egun gizakiokeragiten duguna ulertzeko 04

Milioi bat laguni iruzur egin dieTxinako Ezubao konpainiak 8

Euskalkiak.eus, ahozkoan bizirikdauden hizkerak bistaratzeko 12

Infozazpik hamar urte, herritiksortua den irrati profesionala 17

E.lkarrizketa: Andoni Olariaga,erresistentziatik eraikuntzara 22

Haur elikaduran okerreko usteasko behera botatzen dabil IñakiIrastorza pediatra 26

In Fraganti: Lore Amenabar,musikaria 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

8

26

22

17

28

Page 3: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Angela Davis Euskal Herrian izan da, eta jar-dunaldia antolatzen ibili ginenean aurrei-kusitakoa baino askoz eragin sakonagoaizan du bere bisitak, hainbat zentzutan in-flexio-puntua izan dela iruditzen zait: ekar-pen izugarriak egin dizkigute Angelak be-

rak, Paulette D'Auteuilek eta Jihad Abdulmumitek, bostegun intentsuetan, emakumea eta kartzela ardatz.Euskal Herriko Mugimendu Feministari dagokionez,

ekimen bakoitza oso-oso labur geratu bada ere, izugarriaberasgarriak eta maila handikoak izan dira: hausnarke-ta eta kritika zorrotz-zorrotzean aritu dira parte hartzai-leak, baieztapen absoluturik egin gabe: eztabaida eraiki-tzailearen aldeko jarrera izan da nagusi. Zalantzak etaziurtasunak mahaigaineratu, eta horien guztien ingurukoiritzi truke emankorra gertatu da.Horixe zen, hain zuzen ere, “Emakumeak kalera! Ema-

kumea eta kartzela” jardunaldien xedea. Asko hitz eginbadugu ere presoei buruz, oso gutxi egin dugu-eta espe-txeak eta erakunde patriarkal eta zapaltzaile horrek daka-rrenari buruz. Berriro ere, eztabaidarako aukerak mahaigainean, baina inongo irizpiderik inposatzeko asmorik ga-be. Ados ez zeudenen arteko elkar ulertzerako ariketa abe-ratsa hainbat unetan.Davisek planteamendu integraletik abiatzen duen abo-

lizionismoa izan da nobedade aipagarrienetakoa. Aboli-zionismoa modu globalean: Estatuak bere indarkeria gau-zatzeko duen tresna da espetxea, eta espetxe horrenbeharrik ez duen gizartea eraiki behar dugu. Asmo utopi-koa liteke, baina, Angelak berak dioen bezalaxe, «utopiakaldarrikatu behar ditugu, ahanzturan eror ez daitezen,etorkizuneko belaunaldiek horien berri izan dezaten, ho-rien alde borrokatzen jarrai daitezen. Aldarrikatzeari uz-ten badiogu, ezerezean geratuko dira». Abolizionismoak,hala ere, beti topatzen du oztopo berdina eta horrela aterazen ere hainbatetan publikoaren interbentzioetatik: aboli-zionismoa ikuspegi feminista batetik aztertuz, zer egin se-xu erasotzaile eta abusatzaileekin? Espetxeak ez dio ara-zoari konponbiderik ematen, ados, baina orain etagizartea iraultzea lortu arte, zeintzuk dira alternatibak? Ezdugu erabili nahi estatuek gizarteen aurka erabiltzen du-ten biolentzia, ez dugu kartzelari eta errepresiogile bilaka-tu nahi. Baina xede nagusia baldin bada pertsona horiekberriro gizarteratzea, zer egin gizarteak ez baditu bueltannahi, gizarteak ez badu sinesten aldatuko direnik?

Lehen harria jarri diogu luze joko duen eta jo beharduen bideari. Eztabaidek bizi eta intentsuak beharko du-te izan gainera, eraikuntza nazionalaz ez ezik, gizarteaeraikitzeaz ere arituko bagara. Eta abiapuntua, ezinbeste-an, ikuspuntu feminista eta iraultzailea izan beharko da. Inpresionatzen du Davisek: altua, ahots sakonekoa,

diskurtso sendokoa eta jarrera irmokoa, hainbat gairi bu-ruz aritzean. Berezko indarra dario. Bizitza esperientziaeta prestakuntza zabaleko emakumea da, eta, badaki no-ra doan, muinera jotzen du beti, ez da azalean geratzenden horietakoa, jakin mina du inguratzen duen guztiare-kin. Hizkuntzaren garrantziaz jabetuta, euskarazko hi-tzak ikasten saiatu da, aukera izan duen bakoitzean. Bereinternazionalismoa. Beste borroka batzuekin bere elkar-tasuna, borroka horiek gureak ere badirela erakutsi digu.

INTELIGENTZIA EPIDERMIKOA

Bidebarrietako Angelatik Guggenheimeko fokuetara. Do-nostiako saio aparta, emakumeek hasiera eta bukaera ar-te aurkeztu eta zuzendutakoa eta euskara hutsean; hainezohikoa (zoritxarrez) non ez zitzaion inori oharkabeanpasa. Logroñoko espetxera egindako bisita, nazioartekoprentsan oihartzun itzela izan duena. Kafe Antzokikojaia, non Davis banan-banan hurbildu baitzitzaien partehartzaile guztiei, eskerrak emateko beren hitzengatik,beren doinuengatik. Biarritz, Euskal Herriko bazter ho-rretan gaztaroan bizi izandako denbora oroituz itsasoariso, eta Paulette D'Auteuil indioen errituala eginez geureKantauri itsasoan (lehengusu duen Leonard Peltier presopolitikoarengandik ikasia, seguruenik). Preso politikoenalde. Preso politikoak une oro bihotzean eta ahotan, hirugonbidatu zoragarrion aldarrikapenetan. Gernika, Astra,bonbardaketatik bizirik irten zirenekin topaketa. Bisitaahaztezinaren une intimoak eta une publikoak.“Gure laguna da” baino, egunotan ikasi dudan “inteli-

gentzia epidermikoa” kontzeptuarekin geratuko naiz. El-kar ezagutzen dugula larruan sentitzea. Elkar ulertzendugula, elkarri begiratu eta badakigula zeri buruz ari ga-ren. Jakin bagenekien Angela Davisen bisitak eragin sa-kona izango zuela. Uste genuena baino sakonagoa eta in-dartsuagoa izan da ordea. Hitz egiteko eta hausnartzekoegunak bizi izan ditugu, adostasunak erdiesteko egunak,inguruan desadostasuna nagusi den garaiotan. Behingo-an serio hitz egiten hasteko gogoa piztu digu honek guz-tiak. Elkarrekin. Goazen eraikitzera. •

{ datorrena }

Pertsonala publikoa da

«Inteligentzia epidermikoa» kontzeptuarekin geratuko naiz.Elkar ezagutzen dugula larruan sentitzea. Elkar ulertzen

dugula, elkarri begiratu eta badakigula zeri buruz ari garen

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

atzerria

Hiru klima alda-keta bizi beharizan ditu gureplanetak az-ken hamabostmendeotan ,

gaur dakigunaren arabera. Gauregun bizi duguna gizakion jar-duerak eragin du eta planeta be-rotzen ari da. Zientzialariek osodokumentatuta dute XIV. men-dean hasi eta XIX. mendean bu-katu zen Izotz Aro Txikia: arra-zoi naturalek eragin zuten etaEuropa hoztu egin zuen, Histo-riako makina bat gertaera ahal-bidetuz (Frantziako Iraultza bar-ne). Orain adituek esaten diguteVI. mendean hasita hiruzpalaumendetako iraupena izan zuenhotzaldia ere bizi izan zuela Lu-rrak, sumendien eraginez.Klima aldaketak sekulako era-

gina izan du iraganean gizakienjardueran, Historian izan ditu-gun makina bat giza mugimen-du, gatazka, ohitura berriak etaabar eraginez. Gaur egun bizidugunak ere sekulako kalteakeragin dizkie milioika lagunei,batez ere herrialde pobretuene-tan, nahiz eta oraindik maizegientzuten diren klima aldaketaukatzen dituzten diskurtsoak.AEBetako Alderdi Errepublika-noko hautagai izateko kanpainabetean den Donald Trump en-presariak, esaterako, honakoaesan berri du: «Txinak asmatudu klima aldaketa, amerikar in-dustria kaltetzeko». Alderdi be-reko Ted Cruz muturreko kon-tserbadoreak behin eta berrizesan du zientzialariek ez dutelaarrazoirik eta datuak nahita na-hastu ditu, estatubatuarrek (etabeste lekuetan «negazionista»horiei kasu gehiegi egiten diete-nek) ezjakintasunean murgildu-ta jarrai dezaten.

ZUHAITZEK ESANDAKOA

Noam Chomsky AEBetako pen-tsalariak “La Jornada” Mexikokoegunkariari esan berri dio Al-derdi Errepublikanoak beroketaglobala bizkortu egin nahi due-la. «Ez naiz arazoa puzten ari;horixe da egin nahi dutena. Li-teralki esango dut: ez gara guz-tiok hilko, baina era duinean bi-zitzeko aukerak suntsitutageratuko lirateke».

Eztabaida horretan esku har-tzeko argudio gehiago eskainidizkigute orain zuhaitzek etaizotzetan harrapatutako errau-tsek eskaintzen dituzten me-zuak irakurtzen ikasi dutenek.Zuhaitzek ez digute ezer esaten,ez guk entzuteko moduko ezerbederen, baina Ulf Buntgen Sui-tzako Ikerketa Institutu Federa-leko ikerlariari gauza asko adie-

razi diote, kasu batzuetan, edoaditzera eman diote, beste ba-tzuetan. Buntgenek AustriakoAlpeetako zuhaitzak aztertu zi-tuen bere garaian, 2011n “Scien-ce” aldizkariak argitara emanzuen artikulua idatzi ahal izate-ko, eta, orain, berriz, Siberiako660 laritz aztertu ditu, Altaimendikatean gehien ikustenden zuhaitza alegia. Arbolen

eraztunen azterketan oinarritu-ta, zientzialariek ondorioztatzendute zein tenperatura zegoenurte bakoitzean.Dendrokronologia zuhaitz-en-

borraren ebakiduran agertzendiren eraztunak irakurritazuhaitzaren adina eta historiaezagutzea da, Zientzia.eus ata-riaren arabera. Eraztun horiekdituzten zuhaitzek beren bizitzaeta historia idatzita daramatelaesan daiteke eta, pausoz pauso,historiako liburu baten orrialde-ak bezala aztertu eta irakurtzeabesterik ez dago.

HIRU ERUPZIO

Altaiko kasuan (Mongolia, Txi-na, Kazakhstan eta Errusiak bategiten duen puntuan dago men-dikatea, Alpeetatik ia 8.000 ki-lometrora), klimatologoek ikusidute 172 eta 1821 urteetako udakbesteetakoak baino askoz erehotzagoak izan zirela (gauregun baino 4,6 gradu gutxiago).Aipatu bi urte horietan, sumen-diek sekulako erupzioak izan zi-tuzten, eta horrek esplikatukoluke tenperaturak orduan behe-ra egin izana.Alpeetako eta Altaiko tenpera-

turekin egin zituzten grafikoekbeste gauza harrigarri bat era-kutsi dute: 536tik aurrera tenpe-raturak behera egiten hasi zire-la, bai Austrian bai Siberian.Horrela, 540. urtean hasten denhamarkada Altaiko hotzena izanzen, eta, Alpeei dagokienez, bi-garren hotzena.Tenperaturaren bilakaera eza-

gutzeko zientzialariek zuhai-tzen eraztunei begiratzen badie-te, sumendien erupziorikbizienak noiz izan ziren jakitekoizotza aztertzen dute, zehazkipoloetatik ateratako izotz zilin-droetan harrapatuta geratutakosumendi errautsak. “Nature” al-dizkariak esplikatu zuen iaz ar-tikulu batean erupzio bizienenartean 536. urtekoa dagoela, etahandik lau urtera (540) beste

660Ulf Buntgenikerlariak AustriakoAlpeetako zuhaitzakaztertu zituen beregaraian, eta, orain,Siberiako 660 laritz,Altai mendikateangehien ikusten denarbola alegia. Horieneraztunen azterketanoinarrituta,ondorioztatu du zeintenperatura zegoenaztertutako epekourte bakoitzean.

536Poloetatik ateratakoizotz zilindroetanharrapatutageratutako errautsekdiote erupziobizienen artean 536. urtekoa dagoela,handik lau urtera(540) beste bat izanzela eta tankerakohirugarren erupzioa547an iritsi zela.

VI. mendeko hotzaldiasumendien erupzioek

eragin zutela uste duteikerlariek. Irudian,

Mexikoko Popocatepetlsumendia.

GAUR8

{ txostena } Jose Angel Oria

KLIMA ALDAKETASumendiek orain hamabost mende egin zutena aztertu,egun gizakiok eragiten duguna ulertu ahal izateko

Page 5: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 4 / 5

bat izan zela gaur egun El Salva-dor dagoen lekuan. Tankerakohirugarren erupzioa 547an izanzen, baina adituek ez dakiteoraindik zein sumenditan.Izotz erregistroen arabera, le-

henengo bi erupzioek benetakonegu bolkanikoa eragin zuten.Izan ere, sumendiak esnatu etalaba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txikiugari (sulfato aerosolak) sartzendira atmosferara, Eguzkitik da-torren argiari bidea itxiz. Ho-rrek eragin zuen Antzinaro Be-rantiarreko Izotz Aro Txikia(LALIA, ingelesezko siglak).

XIV. MENDEKO HOTZALDIA

Zientzialariek izen hori aukera-tu zuten, lehenagotik asmatutazegoen Izotz Aro Txikian (IAT,euskarazko siglen arabera) oina-rrituta. Wikipedia entziklope-diak esplikatzen duenez, «IATizotz denboraldi bat izan zen,Erdi Aroko Beroaldia deiturikosasoi bero baten ostean gertatuzena. Ez zen benetako izotz arobat izan, baina izen horrekinsartu zuen literatura zientifiko-an François E . Matthesek,1939an. Klimatologoak eta his-torialariak ez dira ados jartzendenboraldi hori noiz hasi etanoiz bukatu zen, tokian tokikokondizioen arabera data aldako-rrak baitira. Batzuen ustez XVI.mendetik XIX. mendera iraunzuen; beste batzuen ustez, 1300ingurutik 1850 ingururaino. Ho-nako urteak dira tenperaturarikhotzenak ageri dituztenak:1650, 1770 eta 1850. Haien arte-an beroaldiak gertatu ziren.Zientzialari askok uste dute IATfenomenoa Ipar Hemisferioanbaino ez zela gertatu».Tenperaturek behera egin iza-

nak erabat aldatu zuen Europa-ko eta Asiako paisaia. Eta pai-saiarekin batera, gizakien bizi baldintzak. Tankerako zerbaitgerta daiteke gaur egun abianden klima aldaketarekin ere.Horregatik da hain interesgarriaPast Global Changes (PAGES) na-zioarteko proiektuko zientziala-riek esaten dutena; edo aditzeraematen dutena.Paisaia erabat aldatu zuen ho-

tzak, eta glaziarrak hazi egin zi-ren. Beraz, ereiteko moduko lur

gutxiago zegoen, baldintza oke-rragoak nekazaritzan aritzeko,eta elikagai gutxiago tripa bete-tzeko. Eta janaria falta denean,gaixotasunak iristen dira, XXI.mendean bezalaxe VI. mendean

JUSTINIANOREN IZURRITEA

Justiniano (483an jaio eta565ean hil zen) Bizantziar Inpe-rioko enperadore zela, izurri bu-bonikoak sekulako sarraskiakeragin zituen ia Europa osoan(Euskal Herriko Pirinioetakoeremu batzuk salbatu ziren,egungo mapen arabera), jende-ak gosea pasatzen zuelako. “Jus-tinianoren izurritea” deitu zio-ten gaixotasunari eta hurrengomendetan milioika lagun hilkozituen. PAGES proiektuko ikerla-riek aditzera ematen dute VI.mendean hasitako hozte proze-suak eragina izan zuela Bizan-tziar Inperioaren erorketan (ha-rrigarria da VI. mendean hainahulduta geratu zen inperioak,XV. mendera bitarte eustea, bai-na hipotesi hori eskaini duteegileek). Gainera, izoztutako lu-

rretan bizi zirenek ihes egin be-har izan zuten, eta hegoaldeanbizi ziren herriei bultza egin zie-ten, gerra eta borrokak eraginez.Gaur egun tankerako fenome-

noak bizi dituzte Afrikako Nige-rian, esaterako. Kasu honetantenperaturak gora egin du, ezbehera, eta, glaziarrak hazi be-harrean, Saharako basamortuada hazi dena. Drew Poveyk Afri-quesenlutte.org webgunean ida-tzi duenez, «klima aldaketa jadahemen dago eta Nigeriako mila-ka lagunen bizitza suntsitzenari da».

TXAD LAKUA

Saharak aurrera egin du, etaTxad lakuak atzera. Aipatu ain-tzirak uraren %95 galdu zuen1963tik 1998ra, eta gaur egunokerrera egiten jarraitzen du.«Afrika osoko ur eremurik han-diena zen garai batean Txad la-kua eta horren desagertzeak in-guruetako herrietan sekulakoeragina izan du. Nigeriako ipa-rraldeak bizi duen pobreziarenarrazoi nagusietako bat, baita

Boko Haram talde jihadistarenhazkundearena ere, klima alda-keta da», Poveyren arabera. Lehortearen eraginez, nekaza-

riek eta artzainek hezetasungehiagoko lurretara egin zutenihes, bertan bizi direnen kaltera-ko. Jos probintzian eta ingurue-tan oso borroka gogorrak biziizan dira, klima aldaketak era-ginda. Herritar askok hegoalde-ko hirietara joatea aukeratu du-te (Kano, Abuja eta Lagos) ,erabateko miserian bizitzera.Txad lakua lehortzean arran-

tzale askok beren ogibidea eregaldu egin dute. Orain hamarka-da batzuk hegoaldeko hirietakoazokatan lakuko arrainak zirensalmenta nagusia, baina, geroeta gutxiago harrapatzen hasizirenez, prezioek gora eginzuen, eta nigeriar gehienentzatproduktu garestiegia bihurtuzen. Nekazaritzaren bilakaera ezda hobea: 1993an Nigeria osokoartatxikiaren %50 baino gehia-go eta basartoaren %25etik goralakuaren eremuan ekoizten zi-ren, baina ekoizpenak behera

6.mendean, Justiniano(483an jaio eta 565eanhil zen) BizantziarInperioko enperadorezela, izurribubonikoak sekulakosarraskiak eraginzituen Europan,jendeak goseapasatzen zuelako.«Justinianorenizurritea» deituzioten gaixotasunarieta hurrengomendeetan milioikalagun hil zituen.

Klima aldaketak dagoenekoNigeriako milaka lagunen

bizitza suntsitu du,basamortua hazi egin baita.

Txad lakua ia lehortutadago, eta nekazari eta

abeltzainek eurenbizimodua aldatu behar

izan dute ezinbestean. GAUR8

Page 6: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

atzerria

egin zuen lehortearen eraginez,salneurriek gora, eta pobreziakere bai. Oraindik euria egitenduen lekuetan ere, nekazariakez du jakiten noiz erein produk-tua. Hala, hegoaldeko leku asko-tan galera ekonomiko handiakizaten dituzte nekazariek.

NIGER IBAIAREN DELTA

Energia ekoizpena ere kaltetudu klima aldaketak. Kanji, Jebbaeta Shiroroko zentral hidroelek-trikoek ur gutxiago dute energialortzeko, eta herrialdean kon-tsumitzen den energiaren here-na kinka larrian dago.Nigeriako kasuak klima alda-

ketarekin batera datozen bestefenomenoak azaltzeko ere baliodu. Izan ere, iparraldeak lehor-tea jasaten duen bitartean, he-

goaldean euri gehiago egiten dueta uholdeak izan dira, ekaitzabortitzak, haizete ikaragarriak,lurjausiak… Baita tsunamiakere, itsasoak 50 cm egin baititugora, Niger ibaiaren deltako ere-muko 3.400 kilometro koadrobereganatzeko. Herritar askokalde egin beharra izan du. Usteda deltak beste 15.000 kilome-tro karratu galduko dituela 2100bitartean, eta bertan bizi dire-nen %80 (14 milioi pertsona)kaltetuko dituela.Gaur egungo migrazioetako

batzuk klima aldaketak eragindituen moduan, adituek ustedute orain hamabost mende eretankerako fenomenoak eraginzituela sumendiek ekarritakohotzaldiak. Ulf Buntgen ikerla-riak onartzen du arrazoi klima-

tikoak efektu politikoekin lotze-ko garaian arretaz ibili behar de-la, kontuan hartu beharreko al-dagai asko baitaude, «bainaharrigarria da klima aldaketahura leku ezberdinetako gertae-ra handiekin bat etortzea».Siberiako zuhaitzek emanda-

ko informazioarekin klimatolo-goek, naturalistek, historialarieketa hizkuntzalariek mapak egindituzte: ondorioztatu dute su-mendiek hotza eta goseteak era-gin zituztela Europan, eta gose-ak, izurriteak.

ARABIARREN GAMELUAK

Baina hegoalderago gauzak osobestelakoak izan ziren. Arabiarpenintsulan euri gehiago egitenhasi zen, eta basamortu zenaberdetu egin zen. Ikerlariek adi-

tzera ematen dute gameluak eli-katzeko janari gehiago izateakeragin zuela armada arabiarrakindartzea (abere hori ezinbeste-koa zuten), eta horrek ahalbide-tu zuela Mahomaren ideia be-rriak ( islama) defenditzenzituzten tropek horrenbeste lurbereganatu izana.Asiako beste muturrean ere,

ipar-ekialdean alegia, giroa na-hastu zuen sumendiek eragin-dako klima aldaketak. Asiako er-dialdeko tribuak belardirik gabegeratu zirenez, ekialderantz etahegoalderantz mugitzen hasi zi-ren. Txinako agintarien aurkaborrokan hasi ziren, eta, zeharkabada ere, Txinaren batasuna be-ra ere ahalbidetu zuten ekialde-an. Hegoaldean, berriz, estepakoherriek, Bizantziar Inperioarenlaguntzarekin, Sasaniar Inperio-aren (bigarren pertsiar inperioa)erorketa eragin zuten.Gero eta elementu gehiago

daude mahaiaren gainean klimaaldaketak eragingo dituen efek-tuen larritasunaz jabetu gaite-zen. Hala ere, ohikoa da orain-dik agintari batzuek oso eraarinean aipatzea arazoa. Vladi-mir Putin Errusiako presidente-ak, esaterako, honakoa esanzuen 2003an: «Tenperatura be-roagoek ahalbidetuko dute erru-siarrek larruzko berokiak eros-ten diru gutxiago gastatu beharizatea eta gariaren ekoizpenakgora egitea. Eskerrak Jainkoari!».Horrelako jarrerek, arinkeria

horrek, ez dute batere laguntzengizakiok gaia behar bezala azter-tu eta neurri egokiak har ditza-gun. Gainera, klima aldaketakdagoeneko eragin dituen klimaiheslariekin (Florent Marcellesieuroparlamentariak idatzi du2011. urtean ingurumenarekinzerikusirik zuten fenomenoek40 milioi iheslari eragin zituzte-la) ezikusiarena egiteko joera in-dartzen da (datozen hamarkade-tan 1.000 milioi klima iheslariizatera iritsiko garela aurreikus-ten dute ikerlari batzuek).Egunkarietan horrenbeste le-

ku izaten duen Siriako gerra be-ra ere, neurri batean, klima al-daketak eragin zuen, “The NewYork Times” egunkarian Tho-mas L. Friedmanek esplikatuduenez.

Orrialde honetan, Arabiarpenintsulako gameluak

(goian) eta Siberiakolaritzak (behean). Hurrengo

orrialdean, IslandiakoVatnajokull glaziarra.

GAUR8

%33Energia ekoizpena erekaltetu du klimaaldaketak Nigerian.Kanji, Jebba etaShiroroko zentralhidroelektrikoek urgutxiago dute energialortzeko, etaherrialdeankontsumitzen denenergiaren herenakinka larrian dago.

2003Putinek honakoaesan zuen 2003an:«Tenperaturaberoagoekahalbidetuko duteerrusiarrek larruzkoberokiak erosten dirugutxiago gastatubehar izatea etagariaren ekoizpenakgora egitea. EskerrakJainkoari!»

Page 7: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 6 / 7

Izotz Aro Txikiak sei mendeko iraupenaizan zuen, egile batzuen arabera, etamilioika pertsona hil ziren hotzez.Europan makina bat glaziar sortu zireneta ibaiek denbora asko egiten zutenizoztuta. Iparraldeko eskimalakEskoziaraino iristen ziren beren kayakarraun-ontzi estu eta arinetan. Gero etaikerlari gehiagok esaten du Felipe II.aerrege espainolak bidalitako ItsasArmada Handi eta TxitZorionekoa –espainiar erregeakjarritako izena, Itsas Armada Garaiezinaingelesen arabera– ekaitz ikaragarribatek suntsitu zuela, ez ingelesentropek. Eransten dute hotzaldiakeragindako baldintzen ondorioetako batNapoleonen tropen Errusiako porrotaizan zela. Europako iparraldeko herriekardoa baztertu eta garagardoa etawhiskia edaten hasi ziren, zerealek

hobeto eutsi baitzioten baldintza berrieimahastiek baino.Erdi Aroko Beroaldiaren ondoren iritsi

zen Izotz Aro Txikia. 900. urtetik 1300.urteraino, gutxi gorabehera, aurrekomendeetan baino bost bat gradugehiago izan zituzten (hiru eta zazpigradu arteko beroketa aipatzen duteegileek). Feudalismoa zen nagusi etaberoaldi hark ahalbidetu zituen hiriensorrera, merkataritzaren hazkundea etaEliza katolikoaren sendotzea, esaterako.Gauzak gero eta hobeto zeudelazirudien, gaixotasunek atzera eginzuten, eta, populazioak, gora.Baina bat-batean egoera erabat

aldatuko zen. XIV. mendearenhasierarekin batera, hamar urtekoepean batez besteko tenperaturak laugradu egin zituen behera. Hozteriklarriena Europako iparraldean eta

ekialdean izan zuten. Glaziarrak haziegin ziren eta, garaiko gizakienkalterako, muturreko fenomenometeorologikoak ugaldu egin ziren. ErdiAroko Beroaldian hazi egin zen nekazarikopurua, baina egoera berrian tripa nolabete ez zutela geratu ziren. Izotz AroTxikiko seigarren urterako 1,5 milioipertsona hil zituzten goseak etagaixotasunek. Janaria lapurtzea, edolapurtzen saiatzea, ohikoa bihurtu zen.Bost mendez luzatuko ziren Izotz AroTxikiaren efektuak.Zergatik hasi zen Izotz Aro Txikia?

Zerk eragin zuen? Arrazoi ugari aipatudituzte ikerlariek: Eguzkiarenerradiazioak behera egin izana,sumendiak... Baina gaiari 2016. urtetikerreparatuz gero, askoz ereinteresgarriagoa izan daiteke Golkokoitsaslasterraren inguruko hipotesia,gaur egun tankerako baldintzakbaititugu (poloetako izotza urtzen arida, Erdi Aroko Beroaldiaren azkenhamarkadetan bezala), eta orduangertatu zena berriz gertatzeko aukerak

daudelako. Golkoko itsaslasterraMexikoko golkotik OzeanoAtlantikoaren iparraldera doanitsaslaster beroa da. 100 m-ko sakoneraeta 1.000 km-ko zabalera du, 1,8 m/s-koabiadura darama eta bere emaria 80milioi m³/s-koa da, Wikipediarenarabera. Dimentsio horiekin energiaeroale garrantzitsua bilakatzen daEuroparentzat: itsaslasterrarenzirkulazioak Europari dagoenlatituderako klima beroa ziurtatzen dio.Eta itsaslasterrak ibilbidea aldatuko

balu? Nahiz eta frogatu gabeko teoriaizan, zientzialari askok diote, berotzeglobalak poloetako izotza urtzean,ozeanoetako gatz kontzentrazioa txikituegingo dela. Ondorioz, itsaslasterrakegun mantentzen duen oreka hautsiegin daiteke, bere ibilbidea aldatuz.Honela, Europako klima leuntzen duenkorrontea moztuko litzateke. Ondorioz,ozeanoak haize hotza bidaliko lukeEuropako mendebaldera, ez epela, etakontinente osoan Siberiakotenperaturak izango genituzke.

BEROKETA GLOBALAK SIBERIAKO HOTZAEKAR DEZAKE EUROPARA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

atzerria

Ezubao konpainiaksekulako irabaziakagintzen zizkien he-rritarrei telebista-ren bitartez. Berma-tuta omen zegoen

jarritako diruaren %14,6ko ete-kina. Lehenago munduko besteleku askotan gertatu izan zenmoduan (baita Euskal Herrianbertan ere), Txinan ere diru pix-ka bat aurreztuta zuten herritaraskok poltsikoa loditzeko auke-ra garbia ikusi zuten eta zeuka-ten altxor hori inbertsio bihurtuzuten, beste batzuk iruzur egi-ten zebiltzala konturatu gabe.7.000 milioi euroko iruzurra,eta milioi bat aurreztaile ingurukaltetuta. Bakoitzari 7.000 eurokendu izan baliote bezala.

SEKULAKO ERRENTAGARRITASUNA

Wang Dehong etxeko andreakere ikusi zuen telebistako ira-garkia. Ez zuen zalantzarik egin.Aurreztuta zituen 180.000 yua-nak (24.500 euro inguru) hartueta Ezubeo konpainiaren pro-duktu finantzarioan sartu zi-tuen emakumeak. Pentsa, kon-painiaren izenak berak “altxorerraza mailegu bitartez” esannahi du txineraz. Dirua mailegubidez lortzeko egungo Txinandauden ehunka lekuetako batbaino ez da Ezubao.Sekulako negozioa egiten ari

zelakoan, Wang lasai bizi zen.Tarteka bere smartphonean ja-sotzen zituen konpainiakoenmezu lasaigarriak.

Ezubaok kredituaren berriematen zion, urtean %12,8ko ira-baziak bermatuta zeudela esa-nez. Banku tradizional batek ezdu horrelako etekinik eskain-tzen, ez Txinan ez beste inon.Iazko abenduan erabat aldatu

zitzaizkion kontuak. Ezubaokonpainiak porrot egin zuen,900.000 inbertitzaile ingururiaurrezkiak garbituta, Poliziakeskainitako datuen arabera.CCTV telebista kate publikoak

otsaileko lehen astean erakutsizituen Ezubao konpainiako zu-

zendaritzako 21 kideren aurpe-giak. Erabat damututa zeudelazirudien. Kateak eman zuen ber-tsioaren arabera, pertsona ho-rietako bik onartu zuten iruzuregiteko operazioa antolatu iza-na, telebista publikoak eskaini-tako elkarrizketetan. Kate berakEzubaoren jarduera goraipatuzuen hilabete batzuk lehenago.

PONZIREN ESKEMA

Ponziren eskeman edo pirami-dean oinarritutako iruzur ope-razioa antolatu zuten aipatuatxilotuek: bezero berrien diruaerabiltzen zuten, zaharrenei or-daintzeko. Bezeroei esaten zie-ten dirua makina bat proiektuaurrera ateratzeko erabiltzen arizirela. «Nik dakidanez, aurkez-ten zizkiguten inbertsio proiek-tuen %95 faltsuak ziren», adie-razi zion Yong Lei konpainiakAnhui probintzian zuen egoi-tzako zuzendariak Xinhua berriagentziari.Xinhuak azaldutakoaren ara-

bera, bezeroek ustez inbertsioakegiteko emandako dirua zuze-nean jabeen kontuetara joatenzen, beraien buruetatik pasa-tzen ziren kapritxo guztiak egi-teko. Aldi berean, konpainiak ja-sotzen zuen kopurua hasierabatean proiektu horretan dirua

Ezubao konpainia sortuzuen elkartekopresidentea –Ding Ning–34 urteko gizona da,finantzen arloanprestakuntzarik ez zuenarren, arrakastazkoenpresari moduan agerizena. Diamante arrosabat eramaten zuensoinean bezeroei zirraraeragiteko. Irudian,poliziaren galdereierantzuten. AFP

XXI. MENDEKOTXINAMilioi bat laguni iruzuregin die Ezubao konpainia«mirarigileak»

Bill SAVADOVE (Afp)

Diruzalekeriak eta gero eta herritar gehiagok poltsikoanaurrezki batzuk edukitzeak ahalbidetu dute Ezubaokonpainiak egindako 7.000 milioi euroko iruzurra. Telebistapublikoak ere bere garaian goraipatutako enpresak txinataraskori egin die iruzur. Pekinek horrelakorik ez errepikatzekoneurriak hartzeko eskatu die udal agintarie.

EKONOMIA / b

Page 9: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 8 / 9

sartu zutenei zorrak ordaintze-ko ere erabiltzen zuten.Ezubao kasuak agerian utzi du

Txinako araudiaren arduragabe-keria, laxotasuna, alde batetik.Gainera, garbi geratu da herrial-deko inbertitzaile txiki horiekitsu-itsuan onartzen dituztelamirariak aginduz eskainitakoproduktu finantzarioak, hasierabatean oso erakargarriak dirudi-tenak. Txinako burtsen ezegon-kortasunak begiraleak kezkatutazituen momentu batean, Ezuba-ok %9ko irabaziak agintzen zi-tuen kasurik txarrenean, eta%14,6koak onenean. Ohiko ban-ku batek nekez emango ditu%1,5eko irabaziak baino gehiago.

JATETXERIK GARESTIENAK

Gainera, iruzurra hobeto eginahal izateko, mirariak oparitzenzituzten saltzaileek aurreztaileahunkitzeko moduko janzkeraeta apaingarriak erakusten zi-tuzten, jatetxerik garestienetarajoateaz gain. Louis Vuitton, Guc-ci, Chanel eta Hermez luxuzkomarkako arropak jantzita ager-tzen ziren bileretara. «Guztiak oso sinesgarria zirudien lehena-go ikusita nituen inbertsio pro-posamenekin alderatuta», adie-razi zion AFP agentziari Wang

Dehongek. Gaur egun, 5 urtekoseme baten ama den Dehongek, ganbak saltzen ditu Internet bi-tartez, iruzurraren biktima izandela ahaztu eta bizirik jarraitubehar duelako.Ezubao konpainia sortu zuen

elkarteko presidentea Ding Ning34 urteko gizona zen, finantzenarloan prestakuntzarik ez zuenarren, arrakastazko enpresarimoduan ageri zena. Diamantearrosa bat eramaten zuen soine-an bezeroei zirrara eragiteko.Gainera, Singapurren luxuzkoetxe bat zuen. “Txinako Madoff”deitu zaio hedabideetan. Bikti-mei ahal zuen diru guztia atera-tzen saiatzen zen, Zhang Minamoranteari sekulako opariakegiteko. Min berak ere iruzurgi-le trebea dela erakutsi du.Ezubao konpainiakoek beren

negozioa hankaz gora zihoalaikusi zutenean, beldurtu egin zi-ren, jakina. Zuzendaritzakoeklurpean, sei metroko sakoneran,gorde zituzten dokumenturikkonprometigarrienak. Paper as-ko, ustez ondo ezkutatuta. Bainapoliziak berreskuratu egin zi-tuen dokumentuok, bi hondea-makinen laguntzarekin. Hogeiordu egin zituzten lanean pape-rak lurpetik ateratzeko.

Biktimak, berriz, protesta egi-tera kalera irten dira azken egu-notan. Pekin hiriburuan doze-naka lagun elkartu ziren,esaterako. Agintariei exijitu zie-ten galdutako diruarengatikkonpentsazioren bat emateko.Oraingoz ez dute horrelakorik

jasoko. “Txinako Madoffen” jar-dueren berri izan zutenean,agintariek adierazi zuten sekto-rea arautzen duten legeak go-gortzeko proiektu bat mahaia-ren gainean dutela. Izan ere,Ezubaok inolako arazorik gabeegin zuen bere produktuarenpropaganda bazter guztietan,telebista publikoan zein abiadu-ra handiko trenetan ipintzen di-tuzten txarteletan adibidez.

BIKTIMAK, ETSITA

Neurri horiek ez dute iruzurra-ren biktimen samina samur-tzen. Etsita daude. «Gobernuakez digu informazio berririkeman eta galduta sentitzen ga-ra», esan zien kazetariei Xing KeGuangzhou hiriko inbertitzaile-ak. Berak 600.000 yuan (81.000euro inguru) galdu ditu, aberas-tu nahian. «Zulo beltz bateansartzea bezalakoa da gure egoe-ra, eta okerrena da ez dela inorzuri laguntzera etortzen».

Ezubao konpainiareniruzurraren hainbatbiktima, hilaren 4anPekinen egindakomobilizazioan. Greg BAKER | AFP

BERNIEMADOFFBEZALA,BAINABIZKORRAGOBernard Leon Madoff 1938koapirilaren 29an jaio zen.Madoff InvestmentSecurities enpresakozuzendari eta Wall Streetekobroker ezaguna zen. MadoffInvestment Securitiesinbertsio enpresa 1960kohamarkadan sortu zuen.2008 abenduaren 12an,

AEBetako FBI poliziafederalak atxilotu egin zuen,ustez bere inbertsioenpresaren bidez 50.000milioi dolarreko iruzurraegiteagatik. Antza, Madoffenenpresak interes-tasahandiak eskaintzen zizkien,Txinan Ding Ningek egitenzuen moduan, AEBetako etaEuropako bankuen bidezinbertsio fondoetako partehartzaileei. Iruzurra,piramidearen eskemajarraituta egin zen.“Madoff Iruzurra” inoiz

AEBetan pertsona bakarrakeginiko iruzurrik handienada. 2009ko ekainaren 29anNew Yorkeko AuzitegiFederalak 150 urtekokartzela-zigorra ezarri zion«historiako finantzairuzurrik handienaegiteagatik».Ding Ningek ez du

horrenbeste diru lapurtu,baina begiraleeknabarmentzen dutehemezortzi hilabete bainoez dituela behar izan bereiruzur sarea eratu eta dirualapurtzeko. Madoff maisuak zera esan

zion “The New YorkMagazine” aldizkariari2010ean, bere barru-barrukopentsaera agerian uzteko:«Ez naiz damutzen, ez dutsentitzen eragindako kaltea.Biktimek izorratzea dute!Nire bezeroak diruzaleak etaergelak ziren». Orduan esanzuen kartzela berarentzako«askapena» zela, bainageroztik bertatik irtetekomaniobra asko egin ditu.

Page 10: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tekn

olog

ia

Espainiako FITUR 2016 turismo-azoka burutu dairagan urtarrilean. Nafarroa Garaiko eta EAEkostandetan Hego Euskal Herrirako turistak era-kartzen saiatu dira, kultura aitzakia hartuta.Edo, hobe esanda, kulturaren ikuspegi jakinbat, zeinetan eduki politiko gatazkatsuak nahi-

ta baztertu diren, salerosketa turistikoei kalterik ez era-giteko. Nola “saldu” daiteke bestela Nafarroako GazteluenIbilbidea, seriotasun minimo batekin, 1512ko data aipatzera-koan “konkista” edo “inbasio” hitzak saihestuz, eta gertaerahorren eragilea isilduz? Nola “saldu” daiteke bestela euskalmitologia EAEren lurralde-ikuspegi partzialetik, euskarakmundu-ikuskera horretan zuen garrantzia alboratuz?Antzematen da tokiko ukitu bat eman nahi zaiola turis-

mo-eskaintzari, globalizazio homogeneizatzailearen aurreannolabait bereizteko. Ukitu hori gehiegi eztitu nahi da, ordea,emaitza urardotu eta hutsala lortuz. Batean bale, besteetankale. Zertara dator, bestela, EAEko naturaren ederra goraipa-tzea, eta, ondoren, golf turismoa sustatu nahi dela iragar-tzea? Akaso Basquetour turismoaren euskal agentziari bostaxola zaio golfaren inguruko espekulazio urbanistiko guz-tia? Ez al da konturatzen Eusko Jaurlaritza golfaren turismo-aren apologia instituzionala egitea golf urbanizazio berrieiatea irekitzea dela? Ados al dago Ingurumen Saila golfarengorazarre horrekin? Erantzunak ez jakitea nahiago.

Arduragabekeria baita golfaren turismoa indartu nahi iza-tea, hirigintza-espekulazioaren alde iluna alde batera

utzita. Azken urteotako golf proiektu anitzetan ikusi dugu-na, EAEtik irten gabe (Lapurdiko kasuak bakarrik aparteko li-buru baterako ematen du), green-en inguruan luxuzko urba-nizazioak egin nahi izan baitira, ia sistematikoki: BastidakoGolf & Wine proiektuan 750 etxe egin nahi izan zituzten, Ba-kioko Oiagan 250 etxe, Guardian 500 (tartean eroskeria-kasupolemiko batekin, jada epaitutakoa eta zigortutakoa), Ordi-ziako Oiangun hotel bat…Arabako Errioxako proiektu horietan, gainera, ur-hornidu-

raren inguruko arazo urbanistiko-ekologikoak ere oso kezka-garriak dira. Nafarroako hegoaldean oraingoz gaizki aterata-ko beste zenbait proiektutan bezalaxe: Vianako golfurbanizazioa (1.500 etxe), Tuterakoa (750 etxe), Mendabia,Larraga… Soropila berde-berde mantentzeko pestizidek lu-rrazpiko akuiferoetan eragin ditzaketen kalteak aipatu gabe.Baztango Aroztegia proiektuari ere akuifero batetik emannahi ei zaio edateko eta ureztatzeko ur-hornidura.

Arazo espekulatiboei eta ekologikoei arazo ekonomikoakere gehitu behar zaizkie. Golf zelaiek galerak dituztene-an herritarren artean banatzen baitira. Galde diezaietelabestela, porrot egindako Artxanda golf klubeko 1.000 akzio-dunei. Edo, nabarmen larriagoa dena, Izkiko eta Lagrango ze-laiak kudeatzen dituen Naturgolf enpresa publiko defizita-rioaren jabe diren arabar guztioi: soilik PPren aurrekolegegintzaldian Javier de Andres orduko ahaldun nagusiakdiru-zorro publikotik 1.634.000 euro bideratu zizkion. Mito-logikoa. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de Betoño - @UnaiFdBArkitektoa

Golfaren turismoa

Page 11: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Ezker abertzalearen Abian eztabaida burutzekotxostena zabaldu dute aste honetan. Sareandago, edonork eskuratzeko. Hamaika lerrobu-ru, ardatz, ideia nagusi eta beste aipa daitezketxostena, gainetik bada ere, irakurri ostean.Adibidez, Sortuk uda aurretik ezohiko kon-

gresua egitea erabaki duela azaltzen da idazkiaren sarre-ran bertan. Prozesu honek merezi duen urratsa egingoduela esan daiteke, berez kongresuak 2017ko hasieranizan behar bailuke. Alabaina, urratsak ez ezik, ibilbideosoa ere egin beharko dute bai Sortuk berak bai ezkerabertzale osoak eztabaida prozesu honetan jarritako hel-buruak bete nahi badira; are gehiago, testuan “birfunda-zio” hitza ere erabiltzen denean. Horregatik, txosteneanhamaika kontu aipagarri izan arren, ondorio orokor batnabarmen daiteke argi eta garbi: ez da gotorturik gera-tzeko unea. Ez da gotortuen garaia. “Zutik Euskal Herria” ebaz-

penean papereratutako es-trategia aldaketaren ondotikibilitako bidearen balantzeaegin du txostenak, modu au-tokritikoan; estrategia horigaurkotu beharra azpimarra-tu du eta, azkenik, horrek de-nak antolakuntza ereduan,ibilmoldean eta kultura poli-tikoan ondorioak izan behardituela ebatzi du. Ez gotor-tzea izango dute hiru kontuhorietan –autokritika egite-rakoan, estrategia gaurkotze-rakoan eta ibilmodea zehaz-terakoan– ariketa azken bururaino eramateko modurikegokiena eta eraginkorrena.Eta hori ez da erraza izaten, guztion joera baita atzera

begira norberak izandako posizioa justifikatu nahi iza-tea. Horrela, autokritika egin behar dela ozen esan bai,baina, norberak egin ordez, besteena eskatu izan ohi da:orduan bai, ahal den gordinena eta ñabardurarik gabe-koa. Gurea egiteko orduan, aldiz, beti aurkitzen ditugukanpo faktoreak, testuinguruak edo dena delakoak gureardura gutxitzeko edo leuntzeko.Oraindik sektore batzuetan “Zutik Euskal Herria” nola

egin zen auzitan jarri ohi da, eta estrategia aldaketa ezzela behar adina egoki eta ordenatua izan iradokitzendute. Estrategia aldaketa oztopatzen aritu izana onartzeaeta, hori eginda, indarrez aurrera egitea baino errazagoada, nonbait, nork bere burua zuritzeko ahaleginean eten-

gabe jardutea, ez aurrera ez atzera. Jokabide horrek ez lu-ke aparteko garrantzirik izango bazka emango ez balieoraindik ere estrategia berrituari eraso egin nahi diotensektoreei. Ez luke aparteko ondoriorik estrategiaren po-tentzialtasun osoa askatzeko indar guztia jartzea oztopa-tuko ez balu.Xelebreena, azken batean, honako hauxe da: prozesu

hartan sortutako arazoei behar bezala ez erantzuteagatikegondako autokritikarik sendoena ETAk bere buruariegindakoa izan zen, borroka armatuan ziharduen era-kundea izanik ezker abertzaleak erabakitako sakonekoaldaketak beste inori baino gehiago mugitu zizkioneanbarrenak. Gaizki eta baldar aritu izana onartzeak ahalbi-detu zion erakunde armatuari apustu politikoari sakonkiaurre egitea. Bere agirietan azaldu bezala, prozesu hone-tan ez dago «behartuta», gogo onez baizik, eta horrelaxejarraitu beharko du, aurrera egiterik nahi badu.

Urte hauetan maiz ahaztu den beste irakasgai bat erekontuan hartu beharko dute ezker abertzalea osatzen du-ten militante, antolakunde eta kolektiboek: akatsei ezzaie akats berriekin erantzun behar. Abian prozesuak oi-narriak eta irizpideak finkatuko ditu, baina ez du egoeraidilikorik ekarriko. Aurrerantzean ere arazoak sortuko di-ra –dela formetan dela mamian–, baina erantzuna ezindaiteke berriro gotortzea izan, egituratu nahi den proze-su independentistak ezer baino gehiago proposamen be-rrituak behar baititu, erresistentzia hutsetik harago jo-ango direnak. Abian prozesuko txostenaren esanetan,«mugimendu independentista zabal, anitz, sendo etaeraginkor bat sortzea da erronka, hegemonia ideologikoindependentista azken bururaino eramateko gai izangoden mugimendua, jauziak emateko baldintzak sortukodituena eta erasoei erantzuteko kapaz izango dena».•

{ asteari zeharka begira }

Ez da gotorturik geratzeko garaia

Urratsak ez ezik, ibilbide osoa ere eginbeharko dute bai Sortuk berak bai ezkerabertzale osoak jarritako helburuak betenahi badira; are gehiago, txostenean«birfundazio» hitza ere erabiltzen denean

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

herria

tzeko eta ikertzeko– esaten dizualabarekin edo bilobarekin hitzegiteko, haiek grabatzeko, berakbaino askoz hobeto hitz egitendutela euskara eskolan jaso du-telako», kontatu du. Galtzen arigaren «sekulako kapitala» ikus-ten du hor Zuazok. Eta galzoriandagoenaren kontzientzia piztealdera jarri dute martxan Eus-kalkiak.eus Interneteko ataria.

HIZKUNTZAREN OSASUNA

Gertatzen ari den beste fenome-no bat ere jaso du Zuazok, «gu-rasoek seme-alabei hizkuntzatransmititu beharrean, askotanseme-alabak dira hizkuntza era-kusten dietenak. Eta azkenerakogurasoek aldatu egiten dute; ‘le-hen horrela esaten genuen bai-na orain beste era honetara esa-ten dugu, seme-alabei horrelaentzun diegulako’. Gauzak ez di-ra horrela, hizkuntza guztietanzaharrek erakusten diete gazte-ei, eta ez alderantziz». Eta buelta ematen ari den

transmisio bide hori, gainera,euskalkiaren kaltetan da. «Ez dabakarrik euskalkia galtzen, hiz-kuntzaren osasuna ere galtzenda. Finean hizkuntza ez duzulau edo bost urterekin ikasten,

hizkuntza bizitza osoan zeharikasten duzu».Euskalkien osasunean ikusita-

ko pitzadura horiekin kezkatuta,Euskalkiak.eus webgunea jarridute martxan, euskalkiek dau-katen balioa nabarmentzeko etaeuskaldunei abisu emateko osogarrantzitsua dela galtzekoarriskuan dagoena. EHUko Eus-kararen Errektoreordetzak ba-bestutako webgunea sortu duenlantaldea Oneka Alvarez, XabierEizagirre, Iñaki Iñarra, June Lau-zirika eta Teresa Portugalek osa-tzen dute, Zuazorekin batera. Euskalkien sorrera eta bilaka-

era osatua jasotzen du webgu-neak, historian barna izan direneztabaidak, hartu diren eraba-kiak eta horiek ekarri dituztenondorioak. Gainera, egun gazte-ak direnen ahotik jasotzen dituzenbait euskalki, aurpegi ezagu-nak asko. Bideoz agertzen direnelkarrizketek garbi erakustendute euskarak bere baitan dau-kan aberastasuna eta nola iritsiden aniztasun hori bizirik egu-notara –gazte horiek euskara bi-zi-bizia darabilte, bakoitzak bereeuskalkian–. Horien hizkerakentzunda garbi hartzen da eus-kalkiak galtzen uzteak ekarrikolukeen galeraren kontzientzia. Webguneak jasotzen duenez,

1964. urtean eman ziren euska-ra batuaren aldeko lehen pauso-ak, «berandu, beraz». Hori uler-tzeko zenbait arrazoi jartzenditu mahaiaren gainean. «Aldebatetik, euskarak ez du joan denmendeetan ofizialtasunik edu-ki; ez da eskolan eta administra-zioan ia sekula erabili. Idatzizkozereginetan ere gutxi baliatu da.Gaskoiak eta frantsesak bete du-te zeregin hori Ipar Euskal He-rrian; gaztelaniak, Hego EuskalHerrian. Azken batean, euskarainguru jakin batzuetako ahozkojardunetara mugatu da eta, ho-rretarako, nahikoa zen lekuanlekuko euskalkia». Arrazoi nagusi horiez gain,

beste bi gertakari ere azaltzenditu atariak: Aita Manuel Larra-mendiren eta Arana Goirirenmezuak. «Larramendik (1690-1766)

euskalki guztiak zirela onak etaguztiak erabili beharrekoakesan zuen bere hiztegiaren

Gehiegitan gerta-tzen da –eta al-diro ematen dumin– pentsatu,sentitu, haserre-tu, poztu, gogo-

ratu, kontatu, barre egin eta ke-xatu euskaraz egiten dituenadineko pertsona batek euskarabizi-bizian esatea berak ez da-kiela ondo euskaraz, bere euska-ra ez dela ona, ez zuela ikasi es-kolan euskaraz leitzen etaeskribitzen, bere euskara eskasadela. Bere euskara, baina, bizi-bizia da, benetakoa, hizkera etahitz jira bikainak dituena, zuze-na, gauza txikienak modu zora-

[email protected]

EUSKALKIAK.EUSAhozkoan bizirik dauden hizkerakbistaratu, bizirik segi dezaten

Euskalkiak entzun egiten dira, baina ez dira ikusten.Horrekin kezkatuta eta euskalkiek euskararen osasunonean duten eraginaz jabetuta, Euskalkiak.euswebgunea zabaldu dute. Euskara batua beharrezkoa da,baina beharrezkoak dira euskalkiak ere. Eta ez dirainondik inora elkarren kontrako, bizilagun baizik.

EUSKARA / b

garrian esateko gaitasuna due-na, betikoa eta gaurkoa. Bereeuskara egunerokoan sortzenzaizkigun egoera guztietan janz-teko modukoa da. Eta berdin daeuskalki hori bat edo besteaizan, denek dute balio berdina,eta balio handia. Koldo Zuazo hizkuntzalariak

hogei urtetik gora daramatzahango eta hemengo euskalkiakikertzen eta jasotzen eta kasiktoki guztietan bizi izan du kon-tatutako egoera; «adineko per-tsona batekin hizketan ari zara,plazer hutsa da hura entzutea,eta grabatzen utziko ote dizungaldetzean –bere euskara jaso-

Beheko irudian, DonibaneGarazi. Koldo Zuazo

hizkuntzalariak egonaldiakegin izan ditu tokikoeuskalkiak ikertu etajasotzeko. Lehen lana

Donibane Garazin eginzuen. Gaizka IROZ

Page 13: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 12 / 13

(1745) hitzaurrean. Egiari zor, ez-tabaidaren beroak ekarri zuenhori esatea. Haren garaikidezenbaiten iritzian, euskara hiz-kuntza basatia zen, arautu ga-bea eta arautu ezina eta, horidela eta, hainbat euskalkitan za-tituta eta guztiz desitxuratutazegoen. Larramendik, horri au-rre egiteko, euskara eta bereeuskalkiak Jainkoak sortu zitue-la Babelen esan zuen eta, ho-rrenbestean, onak eta zuzenakzirela. Ikuspegi horretatik etorrizen euskalki guztiak indartzea,eta, ondorioz, literatura euskal-kiak garatzea».Bigarrenik, «Sabino Arana

Goirik (1865-1903), Euzko Alder-di Jeltzalea sortu zuenean, egi-tura federala aldarrikatu zuenEuskal Herri beregainaren ba-rruan eta, horrenbestean, he-rrialde bakoitzean bertako eus-kalkia landu behar zela esanzuen. ‘Lecciones de ortografíadel euskera bizkaino’ saioan ida-tzi zuenez, sei euskalki behar zi-ren; inondik inora ere ez euska-ra batu bakar bat». Arrazoi eta iritzi desberdinak

tarteko, euskara batuak beranduabiatu zuen bere bidea. Eta bi-dea egin duela urte batzuk joandirenean, zenbait ondorio na-barmendu dituzte aipatu web-gunean. Batetik, euskara batuakjendarteari ekarritako onuraknabarmentzen dira: «Euskaldunguztiok batak bestearekin eus-karaz jarduteko aukera dauka-gu; ez dugu erdaretara jo beha-rrik dagoeneko. Euskararinormalizatzeko bideak irekizaizkio: irakaskuntzan, adminis-trazioan, hedabideetan eta ida-tzizko zereginetan balia daiteke.Erdaldunek euskara ikasteko au-kera sortu da; ‘euskaldun berri’ugari agertu dira 1964tik hona.Administrazioak ezarritako mu-gak gainditu eta Iparraldea etaHegoaldea gerturatu dira. Eus-karak ospea irabazi du. Dagoe-neko ez da euskalki sorta bat;benetako ‘hizkuntza’ da».

ZABALTZEKOMODUAN AKATSAK

Baina euskara batua zabaltzekomoduan akatsak ere ikusten di-ra, eta horietako hiru nabar-mentzen dituzte webgunean:«Ez dira herri erdaldunak eta

euskaldunak bereizi. Euskarabatua modu berean zabaldu etaerabili da Tuteran eta Lekeition,Santurtzin eta Gasteizen. Lekueuskaldunetan ez dira bertakoeuskalkiak aintzakotzat hartu». Bigarrena, «euskara batua

euskara ‘on’ eta ‘jaso’ moduraaurkeztu da eta, beraz, batua ezzirenak ‘txar’ eta ‘basati’ modu-ra agertu dira. Hori dela eta,euskalkiak atera dira galtzaile.Etorkizunari begira, batua etaeuskalkiak hizkuntzaren osagai-tzat aurkeztea komeni da; batarieta besteei dagozkien esparruakegoki zehaztea».Eta, hirugarrena, «zeregin ja-

soetarako baizik ez da egokitueuskara batua: testu liburueta-rako, literaturarako… Euskalki-rik ez dagoen eremu erdaldune-tan ez dago lagunartekoerregistrorik. Ezta euskaldunguztiei begira egiten diren jar-dun informaletan ere. ‘Lagunar-teko estandarra’ edo ‘estandarkolokiala’ lantzea komeni da».

AHOZKOTIK GEHIAGO EDATEA

Zenbait esparrutan igarri da al-daketa. Telebistan eta zinema-gintzan esaterako, garai batekoeuskara batu jasoa eta ikus-en-tzule askorentzat urruna euskal-kietatik gertuago eta sinesga-rriago aurkezten ari da azkenurteotan. «Garai batetik honaasko ari gara hobetzen, bainakomeni zaigu noizean behinegur pixka bat ematea jendeakerabil dezan. Itzulpengintzanedo irakaskuntzan ari den jen-deak, adibidez. Ez dut esatenerabiltzen den euskara txarradenik, baina bizirik dagoen horiezagutzea eta baliatzea garran-tzitsua da, eta ahozkotik gehia-go edatea».

Garrantzitsua da euskalkia konplexurik gabe transmititzea. G. GARAIALDE | A. PRESS

«BENETAKO EUSKALKIA JASOTZEKOASTEBURU-PASA JOATEA EZ DA NAHIKOA»Euskara eta nagusiki euskalkiak ditu ikergaiKoldo Zuazok, mimoz eta pasioz egiten duenlana. Bere lanerako modua berezia da,denboraldi luzeak ematen baititu euskalkiabizirik dagoen tokian bertan, hizkera horrenezaugarriak jaso nahian. «Hasiera bateanasteburu-pasa joaten nintzen herrietara,bertako euskalkia jaso nahian. Baina horrekez du funtzionatzen, jendeak ez baitizu bereeuskalkian egiten bete-betean, zuk egitenduzun horretara hurbiltzen saiatzen da. Aldiz,leku batean hilabete bat edo bi ematendituzunean, bertakotu egiten zara etabenetako euskalkia jasotzeko aukera gehiagoduzu. Jendearen eguneroko bizimoduansartzen zara eta orduan lortzen duzueuskalkia benetan ezagutzea», kontatu du. Lehen egonaldia Donibane Garazin egin

zuen, 2006. urtean. Ondoren, 2007 eta 2009bitartean Urdiainen bueltan aritu zen lanean.2010-2012 tartean, berriz, Araitz-Betelukoeuskalkia izan zuen aztergai eta 2013. urteaz

geroztik Saran dago. «Ez naiz denbora guztianbertan egoten, baina udazken parteandenboraldi luzeak egiten ditut toki horietan,hilabete pare batekoak». Esa bezala, orainSaran ari da lanean, eta bertan bost urtekoegonaldia egitea aurreikusten du. «Konturatunintzen Ipar Euskal Herrian ez zegoelahorrelako hiztegirik eta egin beharra zegoelapentsatu nuen. Saran hiztegi bat osatzen arinaiz, 2.400 sarreratik gora izango dituena.Oraindik lan handia daukat egiteko», agertudu hizkuntzalariak. Egonaldiak egin dituen tokietan harrera

beroa egiten diote. «Oso ondo hartzen naute.Nik beti esaten diet ikaslea naizela eta bereneuskalkiaren berri ikastera natorrela. Jendeakoso ondo hartzen zaitu bere euskalkiarengaineko interesa agertzen duzulako.Garrantzitsua da apala izatea, horregatikesaten dut beti ikastera etorri naizela. Osoesperientzia onak izan ditut eta lagunhandiak egin ditut bidean».

«Zeregin jasoetarako baizik ez da egokitueuskara batua: testu liburuetarako,literaturarako… ‘Lagunarteko estandarra’ edo‘estandar kolokiala’ lantzea komeni da»

«Adineko pertsona batekin hizketan ari zaraeta grabatzen utziko ote dizun galdetzeanesaten dizu alabarekin edo bilobarekin hitzegiteko, berak baino hobeto hitz egiten dutela»

Page 14: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

herria

Koldo Zuazo hizkuntzalaria etaeuskaltzain urgazlea da eta urte luzeakdaramatza euskara ikertzen eta, bereziki,euskalkiak ikertzen. Joan den asteanaurkeztu zuen Euskalkiak.eus ataria,kezkatuta ikusten duelako nola ari direneuskalkiak galtzen.

Zergatik sortu duzue Euskalkiak.eusataria?Azken urteotan ahalegin handia egin daeuskara idatzian, euskara kulturahizkuntza egiteko ahaleginean, baina,aldiz, ahozko hizkera baztertuta utzidugu. Garrantzitsua da DurangokoAzokan ez dakit zenbat titulu berriateratzea eta ez dakit zenbat tesi egiteaeuskararen inguruan, baina zer lortzen

dugu gero hiztunaren jarduna, lagunartekoa, erdarazkoa baldin bada?Euskalkia da webguneko izarra, bainabestelako kontuak ere hartzen ditukontuan; ahozkotasuna, orokorrean.

Euskarak ez omen du biziraungoeuskalkirik gabe.Edozein hizkuntza bizirik dagoenbitartean dialektoak sortzen dira.Dialektoak dira bizitasunaren seinale,gure eguneroko bizitzan erabiltzenditugun hizkerak. Ematen du hemeneuskara batua atera nahi izan dugulaaurrera, gainera, euskara batu jaso bat;ez hori bakarrik, beste adierazpenmoldeak baztertuta utzi ditugula dirudi.Horren ondorioa izaten da hiztunak

maiz euskaratik ihes egiten duela beremaitasuna edo haserrea adierazi nahiduenean, esaterako. Guk euskaraz biziahal izateko aukerak eman nahi dizkiogujendeari, gauza guztietarako euskaraizan dezan.

Euskara batua haurrei goizegi etaazkarregi sartzen ote zaien kezkaagertu duzu.Baietz uste dut. Argi daukat eskoletaneuskara batua erakutsi behar dela, azkenbatean euskara batua da euskaldunguztiok erraz komunikatzeko daukaguntresna eta jakin egin behar da. Bainaikusten dut euskara batua goizegisartzen dela, haurrak hiru edo lau urtedituenerako, eta ikasketa hori

samurrago eta normalago egin behardela uste dut. Esaterako, haurrairakurtzen eta idazten hasten deneanhas daitezke euskara batua ikusten, edotelebistaren bitartez, udalekuetan...Betiere saihetsi behar duguna da umeakberen euskararekin konplexua izatea,beren euskalkia euskara batua bainookerragoa dela pentsatzea. Beraienaondo ikus dezatela, eta baita besteenaere. Euskararen aniztasuna ikus dezatela.

Non eta nola erabili euskalkia?Herri euskaldunetan, lagun artekojardunetan... Faltan ikusten dudan bestegauza bat da euskalkiak entzun egitenditugula baina ez ditugula ikusten.Hizkuntzak ikusi egin behar dira. Ez dutesaten edozein gauza euskalkian idatzibehar dugunik, baina herrieuskaldunetan jubilatuentzako ibilaldibat antolatzen denean, edo gazteentzakomus txapelketa bat antolatzen denean,edo futbol txapelketa bat... horrelakooharrak bertako euskalkian egin beharkogenituzke. Beste gauza bat da, esaterako,Bilboko metroko sarreran jarribeharreko oharra; argi dago hori euskarabatuan jarri behar dela mundu guztikoeuskaldunek irakurtzeko modukoa izanbehar duelako.

Teknologia berriei begira; Whatsappaplikazioa bera, esaterako,euskalkiarentzat toki ona izandaiteke, ezta?Zalantzarik gabe. Lagun arteko mezuakdira eta ez dituzu euskara batuanidatziko, ezta? Gainera, ahozkotikgertuago daude idatzizkotik baino.

Erakundeetatik zer egiten daeuskalkien alde?Nik uste inork ez duela egiten euskalkienalde. Beti esaten dugu euskararenmeritua dela bizirik irautea XXI.mendera arte, baina euskalkiak dirabizirik iraun dutenak, eta, hizkuntza hauaurrera atera nahi badugu, bizirikdagoen horretan oinarritu beharkodugu. Askotan indarra jartzen dugu XVI.mendeko idazleek idatzi zutena ikasinahian eta ez dugu aintzat hartzen egunegiten dena. Sarri hitz berriak asmatzenditugu eta ez gara ohartzen hitzakbaditugula. Hitz horien bila joan behardugu eta hor daude, hiztunen ahotan.

Zuk esana da hitz berri horietakobatzuek euskara martziano bihurtzendutela, beste planeta batekoa. Batzuek bai. Niretzako adibide garbia da,esaterako, “ahalbidetu” hitza. Gaur egun

«Euskararen meritua euskalkiek XXI. menderaarte bizirik irautea da, eta, aurrera egiteko, bizirikdagoen horri eutsi behar diogu»

HIZKUNTZALARIA ETA EUSKALTZAIN URGAZLEA

KOLDO ZUAZO

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 15: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 14 / 15

barra-barra entzuten da. Duela urtebatzuk “ekarri du” edo “etorri da” esangogenuke. Esaterako, horrela esangogenuke: “Masen dimisioak ekarri dugobernu berria osatzea” edo “Masendimisioarekin etorri da gobernu berria”.Eta gaur egun barra-barra entzuten da,“Masen dimisioak ahalbidetu dugobernu berria osatzea”. “Ekarri” eta“etorri” euskaldun denok ulertzekomodukoak ziren eta bat-batean etorri da“ahalbidetu”, nahasgarriagoa dena. Etahorrek dakarrena da jendeari konplexuasortzea. Hitza entzun eta “zer da hori?Nik ez dakit euskaraz”, pentsatzea.Euskaldun denok ezagutzen etaerabiltzen ditugun hitzak ez erabiltzeaakats bat dela iruditzen zait.

Akaso kostatu egiten da ahozkotikekarritako hitzak eta joskerak moduformalagoan erabiltzea?Batzuetan ez dugu euskalkia erabiltzenkonplexuengatik, iruditzen zaigulakoahozko hori ez dela duina. Zergatik ez daizango duina? Beti jartzen dudanadibidea “uste” hitzarena da. “Uste” horieuskaldun denok erabiltzen dugu,Bizkaitik Zuberoara. “Iritzi” ereeuskaldun askok erabiltzen dugu, ezdenok, baina askok. Eta aldiz, “aburu”, ez

du ia inork erabiltzen. Eta askotan,tertuliatan eta dabiltzanek, “ene aburuz”erabiltzen dute jasoagoa delakoan edo.

Euskara zapatak bezalakoa dela diozu,egoera bakoitzerako zapata mota bateta euskara mota bat. Gero eta zapata mota gehiago izan, hobe.Horrela edonora joan ahal izango gara;hondartzara, mendira, paseatzera... Etagaldetzen dutenean, zein da zapataklaserik onena? Ba ez dago bat bakarra,egoeraren araberakoa da. Haserrezaudenean hitz zatarrak eta larriak behardituzu, eta, maitasuna adierazteko, hitzsamurrak. Egoeraren arabera euskara batedo bestea beharko duzu, ezta?

Euskara batuak, batua izanagatik, ezdu berdina izan behar toki batean etabestean, ezta? Euskara batu bat izan behar dugu euskaltelebistako albistegietarako, euskaldundenok entzuten ditugulako, edo zientzialiburuetarako, adibidez. Horietanbeharrezkoa da estandar bat. Bainabadira bestelako egoerak hizkuntzanazionalaren eta hizkuntza lokalarenartean aukeratzeko modua ematendutenak. Eta hizkuntza lokala esatendudanean ez naiz euskalkiaz ari, euskara

batuaz ari naiz, baina tokian tokikohitzak eta egiturak txertatuta, tokiantokiko euskara batua. Eta euskara batuakematen ditu aukera horiek.Euskaltzaindiak berak esaten du euskalhitz guztiak euskara batua direla, etabaita egitura sintaktikoak ere.

Bost euskalki bereizi dituzuewebgunean. Bonapartek zortzi bereizizituen 1863-1969 bitartean. Euskalkiakmurrizten eta berdintzen ari al dira? Bai. Hitz berri asko komunak dira etahori ona da, esan nahi baitu herriakohesionatzen ari dela eta hizkuntza erekohesionatzen ari dela. Orain arteeuskalki mordoa izan dugu, euskarabaztertua egon delako administrazioan,hezkuntzan eta toki guztietan. Gauregun, egoera aldatu egin denez gero,hizkuntza bera aldatzen joan da eta horiberez baikorra da. Kontua da bateratzehori askotan ez dela naturala izan,gauzak lasterregi egin ditugulako eta ezdugulako ondo ulertu euskara batua zerden. Pentsatu izan dugu hitz batzuk ezdirela batua eta baztertu egin ditugu.Esaterako, bizkaitarrek pentsatu duteberen “jausi” ez dela batua eta “erori”erabili behar dela, eta hori ez da inolazere horrela.

Ez dugu ondo ulertu zer den euskarabatua? Badira bateratu diren gauza batzuk,aditzak edo deklinabideak, adibidez.Baina beste gauza asko libre utzi dira.Adibide bat jartzearren Bizkaianerabiltzen diren izenordain zenbait;“edonon”, “edonora”, “edonoiz”,“edonora”, “edonoren”... eta irakasleek-eta pentsatu izan dute hori ez delaeuskara batua eta nornahi, noiznahi,nonahi eta horiek erabili behar direla.Eta zer den kontua, 60 urtetik gorakolagun batekin hizketan egon eta“edonon”, “edonoiz” horiek barra-barraerabiltzen dituela eta gazteen artean,berriz, ez dituzte horiek erabiltzen.Irakaskuntzan galdu egin dira formahoriek, inolako beharrik gabe.

Eta euskaldun berriak? Euskalkirik ezdutenak?Euskaldun berriek badute euskalkia,hautsi beharreko mitoa da euskaldunberriek euskalkirik ez dutela esatenduena. Esan izan da euskara batuaartifiziala dela, laborategikoa, eta ez daegia. Euskara batua erdialdekoeuskalkian oinarrituta dago eta, beraz,euskara batua ikasi dutenak baduteeuskalkia, Gipuzkoakoa.

hutsa

Mozorroek inauterietan bazterguztiak dituzte blaitzen. Zapo-re gazi-gozoak, kalte eta minororen ahanzturarako bidaia

terapeutikoa bailitzan, zuri-beltzekoerrealitatea mila kolorez margotzeko ari-keta-dantza. Kezka eta tristura egun ba-tzuez irri bihurtzeko formula magikoa,zalaparta eta giro aparta. Nonahi. Alajai-na, ez zaio ezer eskapatzen jendeari. Iru-dika ditzakegun eszenografia baita kore-ografia orok dute osatzen kaleetako sugekoloredun zaratatsua. Esango nuke imaji-naziotik baino errealitatearen orbaineta-tik garela mozorrotzen inauterietan.

Eta jendea zerura begira bizi dela pen-tsatzen duenik bada oraindik… batez ere,politikagintzan ardurak hartzen dituzte-

nen espezie arraro bezain ugariaren arte-an. Begitantzen zait ikusten eta entzutenikasteak ez lukeela ba hain garestia izanbehar. Aitzitik, agian espezie horretakokide izateko ezinbestekoa baldintza da.Joango dira inauteriak, baina erruz ugari-tzen den mozorro mota jakin batek ja-rraitu egingo du eguneroko ehiza-erri-tualarekin , t raje eta soineko beltzapainetan bildutako politikariak. Herrita-rren izerditik beren patrikarako mozki-nak zakuka harrapatzeko abilezia bereziaduten antena eta beso luzeko labezomo-rroak. Nago plaga hori guztiz desagerra-razteko pestizida eraginkorrik nekez due-la gizarteak inoiz asmatuko. Herritarrenadena lapurtzeko gai den zomorroarenerradiografiak erakusten baitu ustelduta

duena ez dela gramo bat, baizik eta gra-mo ondradu bakar bat ere ez duela. Hain-beste, non itsutu eta akaina lez iltzatzenzaiola diru publikoari harrokerian moz-kortuta berea dela pentsatzeraino.

Akainen hazitegi nagusia mailua hainmaisuki erabiltzen duten Espainia aldekoGenova kalean bertan badago ere, gogoradezagun gaitza Pirinioetara zabalduta da-goela. Espainiar zerbitzuek Pujolen ipur-dia airera atera zuten bezalaxe eginenbaitute Arzallusen ordezkoekin, genova-tarren interesen kontrako norabiderikinoiz hartuko balute.

Apustu euskal abizen esanguratsuenekere badutela labezomorrotik-tik-tik…Akainak ez baitu lurraldeen arteko muga-rik ezagutzen. Eman denbora… •

0hutsa

MozorroakXabier MikelErrekondo

Page 16: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 17: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 16 / 17

Elkarlana du Infozaz-pik ikur. «Horrexekegiten du neurri ho-netako irrati bat po-sible», onartu diguEider Olazar kazeta-

ri eta irratia sustatzen duen AztiBegia elkarteko lehendakariak.Talde sortzailean ibilitako IñakiAltuna kazetariak ere bat egindu berarekin: «Lehen unetik

sartu ginen irrati libreak biltzendituen Arrosa sarean eta komu-nikabideen arloan bereziki GA-RA eta ‘Berria’ egunkariekin lo-tutako mundua inplikatzen egingenuen indar». Herri mugimen-duari «ateak parez pare ireki»zizkioten. Elkarlana nahi zuten.

Bidea emankorra izan da. Hi-ru adibide lekuko: Arrosak ekoi-tzitako “Zebra Bidea” magazin

«potentea»; “Kirol leihoa” ema-kumezko kirolari eskainitakosaio «erreferentea», Mikel Ibar-goien esatari duena; edotaUEUk hilero ekoizten duen “Adi-tu duzu”. “Bakarka nekez, elka-rrekin erraz” esaera egiaztatuadute. Ez du Altunak zalantzarikeredu aberasgarria denik, eta,mugak badituen galdetuta, argimintzatu da: «Ez, osatu beharre-koa da. Norberak bere bizkarre-zurra behar du, gero elkarlana-ren onura hobeto jasotzeko».

Bi estudio ditu irratiak. Nagu-sia Urruñako Martinzaharrenealan eremuan dago, Lapurdin; bi-garrena Donostian, Igara poligo-noan. Horrez gain, Hala Bediirratiko estudioekin lotura ber-matuta dute; «asko inplikatu di-ra beti» eskertu die Olazarrek.

Nabarmen antzematen dutesare sozialetan «ikaragarri za-baldu dela» irratia azkenaldian.NAIZ atariarekin batera jardute-ko erabakiak jorratu gabeko so-

2013ko lantaldea: goian, ezker-eskuin, AmaiaZurutuza, Jon MikelFernandez, MaddiMochales, Antton PaulusBasurko eta OinatzAizpur. Behean, ezker-eskuin, Oihan Larrañaga,Larraitz Otazo, MaiteBidarte eta Amaia Elixiri.INFOZAZPI

INFOZAZPIK, HAMAR URTEOinarriz herritarra eta egiterako garaianprofesionala den irratia, uhinak anizten

Garikoitz Mujika Zubiarrain

Informazioan espezializatutako Infozazpi irratiak 2006kourtarrilaren 27an hasi zuen bere ibilbidea. Lankidetzak zeregin dezakeen ezin hobeto islatzen du: egun 9 langile ditu,baina 150 bat kolaboratzaile. Irratia posible egiten dutenenartean 2.000tik gora bazkide eta FM seinalea zabaltzenduen herriz herri ehundutako laguntzaile sarea ere badaude.

KOMUNIKAZIOA / b

Page 18: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

herria

ro horren langa ireki dio parezpare Infozazpiri. Teknologia be-rrien aukerak baliatzen jakin du. Azken hamarkadan irauli egin

da komunikabideak kontsumi-tzeko modua. Batetik “nahieran”eredua iritsi da; bestetik, geroeta multimediagoak dira heda-bideak. Ustez eragozpena zena,Internetez emititzen hasi beha-rra, aukera bihurtu dute denbo-rarekin. «Duela hamar urte osogutxi erabiltzen ziren podcast-ak eta orain…», aipatu digu Ola-zarrek. Tablet eta sakelakoetara-ko irrati aplikazioa sortua dute.Hedabide gisa «toki esangura-tsua izatea» ekarri die horrekguztiak Azti Begia elkarteko le-hendakariaren iritziz.

ALBISTEGIAK

Irratiko menuan plater nagusiaalbistegiak dira. Goiz, eguerdieta gau partean izaten dira zitanagusiak, lehena gazteleraz.Bestetik, “Kale Gorrian” magazi-na dute ikur nagusia, 07:30eta-tik eguerdira arte irauten duena.Edukiz eta kolaboratzailez askosendotu da Olazarren hitzetan.Iñaki Altuna kazetariari Info-

zazpi sustatzera zerk bultzatuzituen galdetuta, argi erantzundigu: «Sekulako zuloa sumatzengenuen. Diala ikustea besterikez zegoen, eta dago. Komunika-zio talde frantses eta espainolakdira nagusi. Lakuak ‘euskal’ erre-ferentzia EiTBko irrati publiko-en esku utzi nahi izan du beti,eta, gero, irrati libre eta tokiantokiko irratien errealitatea bes-terik ez da geratzen». Hala, Eus-kal Herri osora begira lan egite-ko bokazioa izango zuen irratibaten beharra ikusi zuten. Ko-munikazio arloko hainbat jendebatu zen talde sortzailean, GA-RAtik, Euskal Irratietatik, Baietzfundaziotik, Egin irrati ohitik.Izen bat datorkio, ordea, ezpai-netara Altunari: duela bi urtehildako Aitor Renteria Txato“Berria”-ko kazetaria. 2004kohondarrean hasi ziren harrema-netan, ideiak idazten... Elkarteahandik gutxira aurkeztu zutenAndoaingo Martin Ugalde par-kean. Urtebete joan zitzaienirratia martxan jartzerako.Jende asko ibili da mikrofono-

otan hamar urteotan. Horietako

bat da Agin Laburu kazetari eta bertsolaria. Orduko oroitzape-nak eskatuta, horren berea duenumore zorrotzarekin erantzundigu: «garrantzitsuenak me-riendak», Ekhiñe Atorrasagasti,Larraitz Otazo eta hirurek «za-bor-ontzitik ogi koskorrak har-tuz» egiten zituztenak –ogiaerostea ahazten zitzaien beti–.Gutxirekin asko egin beharra-ren metaforatzat erabili du horiLaburuk, «gauza oso politak ate-ra ziren giro ezin hobeko mise-ria gorri hartatik», zehaztuz.

ARZALLUSEN ARDO BOTILA

Gogoan du Laburuk lehen elka-rrizketa zendu berri den Kon-txu Odriozolari egin ziola; «osoberezi» dauka gordeta. Elkarriz-keta zailak ere baditu gogoan,Gari abeslariari egindakoa kasu.Oro har, baina, «oso ondo» joa-ten zen guztia; «pentsa, Xabier Arzallusekin ardo botila joka-tuz» amaitu zuen elkarrizketabat. Izan ere, buruzagi jeltzalehistorikoak 2009ko hauteskun-de autonomikoak EAJk irabazi-ko zituela baina lehendakariaez zela Ibarretxe izango esanzion antenan; Laburuk ezetz,EAJkoa izango zela. Ardo botilaegin zuten apustu. Patxi Lopezizendatu zutenez lehendakari,han joan zen kazetaria ardo bo-tilarekin Arzallusen bulegora.Egun hartan ETAk Eduardo Pue-lles poliziaburua hil zuela gogo-an du, eta Arzallusek esan ziola:«Begira, ETA hilda dagoela pen-tsatzen zuten batzuek, bainaETAk indar asko du». Horrelako-xe titularrak eman zizkion.«Herri proiektu batek hamar

urte betetzea ospatzekoa» delanabarmendu du Olazarrek, etahori Infozazpi irratia posibleegiten duen komunitate zabala-rekin batera egin nahi dutela.2016 osoa baliatuko dute horre-tarako. «Kanta dantzagarri batmartxan» dela aurreratu digu,«laster entzuteko aukera» izan-go dena. Bazkari handi bat etajaialdia bat ere iragarri ditu.Bi Argia sari jaso dituzte irra-

tiko programek. Labururi etahark gidatutako “Bostetako dili-gentziari” 2010ean eman ziotensaria, bereziki, 2009ko Bertsola-ri Txapelketa Nagusiaren jarrai-Goiko irudian, lehen saioa. Erdian, Infozazpiko estudioa. Behean, irratiaren sarea osatzen duten hainbat lagun. GAUR8

Page 19: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 18 / 19

penagatik –sailkapen-saio guz-tiak zuzenean ematen aitzindariizan ziren–. Olazarrek eta har gi-datutako “Kale Gorrian” saioak,berriz, duela bi urte jaso zutenaitortza. «Herri proiektu bat no-raino irits daitekeen erakustendu», uste du Olazarrek. Zeharkahirugarren Argia saria ere baduInfozazpik; Arrosak ekoitzitakoeta Nekane Zinkunegik gidatu-tako “Zebra Bidea” magazinakjaso baitzuen saria 2015ean.

LIZENTZIAK, EPAITEGIAN2012an izan zen 30 urtean lehenaldiz lizentzia esleipenerakolehiaketa bat EAEn. Patxi Lope-zen Gobernuak egindako deialdihartan lortu zituen FM frekuen-tziak Infozazpik beste elkartebatzuekin aurkeztutako proiek-tuak. EAJk boterea berreskura-tzean, ordea, ezerezean utzizuen lehiaketa. Auzitara jo zu-ten kaltetuek. Espainiako Auzi-tegi Gorenaren ebazpenarenzain dago afera uneotan. Itxaro-pentsu da Olazar, eta lizentziakizatea proiektu gisa «jauzi egite-ko esanguratsua» izango dela-koan da. Nafarroan, batez ereiparrean, lortuta dituzte lizen-tziak. Gune horietan albisteak«epe motzean» etorriko direlaaipatu du. Ipar Euskal Herrian,

aldiz, hiru eskaera egin eta bestehorrenbeste ezezko jaso dituzte.Buruan herdoilik ez du Olaza-

rrek. «Berrasmatu beharra da-go», bota du erronka. «Gure ba-liabideak hedabide handienaldean murritzak» direla aitortudu, baina «gutxiagorekin kalita-tezko eduki ezberdinduak sor-tzean» dakusa koska. Tertulienadibidea ekarri du, orojakile pa-pereko tertulia formatutik ihesegiteko beharra. «Orojakile iza-tea ez da erreala eta gaineraahots asko isilarazten ditu, heinhandi batean, emakumeenak»,zehaztu du. Gogoeta horrekinagurtu dugu Olazar. Aurretik,irratiari «etorkizun oparoa» ira-garri dio. Urteurreneko leloakdioen bezala, “kontatzekoa bada,entzuteko baitago” Infozazpi.

Eider Olazar, 2014an«Kale Gorrian»magazinagatik jasotakoArgia saria eskuetan.Kazetari izateaz gain,Infozazpi irratiasustatzen duen AztiBegia elkartekolehendakaria ere badatolosarra. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Berrasmatzeko premia ikusten du Eider Olazarlehendakariak, «gutxiagorekin kalitatezkoeduki ezberdinduak sortzekoa». Teknologiaberrien olatua bete-betean hartu du Infozazpik

Zendu berri den Kontxu Odriozolari egin zionlehen elkarrizketa Agin Laburuk. EAJko XabierArzallusekin, berriz, lehendakari nor izan ardobotila apustu egin eta galdu egin zuen…

hutsa

hutsa

Zorionak, mai-tea!», eta arro-sa gorri batopari. Eta han-

dik ordu batzuetara, edo ordu ba-tzuk lehenago... piiii-piiii-piiii-piiiii... Lohitzune Zuriñerekin da-go kafe baten bueltan, baina ezdie lagunaren kontuei kasu han-dirik egiten. Mobiletik galdezkadu bere mutila, Julen. «Non zau-de? Norekin? Zertan ari zarete?».Dendan erosketak egiten erewhatsapp eta whatsapp arteanbetetzen du karroa, eta kaletikidazten doala ia jo du farola bat.«Agur mezua 00.00etan idatzizenidan, baina 00.10ean konek-tatu zinen azkenekoz. Zeinekinegon zinen?»... ... ...«Zorionak, laztana!», zuretzat

da eraztuna. Eta handik ordu ba-tzuetara, edo ordu batzuk lehe-nago, Mari Kruz ezbaian dago is-pilu aitzinean: «Ongi gelditzenzait soinekoa, baina seguru JoseLuisi ez zaiola gustatuko esko-tea». Etxekoandrea da Mari Kruzeta bere lanorduak zenbatezinakizan arren, ez du soldatarik jaso-tzen. Horregatik, apuroa ematendio beretzako diren gauzak eros-teak eta diru gehiegi gastatzeak.Senarra arduratzen da etxean di-ru kontuez.Bihar San Valentin Eguna da.

Agian ospatuko duzue, agian ez.Baina aitzakia bikaina izan daite-ke maitasunaz hausnartzeko.Adibidez, amodiozko filmetaneta nobeletan aldiro istorio berakontatzen dela ohar gaitezke:emakume baten ibilbidea gizonbat lortu arte. Gero ez dakigu no-la bizitzen diren, justu harrema-na hasten denean bukatzen baitakontakizuna. Zergatik pentsa-tzen dugu maitasunean dena de-la libre? Gizonek eta emakumeekdesberdin maitatzen dugu?Erich Frommek idatzi zuen be-

zala, maitatzea ikasi beharrekozerbait da, ezagutza eta ahalegi-na eskatzen dituen artea. «Ongimaitatzea artelan on bat bezala-koa da». •

Zorionak,maitea!Maider IantziGoienetxe

Page 20: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Azkenean bete dira aurrei-kuspenak eta ostegun ho-netan emandako prentsau-rrekoan LIGO (The LaserInterferometer Gravitatio-nal-Wave Observatory) na-

zioarteko esperimentuaren arduradu-nek baieztatu dute uhingrabitazionalak detektatu dituztela.Hain zuzen, Albert Einsteinek duela ehunurte unibertsoaz egindako azken iragar-pen handia frogatutzat eman dute, eta,horrek, noski, zirrara handia eragin duzientzia komunitatean azken hilabeteo-tan. Orain arte soilik modu ez-zuzeneangenuen uhin grabitazionalen existentzia-ren berri, 1978an pulsar binario batek (ba-tera orbitatzen duten bi izar, horietakobat pulsarra) orbita apur bat aldatzenzuela behatu zenean, Einsteinek aurre-sandako neurri berean, energia uhin gra-bitazional gisa askatzean. 2003an gauzabera frogatu zen bi pulsarrek osaturikobikotean. Oraingoan, berriz, duela 1.300milioi urte bi zulo beltzen artean eman-dako besarkada bortitzak eragindakouhin grabitazionalak dira hemen, Lurre-an, detektatu direnak (Eguzkiaren masa-ren halako 29-36 bider, masan hiru Eguz-ki galdu zituztenak, E=mc2 erlazioezagunaren bidez, segundo frakzio bate-an, honaino heldu diren uhin grabitazio-nalak sortzeko).Baina, zer dira ba uhin hauek eta zerga-

tik da horren garrantzitsua aurkikuntzahau? Uhin grabitazionalak, espazio-den-boraren (unibertsoa egiten duen materia-laren) bibrazioak dira, putzu bateko uhi-nen edo soinu uhinen antzera jokatzendutenak, baina espazio eta denbora defor-matuz, eta, teorian, argiaren abiaduranbidaiatuz. Ikusi bezala, gorputz bortitzekmasa zati bat energia gisa modu horretanaskatzean sortzen dira eta bere bideanplaneten arteko distantziak alda ditzake-te, sorreratik gertu espazio eta denboraaldaketa ekaitz handiak sorraraziz, etaurrunean aldaketa ia detektaezinak eragi-nez. Hain zuzen, hori izan da LIGO esperi-mentuaren arrakasta. Caltech, MIT eta ha-mabost herrialdeko 1.000 ikerlarikgaraturiko instrumentu optikoa handiada LIGO, “L” formako bi detektorez osa-tua, bata bestetik hiru mila kilometrorakokatuta, “L”horren beso bakoitzak lau ki-

lometroko luzera izanik. 2002tik ari da la-nean, baina aurreko urtean bere laserrensentsibilitatea hamarkoiztean hasi daemaitzak ematen, nahiz eta bere poten-tzia maximoa 2020rako aurreikustenden. Aurtengo udazkenean, berriz, euro-parren VIRGO bertsio hobetua martxanjarriko ei da eta Europar Espazio Agentziaere ari da LISA, uhin elektromagnetikoenbehatokia, prestatzen.Ez da harritzekoa joera hau, izan ere,

unibertsoaren esplorazioan bide berri batirekitzen baitu uhin grabitazionalen az-terketak. Orain arte, kosmosetik helduizan zaigun argia bakarrik behatu izandugu, bai argi ikusgaia, milaka urteetanzehar unibertsoaren ezagutzaren oinarriizan dena, bai infragorri, irrati-uhin, X iz-pi zein espektro zabala jasotzeko telesko-pio moderno eta erraldoien bidez jasota-koa ere –azken ehun urteotan ezagutzaikaragarria eragin dute tresnok–. Denakoinarritzen dira uhin elektromagnetiko-en detekzioan, eta horrek muga handiasuposatzen du, besteak beste, unibertsoa-ren gehiengoa osatzen duen materia ilu-na, zulo beltzak eta abar aztertzeko. Orain

arte kosmosari begira egon bagara, esandezakegu aurrerantzean kosmosa entzu-ten egon gaitezkeela, beste zentzumenbaten jabe. Are, uhin batzuen maiztasu-nak soinuaren antzekoak dira eta entzu-teko moduan itzul daitezke!

Teknikaren eta teoriaren arteko dialek-tika honetan, ikustear dago uhin grabi-tazionalen azterketak zer ematenduen. Momentuz, Einsteinek duelaehun urte aurresandakoa soilik erdizkabete dela ere esan genezake, uhinonexistentzia aurresan zuen bezala, hemendetektaezinak izango zirela ere iragarribaitzuen. Jakintzarekin zuhurtziaz joka-tzea dagokigu; berriki Big-Bang teoriarenarabera existitu ezin den galaxia bat to-patu ei da, eta, atzo arte uste genuenarenaurka, babiloniarrek gramatika aurrera-tua erabiltzen zuten planeten posizioakkalkulatzeko. Eta nork daki (edo ziur as-ki?), grabitazio eta presio maila handiago-ak behatzen hasi, unibertsoaren gainera-ko %95ean muturra sartzen hasi, etaEinsteinen teoria orokorrak ez du men-dea baina askoz gehiago iraungo... •

LIGO esperimentuan lanean ari diren ikerlariek uhin grabitazionalak detektatu dituzte. GAUR8

Unibertsoarensinfonia entzungai

Gorka Zozaia - @zotz__Kimikaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Ez ditut behin eta berriz errepikatzen direneguneroko ohikeriak gehiegi atsegin. Inpro-bisazioak eskaintzen duen zirrara faltagatik.Aspertzeko beldurrak bertigoa ematen dida-lako. Edo, gauza gehiegi daudelako egitekebizitzan; gauza gehiegi daudelako denbora

hain preziatua egiten dutenak. Bada esaera bat ingele-sez, askotan aipatzen didatena nire ingurukoek: «Platergehiegi dituzu makilen gainean biraka. Akaso, onartubeharko duzu, bat edo beste lurrera erortzeagatik ez de-la ezer gertatzen». Baina onartzea, etsitzea da. Platergutxiago biraka dituztenak kezka gutxiagorekin dabil-tza, normalean. Kanpotik itxura hori ematen dutebehintzat. Ez dituzte hainbeste amets lortzen ordea. Orokorrean, ez ditut errutinak gogoko. Baina salbues-

penak daude, noski, gauzaguztietan bezala. Eta, nikere, goizeko lehenengo ka-fea hartzen dudanean edokafea hartzeko denborarikez dudan egunetan, lanerajoateko autobusera igotzennaizenean, beti gauza berdi-na egiten dut: poesia batirakurtzen dut. GoizaldeLandabasok bidalitako poe-sia bat. Derek Walcott poetaren is-

torioa jakin dut aste hone-tan. Hain zuzen, Landaba-sok poesia bat bidaltzendigun bakoitzean, poeta bataurkezten digu eta aurkez-penari paragrafotxo bat gehitzen dio; gogoeta batekin,poetaren bizitzako gertaeraren batekin, edo besterikgabe, goizeko ordu txikietan, ordenagailua piztu etaguri mezua bidaltzera doanean burutik pasatzen zaionzerbaitekin. Horrelaxe ezagutu nuen aurreko astean Derek Wal-

cott poeta eta “Maitasuna, maitasunaren ostean” izen-buruko poesia. Azken lerroak itzultzen ditut hemen,merezi dutela iruditu zitzaidan irakurri nuen unean.Eta, gaur, berriro ere poesia horren bila hasi naizenean,antzeko zerbait sentitu dut. Horrela diote lerrook: «Jasoidazmahaian dauden gutunak, argazkiak eta etsipenez-ko lerroak./ Askatu zure irudia ispilutik./ Eseri zaitez./Ospatu zure bizitza».Eta, honokoa esanez aurkeztu zigun Landabasok De-

rek Walcott: «Gaurko poetaren izena Derek Walcott da.

Karibeko irla txiki bateko poeta, Santa Luziakoa. 1992.urtean Nobel saria lortu zuen, edo eman zioten. An-tzezlanak idazten dituen anaia bizki bat dauka, Rode-rick Walcott. Gurasoek poesia idazten zuten eta, finean,zer espero daiteke poesia artean hezitako umeengan-dik? Bada, horixe». Idazlearen poesia gehiago irakurri ditut aste hone-

tan. Baita bere bizitzari buruz idatzi bat edo beste ere.Agidanez, hamalau urte zituela argitaratu zituen Wal-cottek bere lehenengo lerroak. Erlijio gaiak jorratzen zi-tuen poesia bat zen eta apaiz katoliko batek arnegu batzela esan zuen. Hemeretzi urte zituela, bere poesia li-burua argitaratu nahi zuela esan zion amari eta horre-tarako berrehun dolar behar zituela. Saint Luciako es-kola bateko irakaslea zen bere ama eta ez zuen dirua

erruz irabazten. Gainera, alarguna izanda, familia au-rrera ateratzeko ozta-ozta iristen zitzaion, eta, horrezgain, berrehun dolar aurkitzea benetako esfortzua zen.Ama erabat kezkatuta ikusi zuela gogoan omen du Wal-cottek, benetan egin nahi zuena semeari laguntzea ze-lako. Nolabait dirua lortu omen zuen. Walcottek poesiabilduma Trinidad irlara bidali zuen bertan inprimatze-ko. Liburuak bidali zizkiotenean, bere lagunen arteansaldu zituen eta amak emandako diru hura errekupera-tu zuen. Nonbait irakurri dut esaldi hau; ez dakit non, baina

ez zait sekula ahazten. «Nola esango diot nire alabaribere ametsak jarraitzeko, nik neureak jarraitu ditudalaerakutsi ezin badiot».Ospatu zure bizitza. Platertxoek biraka jarraitzen dute. •

{ koadernoa }

Poesiak, errutinak etasorpresak

Bada esaera bat ingelesez, askotanaipatzen didatena nire ingurukoek: «Platergehiegi dituzu makilen gainean biraka.Akaso, onartu beharko duzu, bat edobeste lurrera erortzeagatik ez dela ezergertatzen». Baina onartzea, etsitzea da

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

herritarrak

Posible ote XXI. men-dean estatu buruja-be berri bat sortzea?Eta posible balitz,nola eraikiko litzate-ke? Eta zer antola-

mendu politiko izango luke? Badi-ra hamarkada batzuk jada EuskalHerriaren independentziaz haus-nartzen hasi ginela. Denborak, or-dea, aurrera darrai, eta berarekindarama gizarte oso bat, pentsa-moldez eta jokamoldez etengabealdatzen doan gizarte bat. Horihala, ba ote du gaurkotasunik in-dependentziaren aferak XXI.mendeko Euskal Herrian? Eta ha-la balitz, zer iturri ideologikotatikedaten du? Eta zer bilakaera histo-riko izan du?Serie baten lehen pasartea bai-

no ez da datozen lerroetan aurki-tuko duzuna. Independentziareninguruan hausnartzen jarri ditu-gu Andoni Olariaga –pasarte ho-netako protagonista–, Unai Apao-loza, Jule Goikoetxea eta ImanolGalfarsoro. Aitzakia, “Indepen-dentzia helburu” izenburupeanargitaratu duten saiakera. Hala,lau astez jarraian aipatu protago-nistotako bat ekarriko duguGAUR8ren orriotara. Hasteko, An-doni Olariaga. “Hautsi da anpho-ra. Erresistentziatik eraikuntzara”bezala bataiatu du bere saiakera.Ea ba zertan den.

Indartsu ekiten diozu lanari.Diozu euskal askapen mugi-mendua erantzun batzuekinbaina galderarik gabe geratudela. Zer dela eta?Garai historiko bakoitzak iturriintelektual jakin batzuetatik eda-ten du, borroka batzuetatik, histo-riako gertakizun batzuetatik. Eus-kal askapen mugimendua, gauregun ezagutzen dugun moduan,60ko hamarkadan gorpuztu zen,beste galdera batzuk egiten zirengarai batean, beste garai bateko li-teraturarekin, bestelako testuin-guru soziopolitiko batean. 50 urtehauetan, ordea, gauzak asko alda-

tu dira mundu mailan, eta, tes-tuingurua aldatzearekin batera,galderak ere aldatu egin dira. Sin-pleki esanda, euskal askapen mu-gimenduak dituen erantzunekbeste garai bateko galderei eran-tzuten diete.

Zeintzuk ziren, bada, atzeanutzi dugun garai historikoarenezaugarri nagusiak?Euskal askapen mugimenduaridagokionez, ezaugarri bat gatazkaeredua bera izan daiteke. Soziolo-gikoki jada gaindituta dagoen“nik kolpatzen zaitut, zuk kolpa-tzen nauzu” eredua, hots, estatua-rekin aldebikotasun borroka batplanteatzen zuen eredua. Soziolo-giak demostratu du eskema horiagortuta dagoela; baina bere ga-raian balio izan zuen. Beste ezau-garri bat nazio ikuspegia izan dai-teke. Garai hartako literaturarierreparatuta, aurkitzen gara nazioikuspegi batekin zeinak ez duenkontuan hartzen nazio bat identi-tate kolektibo baten emaitza dela.Nazio ikuspegi erabat esentzialis-ta da, antihistorikoa, zeinak dioenhelburua behinola existitu zennazioa berreskuratzea dela. Pen-tsaera horrek ekarri du, adibidez,Nafarroako Estatuaren berresku-rapenaren ideia muturrera dara-maten munstroen sorrera. Ikus-molde horrek, ordea, ahaztuegiten du nazioa egunero-egune-ro eraikitzen eta deuseztatzen de-la, modu oso tribialean gainera:egunkarien bidez, telebistarekin,egunero kontsumitzen ditugungauzen bidez...Bereizgarriena, ordea, politika

ulertzeko modua bera da. Erakun-de armatua –ETA– sortu zenean,eta ekinbide armatuari bideeman zitzaionean, guztiz beha-rrezkoa zen gatazka politikoarenplanteamendu mitiko bat egitea.Hau da, Estatuarekin gatazka ba-tean sartzen gara eta egunen ba-tean iritsiko da momentu bat nonnegoziaketa batzuen ondorioz gu-re helburuak erdietsiko ditugun.Ikuspuntu horrek marxismo za-harrarekin dauka zerikusia, zei-nak iraultza eguna, aurreko gizar-tea eta ondorengo gizarteabereizten zituen. Sinbolikoki in-dar handia duen ikuspuntua da,euskal askapen mugimenduakgaratu duen bezalako borroka ba-

tean ilusio eta esperantza piztailedelako. Baina gerora elementuhoriek guztiek sortu dute mugi-mendu bat, lausotzen oso zailaden identitate bat. Hori ezin dagoizetik gauera aldatu, eta oraintrantsizio fase horretan aurkitzenda euskal askapen mugimendua.Hori hala, jendeak bere burua bir-ziklatu beharra dauka.

Birziklatu, bai, baina, lurzorulanak egingo dituen paradigmafilosofikoa falta baldin bada, ze-ren gainean?Hori da euskal askapen mugi-menduak duen tragedietako bat,baina, aldi berean, duen indargu-neetako bat ere bada. 60ko ha-markadan “nahikoa” zen gerrillenborroka egiteko, adibidez, Che ira-kurtzea; eredu organizatiboak erekopiatu egiten ziren, baita nazioikuspegi edo askapen estrategiakere. Horiekin lurzoru finko batosatzen zen, Biblia bezala jarrai-tzen zena. Gaur egun, ordea, ezdago errezetarik ezkerrarentzat,ezkerra bera ere galdu antzean da-bilelako. Eta askapen estrategie-kin ere gauza bera pasatzen da; is-piluak falta dira. Baina abaguneegokia izan daiteke ohartzeko po-litikaren funtsa apustua dela, etaapustuak egiteko aldez aurretikoerreferentziak balia daitezkeela,modu partzial batean betiere. Baina, lurzoru finkorik bada,

hori da aldaketa guztiak gizartea-rekin batera eman behar direla.Hala eginez gero, eta ez duzuneandena eliteen arteko negoziaketabaten pean uzten, egindako au-rrerapausoak, txikiagoak izanaga-tik ere, atzera bueltarik gabeak di-ra. Euskal askapen mugimenduaoso ohituta egon da aldiz aurretikestrategia finko eta hertsiak disei-natzera; Katalunian, adibidez, he-rri galdeketen uholdea hasi zene-an ez zekiten nora iritsiko ziren.Ekimenak, baina, masa kritiko bateta baldintza objektibo batzukeraiki ditu, eta horrek ahalbidetuditu ondorengo estrategia guz-tiak.

Paradigma aldaketa edo, zukdiozun bezala, erresistentzia fa-setik eraikuntza fasera igaro-tzea. Noiz hasi eta noiz amai-tzen da erresistentzia fase hori?Eta zer ezaugarri ditu?

«Helburuei eutsiz,betaurrekoak aldatu behar

ditu askapen mugimenduak»

ANDONIOLARIAGA

Filosofian lizentziatua, Lapiko Kritikoa

kolektiboko kide da egun Andoni Olariaga

(Berriz, 1984). Berriki, Jakin taldeko

partaide izendatu dute.

Aimar Etxeberria Korta

ERRESISTENTZIATIK ERAIKUNTZARA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 22 / 23

Zaila izaten da data zehatz batzukematea. Baina, sinbolikoki, esandaiteke erakunde armatuaren so-rrerarekin hasten dela erresisten-tzia fasea eta jardun armatua uz-tearekin batera amaitu. Egia dafase horren baitan eman direlaeraikuntza zantzu batzuk ere, bai-na aurrez azaldutako elementuhoriek guztiek sustengatzen du-ten garai historiko batean zaila daeraikuntzaren praktika bere oso-tasunean garatzea. Fase batenamaieraren isla dira ondoren da-tozen erreakzioak; asko okerrak,aurreko klabeekin eginak baitira.

ETAren behin betiko su etenaulertzeko bi klabe dituzu: bata, es-tatuek ordainetan eman dutenarierreparatzea; bestea, gizartearenaurrean irabazi duzun horretanfokua jartzea. Analisiak lehenen-go klabe horrekin eginez gero, ar-gi dago armen uztea porrot han-dia izan dela, estatuek ez baituteezer eman trukean. Irakurketakbigarren ikuskerarekin egin badi-tuzu, baina, gauzak asko aldatzendira. Zer da irabaztea politikan?Irabaztea ez da estatuak kontze-sioak egiten joatea, gizartearenaurrean zilegitasuna irabazten jo-atea baizik. Hori hala ulertuta, lor-penak handiak izan direla esangenezake, sozialki zein politikoki.Jendea, baina, erretxindu egitenda, eskema eta betaurreko zaha-rrekin dabil eta.

Mundua ikusi eta ulertzeko be-taurrekoak zaharkituta geratuzaizkigu, beraz.Zure betaurrekoak oinarritzen ba-dira eskema batean non aldagaiakdiren “borroka militar bat dago,negoziaketa bidez konpondukodena”, hots, iraultzaren irudipenguztiz mitikoa baldin badaukazu,betaurreko horiek jada ez dute ba-lio. Baina gauza bat argi utzi be-har da: ez dira euskal askapenmugimenduaren helburuak za-harkituak gelditu direnak. Helbu-ru berak izanik betaurrekoak al-datzean dago gakoa.

Izan daiteke betaurreko berrienfalta sortzen ari den disiden-tziaren arazoetako bat?Hain izan da tragikoa borroka, etahain ideia hertsiak behar izan diraborroka horretarako, hori bera de-la lehertu dena. Jendeak kontzep-tu edo estrategia jakin batzuetara lotu du bere identitate emozionaleta kolektiboa. Mugimendu poli-tiko batek sortu du identitate ho-ri, sinbologia oso indartsuarekin.Egoerak berak eraman du horre-tara. Orain, baina, ari gara eska-tzen jendeari gaur arte sinestenzituen elementu batzuei uko egi-teko... Normala da jendea mindu-ta egotea. Baina esan behar daegun euskal askapen mugimen-duaren baitan ematen ari direneztabaida asko ez direla intelek-

«Lurzoru finko

berririk bada hori

da aldaketa guztiak

gizartearekin eman

behar direla. Hala

eginez gero, eta ez

duzuenean dena

eliteen arteko

negoziaketa baten

pean uzten,

egindako

aurrerapausoak,

txikiagoak

izanagatik ere,

atzera bueltarik

gabeak dira»

“Argazkiak: Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

tualak; hainbatek bere identitateababestu eta gordetzearekin duennahiarekin dute zerikusi handia-goa.

Zer ezaugarri izan beharko li-tuzkete mundu ikuskera edobetaurreko berri horiek?Erresistentzia izpirituaren besteezaugarri bat da errealismo politi-koa. Errealismoa ez zentzu posibi-lista edo pragmatiko batean, alde-rantziz baizik. Zentzu horretan,George Lakoff hizkuntzalariarenaipatu bat ekarri nahiko nuke:«Errealitatea ‘ez da existitzen’,errealitatea marko batzuen bidezhauteman edo ulertzen dugu».Hala, batzuk errealitatea erakus-ten ahalegintzen diren heinean,besteek errealitatea hautematekobetaurreko berriak ematen dituz-te. Kontua da errealitatea deskri-batzen ez direla kontzientziak piz-ten; ezkerrak betaurrekoakdisputatu behar ditu. Eta hori bo-rroka ideologikoaren bidez gara-tzen da. Beraz, euskal askapenmugimenduak borroka ideologi-koa lehenengo mailara eramanbehar du, marko berriak sortu be-har ditu. Pentsa genezake “ezke-rrak” edo “independentziak” esa-nahi bat dutela, baina ez.Kontzeptuek, bere horretan, ezdute esanahirik; kontzeptuak bo-rroka esparru dira. Hala badira daaktore politiko batzuk kontzep-

tuak esanahiz bete nahian ari di-relako. Ezkerra ahalegintzen dabere burua berrasmatzen, kon-tzeptuei beste esanahi bat ema-ten, baina galdu egiten du. Zentzuhorretan, euskal askapen mugi-menduak onartu behar du zertanirabaz dezakeen eta zertan ez, etaonartu behar du ere ez dela beraknahiko lituzken joko arauekin jo-katzen ari. Horregatik, garrantzi-tsua litzateke lekuan leku markoegokiak hautatzea borroka ideolo-gikoaren garapenerako.

Garai historiko berri honetanasko aipatzen den kontzeptuada aldebakartasunarena. Zerekarpen nagusi egiten du etazer potentzial dauka?Aldebakartasunak eskaintzenduen indargune handiena da al-debikotasunarekin alderatuz gerogizarteak hartzen duela pisu osoa.Aldebiko eskeman pisu handiahartzen zuen ETAren ahalmenmilitarrak. Horretan jartzen da fe-dea eta horretara bideratzen diraesfortzuak. Aldebakarreko eske-man, berriz, zure ahalmenetandago gakoa. Aldebakarreko eske-man ez da hain garrantzitsua es-tatua behartzearen ideia; eguneroari zara herria egiten estatua kon-tuan hartu gabe. Edozein eremu-tan balio lezake gainera: Gure Es-ku Dago, Euskal Herrian Euskaraz, Sare, bestelako mugimendu so-

«Hain izan da

tragikoa borroka,

eta hain izan dira

hertsiak

borrokarako erabili

diren ideiak, hori

bera dela lehertu

dena. Jendeak

kontzeptu edo

estrategia jakin

batzuetara lotu du

bere identitatea.

Orain, baina, ari

gara eskatzen

jendeari gaur arte

sinesten zituen

elementu batzuei

uko egiteko»

Page 24: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

zialetan... Irudikatzen duzunmundu hori ari zara eraikitzen,eta indar guztiak jendea ahaldun-du, mobilizatu eta zeureganatzerabideratzen dituzu. Aldaketa totalada. Baina erresistentzia handiakdaude gaur-gaurkoz aldaketa horiemateko. Oraindik orain “bestea”-ri begira (estatuak, EAJ) egiten di-tu mugimendu gehiegi euskal as-kapen mugimenduak. Kontua daezin duela estrategia guztia horre-tara bakarrik bideratu, ezin duelabere proiektuak besteen akatse-tan oinarrituta egon. Adibidez,Kataluniako kasuan argia da Esta-tu espainiarraren jarrerak inde-pendentismoa hazten lagunduduela, baina hazten lagundu duenmoduan jaisten ere lagun lezake.Besteari begira baino hobe norbe-raren proiektuan jartzea indarrak;modu horretan ere lortuko duzubestea mugiaraztea noizbait, he-rria sortzea.

«Herria sortu» diozu. Zein oina-rrirekin sortu izan du herriaabertzaletasunak? Zer galgaizan dezake horrek etorkizune-ra begira?Abertzaletasunak herria edo sub-jektua sortzeko erabili dituen es-trategia batzuk antzuak dira, esa-terako gaur egun errepikatzenden lelo bat: “Euskal Herria inba-ditua izan zenez, eskubidea dau-kagu berau berreskuratzeko”. Horiaurrez aipaturiko errealismoa da,okerrenekoa gainera. Euskal He-rria berreskuratu behar dela diote,baina, berreskuratu, zer? Orainbost mende lapurtu ziguten boka-diloa jada jan dute, eta egun ez daexistitzen. Ez dago ezer berresku-ratzeko. Baina bada abertzaleta-sun mota horren garaipenik ere:lurraldetasunarena. Guztiz idea-lista izan da zazpi lurraldeenideia, baina momentu batean ba-lio izan du Euskal Herriaren ideiasustengatzeko. Eta ezinbestekogaraipen bat izan da.

Abertzaletasun esentzialista ho-rrek, baina, baditu bere mugakere. Ditugun hainbat mugimenduherritar oso folklorikoak dira, ta-malez, eta abertzaleen arteko ba-tasuna dute helburu –beste mitozahar bat–. Estrategia horrek topeargi bat dauka, eta da abertzaleta-sunak berak jartzen duena. Galgahori gainditu nahi bada, arrazoi

identitarioez gaineko beste ba-tzuk batu behar dira independen-tismora. Hori lortzetik oso urrundago euskal askapen mugimen-dua, batez ere egiten dituen eki-menetan “euskal” bezala definidaitezkeen sinboloak soilik erabil-tzen baditu. Herri hau plurala bal-din bada, zergatik ez sartu bestela-ko nazio sentimenduen sinboloakere? Zein da helburua, indepen-dentzia lortzea edo identitateamantentzea?

Garatu den abertzaletasun esen-tzialista horrek, baina, izangodu ondorio positiborik ere, ez-ta?Politikak asko dauka sinbologiatiketa alde irrazionaletik, eta gutxiarrazionaletik. Abertzaletasunakasko eragiten dio alde irrazionalhorri, eta horregatik mobilizatzen

du gehiago motibazio politiko gi-sa. Zentzu horretan, abertzaleta-sunak duen indarra “zureak” eus-teko duen gaitasuna, fidelitateada. Hori hala, ezin da erabat arra-zionala den independentismo batsor daitekeenik pentsatu; atzeanbeti egon behar du alde irrazionalindartsu batek. Eta horretan naziopertenentziak hartzen du indargehien. Agian, egin behar dena danazioaren ideia zabaldu, eta jendegehiago egin ideia horren parte;hau da, nazio inklusiboago bateraiki beharko litzateke. Horrekeskatzen du errelato berri bat sor-tzea, kontakizun berri bat egitea,eta, noski, “euskal” sinboloak lau-sotzea.

Independentziara bidean, zeinlirateke epe labur-ertainera be-girako apustuak?

Apustuek aurkitzen garen fasea-ri erantzun beharko liekete. Esangenezake erabakitzeko eskubi-dea gehiengoak onartzen duenideia dela, beraz, zein litzatekehurrengo geldialdia? Zer erabakinahi den izango da definitu be-har den hurrengo elementua.Ezin da esan dena nahi dugulaerabaki, dena ezerezaren sinoni-moa baita. Euskal askapen mu-gimenduak proiektu bat defini-tzen joan behar du, eta horrenaraberako apustuak egin behar-ko ditu. Zein da gure helburu es-trategikoa, estatu jakobino bat,ala gure balioekin estuago lo-tzen den estatu konfederal bat?Eskaintza bat zehaztu eta helbu-ru argiak behar ditu gehiengoakartikulatzen hasteko.

Zein da egun euskal askapenmugimenduaren osasuna?Aurrez esan bezala, birziklatzemomentu batean dagoela esan-go nuke; impasse momentu ba-tean. Abagune baten erdian ereaurkitzen da: edo birziklatzen daedo eusten die iraganeko mitofultsuei. Beraz, ea arin pasatzenduen “aitaren heriotzak” eragindion momentu traumatiko hau,nahiz eta jakin batzuk kanpoangeratuko direla –sortu denmunstroa handia delako–. Ikusi-ko da nola gainditzen duen fasehau, baina bitartekoak behar di-tu ahalik eta hobekien gaindi-tzeko. Bitarteko horietako batizan daiteke izan duen espiritua-ren argazki bat egin eta ohartzeaegun ez diola balio. Errezeta onaizan daiteke gaixoarentzako.

Independentzia, zertarako?Sinpleenera joanez, batek behinesan zidanari helduko diot:«Zertarako nahi duzue gehiago,autonomia nahikoa baldin ba-daukazue?». Erantzuna oso erra-za da: «Eta zergatik ez osoaizan?». Nik horra eramango nu-ke, sinpleenera. Autonomia mu-gatua badaukat, zergatik ez izangehiago, are, ahalik eta gehien?Finean, burujabetza osoa izate-ko, jendeak hanka sartu eta ar-durak hartzeko aukera izan be-har du. Jakin badakit, baina,horrek ez duela konbentzitu ga-be dagoena besterik gabe kon-bentzituko.

herritarrak

«Zein da gure

helburu

estrategikoa, estatu

jakobino bat ala

gure balioekin

estuago lotzen den

estatu konfederal

bat?»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 24 / 25

Inauteriak egunerokoa hankaz gora jartzeko egunak omen. Ez

dirudi egia denik. Egunerokoa benetan hankaz gora jarriko ba-

litz, egunerokoaren oso desberdina litzakeen errealitate horre-

tan ez lirateke kabituko eraso sexistak. Horiek badaude egune-

rokoan; gehiegi, maizegi, bortitzegi, ohikoegi. Piraten, azafaten,

behien, atsoen, indioen, txinatarren, tximinoen, sevillarren az-

pian ezkutatzen diren erasotzaileek ezin dute ezkutatu barru-

koa, benetan direna. Ezin diote eutsi besteen ipurdiak eta bula-

rrak bereak bailiran ukitzeko tentazioari. Mozorroari gailendu

egiten zaio emakumeak begiratzeko duten modu ez osasunga-

rri hori. Eta, batzuetan, gainera, taldean hauspotu egiten da lai-

neza mingarri hori... Lantzen, Tolosan, Altsasun, Gasteizen eta

toki guztietan, tamalez. «Ez jarri horrela neska, ez da hainbes-

terako, inauterietan gaude!». Horixe, inauterietan gaude zu eta

ni, berdinetik berdinera. Eta ondo pasatzeko eskubide eta aska-

tasun berdina daukagu. Edo ez? [email protected]

ONDO PASATZEKO ESKUBIDE ETAASKATASUN BERDINA?

Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

herritarrak

Haurren elika-durak bu-ruhauste batbaino gehiagoematen du bai etxe askotan

bai ikastetxeetako jantokietan.Arazo horri erreparatuta etahaurren elikaduraren inguruandauden okerreko usteak eta ge-zurrak zuzentzeko helburuare-kin, “Mi niño no me come. ¿Quécome mi niño?” titulupekohainbat hitzaldi eskaintzen arida Iñaki Irastorza GurutzetakoUnibertsitate Ospitaleko irakas-le eta pediatra. Solasaldi horiek EHUk mar-

txan jarri duen izen bereko kan-painaren barruan daude, eta ezdira gurasoentzako bakarrik,mezua irakasleei eta jantokieta-ko begiraleei bereziki zuzendutabaitago. Haurren elikadura aipa-tzen da, baina, Irastorzak dioe-nez, edoskitzaroan beharrezkoaden elikadura berezia kenduta,urte bat edo bitik aurrera umea-ren eta helduaren oinarrizko eli-kadura berdinak izan behar dira.Oso ohikoa da gurean, hain

justu ere, kanpainari tituluaematen dion esaldi entzutea:«Umeak ez du jaten». Bada, ho-rren atzean okerreko usteakdaudela dio Irastorzak. Bere esa-netan, gurasook edota jatordue-tan begirale aritzen direnekulertu behar dute kantitatea gu-txienekoa dela. Are gehiago esa-ten du: «Umeak zenbat erabaki-tzen du, gurasoek zer».

Estatu espainoletik kanpokohainbat herrialdetako ospitale-tan pediatria kontsultetan lane-an egon ostean egiaztatu duIrastorzak Euskal Herriko etaKataluniako ospitaletan egitendiren kontsulten portzentaje al-tu baten arrazoia umeak gutxijaten duen ustea dela. Bere esa-netan, kezka hori kontsulten %7eta %10aren artean dago, eta ho-ri «astakeri bat da». Dioenez, horrela zabaldu bada

ere, gure gizartean ez dago des-nutriziorik, eta, egon bada, zain-

tzan arduragabekeria egon dela-ko da. Ume bat jatun ona izateaasko jatearekin lotzen omen du-gu. Pentsaera horrek badu arra-zoi bat, kontatzen duenez, gerraosteko goseteak bizi izan zituz-ten gure amamei entzundako«pentsamendu atabikoa» barne-ratu dugu, eta hor oker gabiltza.Argi azaltzen duenez, «haur bat10-12 egun egon daiteke oso gu-txi jaten eta ez zaio ezer gerta-tzen». Nabarmentzen duenez,ume potolo bat ez da argal batbaino osasuntsuagoa, eta balite-ke alderantziz ere izatea etorki-zuneko osasunari begira. Adina-ri dagozkion taulen barruanegon beharko litzatekeen hau-rraren pisua eta altuera guraso-en genetikak aginduko du neu-rri handi batean.Irastorzak nabarmentzen du,

edozein kasutan, bizitzaren le-henengo 1.000 egunetan hau-rraren osasuna oso lotuta dago-ela amaren ohiturekin. Azaltzenduenez, haurdunaldiaren aurre-tik eta haurdunaldian zeharobesoa den ama baten seme-ala-bak arrisku gehiago dauka hel-du obesoa izateko. «Edoskitzaro-an, umeak pertzentilen barruankoskortu behar dira, ez garaume potoloak izaten saiatu be-har, dagozkien mailetatik gora

Iñaki Irastorzagastroenterologoa etaGurutzetakoUnibertsitate Ospitalekoirakasle eta pediatra da.EHU

HAURRAK GUTXIJATEN DU?Haur elikaduran okerrekouste asko behera botatzendabil Iñaki Irastorza pediatra

Nerea Goti

«Mi niño no me come. ¿Qué come mi niño?» EHUrenprograma pilotu bat da, gurasoei, irakasleei eta eskolajantokietako begiraleei zuzendutakoa. Hitzaldi formatuadauka eta Iñaki Irastorza espezialista da hizlaria. Haurrenelikadurari buruzko gezurrak zuzendu eta gomendioakematea ditu helburu nagusi egitasmoak.

OSASUNA / b

Page 27: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 26 / 27

hazten direnek arrisku gehiagodituzte-eta gehiegizko pisua, ar-trosia, miokardioko infartu zo-rrotza, garun-infartua... izateko.Tabakoaren beraren aurretikobesitatea da gure gizartean gai-xotasun kronikoen lehenengozergatia».

PROTEINA GUTXIAGO

Bestalde, «esne asko edatea osoosasuntsua da» entzunda bar-neratu omen dugu esne askoedateren ohitura. HitzaldietanIrastorzak nabarmentzen due-nez, egunean esne kontsumoa375 eta 500 mililitroren arteanegon beharko litzateke; hasiera-ko urteetan, gainera, adinariegokitutako esnekiak hartu be-har lituzkete haurrek. Hortik go-rako kontsumo bat egiteak ez duzertan esan nahi haur hori ho-beto elikatuta dagoenik.Bestalde, haragia desmitifika-

tzeko deia ere egiten du adituak.«Barneratuta dugun ‘umeari,afaltzeko, oilasko bularra, lega-tza, haragi-bolak... ematen diz-kiot’ kontzeptu hori okerra da».«Umeen dieta jatorri begetalekoelikagaietan oinarrituta egonbehar da. Jaten dugunaren zatinagusia lehengo platerak izanbehar dira: barazkiak, lekaleak,

patatak, arroza, pasta eta okelakantitate txikian. Hori, osasun-tsuagoa izateaz gain, merkeagoaere bada, bi kilo haragi erosteko24 euro behar dituzu, eta diruhorrekin barazki asko erosi ahalda!», azaldu dio GAUR8ri.Beste datu esanguratsu bat

ere ematen du Irastorzak: egunEAEn umeek jaten dutenaren %22 jaten dute proteinetan, hauda, «hartu beharko luketenarenproteina kopuru bikoitza har-tzen ari dira», nabarmendu du.

«ZUKUEK EZ DUTE EZER»Postreen atalean sartuta, baiez-tapen argi bi egiten ditu Irastor-zak: natillak eta txokolatezkokopak asteburuan jateko dira,zerbait berezi gisa, eta, zukuak,etxekoak badira ere, «ez duteezer»; beraz, horiek ere asteanbehin, eta inolaz ere frutaren or-dezko. «Frutaren zukuak ez duezer osasungarri ematen», adie-razten du irmo Gurutzetako Os-pitaleko espezialistak. Fruta eta barazkiek duten

onena zuntza da, nabarmentzenduenez, eta ematen dituztenbestelako bitaminak ez dira gu-re gizarteko umeen osasunera-ko hain garrantzitsuak. «Goxoakdira, baina etxean eginak izan

arren oso zuntz gutxi dute»,adierazten du. Adibide argiga-rria ere jarri du: «Laranja batek4,7 gramo zuntz dauzka; etxekolaranja zuku batek, berriz, 0,7gramo. Beraz, askoz errentaga-rriagoa da laranjaren zortzirenaematea, zuku batek beste zuntzdaukana. Gainera, bide batezfruta jaten irakasten ari gara».Beraz, etxean egindakoa edoerositakoa izan, zukuak ez dau-ka nutrizio baliorik, eta gertua-go dago ura azukrearekin na-hastuta duen edari batetik frutaale batetik baino. Osasuntsu jatea eta nutrizio

ohitura osasungarriak sortzeahitzaldien helburu nagusi iza-nik, Irastorzak planteatzen dubarazkiak jateko era desberdi-nak probatu beharko liratekeelaumeak ez aspertzeko. Dioenez,Euskal Herrian barazkiak osoera gutxitan prestatzera ohitutagaude: porrusaldak eta patate-kin egiten ditugun lekak, adibi-dez. Horregatik, proposatzen dubarazkiak jateko beste era ba-tzuk ere baliatzeko, gure kultu-ran hain ezagunak ez direnak.Bere aholkua: mila errezeta bil-tzen dituen liburu horietako baterosi eta erraz prestatzen direnplaterekin probatzen hasi.

Haurrei osasungarrijaten irakasteko hainbatgomendio ematen dituIrastorzak eskaintzendituen hitzaldietan.THINKSTOCK

«EZIN DAAMOREEMAN, BAINAGATAZKASAIHESTU»

Beste gauza askotan bezalaondo jaten ere ikasten da,eta, txiki-txikitatik egitenbada, hobe. Horixe da IñakiIrastorza espezialistarenmezuaren beste atal bat. 9eta 12 hilabete arteko haurbatek gurasoekin egin beharditu jatorduak, eta gurasoekafariaren orduahaurrarenera egokitu behardute, «osasungarriagoa etaeuroparragoa da eta».Lehenik eta behin, gurasoakeredu izan behar direla dio,kontuan hartu behar baita «imitazioagatik» ikastendugula tximinotik gatozengizakiok. Haurrakelikagairen bat berezikigorrotatzen badu «ez zaioematen», baina, hori bai,zapore ezberdinak dastatzenikasten denez, haurreiirakatsi egin behar zaie,«tematia baina gogaikarriaeta hertsagarria izan gabe».

Zapore berriak sartzeko,eta edozein adinerako baliodu gomendioak, elikagaiberriaren sardexkada batematea eta prisarik gabekantitatea handitzen joateada giltza, baina liskarriksortu gabe. Adibide gisajartzen du tabakoa edotagaragardoa lehen aldizprobatzean sortzen dutenatsegin eza. Planteamenduada jatera jartzean lehenariketa gisa elikagaiberriaren kantitate txiki batprobatzen eman eta esatea“jan egin behar duzu,askarira arte ez duzu-etabesterik jango”; aurrerago bi sardexka izango dira, eta,urtebetera, plater osoa.«Kirolean bezala,praktikatzen ez baduzu ezinduzu maratoirik egin, jotabukatuko baituzu», dioIrastorzak. Amaitzeko, argidauka umeak kantitateaerabaki behar duela, eta,gurasoek, berriz, produktuaeta honen kalitatea.

Page 28: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

herritarrak

Lore Amenabar (Iru-ra, 1995) ez da go-goratzen akordeoiajotzen ikasi nahizuela esan zuenegunaz. «Musikare-

kiko dudan pasioa nahigabesentitu nuen, oharkabean esan-go nuke. Ez dut aukeratu, txiki-tatik sentitutakoa da», dio. Mu-sika familian betidanik oroitzendu. Bazkalostean, mahai ingu-ruan, kantuan ibili ohi ziren, etaaita eta ama, baita osabak ere,akordeoi jotzaileak ziren. 6 urte-rekin hasi zen Anoetako musika

eskolan eta gaur arte. Finlan-dian dabil egun, Musikako ka-rrera egiten Helsinkiko SibeliusAkatemian.

Musika eskolan hasi eta le-hen bi ikasturteetako musika-ren inguruko ikasketen ondo-ren, 8 urte zituenean alegia, hasizen akordeoia jotzen. Zergatikhautatu zuen kutuna duen ins-trumentua ez daki, baina ustedu familian hainbeste ikusteakeragina izan zuela. Zaharragoazuen lehengusua ere erreferen-tzia zen beretzat garai hartan.Piano ikaslea, musika bere ogi-

bidea egin nahi zuela argi zuenlehengusuak, eta, nolabait, ideiahaietatik ere arnastu zuen Ame-nabarrek.Bide horretatik jarraitu zuen

nerabezaroan. Institutuko ikas-ketei eskolaz kanpo egiten zi-tuen musika ikasketak erantsizizkion, 16 urte beteta zer batxi-lergo hautatu zehaztu beharizan zuen arte. Zalantzarik egingabe, batxilergo musikala hau-tatu zuen, Donostiako ZubiriManteon. Bertan, derrigorrezko-ak ziren hainbat irakasgai zi-tuen, eta osagarriek musikare-

kin zuten zerikusia: MusikarenHistoria, adibidez. Selektibitateaegin eta etxetik hegan egitekounea ere heldu zitzaion, noski.Bere begien aurrean mundu

zabal bat ireki zen. Argi zituenbi gauza: musikarekin jarraitunahi zuela eta irakasle on bat ze-goen tokian egin nahi zituelaikasketak. Hiru aukera aipatzenditu. Donostiako Musikenenikastea, Iñaki Alberdi irakaslea-rekin; Zaragozara joan, han bai-tago miresten duen Angel LuisCastaño; edo muga gehiagogainditu eta Helsinkira joan, Mi-ka Väyrynen eskuetan jartzeko.Azken aukera hori hautatuzuen, bai irakasleagatik baietxetik ateratzeagatik ere. Mun-dua ikusteko goseak berak pisuhandia izan erabakian. «Guraso-ek aukera eman zidaten kanpo-ra joateko, bai ekonomikoki etabaita emozionalki ere, eta egiaesan animatu egin nintzen etxe-tik atera nahi nuelako. Aukeranuela ikusita, eta nire irakaslegogokoenetako bat Sibelius Aka-temian zegoenez, ez nuen bitanpentsatu», dio. Formazio akademikoaz gain,

kanpoan pertsona bezala erenorbanakoa hazi egiten dela ba-loratzen du. «Oso aberasgarriada zure habitat naturaletik ateraeta mundua ezagutzea. Musikaoso gauza internazionala da etaoso aberasgarria da. Nire herriaikusita nuen, eta hortik kanpozer zegoen ikusi nahi nuen».Hiru urte daramatza Helsin-

kin. Kontatzen duenez, karrerakFinlandian hiru urtekoak dira,beraz, aurten lortuko du gradutitulua. Hori lortzeko ordubete-ko kontzertua eskaini behar du,eta horretan dabil orain buru-belarri, behin eskainiko duenerrepertorioa irakaslearekin au-keratuta, entseatzen. «Irakasgai gutxiago daude az-

kenengo ikasturtean, bainagehiago ikasi behar da kontzer-tua prestatzeko», azaldu du,erantsiz, graduazio data jakinberri duela: datorren apirilaren18an izango da. Urduri eta gogo-tsu dago. Errepertorioa osatzekohainbat arau bete behar dira es-tiloari dagokionez. Adibidez,obra barroko bat eta obra origi-nal bat jo behar dira, hau da,

infraganti

Helsinkiraino eraman zuen duela hiru urte bere akordeoikutunak Lore Amenabar (Irura, 1995) musikaria, ikastera.Oharkabean harrapatu zuen instrumentu honen lekuaaldarrikatzen du, asko duela eskaintzeko, «kamaleonikoa»dela. Amesten jarrita, kontserbatorio handi batean irakasleizan nahi luke, baita mundu osoan kontzertuak eman ere.

LORE AMENABAR

Orduak ematen ditu egunero Lore Amenabar irurarrak akordeoiarekin praktikatzen. Ura ITURRALDE

Page 29: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 28 / 29

akordeoirako espresuki idatzitadagoen obra bat. Graduatu ondoren ikasten ja-

rraitu nahi du. Buruan ditu biurteko master bat eta akordeoipedagogian espezializazio ikas-ketak. Orotara, Helsinkin bosturte eta erdi egotea aurreikus-ten du, beraz. Momentuz, Eus-kal Herrira udako eta Gaboneta-ko oporrak igarotzera baino ezda etorriko.

OHITURETARA OHITZEA

Finlandian egindako hiru urteekeman diote jada bertako bizi es-tilora ohitzeko denbora, bainaez ditu ahaztu hasiera bateanharridura eragin zioten usadio-ak eta egoerak. Adibidez, kaleaninor ez ikusteak arreta handiaematen zion, alegia, kalean jen-dea berriketan ez ikustea. Kli-mak, hotz latzak eta garaiarenarabera argitasun faltak, zeriku-si zuzena dute horretan, noski.«Jendea etxetik lanera eta lane-tik etxera doa, agian lanetikdenda edo tabernaren batera,baina kanpoan behin ere ez diragelditzen. Gero ulertu nuenhotz handia egiten duela horre-tarako!», dio irriz. Otorduetakogaraietara ere ohitu da: 11.30etik12.00etara bitartean bazkaltzendute, eta, afaldu, berriz, 17.00akaldera, 18.00etan asko jota.Hizkuntza aldetik ere trebe

dabil. 16 urterekin batxilergomusikala hautatuta, ingelesare-kin «serio» jarri zen. Eta SibeliusAkatemian klase guztiak hiz-kuntza horretan diren arren,egunerokoan moldatzeko fin-landiera ere irakasten dute le-hen ikasturtean. Amenabar berekabuz ere ikasten ari da.Herri mina, berriz, nazioarte-

ko beste gazteekin lasaitzen du.Etxebizitza partekatzen du etalagun asko ditu. Bertakoekin ba-du harremana, baina bera beza-la atzerritik heldutakoekin bestelotura bat egiten dela uste du,sentimendu berdinek batzen di-tuztelako: etxeko falta, gertuko-en hutsunea… Atzerrian oso zo-riontsu izan arren noiz edo noizsentitzen direnak. Etorkizuneko asmoez edo

ametsez mintzo, berehala eran-tzuten du. Helburua akordeoijotzaile profesionala izatea:

«Musikaz bizi nahiko nuke, baikontzertuak ematen eta bai ira-kasle izaten. Hori nahiko nuke.Klaseak eman, amets egiteaga-tik, akademia handia baten, ize-na duen batean, Helsinkiko Si-belius den bezala, Musikene denbezala, Donostiako Kontserbato-rioa den bezala… Eta kontzer-tuak mundu guztian emangonituzke. Horretan ari naiz gogorsaiatzen. Ulertzen dut eta jaki-tun naiz ez dela erraza, eta bestemilaka gazte daudela ni bezala-xe, baina saiatzen ari naiz». Bere jaioterrian inor profeta

ote den galdetuta, dio egun ezzaiola batere erraza Euskal He-rrian emanaldiak eskaintzea. Le-henik eta behin, Helsinkitik etortzen den garaietan udaleta-

ko kontzertuen agendak urria-goak izaten direlako. Bestalde,Gabonetako bi asteek adibidez,kontzertu bat prestatzeko adinadenbora ematen ez diotela azal-tzen du. Hala ere, Donostiarekinlotura ez du eten eta hitz zora-garriak baino ez ditu Musikene-ko Iñaki Alberdirentzat –«maisuparegabea», dio–, baita Kontser-batorioko Salvador Paradaren-tzat ere. Nolabait beraiek dirahemengo musika munduarekinuneotan dituen “zubiak” eta la-guntza handia eskaintzen diote-la azaldu du.

AKORDEOIAREN AURRERAPAUSOAK

Akordeoia oso instrumentu «ka-maleonikoa» bezala deskriba-tzen du, edozein musikara «as-ko» egokitzen delako. Azkenhamarkadotan bizi izan duengarapena aipatzen du. Horrek,bere ustez, eraman du akordeoiaegun dagoen lekura. «Orain dela50 urte akordeoiak eman zuenpausu handi bat, nazioarte mai-lan. Orduan, nolabait, adierazizuen errepertorio originala ba-

duela eta ‘hau, hau eta hau’ jo-tzea baduela. Izugarri egin duaurrera, baina oraindik bideagelditzen zaio erabat erakutsidezan zer den. Bals eta tangoezaparte, badakigu zerbait gehia-go jotzen!», aldarrikatu du. Kanpotik jendeak nola ikus-

ten duen galdetuta, uste du gauregun asimilatuta dagoela akor-deoiak zertarako balio duen, etazentzu horretan «oso errekono-zituta» dagoela iritzi du. Horibai, Amenabarrek eransten du«beste instrumentuen alturanjartzea» falta zaiola.Akordeoia jotzen duenean no-

la sentitzen den jakin nahi du-gu. Libre, aske, bere baitan mur-gilduta. Bera, instrumentua etamusika baino ez daude une ho-rretan. «Akordeoia jotzea ni neuobraren parte bilakatzea da. Ezdut beste ezertan pentsatzen.Obra leuna bada, neu ere leunbihurtzen naiz. Izaera badu, bai-ta neuk ere. Obrarekin sinbiosialortzea da, biek bat egitea».

hutsa

Oihane Larretxea de la Granja

Lore Amenabar, DonostiakoTabakalera berrituan.Egunen batean Gipuzkoako hiriburura bueltatzea ez dubaztertzen. Musikenenaritzea gustatuko litzaioke.Ura ITURRALDE

«Akordeoia jotzea obraren parte bilakatzea da.Ez dut beste ezertan pentsatzen. Musika leunabada, neu ere leun bihurtzen naiz. Izaera badu,baita neuk ere. Obrarekin sinbiosia lortzea da»

Musika karreran graduatzeko eskaini beharduen ordubeteko kontzertua prestatzen dabil.Hitzordu garrantzitsua apirilaren 18an du.Ondoren, master eta espezializazioei ekingo die

Page 30: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Sarean kateatuak» antzez-lana izan da 2016koPoltsiko Antzerkia jaial-diaren irabazlea. Nomofo-bikak taldeak aurkeztudu, hirukote batek: Olatz

Beobide, Amaia Lizarralde eta BelenCruz. Hirurak, astelehen iluntzeanEuskadi Irratian izan ziren, “Arratse-an” saioan. Ia hogei minutuko elka-rrizketa, oso alaia.Bertan azaldu zuten proiektu honen

bilakaera. Nola arratsalde batean el-kartu ziren, zerbait berria sortu asmozeta elkarrekin lan egiteko gogoarierantzunez. Lehendabiziko arratsaldehartan atera omen zuten gaia: mugi-kor eta sare sozialekiko dugun menpe-kotasuna. Hortik dator, hain justu, tal-deari jarri dioten izena: Nomofobikak.Nomofobia gaixotasun bat da, eta tra-tamendua du. Txoko honetan bertanlandu nuen gaia , 2014ko azaroan(http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-11-01-06-00/hemeroteca_articles/nomofoboa-zara) . Bertan, literalki, hau nioen:«Ingeleseko no-mobile-phone phobia-ren laburdura da eta kalera mugikorgabe ateratzeko beldur irrazionalariegiten dio erreferentzia. Hau da, ko-bertura edo bateria falta dugunean,mugikorra etxean ahaztu edota ondofuntzionatzen ez duenean sentitzendugun antsietatea da nomofobia. Iker-ketek diotenez, jendartearen gehien-goak sufritzen du gaitz edo patologiahau, 18 eta 24 urteko gaztetxoen arte-an are zabalduago dagoela». Eta “Sare-an kateatuak” antzezlana ikustera joa-ten direnei, galdera berbera egingodiete, zeharka: nomofoboa al zara?

Antzezlanean, nomofobia duten bilagunen eta psikologo baten paperabetetzen dituzte aktoreek. Nomofo-bia duten bi lagunak terapiara joandira, baina psikologoa berak ere no-mofobia du. Inoiz ez omen dute mu-gikorra eskuetatik askatuko. Antzez-lan osoan eskuetan izango dute. Are,antzezlanean selfie bat egin eta berta-ratu direnak ere argazkiak atera etasare sozialetan zabaltzera gonbidatu-ko dituzte. Honela zioten irratiko el-

karrizketan: «Selfie-a instantea da, horzaudela konpartitzea, ez bizitzea baka-rrik; egon baino gehiago, jendeak ja-kin dezala egon zarela. Izan ere, inpor-tanteena konpartitzea da, ez egotea».Ziotenez, bertaratzen direnekin no-

labaiteko terapia bat egin nahi dute,norbera bere nomofobiaren gaineanhausnartzera eramanez. Test bat dute,galderekin, ikusleek menpekotasunhorren kontzientzia har dezaten. Esa-terako: kalera mugikorrik gabe atera-tzen bazarete, urduri jartzen zarete?Edo mugikorra itzali behar duzuenean(ospitalean edo zineman) burukominaizaten duzue? Eta nomofobia dutelakonturatuko omen dira segituan. Etahorrekin terapia kolektibo gisako batbideratu nahi dute. Baina magnifika-tuz eta umore kodean, egoera larri batislatzen saiatuz.

Poltsiko Antzerkia jaialdia euskaraz-ko formatu txikiko antzerki sorkun-tza eta ekoizpena bultzatzeko as-moz sortu zen. Hau da, taberna eta

bestelako areto txikietara euskaraz-ko antzezlanak eramateko helburua-rekin. “Sarean kateatuak” antzezlanaklau emanaldi programatu ditu orain-goz: otsailaren 17an (Scanner taber-nan, Donostian), 18an (Sidi-kauki ta-bernan, Intxaurrondon) , 19an(Jolas-etxean, Añorgan) eta 20an (LeBukowski Musika Klubean, Egian).Garrantzitsua da menpekotasun eta

fobia berri honen kontzientzia har-tzea, eta mugak jartzea modu natura-lean ateratzen zaizkigun menpeko ja-rrera horiei. Non eta norekin gaudenzainduz. Nomofobia ez baita gaztetxo-en arazo bat. EHUn Psikologia Kliniko-an katedradun Enrique Etxeburuak«bizitza errealarekiko interes eza» dei-tzen dio, unean unekoa bizi beharre-an, mugikorrarekin unea konpartitze-ko ekintzan fokua jartzeari. Eta mailaberean kokatzen du jasotzen direnmezuei berehala erantzutea, bakarrikedo norbaitekin egon eta testuingu-rua edozein delarik ere. Horrelakoakizan nahi al dugu? •

Nomofobia gaixotasun bat da, eta tratamendua du. THINKSTOCK

Mugikorrarekikomenpekotasuna antzerkira

Iratxe EsnaolaHezkuntzan doktorea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

2016 | otsaila | 13

GAUR8• 30 / 31

BILBOKO LEHEN ANTZOKIA, 1834TIK 1886RA BITARTEKOA

Juantxo EGAÑA

CASTELLANO BILDUMA. BIBLIOTECA NACIONAL DE ESPAÑA

XIX. mendeko bigarren erdialdean ateratako argazkian Bilboko lehen antzokia ikus daiteke, 1834. urtean eraikia eta 1886. urtean

eraitsia, txiki geratu zelako eta bere egiturak kalte larriak jaso zituelako Karlistaldietan. Toki horretan bertan inauguratu zen

1890. urtean Arriaga antzokia, dagoeneko Bilbok 50.000 biztanle zituen garaian. Antzokiaren atzeko partean, San Nikolas eliza

eta Mallonako hilerria ikus daitezke, Begoñako santutegiaren goialdean. Lehen lerroan, berriz, Bilbo-Tutera eta Bilbo-Portugalete

ibilbideak osatzen zituzten merkantzia-trenen trenbidea ikus daiteke. Argazkia Espainiako Liburutegi Nazionaleko Castellano bil-

dumakoa da. Bilduma benetan bikaina da, ikuspegi panoramikoak zein erretratuak jasotzen dituena. Bildumako argazki guztiak

1853tik1880ra bitartean ateratakoak dira.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz:...2016/02/13  · Izan ere, sumendiak esnatu eta laba eta errautsa botatzen has-ten direnean, partikula txiki ugari (sulfato aerosolak) sartzen dira atmosferara,

97

71

88

76

75

00

1

60

21

3