Download - Liburuen katalogoa

Transcript
Page 1: Liburuen katalogoa

1. DBH LIBURUEN PROPOSAMENAK

Page 2: Liburuen katalogoa

Elur­antzara

Page 3: Liburuen katalogoa

Elur­antzara:

Egilea: Paul Gallico

Jatorrizko izenburua: “The Snow Goose”

Ilustrazioa: Aitziber Alonso

Itzulpena: Ane Urrestarazu

Argitaletxea: Hamaika-Books

Urtea: 1941

Azalpena:"Elur-antzara"-ren gaiak bakardadea eta amodioa, bazterkeria eta elkarlana, gerra eta izadiadira. Bakartuta bizi den artista baten eta neska umil baten istorio hunkigarria kontatzen diguPaul Gallico-k. 1941etik, "Elur-antzara" ez da inoiz falta izan Ingalaterrako eta AEBkoliburu-dendetan.

Page 4: Liburuen katalogoa

Voltaire kaleko abenturak: Pozoia kopan

Page 5: Liburuen katalogoa

Voltaire kaleko abenturak: Pozoia kopan

Egilea: P.D. Baccalario, A. Gatti

Maila: DBH 1

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2011

Azalpena:Voltaire kaleko abenturak deitzen den bildumako lehen alea da hau, misterioak argitzen aritzendiren auzotar batzuen ikerketak kontatzen dira bertan. Izan ere, ikaragarri gustatzen zaizkiepolizi nobelak Voltaire kaleko 11. zenbakiko maizterrei eta etxeko auzotarren betiko bilerezkokoteraino daudenez, detektibe klub bat sortu dute. Muturra sartzeko moduko misteriorenbat dagoen bakoitzean, Parisko ikertzailerik handiena izan omen zen Gustave Darbonenapartamentuan elkartzen dira zer egin aztertzeko. Han, Barduchon andreak etxean egindakotarta zatiak jan eta esamesak kontatu bitartean ikerketari ekiten diote.Lehen abentura honetan argitu beharko dute ea egin dituen Deloffre jaunak leporatzendizkioten bi hilketak.

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

Page 6: Liburuen katalogoa

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian:

Page 7: Liburuen katalogoa

Egilea: Bernardo Atxaga

Argitaletxea: Erein

Urtea: 1985

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Bilduma: Auskalo Bumeran

Orri kopurua: 104

Adina: 12tik gora

Nork hautatua: Asun Agiriano

Laburpena:

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzenetorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarrizizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen,umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzenhasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezalabegiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.

Ehun ipuin hitz gutxitan

Page 8: Liburuen katalogoa
Page 9: Liburuen katalogoa

Ehun ipuin hitz gutxitan:

Egilea: Joxan Ormazabal Berasategi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2010

Ilustratzailea: Jon Zabaleta

Bilduma: Xagu-Xar

Orri kopurua: 114

Adina: 12tik gora

Nork hautatua: Asun Agiriano, Migel Asiain

Laburpena:Liburu honetan, orain arte erakutsitako irudimena eta umoreaz gain, bizipenetatik ateratakohausnarketa motz baina sakonak aurkezten dizkigu Joxantonio Ormazabalek. Bizitzako kontuakdira, umorez beteak, pentsatzeko eta gozatzeko, haurrentzat eta haur izan zirenentzat ereegokiak. Ehun guztira.

Bambulo III: Ternuako penak

Page 10: Liburuen katalogoa
Page 11: Liburuen katalogoa

Bambulo III: Ternuako penak

Egilea: Bernardo Atxaga

Argitaletxea: Erein

Urtea: 1999

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Orri kopurua: 120

Adina: 12tik gora

Laburpena:

Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuakBambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitakkontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartudu egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du! Urkizu marinel gazteakorain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penakhonetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoaharrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabosturteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa. Euskaldunek ez duteiskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haienhizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete. Helburuhorrekin, negua, negu luzea emango du Urkizuk iskimauen artean, kanta zaharra gogoan...

Ezekiel

Page 12: Liburuen katalogoa
Page 13: Liburuen katalogoa

Ezekiel:

Egilea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Bilduma: Bihotz taupadak

Orri kopurua: 133

Adina: 12tik gora

Laburpena: Liburu honetan lau mutil gaztez osaturiko koadrilako gorabeherak kontatzendira. Ezekiel eta bere lagunek inoiz ez dute neskarik musukatu eta egun batean, apustubat egingo dute neska bat ea nork lehenago musukatu. Neskak, koadrila, nortasun etaizaera kontuak, homosexualitatearen aurkikuntza zein bestelako gaiak lantzen diranobelan. Umorea, arintasuna eta gazte hizkera jorratzeko ahalegina nabaria da liburuhonetan.

Page 14: Liburuen katalogoa

Greg: Gizajo baten egunkaria

Page 15: Liburuen katalogoa

Greg: Gizajo baten egunkaria

Egilea: Jeff Kinney

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2010

Itzultzailea: Miren Arratibel

Orri kopurua: 217

Adina: 12tik gora

Laburpena:

Ikasturte bete irauten duen eguneroko dibertigarria. Greg protagonistaren bizitza, kezkak,bizipenak, etxean, eskolan... Komiki txikiz lagunduriko testu atsegina da liburua. Batzuetanbarregarria, umorezko esaldiekin egina

Page 16: Liburuen katalogoa

Laminen sekretua

Page 17: Liburuen katalogoa

Laminen sekretua:

Egilea: Juan Martin Elexpuru Arregi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2010

Ilustratzailea: Leire Urbeltz Munuze

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 96

Adina: 12tik gora

Laburpena:Fantasiazko 19 kapitulu laburrez osatua dago, eta horietako askok eta askok ilustrazioederrak dituzte zuri beltzean. Euskal Herriko mitologiako zenbait pertsonaia dira protagonista.Fraixku izeneko mutil batek idatzitako liburuari esker, diseinatzaile italiar batek laminen berriizango du. Bere modelo gisa lan egiteko kontratatuko du lamina bat eta Milanera eramangodu. Arrakasta itzela lortuko du, baina bahitu egingo dute. Ondorioz, erreskatatzeko, AnbotokoMarik joan beharko du eta hango sorginekin harremanetan jarri beharko du

Page 18: Liburuen katalogoa

Misterioa argitu arte

Page 19: Liburuen katalogoa

Misterioa argitu arte:

Egilea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2010

Ilustratzailea: Morkots

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 174

Adina: 12tik gora

Laburpena: Esther (itsua) da protagonista. Bere aita kartzelan sartuko dute eskolakoirakasle maltzur baten erruz. Esther eta bere lagunak misterioa argitzen saiatuko dira.Laguntzeko, txakurra eta Toribio zaharra bere ondoan izango ditu beti

Page 20: Liburuen katalogoa

Amaia Lapitz

Page 21: Liburuen katalogoa

Amaia Lapitz:

Egilea: Katixa Agirre Argitaletxea: Elkar Urtea: 2010 Ilustratzailea: Alex Orbe Bilduma: Amaia Lapitz Adina: 12 tik gora Laburpena: Amaia Lapitzek nahiago luke uda Irlandan igaro, bere lagunen antzera,

baina horren ordez ama arkeologoa lagundu beharko du Palenquera, Mexikokohondakin maien eremura. Bertan emandako lehenengo gauean, deskubrimendu izugarribat egingo du Amaiak: aztarnategiko zuzendariaren gorpuarekin egingo du topo.Poliziak gauzak argitzeko baino interes gehiago daukanez errua indigena zapatisteileporatzeko, Mario izeneko lagun egin berriaren laguntzaz kasua argitu beharko dugure protagonistak.

Page 22: Liburuen katalogoa
Page 23: Liburuen katalogoa

Garmendia errege Egilea: Kirmen Uribe

Argitaletxea: Elkar, 2004 Urtea: 2010 Ilustratzailea: Mikel Valverde Bilduma: Garmendia Adina: 12 tik gora Laburpena:

XIX. mendearen bukaeran, Garmendia esaten zioten ondarrutar bat artzain joan zen Ipar Ameriketara.

Pistolari fama hartu zuen, nahiz eta inoiz tiro bakar bat bota ez. Eta abentura asko bizi izan zituen.

Horietako batzuk kontatu zizkigun aurreneko liburuan (Garmendia eta Zaldun Beltza) Kirmen Uribek

Mikel Valverde marrazkilariaren laguntzaz. Bigarren liburu honetan (Garmendia errege) Garmendiak eta

bere lagun min Amalio mexikarrak zirku batean lan egin zutenekoa kontatzen zaigu. Buffalo Bill ezagutuko

dugu, Sitting Bull indiar ospetsua (Jeronimo) eta garai hartako beste pertsonaia asko ere bai.

Kontua da Garmendia indartsu gisa lan egiteko kontratatu dutela zirkuan eta haren ospea lau haizetara

zabalduko dela. Garmendia ospearen lainoak itsutuko du, ordea, eta azkenean Amalioren eta beste

adiskideen laguntza beharko du bizitzan pena merezi duten gauzez ohartarazteko.

Page 24: Liburuen katalogoa
Page 25: Liburuen katalogoa

Garmendia eta Fannyren sekretua Egilea: Kirmen Uribe

Argitaletxea: Elkar Urtea: 2006 Ilustratzailea: Mikel Valverde Bilduma: Garmendia Adina: 12 tik gora Laburpena:

Garmendia pistolari famatuak badu lagun mexikar bat, Amelio, eta badu ezkutuko maite bat, Fanny. Behin

Fanny desagertu egin zen, eta gutun bat bidali zuen, Italian zegoela jakinaraziz. Garmendiaren senak bere

maite kutuna arriskuan zegoela aditzera eman zion, eta, bitan pentsatu gabe, Italiara abiatu zen

Ameliorekin. Abentura, intriga, umorea, idazketaren finezia… horiek guztiak dira Kirmen Uriberen narrazio

honetan lehen kolpetik sumatzen diren ezaugarriak. Eta hori eskertzekoa da beti.

Page 26: Liburuen katalogoa
Page 27: Liburuen katalogoa

Garmendia eta zaldun beltza Egilea: Kirmen Uribe

Argitaletxea: Elkar Urtea: 2003 Ilustratzailea: Mikel Valverde Bilduma: Garmendia Adina: 12 tik gora Laburpena:

IX. mendearen hondarretan, pistolari ugari izan zen Ipar Ameriketako Mendebal Urrunean. Eta pistolari

horietako bat Garmendia izeneko ondarrutar bat izan zen. Gizon kankailua zen, ehun kilotik gorakoa, isila

eta bakartia. Artzaina izaki oso gutxitan jaisten zen jendartera, eta gainera ez zekien ingelesez. Bere

artzain izaera bakartia batetik, eta ingelesez ezin moldatu horrek bestetik, arrotz fama eman zion herrian,

animalien pareko bihurtzeraino jendearen esanetan. Kontua da, gertaera batzuk tarteko, oso ospetsu egin

zela garai batean; bihozgabea izatea eta dozenaka gizon hila izana egotzi baitzioten, nahiz eta zinez eta

benetan inork inoiz ez zuen ikusi tiro bakar bat ere botatzen.

Page 28: Liburuen katalogoa
Page 29: Liburuen katalogoa

Abbadiaren sekretua Egilea: Fernando Morillo

Argitaletxea: Gaumin Urtea: 2010 Ilustratzailea: Adina: 12 tik gora Laburpena:

Izan dira izarzale asko nire aurretik. Etorriko ahal dira gehiago ondoren!Alar dut izena eta izarrak maite ditut. Haien bakea eta argia. Haien xuxurla isila.Hendaiarra naiz. Beharbada horrexegatik dauka halako pisua nire ametsetan Antton Abbadiak.Huraxe dut, izarzale guztien artetik, kuttunen. Hendaian bizi izan zen luzaro, ni bezala, baina, niez bezala, dozenaka herritan ibili zen bidaiari, ikertzen, jakin­mina pizten, hizkuntzak ikasten,euskara bultzatzen. Ahal bezainbeste ikusi zuen, ahal bezainbeste ikasteko.

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudizerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabilairean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omenzuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, AnttonAbbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz etahistoriaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.