Download - Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

Transcript
Page 1: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,
Page 2: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

2Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak, liburuak, etab. trukatzeko zuten ohitura ordezkatu zuten.

1665ean Philosophical Transactions etaJournal des Sçavants agertu ziren.

Zergatik du nahiago ikertzaile batek aldizkari zientifikoetan argitaratzea?

Page 3: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

3

Argitaratzen da…

Aurkikuntzen lehentasunaaldarrikatzeko.

Iragazki lana egiten duelakoargitasuna, garrantzia,

originaltasuna eta zientifikotasunabermatzerako orduan.

Horrela jakintza publiko eta adostuaren corpusari ekarpena

egiten zaiolako.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 4: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

4

• Ikerketa• Testuaren prestaketa

Artikuluzientifikoa

• Onarpena• Ukoa• Egilearentzako

oharrak

Peer review• Komunitate

zientifikoari jakiteraematea

• Aipuak eta aitorpena

Argitalpena

Ikertzailea Ohargilea Aldizkari zientifikoa

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 5: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

5

Liburuak Aldizkari zientifikoak Biltzarrak

Tesiak Arau teknikoak Patenteak

Txosten teknikoak

Interneteko dokumentuak

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 6: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

6

LIBURUAK

Alor zientifiko edo akademikoan, liburuak oinarrizko informazio iturria dira. Giza eta gizarte zientzien esparruan beharbada ezagutza zientifikoa zabaltzeko iturri nagusia izaten jarraitzen dute.

Liburu bat idatzi eta argitaratzeko denbora behar da. Ez dira beti iturri egokiena gaurkotasun handiagoa duten gaietarako edo eguneratze handiagoa eskatzen duten gaietarako.

Inprimatutako liburu tradizionalarekin batera, gero eta ohikoagoa da formatu digitalean ere inprimatzea, batez ere esparru zientifiko-teknikoetan. NUPeko Liburutegian liburu askoren testu osoak daude eskuragarri formatu elektronikoan.

Liburuak bilatzeko:• NUPeko liburutegiko

katalogoa• NUPeko liburutegiko

liburu-e• REBIUN• ISBN• Google Books• Argitaletxe eta

liburu-dendetako katalogoak (Iberlibro, Casa del Libro, Amazon)

Liburu zientifikoamonografikoaizaten da gaiaridagokionez, eta zenbaitespezialistak gaihorretanburututakolankidetzarenemaitza izaten da.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 7: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

7

ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK

Aldizkari zientifikoak dira, gaur egun, ezagutzazientifikoa zabaltzeko modurik garrantzitsuena.

Ikerketa zientifikoaren azken aurrerapenak jasotzendituzte eta nahitaezkoak dira lantzen dugun edozeinarlo zientifikotan eguneratuta egoteko.

Aldizkari zientifikoen artikuluak arloko espezialistenberrikuspen prozesu batetik pasa dira (referee systemedo kidekoen arteko berrikuspen sistema).

Informazioa fidagarria da, jatorrizko ikerketa baten emaitza.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 8: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

8

ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK

Artikuluek egitura homogeneo bat izaten dute; laburpena, gaiaren egoeraren azterketa, metodologia, ondorioak, etab. dutelarik.

Argitaratze-prozesua liburuena baino lasterragoa da, eta, horrenbertzez, eguneratze maila handiagoa da. Baina ez bata ez bertzea ez dira azken orduko albisteetarako bide egokienak.

Egileak dagozkien eremuko ikertzaile espezialistak dira, eta hori agertzeko, beraien izenak eta sinestamenduak ematen dira.

Ilustrazio, testu, grafiko, estatistikak, etab. erabiltzen dituzte laguntza gisa. Ikerketa dokumentatzen duen bibliografia daukate.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 9: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

9

ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK

Gai jakin bati buruz zein artikulu argitaratu diren bilatzeko, datu-baseak erabiltzen dira, ordainpekoak normalean, eta milakaaldizkariren edukia aztertzen dute.«Aurkikuntza tresnak» garapen berri bat dira, datu-base askorenedukiak biltzeko. NUPen, tresna hori Sirius da.

Aldizkari zehatz bat aurkitzeko (NUPeko Liburutegianharpidetuta daukagun egiaztatu) Aldizkarien katalogorajoko dugu.

Artikulu zehatz bat aurkitzeko ere, bere argitaratze datuak ezagutuz gero, Aldizkarien katalogora joko dugu. Bertan argitalpena aurkitu eta proposatzen zaizkigun bitartekoen bidez eskuragarri izanen dugu.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 10: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

10

BILTZARREN ARGITALPENAK

•Biltzarrei izen desberdinak ematen zaizkie: biltzar, jardunaldi, bilera, hitzaldi, mintegi, symposium...

•Eta biltzarren argitalpenak aktak, komunikazioak, txostenak, hitzaldiak, proceeding-ak... dira.

•Topaketa horietan aurkeztutako dokumentuak informazio iturri garrantzitsua dira. Fase goiztiar batean aurkezten dute ikerketa eta nahiz eta bukatuta ez egon, eztabiribilduta ere, lehen zertzelada eguneratu bat ematen dute.

•Aldizkariek ez bezala, oro har, ez dute peer review-aren azterketa zorrotzetik pasa behar.

•Biltzarretako aktak monografia gisa argitaratzen dira (liburu bat). Biltzaregonkortuetan, argitalpena aldizkako argitalpena izaten da (aldizkari bat). Eta kasuaskotan ez dira argitaratzen, baina webean laburpenak edo aurkezpenak agerdaitezke.

•Zailagoa da gai jakin bat zein komunikazio edo txostenek aztertzen duten aurkitzeaartikuluak lokalizatzea baino. Datu-baseek ez dituzte biltzarretako aktak husten, edo hustuketa arras selektiboa egiten dute.

•Bertze arazo bat da, interesatzen zaigun txostenaren datuak ditugunean, zaila dela dokumentua lortzea. Biltzarren argitalpenak aldizkari zientifikoak baino askoz ere murritzagoak eta aurkitzeko zailagoak dira.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 11: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

11

• Doktorego tesiek eta bertze lan akademiko batzuek, Ikasketa Amaierako Lanek(IAL) erraterako, ikerketak lan eta proiektuen emaitzak jasotzen dituzteirakaskuntza gradu bat lortzeko helburuarekin.

• Tesia nahitaezkoa da doktore titulua lortzeko, eta informazio iturri garrantzitsuaizan daiteke. Aztergai duen gaiaren egoera sakonki ikertu eta ekarpen berriakegiten ditu. Tesiaren kopia bat ikertzaileak doktore titulua lortu duenunibertsitateko liburutegian gordailutzen da. Gero eta gehiago, unibertsitateekdenendako eskuragarri jartzen dituzte onlineko gordailu digitalak.

• Ikasketa Amaierako Lanak beharrezkoak dira edozein gradu edo master osatzeko. Titulazioarekin lotutako gai bati buruzko lanak dira, ikasle batekirakasle baten zuzendaritzapean egindakoak. Lan hauek ez dira argitaratzen, eta oro har dagozkien liburutegi unibertsitarioetan gordailutzen dira.

• Gai jakin bati buruzko doktorego tesiak bilatzeko, TESEO-ra jo beharko duguespainiar tesietarako, eta ProQuest Dissertations & Theses-era nazioartekotesietarako. Gordailu kolektiboak erabiltzeko aurkera dago ere, aipatzearren, Espainiako Recolecta edo Europako OpenAIRE.

• Lan akademikoak aurkitzeko, haien daturen bat baldin badugu, unibertsitatebakoitzeko katalogo edo gordailuetara jo beharko dugu, edo lehen aipatuditugun gordailu kolektiboetara.

TESIAK

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 12: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

12

• “Arau bat borondatezko aplikazioa duen dokumentu bat da, zehaztapen teknikoak dituenaesperientziaren eta garapen teknologikoaren emaitzetan oinarrituz. Bere xede den jardueraninteresa duten eta parte hartzen duten alderdi guztien adostasunaren emaitza dira arauak. Horrezgain, onartuta dagoen normalizazio erakunde batek onartu behar ditu." (AENOR 2010)

• "Egun ia edozertarako arauak daude. Arauak lehengaien osaera eta ezaugarriei buruz (plastikoak, altzairuak, zura...), arauak industria produktuei buruz (torlojuak, etxetresna elektrikoak, tresnak...), kontsumo produktuei buruz (jostailuak, altzariak, oinetakoak, elikagaiak...), makineriari, garbiketa zerbitzuei, hirugarren adineko egoitzei eta abarrei buruz.” (AENOR 2010)

• Arau eta gomendio teknikoek jatorri ezberdin asko izan dezakete: nazioarteko erakundeak (adib. ISO edo IEC); erakunde europarrak (adib. CEN, CENELEC edo ETSI); erakunde espainiarrak (adib. AENOR, DIN edo BSI); nazioarteko erakunde espezializatuak (adib. IEEE, UIT, ASTM)…

• Titulua eta bere erreferentzia zenbakia erabiliz aipatzen dira arauak. Arau bat identifikatzekomodu errazena bere erreferentzia zenbakia da. Erraterako: UNE 150011:2005. Gestión ambiental. Guía para la evaluación de los costes ambientales. Costes ambientales internos.

• Arauak, oro har, ez dira doakoak, banan-banan erosi behar dira edo bildumatan, edo araubildumen harpidedun egin.

• NUPeko liburutegiak testu osorako sarbidea harpidetuta dauka UNE arau indardunendako(AENOR) eta IEEEko eta UITko arauendako.

ARAU TEKNIKOAK

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 13: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

13

PATENTEAK

Asmakuntzen arloan, jabetza nagusiaren titulua patenteak dira.Patente bat Estatuaren eta eskatzailearen arteko kontratu bat da, eskatzaileari aldi baterako ustiapen monopolio bat bermatzen diona asmakuntzaren xehetasunez beteriko azalpen baten truke. Azalpen hori argitaratu egiten da.

Patentagarritasunarenesparruak

Nazionala. EspainiakoPatenteen eta MarkenBulegoa.

Europearra: EuropakoPatenteen Bulegoa.

PatenteenKooperaziorakoItunaren (PCT) babespean. Ez dagonazioarteko patenterikguztiz horrela ulertutabaina bai badagonazioarteko estalduradaukaten patenteakeskatzeko aukera.

Noiz patentatu daitekeasmakuntza bat (Espainia

edo Europan)?

Berria denean (aldez aurretik ezda egon komunikazio publikorik)

Asmamen jarduera dakarrenean(ez du «nahitaezko» konponbiderik)

Erabilera industriala daukanean(fabrikatua izan daiteke)

Bertze batzun artean ez diraasmakuntza bezala ulertzen eta beraz ezin dira patentatu: aurkikuntzak, teoria zientifikoak eta eredu matematikoak, arte lanak, giza gorputza, ordenagailuprogramak, salerosketa metodoak, mediku terapiak, landare motak, etab.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 14: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

14

Patente batek daukan informazioa

Informazio bibliografikoa

asmatzailea

eskatzailea

eskaera data

teknologia mota

zenbakiak

Laburpena: 150 hitzingurukoa Deskribapena

Teknikaren egoeraren laburpena

Asmakuntzak ustez konpontzenduen arazoa

Asmakuntza gauzatzeko azalpenbat gutxienez

Patentearen babes eremuadefinitzen duten erreibeindikazioak

Deskribapena eta erreibindikazioakirudiztatzen dituzten marrazkiak

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 15: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

15

Pate

ntea

k Datuen eguneratzea Patente batek aldez aurretik argitaratu ez den informazioaizan ohi du.

Informazioarenesklusibotasuna

Kalkulatu da patente batean agertutako informazioaren% 80a ez dela inoiz berriro argitaratzen.

Deskribapen osatuaketa praktikoak

Patente batek, testu eta irudiei dagokienez, industriaren arlo bereko aditu batek asmakuntza berregiteko haina

detaile izan behar ditu.

Informazio osagarriaPatente askok gainera patente bulegoek prestatutako bilaketa-txosten, patente zerrenda eta asmakuntzaren gaiari lotutako

hainbat informazio gehiagorekin batera argitaratzen dira.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 16: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

16

Nola identifikatupatente bat?

Las citas de las patentes deben incluir el número de patente oficial, junto con una mención al tipo de documento y la fecha de aprobación.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA. 1996. Determinación de la calidad de la malta en cereales. Asmatzailea: Antonio López Gómez. Int. Cl. C22 B 1/04. Eskaera data: 1994-12-04. Espainia, asmakuntzapatentea. ES 9400821 A1. 1996-07-26.

Nola bilatupatente bat?

Azken aldian patenteenbulegoek kalitatezko eta debaldeko datu-baseak

eskaintzen dituzte patenteeninformazioa emanez. Guztien

artean azpimarratzekoa da Espacenet, EuropakoPatenteen Bulegoko

zerbitzua, mundu guztikopatenteei sarbidea ematen

duena.

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 17: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

17

• Ikerketa jarduerak dituzten erakundeen barne-lanarekin sortzen diren dokumentuak dira, edo erakunde publikoek kanpoko adituei edo aholkulariei eskatutakoak.

• Batzuetan barne erabilerako dokumentuak dira, zirkulazio mugatukoak eta ohikoargitaratze-bideetatik plazaratuak izan ez direnak.

• Sarbide zailtasun hauek gorabehera, informazio oso baliagarria izan dezakete, puntakoa, argitaragabea, ikerketa aplikatukoa…

• Ingelesez reports erraten zaie. Liburuen antzera egiten dira haien aipuak, bainaorokorrean erakunde edo enpresek egin edo eskatzen dituztenez, txostenarenidentifikazio zenbaki batekin batera aipatzen dira:

CARRERAS, N; DORRONSORO, JL. 1996. Planta de autogeneración eléctrica del vertedero de Artigas (Bilbao, ES). Madrid: Centro de Investigaciones Energéticas, Medioambientales y Tecnológicas – CIEMAT. Informes técnicos CIEMAT, 791.

• Txosten teknikoak aurkitzea zaila izan daiteke eta soilik sortu dituzten erakunde, enpresaeta abarrentzat erabilgarri egon daitezke. Baina gero eta gehiago eskuragarri egotekoaukerak daude, erakundeen web-orrialdeen bitartez.

• Hainbat esparru zientifikotan espezializatutako datu-base bibliografikoek dokumentumota hau identifikatzen dute. Batez ere erakunde publikoek eskatu edo egindakotxostenak badira.

• Dokumentu mota hau biltzean espezializatuak dauden bertze datu-base batzuk ere badaude.

TXOSTENAK

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 18: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

18

• Duela urte asko hasi zen inprimatze lanetatik lan digitaletarako aldaketa. Aurretik ikusi ditugundokumentu motetan argitaratutako informazio asko Interneten ere argitaratzen da, eta batzuetanInterneten bakar-bakarrik. Argitalpen horiek arbitratuak izateari eta komunikazio zientifikoarenbizkarrezurra izateari jarraitzen diote oraindik ere, baina horiekin batera kontuan eduki behar den bertzeinformazio mota bat ugaritu da.

• Hainbat web-orri, blog, wiki, banaketa zerrenda, askotariko foro eta abarretako informazioari buruz arigara, online argitaratzeko, eztabaidatzeko eta elkarreragiteko baliagarriak izaten direnak.

• Azken urteetan aplikazioak eta plataformak sortu dira, zientifikoei beren lan-fluxuak kudeatzeko tresnakeskaini, informazioa bilatzea erraztu edo beren aurrerapenak jakinarazteko kanal berriak emateko. Horrizientzia 2.0 deitu zaio.

• Hauek izanen lirateke testuinguru honetako ekimenak: blog zientifikoen sareak, 2.0 aldizkariak, ikerketa-datu gordinak partekatzeko ekimenak, sare sozial zientifikoak edo audioa eta bideoa komunikaziorakoeta dibulgazio zientifikorako bide gisa sustatzeko ekimenak.

• Nolanahi ere, mundu zientifikoaren jokaera zientifikoari buruzko azterketek erakusten dute komunikaziozientifikoko kanal tradizionalak gogokoenak direla oraindik ere. Ez dago froga garbirik erakusten duenikonlineko komunikazio tresna berriek (banaketa zerrendek, blogek, wikiek, etab.) bitarteko tradizionalei, erraterako biltzarrei, aurrea hartzen ari zatzaizkienik.

INTERNETEKO DOKUMENTUAK

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 19: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

19

• BERK, Z. Food Process Engineering and Technology. New York: Elsevier, 2009. ISBN 978-0-12-373660-4

• Nawar, W.W. The use of ionizing radiation in the preservation of food. In Gaonkar A. G. et al. Food Processing: Recent Developments. New York: Elsevier, 1995. ISBN 978-0-444-81500-2. doi:10.1016/B978-044481500-2/50013-X

• UNE 50137:2000. Información y documentación. Indicadores de rendimiento bibliotecario. Madril: AENOR, 2000

• UNE-ISO/TR 20983:2006 IN. Información y documentación. Indicadores para los Servicios Bibliotecarios Electrónicos. (ISO/TR 20983:2003)

Liburua

Liburuaren atala

Araua

Proiektua / Arauaren txostena

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 20: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

20

• Cortés Vargas, Daniel. Medir la producción productiva de los investigadores universitarios: la biblíometria y sus límites.Revista de la educación superior, ISSN 0185-2760, 36. libk., 142. zk., 2007

• Martín Gómez, María Teresa . Estudio del flujo de información sobre taxanos en el tratamiento sistémico del cáncer de mama. Juan Jesús Cruz Hernándezek zuzendutako doktorego tesia. Universidad de Salamanca (2008)

• Pulgarín Guerrero, A.; Herrera Morillas, J.L. Aplicación de la Bibliometría al estudio del fondo antiguo: estado de la cuestión y vías de investigación. A ciencia da informaçao criadora de conhecimento: Actas do IV Encontro Ibérico EDIBCIC 2009 / Maria Manuel Borges eta Elías Sanz Casadok koord., 2. libk. 2009, ISBN 978-989-26-0014-7, 273-286 or.

• PHILIPS CORP (1994). Method for storing bibliometric information on items from a finite source of text, and in particular document postings for use in a full-text document retrieval system. Asmatzailea: AALBERSBERG IJSBRAND, J. Int. G06F17/21. Eur. G06F17/30T. Priority date: 1991-04-08. US5293552 (A)

Aldizkari zientifikoko artikulua

Tesia

Biltzar baten komunikazioa

Patentea

Dokumentu zientifiko-tekniko motak

Page 21: Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte€¦ · 2 Dokumentu zientifiko-teknikomotak Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak,

21

• Ardanuy Baró, Jordi. Anàlisi bibliomètrica de la producció científica en literatura catalana. Universitat de Barcelona (2008)

• Communicating knowledge: How and why UK researchers publish and disseminate their findings. London: Research Information Network, 2009

• Quinn, Katherine et al. (2015). What is the Radical Librarians Collective?. Eskuragarrihemen: http://www.cilip.org.uk/blog/what-radical-librarians-collective

• Romo-Fernández, L.M. et al. Analysis of Europe’s scientific production on renewableenergies. Renewable Energy, 36. libk., 9. art., 2011ko iraila, 2529-2537. orr.

Tesia

Txostena

Interneteko dokumentua

Aldizkari zientifikoko artikulua

Dokumentu zientifiko-tekniko motak