Download - Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Transcript
Page 1: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

Page 2: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 1

1. Sarrera “Baduzue lotatik esnatzeko garaia” (Efesoarrei

13,11) Ikasturte berri bat hastera goaz. Goiburu berri bat eta horrekin erronka berri bat. Probintzia Maristak ikasturte honetan lantzeko eskaintzen dugun goiburu bateratuak ardatz nagusi hauxe edukiko du: guztion etxearen zaintza. Gure planetaren zaintza, ingurumena, iraunkortasuna, kutsaduraren eta basamortutzearen aurkako borroka, birziklapena, gure itsasoen ardura, etab. dira ikasturtean zehar gure lana gidatuko duten elementuetako batzuk. “Esnatu” hitzak gogoraraziko digu hil hauetan itzarrik egon behar dugula eta gainera geure ingurunean gertatzen den guztiari adi eta erne, bereziki gure munduaren zaintzari dagokion guztian. Esnatuko gara? Frantzisko Aita Santuak azken urte hauetan egin dituen mintzaldietako askotan denoi eskatu izan digu, bereziki gazteei, erne egoteko. “Sofako Kristauak”, hau da, alferrak eta nagiak ez izateko eskatzen digu “ez garelako mundu honetara etorri ́ patxadan´ bizitzera, geure arrastoa uztera baizik” . Kristauak badaki zoriona “ez datzala lokarturik edo drogaturik ibiltzean”, norbere burua besteei ematean baizik. Alegia, sofatik altxa, “oinetakoak jantzi, eta sekula amestu ez genituen bideetan zehar ibili, Jainkoak, non aurkituko genuen adierazteko irakatsi zigun bideari jarraiki: gose eta egarri denaren baitan, biluziaren, gaixoaren, presoaren baitan, etorkinaren edo bakardadean aurkitzen denaren baitan” Ez al da esnatzeko benetako deiadarra? Etengabe ari gara gure planetari, gure herrialdeari gure hiriari, itsasoetan pilatzen diren plastikoei buruzko informazioak jasotzen. Erabakiak hartzen dira gure hirietako kutsadurari aurre egiteko, birziklapena sustatzeko kanpainak egiten dira, baina, nahikoa al da? Lozorrotik esnatu eta lanari ekiteko garaia dugu. Pila bat eskaintza dauzkagu, hurbilekoak eta errazak, mundu iraunkorrago baten alde lan egitera gonbidatzen gaituztenak. Onartzeko prest?

Ingurumenaren zaintza

Era berean, 2019ko Kreazioaren Zaintzaren alde Otoitz egiteko Mundu Egunerako Mezuan, Frantzisko Aita Santuak gogorarazten zigunez: “dena ederra da Jainkoaren begietan, eta gizakiari eskaini zion kreazioa zaindu zezan”. Baina, jarraitzen du. “zoritxarrez, gizakiak opari horri eman dion erantzuna beti markatu izan du bekatuak, bere autonomiaren hesiak, edukitzeko eta ustiatzeko gutiziak”. Bai, Aita Santuak argi adierazten duenez: “Egoismoak eta interesek bihurtu dute kreazioa –elkartzeko eta harremanetarako gune izan behar zukeena– norgehiagoka eta borrokagune”. Ezin gaitezke itxaroten lo geratu. Munduak gure eskuak behar ditu. Bestalde, Frantziskok gogorarazten du zeinen garrantzitsua den gobernuek beren borondate politikoa erakustea eta behingoz neurri zehatzak ezartzea ahalik azkarren negutegi efektua duten gasen zero igorpen lortzeko eta tenperatura globalaren igoera mantentzeko industriaurreko mailarekiko 1,5 ºC-tan. Parisko Hitzarmeneko helburuen arabera. “Kristau sinestun bakoitzak, giza familiako kide bakoitzak lagun dezake denok besarkatzen gaituen sarea ehuntzeko hari mehe baina

Page 3: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 2

ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan “partaide eta erantzule” senti gaitezen eskatzen digu, “otoitzaren eta konpromisoaren” bidez. Zeren horrela egiten badugu, Jainkoak, bizitzaren maitale denak, behar dugun “ausardia” emango baitigu ongiaren alde lan egiteko, besteak has daitezen zain egon gabe, eta beranduegi izan baino lehen”. os. Etorkizuna iraunkorra izango da edo ez da etorkizunik izango

“Erritmo honetan jarraitzen badugu planeta bat ez da nahikoa izango. 2050ean 9.000 milioi biztanle izango gara munduan. %80 hirietan biziko gara, horietako %50 oraindik eraikitzeko daudenak. Hondakinen produkzioa %70 gehituko da gaurtik 2025era bitartean, dio Daniel Callejak, Europar Batzordeko Ingurumenaren zuzendari nagusia. Erronka ekologiko honen aurrean, ezin gaitezke lo geratu, nahitaezko dugu esnatzea eta zerbait egin beharra daukagulako kontzientzia hartzea. Segur aski “beste era batera kontsumitzen” hasi beharko dugu. Ez dago atzera martxarik. Iraunkortasuna helburu nagusietako bat da gaur egun planetak jasaten duen krisialdi ekologiko larriari aurre egiteko. Espainiar estatuan hiriko hondakinen %29a birziklatzen da. Europako batez bestekoa, berriz, %45ekoa da. Adituen arabera, ez dira inondik inora lortuko Europar Batasunak 2020rako jarri zituen helburuak: herrialde guztiek %50a birziklatzea. Espainian alferrik galtzen diren elikagaien %50a etxebizitzetan gauzatzen da. Guztira 7,7 milioi tona botatzen dira urtean (12.000 milioi euroren baliokidea). Europar Batzordeak kopuru horiek 2030erako erdira murriztu daitezen nahi du. Espainiar bakoitzak batez beste urtean 34 jantzi edo arropa erosten ditu. Denbora tarte horretan 1.000 milioi kilo arropa botatzen dira estatu guztian. Horietatik %10etik %15era bakarrik birziklatzen da. Denoi dagozkigun arazoak dira. Planetaren larrialdi bat da. Prest ote gaude erantzuteko? Zer egin behar dugu? Estatistikak besterik ez dira baina atzera bueltarik ez duen egoera batez ohartarazten gaituzte. Datuak baizik ez dira, baina, prest al gaude urratsen bat emateko geure kolegioan, geure ikasgelan, geure bizitzan? Esnatuko al gara behingoz ala lotan jarraituko dugu? Ekologiaren balioa

Hauxe dugu geure bizi estiloari buruz gogoeta egiteko abagunea, nola gure eguneroko jokabidea sarritan zentzugabea eta kaltegarria den elikagaien, kontsumoaren, desplazamenduen, uraren, energiaren eta beste hainbat ondasun materialen erabilpenean. Gehiegikeriaz baliatzen dugu kreazioa. Har dezagun aldatzeko erabakia, har ditzagun bizi estilo soilago eta begirunetsuagoak. Badugu garaia erregai fosilen menpekotasuna gainditzeko eta azkar eta erabakitasunez abiatzeko energia forma garbi eta berriztagarrietara eta ekonomia iraunkor baterantz. Entzun diezaiegun herri indigenei, haien antzinako jakinduriatik ikas dezakegu hobeki eta ingurumenarekiko harremanean bizitzen. Baliabide naturalak maneiatzeko eta hazkuntza ekonomikoko prozesuak orekatzeko beharrezkoa da nazioarteko erakundeen, sektore publiko zein pribatuaren eta gizarte zibilaren esku hartzea. Baina, zalantza gabe, gizateriaren erronka larriena aztarna ekologikoa murriztea da. WWF Españak honela definitzen du: giza jarduerek naturan duten inpaktuaren neurria, baliabideak sortzeko eta aipatu jardueren inpaktua zurgatzeko behar den azaleraren arabera kalkulatua eta hektarea globaletan

Page 4: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 3

adierazia”. Horrek zera esan nahi du: baliabide naturalak modu zuhurrean erabiltzen baditugu bermatu ahal izango ditugula geure gizarteen ongizatea eta hazkuntza. Ez gabiltza beranduegi ingurumenari egin diogun kaltea konpontzeko eta behartuak gaude gure aztarna ahalik eta arinena izan dadin ahalegintzera. Eguneroko dedikazio pixka batekin eta ingurumenaren aldeko konpromisoarekin ingurune osasungarriago bat eduki ahal izango dugu izaki bizi guztientzat. Gonbidapen bat: 17 helburu gure mundua aldatzeko1 Garapen iraunkorreko Helburuak dira denontzako etorkizun iraunkor bat lortzeko egitasmo nagusia. Elkarren artean lotuak daude eta egunero aurre eman behar diegun erronka globalak barne hartzen dituzte, hala nola: pobrezia, desberdintasuna, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta justizia. Inor atzean ez uzteko, garrantzitsua da 2030erako markaturiko helburu hauetako bakoitza erdiestea. Aldaketa klimatikoaren inpaktuak alde guztietan nozitzen dira eta benetako eragina daukate pertsonen bizitzan. Ekonomia nazionaletan ere eragiten du aldaketa klimatikoak eta hori gaur egun jadanik garesti ari zaigu kostatzen eta are garestiago kostako zaigu etorkizunean. Halere, hasi gara ohartzen badaudela hainbat irtenbide posible ekonomia garbiago eta iraunkorragoetara jauzi egitea ahalbidetuko digutenak. NBEko Idazkari Nagusiak dei egin die buruzagi guztiei egitarau zehatz eta errealistak landu ditzaten beren nazio mailako ekarpenak hobetzeko 2020rako, datozen hamar urteotan negutegi efektuko gasen igorpenak %45 gutxitzeko eta 2050erako zero igorpen helburua lortzeko. Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) eta Parisko Klimari buruzko Akordioarekin, begi bistakoa gertatzen da zeinen garrantzitsua den ekologia mundu mailako erabakietan. Baliabide naturalak maneiatzeko eta hazkuntza ekonomikoko prozesuak orekatzeko beharrezkoa da nazioarteko erakundeen, sektore publiko zein pribatuaren eta gizarte zibilaren esku hartzea. Hauek dira 17 helburuak. Ez al da abagune paregabea Egitasmo oso bat sortzeko geure kolegiorako, geure ikasgelarako, geure eguneroko bizitzarako?

• 1. Helburua: Pobreziaren amaiera. Pobrezia amaitzeko helburua lortuko bada, hazkuntza

ekonomikoak inklusiboa izan behar du, enplegu iraunkorrak sortzeko eta berdintasuna sustatzeko helburuaz.

• 2. Helburua: Gosea zero. Elikapen sektoreak eta nekazaritza sektoreak funtsezko irtenbideak eskaintzen dituzte garapenerako eta ezinbestekoak dira gosea eta pobrezia desagerrarazteko.

• 3. Helburua: Osasuna eta ongizatea. Helburu honen lorpenerako funtsezkoa da bizitza

osasungarria bermatzea eta ongizate unibertsala sustatzea.

• 4. Helburua: Kalitateko hezkuntza. Hezkuntza da gure bizitza hobetzeko eta garapen iraunkorra lortzeko oinarria.

1https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/

Page 5: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 4

• 5. Helburua: Genero berdintasuna. Generoen arteko berdintasuna oinarrizko giza eskubidea

ez ezik, nahitaezko abiapuntua da mundu baketsu, aberats eta iraunkor bat lortzeko.

• 6. Helburua: Ur garbia eta saneamendua. Denentzako ur garbia egotea bizitzeko nahi dugun munduaren ezinbesteko osagaia da.

• 7. Helburua: Energia merke eta ez kutsatzailea. Energia behar-beharrezkoa da gaur egun munduak aurre egin behar dien ia erronka eta aukera handi guztietarako.

• 8. Helburua: Lan duina eta hazkuntza ekonomikoa. Gogoeta egin beharra daukagu aurrerabide motel eta desberdin honen gainean eta sakonki aztertu pobrezia erauzteko helburua daukaten gure politika ekonomikoen gainean.

• 9. Helburua: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak. Azpiegiturak ezinbestekoak dira garapen iraunkor bat lortzeko.

• 10. Helburua: Herrialdeen arteko desberdintasuna murriztea. Helburu hau erdiesteko beharrezkoa da herrialdeen arteko dialogoa sustatzea eta desberdintasuna areagotzen duten erabakiak baztertzea.

• 11. Helburua. Hiri eta komunitate iraunkorrak. Hirien arteko gatazkak sorrarazten dituzten arazoak, adibidez hondakin solidoen bilketa eta kudeaketa segurua ebatzi daitezke hiriei garatzen eta hazten jarraitzea ahalbidetuz, aldi berean baliabideak hobeki aprobetxatuz eta kutsadura eta pobrezia gutxituz.

• 12. Helburua. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. Kontsumo eta ekoizpen arduratsuak honako

hauetan dautza: baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra sustatzean, ingurumena hondatzen ez duten azpiegituren eraikuntzan, oinarrizko zerbitzuen eskuragarritasuna hobetzean eta enplegu ekologikoak sortzean, lan baldintza onak dituztenak eta ongi ordainduak.

• 13. Helburua. Klimaren aldeko ekintza. Premiazko neurriak hartzea aldaketa klimatikoari eta bere ondorioei aurre egiteko. Klima aldaketa erronka globala da ez baititu aintzat hartzen nazioen arteko mugak.

• 14. Helburua. Itsasoko bizitza. Modu iraunkorrean baliatzea eta zaintzea ozeanoak, itsasoak eta berauetako baliabideak. Funtsezko baliabide horren kudeaketa arduratsua etorkizun iraunkorraren gako nagusietako bat da. Halere, gaur egun, kostako urak etengabeki hondatzen dihardugu ozeanoen kutsatze eta azidotzearen erruz eta horrek ondorio txarrak dakartza ekosistemen eta biodibertsitatearen funtzionamenduan, bai eta eskala txikiko arrantzan ere.

• 15. Helburua. Lehorreko bizitza eta ekosistemak. Basoak era iraunkorrean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiarazi eta iraultzea eta biodibertsitatearen galera geldiaraztea.

Page 6: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 5

• 16. Helburua. Bakea, justizia eta erakunde sendoak. Gizarte zuzen, baketsu eta inklusiboak

sustatzea. Beharrezkoa da justizia mundu guztiaren eskumenean egotea eta maila guztietan eraginkorrak eta arduratsuak izango diren erakundeak sortzea.

• 17. Helburua. Helburuak lortzeko itunak. Garapen iraunkorreko egitarau batek arrakastarik lortuko badu, beharrezkoak dira gobernuen, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren arteko itunak. Printzipio eta balioen gainean eraikiriko itun inklusibo horiek, ikusmira partekatua eta helmuga partekatuak, jendea eta planeta zentroan kokatzen dutenak, beharrezkoak dira maila guztietan: mundu mailan, nazio mailan, eskualde mailan eta herri mailan.

Eskain ditzakegu baliabide guztiak, egoki, kreatibo, bikain eta zoragarrienak, baina horiek guztiak praktikara eramateko erabaki pertsonala hartzen ez badugu, ez dute ezertarako balioko. Esnatuko gara?

2. BBiibblliiaakkoo ooiihhaarrttzzuunnaakk Sarrera

“Ingurumenaz, kreazioaz mintzo garenean –zioen Frantzisko Aita Santuak, 2013ko ekainaren 5ean eman zuen katekesian–, nire gogoeta Bibliako lehen orrialdeetara joaten da, Hasiera liburura, han esaten baita Jainkoak gizona eta emakumea lurrean jarri zituela berau landu eta zaindu zezaten”. Eta galdera hauek bururatzen zaizkit: zer esan nahi du lurra landu eta zaintzeak? Egiazki ari al gara lurra lantzen eta zaintzen? Ala ez ote gara ari gaizki baliatzen eta hondatzen? “Kreazioa lantzea eta zaintzea –zioen– Jainkoak Historiaren hasieran emandako agindu bat baino gehiago da, gutako bakoitzari ematen digun agindua da, Haren proiektuaren zati bat da; munduak erantzukizunez hazten jarrai dezan nahi du, donontzako bizileku atsegin bat izan dadin”. Itun Zaharra

Ezer baino lehen, Hasierako Kreazioari buruzko kontakizunek adierazten digute mundua eta izadi guztia Jainkoak maitatuak eta sortuak izan direla. Izadiaren aurka egiten dugun ekintza oro Jainkoaren beraren aurka egiten dugu. Egia da, Has 1,21ean esaten denez, gizakiari dagokiola izadiaren ardura eta agintea, baina ez da ahaztu behar jarraian datorren esaldia: “…landu eta zaindu zezan” (Has 2,15). Esaldi horretan oinarritzen da etika bibliko ekologikoa. Agintea, baina ez suntsitzeko, zaintzeko baizik. Ikus ditzagun argigarri gerta dakizkigukeen Bibliako esaldi batzuk: Hasiera 1:26

Page 7: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 6

Orduan Jainkoak esan zuen: “Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak”

Hasiera 8:15-17 Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri: “Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin. Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu”

Deuteronomioa 22:6-7 Bidez zoaztela, zuhaitzean nahiz lurrean habia txorikumeekin edo arrautzekin, ama bertan delarik, aurkitzen baduzue, ez hartu ama kumeekin; utzi joaten amari eta hartu kumeak. Horrela, zoriontsu izango zarete eta luzaro biziko

Zenbakiak 35:33 Ez profanatu zaudeten lurraldea. Hilketak profanatu egiten du lurraldea, eta isuritako odoletik lurraldea garbi gelditzeko bide bakarra hiltzailearen odola da, heriotza-zigorra alegia. Lb 19,9-10 Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak biltzen ibiliko ere. Ez dituzue atzean utzitako mahats-hondarrak bilduko, ezta lurrera eroritakoak jasotzen ibiliko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. Lb 25,23 Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak. 24. Salmoa Jaunarena da lurra eta bertan dagoena, mundua eta bertan bizi direnak Is 40,28b-29 Jauna betiereko Jainkoa da, lurbira osoa egin duena: ez da nekatzen, ez akitzen; ulermenaz gaindikoa da haren adimena. Nekaturik dagoena indarberritu egiten du . Is 45:18 Jaunak sortu du zerua, bera da Jainkoa; berak eratu eta egin du lurra, berak finkatu; ez du hutsik egoteko sortu, bizileku izateko baizik. Hau dio Jaunak: “Neu naiz Jauna, ez da besterik”. Jkd 11,24 Izaki guztiak maite dituzu eta ez duzu zeuk egindako ezer gutxiesten, zerbaiti gorroto izan bazenio, ez baitzenukeen egingo. Itun Berria Itun Berrian Jesusen hainbat jarrera aurkitzen ditugu Izadia maite duela erakusten digutenak (Mt 1,13; 5,26-29…) Bada os garrantzitsua den pentsamolde bat S. Pauloren gutunetan, Izadia ere, kreazioa ere Kristoren salbamenaren objektua da eta, bere garaian, guztiz eraldatua gertatuko da.

Page 8: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 7

(Erm 8,20-22). Natura ere salbatua eta eraldatua izango bada, begirunerik handienaz zaintzea eta errespetatzea merezi du. Ikus ditzagun argigarri gerta dakizkigukeen Bibliako esaldi batzuk: Mt 6,26-Lk 12,6 Ez ote dira bost txori bi sosetan saltzen? Alabaina, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? Mt 8,27 Jesus kreazioarekiko erabateko harmonian bizi zen eta ikasleek honela zioten, harriturik: “Nor ote dugu gizon hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?” Mk 6,3 Jesusek bere eskuekin lan egiten zuen Jainkoak sorturiko materiarekiko eguneroko harreman zuzenean, beroni forma emanez bere artisau trebeziarekin. Harrigarria gertatzen zaigu bere bizitzaren zati handiena eginkizun horretan eman izana, inolako mirespenik sortzen ez zuen bizimodu xume batean: “Ez al da hori arotza, Mariaren semea?” Mt 20,25-26 Nazioetako boteretsuek berauetan agintzen dute jaun absolutuak bailiren, zapaldu egiten dituzte beren boterearekin. Ez dadila horrela gerta zuen artean; aitzitik, handia izan nahi duena izan dadila denen zerbitzari. Mt 5,45 Eguzkia irtenarazten du gaiztoen eta zintzoen gainean. Kol 1,16 Dena izan zen berak eta berarentzat sortua. Kol 1,19-20 Jainkoak nahi izan baitu bere izaeraren betea Kristorengan egotea, eta honen bitartez gauza guztiak berekin adiskidetzea, bai zerukoak eta bai lurrekoak, berak gurutzean isuritako odolaz bakea ekarriz. Kontakizun biblikoetako jakinduria (Laudato si) 65. Kreazioko teologia guztia hemen errepikatzen ibili gabe, galdetuko dugu ea zer esaten diguten Bibliako kontakizun nagusiek gizakiaren eta munduaren arteko harremanaz. Egintza kreatzaileari buruzko lehenbiziko kontakizunean, Hasiera liburuan, Jainkoaren egitasmoak gizateriaren kreazioa barne hartzen du. Gizakiaren kreazioaren ondoren, esaten zaigunez, “Jainkoak ikusi zuen sortu berri zuen guztia eta “oso ona zen”(Has 1,31). Bibliak irakasten digu gizaki bakoitza maitasunez sortua dela, Jainkoaren antz-irudira (Has 1,26). Baieztapen horrek gizaki bakoitzaren duintasuna mugagabea dela adierazten digu, “ez dela zerbait bakarrik” norbait baizik. Gai da bere burua ezagutzeko, edukitzeko, libreki oparitzeko eta beste pertsona batzuekin bat egiteko. San Joan Paulo II.ak gogorarazi zigun Sortzaileak gizaki bakoitzarenganako duen maitasun txit bereziak mugagabeko duintasuna ematen diola azken honi. Pertsonen duintasunaren defentsan ahalegintzen direnek

Page 9: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 8

kristau fedean argudio sakonagoak aurkituko dituzte konpromiso horretarako. Bai zoragarria dela jakitea pertsona bakoitzaren bizitza ez dela galtzen kaos etsigarri batean, kasualitate hutsak agintzen duen mundu batean edo zentzurik gabe errepikatzen diren zikloetan! Kreatzaileak esan diezaioke gutako bakoitzari: “Zure amaren erraietan gorpuztu baino lehen, nik jadanik ezagutzen zintudan” (Jr 1,5) Jainkoaren bihotzean sortu ginen, eta horrexegatik “gutako bakoitza maitatua da, gutako bakoitza beharrezkoa da”. 66. Hasiera liburuko Kreazioari buruzko kontakizunek, beren hizkuntza sinboliko eta narratiboan, irakaskizun sakonak eskaintzen dizkigute giza existentziari eta bere errealitate historikoari buruz. Kontakizun horiek iradokitzen digutenez, giza existentziaren oinarria funtsezko hiru harreman dira euren artean estu lotuak daudenak: Jainkoarekiko, lagun hurkoarekiko eta lurrarekiko harremanak. Bibliaren arabera, hiru harremanak eten egin dira, ez bakarrik kanpotik, baizik baita geure barnean ere. Etendura hori bekatua da. Kreatzailearen, gizateriaren eta kreazio guztiaren arteko harmonia suntsitua geratu zen Jainkoaren lekua hartzen saiatu ginelako, kreatura mugatuak ginela onartzeari uko eginez. Egitate horrek desnaturalizatu egin zuen lurra “menperatzeko” (cf. Has 1,28), “lantzeko” eta “zaintzeko”(cf Has 2,15) agindua ere. Ondorioa, gizakiaren eta izadiaren arteko harremana, hasieran harmoniatsua zena, gatazka bihurtu zen (cf Has 3,17-19). Horregatik, esanguratsua gertatzen da Asisko San Frantzisko izaki guztiekin bizi zen harmonia etendura haren sendatze gisa interpretatu izana. San Buenabenturak zioen izaki guztiekiko adiskidetze unibertsalari esker, nolabait Frantzisko hasierako errugabetasun egoerara itzuli zela. Eredu hartatik urrunduz, gaur bekatua bere suntsipen indar guztiarekin ageri zaigu gerretan, indarkeria eta biolentzia forma guztietan, ahulenen abandonuan eta naturaren aurkako erasoetan. 67. Ez gara Jainkoa. Lurra gu baino lehenagokoa da eta eman egin zaigu. Horrek bide ematen digu pentsamolde judu-kristauari egiten zaion salakuntza bati erantzuteko: esan izan da ezen Hasierako kontakizunetik, bertan gizakiari esaten baitzaio lurraz “jabetzeko” (Has 1,28), izadiaren ustiaketa basatia sustatzen dela, gizakiaren irudi menperatzaile eta suntsitzaile bat eskainiz. Hori ez da Bibliaren interpretazio zuzena, Elizak egiten duena. Egia bada ere kristauok inoiz oker interpretatu ditugula Eskritura Santuak, gaur egun zeharo ukatu behar dugu, Jainkoaren antz-irudira sortuak izan ginelako eta Hark mundua menperatzeko eman zigun agindutik Kreazio guztiaren gaineko aginte absolutua ondorioztatu behar denik. Garrantzitsua da Bibliako idazkiak bere testuinguruan irakurtzea, hermeneutika egoki batekin, eta munduko baratzea “lantzeko eta zaintzeko” eskatzen zaigula (cf Has 2,15). “Landu” hitzak goldatzea, ereitea, jorratzea esan nahi duen bitartean, “zaintzeak” arduratzea, babestea, gordetzea esan nahi du. Horrek gizakiaren eta naturaren arteko harreman arduratsu bat inplikatzen du. Komunitate bakoitzak har dezake lurraren emankortasunetik bere biziraupenerako behar duena, baina aldi berean behartua dago lurraren emankortasun horren iraupena ondorengo belaunaldientzat bermatzera eta babestera. Zeren azken batean “Lurra Jaunarena da” (Sal 24,1), “Jaunari dagokio lurra eta bertan dagoen guztia” (Dt 10,149). Horregatik Jainkoak ukatu egiten du jabetza absolutuko asmo oro: “Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak” (Lb25,23). 68. Jainkoarena den Lur horren erantzukizunak gizakia, adimenez hornitua, behartzen du, naturaren legeak eta mundu honetako izakien arteko oreka hauskorrak errespetatzera, “Berak hala agindu zuelako, hemen finkatu zituen gizaldi eta gizaldietan eta lege bat eman zien sekula iraungiko ez dena” (Sal 148,5b-6). Horregatik, legeria biblikoak hainbat arau proposatu zizkion gizakiari,

Page 10: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 9

gainerako gizakiekin ez ezik, gainerako izaki bizidun guztiekin bete beharrekoak: “Zeuen herritarraren astoa nahiz idia bidean eroria ikustean, ez egin ez ikusiarena, lagundu altxatzen [...] «Bidez zoaztela, zuhaitzean nahiz lurrean habia txorikumeekin edo arrautzekin, ama bertan delarik, aurkitzen baduzue, ez hartu ama kumeekin” (Dt 22,4-6). Ildo beretik, zazpigarren eguneko atsedena ez da proposatzen gizakiarentzat bakarrik, batia “zure astoak edo idiak atseden har dezaten ere” (Ir 23,12). Hemen ikusten dugu Bibliak ez duela bide ematen gainerako izaki guztiak bertan behera uzten dituen despotismo baterako. 69. Gauzen erabilpen arduratsu bat egin dezakegu, baina aldi berean, onartu beharra daukagu gainerako izaki bizidun guztiek beren balioa daukatela Jainkoaren aurrean eta, “existitze hutsarekin bedeinkatu egiten dute eta aintza ematen” [41], zeren Jaunak atseginez ikusten ditu bere sorkariak (cf. Sal 104,31). Hain zuzen, bere duintasun bereziagatik eta adimenez hornitua dagoelako, gizakiak errespetua zor die beren barne legeekin sortuak dauden izaki guztiei, zeren “jakinduriaz oinarritu baitzuen Jaunak lurra”(Es 3,19). Gaur egun Elizak ez du esaten beste gabe gainerako sorkari guztiak erabat gizakiaren zerbitzura jarriak daudenik, beren kabuz baliorik ez baleukate eta guk geure nahierara erabil bagenitzake bezala. Horregatik, Alemaniako gotzainek irakatsi zuten gainerako sorkarietan “mintza litekeela izakiak izaki baliagarrien gainean daukan lehentasunaz”. Dotrinak ezbairik gabe behin eta berriro planteatzen du zer litzatekeen antropozentrismo bidegabe bat: “Sorkari orok dauzka bere ontasuna eta perfekzioa […]izaki guztiek beren baitan islatzen dute, bakoitzak bere erara, Jainkoaren jakinduria eta ontasun mugagabearen izpi bat. Horregatik gizakiak errespetatu egin behar du izaki bakoitzaren ontasuna gauzen erabilpen bidegabea saihesteko”. 70. Kain eta Abeli buruzko kontakizunean ikusten dugu nola bekaizgoak eraman zuen Kain bere anaiaren aurka injustiziarik larriena gauzatzera. Honek Kainen eta Jainkoaren arteko harremana etetea ekarri zuen, bai eta Kainen eta lurraren artekoa ere; horregatik, handik egotzia izan zen. Pasarte hori Jainkoaren eta Kainen arteko elkarrizketa dramatikoan laburbiltzen da. Jainkoak galdetu zion: “Non da Abel, zure anaia?” Kainek ez zekiela erantzun zion, eta Jainkoak berriro: “Zer egin zenuen? Zure anaiaren odola deiadarka ari zait lurretik! Orain madarikatua izango zara eta lur honetatik urrundu beharko duzu” (Has 4,9-11). Lagun hurkoarekiko harreman egokia babestera behartua nengoelarik, hura zaindu eta mantendu beharrean, bertan behera utzi izanak, neure buruarekiko, besteekiko, Jainkoarekiko, eta lurrarekiko nituen harremanak ere suntsitu egin ditu. Harreman horiek guztiak bertan behera uzten direnean, Lurrean justiziarik jadanik ez dagoenean, Bibliak diosku bizitza guztia arriskuan dagoela. Horixe erakusten digu Noeri buruzko kontakizunak: Jainkoak mehatxu egin zuen gizateria guztia suntsitzeko ez zelako gai justiziaren eta bakearen eskakizunen arabera bizitzeko: “Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut” (Has 6,13). Sinbolismo sakonez kargaturiko kontakizun zahar hauetan , jadanik nabaritzen da gaur egungo konbikzio bat: dena lotua dagoela, eta geure bizitzaren eta naturarekiko harremanen zaintza ezin bereiz daitekeela anaitasunetik, justiziatik eta besteekiko zintzotasunetik. 71. “Gaiztakeria lur guztian barrena hedatua zegoen” (Has 6,5) arren, eta “gizakia lurrean sortu izanaz Jainkoa damuturik” (Has 6,6) bazegoen ere, halere, Noeren bitartez, hura artean zintzo eta leial mantentzen baitzen, salbazio bide bat urratzea erabaki zuen. Hala, gizateriari berriro hasieratik hasteko aukera eman zion. Nahikoa da gizon zintzo bakar bat itxaropena ez galtzeko! Tradizio biblikoak argi adierazten du birgaikuntza horrek zer exijitzen duen: Kreatzaileak naturan ezarri zituen erritmoak berraurkitzea eta errespetatzea. Hau nabarmenki ikusten da, esate baterako Shabbatharen legean. Zazpigarren egunean Jainkoak atseden hartu zuen bere zeregin

Page 11: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 10

guztietatik. Jainkoak Israeli agindu zion zazpigarren egunak beti atseden eguna izan behar zuela, Shabbatha ospatu behar zela. (cf. Has 2,2-3; Ir 16,23; 20,10). Horrez gain, urte sabatiko bat ere ezarri zen Israelentzat eta bere lurrarentzat. Zazpi urtean behin (cf. Lb 25,1-4), erabateko atsedena ematen zitzaion lurrari: ez zen ereiten eta bizirauteko eta abegikortasun legea betetzeko ezinbestekoa zen uzta besterik ez zen jasotzen (cf. Lb 25,4-6). Azkenik zazpi bider zazpi urte igaro ondoren, hau da berrogeita bederatzi urte, jubileua ospatzen zen, barkazio unibertsalaren eta “biztanle guztientzako askatasun eguna” (Lb 25,10). Legeria honen garapenarekin oreka lortu nahi zen gizakien elkarren arteko harremanetan eta bizi ziren eta lan egiten zuten lurrarekiko harremanetan. Baina era berean argi utzi nahi zen lurraren oparia bere emaitza guztiekin herriari dagokiola. Lurra lantzen eta zaintzen zutenek bere fruituak partekatu beharra zeukaten, batez ere pobreekin, alargunekin, umezurtzekin eta arrotzekin: “Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak biltzen ibiliko ere. Ez dituzue atzean utzitako mahats-hondarrak bilduko, ezta lurrera eroritakoak jasotzen ibiliko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa” (Lb 19,9-10). 71. Salmoek sarritan Jainko kreatzailea gorestera gonbidatzen dute gizakia: “Uren gainean tinko ezarri zuen lurra, haren maitasuna betikoa baita” Baina beste izakiei ere gonbidapen berbera egiten die: Goretsi ezazue, eguzki eta ilargi, goretsi, izar argitsu! Goretsi ezazue, zeru zabalok eta zeru gaineko urok! Goretsi bezate Jaunaren izena, Hark agindurik sortu baitziren (Sal 148,3-5). Jainkoaren ahalmenari esker ez ezik, Haren aurrean eta Haren ondoan existitzen gara. Horregatik gurtzen dugu . 73. Profeten idazkiek unerik zailenetan sendotasuna berreskuratzen laguntzen dute unibertsoa sortu zuen Jainko ahalguztiduna miretsiz. Jainkoaren ahalmen mugagabeak ez gaitu bultzatzen Haren bihozberatasunetik aldentzera, Harengan bat egiten baitute samurtasunak eta indarrak. Horregatik, egiazko espiritualitate orok aldi berean inplikatzen ditu Jainkoaren maitasuna onartzea eta konfiantzaz gurtzea bere ahalmen mugagabeagatik. Biblian, salbatzen eta askatzen duen Jainkoa unibertsoa sortu zuen berbera da, eta Jainkoaren bi jokabide horiek elkarrekin estu eta modu askaezinean lotuak daude: “«Ene Jauna! Zuk egin dituzu zeru-lurrak zeure ahalmen eta indar handiaz. Zuretzat ez da ezer ezinezkorik […] 21 Mirariak eta egintza harrigarriak eginez atera zenuen Israel zeure herria Egiptotik, ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, mundu guztia izutuz” ( Jr 32,17.21). “Jauna betiereko Jainkoa da, lurbira osoa egin duena: ez da nekatzen, ez akitzen; ulermenaz gaindikoa da haren adimena. Nekatuari kemena ematen dio, akitua indarberritu egiten du” (Is 40,28b-29). 74. Babiloniako gatibualdiak krisialdi espiritual bat eragin zuen eta horrek Jainkoaren fedea sakontzea ekarri zuen, Haren ahalmen kreatzailea gogoraraziz eta zoritxarreko egoera haren erdian itxaropena berreskuratuz. Hainbat mende geroago, beste pertsekuzio aldi batea, Erromatar Inperioa bere aginte absolutua ezarri nahian zebilenean, sinestunek berriz ere beren konfiantza eta itxaropen guztia Jainko ahalguztidunarengan jarriz, honela abesten zuten: “Bai handi eta harrigarriak zuk eginak, oi Jauna, Jainko ahalguztiduna! Bai zuzen eta leiala zure jokabidea, oi herrien Errege! (Ap 15,3). Unibertsoa ezerezetik sortu bazuen, mundu honetan ere esku hartu ahal izango du eta gaizkiaren edozein forma gainditu. Hortaz, injustizia ez da garaiezina. 75. Ezin dugu onartu Jainko ahalguztidun eta kreatzailea ahazten duen espiritualitaterik. Bestela munduko beste botere batzuk adoratzera joko genuke, edo Jainkoaren lekuan jarriko ginateke edo Hark sorturiko errealitatea mugarik hondatzen saiatuko ginateke. Gizakia dagokion lekuan jartzeko

Page 12: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 11

eta munduaren agintari absolutua delako harrokeriak burutik kentzeko erarik onena Aita kreatzaile eta munduaren jabe bakarraren irudia proposatzea da, ze bestela gizakia beti saiatuko baita errealitateari bere lege eta interesak ezartzen.

Asisko san Frantziskoren “Anaia Eguzkiaren kantika”

“Goretsia zu, ene Jauna, zeure sorkari guztiekin, batez ere anaia eguzki jaunarekin: bera da egunargia eta berarekin diguzu egiten argi. Eder eta distiratsu da dirdira bizitan: zure, Goi-goiko horren, irudi da. Goretsia zu, ene Jauna, arreba ilargi eta izarrengatik: argi, bitxi eta eder dituzu zeruan jarri. Goretsia zu, ene Jauna, anaia haizearengatik, eta aire, laino, oskarbi eta edozein eguraldigatik: beronen bidez ematen diezu mantenua zeure sorkariei. Goretsia zu, ene Jauna, arreba urarengatik: txit ongarri da, apal, bitxi eta garbi. Goretsia zu, ene Jauna, anaia suarengatik: beronen bidez argitzen duzu gaua eta ederra da, alaia, sendoa eta indartsua”.

Page 13: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 12

3. Elizaren Dokumentuak Historia apur bat Eliza Katolikoak, bere hastapenetatik, berebiziko garrantzia eman dio planetaren kontserbazioari, Jainkoaren kreazioarekiko errespetuz. Hala, gauza jakina da azken hamarkada hauetan ingurumenarekiko errespetua Aita Santuek argitaraturiko hainbat dokumentutan tratatua izan dela.2

Joan Paulo IIak askotan izan zuen aukera ingurumenari dagozkion arazoez hitz egiteko. Hala, 1993an eginiko hitzaldi batean esan zuen ezen Gerra Hotzak holokausto nuklear baten arriskua saihestu bazuen ere, arrisku hori beste batek ordezkatu zuela bizitzako ezinbestekoak diren baliabide ekologikoen suntsipen zentzugabearekin, gero eta maltzurragoak diren bizitzaren aurkako atentatuekin, eta ingurumen holokaustoaren mehatxuarekin. Geroago, 2001ean Genoa italiar hirian egin zen G-8 bilera baliatuz, Aita Santuak potentzia ekonomiko handienetako aitzindariei esan zien ziur zegoela ezen “hainbeste arazoren zamapean amore eman gabe konpromisoa hartuko zutela solidaritate kultura bat sustatzeko, soluzio konkretuak ahalbidetzeko gure senideak bizitzan eta bestekiko harremanetan gehien kezkatzen dituzten arazoentzat: bakea, pobrezia, osasuna eta ingurumena”. Benedicto XVI.ari eta haren aitasantutzari dagokionez, betiere bere aurrekoak ezarri zuen ingurumen doktrinaren jarraitzaile zintzoa izan zen, eta hori argi ikusten da bere `Caritas in veritate´ Entziklikan eta 2010eko Bakearen Mundu Egunerako bidali zigun Mezuan: “Nola axolagabetu hainbat fenomenok dakarzkiguten arazoen aurrean, adibidez, klima aldaketa, basamortutzea, nekazaritza gune zabaletan gertatzen ari den emankortasunaren galera, ibaien eta ur geruzen kutsadura, biodibertsitatearen murrizketa, fenomeno natural larrien ugaritzea, eremu ekuatorial eta tropikaletako oihanen galera? Nola egin ezikusia ingurumenaren iheslari deritzenen aurrean, beren bizilekua –askotan beren ondasun guztiak– uztera behartuak aurkitzen diren pertsonak nahitaezko lekualdatze baten ezusteko eta arriskuei aurre emateko? Nola ez erantzun gaur egun dauzkagun, eta etor daitezkeen gatazken aurrean, baliabide naturalen eskuragarritasunarekin zerikusia daukaten arazoen aurrean? Denak ere giza eskubideen erabilpenarekin lotura estua daukaten arazoak”. Azken urte hauetan, ingurumenaren babesa gizateriaren kezka larrienetako bat izatera iritsi da, batez ere klima aldaketaren inguruan sortu den eztabaidaren ondorioz. Kezka horrek, aurre eman behar diegun beste hainbat arazo larriri itzalik egin behar ez badie ere, ingurumenaren babesa benetako erronka bat da XXI. mendeko gizartearentzat. Ezinbestekoa da, beraz, perspektiba guztietatik irtenbideak artikulatzea. Azkenik, Frantziskok, ekologiari buruzko ´Laudato Si´ Entziklikan guztion etxea dugun mundu honen zainketarako erronka nagusiak aurkezten ditu.

Page 14: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 13

Ingurumenari buruzko Dekalogoa Elizaren Doktrina Sozialaren arabera2 1. Bibliak aurkezten ditu ekologiaren arazoari aurre egiteko oinarrizko printzipio moralak. Gizakia Jainkoaren antz-irudira egina, gainerako izakiak baino gehiago bada ere, erantzukizunez baliatu behar ditu izaki horiek. Kristoren gizakundeak eta Haren erakutsiek ohartarazten gaituzte naturaren balioaz: munduan existitzen den ezertxo ere ez dago Jainkoaren kreazio eta erredentzio egitasmotik kanpo. 2. Elizaren doktrina sozialak funtsezko bi puntu gogorarazten dizkigu: natura ez da guk geure nahierara erabili eta ustiatu dezakegun instrumentu soil bat. Halere, ez diogu naturari balio absolutu bat eman behar, edo gizakiaren duintasunaren gainetik jarri. 3. Ingurumenaren arazoa planeta guztiari dagokio, izan ere hura guztioi dagokigun ondasuna baita. Ekologiarekiko daukagun erantzukizunak datozen belaunaldietaraino hedatu behar du. 4. Berretsi beharra dago etika eta giza eskubideak teknologiaren gainetik daudela, giza duintasuna babesteko. Aplikazio zientifiko edo teknologiko ororen erreferentzia puntuak, betiere, gizakiarenganako errespetua izan behar du eta gizakiak ere, bere aldetik errespetuz tratatu behar ditu kreazioko izaki guztiak. 5. Natura ez da hartu behar berez jainkozko errealitate gisa; horregatik, ez da bereizi behar giza ekintzatik. Zehazkiago esateko, Kreatzaileak giza komunitateari eginiko opari bat da, giza adimenaren eta erantzukizun moralaren esku jarri duena. Hortik ondorioztatzen da zilegi dela ekosistema aldatzea, baldin bere ordena eta edertasuna errespetatuz eta sorkari bakoitzaren baliagarritasuna kontuan edukiz egiten bada. 6. Arazo ekologikoek argi erakusten dute beharrezkoa dela akordio zabalago bar lortzea garapen ekonomikoa sustatzeko helburua duten neurrien eta ekologia babestera zuzenduak direnen artean, bai eta politika nazional eta internazionalen artean ere. Garapen ekonomikoak, gainera, naturaren osotasuna eta erritmoa kontuan eduki behar ditu, baliabide naturalak mugatuak direlako. Eta baliabide naturalak erabiltzen dituen jarduera ekonomiko orok ingurumena babestearen kostuak barne hartu behar lituzke bere jardueraren guztizko kostua kalkulatzerakoan. 7. Ingurumenaren kezkak berekin ekarri beha du herrialde behartsuenen garapen integralaren alde aktiboki lan egitea. Mundu honetako ondasunak Jainkoak sortu zituen denok zuhurtasunez balia ditzagun. Ondasun horiek era zuzen eta errukitsuan partekatu behar dira. Ondasunen xede unibertsalaren printzipioak funtsezko orientabide bat eskaintzen du ekologiaren eta pobreziaren arteko erlazio konplexua bideratzeko. 8. Lankidetza, nazioarteko zuzenbidean oinarritua eta mundu mailako akordioen bidez gauzatua, ezinbestekoa da ingurumena babesteko. Praktikan jarri beharra dago ingurumenaren aldeko erantzukizuna maila juridikora egokituz. Lege eta akordio horiek guztion ongizatearen exijentzien arabera gidatu behar lirateke. 9. Bizi estiloak soiltasunaren, neurritasunaren eta autodiziplinaren printzipioen arabera orientatu behar lirateke, bai maila pertsonalean eta bai sozialean. Pertsonek pentsamolde kapitalista alde batera utzi beharra daukate, eta kreazioan ezarritako ordena errespetatuko duten eta guztion

Page 15: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 14

premiak asetzera bideratuko diren produkzio metodoak sustatu behar dituzte. Munduko biztanle guztien arteko elkardependentziaren kontzientzia handiago bat lagungarria litzateke bizi estiloaren aldaketa horretarako. 10. Erantzun espirituala eman behar zaie ingurumen arazoei, kreazioa Jainkoak gizateriari modu arduratsuan erabiltzeko eta arretarik handienaz zaintzeko eskaini dion opari bat delako sinestean inspiraturik. Pertsonek kreazioaren aurrean erakutsi behar luketen jarrerak esker ona izan behar luke. Munduak, berau sortu duen eta kontserbatzen jarraitzen duen Jainkoaren misteriorantz gidatzen ditu pertsonak. Jainkoaz ahazten bagara, izadia bere esanahi sakonena gabe geratzen da pobreturik eta hutsik.

Laudato si: xehetasun batzuk lan egiteko Sarrera: Guztion etxearen zaintza • “Laudato si’, mi Signore – Goretsia zu, ene Jauna, abesten zuen Asisko San Frantziskok. Huraxe

dugu eredurik bikainena benetako ekologia eta alaitasunez bizia ulertzeko. Ekologiaren inguruan estudiatzen eta lan egiten duten guztien santu zaindaria da.

• “Kreatzaileak ez gaitu bertan behera uzten, sekula ez zuen atzera pausorik eman bere maitasun proiektuan, ez dago damuturik gu sortu izanaz”.

• “Gazteek aldaketa exijitzen digute. Galdetzen digute ea nola den posible etorkizun hobe bat eraiki nahi izatea ingurumenaren krisian eta baztertuen sufrimenduan pentsatu gabe”

I. Kapitulua: Zer ari zaion gertatzen gure etxeari • “Urtean ehunka milioi tona hondakin sortzen dira. Lurra, gure etxea, egundoko zabortegi baten

gero eta antz handiagoa hartzen ari da”. • “Azken hamarkada hauetako berotze globalaren zati handiena negutegi efektuko gasen

kontzentrazioari zor zaio (anhidrido karbonikoa, metanoa, nitrogeno oxidoak eta beste batzuk), giza jardueraren ondorioz atmosferara igortzen direnak”.

• “Urtero desagertzen dira milaka espezie begetal eta animalia. Gure erruz, milaka espeziek ez diote jadanik Jainkoari aintzarik emango beren existentziarekin eta ezingo dute komunikatu beren mezua. Ez daukagu eskubiderik”.

• “Baztertze soziala, biolentzia, narkotrafikoa eta gazteenen arteko droga kontsumo gero eta handiagoa azken bi mende hauetan benetako aurrerakuntzarik ez dela izan erakusten diguten seinaleak dira”.

• “Giza ingurunea eta ingurune naturala biak batera ari dira hondatzen, eta ezingo diogu behar bezala aurre egin ingurunearen degradazioari benetan arduratzen ez bagara giza eta gizarte degradazio eragiten duten kausez”.

• “Komunikabideetako profesional asko hirigune aberatsetan bizi dira, arazoak dituztenekin harreman zuzenik gabe. Gehiengoaren eskura ez dagoen erosotasun eta garapen maila betetik egiten dituzte beren gogoetak”.

• “Behartsuen arazoak konpondu eta mundu desberdin batean pentsatu ordez, batzuei bururatzen zaien irtenbide bakarra jaiotza tasak murriztea da”.

Page 16: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 15

• “Hegoaldeko lurra aberatsa eta gutxi kutsatua da baina bertako ondasunen eta baliabideen jabetza debekaturik daukate estrukturalki maltzurra den merkataritza harremanen eta jabetzaren legen sistema baten indarrez”.

• “Argi eta garbi ikusten da politika teknologiaren eta finantzen menpe dagoela ingurumenari buruz egiten diren Mundu mailako Goi Bileren porrotean”.

• “Baliabide batzuk agortuz doazen heinean, gerra berrietarako eszenatoki egokiak ari dira sortzen, errebindikazio nobleen itxurapean mozorroturik”.

II. Kapitulua: Kreazioaren Ebanjelioa • “Pertsonen duintasunaren defentsan ahalegintzen direnek kristau fedean aurkituko dituzte

argudiorik sakonenak konpromiso horretarako”. • “Ez gara Jainkoa. Lurra gu baino lehenagokoa da eta eman egin zaigu”. • “Arduratu egin behar dugu izaki bizidun batzuk era bidegabean tratatuak izan ez daitezen, baina

bereziki arduratu behar dugu gure artean dauden izugarrizko desberdintasunen aurrean, izan ere oraindik onartu egiten baitugu batzuek beren burua beste batzuk baino duinagotzat edukitzea”.

• “Koherentzia falta nabarmena erakusten du desagertzeko arriskuan dauden animalien trafikoaren aurka borrokatzen denak eta pertsonen trafikoa batere axola ez dionak”.

• “Jesusek bere eskuekin lan egiten zuen Jainkoak sorturiko materiarekiko eguneroko harreman zuzenean, beroni forma emanez bere artisau trebeziarekin. Harrigarria gertatzen zaigu bere bizitzaren zati handiena eginkizun horretan eman izana. Horrela santifikatu zuen lana eta balio berezia eman zion gure heldutasunerako.”

III. Kapitulua: Krisi ekologikoaren sustrai gizatiarra • “Ongi bideraturiko teknozientziak gure bizi kalitatea hobetzeko gauza baliotsuak ez ezik,

edertasuna ere sor dezake. Ukatu daiteke hegazkin baten edertasuna?”. • “Ekimen ekologistak globalizazioaren logika berean harrapatuak gera daitezke: agertzen den

ingurumen arazo bakoitzarentzat konponbide bakar bat bilatzea errealitatean elkarlotuak dauden gauzak isolatzea da eta mundu mailako sistemaren arazo larri eta sakonenei ezikusia egitea”.

• “Jendeak ez dirudi jadanik etorkizun zoriontsuan sinesten duenik”. • “Antropologia kristauaren aurkezpen desegokiak gizakiaren eta munduaren arteko

harremanaren irizpide oker bat babestu zuen: munduaren gaineko halako aginte bat aldarrikatu zuen askotan ze naturaren ardura pertsona ahulen gauza zelako iritzia sorrarazi baitzuen”.

• “Erabili eta botaren logikak izugarrizko hondakin pila sortzen du egiazki behar dena baino gehiago kontsumitzeko nahikeriaren erruz”.

• “Kreaziotik beretik lan egitera deituak gaude. Lana beharra da, lur honetako bizitzaren zentzutik ondorioztatzen da hori: gure heldutasunerako, giza garapenerako, burutzapen pertsonalerako bidea da lana.

Page 17: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 16

IV. Kapitulua: Ekologia integrala • “Ogasun naturalaz gainera, ogasun historiko, artistiko eta kulturala dago, berau ere

mehatxupean. Guztion identitatearen zati bat da”. • “Guztionak diren lekuak zaindu beharra dago, gure jabetza sena areagotzen duten mugarriak

dira, “geure etxean gaudelako” sentsazioa ematen digute, elkartzen gaituen hiriaren barruan”. • “Etxebizitza edukitzeak pertsonen duintasuna eta familien garapena inplikatzen ditu”. • “Lurra oparitu zaigun momentutik, jada ezin dezakegu pentsatu geure probetxurako bakarrik

izango den eraginkortasun eta produktibitate irizpide utilitarista batekin. Guri eman diguten lurra atzetik etorriko direnena ere bada”.

• “Zer mundu mota utzi nahi diegu gure ondoren datozenei? Jokoan dagoena geure duintasuna da. Geuri interesatzen zaigu inori baino gehiago gure ondoren datorren gizateriari bizitzeko egokia izango den planeta bat uztea”.

• “Mundu postmodernoko gizonak eta emakumeak etengabeko daude erabat indibidualista bihurtzeko arriskuan”.

V. Kapitulua: Orientazio eta ekintza ildo batzuk • “Politikak eta enpresak motel erantzuten dute, ez daude inolaz ere mundu mailako erronkei

aurre egiteko prest”. • “Negutegi efektua duten gasak murrizteko beharrezkoak dira zintzotasuna, ausardia eta

erantzukizuna, batez ere herrialde boteretsuenak eta kutsatzaileenak direnen aldetik”. • “Herrialde pobreek lehenbiziko helmugatzat eduki behar dute miseriaren erauztea eta bere

biztanleriaren garapen soziala; baina aldi berean arduratu beharra daukate bere populazioko sektore pribilegiatu batzuen eskandaluzko kontsumoaz eta ustelkeria kontrolatzeaz”.

• “Politikaren handitasuna erakusten da, zailtasun momentuetan, guztien ongizatean pentsatuz, epe luzera eta printzipio handien arabera jokatzen denean. Botere politikoari asko kostatzen zaio nazio proiektu batean erantzukizun hau bere gain hartzea”.

• “Politikak ez du egon behar ekonomiaren menpe eta azken honek ez die men egin behar teknokraziaren eraginkortasun irizpen eta paradigmei”.

• “Kosta ahala kosta bankuak salbatzea horren prezioa populazioari ordainaraziz, eta sistema guztia aztertu eta aldatzeko asmo sendorik gabe finantzen erabateko morrontzapean gaudelako seinalea da, eta horrek ez dauka inolako etorkizunik”.

• “2007-2008ko krisialdi finantzarioa izan zen ekonomia berri baten garapenerako abagunea, printzipio etikoen araberako ekonomia bat. Baina ez zen izan irizpide zaharkituen planteamendu berri bat ekarriko zuen erreakziorik”.

• “Politikak berak dauka bere ospe txarraren errua, dagoen ustelkeriagatik eta politika publiko onen faltagatik”.

• “Planetako biztanleriaren gehiengoa sinestun deklaratzen da. Horrek erlijio guztiak bultzatu behar lituzke euren arteko dialogo batera helburu hauek iristeko: naturaren zaintza, behartsuen defentsa, errespetu eta anaitasun sareen eraikuntza, etab”.

Page 18: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 17

VI. Kapitulua: Hezkuntza eta espiritualitate ekologikoa • “Zenbat eta hutsago pertsonaren bihotza, orduan eta gauza gehiago behar ditu erosteko,

edukitzeko eta kontsumitzeko”. • “Bizi estiloen aldaketak eragin lezake presio sano bat botere politiko, ekonomiko eta soziala

daukatenengan. Halaxe gertatzen da kontsumitzaileen mugimenduek produktu batzuk ez erostea lortzen dutenean eta horrela eraginkor bihurtzen dira enpresa batzuei beren jokabidea aldarazteko”.

• “Pertsona batek, bere egoera ekonomikoak gehiago kontsumitzea eta gastatzea ahalbidetzen badio ere, arropa gehiago janzten badu, berogailua piztu ordez, esan daiteke bereganatu dituela ingurumena babestearen aldeko konbikzioak eta kontzientzia”.

• “Neurritasunak, norberaren borondatez eta kontzientziaz bizitzen bada, askatasuna ematen du”. • “Sakramentuak dira biderik pribilegiatuena ikusteko Jainkoak nola onesten duen natura eta

bihurtzen duen naturaz gaindiko bizitzaren bitartekari: olioa, ura, sua eta koloreak, daukaten indar sinboliko guztiarekin onartzen dira eta gorespenean barne hartzen dira”.

• “Maria, Jesusez arduratu zen ama, orain maitasunez eta saminez arduratzen da mundu zauritu honetaz”. Propuesta: trabajar esta propuesta del Papa en el aula

Proposamena: Aita Santuaren proposamen hau ikasgelan lantzea

Page 19: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 18

Page 20: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 19

4. Oihartzun Maristak Ebanjelizatzaileak gazteen artean 5. Lehenengo eta behin esan behar dugu ekonomiaren globalizazioak du eta kulturaren mundializazioak historia guztian sekula ezagutu ez zen desberdintasuna ekarri dutela. Giza duintasuna zauritua dago bere dimentsioetako hainbatetan. Miseria material eta espiritualaren aztarnak aurkitzen ditugu bazter guztietan, aberastasunaren banaketa bidegabearen, eta arazoentzako konponbide azkarrak eskaintzen dituen erlijio merkatuaren ondorioz. Populazioaren zati txiki batek bereganatzen du munduko aberastasunen zati handiena eta bien bitartean askok gosea, miseria eta analfabetismoa jasaten dute. 11. Testuinguru honetan, errealitatearen aldaketan parte hartu nahi duen gazteria bat daukagu. Gazteria honek gizarte iraunkor bat lortu nahi du, ikuspegi ekologiko integral batetik, naturaren errespetuan, giza eskubide unibertsaletan, justizia ekonomikoaren eraginkortasunean eta bake kultura batean oinarrituriko gizarte bat. Horietako asko saiatzen dira aldaketa sustatzeko daukaten konpromisoaren bitartez, politika edo gobernuz kanpoko erakundeetan, betiere arduratuz gazteriari dagozkion gaiak eztabaidatuak izan daitezen. 62. Jainkoaren ekintzaren eta gizakiaren arteko harremana definitzeko aurkitzen dugun irudi onena maitasunez kreatzen duen Jainkoarena da, gizakia sutsuki maite duen Jainko bat. Baieztapen hau hiru ardatzetan oinarritzen da; a) Jainko kreatzailea, gizakiaren baieztapen infinitu gisa; b) giza hizkuntzaz mintzo zaigun Jainkoa eta c) Gaizkiaren aurkako Jainkoa, ontasun infinitua den Jainkoa. Pertsona kreatzaileak sortzen dituen Jainko kreatzailea 63. Jainkoaren kreazioa kreaturenganako maitasunez gauzatzen da soilik eta esklusiboki. Horregatik, Jainkoa gizakiaren eta bere munduaren baieztapen infinitu gisa bakarrik ikus dezakegu, eta ez haren lehiakide gisa. Ez du ordezkatzen kreaturaren ekintza, aitzitik, “kreatzaileak kreatzen ditu”. Dena Kreatzailearen Maitasunaren adierazpena bada, ezer ez da geratzen haren presentziatik kanpo. Posible gertatzen da Hura edonon aurkitzea eta aktibo aurkitzea, beti ekintzan, horregatik, munduaren prozesuan “kreatiboki” txertatzea eragiten duen guztiak Kreatzailearen jatorrizko asmoari erantzuten dio. 64. Gizakiaz daukagun ikuskeran funtsezko paradoxa hau aurkitzen dugu: Jainkoak sorturiko kreaturatzat daukagu geure burua, hareago Haren antz-irudira kreatutzat. Baieztapen horrek zentzu horizonte berri bat zabaltzen digu Jainkoaz eta gizakiaz eta, ondorioz, gazteaz bera daukagun ikuskeran. Gu guztiok, gazte zein zahar, ezin gaitezke gera geure mugetan ainguraturik: onartzen dugu izatez kreatzaileak garela , geure mugetako asko gainditzeko gai garela. Baina kontuan eduki behar dugu Jainkoak eskaintzen digun gaitasun sortzaile honek mundua gizatiartzeko eta aldi berean gizakien bizikidetza solidarioaren zerbitzura egoteko erantzukizuna egozten digula.

Page 21: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 20

65. Jainkoak bere kreazioaren jarraitzaile nahi gaitu. Gizakiak Jainkoagandik jaso du kreatzeko gaitasuna. Ikuspegi horretatik, errealitatea, ezer ere amaiturik ez dagoeneko askatasun espazio gisa aurkezten zaigu. Gizakia ezin daiteke “humanizatu” eta erabat burutu, harik eta etengabeko kreazio prozesuan dagoen mundu batean txertatzen den arte, bere eskuetan daukan munduaren zaintzan eta arduran integratzen den arte. Zentzu horretan gizakia beti irekia dago kreazio proiektu batera eta gaitasuna dauka eguneroko errealitateetan aurkitzeko badela zerbait oraindik agerian ez dagoena. Potentzialitate horretan oinarritzen da, gizakiak, utopiarako sarbide gisa, amets egiteko daukan gaitasuna. 66. Potentzialitate kreatiboak erantzukizun etikora garamatza. “Besteekin” eta “bestentzat” izatea definizioz gizakiaren ezinbesteko osagaia da. Gainerako gizon eta emakumeekin goaz eta haiekin partekatzen dugu mundu hobe bat eraikitzeko erantzukizun kreatzailea. Gazteen ezaugarri ugarien artean beren kreatibitatea gailentzen da. Aitortu beharreko egia da hori, Gazteek garatu daitekeen izugarrizko gaitasun kreatzailea daukate. 196. Planetarenbiziraupenarekinetairaunkortasunarekinkonprometitakogazteekin egiten dugu amets. Hauxe da mundu guztiko gazteak gehien aglutinatzen dituen kausetako bat. Konpromiso politikoa erabiltzeko ere balio duen espazioa da. Leku askotan ikusten da nola ingurumenari dagozkion arazoetan borrokatzen diren gobernutik kanpoko erakundeetan gazteek izugarrizko kopurua osatzen dutela. Ekologiaren bitartez gazteek errealitatearen berrirakurketa berriak egiten dituzte eta bizikidetza espazio komunitarioei zentzu berri bat ematen diote. Nekazaritzaren arloko gazte talde askok dihardute borrokan sektoreko lan baldintzak hobetzearren; hiritar gazteek, batez ere periferiakoek azpiegitura hobeak eta segurtasun neuri gehiago errebindikatzen dituzte, adibidez, oinarrizko saneamendua, estolderia, eta zaborren bilketa. 197. Gazte Pastoral Maristako (PJM) gazteak beren erantzukizuna erabiltzera gonbidatuak izan dira. Errespetuz erabiltzen dituzte naturaren baliabideak ekintza iraunkor baten alde borrokatzen dira Jainkoaren kreazioa babestearren. Elkarrekin ikasten dugu zeinen lotuak gauden lurrarekin! Ikusten dugu nola gazteek kontziente edo inkontzienteki erabiltzen dituzten munduko baliabideak. Izaki bizi guztiekiko errespetu sakon bat eta mirespen zentzua garatzen dituzte. Horrek animoa eta itxaropena ematen dizkigu etorkizunera begira. Jakinik denok Jainkoaren kreazioaren zati garela, gazteek duintasun berezi bat daukatela sentitzen dute gizaki gisa eta, aldi berean, apaltasunez kokatzen dira gure Jainkoaren mirari handiaren aurrean. Haurrek eta gazteek irakats diezagukete, beste inork baino hobeki, mirespena sentitzen Jainkoaren eta haren kreazioaren aurrean. XXII Kapitulu Jenerala XXII. Kapitulu Jeneraleko bosgarren deiak hauxe eskatzen digu: ausarki erantzuteko premia larrienei

Jesus, ongia eginez eman zenuen bizitza osoa Eta, halere, zure egintzak zorrotz epaitu zituzten zure garaikideetako askok, besterik gabe, galilearra zinelako, arotza eta Mariaren semea (Mk 6, 2-3). Gaur ere erronka jotzen jarraitzen diguzu honako hauetarako:

Page 22: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 21

o Paradigma zaharrak utz ditzagun eta, sormenez, eredu alternatiboak bila ditzagun

Aitaren maitasuna gaurko munduan bistaratzeko. o Geure bihotzak onbideratu eta gure egiturak malgutu ditzagun, arriskuak hartzeko

beldurrik gabe, periferietara hurbiltzeko behartsu eta zaurgarrienen defentsan. o Erabakitasunez konprometi gaitezen haurren eskubideen sustapenean eta

defentsan. o Geure baitan eta geure inguruan kontzientzia ekologikoa piztu dezagun guztion

etxea dugun honen zainketan konprometitzeko.

Hezkuntza Misio Marista Ikuskera praktikoa eta berritzailea zuen gizon bat Gaztetatik erakutsi zuen Marcelinok ekimen eta aurreikuspenerako gaitasuna. Artean nerabea zela

bizimodua abeltzain gisa ateratzea erabaki zuen eta buru-belarri ekin zion arkumeen hazkuntza eta salmentari. Baina Jainkoaren deia entzun zuenean, bere kemen eta suhartasun guztia apaiz izateko prestakuntzan jarri zuen.

5. Bere eskualdeko jendearekin oso lagunkoia zenez, eta ikusitik desabantailan zegoela aldatzen ari

zen mundu haren aurrean, Marcelino beste aukera batzuk imajinatzera ausartu zen elizako arduradunek eta agintari politikoek ikusten zutena baino haratago. Bere kemenak eta dinamismoak bultzaturik, jarraitzaile talde bat bildu zuen komunitate erlijioso berri bat fundatzeko, apaiz ordenatu eta handik sei hilabetera. Kemen apostoliko haren jatorria Jainkoarengan eta Mariarengan zeukan konfiantza agortezina zen.

6. Gainera, errealista eta praktikoa zen. Anaien obra sustraitzeko helburuaz, ezbaian ibili gabe eta

gizon ekintzaile gisa jokatuz, lursail eta etxe batzuk erosi eta komunitate erlijiosoaren formaziorako eta bizitoki izateko egokitu zituen. Era berean, oso trebea izan zen arazoei aurre emateko orduan, adibidez, bere Kongregazioarentzat ezagutza ofiziala lortzeko edota soldadutzara deitzen zieten anaia gazteentzat irtenbideak aurkitzeko egin zituen ahaleginetan.

Gazteen, batez ere abandonatuenen artean.

53. Marcelino Champagnat gazte eta haurren artean bizi izan zen, bihotzetik maite izan zituen eta

bere ahalegin guztiak egin zituen haien alde. Haren dizipulu garenok ere poz berezia sentitzen dugu geure denbora eta daukagun guztia haiekin partekatzean, beren helmugak lortzen laguntzen diegu, nahigabeak dituztenean haietaz errukitzen gara eta zailtasunetan animatu egiten ditugu.

54. Marcelinok, Anaia Maristak fundatzean, bereziki gazte behartsuenetan pentsatzen zuen bezala,

guretzat ere gizarteko baztertuek eduki behar dute lehentasuna, eta beren pobrezia materialaren kausaz, osasunean, familia bizitzan, hezkuntzan eta balioetan gabeziak jasaten dituztenek.

55. Gazteen, bereziki gazte behartsuen aldeko maitasun horretan igartzen ditugu geure misio maristaren identitate ezaugarri funtsezkoenak.

Page 23: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 22

56. Geure karismarekiko zintzotasunak, era berean joera sozial eta kulturalei uneoro erne egotea

exijitzen digu, gazteen kontzientziaren formazioan eragin sakona dutelako, eta orobat haien ongizate espiritual, emozional, sozial eta fisikoari dagokionez.

57. Bizi garen mundu honek erronka berriak dauzka aurrean: independentzia mundiala, gizarte

pluralista batean bizitzearen testuingurua, sekularizazioa eta teknologia berrien inplementazioa. Aldaketa horiek horizonte berriak zabaltzen dituzte eta –ekar ditzaketen eragozpenak ukatu gabe– aukera berriak eskaintzen dizkigute.

58. Gaur egungo zenbait joera mehatxu bat dira gazteen heldutasun pertsonalerako, adibidez,

aldaketen erritmo bizia, indibidualismoaren eta kontsumismoaren kultura, familia bizitzaren eta lan itxaropenen segurtasun falta. Alderantziz, beste egoera batzuetan ez da gertatu behar litzatekeen aldaketa: aberatsen eta behartsuen arteko desberdintasuna gero eta handiagoa da ahaltsuek sorturiko interesek agintzen duten mundu honetan, planetak gerren zauriak sufritzen jarraitzen du. Gazte askorentzat eguneroko errealitatea dira oraindik ere bizi baldintzetako eta hezkuntza aukeretako desberdintasuna, biolentzia pertsonalaren esperientzia, abandonua, esplotazioa eta mota guztietako bereizkeria.

59. Baina ikusten ditugu itxaropenerako zantzu argiak ere: ikusten dugu nola ari den hazten giza

eskubideen aldeko kontzientzia, umeen eskubideak barne, eta azken hauek eskolatzeko egiten diren ahaleginak. Ikusten dugu giza bizitzaren zerbitzura egiten den ikerlanaren aurrerakada harrigarria, ingurumenaren babeserako arreta eta kontzientzia gero eta handiagoa, eta bakearen alde eta injustiziaren aurka borrokan dihardutenen kemena. Behartsu eta baztertuak ikusten ditugu beren askapen eta garapenean aktiboki inplikatzeko gogoz, egitura zapaltzaileei aurre egiten. Hainbeste jende ikusten dugu, batez ere gazteak, herrien arteko solidaritate zubiak eraikitzeko konprometituak, beren zerbitzuak era boluntarioan eskainiz.

Lanerako zaletasuna

97. Marcelino Champagnat gizon langilea zen, alferkeriaren etsai amorratua. Ahalegina handia eginez eta Jainkoagan bere konfiantza guztia jarrita lortu zuen apaizteko behar zituen ikasketak egitea eta ezaugarri horiexek islatu zituen bere eliztarrentzako arduran, bere familia erlijiosoa fundatzean, bere proiektuak aurrera ateratzean. Marcelino eraikitzailea zen, horrela erakusten digu zeinen garrantzitsua den beti prest egotea “maukutsean” jarri eta geure misioaren onerako behar den guztia egiteko. Haren ereduari jarraitzen diogu eguneroko eginkizunetan eskuzabalak eta iraunkorrak izanez eta etengabe ahaleginduz geure formazioan.

98. Irakasle gisa, lanerako zaletasunak geure klase eta gainerako hezkuntza jarduerak arreta handiz

prestatzea exijitzen du: ikasleen lanak eta proiektuak zuzentzea, geure programen planifikazioa eta ebaluazioa egitea, eta laguntza osagarria ematea zailtasun motaren bat aurkezten duten ikasleei. Horrek ekimena eta erabakitasuna eskatzen ditu gazteen premiei erantzun egokiak emateko.

99. Kontsumismoa eta gehiegikeria nagusi diren gizarte honetan gazteriari lanaren duintasuna aurkitzen laguntzea erabaki dugu. Gure ereduari jarraiki, gazteek ikasten dute norberaren garapenerako baliabide ahaltsua dela lana, esangura ematen diola gure bizitzari eta lagungarri gertatzen dela gure gizartearen ongizate ekonomiko, sozial eta kulturalerako. Horrela gutako

Page 24: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 23

bakoitza “kreazioaren lankide” bihurtzen gara eta pozez eta itxaropenez jarraitzen dugu Kreatzailearen lana burutzen.

100. Jabetzen gara langabeziaren errealitate dramatikoaz. Egoera horretan dauden gazteei era

praktikoan laguntzen diegu duintasuna eta autoestimua mantentzen eta kreatiboak eta iraunkorrak izaten lana aurkitzeko ahaleginean.

Fedeak argituriko hezkuntza prozesu bat 126. Badakigu ikasle guztiak ez direla berdinak ez beren gaitasun pertsonaletan eta ez beren

zirkunstantzia pertsonal, familiar, erlijioso eta ekonomikoetan. Errespetatzen dugu aniztasun hori geure proiektu eta praktika pedagogikoak garatzean, edota euren aurrerabide akademikoaren eta gaitasunen ebaluazioa egiterakoan.

127. Marcelinori jarraituz, beti hobeak izaten saia daitezen animatzen ditugu gazteak. Eurek ikusi behar dute badaukagula fedea aurrera egiteko eta helburuak lortzeko daukaten gaitasunean. Hezkuntza plana garatzerakoan arreta berezia eskaintzen diegu ikasle ahulen eta zaurgarrienei. Sortzen ditugun ikasketa egoeretan beti saiatzen gara ikasle guztiek eta bakoitzak asmatu ahal izan dezaten eta pertsonalki seguru senti daitezen.

128. Gure proiektuaren argitan, eta gure artean sustraitu diren hezkuntza eta pedagogia korronteei

jarraituz erabakitzen ditugu hezkuntza programak, eduki kurrikularrak eta irakaskuntza metodoak. Ikasleen helburuei eta gurasoen itxaropenei erantzuten saiatzen gara, ikasgaien hautaketari, unibertsitaterako aukerei eta kualifikazio profesionalari dagokien guztian. Kanpo aholkularitza baten bitartez ziurtatzen gara eskaintzen dugun hezkuntza epe luzera sozial eta kulturalki maila onekoa izan dadin.

129. Partaidetzari bide ematen dioten irakaskuntza metodoak erabiltzen ditugu, ikaskuntza

mekanikoa alde batera utziz. Ikasleen adierazpen pertsonala sustatzen dugu proiektu kultural, literario, artistiko, zientifiko, tekniko eta komertzialen bitartez. Posible gertatzen den kasuetan, praktikak inguruneko lantegietan egiteko aukera eskaintzen dugu.

130. Ikasketa prozesuan partaidetza eta kreatibitatea sustatzean, ikasleei beren buruan konfiantza

edukitzen laguntzen diegu. Ezagutzak garatzen ez ezik, lankidetzan jarduten, komunikatzen eta erantzukizunak onartzen irakasten diegu.

131. Geure irakaskuntzan beti arduratzen gara ikasleek beren irizpen kritikoa gara dezaten ikasten

dituzten gaietan inplizituak dauden balioen gainean. Gizateriaren helburu espiritualak baloratzen irakasten diegu eta nola adierazi izan diren hauek testuinguru kultural desberdinetan historian zehar.

131. Hezkuntza benetan integrala eskaintzeko daukagun idealarekin bat etorriz, gai hauek barne

hartzen ditugu irakaskuntzan: ingurumena, hezkuntza fisikoa eta osasunerako hezkuntza. Kirol jarduerak sustatzen ditugu gorputz koordinazioa eta trebeziak garatzeko eta balio hauek bultzatzen ditugu: nortasunaren formazioa, talde lana, diziplina pertsonala, norberaren mugen ezagutza, porrotaren onarpena, eta norbera ontzeko gogoa.

132. Garrantzi berezia ematen diogu geure ikasleak formatzeari komunikabide sozialeko tresna

modernoen erabilpenerako, hala nola prentsa, telebista, zinea eta teknologia informatikoa. Eta

Page 25: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 24

gaur egungo gizartean ahalik eta partaidetza handiena izan dezaten formatzen ditugun bitartean, era berean saiatzen gara kontziente izan daitezen aipatu baliabideek daukaten eraginean onerako zein txarrerako.

Page 26: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 25

5. Hil bakoitzerako ideia nagusiak

Motibazioak Lantzeko balio edo ikuspegiak

Iraila 20 4 aste

20 egun Esnatu

“Bada lotatik esnatzeko garaia” Hasi da ikasturtea. Esnatu ikasturtearen hasierak

eskaintzen dizun berritasunera. Abegiaren balioa lantzea. Bestea esnatzea.

Etorri berri diren ikaskideak esnatzea. Bestea ezagutzean esnatzea.

Urria 20 4 aste

20 egun

Familia Globala gara

DOMUND hila, misiolaria, pobreziako, marjinazioko errealitateetara esnatzea,

aukera bat: kutsaduraren, basamortutzearen. Pertsonak beren

lurraldetik egoztearen aurka, azkenean “dena konektaturik dago”. Bugobeko

martiriak. Montagneren figura lantzea. Gauko Montagneak. Norbere burua

Montagne gisa ezagutzea, maitasun eta barnekotasun faltan.

XXII. Kapitulu Jenerala Azaroa 20

5 aste 25 egun

Zaudete erne ABENDUA presente edukitzea. Asteetako

bat esnatzeaz, erne egoteaz mintzo da. Har ezazue kontuan haurren eskubideen astea.

Abendua 20 3 aste

10 egun

Irten bidera

EGUBERRI, Jainkoak esnatu gaitu. “Hemen dago, ikusten duzue? Mariaren figura. Irten haren bidera. Bizi zaitez erne, Jesus bezala,

Maria bezala.

Urtarrila21 4 aste

16 egun

Bakea nahi dugu

URTEBERRI, esnatu emozioa, esnatu ilusioa, hasiera berria, zentzumenak esnatzearekin

loturiko zerbait, asmo berriak urterako, Bakearen hilabetea, ustekabea urte

berriaren aurrean.

Otsaila21 4 aste

20 egun

Hausterre eguna. Dena konektaturik dago

Naturaren zaintzan berriro pentsatzeko hila, dena ernetzen, jaiotzen ari da, zaindu egin

behar da, ureztatu. Txikiaren ahularen aldeko geure samurtasuna esnatu behar

dugu, txikia, hurbilekoa dena zaindu: jarrera, bestearekin egotea.

Martxoa21 5 aste

20 egun

Aste Santua. Lurra gara

GARIZUMA, Pazkorako prestatzeko denbora, pentsatzeko, norbera aldatzeko hila. Daukagun onenera eta hobetu behar

dugunera esnatzeko hila. Laudato Si. Barnekotasuna, zaintza.

Page 27: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 26

Apirila21 4 aste

19 egun

Esnatu bizitzara

PAZKOA: bizitzara esnatzea, berpizkundea, federa esnatzea, hasiera berri batera.

Maiatza21 5 aste

25 egun

Denon etxea zaintzen

Loreen hila, naturarena, arbola loratuena, inoiz baino gehiago hauxe da ingurumena

zaintzen lan egiteko hila, birziklatzea, zuhaitzak landatzea, garbiketaz arduratzea,

etab. Mariaren Hila. .

Ekaina21 3 aste

15 egun

Amets berriak

Ikasturtearen amaiera. Esnatu gara? Ala lo jarraitzen dugu? Arduratu al gara batere

geure errealitate hurbilenaz? Aste Marista. KARISMARA esnatzea. Orain aldi berri bat hasiko da: uda. Oporraldi honetan Planeta

zaintzeko kontzientziatu behar dugu.

Page 28: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 27

6. Kartelaren ideia nagusiak

Sarrera. Urtero urriaren 1ean Eliza Katolikoak Kreazioaren zaintzarako Otoitz egiteko Mundu Eguna ospatzen du. “Gutako bakoitzak erantzukizun bat dauka besteekiko eta gure planetaren etorkizunarekiko” esan du egun hauetan Frantzisko Aita Santuak. Aurtengo Kartelak LARRIALDIKO dei bat zuzentzen digu planeta zaindu dezagun eta berehalako erantzuna eman diezaiegun kartelak adierazten duen kolorerik gabeko, bizitzarik gabeko eta ia naturarik gabeko mundu horretan islatzen den etorkizunak ekar ditzakeen arazoei. ESNATU agindu bat da, SOS mezu bat, zaintzen ez badugu hiltzera doan Planeta baten aurrean. Ez du alarmista izan nahi, horregatik, jarraian azalduko ditugun gainerako sinboloek itxaropen mezu bat helarazten digute. Horregatik geure esku daukagu esnatzea eta “lanari ekitea” kreazioaren opari handi honen alde. Bazatoz?

• Planeta bizia. Bi sinbolo handietako lehenbizikoa, marrazki handiena bizitzaz,

itxaropenez eta kolorez beteriko mundu bat da. Existitzen mundu bat da, gozatzen duguna baina mehatxuz inguratua dagoena: kutsadura, baliabideen ahitzea, pobrezia, etab. Gaur egungo krisialdi ekologikoak eta bereziki klima aldaketak giza familia guztiaren etorkizuna mehatxatzen dute. Luzaroan ezikusia egin zaie zientzialarien

Page 29: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 28

analisien emaitzei eta aurreikuspen katastrofistei, baina orain ezin daitezke begiratu mespretxuz edo ironiaz. Oraindik badaukagu aukera munduaz gozatzen jarraitzeko eta etorkizuneko belaunaldientzat egoera onean uzteko. Gure esku dago ibaiak, landareak, basoak, animaliak, hitz batean, natura zaintzea. Erantzukizunez erreakzionatu beharra daukagu, kontuan hartuz gure ekintzek epe labur eta luzera daukaten inpaktua. Krisi klimatikoaren aurrean dagoen kontzientzia oraindik ahula da eta beharrezko da borondate politiko argi bat.

• Planeta arriskuan. Gure planetari gerta dakiokeenaren emaitza da, eta jadanik

errealitate bat ari da izaten planetako hainbat lekutan. Irudi hori gure planetari etorkizun ez oso urrun batean gerta dakiokeenaren isla negatiboa da. Planetaren beste aurpegia da. Krisia eta klima aldaketa errealitate bat dira. Gaixotasunak Planeta mailakoak dira. Denoi erasaten digute. Frantzisko Aita Santuak. Madrilgo klimari buruzko goi bileraren kariaz egin duen hitzaldi batean “borondate politiko argia, sendoa eta etorkizunerako aurreikuslea” eskatu du, krisi klimatikoa mugatzeko, eta gaur egungo kontsumo eredua birplanteatzeko. Ikerlan askok erakusten dute posible dela berotze globala geldiaraztea. Horretarako borondate politiko argia, sendoa eta etorkizunerako aurreikuslea behar dugu, beste norabide bat hartzera erabakita dagoena, egiazki gizateriarentzako bizitza duinaren eta gaur eta biharko planeta osasuntsu baten baldintzak benetan babestuko dituzten inbertsio finantzario eta ekonomikoetarantz bideratzeko”. Denok gaude deituak geure planeta salbatzera suntsitua amaitzeko arriskutik.

• Usoak. Bakearen sinbolo baino zerbait gehiago dira. Hori baino askoz gehiago izan

nahi dute aurtengo kartelean. Pertsona horiek guztiak ordezkatu nahi dituzte (beren izena duten pertsonak eta segur aski batzuk ezagutzen dituzunak), orain bertan borrokan dihardutenak planetaren iraunkortasunaren alde, itsasoen eta basoen zaintzaren alde, pobreziaren aurka… Ezagutzen al dituzu pertsona horietako batzuk? Batzuk anonimoak dira, ez dira egunkarietan azaltzen… Gutako bat ere izan gaitezke. Uso horiek itxaropena dakarte, alaitasuna, bizitza, gure munduak dituen arazoentzako erantzuna. Gonbidapen bat dira horietako bat bihur gaitezen. Prest gaude?

• Etxea. Denon Etxea Zaintzeko deia da. Etxea da denok biltzeko lekua, familia,

komunitatea, anaidia. Baina kasu honetan etxe hori globalago bihurtzen da, gure mundua ordezkatzen du. Honela hasten da Frantzisko Aita Santuaren Gutun Entziklikoa “Laudato Sí”: «Goretsia zu, ene Jauna», abesten zuen Asisko San Frantziskok. Kantika eder horretan gogorarazten zigun gu guztion etxea senide bat bezala dela berarekin partekatzen dugulako geure bizitza, eta bere besoetan hartzen gaituen ama bat bezala. Goretsia zu, ene Jauna, gure arreba ama lurragatik, berak gaitu mantentzen eta gobernatzen eta hainbat fruitu, lore koloretsu eta belar sorrarazten” Animatzen zara etxea zaintzera?

Page 30: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 29

• Zuhaitza, ibaia, landareak. Kreazioaren sinboloa. “Nire itxaropena da gure garaiko gizon eta emakumeek, denak ere zeruan dagoen gure Aita Kreatzailearen seme-alaba aitortuz, lagun dezatela betiere denon artean partekatu ahal izan ditugun lurraren baliabide ederrak” eskatzen digu berriro Aita Santuak. Natura deika ari zaio gizakiari. Ikusten ditugun gertaerak: itsasoen kutsadura kontrolgabea (plastikozko irlak), basoetako suteak, uholdeak… denak ere SOS deiak dira. Sinbolo horiek lagun diezagukete urtean zehar itsasoetan eta ibaietan gertatzen ari den kutsaduraren eta plastikoen erabilpenaren gaineko kontzientzia hartzeko, basoen aldeko kanpainetarako, etab. Denok ere parte hartzea animatuko gaituzten ekimen asko. Ez geratu lotan. Zer egin behar dugu gutako bakoitzak geure basoak, geure itsasoak, geure hurbileneko lekuak babesteko?

• Koloretako zirkuluak. Gutako bakoitzaren adierazpena dira, gure hezkuntza

jardueretan eta jarduera sozialetan dagoen aniztasun handia adierazten dute. Zirkulu horiek, handiak, txikiak, gauden lekutik planeta zaintzeko gonbidapen pertsonal bat dira. Berriro, Frantzisko Aita Santuak Kreazioaren zaintzari buruzko mezuan honela diosku; “teknologiak gure esku jartzen dituen aukerak aprobetxatzera deituak gaude, baliabide horien erabilpen zuzena eginez, bereziki, pobreziak eta degradazioak gehien zigortu dituen herrialdeei lagunduz berrikuntzaren eta garapen iraunkor eta integralaren bideari ekin diezaioten”.

• Sinbolodun zirkuluak. Garapen Iraunkorraren Helburuetako batzuk dira. Garapen Iraunkorreko 2030 Agendak 17 Helburu planteatzen ditu, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen arloak barne hartzen dituzten eta izaera integratu eta banaezina duten 169 helmugarekin. Estrategia berriak gidatuko ditu mundu mailako garapen programak datozen hamabost urteetan. Hori onartzean, estatuak konprometitu egiten ziren beronen inplementaziorako beharrezko baliabideak jartzera bereziki herrialde behartsuen eta zaurgarrienen premietan zentraturiko itunen bidez. 2030 Agendako 17 ODS-GIHak lantzeko bi urte luzez jardun zen kontsulta publikoak egiten, gizarte zibilarekiko interakzioan eta herrialdeen arteko negoziazioetan. Agendak guztiona eta unibertsala den konpromiso bat inplikatzen du; halere, estatuek erabateko burujabetasuna daukate beren aberastasun, baliabide eta jarduera ekonomikoaren gainean, eta bakoitzak finkatuko ditu bere helmuga nazionalak Agendarekin egokituak. 2030 Agendak, gainera, Inplementazio Medioen kapitulu bat barne hartzen du, erabat lotua Garapenaren finantziaziorako Addis Abebako Ekintza Agendako akordioarekin. Gonbidapen bat da ikasturtean zehar praktikan jartzeko eta etorkizunerako kontuan edukitzeko. Ekingo diogu?

Page 31: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 30

Page 32: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 31

Ira

ila

20

Urria

20

Azar

oa 2

0 Ab

endu

a 20

Ur

tarr

ila 2

1 Ot

saila

21

Mar

txoa

21

Apiri

la

21

Mai

atza

21

Ekai

na 2

1

Hile

ko

Lem

a Es

natu

Fa

mili

a gl

obal

a ga

ra

Egon

ern

e Irt

en

bide

ra

Bake

a na

hi

dugu

De

na e

lkarlo

tua

dago

Lu

rra

gara

Es

natu

bi

zitza

ra

Deno

n et

xea

zain

tzen

Am

ets b

erria

k

1. astea

2/

11

Utzi

zeur

e bu

ruar

i um

e iza

ten

(Zuk

kud

eatu

de

zake

zuna

)

1/2

Begi

ratu

zeur

e bu

ruar

i (K

okta

eza

zu

zeur

e ba

rne

niar

ekin

)

1/3

Gure

Lurr

a (Z

er a

ri da

ge

rtat

zen

gure

Lu

rrea

n?)

5/1

Aurk

itu

3/5

Zain

du:

Natu

rare

n op

aria

31/5

(S

an M

arce

lino

Cham

pagn

at)

Cham

pagn

aten

a

2. astea

7/9

Jaik

i za

itez

5/10

Be

gira

eza

zu

erre

alita

tea

9/11

Zu

ere

um

ea

zara

(B

este

ek

egite

n du

tena

zu

ri um

e iza

ten

ez u

ztek

o)

7/12

3.

Ab

endu

a En

tzun

adi

8/1

8/2

Aurk

i eza

zu

desb

erdi

ntas

una

(Per

tson

ak

aurk

itzea

)

8/3

Krea

tura

gar

a (K

reat

urar

ekin

-so

rkar

iare

kin

jola

sean

)

12/4

Ha

rritu

za

itez

10/5

M

urriz

tu

Sinp

leta

sune

z bi

zitze

a)

7/6

Mar

iare

na

3. astea

14/9

Ek

in

bide

ari

12/1

0 (D

omun

d)

Ez g

erat

u ba

zter

rean

16/1

1 (H

aurr

en

esku

bide

ak)

Horie

k er

e um

eak

dira

14/1

2 4.

Ab

endu

a Po

ztu

zaite

zte

11/1

Ilu

sio B

erria

k 15

/2

HAUS

TERR

E EG

UNA

Kone

kta

zaite

z tx

ikira

- hu

rbile

kora

15/3

Ni

re a

ztar

na

(Neu

re b

izi

pert

sona

lean

eta

in

guru

men

ean

uzte

n du

dana

)

19/4

Bu

sti

zaite

z

17/5

Be

rrer

abili

(U

ra-a

rdoa

M

aria

ren

joka

bide

a Ka

nako

ez

teie

tan)

14/6

Je

suse

na

4. astea

21/9

Ab

egi

egite

a

19/1

0 Ez

agut

u ze

ure

buru

a be

stea

gan

23/1

1 1.

Abe

ndua

Za

ude

erne

21/1

2 EG

UBER

RI

18/1

Es

natu

ze

ntzu

men

ak

22/2

De

nak

du b

ere

garr

antz

ia

(Nat

urar

ekiko

lo

tura

)

22/3

Al

datu

zeur

e bu

rua

26/

Ekin

24

/5

Birz

ikla

tu

21/6

Es

natu

zeur

e am

etsa

k

5. astea

28/9

Am

ets

egite

a

26/1

0 (B

ugob

e)

Eman

pau

so

bat

2. A

bend

ua

Pres

tatu

25/1

Ba

kear

en e

ta

ez-

Biol

entz

iare

n

Esko

la E

guna

29

/3

ASTE

SAN

TUA

Page 33: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 32

9. IRAILA - ESNATU

Motibazioa: Ongi etorri ikasturte hasiera honetara. Orain esnatu egin behar dugu. Udako atsedenaldi luzearen ondoren pilak kargatuta gatoz ikasturtean zehar gozatu ahal izateko. Ikasgelan sartu gara eta irakasle eta ikaskide berriak ezagutu ditugu, eta beste asko lehendik ezagutzen genituenak. Gauza berri asko dauden arren, gure kolea da eta jadanik ezagutzen dugu. Geure irakasleez, ikaskideez eta lagunez arduratuko gara, bai eta geure material eta instalazioez ere; horregatik aurten hobeto zaindu behar dugu geure ingurumena, geure herria/hiria eta, noski, geure planeta.

IRAILA 2. astea – ZUTI ZAITEZ Aste honetan geure ordutegia aldatu dugu, geure ikaskideekin batera eguneroko lanari ekiteko. Orain goizxeago jaiki beharko dugu, baina horrela hobeto aprobetxatuko dugu eguna, bai lanerako eta bai jolaserako. Ordua da jaikitzeko eta egun berri eta errepikaezin baterako prestatzeko. Dinamika: Izenen erruleta: Ikasle bakoitzak kartoi mehe edo paper batean bere izena idatzi eta bistako lekuren batean utziko du. Bizpahiru minutu utziko dira ikasleek beren ikaskideen izenak buruz ikas ditzaten. Minutu horiek igaro ondoren, orriak eskuineko pertsonari pasaz joango dira ahalik eta azkarren, harik eta irakasleak seinale bat egiten duen arte. Une horretan, orriko izena begiratu eta dagokion pertsonari eman behar diote. Amaitzeko, egin daiteke bateratze lana ea asmatu duten ikusteko.

https://blog.vicensvives.com/10-propuestas-para-el-primer-dia-de-clase/ Abestia: “Ongi etorriak” (Miguel Ríos)

https://www.youtube.com/watch?v=5aorjZnaleQ

IRAILA 3. astea – ABIA ZAITEZ Mugimendua ibiliz frogatzen denez, argi dauzkagu helburuak eta abiatu egingo gara. Hasiera gogorra den arren, oso polita eta ilusionagarria ere bada; horregatik ekinean hasiko gara. Dinamika: Leku natural, atsegin eta lasai bat aurkitu behar dugu, geure inguruneko soinuak entzun ahal izateko. Leku horretan, zirkulu handi bat eratuz kokatuko dira ikasleak eta begiak itxirik beren gorputza nola dagoen kontzientzia hartuko dute 30 segundoz luzatuko den tarte batean. Gero euren artean komentatuko dute esperientzia.

Page 34: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 33

Bigarren aldiz errepikatuko da ariketa bera beste 30 segundoz, baina oraingoan inguruan entzuten diren soinuen kontzientzia hartzen saiatuko gara. Hirugarren saioak minutu bat iraungo du eta oraingoan erabat kontzientziatuko gara entzuten diren soinuez. Azkenik, ikasle bakoitzak, nahi badu, komenta dezake zer entzun duen eta nola sentitu den. Irakasleak adieraziko die zer nolako suertea daukagun geure ingurunean naturaz gozatu ahal dugulako eta zeinen garrantzitsua den berau zaintzea eta errespetatzea aurrerantzean ere honela jarraitzeko. Otoitza: Amaitzeko, otoitz hau errezatuko dugu. Irakur dezakete irakasleak edo ikasle batzuek. Eskerrik asko, Jauna, naturagatik. Eskerrik asko, Jauna, kreatu duzun naturagatik Itsaso eta lehorragatik, Mendi, haran eta ibaiengatik, Lurra lantzen duten eta bere fruituak Jasotzen dituzten pertsonengatik Eskerrik asko, Jauna, Konpainia egiten diguten animaliengatik, Argia ematen digun eguzkiagatik, Bizitzea ahalbidetzen digun lanagatik Beren frutak, zura, hostoak eta itzala Ematen diguten zuhaitzengatik. Eskerrak eman diezazkiogun Jainko Jaunari Lehorreko zuhaitz eta itsasoko arrainengatik, Zeruagatik, uragatik eta suagatik, Belar hezeagatik. Eskerrak eman diezazkiogun Jainko Jaunari Izarrengatik eta hodeiengatik, Heriotzagatik eta bizitzagatik Haizeagatik, eguzki eta ilargiagatik.

Eskerrak eman diezazkiogun Jainko Jaunari Dena eman digulako Eskerrik asko, Jauna, Mundu guztiak daukalako Bizitzeko eta Zuk ematen dizkiguzun Gauzez gozatzeko. Arren eskatzen dizut Gizon eta emakumeok jakin dezagula Zuk ematen dizkiguzun gauzak miresten eta eskertzen. Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, Eman dizkiguzun gauzengatik: Natura, Lau urtaroak, Zuhaitzen fruituak, Pertsonen arteko, baita etsaien arteko ere Adiskidetasunagatik Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, Zerbait gaizki egiten dudanean, Beti barkatzeko prest zaudelako.

http://www.webdepastoral.salesians.cat/index.php?option=com_content&view=article&id=569%3Agracies-senyor-per-la-natura&catid=21%3ABaliabideak-pregaries&lang=es

IRAILA 4. astea – Abegia Abegi ona egitea ez da pertsona berriak bakarrik ondo hartzea, baizik baita lehendik ezagutzen ditugunak ere. Arreta berberaz lagundu, defendatu, zerbitzatu behar ditugu denak, bereziki ahulenak eta haurrak, gaitasun mugatuak dituztenak, alegia. Ba al zenekiten anaia maristak munduko bazter guztietan daudela?

Page 35: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 34

https://www.google.com/search?q=presencia+marista+en+el+mundo&safe=strict&client=firefox-b-d&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjfsKm1ounkAhVFSxoKHVRbAJ8Q_AUIESgB&biw=1198&bih=654#imgrc=gWiYWeColhlugM

(MARISTAK munduan Maristak 2017 hasiera berri bat AMERIKA 21 HERRIALDE / EUROPA 15 HER. / Asia 16 HER. / AFRIKA 21 HER. / OZEANIA 9 HER.) 82 HERRIALDE PRESENTZIA MARISTAREKIN / 3.552 ANAIA MARISTA / 72.762 LAIKO hainbat obratan laguntzen / 654.392 HAUR ETA GAZTE estilo maristara formazioa jasotzen) Bazenekien beti egiten dietela abegi ona gainerakoei? Eurek esaten dute: “anaia marista bat dagoen lekuan, han daukat nik neure etxea. Ohiko pentsamendua: “Ikusten, pentsatzen, galdetzen dut” Ikasleen erantzunak entzun ondoren, geure gelako ikaskideei, talde berrian integraturik eta pozik senti daitezen, abegi ona egiteak daukan garrantziaz ohartaraziko ditugu. Talde txikitan, abegi egiteko uneaz eta nola egiten dugun komentatuko dugu, eta nola sentsazio desberdinak sumatzen ditudan neuri abegi egiten didatenean eta neu naizenean besteei abegi egiten diedana. Bateratze lana egingo dugu.

Page 36: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 35

IRAILA 4. astea – EGIN AMETS

Motibazioa: Esnatzeaz hitz egin badugu ere, ez dugu ahaztu behar esnatzeko aurrena lo egin behar dela, eta loak berekin dakarrela amets egitea. Lotan gaudenean egiten ditugu ametsak, baina nork ez du amets egiten inoiz itzarrik egonda? Tira! Ziur nago denok egin dugula hori behin baino gehiagotan. Zer amets egin duzu gaur? Zer amets gustatuko litzaizuke egitea? Dinamika: Ez zaizu ezer bururatzen? “Manual del entusiasmo para alcanzar tus sueños”. (Suhartasunaren eskuliburua zeure ametsak erdiesteko) proposatzen dizugu. https://www.pinterest.es/pin/503136589604644238/ Eskuliburua proiektatu eta denok batera irakurriko dugu; gero taldeka komentatuko dugu zein den gure puntu sendoa, zertan garen trebeak, zer izan den gehien atentzioa eman diguna gero klaseko ikaskide guztiekin partekatzeko edo bateratze ariketa egiteko. Abestia: “No dejes de soñar” “Ez utzi amets egiteari” (Manuel Carrasco). https://www.youtube.com/watch?v=h6PL3SEtVW8

Page 37: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 36

10. URRIA – FAMILIA GLOBALA GARA: Esnatu gara jadanik ikasturte berri honetan eta ohartu gara, kolean, denok familia handi bat osatzen dugula. Batez ere une zailenetan, kide guztiok elkar maite, lagundu eta babesten dugun familia bat. Baina familia hau oraindik askoz zabalagoa da; bere kideak ez dira gure inguruko pertsonak bakarrik. Munduaren beste muturrean, guk ezagutzen ez baditugu ere, familia hau osatzen duten pertsonak bizi dira eta haiek ere denok partekatzen dugun etxe handi hau dute beren bizilekua: LURRA.

URRIA 2. astea – ADI ERREALITATEARI Pixkanaka, gure planeta hau gaixotu egin zaigu eta guk, bertako biztanle garenok, babesteko erantzukizuna daukagu. Horretarako, Elizak gogorarazten digu, naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ez ditugula erabili behar ustiatzeko eta manipulatzeko tresna gisa eta ez ditugula jarri behar giza duintasunaren gainetik. Dinamika: https://www.youtube.com/watch?v=bR2X6sqsAiY bideoa ikusi ondoren “Irudi bat, bi ideia, hiru galdera” errutina proposatzen dizuegu. Ondoren bateratze jarduera egingo dugu.

URRIA 3. astea – EZ GERATU ALDE BATERA Egunero milioika pertsonak beti bizi izan ziren ingurunea utzi beharrean aurkitzen dira klima aldaketaren ondorioz etorri diren hainbat arazorengatik: inoiz ez bezalako gertaera naturalak, basoen desagerpena, ibai eta ur geruzen kutsadura, basamortutzea, etab. Pertsona horiei ingurumen iheslariak deitzen zaie, hau da, kanpoan geratu direnak, ozeanoaren, hesiaren bestaldean, barruan gaudenok gozatzen dugun ongizate gizartetik baztertuak geratu direnak. Hain da larria egoera, ze adituek diotenez, 2050 urterako 700 milioi izango dira elikagaien eta ongizatearen bila migratuko diren pertsonak, hau da, Espainiako biztanleria baino 15 bider gehiago. Zaila gertatzen bazaizu ere, zu garrantzitsua zara, zeuk ere ekar dezakezu zeure harri koskorra pertsona horiek guztiek leku atsegin eta iraunkorrean bizi ahal izan daitezen. Dinamika: Launako taldetxotan honako galdera hauei erantzungo diegu:

§ Ba al da norbait zure familian bere sorterritik kanpo bizi dena? § Ezagutzen al duzu norbait zeure auzoan edo kolegioan atzerritik etorria dena? § Zertan zarete desberdinak? § Zertan zatozte bat edo zertan zarete berdinak? § Interesatu al zaizu inoiz jakitea zer arrazoirengatik aldatu behar izan zuten bizitokiz. Eta galdetu

badiezu, zer erantzun dizute? § Atera ditugun konklusioekin bateratze lana egingo dugu.

Page 38: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 37

URRIA 4. astea – EZAGUTU ZEURE BURUA BESTEARENGAN Planetan bizirik dagoen guztia ozeanoetan sortu zen duela milaka milioi urte. Badira basamortuak, sekulako mendiak, edota oihanak, garai batean itsaso izan zirenak. Gu guztiok ere, behinola bizia eman zigun itsaso horren zati gara. Bakoitza bere erara: batzuk axaleko urak gara, beste batzuk ur sakonak; batzuetan olatu zakarrak, beste batzuetan itsaso barea. Elkarrengandik sekulako distantziatara gaudela ematen badu ere, funtsean ur masa berbera gara, planetan zehar elkarlotua dagoena. Zu Lurreko itsaso guztiak zara eta haiek guztiak zu bezalakoak dira. Abestia: Amaral – “Zu bezalako itsasoak”

https://www.youtube.com/watch?v=V5hcepsj1vY Dinamika: Abestiaren hitzak irakurri eta entzun ondoren, ikasleei, bikoteka, lerro bat edo estrofa bat, abestiaren zentzua edo mezua islatzen duena, aukeratzeko eskatuko diegu. Bateratze lana egin eta konklusio orokorrak aterako ditugu.

URRIA 5. astea – (BUGOBE) EMAN PAUSO BAT. Ausarta izatea aurrean daukaguna gainditzeko kemena edukitzea da, bizitzak eskaintzen digun edo geuk aukeratu dugun egoera horri aurre emateko aukera da. Ausarta izatea geure gaitasunak, geure mugak eta blokeoak proban jartzeko etengabeko hautaketa kontzientea da. Ausartasuna, hazteko, ikasteko, geure burua gainditzeko erronkari aurre egitera arriskatzea da. Horren adierazgarri izan ziren Bugobeko martiriak, “sofako kristauak” ez izatea erabaki zuten lau marista eta mundua aldatzera joan zirenak. Baliabideak: Ikus ditzakegu haien historia gogorarazten diguten bideo hauetakoren bat. Topera maite izan zuten (Komikia, hamabi minutu): https://www.youtube.com/watch?v=7CgDI3YPbkE&t=5s Bugobeko martiriak: https://www.youtube.com/watch?v=XKU_Z7gb4dk

Page 39: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 38

11. AZAROA – ZAUDETE ADI Azaroan zehar, une honetan gertatzen ari denari adi egotera gonbidatzen zaituztegu. Alde batetik, haurren eskubideez oharturik egoteko dituzue lehenbiziko asteak. Zer behar duzu mutikoa edo neskatoa izateaz gozatzeko, zer egin dezakezu eskubide horrekin? Eta pentsa zenbat mutiko eta neskato munduan beren haurtzaroaz gozatzerik ez daukatenak. Azkeneko asteetan, Abenduan sartuko gara, Jesusen etorrerarako prestatzeko deiarekin. Errealitateaz kontziente izateko eta zoriontsuago bizitzeko zer alda dezakegun ikusteko klabe berean.

AZAROA 1. astea – UZTAZU UMEA IZATEN Ez al duzue sekula entzun pertsona nagusiek berriro ume izan nahi luketela, eta umeek, berriz, lehenbailehen pertsona nagusi izan nahi dutela? Aste honetan, zaretenaz gozatzeko eskatuko dizuegu, presarik ez edukitzeko, zeuon denbora hartzeko, izan ere ongi pasatzeko sasoian baitzaudete. Dinamika – Bisualizazioa “Inor gabeko irla”: Isiltasunerako sarrera bat egingo dugu. Lau jarlekuan jarrera hartuko dugu. Besoak zintzilik utziko ditugu, eroso gaude. Begiak itxiko ditugu eta gure atentzio guztia arnasketan zentratuko dugu. Gure buruan ideiarik egon ez dadin saiatuko gara; horregatik, ondorengo segundoetan gure arnasketa beste ezer ez egotea eskatzen dugu. Gure burua orain oihal zuri bat da, bertan paisaia bat pintatzeko…

Imajina ezazu inor bizi ez den irla bat, begira itsasoa, hondarra, palmondoak… usaindu ezazu kresala… sentitu itsas brisa eta ukitu harea… Irla guztia zuretzat bakarrik da, baina ez dago gauza askorik denbora pasatzeko… ez dago elektrizitaterik, ez dago telefonorik, ez dago zaratarik… baina ekar ditzakezu gehien gustatzen zaizkizun gauzak… kantatzea gustatzen zaizun abestiak, jolaserako gustatzen zaizkizun jostailuak… irudimenarekin bidaiatzen laguntzen dizuten liburuak… Zer ekarriko zenuke irla honetara? (minutu bat utziko dugu pentsatzeko)… eta norekin gustatuko litzaizuke partekatzea espazio hori? Irla oso txikia da, hamar lagun besterik ez da kabitzen bertan… Beraz, hautatu ondo norekin partekatuko zenukeen espazio berezi hori, eta imajinatu nolako alaitasun aurpegia jarriko duten jakiten dutenean espazio hori zurekin partekatzeko hautatu dituzula, zurekin irla zoragarri batean egoteko aukera oparitu diezula…

Astiro-astiro kolean gaudelako kontzientzia hartuko dugu berriro. Ozenki komentatuko dugu zer sentsazio utzi dizkigun inor gabeko irla horretara egin dugun bidaiak. Irakasleak egingo duen berrirakurketa: Bizitzan gauza asko daude benetan disfrutarazten digutenak, baina askotan ez dugu horietarako astirik hartzen. Elkarrizketa on bat, elkarrekin jostatzea, irudimenarekin bidaiatzea… Ume gisa dagokizun eskubide bat da, baina horrek denbora bat eskatzen dizu, tarte batzuk dedikatu behar dituzu egiazki disfrutarazten dizun hori benetan maite dituzun pertsonekin partekatzeko.

Page 40: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 39

Irudi motibatzaileak:

Ez ahaztu inoiz zeinen atsegina den umea izatea… Zorionak!!!

Umea izatea ametsen eta jolasen artean bizitzea da, baina jakin gabe non amaitzen diren batzuk eta noiz hasten besteak

Page 41: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 40

AZAROA 2. astea – UMEA ERE BAZARA Hazten ari zara eta gero eta erantzukizun gehiago dauzkazu. Heltzen garen heinean gauza gehiago daude geure arreta eskaini behar diegunak. Baina erantzukizunak edukitzeak ez du esan nahi disfrutarazten diguten gauzez ahaztu behar dugunik. Umea izatea arduratsua izatearen eta bizitzaz gozatzearen arteko oreka da. Nahiz eta helduok inoiz oreka horretan ahazten garen; edo ahal duguna egiten dugu geure bizi erritmoarekin. Beraz, zuei dagokizue guri gogoraraztea inoiz gelditu egin behar dugula eta bizitzaz gozatu. Baliabideak: “Bideoa: 15 egun abuztuan” https://www.youtube.com/watch?v=QVtXe99Ytdc Dinamika: Bideoaren berrirakurketa: “Jarri izenburu bat” ariketa proposatzen dugu: euren ustez bideoko ideiatik garrantzitsuena adierazten edo laburbiltzen duenarentzat izenburu bat aurkitzen saiatu behar dute. Irudi motibatzaileak:

Umeak beti irakatsi diezazkioke hiru gauza heldu bati: arrazoirik gabe pozik egoten, beti zerbaitetan okupatua egoten eta bere indar guztiekin exijitzen zerbait nahi duenean Paulo Coehlo

Page 42: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 41

Hazteak ez dezala esan nahi UMEAK izateari uztea Egun zoriontsua denontzat!

Heldu guztiak noizbait Umeak izan ziren. (Baina gutxik oroitzen dute)”

Page 43: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 42

AZAROA 3. astea – HORIEK ERE UMEAK DIRA Mutiko edo neskato izateko modu bakarra ez da guk kolegioan edo hirian bizi duguna. Planeta guztiaren luze-zabalean mutiko eta neskato asko daude guk daukagun zortetik ez dutenak, jaiotzea egokitu zaien lekuagatik, beste arrazoirik gabe. Horregatik bakarrik behartuak daude lan egitera jolastu beharrean, ez daukate eskura elikagairik osasuntsu hazteko, ez daukate hurbilean ez medikurik ez edateko urik… Horiek ere umeak dira. Aste honetan aztertuko dugu errealitate hori, hau da, zergatik hainbeste mutiko eta neskatok ezin dituzten baliatu beren eskubideak. Baliabideak: Bideoa “Savethechildren – “Haurren eskubideak” (1:20raino) https://www.youtube.com/watch?v=TAuy83nafv0 Ipuina: “Ume erraldoia”. Egileak: José Luis García Sánchez eta M.A. Pacheco

Behin batean ume handi bat, oso oso handia, guztiz berezia iruditu zitzaion herri batera heldu zen. Jende guztia oso txikia zen. Umea goseak amorratzen zegoen eta jaten eman zioten. Bere aita eta ama herri hartan aurkitu ez zituenez, eskerrak eman zituen janariagatik eta, gurasoen bila jarraitzeko beste nonbaitera abiatzera zihoanean, herriko jendeak esan zion jan zuenak diru asko balio zuela eta ordaindu beharra zeukala. Umeak zeukan diruak, ordea, ez zuen balio herri hartan. Bere bazkaria ordaintzeko lan egin beharko zuela esan zioten. Umeak esan zien berak ez zekiela lanean artean umea zelako. Umea izateko handiegia zela erantzun zioten, eta herriko inork baino hobeto egin zezakeela lana erraldoia zelako. Hala, umea, oso esanekoa zenez, lanean hasi zen. Lan asko egin zuenez, berriro gosetu zen eta berriro jan egin behar izan zuen. Eta erabat nekaturik zegoenez, bertan geratu behar izan zuen lo egitera. Eta biharamunean berriro lan egin behar izan zuen otordua eta ostatua ordaintzeko. Gero eta lan gehiago egin beharra zeukan, gero eta gose handiagoa zeukan, eta gero eta gehiago ordaindu beharra zeukan janariagatik eta oheagatik. Eta gero eta nekatuago zegoen artean umea zelako. Herriko jendea oso pozik zegoen. Erraldoi hark lan guztia egiten zienez, eurek ez zeukaten ia ezer egin beharrik. Umeak, ordea, kezkaturik zeuden: erraldoia gero eta argalago eta tristeago zegoen. Umeek euren meriendak eta etxeko janari hondarrak eramaten zizkioten egunero. Baina halere, erraldoiak bere gosea ase ezinik jarraitzen zuen. Istorio zoragarriak kontatzen zizkioten eta horrela ere ez zitzaion bere tristura pasatzen.

Page 44: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 43

Horregatik, beren lagunak atseden har zezan, lana eurek egitea erabaki zuten. Baina, umeak zirenez, eta lan hura hain gogorra zenez, leher eginda amaitzen zuten, eta gainera, egun guztia lanean ematen zutenez, ez zeukaten denborarik ez jolaserako, ez zinera joateko, eta ez estudiatzeko. Gurasoek ikusten zuten beren seme-alabak gero eta argalago eta nekatuago zeudela. Halako batean, gurasoak ohartu ziren gertatzen zenaz, eta erraldoia zigortu beharra zegoela erabaki zuten umeei bere lana egiten utzi zielako; baina ume erraldoiaren gurasoak ikusi zituztenean, mundu guztian zehar baitzebiltzan haiek beren semearen bila, orduan ohartu ziren beren hutsegiteaz: erraldoia benetan umea zen! Ume hura bere gurasoekin joan zen eta herri hartako pertsona helduek beren zereginetara itzuli behar izan zuten, lehen bezala. Aurrerantzean ez zuten sekula lan egitera behartuko umerik, ume erraldoia bazen ere. r

Irudi motibatzailea: AMA GOSEA DAUKAT AMA EZ DAUKAT GOSERIK

AZAROA 4. astea – EGON ADI Abenduan sartu gara… eta momentu honek zerikusi handia dauka gure hileko goiburuarekin. Adi egotea erne egotea da. Abenduak dei egiten digu denok zoriontsu izan gaitezkeen leku baterantz abia gaitezen; baina horretarako errealitateari adi egon beharra dago, denon artean mundu hau leku hobe bihur dezagun, bakoitzak, egokitu zaigun eginkizuna hobeto eginez. Baliabideak: Ebanjelioa: Markos 13, 34- 37 (Biblia egokitua) Gizon bat urrutira doanean bezala gertatzen da. Morroiei deitu eta etxeaz arduratzeko esaten die. Bakoitzari bere lana agintzen dio. Adi egoteko agintzen dio atezainari. Erne egon beharra daukate, ez baitakite nagusia goizean ala arratsean etorriko den, gauerdian ala egunsentian. Era berean, zuek ere erne egon beharra daukazue, gerta bailiteke ni bat-batean etortzea eta zuek lotan harrapatzea. Zuei esaten dizuedana mundu guztiarentzat esaten dut. Egon beti adi, egon erne uneoro! Gogoeta gidatua: Jesusek erne egoteko eskatzen digu. Adibide bat ematen digu: bidaiatzera doan nagusi bat bere enplegatuei etxeaz arduratzeko eskatzen diena, eta erne egoteko ez dakitelako zein unetan itzuliko den. Eta hau, nola aplika dezakegu gutako bakoitzak? Gure erantzukizuna ikasketetan

Page 45: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 44

saiatua izatea da, etxeko lanetan laguntzea eta parte hartzea eta gure beharra duten lagunez arduratzea. Adi eta prest gaude horrela jokatzeko? Ikasgelan: Erne egoteak jarrerarik egokienean egotea esan nahi du: adi egotea irakaslearen azalpenei eta ikaskideen premiei, parte hartzea ariketaren bat lankidetzan egiten dugunean, klasean egin beha denari betiere aurre hartzea… Prest zaude? Ausartzen zara? Etxean: Erne egoteak inguruan zer behar den ikustea esan nahi du: mahaia jartzea, logelan dena txukun edukitzea, zeure gauzekin arduratsua izatea… zeren zuk egiten ez duzuna beste norbaitek egin behar baitu: aitak, amak, senideak… Ez da gauzak egitea zeuri dagokizulako edo agindu egin dizutelako, denok eroso egon ahal izateko beharrezkoa delako baizik. Prest zaude? Ausartzen zara? Lagunekin: Inguruan gertatzen dena ikusteko radar bat edukitzea esan nahi du. Neure buruaz haraindi ikustea da, bestearen lekuan jartzea, nireekin bat ez datozen ikuspuntu batzuk ulertzea… Ez besteek eskatzen didatelako, baizik neu gai naizelako norbait triste, urduri edo larri dagoenean horretaz ohartzeko. Nire beharrean gerta daitekeenarengana hurbiltzea da. Prest zaude? Ausartzen zara? Jestua: Minutu bat hartuko dut nola erne egon naitekeen kontzientziatzeko… Eta minutu horren ondoren, denok batera oihukatuko dugu: “Prest nago! Ausartzen naiz!

AZAROA 5. astea – PRESTATU Bizitzan denak eskatzen du prestakuntza. Zer gauza prestatzen dituzu zuk? Ba horri guztiari erne egoteko eskatzen digu aste honetako goiburuak. Baliabideak: Ebanjelioa: Marcos 1, 1-3 (Biblia egokitua)

Istorio honetan kontatzen zaigu nola hasi ziren iragartzen Jesusi buruzko berri onak. Jainko Semearen, Mesiasen istorioa, Jainkoak Isaias profetaren bidez iragarri zuen bezala hasi zen dena: “Neure mezularia bidaliko dut zure aurretik, eta hark prestatuko du dena zure etorrerarako. Norbaitek oihuka dio basamortuan: “Prestatu bidea gure Jainkoari! Garbitu bidea! Ez dezala oztoporik aurkitu!

Gogoeta gidatua: Ebanjelioak esaten digu Jesus ez zela kasualitatez iritsi; aitzitik, haren etorrerak prestakuntza bat eduki zuela Jainkoaren aldetik. Ezer ez da gertatzen hargatik, denak behar du bere prestakuntza. Nota on bat ateratzeko, estudiatu egin behar da. Urtebetetze baten ospakizuna ere aurrez prestatu behar da. Bazkari on batez gozatzeko kuzinatu egin behar da. Arropa garbia egotea nahi badugu, garbigailua martxan jarri behar da… Eta oztopoak kentzea ere beharrezkoa da. Isaias

Page 46: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 45

profetak agintzen digu kentzeko bideko oztopoak, hau da, despistatzen gaituzten eta funtsezkoa edo garrantzitsuena denerako aditasuna galarazten diguten gauzak. Har ezazu denbora tarte bat gogoeta egiteko, ea zure bizitzan zein gauza diren oztopo, eta paretik ken ditzakezun zure bidea trabatu ez dezaten. Abestia: “Beti Honela – Arerioari, ura” https://www.youtube.com/watch?v=91Jk_JjGU48

Page 47: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 46

12. ABENDUA – IRTEN BIDERA Eguberrirako falta diren bi aste hauetan, geldi ez geratzeko eskatuko dizugu. Irten zaitezela zeure adiskideen, zeure irakasleen, zeure familiaren bidera. Horrek bi jarrera suposatzen ditu: entzutea, baina benetan entzutea, eta hurbil dauzkazun pertsonengatik poza hartzen eta ospatzen jakitea.

ABENDUA 1.astea – ENTZUN Askotan sentitzen duzu ez dizutela entzuten. Beste batzuetan zeu zara entzuten ez duena… Zer da benetan entzutea? Zergatik da hain zaila? Baliabideak: Ebanjelioa: Joan 1, 6 – 8. 19 – 28. (Biblia egokitua)

Jainkoak Joan izeneko gizon bat bidali zuen jendearekin hitz egin zezan eta argian sinesteko konbentzi zezan. Joan ez zen argia; bera, argia nor zen erakustera baizik ez zen etorri. Jerusalenen bizi ziren agintari juduek apaiz batzuk eta tenpluko zerbitzari batzuk bidali zituzten Joani galde ziezaioten ea nor zen. Joanek argi eta garbi erantzun zien: –Ni ez naiz Mesias Haiek berriro galdetu zioten: –Elias al zara? Joanek erantzun zien: —Ez; ni ez naiz Elias Baina apaizen eta beren laguntzaileek berriro galdetu zioten: –Zu al zara Jainkoak bidali behar zuen profeta? –Ez –esan zuen Joanek. Azkenean esan zioten: –Erantzun bat eraman behar diegu bidali gaituztenei. Esaguzu, nor zara zu? –Basamortuan deiadar egiten duenaren ahotsa naiz: “Prestatu bidea Jaunari”. Orduan fariseuen mezulariek esan zioten: –Zu ez bazara ez Mesias, ez Elias eta ez profeta, zargatik bataiatzen duzu? Joanek erantzun zien: —Nik urez bataiatzen dut, baina bada zuen artean oraindik ezagutzen ez duzuen norbait. Ni lehenago heldu naizen arren, hura ni baino handiagoa eta ez dut merezi haren esklabo izatea ere. Hau guztia Betania herrian gertatu zen, Jordan ibaiaren beste ertzean, Joan bataiatzen ari zen lekuan.

Gogoeta gidatua: Joanek dio Jesus dela Jainkoa nor den benetan irakatsiko diguna. Gertatzen dena da tenpluko apaizek entzun egin diotela beste gabe. Ez diote aditu egiazki. Horregatik nahastu dira Eta zuk, entzun ala aditu egiten duzu? Bi ekintza hauen artean bereizten irakatsiko dizugu; sinonimoak dirudite eta hala erabiltzen ditugu normalean, baina ez dira sinonimoak.

Page 48: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 47

- Aditzea aktiboa da eta entzutea pasiboa. Deskonektatu eta aditzeari utz diezaiokegu nahi dugunean, baina ezin diezaiokegu entzuteari utzi. Aditzeak arreta eskatzen dielako; entzuteko, berriz , ez dago inolako arretarik jarri beharrik, gauza fisikoa baizik ez delako.

- Entzutea hots edo soinuak ezagutzea besterik ez da, ez dugu informaziorik prozesatzen. Aditzea arreta jartzea da ematen diguten informazio guztia jasotzeko.

- Entzutea garrantzitsua da (gure bizitzaren atal bat da); aditzea ezinbestekoa da norberaren inplikazioa eta borondatea eskatzen dituelako, ekintza kontzientea delako.

Dinamika: Entzuten diren eta aditzen diren gauzen zerrenda. Egitzazu bi zerrenda eta idatzi batean besterik gabe entzuten dituzun gauzak eta bigarrenean, aditzen dituzunak. Bi zerrendak eginak dauzkazunean, pentsa ezazu ea ekintzaren bat ez ote duzun pasa behar zerrenda batetik bestera. Eskatu laguntza alboan daukazun ikaskideari zenbait gauza entzuten ala aditzen dituzun erabakitzeko. Bideoa: “Aditzen jakitearen artea”

https://www.youtube.com/watch?v=Tt2J6KLPvnU

ABENDUA 2 – ALEGRAOS Zerk ematen dizu poza? Zerk merezi du zure bizitzan ospatua izatea? Eguberri ospakuntza eta poza da; Gogoratu mundu guztiak ez dauzkala ospatzeko zuk dauzkazun arrazoiak. Baliabideak: Ebanjelioa: Lukas 1, 26-38 (Biblia egokitua)

Isabelek haurdun sei hilabete zeramatzala, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazareta, Galilea eskualdeko herri batera. Aingeruak mezu bat zeraman Maria izeneko neska batentzat. Bera ezkontzeko hitza emanda zegoen Joserekin, Dabid erregearen ondorengoa zen gizon batekin. Aingeruak, Maria zegoen lekura sartu, agurtu eta honela esan zion: —Jainkoak era berezian bedeinkatu zaitu! Jauna zurekin dago. Maria harriturik geratu zen agurtzeko era bitxi hura entzutean, eta bere artean galdetzen zuen zer esan nahi ote zuten hitz haiek. Orduan aingeruak esan zion: —Ez izan beldurrik, Maria, Jainkoak ohore handi bat egin dizulako. Haurdun geratuko zara; seme bat izango duzu eta Jesus jarriko diozu izena. Ume hori oso garrantzitsua izatera iritsiko da, eta “Txit Gorenaren Seme” deituko diote. Jainkoak errege izendatuko du, bere arbaso Dabidekin egin zuen bezala. Israel herrian gobernatuko du betiko eta bere erregetza ez da inoiz amaituko. Mariak aingeruari galdetu zion: —Nola gerta liteke hori, ezkongabea naiz eta? Aingeruak erantzun zion: —Espiritu Santua hurbilduko zaizu; Jainko txit gorenak estaliko zaitu bere ahalmenarekin. Horregatik umea Jainkoari erabat emana biziko da, eta “Jainkoaren Seme” deituko diote. Zure lehengusina Isabelek ere, jadanik oso zaharra den arren, haur bat izango du. Jendeak uste

Page 49: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 48

zuen ezingo zuela inoiz umerik izan, baina sei hilabete daramatza haurdun. Horrek frogatzen du Jainkoarentzat ez dagoela ezer ezinezkorik. Mariak esan zuen: —Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan duzun bezala. Eta aingerua joan egin zen.

Gogoeta gidatua: Mariak gauza guztiz garrantzitsu bat gauka bere aurrean. Ama izatea, eta ohikoa ez den era batean. Hasieran horrek beldurra eman dio, baina gero ospatu egin du. Ospatzea gauzei garrantzia ematea da. Urtebetetzeak ospatzen ditugu, bizitza garrantzitsua delako, Garaipenak ospatzen ditugu. Era berean ospatzen ditugu ezkontzak, bataioak, jaunartzeak… Ez jaiegun bat edukitzeagatik, baizik bizitzan ospatzea merezi duten gauza garrantzitsuak gertatzen direlako. Eguberri honetan bizitza ospatzera gonbidatzen zaitugu, zure bizitzan onetik eta garrantzitsutik dagoen guztia, eta asko dago. Abestia: “Axel – Ospatu bizitza” https://www.youtube.com/watch?v=Pjv19I7xbSg

Page 50: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 49

1. URTARRILA – BAKEA NAHI DUGU Gabonak igarota, oporretarik bueltan gatoz. Egun zoragarriak izan dira: ilusioa, ospakizunak… Urte hasiera honetan dinamika berberarekin jarraitzea proposatzen dizugu. Lehendabizi ilusio hori geure ikaskideei kutsatuz; gero, bete-betean bizitze hori zer den aurkituz, denekin ilusionatu ahal izateko, eta azkenik, ilusio hori mundu zabalera eramanez denok bakean bizi ahal izateko.

URTARRILA 1. astea – ILUSIO BERRIAK Indarberriturik gatoz oporralditik, opariz kargaturik eta pozik berriro lagunekin elkartzeaz. Urte berriaren hasieran iradoki nahi dizuegu asmo berriren bat, erronka berriren bat, izan dezazuela 2021 urteari ilusio berri batekin ekiteko. Ona da, era berean, besteei, familiari, lagunei, ezezagunei ilusioa opa izatea. Ilusioa mundu guztiarentzat! Baliabideak: Dinamika: “Opa dizut…” Une honetan lagunarentzako desio bat oparitu behar dugu; izan daiteke klaseko ikaskide jakin bat (desio hori post-it batean idatzi eta ikaskidearenarekin trukatuko dugu); egin dezakegu klaseko edozein ikaskiderentzat ere, era anonimoan (bakoitzak desio bat idazten du. Desio guztiak kaxa batean sartzen dira eta denek ausaz horietako bana ateratzen dute). Beste era batera ere egin daiteke dinamika hori, mundu guztiarentzako desioekin.

URTARRILA 2. astea – ESNATU ZENTZUMENAK Ez dira gauza bera inkontzienteki bizitzea, “despistaturik” edo “txoritan” eta zure bizitzan gertatzen denaren kontziente izatea, alegia, bete-betean bizitzea, zeure buruarekin bakean sentituz. Baliabideak: Bistaratzea: “5 zentzumenekin bizitzea” Isiltasunerako sarrera bat egingo dugu. Lau jarlekuan jarrera hartuko dugu. Besoak zintzilik utziko ditugu, eroso gaude. Begiak itxiko ditugu eta gure atentzio guztia arnasketan zentratuko dugu. Gure buruan ideiarik egon ez dadin saiatuko gara; horregatik, ondorengo segundoetan gure arnasketa beste ezer ez egotea eskatzen dugu. Gure burua orain oihal zuri bat da, bertan bost zentzumenetako bakoitza sustatzeko…

- Ikusmena: Zein da zure paisaia gogokoena? Ikuste hutsak lasaitzen eta oso ongi sentiarazten zaituena… Izan daiteke hondartza bat, mendi bat, ibai bat, zure herria… Erreparatu xehetasun bakoitzean, koloreak, formak… eta ekarri gogora dena delako hori ikusten duzun bakoitzean nabaritzen dituzun sentsazioak.

- Usaimena: Zure usain gogokoena? Bizitza alaitzen dizuna, ongi sentiarazten zaituena. Ekarri

gogora eta birsortu ezazu zeure irudimenean…

Page 51: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 50

- Ukimena: Zein da ukimenarekin lotua daukazun oroitzapen gogokoena? Ukitzean oroitzapen

zoriontsu bat gogora ekartzen dizuna, lasaitasun, gozamen sentsazio bat…

- Dastamena: Eta zure zapore gogokoena? Gogora ekarri orduko listua darizula uzten zaituena… Munduan dagoen gauzarik goxoena delako. Erabateko gozamena izaten duzulako gauza hori dastatzen duzun bakoitzean.

- Entzumena: Azkenik, eta zure soinu gogokoena? Pozten, lasaitzen zaituena… Izan daiteke abesti bat, oso gogoko duzun norbaiten ahotsa, zuretzat berezia den lekuren bateko soinuak. Aditu eta birsortu itzazu zeure irudimenean.

Gogoeta gidatua: Bistaratu ditugu bost zentzumenek ematen dizkiguten sentsazioak. Zoriontsu egiten gaituzten sentsazioak direlako. Bost zentzumenekin bizitzea bizitzaz bete betean gozatzea da. Zentzumen bakoitzean zentratzea da, denboran iraungo duten uneak izan daitezen, zoriontsu sentiarazten gaituzten oroitzapen berri bihur daitezen. Bost zentzumenekin bizitzen jakitea urrats garrantzitsua da norbere buruarekin bakean bizitzea lortzeko, eta bide batez, bai eta inguruan ditugunekin ere. Testua: “Bost zentzumenekin bizitzea”. Carmen Bastida

Oinarrizkoena dirudi bost zentzumenekin bizitzea, baina ez dira asko hori lortzen duten pertsonak Ez naiz ari ikustean, baizik arima laztanduz begiratzeaz. Ez naiz ari ukitzeaz, sentitzeaz baizik. Ez naiz ari entzuteaz, aditzeaz baizik, ikusten ez dena ere aditzeaz. Ez naiz ari “dastatzeaz”, musu bakoitza, irribarre bakoitza ahogozatzeaz baizik. Ez naiz ari usaintzeaz, esentziarik garbienaz blaitzeaz baizik. Gutxi badira ere, ezagutzen ditut BOST ZENTZUMENEKIN bere intentsitate guztian bizitzeko gai diren pertsonak. Eta horiengandik ikasten dut, eta horiekin partekatzen dut, eta horiekin gozatzen dut, eta horiekin lortu dut bost zentzumenekin bizitzea. Xehetasun bakoitza garrantzitsua delako, begirada bakoitzak hunkitu egiten zaitu, hitz bakoitzak, besarkatu… . Gogoko dut bost zentzumenekin bizitzea, gogoko dut horrela egiten duten pertsonez inguratzea… Ez baitut ezagutzen era benetakoago eta garbiagorik BIZITZEKO!

URTARRILA 3. astea – BAKE KLABEAN Urtarrilaren 30ean, datorren larunbata, bakearen eta ez biolentziaren eguna ospatzen da. Tolerantziarako, elkartasunerako, adostasunerako, Giza Eskubideetarako, ez-biolentziarako eta bakerako hezkuntza, urtarrilaren 30ean gogoratu beharreko helburua da. Bakearen Egunean ikastetxe guztiok konprometitzen gara jatorri eta pentsaera desberdinetako pertsona guztien arteko bakearen eta solidaritatearen defendatzaile izateko.

Page 52: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 51

Egun horretan ospatzen da Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena (India, 1869-1948), injustiziaren aurrean ez-biolentzia eta erresistentzia baketsua defendatu eta sustatu zituen lider bakezalea, eta ideia horiek defendatzearren asasinatu zutena. Bake eta ez-biolentziako kultura batean inspiraturiko hezkuntzak ahalbidetzen digu hainbat ezagutza, jarrera eta gaitasun geureganatzea, geure eta beste pertsonen eskubideekin konprometituriko hiritar global gisa, geure garapen sendotzeko. Baliabideak: Abestia: “Nada más que paz” (“Bakea besterik ez”). Segoviako Kolegio Maristako korua

https://www.youtube.com/watch?v=IiFTA4ZjUB8 Jarduera: Tratu Onaren txertoa (UNICEF)

https://www.unicef.es/educa/buentrato

Page 53: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 52

2. OTSAILA: DENA ELKARLOTUA DAGO Hil honetan geure buruan pentsatzera dedikatuko gara, geure burua barnetik ezagutzera eta geure ingurunearekin eta besteekin erlazionatzera, geure oreka pertsonala aurkitzeko eta zaintzeko. Aukera bat daukagu natura zaintzeko, landare erne berriak eta hondakor edo hauskorrak diren gauza guztiak. Era berean zainduko ditugu zoriona aurkitzen laguntzen diguten xehetasun guztiak. Halere, ez dugu zentratu behar geure buruan bakarrik, inguratzen gaituzten pertsonez ere arduratu behar dugu, nolakoak diren aurkituz, zer gaitasun, zer bertute eta zer akats dituzten, beharrezkoak baitira gure hazkuntza pertsonalerako. Pertsonekin eta naturarekin konektatzen bagara ezerk ez gaitu sorgor edo axolagabe utziko.

OTSAILA 1.astea – AZTERTU ZEURE BURUA Geure buruarekin konektatzea funtsezkoa da bizitza baketsu, lasai, nare eta harmoniatsu batez gozatzeko. Ezinbestekoa dugu denbora tartetxo bat geuretzat gordetzea. Espazio bat, sinpleki geure buruarekin egotera dedikatuko duguna. Beharrezkoa dugu geure buruari entzutea eta maitatzea pertsona gisa hazi ahal izateko, eta hori geure barnera begirada bat zuzenduz lortuko dugu. Baliabideak: Dinamika: Ikasleak zutik edo eserita egongo dira gorputza erabat erlaxaturik dutela. Arnasketa guk aipatuko dugun gorputz atalera eramango dute eta puztu egingo dute irudimenaz. Adibidez, “eskuak” esaten dugunean, arnasa hartu eta, irudimenaz betiere, askatuz joango dira, eta horrela eskuak puzten saiatuko dira, arnasa beren gorputzean barrena eskuetaraino eramanez. Hurrena, besoak, zangoak, oinak esango dugu, eta azkenik burua. Gorputz atal guztiak puztuta dauzkatenean, kontrakoa egin behar dute, hustu alegia, gu gorputz atal bakoitza aipatuz goazen heinean. Arnasketaren bidez egingo dute hori ere arnasa beren gorputzetik kanpora atereaz joango balira bezala. Aurrena alboko ikaskidearekin komentatuk dugu nola sentitu garen, eta gero klaseko ikaskide guztien artean.

OTSAILA 2.astea – AURKITU DESBERDINTASUNA Pertsona desberdinez betetako mundu batean bizi gara: kolegioan, parkean, auzoan… bakoitzak dauzka bere kualitate onak eta bere akatsak, baina ez dira ez hobeak eta ez txarragoak, desberdinak besterik ez. Hori onartzeak eta denok elkarri laguntzeak pertsona gisa hazten eta zoriontsuago izaten laguntzen digu. Baliabideak: Abestia: “Mensajes del agua” (“Uraren mezuak”” (Macaco) https://www.youtube.com/watch?v=zzKdo2apTdM Berrirakurketa: Zer irakasten digu abesti horrek? Zein izan da gehien gustatu zaizun esaldia?

Page 54: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 53

Adierazi post-it batean hitz edo marrazki baten bidez zer helarazi dizun abestiak, idatzi eta ikasgelan begi bistan geratuko den lekuren batean erantsiko dugu. Dinamika irudien bidez:

https://www.freepik.es/vector-gratis/personas-preocupadas-mundo-medio-ambiente_3460380.htm

https://pixabay.com/es/vectors/manos-armas-los-dedos-humana-2747324/

Beste post-it batean idatziko dugu, hitz bakar batean, zer iradokitzen digun bi irudietako edozeinek.

Page 55: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 54

OTSAILA 3.astea – KONEKTA ZAITEZ TXIKIRA/HURBILEKORA Emakume jakintsu batek beti esaten zuen: “bihotz handiak xehetasun txikietan igartzen dira”. Horrek adierazten digu zeinen garrantzitsuak diren gauza txiki horiek, hutsaren hurrengo diruditenak, baina askoz erosoagoa egiten dutenak inguratzen gaituzten pertsonen bizitzak eta geurea ere bai. Denoi gustatzen zaigu maitatuak, entzunak, baloratuak izatea, baina, inoiz, egunero egiteko hainbeste gauza dauzkagunez, ahaztu egiten zaizkigu bizitzako xehetasun txikiak. Baliabideak: Ipuina: “Xehetasun txikiak”.

http://www.reflexionesparaelalma.net/page/reflexiones/id/215/title/Peque%C3%B1os-Detalles

Arte Ederretako ikasle batek bere lehenbiziko koadroa amaitu zuenean, maisuari deitu zion bere lana ebalua zezan. Hurbildu zen maisua eta arretaz eta kontzentraturik eman zituen minutu batzuk margolanari begira. Gero, ikasleari paleta eta pintzelak eskatu eta trebezia handiz marra eta zertzelada batzuk gehitu zituen koadroan han-hemenka. Margolana ikasleari itzuli zionean, hura ohartu zen bere lana nabarmenki aldatu zela. Ikaslea liluraturik zegoen; bere begien aurrean koadroa erdipurdikoa izatetik miresgarria izatera pasa zen. Begirunerik handienaz, maisuari esan zion: –Nola da posible ukitu bakar batzuekin, xehetasun batzuk baizik ez, koadroa hainbeste aldatu izana? –Xehetasun txiki horietan dagoelako artea –erantzun zion maisuak.

Konklusioa: Ondo pentsatzen badugu, ohartuko gara bizitzan dena xehetasunak direla. Gure historiako gertakari handiek hainbesteraino itsutzen gaituzte ze batzuetan eragotzi egiten digute egunero inguratzen gaituzten mirari txiki horietan erreparatzea. Izenburu bikoitza: Ikasleek, banaka, goiko ipuinari zer izenburu jarriko lioketen pentsatuko dute, beren ideiak ozenki adieraziz. Ariketaren bigarren zati gisa, bigarren izenburu bat asmatu behar dute ipuinaren irakaskizuna islatuko duena. Oraingoan ere ideiak ozenki adieraziz.

OTSAILA 4.astea – EZER EZ DA HUTSALA Frantzisko Aita Santuak bere mezuan jokabide bat proposatzen digu nola aurre eman jakiteko gizakiak planetan eragindako arazo larriei: aldaketa klimatikoa bere ondorio guztiekin, baliorik gabeko merkatu ekonomia global batean oinarrituriko hazkuntza ekonomikoa… Horregatik, gure eginkizuna mezu hura onartzea da eta ulertzea mundu honetan gertatzen den ezer ez dugula hartu behar huskeriatzat.

Page 56: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 55

Baliabideak: Abestia : “Madre Tierra” (“Ama Lurra” (La Unión) https://www.youtube.com/watch?v=CfdJOuBITVU Dinamika: Taldeka, planeta zaintzeko lagungarri gerta daitezkeen, eta beren eskumenean dauzkaten neurriak proposatuko dituzte.

Page 57: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 56

3. MARTXOA – LURRA GARA Aspaldian ari zaizkigu esaten zientzietako adar desberdinetako eta filosofiako adituak inguratzen gaituen guztiarekiko harremanean gaudelako garela garena. Hezkuntzaren arloan, esate baterako, gaur badakigu besteak behar ditugula inguruan ikasi ahal izateko. Era berean, besteak behar ditugun bezalaxe, bizi gareneko ingurumenak ematen dizkigun estimuluak ere behar ditugu. Azkenaldi honetan, ordea, teknologiaren bitartez bata bestearekin konektatuz joan garen neurrian ingurune naturaletik deskonektatuz joan gara. Hainbesteraino ze aditu batzuk hasiak dira nahasmendu berezi bat aipatzen TDN/NEN, natura eskasiagatiko nahasmendua. Segur aski, gaurko heldu batek bere haurtzaroko une zoriontsuenak gogora ekartzean, beti agertuko dira aitonak eraman ohi zuen parkea, bere senideekin batera joan ohi zen hondartza… Umeoi, ordea, ez zaigu agian gauza bera gertatuko: gero eta aukera gutxiago daukagu libreki olgatzeko edo ingurune berde batean jostatzeko. Zer gertatu zaigu? Badirudi deskonektaturik gaudela fisiko, emozional eta espiritualki naturatik.

MARTXOA 1. astea – GURE LURRA Mundu konplexu batean bizi gara, eten gabe aldatzen ari den eta erronka berriei aurre eman behar dien mundu batean. Frantzisko Aita Santuak “Laudato si” entziklikan gogorarazten digu ukaezina den adostasun zientifiko baten arabera, sistema klimatikoaren berotze kezkagarri baten aurrean aurkitzen garela (…) Oraingo joera honek berdin jarraitzen badu, mende hau izan liteke denontzat ere ondorio larriak izango lituzkeen eta sekula ezagutu ez diren klima aldaketen eta ekosistemen suntsiketaren lekuko. Baliabideak: Dinamika: Bideo hau ikusi ondoren: https://www.youtube.com/watch?v=cFYFDOZ0wHg ikasleei eskatuko diegu “Lehen uste nuen, orain uste dut” errutina egiteko. Ondoren bateratze lana egingo dugu.

MARTXOA 2. astea – KREATURA GARA Gizakia kreazio ekintzaren gailur edo burutzapen gisa ageri da. Kreatura guztien goren edo perfekzio gisa ageri da gainera. Beraz, naturako kreazio ekosoziala gara, eta horrexegatik behartuak gaude, gainerako pertsonak ez ezik, bizi gareneko ingurumena ere errespetatzera. “Sortuak” izan gara, areago: “Zerbaitetarako sortuak” izan gara. Jainkoak eskaini digun gaitasun kreatzaile honek erantzukizun bat leporatzen digu: mundua gizatiartzea, geure ingurumena zaintzea eta, Jainkoak nahi duen bezala, haren kreazioaren jarraitzaile izatea. Baliabideak: Dinamika: Ozenki irakurriko dugu Frantzisko Aita Santuak kreazioaren alde sortu zituen bi otoitzetako bat.

Page 58: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 57

Kreazioaren aldeko otoitz kristaua Goretsia zu, Aita, zure esku ahaltsuak sortu zituen kreatura guztiekin. Zureak dira, eta zure presentziaz eta samurtasunez beteak daude. Goretsia zu. Jainkoaren Seme, Jesus, Zugatik sortuak izan ziren gauza guztiak. Mariaren sabelean formatu zinen, lur honen zati bihurtu zinen eta giza begiekin begiratu zenuen mundu honetara. Gaur bizirik zaude kreatura bakoitzean zeure berpiztu aintzarekin. Goretsia zu. Espiritu Santua, zeure argiarekin mundu hau Aitaren maitasunerantz gidatzen duzuna, eta kreazioaren hasperenarekin laguntzen duzuna, gure bihotzetan ere bizi zara eta ontasunerantz bultzatzen gaituzu. Goretsia zu. Jaun Bakar eta Hirukoitza, maitasun azkengabeko elkarte perfektua, irakats iezaguzu unibertsoaren edertasunean zu ikusten, dena mintzo baitzaigu zutaz. Esnatu gugan kreatu duzun izaki bakoitzagatik zor dizugun gorespena eta eskerrona. Emaguzu grazia existitzen den gauza bakoitzarekin estu lotuak sentitzeko. Maitasunaren Jainkoa, erakuts iezaguzu, lurreko izaki guztiei diezun maitasunaren tresna gisa, mundu honetan dagokigun lekua, euretako bakar bat ere ez baitago ahaztua zure aldetik. Emaiezu argitasuna boterearen eta diruaren jabeei axolagabekeriaren bekatutik gorde daitezen, guztiona den ogasuna babes dezaten, behartsuak babes ditzaten eta denok bizi garen mundu hau zaindu dezaten. Behartsuok eta lurra deiadarka ari gatzaizkizu: “Jauna, har gaitzazu zeure ahalarekin eta zeure argiarekin bizitza oro babesteko, etorkizun hobe bat prestatzeko, zure justiziazko, bakezko, maitasunezko eta edertasunezko erreinua etor dadin. Goretsia zu. Amen.

Gure lurraren aldeko otoitza

Jainko ahalguztiduna, unibertso guztian eta zure kreatura txikienetan presente zaudena, zeure samurtasunaz existitzen den guztia besarkatzen duzuna, isur ezazu gugan zeure maitasunaren indarra, bizitza eta edertasuna zaindu dezagun. Blaitu gaitzazu bakeaz, senide gisa bizi gaitezen denok inori kalterik egin gabe. Behartsuen Jainkoa, lagun iezaguzu erreskatatzen zure begietara hain baliotsuak diren baztertuak eta ahaztuak. Senda itzazu gure bizitzak, munduaren salbatzaile izan gaitezen, ez suntsitzaile, edertasuna erein dezagun, ez kutsadura eta hondamena. Uki itzazu, behartsuen eta lurraren lepotik,

Page 59: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 58

beren etekina baizik bilatzen ez dutenen bihotza. Irakats iezaguzu gauza bakoitzaren balioaz jabetzen, ohar gaitezela kreatura guztiekin lotuak gaudela zure argitasun mugagaberantz goazen bide honetan. Eskerrik asko egunero gurekin zaudelako. Emaguzu kemena justiziaren, maitasunaren eta bakearen alde dihardugun borroka honetan.

MARTXOA 2. astea – NORBERA ALDATZEA Nor naiz? Besteentzat naizena al naiz neure buruarentzat ere? Neure zer alderdi hobetu ditzaket? Zein dira, nahi badut ere, aldatu ezin ditudan alderdiak? Zer lortu nahi dut? Sarritan sumatzen dugu geure baitan zerbaitek ez duela funtzionatzen baina ez dakigu zer den. Une horietan beharrezko gertatzen da geldialdi bat egitea, denboren hasieraz gero jakintsuek formulatu dituzten galdera berberak egiteko. Baliabideak: Dinamika: Hau izan daiteke abagune ona ondoko ariketa egiteko: Ikasleak “biki pentsatzaile” gisa antolatuko ditugu, bikoteka eta ariketako esaldiak osatzeko eskatuko diegu, kasu bakoitzean dagokion adjektiboa aukeratuz.

1. Kolegioan ……….…. naiz (edo ……..… nago) Gartsua, adiskidetsua; saiatua; tristea; alaia; bakartia; lotsatia; aspergarria; jostalaria; izaera onekoa; izaera txarrekoa; lotia… … naizenean … nagoenean, zeren…

2. Lagunekin jolasean nabilenean … naiz (edo … nago) Zoriontsua; inozoa; aspergarria; lagunkoia; lasaia; zaratatsua; alaia; beldurtia; kementsua, nekatua…

3. Etxean bakarrik nagoenean … naiz (edo … nago) Bakartia; sortzailea; inozoa; jolastia; aspergarria; dantzaria; kementsua, nekatua… Zeren……

4. Arazoren bat ebatzi behar dudanean … naiz (edo … nago) Bakartia; sortzailea; inozoa; jolastia; aspergarria; dantzaria; kementsua, nekatua… tristea, saiatua, zalantzakorra; lasaia… Zeren ……..

5. ………………………………………………naizenean (edo …..…. nagoenean: Zeren……

Iturria: Haurrentzako Filosofiako materiala, Ediciones De La Torre. “Lisa” irakaslearen eskuliburua.

Page 60: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 59

4. APIRILA – ESNATU BIZITZARA Heldu da Pazkoa. Jesusek bizi izan duen esperientziak heriotzari ez begiratzera gonbidatzen gaitu. Zer esan nahi duen horrek? Ez dugula geure arreta zentratu behar negatiboan, kritikan, eragozpenean, ezta iraganean ere… BIZITZARA letra larriz idatzira, begiratzeko eskatzen digu, positibora, aukeretara, erronketara, sormenera, besteengana, presentera… Horixe da hil honetarako proposamena.

APIRILA 1. astea – AURKITU Hila eta astea Emausko esperientziarekin hasiko dugu. Jesusen dizipuluak oraindik beren Maisuaren heriotzara begira daude. Negatibo daude, fidakaitz, lur jota… Oraindik ez dira jabetu berpizkundeaz. Ez dakite oraindik badagoela itxaropena, aukera bat, etorkizuna… Jesus ezagutu dutenean, ohartu dira alaitasunaren momentua dela, badagoela bizitza bete baterako aukera. Eta zu, heriotzan ala bizitzan bizi zara? Aurkitu al duzu zure bizitzan dagoen Bizitza guztia? Era berean esperientzia bat proposatzen dizugu zure inguruan dagoen Bizitza guztia aurkitzeko. Baliabideak: Bibliako testua: Lukas 24, 13-32

Egun hartan bertan, ikasleetako bi Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalendik hamaika kilometrora. Gertakari guztiotaz mintzo ziren elkarrekin. Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus bera ondoratu zitzaien eta beraiekin joan zen. Baina ikasleek begiak itsu zituzten eta ez zuten ezagutu. Jesusek esan zien: —Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan? Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun, eta beraietako batek, Kleofas zeritzanak, honela erantzun zion: —Zeu izango zara egun hauetan Jerusalenen gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra! —Zer gertatu da, ba? —esan zien hark. Haiek erantzun zioten: —Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begietan; baina gure apaizburu eta agintariek erromatarrengandik lortu zuten hura heriotzara kondenatua eta gurutziltzatua izatea. Guk uste genuen berak askatuko zuela Israel; baina badira hiru egun hori gertatu dela. Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela: goizean goiz joan dira hilobira eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu. Guretako batzuk ere izan dira hilobian eta emakumeek esan bezala aurkitu dute guztia; baina bera ez dute ikusi. Orduan, Jesusek esan zien: —Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko! Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko? Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien. Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek. Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: “Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta

Page 61: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 60

iluna gainean dugu”. Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko. Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik. Haiek elkarri esan zioten: “Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?”

Dinamika: POWERPOINT “NASA” https://drive.google.com/file/d/1Ll9bzlR6Ok0Uhxb2fB8Rxu-YKdBoi9TL/view?usp=sharing

Deskargatu eta ireki ezazu PowerPoint NASA eta ea zer iradokitzen dizun. KSI Pentsamendu errutina egingo dugu (Kolorea, Sinboloa, Irudia): Bi minutu dauzkazu honako ariketarako: kolore bat, sinbolo bat eta irudi bat esleitu PowerPoint NASAren bistaratzeak eragin dizun azken sentsazioari. KSI lan fitxan erreproduzituko dituzu kolorea, sinboloa eta irudia.

APIRILA 2. astea – HARRITU ZAITEZ Egunsenti bat, ilunabar bat, ura, zuhaitz bat, tximeleta bat, irribarre bat, besarkada bat, hainbeste laguntzen dizuten hitz horiek… Pila bat gauza daude zure inguruan harriturik utzi zaitzaketen eta zure bizitzara beren ekarpena egin dezaketenak. Uzten al diezu harritu zaitzaten? Ala oharkabean pasatzen dira? Aste honetako gonbidapena da zure inguruan dagoen bizitzaren aurrean jarrera hartzailean bizi zaitezela, eta utz ditzazula alde batera buruhausteak, ez baitute ezertarako balio. Horixe da Ebanjelioaren eta aurkezten dizugun bideoaren proposamena. Baliabideak: Bibliako testua: Mateo 6, 25-32

Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. Fedegabeak arduratu ohi dira gauza horietaz; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena. Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz*, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Bideoa: “Natura harrigarria”

https://www.youtube.com/watch?v=IzhyHXe6foA

Page 62: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 61

APIRILA 3. astea – BUSTI ZAITEZ Zenbat aldiz ez ote duzu entzun “busti zaitez” adierazpena. Zer esan nahi du horrek zuretzat? Bustitzea zerbaitek hunki gaitzan uztea da. Urak busti egiten gaitu, arropa guztiak blai egin eta gure gorputzeko alde guztietara iristen denean. “Bustita” egotea errealitatearekin konektaturik bizitzea da, ezagutzea bizitza orori, izaki orori planeta guztiak eragiten diola. Eta aldi berean, konpromisoa hartzea esan nahi du; horregatik proposatzen dizugu Melaniren abestia, Ingurumenarekin konprometitzeko eskatzen diguna, batez ere itsaso eta ozeanoekin. Baliabideak: Otoitza: Anaia Eguzkiaren Kantika – Asisko San Frantzisko

Goretsia zu, ene Jauna, zeure sorkari guztiekin, batez ere anaia eguzki jaunarekin: bera da egun-argia eta berarekin diguzu egiten argi. Eder eta distiratsu da dirdira bizitan: zure, Goi-goiko horren, irudi da. Goretsia zu, ene Jauna, arreba ilargi eta izarrengatik: argi, bitxi eta eder dituzu zeruan jarri. Goretsia zu, ene Jauna, anaia haizearengatik, eta aire, laino, oskarbi eta edozein eguraldigatik: beronen bidez ematen diezu mantenua zeure sorkariei. Goretsia zu, ene Jauna, arreba urarengatik: txit ongarri da, apal, bitxi eta garbi. Goretsia zu, ene Jauna, anaia suarengatik: beronen bidez argitzen duzu gaua eta ederra da, alaia, sendoa eta indartsua. Goretsia zu, ene Jauna, gure arreba ama-lurragatik: berak gaitu mantentzen eta gobernatzen, eta hainbat fruitu, lore koloretsu eta belar sortarazten. Gorets eta bedeinka ezazue nire Jauna, eman eskerrak eta apaltasun handiz zerbitza.

Abestia: Melani – Marte

https://www.youtube.com/watch?v=bMZuwUW7HMo

Page 63: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 62

APIRILA 4. astea – EKIN! Zer amesten duzu bizitzan? Zer egin nahi zenuke zeure bizitzarekin? Amets egitea oso ondo dago, baina askoz hobe da lanari ekitea zeure bizitzan izan nahi duzunerantz hurbilduz joateko. Huraxe izan zen Anai Lorenzoren esperientzia, Champagnaten ametsak deitua sentitu zelarik, anai marista izateko behar ziren urratsak eman zituena. Eta horixe da Alvaro Fraileren abestiak egiten dizun proposamena ere: ametsak lor ditzakezun urrats bihurtzea. Zure adineko neska finlandiar horrek gure ekintzek naturan duten inpaktua gutxitzearekin egiten du amets, eta geure bizitzan egiteko eguneroko hainbat ekintza xume proposatzen dizkigu, amets hori egia bihurtzeko. Zer aztarna utzi nahi duzu zuk? Ekin lanari, zuk alda dezakezu errealitatea. Baliabideak: Testua: “Anaia gehiago”

Luis anaia txikiaren gurasoek beren mutilaren bizimodu berriaz jabetu ziren eta haren anaia zaharrago bat, Jean Claude, bidali zuten hura etxera ekartzera. Marcelinok hitz egin zuen berarekin: –Luis eramatera al zatoz? –Bai, apaiz jauna; horretara bidali naute aitak eta amak. –Aizu, eta zergatik ez zara zeu geratzen? –proposatu zion Marcelinok. Harriturik, Jean Claudek erantzun zion: –Eta zer egin behar luke berorrek nirekin? –Anaia on bat. –Ba!, ni oso baldarra naiz, aitzurrean aritzeko beste ezertarako ez dut balio. Marcelinok bereari eutsi zion; –Tira, nekazaritzan jardutea oso baliagarria da. Gera zaitez gurekin. –Ezetz ba, apaiz jauna. Nik ez dut fraidetarako balio. Gainera, lagunek jakiten badute, barre egingo didate. –Ez kezkatu. Jainkoak bedeinkatuko zaitu. Zoriontsu izango zara eta salbatu egingo zara. Zoaz gurasoei esatera. Bueltan espero zaitut- Hurrengo Gabonetan nobiziotza hasi zuen Anai Lorenzo izenarekin.

Abestia: Álvaro Fraile - Lánzate, consíguelo:

https://www.youtube.com/watch?v=a8mKC70Nqo0 Bideoa: Greta

https://youtu.be/9cbzQAX9h4Q

Page 64: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 63

5. MAIATZA – DENON ETXEA ZAINTZEN Eliza Katolikoak, bere hastapenetatik, berebiziko garrantzia eman dio planetaren kontserbazioari, Jainkoaren kreazioarekiko errespetu adierazpen gisa. Joan Paulo II.ak berak askotan jardun zuen ingurumen arazoei buruz. Baina itzul gaitezen Frantzisko Aita Santuagana eta “Laudato si” entziklikara; bertan eskatzen digu ez erabiltzeko “natura manipulatzeko eta ustiatzeko tresna soil bat bailitzen”. “Baina bestalde –jarraitzen du– ez dugu hartu behar natura balio absolututzat, gizakiaren duintasunaren gainetik jarriz”. Mariaren hila, loreen eta naturaren hila ere bada, eta horrexegatik ezin egokiagoa, zer ekintza gauzatu ditzakegun pentsatzeko gure natura zaintzeko eta batez ere babesteko, berau baita gure bizi iturri nagusia.

MAIATZA 1. astea – ZAINDU NATURAREN OPARIAK Zein dira bizitzako gauza onak? Hauxe izan daiteke abagunea bizitza hau bizitzea merezi duen ogasuna izatea egiten duten gauzak zein diren gogoeta egiteko. Hautatu edo multzokatuko zenituzke bizitzako gauza onak? Ondoko zerrenda hauek aipatuz eta egoki deritzegunak aukeratuz joango gara. Geure aukera arrazoitzen saiatuko gara.

1. Ur freskoa, eguzkiaren distira, espinakak, adiskidetasuna, txakurrak. 2. Hodeiak, zubiak, youtuberrak, makarroiak. 3. Airea, egia, bizitza jendea, elektrizitatea. 4. Udaberria, berogailuak, errotuladoreak, jakinduria.

Baliabideak: Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Ox7iSsAVFRw Iturria: Haurrentzako Filosofiako materiala, Ediciones De La Torre. “Kio eta Gus” irakaslearen eskuliburua.

MAIATZA 2. astea – MURRIZTU Galderak: Zenbat errotuladore dauzkazu? Erabiltzen al dituzu denak ikasturtean zehar? Zer egiten duzu beroriekin ikasturtea amaitzen duzunean? Zenbat telefono mugikor daude zuen etxean? Ba al dakizu zenbatean behin aldatzen diren? Denetik edukitzen ohituak gaude, baita behar ez ditugun gauzak ere. Guk baino gauza gehiago dauzkaten umeak ikusten baditugu, horrek gaizki sentiarazten gaitu. Baina ez gara ohartzen “denetik edukitzea” ez dela nahitaezkoa zoriontsu izateko. Munduan ume asko daude ezer ez daukatenak, ezta bizitzeko behar-beharrezkoa dena ere, baina halere irribarretsu ikusten ditugu, pozik… Mariaren ereduari jarraituz, nola arduratu zen Jesusez, geure gain hartuko dugu soiltasunez bizitzeko konpromisoa.

Page 65: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 64

Baliabideak: Dinamika: Ba al dakigu nora joaten diren geure hondakin elektriko eta elektronikoak? 2011 urtean, Espainian finkatua dagoen CosimaDannoritzer errealizadore alemanak “Erosi, bota, erosi” dokumentala plazaratu zuen gure kontsumo gizarte hau, zaharkitze programatuaren praktikarekin eragiten ari den hondamendi ekologikoa salatzeko. Zartan datzan? Erabiltzen ditugun produktuak, adibidez, makina elektriko eta elektronikoak, jantziak, oinetakoak, etab. Epe jakin batean funtzionatu ondoren huts egiteko diseinatuak eta kalkulatuak daude. Horrela behartuak gaude berriak erostera eta zaharrak zaborrontzira botatzera –edo garbigunean uztera, kasurik onenean–, konpontzeak merezi ez duelako. Nora joaten da zehazki guk jadanik erabiltzen ez duguna? Horri erantzuten dio dokumentalaren trailerrak. Ghanaren kasua. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Y7R1BIglkiU

MAIATZA 3. astea – BERRERABILI Berehalaxe aspertzen gara dauzkagun gauzez, edo hondatu egiten dira, eta orduan beste bat berria eta hobea erosteko premia sentitzen dugu. Ez ditugu behar adina baloratzen dauzkagun gauzak eta oso azkar baztertu egin nahi izaten ditugu, ohartu gabe oso ondo etorriko litzaizkiekeela, eta berrerabil litzatekeela beste pertsona batzuek. Bizitzarako oinarrizkoak diren gauzetako bat ura da. Beri eskura daukagu kanila irekitzea besterik gabe. Ez dugu baloratzen, matxuraren bategatik edo, gabe geratzen garen arte: orduan konturatzen gara zeinen beharrezkoa dugun geure eguneroko bizitzan. Beste horrenbeste gertatzen zaigu paperarekin, plastikoarekin… Dena sorburu beretik dator, naturatik, eta erantzukizunez erabiltzen ez badugu, geure ingurumena hondatzen dugu eta, ondorioz, geure bizitza. Daukagun zerbait berrerabiltzeko adibide on bat Jesusek ematen digu Kanako ezteietako pasarte biblikoan; bertan, Amabirjinak eskatuta, ura ardo bihurtu zuen ezkonberrien eta gonbidatu guztien ustekaberako. Irakaskizun ederra premia materialak birpentsatzeko erari buruz. Baliabideak: Dinamika: Jarraian aurkezten dugun txartela ikasleek era indibidualean osatu behar dute.

1. Zenbat errotuladore eta margo desberdin dauzkazu? 2. Zenbatean behin aldatzen dute telefono mugikorra zuen etxean?

Page 66: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 65

Urtean behin / bi edo hiru urtean behin / hirutik gora urtean behin 3. Zer egiten duzu jadanik erabiltzen ez dituzun jostailuekin?

Oparitu / Bota / Berrerabili 4. Zer egiten da zuen etxean hondatzen diren tresnekin?

Bota / Konpondu / Beste zerbaitetarako erabili

MAIATZA 4. astea – BIRZIKLATU Gure espeziearen une berezi batean aurkitzen gara. Ingurumenarekin daukagun jokabideak aldi berean gaizkide eta geure buruaren biktima bihurtu gaitu. Adibidez, zaborretara botatzen ditugun plastikozko edalontzi ez biodegradagarriek hondakinezko mendiak sorrarazten dituzte, eta berauen kudeaketa inork ere nola ebatzi ez dakien arazoa da. Bestalde, geure kotxeetan mugitzen gara batera eta bestera hirietan gero eta kexa gehiago sorrarazten dituzten kotxe pilaketak eta kutsadura eraginez. Jadanik aipatu dugun Laudato si entziklikan Aita Santuak hauxe gogorarazten digu: “Zenbat eta hutsagoa dagoen pertsonaren bihotza, orduan eta premia handiagoa dauka gauzak erosteko, edukitzeko eta kontsumitzeko”. Testuinguru honetan, birziklatzea izan daiteke planetaren eta gure biziraupena luzatzeko era bat. Izan gaitezen birziklatze prozesuaren eragile aktibo, geure buruaren onerako. Zabor gehiegi sortzen dugu: eguneko eta pertsonako kilo bat baino gehiago. Halere, hondakin horien portzentaje handi bat berrerabili edo birzikla daiteke. Eta hori, neurri handi batean gutako bakoitzaren esku dago. Baliabideak: Dinamika: Hilabete hau amaitzeko eta laburbiltze gisa proposatzen dugu jarraian eskaintzen dugun bideoa ikustea eta ondoren errutina hau egitea: “Lehen uste nuen, orain uste dut”.

https://www.youtube.com/watch?v=cvakvfXj0KE

Page 67: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 66

6. EKAINA - “AMETS BERRIAK” Urteroko ekainean ohi denez, elkarrekin egin dugun bidearen amaieran gara baina jarraian beste bati ekin behar diogu, eta horregatik bete beharreko amets berriak dauzkagu aurrean. Pertsona guztiek izan dituzte ametsak beren bizitzan zehar: Marcelinok, Mariak, Jesusek, nire irakasleek, ikaskideek... Ametsak gauzatu ahal izateko, aurrena ikuskatu egin behar dira errealitate nola bihurtu jakiteko; batez ere, ez diegu beldurrik izan behar aurkezten zaizkigun erronka berriei. Eta ez ahaztu: “Zure ametsek amets izateari utziko diote, iraungitze data jartzen diezun bezain laster”.

EKAINA 1. astea – CHAMPAGNATENA Marcelinok, bere ikasketetan gogor saiatu ondoren, ulertu zuen zein zen bere ametsa: gazteen, batez ere gazte behartsuenen bizitzak eta egoerak aldatzea, horretarako hezkuntza oso bat, gizatiarra ez ezik espirituala eskainiz, bakoitzarenganako maitasunean oinarritua eta abiapuntutzat hartuz apaltasuna, lañotasuna eta umiltasuna, alegia, hezkuntza maristaren hiru sinboloak. Hiru balio horiek hiru bioletetan ordezkatzen gaituzten bezala, orain zuk, abesti hau entzuten duzun bitartean, idatz itzazu zeure ametsak betetzeko behar dituzun hiru balioak. Baliabideak: Irudia: https://i.pinimg.com/originals/de/f3/19/def319d224515cc68bd3f294be84d76e.jpg

Abestia: “Tú serás hoy Champagnat” (“Zu izango zara gaur Champagnat”) (Kairoi).

https://www.youtube.com/watch?v=X15U2t5654U

Page 68: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 67

Gero irakurri eta kortxoan esekiko duzue.

EKAINA 2. astea – MARIARENA Maria bizimodu lasaiaz gozatzen zuen emakume bat zen, baina egun batean bere ametsa izatera iritsiko zen eginkizun bat eskatu zioten, Jesusen, gure salbatzailearen ama izango zela. Zertan zetzan amets hura? Zaintzean, heztean, maitatzean… ama on batek bere umeekin egiten duen bezala. Mariak bere ametsa betetzen jarraitzen du gu guztion ama gisa, eta amets horiek bere kualitate bihurtu dira azkenean: Baliabideak: https://3.bp.blogspot.com/-CpaXt2_HyAQ/Wi6hl3OrnII/AAAAAAAAA7M/K9zyNlafbKwAn3Rr9lx5_NlH-YYz9rpJACLcBGAs/s1600/pink-250777_1920.jpg

( MARIA, JESUSEN AMAREN KUALITATEAK Jainkoaren graziaz betea / FEDE handiko emakumea / Apala / Otzana / Lañoa / Ona eta errukiorra / Konfiantza osoa Jainkoarengan / Zintzoa eta Leiala / Jainkoaren Ama Zoragarria / Ausarta / Adoretsua / Gurtzaile sutsua / Poza, atsegina, alaitasuna / Ikasle saiatua / Jaunaren zerbitzaria ) Orain pentsa ezazu zein kualitate dauzkazun zeure ustez, zein gustatuko litzaizkizukeen edukitzea, eta zein diren beharrezkoak zeure ametsak betetzeko Mariak bereak bete zituen bezala. Komentatu taldeko ikaskideekin. Abestia: “Buena Madre”(“Ama Ona”) (Kairoi) https://www.youtube.com/watch?v=iBPXfAHQcCg

EKAINA 3. astea – JESUSENA Garrantzitsuena norbera den gizarte batean bizi gara, norbere buruan pentsatzea, egoismoa… eta hori oso urruti dago Jesusek zeuzkan ametsetatik. Hura beti ahalegindu zen gu salbatzearren eta bere helburuak bete zitezen. Horretarako, bere ama Mariaren ereduari jarraitu zion.

Page 69: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 68

Baliabideak: Dinamika: Horregatik, ipuin bat kontatuko dizuegu:

Ume bat egunero, mareabehera zegoenean, hondartzara joaten zen, eta lehorrean geratuak zeuden itsas izarrak hartu eta uretara itzultzen zituen. Behin batean, gizon bat hurbildu zitzaion eta galdetu zion: –Zertan ari zara? –Hondartzan geratzen diren itsas izarrak bildu eta uretara eramaten ditut, eguzkitan erre eta akabatu ez daitezen –erantzun zion. –Baina ez al duzu ikusten zeinen handia den hondartza hau? Milaka itsas izar geratzen dira lehorrean hemen eta munduko hondartza guztietan! Ez zara ohartzen egiten duzun lanak ez duela ezertarako balio? –esan zion gizonak. Umeak beste itsas izar bat hartu eta uretara eraman zuen. Gero, gizonari adi-adi begietara begiratuz, esan zion: –Orain galde iezaiozu itsas izar horri ea nik egiten dudanak ez duen ezertarako balio. Egun hartatik aurrera gizon hura egunero hondartzara joaten hasi zen umeari itsas izarrak salbatzen laguntzera. Ipuineko ume hark diferentzia markatzen duen urratsa eman zuen: sinetsi, egin eta jarraibidea eman. Ahal izan zituen itsas izar guztiak salbatu zituen, huraxe zelako bere ametsa, eta lortu egin zuen, gaitzesleei eta gaizki esaleei kasurik egin gabe.

Azalpena: Jesusek ere amets bat zeukan. Zein uste duzu izango zela Jesusen ametsa? Ideia zaparrada egingo dugu. Jesusen ametsa Jainkoaren Erregetza eraikitzea da. Jesusek maitasunez, justiziaz, egiaz eta bekez beteriko mundu bat nahi du eta Bera da hori lortzeko bide bakarra, denok jarraitu behar diogun eredua: “Ikasbidea eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe joka dezazuen” (Jn 13,15). Jesusek ikasbidea eman digu Jainkoaren Erregetza eraikitzeko, baina hori lortzeko gure lankidetza behar du. “Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte” (Mt 28, 19-20). Gogoeta:

• Jesusek kontuan hartzen al nau mundu hau aldatzeko? • Nola lagun dezaket nik Jesusen ametsa betetzen ?

Ume bakoitzak pot-it batean idatziko ditu bere erantzunak eta gero hodei formako kartoi mehe batean erantsiko ditugu.

Page 70: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

20-21 ikasturtea 69

EKAINA 3. Astea – ESNATU ZEURE AMETSAK Zeure ametsak lortzeko, aurrena bistaratu egin behar dituzu, zeure buruan argi eduki behar dituzu, errealitate bihurtzeko motibazioa askoz sendoagoa izan dadin, gaitzesleei aurre eman ahal izateko. Baliabideak: Dinamika: Ikasleek agur mezu labur bat idatziko dute beren ikaskide bakoitzarentzat: bere hutsa sumatuko duela, zer den ikasle horrengan gehien gustatzen zaiona, elkarrekin igarotako momenturen baten oroitzapena… Orri zuri batean, bururatzen zaiona idatzi ondoren, bere eskuineko ikaskideari pasako dio, eta horrela hasierara iritsi arte. Gogoeta: “Ametsen eskuliburua”

https://www.pinterest.es/pin/230246599669743401/?nic=1a

Page 71: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa

Curso 20-21 70

Banaka irakurriko dugu eskuliburu hau eta gehien gustatzen zaizkigun ideiekin geratuko gara.

AMETSEN ESKULIBURUA Zailtasun uneetan amets egiteko gida

MAITATU EGITEN DUZUN GUZTIA EGIN GAUZA GUZTIAK

MAITASUNEZ

ENTZUN ZEURE BIHOTZARI

KASURIK EZ AMETS EGITEA INOZOEN GAUZA DELA DIOTENEI

FIDATU ZEURE INTUIZIOAZ

ETA ZEURE BURUAZ

HUTS EGITEA BEHARREZKOA DA HAZTEKO

JARRAITU ZEURE ZALETASUNARI

EZAGUTU ZERTAN ZAREN TREBEA

SINETSI ZEURE AMETSAK

ETA BETEKO DITUZU

LAGUNDU ZEURE AMETSEKIN

MUNDUA HOBETZEN SORTU

ZEURE ERREALITATEA

JOLASTU GELDITU GABE

ARRISKATU IRABAZTEKO

Page 72: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa

Curso 20-21 71

Page 73: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa

Curso 20-21 72

Page 74: Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak...Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak 2 20-21 ikasturtea ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan