Download - Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:[email protected] Telefonoa: (00 34)

Transcript
Page 1: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)
Page 2: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

2

237 zenb. 2018ko abendua

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.626. zenbakiarekin banatua, 2018ko abenduaren 23an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Politikari etaenpresarien golairuzurraren zelaian

1993an inauguratu zuten Anoeta estadioa, eta 25 urte geroago eraberritze obrakditugu protagonista. 50 milioi euroko aurrekontua onartu zen 2016an, eta

kopuruak gora egin duen arren –60 milioi eurotan kokatzeraino–, horrelakoobratzarra egiteko askoz diru gehiago behar da, beste proiektu batzuen kostua ereduhartuta.

Beraz, merkatuko prezioetatik oso behera egindako merkezurreko obra hau zeintxanponekin onartuko da? ELA sindikatuko Eraikuntza arduradun Igor San Josekjarraipen dokumentatua egin du obraren inguruan, eta arau-hausteak salatu ondoren,Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren erresoluzioek hau berresten dute:muturreko lan-baldintzak, dokumentazioen faltsutzea eta langileen legez kanpokozesioak ohikoak izan dira Anoetan. Horiek guztiak ezagutuko ditugu LARRUNhonetan, 25 urteotako ibilbidea biltzen duten datuak eman ostean.

� Egileak: Estitxu Eizagirre eta Jon Torner.

Page 3: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

Anoeta estadioa 1993an inauguratu zuten eta, 25urte geroago, orduko hartan egindako 48 milioieuroko inbertsioa gaindituko duten berritze-obrak dira protagonista. Ez da harritzekoa,beraz, arduradun politikoek nabarmentzea esta-dio “berria” izango dela kasik. Hainbeste urtean“enbarazu besterik egin ez duen” atletismo pistakendu eta eserlekuak zelaira hurbilduta, hotzantzean zegoen giroa berpiztu nahi du Realak,Aitor Zabaleta animazio harmailan bildu dituz-ten zaleen bultzadak hauspotuta hein handibatean. Horrek ezin du nahikoa izan, ordea,tamainako obra justifikatzeko. Zertarako handitueserleku kopurua 32.000tik ia 40.000ra, Anoeta-ko partidetan nekez gainditzen denean 25.000ikusleko langa? Zer nolako malabareak egingoditu klubak, zale berriak erakarri eta beherantzzihoan abonatu kopurua geratzeko? Horrelako-

ak bideratzea Realari dagokiola dio gipuzkoaraskok, klubak ikusi beharko duela zer den bera-rentzat onena, eta eskubidea duela estadioa nahiduen bezala kudeatzeko, bera omen delako era-berritze-kostuaren zatirik handiena ordainduduena. Egiaz horrela al da, ordea? 60 milioi euro-ko gastu “ofizialak” utziko duen zuloa klubakestaliko du ia osotasunean?

ELA sindikatuak obrak hasi baino lehen eremaiz salatu duenez, denbora pasa ahala gorantzegin duen aurrekontuak bestelako errealitateaezkutatzen du. “Zuloa estaliko dutenak langileaketa diru-kutxa publikoa dira”, azaldu digu sindi-katuko eraikuntza arduradun Igor San Josek:“Prekarietatea eta iruzurra dira proiektuarenoinarria”. Moyua eta Altuna y Uria enpresek osa-tutako Anoeta Zelaia Aldi Baterako Enpresa

3

Anoeta estadioa / Erreportajea

EAJ alderdiko ordezkari nagusiek argazkia atera zuten Anoeta eraberrituan, ireki aurretik. Jokin Aperribay Realeko presidentea azalpenak ematen.

Page 4: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

Elkarteari adjudikatu zaio proiektuaren zati han-diena (%90), mesfidantza eragin duen lehiarikgabeko prozesua medio, baina irregulartasunenerantzule nagusia Anoeta Kiroldegia sozietatea(Donostiako Udalak osatutakoa) dela esan diguELAko kideak. Horretan sakondu aurretik,baina, atzera egingo dugu denboran, egoera zer-tan den ulertzeko lagungarri direlakoan Anoeta-ren inguruko azken urteotako datuak.

ATLETISMO PISTAK KENTZEA,ASPALDIKO NAHIA

Anoeta estadioa 1993an inauguratu zuten. 32.000eserleku zituen, eta hura eraiki eta ingurunea bir-moldatzeko 48 milioi euro baliatu ziren. Kopuruhorretatik %85 instituzio publikoek jarri zuten:Donostiako Udalak 18 milioi, Eusko Jaurlaritzak13, Gipuzkoako Aldundiak 10 baino zertxobaitgehiago, Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) 3,6 etaRealak 3. Instalazioak Udalak kudeatzen ditu,Anoeta Kiroldegia sozietate publikoaren bitartez.

Ia inaugurazio egunetik bertatik zelaia ingura-tzen duten atletismo pistak eztabaida-iturri izandira, eta urteetan apenas erabili direla ikusita,sektore batzuetatik maiz egin da korrikalarien-tzako eremua kentzeko eskaera, euren hitzetanharmailak joko-zelaira hurbilduta Atotxa zaha-rreko giroa berreskuratuko litzatekeelako. Bainadela krisiak eztanda egin zuelako edo instituzioakSan Mames Barriara begira zeudelako –Donostiaingurutik interpretatu zen moduan–, proiektuakez zuen aurrera egiterik lortu, harik eta Realakiragarri zuen arte eraberritze obren zatirik han-diena klubak ordainduko zuela.

2016ko abuztuan sinatu zuten Anoeta Kirol-degiak (Eneko Goiak) eta Realak (Jokin Aperri-bay presidenteak) “hiritarrekin konprometitua”egongo den estadioa berritzeko hitzarmena,obrak 2019ko udazkenean amaitzeko intentzioa-rekin. Berez, proiektuak jasotzen du estadioak42.000 eserlekurentzako tokia izango lukeela,

baina 39.500 jarriko dituzte, haien arteko espa-zioa apur bat handituta zaleek “erosoago” ikusiahal izan ditzaten partidak, Realak azaldu due-nez. Zifrak handiegia dirudi halere, aintzat har-tzen baditugu taldeak dituen abonatuak eta Ano-etara doan ikusle kopurua (ikus 1. eta 2. koadroak).

50 MILIOI EURO, 60, 70…

2016ko abuztuan Anoeta Kiroldegiak eta Realaksinatu zuten hitzarmenaren arabera, proiektuosoaren aurrekontua (BEZ gabe) 50,7 milioieurokoa zen: Anoeta estadioaren eraberritzelanetara bideratuko zen zatirik handiena (44milioi), eta gainerakoa mini-estadiora (2,8 milioi)eta beste zenbait eraikin eta erakundeen egoitze-tara (Ernest Lluch kultur etxea, Kirol Etxea,Gipuzkoako Futbol Federazioa…).

Realak 36 milioi euro jarriko zituen, EuskoJaurlaritzak 10 milioi eta Gipuzkoako ForuAldundiak 4 milioi. Realari dagokionez, zuze-nean 24 milioi bideratuko zituen obretara, etabeste 12 Donostiako Udalera mailegu gisa, Ano-etaren erabilera eta ustiaketarako kanon bezala.Kontraprestazio gisa, estadioa ustiatzeko epea2033tik 2067ra arte luzatu zaio Realari. Udalekobost alderdietatik lau (EAJ, PSE, Bildu eta PP)agertu ziren proiektuaren alde, eta bakarra (Ira-bazi) aurka.

Hain justu, Eneko Goiak, Donostiako alkateeta Anoeta Kiroldegiko lehendakariak, 2016kourriaren 11n jakinarazi zuen sozietatearen admi-nistrazio kontseiluan Irabazik zuen ordezkari LoïcAlejandro kargutik kenduko zutela –EAJ eta PSE-ren botoekin–, “estadioaren birmoldaketarenaurka azaldu eta bere jardunak Anoeta Kirolde-giari kalte egin diolako”. Arrazoia da, labur azal-duta, Irabazik Eusko Jaurlaritzako Kontratueninguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari(KEAO) aurkeztutako helegiteak, partzialki onar-tua izan zenak, baldintza-agiriak aldatzera behartueta obrak atzeratu zituela. (ikus 3. koadroa)

4

237 zenb. 2018ko abendua

Page 5: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

Abonatu kopurua eta telebista eskubideak2018ko martxoan 25.016 bazkide zituen Realak; bakarkako 22.707 abonatu eta gainerakoak korporatiboak –taldearekin harreman komertzial-instituzionalak dauzkaten enpresa eta erakundeenak–. Realaren asmoa da2019/20 denboraldia 30.000 abonaturekin hastea, baina horretarako azken urteotako tendentzia kolpetikaldatu beharko du, kopurua beherantz ari zelako etenik gabe. Azken 15 denboraldietako abonatu zifrarikaltuena (27.888) 2003koa da; estreinakoz urte hartan jokatu zuen Realak Txapeldunen Ligan.

Egiari zor, kopurua hazi egin da hilabeteotan: pasa den maiatzeko datuen arabera klubak 27.700 bazkidebaino gehiago zituen; eta hilaren 11n Aperribay presidenteak jakinarazi du banakako 26.338 bazkide dituelaRealak, 29.575 orotara, korporatiboak –itxaron zerrendan daudenak barne– ere gehitzen baditugu. Kopuruahazi bada, eraberritzeak –pistak kentzeak– berez erakarri dituen zaleak albo batera utzita, bereziki izan dagazte eta familientzako prezio merkeagoengatik.

Realak ezinbestekoa baitu zaleen artean “fitxaketa” berriak egitea, ez soilik obren neurrira egokitzen has-teko, baita telebista eskubideengatik diru gehiago jasotzeko ere. Eskubideon %50 banatzen da Espainiakolehen mailako 20 taldeen artean –bakoitzari puska bera–, eta %25 klub bakoitzak sailkapenean lortutako pos-tuaren, %8 audientzien eta %16,5etik gora saldutako sarreren eta abonuen bitartez lortutako irabazi ekono-mikoen arabera. 2016-17 denboraldian 1.246,7 milioi euro banatu ziren ikus-entzunezko eskubideengatik,eta horietatik 53 milioi jaso zituen Realak. Futbol kontuetan (ere) auzokoari begira bizi garenez, Athletic-ekikoduen desabantaila murrizteko Realak aspalditik duen asmoa gauza dezakeela nabarmendu du zenbait kirolkazetarik, Joseba Iturriak esaterako martxoaren 26an Gara egunkarian plazaratutako analisian. Izan ere, aipa-tu denboraldian 71 milioi euro jaso zituzten zuri-gorriek, nabarmen diru gehiago Osasunak (43 milioi), Eiba-rrek (42 milioi) eta Alavesek (39 milioi) baino, hurbileko kasuak aipatzearren.

Abonatu kopurua urtez urte

5

Anoeta estadioa / Erreportajea

Hilabeteak pasata, hasierako 50,7 milioi eurohoriek haziz joan dira eta, irailean azaleratutakodatuen arabera, obren kostua 60 milioi eurotikgorakoa izango da (ikus 4. koadroa). Irabazi alder-diak salatu du igoerak agerian uzten duela beneta-ko zifren inguruko informazio eza, eta ELA sin-dikatuak San Mames Barria estadioaren kasuangertatutakoa ekarri du gogora: “150 milioi euro-tan egin zen, 225 milioi euroko kostua zuenean,lan baldintza prekarioen, gehiegizko lanaldi etaerritmoen eta 7,5 euro/orduko –baita baxuagoakere– legez kanpoko soldaten kontura”.

Zifra dantza etengabea da, halere. Hilaren11ko akzionisten batzarrean Realeko presidenteAperribayk iragarri zuen 36 milioi euro ez, baiziketa klubak 46 milioi jarriko dituela Anoetarekin

lotutako hainbat hobekuntza egiteko, eta horrigehitu behar zaizkiola Zubietako instalazioetarabideratutako 8 milioiak. 54 milioi beraz. Kopu-ruekin zoratzen ari garela esan diogu San Joseri,eta erantzun digu guztia nahasgarri samarra dela,edo nahasgarri egiten ari direla: “Berez, hasiera-ko aurrekontua ezin dute %10 baino gehiagopuztu; uztaileko igoerarekin %8,9an geundenjada, eta orain hau… badirudi tranpa nola eginpentsatzen dabiltzala. Ez dakigu zehazki 10milioi hauek bideratuko ote diren Anoeta esta-diora, aparteko zerbait ote den…”.

Iazko maiatzaren 23an hasi zituzten obrak.Gipuzkoako kultura eta kirol diputatu DenisItxasok azpimarratu zuenez, "klubak hartuko dubere gain obra hau”¸ bere eginez realzale askok

ITURRIA: EL MUNDO DEPORTIVOAZKEN DENBORALDIETAN NORBANAKO/BAKARKAKO ABONATUEN DATUAK HARTU DIRA AINTZAT, KORPORATIBOAK ALBO BATERA UTZITA.

1993: 16.1301994: 19.1171995: 19.5271996: 21.0251997: 22.900

1998: 23.9561999: 26.9332000: 26.2572001: 25.6332002: 26.157

2003: 27.8882004: 27.5352005: 25.4532006: 22.2422007: 20.636

2008: 20.9982009: 19.7702010: 21.3412011: 25.4692012: 25.238

2013: 24.7162014: 26.4022015: 25.0192016: 23.2132017: 22.830

Page 6: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

erabili duten argudioa tamainako proiektuadefendatzeko. “Kasik estadio berria izango denaeraikitzeko hain ekarpen handia egin duen bestetalderik ez dago Espainiako Liga osoan”. Esta-dio “berria”, ia osotasunean klubak ordaindua…Zer du egiatik horrek?

OINARRIZKO ARAZOA, OBRARENADJUDIKAZIOAN

ELAk egindako kalkuluen arabera, kostu “errea-la” ez litzateke, inondik inora, 70 milioi eurozazpikoa izango, eredutzat hartuta Donostian egindiren antzeko obretako baldintza, aurrekontu etalizitazioak. Esaterako, besteak beste, TxominEnea auzoan adjudikatu zen obra baten harira,sindikatuak dio Anoeta proiektua egin zuen arki-tekto eta teknikari talde berak –Izaskun Larzabalburu– sinatu zuela, “oso bestelako prezioekin”ordea, Irutxuloko Hitzako kazetari Inaxio Esnao-lak azaldu zuen moduan 2017ko uztailaren 14kozenbakian. Sindikatuko eraikuntza arduradunIgor San Joseren hitzetan, dagoen diruaren ara-bera egin zuten Anoeta “eraberritzeko” aurre-kontua¸ eta horrek merkatu du lan bakoitza egite-

ko prezioa, bide emanez “iruzurrari” eta “preka-rietareari”, aurrekontuok ez dutelako irabazirakomarjinarik ematen. Eta, aintzat hartuta enpresekdirua irabazteko lan egiten dutela, zer espero duteirabaztea obra honen truke?

70 milioi euro, beraz. Horrek esan nahiko lukeRealak ez duela %50 jarriko, %33 baizik, kontuanhartuta zuzenean 24 milioi bideratu dituela, etagainerakoa mailegu gisa, alokairu moduan. Zen-tzu horretan, “jasoko ez dugun alokairu” bezaladefinitu du San Josek Realaren eta Anoeta Kirol-degiaren arteko jokaldia. Estadioak izango dituenVIP zonak jarri ditu eredutzat: “Anoeta Kirolde-giak ez du BEZ desgrabatzen. VIP palkoak Rea-lak erabiliko ditu. Nik ere egingo dut nire etxeanzona eder bat eta pasako diot faktura AnoetaKiroldegiari BEZ desgraba dezan. Zer arraio arigara VIP zonak adjudikatzen?”.

Harira dator futbol taldeek laguntza publiko-ak jaso ahal izateko Europak markatzen dituenbaldintzak aipatzea. Datu saltsa handia dago gaihorren bueltako zenbait auzirekin: tokiko era-kundeen babesak klub batzuk laguntzen otedituen besteen kaltean, laguntzak ote diren esta-

6

237 zenb. 2018ko abendua

Ikusle kopurua, edukieraren %70 baino gutxiagoAnoeta birmoldatzea “ezinbestekoa” zen beraz zale berriak erakartzeko, baina ez da nahikoa. Estatuko bestefutbol zelai batzuetan gertatutakoak ikasgai izan beharko luke. Bartzelonan, Vigon, Bilbon… estadioak berri-tuta ere, ikusle eta bazkide kopurua lehen kolpean hazi egin zen arren, beherantz jo zuen gero, RealSocialis-mo! taldeko kide Oier Marigilek nabarmendu duen bezala pasa den abuztuan hainbat hedabidetan plazara-tutako idatzian. Espanyol taldeak 35.000 abonatu bazituen 2009an Cornellá –40.000 lagunentzako estadioa–estreinatu zuenean, 25.000 inguru –eta 19.000 ikusle– ditu gaur egun. Athleticen kasuan, San Mameseko(53.000 eserleku) ikusle kopurua 42.000tik 38.000ra jaitsi da bi urtean. Anoetako datuak are kaskarragoakdira.

Denboraldi honetako zifrarik altuena lehenbiziko partidakoa da: Bartzelonaren aurkakoak 26.756 lagunerakarri zituen. Gainerakoek 25.000 ikusle baino gutxiago bildu dituzte, estadio berriak izango dituen 39.500eserlekuen azpitik nabarmen. 2016-17 denboraldian, eta aurten ere bidean doa, Anoetak zuen edukieraren%66,81 bete zen etxeko partidetan. Espainiako Ligako bosgarren emaitzarik txarrena da hori. Kasu, Alavesek%79,50 bete zuen Mendizorrotza estadioa, Athleticek %77 San Mames, Eibarrek %75 Ipurua, eta Osasunak%74,75 Sadar.

Ikusle kopurua (2018-19)

· Barça (09-15): 26.756· Rayo (09-26): 21.510· Valencia (09-29): 23.577

· Girona (10-22): 20.997· Sevilla (11-04): 24.882· Celta (11-26): 17.744

· Celta (12-05): 21.000 (Errege Kopa)

· Valladolid (12-09): 23.260

Page 7: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

7

Anoeta estadioa / Erreportajea

dioa berritzeko ala berria eraikitzeko, gehienezaurrekontuaren zein parte kubritu behar duteninstituzioek, gizarteari zein ekarpen egingo otedion azpiegitura horrek… San Josek azaldudigun moduan, Europa hasi zenetik San MamesBarria Estadioaren ingurukoak zorrotzago kon-trolatzen, “tranpa” egiteko beste modu batzukbilatu dituzte klubek, nahiz eta, Realaren kasuanbezala, lau haizetara zabaltzen duten kostuarenparterik handiena eurek hartuko dutela berengain.

Egungo egoeraren oinarrizko arazoa obrarenadjudikazioan bertan dagoela uste du San Josek:“Lizitazio-prezioek ez dute Langileen Estatutuabetetzeko ematen. Aurrez pentsatutako lizitazioada, badirudi kudeatzaile publikoen helburu baka-rra dela Realak ahalik eta gutxien ordaintzea".

Obren adjudikazioaren irteera prezio “mer-keak” bultzatuta, soilik bi talde aurkeztu zirenobrako lehen lotearen lehiaketara : Moyua etaAltuna y Uria enpresek osatutako Anoeta Zelaia

Dumper berarekin eta erreminta berekin aritu dira Vilariño, Eraieder eta Azurex-Habitat enpresetako langileak.ELAk frogatu du Anoeta Zelaia ABEEk azpikontratatu dituela ilegalki enpresa hauek, ABEEk bere langileekin eginbehar zituen lan arruntak egiteko. Argazkian, ELAko kide Igor San Jose Vilariñoko langileekin.

Page 8: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

8

237 zenb. 2018ko abendua

ELAko kide Igor San Josek adierazi duenez, “Ez zen kasualitatea lona eta honi eusten zion burdinazko egitura erori izana.Hasieran, lonaren egitura indartzeko, atzealdean euskarriak zituen lurrera josita. Eraikuntza aurreratu ahala, atzeko aldeazulatzen ari ziren...

Page 9: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

9

Anoeta estadioa / Erreportajea

...eta iritsi zen unea lonari eusten zion atzeko egitura kendu behar izan zutena. Istripuaren egunean, erabat kendutazegoen egitura. Horregatik bota zuen haizeak”. Argazkietan ikusten da sekuentzia, eta nola hesia erorita ere inguruan

lanean jarraitu zuten langileek.

Page 10: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

Aldi Baterako Enpresa Elkartea (ABEE) eta“protesta” moduan –esleipenaren bideraezinta-suna salatzeko– Obegisa-Inviza ABEE, irteeraprezioa %15 gainditzen zuen aurrekontuarekin.Lehenbizikoak irabazi zuen, noski. Bigarren lote-rako lehiaketara ere lau enpresa baizik ez zirenaurkeztu.

UDAL ETA ALDUNDIETAKOHAUTESKUNDEEN BUELTAKO INTERESALDERDIKOIA

“Gauza bat da futbolarekiko zaletasuna edokolore batzuei izan ahal zaien maitasuna, etabeste bat oso desberdina guztion dirua erabilitaegindako iruzur planifikatua”, dio ELAk Anoe-tari buruz plazaratutako txostenean. Sindikatua-rentzat “onartezina” da obrak lurraldearentzatproiektu handia direla saltzen diguten bitartean,“lurralde” kontzeptu hori bera ez izatea enpre-sentzako exijentzia, Gipuzkoako eraikuntzahitzarmen kolektiboa aplikatzea egokitzendenean. “Iruzurra, zuri-urdinez margotuta ere,iruzurra izango da”.

2019an bukatuko dituzte obrak, udal eta foruhauteskundeen urtean. San Joseren hitzetan Ano-eta da Eneko Goia alkatearen (EAJ) “ikur nagu-sia”, eta hala jokatzen du, estadioa baliatuz kan-paina egiteko. “Gainerako alderdi gehienak isilikdaude, jakitun Reala kritikatzeak botoak kenditzakeela”, dio ELAko kideak. Agerraldi publi-koetan hainbat aldiz esan duen moduan “Realekopresidenteak gehiago agintzen du alkateak etadiputatuak baino”. Realaz ari gara, baina Athleti-cen kasuan ere gauza bera gertatzen dela azaldudigu, San Mames Barriaren inguruko datuek era-

kusten duten moduan. Zerrenda nahi bezainbes-te luza genezake. Zenbatetan entzun ote dugu,Araban, Alaves eta Baskonia klubetako buruJosean Kerejetak botere handiagoa duela hiribu-ruko alkateak eta arabar diputatu nagusiak baino?

Hauteskundeetarako arma izan ala ez, merka-tuko prezioetatik oso behera egindako merkezu-rreko obra hau txanpon hauekin ordainduko da:muturreko lan-baldintzak, segurtasunik eza,dokumentazioen faltsutzea eta langileen zesioailegalki eginda. Jarraian helduko diegu bananbana.

LEGEAK AGINDUTAKOA BAINO %60SOLDATA TXIKIAGOAK

Anoeta “eraberritzeko” lanak lizitatzeko plegue-tan ez zen bermatzen Gipuzkoako EraikuntzakoLurralde Hitzarmena aplikatuko zenik. Horrega-tik ELAko arduradun Igor San Jose obrak hasieta berehala bildu zen (2017ko irailaren 22an)Anoeta Zelaia ABEErekin, eta “baietz esan zigu-ten, lan hitzarmena aplikatuko zutela, eta azpi-kontratek ere bai. Ordea, langile gehienek 10-11-12 orduko lanaldia egiten dute egunero, etaorduko 5-8 euro artean kobratzen dute batazbeste, eta hortik aurrera ez dute ez aparteko paga-rik, ez oporrik, ez dietarik, ez indemnizaziorik... ”.

San Josek langileek kobratu gabe sartu dituz-ten ordu estren zenbaki gorriak egin ditu: “Lan-gileek 9-11 ordu arteko lanaldiak egin dituzte, etalarunbatetan ere lan egin dute. 10 ordu egindaegunean, astelehenetik ostiralera hilean 40 orduestra sartu dituztela esaten ari gara. Eta larunba-tetan 5 ordu egin badituzte, guztira 60 ordu dira.

10

237 zenb. 2018ko abendua

Anoeta KiroldegiaEneko Goia alkatea (EAJ) da elkarteko presidentea, eta Martin Ibabe zinegotzia (EAJ) presidente ordea.Administrazio Kontseilua osatzen dute gerenteak (Leire Landa) eta sei kontseilarik: Iñaki Gurrutxaga (EAJ),Ernesto José Gasco (PSE-EE), Enrique Ramos (PSE-EE), Josu Mirena Ruiz (Bildu), Ricardo Burutaran (Bildu)eta Miren Albistur (PP).

Page 11: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

Hori 10 hilabetean egin duenak, 600 ordu estrasartu ditu. Astakeria da. Legeak urtean 80 orduestra egiten uzten du”.

Langileak lana gogor egin ostean galtzenduen dirutza handia da. Adibiderako, pagarik etaoporrik ez kobratzeak soilik, 4.700 euroko zuloaeragiten du langilearen poltsikoan urtebetean.Gehitu horri 600 ordu estren zenbatekoa eta ira-kurlea ez da harrituko bertako gazteak Anoeta-ko lanetan ikusten ez dituelako. San Josek adibi-derako jarri du Mohammed Saee enpresapakistandarrak gaixorik zegoelako kalera botazuen langilearen kasua: “3.584 euroko errekla-mazioa egin genion enpresari lanean egin zituen48 egunengatik. Langileari 1.690 euro soilik zio-ten ordaindua. Pentsa aldea! Eta bai, diferentziaordaindu dute, enpresak ez duelako epaitegirajoan nahi, badakielako zenbat froga ditugun".ELA sindikatuak kalkulatu du, “orain arte ateradiren ebazpenak ikusita, enpresek 4,5 milioieuro zor dietela langileei Anoetako obran egin-dako lanagatik”.

Horrek guztiak esan nahi du GipuzkoakoEraikuntzako Lurralde Hitzarmenak aginduta-koa baino %60 gutxiago kobratzen dutela langi-leek. Hauen artean pakistandarrak dira zanpatue-nak: ia %70 gutxiago kobratu dute.

Baina nola frogatu Anoetako lanak egitendituzten enpresek ez dutela hitzarmena bete-tzen? ELAk egunero jarraipen zorrotza egin dioAnoetako eraikuntzari eta horri esker dokumen-tazio ugari lortu du (lan parteak, langileen nomi-nak, transferentzia, kontratuak...). Dokumenta-

zio horietan ageri da egun bakoitzean zeinenpresetako zein langile aritu diren lanean. Lan-gileen nominak eta banku transferentziakeskuan, erraz abiatu zuen Lan Gatazkak Ebazte-ko Prozedura: “Parteak erakusten du zenbat egu-nez aritu den langile bakoitza, eta langileennomina eta banku transferentzietako kopuruakikusita, zenbakiek ez dute ematen. Hor ikustenda ordua 5-8 euro ordaindu dietela. Froga hauekmahai gainean jarri genituen eta Anoeta ZelaiaABEEk erabaki zuen enpresa hauekin zituenkontratuak etetea: REIS, Maiztzi, EPB, Celema,Vilariño, Mendihotz, Saram Saifi Muhammad...”.Aipatutako pakistandarraren kasu partikularrairabazi ostean, urriaren 16an salaketa kolektiboajarri zuen ELAk Ikuskaritzan: “Nomina ikustehutsa nahikoa da konturatzeko ez dutela hitzar-menik betetzen, ez dela eraikuntzako nominabat. Nomina honekin ikusita aldea zenbatekoaden, kalkulu bera eginda atera daiteke oso errazgainerakoen kasua, denena antzekoa baita”.

Horrez gain, langileen Gizarte Segurantzakodatuek argitu dute EPB enpresak ez duela eginda-ko lana erabat kotizatu: “Laneko parteak esatenzuen langileek hemen hiru hilabete zeramatzatelalanean baina ikusi genuen ez zutela egunero koti-zatzen. Larunbata eta igandetan baja ematen zie-ten, eta astelehenetan berriz alta. Beraz, hilero 22-24 egun kotizatzen zituzten, ez 30”.

Hitzarmena aplikatu ez zaielako salaketa jarriduten 100 langile ingururen kasuan, GizarteSegurantzak kotizazio diferentziak zehaztu ditubakoitzarentzat eta enpresak (Vilariño, Azurex-Habitat eta Eraieder) behartu ditu kantitate

11

Anoeta estadioa / Erreportajea

Diru publikotik 3,4 milioi euro, 50 langileri ordaintzeko?2018ko uztailean aurrekontuari 3,4 milioi euro gehitu zitzaizkion kutxa publikotik. Anoeta Kiroldegiak esanzuen beharrezkoa zela partida handitzea, obrak garaiz bukatzeko langileak hiru txandatara pasa nahi zituzte-lako. “Eta hala iragarri zuen Diario Vascok –azaldu digu Igor San Jose ELAko kideak– zortzi orduko hiru erre-lebotan ari zirela”. Hori “gezurra” dela dio, ordea, sindikatuak konprobatu ahal izan zuenez: “Jende batek 12-13 orduz egin zuen lan”. Bada egoeraren arraroa erakusten duen beste datu bat: “Maiatzean 180 langilezeuden eta uztailean kopurua 230era igo zen asko jota; 3,4 milioi euro banatzen baditugu 50 langilerenartean, bakoitzak 70.000 euro jaso zituela ondoriozta dezakegu. Kontxo, non eman behar dut izena?”.

Page 12: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

horren arabera kotizatzera. Langileei iritsi zaizkiejakinarazpenak, kotizazioak aldatu egin direla.Baina orain langilea da enpresari bere zatia erre-klamatu behar diona. San Josek penaz dio langileerdiek ez diotela enpresari dagokien dirua eska-tuko, “beldurra dutelako”.

Obraren promotorea den Anoeta Kiroldegia-rekin uztailaren 12an bildu zen lehen aldizELAko Igor San Jose. Horrela kontatu du bertanizandako elkarrizketa: “Harritu aurpegia jarrizuten gertatzen ari zena azaldu nienean. Esanzidaten haiek pertsona bat kontratatu dutela lanbaldintzen gaia eramateko eta ez dutela hainbes-te ikusi... Nik esan nien 'goazen behera, eta eka-rri iezadazu pertsona bat, bakarra, hitzarmenaaplikatzen zaiona'. Erantzunik gabe geratu ziren.Azaldu nien nominez-eta nuen informazioa, etaez zekiten non sartu. Urrian Lan GatazkakEbazteko Prozedurara jo genuen , eta nik dudandokumentazio ugari eman nien. Azaroan azkenaldiz bildu ginen obraren promotorea den Anoe-ta Kiroldegiarekin eta bertan esan ziguten doku-mentazioa aztertzen jarraitzen zutela zer neurrihartu erabakitzeko”. ELAk ahal den azkarrenerantzun bat ematea exijitu dio.

San Josek oroitarazi du obra berez kostatzendena baino askoz merkeago egitearen ondorioadirela langileen baldintza larriak: “REIS enpresakberak onartu zuen ez zuela hitzarmena betetzeneta Anoeta Zelaia Aldi Baterako Enpresa Elkar-teak ordaintzen zionarekin ez zuela aukerarik

12

237 zenb. 2018ko abendua

EAJk Anoetan ateratako argazkiak (Larrun honen hirugarren orrian ikus daitekeena) azkura eragin zuen sozialis-ten artean. Egun berean, Anoeta irekitzeko baimena ematea euren esku zegoela zabaldu zuen sare sozialetanDonostiako Sozialistak udal taldeak (hemen goian txioa ikusgai). Irailaren 14 arratsaldean argitaratu zuen saresozialetan Enrique Ramos zinegotziak Anoeta lehen aldiz erabiltzeko baimenaren argazkia. Baina ordurako estadioabi bider erabilia zuten: Realeko kadeteek partida jokatua zuten eta Realak entrenamendua egina. Argazkian, kadeteek jokatu bitartean atzean langileak kaskoa jantzita.

Page 13: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

hitzarmena aplikatzeko”. Sakonean motibo beraeman zuen Azurex-Habitatek, San Joseren hitze-tan: “Ez zuela hitzarmena betetzen frogatzerajoan ginen eta hitzarmenetik deslotzeko eskaeraaurkeztu ziguten, baina horretarako zerbait ale-gatu behar da, eta 'kausa ekonomikoengatik' zelaadierazi zuten. Hori guri arrazoi ematea da: obrahonen aurrekontuak ez du ematen”. San JosekUTEkoei deitu zien jakinaraziz deslotzea onar-tuz gero ELAk epaitegira joko zuela: “Deiren batjaso behar izango zuen Azurexek, berehala erre-tiratu baitzuen deslotze eskaera”. San Josek Azu-rexi bilera eske deitu zion, baina enpresariakulertu zuen promotorearekin ari zela hizketan.Hauxe izan zen bien arteko elkarrizketa bitxibezain argigarria: “Iritsi zait jakinarazpena, des-lotze eskaera erretiratu duzula” San Josek, etaAzurexeko arduradunak erantzun “ados, bainaberdin jarraituko dut e! ”.

San Josek galdetzen du ez ote den ezinbeste-koa lan baldintza eskandalagarri hauen aurreanbestaldera begiratzea, promotoreak diren Realaketa erakunde publikoek ere: “Nork egingo lukeobra prezio hauetan, gainera legea aplikatzea exi-jitzen ariko balitzaie? Eta noski, Ikuskaritzak ezdu ekiten, eta ekiten badu da dagoeneko ezdakielako non sartu”.

MEDIKU AZTERKETARIK PASATU GABEALDAMIO GAINERA

Ikuskaritzaren aurrean frogatu zuen ELAk Maiz-tzi enpresak 31 langileren mediku azterketak fal-tsutu zituela. Langileek hitzez esana zioten SanJoseri inongo froga medikurik pasa gabe hasizirela Anoeta eraberritzeko lanetan. Froga hauengarrantzia azpimarratu du sindikatuko arduradu-nak: “Arrisku handiko lana da, pentsa langilehorrek bertigoak baditu edo beste edozein zailta-sun. Azterketa fisikoen arabera lan horretarakogaitua den edo ez egiaztatu behar du medikubatek”. Mediku frogen agiria eskatu zion enpre-sari, eta honek erakutsi. “Baina langileak ez duela

froga egin esaten badit, nik beti langileari sines-ten diot. Ikuskaritzan salaketa jarri nuen, ikuska-riak deitu zuen medikua eta honek esan zuenhura ez zela bere sinadura”. Maiztzik faltsutuegin zituen logoa, menbretea, mediku espezialis-taren firma... eta enpresa kanporatua izan zenproiektutik.

Enpresa obratik kaleratuta ere, San Josek diojaso duen isuna eskandalagarria dela: “Ikuskari-tzak proposatu zuen isuna eta Lan sailak erabaki:20.491 euro ordaintzea dagokio Maiztziri. Lege-biltzarrean esan nuen, lotsagarria dela eta aiptunien ereIkuskaritzak esandakoa: dokumentu batfaltsutzea, edo 31 edo 100 faltsutzea, isuna berada. Entzun egin behar da hori! Horrela bada,berriro gertatuko da. Froga medikua egitea 50-70euro kostatzen da. Denbora irabazteagatik fal-tsutu zuten, diruagatik baino gehiago. Presarenkontuak dira”.

Maiztzi ez da bakarra: lau enpresa dira medi-ku azterketak faltsutu dituztenak eta guztira 130lagunetik gora egin dute lan Anoetan, dokumen-tazioa faltsututa. Saram Saifi Muhammad, Ara-rat eta Garbiondo dira beste enpresak: “Estrei-natu aurreko egunetan Anoeta garbitzekoBilbotik etorri zen jendea, Garbiondo enpresa-rekin. Prezioa oso merke bota zuen. 5 egunekolana zen, eta 50 langile baino gehiago etorriziren, mediku azterketarik pasa gabe, dokumen-tuak faltsututa”.

“LANGILEEN %70 IRUZURREZKOKONTRATUAREKIN ARITU DA LANEAN”

Eraikuntza lanen zati nagusia Altuna y Uria etaMoyua enpresek osatutako Anoeta Zelaia AldiBaterako Enpresa Elkarteak (ABEE) eskuratuzuen. San Josek ziur esan du: “Enpresa hauekbere langileekin egin balute, eraikuntza ez zenaurrera aterako. ABEEak gutxienez 100 langilebehar zituen obra honetan, baina sortu zeneanbat edo bi zituen, eta orain 10 ditu. Beraz, lana

13

Anoeta estadioa / Erreportajea

Page 14: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

azpikontratatu dute. Baina legez ezin da edozerazpikontratatu, lan zehatz eta kualifikatuak bai-zik. Azpikontratatutako enpresa horiek berenerremintekin etortzen dira, bere materialarekin,bere enkargatuarekin, eta obraren barruan berelanez soilik arduratzen dira. Aldiz, Anoetan azpi-kontratatu dena eskulan merkea izan da, Altuna yUria eta Moyuako enkargatuen aginduetara ego-teko”. Azpikontratatzeko motiboa ezaguna da,baina San Josek zenbateko zehatzak eman ditu:“Altuna y Uria eta Moyuari bere langile batenordua 25 euro kostatzen bazaio, azpikontratatu-tako enpresek langileak jartzen dituzte orduko12 eta 16,5 euro arteko e lan sariaren truke".Hori “zesio ilegala” da eta ELAko kideak adie-razi du Anoetako langileen %70 iruzurrezkokontratuarekin aritu dela lanean.

Berriz ere obrako parteak hartuta eta langileeiargazkiak aterata, ELAk lortu zuen frogatzeazesio ilegala egiten ari zirela: “Argazkitan ikustenda enpresa ezberdinetakoak izanik elkarrekin lanegiten zutela, dumperrak eta erreminta berakerabiltzen zituztela txandaka, ABEEarenak izanbehar zuten ohiko lanak zirela hauek egitenzituztenak... ”. Anoeta Zelaia ABEEko enkarga-tuak egunero sinatzen dituen parte horietan ikus-ten da nola dagoen antolatua obra, San Joserenhitzetan: “ABEEak orduka azpikontratatzen ditubeste enpresak. Obrako partean, ABEEkoenkargatuaren sinadurak akreditatzen du egunbakoitzean zenbat ordu sartu dituen enpresabakoitzak, ondoren enpresak egindako lanaldienarabera kobratu dezan. Horrek adierazten du,Anoeta Zelaiak bere langileak erabili beharreanbeste enpresa batekoak erabili dituela”.

Uztailaren 16an jakinarazi zien IkuskaritzakAnoeta Zelaia ABEEri eta ELAri langileen zesioilegala egin zela. Kasu horietan, langileek aukeradute bere enpresan finko moduan geratzeko edobestela azpikontratatu dituen ABEEra pasatzeko.Sei langilek Anoeta Zelaia ABEEra pasatzea era-baki zuten abuztuaren 1ean, eta beren lan baldin-tzak nabarmen hobetu ziren: egunean 10 ordu lan

eginda 1.400 euro kobratzetik, egunean 8 ordu laneginda 1.900 euro irabaztera pasa dira. Irailaren19an Ikuskaritzak argitaratutako ebazpenak Ano-eta Zelaia ABEEri 25.001 euroko isuna ezarrizion, eta Vilariño enpresari beste hainbestekoa.“Oso gutxi da”, San Josek dioenez: “Soldata dife-rentziak erreklamatu dituzte langileek, garai har-tan zesio ilegalagatik gutxiago kobratu zutenaberreskuratzeko, eta diferentzia dagoeneko50.000 eurotik gorakoa da”. Baina IkuskaritzakVilariño enpresaren kasuan arrazoi eman dienez,ELAk antzera dabiltzan beste enpresei jarri diesalaketa: “Eraieder, Tecozam, Azurex-Habitat etaSober de Obras. 70 langilez ari gara”.

LANGILEAK, JOKALARIAK ETAREALZALEAK ARRISKUAN

“Prezio eta epe hauekin segurtasuna errespetatzeazaila da” esan du San Josek. Jarraian kontatu duenez,abenduaren 27an, futbol zelaiaren atzean zegoenlonaren erdia erori egin zen, haizeak botata. 70metro zabal eta 9 metroko altuera zituen. Zelaiarenatzealdeko obrak estaltzeko edergarri jarritako lonazen. Oihalak berak bere pisua izango bazuen ere, ezda makala oihalari eusten zion burdinazko egiturahaizeak bota izana. Kontuan izanik, inguruan eten-gabe ari zirela langileak lanean.

San Josek adierazi duenez, “ez zen kasualita-tea izan lona erori izana. Hasieran, lonaren burdi-nazko egitura bermatzeko, atzealdean euskarriakzituen lurrera josita. Eraikuntza aurreratu ahala,atzeko aldea zulatzen ari ziren, eta iritsi zen unealonari eusten zion atzeko egitura kendu beharizan zutena. Istripuaren egunean, erabat kendutazegoen egitura. Horregatik bota zuen haizeakburdinazko euskarria eta oihala”.

San Jose Anoetara bertaratu zen egitura erori zelajakin orduko, eta bertan aurkitu zuen panorama sala-tu du: “Ez zegoen Ikuskaritzako inor, eta ikustennuen langileek lanean jarraitzen zutela. Kamioiakzebiltzan atzera eta aurrera. Zer gutxiago, zona hori

14

237 zenb. 2018ko abendua

Page 15: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)

15

Anoeta estadioa / Erreportajea

geratu eta egitura zergatik erori zen ikustea baino,beste erdia erortzeko arriskurik ba ote zegoen froga-tzeko? Guk deituta etorri zen Ikuskaritza obrara. Etaberez enpresak deitu behar zion, kalte materialakzeudelako. Biharamunean salaketa jarri nuen”.

Biharamunean ere hartu ziren neurriak ezzitzaizkion taxuzkoak iruditu San Joseri: “Kamioieklanean jarraitzen zuten bertan. Kargu hartu nien,eta 'ingurua kordonatzeko' agindua emana zutelaerantzun zidaten. Kordonatzea zer da, lurrean laukono jartzea? Berriz jarri nuen salaketa, Ikuskaritza-ri kasu zipitzik egiten ari ez zitzaizkiolako. Jaso nuenerantzuna izan zen araudia jarraituz jokatu zutela.Beraz, zer esan behar diet langileei? Segurtasunabermatu dutela dagoeneko? ”.

Langileez gain, jokalariak eta futbol zaleak erearriskuan jarri dituztela azaldu du San Josek: “Iraila-ren 15ean ireki behar zen Anoeta, Barçak jokatzenzuelako. Derrigor bukatu beharra zegoen ordurako.Gogoratu behar da Ligak eskaini ziola bi aste gehia-go atzeratzea lehen partida, baina bai zera! Beraz,eroen moduan aritu ziren lanean azken txanpan. 10-15 egun lehenago hormigonatzen ari ziren eta hor-migoiak 28 egun behar ditu lehortzeko. Teknikariekesan zidaten: '10 egunean jada hartzen du gogorta-sunaren %70, eta %100 gogortzeko prozesua man-tsoago doa, eta horregatik behar dira 28 egun'. Ados,adieraziko dugu 10.000 pertsona egongo diren har-mailetan gogortasuna %70ekoa dela, orain hormigo-natzen ari zaretelako? erantzun nien". Ligako lehenpartidarako harmaila denak ez zeudela erabat buka-tuta esan du San Josek, eta gune horietan ertzetakohesiak 2 torlojurekin lotu zituztela 4rekin egin beha-rrean: “Kasu batzuetan ezta hori ere! Pentsa istripu-rik izan balitz”.

Hori gutxi balitz, Anoetan gaztetxoek jokatutakolehen partida, estadioak erabilera baimena jaso bainolehenago egin zutela salatu du San Josek: “Donostia-ko Sozialistak udal taldearen txioa da froga. Haserreegon behar zuten goiz horretan EAJko politikariekargazki alderdikoia atera zutelako Anoeta eraberri-tuan, eta erantzun modura sare sozialetan zabaldu

zuten mezua, Enrique Ramos zinegotzi sozialistakostiralean, irailaren 14an zuela aurreikusia Anoetariirekiera baimena ematea. Bada ostegunean Erreale-ko kadeteek partida jokatu zuten eta oraindik esta-dioak ez zuen lizentziarik! Eta ostiral goizean Errea-lak Anoetan entrenatu zuen. Han nintzela, udalekoteknikoak etorri ziren eta eraikuntzaren arduradunbati esan nion 'ez zarete lanean ariko, ezta? Errealajokatzen ari da, eta orain ari zarete erabiltzekomoduan ote dagoen frogatzen?'. Arratsaldean argita-ratu zuen sare sozialetan Enrique Ramosek lehenaldiz erabiltzeko lizentziaren argazkia. Baina ordura-ko estadioa bi bider erabilia zuten”.

Anoetako obretako gora-beherak egunero berta-tik jarraitu dituen San Josek ondorio hau atera du:“Epeak eta irudiak guztiaren gainetik daude, baitasegurtasunaren gainetik ere”. �

SALATUTAKO ENPRESAKHiru alor salatu ditu ELA sindikatuak: Lan baldin-tzak ez betetzea (lanaldiak, soldatak, segurtasu-na...); dokumentuak faltsutzea eta langileenzesioa modu ilegalean egitea. Arau-hauste hauek200 langile baino gehiagori eragin diete.

Hauek dira salatutako enpresak:

· Anoeta Zelaia Obra Zibila ABEE· REIS eraikuntzak· Maiztzi eraikuntzak· EPB Lda.· Celema eraikuntzak eta kontratazioak SL· Vilariño SL· Sober de Obras SL· Vilaplano eraikuntzak Lda· Azurex-Habitat· Tecozam egiturak eta drenajeak· Tamafer Lda· Montafer SL· Sancho Burdinak· Eraieder SL· Mendihotz Exkabazio eta Garraioak SL· Saram Saifi Muhammad· Mohammad Saee· Ararat eraikuntzak eta erreformak SL

Page 16: Larrun 237.ps, page 12 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00 34)